Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Adostasunik gabe dibortziatzeko demanda

ADOSTASUNIK GABE DIBORTZIATZEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKIONHERRIA(E)KO LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez,, DIBORTZIOKO DEMANDA jartzen dutDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Ezkontza.

DATA(e)an nire ordezkatua etaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jauna/andreaAUKERATU ezkondu ziren,HERRIA(e)n, eta ezkontza hori inskribatuta dagoHERRIA(e)ko Erregistro Zibilean,LIBURUKI-ZENBAKIA liburukian,FOLIO-ZENBAKIA orrialdean.

ZENBAKIA zenbakiko agiri gisa aurkezten den Erregistro Zibileko ziurtagiria.

BIGARRENA.- Seme-alabak.

DATA(e)an, ezkontideenSEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAKAUKERATU jaio zen, gaurADINA urte dituena.

ERREPIKATU BEHAR IZANEZ GERO

Jaiotzako ziurtagiria aurkeztenAUKERATUZENBAKIA zenbakiko agiri gisa.

HIRUGARRENA.- Senar-emazteen egoitza.

Senar-emazteen egoitzaHERRIA(e)koHELBIDEA etxebizitza izan da.

Etxebizitzaren eskritura aurkezten daZENBAKIA zenbakiko agiri gisa.

LAUGARRENA.- Ezkontzako ondasun-eraentza.

Ezkontzako ondasun-eraentzaZEHAZTU da.

BOSGARRENA.- Neurriak. Alderdi honek neurri hauek har daitezela nahi du:

ZEHAZTU

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 769. artikuluari jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka,LURRALDE ESKUMENAREN ARRAZOIA AZALDU baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Bi alderdiek dute legitimazioa, aktiboa eta pasiboa, desegiteko eskatu den ezkontzako ezkontideak baitira.

SEIGARRENA.- Prozedura. Prozedura hitzezko judizioko izapideen arabera bideratu behar da, PZLko 770. artikuluarekin bat etorriz.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

a.- Kausak.

Kode Zibileko 85. artikuluari jarraikiz, ezkontza desegiten da, ezkontza egiteko modua eta iraupena edozein dela ere, ezkontide baten heriotzaren edo heriotza-deklarazioaren ondorioz eta dibortzioaren ondorioz.

Lege-testu bereko 86. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dibortzioa judizialki dekretatuko da, ezkontza egiteko forma edozein izanda ere, bi ezkontideetako batek bakarrik eskatzen duenean, edo bi ezkontideek batera, edota batak bestearen adostasunarekin, baldin eta 81. artikuluko betekizunak eta inguruabarrak betetzen badira. Hau da:

1. Bi ezkontideek batera edo batak bestearen adostasunarekin eskatuz gero, ezkondu zirenetik hiru hilabete igaro badira.

2. Ezkontide batek bakarrik eskatuz gero, ezkondu zirenetik hiru hilabete igaro ondoren. Demanda jartzeko, ez da beharrezkoa epe hori igarotzea baldin eta egiaztatzen bada arriskuan dagoela hala ezkontide demandatzailearen nola bien seme-alaben edota ezkontideetako edozeinen seme-alaben bizitza, askatasuna, osotasun fisiko edo morala, sexu-askatasuna edo sexu-ukigabetasuna.

b.- Dibortzioaren ondorioak.

Kode Zibileko 102. artikuluan, dibortzioko demanda onartzen deneanex legesortzen diren ondorioak jasotzen dira, eta lege bereko 92. artikuluan, berriz, dibortzio-epaiaren ondorioak.

GEHITU OINARRIAK

ZORTZIGARRENA.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman dezala aurkeztutzat demanda hau, agiri eta kopiekin batera, eta onar dezala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat ezkontza desegiteko demanda,DEMANDATZAILEAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreakDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka jarritakoa. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala aipatu ezkontza desegitea baiesten duen epaia, eta ezar diezazkiola berariaz kostuak kontrako alderdiari.

Berebat lehenengoa:AUKERATU.

NEURRIAK ALDATU NAHI BADIRA, GEHITU

Berebat bigarrena: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra