HIRI FINKAREN ALDI BATERAKO HIRI ERRENTAMENDUAREN KONTRATUA
(IKASLEENTZAKO, LANGILEENTZAKO EDO OPORRALDIETARAKO ETXEBIZITZAK, BETIERE, BALDIN ETA HAIEN OHIKO BIZILEKU IRAUNKORRA BESTE ETXEBIZITZA BATEAN BALDIN BADAGO)
…………………(e)n ….. (e)ko ........(r)en, .........(e)an.
ERRENTAN EMAN ETA HARTZEKO FINKA:
Etxebizitzaren kokapena: __________________________________________
______________________________________________________ kalea
Katastro-erreferentzia: ____________________
Eranskinak
Garajeabai ez
Trastelekuabai ez
Eraikineko elementu komunetan dagokion kuota: %____
Finkaren eranskinak:
Altzariakbai(eranskinean deskribatuak)ez
ERRENTATZAILEA (jabeak):
_______________________________________________________ jaun/andrea
NAN zenbakia: ____________
Helbidea: _______________________________________________
______________________________________________________ kalea
Beraren ordezkaria:
____________ jaun/andrea ______________________________________________________
NAN zenbakia: ____________
Helbidea: _____________________________________________
______________________________________________________ kalea
ERRENTARIA (maizterrak):
____________ jaun/andrea ______________________________________________________
NAN zenbakia: ____________
Helbidea: _______________________________________________
______________________________________________________ kalea
Beraren ordezkaria:
____________ jaun/andrea ______________________________________________________
NAN zenbakia: ____________
Helbidea: _______________________________________________
______________________________________________________ kalea
Errentatzailea eta errentariaBILDUTA, bi alderdiek kontratu hau sinatzeko gaitasuna elkarri aitortu diote eta egintza honen bidez formalizatuko dute ondoko klausulak errespetatuta:
KLAUSULAK
Errentatzaileak goian aipatutako etxebizitza errentariari egitate honen bidez errentan eman dio. Errentariak etxebizitza horren azalera, egoera, erabilera, ezaugarriak, zerbitzu komunak eta pribatuak ezagutu eta onartu egin ditu, bai eta etxebizitza egoera onean dagoela aitortu ere.
Errentariak ohiko etxebizitza iraunkorra helbide honetan duela aitortu du: ........... udalerriko ................. kaleko .............. zenbakiko …... atean. Halaber, errentan eman zaion etxebizitza, adierazitako aldian, behin-behineko izaeradun bigarren bizileku gisan erabiltzeko interesa duela aitortu du, arrazoia honako hau delarik: ............. Ondorio horretarako, errentariak errolda eta egoitza administratiboa eta fiskala gaur egun dauden lekuetan izango ditu, eta ezin izango dira errentan hartutako etxebizitzara lekualdatu, errentatzaileak aurretik idatzizko baimenik eman gabe.
Kontratu honek ___________ (e)ko iraupena izango du, 20_(e)ko _______(r)en ___(e)an indarrean hasiko da, eta 20_(e)ko _______(r)en ___(e)an iraungiko da, Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 4.3 artikuluan ezarrita dagoenarekin bat.
Kontratuen alderdiek isilbidezko luzapenari berariaz uko egin diote; hortaz, kontratuan ezarritako epea amaitzen denean, kontratua automatikoki bukatutzat joko da, aurretik ohartarazteko betebeharrik gabe. Kontratua iraungitzen den egunean, errentariak errentatzaileari etxebizitzako giltzak eman behar izango dizkio.
4.ERRENTA
Hasierako zenbateko finko eta periodikoa hauxe izango dela itundu dute: hileko ___(zenbateko idatzia)___ euro, ______(zenbakiak)__ €. Errentariak aurretiko hileko kuotak ordaintzeko betebeharra hartu du, eta hilearen lehenengo zazpi egunetan beteko du. Ordainketak eskudirutan egingo dira errentatzailearen etxean edo honako banku-kontu honetan: ___________; banku-entitatea:_______________.
Ordaintzeko betebeharrak iraungo du, kontratua suntsiarazi bada ere, etxebizitza eta bere instalazioak egoera onean errentatzaileari itzuli arte.
5. GASTU OROKORRAK ETA ZERBITZU BAKOIZTUENAK
6. ETXEBIZITZA AZPIERRENTAN EMATEKO EDO LAGATZEKO DEBEKUA
Errentariak ezin izango du etxebizitza –ez osorik, ezta partzialki ere– beste bati errentan eman edo laga, eta ondorio horretarako, indarren dagoen Hiri-errentamenduen legearen arabera dagokion eskubideari uko egiten dio; bestela, errentamendu-kontratua suntsiaraziko da.
7. ZAINTZEA ETA MANTENTZEA
Errentatzaileak egin behar ditu, errenta igotzeko eskubiderik gabe, etxebizitzan beharrezko diren konponketa guztiak, beraren gain hitzartu erabileraren bizigarritasun-baldintzak gordetzeko, salbu eta konpondu beharreko narriadura errentariari egozteko moduan denean.
Errentariak, ahalik eta lasterren, konponketen beharrizana adierazi beharko dio errentatzaileari. Ondore horretarako soilik, etxebizitzaren egoerari buruzko zuzeneko egiaztapena eman behar dio errentatzaileari, berak zuzenean edo berak izendatutako teknikariek egindakoa. Uneoro, eta errentatzaileari aldez aurretik horren berri emanda, premiazko konponketak egin ahal izango ditu, hur-hurreko kalteren bat edo eragozpen larriren bat saihesteko, eta horien zenbatekoa berehala eskatu ahal izango dio errentatzaileari.
Era berean, errentariak bere kontura eta erantzukizunpean ondokoak egin behar izango ditu:
-Ohiko erabilerak etxebizitzan eta instalazioetan dakarren higaduraren ondorioz egin beharreko konponketa txikiak.
-Txarto erabiltzeagatik beharrezkoak diren konponketak edo berriro jarri behar dena.
Bai errentatzaileak, bai Jabeen Erkidegoaren presidenteak konponketa lanak egiteko izendatzen dituzten pertsona guztiei errentariak etxean sartzen uzteko betebeharra hartu du, Jabetza Horizontalaren Legearekin bat.
Errentatzaileak berariazko eta idatzizko baimenik eman gabe, errentariak ezin izango du errentan hartutako etxebizitzan konponketa- edo eraberritze-obrarik egin, lanen mota edo entitatea dena dela; eta, bereziki, ezin izango ditu etxebizitzaren edo eranskinen egitura alda ditzakeenik, ezta etxebizitzaren egonkortasuna eta segurtasuna gutxitzea eragin dezakeen obrarik ere.
Errentariak, hala badagokio, egin dituen obrak finkaren onurakoak izango dira, eta errentatzaileak ez du errentariari inolako kalte-ordainketarik emateko betebeharrik.
Errentariak, kontratua amaitzen denean, etxebizitza
lehengo egoeran jarriko du berriro, errentatzaileak hala eskatuz gero.
Etxebizitza eta higiezinaren elementu komunak erabiltzeari dagokionez, errentariak bete beharko ditu bizikidetasun-arauak, Jabeen Erkidegoa arautzen duten estatutu-arauak, eta araudi bidez onartzen diren gainerako arauak. Berak edo berarekin bizi direnek arauak urratuz gero, arau-haustearen ondorioen gainean erantzungo dute, bai erabilera horrekin lotutako eginbidean, bai higiezina okupatzen duten beste auzokide guztiekiko harremanetan.
Hirugarren batek errentan emandako etxebizitzan errentaria egitez nahigabetuz gero, errentatzaileak ez du inolako erantzukizunik izango, Kode Zibilaren 1560. artikuluan aurreikusita dagoenarekin bat.
Errentaria erantzule zuzena eta bakarra izango da errentan emandako etxebizitzaren erabilerak, zuzenean edo zeharka, pertsonei edota gauzei, etxebizitzako elementu komunei, edo higiezinari berari eragin diezazkiekeen kalteen gainean.
Errentaria bere ekintzen erantzule izateaz gain, errentan hartutako etxebizitzan dauden pertsonek egin ditzaketen ekintzen gainean erantzungo du, bai kontratua suntsiarazteko ondorioetarako, bai kalte-galeren ordaina emateko, beharrezkoa bada.
