Gehien erabiltzen diren inprimakiak
2. inprimakia
Erkidegoaren eraketa akta
.......................................................................... bi mila ........................................(e)ko ...........................................ren ...........................a.
Ezohiko Batzar Nagusian elkarturik, Erkidegoko kideen % 25ek baino gehiagok sustatutako deialdia egin ondoren,
marjinako zerrendan adierazitako jabeek, batzar horren gai-zerrendan adierazten diren jorratu beharreko gaiei dagokienez, honako erabaki hauek hartu zituzten:
1. Erkidegoa legez eratzea
...................................................................................................................................(e)ko ............................................................................................ kaleko
............................................... zenbakian kokatutako etxearen Erkidegoa legez eratu da; erkidego hori, lehenik eta behin, indarrean dagoen 1960ko uztailaren 21eko Jabetza Horizontalaren Legean eta jabetza-tituluan bildutako arauetan ezarritakoaren arabera arautuko da, eta bestetik, Jabeen Batzordeak onartu ondoren idatziko diren Estatutuetan eta
Barne Erregimeneko Arauetan ezarritakoaren arabera.
2. Zuzendaritza-karguak izendatzea
Honako pertsona hau izendatu da Erkidegoko presidente:jauna/andrea, ...................................................................................................
pisuaren (edo lokalaren) jabea; beharrezkoak diren gai guztietan (judizioz kanpokoetan zein judizialetan) Erkidegoaren ordezkaritzarako ahalmen handienak eman zaizkio pertsona horri, eta, beharrezkoa bada, eman gabeko
notario-ahalordeak egoki deritzen Auzitegietako prokuradoreei emateko ahalmena edukiko du, eta baita errekerimenduak gauzatzekoa ere.
Honako pertsona hau izendatu da administratzaile-idazkari: ......................................................................................... jauna/andrea.
3. Zerbitzuak abian jartzea
.Erkidegoaren Gobernu Batzordeari zerbitzu komunak (hots, igogailua, berokuntza, eta abar) abian jartzeko ahalmena eman zaio, eta horretarako, derrama berezi eta aparteko kuota bat igorriko du Erkidegoaren Gobernu
Batzordeak; kuota hori honako zenbateko hau izango dela finkatu da: ........................................................................................................
euro etxebizitza bakoitzeko eta .............................................................................................................................. euro lokal bakoitzeko.
Derrama hori behin-behinekoa da eta ezarritako arauen arabera behin betiko likidatzeko helburua du.
Era berean, Gobernu Batzordeari Erkidegoaren argindar, ur, atezaintza, eta abarren zerbitzuak kontratatzeko eta
haiei dagozkien kontratuak formalizatzeko ahalmena eman zaio.
4. Ordaindu beharreko hileko kuota
Onartutako gastu aurreikusgarrien aurrekontua ordaintzeko, hileko kuotak ezartzea erabaki da; Jabeek
............................................................................. Bankuaren ............................................................. Sukurtsaleko .............................................. zenbakia
duen kontu korrontean sartu beharko dituzte hilabete bakoitzaren lehen astean hileko kuotak. Hileko kuota horiek
honako
hauek
dira.
Lokalek: ....................................................... euro (............................... gastuetarako, eta ................................... ferreserba-fondorako)
Eskuineko pisuek: ................................. euro (............................... gastuetarako, eta .................................... ferreserba-fondorako)
Ezkerreko pisuek: ................................. euro (.............................. gastuetarako, eta .................................... ferreserba-fondorako)
Barneko pisuek: ...................................... euro (............................. gastuetarako, eta .................................... ferreserba-fondorako)
Kanpoko pisuek:..................................... euro (............................ gastuetarako, eta .................................... ferreserba-fondorako)
Kuota horiek behin-behinekoak dira, eta administrazioak dagokion likidazioa gauzatzeko helburua dute, ezarritako
arauen arabera. Urte bakoitzeko Abenduaren 31n itxiko den ekitaldi bakoitzaren amaieran gauzatuko da likidazio hori.
75
39
Gehien erabiltzen diren inprimakiak
Erkidegoaren Gobernu Batzordeak ekitaldi bakoitzari dagokion gastuen aurrekontu aurreikusgarria idatziko du;
ekitaldiak urte bakoitzaren Urtarrilaren 1ean irekiko dira eta Abenduaren 31n itxiko dira, eta adierazitako aurrekontu hori estaltzeko, jabe bakoitzak ordaindu behar duen hileko kuota zehaztuko da..
5. Barne-erregimeneko arauak (adibidez)
Atariaren eta eskaileren garbitasuna modu eraginkorrean arautzeko, egiteko horren ardura edukiko duen pertsona
bat kontratatzea erabaki da, eta bidezko deritzon eta bidezkoa den ordainsariaren bitartez kontratazio hori
gauzatzeko ahalmena eman zaio Gobernu Batzordeari.
Erkidegoaren aurrekontuen kargura ordainduko da ordainsari hori, eta lonjek ez dute gastu horretan parte hartzeko
betebeharrik izango.
Edo bestela:
Atariaren eta eskaileren garbitasuna modu eraginkorrean arautzeko, garbitze-lan horiek etxebizitzen jabeen kargura
izango direla erabaki da, eta horretarako, honako arau hauek ezarri dira:
Jabe bakoitzak bere eskailera-atala garbitu beharko du astero, eta atari eta patio osoa hala dagokionean, ezarriko
diren txanden arabera.
Jaberen batek Arau hori hausten badu, garbiketa-zerbitzu hori egiteko, Erkidegotik kanpoko pertsona bat kontratatzeko ahalmena edukiko du Jabeen Batzordeak, eta horrek eragindako gastuak arau-hauslearen kontura
izango dira.
Elementu komunak garbitzeko Arau horiek Aktan idatziak daudenez, jabekide guztiak behartzen jituzte.
Hori guztia hala izango da, baldin eta Jabetza Horizontalaren erregimenaren eratze-tituluak printzipio orokor hori
aldatzeko bestelako modu berezirik ez badu.
Edozein arrazoi dela-eta, adierazitako garbiketa-lan horiek berdintasunez banatzeari buruzko adostasunik lortzen
ez baduzue, zuen guztien artean egin beharko duzue garbiketa-lan guztia.
6. Ezinbestean gauzatu beharreko obrak (adibidez)
Finkaren estalkiak, egoera txarrean dagoenez, pisuetan iragazketak eragiten ditu, eta horren ondorioz, obrak
egin behar direnez bertan, elementu komun hori konpontzea erabaki da, .................................................................................
ndustrialariak emandako aurrekontuaren arabera. Aurrekontuaren zenbatekoa: .....................................................................
euro. Gobernu Batzordeari beharrezko derramak igortzeko ahalmena eman zaio, aurrekontu horretan ezarri
diren ordaintzeko baldintzen arabera, eta pisu edo lokal bakoitzari dagozkion partaidetza-ehunekoei jarraikil.
7. Galde-eskeak
Presidentea ....................................................... Idazkaria â Administratzailea ...................................................................................
Izpta.: ....................................................................... jauna/andrea. Izpta.: ......................................................................................... jauna/andrea.
(Ondoren, bertaratu direnek sinatu dute.)
77
40