7/2014 Lege Organikoa, azaroaren 12koa, Europar Batasunean aurrekari penalen informazioa trukatzeari eta arlo penaleko ebazpen judizialak aintzat hartzeari buruzkoa dena
2014-11-12Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2014/11/13, 275. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
11713 7/2014 Lege Organikoa, azaroaren 12koa, Europar Batasunean aurrekari penalen informazioa trukatzeari eta arlo penaleko ebazpen judizialak aintzat hartzeari buruzkoa dena.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.
Jakin ezazue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onartu dutela, eta, Nik, hemen, berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
I
Europar Batasuneko lankidetza judiziala legedien harmonizazioaren eta ebazpen judizialen elkarrekiko aitorpenaren funtsezko printzipioen inguruan egituratzen da, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 67. eta 82. artikuluetan aldarrikatzen den moduan.
Elkarrekiko aitorpenaren printzipioa Europar Batasuneko lankidetza judizial zibilaren eta penalaren oinarrizko pieza da, eta iraultza handia eragin du Estatu kideen arteko lankidetza-harremanetan, aukera eman duelako Estatu batean emandako ebazpen judizialen aitorpenak eta gauzatzeak edo betetzeak Estatuaren mugak gainditzeko eta gainerako Estatuetan eraginkorra izateko.
Lankidetza judizialerako eredu berri honek errotik aldatzen ditu Europar Batasuneko Estatuen arteko harremanak, agintaritza zentralen edo gobernu-organoen artean zeuden komunikazioen ordez agintaritza judizialen arteko komunikazio zuzena ezarri duelako. Aldaketa horri eta beste neurri batzuei esker, ebazpen judizialak transmititzeko prozedurak sinplifikatu eta arindu egin dira. Nolanahi ere, Estatuetako agintaritza zentralek, batez ere Justizia Ministerioek, laguntza handia ematen dute sistemak zuzen funtziona dezan.
Hala erakusten dute lege honen bidez transponitzen diren Europar Batasuneko bi arauek, elkarrekiko aitorpenari buruzko araudia hobetzen eta osatzen baitute. Bata Kontseiluaren 2008ko uztailaren 24ko 2008/675/JAI Esparru Erabakia da, prozesu penal berri baten kariaz Europar Batasuneko Estatuen artean kondena-ebazpenak kontuan hartzeari buruzkoa. Bestea, berriz, 2009ko otsailaren 26ko 2008/315/JAI Esparru Erabakia da, Estatu kideen artean aurrekari penalen erregistroetako informazioa trukatzearen antolakuntzari eta edukiari buruzkoa. Ildo horretan, arlo penaleko ebazpenen elkarrekiko aitorpenaren printzipioa praktikan jartzera bideratutako neurrien programak tresna bat edo gehiago ezartzeko premia aurreikusten zuen, bermatu ahal izateko Estatu kide bateko agintaritza judizialak kontuan hartuko dituela gainerako Estatuetan emandako behin betiko ebazpen penalak.
II
Legea atariko tituluarekin hasten da, non xedea eta araubide juridikoa jasotzen baitiren. Bertan, Estatu kideen arteko aldebiko edo alde anitzeko hitzarmenen garrantzia nabarmentzen da, lagungarriak baitira aurrekari penalen erregistroek hobeto funtziona dezaten. Ondoren, beste bi titulutan egituratzen da legea, eta horiek, hurrenez hurren, ondoko alderdi hauek arautzen dute: Zigortuen Erregistro Zentralaren eta Europar
Batasuneko erregistro nazionalen gaineko ardura duten agintaritzen arteko aurrekari penalei buruzko informazio-trukeari aplikatzeko araubide juridikoa, eta Europar Batasuneko beste Estatu batzuetan aurrez emandako kondena-ebazpen judizialak kontuan hartzea. Arau horiek Zigor Kodearen erreformarekin koordinatuta daude, berrerortzearen ondorioak baldintza berdinetan aplika daitezen kondena-epaia Espainian ematean edo Europar Batasuneko beste Estatu batean ematean.
III
Lege honek are segurtasun juridiko handiagoa ematen dio Justizia Ministerioko Zigortuen Erregistro Zentrala Europar Batasuneko lankidetza judizialaren esparruan dagoeneko garatzen ari den jarduera bati, aurrekari penalei buruzko informazioa bidaltzeko eta eskatzeko agintaritza eskuduna den aldetik. Espainiako Erregistroak parte hartu zuen, hasteko, «Erregistro judizialen sarea» proiektu pilotuan, zeinaren bidez Europar Batasuneko hainbat Estatuk elektronikoki trukatzen zuten aurrekari penalei buruzko informazioa. Sare horren ordez, Aurrekari Penalei buruzko Informazioaren Europako Sistema ezarri da (ECRIS) , Kontseiluak 2009ko apirilaren 6an emandako 2009/316/JAI Erabakiaren bidez sortua. Erabaki hori lege honetan sartzen den 2008/315/ JAI Esparru Erabakiaren 11. artikulua aplikatuz eman zen, hain zuzen. Praktikan, ECRIS sistema Estatu kide guztietako aurrekari penalen erregistroetako datu-baseen interkonexiorako sistema elektroniko bat da; bertan, Estatu kideek azkar, uniformeki eta ordenagailuz erraz transferitzeko moduan trukatzen dute kondenei buruzko informazioa. Sistema horrek Europar Batasuneko edozein herritarren delitu-historiari buruzko informazio osoa erraz eskuratzeko aukera ematen die epaileei eta fiskalei, kondena ezarri duen Europako herrialdea edozein delarik ere.
Berme horiek lege honetako I. tituluaren bidez osatzen dira, Estatuetako agintaritza eskudunen arteko lankidetzaren eraginkortasuna bermatzeko arauekin; horren erakusle dira kondenen, informazioaren edukiaren edo gauzatu beharreko epearen berri emateko betebeharra ezartzen duten arauak.
Arau horiek guztiak, Espainian aplikatzean, Justizia Ministerioaren mendeko Zigortuen Erregistro Zentralarekin lotzen dira. Transposizioaren xede diren arauen arabera, Espainiako Erregistrora bidaliko duten informazioa espainiarrei edo Espainian bizi izan diren pertsonei beste Estatu kide bateko auzitegiek ezarritako kondenei buruzko izango da. Arau espezifiko zenbait daude adingabeei ezarritako kondenei dagokienez. Halaber, zenbait arau daude, epaileek eta auzitegiek kontuan hartzeko orduan ezereztuta egotearen ondorioak izan ditzaketen aurrekari batzuei dagokienez, baina beste Estatu batzuetara igorri ahal izango direla, kondena ezarri duen Estatuko agintaritza zentralak jakinarazitakoaren arabera.
Era berean, Zigortuen Erregistro Zentralak Espainian ezarritako kondenen berri emango die kondenatuaren nazionalitateko Estatuko agintaritza zentralei, eta kondena horiek izandako aldaketak edo ezerezteak ere jakinaraziko dizkie, prozesu penaletatik kanpo erabiltzea eragotzita.
Azpimarratu behar da Zigortuen Erregistro Zentralak beste Estatu batzuetako agintaritza eskudunei aurrekari-eskaerak egingo dizkiela epaileek eta fiskalek prozesu penal baten esparruan hala eskatzen dutenean, bai eta ordenamendu juridikoak aurreikusitako gainerako kasuetan ere.
IV
Lege honen II. tituluko erregulazioak Europar Batasunean emandako epaien baliokidetasun-printzipioa aldarrikatzen du, gerora beste delituak egitetik eratorritako prozesuetan kontuan har daitezen. Horrek esan nahi du, Espainian aurrez emandako kondenekin gertatzen den moduan, beste Estatu kideetan ezarritakoak ere kontuan izan beharko direla bai prozesuan bertan, bai prozesuaren aurreko fasean, bai kondena betearazteko fasean. Kontuan hartze horren ondorioak mugatu egiten dira, eta, ondorioz, kondena horrek Espainian ezarria izanez gero izango lituzkeen ondorioak sortuko ditu;
gainera, baldintza bat bete behar da: beharrezkoa da beste Estatu kide batek ezarritako kondena gertakariak egindako datan Espainiako legediaren arabera zigorgarria den gertakarien gainean ezarritakoa izatea.
Ondorioen aitorpenak ez du zigorra ezartzeko unea soilik hartzen; delitua ikertzeko fasean edo zigorra betearazteko fasean hartu beharreko ebazpenetara ere zabaltzen da; adibidez, susmagarri baten badaezpadako espetxealdiaz, fidantzaren zenbatekoaz, zigor baten zehaztapenaz, zigor baten betearazpena bertan behera uzteaz edo errebokatzeaz, edota baldintzapeko askatasuna xedatzeaz.
Printzipio orokor horrekin batera, eta segurtasun juridikoa indartzeko asmoarekin, legeak zenbait kasu zerrendatzen ditu, Esparru Erabakian adierazitako aurreikuspenen edo ahalmenen ildoan, non kondena horiek ezin izango diren kontuan hartu: Espainian aurrez ezarritako kondenak berrikusteko edota berau betearazteari hasiera emateko ezarritako ebazpenak berrikusteko; beste Estatu kide batean aurreko kondena ezarri baino lehen egindako delituengatik Espainian ondoren behin-behinean ezarriko diren kondenen ondorioetarako; eta Prozedura Kriminalaren Legearen 988. artikuluaren arabera ezarritako zigorra betetzeko mugak ezartzeari buruzko ebazpenekin lotuta, kondena horietakoren bat biltzen dutenean.
Beste Estatu batzuetan ezarritako kondenen irmotasuna ere ezinbesteko berme bat da, irmotasunik gabekoak ezin izango baitira kontuan hartu.
Beste Estatu batzuetan emandako kondena-ebazpenei buruzko informazioa jasotzeko moduari dagokionez, epaileak edo auzitegiak aurrekari penalei buruzko informazioa trukatuz edo indarrean dauden laguntza judizialeko tresnen bidez lortuko du informazioa. Horrela, Zigortuen Erregistro Zentrala auzitegiei beren egitekoan laguntzeko funtsezko tresna bihurtzen da, beste behin ere. Eskumena duen epaileak edo auzitegiak nahikoa denean soilik hartu ahal izango du kontuan bide horien bidez lortutako informazioa.
Funtsean, beraz, lege honek Europar Batasuneko lankidetza judizialari egiten dion ekarpenak areagotu egiten du lankidetza horren eraginkortasuna eta, horrekin batera, sendotu egiten du herritarrek Europako askatasuneko, segurtasuneko eta justiziako Espazioaren baitan duten segurtasuna, Estatu kideen artean kondena penalei buruzko informazioa trukatuz.
ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak
1. artikulua. Legearen xedea.
Lege honen xedea da Zigortuen Erregistro Zentralaren eta Europar Batasuneko Estatu bakoitzeko erregistro nazionalen gaineko ardura duten agintaritzen artean pertsona fisikoen aurrekari penalei buruzko informazio-trukeari aplikatzekoa den araubidea arautzea eta, halaber, Espainian izapidetzen ari diren prozesu penaletan Europar Batasuneko beste Estatu batzuetan pertsona fisiko horien aurka delituengatik emandako behin betiko kondena-ebazpen irmoak aintzat hartzeari aplikatzekoa den araubidea arautzea.
2. artikulua. Aplikatzekoa den araubide juridikoa.
Espainiako agintaritzen eta Europar Batasuneko gainerako Estatuen arteko lankidetza, aurreko artikuluan adierazitako ondorioetarako, lege honek arautuko du, baita beste Estatu kide batzuekin egindako aldebiko edo alde anitzeko hitzarmenetan ezarritakoak, hitzarmen horiek aldatzen edo ordezkatzen dituzten protokolo edo hitzarmenetan ezarritakoak, eta Europar Batasunean lankidetza judizial penalaren arloan zuzenean aplikatzekoak diren arauetan ezarritakoak.
I. TITULUA
Aurrekari penalei buruzko informazioa trukatzea
I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak
3. artikulua. Espainian aurrekari penalei buruzko informazioa bidaltzeko eta jasotzeko eskumena duen agintaritza.
Espainian, arau-hauste penalak egiteagatik aurrekari penalen kondena-oharretako informazioa bidaltzeko eta jasotzeko agintaritza zentral eskuduna Zigortuen Erregistro Zentrala da.
4. artikulua. Aurrekari penalei buruzko informazioa trukatzeko prozedura.
1.Espainiako Zigortuen Erregistro Zentralak eta gainerako Estatu kideetako agintaritza zentralek bide elektronikoan trukatuko dute aurrekari penalei buruzko informazioa, protokolo informatikoei buruzko multzo erkide baten arabera eta komunikazioen azpiegitura komun batean oinarrituta.
2.Aurreko paragrafoan adierazitako prozedura erabili ezin denean, informazioa lege honen eranskinean agertzen den inprimakiaren bidez trukatuko da, idatziz jasota uzten duen edozein bitartekoren bidez, haren egiazkotasuna frogatzea ahalbidetzen duten baldintzetan.
Inprimaki hori dagokion Estatuko hizkuntza ofizialera edo hizkuntza ofizialetako batera itzuliko da, edo, hala badagokio, dagokion Estatuak adostutako hizkuntza ofizialetako batera.
II. KAPITULUA
Kondena-epai irmoak Europar Batasuneko Estatuen artean jakinaraztea
5. artikulua. Europar Batasuneko beste Estatu batzuetan emandako epai irmoetatik espainiarrentzat eratorritako kondena-oharrak.
1.Zigortuen Erregistro Zentralak kondena ezarri duen Estatu kideko agintaritza zentralak helarazitako kondena-ohar irmoak inskribatuko ditu, kondenatua nazionalitate espainiarrekoa izateagatik helarazi dionean. Zigortuen Erregistro Zentralak benetako ziurtasuna badu jakinarazpenaren xedea ez dela espainiar nazionalitatea duen pertsona bat, baztertu egingo du jakinarazpena, salbu eta pertsona hori aurrez Espainian kondenatu bada, bizilekua Espainian badu edo izan badu, edota espainiar nazionalitatea izan badu.
Jakinarazpenaren xedea adin penalik ez dutenei badagokie, kondena ezarri duen Estatuko araudiaren arabera edo legedi nazionalaren arabera, jakinarazpen hori beste Estatu kide batzuei helarazteko soilik hartuko da kontuan.
2.Zigortuen Erregistro Zentralak aldatu edo ezereztu egingo du aurreko paragrafoan aipatutako informazioa, kondena ezarri duen Estatu kideko agintaritza zentralak hala adierazten dionean.
Informazioa ezerezteak esan nahi du aurrekariak fisikoki ezabatuko direla, kondena ezarri duen Estatuko agintaritza zentralak hala adieraztean.
6. artikulua. Espainian emandako kondenei buruzko informazioa emateko betebeharra.
1.Zigortuen Erregistro Zentralak Espainian emandako kondenak jakinaraziko dizkio kondenatuaren nazionalitateko Estatuko agintaritza zentralari, eta ohartaraziko dio informazio hori ezin izango dela helarazi prozesu penaletatik kanpo erabiltzeko xedez.
Kondenatuak hainbat Estatu kidetako nazionalitatea izanez gero, horietako bakoitzari helarazi beharko zaio informazioa.
2.Zigortuen Erregistro Zentralak kondenatuaren nazionalitateko Estatu kideko agintaritza eskudunari jakinaraziko dizkio bertan jasota dagoen informazioak gerora izandako aldaketak edo ezerezteak.
7. artikulua. Informazioaren edukia.
1.Zigortuen Erregistro Zentralak, kondena ezarri duen Estatuko agintaritza gisa, kondenatuaren nazionalitateko Estatu kideetako agintaritza eskudunei ofizioz bidalitako informazioak ondoko hauek jasoko ditu, ezagutzen ez dituen kasuetan salbu:
a) Kondenatuari buruzko informazioa: Izen-abizenak eta, hala badagokio, aurreko izenak eta izengoitiak; jaiotza-data eta -lekua (hiria eta Estatua) ; gurasoen izena; sexua; nazionalitatea eta nortasun-agiria.
b) Kondenaren izaerari buruzko informazioa: Epaiaren data, epaiaren irmotasunaren data, organo epai-emaile judiziala eta sententzia betearazteko organo judiziala, hala badagokio.
c) Kondena eragin zuen delituari buruzko informazioa: Delitua edo delituak eta aplikatutako manu penala; egiaztatuz gero, delitua egin zen data eta lekua.
d) Kondenaren edukiari buruzko informazioa: Zigor nagusia edo nagusiak eta zigor erantsia edo erantsiak, segurtasun-neurriak eta zigorra betearaztea aldatzen duten ondorengo ebazpenak.
2.Zigortuen Erregistro Zentralak, gainera, eskuratutako hatz-markei buruzko eta bertan den beste zeinahi kondenari buruzko informazioa eman ahal izango du.
8. artikulua. Jakinarazpenak egiteko epeak.
Epaile eta auzitegi espainiarrek Europar Batasuneko Estatuetako nazionalei emandako kondena penalen jakinarazpenak lehenbailehen egingo dira, eta, gehienez ere, Zigortuen Erregistro Zentralera bidali direnetik bi hilabeteko epean.
III. KAPITULUA
Agintaritza zentral batek eskatuta, aurrekari penalei buruzko informazioa ematea
9. artikulua. Aurrekari penalei buruzko informazioa.
Aurrekari penalei buruzko informazioa Zigortuen Erregistro Zentralean agertzen dena da, berau erregulatzen duten arauen arabera, ezereztutako oharrak izan ezik.
Beste Estatu kide batzuetako nazionalei dagokienez eta bizilekua edo nazionalitatea horietan izan duten pertsonei dagokienez, informazioak dagokien erregistro nazionaletan agertzen diren oharrak ere bilduko ditu, haietako ordenamendu juridikoaren arabera, ohar horien bidez pertsona fisikoak arau-hauste penalengatik kondenatzen direnean.
Hirugarren herrialdeetako nazionalei dagokienez eta bizilekua edo nazionalitatea horietan izan duten pertsonei dagokienez, informazioak dagokien agintaritzek bidalitako kondenei buruzko oharrak ere bilduko ditu, Hitzarmenaren arabera.
10. artikulua. Aurrekari penalei buruzko kontsultak.
1.Zigortuen Erregistro Zentralak pertsona baten aurrekari penalei buruzko kontsulta egin ahal izango dio beste Estatu kide bateko agintaritza zentralari, aurrekari horiek prozesu penal baten esparruan behar direnean edo Espainiako ordenamendu juridikoan baliozkoa den beste edozein xederako behar direnean.
2.Eskaera jaso duen Estatuak informazio bat emateari uko egiten dionean, kondena ezarri duen Estatua ez delako eta horrek debekatu egin duelako informazioa prozesu
penal batez kanpoko xedeetarako ematea, Zigortuen Erregistro Zentralak kondena ezarri duen Estatuari eskatuko dio informazio hori.
3.Interesa duen herritar batek Espainian aurrekari penalen ziurtagiri bat eskatzean, nazionalitatea edo bizilekua beste Estatu kide batean duen edo izan duen adierazi beharko du. Kasu horretan, Zigortuen Erregistro Zentralak pertsona horri buruzko informazioa eskatuko dio dagokion agintaritza zentralari, daukan informazioa osatzeko xedez.
11. artikulua. Europar Batasuneko beste Estatu batzuetako agintaritza zentralak egindako kontsultei erantzutea.
1.Zigortuen Erregistro Zentralak beste Estatu bateko agintaritza zentralak egindako kontsultei erantzungo die, ondoko hauek barne direla:
a) Espainiako auzitegiek emandako kondena-oharrak, ezereztu ez badira.
b) Atzerriko auzitegiek emandako kondena-oharrak, ezereztu direnik jakinarazi ez
bada.
2.Kontsulta ez bada prozedura penal baten esparruan egiten, erantzunak du eskuragarri dagoen informazio guztia jasoko du, Espainiako agintaritzek lor dezaketenaren neurrian, eta informazioa eskatzen duen Estatuko agintaritza zentralak adierazi beharko du interesdunaren adostasuna duela; betiere, Espainiako legediaren arabera, aurrekari penalen ziurtagiria emateko betebeharra lege-mailako arau baten bidez ezarrita dagoen kasuetan salbu.
Europar Batasuneko beste Estatu batzuetatik etorritako informazioa egonez gero, eta informazio hori prozesu penal baten esparrutik kanpo eman ezinezko gisa bidali bada, Zigortuen Erregistro Zentralak gertakari horren berri emango dio dagokion agintaritza zentralari.
12. artikulua. Erantzuteko epeak.
Europar Batasuneko beste Estatu bateko agintaritza zentral batek aurrekari penalei
buruz eskatutako informazioari honako epe hauetan eman beharko zaio erantzuna:
a) Hamar egun baliodun, kontsulta jasotzen den datatik kontatzen hasita, Estatu kide bateko agintaritza eskudunak prozesu penal batean erabiltzeko edo beste zeinahi xedetarako eskatzen dionean Zigortuen Erregistro Zentralari kondenatu baten aurrekari penalei buruzko informazioa.
Zigortuen Erregistro Zentralak informazio osagarria behar izanez gero eskaeraren xede den pertsona identifikatzeko, kontsulta egin ahal izango dio eskaera egin duen Estatu kideari, eta hamar egun balioduneko epean eman beharko du erantzuna, eskatutako informazio berria eman zaionetik kontatzen hasita.
b) Hogei egun baliodun, kontsulta jasotzen den datatik kontatzen hasita, partikular batek bere aurrekari penalei buruzko eskaera egitearen ondorioz Estatu kide bateko agintaritza eskudunak espainiarra den edo izan den edota egoitza Espainian duen edo izan duen kondenatu baten aurrekari penalei buruzko informazioa eskatzen dionean Zigortuen Erregistro Zentralari.
13. artikulua. Eskatutako datuak erabiltzeko baldintzak.
1.Beste Estatu kide batek pertsona baten aurrekari penalei buruz bidalitako erantzunean jasotako datu pertsonalak eskatu ziren xedeetarako soilik erabili ahal izango dira, eta ez dira Zigortuen Erregistro Zentralean gordeko, eskaera Zigortuen Erregistro Zentralak berak egin duenean salbu, erregistratuta daukan informazioa behar bezala eguneratzeko; kasu horretan, xede hori berariaz adierazi beharko du eskaeran.
2.Espainiak izenpetutako nazioarteko hitzarmenen eta tratatuen arabera Europar Batasunekoak ez diren beste Estatuetara bidalitako informazioak, espainiar nazionalitateko
kondenatu baten aurrekari penalei buruzkoa denean, kontuan izan beharko ditu, beste Estatu kide batzuek helarazi dizkioten kondena-oharrekin lotuta, informazioa Estatu kideen artean helarazteko aurreikusita dauden mugak.
3.Aurreko paragrafoetan ezarritakoari kalterik egin gabe, Europar Batasuneko beste Estatu batek Zigortuen Erregistro Zentralari jakinarazitako datu pertsonalak ordena publikoa edo segurtasun nazionala babesteko erabili ahal izango dira, berehalako mehatxu larrien kasuetan.
II. TITULUA
Europar Batasuneko beste Estatu batzuetan emandako kondena-ebazpenak
kontuan hartzea
14. artikulua. Prozesu penal berriari dagozkion aurreko kondena-ebazpenen ondorio juridikoak.
1.Beste Estatu kide batzuetan pertsona berberaren aurka gertakari desberdinengatik aurrez emandako kondena irmoek izango dituzten ondorio juridikoak, prozesu penal berri bat dela bide, kondena horiek Espainiak eman izan balitu izango lituzketen berberak izango dira, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:
a) Kondena horiek, gertakariak egindako datan Espainian indarrean zegoen legediaren arabera, gertakari zigorgarriengatik ezarritakoak izatea.
b) Kondena horiei buruzko informazio nahikoa lortzea, aplikatzekoak diren laguntza juridikoko tresnen bidez edota aurrekari penalen erregistroetatik ateratako informazioaren trukearen bidez.
2.Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, beste Estatu kide batzuetan emandako kondena irmoek ez dute inolako ondoriorik izango honako hauen gainean, eta hauen errebokazio edo berrikuspenik ere ezin izango dute eragin:
a) Espainiako epaileek edo auzitegiek kondena irmo horiek baino lehen emandako epai irmoen gainean, ezta horiek betearazteko hartutako ebazpenen gainean ere.
b) Beste Estatu kide bateko auzitegiek kondena-epaia eman baino lehen egindako delituengatik Espainian jarraitutako ondorengo prozesuetan ezarritako kondena-epaien gainean.
c) Prozedura Kriminalaren Legearen 988. artikuluaren hirugarren lerrokadan ezarritakoaren arabera emandako edo eman beharreko autoen gainean, zigorrak betetzeko mugak ezartzen dituztenean eta horien artean b) hizkian aipatutako kondenetako bat dagoenean.
3.Erregistro Zentralean jasota dauden aurrekari penalak ezereztutzat joko dira, beste Estatu batzuetan ezarritako kondenetatik eratorriak izan arren, epaileek eta auzitegiek Espainiako Zuzenbidearen arabera Espainian kontuan hartzeko ondorioetarako, kondena ezarri duen Estatuak aurrez horien ezereztea jakinarazten duenean salbu.
15. artikulua. Beste Estatu batzuetako aurrekari penalak jasotzeko eskaerak egitea, prozesu penal berri batean kontuan har daitezen.
Epaileak edo auzitegiak edo Fiskaltzak beste Estatu batzuetan emandako kondenaebazpenei buruzko informazioa jasoko du, aurrekari penalei buruzko informazioa trukatuz edota indarrean dauden laguntza judizialeko tresnen bidez.
Ondorio horietarako, Europar Batasuneko beste Estatu bateko nazionalen kasuan, edota bizilekua edo nazionalitatea beste Estatu batean izan duten herritarren kasuan; edota dagokion lankidetza-hitzarmena sinatuta daukaten beste Estatu batzuetako nazionalen kasuan, epaileak edo auzitegiak edo Fiskaltzak ofizioz jasoko dituzte inputatuen aurrekari penalak.
Xedapen gehigarri bakarra. 2010eko abuztuaren 15a baino lehenagoko kondenak.
Lege hau aplikatzeari begira, ez dira, inola ere, kontuan hartuko Europar Batasuneko Estatu bateko auzitegi batek 2010eko abuztuaren 15a baino lehen emandako kondenak.
Azken xedapenetako lehenengoa. Manu ez-organikoak.
Lege honetako I. tituluko manuek ez dute izaera organikoa.
Azken xedapenetako bigarrena. Eskumen-titulua.
Lege hau Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan xedatutakoaren babesean eman da; artikulu horrek zigoreta prozesu-legegintzari buruzko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.
Azken xedapenetako hirugarrena. Europar Batasuneko Zuzenbidea txertatzea.
Lege honen bitartez, honako hauek txertatzen dira Espainiako Zuzenbidean:
a) 2008/675/JAI Esparru Erabakia, 2008ko uztailaren 24koa, prozesu penal berri baten kariaz Europar Batasuneko Estatuen artean kondena-ebazpenak kontuan hartzeari buruzkoa.
b) 2008/315/JAI Esparru Erabakia, 2009ko otsailaren 26koa, Estatu kideen artean aurrekari penalen erregistroetako informazioa trukatzearen antolakuntzari eta edukiari buruzkoa.
Azken xedapenetako laugarrena. Indarrean sartzea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogei egunera sartuko da indarrean.
Hortaz,
Lege organiko hau bete eta betearaz dezaten agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.
Madrilen, 2014ko azaroaren 12an.
FELIPE E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
ERANSKINA
uropar Batasuneko Estatuen artean aurrekari penalen erregistroetako informazio
trukatzeko inprimakia
Aurrekari penalen erregistroko informazioa jasotzeko eskaera
primaki hau zuzen betetzeko, lehendabizi prozedurari buruzko eskuliburua irakur
arren
statu eskatzaileari buruzko informazioa: statu kidea:
gintaritza zentralak: arremanetarako pertsona: elefonoa (aurrezenbakia ere adierazi) : elbide elektronikoa: osta-helbidea:
spedientearen erreferentzia, ezagutuz gero:
skaeraren xede den pertsonari buruzko informazioa (*) : zen osoa (izen-abizen guztiak) .
urreko izenak:
zengoitiak edo ezizenak, halakorik izanez gero: exua: M □ F □
azionalitatea:
aiotza-data (zifratan: uuuu/hh/ee) : aiotza-lekua (hiria eta Estatua) : itaren abizenak:
maren abizenak: txebizitza edo helbidea:
ortasun-agiri nazionalaren zenbakia edo nortasun-agiriaren mota eta zenbakia: atz-markak:
erau identifikatzeko eskuragarri dauden beste datu batzuk:
____________________
) Pertsona identifikatzen laguntzeko, ahal den informazio guztia eman behar da.
skaeraren xedea: arkatu dagokion laukia
) □ Prozedura penala (zehaztu prozedura zein agintaritzaren aurrean abiarazita da eta gaiaren erreferentzia-zenbakia, jakinez gero) ……………………………………
………………………………………………………………………………………………
) □ Prozedura penala ez den beste xede batzuetarako eskaera (zehaztu prozedura agintaritzaren aurrean abiarazita dagoen eta gaiaren erreferentzia-zenbakia, ja gero, eta markatu dagokion laukia) :
i) □ organo jurisdikzional batentzat ………………………………………………….
………………………………………………………………………………...........
ii) □ gaitutako administrazio-organo batentzat …………………………………….
………………………………………………………………………………………
iii) □ interesdunarentzat, bere aurrekari penalei buruzko informazioa eskuratzek
………………………………………………………………………………………
skatutako informazioaren xedea: gintaritza eskatzailea:
□Interesdunak ez du informazioa zabaltzeko baimenik ematen (eskaera egin Estatuaren Zuzenbidearen arabera eskatu bada baimena) .
emanetarako pertsona, informazio osagarria behar izanez gero: -abizenak:
fono-zenbakia: ide elektronikoa:
elako informazioa (adibidez, eskaeraren urgentzia) :
Eskaeraren erantzuna
eran aipatutako pertsonari buruzko informazioa: atu dagokion laukia
taritza sinatzaileak honako hau adierazten du:
urrekari penalen erregistroan ez dagoela pertsona horren kondenei buruzko informazio urrekari penalen erregistroan pertsona horrek jasotako kondenei buruzko inform agoela (ikus erantsita dagoen kondenen zerrenda) ;
urrekari penalen erregistroan pertsona horri buruzko bestelako informazioa dagoela rantsita dagoen informazioa; hautazkoa) ;
urrekari penalen erregistroan pertsona horrek jasotako kondenei buruzko inform agoela, baina kondena ezarri duen Estatu kideak adierazi du kondena horiei bur formazioa ezin dela eman prozedura penalez bestelako xedeetarako. Informazio osag uzenean hona eska daiteke: ………….. (adierazi kondena ezarri duen Estatu kidea zein
skaera jaso duen Estatu kideko Zuzenbide nazionalaren arabera, prozedura pe estelako xedeetarako eskatutako eskaerak ezin dira izapidetu.
remanetarako pertsona, informazio osagarria behar izanez gero:
-abizenak:
fono-zenbakia:
bide elektronikoa:
telako informazioa (prozedura penalen esparrutik kanpo eskatutako datuak erabilt ak) :
razi erantzun-inprimakiari erantsitako orrien kopurua:
lerria:
a:
dura eta zigilu ofiziala (hala badagokio) :
a eta kargua/erakundea:
a badagokio, erantsi kondenen zerrenda eta bidali informazio osoa eskaera egin duen E ari. Ez da beharrezkoa inprimakia eta kondenen zerrenda eskaera egin duen Estatu ki untzara itzultzea.
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|