Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 7/2012 Legea, urriaren 29koa, iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzekoa
2012-10-29Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2013/2/5, 31. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
1182
Hutsen zuzenketa, honako lege honena: 7/2012 Legea, urriaren 29koa, iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzekoa.
Hutsegiteak ikusi ditugu urriaren 29ko 7/2012 Legean (7/2012 Legea, urriaren 29koa, iruzurraren kontrako prebentzio-ekintzak eta iruzurraren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzearren tributuen eta aurrekontuen gaineko araudia aldatu eta finantza-araudia egokitzekoa), zeina Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, 261 zenbakiko alean, 2012ko urriaren 30ean. Dagozkion zuzenketak egiten ditugu honen bidez:
4. orrialdean, azken paragrafoan, hau dioen lekuan: «Lehen-lehenik, ondasun higiezinak entregatzeko kasuetan subjektu pasiboa alderantzizkatzen deneko bi kasu berri ezartzen dira.», beste hau esan behar du: «Lehen-lehenik, ondasun higiezinak entregatzen diren kasuetan, subjektu pasiboa alderantzikatzen deneko hiru kasu berri ezartzen dira, besteak beste.».
16. orrialdean, 3.Bat artikuluan, azkenbosgarren paragrafoaren bigarren lerroan, hau dioen lekuan: «…Erregelamenduaren 67.7 artikuluan jasotzen den salmenta edo sarreren erregistro liburuan…», beste hau esan behar du: «…Erregelamenduaren 68.7 artikuluan jasotzen den salmenta edo sarreren erregistro liburuan…,» 20. orrialdean, 5.Bi artikuluan, c) idatz-zatian, azken lerroan, honako hau dioen lekuan: Balore Merkatuaren Legeko...», hau esan behar du: «... Balore-merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legeko…».