Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >>  >> Ondasun higiezinen zuzenbidea >> Jabetza Horizontala

Estatutuetan debekatuta dauden jarduerak gauzatzen diren etxebizitza edo lokal baten jabe edo hartzaileari egindako errekerimendua

Gehien erabiltzen diren inprimakiak

16. inprimakia

Estatutuetan debekatuta dauden jarduerak gauzatzen diren etxebizitza edo lokal baten jabe edo

hartzaileari egindako errekerimendua*

Jaun/andre hori:

............................................................................................................................................................... etxebizitza/lokalaren jabe zarenez, kide

zaren Jabeen Erkidegoko presidente gisa zuzentzen natzaizu.

.............................................................................................................. pisuaren/lokalaren jabe (edo okupatzaile) zaren aldetik, pisu/lokal

horretan honako jarduera hauek gauzatzen dituzula jakin dudala jakinarazten dizut: (errekerimendua arrazoitzen

duten jarduerak adierazi). Dakizunez, jarduera horiek gauzatzea debekatuta dago Estatutuetan, edo Jarduera

Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri, Arriskutsu edo Legez Kontrakoei buruzko xedapen orokorrak hausten dituzte.

Horri dagokionez, (jabe interesdunen izenak adierazi, jarduera horiek eragindako eragozpenak ere adieraz daitezke,

besteak beste) jaun/andreek egindako kexa idatzi eta sinatuak jaso ditugunez, jarduera horiek berehala uzteko

eskatzen dizugu, eta uzten ez badituzu, bidezko ekintza judizialak hasiko dituguna ohartarazten dizugu.

Era berean, errekerimendu horri erantzuten ez badiozu, Ezohiko Batzar baten deialdia egingo dudala jakinarazten

dizut, Jabetza Horizontalaren Legearen 7-2 artikuluaren 3. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, helburu horrekin

berarekin demanda judiziala aurkezteko; demanda hori jabeari edota okupatzaileari zuzenduko zaio, adierazitako

lege-testuak xedatzen duen bezala.

Besterik gabe, eta zure berrien zain, idazki hau igortzen dizut .......................................................(e)n, ...........................................(e)ko

......................................................................ren .......................................................(ea)n.

Presidentea

Sin.: .........................................

Originala jaso dut

Eguna .........................................

Jabea/Okupatzailea

*Hartzaileak jaso duela egiaztatzen duen edozein bideren bitartez gauzatu beharko da errekerimendu hau, eta notario

bidez gauzatzea gomendatzen da.

111

57

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra