KREDITU KONPENTSAGARRIAREN ALEGAZIOA HITZEZKO JUDIZIOAN
ZEHAZTU ORGANOA
Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.
Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA
Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.
Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA
Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:
Idazki honen bidez, KREDITU KONPENTSAGARRIAREN ALEGAZIOA aurkezten dut, legezko epean eta forman,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak –bere datuak autoetan jasota daude– jarritakoZEHAZTU HALA BADAGOKIO demandaren aurka. Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.- Nire ahalorde-emaileak auzi-jartzaileak erreklamatzen dion kredituarekin konpentsa daitekeen kreditu bat du bere alde; izan ere,ZEHAZTU.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 50.1. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion auzitegiak dauka, auzia hasi zuenaz arduratzen ari dena baita.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka bera baita hartzekoduna, eta legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK dauka, zorduna bera da eta.
SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura hitzezko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 250.2 artikuluan, demanda-mota hauentzat lege berean aurreikusitako berezitasunekin.
ZAZPIGARRENA.- Kreditu konpentsagarriak.
Kode Zibileko 1.195. artikuluarekin bat etorriz, konpentsazioa egin ahal izango da, baldin eta bi pertsona, berezko eskubidez, elkarren hartzekodun eta zordun badira.
Lege bereko 1.196. artikuluan kredituak konpentsatu ahal izateko bete behar diren betekizunak ezartzen dira: obligatu bakoitza obligazio nagusi baten ondorioz izan dadila bestearen obligatu, eta aldi berean hartzekodun nagusi ere; bi zorrak izan daitezela diru-kopuru bat ordaintzekoak, edo, zor diren gauzak suntsigarriak badira, izan daitezela espezie berekoak eta kalitate berekoak, finkatu bada; bi zorrak mugaeguneratuak egon daitezela; bi zorrak likidoak eta galdagarriak izan daitezela; ez dadila egon hirugarren pertsonaren batek sustatutako eta zordunari egoki jakinarazitako auzirik edo atxikipenik zorren gainean.
ZORTZIGARRENA.- Auziaren funtsa.
Kode Zibileko 1.089. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, betebeharrak sor daitezke legetik, kontratu eta kuasikontratuetatik, egite zein ez-egite ez-zilegietatik, eta errua edo arduragabekeria bitarteko izanik gauzatutako egite eta ez-egiteetatik ere.
Kode Zibileko 1.091. artikuluaren arabera, kontratuetatik sortutako xedapenek lege-indarra dute alderdi kontratugileen artean, eta kontratuan ezarritakoarekin bat etorriz bete behar dira.
Kode Zibileko 1.254. artikulua eta hurrengoak kontratuei buruzkoak dira. 1.258. artikuluarekin bat etorriz, kontratuak adostasun hutsarekin burutzen dira, eta burutzen direnetik behartzen dute berariaz itundutakoa betetzera ez ezik, izaeraren arabera, fede onarekin, usadioarekin eta legearekin bat datozen ondorioetara ere.
GEHITU ARRAZOIAK
ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik,
AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat KREDITU KONPENTSAGARRIAREN ALEGAZIOA. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala demanda ezesten duen epaia, gauza dezala alegatutako kreditu konpentsazioa, eta ondorioz, iraungiaraz dezala bi alderdien arteko zorra; halaber, ezar diezazkiola berariaz kostuak alderdi demandatuari.
Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura