Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Atzera eskuratzeko akzioa egikaritzeko demanda

ATZERA ESKURATZEKO AKZIOA EGIKARITZEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, JUDIZIO ARRUNTEKO demanda jartzen dut, atzera eskuratzeko akzioa egikaritzekoa,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra (egoitza:HERRIA).

Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-EGITATEAK ZEHAZTU

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45 eta 52.1.7 artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, auzigai den finka dagoen lekuari dagokiona baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazioa aktiboa nire ahalorde-emaileak dauka, salmentaren ondorioz kaltetua izan baita aurretiaz nahitaezko jakinarazpenik egin ez zitzaiolako eta legitimazio pasiboa, berriz,IZEN-ABIZENAKjaunari/andreari dagokio, ondasun higiezinaren jabea eta saltzailea baita.OSATU

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura judizio arruntekoa da, horrela baitago xedatua PZLko 249.1.7 artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

ZEHAZTU ZUZENBIDEKO OINARRIAK (Hiri eta landa errentamenduaren legea, kode zibila)

ZENBAKIA ZEHAZTU.-Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat JUDIZIO ARRUNTEKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:OSATU

a.- deklaratzea nire ordezkatuak atzera eskuratzeko eta lehentasunez eskuratzeko eskubideak dituela,HERRIA(e)n, kokatutako etxebizitzaren gainean.

b.- deuseztzat eta balio juridikorik gabekotzat jotzeaDATA(e)an egindako eskualdaketa,IZEN-ABIZENAK demandatuakIZEN-ABIZENAK demandatukideari aipatutako etxebizitzaKOPURUA eurotan saldu zionekoa.

c.- demandatua kondenatzea berariaz kostuak ordaintzera.

Berebat lehenengoa:Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra