ESKRITURA EGILESTEARI BURUZKO DEMANDA
TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIARI
Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.
Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.
Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.
Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:
Idazki honen bidez, JUDIZIO ARRUNTEKO demanda jartzen dut eskritura publikoa egilestea erreklamatzekoa, OSATUDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra (egoitza:HERRIA).
Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.- ZEHAZTU OINARRIAK
DATA(e)an nire ordezkatuakKONTRATU-MOTA kontratua sinatu zuenIZEN-ABIZENAKjaunarekin/andrearekin, eta, kontratu horrenOBJEKTUA ZEHAZTU.
Demanda honetako 1 zenbakiko agiri gisa aurkezten da aipatutako salerosketa-kontratua.
BIGARRENA.- KontratukoOSATU klausulan alderdiek hitzartu zuten kontratu hori eskritura publikoan jasotzeaOSATU
HIRUGARRENA.-IZEN-ABIZENAK jaunak/andreak ez du oraindik salerosketako eskritura publikoa egiletsi, nahiz eta nire ordezkatuak behin eta berriro eskatu dion.
Hori dela eta, demanda hau jarri behar izan dugu.
AURKEZTUTAKO DOKUMENTUAK OSATU
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 52.1 artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, auzigai den finka dagoen lekuari dagokiona baita.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judiziora aurkezteko gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazioa aktiboa nire ahalorde-emaileak dauka,OSATU eskritura publikoa ez egilesteagatik kaltetua baita. Legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunari/andreari dagokio,OSATU baita.
SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura judizio arruntekoa da, horrela baitago xedatua PZLko 249.2 artikuluan.
ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.
Kode Zibileko 1.088. artikuluak eta hurrengoek betebeharrak arautzen dituzte, eta, bereziki, 1.091. artikuluari jarraikiz, kontratuetatik jaiotako betebeharrek lege-indarra dute alderdi kontratugileen artean, eta kontratuan ezarritakoarekin bat bete behar dira.
Kode Zibileko 1.254. artikuluaren eta hurrengoen arabera, kontratua dago pertsona batek edo gehiagok obligazioa hartzen dutenetik batak besteari zerbait emateko edo zerbitzuren bat egiteko. Era berean, kontratugileek beraiei egoki iruditzen zaizkien itun, klausula eta baldintzak jar ditzakete, baldin eta legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontrakoak ez badira.
Era berean, Kode Zibileko 1.280.1 artikuluari jarraikiz, dokumentu publikoan jaso behar dira objektutzat ondasun higiezinen gaineko eskubide errealak eratzea, eskualdatzea, aldatzea eta iraungitzea duten egintzak eta kontratuak.
Zentzu honetan eta aurrean azaldutako betebeharra osatzeko, Kode Zibileko 1.279. artikuluarekin bat etorriz, kontratugileek elkar behartu dezakete kontratua eskritura publikoan jasotzera, adostasuna eta kontratua baliozkoa izateko gainerako betekizunak betetzen direnetik.
ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik
AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat JUDIZIO ARRUNTEKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, eta kondena dezala demandatuaESKRITURA-MOTA eskritura egilestera; halaber, ezar diezazkiola berariaz kostuak alderdi demandatuari.
Berebat lehenengoa:Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura