ETXEBIZITZAREN ERRENTAMENDU KONTRATUA
…………………(e)n, ….. (e)ko ........(r)en .........(e)an.
ERRENTAN EMAN ETA HARTZEKO FINKA:
Etxebizitzaren kokapena:
______________________________________________________ kalea
Katastro-erreferentzia: ________________
Eranskinak
Garajeabai ez
Trastelekuabai ez
Eraikineko elementu komunetan dagokion kuota: %____
Altzariak bai (eranskinean deskribatuak)
ERRENTATZAILEA (jabeak):
_________________________________________________ jaun/andrea
NAN zenbakia: ____________
Helbidea:
______________________________________________________ kalea
Beraren ordezkaria:
_________________________________________________ jaun/andrea
NAN zenbakia: ____________
Helbidea:
______________________________________________________ kalea
ERRENTARIA (maizterrak):
__________________________________________________ jaun/andrea
NAN zenbakia: ____________
Beraren ordezkaria:
__________________________________________________ jaun/andrea
NAN zenbakia: ____________
Errentatzailea eta errentariaBILDUTA, bi alderdiek kontratu hau sinatzeko gaitasuna elkarri aitortu diote eta egintza honen bidez formalizatuko dute ondoko klausulak errespetatuta:
KLAUSULAK
Errentatzaileak goian aipatutako etxebizitza errentariari egintza honen bidez errentan eman dio. Errentariak etxebizitza horren azalera, egoera, erabilera, ezaugarriak, zerbitzu komunak eta pribatuak ezagutu eta onartu egin ditu, bai eta etxebizitza egoera onean dagoela aitortu ere.
Deskribatutako etxebizitza errentariaren eta bere familiaren ohiko etxebizitza iraunkorra izango da, eta ezin izango dute beste helburu baterako erabili, errentatzaileak idatzizko eta berariazko baimenik eman gabe.
Kontratu honek _________ (e)ko iraupena izango du, eta 20__ (e)ko _____ (r)en ___ (e)an indarrean hasiko da; hortaz, 20__ (e)ko _____ (r)en ______ (e)an iraungiko da.
Kontratuaren mugaeguna helduz gero, iraupena bost urtekoa baino laburragoa izan bada, kontratua urteko epeekin luzatuko da nahitaez, errentamenduaren gutxienezko iraupena bost urtekoa izan arte, salbu eta errentariak errentatzaileari adierazi badio ez duela kontratua berriztatu nahi, kontratua edo haren luzapen amaitzeko data baino hogeita hamar egun lehenago gutxienez.
Kontratuaren mugaeguna iritsi ondoren, behin bost urte igarota, data hori baino hilabete lehenago gutxienez, alderdietako batek ez badio besteari jakinarazi kontratua berriztatu nahi ez duela, kontratua urteko epeetan luzatuko da nahitaez, gehienez hiru urte gehiagorako, salbu eta edozein urte amaitu baino hilabete lehenago errentariak errentatzaileari adierazi badio kontratua berriztatu nahi ez duela.
Hori guztia Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoarekin bat.
Hasierako zenbateko finko eta periodikoa hauxe izango dela itundu dute: hileko ___(zenbateko idatzia)___ euro, ______(zenbakiak)__ €. Errentariak aurretiko hileko kuotak ordaintzeko betebeharra hartu du, eta hilearen lehenengo zazpi egunetan beteko du. Ordainketak eskudirutan egingo dira errentatzailearen etxean edo honako banku-kontuaren zenbakian: ___________; banku-entitatea:_______________ .
Ordaintzeko betebeharrak iraungo du, kontratua suntsiarazi bada ere, etxebizitza eta bere instalazioak egoera onean errentatzaileari itzuli arte.
Errentatzaileak eta errentariak errenta eguneratu ahal izango dute soilik kontratuaren indarraldiak urtea betetzen duen datan. Aurreko errenta kopuruari aplikatuko zaio Kontsumoko Prezioen Indize Sistemaren barruko Indize Nazional Orokorrak eguneratze-data bakoitzaren aurre-aurreko hamabi hilabeteetan izan duen ehuneko-aldaketa. Lehenengo eguneratzea egiteko, erreferentzia gisa hartuko da kontratua egiteko datan argitaratuta zegoen azken indizearen hilabetea, eta hurrengoetan, aplikatutako azkenari dagokiona.
Alderdi interesdunak beste alderdiari errentaren eguneratzea idatziz jakinaraziko dio, eta eguneratze horren aurreko hileko kuotaren agirian idatzitako jakinarazpena balioduna izango da.
Errentatzaileak idatzizko baimenik eman gabe, errentariak ezin izango du –ez osorik, ezta partzialki ere– etxebizitza edo eranskinak azpierrentan eman edo laga, eta halaber, ezin izango du ostalari edo bizikiderik onartu.
Errentatzaileak egin behar ditu, errenta igotzeko eskubiderik gabe, etxebizitzan beharrezko diren konponketa guztiak, beraren gain hitzartu erabileraren bizigarritasun-baldintzak gordetzeko, salbu eta konpondu beharreko narriadura errentariari egozteko moduan denean.
Errentariak, ahalik eta lasterren, konponketen beharrizana adierazi beharko dio errentatzaileari. Ondore horretarako soilik, etxebizitzaren egoerari buruzko zuzeneko egiaztapena eman behar dio errentatzaileari, berak zuzenean edo berak izendatutako teknikariek egindakoa. Uneoro, eta errentatzaileari aldez aurretik horren berri emanda, premiazko konponketak egin ahal izango ditu, hur-hurreko kalteren bat edo eragozpen larriren bat saihesteko, eta horien zenbatekoa berehala eskatu ahal izango dio errentatzaileari.
Era berean, errentariak bere kontura eta erantzukizunpean ondokoak egin behar izango ditu:
-Ohiko erabilerak etxebizitzan eta instalazioetan dakarren higaduraren ondorioz egin beharreko konponketa txikiak.
-Txarto erabiltzeagatik beharrezkoak diren konponketak edo berriro jarri behar dena.
Bai errentatzaileak, bai Jabeen Erkidegoaren presidenteak konponketa lanak egiteko izendatzen dituzten pertsona guztiei errentariak etxean sartzen uzteko betebeharra hartu du, Jabetza Horizontalaren Legearekin bat.
Errentatzaileak berariazko eta idatzizko baimenik eman gabe, errentariak ezin izango du errentan hartutako etxebizitzan konponketa- edo eraberritze-obrarik egin, lanen mota edo entitatea dena dela; eta, bereziki, ezin izango ditu etxebizitzaren edo eranskinen egitura alda ditzakeenik, ezta etxebizitzaren egonkortasuna eta segurtasuna gutxitzea eragin dezakeen obrarik ere.
Errentariak, hala badagokio, egin dituen obrak finkaren onurakoak izango dira, eta errentatzaileak ez du errentariari inolako kalte-ordainketarik emateko betebeharrik.
Errentariak, kontratua amaitzen denean, etxebizitza lehengo egoeran jarriko du berriro, errentatzaileak hala eskatuz gero.
Etxebizitza eta higiezinaren elementu komunak erabiltzeari dagokionez, errentariak bete beharko ditu bizikidetasun-arauak, Jabeen Erkidegoa arautzen duten estatutu-arauak, eta araudi bidez onartzen diren gainerako arauak. Berak edo berarekin bizi direnek arauak urratuz gero, arau-haustearen ondorioen gainean erantzungo dute, bai erabilera horrekin lotutako eginbidean, bai higiezina okupatzen duten beste auzokide guztiekiko harremanetan.
Hirugarren batek errentan emandako etxebizitzan errentaria egitez nahigabetuz gero, errentatzaileak ez du inolako erantzukizunik izango, Kode Zibilaren 1560. artikuluan aurreikusita dagoenarekin bat.
Errentaria erantzule zuzena eta bakarra izango da, errentan emandako etxebizitzaren erabilerak, zuzenean edo zeharka, pertsonei edota gauzei, etxebizitzako elementu komunei, edo higiezinari berari eragin diezazkiekeen kalteen gainean.
Errentaria bere ekintzen erantzule izateaz gain, errentan hartutako etxebizitzan dauden pertsonek egin ditzaketen ekintzen gainean erantzungo du, bai kontratua suntsiarazteko ondorioetarako, bai kalte-galeren ordaina emateko, beharrezkoa bada.
Errentariak kontratu honek xede duen etxebizitza bere helbide izendatu du, kontratu honekin lotutako epatzeak edo edozein jakinarazpen egiteko ondorioetarako.
Errentatzaileak aitortu du hasieran adierazitako helbidea kontratu honekin lotutako epatzeak edo edozein jakinarazpen egiteko helbidea dela.
Errentariak kontratu hau sinatzean ______(zenbateko idatzia)_____ euroko, ______(zenbakiak)_____ €-ko, zenbatekoa eman dio errentatzaileari. Zenbateko hori fidantzatzat hartu da eta bi hileko kuoten baliokidea da. Kontratua amaitzen denean, fidantza errentariari itzuliko zaio, errentariak hartutako betebeharrak bete ondoren; izan ere, erantzukizun horren mende dago, baita kalte-galeren ordainaren mende ere.
Kontratua iraungi arte, fidantza Eusko Jaurlaritzan gordailuan utzi beharko du, indarreko araudiarekin bat.
Bi alderdietako edozeinek kontratuko betebeharrak betetzen ez baditu, betebeharrak bete dituen alderdiak eskubidea izango du beste alderdiari betebeharra bete dezala eskatzeko, edo kontratuaren suntsiaraztea sustatzeko, Kode Zibilaren 1124. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Halaber, errentatzaileak kontratua eskubide osoz suntsiaraz dezake Hiri-errentamenduen azaroaren 24ko 29/1994 Legearen 27.2 artikuluan ezarritako arrazoiengatik.
Kontratu hau azaroaren 24ko 29/1994 Legeak, Hiri-errentamenduenak, arautzen du; edo legerik ezean, kontratu honetan adierazitako alderdien borondateak eta, osagarri moduan, Kode Zibilak.
Adostasun- eta onarpen-gisan, alderdiek kontratu honen hiru ale sinatu dituzte, ondorio bakar baterako, aipatutako lekuan eta egunean.
ERRENTATZAILEAERRENTARIA
ALTZARIEN INBENTARIOA:
OHARRA: Etxebizitzan edo inbentarioan dauden elementu edo instalazio batzuk egoera txarrean badaude edo aintzat hartzeko gabeziaren edo ezaugarriren bat badute, kontratuaren lehenengo klausulan ezarritakoaren salbuespen gisa adierazi behar izango da berariaz.
ERRENTATZAILEAERRENTARIA
KLAUSULA GEHIGARRIAK: (ALDERDIEK BALIA DITZAKETE, ETA BERARIAZ SARTU BEHAR DIRA, ERAGINKORRAK IZAN DAITEZEN)
1- Nahitaezko luzapena ez da aplikatuko, baldin eta errentatzaileak kontratua sinatzean berariaz adierazi badu, etxebizitza okupatu beharra izango duela bost urteko epea igaro baino lehen, hainbat arrazoi direla eta: etxebizitza berak edo beraren lehen mailako odol-ahaideek ohiko etxebizitza iraunkortzat erabiltzeko, adopzioa dela eta, edo bere ezkontideak okupa dezan, dibortzio ebazpen irmoa eman bada, edo ezkontza deuseztatu egin bada.
Luzapenari uko egiteko arrazoia eta gauzatzeko unea: ___________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
3- Errentan emandako finkari dagokion Ondasun Higiezinen gaineko Zerga errentariaren kontura izango da.
4- Errentariak etxebizitza bere balio errealean aseguratu beharko du, errentan emandako objektua erabiltzeagatik gerta daitekeen edozein gertaera dela eta (ura, sutea, erantzukizun zibila…); eta nolanahi ere, aseguru horri dagokion prima ordainduko du. Errentatzaileak eskatuz gero, sinatutako polizaren kopia bat eta urteko primen ordain-agiria eman behar izango dizkio.
5- Errentariak lehen agindeian banku-abala, urteko errentaren zenbatekoaren baliokidea, hitzartzeko betebeharra hartu du, kontratuaren betebehar guztiak betetze aldera. Errentamenduak irauten duen bitartean, abala urteka berritu behar izango da. Abala eta hurrengoberritzeak errentatzaileari eman beharkodizkio; betebehar hori bete ezean, errentamendu-kontratua suntsiarazteko arrazoitzat joko da.
6- Errentariak kontratua ezarritako epea baino lehen azkentzeko eskubidea izango du, betiere, errentatzaileari, gutxienez, bi hilabete aurretik azkentzeko erabakia jakinarazi badio. Errenta eta aurreabisu-epearen barne dauden kopuruak, eta hala badagokio, lokala eta instalazioak egoera onean itzuli arte sortutako zenbateko guztiak ordaintzeko betebeharraz gain, alde bateko erabaki horrek fidantza galtzea ekarriko du, errentatzailearen mesederako.
BESTE KLAUSULA GEHIGARRI BATZUK: