Hiztegiak dira, beharbada, lanik erabilienak legelari elebidunentzat. Bi modutara eskaintzen dira horiek: lehena, Hiztegi Juridiko Elebiduna, sarrera linguistikoa eta juridikoa ematen dituena, bere testuinguru analitikoa eta fraseologikoa barneratuz, zuzenbidean ohikoa denez. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua ere eskaintzen da, ez oso-osorik, ezpada zuzenbidearen inguruko sarrerak eta azpisarrerak egoki aukeratuak.