214.ALDERDI BETEARAZLEAREN IDAZKIA, ENBARGATUTAKO ONDASUN HIGIEZINAREN OKUPATZAILEAK BERTAN EGOTEN JARRAITZEKO ESKUBIDERIK EZ DUELA DEKLARA DADILA ESKATZEKOA
EPAITEGIARI
Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: XX jauna/andrea (alderdiaren gainerako datuak jasota daude zuzentzen ari natzaion Epaitegian, .../... auto-zk.arekin bideratutako ... prozeduran). Epaitegian agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
Enbargatutako ondasun higiezinaren okupatzaileak, CC jaunak/andreak, okupazio hori oinarritzeko titulurik aurkeztu ez duenez, alderdi honek eskatzen du, deklara dadila okupatzaileak ez duela ondasun higiezinean egoten jarraitzeko eskubiderik, ondasuna betearazpenean besterentzen denetik aurrera.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman dezala aurkeztutzat idazki hau, onar dezala, eta erabaki dezala CC jaunak/andreak ez duela eskubiderik ondasun higiezinean egoten jarraitzeko.
...herria+(e)n..., ...data+(e)an...
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura