Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Eskubide errealak eta betebeharrak

Segregazioa eta obra berrirari buruzko adierazpena

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, * araubidepean ezkonduak, *(e)ko biztanleak, * (e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Beren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Aipatu nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut.

Euren buruen izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE, eta badute, nire aburuz, behar den adinako lege-gaitasuna, SEGREGAZIOARI ETA OBRA BERRIAREN ADIERAZPENARI buruzko eskritura hau egilesteko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, gero aipatuko den tituluaren ondorioz eta * izaerarekin, honako finka honen gaineko jabetza osoa dutela:

*

TITULUA.- *.

ERREGISTROKO ERREFERENTZIA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Ez du zamarik ez errentamendurik, eurek hala adierazita.

ERREGISTROKO INFORMAZIOA.- Notario Erregelamenduaren 175. artikuluak aipatzen duen erregistro-informazioari dagokionez, agerrarazten dut ezintasun teknikoak izan direla finkaren titulartasuna eta kargen egoera bide telematikoetatik egiaztatzeko, eta, ondorenez, informazio-ohar soila eskatu diodala, telefax bidez, *(e)ko *aren *(e)an, *(e)ko jabetza-erregistroari; eskaera-zenbakia * izan da. Bide berbera erabiliz, Jabetza Erregistroak ohar hori bidali du, Hipoteka Erregelamenduaren 354.a).4. artikuluak adierazitako epean.Ohar soil horretan jasotako datuen eta eskritura honetan ezarritakoen artean, ez da desadostasunik atzeman* (edo honako desadostasun hauek atzeman dira*). Dena den, ohartarazten dut desadostasuna izan daitekeela Erregistroko informazioaren eta Erregistroko liburuen artean, ezin izan baitira horiek bide telematikoetatik kontsultatu egilespen-unean.Telefax horren fotokopia eskritura honen matrizeari eransten diot, beronen osagai gisa.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

II.- SEGREGAZIOA.-

*(e)ko Udalak *(e)ko *aren *(e)an emandako lizentziaren ondorioz eta *(e)ko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailak *(e)ko *aren *(e)an emandako lizentziaren ondorioz, bi-biak eskritura honi eransten zaizkiola, * jauna/andrea eta * jauna/andrea baimenduta daudela, aurreko atalean deskribatutako finka horretatik hurrengoa segregatzeko, aurrerantzean finka bereiz eta independentea izan dadin:

*

SEGREGATUTAKO FINKAREN BALIOA.- Segregatutako finkaren balioa *(e)koa da.

III.- JATORRIZKO FINKAREN GAINERAKOA.- Egindako segregazioaren ondorioz, jatorrizko finkaren gainerakoak honako deskripzio, luze-zabal eta muga hauek ditu:

*

IV.- OBRA BERRIAREN ADIERAZPENA.

Eskritura honen aurreko atalean jatorrizko finkaren gainerakoa deskribatu dela kontuan hartuta, agertzaileek, lur horren zati batean, euren materialak erabilita eta horren ondorioz zorrik ez dutela, hurrengoa eraiki dutela, eta, egintza honetan bertan, obra berriaren adierazpena egiten dutela:

FAMILIA BAKARREKO ETXEBIZITZA *

Eraikina zein lurretan egon eta lur horrekin ditu muga guztiak.Eraikina orubeari lotuta geratzen da eta finkak izaera zatiezina bereganatzen du, Lurzoruari buruzko Lege indarrekoaren 95. artikuluaren ondorioetarako.

BALIOA.- Obraren balioa *(e)koa da.

V.- Eta, aurreko guztia azaldu eta gero,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, hemen agertzaile direnek, segregazio-eragiketa formalizatzen dute, eskritura honetan deskribatu baldintza horietan, eta jabetza-erregistratzaile eskudunari eskatzen diote haren ardurapeko liburuetan eragiketa hori inskribatzea.

BIGARRENA.- Era berean, *jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, hemen agertzaile direnek, obra berriaren adierazpena egiten dute, eskritura honen azalpen-zatiko IV. atalean deskribatutako moduan eta azalpen-zati horretako III. atalean deskribatutako finkaren gainean, hori jatorrizko finkaren gainerakoa dela; eta jabetza-erregistratzaile eskudunari eskatzen diote haren ardurapeko liburuetan obra berri hori inskribatzea.

Agertzaileek erakusten didate * eraikuntza egiteko obra-baimena; baimen hori *(e)ko Udalak eman du, *(e)ko *aren *(e)an. Erakusten didate, orobat, obraren amaierari buruzko ziurtagiria. Bi horien lekukotza matrize honi eransten diot.

*Abenduaren 30eko 53/2002 Legearen 105. artikuluan ezarritakoari dagokionez, horrek Eraikigintzaren Antolakuntzari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legearen bigarren xedapen gehigarria aldarazi duela kontuan hartuta, agertzaileek agerrarazten dute eskritura honetan zein eraikinen adierazpena egin, eta eraikin horren autosustatzaile direla eta eraikin hori euren erabilerarako destinatuko dutela. Nik, notarioak, ohartarazpena egiten diet, artikulu horretan eraikina “inter vivos” eskualdatzeko jasotako mugei buruz.

*Uztailaren 4ko 1.043/97 Errege Dekretuaren 46. artikuluko 2 eta 3. zenbakietan ezarritakoari helduta, agertzaileek emango didate arkitektoak luzatutako ziurtagiria, hura izan baita proiektuaren egile eta obraren zuzendari. Ziurtagiri horrek agerraraziko du eskritura honetan zein obraren adierazpena egin eta obra hori bukatuta dagoela, eta zehatz-mehatz bat datorrela baimendutako proiektuarekin. Ziurtagiri hori beronen lehenengo kopiari erantsiko zaio.

Apirilaren 28ko 10/2010 Legean jasotako xedapenak betetzeko, agertzaileek beren beregi adierazten dute ez dagoela "titular errealik", aipatu legeko 4.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.-------------------------------------------

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez. Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:

a.- 7/94 Foru Arauaren ondoriozko betebeharrez, eragiketa hau haren mende baitago. Era berean, eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, eta horretarako epe jakin bat dago. Gainera, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharra dago. Ondasunak zerga horien ordainketari lotuta daude, eta erantzukizunak sor daitezke horretarako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.

b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 64. artikuluaren arabera, eskritura honen objektu den finka lotuta geratzen da Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren tributu-kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu beharrak bere horretan dirau, legeak agindutako epean; eta, aipatu aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet.

        eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak, eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, bai eta 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondoriozkoa ere.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik eskubide horri uko egiten diotelako, eta beronekin bat egin, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra