Martxoaren 30eko 2/1994 Legea, hipoteka-maileguak subrogatu eta aldarazteari buruzkoa
1994-03-30Itzulpena nork: Gaminde Egia, Eba; Lobera Revilla, Gotzon; Urrutia Badiola, Andrés; Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO)
Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 1994/4/4, 80. zk.
Azken hilabeteotan korritu-tasak orokorrean jaitsi dira, eta, logikoa denez, horrek eragina izan du hipoteka-maileguen korrituen gain ere Zentzuzkoa eta babesteko modukoa dirudi, euren maileguak jaitsieraren aurretik hitzartu zituzten herritarrek ere abantailok jasotzea. Halaber, mailegu-hartzaile horien egoera larriagotu da, «hipoteka aldatze»aren ezintasun ekonomikoa dakarten bi inguruabar hauen ondorioz: hasteko, kontratua egilestean kreditu-erakundeak komisio gogorra finkatu ohi du, kreditua aldez aurretik amortizatzen denerako; horrez gain, hipoteka-kreditua ezereztu eta beste bat eratzeak dakar gastuak bikoiztea Aurrekoaz landara, lege honek parlamentuaren agindua bete du: 1993ko azaroaren 2an aho batez onetsitako mozioak Gobernuari eskatu zion «neurri egokiak hartzea, zordunek euren hipotekak beste hartzekodun bati subrogatu ahal izateko, Kode Zibilaren 1211. artikulua eta baterakoak aplikatuz».
Historian barrena behin baino gehiagotan gertatu izan da egoera hori, eta irtenbide egokia eman daiteke Kode Zibilaren 1211. artikuluan ezarritako hitzarmenezko subrogazioaren bidez; subrogazio hori zordunaren nahibadako -borondatezko- egintza moduan eratzen da Hala ere, manu horretan jasotako arauketa laburra ez da nahikoa, erakunde horrek azaldutako arazoei aurre egiteko, batik bat, lehenengo hartzekoduna subrogatzen denean Hipoteka-merkatuari buruzko Legeak aipatu finantza-erakundeekin Hori dela eta, bidezkoa da kasu horri buruzko arauketa zehatza ezartzea -1. artikuluak jaso du kasu hori-, subrogazioa erraztu eta horren kostua gutxitzeko.
2. artikulua. n subrogazioaren betekizunak ezarri dira, zordunari ahal hori egikaritzeko aukera emanez, baldin eta lehenengo hartzekodunak eskaintzen ez badu eman beharreko laguntza Prozedura da Hipoteka Legearen 153. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoaren modukoa, eta oinarria ere berdin-berdina da, baina esan daiteke oraingoan sendotu egin dela, likidazioa bi finantza-erakundeen artean egin behar delako, eta ulertzen delako, halakoak izateagatik, erakundeok merkataritzako leialtasuna zor diotela elkarri.
3. artikulua. k mugatu du korritu aldakorreko maileguetan erakunde hartzekodunak jaso dezakeen komisioa, kredituaren amortizazio aurreratuaren ondorioz Komisio hori urritu da, halako maileguetan hartzekodunak finantza-arrisku eskasa bereganatzen duelako, korritu finkoko maileguetan ez bezala: horrek dakar ezerezte-komisioa atzera egitearen gaineko zigorraren antzekoa izatea Eta Kode Zibilaren 1154. artikuluaren arabera, epaileak ekitatez aldarazi ahal duenez zigorra, pentsa daiteke aldarazpen hori legeak ere egin dezakeela, bereziki krisialdi ekonomikoa dagoenean, eta kontratuek ondoz ondoko betearazpena ekartzeaz gain, kontratuok iraupen luzekoak eta saldoz eginikoak direnean; egin-eginean ere, halakoetan kontsumitzaileak duen aukera bakarra da, finantza-erakundeak aldez aurretik ezarritako kontratuaren testuari atxikitzea Eragozpen moduan ezin aipa daiteke horrela Administrazioak eskua sartzen duenik merkatuaren ibilera askean; haatik, bide horretatik sistema juridiko-instituzionala hobetzen da, merkatuaren antolamendua unean uneko beharrizanei egokitzeko Gorago azaldutakoarekin bat etorriz, kontuan hartu da ordainketa aurreratuak finantza-erakundean izan dezakeen eragina, eta horren zenbatekoa mugatu da, korritu aldakorreko maileguetan portzentaia esanguratsua finkatuz Ondore horietarako, ulertzen da korritu aldakorreko mailegua dela, amortizazio-epealdiaren barruan korritu-tasa aldatzen duena.
4, 5 eta 6. artikuluetan arautzen dira, hurrenez hurren, subrogazio-eskritura, erregistro-kontuak eta hipoteka exekutatzea 7 eta 8. artikuluek, berriz, modu zorrotzean urritu dituzte kostu fiskalak, bai eta segurtasun juridiko pribatua aurreneurriz babesteko sistema ere.
Azkenik, ulertu da hartzekodun zein zordunentzat onuragarria dela aipatu kostu horien gaineko hobariak ezartzea, hartzekodunaren eta zordunaren artean hipoteka-mailegua berritzen denean; izan ere, eragiketa hori arras mesedegarria da zordunarentzat, gasturik gutxien dakarrelako, eta, aldi berean, suspergarria da hartzekodunarentzat ere, bezeroa galtzen ez duelako.
1. artikulua. Eremua
1. Zordunak subroga ditzake Hipoteka-merkatuari buruzko martxoaren 25eko 2/1981 Legeak aipatu finantzaerakundeak antzeko erakundeek emandako hipoteka-maileguetan, lege honetan xedatutakoaren ariora.
2. Aurreko paragrafoko subrogazioa hipoteka-maileguen kontratuei aplika dakieke, horiek egiteko data edozein izanda ere, eta kontratuotan amortizazio aurreratuaren aukerarik agertu ez arren.
2. artikulua. Subrogazioaren betekizunak
Zordunak aurreko artikuluko beste finantza-erakunde bat subroga dezake erakunde hartzekodunaren adostasunik gabe, zorra ordaintzeko, haren dirua maileguan hartu duenean eskritura publikoaren bidez, eta eskritura horretan bere asmoa agerrarazi duenean, Kode Zibilaren 1211. artikuluak xedatutakoaren arabera Subrogatzeko prest dagoen erakundeak eskaintza loteslea egingo dio zordunari, hipoteka-mailegu berriaren fi nantza-baldintzak agerraraziz Zordunak eskaintza onartzen badu, ulertzen da eskaintza-egileari baimena eman diola eskaintza hori erakunde hartzekodunari jakinaraz diezaion, eta berorri eska diezaion, subrogaziopeko hipoteka-maileguan zordunak duen zorraren zenbatekoa egiaztatzen duen ziurtagiria ematea, gehienez egutegiko zazpi egunen barruan.
Ziurtagiria eman eta gero, erakunde hartzekodunak subrogazioa ken dezake, baldin eta, emate hori gertatu denetik gehienez egutegiko hamabost eguneko epea igaro baino lehen, erakunde horrek zordunarekin formalizatzen badu hipoteka-mailegua berritzea Bestela, subrogazioa eragingarria izan dadin, nahiko izango da erakunde subrogatuak eskrituran bertan adieraztea erakunde hartzekodunari berorrek egiaztatutako zenbatekoa ordaindu diola, bai ordaintzeke geratzen den kapitala, bai eta sortuta baina ordaintzeke dauden korrituak eta komisioa ere Ordaintze-helburu horrekin eginiko banku-eragiketaren gordekina erantsiko zaio eskriturari.
Dena dela, ordainketa oraindik egin ez bada, hala erakunde hartzekodunak zenbateko egiaztatuaren berri eman ez duelako, nola edozein arrazoiren ondorioz ordainketa onartu nahi ez duelako, erakunde subrogatuak kalkula dezake zenbateko hori, bere erantzukizunpean eta izan dezakeen okerraren ondorioak onartuz, ondorio horiek ezin baitzaizkio zordunari jasanarazi; adierazpen hori egin ostean, erakunde subrogatuak subrogazio-eskritura egiletsi duen notarioaren esku jarri beharko du zenbateko hori Horretarako, notarioak jakinarazpena egingo dio ofizioz erakunde hartzekodunari, subrogazio-eskrituraren kopia egiletsia bidalita, eta horrek okerra alega dezake modu berean, hurrengo zortzi egunen barruan.
Kasu horretan, eta subrogazioak bere ondore guztiak sortu arren, erakunde hartzekodunak edo subrogatuak hala eskatuta, betearazpen-prozeduraren gaineko eskumena duen epaileak zortzi eguneko epean zitazioa egingo die biei, prozeduran ager daitezen; behin horiei entzundakoan, epaileak aurkeztu diren agiriak onartuko ditu, eta, hurrengo hiru egunetan, bidezko deritzona erabakiko du Epaileak eman duen autoaren aurka gorajotze-errekutsoa jar daiteke ondore bakarrean, eta errekurtso horrek intzidenteen aurkako gorajotzeen izapideak izango ditu.
3. artikulua. Amortizazio aurreratuaren ondoriozko komisioa
Lege honen 1. artikuluak korritu aldakorreko hipoteka-maileguak aipatzen ditu, eta, halakoetan eginiko subrogazioetan, erakunde hartzekodunak komisioa jasotzen du, kreditua lehenago amortizatzearen ondorioz; zenbateko hori, amortizatzeke dagoen kapitalaren gainean kalkulatuko da, hurrengo erregelen arabera:
1. Amortizazio aurreratua itundu denean komisiorik finkatu gabe, ezin daiteke ezer jaso arrazoi horren ondorioz.
2. %1eko edo gutxiagoko komisioa itundu bada amortizazio aurreratuaren ondorioz, jaso beharreko komisioa izango da itundutakoa.
3. Gainerakoetan, erakunde hartzekodunak %1 bakarrik jaso dezake amortizazio aurreratuaren komisio gisa, itundutako kopurua edozein izanda ere Hala ere, erakunde hartzekodunak frogatzen badu irabaziak galtzea baino kalte ekonomiko handiagoa eragiten zaiola amortizazio aurreratu horren ondorioz, itundutako komisioa jaso dezake Hartzekodunak kaltea alegatu arren, subrogazioa egin daiteke, baldin eta lege honetan ezarritako baldintzak betetzen badira, eta eragindako kaltearen araberako kalte-ordaina bakarrik emango da, unea heltzen denean.
4. artikulua. Eskritura
Subrogazio-eskrituran, hasieran itundutako edo indarreko korritu-tasaren baldintzak aldatzea, bai korritu arruntarenak zein berandutza-korrituenak, maileguaren epea luzatzea, edota tasa eta epea aldatzea bakarrik itun daiteke.
5. artikulua. Erregistroa
Subrogazioa ez da eragingarria izango hirugarrenei begira, harik eta subrogazio hori Erregistroan agerrarazi arte, bazterreko oharraren bidez; ohar horrek hurrengo inguruabarrok adieraziko ditu:
1. Hartzekodunaren eskubideetan subrogatzen den pertsona juridikoa.
2. Korritu-tasaren, epearen edo bien inguruan itundutako baldintza berriak.
3. Idatzoharrean jasotzen den eskritura, horren data eta berori egiletsi duen notarioa.
4. Erregistroan eskritura aurkezteko data eta bazterreko oharraren data.
5. Erregistratzailearen sinadura; sinadura horrek esan nahi du oharra zein eskrituratatik hartu, eta ohar hori bat datorrela eskritura horren kopiarekin.
Erregistratzaileak subrogazioa inskriba dezan, nahiko izango da eskriturak lege honen 2. artikuluko baldintzak betetzea, nahiz eta jatorrizko hartzekodunari oraindik jakinarazpenik egin ez Hipoteka-maileguan aldatzen ez diren klausula inskribatuak ez dira berriro kalifikatuko Erregistratzaileak ezin eska dezake kreditu-titulua aurkeztea.
6. artikulua. Exekutatzea
Hipoteka exekutatzeko, erakunde subrogatuak aurkeztu behar ditu, bai subrogazio-eskrituraren jatorrizko kopia inskribatua, baita kreditu-titulua ere, Prozedura Zibilaren Legeak exekuzio horretarako ezartzen dituen betekizunekin Titulu inskribatua ezin bada aurkeztu, subrogazio-eskrituraren kopiarekin batera, Erregistroak emandako ziurtagiria aurkeztu behar da, inskripzioa egin dela eta hipotekak indarrean dirauela egiaztatzeko.
Hipotekaren exekuzioak bete behar du Prozedura Zibilaren Legeak eta Hipoteka Legeak xedatutakoa.
7. artikulua. Zerga-onurak
«Egintza Juridiko Dokumentatu»en gaineko zergari dagokionez, eta notario-agirien mailakako modalitatean, subrogazio-eragiketa dokumentatzen duen eskritura salbuetsita dago.
8. artikulua. Notarioen eta erregistratzaileen zerbitzu-sariak
Notarioen eta erregistratzaileen zerbitzu-sariak kalkulatzeko oinarria izango da subrogazio-unean amortizatzeke dagoen kapitalaren zenbatekoa, eta ulertuko da agiri eskuetsiak kontzeptu bakarra jasotzen duela.
9. artikulua. Hipoteka-maileguak berritzeak dakartzan zerga-onurak eta erregistratzaileentzako zerbitzu-sariak
«Egintza Juridiko Dokumentatu»en gaineko zergari dagokionez, mailakako modalitatean salbuetsita daude hartzekodunaren eta zordunaren adostasunez itundutako hipoteka-maileguen berritzeak formalizatzeko eskritura publikoak, baldin eta hartzekoduna lege honen 1. artikuluak aipatu erakunderen bat bada, eta aldaketa hasieran itundutako edo indarreko korritu-tasaren baldintzei, maileguaren epeari edo biei buruzkoa bada Eskritura horiek notario eta erregistratzaileentzat eratorritako zerbitzu-sariak kalkulatzeko, oinarritzat hartuko da berritzea egiteko unean amortizatzeke dagoen kapitalari korritu-tasa aldatuaren eta tasa berriaren arteko diferentziala aplikatzearen ondoriozkoa Berritzean maileguaren epea bakarrik ukitu bada, oinarria izango da berritze hori egiteko unean amortizatzeke dagoen kapitalaren 1000eko 1.
10. artikulua. Maileguaren epea luzatzearen ondoriozko komisioa
Berritzearen helburua bada maileguaren epea luzatzea, erakunde hartzekodunak amortizatzeke dagoen kapitalaren 100eko 0,1 bakarrik jaso dezake, baldintzak aldatzearen ondoriozko komisio moduan.
Lehenengoa
Lege honen 1. artikuluak aipatu korritu aldakorreko hipoteka-maileguetan, erakunde hartzekodunak ezin jaso dezake amortizatutako kapitalaren 100eko 1 baino gehiago, subrogatzailea ez den amortizazio aurreratuaren komisio moduan, nahiz eta itun batean komisio handiagoa ezarri.
Bigarrena
1. Kreditu-erakundeen Diziplina eta Kontu-hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen 48.2 artikuluari idatz-zati hauek gehituko zaizkio:
«e) Bere kabuz edo Espainiako Bankuaren bidez, erreferentzia moduan erabiliko diren indize edo korritu-tasa ofizialak aldizka argitaratzea, kreditu-erakundeek horiek aplika ditzaten korritu aldakorreko maileguetan, bereziki hipoteka-maileguetan.
Kontratazio-askatasunari kalterik egin gabe, Ekonomia eta Ogasun ministroak betekizun bereziak ezar ditzake, korritu-tasa definitzeko kontratu-klausulen informazio-edukiaren inguruan, baita zordunari epealdi bakoitzean aplika daitekeen tasaren berri ematearen inguruan ere, batez ere, korritu aldakorreko mailegu-kontratuetan, aurreko paragrafoan aipatu indize edo korritu-tasa ofizial ez direnak aplikatzen direnean.
f) Aurreko idatz-zatien babesean emandako arauen aplikazio-eremua zabaltzea arauotan ezarritako izaera duten beste kontratuei edo eragiketei, nahiz eta halakoetan parte hartzen duen erakundea ez izan kreditu-erakundea.»
2. Xedapen gehigarri honen aurreko idatz-zatiaren babesean ematen diren arauak aplika dakizkieke arau horiek indarrean jarri ostean hitzartzen diren mailegu eta eragiketei.
Hirugarrena
Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren testu bategina onetsi zuen 1/1993 Legegintzazko Errege-dekretuaren, irailaren 20koaren, 45 C artikuluari beste paragrafo bat gehitzen zaio, eduki honekin:
«23. Martxoaren 30eko 2/1994 Legea, Hipoteka-maileguak Subrogatu eta Aldarazteari buruzkoa».
Laugarrena
Gobernuari eskuespena eman zaio, lege hau behar bezala aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.
Bakarra
Lege hau indarrean jarriko da, «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean argitaratu eta batera.