Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 5/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 5ekoa, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoa
2012-03-05Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2012/3/16, 65. zk
ESTATUKO BURUZAGITZA
3749
Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 5/2012 Errege Lege Dekretua, martxoaren 5ekoa, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoa.
Auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzko martxoaren 5eko 5/2012 Errege Lege Dekretua 2012ko martxoaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 56. zenbakian; hutsegiteak aurkitu dira testu horretan, eta honen bidez zuzentzen dira:
6. orrialdean, 8. artikuluaren azken lerroan, hau dioen lekuan: «…14. artikuluan xedatutakoaren arabera», beste hau esan behar du: «…13. artikuluan xedatutakoaren arabera».
11. orrialdean, azken xedapenetako bigarrenaren 6. paragrafoan, hau dioen lekuan:
«...idazketa hau izango du 206. artikuluaren 2. paragrafoaren 2. arauak», beste hau esan behar du: «...idazketa hau izango du 206. artikuluaren 1. paragrafoaren 2. arauak».