JARAUNSPENEKO ONDASUNEN EDUKITZA ESKURATZEKO AKZIOA EGIKARITZEKO DEMANDA
TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKOHERRIA(E)KO EPAITEGIARI
Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.
Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA
Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.
Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.
Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:
Idazki honen bidez, hitzezko judizioko demanda jartzen dut , edukitza eskuratzeko akzioa egikaritzekoDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.-DATA(e)anIZEN-ABIZENAK jauna/andrea hil zen.ZEHAZTU JARAUNSLEAK ETA ONDASUNAK.
BIGARRENA.-GAINERAKOEGITATEAK ETA AURKEZTEN DIREN DOKUMENTUAK ZEHAZTU
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 52.1.1. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka,ESKUMEN ARRAZOIA ZEHAZTU baita.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka jaraunsle legitimoa baita. Legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK dauka, ez baitu aitortzen auzi-jartzailearen bitartezko edukitza.
SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura ahozko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 250.1.3 artikuluan.
ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.
Kode Zibileko 744. artikulua eta hurrengoak jaraunspenari buruzkoak dira. 988. artikuluak eta hurrengoek, berriz, jaraunspenaren onarpenari buruz dihardute, eta, bereziki, 997. artikuluak dio jaraunspena onartzen bada, ezin dela gero ezeztatu. Era berean, aipatutako artikuluekin bat, jaraunsle izendatutakoak jaraunspena onartzen duenean, jaraunspeneko ondasunek dituzten kargak bere gain hartzen ditu.
Kode Zibileko 440. artikuluarekin bat etorriz, jaraunspena onartzen denean, jaraunsleak eskuratzen du jaraunspeneko ondasunen edukitza, kausatzailea hiltzen denetik eta etenik gabe.
Halaber, lege bereko 446. artikuluak ezartzen duenez, edukitzaile orok eskubidea du edukitza errespeta dakion, eta edukitzan nahasmendurik jasaten badu, edukitza babestu edo itzuliko zaio, prozedura-legeek ezarritako bideak baliatuz.
ARRAZOI GEHIAGO
ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat HITZEZKO JUDIZIOKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, eta kondena dezala demandatua nire ordezkatuariESKATZEN DENA bitartezko edukitza aitortzera, horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin; halaber, ezar diezazkiola berariaz kostuak alderdi demandatuari.
Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura