Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kreditu konpentsagarriaren alegazioari erantzuna

KREDITU KONPENTSAGARRIAREN ALEGAZIOARI ERANTZUNA

ZEHAZTU EPAITEGIA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK,auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan; auzilaria daZEHAZTU ORGANOA honetanPROZEDURA-MOTA ETA ZK. zenbakiko autoekin bideratzen ari den judizioan. Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, ERANTZUN egiten diot, legezko epean eta forman,IZEN ABIZENAKjaunak/andreak –bere datuak autoetan jasota daude – aurkeztutako kreditu konpentsagarriaren alegazioari. Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Aurkako alderdiak erantzun-idazkikoBESTE ALDERDIAK ESANDAKOA ZEHAZTU egitatean alegatutakoari aurka egiten diogu, alderdi honek demanda-idazkian azaldutako alegazioetan oinarrituz.

BIGARRENA.- IDATZI EGITATEAK

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ados nago aurkako alderdiak azaldutakoZEHAZTU BESTE ALDERDIAREKIN ADOS  ZAUDEN OINARRI-ZENBAKIAK zuzenbideko oinarriekin.

ZENBAKITU.- Kreditu konpentsagarriaren alegazioari erantzuna.

PZLko 408.1 artikuluari jarraikiz, auzi-jartzaileak diru-kopurua ordaintzeko galdatu, eta demandatuak horren aurrean kreditu konpentsagarria alegatzen badu, auzi-jartzaileak alegazio horri aurka egin diezaioke errekonbentzioaren aurkako erantzunerako ezarrita dagoen bezala, nahiz eta demandatuak, bere alde suerta daitekeen zenbatekoa ordainarazi baino, bere burua absolbitu besterik nahi izan ez.

Errekonbentzioaren aurkako erantzuna aurkezteko PZLko 407. artikuluan ezarritakoa bete behar da; artikulu horri jarraiki, errekonbentzioa aurkeztu zaion auzi-jartzaileak errekonbentzioari erantzun ahal izango dio, errekonbentzio-demanda jakinarazi eta hurrengo 20 egunen barruan.

ZENBAKITU.- Auziaren funtsa.

ALDERDIAK AURKEZTUTAKO ZUZENBIDEKO OINARRIAK

ZENBAKITU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har dezala erantzundakotzatDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak nire ordezkatuaren kontra aurkeztutako kreditu konpentsagarriaren alegazioa. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala kreditu konpentsagarriaren alegazioa ezesten duen eta demanda nagusia baiesten duen epaia, eta deklara dezalaZEHAZTU halaber, ezar diezazkiola berariaz kostuak alderdi demandatuari.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra