BEHIN BETIKO NEURRIAK ALDATZEKO DEMANDA
TXANDA DAGOKION «HERRIA»(E)KO LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIARI
Ni, «PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK» jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea naizen hau, auzitegiaren aurrean agertzen naiz, «IZEN-ABIZENAK» jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, horrela egiaztatzen baita «HAUTATU EGIAZTATZEA». Horretarako, «ABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK» letraduaren zuzendaritzapean ari naiz. Letradua «PROBINTZIA»ko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko abokatua da (bulego profesionala: «HELBIDEA», «HERRIA»). Hala, zuzenbidean bidezkoen den moduan DIOT:
Idazki honen bidez, eskatzen dut har daitezela ezkontza- «DEUSEZTASUNA/BANANTZEA/DIBORTZIOA» demandaren aurretiazko behin-behineko neurriak nire ahalorde-emailearen senarra/emaztea den «PARTE-HARTZAILEAREN IZEN-ABIZENAK» junaren/andrearen(bizilekua: «HELBIDEA», «HERRIA»).Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.- «DATA»(e)an, «EPAI-ZENBAKIA» zenbakiko epaia eman zen, «HERRIA»(e)ko Lehen Auzialdiko «ZENBAKIA» zenbakiko epaitegian bideratutako «PROZEDURA-ZENBAKIA» «DEUSEZTASUNA/BANANTZEA/DIBORTZIOA»-prozeduran. Aipatutako epai horretan, («ZENBAKIA» zenbakiko agiri gisa aurkezten da), «DEUSEZTASUNA/BANANTZEA/DIBORTZIOA» erabaki zen eta, hartaz, nire ordezkatuak eta «PARTE-HARTZAILEAREN IZEN-ABIZENAK» jaunak/andreak ordura arte osatutako ezkontza desegitea; gainera, behin betiko neurri hauek erabaki ziren:
Nire ordezkatuak ezkontzan zehar jaiotako seme-alaben zaintza izango zuen.
Senar-emazteen egoitza nire ordezkatuak eta seme-alabek erabiliko zuten.
«PARTE-HARTZAILEAREN IZEN-ABIZENAK» jaunak/andreak nire ordezkatuari hilero «ZENBATEKOA» euro ordaindu beharra izango zuen, ezkontzako seme-alabentzako mantenu-pentsio gisa.
BIGARRENA.- Alderdi honen iritziz, «DEUSEZTASUNA/BANANTZEA/DIBORTZIOA» aurreko egoera funtsean aldatzen duen egitate bat gertatu da, eta aurreko egoera hori izan zen, hain zuzen, «DEUSEZTASUNA/BANANTZEA/DIBORTZIOA»-epaian zehaztu ziren behin-betiko neurriak hartzeko kontuan izan zena.
HIRUGARRENA.- «ZEHAZTU»
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 769. artikuluari jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, ezkontideek elkarrekin izandako azken bizilekuari dagokiona baita.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Bi alderdiek dute legitimazioa, aktiboa eta pasiboa, orain aldatu nahi diren neurriak ezarri zituen epaiaren aginduz desegindako ezkontzako kide baitira.
SEIGARRENA.- Prozedura. Prozedura PZLko 770. artikuluan ezarritakoaren arabera izapidetu behar da, lege bereko 775.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.
Kode Zibileko 147. artikuluaren arabera, mantenua proportzionalki handitu edo txikituko da, mantenu-hartzailearen beharrak handitu edo txikitzen diren heinean eta mantenu-emailearen diru sarrerak kontuan hartuta.
ZORTZIGARRENA.- Kostuak. Kostuak aurkako alderdiari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibileko Legeko 394. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik,
AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat, eta har dezala aurkeztutzat «DEUSEZTASUNEKO/BANANTZEKO/DIBORTZIOKO» behin betiko neurriak aldatzeko demanda «PARTE-HARTZAILEAREN IZEN-ABIZENAK» jaunaren/andrearen kontra, inguruabarrak nabarmen aldatu izateagatik. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:
a.- «PARTE-HARTZAILEAREN IZEN-ABIZENAK» jaunak/andreak nire ordezkatuari hilero «ZENBATEKOA» euro ordaindu beharra, ezkontzako seme-alaben mantenu-pentsio gisa.
b.- Aurkako alderdia kondenatzea berariaz kostuak ordaintzera.
Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
«HERRIA»(e)n, «DATA»(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura