Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Eskaera bateratua

BATERAKO DIBORTZIO-ESKAERA

««HERRIA» »(E)KO LEHEN AUZIALDIKO «ZENBAKIA» ZENBAKIKO EPAITEGIRA

Ni, «PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK» jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea naizen hau, auzitegiaren aurrean agertzen naiz, hurrenez hurren«IZEN-ABIZENAK» jaunaren/andrearen eta «IZEN ABIZENAK» jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, horrela egiaztatzen baita «HAUTATU EGIAZTATZEA». Horretarako, «ABOKATUAREN IZEN ABIZENAK» letraduaren zuzendaritzapean ari naiz. Letradua «PROBINTZIA»ko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko abokatua da (bulego profesionala:«HERRIA»). Hala, zuzenbidean bidezkoen den moduan DIOT:

Idazki honen bidez, EZKONTZA DESEGITEA ESKATZEN dut, ADOSTASUNEZKO DIBORTZIOAN OINARRITUZ, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan oinarrituta.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Nire ordezkatuak«DATA»(e)an, ezkondu ziren (elizaz edo zibilez),«HERRIA»(e)an, eta ezkontza hori inskribatuta dago«HERRIA»(e)ko Erregistro Zibilean, «LIBURUKI-ZENBAKIA» liburukian, «FOLIO-ZENBAKIA» folioan, «AGIRI-ZENBAKIA» zenbakiko agiri gisa aurkezten den Erregistro Zibileko ziurtagiriaren bidez egiazta daitekeenez.

BIGARRENA.-«DATA»(e)an, ezkontideen«IZEN-ABIZENAK» semea/alaba jaio zen, gaur «ADINA» urte dituena.

«AGIRI-ZENBAKIA» zenbakiko agiri gisa aurkezten da«HERRIA»(e)ko Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiria.

HIRUGARRENA.- Familiaren egoitzaren helbideaHELBIDEA da, eta gaur«IZEN-ABIZENAK» jauna/andrea eta«IZEN-ABIZENAK» bizi dira bertan;«IZEN-ABIZENAK» jaunaren/andrearen bizilekua «HELBIDEA» da.

LAUGARRENA.- «ZEHAZTU EGITATEAK»

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 769. artikuluari jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, senar-emazteen bizilekuari dagokiona baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek demanda hau jartzeko gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Bi alderdiek dute legitimazioa, aktiboa eta pasiboa, desegiteko eskatu den ezkontzako ezkontideak baitira.

SEIGARRENA.- Prozedura. PZLko 777. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz bideratuko da prozedura.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

a.- Kausak. Kode Zibileko 85. artikuluari jarraikiz, ezkontza desegiten da, ezkontza egiteko modua eta iraupena edozein dela ere, ezkontide baten heriotzaren edo heriotza-deklarazioaren ondorioz eta dibortzioaren ondorioz.

b.- Dibortzioaren ondorioak.

Kode Zibileko 102. artikuluan, dibortzioko demanda onartzen deneanex legesortzen diren ondorioak jasotzen dira, eta lege bereko 85. artikuluan, berriz, dibortzio-epaiaren ondorioak.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta eman dezala egindakotzat«IZEN-ABIZENAK» jaunaren eta«IZEN-ABIZENAK» andrearen ezkontza elkarren arteko adostasunez desegiteko eskaera. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia aipatutako ezkontzaren desegitea baiesten duena, eta zehatz dezala desegitearen ondorio gisa hitzarmen erregulatzailearen proposamenean jasotakoak, proposamena behar bezala onartu ondoren.

«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra