Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Adostasun gabe banantzeko demanda

ADOSTASUNIK GABE BANANTZEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKIONHERRIA(E)KO LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, EZKONTIDEAK BANANTZEKO DEMANDA jartzen dutDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Ezkontza.

Nire ahalorde-emailea etaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jauna/andreaDATA(e)an ezkondu zirenHERRIA(e)n (AUKERATU), eta ezkontza hori inskribatuta dagoHERRIA(e)ko Erregistro Zibilean,LIBURUKI-ZENBAKIA liburukian,FOLIO-ZENBAKIA folioan, demanda honetakoZENBAKIA zenbakiko agiri gisa aurkezten den Erregistro Zibileko ziurtagiriaren bidez egiazta daitekeenez.

BIGARRENA.- Seme-alabak.

DATA(e)an, ezkontideenSEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAKAUKERATU jaio zen, gaurADINA urte dituena.

ERREPIKATU BEHAR IZANEZ GERO

Jaiotzako ziurtagiria aurkeztenAUKERATUZENBAKIA zenbakiko agiri gisa.

HIRUGARRENA.- Senar-emazteen egoitza.

Senar-emazteen egoitzaHERRIA(e)koHELBIDEA etxebizitza izan da.

Etxebizitzaren eskritura aurkezten daZENBAKIA zenbakiko agiri gisa.

LAUGARRENA.- Ezkontzako erregimen ekonomikoa.

Ezkontzako erregimen ekonomikoaZEHAZTU da.

BOSGARRENA.- Ondasunak.

ZEHAZTU

SEIGARRENA.- Ezkontideen egoera profesionala.

ZEHAZTU

ZAZPIGARRENA.- Neurriak.

Alderdi honek neurri hauek har daitezela nahi du:

ZEHAZTU

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 769. artikuluari eta 38/1988 Legeari jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka,LURRALDE ESKUMENAREN ARRAZOIA AZALDU baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Bi alderdiek dute legitimazioa, aktiboa eta pasiboa, beraiek baitira banandu nahi diren ezkontideak.

SEIGARRENA.- Prozedura. Prozedura hitzezko judizioko izapideen arabera bideratu behar da, PZLko 770. artikuluarekin bat etorriz.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

AZALDU ARRAZOIAK

ZORTZIGARRENA.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzatDEMANDATZAILEAREN IZEN-ABIZENAK jaunak/andreakDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka jarritako ezkontideak banantzeko demanda. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala ezkontideak banan daitezela agintzeko epaia, eta ezar diezazkiola berariaz kostuak kontrako alderdiari.

ZEHAZTU ESKATZEN DIREN NEURRIAK

Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra