EZKONTIDEETAKO BATEN ESKAERA BESTEAREN ONESPENAREKIN
«HERRIA »(E)KO LEHEN AUZIALDIKO «ZENBAKIA» ZENBAKIKO EPAITEGIRA
Ni, «PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK» jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea naizen hau, auzitegiaren aurrean agertzen naiz, «IZEN-ABIZENAK» jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, (helbidea: «HERRIA») horrela egiaztatzen baita «HAUTATU EGIAZTATZEA». Horretarako, «ABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK» letraduaren zuzendaritzapean ari naiz. Letradua PROBINTZIAko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko abokatua da (bulego profesionala: «HERRIA»). Hala, zuzenbidean bidezkoen den moduan DIOT:
Idazki honen bidez, EZKONTZA DESEGITEA ESKATZEN dut, ADOSTASUNEZKO DIBORTZIOAN OINARRITUZ, «EZKONTIDEAREN IZEN-ABIZENAK» andrearen onespenarekin –bizilekua: «HELBIDEA» –. Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan oinarritzen naiz
EGITATEAK
LEHENENGOA.- Nire ordezkatuak «DATA»(e)an, ezkondu ziren, «HERRIA»(e)an, eta ezkontza hori inskribatuta dago «HERRIA»(e)ko Erregistro Zibilean, «LIBURUKI-ZENBAKIA» liburukian «FOLIO-ZENBAKIA» folioan, «AGIRI-ZENBAKIA» zenbakiko agiri gisa aurkezten den Erregistro Zibileko ziurtagiriaren bidez egiazta daitekeenez.
BIGARRENA.- «DATA»(e)an, ezkontideen «IZEN-ABIZENAK» semea/alaba jaio zen, gaur «ADINA» urte dituena.
«AGIRI-ZENBAKIA» zenbakiko agiri gisa aurkezten da «HERRIA»(e)ko Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiria.
HIRUGARRENA.- «DATA»(e)an, zuzentzen ari natzaion Epaitegiak adostasunez banantzeko epaia eman zuen «PROZEDURA-ZENBAKIA». autoetan, eta epaiaren bidez demanda baietsi zen, ezkontideen banantzea erabaki zen, eta «DATA»(e)kohitzarmen erregulatzailea onartu zen. Horren guztiaren egiaztagiri, «AGIRI-ZENBAKIA» zenbakiko agiri gisa aurkezten dira epaiaren lekukotza eta hitzarmen erregulatzailea.
LAUGARRENA.- Legeak ezarritako epea igaro ondoren, nire ordezkatuak eta «IZEN-ABIZENAK» andreak adostasunez dibortziatzea erabaki dute, eta egoki den hitzarmen erregulatzailea egin dute, «AGIRI-ZENBAKIA» zenbakiko agiri gisa eransten zaio demandari hitzarmen erregulatzailea.
«ZEHAZTU ZENBAKIA».- «OSATU EGITATEAK»
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 769. artikuluari jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, senar-emazteen bizilekuari dagokiona baita.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek demanda hau jartzeko gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Bi alderdiek dute legitimazioa, aktiboa eta pasiboa, desegiteko eskatu den ezkontzako ezkontideak baitira.
SEIGARRENA.- Prozedura. PZLko 777. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz bideratuko da prozedura.
ZAZPIGARREAN.- Auziaren funtsa.
a.- Kausak.
Kode Zibileko 85. artikuluari jarraikiz, ezkontza desegiten da, ezkontza egiteko modua eta iraupena edozein dela ere, ezkontide baten heriotzaren edo heriotza-deklarazioaren ondorioz eta dibortzioaren ondorioz.
b.- Dibortzioaren ondorioak.
Kode Zibileko 102. artikuluan, dibortzioko demanda onartzen deneanex legesortzen diren ondorioak jasotzen dira, eta lege bereko 85. artikuluan, berriz, dibortzio-epaiaren ondorioak.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta eman dezala eskatutzat, «ORDEZKATUAREN IZEN-ABIZENAK» jaunaren aldetik, «EZKONTIDEAREN IZEN-ABIZENAK» andrearen onespenarekin, ezkontza adostasunez desegitea. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia aipatutako ezkontzaren desegitea baiesten duena, eta zehatz dezala desegitearen ondorio gisa hitzarmen erregulatzailearen proposamenean jasotakoak, proposamena behar bezala onartu ondoren.
«HERRIA»(e)n, «DATA»(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura