AURRI-EGOERAN DAGOEN ERAIKINA, ZUHAITZA, ZUTABEA (EDO ANTZEKO EDOZER) ERAISTEKO AKZIOA EGIKARITZEKO DEMANDA
TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKOHERRIA(E)KO EPAITEGIARI
Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.
Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA
Ordezkaritza egiaztatzen duHAUTATU EGIAZTATZEA t.
Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.
Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:
Idazki honen bidez, hitzezko judizioko demanda jartzen dut, epe laburrean aurri-egoeran dagoenZEHAZTU ONDASUNA eraisteko, kalteak eragiteko arriskua baitu.DemandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka jartzen da (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.- Nire ahalorde-emaileaHERRIA(e)n kokatutako hiri-finka baten jabea da. Finka salerosketa-kontratu bidez eskuratu zuen, eta kontratuaHERRIA(e)koIZEN-ABIZENAK notarioaren aurrean egiletsi zen,DATA(e)an.
1 zenbakiko agiri gisa aurkezten daHERRIA(e)koIZEN-ABIZENAK notarioak eskuetsitako eskrituraren lehenengo kopia, eta 2 zenbakiko agiri gisa, berriz,HERRIA(e)ko Jabetza Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria.
BIGARRENA.- Nire ordezkatuaren jabetzaren alboan dagoen orubeanDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen finka dago.
ZEHAZTU EGITATEAK ETA DOKUMENTUAK
Nire ordezkatua kezkatzen hasia da, horiek kalteak egin baitiezazkiekete bai berari eta bai bere etxebizitzari.
HIRUGARRENA.- Nire ordezkatua hainbat aldiz saiatu da ados jartzen bere jabetzaren alboko orubearen jabearekin,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunarekin/andrearekin, aipatutakoESKATUTAKOA egin dezan. Baina saiakera batean ere ez duenez ezer lortu, bide judizialera jo behar izan du auzia konpondu ahal izateko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 52.1.1. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, auzigai den ondasuna dagoen lekuari dagokiona baita.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka bere jabetzako finkaren edukitzari eragin baitzaio nahasmendua. Legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK dauka, bera baita nire ordezkatuaren edukitza baketsuari nahasmendua eragin diona.
SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura hitzezko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 250.1.6 artikuluan.
ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.
AIPATU 389. EDO 390. ART. ERAITSI BEHARREKO ONDASUNAREN ARABERA
Kode Zibileko 389. artikuluak aurri-eraikinei eta jausteko zorian daudenei buruz aritzean dioenez, eraikin, horma, zutabe edo eraikuntzako beste edozein elementu aurri-zorian badago, jabea behartuta dago botatzera, edo jausi ez dadin beharrezkoak diren obrak egitera. Aurri-obraren jabeak botatzen edo konpontzen ez badu, agintaritzak botarazi dezake, jabearen kontura.
Kode Zibileko 390. artikuluaren arabera, zuhaitz mardulen bat lurrera erortzeko arriskuan egon eta horrekin kalte egin ahal zaienean inoren finkari edo bide publiko zein pribatutik igarotzen direnei, zuhaitzaren jabeak zuhaitza errotik atera eta kendu behar du; ez badu hori egiten, beraren kontura egingo da agintaritzaren erabakiz.
GEHITU ZUZENBIDEKO OINARRIAK
ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik,
AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat HITZEZKO JUDIZIOKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala demanda hau baiesten duen epaia, eta egin diezaiolaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunari/andreari aurri-egoeran dagoenZEHAZTU ONDASUNA eraistea, ohartaraziz berak botatzen ez badu, bere kontura botaraziko dela; halaber, ezar diezazkiola berariaz kostuak alderdi demandatuari.
Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura