26/2015 Legea, uztailaren 28koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena
2015-07-28Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/07/29, 180. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
8470 26/2015 Legea, uztailaren 28koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
I
Espainiako Konstituzioak, 39. artikuluan, botere publikoek familiaren eta, bereziki, adingabeen babes soziala, ekonomikoa eta juridikoa ziurtatzeko duten betebeharra ezartzen du, haien eskubideak babesten dituzten nazioarteko akordioekin bat etorriz.
Nazioarteko akordio eta tresna horien artean, Nazio Batuen bi hitzarmen nabarmentzen dira: Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena, 1989ko azaroaren 20koa, 1990eko azaroaren 30ean berretsia, eta haren protokolo fakultatiboak, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioa, 2006ko abenduaren 13koa, 2007ko azaroaren 23an berretsia. Gainera, aipatzekoak dira nazioarteko zuzenbide pribatuko Hagako Konferentziak sustatutako bi hitzarmen: Haurren babesari eta nazioarteko adopzioaren inguruko lankidetzari buruzko hitzarmena, 1993ko maiatzaren 29koa, 1995eko ekainaren 30ean berretsia, eta guraso-erantzukizunaren eta haurrak babesteko neurrien inguruko eskumenari, lege aplikagarriari, aitorpenari, betearazpenari eta lankidetzari buruzko hitzarmena, 2010eko maiatzaren 28koa, 2010eko irailaren 6an berretsia. Bestalde, Europako Kontseiluaren hiru hitzarmen nabarmendu behar dira: adingabeen adopzioari buruzkoa, Estrasburgon egina 2008ko azaroaren 27an, eta 2010eko uztailaren 16an berretsia; Haurrak sexu-esplotaziotik eta -abusuetatik babesteari buruzkoa, Lanzaroten egina 2007ko urriaren 25ean, eta 2010eko uztailaren 22an berretsia; Haurren Eskubideak Baliatzeko Europako Hitzarmena, Estrasburgon egina 1996ko urtarrilaren 25ean, eta 2014ko azaroaren 11n berretsia. Eta, azkenik, 2003ko azaroaren 27ko Kontseiluaren 2201/2003 Araudia (EE) , ezkontza eta guraso-erantzukizunaren inguruko eskumena, aitorpenari eta ebazpen judizialen betearazpenari buruzkoa; horren bidez, 1347/2000 Araudia (EE) indargabetzen da.
Urtarrilaren 15eko Adingabearen Babes Juridikoari buruzko 1/1996 Lege Organikoak Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea zati batean aldatzen dituenak, aurrerantzean, Adingabearen Babes Juridikoaren Lege Organikoak, gai horren inguruko Kode Zibilaren aurreikuspenekin batera, adingabeen eskubideak arautzen dituen esparru nagusia eratzen du, eta babes uniformea bermatuko die estatuko lurralde osoan. Lege hori autonomiaerkidegoek, gai horren inguruan dituzten eskumenen arabera, gerora onetsi duten legeriaren erreferentea izan da.
Dena den, arau hori argitaratu zenetik ia hogei urte igaro dira eta, ordudanik, adingabeen egoeran eragiten duten gizarte-aldaketa garrantzitsuak gertatu dira; gainera, horiek babes juridikorako erreminten hobekuntza eskatzen dute, Konstituzioaren 39. artikulua eta aipatutako nazioarteko arauak behar bezala bete ahal izateko.
Hala egiaztatzen da urteotan honako hauek eginiko proposamen eta oharretan: Haurren Eskubideen Nazio Batuen Batzordeak (bereziki, 2011ko 13 zenbakiko ohar orokorra, haurrak edozein indarkeria-motaren helburu ez izateko duen eskubideari buruzkoa eta amaierako oharrak Espainiari, 2010eko azaroaren 3koak) ; Herriaren
Defendatzaileak («Adingabeak edo helduak. Adina zehazteko prozedurak» dokumentuan, 2011koan, eta «Gizakien salerosketa Espainian: biktima ikusezinak» dokumentuan, 2012koan) ; Estatuko Fiskaltza Nagusiak (8/2011 zirkularrean, azaroaren 16koan, adingabeak babestearen inguruan Ministerio Fiskalak jardun bereziaren unitaterako erabilitako irizpideei buruzkoan, eta 1/2012 zirkularrean, urriaren 3koan, adingabeetan, arrisku larriko kasuan, odol-transfusioen eta beste mediku-ebakuntzaren kasuan tratamendu substantiboari eta prozesalari buruzkoan) . Halaber, hala egiaztatzen da adopzio nazionalaren arazoak eta antzeko beste gai batzuk aztertzeko Senatuko Batzorde Bereziaren ondorio eta gomendioetan (BOCG Senatua, I seriea, 545 zk., 2010eko azaroaren 17koa) .
Hori guztia kontuan hartuta, lege honen helburua da haurren eta nerabeen babesari buruzko Espainiako legerian beharrezkoak diren aldaketak sartzea, adingabeei babes uniformea bermatzen jarraitu ahal izateko estatuaren lurraldean, autonomia-erkidegoetan erreferentziazkoa izango dena gaiaren inguruko legeria garatzeko orduan. Halaber,, lege honek dagoeneko azken urteotan arau autonomiko batzuek jaso dituzten nobedade batzuk bere egin ditu.
Erreformak lau artikulu ditu, hogeita bat azken xedapen, zazpi xedapen gehigarri, bost xedapen iragankor eta xedapen indargabetzaile bat. Lehenengo artikuluan, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko Lege Organikoaren aldaketak jasotzen dira; bigarrenean, Kode Zibilaren ingurukoak; hirugarrenean, Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legeari dagozkionak (aurrerantzean, Nazioarteko Adopzioari buruzko Legea) ; laugarrenean, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legeari buruzkoak (aurrerantzean, Prozedura Zibilaren Legea) ; azken xedapenetatik lehenengoan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeari dagozkionak (aurrerantzean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea) ; azken xedapenetatik bigarrenean, Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrak arautzen dituen azaroaren 14ko 41/2002 Legeari dagozkionak (aurrerantzean, Pazientearen Autonomiaren Legea) ; azken xedapenetatik hirugarrenean, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuari dagozkionak; azken xedapenetatik laugarrenean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/1007 Legeari dagozkionak; azken xedapenetatik bosgarrenean, Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legeari dagozkionak; azken xedapenetatik seigarrenean eta zazpigarrenean, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari eta Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoari dagozkienak; azken xedapenetatik zortzigarrenean, Hazkuntza eta Enplegua Hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legeari dagozkionak; azken xedapenetatik bederatzigarrenean, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeari dagozkionak; azken xedapenetatik hamargarrenetik hamalaugarrenera ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren aldaketan eragina dutenei dagozkienak, Prozedura Kriminalaren Legeari dagozkionak, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 35/2011 Legeari dagozkionak eta apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Estatuko Klase Pasiboen Legearen testu bateginari dagozkionak. Azken xedapenetatik azken zazpiak eskumen-tituluari, Ceuta eta Melilla hirientzako eta Gobernuarentzako, oro har, araudi-gaikuntzari buruzkoak dira, bai eta Sexu Delinkuenteen Erregistro Zentrala sortzeari, araudi-aldaketa eta -garapenei, Europako araudia sartzeari, aurrekontu-gastua ez handitzeari eta indarrean jartzeari buruzkoak dira.
Lehen xedapen gehigarrian, lege-testuetan «erakunde publiko» adierazpena erabiltzeari buruz jarduten da, lurralde mailan adingabeak babesteko eskumena duen erakunde publikoari dagokionez; bigarren xedapen gehigarrian, adopzio aurreko harrerari dagozkion aipamenak jasotzen dira, harrera sinpleari eta nazioarteko adopzioko erakunde laguntzaileei dagozkionak; hirugarren xedapen gehigarriak Gobernua gaitzen du, autonomia-erkidegoekin batera, lege honen aplikazioan estaldurarako, kalitaterako eta
irispiderako irizpide komunak eta gutxieneko estandarrak ezartzeko; laugarren xedapen gehigarrian, jokaera-arazoak dituzten adingabeak babesteko erakunde publiko eskudunen erakunde pribatu laguntzaileen zentro berezien araubide juridikoa ezartzen da; bosgarren xedapen gehigarrian, harrerarako edo, hala badagokio, adopziorako familien esleipenen lurralde arteko mekanismoa ezartzen da; eta seigarren xedapen gehigarrian, lege honetan haren aurretiko arauei eta autonomia-erkidegoetako legeriei lotuta aurreikusitako harrerako araubide juridikoen parekatzea ezartzen da. Lehen bi xedapen iragankorrek indarrean jartzeko datan hasita dauden prozedura judizialei eta judizialki eratutako harreren eteteari aplika dakiekeen araudia ezartzen dute.
II
Adingabearen Babes Juridikoari buruzko Lege Organikoaren aldaketak, funtsean, administrazio-jardunaren printzipioak haurtzaroak eta nerabezaroak Espainian dituzten behar berrietara egokitzeari buruzkoak dira, besteak beste, adingabe atzerritarren beharretara, indarkeriaren biktima direnenera, eta eskubide eta betebehar batzuen arauketa egokitzeari buruzkoak. Bestalde, haurrak eta nerabeak babesteko sistemaren erakundeen berrikusketa sakona egiten da.
5.eta 7. artikuluetan aldaketak egin dira Espainiak Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Konbentzioa berrestearen eta arauketa egokitzeko beharraren ondorioz.
Era berean, berariazko aipamena jasotzen da, alfabetizazio digitalaren eta mediatikoaren ingurukoa, adingabeek beren pentsamendu kritikoa garatu ahal izateko eta gizarte parte-hartzailean eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak kontuan izan gabe ulertu ezin den egungo munduan parte hartu ahal izateko ezinbesteko tresna gisa.
I. tituluan III. kapitulu berria sartu da, «Adingabearen betebeharrak», nazioarteeta autonomia-mailako arau batzuekin bat; bertan, adingabeak herritartzat hartzen dira eta, ondorioz, partaide diren gizarteen erantzunkidetzat, eta, beraz, ez bakarrik eskubideen titular, baita betebeharrena ere. Hori horrela, beste lau artikulu sartu dira, eta, horietan, adingabeen betebeharrak arautzen dira, oro har, eta familia-, eskolaeta gizarteeremuetan.
10. artikuluan, adingabeek eskubideak errazago baliatzeko neurriak sendotzen dira eta adingabe atzerritarrei buruzko arauketa-esparru egokia ezartzen da; horrela, Espainian daudenei dagokienez eta administrazio-egoera gorabehera, hezkuntzarako, osasunlaguntzarako eta gizarte-zerbitzuetarako dauzkaten eskubideak aitortzen zaizkie, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan eta Osasun Sistema Nazionalaren Kohesioaren eta Kalitatearen maiatzaren 28ko 16/2003 Legean jaso bezala.
Era berean, beren familiekin edo jatorrizko herrialdera bueltatzeko ezintasuna egiaztatu ondoren erakunde publikoen tutoretza duten adingabe atzerritar guztiei beharrezko egoitza-dokumentazioa eskuratzeko eskubidea aitortzen zaie.
11. artikuluan, administrazio-jardunaren printzipio gidari gisa jasotzen da adingabeak babestea edozein indarkeria-motatik –familia-ingurunean sortutakoa barne–, generoindarkeriatik, gizakien salerosketatik eta trafikotik eta emakumeen genitalen mutilaziotik. Horrekin bat, botere publikoek sentsibilizazio-, prebentzio-, laguntzaeta babes-jardunak garatuko dituzte haurren tratu txarren aurrean, eta eskumena duten administrazio publikoen arteko koordinazioa ziurtatzen duten prozedurak ezarriko dituzte.
Aurrekoarekin lotuta, 12. artikuluan genero-indarkeriaren edo etxeko indarkeriaren biktimaren guraso-ahalaren, tutoretzaren, zaintzaren edo harreraren pean dauden adingabeak harekin geratu ahal izateko laguntza bermatzen da. Era berean, adinnagusitasuna segurtasunez ezarri ezin izan den pertsona baten ustezko adingabetasuna jasotzen da, harik eta adin-nagusitasuna zehaztu arte.
Artikulu berean, haurrak eta nerabeak babesteko erakundeen erreforma zuzentzen duten printzipioak jasotzen dira, eta adierazten da lehentasuna emango zaiela neurri egonkorrei aldi baterakoen aldean, familiakoei egoitzakoenen aldean eta adostutakoei
inposatutakoen aldean. Sistema egituratzen duten printzipio horiek bazeuden ezarrita Nazio Batuen Batzar Nagusiaren 2010eko otsailaren 24ko haurren zaintzaren modalitate alternatiboei buruzko jarraibideetan eta Nazioarteko Gizarte Zerbitzuak onetsitako zenbait dokumentutan. Gainera, 12. artikuluan erreforma honen beste ardatzetako bat ere jasotzen da, alegia, erakunde publikoek hartutako babes-neurriak epe zehatzetan berrikusteko duten beharra. Horrela, ume edo nerabe bakoitzaren jarraipena egin behar da, bai eta babes-neurriaren berrikuspena ere.
13. artikuluan beste bi zenbaki gehitu dira honako delitu hauei dagokienez: sexuaskatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkakoa, gizakien salerosketa eta adingabeen esplotazioa. Alde batetik, ezartzen da sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako, gizakien salerosketako eta adingabeen esplotazioko delitua ekar dezakeen gertakariren baten berri duen pertsona orok duela Ministerio Fiskala jakitun jartzeko beharra. Gainera, adingabeekin ohiko harremana izatea dakarren lanbidera sartzeko edo jardueran aritzeko eskakizun gisa ezartzen da ezin izango dela sexu-askatasunaren eta sexuukigabetasunaren aurkako, gizakien salerosketako eta adingabeen esplotazioko delituengatik kondenarik izan. Horrela, Espainiak 2007ko urriaren 25eko Haurrak sexuesplotaziotik eta -abusuetatik babesteari buruzko Hitzarmena berrestean bere gain hartutako konpromisoak betetzen dira, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko abenduaren 13ko 2011/93/EB Zuzentaraua, adin txikikoen sexu-abusuen eta sexuesplotazioaren eta haur-pornografiaren aurkako borrokari buruzkoa, ere. Zuzentarau horrek Kontseiluaren 2004/68/JAI Esparru Erabakia ordezten du.
Aurrekoarekin zuzenean lotuta eta prebentzio modura, Justizia Administrazioari laguntza emateko administrazio-erregistroen sistemaren barruan, Sexu Delitugileen Erregistro Zentrala sortzen da; bertan, sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako, gizakien salerosketako eta adingabeen esplotazioko delituengatik kondenatuak izan direnen identitatea jasoko da, bai eta beren DNAren profil genetikoari buruzko informazioa ere. Eta, horren bidez, delitu horiengatik kondenatuta dauden pertsonen jarraipena eta kontrola egin ahal izatea lortu nahi da, Espainian ez ezik, beste herrialde batzuetan ere. Era berean, Estatuaren Administrazio Orokorrak lankidetzan jardungo du Europar Batasuneko estatu kideetako agintaritza eskudunekin, eremu horretako informaziotrukea errazteko.
Aurretik aipatutako printzipioekin bat, haurrak eta nerabeak babesteko erakundeen erreforma negoziatzen da eta arriskueta desanparo-egoeren estatu mailako arauketa osoagoa ezartzen da. Zehaztugabeko kontzeptuak dira, eta lehenengoz zehazten dira estatu mailako araudi batean, zeinak jurisprudentziak eta legeria autonomikoak urteotan jasotakoa bere egiten baitu.
Horrela, 14. artikuluan behin-behineko zaintzaren ezarpena arautzen da, berehalako arretaren neurrien barruan; gero, Kode Zibilaren 172. artikuluan garatu dena.
Arrisku-egoera dela eta, 17. artikuluaren erreformaren bidez, modu integralean garatzen da figura hori eta haren prozedura; bi kontu horiek ez zeuden eta estatu mailan araututa. Adingabeek bizi dituzten arrisku-egoerak arintzeko eta horietan egoki esku hartzeko, oso garrantzitsua da adingabeen interes gorena babestea eta, horretarako, kasu askotan, egoera larriagotu ez dadin ahalegina egitea; halaber, saiatu behar da erabaki askoz ere traumatikoagoak hartu behar ez izatea, kostu indibidual, familiar eta sozial handiko erabakirik hartu behar ez izatea, besteak beste, adingabea bere familiatik banantzea.
Arauketak jarduketa-proiektua gurasoekin edo beste legezko arduradunekin adostu ahal izatea aurreikusten du, eta, horrela adostutako konponbideak inposatutakoen aurrean lehenesteko aipatu den printzipioari jarraitzen zaio. Jarduketa-proiektua sinatzeari uko egiten badiote edo gerora hura egikaritzen laguntzen ez badute, administrazio-ebazpenaren bidez aitortuko da arrisku egoera, horren ondoren etor daitekeen desanparo-deklarazioa saihesteko nola jardun behar duten ezagutu beharreko informazioa dutela bermatzeko.
Garrantzi berezia ematen zaie jaio aurreko arrisku posibleen egoeretan esku hartzeari, gero jaioberriaren behin-behineko arrisku-egoera edo desanparo-egoera saihesteko. Halaber, konponbidea aurreikusten da adingabearentzat beharrezkoa den eta beren
gurasoek edo beste legezko arduradun batzuek baimentzen ez duten osasun-arretaren kasuetarako, eta horrek ere Pazientearen Autonomiaren Legearen aldaketa dakar.
Bi dira desanparo-arauketari dagokionez dauden nobedade nagusiak. 18. artikuluan Kode Zibilaren 172. artikuluan araututako desanparo-egoeraren definizioa osatzen da, eta ezartzen dira, lehenengoz, estatu mailako arau batean, hura zehazten duten inguruabarrak; horrela, bada, hura deklaratzeko irizpideen inguruan argibide eta bateratze garrantzitsua jasotzen da. Ohartarazi behar da, d) letraren ondorioetarako –desanparo-kausa gisa gurasoen aldetik mendekotasuna ekar dezaketen substantzien ohiko kontsumoa ezartzen duena–, ohikotzat ulertzen direla Osasunaren Mundu Erakundearen edo Amerikako Psikiatriako Elkartearen definizioekin bat datozen kontsumo kaltegarriko, abusuko edo mendekotasuneko irizpideak.
Gainera, lehenengoz arautzen da erakunde publikoek atzerriko herrialde batean babesgabetasun-egoeran dauden adingabe espainiarren babesari dagokionez duten eskumena, bai eta adingabe babestu bat autonomia-erkidego batetik beste batera lekualdatzean jarraitu beharreko prozedura ere; alderdi horiek orain arte ez dira aurreikusi.
19. artikuluan, gurasoek eskatutako adingabeen zaintzaren gehieneko bi urteko iraupena ezartzen da, salbu eta interes gorenak, salbuespenez, luzapena egiteko eskatzen badu. Horrela, zaintza boluntarioak –zeinetan gurasoek administrazio publikoei «sine die» beren seme-alabak zaintzeko eskatzen dieten– denboran luza daitezen saihestu nahi da, zaintza horien kronifikazioak adingabe horientzako familia-irtebideak eta irtenbide egonkorrak bilatzea eragozten duelako lehen haurtzaroan oso garrantzitsuak diren urteetan.
Jatorrizko familiaren lehentasun-printzipioa nabarmendu behar da, bai aipatutako arrisku-egoeraren arauketaren bidez, bai, 19 bis artikulu berrian adierazten den bezala, adingabearen administrazio-zaintza edo -tutoretza kasuetan erakunde publikoak prestatuko duen babeserako banako planaren bidez, non familian integratzeko programa jasoko den, azken hori posible denean. Artikulu honek Auzitegi Gorenaren 2009ko uztailaren 31ko 565/2009 Epaiak familiaren berrintegrazioa adingabearen interes gorenerako egokia den erabakitzeko ezarri dituen irizpideak jasotzen ditu, besteak beste, denbora igaro izana edo familia harreragilean lortu den integrazioa nabarmentzen dira. Artikulu horretan, laguntzarik gabeko adingabe atzerritarren familia berrelkartzea aurreikusten da.
20. artikuluan, adingabeen interesa arintzeko eta babesteko, familia-harreraren eraketa sinplifikatu eta egoitzakoarekin parekatu da, nahiz eta aurretik gurasoen edo tutoreen adostasunik eduki ez, haren jurisdikzio-kontrola gorabehera. Bestalde, motibo tekniko juridikoengatik eta kokapena hobetzeagatik, 20. artikulura aldatu da orain arte Kode Zibilaren 173. artikuluan ezarritakoa, harreraren formalizazioari buruzkoa, bai eta harekin batera joan behar duen dokumentu erantsiaren edukia ere, eta, adopzioaren kasuan bezala, harreragileen egokitzapena baloratzeko beharra sartzen da, eta harreraren irizpideak zehazten dira; irizpide horiek, orain arte, ez dira estatu mailako araudian jaso. Gainera, adingabeen babesaren egungo errealitatearekin bat, familia harreragilearen ezaugarriekin lotuta dauden bi harrera-mota zehazten dira: adingabearen familia zabalak egiten duena edo beste familia batek egiten duena.
20.bis artikuluan, lehenengoz, familia harreragilearen estatutua arautzen da, eskubide eta betebehar gisa. Familia harreragileek eginiko zeregin garrantzitsua kontuan hartuta, oso komenigarria da xedapen orokor batek haien estatusa zehaztea eta hala nabarmendu zen adopzio nazionalaren eta antzeko beste gai batzuen arazoen azterketarako Senatuaren Batzorde Bereziaren ondorioetan. Era berean, 21 bis artikulua sartu da; bertan, hartutako adingabeen eskubideak jasotzen dira.
Egoitza-harrera dela eta, 21. artikuluak familia-harreraren lehentasunaren aurreikuspena jasotzen du, egoitza-harreraren aldean. Xedapen handinahia da, eta haren oinarria da adingabeak familia-giroa behar duela bere nortasunaren garapen egokirako; alderdi horretan erabateko adostasuna dago psikologoen eta pedagogoen artean. Helburu hori guztientzako bada, sei urtetik beherakoak direnean, eta bereziago hirutik beherakoak direnean, egokitasuna ezinbesteko beharrizan bilakatzen da, nahiz eta aurreikuspen malgua sartuko den babesa emateko babes-zentroan sartzea dagoen baliabide bakarra
den kasuetan, behar bezala justifikatutako kasuetan, edo egoitza-harrera adingabearen interes gorenarentzat komeni denean.
Bestalde, egoitza-harrerako zerbitzuak direla eta (egun arte zerbitzu espezializatu esan izan zaie eta, egun, berriz, «egoitza-harrera» «familia-harrera»ren terminologia baliokidea erabiltzeko) , oro har oinarrizko ezaugarriak ezartzen dira, baita kalitate-irizpideetara egokitu beharra eta familia-irtenbideen lehentasunezko izaera ere.
Era berean, babes-eremuan adingabeentzako zerbitzuak ematen dituzten egoitzaharrerako zentro guztiek dena delako erakunde publikoak aitortutako administraziogaikuntza eduki beharko dute beti.
Bestalde, 22 bis artikuluak jasotzen duenez, administrazioak tutoretzapean egon diren gazteak bizitza independenterako prestatu behar ditu; horrek eragin handia du gizartean, eta horrekin loturik jardunbide egokiak daude, jada, erakunde publikoetan eta Espainiako Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorean.
22 ter artikuluak estatu mailako informazio-sistemaren sorrera ezartzen du, erakunde publikoek eta Estatuaren Administrazio Orokorrak egin beharreko adingabeen babesari buruzkoa; horrek aukera emango du haurren eta nerabeen babes-egoera ezagutzeko eta jarraipena egiteko Espainian, ez bakarrik estatistikaren ondorioetarako, baita adingabe bakoitzari dagokionez eta harrerarako eta adopziorako eskaintzen diren pertsonei dagokienez hartutako babes-neurrien jarraipen zehatzetarako ere. 22 quáter artikuluak adingabeen datu pertsonalen tratamendua arautzen duten arauak jasotzen ditu, beren interes gorena kontuan hartuta; 22. quinquies artikuluak araudi-proiektu guztietan haurtzaroan eta nerabezaroan haiek duten eragina baloratzeko beharra ezartzen du.
Azkenik, 23. eta 24. artikuluetan terminologia arloko erreformak egin dira.
III
Kode Zibilaren aldaketa nagusiak adingabeak babesteko Espainiako sistemari buruzkoak dira eta, beraz, hertsiki lotuta daude aurreko zenbakian aipatutakoekin. Hala ere, gai horrekin lotutako beste alderdi batzuk ere aldatzen dira.
Lehenengo eta behin, nazioarteko zuzenbide pribatuko arauak erreformatzen dira, zehazki 9. artikuluaren 4., 6. eta 7. zenbakiak, filiazioari, adingabeen eta adinekoen babesari eta elikagaien betebeharrei buruz aplikagarria den legearen inguruko gatazkaarauak. Aldaketa horiek egiteko arrazoia izan da, alde batetik, Europar Batasuneko edo nazioarteko arauak sartu izana eta horietara egokitzeko terminologia moldatu behar izana, eta, bestetik, izatezko gertarien edo konexio-puntuen eta denbora aldetiko zehaztapenerako izandako hobekuntza teknikoak.
19. artikuluan beste zenbaki bat sartu da, Espainiako ordenamendu juridikoak nazionalitate bikoitza aitortu ahal dezan aurreikusteko, nazioarteko adopzioaren kasuetan, adoptatutako adingabearen jatorrizko herrialdeko legeriak jatorrizko nazionalitatea kontserbatzea aurreikusten duenean.
Bestalde, filiazio-ekintzei buruzko arauak aldatzen dira. Proposatzen den arauketa 133. artikuluko lehen zenbakia konstituzioaren aurkakotzat aitortu izanaren ondorio da; izan ere, ezkontzarik gabeko ezkonduta ez dagoen gurasoari eragozten dio filiazioaren erreklamazioa, ezkontza-egoerarik gabeko kasuetan (Konstituzio Auzitegiaren 2005eko urriaren 27ko 273/2005 eta otsailaren 16ko 52/2006 epaiak) .
Antzeko baldintzetan adierazi da konstituzioaren aurkakoa dela 136. artikuluaren lehen zenbakia; izan ere, ezkontzako aitatasuna aurkaratzeko ekintza gauzatzeko epea aurrera egiten hasten dela xedatzen du, nahiz eta senarrak ez jakin Erregistro Zibilean seme edo alaba gisa inskribatu denaren aita biologikoa ez dela (Konstituzio Auzitegiaren 2005eko maiatzaren 26ko 138/2005 eta 2005eko ekainaren 9ko 156/2005 epaiak) . Hori da proposatzen den erreformaren motibo nagusia. Puntu honetan erreformen koadroa osatzen da Kode Zibilaren 137., 138. eta 140. artikuluetan jasotakoekin.
Kode Zibilaren 158. artikuluan aldaketa bat egin da adingabeengan eragina duten kautela-intzidenteetan aplikagarriak diren arintasuneta berehalakotasun-printzipioak abiapuntu hartuta, zorroztasunetatik edo prozesu-mugaketetatik etor daitezkeen eta behar ez diren kalteak saihesteko; horrela, mekanismo babesleak har daitezke, dela tratu txarren
biktima den adingabeari dagokionez, dela, biktimak izan gabe, arrisku-egoeran egon daitezkeenei dagokienez. 158. artikulua aldatzean, aukera ematen da neurri berriak hartzeko, adingabeengana hurbiltzeko eta haiekin komunikatzeko debekatzeko, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan.
160. artikuluak zabaldu egiten du adingabeak bere senideekin harremanetan jartzeko duen eskubidea, eta neba-arrebak berariaz aipatzen ditu.
Bisita eta komunikazioen araubidearen arauketa dela eta, 161. artikuluan eginiko aldaketarekin, argitu egiten da erakunde publikoak arrazoitutako ebazpen bidez bisita eta komunikazioen araubidea ezartzeko duen eskumena, tutoretzaedo babes-egoeran dauden adingabeei dagokienez, bai eta aldi baterako etetea ere, horren berri emanez Ministerio Fiskalari. Kontuan izan behar da umeak bi gurasoekin harreman zuzena eta erregularra izateko duen eskubidearen nazioarteko aitorpena, hura bere interes gorenaren aurkakoa izan ezean (Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren 9.3 artikulua) , erakunde publikoak familiarengandik banatu dituen adingabeen kasuetara ere zabaltzen dela.
Desanparoaren arauketa dela eta, aipatutako Adingabearen Babes Juridikoari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan aurreikusitakoaz gainera, Kode Zibilaren 172. artikulua hiru kapitulutan banatzen da, honako egoera hauek arautzeko: desanparo-egoerak (172. artikulua) guraso edo tutoreek eskatutako zaintza (172.bis artikulua) , eta aurreko bi kasu horietan esku hartzeko neurriak (172.ter artikulua) , egoitzaeta familia-harreraren bidez.
172. artikulua dela eta, desanparoaren administrazio-ebazpenaren baliogabetzea sustatzeko eta, adingabearen babesari dagokionez, hartzen diren erabakien aurka agertzeko gurasoen legitimazioa mantentzen da bi urteko epean, jakinarazpena egiten denetik; gainera bi urte horiek igarota erakunde publikoak adingabearen inguruan ematen dituen ebazpenak aurkaratzeko legitimatua dagoen bakarra Ministerio Fiskala dela gehitzen da. Bestalde, aipatzen da bi urteko aldi horretan erakunde publikoek, egoera aztertuta, beharrezkotzat jotzen duten edozein babes-neurri hartu ahalko dutela, adopzioproposamena barne, atzeraezintasun-pronostikoa dagoenean.
Artikulu horretan bertan ezartzen da behin-behineko zaintzaren ardura hartzeko aukera, aurretiko desanparoaren adierazpenik egon gabe, eta gurasoen berariazko eskaerarik egon gabe, adingabea identifikatzeko beharrezko eginbideak, haren inguruabarren ikerketa eta desanparoaren egoera errealaren egiaztapena egin bitartean. Behin-behineko zaintzak, urgentziazko egoerei erantzuteko nahitaezkoa bada ere, denbora muga izan behar du; izan ere, bestela, segurtasun-falta juridikoko egoerak eman litezke. Hori dela eta, erakundeen betebeharrak eta Ministerio Fiskalaren zeregina aurreikusten dira, administrazio-jardunaren zaintzaile nagusia baita. Gainera, babestutako adingabe batzuen gero eta mugikortasun handiagoari erantzuten dioten administrazio-tutoretza amaitzeko kasu batzuk aurreikusten dira.
Borondatezko zaintza dela eta, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko Lege Organikoaren 19. artikuluarekin hertsiki lotuta, 172 bis artikuluan ezartzen da zaintza – gurasoek eskatua– ezingo dela izan bi urtetik gorakoa, salbu eta salbuespenezko kausek tarteko luzatu behar dela erabakitzen bada; epe hori edo luzapena igarota, adingabea gurasoekin edo tutoreekin bueltatu behar da edo babes-neurri iraunkorra eman beharko da.
172ter artikuluan familia-harreraren lehentasuna jasotzen da egoitza-harreraren aldean, eta, halaber, erakunde publikoek jatorrizko familiekin edo alternatiboekin edo adingabeentzako erakunde egokiekin egonaldiak, asteburuko irteerak edo oporraldiak adosteko aukera ere arautzen da. Bestalde ezartzen da desanparo-egoeretan edo gurasoek eskatutako zaintza-kasuetan, erakunde publikoak kopuru bat ezarri ahal izatea, gurasoek edo tutoreek ordaindu beharrekoa, adingabearen zaintzarako eta arretarako elikagai eta gastuengatik.
173. artikuluan aldaketa txiki batzuk egin ondoren, 173 bis artikuluak berriro definitzen ditu familia-harreraren modalitateak, horien iraupenaren arabera. Behin-behineko harrera ezabatu da, familia-harreraren sinplifikazioaren ondorioz ez delako beharrezkoa izango, bai eta adopzio aurreko harrera ere, zeina, azken batean, gaur egun adopzio-prozeduraren fase bat den. Horrela, argitasuna ematen zaie honako kasu hauei: benetako familia-
harrera, zeinak urgentziazko harreran zehaztuta geratuko diren; aldi baterako harrera (orain arte sinple izena ematen zitzaiona) , gehienez bi urtez, adingabearen interes gorenak luzapena eskatu ezean; etengabeko harrera.
Ministerio Fiskalari, adingabeen babesean administrazio-jardunaren zaintzaile nagusi den aldetik, esleitzen zaizkion goi-funtzioak eraginkortasunez gauzatu ahal izateko baliabide nahikorik esleitu beharko zaizkio, horrela eginez haren ahaleginak operatibitate praktikorik ez duen boluntarismo sinplera mugatuta gera daitezen edo bere jarduna sinbolikoa izan dadila ekidituko baita. Horretarako, berariaz esleitzen zaio erakunde publikoak aurkeztutako txostenez gain txosten gehigarriak eskatzeko aukera.
175. artikuluan eta adopzio-hartzaileen gaitasunari dagokionez, tutore izan ezin direnek adoptatzeko duten ezgaitasuna ezartzen da,eta adopzio-hartzailearen eta adoptatuaren arteko gutxieneko adin-desberdintasunari buruzko aurreikuspenaz gainera, gehieneko adin-desberdintasuna ere ezartzen da, araudi autonomikoan egokitasuneko gehieneko adinen inguruan dauden diferentziek nahi ez diren distortsioak eragin ditzaten ekiditeko.
Bestalde, 176. artikuluan adoptatzeko egokitasunaren definizioa sartu da segurtasun juridikoa sendotzeko, eta berariaz sartu da aurreikuspen bat, zeinaren arabera, ezingo diren egokitzat hartu adopziorako guraso-aginteaz gabetuta dauden gurasoak edo jarduna etenda dutenak edo beren semearen edo alabaren zaintza erakunde publiko bati eman diotenak. Erakunde publikoak adopzioaren prozedura judizialean duen jarduna dela eta, bi nobedade garrantzitsu daude. Lehenengo eta behin, exijitzen da adopzio-hartzaileen egokitasun-adierazpena nahitaez erakunde publikoak epaileari egiten dion adopzioproposamenaren aurrekoa izatea, eta hori ez zegoen argi ezarrita; eta, bigarrenik, aldatu egiten dira adopzioaren espediente judiziala abiarazi aurretik adingabeen babesaren inguruko erakunde publikoaren aurretiko proposamena behar ez duten kasuak.
176bis artikulua sartu da; horrek «ex novo» arautzen du adopzio-helburuko zaintza. Legezko aurreikuspen horrek aukera emango du, erakunde publikoak epaileari adopzioa eratzeko proposamen egokia egin aurretik, adingabearen eta adopzio horretarako egokitzat jotzen diren pertsonen arteko behin-behineko bizikidetza hasi ahal izateko, harik eta ebazpen judizial egokia eman arte, adingabeak aldi horretan babes-zentro batean edo beste familia batekin egon behar ez izateko. Hori gertatu ahalko da erakunde publikoak zaintza eskuordetuz.
Adopzio-prozedura dela eta, 177. artikuluak gehitzen du, adopzioari baietza eman behar dietenen artean, gurasoaren pareko afektibitate-harremana duen pertsona. Bestalde, sistemari koherentzia emateko adierazten da, entzunak izateko eskubidea gorabehera, adopziorako ez dela beharrezkoa izango gurasoen baimena, bi urte igaro badira desanparo-egoera atzera botatzeko ekintzak gauzatu gabe edo, horiek gauzatu badira ere, horiek ezeztatu egin badira. Era berean, artikulu horretan ezartzen da amaren baimena ezingo dela eman, harik eta erditzetik 6 aste igaro arte, egun indarrean dauden 30 egunen ordez; horrela, Estrasburgon 2008ko azaroaren 27an eginiko eta Espainian berretsitako Adopzioaren Europako Hitzarmenean xedatutakoa betetzen da.
178. artikuluan nobedade garrantzitsu gisa jasotzen da, nahiz eta adopzioa formalizatzean adoptatuaren eta jatorrizko familiaren arteko lotura juridikoak amaitzen diren, jatorrizko familiako kideren batekin harremana edo kontaktua mantentzeko aukera dagoela, bisiten edo komunikazioen bidez. Horri adopzio irekia esan dakioke. Horretarako, adopzioa eratzeko ebazpenean hala erabaki beharko du epaileak, erakunde publikoak proposatuta, eta kasuan kasuko erakundearen profesionalek, aurretik, adingabearen intereserako balorazio positiboa egin badute; familia adoptatzaileak eta heldutasun nahikoa duen adingabeak eta, nolanahi, hamabi urtetik gorakoak, baimendu beharko dute. Erakunde publikoko profesionalek alderdiei laguntza eman beharko diete eta harreman horren jarraipenean parte hartu; horretarako, harremanak denboran irautea egokia den ala ez jakinarazi beharko dute, haren emaitzen balorazio baten bidez, bai eta harreman horrek adingabeari dakarzkion ondorioak ere, lehentasun nagusia hori baita, adopziohartzaileentzat eta jatorrizko familiarentzat ekar dezakeen interesaren aurretik.
Herrialde batzuen legerian, besteak beste, Ameriketako Estatu Batuak, Britainia Handia, Austria, Kanada edo Zeelanda Berriaren legerian, zabaltasun eta eduki desberdinarekin ezarritako figura da. Kasu batzuetan, «alderdien arteko hitzarmen pribatu» gisa dago eratuta, erakunde publikoen ikuskaritzarekin eta laguntzarekin, eta, beste batzuetan, epaile batek baieztatu behar du, zeinari harreman hori aldatzeko edo amaitzeko erabakia hartzea baitagokio; bigarren eredu hori da lege honetan jasotzen dena.
Figura hori gure ordenamendu juridikoan sartzeko aukera adostutako alternatibak, familiaren barrukoak eta iraunkorrak izango direnak aurkitu nahi izatearen ondorioa da, hain zuzen, adingabe batzuei, bereziki, nagusienei –horien adopzioa zailagoa izan ohi baita– familia-egonkortasuna emango dieten alternatibak. Adopzio irekiaren bidez, adopzioa malgutzen da, eta aukera ematen da jatorrizko familiak «galera» hobeto onartzeko, eta adingabeak familia adoptatzailean bizitza egonkorraren onurak izateko, eta aldi berean, jatorrizko familiarekiko loturak mantentzeko –bereziki neba-arrebekin–, zeinarekin harreran zehar, kasu askotan, harremana izan duen; harreman horrek, formalizatuta egon ez arren, izatezko bidetik jarraitzen du.
180. artikuluak adoptatutako pertsonen jatorrietara jotzeko eskubidea sendotzen du, eta erakunde publikoak behartzen ditu eskubide hori bermatzera eta informazioa Adopzioaren Europako Hitzarmenean aurreikusitako epean mantentzera, gainerako erakundeak, berriz, aurrekoekin eta Ministerio Fiskalarekin lankidetzan jardutera.
216. artikuluak Kode Zibilaren 158. artikuluan aurreikusten diren neurri eta xedapenak eskatzeko legitimizazio aktiboaren mugaketa dakar erakunde publikoaren tutoretzapean dauden adingabeen kasuan, eta erakundeak berak, Ministerio Fiskalak edo adingabeak berak eska dezakeela xedatzen du, ez beste inork.
Beharrezko aldaketak sartzen dira 239. eta 239 bis artikuluetan aurreikusitako tutoretza arruntaren arauketan, hau da, desanparo-egoeran dauden adingabeen eta gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen tutoretzaren arauketan. Bestalde, 303. artikuluan, izatezko zaintzaileei tutoretza-ahalmena judizialki emateko aukera jasotzen da. Gainera, desanparo-deklarazioaren oinarri izan behar duten izatezko zaintza-kasuak eta gurasoahala kendu edo tutorea izendatu beharreko kasuak ezartzen dira.
Azkenik, berriro idazten dira 1263. eta 1264. artikuluak, eremu batzuetan adingabeen baimena emateari dagokionez.
IV
Nazioarteko Adopzioaren Legeari proposatzen zaizkion aldaketek zenbait beharri erantzuten diete. Alde batetik, legearen aplikazio-eremua argitzen da; hasierako idazketan,
II.eta III. tituluetako edukia baino ez zen aipatzen, eta I. titulua bazter uzten zen. Halaber, nazioarteko adopzioaren kontzeptua definitzen da, haren ondorioei dagokionez, 1993ko Hagako Hitzarmenak egiten duen bezala; izan ere, 1. artikuluaren 2. zenbakian agertzen zen definizioarekin I. tituluko aurreikuspenak ez ziren aplikagarriak adingabeen nazioarteko lekualdatzerik gabeko nazioarteko adopzio kasu askotan, eta egoera jakin batzuetan nahasketa eragin zen.
Administrazio publikoen eskumenak argitzen dira. Estatuaren Administrazio Orokorraren eskumen gisa zehazten dira –kanpo-politikari eragiten diote eta– herrialde batzuekin adopzioak tramitatzen hasteko, eteteko edo mugatzeko erabakia, eta nazioarteko adopzioetan bitartekari gisa jarduteko organismoen egiaztapena egitea, Hagako Hitzarmenaren terminologiarekin bat, aurretik nazioarteko adopzioaren erakunde laguntzaile izenekoei buruzkoa, autonomia-erkidegoetako erakunde publikoen beharrezko esku-hartzea gorabehera.
Bestalde, mantendu egiten da eskumen autonomikoa erakunde egiaztatuak kontrolatzeko, ikuskatzeko eta horien jarraipena egiteko, haien lurraldeko jarduketei dagokienez, baina aurreikusten da Estatuaren Administrazio Orokorra izatea kontrolerako eta jarraipena egiteko eskuduna, organismoak atzerrian egiten duen bitartekaritzari dagokionez.
Adingabearen interes gorena azpimarratzen da adopzioan kontuan hartzeko funtsezkotzat, eta etorkizuneko adoptatzaileak definitzen dira, ez eskatzaile gisa, baizik eta
adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsona gisa. Hagako Hitzarmeneko terminologiari jarraikiz, nazioarteko adopzioen erakunde laguntzaileek nazioarteko adopziorako erakunde egiaztatuak izena hartzen dute.
Gainera, nazioarteko adopzioen berme-aurreikuspenak sendotzen dira, eta adierazten da erakunde egiaztatuen bitartekaritzaren bidez baino ezingo direla egin, eta Hagako Hitzarmena sinatu duten herrialdeen kasuan eta erakunde publikoen bitartekaritzaren aldetik baldintza zehatz batzuekin. 4., 6. eta 26. artikuluetan, behar ez bezalako finantzaonurei buruzko kontrolak indartzen dira.
11. artikuluan argiago zehazten dira adopzio-hartzaileen betebeharrak, bai adopzio aurreko fasekoak, aurretiko informazioa eta prestakuntza adopzioen arrakastarako berme handiena delako, bai adopzio ondoko fasekoak, gurasoek eta administrazio publikoek adingabeen jatorrizko herrialdeei dagokienez adopzio ondoko betebeharrak ez betetzeak dakartzan ondorio juridikoen ezarpenaren bidez.
Aldaketa garrantzitsuak sartu dira nazioarteko zuzenbide pribatuko arauetan, eta horiek, funtsean, honako gai hauen ingurukoak dira: adopzioaren aldaketari eta berrikusketari buruzko erreferentziak ezabatzea, gure zuzenbidean figura juridiko horiek ez baitaude (15. artikulua) ; adopzio kontsularraren arauketa hobetzea, eta, horretarako, erakunde publikoaren proposamena behar ez den kasuetara mugatzea (17. artikulua) ; lege nazionalak debekatzen duen kasuetan adingabeen adopzioen ezintasuna ezartzea, ñabarduraren batekin, adingabearen segurtasun juridikoa larriki erasotzen dituzten adopzio urratzaileak saihesteko (19.4 artikulua) ; atzerriko agintaritzek eratutako adopzioak aitortzeko kasuak aldatzea, eta, horretarako, atzerriko agintaritzaren nazioarteko eskumenkontrola birformulatzen da, eraketa egin duten aginteen atzerriko estatuarekiko arrazoizko loturak zehazten dira –hori baloratu daiteke legearen 14. eta 15. artikuluetan aurreikusitako espainiar eskumen-arauen bilateralizazioaren bidez, zeinak erakunde aitortzaileari ahalbidetzen dion bere zeregina burutzea atzerriko zuzenbidearen proba konplexu eta ez beharrezkora jo behar izan gabe–. Bestalde, lege aplikatuaren edo aplikagarriaren kontrola egitea ordezkatu egiten da, atzerriko erabaki eta ebazpenak aitortzeko Espainiako sistematik kanpokoa baita, eta atzerrian Espainiako ordena publikoarekin bat eratutako adopzioa ez aurkaratzea ezartzen da; kontzeptu juridiko zehaztugabe hori zehaztu egin da jatorrizko familiaren baimenik egon ez den, hura jakinarazi ez den edo adingabea dirua ordainduta eskuratu den adopzio-kasuetan, nazioarteko adopzioaren eremu horretan «ume lapurtu»en kasuak egon daitezen saihesteko.
Azkenik, 24. artikulua aldatzen da agintarien nazioarteko lankidetza arautzeko adoptatuaren jatorri-herrialdean bizi den adopzio-hartzaile espainiarrak egindako adopziokasuetan.
Azkenik, adingabeen gainerako babes-neurriei dagokienez, Europar Batasuneko bi araudiren eta Hagako Hitzarmenaren erreferentzia sartu da, gai honetan funtsezkoak baitira, eta Espainian neurri horiek aitortzeko sistema hobetu da, Frantziako zuzenbidean aurreikusitakoaren antzera, zeinari oraintsu eman baitio abala Giza Eskubideen Europako Auzitegiak «Harroudj c. Frantzia» kasuan, 2013ko urtarrilaren 4an.
V
Prozedura Zibilaren Legea aldatu da, benetako tutoretza judiziala sendotzeko adingabeen eskubide eta interesen defentsan, eta hobekuntzak sartu dira dauden prozeduretan eraginkorragoak egiteko, eta praktikan kontrako interpretazioak eragin dituztenak argitu dira.
Azkartasunaren printzipioa sendotzeko, adingabeen interesen inguruan ebazten diren prozesuetan funtsezkoa baita, eta kontraesankor diren ebazpenak saihesteko, zenbait xedapen jaso dira, Adingabearen Babes Juridikoaren Lege Organikoaren aurreikuspenen ildotik, babesari dagokionez adingabe berari eragiten dioten administrazio-ebazpenak aurkaratzeko zenbait prozesu daudenean metaketa sustatzeko.
Hori dela eta, Prozedura Zibilaren Legearen 780. artikuluan prozesuak metatzeko arau orokorra sartzen da, eta aurreikuspen berezi bat 76. artikuluan, adingabe beraren inguruan jarraitzen diren administrazio-ebazpenei aurka egiteko prozesu guztiak, oro har,
antzinakoenera metatu daitezen zehazteko, eta epaitegi berak, ekonomia prozesal egokiarekin, bideratu eta ebazteko. Hura bermatzeko, bigarren edo ondorengo prozesuaren berri duen epaitegiak, ofizioz bada ere, metaketa sustatuko duela aurreikusi behar da.
Haurtzaroaren eta nerabezaroaren babesaren alderdi prozesalak argitzeko beharra agerian dago adingabeen babesari buruzko administrazio-ebazpenei aurka egiteko prozesuetan emandako epaien behin-behineko betearazpenen egungo arauketan. Nahiz eta Prozedura Zibilaren Legearen 525. artikuluko interpretazio orokorrak epai-mota horien behin-behineko betearazpenaren ezintasuna ekarri, eta, zehazki, Prozedura Zibilaren Legearen 780. artikuluak aurreikusitako prozesu baten ondorioz emandakoena, egia da aipatutako 525. artikuluaren 1. zenbakiak ez ditu eta horiek aipatzen argi eta eta garbi.
Ondorioz, berariaz sartu da, argi eta modu eztabaidaezinean, artikulu honetan, adingabeen babesaren inguruko administrazio-ebazpenen aurkako prozesuetan ematen diren epaien behin-behineko betearazpenaren debekua, adingabeari behin-behinean betearazten ari den izaera horretako epai bat ezeztatzeak ekarriko lizkiokeen kalteak saihesteko. Lehen auzialdian emandako epai batek erabakitzen duenean babes-neurri bat ezeztatzea eta erakunde publikoak edo Ministerio Fiskalak errekurtsoa aurkezten dutenean, adingabearen interes gorenak exijitzen du estatusa ez aldatzeko, harik eta gaia bigarren auzialdian ebatzi arte; izan ere, beste jokabide batek larriki kalte ditzake bere eskubideak eta familia-harremanetako egonkortasuna. Hori justifikazio nahikoa da epaimota horretatik behin-behineko betearazpena kentzeko berariazko aurreikuspena egiteko.
Bestalde, 779. eta 780. artikuluetan, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko Lege Organikoarekin koherentzian egokitzapen terminologikoak sartzeaz gainera, adingabeen babesaren inguruko administrazio-ebazpen guztiei aurka egiteko epea bi hilabetekoa izango dela xedatzen da, desanparo-deklarazioen inguruan egiten zen desberdintasuna ezabatuz.
Prozedura bera ezartzen da administrazio-ebazpen guztiei aurka egiteko, edukia edo eraginpean dauden pertsonak gorabehera, eta legitimizazio aktiboa zabaltzen da.
Eta, azkenik, 781. artikuluaren erreformarekin, prozedura bakarrean batzen dira adopzio-espedientearen izapidetzean zehar adopziogaiaren gurasoek adopzioaren baiespena emateko beharra aitor dakien eskatzen duten kasuak, asmo horiei dagokienez bateratsu jarduteko, horrek prozedura arinduko baitu.
VI
Azken xedapenetatik lehenean Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea aldatu da. Adingabearen babesaren inguruan administrazio-ebazpena betearazteko etxebizitzara sartzeko baimena emateko eskumena lehen auzialdiko epaitegiari esleitzeak eta ez administrazioarekiko auzien epaitegiei, orain arte bezala, harekin dakar aipatutako legean horiei esleitutako eskumenak aldatu behar izatea.
Pazientearen Autonomiaren Legea erreformatzen da azken xedapenetatik bigarrenean; horretarako, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 1/2012 Zirkularrean, adingabeei arrisku larriko egoeretan odol-transfusioak eta bestelako interbentzioak egitean dauden gatazken funtsezko tratamenduei eta tratamendu prozesalei buruzkoan, jasotzen diren irizpideak sartu ziren. Zirkular horrek adingabearen heldutasunaren irizpide subjektiboa adinean oinarritutakoarekin batera sartzea defendatzen du ondorioetan. Irizpide misto hori legetestuan jasotzen da.
9. artikuluan 4. zenbaki berria sartzen da, adingabe emantzipatuei edo 16 urtetik gorakoei buruzkoa, argitasun gehiago emateko, eta horren arabera bizitzarako edo osasunerako arrisku larriko jarduna denean salbu, ezingo da ordezkaritza bidez baimena eman.
Bestalde, 9. artikulu horri 6. zenbakia gehitu zaio; bertan ezartzen da baimena legezko ordezkariak edo familia edo izatezko arrazoiengatik lotura duten pertsonek eman behar dutenean, erabakia hartzeko betiere pazientearen bizitzarako edo osasunerako onura nagusia hartu behar dela kontuan, eta, bestela, agintaritza judizialari jakinarazi beharko zaiola, zuzenean edo Ministerio Fiskalaren bidez, dagokion ebazpena har dezan.
Azken xedapenetatik hirugarrenak Langileen Estatutua aldatzen du; bertako 37. artikuluaren 3.f) zenbakiak emakume langilearen baimena dela eta, honela dio: «lanaldiaren barruan halabeharrez egin behar diren jaio aurreko azterketak zein erditzea prestatzeko teknikak egiteko ezinbestekoa den denboraz». Artikulu horretan bakarrik hartzen da kontuan amatasun biologikoaren kasua eta ez adopzioko amatasun/aitatasunaren kasua eta, kasu batzuetan, familia-harrera. Familia adoptatzaileek, adopziorako zaintzaileek eta harreragileek, autonomia-erkidego batzuetan, nahitaez joan behar dute informazio-saio eta prestakuntza-saio batzuetara, eta, adopzioaren kasuan, egokitasun-ziurtagiria lortu behar dute, ezinbestean, sarritan bost elkarrizketa baino gehiago dakarten azterketa psikosozialaren ondoren. Legezko betebehar horiek adopziorako prestakuntza gisa har litezke eta, beraz, arauz aurreikusi beharko lirateke, ordainpeko baimen gisa; izan ere, beharrezkoak dira familia adoptatzaile guztientzat, erditzerako prestakuntza ez bezala. Gainera, kasu horietan, bi gurasoek joan behar dute prestakuntzara eta elkarrizketetara, jaio aurretiko azterketetara eta erditzeko prestakuntza-tekniketara ez bezala; azken horietara ama joan behar da nahitaez. Hori guztia dela eta, aldaketa horrek pareko jartzen ditu familia adoptatzaileak edo harreragileak biologikoekin.
Ekimen horri dagokionez, nabarmendu behar da egindako aldaketa administrazio publikoetako langile lan-kontratudunei aplikatu ahalko zaiela, baina ez funtzionarioei, horiei apirilaren 12ko 7/2007 Legeak xedatutakoa aplikatu behar baitzaie. Hori dela eta, azken xedapenetatik laugarrenean Langileen Estatutuaren aurreikuspen bera jasotzen duen lege honen 48. artikuluaren e) letra aldatzen da, funtzionario publikoek ere baimen hori baliatu ahal izateko.
Azken xedapenetatik bosgarrenak Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legea aldatzen du, familia ugariaren titulu ofizialaren ondorioei eusteko baldintzak erreformatzeko. Gaur egungo araudiak tituluaren indarraldia baldintzatzen du, harik eta aurreikusitako eskakizunak betetzen dituen seme-alaben kopurua ezarritako gutxienekoa izan arte. Horrek esan nahi du neba-arreba nagusiak titulutik irteten direnean, funtsean, adin-eskakizuna betetzen ez dutelako, familiak titulurako eskubidea galdu dezakeela eskakizunak betetzen dituzten hiru edo bi neba-arreba baino gutxiago geratzen badira, eta honako paradoxa hau gertatzen da: familiari titulurako eskubidea ekarri dioten neba-arreba gazteenek gero ezin dituzte onura horiek gozatu. Ehuneko altu batean, indarrean dauden tituluak bi edo hiru seme-alaba dituzten familia ugariei dagozkiela kontuan hartuta, nagusiena adinez nagusi izateak dakar tituluaren galera, bai eta familia osoarentzako onura guztien galera ere nahiko sarri. Hori dela eta, erreforma horren bidez araua familia ugarien benetako egoerara egokitu nahi da eta neba-arreben artean diskriminazio-egoera saihestu.
Azken xedapenetatik seigarrenak eta zazpigarrenak Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren eta Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren aldaketak jasotzen ditu, eskola-plazak esleitzeko irizpideak berrikusteko, familia ugariaren eta ikaslearen familia-harreraren egoeraren legezko izaera kontuan hartzeko, eta hezkuntza-zentroetan plazen erreserba areagotzeko, ikaslearen familia-harrerako neurriaren hasierako kasuetarako.
Azken xedapenetatik zortzigarrenak Hazkuntzaren eta Enpleguaren Hobekuntzarako abenduaren 29ko 43/2006 Legea aldatzen du, gizakien salerosketaren biktima izan diren pertsonak babesteko beharraren ondorioz.
Azken xedapenetatik bederatzigarrenak Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea aldatzen du, prestazio ekonomikoak bahitu ezin izateko, elikagaien ordainketaren kasuan salbu; horietan, epaimahaiak ezarriko du bahitu daitekeen kopurua. Horrela, dependentzia duen pertsonak elikagaiak zor dizkion adingabearen interesa babesten da.
Duten eragin eta garrantziagatik, nabarmendu egin behar dira azken xedapenetatik hamargarrenetik hamalaugarrenera doazenak, zeinek Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean, Estatuaren Klase Pasiboen Legean, Prozedura Kriminalaren Legean eta Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legean aldaketak sartzen dituzten, gizartesegurantzaren sistemaren heriotzaeta biziraupen-prestazioen eremuan dolozko giza
hilketaren delituaren ondorioak arautzeko, eta Estatuko Klase Pasiboen Araubidearen senideen alde, genero-indarkeriaren aurkako borroka indartzen duen eta kolektibo kalteberen eta, bereziki, adingabeen eskubideak bermatzen dituen ikuspegi globaletik.
Zehatzago, araudi berriak eragotzi egiten die aipatutako prestazioetara jotzea eta horiek gozatzen jarraitzea dolozko giza hilketaren ondorioz epai irmoaren bidez kondenatuak direnei, edozein dela delitua egiteko modua, biktima prestazioaren subjektu eragile denean. Eta horrekin guztiarekin batera, tresnak daude, beharrezko berme juridikoak kontuan hartuta, aukera ematen diotenak administrazioari aitortutako prestazioen ordainketa kautelaz eteteko, eskatzailearen aurka aipatutako delitua egiteagatik kriminalitateko arrazoizko zantzuak erakusten dituen ebazpen judiziala eman denean; halaber, aukera ematen dio aitortutako eskubideen ofiziozko berrikusketa egiteko, epai irmoa ematen denean. Gainera, justizia-epaitegi eta -auzitegiekin beharrezkoak diren komunikazioeta koordinazio-mekanismoak antolatzen dira, arauketa berriaren aplikazio egokiagorako, umezurtzen eskubideei ere arreta ematen dien testuinguruaren barruan, dolozko giza hilketaren delituagatik kondenatutako pertsonek beren izenean dagokien pentsioa jasotzea saihesteko, era berean kondenatuei alarguntza-pentsioa ezeztatzen edo kentzen zaienean beharrezko zenbatekoaren gorakadak aurreikusiz.
Horrela, aurretik egon den araudia hobetzen duen araudi berria osatzen da eta garrantzi handiko urrats gehigarria dakar, gizarte-babeseko mekanismoen ikuspegitik, bereziki sentikorra den eremu baten barruan, non ekimenak eta jarduketak egon behar diren eremu desberdinetatik, babes integraleko esparrua bermatzeko.
Lehenengo artikulua. Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen dituen Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa aldatu da.
Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen dituen Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
Bat. Aldatu egiten da I. tituluko errubrika. Honela geratzen da idatzita:
«I. TITULUA
Adingabeen eskubideak eta eginbeharrak»
Bi. Aldatu egiten dira 5. artikuluaren 1. eta 3. zenbakiak, eta honela geratzen dira idatzita:
«1. Adingabeek beren garapenerako egoki den informazioa bilatzeko, jasotzeko eta erabiltzeko eskubidea dute.
Arreta berezia eskainiko zaio alfabetizazio digitalari eta mediatikoari, etapa ebolutibo bakoitzari egokituta, adingabeei aukera emango diena segurtasunez eta erantzukizunez jarduteko eta, zehazki, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzearen ondoriozko arrisku-egoerak identifikatzeko, bai eta arrisku horiei aurre egiteko eta horietatik babesteko tresnak eta estrategiak ere.»
«3. Administrazio publikoek informazio-materialen ekoizpena eta zabalkundea sustatuko dute, bai eta aipatutako irizpideak errespetatzen dituzten adingabeei bideratutako beste batzuk ere, eta, aldi berean, informazioaren, dokumentazioaren, liburutegien zerbitzuetara eta gainerako kultura-zerbitzuetara jotzeko erraztasuna emango diete adingabeei, Interneteko aisiako eta kulturako legezko eskaintzaren gaineko eta jabetza intelektualerako eskubideen defentsaren gaineko sentsibilizazio egokia barne.
Zehazki, adingabeei zuzendutako mezuetan komunikabideek berdintasunaren, elkartasunaren, aniztasunaren eta gainerakoekiko errespetuaren balioak susta ditzaten babestuko dute, indarkeriazko eta pertsonen arteko harremanen esplotazioko irudiak edo tratu iraingarria edo sexista islatzen duten irudiak saihets
ditzaten, edo desgaitasunen bat duten pertsonenganako diskriminazio-tratua islatzen dutenak. Autorregulazioaren eremuan, agintari eta organismo eskudunek komunikabideen artean sustatuko dute aurretik deskribatutako balioen sustapena babesteko jokabide-kodeak sortzea eta horiek betetzen direla ikuskatzea; horretarako, mugatu egingo dute adingabeentzako irudi eta eduki digital kaltegarrietara jotzeko bidea, onetsitako edukien autorregulazio-kodeetan aurreikusitakoari jarraiki. Material eta zerbitzu horien irisgarritasuna bermatuko da, beharrezkoak diren arrazoizko egokitzapenekin, teknologikoak barne, desgaitasunen bat duten adingabeentzat.
Botere publikoek eta prestatzaileek desgaitasunen bat duten adingabeentzako ikus-entzunezko komunikazioaren erabateko erabilera sustatuko dute, eta pertsona horienganako edozein diskriminazio edo eragin negatibo saihesten duten jardunbide egokien erabilera.»
Hiru. Aldatu egiten da 7. artikuluren 1. zenbakia. Honela geratzen da idatzita:
«1. Adingabeek eskubidea dute beren inguruneko gizarte-, kultura-, arteeta jolas-bizitzan erabat parte hartzeko, bai eta herritartasun aktiboan sartzen joateko ere.
Botere publikoek adingabeen eta haurren eta nerabeen gizarte-erakundeen parte-hartze organoen eraketa sustatuko dute.
Inguruneen irisgarritasuna eta arrazoizko egokitzapenak bermatuko dira, desgaitasunen bat duten adingabeek beren gizarte-, kultura-, arteeta jolas-bizitza garatu ahal izateko.»
Lau. III. kapitulu berria sartu da I. tituluan. Honela geratzen da idatzita, eta egungo III. kapitulua IV. kapitulua izango da aurrerantzean:
«III. KAPITULUA
Adingabearen betebeharrak
9 bis artikulua. Adingabearen betebeharrak.
1.Adingabeek, beren adinaren eta heldutasunaren arabera, bizitzaren eremu guztietan, familiakoan, eskolakoan eta gizartekoan, aitortzen zaizkien eskubide guztien titulartasunari eta baliatzeari lotutako betebehar, eskakizun eta erantzukizun guztiak hartu behar dituzte beren gain eta horiek bete.
2.Botere publikoek adingabeen betebehar eta erantzukizunak ezagutzea eta betetzea bultzatzeko ekintzak egin daitezen sustatuko dute, berdintasunean, diskriminaziorik gabe eta irisgarritasun unibertsalaren baldintzetan.
9 ter artikulua. Familia-eremuaren inguruko betebeharrak.
1.Adingabeek familia-bizitzan parte hartu behar dute; horretarako, beren gurasoak eta neba-arrebak errespetatu behar dituzte, bai eta beste senide batzuk ere.
2.Adingabeek etxearen zaintzan eta etxeko lanak egitean parte hartu behar dute eta erantzukizuna beren gain hartu behar dute, beren adinaren arabera, autonomia pertsonalaren eta gaitasun mailaren arabera, sexua edozein dela ere.
9 quater artikulua. Eskola-eremuaren inguruko betebeharrak.
1.Adingabeek hezkuntza-zentroetako bizikidetza arauak bete behar dituzte, derrigorrezko irakaskuntza-etapetan ikasi eta ikaskuntzarako jarrera positiboa izan, prestakuntza-prozesu osoan zehar.
2.Adingabeek irakasleak eta ikastetxeetako gainerako enplegatuak errespetatu behar dituzte, bai eta gainerako ikaskideak ere; gatazka eta eskola-jazarpen egoerak saihestu behar dituzte, edonolakoak direla ere, baita ziberjazarpena ere.
3.Hezkuntza-sistemaren bidez, adingabeek herritar diren aldetik beren eskubide eta betebeharren gainean izan behar duten ezagutza ezarriko da, eta, horien artean, irakaskuntza-ingurunean informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileraren ondorioz sortutakoak barne.
9 quinquies artikulua. Gizarte-eremuaren inguruko betebeharrak.
1.Adingabeek berekin harremanak dituzten pertsonak eta beren ingurunea errespetatu behar dituzte.
2.Gizarte-betebeharrek honako hauek hartzen dituzte barne, bereziki:
a) Berekin harremanak dituzten pertsona guztien duintasuna, osotasuna eta intimitatea errespetatzea, adina, nazionalitatea, arraza-jatorria edo etnia, erlijioa, sexua, sexu-orientazioa eta -identitatea, desgaitasuna, ezaugarri fisikoak edo sozialak edo gizarte-talde zehatz batekoa izatea edo bestelako egoera pertsonala edo soziala edozein dela ere.
b) Aplikagarri zaizkien legeak eta arauak errespetatzea, bai eta beste pertsonen funtsezko eskubide eta askatasunak ere, eta jarrera arduratsua eta eraikitzailea izatea gizartean.
c) Baliabide eta instalazio eta ekipamendu publiko edo pribatuak, hiri-altzariak eta beren jarduera gauzatzeko baliatzen duten bestelakoa kontserbatzea eta horien erabilera egokia egitea.
d) Ingurumena eta animaliak errespetatzea eta ezagutzea, eta horiek kontserbatzen lankidetzan jardutea, garapen jasangarriaren barruan.»
Bost. Aldatu egiten dira 10. artikuluaren 1., 3. eta 4. zenbakiak, f) letra sartzen da 2. zenbakian, eta 5. zenbakia sartzen da. Honela geratzen dira idatzita:
«1. Adingabeek eskubidea dute administrazio publikoetatik edo beren erakunde laguntzaileetatik informazioa formatu eskuragarrian jasotzeko eta laguntza egokia jasotzeko, beren eskubideak eraginkortasunez baliatzeko. Halaber, eskubidea dute beraiekiko errespetua berma dadin.»
« 2. (…)
f) Haurren Eskubideen Batzordeari banakako salaketak aurkeztea, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenarekin eta hura garatzen duen araudiarekin bat.»
«3. Espainian dauden adingabe atzerritarrek eskubidea dute hezkuntzarako, osasun-laguntzarako eta oinarrizko gizarte-zerbitzu eta -prestazioetarako, adingabe espainiarren baldintza beretan. Administrazio publikoek bereziki kalteberak diren taldeak babestuko dituzte, besteak beste, laguntzarik ez duten adingabe atzerritarrenak, nazioarteko babeserako beharrizanak dituztenenak, desgaitasunen bat duten adingabeenak eta sexu-abusuaren biktima direnenak, sexu-esplotazioa jasaten dituztenenak, haur-pornografia, gizakien salerosketa edo trafikoa jasaten dituztenenak; horrela, legean aurreikusitako eskubideak betetzen direla bermatzen da.
Botere publikoek, politika publikoak diseinatzean eta egitean, helburu izango dute adingabe atzerritarrak Espainiako gizartean erabat integratzea, Espainiako estatuko lurraldean dauden bitartean, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoan ezarritako baldintzetan.
4.Erakunde publikoak Espainian dagoen adingabe atzerritar baten tutoretza bere gain hartzen duenean, Estatuaren Administrazio Orokorrak haren egoera egiaztatzen duen dokumentazioa eta bizileku-baimena emango dio, hala ez badu,
ahalik eta lasterren, erakunde publiko horrek emandako tutoretza-ziurtagiria aurkeztu ondoren; horrela egingo da bere familiarekin edo jatorrizko herrialdera bueltatzeko ezintasuna egiaztatzen denean, eta atzerritartasunari eta immigrazioari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.
5.Erakunde publikoek tutoretzan edo zaintzan dituzten adingabeak direla eta, osasun-laguntza dela eta aseguratuaren izaeraren aitorpena ofizioz egingo da; horretarako, erakunde publikoak emandako tutoretzaedo zaintza-ziurtagiria aurkeztu beharko da aurretik, horiek iraun bitartean.»
Sei. Aldatu egiten da 11. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«11. artikulua. Administrazio-jardunaren printzipio gidariak.
1.Administrazio publikoek adingabeei laguntza egokia emango diete, beren eskubideak baliatzeko, behar dituzten laguntza-baliabideak barne.
Administrazio publikoek, beren eskumeneko eremuetan, haurren eta nerabeen garapenerako politika integralak antolatuko dituzte, eta, bereziki, lege honetan aipatutako eskubideei buruzkoak. Adingabeek zerbitzu horietara beren kabuz edo beren guraso, tutore, zaintzaile edo harreragileen bidez jotzeko eskubidea izango dute, eta horiek adingabeen intereserako erabili beharko dituzte.
Gizarte-desberdintasunak zuzentzeko konpentsazio-politikak sustatuko dira. Nolanahi ere, adingabearen eskubideen funtsezko edukia ezingo da eraginpean geratu, oinarrizko gizarte-baliabide nahikoa ez dagoelako. Desgaitasunen bat duten adingabeei eta beren familiei desgaitasunak behar dituen gizarte-zerbitzu espezializatuak bermatuko zaizkie.
Administrazio publikoek kontuan izan beharko dituzte adingabeen beharrak, beren eskumenak baliatzean, batez ere elikagaien, kontsumoaren, etxebizitzaren, hezkuntzaren, osasunaren, gizarte-zerbitzuen, kulturaren, kirolaren, ikuskizunen, komunikabideen, garraioen, aisialdiaren, jolasaren, espazio libreen eta teknologia berrien (IKTak) gaineko kontrolari dagokionez.
Administrazio publikoek kontuan izan beharko dute, berariaz, normalean adingabeak egoten diren espazio, zentro eta zerbitzuen arauketa eta ikuskaritza egokia, beren baldintza fisiko eta ingurumen-baldintzei, higieniko-sanitarioei, irisgarritasun-baldintzei eta diseinu unibertsaleko eta giza baliabideen baldintzei dagokienez, bai eta toki horien hezkuntza-proiektu inklusiboei, adingabeen partehartzeari eta beren eskubideak ziurtatzen laguntzen duten gainerako baldintzei dagokienez ere.
2.Botere publikoek, adingabeei dagokienez, izan beharreko jardunaren printzipio gidariak honako hauek izango dira:
a) Adingabeen interes gorena lehentasuna izatea.
b) Jatorrizko familian mantentzea, salbu eta bere intereserako komenigarria ez dela egiaztatzen bada; kasu horretan, familiako babes-neurriak eta egonkorrak hartzen direla bermatuko da eta, horien barruan, familia-harrera lehenetsiko da erakunde-harreraren aurretik.
c) Familiaeta gizarte-integrazioa.
d) Haren garapen pertsonala kalte dezaketen egoera guztiak prebenitzea eta azkar antzematea.
e) Herritarrak sentsibilizatzea babesgabetasun-egoeren aurrean.
f) Hartzen diren neurri guztien hezkuntza-izaera.
g) Parte-hartzea, boluntarioak eta gizarte-elkartasuna sustatzea.
h) Objektibotasun, inpartzialtasun eta segurtasun juridikoa babesteko jardunean, haiek ukitzen dituzten neurriak hartzean diziplina eta elkargo desberdinek esku-hartzen dutela bermatuz.
i) Indarkeria-mota ororen aurka babestea, tratu txar fisikoa edo psikologikoa, zigor fisiko umiliagarriak eta iraingarriak, arduragabekeria edo tratu arduragabea,
esplotazioa, teknologia berrien bidez eginikoa, sexu-abusuak, ustelkeria, generoindarkeria edo familia-, osasun-, gizarteedo hezkuntza-eremukoa barne, bai eta eskola-jazarpena, gizakien salerosketa eta trafikoa, emakumeen genitalen mutilazioa eta beste edozein abusu mota ere.
j) Aukera-berdintasuna eta diskriminaziorik eza, arrazoia edozein dela ere.
k) Desgaitasunen bat duten adingabeen irisgarritasun unibertsala eta arrazoizko egokitzapenak, bai eta horien inklusioa eta erabateko parte-hartze eraginkorrak ere.
l) Beren nortasunaren garapen askea, beren sexu-orientazioaren eta -identitatearen arabera.
m) Etniaeta kultura-aniztasuna errespetatzea eta balioestea.
3.Botere publikoek haurren eta nerabeen aurkako edonolako indarkeria-motaz sentsibilizatzeko, prebenitzeko, antzemateko, jakinarazteko, laguntzeko eta babesteko jarduketak garatuko dituzte, administrazioen, erakunde laguntzaileen eta zerbitzu eskudunen –publikoak zein pribatuak– arteko koordinazioa eta lankidetza ziurtatzen duten prozeduren bidez, jardun integrala bermatzeko.
4.Erakunde publikoek, harreran egonik, adinez nagusitasunera heltzen diren eta babes-sistematik kanpo geratzen direnei laguntzeko eta orientazioa emateko programak eta baliabideak izango dituzte; arreta berezia eskainiko diete desgaitasunen bat dutenei.»
Zazpi. Aldatu egiten da 12. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«12. artikulua. Babesteko jardunak.
1.Botere publikoek arrisku-egoerak prebenitu, antzeman eta konponduko dituzte adingabeak babesteko; horretarako, zerbitzu eta baliabide egokiak ezarriko dituzte, zaintza egikarituko dute eta, desanparoa aitortzen den kasuetan, legearen betebehar den aldetik tutoretza hartuko dute. Babes-jardunetan, nolanahi ere, familia-neurriak lehenetsiko dira, egoitza-neurrien aurretik, egonkorrak aldi baterakoen aurretik, eta adostutakoak ezarritakoen aurretik.
2.Botere publikoek bermatuko dute guraso, tutore, zaintzaile edo harreragileek beren erantzukizunak behar bezala bete ditzaten, eta eskura dauden prebentzio-, aholkularitzaeta laguntza-zerbitzuak emango dizkiete, adingabeen garapenean eragina duten eremu guztietarako.
3.Adingabeak genero edo etxeko indarkeriaren biktima den pertsona baten guraso-ahalaren, tutoretzaren, zaintzaren edo harreraren pean daudenean, botere publikoen jardunaren helburua izango da behar duten laguntza ematea, adingabeek harekin jarraitzeko, adina edozein dela ere, bai eta horiek babestea, horiei arreta berezia ematea eta errekuperatzea ere.
4.Pertsona baten adin-nagusitasuna ezarri ezin denean, adinez txikitzat hartuko da, legean aurreikusitako ondorioetarako, harik eta haren adina zehaztu arte. Horretarako, fiskalak proportzionaltasun-epaia egin beharko du, eta aztertu behar bezala zergatik uste den aurkeztu den pasaportea edo nortasun-agiri baliokidea, hala badagokio, ez dela fidagarria. Adingabeen adina zehazteko probak egiteko, azkartasunaren printzipioari jarraituko zaio; aurretik eraginpean dagoenaren baimen informatua eduki beharko da, eta haren duintasuna errespetatuz egingo da, haren osasunerako arriskurik eragin gabe, eta ezingo dira diskriminaziorik gabe aplikatu, batez ere inbaditzaileak badira.
5.Hiru urtetik beherako adingabeen inguruan hartzen den edozein babesneurri ez iraunkor hiru hilean behin berrikusiko da, eta adin horretatik aurrerakoen kasuan, sei hilerik behin. Harrera iraunkorretan, berrikuspena lehen urtean sei hilean behin egingo da eta, bigarren urtetik aurrera, hamabi hilean behin.
6.Gainera, legeak esleitutako funtzioez gain, erakunde publikoak Ministerio Fiskalari adingabe zehatz baten egoera justifikatzen duen txostena bidaliko dio,
adingabe hori egoitza-harreran edo aldi baterako familia-harreran egon denean bi urtetik gora, eta erakunde publikoak justifikatu beharko du zergatik ez den hartu tarte horretan babes-neurri egonkorrago bat.
7.Botere publikoek bermatuko dituzte desgaitasunen bat duten adingabeen eskubide eta betebeharrak, beren zaintzari, tutoretzari, babesari, adopzioari edo antzekoei dagokienez, eta adingabearen interes gorena babestuko dute, ahal denik eta ondoen. Era berean, bermatuko dute desgaitasunen bat duten adingabeek eskubide berak izatea familiako bizitzari dagokionez. Eskubide horiek eragingarri egiteko, eta desgaitasunen bat duten haurrak ezkutuan, abandonatuta, zabarkeria jasaten edo bananduta egon daitezen saihesteko, horiei eta horien familiei aldez aurretik informazio, zerbitzu eta babes orokorrak ematea zainduko dute.»
Zortzi. 13. artikuluaren 1. zenbakia aldatu egiten da, eta 4. eta 5. zenbakiak gehitzen zaizkio. Honela geratzen dira idatzita:
«1. Pertsona edo agintari orok, eta batez ere bere lanbide edo eginkizunagatik, adingabe baten tratu-txarren egoera, desanparo-arriskuko edo balizko babesgabetasuneko egoera bat atzematen badu, gertueneko agintaritzari edo haren agenteei jakinaraziko die, behar lukeen berehalako laguntza emateari utzi gabe.»
«4. Edozein informazio-iturriren bidez, sexu-askatasun eta sexuukigabetasunaren aurkako, gizakien salerosketako edo adingabeen esplotazioko delitua ekar dezakeen gertakariren baten berri duen pertsona orok Ministerio Fiskala horren jakitun jarri beharko du, legeria prozesal penalak ezarritakoa gorabehera.»
«5. Adingabeekin ohiko haremana izatea dakarten lanbideetan, ofizioetan eta jardueretan sartzeko eta horietan aritzeko, eskakizuna izango da sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik –sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexuesplotazioa, adingabeak galbidean jartzea eta gizakien salerosketa sartzen dira delitu horietan– sententzia irmoaren bidez zigorrik jaso izana ez izatea. Horretarako, lanbide, ofizio edo jarduera horietara jo nahi duenak egoera hori egiaztatu beharko du eta, horretarako, sexu-delinkuenteen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu.»
Bederatzi. Aldatu egiten da 14. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«14. artikulua. Berehalako arreta.
Agintariek eta zerbitzu publikoek edozein adingabek behar duen berehalako arreta eman beharko dute, esku hartu beharko dute beren eskumenen eremua bada edo, nolanahi ere, organo eskudunari eman beharko diote egoeraren berri, eta gertakarien berri eman beharko diete adingabearen legezko ordezkariei edo, hala badagokio, erakunde publikoaren eta Ministerio Fiskalaren ordezkariei.
Erakunde publikoak, berehalako arreta emateko betebeharra kontuan hartuta, Kode Zibilaren 172.4 artikuluan aurreikusitako adingabearen behin-behineko zaintza hartu ahal du bere gain, gainera, Ministerio Fiskalari emango dio horren berri, eta, aldi berean, adingabea identifikatzeko, haren inguruabarrak ikertzeko eta, hala badagokio, desanparo-egoera erreala ikertzeko beharrezko eginbideak gauzatuko ditu.»
Hamar. Aldatu egiten da 17. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«17. artikulua. Arrisku-egoeren aurreko jardunak.
1.Arrisku-egoeratzat joko da, familia-, gizarteedo hezkuntza-eremuko inguruabar, gabetasun edo gatazkak tarteko, adingabea bere garapen pertsonalean, familiakoan, sozialean edo hezkuntzakoan, bere ongizatean edo eskubideetan kaltetuta ateratzen denean, baina desanparo-egoeraren deklarazioaren eta legearen
arabera tutoretza hartzeko oinarri izango liratekeen garrantzia, intentsitatea eta iraunkortasuna eduki gabe, hain zuzen, beharrezko egingo lukeena administrazio publiko eskudunak esku hartzea, adingabea eragiten duten zailtasunak edo egokitu ezina ezabatzeko, murrizteko edo konpentsatzeko eta babesgabetasuna eta gizartebazterkeria saihesteko, familia-ingurunetik banatu behar izan gabe. Horretarako, arrisku-adierazletzat joko da, besteak beste, egoera hori aitortuta duen nebaren edo arrebaren bat edukitzea, familia-egoerak nabarmen aldatu ezean. Inguruabar edo gabezi materialak egotea arrisku-adierazletzat hartuko dira, baina sekula ez dute ekarriko adingabea familia-ingurunetik bereiztea.
2.Edonolako arrisku-egoeratan, administrazio publiko eskudunaren eskuhartzeak bermatu beharko ditu, nolanahi ere, adingabearen eskubideak, eta bizi duen egoera pertsonalean, familiakoan eta sozialean eragiten duten arriskueta zailtasun-adierazleak murriztera bideratuko da, bai eta hura babesteko eta familiaingurunea babesteko neurriak sustatzera ere.
3.Arrisku-egoeran esku hartzea administrazio publiko eskudunari dagokio, estatueta autonomia-mailako legeria aplikagarrian xedatzen denari jarraikiz, ikastetxeekin eta gizarteeta osasun-zerbitzuekin koordinazioan eta, hala badagokio, lurralde-eremuko erakunde laguntzaileekin edo bestelakoekin koordinazioan.
4.Arrisku-egoera baloratzeak harekin ekarriko du familia-eremuko, gizarteko eta hezkuntzako esku-hartze proiektua prestatzea eta abiaraztea; proiektu horrek helburuak, jarduketak, baliabideak eta epeen aurreikuspena jaso beharko ditu, eta, adingabearen babes-faktoreak sustatu eta hura familia-inguruan mantendu beharko du. Guraso, tutore, zaintzaile edo harreragileen parte-hartzea bilatuko da, proiektua prestatzeko. Edonola ere, horien iritzia entzun eta kontuan hartuko da, proiektua adosteko ahalegina egiten denean; proiektua alde biek sinatu beharko dute, eta, horretarako, modu ulergarrian eta formatu eskuragarrian jakinaraziko zaie. Halaber, adingabeari jakinaraziko zaio eta kontsultatuko zaio, baldin eta behar besteko heldutasuna badu eta, nolanahi ere, hamabi urteetatik aurrera.
5.Guraso, tutore, zaintzaile edo harreragileek, beren zereginen barruan, aktiboki jardungo dute lankidetzan, beren gaitasunaren arabera, aipatutako proiektuan adierazitako neurriak gauzatzeko. Proiektuan aurreikusten den lankidetza egon ezean, adingabearen arrisku-egoera adieraziko da.
6.Arrisku-egoera administrazio publiko eskudunak adieraziko du, estatueta autonomia-mailako legeria aplikagarrian ezarritakoaren arabera, arrazoitutako administrazio-ebazpen baten bidez, baina, aurretik, guraso, tutore, zaintzaile edo harreragileei eta adingabeari, baldin eta behar besteko heldutasuna badu eta, nolanahi ere, hamabi urteetatik aurrera, entzungo zaie. Administrazio-ebazpenak adingabearen arrisku-egoera zuzentzeko neurriak jasoko ditu, guraso, tutore, zaintzaile edo harreragileei dagozkien betebeharrei buruzkoak barne. Adingabearen arrisku-egoera adierazten duen administrazio-ebazpenaren aurrean, errekurtsoa jarri ahalko da, Prozedura Zibilaren Legearen arabera.
7.Adingabe baten arrisku-egoera batean esku-hartzea gauzatzen ari den administrazio publiko eskudunari esku-hartzearen xede den adingabea beste lurralde-erakunde baten eremura lekualdatuko dela jakinarazten zaionean, administrazio horrek erakunde hartzailea jarriko du horren jakitun, hala badagokio, egiten ari zen esku-hartzearekin jarraitzeko, eta behar den informazioa eta dokumentazioa emango dio. Jatorrizko administrazio publikoak helmuga ezagutu ezean, Segurtasun Indar eta Kidegoen laguntza eskatu ahalko du, ikertu dezaten. Adingabearen lokalizazioa ezagututa, lurralde horretako erakunde publiko eskudunari jakinaraziko zaio eta hark jarraituko du esku-hartzea.
8.Arrisku-egoera antzemateko eta bertan esku hartzeko erakunde publiko eskudunak adingabea familia-ingurunetik banantzeko egoeran dagoela edo, esku hartzeko proiektuan edo hitzarmenean aurreikusitako aldia amaituta, adingabeak laguntza moral edo material nahikoa duela bermatzen duten zaintza-baldintzak betetzeko zereginean aldaketak lortu ez direla irizten duenean, erakunde publikoari
emango dio horren berri, desanparo-egoera deklaratzea bidezkoa den baloratu dezan, eta Ministerio Fiskalari jakinarazteko.
Erakunde publikoaren iritziz bidezkoa ez denean desanparo-egoera deklaratzea, nahiz eta arrisku-egoera antzemateko administrazio publiko eskudunak horretarako proposamena egin, arrisku-egoeran esku hartu duen administrazio publikoari eta Ministerio Fiskalari emango dio horren berri. Ministerio Fiskalak adingabearen egoera ikuskatuko du, eta, horretarako, ikastetxeen, gizarte-zerbitzuen, osasunzerbitzuen eta bestelakoen lankidetza eskatu ahalko du.
9.Arrisku-egoeran esku hartzeko administrazio publiko eskudunak, dagozkion osasun-zerbitzuekin lankidetzan arituta, jaio aurretik egon daitezkeen arriskuegoerak prebenitzeko, horietan esku hartzeko eta horien jarraipena egiteko neurri egokiak hartuko ditu, gero jaioberriaren arriskuedo desanparo-egoerarik ez egoteko. Horretarako, jaio aurreko arrisku-egoeratzat hartuko da haurdun dagoen emakumearen zaintza fisikorik eza edo mendekotasun-sortzaileak izan daitezkeen substantzia gehiegi kontsumitzea, bai eta emakumeak gauzatutako edo hirugarren batek gauzatu eta berak onartutako ekintzaren bat ere, baldin eta jaioberriaren ohiko garapenean kalte egiterik badu edo harengan gaixotasunak edo anomalia fisikoak, mentalak edo zentzumenezkoak eragin ahal baditu. Osasun-zerbitzuek eta osasunlangileek egoera horren berri eman beharko diote administrazio publiko eskudunari, bai eta Ministerio Fiskalari ere. Umea jaio ondoren, adingabearekin eta haren familia-unitatearekin esku hartzen jarraituko da, beharrezkoa izanez gero adingabearen arriskuedo desanparo-egoera adierazteko eta behar bezala babesteko.
10.Guraso, tutore, zaintzaile edo harreragileek adingabe baten bizitza edo osotasun fisikoa edo psikikoa babesteko behar diren tratamendu medikoak egiteko baimena eman nahi ez izateak arrisku-egoera dakar. Kasu horietan, osasunagintariek agintaritza judizialari jakinaraziko dizkiote, berehala, zuzenean edo Ministerio Fiskalaren bidez, egoera horiek, adingabearen interes gorena babesteko erabakia hartzeko.»
Hamaika. Aldatu egiten da 18. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«18. artikulua. Desanparo-egoeretako jarduketak.
1.Erakunde publikoak adingabea desanparo-egoeran dagoela egiaztatzen duenean, Kode Zibilaren 172. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako moduan jardungo du, eta haren tutoretza hartuko du bere gain, legeak hala ezarrita; horretarako, beharrezko babes-neurriak hartuko ditu eta Ministerio Fiskalari emango dio horren berri eta, hala badagokio, tutoretza arrunta erabaki zuen epaileari.
2.Kode Zibilaren 172. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, desanparo-egoera dagoela joko da egitez hala gertatzen denean arrazoi hauetako bat tarteko: adingabeen zaintzari buruz legeek ezartzen dituzten babes-eginbeharrak ez betetzeagatik edo eginbehar horien egikaritza ezinezko nahiz desegoki izateagatik, adingabeei ez zaienean ematen nahitaezko duten laguntza moral edo materiala.
Guraso, tutore, zaintzaile edo harreragileen pobrezia-egoera ezingo da kontuan hartu, desanparo-egoera baloratzeko orduan. Era berean, inola ere ez da adingabea bere gurasoengandik bananduko, adingabearen, bi gurasoen edo gurasoetako baten desgaitasuna dela eta.
Desanparo-adierazletzat joko da, besteak beste, egoera hori aitortuta duen neba edo arrebaren bat edukitzea, salbu eta familia-egoera nabarmen aldatu bada.
Zehazki, ulertuko da desanparo-egoera dagoela honako inguruabarretako bat edo batzuk–larritasun-maila nahikoarekin– direnean tartean,, zeinak, premiaeta proportzionaltasun-printzipioen arabera baloratu eta neurtu ondoren, esan baitaiteke mehatxu direla adingabearen osotasun fisikorako edo mentalerako:
a) Adingabea abandonatzea, dela legez zaintza dagokien pertsonak falta direlako, dela gauzatu ezin dutelako edo gauzatu nahi ez dutelako.
b) Borondatezko zaintza-epea igarotzea, dela legezko ordezkariak baldintza egokietan daudenean adingabearen zaintza beren gain hartzeko hartu nahi ez dutenean, dela, beren gain hartu nahi, baina hala egiteko baldintza egokietan ez daudenean, salbu eta borondatezko zaintza bi urtetik gorako epetik haratago luza daitekeen kasuetan.
c) Adingabearen bizitzarako, osasunerako eta osotasun fisikorako arriskua. Zehazki, tratu txar fisiko larriak, sexu-abusuak edo zabarkeria larria gertatzen denean elikagaien eta osasunaren betebeharretan familia-unitateko kideen aldetik edo haien baimena duten hirugarrenen aldetik; baita adingabea gizakien salerosketaren biktima gisa identifikatzen denean eta guraso, tutore eta zaintzaileekin interes-gatazka dagoenean; edo adingabearen aldetik mendekotasunsortzaileak izan daitezkeen substantzien gehiegizko kontsumoa dagoenean edo mendekotasun-sortzaileak izan daitezkeen beste jokaera-mota batzuk dituenean eta guraso, tutore edo zaintzaileek hori baimendu edo onartzen dutenean. Ulertzen da baimen edo onarpen hori dagoela, jokabide horiek arintzeko behar besteko ahalegin egin ez denean, besteak beste, aholkularitza eskatzea edo tratamenduarekin behar beste lankidetzan jardun ez izatea, jokabideen berri edukita ere. Halaber ulertzen da desanparoa dagoela kalte larriak eragiten zaizkionean jaioberriari, jaio aurretiko tratu txarrak eraginda.
d) Adingabearen osasun mentalerako, osotasun moralerako eta haren nortasunaren garapenerako arriskua, guraso, tutore eta zaintzaileen aldetik etengabeko tratu txar psikologikoa edo haren afektibitateedo hezkuntzabeharrekiko arreta-falta larria eta kronikoa dagoelako. Arreta-gabezia horrek nahasmendu mental larria, mendekotasun-sortzaileak izan daitezkeen substantzien ohiko kontsumoa edo mendekotasun-sortzaileak izan daitezkeen beste ohiko jokaera-mota batzuk dituenean loturik, desanparo-adierazle gisa baloratuko da guraso, tutore edo zaintzaileek tratamendurik ez jartzea tartean edo lankidetza nahikoa ez edukitzea.
e) Ingurunearen narriadura larriagatik edo familiako bizitza-baldintzengatik zaintzarako betebeharrak betetzen ez badira edo ezinezkoak edo desegokiak badira, adingabearen edo bere osasun mentalaren garapena kaltetzen duten egoerak edo jokabideak dakartzatenean.
f) Eskaletasunera, delinkuentziara edo prostituziora bultzatzea edo adingabearen bestelako esplotazioa, izaera eta larritasun berekoa.
g) Eskolatze eza edo behin eta berriro huts egitea eta ikastetxeari behar bezala ez justifikatzea, eta etengabeko permisibitatea edo eskola-abstentziora bultzatzea derrigorrezko eskolatze-etapetan zehar.
h) Adingabearentzat oso kaltegarria den edozein egoera larri, guraso-ahala, tutoretza edo zaintza gauzatu ezin izatea edo desegoki gauzatzea edo ez betetzea dakarrena, horien ondorioak saihestu ezin direla, adingabeak bere bizikidetzaingurunean dirauen bitartean.
3.Erakunde publiko bakoitzak tutoretza gauzatuko duen organoa izendatuko du, funtzionamendurako egitura organikoen arabera.
4.Babesgabetasun-neurri baten pean dagoen adingabe bat adoptatu zuen autonomia-erkidegotik beste bateko egoitzara lekualdatzen denean, lekualdaketa iraunkorrerako, hartzen duenak hartu beharko du neurri egokia edo dagokiona gehienez hiru hilabeteko epean, lehenengo egoitzak lekualdaketaren berri ematen dionetik. Hala ere, adingabearen jatorrizko familia jatorrizko autonomia-erkidegoan dagoenean eta epe laburrera edo ertainera familian berriro integratzea aurreikusten denean, hartutako neurriari eutsiko zaio eta adingabea bizi den lekuko erakunde publikoak haren bilakaeraren jarraipenean jardungo du lankidetzan. Bestalde, ez da beharrezkoa izango babes-neurri berriak hartzea adingabe bat aldi baterako beste autonomia-erkidego batean dagoen egoitza-zentro batera lekualdatzen denean edo
bertan bizi den familia batekin harrera ezartzen denean, bi autonomia-erkidegoen akordioa badago.
5.Lurralde nazionaletik kanpo dagoen nazionalitate espainiarra duen adingabe bat babesgabetasun-egoeran egon daitekeela antzematen bada, Espainian babeserako erakunde publiko eskuduna adingabearen guraso edo tutoreak bizi diren autonomia-erkidegoari dagokiona izango da. Bestela, adingabeak edo haren senideek lotura gehien duten autonomia-erkidegoari dagokion erakunde publikoa izango da eskuduna. Irizpide horien arabera, eskumena erabaki ezin denean, adingabeak edo haren senideek azken ohiko bizilekua izan duten autonomiaerkidegoari dagokion erakunde publikoa izango da eskuduna.
Nolanahi ere, Espainiatik kanpora dagoen adingabea lekualdatu aurretik babesneurri baten helburu izan denean, haren zaintza edo tutoretza duen erakunde publikoa izango da eskuduna.
Egon daitezkeen eskumen-gatazkak azkartasunaren eta adingabearen interes gorenaren printzipioen arabera ebatzi beharko dira; atzerapenak saihestu beharko dira adingabearentzat kalteak ekar ditzaketen erabakiak hartzean.
Estatuaren Administrazio Orokorra arduratuko da adingabea Espainiara lekualdatzeaz. Dagokion autonomia-erkidegoak eskumena bere gain hartuko du, adingabea Espainian dagoen unetik.
6.Atzerriko estatu batean hartutako babes-neurriak Espainian bete behar diren kasuetan, lehenengo eta behin, 2003ko azaroaren 27ko Kontseiluaren 2201/2003
(EE) Erregelamenduan, ezkontzaren eta guraso-erantzukizunaren inguruko ebazpen judizialen eskumenari, aitorpenari eta betetzeari buruzkoan, aurreikusitakoa bete beharko da –horren bidez indargabetu egiten da 1347/2000 (EE) Erregelamendua– edo hura ordezkatzen duen Europako araudia. Europako araudiak arautzen ez dituen kasuetan, Espainiarako indarrean dauden nazioarteko itunak eta hitzarmenak eta, bereziki, guraso-erantzukizunari eta umeen babes-neurriei dagokienez eskumenaren, lege aplikagarriaren, aitorpenaren, gauzatzearen eta lankidetzaren inguruko hitzarmena (1996ko urriaren 19an Hagan egina) edo hura ordezkatzen duen hitzarmena bete beharko dira. Nazioarteko araudirik egon ezean, Espainian adingabeen babes-neurrien eraginkortasunari buruzko barne-ekoizpeneko Espainiako arauak beteko dira.»
Hamabi. Aldatu egiten da 19. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«19. artikulua. Adingabeen zaintza.
1.Desanparo-egoeran egoteagatik tutoretzapean dauden adingabeen zaintzaz gainera, erakunde publikoak bere gain hartu beharko du zaintza, Kode Zibilaren 172 bis artikuluan aurreikusitako baldintzetan, guraso edo tutoreek adingabe bat zaindu ezin dutenean, inguruabar larri eta zeharkakoengatik edo epaileak hala erabakitzen duenean legez dagozkion kasuetan.
2.Borondatezko zaintza gehienez bi urtekoa izango da, salbu eta adingabearen interes gorenagatik neurria luzatzea egoki ikusten bada, epe laburrean berriro familian integratuko dela aurreikusten delako.
Borondatezko zaintzaren kasu horietan, familiak konpromisoa hartu beharko du, hala badagokio, esku-hartze profesionala jasotzeko.»
Hamahiru. 19 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«19 bis artikulua. Zaintza eta tutoretzarako xedapen komunak.
1.Erakunde publikoak bere gain hartzen duenean adingabearen tutoretza edo zaintza, banakako babes-plana egingo du; bertan, jatorrizko familiarekin esku hartzeko orduan hartuko diren neurrien helburuak, aurreikuspena eta epea ezarriko dira, bai eta, hala badagokio, familian berriro integratzeko programa ere.
Desgaitasunen bat duen adingabea izanez gero, jasotzen ari den laguntzen jarraitutasuna edo bere beharretarako egokiagoak diren beste batzuen adopzioa bermatuko du erakunde publikoak.
2.Egoeraren azterketatik ondorioztatzen denean jatorrizko familiara bueltatzeko aukera, erakunde publikoak familian berriro integratzeko programa aplikatuko du, betiere laguntzarik ez duten adingabe atzerritarrei buruzko araudian xedatutakoa kontuan hartuta.
3.Babesik gabeko adingabea jatorrizko familiara itzultzea erabakitzeko, beharrezkoa izango da egiaztatzea familiaren bilakaera positiboa –objektiboki nahikoa izango da familia-bizikidetza berrezartzeko– loturak mantentzen direla, guraso-erantzukizunak egoki betetzeko asmoa dagoela, eta jatorrizko familiarekin bueltatzeak ez dizkiola adingabeari arriskuak eragingo. Hori guztia txosten teknikoaren bidez egiaztatu beharko da. Familia-harrera kasuetan, itzulerari buruzko erabakia hartzean, iragan den denbora eta familia harreragilearengan eta haren ingurunean adingabea izan duen integrazioa hartu beharko dira kontuan, bai eta harekiko afekzio-loturak ere.
4.Familiarekin bateratzen denean, erakunde publikoak adingabearen familiari laguntza emateko jarraipena egingo du ondoren.
5.Laguntzarik ez duten atzerritar adingabeen kasuan, familia bilatzeko ahalegina egingo da eta familia-bizikidetza berrezartzen saiatuko da; horretarako, dagokion prozedurari ekingo zaio, betiere uste bada neurri horrek adingabearen interes gorenari erantzuten diola eta adingabearen edo haren familiaren segurtasuna arriskuan jartzen den egoera batean gertatzen ez dela.
6.Babes-neurriak dituzten eta, aldi berean, haurdun dauden adingabe eta gazteek haien egoerari begirako aholkularitza eta laguntza egokiak jasoko dituzte. Babeserako banakako planean, egoera hori aurreikusiko da, bai eta jaioberriaren babesa ere.»
Hamalau. Aldatu egiten da 20. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«20. artikulua. Familia-harrera.
1.Familia-harrerak, bere helburuaren arabera eta erabakitzen den prozedura gorabehera, Kode Zibilean ezarritako modalitateak izango ditu, eta, adingabeak familia harreragilearekin duen lotura kontuan hartuta, adingabearen familia zabalean bertan edo kanpoko familian izan ahalko da.
Adingabearena ez den familia batek egiten duen harrera espezializatua izan ahalko da; halakotzat hartzen da familia harreragilearen kideren batek, beharrizan edo inguruabar bereziak dituzten adingabeei dagokienez, funtzio hori erabateko prestasunez gauzatzeko prestakuntza, esperientzia eta prestakuntza berezia izatea eta, ondorioz, dagokion konpentsazio ekonomikoa jasotzea, baina inolaz ere lanharremanik izan gabe.
Harrera espezializatua profesionalizatua izan ahalko da, aurretik aipatutako prestakuntza, esperientzia eta prestakuntza bereziaren eskakizunak beteta, harreragilearen edo harreragileen eta erakunde publikoaren arteko lan-harremana dagoenean.
2.Tutoretza edo zaintza duen erakunde publikoaren ebazpen bidez formalizatuko da familia-harrera, dena delako familia harrerarako egokia dela baloratu ondoren. Balorazio horretan, kontuan hartuko dira familia-egoera eta heziketa-gaitasuna, helburu den adingabearen behar guztiei egoki erantzuteko gaitasuna, motibazioaren eta harreraren izaera eta xedearen arteko kongruentzia (modalitatearen arabera) eta arretarako banakako planaren eta, halakorik egonez gero, familian berriro integratzeko programaren helburuak betetzeko erraztasunak ematea, adingabearen eta jatorrizko familiaren arteko harremana lagunduz. Bisiten araubidea gaitutako familia-elkarguneetan izan ahalko da, adingabearen interes gorenak eta jatorrizko familien eta familia harreragileen pribatutasunak hala
gomendatzen dutenean. Harrera-mota kontuan hartuta, hala egitea komeni bada, harreragileen adina hartutako adingabearen adinarekin egokitzen den baloratuko da, bai eta horien arteko aurretiko harremana ere, salbu eta adingabearen interesak beste zerbait eskatzen badu, familia zabalekoak izan eta harrerarako baldintza egokiak betetzen dituzten pertsonei.
3.Aurreko zenbakiak aipatzen duen harreraren ebazpenarekin batera, Kode Zibilean aurreikusitako baldintzen arabera erabakitakoa, dokumentu bat erantsiko da, honako alderdi hauek jasoko dituena:
a) Harreragileen eta hartua izan denaren identitatea.
b) Behar diren baimenak eta entzunaldiak.
c) Harreraren modalitatea, horretarako aurreikusitako iraupena eta familia zabaleko edo kanpoko familia bateko harreraren izaera, adingabeak familiarekin edo pertsona harreragilearekin duen lotura kontuan hartuta.
d) Alderdi bakoitzaren eskubide eta betebeharrak eta, zehazki:
1.a Bisiten, egonaldien, harremanen edo komunikazioen araubidea, desanparo-deklarazioaren kasuetan, jatorrizko familiaren aldetik; erakunde publikoak aldatu ahalko du, adingabearen interes gorena kontuan hartuta.
2.a Erakunde publikoak bete behar duen estaldura-sistema, bai adingabeak izan ditzakeen kalteengatik, bai eta adingabe horrek hirugarrenei eragin diezazkiokeen kalteengatik ere.
3.a Harreragileek mantenurako, hezkuntzarako eta gizarteeta osasunarretarako gastuak beren gain hartzea.
e) Harreraren helburua kontuan harturik, erakunde publikoak gauzatu behar duen jarraipenaren edukia, eta familia harreragilea jarraipen horretan elkarlanean arituko delako konpromisoa.
f) Desgaitasunen bat duten adingabeen kasuan, behar dituen laguntzabaliabideak.
g) Harreragileek, hala badagokie, jasoko dituzten konpentsazio ekonomikoa, laguntza teknikoak eta bestelako laguntzak.
h) Neurria zer epetan berrikusiko den.
Ebazpena eta dokumentu erantsia Ministerio Fiskalari bidaliko zaizkio, gehienez, hilabeteko epean.»
Hamabost. 20 bis artikulua jaso da, eta honela geratzen da idatzita:
«20 bis artikulua. Familia harreragileen eskubideak eta betebeharrak.
1.Familia harreragileek eskubidea izango dute:
a) Harreraren izaerari eta ondorioei buruzko informazioa jasotzeko, bai eta aurretiko prestakuntza, jarraipena eta laguntza tekniko espezializatua jasotzeko, harrera bitartean eta ondoren. Desgaitasunen bat duten adingabeen kasuan, harreragileek eskubidea izango dute adingabearen desgaitasunari egokitutako orientazioa eta laguntza jasotzeko.
b) Erakunde publikoaren aurrean entzunak izateko, adingabearengan eragin duen edozein ebazpen hartu aurretik, batez ere jatorrizko familiarekiko bisitaedo harremanedo komunikazio-araubidea aldi baterako aldatu edo eten aurretik.
c) Babeserako banakako planaren eta hartutako adingabeari dagokionez harrerarekin lotuta hartzen diren babes-neurrien berri izateko eta zereginak betetzeko beharrezkoa den adingabearen babes-espedientearen informazioa eskuratzeko, hirugarrenen intimitaterako eta datu pertsonalak babesteko eskubidearekin lotutako gaiak salbu.
d) Babes-neurriei eta hartutako adingabearen desanparo-egoeraren deklarazioari aurka egiteko prozesu guztietan parte izateko, bai eta formalizatuta
duen tutoretzako zereginak dituen familia-harrera iraunkorraren neurriarekin lotutako aurka egiteko prozesuetan ere.
e) Erakunde publikoarekin lankidetzan jarduteko, harrerarako ezarritako jarduneta jarraipen-planetan.
f) Hartzen duten adingabearen identifikazio-, osasuneta hezkuntzadokumentazioa edukitzeko.
g) Zaintzari lotutako eskubide guztiak gauzatzeko.
h) Hartutako adingabearen errespetua izateko.
i) Erakunde publikoaren laguntza eskatzeko, beren funtzioak gauzatzean.
j) Adingabearekin bidaiak egiteko, betiere erakunde publikoa jakinaren gainean jartzen bada eta horri aurka egiten ez badio.
k) Konpentsazio ekonomiko bat eta adostu den beste laguntza-motaren bat jasotzeko, hala badagokio.
l) Hartutako adingabeari seme-alaba biologikoei edo adoptatutakoei ematen zaizkien baldintza berak emateko, adingabea berekin bizi den bitartean eskubideak edo familia-betebeharrak baliatzeko.
m) Adingabearekin harremanetan jartzeko, harrera amaitzean, baldin eta erakunde publikoak ulertzen badu bere interes gorenerako dela eta jatorrizko familiak edo, hala badagokio, familia adoptatzaileak edo harreragile iraunkorrak baimentzen badute, eta adingabea, nolanahi ere, hamabi urtetik gorakoa bada.
n) Jatorrizko familiari dagokionez, beren datu pertsonalak babestuak izateko, indarrean dagoen legeriari jarraikiz.
ñ) Kexak edo iradokizunak formalki aurkezteko erakunde publikoaren aurrean; horiek 30 egunetik behera izapidetu ahalko dira eta, entzunaldia eskatuz gero, epe horren aurretik entzuna izateko.
o) Familia harreragileak administrazioak gainerako familia-unitateei esleitzen dizkien eskubide berak izango ditu.
2.Familia harreragileek honako betebehar hauek izango dituzte:
a) Adingabearen ongizatea eta interes gorena bermatzea, harekin egotea, elikatzea, heztea eta prestakuntza integrala ematea ingurune afektiboan. Desgaitasunen bat duen adingabearen kasuan, jarraitu beharko du adingabeak jasotzen dituen laguntza espezializatuak ematen edo haren beharretara hobeto egokitzen diren beste batzuk hartu beharko ditu.
b) Adingabearengan eragina duten erabakiak hartu aurretik hari entzutea, beti, nahikoa heldutasun badu eta, nolanahi ere, 12 urtetik gorakoa bada, desgaitasunen bat izatea baztertzeko motibo izan gabe, eta erakunde publikoari bideratzea hark bere heldutasunean egiten dituen eskaerak.
c) Adingabearen erabateko parte-hartzea ziurtatzea familia-bizitzan.
d) Erakunde publikoari adingabeari dagokionez dagoen garrantzi handiko edozein gertakariren berri ematea.
e) Adingabearen jatorrizko familiarekiko harremanak errespetatzea eta erraztea, familia harreragileek ahal duten neurrian, jatorrizko familiaren eta familian berriro integratzearen alde ezarritako bisita-araubidearen esparruaren barruan, hala badagokio.
f) Erakunde publikoekin lankidetzan aktiboki jardutea, adingabearekin banaka esku hartzeko garapenean eta neurriaren jarraipenean, eta, horretarako, neurriaren inguruko oharrak eta orientazioa kontuan hartzea.
g) Adingabearen aurrekari pertsonalen eta familiakoen datuen isilpekotasuna errespetatzea.
h) Erakunde publikoari harrerarako oinarri gisa hartu ziren datu eta inguruabarrei buruzko familia-egoeran dagoen edozein aldaketaren berri ematea.
i) Hartutako adingabeen intimitaterako eta identitaterako eskubidea, eta haien irudiaren gaineko errespetua bermatzea, bai eta haien oinarrizko eskubideak betetzen direla bermatzea ere.
j) Proposatzen diren prestakuntza-ekintzetan parte hartzea.
k) Adingabea jatorrizko ingurunera, adopziora edo bestelako harrera-modalitate batera edo babes-neurri egonkorragoa hartu ondoren ezartzen den ingurunera egokitzeko aldian lankidetzan jardutea.
l) Familia harreragileek guraso-ahalaren titularrentzat legeak ezartzen dituen betebehar berak izango dituzte hartutako adingabeei dagokienez.»
Hamasei. Aldatu egiten da 21. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«21 artikulua. Egoitza-harrera.
1.Egoitza-harreran dauden adingabeak direla eta, erakunde publikoek eta adingabeak hartzen dituzten zerbitzu eta zentroek lege honen printzipio gidarien arabera jardun beharko dute, hartutako adingabeen eskubideak erabat babestuz, eta honako oinarrizko betebehar hauek izango dituzte:
a) Eguneroko bizitzaren beharrak asetzen direla ziurtatuko dute eta adingabeen eskubideak bermatuko dituzte; horretarako, proiektu orokorra adingabe bakoitzaren ezaugarri pertsonaletara egokituko dute, banakako gizarteeta hezkuntza-proiektu baten bidez, adingabearen ongizatea, garapen fisikoa, psikologikoa, soziala eta hezkuntzakoa helburu duena, erakunde publikoak zehazten duen banakako babesplanaren esparruan.
b) Egoitzan sarreraren helburua, lortu beharreko xedeak eta horiek lortzeko epea argi ezartzen dituen adingabe bakoitzaren banakako babes-plana izango dute; bertan, adingabearen prestaketa aurreikusiko da, bai zentrora heltzean, bai irtetean.
c) Adingabeen egoitza-harrerarekin loturiko erabaki guztiak haien intereserako hartuko dituzte.
d) Neba-arreben arteko bizikidetza eta harremana sustatuko dute, betiere hori adingabeen intereserako bada, eta adingabeek egoitza-egonkortasuna eduki dezaten lortuko dute, bai eta harrera ahal dela adingabearen jatorri den probintziako zentro batean izatea ere.
e) Familia-harremana eta -lankidetza sustatuko dute eta, horretarako, behar diren baliabideak programatuko dira, jatorrizko familiara bueltatzea ahalbidetzeko, hori uste bada dela adingabearen interesa.
f) Adingabeen hezkuntza integrala eta inklusiboa sustatuko dute, desgaitasunen bat duten adingabeen beharrei arreta berezia eskainita, eta erabateko bizitzarako prestatzea bermatuko dute, bereziki, eskolatzea eta prestakuntza.
Hamasei eta hemezortzi urte bitarteko adingabeen kasuan, helburu nagusietako bat izango da bizitza independenterako prestatzea, orientazioa eta laneratzerako prestatzea.
g) Hezkuntzaeta babes-beharrei erantzungo dieten funtzionamendu eta bizikidetzako barne-araubidea izango dute, eta kexak eta erreklamazioak egiteko prozedura izango dute.
h) Adingabeek medikuaren aginduz eta jarraipenez behar dituzten sendagaiak emango dizkiete, osasuneko praxi profesionalarekin bat. Ondorio horietarako, adingabe bakoitzari dagokion historia klinikoaren erregistroa egingo da.
i) Aldian behin banakako babes-plana berrikusiko dute, egoitza-baliabidea adingabearen egoera pertsonalera egokitzen den baloratzeko.
j) Adingabeek asteburuetan eta oporraldietan beren jatorrizko familiekin edo, hori egiterik ez dagoenean edo komeni ez denean, familia alternatiboekin irtetea sustatuko dute.
k) Adingabeak dauden komunitate-inguruneko aisia-, kulturaeta hezkuntzazerbitzu eta -jardueretan normaltasunez integratzea sustatuko dute.
l) Gizarte-zerbitzu espezializatuekin beharrezko koordinazio-mekanismoak ezarriko dituzte, babes-neurrien jarraipena eta egokitzapena egiteko.
m) Bizitza independenterako prestakuntza bermatuko dute; horretarako, haiengan eragina duten erabakietan parte hartzea sustatuko dute, zentroaren kudeaketa bera, autonomia eta erantzukizunak progresiboki haien gain hartzea barne.
n) Hezkuntzaeta ikuskaritza-neurriak ezarriko dituzte, adingabeen datu pertsonalak informazioaren eta komunikazioaren teknologikoetara eta sare sozialetara sartzean bermatuko dituztenak.
2.Babes-eremuan adingabeei zuzendutako zerbitzuak ematen dituzten egoitza-harrerako zentro guztiek dena delako erakunde publikoak emandako administrazio gaikuntza izan beharko dute, beti,, eta gaikuntza-araubideak Merkatu Batasuna Bermeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legean ezarritakoa bete beharko du. Gainera, zerbitzu-mota bakoitzeko kalitate eta irisgarritasuneko estandarrak egon beharko dira.
Erakunde publikoak egoitza-harrerako zentroen funtzionamendu-araubidea arautuko du, eta dagokion erregistroan inskribatuko ditu erakundeak, beren antolamenduaren arabera, eta arreta berezia eskainiko die desgaitasunen bat duten pertsonentzako segurtasunari, osasunari eta irisgarritasunari, langileen kopuruari, ratioari eta laneko prestakuntzari, hezkuntza-proiektuari, adingabeek barneko funtzionamenduan parte hartzeari eta beren eskubideak bermatzen laguntzen duten gainerako baldintzei.
Era berean, erakunde publikoak adingabeen nukleo murriztuko egoitzaharrerako ereduak sustatuko ditu, non adingabeak familia batean izan ohi diren baldintza berdintsuetan biziko diren.
3.Adingabearen bizitza familia-ingurunean garatu dadin bultzatzeko, familiaharreraren neurria nagusitu egingo da egoitza-harreraren aldean, edozein adingaberentzat, bereziki sei urtetik beherakoentzat. Ez da adostuko hiru urtetik beherako adingabeentzako egoitza-harrera ez bada une horretan familia-harreraren neurria hartzea ezinezkoa delako, eta hori behar bezala egiaztatuta badago, edo neurri hori adingabearen interes gorenerako komeni ez denean. Egoitza-harrera erabakitzeko mugaketa hori sei urtetik beherako umeei ere aplikatuko zaie, ahalik eta eperik laburrenean. Nolanahi ere, oro har, adingabe horien egoitza-harrerak ez du izango hiru hilabetetik gorako iraupena.
4.Adingabeen eskubideen babesa ziurtatzeko, erakunde publikoak zentroak eta zerbitzuak sei hilean behin ikuskatu eta gainbegiratu beharko ditu, bai eta inguruabarrek hala eskatzen dutenean ere.
5.Era berean, Ministerio Fiskalak hartzen diren egoitza-harreraren gaineko erabakiak gainbegiratu beharko ditu, bai eta egoitza-zerbitzu eta -zentro guztiak ere, eta, horretarako, aztertu beharko ditu, besteak beste, banakako hezkuntzaproiektuak, zentroko hezkuntza-proiektua eta barne-araubidea.
6.Administrazio publiko eskudunak neurri egokiak hartu ahalko ditu zentroaren bizikidetza bermatzeko, eta, horretarako, hezkuntza-arloko neurriak dituzten jokabideetan jardun beharko du, eta ezingo da joan, inolaz ere, adingabeen duintasunaren aurka. Bizikidetza asaldatzen den kasu larrietan, harrera-zentrotik ateratzeko aukera mugatu ahalko da. Neurri horiek berehala betearazi ahalko dira, eta adingabeen jokaearekiko proportzioan, kontuan hartuta horien inguruabar pertsonalak, jokabidea eta haien portaeraren ondoriozko emaitzak.
7.Egoitza-eremuan bizikidetzaren aurkakoak diren jokaera edo jokabideengatik ezartzen diren neurrien berri emango zaie berehala adingabearen guraso, tutore edo legezko ordezkariei eta Ministerio Fiskalari.»
Hamazazpi. 21 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«21 bis artikulua. Hartutako adingabeen eskubideak.
1.Hartu den adingabeak, zer harrera-modalitatetan dagoen kontuan hartu gabe, honako eskubide hauek izango ditu:
a) 9. artikuluan adierazten diren baldintzetan entzun ditzaten eta, nolanahi ere, aplikagarria den araudiarekin bat eta adinaren eta heldutasunaren arabera, desanparo-egoeran babeseta adierazpen-neurriei aurka egiteko prozesuan parte hartzeko. Horretarako, harrera formalizatzeko eta eteteko ebazpen guztien berri izateko eta horien jakinarazpena jasotzeko eskubidea du.
b) Doako laguntza juridikorako eskubidearen onuradun aitortua izateko, desanparo-egoeran dagoenean.
c) Zuzenean erakunde publikora jotzeko eta harrerari buruzko edozein gertakari garrantzitsuren berri izateko.
d) Jatorrizko familiarekin harremanetan jartzeko, erakunde publikoak ezarritako bisita-, harremaneta komunikazio-erregimenaren esparruan.
e) Pixkanaka ezagutzeko bere gizarteeta familia-egoera, eta haren inguruabarrak, horiek bereganatzea errazagoa izateko.
f) Desgaitasunen bat duten adingabeen eskubideak eraginkor egiteko beharrezkoak diren informazioa, zerbitzuak eta laguntza orokorrak behar besteko aurrerapenarekin jasotzeko.
g) Ministerio Fiskalari haren harreraren inguruan egoki ikusten dituen erreklamazio edo kexen berri emateko.
h) Erakunde publikoaren aldetik hezkuntzaeta psikoterapia-laguntza jasotzeko, jatorrizko nahasmendu psikosozialak gainditzeko; neurri hori egoitzaharreran eta familia-harreran aplika daiteke.
i) Behar duen hezkuntzaeta psikoterapia-laguntza jasotzeko.
j) Haren espedientera jo eta haren jatorri eta senitarteko biologikoen datuak ezagutzeko, adinez nagusi izatean.
2.Familia-harreraren kasuetan, gainera, honako eskubide hauek ditu:
a) Harreragilearen familia-bizitzan erabat parte hartzeko.
b) Familia harreragilearekin harremanak izateko, harrera eten ondoren ere, baldin eta erakunde publikoak uste badu adingabearen interes gorenerako dela, eta, betiere, adingabeak –heldutasun nahikoa izanez gero eta, nolanahi ere, hamabi urte baino gehiago izanez gero–, familia harreragileak eta jatorrizkoak edo, hala badagokio, familia adopzio-hartzaileak eta familia harreragile iraunkorrak baimentzen badute.
c) Informazioa eskatzeko edo, heldutasun nahikoa edukiz gero, familia-harrera eteteko eskatzeko.
3.Egoitza-harreraren kasuetan, gainera, honako eskubide hauek ditu:
a) Pribatutasunerako eta bere ondasun pertsonalak kontserbatzeko, betiere, hezkuntza-testuingururako desegokiak ez badira.
b) Zentroko jardueren programazioa egiten eta horien garapenean parte hartzeko.
c) Kexaren bat izanez gero, entzuna izateko, eta eskura dituen arretaeta erreklamazio-sistema guztien gaineko informazioa jasotzeko, erakunde publikoko entzunaldi-eskubidea barne.»
Hemezortzi. 22 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«22 bis artikulua. Bizitza independenterako prestatzeko programak.
Erakunde publikoek bizitza independenterako prestatzeko programak eskainiko dituzte babes-neurri baten mende dauden gazteei zuzenduta, zehazki egoitzaharreran edo kalteberatasun egoeran daudenei zuzenduta, adinez nagusi izan baino bi urte lehenagotik –behin adin hori beteta– behar dutenean, eta konpromisoa hartuko dute parte-hartze aktiborako eta haren aprobetxamendurako. Programek gizarteeta hezkuntza-jarraipena ahalbidetu beharko dute, bai eta ostatua, gizarteratzea eta laneratzea, laguntza psikologikoa eta laguntza ekonomikoak ere.»
Hemeretzi. 22 ter artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«22 ter artikulua. Haurrak eta nerabeak babestearen inguruko informazioa emateko sistema.
Autonomia-erkidegoek eta Estatuaren Administrazio Orokorrak partekatutako informazio-sistema ezarriko dute eta, horren bidez, Espainian haurren eta nerabeen babes-egoeraren eta harrerarako eta adopziorako eskaintzen baterako ezagutza edukiko da, generoaren eta desgaitasunaren arabera bereizitako datuekin, adingabeen babes-neurri zehatzen jarraipena egiteko eta estatistikaren ondorioetarako. Ondorio horietarako garatuko da Haurren aurkako Tratu Txarren Erregistro Bateratua.»
Hogei. 22 quater artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«22 quater artikulua. Datu pertsonalen tratamendua.
1.Lege honen II. tituluko I. kapituluan aurreikusitako helburuak betetzeko, administrazio publiko eskudunek, interesdunaren baimenik gabe, adingabearen egoera baloratzeko behar diren datuak bildu eta tratatu ahalko dituzte, berari buruzkoak zein bere familiaedo gizarte-inguruneari buruzkoak.
Profesionalek, erakunde publikoek eta pribatuek eta, oro har, edozein pertsonak administrazio publikoei helaraziko dizkiete eskatzen dituzten adingabeen, beren guraso, tutore, zaintzaile edo harreragileen inguruko txostenak eta aurrekariak, horretarako beharrezkoak badira, eta horretarako ez da behar izango eraginpean dagoenaren baimenik.
2.13. artikuluak aipatzen dituen erakundeek interesdunaren baimenik gabe erabili ahalko dute agindu horretan ezartzen diren betebeharrak betetzeko ezinbesteko informazioa, datu horiek administrazio publiko eskudunei edo Ministerio Fiskalari jakinarazteko, horretarako baino ez.
3.Administrazio publikoek lortutako datuak lege honetan ezarritako babesneurriak hartzeko baino ezingo dira erabili, eta, nolanahi ere, adingabearen interes gorena edukiko da kontuan eta dagozkion ebazpenak hartu behar dituzten administrazio publikoei, Ministerio Fiskalari eta organo judizialei baino ezingo zaizkie jakinarazi.
4.Era berean, interesdunaren baimenik gabe laga ahalko zaizkio datuak Ministerio Fiskalari, eta berak lege honetan eta aplikagarri zaion araudian ezarritako zereginak betetzeko tratatuko ditu.
5.Edonola ere, aipatutako datuak tratatzeko Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta haren garapenxedapenean ezarritakoa bete beharko da, eta nahitaez ezarri beharko dira araudi horretan aurreikusitako goi-mailako segurtasun-neurriak.»
Hogeita bat. «22 quinquies artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«22 quinquies artikulua. Arauen eragina haurtzaroan eta nerabezaroan.
Lege-aurreproiektuekin eta araudi-proiektuekin batera joan behar duten araudieraginaren analisiari buruzko memoriek araudiak haurtzaroan eta nerabezaroan duen eragina jasoko dute.»
Hogeita bi. Aldatu egiten da 23. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«23. artikulua. Tutoretzen indizea.
Adingabeen Tutoretzen Indizea egongo da Fiskaltza guztietan, Ministerio Fiskalari Kode Zibilean esleitzen zaion zaintzarako zeregina, erakunde publikoak legeak hala aginduta bere gain hartu duen tutoretzari dagokionez, betetzeko.»
Hogeita hiru. 24. artikulua aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«24. artikulua. Adinen adopzioa.
Nazioeta nazioarte-mailako adopzioa legeria zibil aplikagarriak ezarritakoaren arabera egingo da.»
Bigarren artikulua. Kode Zibila aldatzea.
Hona nola aldatzen den Kode Zibila:
Bat. Aldatu egiten dira 9. artikuluaren 4., 6. eta 7. zenbakiak; honela geratzen dira idatzita:
«4. Odoleko filiazioaren zehaztapena eta izaera filiazioa ezartzen den unean semearen edo alabaren ohiko bizilekuaren legeak arautuko du. Semeak edo alabak ohiko bizilekua eduki ezean, edo legeak filiazioa ezartzen uzten ez badu, semearen edo alabaren nazioko legea aplikatuko da une horretan. Lege horrek aukerarik ematen ez badu filiazioa ezartzeko edo semeak edo alabak ohiko bizilekua eta nazionalitatea ez badu, Espainiako lege osagarria aplikatuko da. Adopzioaren bidezko filiazioa ezartzeari dagokionez, 5. zenbakian ezarritakoa beteko da.
Odoleko edo adopzio bidezko filiazioaren edukiari aplikagarri zaion legea, eta guraso-erantzukizuna gauzatzeari aplikagarri zaiona Hagako 1996ko urriaren 19ko Hitzarmena kontuan hartuta zehaztuko da, guraso-erantzukizunaren eta umeen babes-neurrien inguruko eskumenari, lege aplikagarriari, aitorpenari, gauzatzeari eta lankidetzari buruzkoa.»
«6. Adingabeen babesari aplikagarri zaion legea Hagako 1996ko urriaren 19ko Hitzarmena kontuan hartuta zehaztuko da; artikulu honen 4. zenbakian aipatzen da.
Adinez nagusi diren pertsonen babesari aplikagarri zaion legea haren ohiko bizilekuaren legearen bidez zehaztuko da. Bizilekua beste estatu batera aldatuz gero, ohiko bizileku berriaren legea aplikatuko da; hala ere, Espainian beste estatu batzuetan adostutako babes-neurriak aitortzen dira. Hala ere, Espainiako legea aplikagarria izango da, behin-behineko edo premiazko babes-neurriak hartzeko.
7.Senitartekoen artean elikagaien inguruko betebeharrei aplikagarri zaien legea Hagako 2007ko azaroaren 23ko Protokoloaren arabera zehaztuko da, elikagaien inguruko betebeharrei aplikagarri zaien legeari edo hura ordezkatzen duen lege-testuari buruzko protokoloaren arabera, hain zuzen.»
Bi. 19. artikuluari 3. zenbakia gehitzen zaio; honela geratzen da idatzita:
«3. 1. zenbakian xedatutakoa gorabehera, jatorrizko herrialdeko sistema juridikoarekin bat, adoptatutako adingabeak bere nazionalitatea mantentzen badu, hura Espainian ere aitortuko zaio.»
Hiru. Aldatu egiten da 133. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«133. artikulua.
1.Kasuan kasuko egoera-edukitzarik izan ezean, semeari edo alabari bere bizitza osoan zehar dagokio ezkontzaz kanpoko filiazioa erreklamatzeko akzioa.
Semea edo alaba hiltzen bada adinez nagusi egin eta gaitasun osoa lortu eta hurrengo lau urteak igaro baino lehen, edo, bestela, demandaren oinarri diren frogak aurkitu eta hurrengo urtebetean zehar, seme edo alaba horren jaraunsleei dagokie haren akzioa, epe horiek bete arte.
2.Era berean gauzatu ahalko dute filiazio-akzio hau gurasoek urtebeteko epean, erreklamazioaren oinarri izan behar duten gertakariak ezagutu eta urtebeteko epean.
Akzio hau ezingo zaie transmititu jaraunsleei; horiek bakarrik jarraitu ahalko dute gurasoak bizirik dagoela hasitako akzioa.»
Lau. Aldatu egiten da 136. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«136. artikulua.
1.Senarrak aitatasuna aurkaratzeko akzioa egikari dezake filiazioa Erregistro Zibilean inskribatu eta hurrengo urtebetean zehar. Hala ere, epe horren zenbaketa ez da hasten, senarrak jaiotzaren berri ez duen bitartean. Senarra hiltzen bada jaiotzaren berri izan gabe, urtebetea zenbatu behar da, jaraunsleak horren berri duenetik.
2.Senarrak, bere seme edo alaba gisa inskribatu dena jaio dela jakinik ere, aitatasun biologikorik ezaren berri ez badu, urtebeteko epea zenbatzen hasiko da haren berri duenetik.
3.Senarra hiltzen bada aurreko lerrokadetan adierazitako epea amaitu baino lehen, akzioa jaraunsle bakoitzari dagokio, epe hori bete arte.»
Bost. Aldatu egiten da 137. artikulua; honela geratzen da idatzita:
«137. artikulua.
1.Semeak edo alabak aitatasuna aurkara dezake filiazioa inskribatu eta hurrengo urtebetean barrena. Adinez txikia bada edo gaitasuna judizialki aldatua badu, epea zenbatuko da adinez nagusi egiten denean edo behar besteko gaitasuna berreskuratzen duenean horretarako.
Filiazioa inskribatu eta hurrengo urtebetean zehar, guraso-ahala duen amari, legezko ordezkariari edo, bestela, Ministerio Fiskalari dagokio akzioa egikaritzea, seme edo alaba adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatua duenaren intereserako.
2.Semeak edo alabak, erregistroan inskribatu denetik, adinez nagusia denetik edo horretarako gaitasun nahikoa berreskuratu duenetik urtebete baino gehiago igaro arren, bere guraso gisa inskribatuta agertzen denaren aitatasun biologikorik eza ezagutu ezean, urtebeteko epea horren berri duenetik zenbatzen hasiko da.
3.Senarra hiltzen bada aurreko lerrokadetan adierazitako epea amaitu baino lehen, akzioa jaraunsle bakoitzari dagokio, epe horiek bete arte.
4.Familia-harremanetan ez badago ezkontzazko filiazioaren egoeraedukitzarik, edozein unetan jar dezakete demanda semeak, alabak edo horren jaraunsleek.»
Sei. Aldatu egiten da 138. artikulua; honela geratzen da idatzita:
«138. artikulua.
Adostasunaren akatsetan oinarrituta, eta 141. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aurkaratzeko modukoak dira legearen arabera ezkontzazko edo
ez-ezkontzazko filiazioaren zehaztapena dakarten aitorpenak eta beste egintza juridikoak. Aitatasuna beste arrazoi batzuen ondorioz aurkaratu ahal izateko, atal honetan jasotako arauak hartu behar dira kontuan.»
Zazpi. 140. artikuluaren azken lerrokada aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«Seme-alabek, edonola ere, akzioa izango dute adinez nagusitasunera heldu edo horretarako behar besteko gaitasuna berreskuratu eta urtebete geroagora arte»
Zortzi. Aldatu egiten da 154. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«154. artikulua.
Emantzipatu gabe dauden seme-alabak gurasoen guraso-ahalaren pean daude. Guraso-ahala, gurasoen erantzukizuna den aldetik, beti egikarituko da semealaben onurarako, euren nortasunarekin bat etorriz, eta haien osotasun fisikoa nahiz
psikologikoa errespetatuz.
Zeregin horren barruan honako betebehar eta ahalmenak daude:
1.a Seme-alabak zaintzea, haiekin egotea, haiek elikatzea, heztea eta formakuntza integrala ematea.
2.a Seme-alabak ordezkatzea eta haien ondasunak administratzea.
Seme-alabek behar besteko heldutasuna badute, haiei entzun behar zaie beti, haiengan eragina izan dezaketen erabakiak hartu aurretik.
Gurasoek, haien egitekoa betetzean, agintaritzaren laguntza lortu ahal izango dute.»
Bederatzi. 158. artikuluaren 4. zenbakia aldatzen da, 5. eta 6. zenbakiak gehitzen dira eta azken lerrokada aldatzen da, eta honela geratzen dira idatzita:
«4.a Guraso, tutore, beste senitarteko edo hirugarren pertsonei adingabearengana hurbiltzea eta bere etxera edo ikastetxera eta sarri egoten den beste leku batzuetara hurbiltzea debekatzeko neurria, proportzionaltasunprintzipioari jarraikiz.
5.a Adingabearekin komunikatzeko debekuaren neurria, guraso, tutore, beste senitarteko edo hirugarren pertsonei adingabearekin harreman idatzia, ahozkoa edo ikusizkoa, edozein komunikabideren edo baliabide informatikoaren edo telematikoaren bidez, ezartzea debekatuko duena, proportzionaltasun-printzipioari jarraikiz.
6.a Oro har, egokitzat jotzen dituen gainerako xedapenak, adingabea arriskutik aldentzeko edo bere familia-inguruneko norbaitek edo hirugarren batek kalterik egin diezaion saihesteko. Epaileak bermatuko du adingabeari baldintza egokietan entzuten zaiola, bere interesak babesteko.
Adingabea desanparo-egoeran egonez gero, epaitegiak neurrien berri emango dio erakunde publikoari.
Neurri horiek guztiak edozein motatako prozesu zibil nahiz penaletan har daitezke, baita borondatezko jurisdikzioko espediente batean ere.»
Hamar. Aldatu egiten da 160. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«160. artikulua.
1.Seme-alaba adingabeek eskubidea dute beren gurasoekin harremanetan egoteko, nahiz eta horiek guraso-ahala gauzatu ez, ebazpen judizialaren edo erakunde publikoaren bidez kontrakoa xedatu ezean, 161. artikuluan ezarritako kasuetan. Gurasoen askatasuna gabetzen den kasuan, eta, betiere, adingabearen interes gorenak horiek bisitatzea gomendatzen duenean, administrazioak erraztu
beharko du adingabea espetxera joatea, dela administrazio eskudunak izendatutako senide baten eskutik, dela profesional baten eskutik; horiek adingabea bisita horretarako prestatzen dela bermatuko dute. Era berean, espetxerako bisita eskolaordutegitik kanpo egin beharko da, eta adingabearentzako ingurune egokian.
Beste pertsona batek adoptatutako adingabeak bakarrik jarri ahalko dira harremanetan bere jatorrizko familiarekin 178.4 artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen badira.
2.Bidezko arazorik gabe, ezin da eragotzi semeak edo alabak aitona-amonekin eta bestelako ahaide nahiz hurbilekoekin harreman pertsonalak izatea.
Aurkaritza izanez gero, epaileak ebazpena emango du, inguruabarrak kontuan izanik, eta adingabeak, neba-arrebek, aitona-amonek, ahaideek nahiz hurbilekoek hala eskatuz gero. Bereziki ziurtatuko du neba-arreben arteko eta aitona-amonen eta loben arteko harremanak errazteko finkatu beharreko neurriek ez dutela ahalbidetzen adingabeek haien gurasoetako batekin duten harremana murriztu edo eteten duen ebazpen judiziala haustea..»
Hamaika. Aldatu egiten da 161. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«161. artikulua.
Dagokion lurraldean, adingabeen babesa ardurapean duen erakunde publikoak, desanparo-egoeran dauden adingabeei dagokienez, guraso, aitona-amona, nebaarreba eta gainerako senitarteko eta hurbilekoei dagozkien bisitak eta komunikazioak arautuko ditu, eta arrazoiz adostu ahalko du, adingabearen intereserako delako, horiek aldi baterako etetea;aurretik, eraginpean daudenak eta adingabea –baldin eta heldutasun nahikoa badu eta, nolanahi ere, hamabi urtetik gorakoa bada– entzungo ditu, eta Ministerio Fiskalari jakinaraziko dio, berehala. Ondorio horretarako, egoitzaharrerako zentroko zuzendariak edo familia harreragileak edo tartean diren beste agente edo profesional batzuek erakunde publikoari adingabearengan bisita horiek izango dituzten eragin kaltegarrien edozein zantzu jakinaraziko diote.
Adingabeek, ukitutakoek eta Ministerio Fiskalak administrazio-ebazpen horien aurka egin ahalko dute, Prozedura Zibilaren Legeari jarraikiz.»
Hamabi. Aldatu egiten da 162. artikuluaren lehenengo zenbakia, eta honela geratzen da idatzita:
«Gurasoek, guraso-ahala badute, euren seme-alaben gaineko legezko ordezkaritza ere badute izan, azken horiek adingabe emantzipatugabeak direnean.
Salbuespen gisa hartzen dira:
1.a Nortasun-eskubideen inguruko egintzak, semeak edo alabak duen heldutasunaren arabera bere kabuz buru ditzakeenak.
Hala ere, guraso-erantzuleek, kasu horietan, zaintzarako eta laguntzarako dituzten betebeharren arabera esku hartuko dute.
2.a Gurasoen eta seme-alaben arteko interes-gatazka eragiten duten egintzak. 3.a Gurasoen administraziotik kanpo utzitako ondasunen gain gauza
daitezkeen egintzak.
Kontratu batzuek semea edo alaba behartzen badute prestazio pertsonalak egitera, eta seme edo alaba horrek behar besteko heldutasuna badu, kontratuok egiteko beharrezkoa da semearen edo alabaren aurretiazko adostasuna izatea, 158. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.»
Hamahiru. Aldatu egiten da 172. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«172. artikulua.
1.Kasuan kasuko lurraldean adingabeen babesaz arduratzen den erakunde publikoak antzematen duenean adingabea desanparo-egoeran izan daitekeela, erakunde horrek lege-aginduz adingabearen gaineko tutoretza du, eta beharrezkoak diren babes-neurriak hartu behar ditu adingabe hori zaintzeko. Erakunde publikoak horren berri eman behar dio Ministerio Fiskalari, eta, hala badagokio, tutoretza arrunta erabaki zuen epaileari. Desanparo-egoera eta hartutako neurriak adierazten dituen administrazio-ebazpena legez jakinaraziko zaie guraso, tutore edo zaintzaileei eta ukitutako adingabeari –baldin eta heldutasun nahikoa badu eta, nolanahi ere, hamabi urte baino gehiago baditu–, berehala, berrogeita zortzi orduko epea gainditu gabe. Informazioa argia, ulergarria eta eskuragarria izango da, eta administrazioaren esku-hartzea ekarri zuten kausak eta hartutako erabakiaren ondoreak barne, eta adingabearen kasuan, bere heldutasun-mailara egokituta. Ahal denean, eta bereziki adingabearen kasuan, informazio hori aurrez aurre emango da.
Desanparo-egoeratzat hartzen dira egitez gertatzen direnak, adingabeen zaintzari buruz legeek ezartzen dituzten babesteko betebeharrak ez-betetzeagatik edo horien egikaritza ezinezko nahiz desegoki izateagatik, adingabeei ez zaienean ematen nahitaezko duten laguntza moral edo materiala.
Erakunde publikoak berari eratxikitako tutoretza bereganatzen duenean, eten egiten da guraso-ahala edo tutoretza arrunta. Hala eta guztiz ere, baliozkoak izango dira guraso edo tutoreek adingabearen ordezkari gisa burutzen dituzten ondareizaerako egintzak, baldin eta adingabearentzat onuragarri gertatu badira.
Erakunde publikoak eta Ministerio Fiskalak sustatu ahalko dute, bidezkoa bada, guraso-ahalaz gabetzea eta tutoretza kargutik kentzea.
2.Desanparo-egoera deklaratzeko administrazio-ebazpena jakinarazten denetik, bi urteko epean, artikulu honetako 1. zenbakian aurreikusitakoaren arabera, guraso-ahala edukitzen jarraitzen duten baina ahal hori etenda duten gurasoek edo, zenbaki berak dioenarekin bat, tutoretza etenda dutenek eskubidea izango dute etete hori amai dadin eta haurraren desanparo-deklarazioa ezeztatuta gera dadin eskatzeko, deklarazio hori ekarri zuten inguruabarrak aldatu direla eta, berriro ere guraso-ahala edo tutoretza beren gain hartzeko moduan daudela adierazten badute.
Halaber, epe horretan zehar eskubidea izango dute adingabea babesteko hartzen diren erabakien kontra agertzeko.
Epe hori igarota, gurasoek edo tutoreek adingabea babesteko hartzen diren neurri edo erabakien aurka agertzeko eta eskaerak egiteko duten eskubidea bertan behera geldituko da. Hala ere, desanparo-egoera deklaratzea ekarri zuten inguruabarretan edozein aldaketa gertatzen bada, erakunde publikoari eta Ministerio Fiskalari jakinarazi ahal izango diote.
Nolanahi ere, bi urte igarota, Ministerio Fiskalak baino ez du izango legitimazioa erakunde publikoaren ebazpenari aurka egiteko.
Bi urteko epe horretan, erakunde publikoak, egoera aztertuta eta Ministerio Fiskalari haren berri eman ondoren, edozein babes-neurri hartu ahalko du, adopzioproposamena barne, jatorrizko familiara itzultzeko behin betiko ezintasunean oinarritzen den pronostikoa dagoenean.
3.Erakunde publikoak, ofizioz edo Ministerio Fiskalak nahiz pertsona edo erakunde interesdunak hala eskatuta, desanparo-egoeraren deklarazioa errebokatu ahalko du, eta adingabea beraren familiarekin itzultzea erabaki, baldin eta ulertzen badu horixe dela egokiena adingabearen interesa kontuan hartuta. Erabaki hori Ministerio Fiskalari jakinaraziko zaio.
4.Erakunde publikoak, berehalako arreta emateko betebeharra kontuan hartuta, adingabe baten behin-behineko zaintza hartu ahal du bere gain, eta Ministerio Fiskalari jakinaraziko dio; aldi berean, adingabea identifikatzeko, haren
inguruabarrak ikertzeko eta, hala badagokio, desanparo-egoera erreala ikertzeko beharrezko eginbideak gauzatuko ditu.
Eginbide horiek ahalik eta eperik laburrenean egingo dira, eta, epe horretan, hala badagokio, desanparo-egoeraren deklarazioa egin beharko da eta, ondorioz, tutoretza hartu edo dagokion babes-neurria sustatu. Adingabearekin duten harremanak direla eta edo beste arrazoi batzuengatik, adingabearen onerako tutoretza bere gain hartu dezakeen beste pertsonarik egonez gero, tutorearen izendapena sustatuko da, arau arruntei jarraikiz.
Aipatutako epea igaro eta tutoretza formalizatu ez bada edo beste ebazpenik eman ez bada, Ministerio Fiskalak bidezko egintzak sustatuko ditu, erakunde publikoak adingabearen babes-neurri egokiena hartzen duela ziurtatzeko.
5.Erakunde publikoak eten egingo du desanparo-egoera deklaratua duten adingabeen gainean duen tutoretza, baldin eta egiaztatzen badu, txosten egokien bidez, hura hartzea ekarri zuten kausak desagertu direla, 276. eta 277.1 artikuluetan aurreikusitako kasuetakoren batengatik, eta modu sinesgarrian egiaztatzen duenean honako inguruabar hauetako bat:
a) Adingabea bere borondatez lekualdatu dela beste herrialde batera.
b) Adingabea beste autonomia-erkidego bateko lurraldean dagoela, non bertako erakunde publikoak ebazpena eman duen desanparo-egoeraren deklarazioaren gainean eta tutoretza edo dagokion babes-neurria hartu duen bere gain edo ulertzen duen dagoeneko ez dela beharrezkoa babes-neurriak hartzea, adingabearen egoera kontuan hartuta.
c) Sei hilabete igaro direla, adingabeak borondatez utzi zuenetik babeszentroa, leku ezezagunean egonik.
Behin-behineko zaintza eten egingo da tutoretzaren kausa berengatik.»
Hamalau. 172 bis artikulua jaso da, eta honela geratzen da idatzita:
«172 bis artikulua.
1.Gurasoek edo tutoreek, inguruabar larri eta iragankorrak behar bezala egiaztatuak, tarteko, adingabea zaindu ezin dutenean, eskatu ahalko dute erakunde publikoak haren zaintza bere gain hartzeko behar beste denboraz, baina adingabea aldi baterako zaintzeko epea ezingo da bi urtetik gorakoa izan, adingabearen interes gorenak neurrien luzapena eskatu ezean. Epe hori edo luzapena igaro ondoren, hala badagokio, adingabea bere guraso edo tutoreekin bueltatu beharko da, edo, horretarako egoera egokia ez bada, legez desanparo-egoera deklaratu beharko da.
Zaintzaren borondatezko entrega idatziz egingo da, eta jasoko da guraso edo tutoreak adingabeari dagokionez daukaten erantzukizuna izaten jarraitzen dutela jakinarazi zaiela, bai eta erakunde publikoak zaintza egiteko modua ere, eta, desgaitasunen bat duten adingabeei dagokienez, jasotzen dituzten laguntza espezializatuen jarraitutasuna edo beren beharretarako egokituago dauden beste batzuk hartzea bermatuko da.
Erakunde publikoak zaintza bere gain hartzeari buruzko eta hori baliatzeko moduaren ondoko beste edozein aldaketari buruzko administrazio-ebazpena arrazoitu egingo da eta guraso edo tutoreei eta Ministerio Fiskalari jakinaraziko zaie.
2.Era berean, erakunde publikoak zaintza bere gain hartuko du, baldin eta epaileak hala erabakitzen badu, legez dagozkion kasuetan, dagokion babes-neurria hartuz.»
Hamabost. 172 ter artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«172 ter artikulua.
1.Zaintza familia-harreraren bidez egingo da eta hura posible edo adingabearen intereserako egokia ez denean, egoitza-harreraren bidez. Erakunde
publikoak erabakiko du familia-harrera zein pertsonak egingo duen. Egoitza-harrera adingabea hartu duen zentroko zuzendariak edo arduradunak gauzatuko du, adingabeen babesari buruzko legerian ezarritakoarekin bat.
Ezingo dira harreragile izan tutore izan ezin direnak, legean aurreikusitakoarekin
bat.
Zaintza-neurria idatziz formalizatzen duen erakunde publikoaren ebazpena guraso-ahala edo tutoretza gabetuta ez dituzten guraso edo tutoreei jakinaraziko zaie, bai eta Ministerio Fiskalari ere.
2.Adingabearen interesa bilatu behar da beti, eta, lehentasuna emango zaio, interes horren aurkakoa ez den heinean, adingabea bere familian berriro sartzeari eta neba-arreben zaintza erakunde edo pertsona berberaren ardurapean jartzeari, elkarrekin egon daitezen. Adingabearen egoera jatorrizko familiari dagokionez, bai zaintzari lotuta, bai bisita-erregimenari eta bestelako komunikazio-moduei lotuta, berrikusi beharko da, behintzat sei hilerik behin.
3.Erakunde publikoak erabaki ahalko ditu, familiaedo egoitza-harreran dagoen adingabeari dagokionez, haren onerako denean, egonaldiak, asteburuetako irteerak edo oporraldiak zeregin horiek betetzen dituzten familia edo erakundeekin. Horretarako, adingabearen beharretara egokitzen diren pertsona edo erakundeak hautatuko dira. Neurri horiek adostu beharko dira adingabea entzun ondoren, heldutasun nahikoa badu eta, nolanahi ere, hamabi urte baino gehiago baditu.
Egonaldi, asteburuetako irteera eta oporraldietarako zaintzaileen ordezkariek zaintzaileek dituzten betebehar berdinak izango dituzte, eta adingabearen ongizatea ziurtatzeko behar den informazioa, zehazki erakunde publikoak edo epaileak ezarritako neurri murriztaile guztiak. Neurri horren berri emango zaie guraso edo tutoreei, baldin eta guraso-ahala gabetu ez bazaie edo tutoretza gauzatzetik kendu ez badira, bai eta harreragileei ere. Zaintzaile horien datuak babestuko dira, komenigarria irizten zaionean adingabearen interesa kontuan hartuta, edo bidezko kausa dagoenean.
4.Desanparo-egoera deklaratzen denean edo zaintza hartzen denean, administrazio-ebazpenaren edo ebazpen judizialaren bidez, erakunde publikoak guraso edo tutoreek elikagaietarako ordaindu behar duten zenbatekoa ezarri ahalko du, beren aukeren arabera, adingabearen zaintzaren eta arretaren ondoriozko gastuetarako, bai eta adingabeei beraiek gauzatutako egintzengatik egotz dakizkiekeen erantzukizun zibilaren ondoriozkoetarako ere.»
Hamasei. Aldatu egiten da 173. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«173 artikulua.
1.Familia-harrerak berez dakar adingabeak erabateko partaidetza izatea familiaren bizitzan, eta betebeharrak ezartzen dizkie adingabea etxean hartzen dutenei, hain zuzen, adingabea jagon, harekin egon, hura elikatu, hezi eta prestakuntza integrala ematekoa ingurune afektiboan Desgaitasunen bat duen adingabearen kasuan, jarraitu beharko du ematen zaizkion laguntza espezializatuak jasotzen edo bere beharretara hobeto egokitzen diren beste batzuk hartu beharko ditu.
2.Harrerarako harreragileen baimena beharko da, bai eta adingabearena ere, nahikoa heldutasun badu eta, nolanahi ere, hamabi urtetik gora baditu.
3.Adingabearen eta familia-harreran zaintzaz arduratzen den pertsonaren edo pertsonen arteko bizikidetza-arazo larriak badaude, adingabeak, harreragileak, Ministerio Fiskalak, edo guraso-ahalaz edo tutoretzaz gabetuta ez dauden gurasoek edo tutoreek edo interesa duen beste edozein pertsonak erakunde publikoari zaintzatik kentzeko eskatu ahalko diote.
4.Adingabearen familia-harrera etengo da:
a) Ebazpen judizialaren bidez.
b) Erakunde publikoaren ebazpenez, ofizioz edo Ministerio Fiskalaren, gurasoen, tutoreen, harreragileen edo adingabearen beraren bidez, adingabeak nahikoa heldutasun badu, beharrezkotzat jotzen denean haren interesa babesteko, harreragileak, adingabea, gurasoak edo tutorea entzun ondoren.
c) Harreragilea edo harreragileak hil badira edo haien heriotza-deklarazioa badago.
d) Adingabea adinez nagusia delako.
5.Behar besteko erreserbaz burutu behar dira harrera formalizatu eta amaitzeko jarduera guztiak.»
Hamazazpi. Aldatu egiten da 173 bis artikulua. Honela geratuko da idatzita:
«173 bis artikulua.
1.Familia-harrera adingabearen beraren familia zabalean edo inoren familian egin ahalko da, eta, azken kasu horretan, espezializatua izan ahalko da.
2.Familia-harrerak hurrengo modalitateak izan ditzake, iraupena eta helburuak kontuan izanik:
a) Urgentziazko familia-harrera, bereziki sei urtetik beherako adingabeentzat; gehienez sei hilabeteko iraupena izango du, dagokion familia-babeserako neurria erabaki arte.
b) Aldi baterako familia-harrera. Hori behin-behinekoa izan behar da, adingabearen egoera dela-eta aurreikus daitekeelako hori berriro sartuko dela bere familian; edo beste babes-neurri egonkorrago bat hartu bitartekoa delako, besteak beste, familia-harrera iraunkorra edo adopzioa. Harrera hori gehienez bi urtekoa izango da, adingabearen interes gorenak salbuespen gisa neurria luzatzea behar ezean, epe laburrean berriro familian integratuko dela aurreikusten delako, edo behin betiko beste babes-neurri bat hartzea.
c) Familia-harrera iraunkorra. Hura eratuko da aldi baterako harreraren bi urteko epea amaitzean, familian integratu ezin delako, edo, zuzenean, behar bereziak dituzten adingabeen kasuetan edo adingabearen eta bere familiaren inguruabarrek hala eskatzen dutenean. Kasu horretan, erakunde publikoak hala eskaturik, eta adingabearen interes gorena aintzakotzat hartuta, epaileak tutoretzaren ahalmenak eratxiki diezazkieke harreragileei, horiek errazago bete ditzaten euren erantzukizunak.»
Hemezortzi. Aldatu egiten da 174. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«174. artikulua.
1.Ministerio Fiskalari dagokio atal honek adingabeen inguruan aipatzen dituen tutoretza, harrera eta zaintzaren gaineko jagoletza gorena.
2.Horretarako, erakunde publikoak berehala eman behar dio Ministerio Fiskalari barneratu berri diren adingabeen berri, eta, horrez gain, tutoretza, zaintza eta harreren eraketa, aldakuntza eta amaiera formalizatzen duten administrazioebazpenen kopia. Halaber, adingabearen inguruabarretan berrikuntza interesgarria izanez gero, horren berri ere emango dio.
Sei hilabetean behin, gutxienez, Ministerio Fiskalak adingabearen egoera egiaztatu behar du, eta beharrezko jotzen dituen babes-neurriak hartzeko eskatuko dio erakunde publikoari edo epaileari, dakokionaren arabera.
3.Ministerio Fiskalari dagokion jagoletzak ez du erakunde publikoa adingabearekiko erantzukizunetik askatuko, ezta berak antzematen dituen anomalien berri Ministerio Fiskalari emateko betebeharretik ere.
4.Adingabeen tutoretzaren, harreraren edo zaintzaren jagoletza gorenaren zeregina betetzeko beharrezkoa denean, Ministerio Fiskalak eskatu ahalko die administrazio publiko eskudunen zerbitzuei txostenak egiteko.
Horretarako, administrazio publiko eskudunen dagozkion zerbitzuek Ministerio Fiskalak bidalitako informazio-eskaerei erantzungo diete, adingabe bat egon daitekeen arriskuedo desanparo-egoera zehazteko ikerketak egin bitartean.»
Hemeretzi. Aldatu egiten da 175. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«175. artikulua.
1.Adopzioaren kasuan, beharrezkoa da adoptatzailea hogeita bost urtekoa baino nagusiagoa izatea. Adoptatzaileak bi badira, nahikoa izango da horietako batek adin hori izatea. Nolanahi ere, adoptatzailearen eta adopziogaiaren arteko adinaren aldea, gutxienez, hamasei urtekoa izango da, eta ezingo da berrogeita bost urtetik gorakoa izan, 176.2 artikuluan aurreikusitako kasuetan salbu. Adoptatzaileak bi direnean, nahikoa izango da horietako batek adopziogaiarekin gehienezko adindesberdintasun hori ez edukitzea. Adoptatzaileek neba-arreben taldeak edo beharrizan bereziak dituzten adingabeak adoptatu nahi badituzte, gehieneko adindesberdintasuna handiagoa izan ahalko da.
Ezingo dira adoptatzaile izan kode honetan aurreikusitakoarekin bat tutore izan ezin direnak.
2.Adingabe emantzipatugabeak bakarrik adopta daitezke. Salbuespenez, adin nagusikoak edo adingabeko emantzipatuak adopta daitezke, emantzipatu aurreaurretiko denboran, harreraedo elkarbizitza-egoera izan denean adoptatzaileekin, gutxienez, urtebetekoa.
3.Ezin dira adoptatu:
1.a Ondorengoak.
2.a Alboko lerroan bigarren graduko ahaide direnak, odol bidez nahiz ezkontza bidez.
3.a Tutoreak ezin du tutoretzapekoa adoptatu, tutoretza horren kontu-orokor egiaztatua behin betiko onetsi arte.
4.Inork ezingo du izan adoptatzaile bat baino gehiago, adopzioa batera edo bi gurasoek ondoz ondo, edo ezkontzaren antzeko afekzio-harreman aren bidez lotutako bikoteak ondoz ondo egin ezean. Adopzioaren osteko ezkontzak ezkontideari ahalbidetzen dio bere ezkontidearen seme-alabak adoptatzea. Aurreikuspen hori gerora eratzen diren bikoteetan ere aplikatuko da. Adoptatzailea hiltzen denean edo 179. artikuluan ezarritako baztertzea gertatzen zaionean, adoptatua berriz adopta daiteke.
5.Adopziogaia harrera iraunkorrean edo adopzio-helburuko zaintzan egonez gero, bi ezkontideren edo ezkontzaren antzeko afekzio-harreman aren bidez lotutako bikotearen adopzio-helburuekin, horiek banantzeak edo legez dibortziatzeak edo harremana -adopzio-proposamenaren aurretik sinesgarritasunez egiaztatzeko moduanhausteak ez du eragotziko baterako adopzioa sustatu ahal izatea, baina, horretarako, betiere, egiaztatu beharko da adopziogaia benetan bi ezkontideekin edo ezkontzaren antzeko afekzio-harreman aren bidez lotuta dagoen bikotearekin bizi dela, adopzioaren proposamena baino bi urte lehenagotik, gutxienez.»
Hogei. Aldatu egiten da 176. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«176. artikulua.
1.Adopzioa ebazpen judizialaren bitartez eratzen da; ebazpen horrek kontuan hartu behar ditu beti adopziogaiaren interesa eta adoptatzaileak zein adoptatzaileek guraso-ahala egikaritzeko duten egokitasuna.
2.Adopzio-espedientea hasteko, beharrezkoa da aldez aurretik erakunde publikoak, adoptatzailearen edo adoptatzaileen aldeko proposamena egitea, gainera, guraso-ahala egikaritzeko egokiak direla adierazi beharko du. Egokitasunadierazpena proposamenaren aurrekoa izan beharko da.
Nolanahi ere, proposamena ez da beharrezkoa izango adopziogaiak hurrengo inguruabarretarik bat betetzen duenean:
1.a Umezurtz izateaz gain, adoptatzailearen hirugarren graduko ahaide izatea, odol bidez nahiz ezkontza bidez.
2.a Ezkontidearen edo ezkontzaren antzeko afekzio-harremanaren bidez adoptatzaileari lotuta dagoen pertsonaren semea edo alaba izatea.
3.a Adopzio-helburuko zaintzan edo adoptatzailearen tutoretzapean urtebete baino gehiago eramatea.
4.a Adin nagusikoa edo adingabeko emantzipatua izatea.
3.Egokitasuntzat ulertzen da guraso-erantzukizuna egikaritzeko gaitasun, ahalmen eta motibazio egokiak, adoptatuko diren adingabeen beharrak kontuan hartuta, eta adopzioak berarekin dakartzan berezitasun, ondorio eta erantzukizunak bere gain hartzeko.
Erakunde publikoak, egokitasun-adierazpena egiteko, adopzio-hartzaileen egoera pertsonalaren, familiakoaren, erlazionalaren eta sozialaren gaineko balorazio psikosoziala eskatuko du, bai eta lotura egonkorrak eta seguruak egiteko duen gaitasunaren, bere hezkuntza-trebetasunen eta adingabe bati dauzkan inguruabar bereziak kontuan hartuta arreta emateko ahalmenaren gaineko balorazioa ere. Egokitasun-adierazpen hori dagokion ebazpenaren bidez formalizatuko da.
Adopziorako ezingo dira egokitzat deklaratu guraso-ahalaz gabetuta daudenak edo hori egikaritzea etenda dutenak, ez eta beren semearen edo alabaren zaintza erakunde publikoari eman diotenak ere.
Adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonak erakunde publikoak edo erakunde laguntzaile baimenduak antolatutako informazioeta prestakuntzasaioetara joan beharko dira.
4.2. zenbakian aurreikusitako 1., 2. edo 3. inguruabarretako bat tartean denean, adopzioa gauzatu ahalko da, nahiz eta adoptatzailea hil den, baldin eta hark dagoeneko epailearen aurrean baimena eman badu edo hura dokumentu publikoaren bidez edo testamentuan eman bada. Kasu horretan, ebazpen judizialaren ondoreak atzera-eraginezkoak izango dira adostasun hori emateko data arte.»
Hogeita bat. 176 bis artikulua gehitzen da; honela geratzen da idatzita:
«176 bis artikulua.
1.Erakunde publikoak desanparo-egoeran deklaratuta dagoen adingabe baten zaintza eskuordetu ahalko die, 175. artikuluan adoptatzeko aurreikusitako gaitasunen eskakizunak bete eta bere adostasuna emanda, adopziorako prestatu diren, egokitzat deklaratu diren eta izendatuak izan diren pertsonei. Horretarako, erakunde publikoak, adopzio-proposamena aurkeztu aurretik, adopzio-helburuko zaintza eskuordetuko du, adopziorako ebazpen judiziala eman arte, behar bezala arrazoitutako administrazio-ebazpenaren bidez, ukitutakoak eta adingabea, nahikoa heldutasun badu eta, nolanahi ere, 12 urte baino gehiago baditu, entzun ondoren, eta guraso-ahalaz edo tutoretzaz gabetuta ez dauden guraso edo tutoreei jakinaraziko zaie.
Adopzio-helburuko zaintzaileek familia harreragileek dituzten eskubide eta betebehar berak izango dituzte.
2.Adingabearen intereserako beste zerbait komeni ezean, erakunde publikoak jatorrizko familiarekiko bisiten eta harremanen erregimena etengo du, aurreko
zenbakiak aipatzen duen adopzio aurreko bizikidetza-aldia hastean, 178.4 artikuluan aurreikusitako kasuetan izan ezik.
3.Epaileak adoptatzeko egiten duen proposamena ahalik eta lasterren egin beharko da eta, nolanahi ere, adopzio-helburuko zaintzaren ordezkaritza adostu den egunetik hiru hilabete igaro aurretik. Hala ere, erakunde publikoak beharrezkotzat jotzen duenean, adingabearen adinaren eta inguruabarren arabera, adingabea familiara egokitzeko aldia ezartzea, hiru hilabeteko epe hori gehienez urtebeteko epera luzatu ahalko da.
Epaileak adopzio hori bidezkoa ez dela uste badu, erakunde publikoak adingabearentzako babes-neurri egokiena erabaki beharko du.»
Hogeita bi. Aldatu egiten da 177. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«177. artikulua.
1.Epailearen aurrean, adopzioari adostasuna eman behar diote adoptatzaileak edo adoptatzaileek eta adopziogaiak, azken hori hamabi urtekoa baino nagusiagoa baldin bada.
2.Adopzioari baiezkoa eman behar diote:
1.a Adoptatzaileari ezkontzaren antzeko afekzio-harremanaren bidez lotuta dagoen bikotekideak edo pertsonak, banantzea edo legezko dibortzioa edo modu sinesgarrian egiaztatutako bikotearen haustura egon ezean, adopzioa batera formalizatuko den kasuetan salbu.
2.a Emantzipaturik ez dagoen adopziogaiaren gurasoek, salbu eta epai irmoaren bidez guraso horiei guraso-ahala kendu bazaie edo hori kentzeko arrazoiak badaude. Halako egoerak atzemateko, Prozedura Zibilaren Legean araututa dagoen alderdi-aurkatasuneko prozedura judiziala bete behar da.
Ez dago baiezkoa emateko beharrik, baiezko hori eman behar dutenak horretarako ezinduta daudenean; ezintasun hori adopzioa eratzen duen ebazpen judizial ziodunak jasoko du.
Bestalde, ez da beharrezkoa izango guraso-ahala etenda duten gurasoen baimena, desanparo-egoeraren deklarazioa jakinarazi denetik bi urte igaro direnean,
172.2artikuluan aurreikusitako baldintzetan, eta hari aurka egin ez bazaio edo, epearen barruan aurkeztu, baina atzera bota denean.
Amak ezin du baiezkorik eman, umea erditu eta hurrengo sei aste igaro arte. Aurretiazko proposamena behar duten adopzioetan, ez da onartuko gurasoen
baiezkoak adoptatzaile zehatz batzuei erreferentzia egitea.
3.Epaileak honako hauei entzun behar die:
1.a Gurasoei, ez bazaie guraso-ahala kendu eta euren baiezkoa ez bada beharrezkoa adopzioa eratzeko.
2.a Tutoreari eta, hala badagokio, familia harreragileari, eta zaintzaileari edo zaintzaileei.
3.a Hamabi urtetik beherako adopziogaiari, bere adinaren eta heldutasunaren arabera.
4.Adostasunak eta baieztapenak libreki eman beharko dira, legez ezarri bezala eta idatziz, ondorioak aurretiaz jakinarazita.»
Hogeita hiru. Aldatu egiten da 178. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«178. artikulua.
1.Adopzioak azkendu egiten ditu adoptatuaren eta haren aurreko familiaren arteko lotura juridikoak.
2.Salbuespenez, kasuaren arabera dagokion gurasoaren familiarekiko lotura juridikoek indarrean jarraituko dute:
a) Adoptatua ezkontidearen edo adoptatzaileari ezkontzaren antzeko afekzioharremanaren bidez lotutako pertsonaren semea edo alaba denean, nahiz eta ezkotidea edo bikotekidea hil den.
b) Legearen bidez guraso batengandik bakarrik filiazioa zehaztu denean, baldin eta ondore hori eskatu badu adoptatzaileak, hamabi urtekoa baino nagusiagoa den adoptatuak edo loturaren iraupena nahi duen gurasoak.
3.Aurreko paragrafoetan ezarritakoa ulertzen da, ezkontzeko eragozpenen inguruan xedatutakoari kalterik egin gabe.
4.Adingabearen interesa kontuan hartuta, bere familia-egoeraren, adinaren edo erakunde publikoak baloratutako beste inguruabar esanguratsu baten arabera, harreman edo kontaktu motaren bati eustea erabaki ahalko da, adingabearen, egoki ikusten diren haren jatorrizko familiako kideen eta familia adoptatzaileko kideen arteko bisita edo komunikazioen bidez, eta bereziki ahalbidetuko da, posible denean, neba-arreba biologikoen arteko harremana.
Kasu horietan, epaileak, adopzioa eratzean, adostu ahalko du harreman horri eustea, eta maiztasuna, iraupena eta baldintzak zehaztuko ditu, erakunde publikoaren edo Ministerio Fiskalaren proposamenez, eta familia adoptatzailearen eta adopziogaiaren baimenarekin, azken horrek heldutasun nahikoa badu eta hamabi urte baino gehiago baditu. Hala ere, hamabi urtetik beherako adopziogaiari, bere adinaren eta heldutasunaren arabera, entzun egingo zaio. Beharrezkoa bada, harreman horretarako erakunde publikoa izango da bitartekari, edo horretarako egiaztatutako erakundeak. Epaileak, bestalde, adostu ahalko du hura aldatzea edo amaitzea, adingabearen interes gorena kontuan hartuta. Erakunde publikoak epaileari bisita eta komunikazioen garapenari buruzko txostenak bidaliko dizkio aldian behin, bai eta horiek mantentzeko edo aldatzeko proposamenak ere, lehen bi urteetan zehar, eta horiek igarota, epaileak hala eskatuta.
Bisita edo komunikazio horiek eteteko edo bertan behera uzteko eskatu ahalko dute erakunde publikoak, familia harreragileak, jatorrizko familiak eta adingabeak, baldin eta heldutasun nahikoa badu eta, nolanahi ere, hamabi urte baino gehiago baditu.
Egokitasun-adierazpenean agertu beharko da adoptatzeko beren burua eskaintzen dutenek onartuko ote luketen adingabe batek jatorrizko familiarekin harremanak izatea.»
Hogeita lau. Aldatu egiten dira 180. artikuluaren 2. eta 5. zenbakiak, eta 6. zenbakia sartzen da. Honela geratzen dira idatzita:
«2. Epaileak adopzioaren azkentzea erabakiko du aitak edo amak hala eskatuz gero, baldin eta aita edo ama horrek, errurik izan gabe, ez badu espedientean eskurik hartu 177. artikuluan aipaturiko moduan. Beharrezkoa da, halaber, adopzioa gauzatu eta hurrengo bi urteetan zehar, demanda jartzea, eta eskaturiko azkentzeak adingabeari kalte astunik ez eragitea.
Adoptatua adinez nagusia bada, adopzioa azkentzeko adoptatuaren esanbidezko adostasuna beharko da.»
«5. Erakunde publikoek adingabearen jatorriari buruz duten informazioa gordetzen dela ziurtatuko dute, zehazki, gurasoen identitateari buruzko informazioa, bai eta adingabearen eta familiaren historia medikoa ere, eta, behintzat, berrogeita hamar urtez gordeko dira, adopzioa behin betiko egiten den unetik aurrera. Horiek guztiak gordeko dira, adoptatuak hurrengo zenbakiak aipatzen duen eskubidea baliatu ahal izateko, eta horretarako baino ez.
6.Adoptatuek euren jatorri biologikoari buruzko datuak jakiteko eskubidea izango dute, behin adin-nagusitasunera heldutakoan, edo, adingabetasunean zehar,
euren legezko ordezkarien laguntzaz. Erakunde publikoek, ukitutakoei aurretiaz jakinarazpena eginda, aholkuak eta laguntzak emango dizkiete eskatzaileei euren zerbitzu espezializatuen bitartez, eskubide hori bete dadin.
Horretarako, edozein erakunde pribatuk edo publikok eman beharko dizkie erakunde publikoei eta Ministerio Fiskalari adingabearen eta haren jatorrizko familiaren inguruko beharrezko txosten eta aurrekariak, hala eskatzen dizkietenean.»
Hogeita bost. 216. artikulua aldatu egiten da eta honako paragrafo hau gehitzen zaio:
«Erakunde publikoaren tutoretzapean dauden adingabeak badira, neurri horiek ofizioz, edo erakundeak, Ministerio Fiskalak edo adingabeak berak eskatuta baino ezingo dira adostu. Erakunde publikoa prozeduraren zati izango da eta adostutako neurriak erakunde publikoari jakinaraziko zaizkio, eta berak jakinaraziko dio hori egoitza-zentroko zuzendariari eta familia harreragileari.»
Hogeita sei. Aldatu egiten da 239. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«239. artikulua.
1.Desanparo-egoeran dauden adingabeen tutoretza legearen aginduz erakunde publikoari egokituko zaio.
2.Nolanahi ere, erregela arruntekin bat etorriz izendatu behar da tutorea, pertsona jakin batzuek, adingabearekin dituzten harremanengatik edo beste inguruabar batzuengatik, tutoretza bereganatu ahal dutenean tutoretzapekoaren onurarako.
Kasu horietan, tutorearen izendapen judizialaren aurretik edo ebazpenean bertan, guraso-ahala etetea edo kentzea edo tutorea kargutik kentzea, hala badagokio, adostu beharko da.
3.Guraso-ahala kentzeko, tutorea kargutik kentzeko eta desanparo-egoeran dauden adingabeen tutoreen izendapena eskatzeko legitimatuta egongo dira Ministerio Fiskala, erakunde publikoa eta tutoretza egikaritzeko deitutakoak.»
Hogeita zazpi. 239 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«239 bis artikulua.
Dena delako lurraldean gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonak babesteko eta horiei laguntzeko zeregina esleituta duen erakunde publikoa tutore izendatuko da, 234. artikuluaren arabera pertsona baten alde adostu ez denean tutoretza.
Era berean, legearen aginduz hartuko du gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen tutoretza desanparo-egoeran daudenean, eta gaitasuna aldatu zuen agintaritza judizialari jakinarazi beharko dio.
Ondorio horietarako desanparo-egoeratzat hartzen da izatez sortzen dena, gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonari behar duen laguntza ematen ez zaionean, tutoretza gauzatzeko izendatu den pertsonak bere zereginak desegoki betetzeagatik edo ez betetzeagatik edo betetzeko ezintasunagatik, legeei jarraikiz, edo tutorerik ez egoteagatik.»
Hogeita zortzi. Aldatu egiten da 303. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«303. artikulua.
1.228. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, agintaritza judizialak egitezko zaintzailerik badela dakienean, zaintzaile horri eska diezaioke informazioa eman dezan, dela adingabearen eta haren ondasunei buruzkoa, dela horiekiko babesa, laguntza edo jarduna burutuko duen erakundea behar izateko egoeran dagoen pertsonari buruzkoa; era berean, epaileak kontroleta jagoletza-neurriak ezar ditzake bere ustez horiek egokiak badira.
Kautela-neurri gisa, egitezko zaintza-egoera egon bitartean eta babes-neurri egokia eratu arte, bidezkoa bada, judizialki eman ahalko zaizkie tutoretzaeskumenak zaintzaileei. Era berean, adingabea izanez gero, aldi baterako harrera eratu ahalko da, eta zaintzaileak harreragile izango dira.
2.Adingabeen eta egitezko zaintza-egoeran dauden eta gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen desanparo-egoeraren adierazpena bidezkoa izango da, egoera horrez gainera, 172. eta 239 bis artikuluetan aurreikusten den laguntza ezaren egoera gertatzen denean.
Gainerako kasuetan, egitezko zaintzaileak guraso-ahalaren etetea edo gabetzea, tutorearen enkaitzea edo tutorearen izendapena sustatu ahalko ditu.»
Hogeita bederatzi. Aldatu egiten da 1263. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«1263. artikulua.
Ezin dute adostasunik eman:
1.a Emantzipatuta ez dauden adingabeek, salbu eta, legeekin bat, beren kabuz edo beren ordezkarien laguntzaz egin ditzaketen kontratuetan, eta beren adinean, erabilera sozialen arabera, berezkoak diren bizitza arrunteko ondasun eta zerbitzuen gainekoetan.
2.a Gaitasuna judizialki aldatuta dutenak, ebazpen judizialak adierazitako baldintzetan.»
Hogeita hamar. Aldatu egiten da 1264. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«1264. artikulua.
Aurreko artikuluak aurreikusitakoa hala ulertzen da, baina, legeak ezartzen dituen debekuak edo gaitasun-eskakizun bereziak hartu beharko dira kontuan.»
Hirugarren artikulua. Nazioarteko Adopzioari buruzko 54/2007 Legea, abenduaren 28koa, aldatzea.
Hona nola geratzen den idatzita Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legea:
Bat. Aldatu egiten da 1. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«1. artikulua. Legearen xedea eta aplikazio-eremua.
1.Lege honek Estatuaren Administrazio Orokorraren, erakunde publikoen eta nazioarteko adopziorako egiaztatuta dauden erakundeen esku-hartzea, beren burua adoptatzeko aurkezten duten pertsonek izan behar duten gaitasuna eta bete behar dituzten eskakizunak eta adopzioari buruzko nazioarteko zuzenbide pribatuaren arauak eta atzerriko elementuren bat egonez gero adingabeen nazioarteko beste babes-neurri batzuk arautzen ditu.
2.Lege honen I. tituluaren ondoreetarako, nazioarteko adopzioa dagoela ulertuko da Espainian ohiko bizilekua duten adoptatzaileek adingabe bat –atzerriko agintaritza eskudunak adoptagarritzat hartzen duena eta atzerrian ohiko bizilekua duena– Espainiara ekartzen edo ekarri behar dutenean, adopzioa jatorrizko herrialdean egin ondoren edo adopzioa Espainian egiteko asmoarekin. »
Bi. Aldatu egiten da 2. artikuluko 2. zenbakia. Honela idatzita geratzen da:
«2. Lege honen xedea da adoptatuko diren adingabeen eskubideak babestea, kontuan hartuta ere beren burua adopziorako eskaintzen duten pertsonak eta nazioarteko adopzio-prozesuan inplikatuta dauden gainerako pertsonak.»
Hiru. Aldatu egiten da 3. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«3. artikulua. Printzipio informatzaileak.
Lege honetan eta Espainiako ordenamendu judizialean adingabeen nazioarteko adopzioari eta babes-neurriei buruzko gainerako arauetan jasotako arauketak honako hauen printzipio inspiratzaileak errespetatuko dituzte: Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena, 1989ko azaroaren 20koa; 1993ko maiatzaren 29ko Hagako Hitzarmena, haurren eskubideen babesari eta nazioarteko adopzioaren lankidetzari buruzkoa; 1996ko urriaren 19ko Hagako Hitzarmena, umeen gurasoerantzukizunaren eta babes-neurrien inguruko gaitasunari, lege aplikagarriari, aitorpenari, gauzatzeari eta lankidetzari buruzkoa; Estrasburgon 2008ko azaroaren 27an eginiko adopzioaren inguruko Europako Kontseiluaren Hitzarmena, eta 2003ko azaroaren 27ko Kontseiluaren 2201/2003 Araudia (EE) , ezkontzaren eta gurasoerantzukizunaren arloan ebazpen judizialen gaitasunari, aitorpenari eta gauzatzeari buruzkoa.
Estatuak, ahal den neurrian, tresna horietan aurreikusitako estandarrak eta babesak jasoko ditu estatu ez-kontratatzaileekin edo horiek aginduta sinatzen dituen adingabeen nazioarteko adopzioari eta babesari buruzko alde biko akordio edo hitzarmenetan.»
Lau. Aldatu egiten da 4. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«4 artikulua. Kanpo-politika.
1.Estatuaren Administrazio Orokorrak, erakunde publikoekin lankidetzan, adopzioen izapidetzeen hasiera zehaztuko du adingabeen jatorrizko herrialde bakoitzarekin, bai eta hura etetea edo geldiaraztea ere.
2.Ez dira izapidetuko beste herrialde bateko edo beste estatu batean ohiko bizilekua duten adingabe nazionalen adopziorako eskaintzak, honako egoera hauetan:
a) Adingabe adopziogaiaren ohiko bizilekuaren herrialdea gatazka belikoan edo natura-hondamendi batean dagoenean.
b) Herrialdean ez dagoenean adopzioa kontrolatzen eta bermatzen duen eta agintari espainiarrei adingabea adoptatzeko aukerari buruzko informazioa duen eta
5.1artikuluko e) lerrokadan jasotako gainerako informazioa duen esleipenproposamena bidaltzen dien agintaritza berezirik.
c) Herrialdean adopziorako berme egokiak ez daudenean, eta haren praktikek eta izapideek adingabearen interesa errespetatzen ez dutenean edo 3. artikuluan aipatutako printzipio etikoak eta nazioarteko printzipio juridikoak betetzen ez dituztenean.
3.Estatuaren Administrazio Orokorrak, erakunde publikoekin lankidetzan, une bakoitzean zehaztuko du zer herrialde dauden aurreko zenbakian aurreikusitako egoeretako batean sartuta, erabakitzeko bidezkoa den horien adopzio-izapidea hasteko edo eteteko.
4.Oporraldi, ikasketa edo tratamendu medikoengatik aldi baterako programa humanitarioetan Espainiara lekualdatuak izan diren adingabe atzerritarrak adoptatzeko eskaintzen izapideak eskatuko du egonaldi horiek amaitu izana eta jatorrizko herrialdean deklaratuak egon izana adoptagarri.
5.Estatuaren Administrazio Orokorrak, erakunde publikoekin lankidetzan, urtero adingabeen jatorrizko herrialde bakoitzari bidaliko dion nazioarteko adopzioespedienteen kopurua ezarriko du, kontuan hartuta azken bi urteetan eratutako adopzioen batez bestekoa eta adingabea esleitzeko duten espedienteen kopurua.
Horretarako, ezingo da izapidetu herrialde bakoitzarekin aldi horretan eratutako adopzioen batez bestekoa bider hiru baino gehiagotan espediente-kopurua,
jatorrizko herrialdeetako adopzioari buruzko legeria, praktika eta politiken aldaketek justifikatu ezean.
Herrialde berri batekiko izapidearen hasieraren kasuan, kopuru hori ezarriko da herrialde horrekiko adopzioaren itxaropenei buruzko informazio eskuragarriaren arabera.
Autonomia-erkidegoen eta erakunde egiaztatuen arteko gehieneko kopuruaren banaketa erakunde publikoekiko akordioaren bidez ezarriko da.
Ez da kuporik ezarriko behar bereziak dituzten adingabeen adopzioizapideetarako, hura justifikatzen duten inguruabarrak egon ezean.
Zenbaki honetan xedatutakoa erregelamendu bidez zehazten diren irizpideen eta prozeduraren arabera egingo da.
6.Estatuaren Administrazio Orokorrak, adingabeen jatorrizko herrialde bakoitzarekin adopzio-izapidea hastea, etetea edo geldiaraztea zehaztu aurretik, informazioa eskuratuko du erakunde ziurtatuetatik, halakorik balego. Aipatutako jatorrizko herrialdearekin eta Nazioarteko Zuzenbide Pribatuaren Hagaren Hitzarmenaren Bulego Iraunkorrarekin adopzioen izapidetzea hasi, eten edo geldiarazi dituzten hirugarren herrialdeei buruzko informazioa ere jaso ahalko du.»
Bost. Aldatu egiten da I. tituluko II. kapituluaren errubrika; aurrerantzean, hau izango da:
«II. KAPITULUA
Erakunde publikoak eta organismo egiaztatuak»
Sei. Aldatu egiten da 5. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«5. artikulua. Erakunde publikoen esku-hartzeak.
1.Nazioarteko adopzioa dela eta, erakunde publikoei dagokie:
a) Espainian adingabeen jatorrizko herrialdeetan beharrezkoak diren legeriari, eskakizunei eta izapideei buruko informazioa antolatzea eta ematea, eta informazio hori ahalik eta osoena, egiazkoena eta eguneratuena eta interesa duten familia eta erakunde egiaztatuentzat eskuragarriena izan dadin bermatzea.
b) Familiei prozesu osoan zehar beharrezko prestakuntza ematea, nazioarteko adopzioaren inplikazioak ulertu eta horiei erantzun ahal izateko eta, horretarako, behin hura eratuta, beren guraso-erantzukizunak egoki gauzatzeko prestatzea. Funtzio hori organismo egiaztatuetan edo behar bezala baimendutako instituzio edo erakundeetan eskuordetu ahalko dute.
c) Adopziorako eskaintzak, edonola ere, eta haren tramitazioa jasotzea, dela zuzenean, dela erakunde egiaztatuen bidez.
d) Ematea, edonola ere, egokitasun-ziurtagiriak, zuzenean edo behar bezala baimendutako instituzio edo erakundeen bidez, adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonen txosten psikosoziala egin ondoren, eta jarraipenerako konpromisoa, adoptatuko duen jatorrizko herrialdeak hala eskatzen duenean.
e) Bere identitateari, adoptagarritasunari, gizarteeta familia-baliabideari, historia medikoari eta bere beharrizan bereziei buruzko informazioa eta jatorrizko herrialdeko legeria eskatzen dituen pertsona, erakunde eta agintarien baimenak emateari buruzko informazioa jasotzen dituen jatorrizko herrialdeko agintari eskudunen adingabearen esleipena jasotzea.
f) Jatorrizko herrialdeko erakunde eskudunak esleitutako adingabearen ezaugarriak egokitasun-ziurtagiriarekin batera doan txosten psikosozialarekin egokitzen direla adieraztea.
g) Nazioarteko adopzio-prozesuan adingabeentzako eta adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonentzako laguntza teknikoa eskaintzea, eta arreta berezia eskaintzea ezaugarri edo beharrizan bereziak dituzten adingabeak
adoptatuko edo adoptatu dituzten pertsonei. Adopzio-hartzaileek atzerrian egiten duten egonaldian zehar, kanpo-zerbitzuaren laguntza eduki ahalko dute.
h) Adingabearen jatorrizko herrialdeak eskatutako jarraipenei buruzko txostena egitea, erakunde egiaztatuei edo beste erakunde baimendu batzuei esleitu ahalko zaizkienak.
i) Adoptatu ondoko laguntzaren eta bitartekaritzaren baliabide kualifikatuak ezartzea, jatorriak bilatzeko, adoptatu eta adoptatzaileen arreta egokirako, erakunde egiaztatuei edo erakunde baimenduei esleitu ahal zaizkienak.
j) Estatuaren Administrazio Orokorrari jakinaraztea erakundeen egiaztatzea, bai eta lurralde-eremuan egoitza duten erakundeei jarraipen-jarraibideak kontrolatzea, ikuskatzea eta prestatzea ere, lurraldean bertan egiten diren bitartekaritza-jardueretarako.
2.Nazioarteko adopzioari dagozkion jarduketetan, erakunde publikoek neurriak sustatuko dituzte, beren artean ahalik eta koordinazio eta lankidetza gehien lortzeko. Zehazki, prozedura, epe eta kostuen homogeneizazioa bilatuko dute.
3.Erakunde publikoek Estatuaren Administrazio Orokorrari nazioarteko adopzio-espedienteak izapidetzeari buruzko informazio estatistikoa emango diote.»
Zazpi. Aldatu egiten da 6. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«6. artikulua. Bitartekaritza-jarduera nazioarteko adopzioan.
1.Bitartekaritza-jarduera nazioarteko adopzioan da helburu gisa duena adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonak adoptatua izan daitekeen adingabearen jatorrizko herrialdeko edo egoitzako agintari, erakunde eta instituzioekin harremanetan jartzeko esku hartzea eta behar besteko laguntza ematea adopzioa egin ahal izateko.
2.Bitartekaritza-funtzioa nazioarteko adopzioan erakunde publikoek egin ahalko dute zuzenean agintaritza nagusiekin, haurren babesari eta nazioarteko adopzioaren gaineko lankidetzari buruzko 1993ko maiatzaren 29ko Hagako Hitzarmenak berretsitako adingabeen jatorrizko herrialdeetan, baldin eta jatorrizko herrialdean administrazio-izapidearen fasean pertsona fisikoak edo juridikoak edo behar bezala egiaztatu ez den erakundeak esku hartzen ez badu.
Nazioarteko adopzioan bitartekaritza-funtzioa behar bezala egiaztatutako organismoek egin ahalko dute.
Beste inork ere, pertsona zein entitate, ezin du nazioarteko adopzioetarako bitartekotza-lanetan esku hartu.
Hala ere, Estatuaren Administrazio Orokorrak, erakunde publikoekin lankidetzan, ezarri ahalko du, estatu bati dagokionez, bakarrik izapidetzea nazioarteko adopzioen eskaintzak bi estatuetako agintariek egiaztatutako edo baimendutako erakundeen bidez.
3.Erakunde egiaztatuek bitartekaritzarako egin behar dituzten funtzioak honako hauek dira:
a) Informazioa interesdunei, nazioarteko adopzioari dagokionez.
b) Aholkularitza, prestakuntza eta laguntza adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonentzat, adopzioaren esanahian eta inplikazioetan, kulturaalderdi esanguratsuetan eta Espainian eta adingabeen jatorrizko herrialdeetan nahitaez egin behar dituzten izapideetan.
c) Espainiako eta atzerriko agintarien aurreko adopzio-espedienteen izapidetzean esku hartzea.
d) Dagozkion kudeaketak izapidetzen eta egiten esku hartzea, adopziohartzaileentzat adingabe adoptatuaren jatorrizko herrialdeko legerian ezarritako adopzio ondoko betebeharrak betetzeko; horiek esleituko zaizkio adopziorako eskaintzen den familia bizi den Espainiako erakunde publikoak ezarritako baldintzetan.
4.Erakunde egiztatuek lege honetan eta autonomia-erkidegoetako arauetan ezarritako baldintzen arabera esku hartuko dute.
5.Egiaztatutako erakundeek beren artean lankidetza-akordioak ezarri ahalko dituzte, bat-bateko egoerak konpontzeko edo helburuak hobeto betetzeko.
6.Nazioarteko adopzioetan, ezingo dira inoiz bitartekaritzaren beharrezko eta Estatuaren Administrazio Orokorrak eta erakunde publikoek onetsitako gastuak ordaintzeko beharrezko finantza-onurez bestelakoak egon.»
Zortzi. Aldatu egiten da 7. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«7. artikulua. Egiaztatutako erakundeen egiaztatzea, jarraipena eta kontrola.
1.Nazioarteko adopziorako bakarrik egiaztatu ahalko dira dagokion erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko erakundeak, helburu dutenak beren estatutuetan adingabeak babestea, lurralde nazionalean esleitutako funtzioak garatzeko baliabide materialak eta behar diren diziplina anitzeko taldeak dituztenak eta osotasun moralaren, prestakuntzaren eta nazioarteko adopzioaren eremuan esperientziaren bidez kualifikatutako pertsonek zuzenduta eta administratuta daudenak.
2.Estatuaren Administrazio Orokorrari dagokio, erregelamendu bidez ezartzen den baldintzetan eta prozeduran, aurretik aipatutako erakundeen egiaztatzea, lurraldean egoitza duen erakunde publikoak txostena eman ondoren, bai eta adingabeen jatorrizko herrialdean garatuko diren bitartekaritza-jarduerei dagokien kontrola eta jarraipena ere.
Estatuaren Administrazio Orokorrean erakunde egiaztatuen erregistro publiko nazional berezia egongo da, eta haren funtzionamendua erregelamendu bidez garatuko da.
3.Erakunde horien kontrola, ikuskaritza eta jarraipena, autonomia-erkidego bakoitzaren lurraldean garatuko diren jarduerei dagokienez, horietako bakoitzean eskuduna den erakunde publikoari egokituko zaio, araudi autonomiko aplikagarriarekin bat.
Erakunde publiko eskudunek ahalegina egingo dute ahalik eta homogeneotasun handiena egoteko kontrol-, ikuskaritzaeta jarraipen-jarduera hura egiteko oinarrizko eskakizunetan.
4.Egiaztatutako erakundeek adingabearen jatorrizko herrialdeko agintarien aurrean beren eta familien ordezkari izango den pertsona izendatuko dute. Adingabeen jatorrizko herrialdeetan egiaztatutako erakundeek enplegatutako profesionalak erakundeari atxikita dauden langiletzat hartuko dira, eta langile horiek profesional horiek beren bitartekaritza-funtzioetan betetzen dituzten egintzen arduradun izango dira. Profesional horiek Estatuaren Administrazio Orokorrak ebaluatu beharko ditu, erakunde publikoek jakinarazi ondoren.
5.Baimena zein herrialde atzerritarrerako aurreikusten den, hark erakunde egiaztatuen kopuru mugatua ezartzen duenean, Estatuaren Administrazio Orokorrak, erakunde publikoekin eta herrialde horretako agintariekin lankidetzan, erabakiko du zer erakunde egiaztatu behar diren bertan jarduteko.
Adoptatu daitezkeen adingabeen jatorrizko herrialderen batek mugaren bat ezarriz gero erakunde egiaztatu bakoitzak izapidetu beharreko espediente-kopuruan eta kuporen bat esleituta duen horietako batek herrialde horretan espedienterik izapidetzeko eduki ezean, horiek izapidetu ahalko dituzte, Estatuaren Administrazio Orokorrak aurretik baimenduta, erakunde publikoekin lankidetzan eta adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonen baimenarekin, beste erakunde egiaztatu batzuk izapidetzen ari diren espedienteak.
6.Estatuaren Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoekin lankidetzan, herrialde zehatz batean bitartekaritzan jarduteko erakunde egiaztatuen gehieneko kopurua ezarri ahalko du, herrialde horretan dauden adopzio-beharren, eratutako
adopzioen edo bertan nazioarteko adopziorako dauden aukeren aurreikuspenari buruzko beste kontu batzuen arabera.
7.Estatuaren Administrazio Orokorrak, berez edo lurralde-eremuko erakunde publikoen proposamenez, eten edo baztertu ahal izango du, espediente kontraesankorraren bidez, hura emateko arrazoi izan ziren baldintzak betetzeari uzten dioten edo jardunean ordenamendu juridikoa hausten duten erakundeei emandako egiaztatzea. Egiaztatzea eten edo bertan behera utzi ahalko da, oro har, herrialde baimendu guztietarako edo herrialde zehatz baterako. Kasu horietan, zehaztu ahalko da, bidezkoa bada, gaikuntzaren galeraren helburu den erakunde egiaztatuak zain dituen espedienteen beharrezko amaiera.
8.Egiaztatutako erakundeen jarraipenerako eta kontrolerako, Estatuaren Administrazio Orokorrak erakunde publikoekin duen koordinazioa ezarriko da.
9.Erakunde egiaztatuek Estatuaren Administrazio Orokorrari nazioarteko adopzio-espedienteak izapidetzeari buruzko informazio estatistikoa emango diote.
10.Estatuaren Administrazio Orokorrak artikulu honen 2., 4., 5., 6., 7. eta 8. zenbakietan, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzetan eta prozeduran, aurreikusitako gaitasunak gauzatuko ditu.»
Bederatzi. Aldatu egiten da 8. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«8. artikulua. Adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonen eta egiaztatutako erakundeen zerrenda.
1.Adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonek Estatuaren Administrazio Orokorrak egiaztatutako edozein erakunderen bitartekaritza-zerbitzuak kontratatu ahalko dituzte.
2.Adopziorako beren burua eskaintzen duten erakundeak eta pertsonek kontratu bat sinatuko dute, zeina bakarrik izango den hark adopziorako eskaintzaren izapidetzeari dagokionez bere gain hartzen dituen bitartekaritza-funtzioei buruzkoa.
Kontratuaren oinarrizko eredua, lehenengo eta behin, Estatuaren Administrazio Orokorrak eta erakunde publikoek homologatu behar dute, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.
3.5.1.j) eta 7.2 artikuluetan ezarritako gaitasunen betetze esklusiborako, Estatuaren Administrazio Orokorrak eta erakunde publikoek nazioarteko adopzioprozesuei buruzko erreklamazio eta gorabeheren erregistroa eramango dute aurrera, eta horien funtzionamendua erregelamendu bidez garatuko da.
4.Egiaztatutako erakundeek adopzio-prozeduren erregistro bakarra eduki beharko dute; bertan, kontratua sinatuta duten izapidetzearen kasuan adopziorako eskaintzen diren pertsona guztiak jaso beharko dira, bizileku duten autonomiaerkidegoa edozein dela ere.»
Hamar. Aldatu egiten da 9. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«9. artikulua. Espainiako agintari eskudunen eta beste estatu batzuetako agintari eskudunen arteko komunikazioa.
Espainiako agintari eskudunen eta beste estatu batzuetako agintari eskudunen arteko komunikazioa haurren babesari eta nazioarteko adopzioaren inguruko lankidetzari buruzko 1993ko maiatzaren 29ko Hagako Hitzarmenean aurreikusitakoaren arabera koordinatuko da, nahiz eta bertako zati ez izan.»
Hamaika. Aldatu egiten da 10. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«10. artikulua. Adopzio-hartzaileen egokitasuna.
1.Egokitasuntzat ulertzen da guraso-erantzukizuna betetzeko gaitasun, ahalmen eta motibazio egokiak, adoptatuko diren adingabeen beharrak kontuan
hartuta, eta adopzioak berarekin dakartzan berezitasun, ondorio eta erantzukizunak bere gain hartzeko.
2.Horretarako, egokitasun-adierazpenak adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonen egoera pertsonalari, familiarrari eta erlazionalari buruzko balorazio psikosoziala, lotura egonkorrak eta seguruak ezartzeko gaitasuna, hezkuntzatrebetasunak eta adingabe bati bere inguruabar berezien arabera erantzuteko ahalmena eskatzen du, bai eta nazioarteko adopzioaren berezitasunarekin lotutako beste edozein elementu erabilgarri ere. Era berean, balorazio psikosozial horretan adopziorako beren burua eskaintzen dutenen seme-alabak entzun beharko dira, urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera (Adingabearen Babes Juridikoari buruzko Legea da hori, Kode Zibilaren eta Prozedura Zibilaren Legearen zati batzuk ere aldatu zituena) .
Erakunde publikoek ahalegina egingo dute beharrezko koordinaziorako, egokitasuna baloratzeko irizpideak homogeneizatzeko.
3.Egokitasun-deklarazioak eta hari buruzko txosten psikosozialek gehienez hiru urteko indarraldia izango dute, erakunde publikoak ematen dituenetik, betiere, funtsezko aldaketak gertatzen ez badira deklarazio hori ekarri zuen adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonen egoera pertsonalean eta familiarrean, kasu bakoitzean aplikagarri den legeria autonomikoan ezarritako baldintza eta mugen pean.
4.Erakunde publikoei dagokie adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonen egokitasun-deklarazioa egitea, 2. letrak aipatzen duen balorazio psikosozialetik abiatuta, zeina dagokion legerian ezarritako baldintza, eskakizun eta mugen pean egongo den.
5.Adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonak egokitzat baloratu eta, hala badagokio, adierazi ahalko dira, aldi berean, adopzio nazionalerako eta nazioartekorako, eta bateragarria izango da eskaintzaren izapidetzea bi eremuetarako.»
Hamabi. Aldatu egiten da 11. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«11. artikulua. Adopzio-hartzaileen adopzio aurreko eta ondoko betebeharrak.
1.Adopziorako beren burua eskaintzen duten pertsonek erakunde publikoak edo egokitasun-deklarazioari buruzko eskaeraren aurreko eta derrigorrezko erakunde egiaztatuak antolatutako informazioeta prestaketa-saioetara joan behar dute.
2.Erakunde publikoak, erakunde egiaztatuak edo berak baimendutako entitate kolaboratzaileak eskatutako elkarrizketa, informazio eta agiriak eman behar dituzte adoptatzaileek horretarako aurreikusitako epean, erakunde publikoak edo jatorrizko herrialdeko agintari eskudunek agindutako adopzio ondorengo jarraipen-txostenak egiteko. Adopzio-hartzaileek fase honetan ez laguntzeak legeria autonomikoan aurreikusitako administrazio-zehapenak ekarriko ditu, eta ez-egokitasunaren kausatzat hartu ahalko dira, adopzioaren ondoko prozesu batean.
3.Adoptatzaileek bete egin behar dituzte, aurreikusitako epean, adoptatutako adingabearen jatorrizko herrialdeko legediak ezarritako adopzio ondorengo tramite guztiak eta, horretarako, erakundeen eta erakunde egiaztatuen laguntza eta aholkularitza izango dute.»
Hamahiru. Aldatu egiten da 12. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«12. artikulua. Jatorri biologikoak ezagutzeko eskubidea.
Pertsona adoptatuek, adinez nagusi direnean edo adinez txiki direnean beren legezko ordezkarien bidez, beren jatorriei buruz erakunde publikoen esku dauden datuak ezagutzeko eskubidea izango dute, adingabeen jatorrizko herrialdeetako legeriaren ondorio izan daitezkeen mugak gorabehera. Eskubide hori eraginkor
egingo da erakunde publikoaren, erakunde egiaztatuen edo horretarako baimendutako erakundeen zerbitzu espezializatuen aholkularitzarekin, laguntzarekin eta bitartekaritzarekin.
Erakunde publiko eskudunek umearen jatorriari buruz duten informazioa gordetzen dela ziurtatuko dute, zehazki, gurasoen identitateari buruzko informazioa, bai eta adingabearen eta familiaren historia medikoa ere.
Adopzioan esku hartu duten erakunde egiaztatuek erakunde publikoei adingabearen jatorriei buruz dituzten datuen berri eman beharko diete.»
Hamalau. Aldatu egiten da 13. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«13. artikulua. Datu pertsonalak babestea.
1.Lege honen aurreikuspenak betetzearen ondoriozko datuen tratamendua eta lagapena Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari atxikita egongo dira.
2.Erakunde publikoek edo erakunde egiaztatuek eskuratutako datuak bakarrik tratatu ahalko dira lege honen 5. eta 6.3 artikuluetan horietako bakoitzarentzat deskribatutako funtzioen garapenarekin, hala badagokio, lotutako helburuetarako.
3.Atzerriko agintariei adopzioari buruzko datuak nazioarte-mailan transferituko zaizkie lege honetan eta haurren babesaren eta nazioarteko adopzioari buruzko lankidetzaren inguruko 1993ko maiatzaren 29ko Hagako Hitzarmenean eta gainerako nazioarteko legerian berariaz aurreikusitako kasuetan.»
Hamabost. Aldatu egiten da 14. artikuluko 2. zenbakia. Honela idatzita geratzen da:
«2. Espainiako nazionalitatea eta Espainiako ohiko bizilekua, nolanahi ere, erakunde publikoari adopziorako eskaintza aurkezten zaion unean balioetsiko da.»
Hamasei. 15. artikuluaren errubrika aldatu da, haren 3. zenbakia ezabatu da eta 4. zenbakia zena orain 3 zenbakia da eta honela idatzita geratzen dira:
«15. artikulua. Nazioarteko eskumen juridikoa, baliogabetasuna edo nazioarteko kasuetan adopzio ez-osoa adopzio oso bilakatzea deklaratzeko.»
«3. Lege honetan ezarritakoaren ondorioetarako, adopzio sinple edo ez-osotzat hartuko da atzerriko agintaritza eskudunak eratutakoa, ondorioak funtsean Espainiako legerian adoptatzeko aurreikusten direnekin bat ez datozenak.»
Hamazazpi. Aldatu egiten da 17. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«17. artikulua. Kontsulen eskumena nazioarteko adopzioen eraketan.
1.Tokiko estatuak aurka egiten eta legeriak debekatzen ez duen bitartean, nazioarteko tratatuekin eta aplikagarriak diren nazioarteko beste arau batzuekin bat, kontsulek adopzioak eratu ahalko dituzte, baldin eta adopzio-hartzailea espainiarra bada, adopziogaiak ohiko bizilekua dagokion kontsul-mugapean badu eta erakunde publikoaren aurretiko proposamena beharrezkoa ez bada, Kode Zibilaren 176.2 artikuluko 1., 2. eta 4. inguruabarretan ezarritakoarekin bat. Adoptatzailearen nazionalitatea eta adopziogaiaren ohiko bizilekua adopzio-espedientea hasten den unean zehaztuko dira.
2.Adopzio-espediente hau izapidetzean eta ebaztean, borondatezko jurisdikzioari buruzko legeria izango da aplikagarria.»
Hemezortzi. II. tituluko II. kapituluko atalen araberako banaketa ezabatu da.
Hemeretzi. Aldatu egiten da 18. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«18. artikulua. Adopzioaren eraketan aplikagarria den legea.
Adopzioaren eraketa Espainiako agintari eskudunaren aldetik, Espainiako lege materialean ezarritakoari jarraikiz arautuko da, honako kasu hauetan:
a) Adopziogaiak ohiko bizilekua Espainian du adopzioa eratzeko unean.
b) Adopziogaia Espainiara lekualdatu dute edo gutxi barru lekualdatuko dute, haren ohiko bizilekua Espainian ezartzeko.»
Hogei. 19. artikuluari 4. zenbakia gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:
«4. Lege nazionalak adopzioa debekatzen edo aurreikusten ez duen adingabeen kasuan, ezeztatu egingo da adopzioaren eraketa, adingabea desanparoegoeran edo erakunde publikoaren tutoretzapean dagoen kasuetan izan ezik.»
Hogeita bat. Kendu egiten da 21. artikulua.
Hogeita bi. Aldatu egiten da 22. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«22. artikulua. Adopzioaren bilakaeran eta baliogabetasunean aplikagarria den legea.
Adopzio ez-osoa oso bilakatzean eta adopzioaren baliogabetasunean aplikagarria den legea izango da eraketarako aplikatzen dena.»
Hogeita hiru. Aldatu egiten da 24. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«24. artikulua. Agintarien nazioarteko lankidetza.
Adopzioa eratuko duen atzerriko agintariak, adopzio-hartzailea espainiarra izanik eta bertako bizilaguna, agintari espainiarrei hari buruzko informazioa eskatzean, kontsulak Espainiako azken bizilekuko agintariei eskatu ahalko die, edo kontsulatuaren esku dagoen informazioa eman edo beste bide batzuetatik eskuratu.»
Hogeita lau. Aldatu egiten da 26. artikuluko 1. zenbakia. Honela idatzita gelditzen da:
«1. Nazioarteko tratatu eta hitzarmenik eta Espainiarako aplikagarriak diren indarreko beste nazioarteko arau batzuk ezean, atzerriko agintariek eratutako adopzioa Espainian aitortuko da adopzio gisa, honako eskakizun hauek betetzen badira:
1.a Atzerriko agintari eskudunak eratu izana. Atzerriko agintaria eskuduna dela ulertuko da baldin eta kasuak lotura arrazoiduna badu eratu duten agintarien atzerriko estatuarekin. Nolanahi ere, ulertuko da eskudunak direla elkarrekin aplikatuz Lege honen 14. artikuluan aurreikusitako eskumen-arauak.
2.a Adopzioak ordena publikoa ez haustea.
Ondorio horietarako, ulertuko da Espainiako ordena publikoa hausten dutela eraketan adingabearen interes gorena errespetatu ez den adopzioetan, zehazki behar diren baimen eta entzunaldiak errespetatu ez direnean, edo informatuak eta libreak izan ez zirela edo ordainduz edo konpentsatuz eskuratu zirela egiaztatu denean.»
Hogeita bost. Aldatu egiten da 27. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«27. artikulua. Atzerriko agintariak eratutako adopzioaren baliozkotasunaren kontrola.
Atzerriko agintaritzak eratutako adopzioaren baliozkotasuna eragiten duen Espainiako agintaritza publikoak eta, bereziki, atzerrian Espainian aitortzeko
eratutako adopzioaren inskripzioa estutzen den Erregistro Zibileko arduradunak kontrolatuko du adopzio horren baliozkotasuna Espainian, haurren babesari eta nazioarteko adopzioaren inguruko lankidetzari buruzko 1993ko maiatzaren 29ko Hagako Hitzarmenean jasotako arauekin bat. Horretarako, adostasun-egiaztagiria aurkeztu beharko da, Hitzarmen horren 23. artikuluan ezarritakoarekin bat, eta 24. artikuluan aurreikusten den ez-aitorpenerako kausan huts egin ez duela egiaztatzen duen agiria.
Hura sinatu ez duten herrialdeetatik datozen adingabeen kasuetan, Erregistro Zibileko arduradunak kontrol intzidental hori egingo du, ziurtatuz adopzioak 5.1.e) , 5.1.f) eta 26. artikuluetan aurreikusten diren aitorpen-baldintzak betetzen dituen.»
Hogeita sei. Aldatu egiten da 28. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«28. artikulua. Espainian adopzio bat bilakatzeko edo baliogabetzeko atzerriko erabakian baliozkotzeko eskakizunak.
Atzerriko agintari publikoaren erabakiek, zeinen arabera adopzio baten bilakaera edo baliogabetasuna ezartzen den, legezko ondorioak izango dituzte Espainian, 26. artikuluan jasotako eskakizunen arabera.»
Hogeita zazpi. Aldatu egiten da 29. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«29. artikulua. Erregistro Zibilean adopzioa inskribatzea.
Nazioarteko adopzioa atzerrian eratu denean, eta adopzio-hartzaileek ohiko bizilekua Espainian dutenean, adingabearen jaiotzaeta adopzio-inskripzioa Erregistro Zibilaren Legean jasotako arauen arabera eskatu beharko dute, adopzioa Espainian aitortzeko.»
Hogeita zortzi. Aldatu egiten da 30. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«30. artikulua. Agintaritza atzerritarrak eratutako adopzio sinplea edo ez-osoa.
1.Agintaritza atzerritarrak eratutako adopzio sinpleak edo ez-osoak ondorioak izango ditu Espainian, adopzio sinple edo ez-oso gisa, baldin eta Kode Zibilaren 9.4 artikuluak esleitutako legera egokitzen bada.
2.Kode Zibilaren 9.4 artikuluak esleitutako legeak erabakiko du adopzio horiek, haien baliozkotasuna eta ondorioak zehaztuko ditu, bai eta guraso-ahalaren esleipena ere.
3.Adopzio sinplea edo ez-osoa ez da inskribatzekoa izango Espainiako Erregistro Zibilean, adopzio gisa, eta ez du berarekin ekarriko Espainiako nazionalitatea eskuratzea, Kode Zibilaren 19. artikuluarekin bat.
4.Adopzio sinplea edo ez-osoa, atzerriko agintari eskudunak eratua, Espainiako zuzenbideak araututako adopzio bilakatu ahalko da, horretarako aurretiko eskakizunak betetzen direnean, borondatezko jurisdikzioaren espediente baten bidez. Bilakaera zehaztutako legeak arautuko du, eraketa-legearen arabera.
Dagokion espediente judiziala hasteko, ez da beharrezkoa izango erakunde publiko eskudunaren aurretiko proposamena.
Nolanahi ere, adopzio sinple edo ez-oso bat adopzio oso bilakatzeko, epaile eskudunak honako baldintzak aldi berean gertatzen diren aztertu beharko du:
a) Adopziorako behar diren baimenak emango dituzten pertsonek, erakundeek eta agintariek behar bezalako aholkularitza eta informazioa jaso izana baimenaren ondorioei buruz, adopzioaren ondorioei buruz eta, zehazki, adingabearen eta jatorrizko familiaren arteko lotura juridikoen amaierari buruz.
b) Pertsona horiek beren baimena libreki adierazi izana, aurreikusitako legezko moduan, eta baimen hori idatziz eman izana.
c) Baimenak ordainketa edo inolako konpentsazioren bidez jaso ez izana, eta baimen horiek ezeztatuak ez izatea.
d) Amaren baimena, hala behar denean, adingabea jaio ondoren eman izana.
e) Adingabearen adina eta heldutasun-maila kontuan hartuta, hark behar bezalako aholkularitza eta informazioa jaso izana, adopzioaren ondorioei eta, hala behar denean, baimenari buruz.
f) Adingabearen adina eta heldutasun-maila kontuan hartuta, hura entzuna
izatea.
g) Adopzioan adingabearen baimena lortu behar denean, aztertzea hark libreki adierazi zuela, legez aurreikusitako moduan eta formaltasunekin, eta inolako preziorik edo konpentsaziorik egon gabe.»
Hogeita bederatzi. Aldatu egiten da 31. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«31. artikulua. Nazioarteko ordena publikoa.
Kasu batean ere ez da bidezkoa izango adopzio sinpleari edo ez-osoari buruzko atzerriko erabaki baten aitorpena, baldin eta Espainiako nazioarteko ordena publikoaren aurkako ageriko ondorioak eragiten badira. Horretarako, adingabearen interes gorena hartuko da kontuan.»
Hogeita hamar. Aldatu egiten da 32. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«32. artikulua. Adingabeak babesteko beste neurri batzuk eratzeko eskumena.
Adingabeak babesteko gainerako neurrien eraketarako eskumena nazioarteko tratatu eta hitzarmenetan eta Espainiarako indarrean dauden nazioarteko gainerako arauetan ezarritako irizpideen arabera arautuko dira, zehazki, ezkontza-gaiaren eta guraso-erantzukizunaren inguruko ebazpen judizialen eskumen, aitorpen eta gauzatzeari buruzko 2003ko azaroaren 27ko Kontseiluaren 2201/2003 (EE) Araudian eta guraso-erantzukizunaren eta haurren babes-neurrien lege eskumenari, lege aplikagarriari, aitorpenari, gauzatzeari eta babes-neurriei buruzko 1996ko urriaren 19ko Hagako Hitzarmenean.»
Hogeita hamaika. Aldatu egiten da 33. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«33. artikulua. Adingabeen beste babes-neurri batzuen lege aplikagarria.
Adingabeen gainerako babes-neurriei aplikagarri zaien legea nazioarteko tratatu eta hitzarmenen eta Espainian indarrean dauden nazioarteko beste jatorrizko arau batzuen arabera zehaztuko da, zehazki, 1996ko urriaren 19ko Hagako Hitzarmenaren, umeen guraso-erantzukizunaren eta babes-neurrien inguruko gaitasunari, lege aplikagarriari, aitorpenari, gauzatzeari eta lankidetzari buruzkoaren, arabera.»
Hogeita hamabi. Aldatu egiten da 34. artikulua, eta honela geratzen da idatzita:
«34. artikulua. Agintari atzerritarrak adostutako filiazio-loturak eragiten ez dituzten adingabeen babes-erakundeei buruzko erabakiek Espainian dituzten legezko ondorioak.
1.Agintari atzerritarrak eratutako eta, eraketa-legearen arabera, filiazioloturarik zehazten ez duten adingabeen babes-erakundeak familia-harrerarekin parekatuko dira edo, hala badagokio, tutoretza batekin, Espainiako zuzenbidean araututakoak, honako baldintza hauek betez gero:
1a. Atzerriko erakundeko funtsezko ondorioak familia-harrerakoen baliokide izatea edo, bestela, tutoretza batena, Espainiako legeak aurreikusitakoak.
2.a Babes-erakundeak atzerriko agintari eskudunaren bidez adostuak izatea, izan judiziala, izan administraziokoa. Babes-neurria eratu zuen atzerriko agintaria
eskuduna dela ulertuko da baldin eta kasuak lotura arrazoiduna badu eratu duten agintarien atzerriko estatuarekin.
Aurreko erregelan ezarritakoa gorabehera, babes-erakundeak erakunde horrek eratutako agintaritza duen herrialdearekin jatorrizko, familia-aurrekarien edo antzeko beste ordena batzuen lotura arrazoidunak aurkeztu ezean, ulertuko da atzerriko agintaritzak ez zeukala nazioarteko eskumenik.
3.a Atzerriko babes-erakundearen ondorioek Espainiako ordena publikoa ez haustea, adingabearen interes gorena kontuan hartuta.
4.a Atzerriko agintaritzaren aurrean eratutako erakundea jasotzen duen dokumentuak legeztatzean edo apostillan dautzan autentikotasunaren eskakizun formalak jasotzea eta espainiera ofizialerako itzulpena. Salbuetsita daude legeztatzetik edo itzulpenetik salbuetsita dauden dokumentuak, indarreko arauak kontuan hartuta.
2.Atzerriko agintariak eratutako babes-neurriaren baliozkotasuna eragiteko Espainiako agintari publikoak eta, bereziki, Espainian aitortzeko atzerrian eratutako babes-neurriaren oharra zein Erregistro Zibiletan eskatzen den, bertako arduradunak neurri horrek Espainian duen baliozkotasuna kontrolatuko du, artikulu honen arabera.»
Laugarren artikulua. Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzea.
Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, honela geratzen da aldatuta:
Bat. 3. ordinala eransten da 76. artikuluaren 2. zenbakian, eta zenbaki horren azken paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«3.a Adingabe bera babestea gai duten administrazio-ebazpenen aurkakotza bideratzen den prozesuak direnean, 780. artikuluarekin bat etorriz izapidetuak, betiere haietako bakar batean ere ikustaldia hasi ez bada.
Nolanahi ere, merkataritza-gaian 1. eta 2. puntuen kasuetan, edo gai zibilean, 3. puntuaren kasuan, eskumenak esleituta dituen epaitegi bat baino gehiago dauden tokietan, beste demanda baten ondoren aurkeztutakoak lehenengoaz arduratzea egokitu zaion epaitegiari banatuko zaizkio.»
Bi. 525. artikuluaren 1. zenbakiaren 1. inguruabarra aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«1.a Aitatasunari, amatasunari, filiazioari, ezkontzaren deuseztasunari, banantzeari eta dibortzioari, adingabeen babesa gai duten administrazio-ebazpenen aurkakotzari, gaitasunari eta egoera zibilari eta ohorezko eskubideei buruzko prozesuetan emandako epaiak, salbu eta prozesuaren objektu nagusiarekin lotutako ondarezko betebeharrak eta harremanak arautzen dituzten erabakiak.»
Hiru. 779. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«779. artikulua. Prozeduraren lehentasunezko izaera. Eskumena.
Adingabeen babesa gai duten administrazio-ebazpenen aurkakotza bideratzen duten prozedurek lehentasunezko izaera izango dute.
Haietaz arduratzeko eskuduna izango da erakunde publikoaren egoitzako lehen auzialdiko epaitegia, eta, halakorik ezean edo Kode Zibilaren 179. eta 180. artikuluetako kasuetan, adoptatzailearen egoitzako auzitegia.»
Lau. 780. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak aldatzen dira, eta 5. zenbaki bat gehitzen zaio; honela geratzen da idatzita:
«1. Ez da beharrezkoa izango aurretiaz administrazio-bidean erreklamazioa egitea adingabeen babesa gai duten administrazio-ebazpenei auzitegi zibiletan aurrean aurka egiteko. Jakinarazten direnetik bi hilabeteko epean egin ahal izango zaie aurka.
Adingabeen babesa gai duten administrazio-ebazpenei aurka egiteko legitimatuta egongo dira, betiere ebazpen horretan interes legitimoa eta zuzena izanez gero, ebazpenak ukitutako adingabeak, gurasoak, tutoreak, harreragileak, zaintzaileak, Ministerio Fiskala eta legeak espresuki legitimazio hori aitortzen dien pertsonak. Auzi-jartzaileak izan ez arren, edozein unetan pertsonatu ahal izango dira prozeduran, jardunek atzera egin beharrik gabe.
Adingabearen Babes Juridikoari buruzko Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, adingabeek eskubidea izango dute prozesuan alderdi izateko eta entzunak izateko. Euren legezko ordezkarien bidez, betiere eurekin interes kontrajarriak ez badituzte, edo eurek ordezkatzeko defendatzaile gisa izendatzen den pertsonaren bidez egikarituko dituzte eurak ukitzen dituzten administrazio-ebazpenei lotutako uziak.
2.Adingabeen babesa gai duen administrazio-ebazpen bati aurka egiteko prozesua hasierako idazki bat aurkeztuz abiatuko da, zeinean auzi-jartzaileak laburlabur adieraziko duen uzia eta zein ebazpeni egiten dion aurka.
Idazkian, administrazio-ebazpenaren jakinarazpen-data espresuki jasoko du, eta adingabe horri buruzko prozedurarik baden adieraziko du.»
«5. Ministerio Fiskala, alderdiak edo epaile eskuduna jakitun badira adingabe bera babestea gai duten administrazio-ebazpenei aurka egiteko prozedura bat baino gehiago daudela, prozedurarik antzinakoenaz arduratzen den epaitegian meta daitezela eskatuko dute lehenengoek eta xedatuko du bigarrenak, baita ofizioz ere.
Metaketa erabakita, 84. artikuluan xedatutakoaren arabera jardungo da, baina berezitasun batekin: metatutako gainerako prozesuak seinalamenduak zehaztutako epean izapidetzea posible izanez gero, seinalatutako ikustaldia ez da atzeratuko Kontrako kasuan, jadanik ikustaldia finkatuta duena atzera dadila erabakiko du idazkari judizialak, gainerakoak egoera berean egon arte, eta beste seinalamendu bat egingo du guztientzat, lehentasunezko izaerarekin eta hurrengo hamar egunen barruan betiere
Metaketa ukatzen duen autoaren aurka berraztertze-errekurtsoa eta apelaziokoa jarri ahal izango dira, etete-ondorerik gabe. Metaketa erabakitzen duen autoaren aurka ez da errekurtsorik egongo.»
Bost. 781. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«781. artikulua. Adopzioan baiezkoa eman beharra zehazteko prozedura.
1.Adopziorako beren baiezkoa eman beharra aitortzea nahi duten guraso biologikoak egokitzen den adopzio-espedienteaz arduratzen ari den auzitegiaren aurrean agertu ahal izango dira, eta hala adierazi. Idazkari judizialak, espedientea etenda, hamabost eguneko epea emango du demanda aurkezteko; auzitegi bera izango da hartaz arduratzeko eskuduna.
2.Finkatutako epean demanda aurkezten ez bada, idazkari judizialak dekretu bat emango du, izapidea bukatutzat ematen duena eta adopzio-espedientearen etendura amaitutzat ematen duena; borondatezko jurisdikzioaren legerian ezarritakoarekin bat etorriz izapidetzen jarraituko da espedientea. Dekretuaren aurka berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke, zuzenean, auzitegiaren aurrean. Ebazpen hori irmoa denean, ez da onartuko subjektu berberen osteko beste erreklamaziorik kasuko adopziorako baiezkoa eman beharrari buruz.
3.Demanda epe barruan aurkeztuta, idazkari judizialak dekretu bat emango du, adopzio-espedientea auzitara eramatekoa dela deklaratzen duena, eta erabakiko
du aurkeztutako demanda prozedura berean izapidetzea, pieza banandu gisa, 753. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Adopziogaiaren guraso biologikoen baiezkoaren beharrari buruzko pieza bananduan emandako ebazpena irmoa denean, idazkari judizialak erabakiko du epailearen aurrean agertzeko zitazioa egin dakiela Kode Zibilaren 177. artikuluan zehaztutakoaren arabera adopzioari adostasuna edo baiezkoa eman behar dioten edo entzun egin behar zaien pertsonei, oraindik halakorik egin ez badute, eta adopzioari buruz ebatzi beharko du jarraian.
Borondatezko Jurisdikzioaren Legean halako kasuetarako ezarritako arauekin bat etorriz egingo dira zitazioak.
Prozedura amaitzen duen autoaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango da, etete-ondoreak izango dituena.
Adopzioa erabakitzen duen ebazpen irmoaren lekukotza Erregistro Zibilera igorriko da, haren inskripzioa egin dadin.»
Lehenengo xedapen gehigarria. «Erakunde publikoa» adierazpena erabiltzea.
«Erakunde publikoa» adierazpena erabiliko da legezko testuetan, lurralde-mailan eskumena duen adingabeen babeserako erakunde publikoari erreferentzia egiten diona.
Bigarren xedapen gehigarria. Adopzioaren aurreko harrerari eta harrera sinpleari eta nazioarteko adopzioko erakunde laguntzaileei buruzko erreferentziak.
Legeetan eta gainerako xedapenetan adopzioaren aurreko harrerari egiten zaizkion erreferentzia guztiak ulertu beharko da Kode Zibilaren 176. artikuluan aurreikusten den adopzioaren aurreko bizikidetzarako zaintzako ordezkaritzari egiten zaizkiola. Harrera sinpleari egiten zaizkionak ulertu beharko da Kode Zibilaren 173 bis artikuluan aurreikusten den aldi baterako familia-harrerari egiten zaizkiola, eta nazioarteko adopzioko erakunde laguntzaileei egiten zaizkienean, ulertuko da nazioarteko adopziorako erakunde egiaztatuei egiten zaizkiela.
Hirugarren xedapen gehigarria. Estaldurari, kalitateari eta irisgarritasunari buruzko irizpide komunak.
Gobernuak estaldurarekin, kalitatearekin eta irisgarritasunarekin lotutako irizpide komunak eta gutxieneko estandarrak zehaztu daitezela sustatuko du autonomiaerkidegoekin, batez ere, honako hauei buruz:
1.Honako egoera hauetan esku hartu behar duten lurralde-mailako adingabeen babeserako erakunde publiko eskuduneko ekipo profesionalen eraketa, kopurua eta titulazioa: adingabeen arriskua eta desanparoa, zaintzaren borondatezko entrega, babesneurri baten pean dauden gazteen bizitza independenterako programak, harreraeta adopzio-prozesuak.
2.Familia-harreraren prozeduren funtsezko elementuak: familien hezkuntzagaitasunen balorazioa; konpentsazio ekonomikoa, harrera espezializaturako eta arrunterako, desgaitasunen bat duten adingabeen ondoriozko beharrei arreta berezia eskainiz; familia-harrera sustatzeko eta laguntzeko neurriak; informazio-kanpainak; pertsonen eta familia harreragileen asoziazionismoaren sustapena.
3.Honako hauei buruzko adopzio-prozeduretako funtsezko elementuak: adopzio aurreko prestaketa; egokitasun-deklarazioa; «behar bereziak dituzten» adingabeen kontzeptua; nazioarteko adopziorako erakunde egiaztatuen akreditazioa; informaziokanpainak, behar bereziak dituzten adingabeen adopziora begira daudenei arreta berezia eskainiz.
4.Kalitateko eta irisgarritasuneko estandarrak, egoitza-harrerako zentroetan zerbitzumota bakoitzaren instalazioak eta zuzkidura. Hartu beharreko neurriak, haren antolaketak eta funtzionamenduak familia-antolaketako ereduak jarrai ditzan. Bikaintasun-ereduan kudeaketan sartzea.
5.Estaldurako, kalitateko eta irisgarritasuneko estandarrak, familia-topaketaren guneen instalazio eta zuzkidurak.
6.Tutoretzapekoak izan direnen arreta integrala: 18 urte betetzean beren heldutasunerako bide emateko eta beren autonomia pertsonala eta soziala sustatzeko trebetasun eta gaitasunen gaineko prestakuntza; bizirauteko behar beste diru-sarreraren bermea; ostatua; enplegurako prestakuntza, enplegu-eskaintzetan parte-hartzea errazten edo lehenesten duena, diskriminazio-neurri gisa.
Laugarren xedapen gehigarria. Erakunde publiko eskudunen erakunde pribatu laguntzaileetan jarrera-arazoak dituzten adingabeak babesteko zentro berezien araubide juridikoa.
Erakunde publiko eskudunen erakunde pribatu laguntzaileetan jarrera-arazoak dituzten adingabeak babesteko zentro bereziei, zeinetan aurreikusita dauden segurtasun-neurriak eta askatasunak edo funtsezko eskubideak murrizteko neurriak erabiltzea, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko Lege Organikoaren IV. kapituluko II. tituluan aurreikusitakoa aplikatuko zaie.
Zentro pribatu horiek administrazio-baimena eduki beharko dute, funtzionamendurako, adingabeei babesa emateko erakunde publiko eskudunak emandakoa, eta ikuskaritzaerregimena eta, hala badagokio, administrazio-zehapena bete beharko dute.
Bosgarren xedapen gehigarria. Esleipenen lurralde arteko mekanismoa.
Administrazio publikoek behar diren jarduketak gauzatuko dituzte mekanismo eraginkorra ezartzeko, zeinak aukera emango duen familia egokiei esleitzeko harreretarako edo, hala badagokio, adopzioetarako familiaren eskaintzarik ez dagoen autonomiaerkidegoetan profil zehatza duten adingabeak.
Seigarren xedapen gehigarria. Erregimen juridikoen parekatzea harrerari dagokionez.
Lege honen aurretik zeuden arau eta legeen ondoreetarako, bai eta berezko Kode Zibila duten edo hura arautzen duten lege zibilak dituzten autonomia-erkidegoei dagozkien legeen ondoreetarako ere, aldi baterako familia-harreraren egoera familia-harrera sinplearen egoerarekin parekatzen da, eta adopzio-helburuko zaintza egoera adopzio aurreko harrerarekin.
Zazpigarren xedapen gehigarria. Adingabeentzako babes-plan bereziak.
Administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan, sei urtetik beherako adingabeentzako babes-plan bereziak onetsi beharko dituzte, eta, horietan, horien familiaharrera sustatzeko neurri zehatzak jaso beharko dira.
Lehenengo xedapen iragankorra. Dagoeneko abiarazi diren prozedura judizialei aplikatu beharreko araudia.
Lege hau indarrean sartu aurretik abiarazi diren eta izapidetzen ari diren prozedura eta espediente judizialak izapidetzen jarraituko dira, prozedura eta espediente judiziala hasten den unean indarrean dagoen legeria prozesalarekin bat etorriz.
Bigarren xedapen iragankorra. Judizialki eratutako harreren etetea.
Lege hau indarrean sartu aurretik judizialki eratutako harrerak eten ahalko dira, erakunde publikoaren ebazpenaren bidez, ebazpen judizialaren beharrik gabe.
Hirugarren xedapen iragankorra. Hasitako nazioarteko adopzio-espedienteei aplikagarri zaien araudia, eta erakunde egiaztatuen akreditazioaren indarraldia.
1.Lege hau indarrean sartu aurretik abiarazi diren eta izapidetzen ari diren nazioarteko adopzio-espedienteak izapidetzen jarraituko dira, espedientea hasten den unean indarrean dagoen legeriarekin bat etorriz.
2.Lege hau indarrean sartzean egiaztatzea duten nazioarteko adopzioan bitartekaritzan jarduteko erakunde egiaztatuek indarrean mantenduko dute iraungi arte edo egiaztatze berria edo baimen berria sortu arte, lege honetan aurreikusitako baldintzetan.
Laugarren xedapen iragankorra. Zigor-aurrekarien ziurtagiria.
Sexu Delinkuenteen Erregistro Nagusia funtzionatzen hasi arte, 1/1996 Lege Organikoak, urtarrilaren 15ekoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak, Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea zati batean aldatzen duenak, 13. artikuluan aipatzen duen ziurtagiria Zigor Aurrekarien Erregistro Nagusiak emango du.
Bosgarren xedapen iragankorra. Matrikulazioeta azterketa-eskubideei buruzko onuren hedapena hezkuntza-eremuan familia ugariko tituluetara, indarrean 2015ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Familia ugariak babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 6. artikuluaren aldaketa, azken xedapenetatik bosgarrena aplikagarria izango da, hezkuntzaren eremuan Lege horren 12.2.a) artikuluan aurreikusitako matrikulazioeta azterketa-eskubideei buruzko onuretara jotzeko baino ez, 2015eko urtarrilaren 1ean indarrean zeuden familia ugarien tituluei.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Nazioarteko Adopzioari buruzko 54/2007 Legearen, abenduaren 28koaren, xedapen gehigarri bakarra indargabetzea.
Era berean, indargabeturik geratzen dira lege honetan xedatutakoaren kontra dauden arau guztiak, bai eta lege honetan xedatutakoarekin bateraezinak direnak ere.
Azken xedapenetatik lehena. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea aldatzea.
Uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzi Jurisdikzioari buruzko 29/1998 Legearen 8. artikuluko 6. zenbakia aldatuko da; aurrerantzean honela egongo da idatzita:
«6. Administrazioarekiko auzien epaitegiek ezagutuko dituzte, halaber, bizilekuetan eta titularraren baimena behar duten gainerako eraikin edo lekuetan sartzeko baimenak, administrazio publikoaren egintzak nahitaez betearazteko beharrezkoa den kasuetan; hori ez da horrela izango esparru horretan eskumena duen Erakunde Publikoak adostutako adingabeak babesteko neurriak betearazten direnean.
Era berean, administrazioarekiko auzien epaitegien ardura izango da osasun arloko agintaritzek osasun publikoarentzat premiazkotzat eta beharrezkotzat jotako neurriak baimentzea edo berrestea, baldin eta neurri horien ondorioz askatasuna edo oinarrizko beste eskubideren bat kendu edo mugatu egiten bada.
Gainera, administrazioarekiko auzien epaitegien ardura izango da Lehiaren Batzorde Nazionalak etxebizitza, lokal, lursail edo garraio-bideren bat ikuskatzea erabaki badu, horretarako baimena ematea, baldin eta dena delako lekuan sartu eta hori ikuskatzeko titularraren baimena eskatuta, titularrak uko egiten badio horri edo uko egiteko arriskua badago.»
Azken xedapenetatik bigarrena. Pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokien azaroaren 14ko 41/2002 Legea aldatzea.
Aldatu egin dira pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoko gaiei buruzko eskubide eta betebeharrak erregulatzeko azaroaren 14ko 41/2002 Legearen
9.artikuluko 3., 4. eta 5. zenbakiak eta 6. eta 7. zenbakiak gehitu dira, eta honela idatzita geratu dira:
«3. Ordezkapen-baimena ondorengo kasu hauetan onetsiko da:
a) Pazientea, hura tratatzen ari den medikuak hala baderitzo, erabakiak hartzeko gai ez denean, edo bere baldintza fisikoak edo psikikoak bere egoeraz jabetzea galarazten dionean. Pazienteak legezko ordezkaririk ez izatekotan, hari izatez edo familia direlako lotutako pertsonek emango dute baimena.
b) Pazienteak gaitasuna judizialki aldatuta duenean eta hala jasotzen denean
epaian.
c) Pazientea adingabea izanik, esku-hartzearen norainokoak ulertzeko gai ez bada ez intelektualki ez emozionalki. Kasu honetan, adostasuna adingabearen legezko ordezkariak emango du, bere iritzia entzun ondoren, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 9. artikuluan xedatutakoarekin bat.
4.Adingabe emantzipatuak edo 16 urtetik gorakoak badira eta aurreko zenbakiko b) eta c) kasuetan ez badaude, ezin da baimena eman ordezkaritzaren arabera.
Aurreko lerrokadan azaldutakoa gorabehera, adingabearen bizitzarako edo osasunerako arrisku larriko jarduketa denean, medikuaren irizpidearen arabera, baimena adingabearen legezko ordezkariak emango du, haren iritzia entzun eta kontuan hartu ondoren.
5.Saiakuntza klinikoen eta giza ugalketa lagunduko tekniken praktika adinnagusitasunari buruz izaera orokorrez ezarritakoaren eta aplikatzekoak diren xedapen berezien mende dago.
6.Baimena legezko ordezkariak edo familia-motiboengatik edo izatez lotutako pertsonek eman behar dutenean, 3. zenbakitik 5.era bitartean deskribatutako edozein kasutan, erabakia hartu beharko da betiere pazientearen bizitzarako edo osasunerako onura handiena kontuan hartuta. Interes horien aurkako erabakiak agintaritza judizialari jakinarazi beharko zaizkio, zuzenean edo Ministerio Fiskalaren bidez, dagokion ebazpena har dezan, larrialdi kasuan, baimen judiziala lortu ezin bada izan ezik; kasu horretan, osasun-arloko profesionalek behar diren neurriak hartuko dituzte pazientearen bizitza edo osasuna babesteko, betebeharra betetzeko kausek eta beharrizanak babestuta.
7.Ordezkapen bidezko baimen ematea inguruabarretara egokituko da eta erantzun beharreko premien proportziokoa izango da, betiere pazientearen mesedetan eta berorren duintasuna errespetatuz. Pazienteak, ahal duen neurrian, parte hartuko du erabakietan, osasun arloko prozesuan zehar. Pazientea pertsona desgaitua baldin bada, dagozkion sostengu-neurriak eskainiko zaizkio, formatu egokiko informazioa barne, guztientzako diseinuaren printzipioak markatutako arauak jarraituz, desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarri eta ulergarri izan daitezen eta, era horretan, baimena emateko modua izan dezaten.»
Azken xedapenetatik hirugarrena. Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina aldatzea (1/1995 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 24koa) .
Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginaren 37. artikuluaren 3. zenbakiaren f) letra aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«f) Jaio aurreko azterketak zein erditzea prestatzeko teknikak egiteko ezinbestekoa den denboraz eta, eta adopzio, harrera edo adopzio-helburuko zaintza kasuetan, lanaldiaren barruan halabeharrez egin beharreko informazioeta prestakuntza-saioetara joateko behar den denboraz; saioak egokitasunadierazpenaren aurretik egin behar diren psikologiaeta gizarte-txostenak prestatzeko dira.»
Azken xedapenetatik laugarrena. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legea aldatzea.
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 48. artikuluaren e) letra aldatu da, eta honela geratu da idatzita:
«e) Haurdun dauden funtzionarioek jaio aurreko azterketak zein erditzea prestatzeko teknikak egiteko ezinbestekoa den denboraz eta, adopzioeta harrerakasuetan, edo adopzio aurreko zaintza-kasuetan, lanaldiaren barruan halabeharrez egin beharreko informazio-saioetara joateko zein egokitasun-deklarazioaren aurreko halabeharrezko psikologiaeta gizarte-txostenak prestatzeko saioetara bertaratzeko behar den denboraz.»
Azken xedapenetatik bosgarrena. Familia ugariak babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legea aldatzea.
Bat. Familia ugariak babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 2. artikuluko 4. zenbakia aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«4. Seme-alaben kontsiderazio bera izango dute tutoretza edo familia-harrera etengabean edo legez eratutako adopzio aurrekoan dauden pertsonek. Egoera horietako batean egon diren adingabeek adinez nagusi egin eta familia-unitatean jarraitzen badute, lege honen 3. artikuluan ezarritako baldintzetan gordeko dute seme-alaben izaera.»
Bi. Familia ugariak babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen 6. artikulua aldatu egiten da, eta honela geratzen da idatzita:
«6. artikulua. Titulua berritzea, aldatzea edo galtzea.
Familia ugariaren titulua berritu edo ondoriorik gabe utzi beharko da, familia unitateko kideen kopurua edo titulua emateko betekizunak aldatzen direnean, eta horrek kategoria aldaketa edo familia ugariaren izaera galtzea dakarrenean.
Tituluak indarrean jarraituko du, nahiz eta tituluaren zati izateko baldintzak betetzen dituzten seme-alaben kopurua 2. artikuluan ezarritakoa baino txikiagoa izan, behintzat horietako batek 3. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen baditu. Hala ere, kasu horietan, tituluaren indarraldia ulertuko da bakarrik bertako zati izateko baldintzak betetzen jarraitzen duten familia-unitateko kideei dagokienez, eta ez da aplikagarria izango dagoeneko betetzen ez dituztenetan.»
Hiru. Familia ugariak babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legean xedapen gehigarria erantsiko da, eta hauxe jasoko du:
«Hamargarren xedapen gehigarria. Arauen eragina familian.
Lege-aurreproiektuekin eta araudi-proiektuekin batera joan behar duten araudieraginaren analisiari buruzko memoriek araudiak familian duen eragina jasoko dute.»
Lau. Gobernuak Gorte Nagusietara igorriko du, ahalik eta lasterren, familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen erreforma, aukera-berdintasuna eta ondasun eta zerbitzu publikoetarako sarbidea bermatzeko eta familien errenta eta aberastasuna birbanatzen laguntzeko.
Azken xedapenetatik seigarrena. Maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzako Lege Organikoaren aldaketa.
Maiatzaren 3ko 2/2006 Hezkuntzako Lege Organikoa honela aldatu da:
Bat. Aldatu egiten da 84. artikuluko 2. zenbakia. Honela idatzita gelditzen da:
«2. Nahikoa leku ez dagonenean, ikasleak onartzeko prozesuak honako lehentasun-irizpideei jarraituko die, artikulu honen 7. paragrafoan ezarritakoa eragotzi gabe: ikasleek ikastetxean bertan matrikulatutako anaia-arrebak edo bertan lan egiten duten gurasoak edo legezko tutoreak izatea, gurasoren baten edo legezko tutoreren baten bizilekua edo lanlekua hurbil egotea, familia-unitatearen per capita errenta, legez familia ugaria izatea, ikaslearen familia-harreraren egoera eta ikaslearen edo gurasoren edo anaia-arrebaren baten desgaitasuna. Nolanahi ere, irizpide horietako ezein ez da baztertzailea izango.
Hala ere, hezkuntza-administrazioak aitortutako curriculum-espezializazio bat aitortuta duten edo ikastetxeen kalitatea sustatzeko ekintza batean parte hartzen duten ikastetxeek (122 bis artikuluan deskribatutako ekintza batean, esan nahi da) derrigorrezko irakaskuntzaren ondokoetan onartzeko eskaerei esleitutako puntuazioaren ehuneko 20 gehienez ikaslearen errendimendu akademikoaren irizpiderako gorde ahal izango dute. Beharrezkoa bada, murriztu ere murriztu ahal izango da ehuneko hori, sistemaren zuzentasunaren eta kohesioaren irizpideak haustea saihesteko.»
Bi. Aldatu egiten da 87. artikuluko 2. zenbakia. Honela idatzita gelditzen da:
«2. Hezkuntza-laguntzarako premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko eta haien hezkuntzarako eskubidea bermatzeko, hezkuntza-administrazioek ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen plazen zati bat gorde beharko diete ikasle horiei, aurretiko izen-ematea eta matrikula egiteko aldia amaitu arte.
Era berean, hezkuntza-administrazioek baimena eman ahalko dute eskolatzeeremu bereko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasgelako ikasleen gehieneko kopurua ehuneko hamarrera arte handitzeko, hartara eskolan berandu sartzen diren ikasleak berehala eskolatzeko premiei erantzuteko nahiz gurasoetako edo legezko tutoreetako baten mugikortasun behartua dela-eta edo ikaslean familia-harreraren neurri bat hasi delako ezohiko eskolatze-aldian familiaunitatea lekualdatu beharrak eragindako premiei erantzuteko.»
Azken xedapenetatik zazpigarrena. 8/2013 Lege Organikoa, abenduaren 9koa, Hezkuntza Kalitatea hobetzekoa, aldatzea.
Bat. 8/2013 Lege Organikoaren, abenduaren 9koaren, Hezkuntza Kalitatea hobetzekoaren, artikulu bakarraren hirurogeigarren zenbakia aldatu egin da, eta, beraz, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 84. artikuluko 2. zenbakiko lehen lerrokada aldatu eta honela idatzita geratu da:
«Nahikoa leku ez dagonenean, ikasleak onartzeko prozesuak honako lehentasun-irizpideei jarraituko die, artikulu honen 7. paragrafoan ezarritakoa
eragotzi gabe: ikasleek ikastetxean bertan matrikulatutako anaia-arrebak edo bertan lan egiten duten gurasoak edo legezko tutoreak izatea, gurasoren baten edo legezko tutoreren baten bizilekua edo lanlekua hurbil egotea, familia-unitatearen per capita errenta, legez familia ugaria izatea, ikaslearen familia-harreraren egoera eta ikaslearen edo gurasoren edo anaia-arrebaren baten desgaitasuna. Nolanahi ere, irizpide horietako ezein ez da baztertzailea izango.»
Bi. 8/2013 Lege Organikoaren, abenduaren 9koaren, Hezkuntza Kalitatea hobetzekoaren, artikulu bakarraren hirurogeigarren zenbakia aldatu egin da, eta, beraz, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 87. artikuluko 2. zenbakia aldatu eta honela idatzita geratu da:
«Era berean, hezkuntza-administrazioek baimena eman ahalko dute eskolatzeeremu bereko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasgelako ikasleen gehieneko kopurua ehuneko hamarrera arte handitzeko, gurasoetako edo legezko tutoreetako baten mugikortasun behartua dela-eta edo ikaslean familiaharreraren neurri bat hasi delako ezohiko eskolatze-aldian familia-unitatea lekualdatu beharrak eragindako premiei erantzuteko.»
Azken xedapenetatik zortzigarrena. 43/2006 Legea, abenduaren 29koa, Hazkundea eta Enplegua Hobetzekoa, aldatzea.
Hazkundea eta Enplegua Hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen 2. artikuluari
4 ter zenbakia gehitu zaio, eta honela dio:
«4 ter. Gizakien salerosketen biktimak mugarik gabe kontratatzen dituzten enplegatzaileek (horiek urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzkoaren, 59 bis artikuluan ezarritakoaren arabera identifikatuak) , baldin eta, hala badagokio, biktima horiek bizilekueta lan-baimena salbuespenezko kasuetan lortu badute, langabezian egon edo ez, Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotan hileko 125 euroko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute (urteko 1500 euro) , bi urtez, kontrataturiko langile bakoitzeko, edota eguneko baliokidea jasotzekoa.
Pertsona horiekin aldi baterako kontratuak eginez gero, enplegatzaileek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa-kuotan hileko 50 euroko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute (urteko 600 euro) , kontratua indarrean den bitartean, kontrataturiko langile bakoitzeko.»
Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea aldatu da.
8.zenbaki berria eransten zaio Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasunegoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen
14. artikuluari. Hona nola geratzen den idatzita:
«8. Lege honen arabera ezarritako prestazio ekonomikoak enbargaezinak dira, Prozedura Zibilaren Legearen 608. artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik.»
Azken xedapenetatik hamargarrena. Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina aldatzea.
Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina honela gelditzen da aldatuta:
Bat. 179 ter artikulu berri bat eransten da, honako idazketa honekin:
«179 ter artikulua. Heriotzaren eta bizirik irautearen prestazioen onuradun izateko ezintasuna.
1.1/2004 Lege Organikoan, abenduaren 28koan, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoan, lehen xedapen gehigarrian ezartzen dena gorabehera, ezingo du izan egokitu dakizkiokeen heriotzaren eta bizirik irautearen prestazioen onuradun-izaera epai irmo bidez giza hilketaren dolozko delituagatik kondenatua dena, edozein modutan ere, biktima prestazioaren subjektu eragilea denean.
2.Erakunde kudeatzaileak berez eta edozein unetan berrikusi ahalko du aipatutako kasuan epai irmoaren bidez kondenatu den heriotzaren eta bizirik irautearen prestazio baten eskubidea aitortu duen edozein ebazpen, hark bueltatu beharko dituela, hala badagokio, kontzeptu horregatik jasotako kopuruak.
Aurreko lerrokadak aipatzen duen ofiziozko berrikuspenerako eskumenak ez du eperik izango, nahiz eta jasotako prestazioen zenbatekoa bueltatzeko betebeharra
45.3artikuluan aurreikusitako epean preskribatuko da. Nolanahi ere, betebehar horren preskripzioa etengo da subjektu ikertua giza hilketaren dolozko delituaren arduradun delako arrazoizko zantzuak antzematen direnean emandako ebazpen judizialean, bai eta zigor-prozesuaren eta errekurtsoen izapidetzearen bidez ere.
Artikulu honek aipatzen duen prestazioaren aitorpena berrikusteko prozedura hasteko akordioan erabakiko da, aurretik egin ezean, hura jasotzeari uzteko kautelaneurri gisa, harik eta prozedura horri amaiera ematen dion ebazpen irmoa eman arte.»
Bi. 179 quater artikulu berria gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«179 quater artikulua. Heriotzaren eta bizirik irautearen prestazioak ordaintzeari uzteko kautela-neurria, zenbait kasutan.
1.Erakunde kudeatzaileak kautelaz etengo du aitortutako heriotzaren eta bizirik irautearen prestazioen ordainketa, baldin eta ebazpen judiziala eman eta horretatik antzematen bada subjektu ikertua giza hilketaren dolozko delituaren arduradun delako arrazoizko zantzuak daudela, biktima prestazioaren subjektu eragilea bada, ondorioak izanik egoera horren berri ematen den egunaren hurrengo hileko lehenengo egunean.
Erakunde kudeatzaileak, heriotzaren eta bizirik irautearen prestazioa aitortzeko prozeduraren izapidearen aurretik edo ondoren, jakiten duenean eskatzailearen aurka aipatutako delitua gauzatzeagatik kriminalitatearen arrazoizko zantzuak dakartzan ebazpen judiziala eman dela, hura aitortuko du, horretarako gainerako eskakizun guztiak betetzen badira, eta kautelaz ordaintzeari etengo zaio, ondorioko ekonomikoak eduki behar izan dituen egunetik aurrera.
Aurreko bi lerrokadetan aipatutako kasuetan, kautelazko etetea mantendu egingo da, harik eta epai irmoa eman arte edo beste ebazpen irmo bat, zigorprozedurari amaiera ematen diona, edo ebatzi arte onuradunaren erruduntasunik eza.
Prestazioaren onuraduna azkenean aipatutako delitua egiteagatik epai irmoaren bidez kondenatua bada, aitorpena berrikusiko da eta, hala badagokio, jasotako prestazioak bueltatuko dira, 179 ter artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Onuradunaren erruduntasunik eza adierazten duen absoluzio-epaia edo ebazpen judizial irmoa ematen denean, etendako prestazioaren ordainketa birgaituko da, etetea erabaki ezean egingo zatekeen bezala, hala badagokio, 3. zenbakian ezarritakoaren arabera elikagaien betebeharragatik ordaindutako kopuruak deskontatuta.
2.Hala ere, lehen auzibidean absoluzio-epaia emanez gero eta haren aurka errekurtsoa aurkeztuz gero, kautelazko etetea errekurtsoa epai irmo bidez ebatzi arte altxatuko da. Kasu honetan, errekurtso horretako epai irmoa ere absoluziozkoa bada, onuradunari ordainduko zaizkio kautelazko etetea erabaki zenetik hura altxatu arte jasotzeari utzitako prestazioak, hirugarrenei, hala badagokio, 3. zenbakian
ezarritakoaren arabera elikagaien betebeharragatik ordaindutako kopuruak deskontatuta. Ordea, errekurtsoan emandako epai irmoa kondenatzailea bada, prestazioaren aitorpena berrikusiko da, bai eta kondenatuak jasotako prestazioen itzulerak ere, artikulu honen 1. zenbakian aipatutakoaren arabera, etetea indarrean zegoen aldiari dagozkionak barne.
3.Alarguntasun-pentsioa etenda dagoen bitartean, artikulu honetan aurreikusitakoarekin bat adostutakoa, eraginkor egin ahalko dira haren kargura, pentsio horren onuradunari kontzeptu horregatik egokitu zaion zenbatekoraino, delituaren biktimak eragindako zurztasun-pentsioaren titularren aldeko edo senideen aldeko elikagaien betebeharrak, baldin eta titular horiek 179 quinquies artikuluak aipatzen dituen gorakaden onuradun izan behar badute, azkenean kondena-epai irmoa ematen bada. Zurztasun-pentsiodun bakoitzak edo senideen alde elikagaiengatik jasotzeko zenbateakoak ezingo du une bakoitzean gorakada horregatik legokion zenbatekoa gainditu.»
Hiru. 179 quinquies artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«179 quinquies artikulua. Zurztasunaren eta senideen aldeko pentsioen gorakada, kasu zehatz batzuetan.
1.179 ter artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, epai irmoaren bidez giza hilketa bategatik dolozko delitua egiteagatik, edozein modutan, kondenatu denak alarguntasun-pentsioaren onuradun-izaera eskuratu ezin badu edo hura galdu badu, delituaren biktimak eragindako zurztasun-pentsioaren titular diren seme-alabek eskubidea izango dute erregelamendu bidez erabateko zurztasun-kasuetarako aurreikusitako areagotzerako.
Senideen aldeko pentsioaren titularrak, kasu horietan, erregelamendu bidez aurreikusitako gorakadaren onuradun izan ahalko dira, betiere biktimak eragindako heriotzaren eta bizirik irautearen pentsioagatiko eskubidea duen beste pertsonarik ez badago.
2.Aipatutako areagotzearen ondorio ekonomikoek atzera egingo dute zurztasun edo senideen aldeko pentsioaren hasierako aitorpen-ondorioen datara, baldin eta aurretik alarguntasun-pentsioa aitortu ez bazaio epai irmoaren bidez kondenatua izan denari. Bestela, ondorio ekonomiko horiek alarguntasun-pentsioa ordaintzeari utzi zaion datatik aurrera hasiko dira, erakunde kudeatzaileak aitorpena berrikusi izanaren ondorioz, 179 ter artikuluan aurreikusitakoari jarraiki edo, hala badagokio, 179 quater artikuluan aurreikusitako kautelazko etetearen datatik aurrera.
Nolanahi ere, zurztasun edo senideen aldeko pentsioaren gorakadaren ordainketa, kondenatuak alarguntasun-pentsioa jaso duen aldietan, hark ordainketa eraginkor egiten duenean baino ezingo da gauzatu, eta erakunde kudeatzailea, ordainketa bueltatzen ez bada, ez da izango zurztasun edo senideen aldeko pentsiodunari aipatutako gorakada ordaintzeko ordezko erantzukizun eta solidarioa, eta ez du aurrerapenerako beharrik izango.
Zurztasun edo senideen aldeko pentsioaren gorakadaren ondorioz dagozkion kopuruetatik, hala badagokio, onuradunak elikagaiengatik etendako alarguntasunpentsioaren kargura jasotako zenbatekoa deskontatuko da, 179 quater artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.»
Lau. 179 sexies artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«179 sexies artikulua. Zurztasun-pentsioen ordainketa, kasu batzuetan.
179 ter artikuluan aipatutako baldintzetan giza hilketagatiko dolozko delituagatik, modua edozein dela ere, epai irmoa jaso duen kondenatuaren seme-alabak, adinez txikiak edo judizialki aldatutako gaitasuna duten pertsonak izanik, biktimak eragindako zurztasun-pentsioaren onuradun badira, pentsio hori ezingo zaio ordaindu kondenatutako pertsonari.
Nolanahi ere, erakunde kudeatzaileak Ministerio Fiskalari jakinarazi ahalko dio zurztasun-pentsioa badagoela, bai eta gurasoa giza hilketagatiko dolozko delitu baten arduraduna delako arrazoizko zantzuak erakusten dituen ebazpen judiziala ere, Kode Zibilaren 158. artikuluan xedatutakoa betetzeko, hala badagokio, neurri egokiak hartzeko, pertsona fisikoarekin edo adingabearen edo judizialki aldatutako gaitasuna duen pertsonaren tutoretza-erakundearekin lotuta, zeini zurztasunpentsioa ordaindu behar zaien. Neurri horiek hartuta, egoera prozesal hori dela eta, erakunde kudeatzaileak, hala dagokionean, Ministerio Fiskalari jakinaraziko dio prozesuari amaiera emateko ebazpena eta adosten den ebazpen judizialaren irmotasuna ala irmotasunik eza.»
Bost. Honela gelditu da idatzita zortzigarren xedapen gehigarriaren 1. zenbakia:
«1. Gizarte Segurantzaren sistema osatzen duten araubide guztiei aplikatuko zaie honako artikulu hauetan ezarritakoa: 137. artikuluan, 2 eta 3 zenbakiak; 138; 140, 1, 2 eta 3 zenbakiak; 143; 161, 1, 2 eta 3 zenbakiak; 161 bis, 1 eta 2 B) zenbakiak; 162, 1.1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakiak; 163; 165; 174; 174 bis; 175; 176, 4 zenbakia; 177, 1 zenbakia, bigarren lerrokada; 179, 179 ter, 179 quáter, 179 quinquies eta 179 sexies. Era berean, aplikatzekoak izango dira II. tituluko IX. kapituluan jasotzen diren familia-prestazioei buruzko arauak; zazpigarren bis, berrogeita hirugarren eta berrogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriak eta bosgarren (1 zenbakia) , bosgarren bis, seigarren bis eta hamaseigarren xedapen iragankorrak.
Aurreko lerrokadan adierazitakoa gorabehera, 138. artikuluko 2. zenbakiko azken lerrokadan eta 5. zenbakian aurreikusitakoa aplikatzetik salbuetsiko dira araubide bereziak.»
Azken xedapenetatik hamaikagarrena. bategina, apirilaren 30eko 670/1987 onetsitakoa, aldatzea.
Estatuko Klase Pasiboen Legearen testu Legegintzako Errege Dekretuaren bidez
Estatuko Klase Pasiboen Legearen Testu Bategina, apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, honela gelditu da idatzita:
Bat. 15. artikuluari 3. zenbakia gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:
«15.3. artikulua. 1 zenbakian xedatu dena gorabehera, administrazioak onuradunari egindako kondenagatik senideen aldeko prestazio baten eskubidea aitortzeko egintzak berrikusi ahalko ditu, epai irmoz emandakoa, giza hilketaren dolozko delitua egiteagatik, modua edozein dela ere, biktima prestazioaren subjektu eragilea denean, zeina edozein unetan egin ahalko den; halaber, kontzeptu horregatik jaso dituen kopuruen erreklamazioa ere berrikusi ahalko du.»
Bi. 37 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«37 bis artikulua. senideen aldeko prestazioen onuradun izateko ezintasuna.
1/2004 Lege Organikoan, abenduaren 28koan, Genero-indarkeriaren aurka osoosoko babesa emateko neurriei buruzkoan, lehen xedapen gehigarrian ezartzen dena gorabehera, ezingo du izan egokitu dakizkiokeen senideen aldeko prestazioen onuradun-izaera epai irmo bidez giza hilketaren dolozko delituagatik kondenatua dena, edozein modutan ere, biktima prestazioaren subjektu eragilea denean.
Administrazioak berez eta edozein unetan berrikusi ahalko du aipatutako kasuan epai irmoaren bidez kondenatu den senideen aldeko prestazio baten eskubidea aitortu duen edozein egintza edo akordio, hark bueltatu beharko dituela, hala badagokio, kontzeptu horregatik jasotako kopuruak.
Artikulu honek aipatzen duen prestazioaren aitorpena berrikusteko prozedura hasteko akordioan erabakiko da, aurretik egin ezean, hura jasotzeari uzteko kautelaneurri gisa, harik eta prozedura horri amaiera ematen dion ebazpena eman arte.»
Hiru. 37 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«37 ter artikulua. senideen aldeko prestazioak ordaintzeari uzteko kautela-neurria, zenbait kasutan.
1.Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiak kautelaz etengo du aitortutako senideen alde aitortutako prestazioen ordainketa, baldin eta onuradunaren alde ebazpen judiziala eman eta horretatik antzematen bada giza hilketaren dolozko delituagatik kriminalitateko arrazoizko zantzuak daudela, biktima prestazioaren subjektu eragilea bada, ondorioak izanik egoera horren berri ematen den egunaren hurrengo hileko lehenengo egunean.
Aipatutako kasuetan, kautelazko etetea mantendu egingo da, harik eta epai irmoa eman arte edo beste ebazpen irmo bat, zigor-prozedurari amaiera ematen diona, edo ebatzi arte onuradunaren erruduntasunik eza.
Prestazioaren onuraduna azkenean aipatutako delitua egiteagatik epai irmoaren bidez kondenatua bada, aitorpena berrikusiko da eta, hala badagokio, jasotako prestazioak bueltatuko dira, 37 bis artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Kasu horretan, Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiak edo Defentsa Ministerioaren Langileen Zuzendaritza Nagusiak, dagozkien eskumenen esparruan, pentsioen zenbatekoa ezarriko dute, egonez gero, pertsona kondenatua ez balego bezala.
Epai edo ebazpen judizial irmoaren bidez, prozesua aipatutako kondena barik amaitzen bada edo onuradunaren erruduntasunik eza ebazten bada, etendako prestazioaren ordainketa birgaituko da, etendura erabaki ezean izango zituzkeen ondorioekin.
2.Hala ere, lehen auzibidean absoluzio-epaia emanez gero eta haren aurka errekurtsoa aurkeztuz gero, kautelazko etetea errekurtsoa epai irmo bidez ebatzi arte altxatuko da. Kasu honetan, errekurtso horretan emandako epai irmoa ere absoluzio-epaia izanez gero, onuradunari ordainduko zaizkio kautelazko etetea erabaki zenetik hura altxatu arte jasotzeari utzitakoak. Ordea, errekurtsoan emandako epai irmoa kondenatzailea bada, prestazioaren aitorpena berrikusiko da, bai eta kondenatuak jasotako prestazioen itzulerak ere, artikulu honen 1. zenbakian aipatutakoaren arabera, etetea indarrean zegoen aldiari dagozkionak barne.
3.Artikulu honetan aurreikusitakoarekin bat adostutako prestazioaren ordainketa eten bitartean, Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiak edo Defentsa Ministerioaren Langileen Zuzendaritza Nagusiak, dagozkien eskumenen esparruan, pentsioen zenbatekoa ezarriko dute, egonez gero, 1. zenbakian aipatzen den epaiaren helburu izan den pertsona ez balego bezala. Zenbateko hori behin-behinekoa izango da, harik eta zigor-prozesuari amaiera emango dion epai irmoa eman arte.
Kausa edo absoluzio-epai irmoa artxibatuz gero, kautelaz etendako prestazioak ordainduko dira. Hala ere, aurreko lerrokadan ezarritakoaren arabera kalkulatutako pentsioaren onuradunak ez du kopururik bueltatu behar izango.»
Lau. 37 quater artikulu berria gehitu da, eta honela idatzita geratu da:
37 quater artikulua. Senideen aldeko pentsioak ordaintzea, zenbait kasutan.
«Onuradun adingabeak edo judizialki ezinduak egonez gero, baldin eta horien guraso-ahala edo tutoretza kriminalitateko arrazoizko zantzuak erakusten dituen ebazpen judiziala edo giza hilketaren dolozko delituagatik, edozein modutakoa dela ere, kondena-epai irmoa jaso duen pertsona batek badu esleituta, pentsioa ezingo zaio ordaindu pertsona horri.
Nolanahi ere, Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiak Ministerio Fiskalari jakinarazi ahalko dio pentsioa badagoela, bai eta edozein ebazpen judizial ere, baldin eta horietatik ondorioztatzen badira guraso-ahala edo tutoretza duen pertsona bat giza hilketagatiko dolozko delitu baten arduraduna delako arrazoizko zantzuak, hala badagokio, neurri egokiak hartzeko, pertsona fisikoarekin edo adingabearen edo judizialki aldatutako gaitasuna duen pertsonaren tutoretza-erakundearekin lotuta, zeini pentsioa ordaindu behar zaien. Neurri horiek hartuta, egoera prozesal hori dela eta, administrazioak, hala dagokionean, Ministerio Fiskalari jakinaraziko dio prozesuari amaiera emateko ebazpena eta adosten den ebazpen judizialaren irmotasuna ala irmotasunik eza.»
Bost. Hamaikagarren xedapen gehigarria honela geratzen da idatzita:
«Hamaikagarren xedapen gehigarria. Senideen aldeko prestazioak.
Testu honen 38. artikuluan eta hamabigarren xedapen gehigarrian eta 41. artikuluan jaso den arauketa, aipatutako azken artikuluko 1. zenbakiko bigarren lerrokadan ezarritakoa salbu, aplikatzekoa izango da, hurrenez hurren, 1984ko abenduaren 31n indarrean zegoen legeriaren babesean dauden Estatuko Klase Pasiboen alarguntasuneta zurztasun-pentsioen kasuetan, bai eta gerraren legeria bereziaren aplikazioaren pean daudenen kasuetan ere. Betiere, kasu batean eta bestean, eta zurztasuna izanik, zurztasun-pentsioaren onuradunaren izaera zehazten duten adin-muga hogeita bat edo hortik beherakoa bada.
Era berean, 37 bis eta 37 ter artikuluetan ezarritakoa Estatuko Klase Pasiboen pentsio guztiei aplikatuko zaie, horien legeria arautzailea edozein dela ere, bai eta gerraren legeria bereziaren babesean eragindako pentsioei ere.»
Azken xedapenetatik hamabigarrena. Prozedura Kriminalaren Legearen aldaketa.
Xedapen gehigarri berria gehitu zaio Prozedura Kriminalaren Legeari; Legea 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretuak onetsi zuen. Idazketa hau eman zaio:
«Bosgarren xedapen gehigarria. Jarduketen berri ematea Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari, Itsasoko Gizarte Institutuari, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioko Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiari eta Defentsa Ministerioko Langileen Zuzendaritza Nagusiari.
Epaitegi eta auzitegietako idazkari judizialek Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari, Itsasoko Gizarte Institutuari eta Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioko Langileen Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiari emango diete, edozein motatakoa dela ere giza hilketagatiko dolozko delituagatiko kriminalitatearen arrazoizko zantzuak erakusten dituen edozein ebazpen judizialen berri, baldin eta biktima ikertuaren arbaso, ondorengo, neba edo arreba, ezkontide edo ezkontide ohi bada, edo hari lotuta badago edo egon bada ezkontzaren antzeko afekzio-harreman baten bidez. Era berean, erakunde ofizial horiei zigor-prozedurei amaiera ematen dieten ebazpen judizial irmoen berri emango diete. Jakinarazpen horiek egingo dira Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 179 ter, 179 quater, 179 quinquies eta 179 sexies artikuluetan (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa) eta Estatuko Klase Pasiboen Legearen Testu Bateginaren 37 bis eta 37 ter artikuluetan (apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa) ezarritakoa betetzeko.»
Azken xedapenetatik hamahirugarrena. Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legea aldatzea (36/2011 Legea, urriaren 10ekoa) .
Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 146.2. artikulua honela idatzita geldituko da:
«2. Honako hauek aurreko lerrokadan xedatutakotik kanpo geratuko dira:
a) Akats materialen edo izatezkoen eta aritmetikoen zuzenketa, bai eta onuradunaren deklarazioetan dauden hutsune edo zehaztugabetasunen egiaztapenetan oinarritutako berrikusketak eta motibo horrengatik, hala badagokio, desegoki jaso diren kopuruen erreklamazioa.
b) Langabeziagatik eta langile autonomoen jarduera eteteagatik babes-arloko egintzen berrikusketa, betiere gehienez urtebeteko epearen barruan egiten badira, aurkatu ez den administrazio-ebazpenetik edo organo kudeatzailearenetik aurrera; hala ere, 147. artikuluan ezarritakoa bete beharko da.
c) Onuradunari egindako kondenagatik heriotzaren eta biziraupenaren prestazio baten eskubidea aitortzeko egintzen berrikusketa, epai irmoz emandakoa, giza hilketaren dolozko delitua egiteagatik, modua edozein dela ere, biktima prestazioaren subjektu eragilea denean, zeina edozein unetan egin ahalko den, bai eta kontzeptu horregatik jaso dituen kopuruen erreklamazioa ere.»
Azken xedapenetatik hamalaugarrena. Eraginkortasuna legezko aldaketak aplikatzean.
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean, Estatuko Klase Pasiboen Legean, Prozedura Kriminalaren Legean eta Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legean lege honen azken xedapenetatik hamargarrenetik hamahirugarrenera bitarteko xedapenen bidez sartutako aldaketak aplikatzekoak izango zaizkie Gizarte Segurantzako sistemaren eta Estatuko Klase Pasiboen Araubide bereziaren prestazioen egitate eragileei, azken hori indarrean sartu zenetik aurrera gertatu badira, betiere delitu-egitateak, era berean, data horretatik aurrerakoak badira.
Azken xedapenetatik hamabosgarrena. Eskumen-tituluak.
Lege hau Estatuak legeria zibilaren esparruan duen eskumenaren babespean eman da, Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluko 8. puntuan ezarritakoari jarraiki, baina autonomia-erkidegoek zuzenbide zibil, foru-zuzenbide edo zuzenbide bereziak –halakorik dagoen lekuetan– gorde, aldatu eta garatzeko eskumenak dituztela kontuan hartuta.
Laugarren artikulua, lehen xedapen iragankorra eta azken xedapenetatik lehena Konstituzioaren 149.1.6. artikuluaren babespean eman da; hark legeria prozesala emateko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.
Azken xedapenetatik bigarrenak oinarrizko legediaren izaera du, Konstituzioaren 149.1.1 eta 16. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.
Azken xedapenetatik hirugarrena Konstituzioaren 149.1.7. artikuluaren babespean eman da; hark lan-legeria emateko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.
Azken xedapenetatik laugarrena Konstituzioaren 149.1.18. artikuluaren babespean eman da; hark funtzionarioen estatutu-araubidearen oinarriak eratzen ditu. Hala ere, autonomia-erkidegoek eskumen esklusiboa dute administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen estatutu-araubidearen gainean eta autonomia-erkidegoen beren administrazioeta funtzionariotza-antolaketaren ondoriozko espezialitateetan.
Azken xedapenetatik bosgarrena Espainiako Konstituzioko 149.1.1 eta 149.1.17. artikuluen babesean ematen da.
Azken xedapenetatik hamaseigarrena. Ceuta eta Melilla hirien araudi-garapena.
Abenduaren 27ko 27/2013 Legearen, Toki-administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzkoaren, laugarren xedapen gehigarriaren hirugarren zenbakian ezarritakoarekin bat etorriz, Ceuta eta Melilla hiriek, erregelamendu bidez duten ahalaz baliatuta, lege honen edukia garatu ahalko dute, bertan jasotako irizpide eta inguruabarrekin bat, haren baldintzetara egokitzeko, araudi-ahalmena garatzeko eta haren irismenaren barruan.
Azken xedapenetatik hamazazpigarrena. Sexu-delinkuenteen erregistro nagusia sortzea.
Gobernuak, Justizia Ministerioak proposatuta, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta Datuak Babesteko Agentzia entzun ondoren, Lege hau argitaratzen denetik sei hilabeteko epean, Zigortuen Erregistro Nagusian eta Adingabeen Zigor Erantzukizuneko Epaien Erregistro Nagusian sexu-delinkuenteen Erregistro Nagusiaren antolaketari buruzko erregelamenduzko xedapen egokiak emango ditu, eta Justizia Administrazioari laguntza emateko erregistroen sisteman sartuko da. Halaber, oinarriak inskribatzeko eta ezeztatzeko araubidea eta bertan jasotako informaziorako sarbidea emango du, betiere konfidentzialtasuna bermatuta. Behintzat, sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituengatik kondenatuta dauden pertsonen identitateari eta profil genetikoari (DNA) buruzko datuekin osatuko da; delitu horien barruan sartzen dira sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen usteltzea. Estatuaren Administrazio Orokorrak lankidetzan jardungo du Europar Batasuneko estatu kideetako agintari eskudunekin, eremu horretako informazio-trukea errazteko.
Azken xedapenetatik hemezortzigarrena. Erregelamendu bidezko aldaketa eta garapenak.
Gobernuak beharrezkoak diren erregelamendu bidezko aldaketa eta garapenak egingo ditu lege hau aplikatzeko.
Azken xedapenetatik hemeretzigarrena. Europar Batasuneko arauak txertatzea.
Lege honetan, Espainiako Zuzenbidean Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko abenduaren 13ko 2011/93/EB Zuzentarauaren 10. eta 15. artikuluak sartzeko arauak jasotzen dira. Zuzentarau hori adingabeen sexu-abusuen, sexu-esplotazioaren eta haur-pornografiaren aurka borrokatzeari buruzkoa da, eta Kontseiluaren 2004/68/JAI Esparru Erabakia ordezten du.
Azken xedapenetatik hogeigarrena. Gastua ez handitzea.
Arau honetan jasotako neurriek ezingo dute gastu publikoaren, langile-horniduren, -ordainsarien eta bestelako langile-gastuen gehikuntzarik ekarri.
Azken xedapenetatik hogeita batgarrena. Indarrean jartzea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogei egunera jarriko da indarrean.
Horrenbestez,
Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2015eko uztailaren 28an.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|