Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da http://www.iusplaza.com webgunea Zuzenbidearen Euskal Akademiaren titulartasunpekoa dela. Zuzenbidearen Euskal Akademiak 48009 Bilbon du egoitza, Recalde zumarkalearen 8. zenbakian, lehenengo solairuan, eskuinera. Berari dagokion IFK hauxe da: G-95265153. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: secretaria@avd-zea.com.
Zuzenbidearen Euskal Akademiak erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak eta zerbitzuak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.
Zuzenbidearen Euskal Akademia da webgune honen jabea, baita webgunearen diseinua eta egiturarena ere, eta bere edota erakunde sustatzaile eta laguntzaileen titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, fotografiak, irudiak eta logotipoak.
Webgunetik edozein eduki jaisten denean, hori erabiltzailearen erantzukizunpean egiten da, eta erabiltzaileak askatasunez onartzen du edukiak jaistea. Ondorenez, Zuzenbidearen Euskal Akademia beren-beregi erantzukizun orotik askatuta geratzen da, deskargaren ondorioz edozein motatako kalte-galerak gertatu arren; Zuzenbidearen Euskal Akademiak ez du erantzukizunik izango, esate baterako, edukietan izan daitezkeen akats edo hutsegiteen ondorioz, webgunea oker ibiltzearen ondorioz, webgunea sartzea ezinezkoa izatearen ondorioz, nahiz bestelako arrazoien ondorioz.
Erabiltzaileak, webgunearen bitartez, edozein kontsulta egiten duenean edota beste edozein zerbitzu jasotzen duenean, datu pertsonalak eman behar dituenez gero, erabiltzaile horrek esanbidezko baimena ematen du datu horiek Zuzenbidearen Euskal Akademiaren fitxategi informatikoan sar daitezen; fitxategiaren xede bakarra da erabiltzaileari web-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea. Fitxategia Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta dago, eta, berori kudeatzeko, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa) eta horren garapenerako gainerako arauak betetzen dira.
Erabiltzaileak bere datu pertsonaletan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka jartzeko eskubideak ditu, eta badu eskubideon berri. Eskubide horiek idatziz egikaritu ahal izango ditu, helbide honetara mezu elektronikoa bidaliz: secretaria@avd-zea.com. Edozein kasutan ere, erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla.
Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean zein unetan sartu eta une horretan indarrean dauden erabilera-baldintzak bete beharrekoak izango dira harentzat; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.
Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori Bilboko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.