10. EROSLEHENTASUNA ETA ATZERA ESKURATZEA
Errentariak eroslehentasun-eskubideari eta atzera eskuratzeko eskubideari, Hiri-errentamenduen Legearen 25. eta 31. artikuluetan adierazitakoei, uko egiten die.
11. FIDANTZA
Errentariak kontratu hau sinatzean ______(zenbateko idatzia)_____ euroko, ______(zenbakiak)_____ €-ko, zenbatekoa eman dio errentatzaileari. Zenbateko hori fidantzatzat hartu da etabi hileko kuoten baliokidea da. Kontratua amaitzen denean, errentariari fidantza itzuliko zaio, errentariak hartutako betebeharrak bete ondoren; izan ere, erantzukizun horren mende dago, baita kalte-galeren ordainaren mende ere.
Kontratua iraungi arte, fidantza Eusko Jaurlaritzan gordailuan utzi beharko du, indarreko araudiarekin bat.
12. HELBIDEA
Bi alderdiek aitortu dute hasieran adierazitako helbideak kontratu honekin lotutako epatzeak edo edozein jakinarazpen egiteko helbideak direla.
13. BETEBEHARRAK EZ BETETZEA
Bi alderdietako edozeinek kontratuko betebeharrak betetzen ez baditu, betebeharrak bete dituen alderdiak eskubidea izango du beste alderdiari betebeharra bete dezala eskatzeko, edo kontratuaren suntsiaraztea sustatzeko, Kode Zibilaren 1124. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Halaber, errentatzaileak kontratua eskubide osoz suntsiaraz dezake Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 27.2 artikuluan ezarritako arrazoiengatik.
Adostasun- eta onarpen-gisan, alderdiek kontratu honen hiru ale sinatu dituzte, ondorio bakar baterako, aipatutako lekuan eta egunean.
ERRENTATZAILEAERRENTARIA
ALTZARIEN INBENTARIOA
Errentan ematen diren altzariak jarraian zerrendatutakoak dira:
OHARRA: Etxebizitzan edo inbentarioan dauden elementu edo instalazio batzuk egoera txarrean badaude edo aintzat hartzeko gabeziaren edo ezaugarriren bat badute, kontratuaren lehenengo klausulan ezarritakoaren salbuespen gisa berariaz adierazi beharko da.
ERRENTATZAILEAERRENTARIA
KLAUSULA GEHIGARRIAK, BERARIAZ SARTU BEHARREKOAK, ERAGINKORRAK IZAN DAITEZEN.
1- Higiezina behar den moduan artatzeko gastu orokorrak, horren zerbitzuak, zergak, zamak eta erantzukizunak, baldin eta bakoiztu ezin badira, errentariaren kontura izango dira.
2- Errentan emandako finkari dagokion Ondasun Higiezinen gaineko Zerga errentariaren kontura izango da.
3- Errentariak etxebizitza bere balio errealean aseguratu beharko du, errentan emandako objektua erabiltzeagatik gerta daitekeen edozein gertaera dela eta (ura, sutea, erantzukizun zibila…); eta nolanahi ere, aseguru horri dagokion prima ordainduko du. Errentatzaileak eskatuz gero, sinatutako polizaren kopia bat eta urteko primen ordain-agiria eman behar izango dizkio.
4- Errentariak lehenengo agindeian banku-abala, urteko errentaren zenbatekoaren baliokidea, hitzartzeko betebeharra hartu du, kontratuaren betebehar guztiak betetze aldera. Errentamenduak irauten duen bitartean, abala urteka berritu behar izango da. Abala eta ondoko berritzeak errentatzaileari eman beharko dizkio; betebehar hori bete ezean, errentamendu-kontratua suntsiarazteko arrazoitzat joko da.
5- Errentariak kontratua ezarritako epea baino lehen azkentzeko eskubidea izango du, betiere, errentatzaileari, gutxienez, bi hilabete aurretik azkentzeko erabakia jakinarazi badio. Errenta eta aurreabisu-epearen barne dauden kopuruak, eta hala badagokio, lokala eta instalazioak egoera onean erabat itzuli arte sortutako zenbateko guztiak ordaintzeko betebeharraz gain, alde bateko erabaki horrek fidantza galtzea ekarriko du, errentatzailearen mesederako.
BESTE KLAUSULA GEHIGARRI BATZUK: