EZGAITASUNA DEKLARA DADILA ETA KAUTELAZKO NEURRIAK HAR DAITEZELA ESKATZEKO DEMANDA
TXANDA DAGOKIONHERRIA(E)KO LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIARI
Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.
Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA
Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.
Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA
Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:
Idazki honen bidez,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen (helbidea:HERRIA,HELBIDEA) EZGAITASUNEKO DEMANDA jartzen dut. Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.-AZALDU EGITATEAK
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 756. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, eskatutako deklarazioaren subjektu den pertsonaren bizilekuari dagokiona baita.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ahalorde-emaileak dauka,AZALDU ARRAZOIAK.
PZLko 749. artikuluarekin bat etorriz, ezgaitze-prozesuetan beti izango da alderdi Fiskaltza.
SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura hitzezko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 753. artikuluan.
ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.
Kode Zibileko 199. artikuluarekin bat etorriz, norbait ezgai deklaratzeko, legean ezarritako kausetan oinarritutako epai judiziala behar da.
Kode Zibileko 200. artikuluak dioenez, ezgaitze-kausatzat hartzekoak dira gaixotasun edo urritasun iraunkor fisiko nahiz psikikoak, pertsonari bere kasa konpontzea eragozten diotenak.
ZORTZIGARRENA.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta jarritakotzatDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen EZGAITASUNEKO demanda. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, deklara dezalaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jauna/andrea bere burua eta bere ondasunak zaintzeko ezgai, eta finka ditzala deklarazio horren mugak, ezin dezan zuzenbidearen araberako egintza baliozkorik egin, bera laguntzeko, ordezkatzeko eta zaintzeko ardura duen pertsonaren adostasunik gabe; halaber, ezar diezazkiola kostuak aurkako alderdiari.
Berebat lehenengoa: ustezko ezgaiaren interesak babes daitezen, bere ondasunei kontu hartu behar zaie eta administratzaile judiziala izendatu behar da.
Berebat bigarrena: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman dezala egindakotzat aurreko adierazpena, eta erabaki dezala aipatutako neurria hartzea, alderdi honi kontrakautela ezarri gabe, neurria demandatuarentzat onuragarria baita.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura