Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zigor zuzenbidea  >>  Legeria

3/2017 Errege Lege Dekretua, otsailaren 17koa, Kirol-jardunean kirolarien osasuna babesteari eta dopinaren aurka borrokatzeari buruzko ekainaren 20ko 3/2013 Lege Organikoa aldatzen eta 2015eko Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen bidez sartutako aldaketetara egokitzen duena

2017-02-17

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2017/02/18, 42. zk.

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

1674

3/2017 Errege Lege Dekretua, otsailaren 17koa, Kirol-jardunean kirolarien

 

osasuna babesteari eta dopinaren aurka borrokatzeari buruzko ekainaren

 

20ko 3/2013 Lege Organikoa aldatzen eta 2015eko Dopinaren Aurkako

 

Munduko Kodearen bidez sartutako aldaketetara egokitzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Gure herrialdean dopinaren aurkako borrokako lehen urratsak joan den mendeko 60ko hamarkadan egin ziren. Europako Kontseiluak eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) arlo honetan abiarazi zituzten ekimenen ondorioz Espainiak parte hartu zuen atleten dopinaren inguruko azterketa talde bereziaren lehen bileran, 1963. urtean. Bilera Europako Kontseiluak proposatuta egin zen. Ondoren, ia hogeita hamar urte geroago, Kirolaren urriaren 15eko 10/1990 Legea onartu zen. Lege hark oinarriak ezarri zituen kiroleko dopinaren aurka jarduteko esparrua finkatzeko, ordura arte gure antolamendu juridikoan ez zegoena.

Halaber, 1990eko Legearen aplikazioaren eta garapenaren eraginez abian jarri zen Dopinaren Aurkako Batzorde Nazionala, gerora Dopinaren Aurkako Estatuko Agentzia izango zena eta geroago Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentzia.

Hamarkada berean, araugintza etengabeari esker, hainbat gai zail eta konplexu jorratu ziren: kontrol bermedunak egitea, laborategi publikoak eta pribatuak homologatzeko eta haietan jarduteko baldintza orokorrak, arau-hausteen eta zehapenen araubidea, debekatutako gai eta talde farmakologikoen zerrenda, eta kiroleko arauz kanpoko dopin- metodoak. Araugintza-lan horri esker gure herrialdea aitzindari bihurtu zen laurogeita hamarreko hamarkadan, eta dopina kontrolatzeko eta haren kontra egiteko sistema artikulatua eduki zuten lehen herrialdeetakoa izan zen.

1999an Kiroleko Dopinaren inguruko Mundu Konferentzia egin zen Lausanan, Nazioarteko Olinpiar Batzordearen babespean. Jardunaldi hartan agerian jarri zen ezinbestekoa zela botere publikoen eta kirol-erakundeen arteko lankidetza sakonagoa. Horrez gainera, onartu zen ordura arte dopina ezabatzeko aplikatzen ziren politikak aldatu behar zirela, eta nazioarteko organismo independentea sortzeko eta sendotzeko bidetik jo zen, dopinaren aurka aritzeko baterako arauak ezarri eta kirol-erakundeek eta botere publikoek xede berarekin egiten dituzten ahaleginak koordinatuko zituen erakundea, hain zuzen.

Horren ondorioz, Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia (DAMA) eratu zen urte hartan berean. 2003an DAMAk lehen Dopinaren Aurkako Munduko Kodea (DAMK) prestatu zuen, bai eta hura osatzen duten nazioarteko prozedura-estandarrak ere, hau da, nazioarteko kirol-mugimenduak nahitaez bete beharreko erregelak eta gidalerroak.

Gure herrialdean, Kirolaren 10/1990 Legea abenduaren 30eko 53/2002 Legeak (Zerga, Administrazio eta Gizarte Mailako Neurriei buruzkoak) eguneratu zuen kiroleko dopinaren arloko erronka berriei erantzuteko, NOBek eta DAMAk ezarritako nazioarteko estandar zorrotzagoekin bat etorriz, eta Dopinaren Aurkako Batzorde Nazionalaren jarduna aldatzeko, eraginkorragoa izan zedin eta gaitasun handiagoa eduki zezan kiroleko dopinaren aurka hobeto borrokatzeko. Halaber, uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) onartu zenean, neurriak ezarri ahal izan ziren sendagaiak baimenik gabe saltzen diren kontrolatzeko.

Hala ere, segituan argi geratu zen horiek guztiak ez zirela aski izango gure arautegia moldatzeko nazioarteko legeriara, egunean baino egunean zorrotzagoa eta gogorragoa baitzen. Horrek azaroaren 21eko 7/2006 Lege Organikoa (Osasuna Babestekoa eta Kiroleko Dopinaren Aurkakoa) onartzea ekarri zuen. Lege hori aldarrikatzea dopinaren aurkako borrokaren historiaren funtsezko mugarria izan zen gure antolamendu juridikoan. Lehen lege hark xedapen-sistema oso bat jasotzen zuen, eta adierazten zuen dopina

babestu beharreko hainbat ondasun juridikori eragiten zien gaitza zela; horien artean kirolarien osasuna, kiroleko joko garbia eta haren dimentsio etikoa zeuden, besteak beste.

Nazioartean arlo horretan egin ziren aldaketen ondorioz, Legea aldarrikatu eta hilabete gutxi batzuetara Unescoren Kiroleko Dopinaren Aurkako Nazioarteko Konbentzioa berretsi zen; dokumentu hartan Munduko Kodeko printzipioak ezarri ziren eta horri esker arlo horretako nazioarteko arautegia harmonizatu zen. Testu hark hainbat betebehar ezarri zizkien estatu sinatzaileei dopinaren aurkako borrokan; besteak beste, estatu kideek Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen eraginkortasuna bermatu behar zuten.

2009ko urtarrilean Dopinaren Aurkako Munduko Kodea aldatu zen; ondorioz, harrezkero espainierazko testuan antzeman diren inkongruentziak eta Kodeko xedapen berriak kontuan harturik, beharrezkotzat jo da 2006ko Legearen ordezkoa izango den lege berria ematea, nazioarteko testuetako eskaera eta arau berriei erantzuteko. Espainiako arautegia nahitaez moldatu behar izan zen Dopinaren Aurkako Munduko Kodera, eta horren ildotik legegintzako neurri berriak ezarri behar izan ziren egoera bideratzeko. Horren guztiaren emaitza ekainaren 20ko 3/2013 Lege Organikoa (Kirol-jardunean kirolarien osasuna babesteari eta dopinaren aurka borrokatzeari buruzkoa) izan zen.

Hala ere, 2015ean Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen testu berria jarri zen indarrean, eta berriro ere Espainiako arautegia Unescoren Kiroleko Dopinaren Aurkako Nazioarteko Konbentzioak sustatzen duen sistema harmonizatutik kanpo geratu zen. Gainera, gogoan eduki behar da 2013ko Legea idaztean aintzat hartu zirela orduan eskuragarri zeuden prestatze-lanetan zegoen Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen zirriborro guztiak.

DAMKren azken testuan aldaketak daude Espainiako 2013ko Legea egiteko kontuan eduki ziren zirriborroen aldean, eta, ondorioz, Espainiako arautegia urtebete eta erdi baizik ez da egon behar bezala harmonizatuta eta itunduta.

2016an gobernua jardunean egon zen aldi luzean, beharrezko lege-erreforma ezin bidali izan zitzaien Gorte Nagusiei; hala ere, Munduko Kodeko berrikuntzen berri emateko asmoarekin, 2016ko martxoaren 11n ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen azken bertsioa, eguneratua, 2015eko urtarrilaren 1az gero indarrean dagoena, Kiroleko Dopinaren Aurkako Nazioarteko Konbentzioaren 1. eranskina den aldetik (Paris, 2005eko azaroaren 18a).

Oraingoan, DAMKren 2015eko testuan ezartzen diren arau berriak aplikatuta, desadostasuna haratago heldu da eta DAMAk modu formalean adierazi du «ez dela betetzen kodea», 23. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz. Horregatik, berriz ere legeria aldatu behar da 2013ko testuan txertatzeko Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen azken testuko berrikuntza gutxi batzuk, Legearen jatorrizko testuan ezin aurreikusi izan zirenak eta gaur egun bi legerien arteko desadostasuna eragin dutenak, hain zuzen.

Horrenbestez, guztiz bidezkoa da gobernuak presaz eta modu berezian esku hartzea arautegian, Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen azken bertsioaren berrikuntzak barruko arautegian ez txertatzeak eragin handia edukiko bailuke kirolaren arloko politika publikoen antolamenduaren, plangintzaren eta burutzapenaren maila guztietan, bai eta kirol-jardun profesional zein amateurrean eta kirolean aritzen direnen osasunerako eskubidean ere. Beraz, araugintzako esku-hartze honi esker saihestu egiten da Kodera ez moldatzeak interes orokorrari (kirolaren eta kirolarien osasunaren sustapena) berehala egingo liokeen kaltea; izan ere, balio horiek gogo handiz bultzatu ditu gizarteak azken urteotan, eta gero eta baliabide gehiago jartzen dira haietarako, garrantzi handikoak baitira, bai pertsonentzat, bai gizarte osoarentzat.

Beste alde batetik, 2016ko abenduaren 31n 2016an Rio de Janeiron egin diren Joko Olinpiarretako programa amaitu zenez gero, ezinbestekoa da ahalik azkarren onartzea 2020an Tokioko Joko Olinpiarretan ariko diren kirolari espainiarren prestakuntzarako programan aplikatuko diren zerga-pizgarriak, aurreko ziklo olinpiarretan aplikatu den erregulazioa osatzeko. Horren ildotik, 2020ko Tokioko Joko Olinpiarretarako prestatzeko programaren adierazpena berehala egin behar da, babesleen baliabideak bildu behar baitira domina lortzeko aukerak dauzkaten kirolariek, taldeek eta teknikariek beren prestakuntza-lanei ekiteko behar diren bekak eta gastuak finantzatzeko.

Horregatik, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan zehaztutako baimenaz baliatuta, Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko ministroak proposatuta, eta Ministro Kontseiluak 2017ko otsailaren 17ko bileran gaia eztabaidatu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra. Ekainaren 20ko 3/2013 Lege Organikoa (Kirol-jardunean kirolarien osasuna babesteari eta dopinaren aurka borrokatzeari buruzkoa) aldatzea.

Ekainaren 20ko 3/2013 Lege Organikoa (Kirol-jardunean kirolarien osasuna babesteari eta dopinaren aurka borrokatzeari buruzkoa) honela aldatzen da:

Bat. 17. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«17. artikulua. Erabilera terapeutikoko baimenak.

1.Estatu-mailako kirolariek erabilera terapeutikoko baimen bat eska diezaiokete Erabilera Terapeutikoko Baimenen Batzordeari (Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari atxikia); Kiroleko Dopinaren Aurkako Nazioarteko Konbentzioaren II. eranskinean eta Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak hartutako erabilera terapeutikoko baimenak emateko arauetan jasotako ebaluazio- irizpideak aplikatuko ditu hark.

Kirolaria nazioarte-mailakoa bada, nazioarteko federazioa arduratuko da erabilera terapeutikoko baimena emateaz, eta horrek erabateko balioa izango du estatuko kirol-lehiaketa eta -jardueretan.

2.Lege honen eta berau garatzen duten xedapenen barruan ematen diren erabilera terapeutikoko baimenek, bai eta dagozkien dokumentazio osagarriek ere, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren zaintzapean gelditu beharko dute.

3.Baldin eta nazioarteko organismo batek erabilera terapeutikoko baimena ematen badio estatu-mailako kirolari bati, kirolariak edo erregelamenduan hartarako izendatutako pertsonak baimenaren kopia bat bidali behar dio Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari, baimenak balioa hartzen duenean, erregistratu dezan. Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak Dopinaren Aurkako Munduko Agentziarekin koordinatuko du informazioa, erabilera terapeutikoko baimenei dagokienez.

Baldin eta erabilera terapeutikoko baimena daukan estatu-mailako kirolari bat nazioarte-mailako kirolari bihurtzen bada, horren berri eman beharko dio berehala nazioarteko federazio egokiari. Nazioarteko federazioak uste badu kirolariaren erabilera terapeutikoko baimena ez dela baliozkoa, kirolariak edo Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak 21 eguneko epealdia edukiko du auzia aurkezteko Dopinaren Aurkako Munduko Agentziari. Aldi horretan erabilera terapeutikoko baimena baliozkoa izango da. Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren erabakia onartu beharko du; hala ere, kirolariak bidezko errekurtsoak aurkeztu ahal izango ditu.

4.Kirol-diziplinazko organoek ezin izango dituzte baliozkotzat jo Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentzian behar den moduan erregistraturik ez dauden erabilera terapeutikoko baimenak, ezta Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren ustez ziurtasun nahikorik ez dutenak ere.»

Bi. 17 bis artikulua gehitzen da; hona testua:

«17 bis artikulua. Laginak gordetzea eta analizatzea.

Dopin-kontroletan biltzen diren laginak berehala analizatu ahal izango dira, debekatutako gairik edo metodorik dagoen detektatzeko edo kirolariaren parametro biologikoak finkatzeko. Halaber, behar bezala artaturik gorde ahal izango dira, gero, bildu ondoko 10 urteetan, noiznahi analizatu ahal izateko.»

Hiru. 20. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«20. artikulua. Kontrolak egiteko eskumena.

1.Lehiaketa barruan eta lehiaketaz kanpo kontrolak planifikatzea eta egitea Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren esku egongo da.

2.Lehiaketa barruan edo lehiaketaz kanpo kirolariei egindako dopin- kontroletan, kirolean debekaturik dauden gaiak eta metodoak detektatzeko analisiak nazioarteko egiaztapena duten laborategietan edo Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren onarpena edo Estatuaren homologazioa dutenetan egin beharko dira.

3.Horrez gainera, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak egiaztatutako edo onartutako laborategiek egindako analisiek ondorioak izango dituzte Espainian izapidetzen diren administrazio-prozeduretan.

4.Autonomia-erkidegoek lankidetza-hitzarmenak egin ahal izango dituzte Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziarekin, azken horrek bere gain har ditzan autonomia-esparruko kirol-federazioek emandako lizentzia duten kirolariak direla-eta eta autonomia-esparruko probak direla-eta erkidegoei dagozkien dopin- kontrolerako eskumenak.»

Lau. 21. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«21. artikulua. Kirolariaren eta ingurukoen erantzukizuna.

1.II. tituluaren I. kapituluaren aplikazio-eremuan jasotako kirolariek dopinaren eta debekatutako metodoen erabileraren aurka borrokatzeko jokabide aktiboa izan behar dute, eta bermatu behar dute organismoan ez zaiela debekatutako gairik sartzen eta ez dutela debekatutako metodorik erabiltzen. Beraz, debekatutako gairen bat edo halako baten metabolitoak edo markatzaileak daudela edo debekatutako metodoren bat erabili duela detektatzen denean, horren erantzuleak izango dira lege honetan ezartzen denarekin bat etorriz.

2.Kirolariek, beren federazioko entrenatzaileek edo entrenatzaile pertsonalek, zuzendaritzako kideek, bai eta kirolaria atxikita dagoen kirol-taldeek eta -klubek ere, kirolariak ohikotasunez lokalizatzeari buruz ezarritako betebeharrak ez betetzeaz erantzungo dute.

3.Kirolariak, entrenatzaileak, medikuak eta gainerako osasun-langileak eta kluben eta kirol-erakundeen zuzendaritzako kideak izango dira kirolariaren eritasunei, kirolariak jarraitzen dituen tratamendu medikoei eta tratamenduaren irismen eta arduradunari buruzko informazioa organo eskudunei emateko betebeharraren gaineko arauak urratzearen erantzule, horrelako datuak erabiltzeko baimena eman badute.

Era berean, erabilera terapeutikoko baimenek ezarritako betebeharrak edo hura eskatzeko betebeharra urratzearen erantzule ere izango dira.

4.Manu honetan ezartzen dena lege honetan xedatzen diren gainerako betebeharren eta zehapen-araubidearen kaltetan joan gabe ulertzen da.

5.II. tituluaren aplikazio-eremuan dauden pertsonek ezin izango dute beren borondatez kiroleko zerbitzu profesionalik jaso, baldin eta zerbitzuak hauetako norbaitek egiten baditu: dopinaren aurkako borrokaren arloko arau-hauste batengatik Espainiako zein atzerriko agintaritza batek ezarritako etenaldia betetzen ari den norbaitek; Espainian zein atzerrian dopin delitu batengatik kondena ezarrita duenak, edo lege honen arabera dopina izan litekeen egitate batengatik lanbide- edo diziplina-zehapena ezarrita duenak.

Debekua indarrean izango da desgaikuntza-zehapenak, kondenak edo diziplina- zehapenak dirauen artean. Zehapenaren edo kondenaren iraupena sei urte baino laburragoa bada, debekuak sei urte iraungo du.

Debekua aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa da zerbitzuen hartzaileari modu sinesgarrian ematea ezarritako zehapenaren eta arau hau hausteak ekar ditzakeen ondorioen berri.»

Bost. 22. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«22. artikulua. Dopinaren arloko arau-hausteen tipifikazioa.

1.Lege honen ondorioetarako arau-hauste oso astunak dira:

a)Aurreko artikuluak aipatzen dituen betebeharrak ez betetzea, eta, horren ondorioz, debekatutako gairen bat edo haren metabolitoak edo markatzaileak detektatzea kirolari baten gorputz-laginetan.

Aurrekoaren kaltetan joan gabe, lege honen 4. artikuluan xedatutako gai eta metodo debekatuen zerrendak kuantifikazio-muga bat xedatu ahal izango du gai jakin batzuetarako, edota balorazioko irizpide bereziak debekatutako gaien detekzioa ebaluatzeko.

b)Kirolean debekaturik dauden gaiak kontsumitzea edo debekaturik dauden metodoak erabiltzea.

c)Jakinarazpena behar bezala jaso ondoren, dopin-kontrol bat saihestea edo ez egitea, edo uko egitea, baliozko justifikaziorik eman gabe.

Aurreko letran xedatzen denari dagokionez, han adierazitako edozer jokabidez gain, arau-haustea gertatutzat joko da kirolari batek onartu beharreko lagin-bilketa saihesten badu bere borondatez, egitez edo ez-egitez.

d)Artikulu honetan aipatzen diren dopinaren aurkako arauak hausten laguntzea, horretara bultzatzea edo zirikatzea, horretarako konspiratzen aritzea, arau-haustea estaltzea edo beste nolabait lankidetzan jardutea.

e)Dopina kontrolatzeko prozeduraren bat oztopatzea, faltsutzea, iruzur bidez manipulatzea edo hartan esku sartzea. Nolanahi ere, eta beste kasu batzuk beste direla, letra honetan arautzen den arau-haustetzat joko da honako hauek egitea:

Dopin-kontrolean ari den ofizial baten lana oztopatzea edo oztopatzen saiatzea.

Informazio faltsua ematea Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari.

Lekuko baten kontra larderia erabiltzea edo erabiltzen saiatzea.

f)Kirolariek edo inguruko pertsonek, dela lehiaketa barruan edo lehiaketaz kanpo, esparru horretan debekaturik dauden gaiak edo debekatutako metodoak erabiltzeko behar diren elementuak edukitzea, betiere haiek emateko edo dispentsatzeko erabilera terapeutikoko baimenik edo nahikotzat jotako beste edozer legezko edo erregelamenduzko justifikaziorik ez badute.

Erabilera terapeutikoko baimen bat edukitzeak ez du arau-haustea egin dela baztertuko, baldin eta adierazitako baimenak babestutako erabilera hutsari legokiokeena baino debekatutako gai- edo metodo-kopuru handiagorik badute erantzuleek, betiere manu honen lehen zenbakiaren h) letran xedatzen den trafikorako dela pentsa badaiteke.

g)Kirolariei debekatutako gaiak edo kirol-jardueran debekaturik dauden metodoak ematea, eskaintzea, eskuratzea edo hornitzea, dela lehiaketa barruan edo lehiaketaz kanpo.

h)Debekatuta dauden gai eta metodoen trafikoa.

i)Lege honen 19. artikuluan plangintzaren konfidentzialtasunari dagokionez ezartzen diren betebeharrak ez betetzea.

j)Lege honen arabera ezartzen diren zehapenak edo kautelazko neurriak urratzea.

k)Aurreko b), e), g) eta h) letretan azaltzen diren jokabideak egiten saiatzea (trafikoaren kasuan, jokabide hori delitu izan ezean).

l)Dopina sor lezaketelako debekaturik dauden gaiak dituzten produktuak biltegiratzea, merkaturatzea edo banatzea, edozer modalitatetan, kirol-jardueretara bideratutako establezimenduetan.

2. Arau-hauste astunak dira:

a)Kirolariaren lokalizazioari buruzko informazioa aurkezteko betebeharrak edo kirolariak kontrolak kokaleku horretan egiteko prest egoteari dagozkionak ez betetzea, araudian xedatzen den bezala.

Arau-haustetzat joko da kirolariak hamabi hilabeteko aldian hiru aldiz ez betetzea lokalizazio-arloko betebeharrak. Aldia betebehar horietako bat lehenengoz betetzen ez denetik aurrera zenbatuko da.

b)1. zenbakiko a), b) eta f) letretan azaltzen diren jokabideak, baldin eta Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen 4.2.2 artikuluan eta lege honen 4. artikuluan jasotako zerrendan «gai espezifiko» gisa adierazitako gaiei badagozkie, horiei buruzkoak badira edo horiek badituzte xedetzat.

Jokabide horiek arau-hauste astuntzat jo ahal izateko, arau-hausleak justifikatu beharko du gaia bere organismoan nola sartu den edo hura edukitzea zerk justifikatzen duen, eta gai horrek kirol-errendimendua hobetzea edo errendimendu hori hobetzen duen beste gai baten erabilera ezkutatzea xedetzat ez duelako froga nahikoak aurkeztu beharko ditu. Etenaldia murriztu daitekeen aztertzeko aintzat hartuko den irizpidea balizko arau-hauslearen erruduntasun-maila izango da.

Frogak nahikoak direla jo ahal izateko, adierazpen hori babesten duten frogak aurkeztu beharko ditu arau-hausleak; kirol-errendimendua hobetzeko edo berau hobetzen duen gai bat erabili izana ezkutatzeko asmorik izan ez delako uste sendoa izan behar du organo eskudunak haiei esker.

c)Tratamendu medikoei buruzko informazioari dagozkion betebeharrak eta kirolariak —lege honen 17.2 artikuluan aipatzen den erabilera terapeutikoko baimenak eskuratuz gero— Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari egin beharreko jakinarazpenari dagozkionak ez betetzea, bai eta lege honen 55. artikuluan xedatzen dena urratzea ere.

d)II. tituluaren aplikazio-eremuan dagoen pertsona batek bere borondatez kiroleko zerbitzu profesionalak jasotzea, baldin eta zerbitzuak hauetako norbaitek ematen baditu: dopinaren aurkako borrokaren arloko arau-hauste batengatik Espainiako zein atzerriko agintaritza batek ezarritako etenaldia betetzen ari den norbaitek; Espainian zein atzerrian dopin delitu batengatik kondena ezarrita duenak, edo lege honen arabera dopina izan litekeen egitate batengatik lanbide- edo diziplina-zehapena ezarrita duenak. Kasu horietan, zehapen-prozeduraren instrukzioan kirolaria eta zerbitzuen emailea entzun behar dira.»

Sei. 23. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«23. artikulua. Zehapenak.

1.22.1.a), b) eta f) artikuluetan arautzen diren arau-hauste oso astunetako bat egiten duenari bi urterako etengo zaio federazio-lizentzia, eta, horrez gainera, 3.001- 12.000 euro bitarteko isuna ezarriko zaio.

Hala ere, bi kasu hauetan lizentzia lau urterako etengo da: arau-haustea ez denean egiten gai espezifiko batekin, edo, gai espezifikoarekin egin arren, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak frogatzen duenean araua nahita hautsi dela.

Arau-haustea gai espezifiko batekin egiten ez bada, kirolariak frogatu ahal izango du ez duela nahita hautsi araua, eta, orduan, etenaldia bi urtekoa izango da.

Zehapena ezartzeko eskumena duen organoak ebatziko du araua hautsi nahi izan den ala ez. Nolanahi ere, kirolariak ez badu jakin egin duenak dopinaren aurkako arauak hausteko arrisku nabarmena ekar lezakeela, arau-haustea ez duela nahita egin ebatziko du organoak.

Arau-haustea lehiaketarako bakarrik debekatuta dagoen gai espezifiko baten analisiaren aurkako emaitzak badakar, nahita ez dela egin pentsatuko da kirolariak frogatu ahal duenean gaia lehiaketaz kanpo soilik erabili duela.

Arau-haustea lehiaketarako bakarrik debekatutako gai ez-espezifiko baten analisiaren aurkako emaitzak badakar, ez da pentsatuko nahita egin dela kirolariak frogatu ahal duenean gaia lehiaketaz kanpo soilik erabili duela kirol-jarduerarekin zerikusirik ez duten inguruabarretan.

2.22.1.c) eta e) artikuluetan arautzen diren arau-hauste oso astunetako bat egiten duenari lau urterako etengo zaio federazio-lizentzia, eta, horrez gainera, 12.001-40.000 euro bitarteko isuna ezarriko zaio.

Hala ere, arau-haustea dopin-kontrol bat ez onartzea izan bada, kirolariak frogatu ahal izango du ez duela nahita hautsi araua, eta, orduan, etenaldia bi urtekoa izango da.

Halakoetan, zehapen-prozedura hasi delako jakinarazpena jaso ondoren ustezko arau-hausleak bere borondatez onartzen badu araua hautsi duela, zehapena, federazio-lizentziaren etendura, bi urtera murriztu ahal izango da, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuz eta Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak aldeko txostena emanez gero.

3.22.1.g) eta h) artikuluetan arautzen diren arau-hauste oso astunetako bat egiten duenari federazio-lizentzia etengo zaio (lau urtez gutxienez eta behin betiko desgaikuntza gehienez), eta, horrez gainera, 40.001-100.000 euro bitarteko isuna ezarriko zaio. Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak jakiten badu balitekeela zehatutako egitatea kirolaz eta dopinaren aurkako borrokaz beste arlo bateko arau-haustea izatea, agintari judizialei jakinaraziko die, 33. artikuluan xedatzen den bezala, eta, behar den kasuetan, profesionalen elkargo edo entitate egokiari ere bai.

4.22.1.d) artikuluan arautzen diren arau-hauste oso astunetako bat egiten duenari bi eta lau urte arteko aldi baterako etengo zaio federazio-lizentzia, eta, horrez gainera, 12.001-40.000 euro bitarteko isuna ezarriko zaio.

5.22.1.i) eta l) artikuluetan arautzen diren arau-hauste oso astunetako bat egiten duenari bi urterako etengo zaio federazio-lizentzia, eta, horrez gainera, 3.001- 12.000 euro bitarteko isuna ezarriko zaio.

6.22.1.j) artikuluan arautzen den arau-hauste oso astuna egiten duenari federazio-lizentzia etengo zaio urratutako zehapenean ezarritako aldi bererako, eta, horrez gainera, 12.001-40.000 euro bitarteko isuna ezarriko zaio. Etenaldi hori lehengo zehapenekoari gehituko zaio.

7.22.1.k) artikuluan arautzen den arau-hauste oso astuna egiten duenari federazio-lizentzia etengo zaio egin nahi izan den jokabideari dagokion zehapenaren aldi bererako, eta, horrez gainera, zehapen horri dagokion isuna ezarriko zaio.

8.22.2.a) eta c) artikuluetan arautzen diren arau-hauste astunetako bat egiten duenari bi urterako etengo zaio federazio-lizentzia, eta, horrez gainera, 12.001- 40.000 euro bitarteko isuna ezarriko zaio.

Hala ere, baldin eta Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak kasuko inguruabarren arabera uste badu arau-haustea ez dela egin dopin-kontrolak saihesteko asmoarekin, lizentziaren etenaldia urtebetera murriztu ahal izango da.

9.22.2.b) artikuluan arautzen diren arau-hauste astunetako bat egiten duenari, errurik edo zabarkeria nabarmenik eza egiaztatzen badu, ohartarazpena egingo zaio edo gehienez bi urterako etengo zaio federazio-lizentzia, eta, horrez gainera, 3.001- 12.000 euro bitarteko isuna ezarriko zaio. Erregela bera aplikatuko da debekatutako gaiaren jatorria kutsatutako produktu bat izan dela frogatzen denean.

10.22.2.d) artikuluan arautzen den arau-hauste astuna egiten duenari urtebete eta bi urte arteko aldi baterako etengo zaio federazio-lizentzia, eta, horrez gainera, 3.001-12.000 euro bitarteko isuna ezarriko zaio.

11.Federazio-lizentzia etetea edo bizi guztirako kentzea dakarren arau- haustea egiten badu lizentziarik ez daukan pertsona batek, honako zehapen hau ezarriko zaio: lizentzia eskuratzeko eskubidea kentzea, lizentzia badaukan bati ezarriko litzaiokeen zehapenaren aldi berean.»

Zazpi. 24. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«24. artikulua. Klubei, kirol-taldeei, liga profesionalei, kirol-lehiaketak antolatzen dituzten entitate pribatu zein publikoei, kirol-instalazioen arduradunei eta kirol- federazioei ezartzeko diren zehapenak.

1.Baldin eta klub, kirol-talde, liga profesional, kirol-lehiaketak antolatzen dituen entitate publiko edo pribatu, kirol-instalazioen ardura duen entitate edo kirol-

federazio batek 22.1 artikuluan ezartzen diren arau-hauste oso astunetako bat egiten badu, zehapen hauetako bat edo hainbat ezarriko zaizkie arduradunei, kasuan-kasuan gertatutakoaren larritasunaren arabera:

a)30.001-300.000 euro bitarteko isuna.

Jokabide horietan adingaberen bat aritu bada, zehapena 40.000-400.000 euro bitarteko isuna izango da; zehapen hori bera aplikatuko da berrerortze kasuetan.

b)Puntuak, kanporaketa edo postuak galtzea lehiaketaren sailkapenean.

c)Kategoriaz edo mailaz jaistea.

2.Lege honen 22.2 artikuluan ezartzen diren arau-hauste astunetako bat egiteagatik 10.000-30.000 euro bitarteko isuna ezarriko da. Legez kontrako jokabide horietan bigarren aldiz eroriz gero, jokabidea arau-hauste oso astuntzat joko da eta hausleari zehapen hauek ezarriko zaizkio: 24.000-80.000 euro bitarteko isuna eta, bidezko kasuetan, puntuak, kanporaketa edo postuak galtzea sailkapenean, edo kategoriaz edo mailaz jaistea. Arau-haustea hirugarren aldiz eginez gero, diruzko zehapena osagarria baino ez da izango, eta 40.000-400.000 euro bitarteko isuna ezarriko da.

3.Aurreko bi zenbakietan ezartzen diren zehapenek ez dute eragotziko titulu honetan xedatzen diren gainerako neurriak eta ondorioak aplikatzea.»

Zortzi. 25. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«25. artikulua. Zehapen osagarriak lege honen 22. artikuluko arau-hausteak egiteagatik.

1.22.1 artikuluan oso astuntzat tipifikatzen diren arau-hausteetako bat egiteagatik kirol-karguetan aritzeko desgaikuntza ezarriko da lau urterako, 23. artikuluaren arabera bidezkoa den zehapenaz gainera.

2.22.2 artikuluan astuntzat tipifikatzen diren arau-hausteetako bat egiteagatik kirol-karguetan aritzeko desgaikuntza ezarriko da urtebetetik bi urtera bitarteko aldi baterako, 23. artikuluaren arabera bidezkoa den zehapenaz gainera.

3.Atal honetan arau-haustetzat tipifikatutako jokabideak federazio-lizentziarik edo gaikuntza baliokiderik gabe gauzatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, zerbitzuak ematen dituztenean edo Espainiako kirol-federazioen, liga profesionalen edo haien eskuordetzeaz lehiaketa ofizialak antolatzen dituzten entitateen kontura jarduten dutenean, edo erakunde horien barruan integratutako pertsonek edo entitateek ezingo dute kirol-kargurik bete kirolarekin zerikusia duen ezein entitatetan, ez kirol-lizentziarik edo gaikuntza baliokiderik eskuratu, ezta kirol-lizentziari dagozkion eskubideak baliatu ere kirol-karguak betetzeko edozer kirol-erakundetan desgaikuntza zigorrek irauten duten hainbeste denboran, edo kirol-lizentziak edo gaikuntza baliokideak kentzeko edo eteteko zigorrek irauten duten hainbeste denboran.

Lege honen 22.1. artikuluan oso astuntzat tipifikatzen diren arau-hausteak eginez gero, kontratuaren fede ona urratu dela joko da urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak (Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak) 54.2.d) artikuluan ezartzen duenaren ondorioetarako.»

Bederatzi. 26. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«26. artikulua. Medikuei eta osasun-langileei, eta klub, talde, federazio eta beste edozein kirol-entitateko langileei eta kirol-establezimenduetako arduradunei ezartzekoak diren zehapenak.

1.22.1 artikuluan oso astuntzat tipifikatzen diren arau-hausteetako bat egiteagatik kirolariei edo kirolaren arloko entitate, klub, talde, federazio eta establezimenduei lotutako osasun-lanetan edo jarduera profesionaletan aritzeko desgaikuntza ezarriko da lau urterako, 23. artikuluaren arabera bidezkoa den zehapenaz gainera.

2.22.2 artikuluan astuntzat tipifikatzen diren arau-hausteetako bat egiteagatik kirolariei edo kirolaren arloko entitate, klub, talde, federazio eta establezimenduei lotutako osasun-lanetan edo jarduera profesionaletan aritzeko desgaikuntza ezarriko da urtebete eta bi urte bitarteko aldi baterako, 23. artikuluaren arabera bidezkoa den zehapenaz gainera.

3.Arau-hausteak kontratuaren fede ona urratzetzat hartuko dira urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak (Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak) 54.2.d) artikuluan ezartzen duenaren ondorioetarako.

4.Espainiako kirol-federazioek, liga profesionalek eta kirol-lehiaketa ofizialak antolatzen dituzten entitateek beren araudia egokituko dute lege honetako aurreikuspenak sartzeko; aurreikuspen horiek bateragarriak izango dira kasu bakoitzean egokia den erantzukizun zibilarekin eta titulu honetan xedatutakoaren ondorioz eskatu ahal diren erantzukizunak argitzearekin.

5.Aurreko zenbakian xedatzen dena eta atal honetan tipifikatzen diren jokabideengatik eska daitezkeen erantzukizunak gorabehera, diziplina-organoek osasun-lanetan aritzen diren langileek egiten dutenaren berri emango diete bidezko lanbide-elkargoei, diziplina-ondorio egokiak izan ditzan. Lagapenean, kirolarien datuak isilpean gordeko dira.»

Hamar. 27. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«27. artikulua. Dopina dela-eta zehapenak ezartzeko irizpideak.

1.Aurreko artikuluetan xedatzen diren zehapenak ezartzeko, proportzionaltasun-printzipioa aplikatuko da, eta kasuan kasuko inguruabarrak edukiko dira kontuan; batez ere, ezagutza, erruduntasun-maila, arau-hauslearen eginkizunen erantzukizun-maila eta eragindako kalteen izaera.

2.Zehapen-prozedurak ukitutako pertsonak edo kirolariak frogatzen badu kasu jakin horretan ez dela erru edo zabarkeriarik egon bere aldetik, ez du edukiko diziplina-erantzukizunik, inguruabar salbuesletzat hartuko baita.

Horrelakoetan erantzukizunetik salbuesteko eta zehapena saihesteko, kirolariak azaldu beharko du nola sartu den debekatutako gaia bere organismoan.

Hori eginez gero, kirolariak ez duela arau-hausterik egin erabakiko dute diziplina- organoek, dopinaren arloko hainbat arau-hauste egitearen ondorioetarako.

Erabilera terapeutikoko baimena eskuratzea ere inguruabar salbueslea izango da, eta honako jokabide hauen diziplina-erantzukizunetik salbuetsiko du: dopin- produktuak erabiltzea, debekatutako gaiak edo metodoak edukitzea edo horiek ematea edo ematen saiatzea. Salbuespen horrek baimenean aipatzen diren debekatutako gaiak edo metodoak baino ez ditu hartuko.

3.Inguruabar aringarriak dira:

a)Kirolariaren edo arau-haustearen ondoriozko erantzukizuna duen pertsonaren jardunean ez egotea erru edo zabarkeria astunik; hori behar den moduan frogatu behar da. Halako kasuetan, diziplina-organoak etenaldia murriztu ahal izango du; aringarririk ezean aplikatuko litzatekeenaren erdira ekarri ahal izango du, hain zuzen.

Baldin eta egindako arau-hausterako aurreikusitako zehapena federazio- lizentzia betiko desgaitzea bada, manu hau aplikatuz ezartzen den etenaldi murriztua zortzi urtekoa izan beharko da gutxienez.

b)Kirolariak edo arau-haustearen ondoriozko erantzukizuna duen pertsonak bere borondatez onartzea, organo eskudunaren aurrean, egin duena dopinaren aurkako arau-haustea dela, gertatutakoagatik erantzukizuna eskatu beharra ekar lezakeen jakinarazpena jaso aurretik, baldin eta une horretan aitorpena bada arau- haustearen froga bakarra.

Halako kasuetan, organo eskudunak etenaldia murriztu ahal izango du; aringarririk ezean aplikatuko litzatekeenaren erdira ekarri ahal izango du, hain zuzen.

c)Lege honen 22.1.c) eta e) artikuluetako kasuetan, zehapen-prozedura hasi ondoren berehala aitortzea dopinaren aurkako arauak hautsi direla. Halakoetan, etenaldia bi urtera murriztu ahal izango da gehienez, arau-haustearen astuntasunaren eta erantzulearen erruduntasun-mailaren arabera.

d)Kirolariak edo beste pertsona batek funtsezko laguntza ematea jakiteko edo frogatzeko beste pertsona batek dopinaren aurkako arauren bat urratu duela, Zigor Kodearen 362 quinquies artikuluan tipifikatzen diren dopin delituetako bat egin duela edo arau profesionalen bat hautsi duela. Aringarri hau lege honen 36. artikuluan xedatzen denarekin bat etorriz aplikatuko da.

4.Arau honi jarraikiz murrizketa bat aplikatu aurretik, etenaldia zehaztu behar da lege honen 23-26 bitarteko artikuluetan ezartzen diren arauen bidez. Artikulu honetan ezartzen diren bi inguruabar aringarri edo gehiago gertatzen badira aldi berean eta kirolariak frogatzen badu etenaldia murrizteko eskubidea duela, aringarririk ezean ezarriko litzatekeen etenaldiaren laurdenera arte murriztu ahal izango da egindako arau-hausteari dagokion zehapena.

Baldin eta inguruabar aringarriak gertatzen diren arau-haustea egilearen bigarrena bada, lehenik, aplikatu beharreko etenaldia lege honen 28. artikuluaren arabera zehaztuko da eta, gero, bidezko murrizketa aplikatuko zaio. Inguruabar aringarriak aplikatu ondoren etenaldia ezin da izan aringarririk ezean aplikatu beharko litzatekeenaren laurdena baino laburragoa.»

Hamaika. 28. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«28. artikulua. HAINBAT ARAU-HAUSTE.

1.Dopinaren aurkako arau bat hausten denetik 10 urte pasatu baino lehen beste arau-hauste bat eginez gero, hausleari federazio-lizentzia etengo zaio, honako aldi hauetako luzeenerako:

a)Sei hilabete.

b)Dopinaren aurkako lehen arau-hausteagatik ezarritako etenaldiaren erdia, aplika zitezkeen aringarriak kontuan eduki gabe.

c)Bigarren arau-haustea lehena izanez gero aplikatu beharko litzatekeen etenaldia halako bi, aplika zitezkeen aringarriak kontuan eduki gabe.

2.Dopinaren aurkako arau bat hausten denetik 10 urte pasatu baino lehen hirugarren arau-hauste bat egiten bada, kirol-lizentziaren betiko desgaikuntza ezarriko da, honako kasu hauetan izan ezik: aringarriren bat badago edo lege honen 22.2.a) artikuluko arau bat hausten bada; horrelako kasuetan, etenaldia zortzi urterako izango da gutxienez.

Gainera, hainbat arau-hauste egiten diren kasuetan diruzko zehapena ere ezarriko da, lege honen 23. artikuluan xedatzen den bezala.

Aurreko bi zenbakietan xedatzen dena aplikatzeko, kontuan edukiko dira dopinaren aurkako atzerriko agintaritzek ezarritako zehapenak, lege honen 31.2 artikuluan onartzeko ezartzen diren baldintzak betetzen dituztenak, hain zuzen.

3.Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak Dopinaren Aurkako Munduko Agentziara eta kasuan kasuko nazioarteko federaziora joko du arau- hausleak aurretik beste arau-hausterik egin duen argitzeko, hau da, beraren aurka beste erakunde batek zehapen-prozedurarik ireki duen.

4.Lehen zehapena arau-hausleari legez ezartzen den bezala jakinarazi ez bazaio, ezin izango zaio ezarri zehapenik hainbat arau-hauste egiteagatik. Horrelako kasuetan, bi arau-hausteak bat bakarra balira bezala hartuko dira eta beste zehapen- prozedura bat izapidetuko da biak batera zehatzeko; zehapena izan litekeenetatik handiena izango da.

5.Aurreko zenbakiko araua aplikatuko da lehenago egindako arau-hauste baten berri jakinez gero ere. Aurreko arau-haustearen berri jakiten denerako

ebazpen zehatzailea emanda badago, ebazpen osagarria emango da zehapena ezartzeko bigarren arau-hausteagatik (etenaldi osagarria zehapen gogorrenaren iraupenera iritsi arte), eta besteagatik ezarritako isun bera ezarriko da. Lehen arau- haustea gertatu zenetik aurrera parte hartutako lehiaketa guztietako emaitzak baliogabetuko dira. Halaber, domina, puntu eta sari guztiak galduko dira, eta lehiaketa horietan lortutako emaitza guztiak ezabatzeko behar diren ondorio guztiak gertatuko dira.»

Hamabi. 30. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«30. artikulua. Emaitzak baliogabetzea.

1.Lehiaketako kontrol baten ondorioz jakiten bada kirolari batek lege honetan arau-haustetzat jotzen den zerbait egin duela banakako lehiaketa batean, lehiaketa horretako emaitzak automatikoki baliogabetuko dira, kirolariak domina, puntu eta sari guztiak galduko ditu, eta lehiaketa horretan lortutako emaitza guztiak ezabatzeko behar diren ondorio guztiak gertatuko dira, erantzukizuna salbuesteko edo arintzeko arrazoiren bat dagoen kontuan hartu gabe.

2.Aurreko zenbakian aipatzen den kasua alde batera utzita, kirolari batek kirol- ekitaldi batean, edo horrekin lotuta, lege honetan ezartzen diren arau-hausteetako bat egiten badu, organo eskudunak kirolariak kirol-ekitaldi horretan lortutako emaitza guztiak baliogabetu ahal izango ditu. Baliogabetzeak berekin ekarriko du domina, puntu eta sari guztiak galtzea, bai eta kirol-ekitaldian lortutako emaitza guztiak ezabatzeko behar diren ondorio guztiak sortzea ere. Aurrekoa gorabehera, baldin eta kirolariak frogatzen badu arau-haustea egitean ez dela bere aldetik errurik ez zabarkeriarik egon, ez dira baliogabetuko arau-haustea gertatu den lehiaketan ez beste guztietan lortutako banakako emaitzak, non eta arau-hausteak ez duen eraginik izan emaitza horietan.

3.Aurreko bi zenbakietan xedatzen denaz gainera, baliogabetu egingo dira zehapena ekarri duen dopin-kontrola egin den egunetik edo arau-hauste diren egitateak izan ziren egunetik zehapena edo behin-behineko etendura ezartzen den arteko lehiaketetan lortutako gainerako emaitza guztiak, eta baliogabetzeak dakartzan ondorio guztiak aplikatuko dira, salbu eta behin-behineko etendurari edo zehapenari buruzko erabakia kirolariari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik atzeratu bada eta egindako arau-hausteak lehiaketa horietan lortutako emaitzetan eraginik izan ez badu. Baliogabetzeak berekin ekarriko du domina, puntu eta sari guztiak galtzea, bai eta kirol-ekitaldian lortutako emaitza guztiak ezabatzeko behar diren ondorio guztiak sortzea ere.

4.Taldeko kiroletan, bi kidek baino gehiagok egiten badute dopinaren arloko arau-hauste bat kirol-ekitaldi batean, diziplina-organoek ebatzi beharko dute partida, proba, lehiaketa edo txapelketako emaitzak aldatzea bidezkoa den, lege honetako xedapenetan arautzen denaren arabera ezarri beharreko zehapenak gorabehera. Horretarako, inguruabar guztiak edukiko dituzte kontuan; aztertuko dute dopinaren arloko arau-haustea egin dutenen jarduna erabakigarria izan ote den partidaren, probaren edo lehiaketaren emaitzan eta zer parte-hartze izan duten adingabeek jokabide horietan.»

Hamahiru. 31. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«31. artikulua. Zehapenen ondorioak.

1.Kiroleko dopinarekin zerikusia duten zehapenak ezartzeak, ezarritako zehapenaren izaerak hala eskatzen duenean, kirol-lizentzia eskuratzea edo beraren eskubideak erabiltzea galarazten du nonahi, Kirolaren urriaren 15eko 10/1990 Legeak 32.4 artikuluan xedatzen duen bezala.

2.Beste estatu batzuetako dopinaren aurkako agintariek edo eskudun diren nazioarteko federazioek edo entitateek ematen dituzten ebazpenak berehala onartuko dira Espainian, baldin eta bat badatoz Dopinaren Aurkako Munduko

Kodean xedatzen denarekin eta entitatearen eskumen-esparrukoak badira. Ebazpen horietako baten bidezkotasunaz zalantzarik egonez gero, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak aztertuko du, ofizioz edo kirolari batek eskatuta.

Atzerriko epaitegiek dopinaren arloan ematen dituzten arbitraje-laudoak eta epai irmoak onartzeko eta betearazteko honako hauek beteko dira: uztailaren 30eko 29/2015 Legeak (Arlo Zibileko Nazioarteko Lankidetza Juridikoarenak) V. tituluan (Atzerriko ebazpen judizialak eta dokumentu publikoak aitortu eta betearaztea, exequatur prozedura eta erregistro publikoetan inskribatzea) ezartzen duena, eta Espainian aplikatu beharreko nazioarteko arauak.

Bi kasuotan, prozedura izapidetzen ari den bitartean, behin-behinean etengo dira kirolariaren lizentziak Espainian dituen ondorioak. Behin-behineko etendurak, gehienez ere, jatorrizko ebazpenean ezarritako desgaikuntza-zehapenak adina iraungo du.

3.Zehapena jasotzen duen pertsonak etenaldian ezin izango du parte hartu Unescoren Konbentzioa sinatu dutenek, haren kideek, kirol-federazioek, klubek eta sinatzaile baten erakunde bateko erakundeek baimentzen edo antolatzen dituzten lehiaketetan eta jardueretan, ez eta liga profesionalek eta estatuko edo nazioarteko kirol-ekitaldiak antolatzen dituztenek baimentzen edo antolatzen dituzten lehiaketetan ere, kirol-modalitatea edo -espezialitatea edozein izanik ere. Nolanahi ere, hezkuntzako edo errehabilitazioko programetan parte hartu ahal izango du, aurretik Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak baimena emanez gero.

Gainera, federazio-lizentziaren etendurak dirauen aldian ezin lortu izango du beste federazio baten kirol-lizentziarik.

Zehapena jasotzen duen pertsonak baimena eskatu ahal izango dio Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari hezkuntzako edo errehabilitazioko programetan parte hartzeko.

Lizentzia etenda duten kirolariei eta pertsonei kontrolak egin ahal izango zaizkie, lege honen 11.2 artikuluan azaltzen den bezala.

4.Dopinaren aurkako arauetako bat hausteagatik zehapena jasotzen duten pertsonak, lege honen 22.2.b) artikuluan aipatzen direnak ez beste guztiak, administrazio publikoek edo administrazio publiko baten partaidetza duten entitateek zuzenean emandako finantza-laguntzarik gabe geldituko dira, bai eta horiek kirol- jardunarekin lotuta emandako bestelako onura ekonomikorik eta zerga-onurarik gabe ere. Eskuratutako zenbatekoak berreskuratzeko, Diru-laguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak) eta hori garatzen duten xedapenek eta Tributuen Lege Orokorrak (abenduaren 17ko 58/2003 Legeak) xedatzen dutena aplikatuko da, edo ordenamendu juridikoak ahalbidetzen dituen aukerak baliatuko dira.

5.Lau urtez baino gehiagoz lizentziarik gabe zigortutako kirolariak, lau urte horien ostean, estatukoa baino esparru txikiagoko kirol-jardueretan parte hartu ahal izango du, baldin eta horrek adingabeekin jardutea berekin ez badakar; halere, jarduera horietan lortzen dituen emaitzek ez diote inola ere estatuko edo nazioarteko lehiaketetan parte hartzea ahalbidetuko.

6.Kirolaria berriz ere bere taldearekin entrenatzen edo klubeko edo kirol- entitateko instalazioak erabiltzen hasi ahal izango da etenaldiko azken bi hiletan, edo etenaldiaren azken laurdenean, bi hilabete baino laburragoa izanez gero.»

Hamalau. 35. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«35. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak preskribatzea.

1.Lege honetan ezartzen diren arau-hausteak 10 urteren buruan preskribatuko

dira.

Arau-haustea egin zen egunetik hasita zenbatuko da arau-hausteen preskripzio- epea. Zehapen-prozedura hasteak, interesdunaren adostasuna izanik, preskripzioa etengo du.

2.Arau-hauste oso astunengatik ezartzen diren isun-zehapenak hiru urte pasatutakoan preskribatuko dira, eta arau-hauste astunengatik ezartzen direnak, berriz, bi urteren buruan.

Arau-hauste oso astunengatik ezartzen diren lizentzia-etendurako, desgaikuntzako edo eskubideak kentzeko zehapenak bost urte igaro ondoren preskribatuko dira, eta arau-hauste astunengatik ezartzen direnak, berriz, hiru urte igaro ondoren.

Zehapenen preskripzio-epea zehapena ezartzen duen ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen.

Interesdunaren adostasuna izanik, betearazpen-prozedura hasteak preskripzioa etengo du.»

Hamabost. 36. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«36. artikulua. Detekzioan laguntzea.

1.Lege honen arabera ezarri beharreko lizentzia-etendurako, desgaikuntzako edo eskubideak kentzeko zehapenak artikulu honetan ezartzen denaren arabera eten ahal izango dira, baldin eta kirolariak edo beste pertsona batek funtsezko laguntza ematen badu jakiteko edo frogatzeko beste pertsona batek dopinaren aurkako arauren bat urratu duela, Zigor Kodearen 362 quinquies artikuluan ezartzen diren delituetako bat egin duela edo arau profesionalen bat hautsi duela.

2.Aurreko zenbakian xedatzen den etenaldia ezin da izan zehapenaren iraupenaren hiru laurden baino luzeagoa; zehapena federazio-lizentzia eskuratzeko betiko desgaikuntza bada, etenaldia 8 urtekoa izan behar da gutxienez.

3.Desgaikuntza-aldia edo lizentzia eskuratzeko eskubidea kentzeko aldia eteteko, bi inguruabar hartuko dira kontuan: dopinaren arloko arau-haustearen astuntasuna eta emandako laguntzaren garrantzia. Desgaikuntza-aldia edo lizentzia eskuratzeko eskubidea kentzeko aldia partzialki eteteko erabakitzeko, nahitaezkoa izango da txosten bana egitea Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak (organo eskuduna izan ezean), Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak eta kasuan kasuko nazioarteko federazioak. Gainera, erabakia aplikatu nahi duen organoaren ebazpenei errekurtsoa aurkezteko legitimazioa duten pertsona eta organo guztiei haren berri emango zaie. Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak eta Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak laguntzaren ondoriozko zehapen- etenduraren zabalkuntza mugatzea edo atzeratzea adostu ahal izango dute dopinaren aurkako borrokaren onerako bada.

4.Lizentzia-etendura, desgaikuntza edo lizentzia eskuratzeko eskubidea kentzea dakarren zehapena modu partzialean eten ondoren kirolariak edo beste pertsona batek ez badu ematen aurreko zenbakietan aipatzen den funtsezko laguntza, edo ematen jarraitzen ez badu, etendura ezeztatu ahal izango da, osorik edo zati bat. Desgaikuntza-aldia edo lizentzia eskuratzeko eskubidea kentzeko aldia berriz hasteko erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, lege honen 40.1.h) artikuluan ezartzen den bezala.

Ondorio horietarako, zehapenen preskripzio-epea etenda geratuko da, harik eta organo eskudunak artikulu honen lehen zenbakian aipatzen diren legez kontrako jarduerei buruzko ebazpena eman arte.

5.Aurreko zenbakietan aipatzen den laguntza dela-eta atzerriko agintaritzek beren eskumenez baliatuz dopinagatik ezarritako zehapenak murrizteko hartzen dituzten erabakiak Espainian onartu ahal izango dira, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi ondoren.

6.Artikulu honetan ezartzen diren xedapenek ez dituzte eragozten Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen 10.6.1.2 artikuluaren arabera bere eskumeneko esparruan onartuta dauzkan eskumenak.»

Hamasei. II. tituluko II. kapituluko 2. atala aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. atala. Dopinaren arloan zehapenak ezartzeko prozedura

37.artikulua. Kiroleko dopina zigortzeko zehapen-prozeduren arloko eskumena.

1.Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak du estatu-mailako kirolarien dopinaren gaineko diziplina-ahala.

Autonomia-erkidegoek hitzarmenak egin ahal izango dituzte Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren esku uzteko dopinaren arloko zehapenak ezartzeko eskumena, autonomia-esparruko lehiaketei edo arau-hausleei dagokienez.

Salbuespen gisa, baldin eta Estatuko federazioan dagoen autonomia-esparruko federazio batek emandako lizentzia daukan kirolari batek arau-haustea egiten badu eta, autonomia-esparruko lehiaketen gaineko eskumena zehazteko erregelen arabera, autonomia-erkidego batek ere ez badu zehapena ezartzeko eskumena, proba haren erkidegoko lurraldetik kanpo egin delako, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak bere gain hartuko du zehatzeko eskumena, eta zehapen- prozedura hasiko du.

Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak ez du eskumenik zehapenak ezartzeko nazioarteko federazioak modu ofizialean nazioarteko mailakotzat jotzen dituen kirolariei, ez eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen dutenei ere. Horrelako kasuetan, Espainiako federazioek izango dute zehatzeko eskumena. Eskumen horretaz baliatuz ematen diren egintzak kasuan kasuko nazioarteko federazioak eskuordetuta emantzat joko dira; ez dira hartuko administrazio-egintzatzat.

Salbuespen gisa, nazioarteko federazioek edo eginkizun baliokidea duten entitateek hartu ahal izango dute beren gain eskumen hori, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziarekin hitzarmena sinatu ondoren; hitzarmen horretan, eskumena zer baldintzatan hartuko den ezarriko da. Hitzarmenean ezarri ahal izango da Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak erabiliko duela eskumena, titulartasuna federazio edo entitate sinatzailearen esku gelditu arren. Kasu horietan guztietan, lege honen 1.3 artikuluan xedatzen dena beteko da aplikatu beharreko arauei eta prozedurari dagokienez.

2.Estatu-mailako kirolariei eta hitzarmen baten bidez eskumeneko geratzen direnei zehapena ezartzeko espedienteak instruitzeko eta ebazteko eskumena Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziarena da. Organo ezberdinen esku gelditu beharko dira espedienteen ebazpena eta instrukzio-fasea.

3.Lege honetako aginduak ez betetzeagatik Espainiako kirol-federazioetako, liga profesionaletako eta antzeko eginkizunak dituzten entitateetako zuzendari- karguen aurka irekitzen diren zehapen-espedienteak instruitzea eta ebaztea Kirolaren Administrazio Auzitegiaren egitekoak izango dira administrazio-auzialdi bakarrean.

Prozedura hori gauzatzeko, Kirolaren urriaren 15eko 10/1990 Legeak ezartzen dituen arauak eta legea garatzen duen araudia aplikatuko dira.

4.Lege honen aplikazio-eremuan dagoen kirolari batek edo beste pertsona batek erretiroa hartu eta kirol-jarduerari uzten badio, dopinaren arloko zehapen- prozedura baten barruan dagoela, hala ere, horretaz arduratzeko eskumena duen organoak hori burutzeko eskumena izango du. Dopinaren arloko zehapen-prozedura hasi aurretik hartzen badu erretiroa, dopinaren arloko ustezko arau-haustea gertatu zenean eskumena zuen organoa arduratuko da zehapen-prozeduraz.

5.Erretiroa etenaldian dagoen bitartean hartuz gero, zigortua ezin izango da berriz aritu lehiaketa ofizialetan, harik eta idatziz jakinarazi arte Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari prest dagoela kontrolak egiteko; jakinarazpena sei hilabeteko aurrerapenarekin egin beharko du gutxienez, edo, etenaldia amaitzeko sei hilabete baino gehiago falta bazaizkio, falta zaion denbora besteko aurrerapenarekin.

38.artikulua. Lizentziaren eskubideen eraginkortasuna galtzea.

1.Baldin eta A laginaren analisian aurkako emaitza egon bada eta detektatzen den debekatutako gaia ez bada «gai espezifikoa» debekatutako gaien eta metodoen zerrendan ezartzen denaren arabera, berehala galduko dira kirol-lizentziaren ondoriozko eskubideak.

Eskubide horiek galdu arren, kontraanalisia egin ahal izango da erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Kirolaria eskubide horretaz baliatzen bada eta B laginaren analisiak ez badu berresten lehen kontrolaren emaitza, neurria ondoriorik gabe geratuko da automatikoki, eta Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak horren berri eman beharko dio kirolariari.

Dopinaren arloko zehapen-prozedura hasteko ebazpenarekin batera jakinaraziko da zenbaki honetako lehen paragrafoko neurria. Ukituak alegazioak aurkeztu ahal izango ditu hartutako neurriaren gainean; gainera, ustezko arau-haustean kutsatutako produkturen bat tartean izan dela pentsatuz gero, neurria berriz aztertzeko eskatu ahal izango da.

2.Aribidean diren dopinaren arloko gainerako zehapen-prozeduretan, ebazpena emateko eskumena duen organoak noiznahi ezarri ahal izango ditu ebazpenaren eraginkortasuna bermatzeko, prozedura ondo burutzeko edo ukitutako interesak behin-behinean babesteko behar diren behin-behineko neurriak, are federazio-lizentzia behin-behineko etetea zein hura eskuratzeko desgaitzea ere; horretarako, erabaki arrazoitua eman beharko du eta aintzat hartu beharko ditu entzunaldi-printzipioa eta proportzionaltasun-printzipioa. Federazio-lizentzia behin- behineko eteteko neurria edo hura eskuratzeko desgaikuntza-neurria kasu honetan soilik ezarri ahal izango da: prozeduraren xedea arau-hauste oso astuntzat tipifikatzen den egitate bat zehatzea denean.

3.Aurreko zenbakietan xedatzen denaren arabera lizentziaren behin-behineko etendura ezarri ondoren zehapena ezartzeko eskumena duen organoak ez badu prozedura ebazten hiru hilabete pasatu baino lehen, etendura berez kenduko da, honako kasu hauetan izan ezik: atzerapena zehapen-prozedura ireki zaionari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik gertatzen denean, edo prozedura lege honen 33. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz eteten denean.

4.Pertsona batek jasotzen badu behin-behineko etendura ez dakarren dopinaren arloko zehapen-prozedura ireki zaiola azaltzen duen jakinarazpena, bere borondatez erabaki ahal izango du federazio-lizentziaren behin-behineko etendura onartzea, harik eta prozedura ebatzi arte.

5.Baldin eta ustezko arau-hausleak arau-haustea aitortzen edo onartzen badio Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari berriz ere lehian hasi aurretik eta beraren aurkako zehapen-prozedura hasi dela jakinarazi ondoren, etenaldiaren hasiera lagina hartu den unera edo arau-haustea egin den unera eraman ahal izango da.

Hala ere, etenaldiaren erdia, gutxienez, zehapena ezartzen duen ebazpena eman ondoren bete beharko da.

6.Lizentzia behin-behineko eteten den kasu guztietan, azkenean zehapena lizentziaren etendura izanez gero, behin-behineko etenduraren iraupena zehapenean ezartzen den etenalditik kenduko da, kautelazko neurria ezartzen denetik aurrera. Horretarako, ezinbestekoa izango da behin-behineko etendurak ukitutako pertsonak etendura hori errespetatzea.

Hasierako erabakiaren aurka errekurtsoa jartzen bada, errespetatutako behin- behineko etenduraren iraupena azkenean ezartzen den etenalditik kendu ahal izango da.

7.Kautelazko neurri gisa lizentziaren etendura ezartzen bada, horrek berekin ekarriko du gainerako kirol-modalitate edo kirol-espezialitate guztietako lizentziak etetea eta beste lizentziarik eskuratzeko desgaikuntza ezartzea. Gauza bera aplikatuko da kautelazko neurria federazio-lizentzia eskuratzeko desgaikuntza denean ere.

38 bis artikulua. Ikerketa eta isil-gordeko eginbideak.

1.Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak isil-gordeko eginbideak izapidetu ahal izango ditu zehapen-prozedura hasi aurretik, hura irekitzeko zantzu nahikorik dagoen erabakitzeko.

Isil-gordeko eginbideetan behar den guztia egin beharko da dopinaren arloko arau-hausterik gertatu den argitzeko.

2.Isil-gordeko eginbideak egintza hauetako batekin amaituko dira:

Arau-haustea gertatu delako zantzurik egonez gero, zehapen-prozedura hasi.

Arau-haustea gertatu delako zantzurik egon ezean, eginbideak artxibatu.

3.Kasu berezietan, zehapen-prozedura hasi aurretik, organo eskudunak aurreko artikuluko bigarren zenbakian arautzen diren kautelazko neurriak ezarri ahal izango ditu, presazko kasu hauetan, hain zuzen: kirolarien osasunerako, kirolean osasuntsu aritzeko, joko garbirako edo lehiaketaren osotasunerako berehalako arrisku larria dagoenean. Behin-behineko neurri horiek berretsi, aldatu edo kendu egin beharko dira prozedura hasteko erabakian. Erabaki hori hamabost egunen barruan hartu beharko da, behin-behineko neurriak hartzen direnetik aurrera, eta dagokion errekurtsoa jarri ahal izango da haren kontra.

Nolanahi ere, neurri horiek baliorik gabe geratuko dira prozedura ez bada hasten aipatutako epe horretan, edo prozedura hasteko erabakian ez bada espresuki ezer esan neurriei buruz.

4.Honako kasu hauetan Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak isil-gordeko eginbideak egingo ditu kirolariei laguntzen dieten langileak ikertzeko: arau-haustean adingaberen bat aritu dela jakinez gero; kirolariari laguntzen dioten langileetako batek dopinaren arloko arau-hausteagatik zehapena jaso duen kirolari batekin baino gehiagorekin lan egin badu.

5.Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari dagokio, bere eskumenen esparruan, lege honetan ezartzen dena betetzeko behar diren ikerketak eta bilaketak egitea.

Ikerketa- eta bilaketa-lanak egiten dituzten langile identifikatuak agintaritzaren agenteak izango dira ondorio guztietarako; gainera, eginkizun horietan ari direla, zein diren frogatuz gero, lege hau eta bera garatzeko ematen diren arauak betetzen diren egiaztatzeko behar diren frogak, ikerketak eta azterketak egin ahal izango dituzte.

Ikerketa- eta bilaketa-lanak egiten dituzten langileek, agintaritzaren agente moduan aritzen direnek, formalizatutako aktak eta eginbideak dokumentu publiko eta froga dira. Gainera, akta eta eginbide horietan azaltzen diren egitateak benetakotzat joko dira.

39.artikulua. Zehapen-prozedura.

1.Zehapen-prozedura Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren ebazpenaren bidez hasten da, dopin-kontrolean ari den laborategi batek zuzenean egindako jakinarazpenaren ondorioz edo dopinaren arloko arau-hauste bat egon litekeela oinarritzeko bidea ematen duen edozein motatako frogak jasotzearen edo egitateen berri izatearen ondorioz.

Lege honen 15.5 artikuluan arautzen den kasuan, gaitutako agenteak berehala bidaliko dio Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari kontrol bati baliozko arrazoirik gabe uko egin zaiola frogatzen duen agiria. Agentziak agiri hori jasotzeak zehapen-prozedura hastea ahalbidetuko du.

Jakinarazpen hori jaso ondoren, zehapen-prozedura hasiko da; zehapen- organoak baino ez du izango laborategiko analisien eta jakinarazpenaren gainerako elementuen berri.

Laborategiek beharrezko neurriak hartuko dituzte, jakinarazpena egitean kirolariaren nortasuna konfidentziala izateko eta isilpean gordetzeko.

Lege honen 35. artikuluan ezartzen den preskripzio-epea amaitutakoan edo zehapen-prozeduran edo auzi kriminalean ebazpen irmoa eman ondoren, dopinaren kontroleko laborategiek ezin izango dute gorde pertsona identifikagarri bati lotutako laginik.

2.Zehapen-prozedura ofizioz hasten eta instruitzen da, izapide guztietan.

Aurrekoa gorabehera, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren

aurrean salatu ahal izango dira dopinaren arloko ustezko jokabideak edo jarduerak egin direlako zantzuak ematen dituzten egitateak. Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak prozedura bat ezarriko du salatzailearen nortasuna sekretupean gordetzeko zehapen-prozeduretan eta haien aurreko jardueretan esku hartzen duten guztien aurrean. Salatzailea ez da hartuko zehapen-prozedurako alderditzat.

Dopinaren arloko administrazioko arau-hauste bat izan litekeela dakiten agintari eta funtzionario publiko guztiek berehala jakinarazi beharko diote Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari.

3.Lege honen esparruan, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak kirolariek dopin-kontroleko formularioetan edo lokalizazio-formularioetan emandako posta helbidea eta helbide elektronikoa erabiliko ditu jakinarazpenetarako (formulariorik eduki ezean, Agentziak gordeta dauzkan helbideak erabiliko ditu). Ondorio guztietarako, kirolari batek dopin-kontroleko formulario batean edo lokalizazio-formulario batean bere posta helbidea eta helbide elektronikoa adierazten baditu, ulertuko da ados dagoela helbideok jakinarazpenetarako erabiltzearekin bere aurkako zehapen-prozeduretan eta ezartzen zaizkion kautelazko neurrietan. Nolanahi ere, artikulu honetan ezartzen denaren arabera egiten diren jakinarazpenei araubide juridikoaren legerian ezartzen den araubide orokorra aplikatuko zaie.

Jakinarazpenetarako biltzen diren datuak zerbitzu komunetan erabili ahal izango dira herritarrekiko harremanetarako informazioa kudeatzeko.

Kirolariek beren klubaren, taldearen edo kirol-entitatearen egoitza erabil dezakete artikulu honetako jakinarazpenetarako, edo ordezkariarena. Zehapen- prozeduretan, espedientea ireki zaion pertsonak noiznahi eman ahal izango du beste helbide bat jakinarazpenetarako; helbide berria jakinarazten denetik aurrera erabiliko da, eta ez du izango atzeraeraginezko ondoriorik espedientean.

Jakinarazpen elektronikoa jasotzera beharturik ez dauden interesdunek noiznahi erabaki ahal izango dute, eta Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari komunikatu, hartarako jartzen diren eredu normalizatuen bidez, handik aurrerako jakinarazpenak bitarteko elektronikoz egin daitezela edo hala egiteari utzi dakiola.

Horrez gain, interesdunak gailu elektroniko bat edo helbide elektroniko bat eman ahal izango du, zeinak balioko baitu artikulu honetan araututako abisuak bidaltzeko baina ez jakinarazpenak egiteko. Interesdunak besterik adierazi ezean, artikulu honetan aipatzen diren abisuak hark dopin-kontroleko formularioan emandako helbide elektronikora bidaliko dira.

Erabiltzen den metodoa erabiltzen dela ere, jakinarazpenak baliozkoak izango dira aukera ematen badute jasota geratzeko bidali dela edo eskura jarri dela, interesdunak edo haren ordezkariak jaso duela edo hartara irispidea izan duela, data eta ordua, eduki osoa, eta bidaltzailearen eta hartzailearen identitate fidagarria. Egindako jakinarazpenaren egiaztagiria espedienteari gehituko zaio.

Jakinarazpena interesdunaren egoitzan egiten bada eta une horretan hura ez badago, egoitzan dagoen hamalau urtetik gorako edozein pertsonak har dezake, nor den jasota utzirik. Inor ez bada jakinarazpenaren kargu egiten, hala jasoko da espedientean, jakinarazpena egiteko ahaleginaren eguna eta ordua ere adierazirik. Beste ahalegin bat egingo da, bakarra, hurrengo hiru egunen barruan eta beste ordu batean. Lehenbiziko jakinarazpen-ahalegina hamabost orduak baino lehen egin bada, bigarren ahalegina hamabost orduak baino geroago egingo da, eta alderantziz, betiere hiru orduko tartea utzirik, gutxienez, bi ahaleginen artean.

Interesdunak edo haren ordezkariak uko egiten badiote administrazio-jarduketa baten jakinarazpena hartzeari, hala jasoko da espedientean, eta jakinarazteko ahaleginaren inguruabarrak zehaztuko dira. Horrekin, izapidea gauzatutzat joko da, eta prozedurak jarraitu egingo du.

Ez bada jakiterik prozedura bateko interesdunak nor diren, edo jakinarazpena non egin behar den, edo jakinarazpena saiatu baina huts egin bada, ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALean iragarki bat argitaratuz egingo da jakinarazpena.

Halaber, aurretik Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak iragarkia argitaratu ahal izango du autonomia-erkidegoko edo probintziako aldizkari ofizialean.

4.Prozedura horiek lehentasunezkoak izango dira, lege honetan ezartzen diren epeak betetze aldera.

5.Dopinaren arloko zehapen-prozeduretan, administrazioak eta prozedurak ukitutako pertsonak zuzenbidean onar daitezkeen frogabide guztiak erabil ditzakete, baita pasaporte biologikoa ere, horren gaineko daturik egonez gero. Froga horiek batera balioetsi beharko dira kritika zintzoaren arauen arabera.

6.Aurreko zenbakian xedatzen dena gorabehera, froga-arau berezi hauek aitzakiarik gabe aplikatu beharko dira:

a)Dopin-kontrol bateko aurkako emaitza analitiko bat egozketa-froga nahikoa izango da lege honen 22.1. artikuluaren a) eta b) letretan tipifikatzen diren arau- hausteak gertatutzat jotzeko. Horretarako, froga nahikoa izango da honako hauetako bat gertatzea:

A laginean debekatutako gai bat edo haren metabolitoak edo markatzaileak agertzea, eta B lagina ez analizatzea, kirolariak haren analisiari uko egin diolako;

B lagina analizatzea, nahiz eta kirolariak eskatu ez, eta horren bidez berrestea kirolariaren A laginaren analisian detektatutako gai debekatua edo haren metabolitoak edo markatzaileak daudela;

Kirolariaren B lagina bi botetan banatu eta bigarrenaren analisiak bestean detektatutakoa berrestea, hau da, debekatutako gai bat edo beraren metabolitoak edo markatzaileak daudela.

b)Kontrolak egiteari uko egin edo haiei aurre eginez gero, ukoa egiaztatzen duen agiriak, lege honen 15.5 artikuluan aipatzen dituen gaitutako langileek sinatutakoak, froga-balioa izango du; nolanahi ere, interesdunek beren eskubideak edo interesak defendatzearren frogak aipatu edo aurkeztu ahal izango dituzte baliozko justifikazioa zegoela egiaztatzeko.

c)Ulertzen da Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak egiaztatu edo onartutako dopin-kontroleko laborategiek aplikatu beharreko araudiaren arabera egiten dituztela laginen analisiak eta aplikatzen dituztela zaintza-prozedurak, arau horiek ez betetzeak aurkako emaitza analitikoaren arrazoizko kausa izan litekeela egiaztatzen duen aurkako frogarik ezean. Kirolariak edo beste pertsona batek froga dezake laborategiak aplikatu beharreko araudia urratu duela eta pentsa litekeela horren ondorioz gertatu dela prozedura hastea eragin duen aurkako emaitza analitikoa. Horrela gertatuz gero, organo eskudunak bere gain hartu beharko du aplikatu beharreko araudia urratzeak aurkako emaitza analitikorik ez duela eragin frogatzeko karga.

Horrelako kasuetan, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak gertatutakoaren berri emango dio Dopinaren Aurkako Munduko Agentziari, erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu behar balitz ere.

d)Aurkako frogarik ezean, behar bezala baimendutako dopin-kontroleko laborategien metodo analitikoak eta erabaki-mugak baliozkotzat joko dira.

e)Dopin-kontroleko prozeduretan aplikatu beharreko arau baten urraketak, baldin eta aurkako emaitza analitiko baten edo beste arau-hauste baten zuzeneko kausa ez bada, ez du emaitza baliogabetzea ekarriko. Baldin eta kirolariak edo beste pertsona batek frogatzen badu aplikatu beharreko araudiaren urraketa

aurkako emaitza analitikoaren edo arau-haustearen kausa izan zitekeela, eskudun organoak egiaztatu beharko du ez dela hala izan.

f)Ustezko arau-hausleak kalte egiten dioten egitate eta presuntzio guztiak gezurtatu ahal izango ditu, are 6. zenbakiko a) letran aipatzen direnak ere, eta bere defentsarako behar dituen egitateak eta inguruabarrak frogatu ahal izango ditu.

7.Dopinaren arloko zehapen-prozedurak prozedura hasteko erabakia hartzen denetik hamabi hilabete pasatu baino lehen amaitu behar dira. Aurreko paragrafoan ezarritako epealdian ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, prozedura iraungita geratuko da. Ofizioz edo interesdunak eskatuta eman ahal izango da prozedura iraungitzeko deklarazioa, eta jarduketak artxibatzea ekarriko du. Nolanahi ere, horrek ez du eragotziko legezko preskripzio-epearen barruan beste zehapen- prozedura bat hastea.

8.Dopinaren arloko zehapen-prozedura bi modutara amaitu daiteke: ebazpen baten bidez edo iraungita. Prozeduraren ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; hala, berraztertu egin daiteke lege honen 40. artikuluan ezartzen denari jarraituz.

9.Diziplina-organo eskudunek ezarritako zehapenak berehala betearaztekoak dira, ebazpen zehatzailea jakinarazten den egunetik, betiere ebazpen horren kontrako errekurtsoak aztertu behar dituen organoak horiek etetea erabaki ezean. Lizentzia baten etendurak ukitutako subjektuari edo hura betearazi behar duten pertsona, organo edo entitate publiko zein pribatuei jakinarazten zaienetik aurrera sortuko ditu ondorioak; ez da beharko betearazpen-egintzarik. Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak 15 eguneko epean jakinarazi beharko ditu ebazpen zehatzaileak. Jakinarazpenaren atzerapenak ez dio eragingo emandako ebazpenaren baliozkotasunari. Desgaikuntza-zehapen bat lege honen 35. artikuluko kasuetan preskribatzen bada, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak diziplina-neurriak hartuko ditu jakinarazpena ez egitearen erantzuleen aurka.

Hori gorabehera, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziari, nazioarteko federazioei, federazio nazionalei eta lege honen 40.4 artikuluan aipatzen diren gainerako entitateei jakinaraziko zaizkie ebazpen zehatzaileak.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta ukitutako subjektuak arau-hauste diren egitateak onartzen baditu organo eskudunak prozedura hasteko ebazpena jakinarazten duenetik eta, edozelan ere, berriro lehiatu aurretik, dopin-kontrolaren egunetik edo egitateak izan diren egunetik zenbatzen hasi ahalko da etenaldia. Nolanahi ere, etenaldiaren erdia, gutxienez, zehapena ezartzen den prozeduraren ebazpen-egunaren ondoren bete beharko da. Aurrekoa ez da aplikatuko etenduraren iraupena lege honen 27.3.c) artikuluan ezartzen denaren arabera murriztu bada.

Baldin eta zehapena jasotzen duenari federazio-lizentzia eteten edo kentzen bazaio aldi batez eta gero zehapen-erabakiaren aurkako errekurtsoa aurkezten bada, 40. artikuluan azaltzen den bezala, etenduran edo lizentziarik gabe egondako aldia errekurtsoaren ebazpenean behin betiko ezartzen den zehapenaren iraupenetik murriztu ahal izango da.

Lege honen 38. artikuluan arautzen den behin-behineko etendura-neurria ezartzen bada, horren iraupena azkenean ezartzen den etenaldi osotik kenduko da, etendura hori errespetatuz gero. Kirolariak edo beste pertsona batek lehiaketari bere borondatez uzteak ez du eraginik izango zehapenaren iraupen osoan, eta haren taldeak zigortu izanak ere ez.

Taldeko kiroletan, talde bati federazio-lizentzia behin-behinean eteten bazaio, etenaldi hori ebazpenean ezartzen den zehapen osoaren iraupenetik kendu ahal izango da.

Prozeduran kirolariari edo beste pertsona bati egotzi ezin zaion atzerapen nabarmena gertatuz gero, organo eskudunak agindu ahal izango du, arrazoiak emanez, etenaldia aurreko data batetik zenbatzeko, dopin-kontrola edo arau- haustea egin zen eguna barne.

10.22.1 artikuluan aipatzen diren arau-hauste oso astunengatik ezartzen diren zehapenak organo emaileek argitaratuko dituzte, adingabeak ukitzen dituztenak izan ezik; izan ere, adingaberen bat ukitzen duten zehapenak argitaratu behar diren ala ez kasuko inguruabarren arabera erabakiko da. Bide telematikoak lehenetsiko dira horiek argitaratzeko.

Administrazio-bidean irmoak diren zehapenak argitaratuko dira; argitalpenean honako datu hauek baino ez dira adieraziko: arau-hauslea, kirol-espezialitatea, urratutako manua eta ezarritako zehapena. Ez da emango daturik erabilitako metodoaz ez gaiaz, guztiz ezinbestekoa izan ezean.

Argitalpena ez da mantenduko zehapenaren iraupena amaitu ondoren.

11.II. kapitulu honetan arautzen ez den guztian honako arau osagarri hauek aplikatuko dira: urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean) zehapen-prozedura erkiderako ezartzen diren arauak.

39 bis artikulua. Ezohiko emaitzak eta pasaporte biologikoko ezohiko emaitzak.

Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak ezohiko emaitzak eta pasaporte biologikoko ezohiko emaitzak ikertuko ditu; hain zuzen ere, frogak bilduko ditu dopinaren aurkako arauren bat hautsi ote den argitzeko.

39 ter artikulua. Aurkako emaitzak pasaporte biologikoan.

Pasaporte biologikoan aurkako emaitzarik agertuz gero, prozeduraren izapideak aurreko artikuluan azaldu den bezala egingo dira, erregelamenduz zehaztutako espezialitateak kontuan hartuta. Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak kontrol eta ikerketei buruz eta laborategiei buruz ezarritako nazioarteko arauetako funtsezko arauak bete behar dira.»

Hamazazpi. II. tituluko II. kapituluko 3. atala aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«3. atala. Dopinaren arloko zehapenak berrikustea

40.artikulua. Kiroleko dopinaren arloko administrazio-errekurtso berezia.

1.Kirolaren Administrazio Auzitegiaren aurrean errekurritu ahal izango dira Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak lege honen arabera hartutako ebazpenak, edo gaiaren mamiaz zuzenean edo zeharka erabakitzen duten izapide- egintzak, prozedurarekin jarraitzea ezinezkoa dela xedatzen dutenak eta ukituen eskubide eta interes legitimoei defentsa-gabezia edo kalte konponezina eragiten dietenak.

Nolanahi ere, honako ebazpen hauek errekurritu ahal izango dira:

a)Dopinaren aurkako arau-hausteei buruz erabakitzen dutenak, zehapena ezartzekoak nahiz arau-hauslea absolbitzekoak izan.

b)Lege honetan ezartzen diren arauak urratzeagatik hasitako prozedura bat artxibatzen dutenak —dela arrazoi formalengatik, dela funtsezko kausengatik—, prozedurarekin ez jarraitzea erabakitzen dutenak.

c)Zehapen bat urratu dela adierazten dutenak, etenaldian parte-hartzearen debekua ez betetzea barne.

d)Organo ebazleak eskumenik ez duela adierazten dutenak.

e)Behin-behineko etendura ezartzen dutenak.

f)Erabilera terapeutikoko baimenei buruz ematen direnak lege honen arabera.

g)Lizentzien behin-behineko etendura ezartzen dutenak.

h)36.4 artikuluko kasuetan, etenaldia berriz hasteko erabakiak.

i)Lege honen 31. artikuluko 2. zenbakian ezartzen denarekin bat etorriz, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak dopinaren aurkako beste erakunde baten erabakia ez onartzeko hartzen dituen erabakiak.

j)Lege honen 36. artikuluko kasuetan, ezarritako zehapen bat etetea edo ez etetea erabakitzen duten ebazpenak eta etenaldiak berriz hastea edo ez hastea erabakitzen dutenak.

2.37.1 artikuluan xedatzen denaren arabera, ofizialki nazioarteko mailakotzat hartzen direlako lege honen aplikazio-eremuan jasota ez dauden kirolariei dagokienez emandako ebazpenak edo nazioarteko lehiaketa baten esparruan ematen direnak errekurritu ahal izango dira, betiere dagokion nazioarteko federazioaren araudian aurreikusitako gatazkak konpontzeko sistemaren arabera.

3.Hogeita hamar eguneko epealdia egongo da errekurtsoa jartzeko, ebazpena jakinarazi ondoko egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epealdi hori amaitu ondoren, ebazpena irmoa izango da.

4.Ebazpenaren aurka errekurtsoa jartzeko legitimazioa izango dute ebazpenak ukitutako pertsona fisikoek edo juridikoek, bai eta honako hauek ere:

a)Ebazpenak ukitutako kirolariak edo subjektuak.

b)Ebazpenean izan litekeen aurkako alderdiak edo erabakiaren kaltedunek.

c)Kasuan kasuko nazioarteko kirol-federazioak.

d)Ebazpenak ukitutako pertsona bizi den herrialdeko dopinaren aurkako organismoak.

e)Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak.

f)Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak.

g)Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak edo Nazioarteko Batzorde Paralinpiarrak, baldin eta ebazpenak Joko Olinpiarrei edo Joko Paralinpiarrei eragiten badie.

5.Urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean) gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko ezarritako arauen arabera izapidetuko dira kiroleko dopinaren arloko errekurtso bereziak; hona xehetasunak:

a)Ebazteko eta ebazpena jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, hasteko idazkia Kirolaren Administrazio Auzitegiaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Nolanahi ere, ebazpen horiek Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziari eta Dopinaren Aurkako Munduko Agentziari jakinarazi beharko dizkie Kirolaren Administrazio Auzitegiak.

b)Epe horretan ez bada ematen ebazpen espresurik, interesdunek ezetsitzat jo ahal izango dute errekurtsoa.

c)Kirolaren Administrazio Auzitegiak prozedurako arazo guztiak argituko ditu, interesdunek aurkeztuak izan edo ez. Interesdunek aurkeztu ez dituzten arazoen gainean ebatzi baino lehen, Auzitegiak entzun egingo die interesdunei.

d)Arlo honetan Kirolaren Administrazio Auzitegiak ematen dituen ebazpenak berehala betearaztekoak dira; administrazio-bideari amaiera ematen diote, eta haien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute artikulu honen laugarren zenbakian errekurtsoa jartzeko legitimazioa dutela xedatzen den pertsonek.

6.Aurreko zenbakian xedatzen dena gorabehera, bertan aipatzen diren ebazpenen aurka errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak, kasuan kasuko nazioarteko kirol-federazioak eta Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak eta Nazioarteko Batzorde Paralinpiarrak, betiere kasuan kasuko araudian gatazkak konpontzeko ezartzen den organoaren aurrean eta bertan finkatzen den sistemaren arabera.»

7.II. tituluaren aplikazio-eremuan dauden pertsonek uko egin ahal izango diote errekurtso honi beren borondatez eta kasua Kiroleko Arbitraje Auzitegiari aurkeztu ahal izango diote, Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak eta kasuan kasuko nazioarteko kirol-federazioak ados daudela adieraziz gero. Aurrekoa egiteko, ebazpenak olinpiar jokoei edo paralinpiar

jokoei eragiten badie, Nazioarteko Batzorde Olinpiarraren eta Nazioarteko Batzorde Paralinpiarraren adostasuna ere beharko da; halaber, kirolariaren egoitza ez badago Espainian, ukitutako subjektuaren egoitza dagoen herrialdeko dopinaren aurkako organismoaren adostasuna beharko da.»

Hemezortzi. II. tituluko III. kapituluko («Osasunaren babesa») 1. eta 2. atalak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. atala. Osasunaren babesaren plangintza

41.artikulua. Kirol Kontseilu Gorenaren jarduna.

1.Kirol Kontseilu Gorenak politika eraginkorra ezarriko du kirolarien eta kirol- jarduera egiten dutenen osasuna babesteko.

Politika hori kirol-jardueraren esparruko osasuna babesteko plan batean islatuko da, non ohiko arriskuak zein bereziak zehaztuko baitira, bereziki emakumeen, gizonen eta adingabeen beharrizanei kasu eginez, bai eta desgaitasunak dakartzan beharrizan espezifikoei ere. Halaber, detektatutako arriskuen arabera beharrezko izan litezkeen prebentzio-, zaintze- eta suspertze-neurriak ezarriko ditu.

42.artikulua. Giza baliabideak eta baliabide materialak.

Kirol Kontseilu Gorenak, autonomia-erkidegoekin eta toki-entitateekin elkarlanean, kirol-instalazio guztietan kirol-jarduera seguruagoa izan dadin behar diren elementu zein baliabide material guztiak eta giza baliabide guztiak zehaztuko ditu, instalazio bakoitzaren ezaugarriak kontuan harturik.

43.artikulua. Neurri espezifikoak.

1.41. artikuluan ezartzen den planari dagokionez, Kirol Kontseilu Gorenak jarduera hauek egin behar ditu, behar diren beste batzuez gainera:

a)Irizpideak eta arau teknikoak proposatu, kirol-modalitateetako lehiaketak eta probak kirolarien osasunari edo osotasunari ez eragiteko moduan antolatzeko.

b)Kirolariei eman beharreko osasun-laguntzari buruzko proposamenak egin, bai eta kirol-lehiaketetan egon beharreko osasun-laguntzaren arloko gutxieneko neurriei buruzkoak ere.

c)Kirolarien osasun-tratamenduari eta hori estaltzeko sistemei buruzko proposamenak egin.

2.Aurreko neurriak hartzeko eskumena autonomia-erkidegoei badagokie, Kirol Kontseilu Gorenak haiekin koordinatuta jardungo du erabakitzen diren lankidetza- mekanismoen bitartez.

44.artikulua. Ikerketa.

1.Kirol Kontseilu Gorenak, Osasun Sistema Nazionalarekin elkarlanean eta Estatuko ikerketa-planen esparruan, ikerketa zientifikoa sustatuko du kirol-jarduerari buruz, eritasunen tratamenduan eta prebentzioan kirol-jarduerak duen erabilerari buruz eta dopinaren aurkako borrokari buruz, betiere emakumeen, gizonen eta adingabeen beharrizanak eta desgaitasunak dakartzan beharrizan espezifikoak aintzat hartuta.

2.Kirol Kontseilu Gorenak, ikerketaren xedeak hobeto lortzearren, kirol- medikuntzan aritzen diren elkarte zientifikoak zein zentro eta profesionalak beren borondatez atxikitzea sustatuko du, alor horretako zentro adituen sare bat eratzeko, eta, horretarako, behar diren lankidetza-hitzarmenak izenpetuko ditu.

3.Sareko kideek ematen duten informazioa Osasuna Babesteko Plana berregituratzeko eta eguneratzeko erabiliko da, datu pertsonalak babesteko araudia erabat errespetatuz.

45.artikulua. Prestakuntza-curriculumak.

Kirol-teknikarien eta kiroleko osasunarekin zerikusia duten gainerako tituluen prestakuntza-programetan zehaztapen espezifikoak erantsiko dira irakasleek beharrezko jakintzak izan ditzaten fisiologia-, higiene-, biomekanika- eta nutrizio- esparruan eta horrekin lotura duten gainerako arloetan, baita eritasunen tratamenduan eta prebentzioan gorputz-jarduera erabiltzeari dagokionez ere, bereziki emakume, gizon eta adingabeen beharrizan espezifikoak, baita desgaituenak ere, aintzat hartuta.

2.atala. Gutxieneko neurri espezifikoak

46.artikulua. Mediku-azterketak.

1.Osasunerako arriskuak hobeto prebenitzeko beharrezkoa dela uste den kiroletan, federazio-lizentzia eman aurretik osasun-azterketak egiteko betebeharra xedatuko du Kirol Kontseilu Gorenak arian-arian.

2.Mediku-azterketa horien bitartez kirolariaren osasuna babestu nahi da kirol- jarduerari dagokionez. Azterketak diseinatzean eta kirol-modalitate bakoitzari aplikatzean, honako hauek hartuko dira kontuan:

a)Kirol-modalitatearen ezaugarriak.

b)Kirol-modalitateak eskatzen dituen ahalegina eta gainerako baldintza fisikoak.

c)Inguruneko baldintzak.

d)Emakumeen eta gizonen, adingabeen eta desgaitasuna duten pertsonen beharrizan espezifikoak.

3.Erregelamenduz zehaztuko dira artikulu honetan ezartzen den betebeharra eta azterketen modalitateak eta irismena.

47.artikulua. Goi-mailako kirolarien mediku-azterketak eta osasun-jarraipenak.

43.artikuluan xedatzen dena eragotzi gabe, Kirol Kontseilu Gorenak goi- mailako kirolarien osasunaren jarraipenerako sistema bat ezarriko du, haien kirol- jardueraren arriskua egoki aseguratzeko eta harekin lotutako istripuak eta gaixotasunak prebenitzeko.

Estatuko Administrazio Orokorraren kirol-medikuntzaren bitartekoen lehentasuna izango da jarduera hori.

48.artikulua. Kirolari profesionalen osasunaren jarraipena eta babesa.

1.Gizarte Segurantzaren sistemaren babes-jardunaren esparruan, urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrak Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutuei ematen dizkien babes- jardueretan, honako hau ezarri behar da, entitate horiei kirolari profesionalen estaldura dagokienean: osasuna babesteko eta kirolari horiek izan ditzaketen lan-istripuen arriskuak prebenitzeko programa espezifikoak garatzea; kirol-jardunaren beraren ondorioz izan litezkeen lesio edo patologietatik osatzeko unean-uneko jarduerak egitea.

2.Horretarako, Kirol Kontseilu Gorenak bere esku dauden irizpideak, azterlanak, estatistikak eta informazioa emango dizkie entitate horiei, kirolariei babes eraginkorragoa eta espezializatuagoa eman ahal izateko.

49.artikulua. Kirolariaren osasun-txartela.

1.Kirolariaren osasun-txartela Kirol Kontseilu Gorenak goi-mailako kirolariaren izaera zehazki aitortuta duten kirolariei edota kontratuan kirolari profesional gisa hartzen direnei ematen die, bai eta Espainiako kirol-federazioek hartarako berariaz egiten dituzten hitzarmen espezifikoen esparruan federatutako gainerako kirolariei ere.

2.Osasun-txartelaren xedea da bai kirolariak, bai bera artatzen duten osasun- langileek ahalik eta informaziorik onena edukitzea gaitz baten aurrean aplikatu beharreko tratamendua erabakitzeko. Kirolariak eta bera artatzen duten langileek baino ez dute izango txartelean bildutako informaziorako irispidea.

3.Osasun-txartelean zer eduki eta informazio bilduko den erregelamenduan zehaztuko da, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak txostena egin ondoren.

50.artikulua. Osasunaren babesa kirol-jarduera bukatu ondoren.

1.Kirol Kontseilu Gorenak, Osasun Sistema Nazionalarekin elkarlanean, programa espezifiko bat ezarriko du kirol-jarduera amaitu duten eta hark ekarritako ondorioak dituzten kirolarien osasuna babesteko eta susperraldi edo tratamendurako.

2.Programa horren nondik norakoak erregelamenduan zehaztuko dira; haiek ezartzeko garaian, halaber, hona hauek beren borondatez parte hartzea sustatuko da: 44.2 artikuluan aipatzen den sareko zentroak, kirolarien elkarteak, kirol-federazioak, mutualitateak eta lagundu nahi duten gainerako entitate publiko zein pribatuak.»

Hemeretzi. I. eranskina aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«ERANSKINA

Definizioak

1.Administratzea: pertsona batek debekatutako gai edo metodo bat hornitzea edo ematea, edo haren erabilera edo erabilera-ahalegina gainbegiratzea, erraztea edo horretan nolabait parte hartzea. Hala ere, definizio horren barruan ez da sartzen osasun-langileek debekatutako gaia edo metodoa onustean erabiltzea xede terapeutiko jator eta legezkoetarako, edo arrazoi onargarri batekin, eta lehiaketaz kanpoko kontroletan baimenduta dauden gai debekatuekin lotutako ekintzak ere ez dira sartzen, kasu honetan izan ezik: inguruabarrek, osotara begiratuta, frogatzen dutenean debekatutako gaiek ez dutela xede terapeutiko jator eta legezkoa edo kirol-errendimendua hobetzeko helburua dutela.

2.DAMA: Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia. Suitzako Zuzenbidearen arabera sortu eta zuzendutako fundazioa.

3.Baliogabetzea: ikus «Dopinaren aurkako arauak haustearen ondorioak».

4.Erabilera terapeutikoko baimena (ETB): baimen hau Erabilera Terapeutikoko Baimenen Batzordeak ematen die kirolariei gai eta metodo debekatuen zerrendako gai edo metodo bat erabili ahal izateko. Berariazko prozedura dago ezarrita baimenok emateko.

5.Funtsezko laguntza: lege honen 27.3.c) eta 36. artikuluetan xedatzen denaren ondorioetarako, funtsezko laguntza ematen duen pertsona batek honako hauek egin behar ditu: (1) Adierazpen idatzi eta sinatu baten bidez dopinaren aurkako arau-hausteen gainean duen informazio guztia jakinarazi beharko du. (2) Informazio horrekin zerikusia duen edozer kasuren gaineko ikerketan eta hartzen diren erabakietan erabateko laguntza eman beharko du; horren barruan sartzen da, adibidez, entzunaldi batean lekukotasuna ematea dopinaren aurkako erakunde batek edo adituen auzitegi batek eskatuz gero. Gainera, ematen duen informazioa sinesgarria izan behar da eta irekitako kasuaren zati garrantzitsua; kasurik zabaldu ez bada, hura izapidetzeko adinako oinarria eman behar du informazio horrek.

6.Kodea: Dopinaren Aurkako Munduko Kodea eta haren eranskinean kodea interpretatzeko ezarritako definizioak.

7.Batzorde Olinpiar Nazionala: Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartutako erakundea.

8.Lehiaketa: proba bakar bat, partida bat edo kirol-lehiaketa jakin bat.

9.Dopinaren aurkako arauak haustearen ondorioak («Ondorioak»): kirolari batek edo beste pertsona batek dopinaren aurkako arau bat hausteak honako ondorio hauek ekar ditzake (bat edo batzuk): (a) Baliogabetzea, hau da, kirolariak

dena delako lehiaketan edo ekitaldian lortutako emaitzak baliorik gabe uztea, eta, ondorioz, domina, puntu eta sari guztiak galtzea; (b) Etendura, hau da, kirolariari edo beste pertsona bati debekatzea aldi jakin batez edo behin betiko parte hartzea, modu guztietan, lehiaketa eta ekitaldi guztietan, 31.3 artikuluan arautzen den bezala, bai eta finantzaketa lortzea ere, 31.4 artikuluan arautzen den bezala; (c) Behin- behineko etendura, hau da, kirolariari edo beste pertsona bati debekatzea lehiaketa eta jarduera guztietan aldi batez parte hartzea, harik eta 39. artikuluan arautzen den zehapen-prozedura ebatzi arte, hain zuzen; (d) Ondorio ekonomikoak, hau da, zehapen ekonomikoa, dopinaren aurkako arauak hausteagatik ezarria edo arau- hausteak eragiten dituen kostuak ordaintzeko ezarria; (e) Zabalkuntza edo informazio publikoa, hau da, informazioa zabaltzea herritar guztien artean edo Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen 14. artikuluaren arabera aurretiazko jakinarazpenak jasotzeko baimendutako langile ez diren pertsonei ematea. Taldeko kiroletan, taldeek ere jasan ditzakete Dopinaren Aurkako Munduko Kodearen 11. artikuluan ezartzen diren ondorioak.

10.Ondorio ekonomikoak: ikus «Dopinaren aurkako arauak haustearen ondorioak».

11.Kontrola: dopina kontrolatzeko prozesu globalaren atala da, honako hauek hartzen dituena: kontrolen banaketa planifikatzea eta laginak biltzea, manipulatzea eta laborategira bidaltzea.

12.Dopinaren kontrola: kontrolen plangintzatik hasi eta Kirolaren Administrazio Auzitegiak errekurtsoa —halakorik egonez gero— ebatzi arte egiten diren izapide guztiak, tarteko prozesuen urrats guztiak barne: lokalizazioari buruzko informazioa ematea, laginak biltzea eta manipulatzea, laborategiko analisiak egitea, erabilera terapeutikoko baimenak ematea, emaitzak kudeatzea eta zehapen-prozedura.

13.Zuzendutako kontrolak: kirolari jakin batzuk hautatzea kontrolak egiteko, Kontrol eta Ikerketetarako Nazioarteko Estandarrean ezartzen diren irizpideekin bat etorriz.

14.Unescoren Konbentzioa: Kiroleko Dopinaren Aurkako Nazioarteko Konbentzioa, Unescoren 2005eko urriaren 19ko Biltzar Nagusiaren 33. bilkuran onartua; Konbentzioa sinatu duten estatuek eta Kiroleko Dopinaren Aurkako Nazioarteko Konbentzioa sinatu duten alderdien Konferentziak bere egindako zuzenketa guztiak hartzen ditu barnean.

15.Taldeko kirola: lehiaketa batean jokalariak ordezteko aukera ematen duen

kirola.

16.Banakako kirola: taldekoak ez diren kirol guztiak.

17.Kirolaria: estatu-mailan edo nazioarte-mailan kirol batean jarduten duen pertsona edo sinatzaile baten edo Kodea onartzen duen beste kirol-erakunde baten jurisdikzioari atxikita dagoen kirol bateko lehiakidea.

18.Nazioarte-mailako kirolaria: lege honen ondorioetarako, nazioarte-mailako kirolari dira nazioarteko federazioek Kontrol eta Ikerketetarako Nazioarteko Estandarrean ezartzen denarekin bat etorriz halakotzat jotzen dituztenak.

19.Estatu-mailako kirolaria: lege honen ondorioetarako, estatu-mailako kirolari dira Estatuko federazioari atxikita dagoen autonomia-esparruko kirol-federazio batek emandako lizentzia daukaten kirolariak eta, legez bidezkoa den kasuetan, Estatuko federazioak emandako lizentzia daukatenak, aurreko definizioaren arabera nazioarte-mailakoak ez direnak.

20.Zabalkuntza edo komunikazio publikoa: ikus «Dopinaren aurkako arauak haustearen ondorioak».

21.Ekitaldiaren iraupena: ekitaldia hasten denetik amaitu arte pasatzen den denbora, organismo arduradunak ezartzen duenaren arabera.

22.Lehiaketan: horrek esan nahi du aldia kirolariak parte hartu behar duen lehiaketa hasi baino 12 ordu lehenago hasten dela zenbatzen eta lehiaketa amaitu eta harekin lotutako laginak bildutakoan amaitzen dela.

23.Nazioarteko Estandarra: Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak Kodea bultzatzeko onartutako araua. Nazioarteko Estandarra (ez gainerako arau,

jardunbide edo prozeduraren bat) errespetatzea aski izango da erabakitzeko behar bezala bete direla Nazioarteko Estandarrean ezartzen diren prozedurak. Nazioarteko estandarretan, Nazioarteko Estandarrarekin bat etorriz argitaratzen diren dokumentu guztiak sartuko dira.

24.Kirol-ekitaldia: kirol-organismo bakar baten zuzendaritzapean egiten diren lehiaketetako seriea edo atala; lehiaketan parte hartzeko eta hura antolatzeko arauak erakundeak ezartzen ditu.

Lurralde-eremuaren arabera, honela sailkatzen dira:

Nazioarteko ekitaldia: Nazioarteko Olinpiar Batzordearen, Nazioarteko Paralinpiar Batzordearen, nazioarteko federazio baten, ekitaldi handiak antolatzen dituen organismo baten edo nazioarteko beste kirol-erakunde baten ardurapean egiten den edo horietako batek federazioaren ordezkariak izendatzen dituen ekitaldia edo lehiaketa.

Estatu-mailako ekitaldia: Nazioartekoa ez den ekitaldi edo lehiaketa oro, parte hartzen duten kirolariak estatu-mailakoak zein nazioartekoak izan.

25.Lehiaketaz kanpo: lehiaketakoak ez diren aldi guztiak lehiaketaz kanpokoak

dira.

26.Jarraipen-taldea: nazioarte-mailan kasuan kasuko nazioarteko federazioak eta estatu-mailan Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak, nork bere aldetik, zehazten dituzten lehentasun goreneko kirolarien taldea; kirolari horiei kontrol espezifikoak egiten zaizkie lehiaketan eta lehiaketaz kanpo nazioarteko federazioaren edo Agentziaren kontrol-banaketaren plangintzaren barruan, eta beren lokalizazioari buruzko informazioa eman behar dute, 11. artikuluan arautzen den bezala.

27.Ahalegina: dopinaren aurkako arau bat haustea xede duen ekintza planifikatu batean funtsezko urratsa den borondatezko jokabidea.

28.Debekatutako gaien eta metodoen zerrenda: zerrenda urtero onartzen du ebazpen baten bidez Kirol Kontseilu Gorenaren lehendakariak eta gero ESTATUKO ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen da, Espainiak onartutako nazioarteko konpromisoak betetzeko, batez ere UNESCOren Dopinaren Aurkako Konbentzioa; zerrendan, kirolean debekatuta dauden gai eta metodo guztiak agertzen dira, hau da, kontsumitu edo erabiliz gero dopinaren ondoriozko zehapena ekar lezaketenak.

29.Iruzur bidez manipulatzea: emaitzak legez kontrako xedearekin edo legez kontrako moduan aldatzea, emaitza baten gainean eragin desegokia izatea, emaitzak aldatzeko edo prozedura normalak saihesteko iruzur-ekintzetan parte hartzea, edo prozedura horiek eragoztea, edo haietan legez kontra esku sartzea edo engainatzea.

30.Markatzailea: debekatutako gai edo metodo bat erabili dela adierazten duen konposatua, konposatu-taldea edo parametro biologikoa (bat zein hainbat).

31.Adingabea: hemezortzi urte eginda ez dituen pertsona fisikoa.

32.Metabolitoa: biotransformazio-prozesu baten bidez sortutako gaia.

33.Debekatutako metodoa: debekatutako gaien eta metodoen zerrendan halakotzat jotako metodoa.

34.Lagina: dopina kontrolatzeko bildutako material biologikoa.

35.Dopinaren aurkako erakundea: dopinaren aurkako kontrol-prozesuaren edozer zati hasteko, gauzatzeko edo bete dadin eskatzeko arauak hartzeaz arduratzen den sinatzaile bat. Horren barruan, esaterako, hauek sartzen dira: Nazioarteko Olinpiar Batzordea, Nazioarteko Paralinpiar Batzordea, kirol-ekitaldi handiez arduratzen diren eta beren ardurapekoak diren ekitaldietan kontrolak egiten dituzten beste erakunde arduradun batzuk, Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia, nazioarteko federazioak eta dopinaren aurkako erakunde nazionalak.

36.Dopinaren aurkako erakunde nazionala: herrialde bakoitzak dopinaren aurkako arauak hartzeko eta betearazteko, laginak biltzeko, emaitzak kudeatzeko eta zehapen-prozedura izapidetzeko, estatu-mailan agintari arduradun nagusi izendatutako entitatea edo entitateak. Espainiakoa Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentzia da.

37.Ekitaldi handien ardura duten erakundeak: batzorde olinpiar nazionalak eta nazioarteko kirol anitzeko bestelako erakundeak biltzen dituzten elkarte kontinentalak, ekitaldi kontinentalen, eta eskualdeko edo nazioarteko kirol-ekitaldien zuzendaritzan aritzen direnak.

38.Parte-hartzailea: kirolaria edo kirolari bati laguntzen dion langilea.

39.Kirolariaren pasaporte biologikoa: Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren Kontrol eta Ikerketetarako Nazioarteko Estandarrean eta Laborategietarako Nazioarteko Estandarrean datuak biltzeko eta alderatzeko ezartzen diren programa eta metodoak.

40.Pertsona: pertsona fisikoa, erakundea edo beste entitate bat.

41.Kirolariei laguntzen dieten langileak: entrenatzaileak, prestatzaile fisikoak, kirol-zuzendariak, agenteak, taldeko langileak, funtzionarioak, medikuak eta paramedikuak, gurasoak eta kirol-lehiaketetan parte hartzen duten kirolariekin edo horretarako prestatzen ari direnekin lan egiten duten pertsonak, haiek tratatzen dituztenak eta ezertan laguntzen dietenak.

42.Edukitza: edukitza fisikoa edo izatezkoa (ezinbestekoa da pertsonak debekatutako gaiaren edo metodoaren kontrol esklusiboa edukitzea edo eduki nahi izatea, edo hura dagoen tokiarena). Hala ere, baldin eta ez badu debekatutako gaiaren edo metodoaren kontrol esklusiboa, edo hori dagoen tokiarena, izatezko edukitza berari egozteko ezinbestekoa da pertsona horrek debekatutako gaia edo metodoa dagoela jakitea eta hura kontrolatu nahi izatea. Beraz, edukitza hutsa ez da dopinaren aurkako arau-hauste izango, baldin eta, dopinaren aurkako araua hautsi dela jakinarazi aurretik, pertsonak neurri zehatzak hartzen baditu frogatzeko ez duela jada gaia edo metodoa edukitzeko borondaterik eta berariaz adierazten badu dopinaren aurkako erakunde baten aurrean edukitzari uko egin diola. Definizio honetan besterik ezarri arren, debekatutako gai edo metodo bat erostea (are bide elektronikoak edo bestelakoak erabiliz ere) hura edukitzea izango da eroslearentzat.

43.Kutsatutako produktua: produktuaren etiketan agertzen ez den eta Interneten zentzuzko bilaketa eginda aurkitu daitekeen informazioan azaltzen ez den debekatutako gaia daukan produktua.

44.Aurkako emaitza pasaporte biologikoan: Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren nazioarteko estandar aplikagarrietan azaltzen denaren arabera, pasaporteko aurkako emaitza jasotzen duen txostena.

45.Aurkako emaitza analitikoa: Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak egiaztatutako edo onartutako laborategi baten txostena, zeinak, Laborategietarako Nazioarteko Estandarrarekin eta lotutako beste agiri teknikoekin bat etorrita, lagin batean debekatutako gai bat edo haren metabolitoak edo markatzaileak daudela edo debekatutako metodo bat erabili izanaren ebidentziak daudela zehazten baitu.

46.Ezohiko emaitza: Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak egiaztatutako edo onartutako laborategi batek egindako txostena, zeinak, Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren Laborategietarako Nazioarteko Estandarraren edo lotutako agiri teknikoen arabera, ikerketa zehatzagoa behar baitu aurkako emaitza analitikoa dagoen erabakitzeko.

47.Ezohiko emaitza pasaporte biologikoan: Dopinaren Aurkako Munduko Agentziaren nazioarteko estandar aplikagarrietan azaltzen denaren arabera, pasaporteko ezohiko emaitza jasotzen duen txostena.

48.Ekitaldiaren jokalekua: ekitaldiaren ardura duen agintaritzak zehazten dituen jokalekuak.

49.Sinatzaileak: Dopinaren Aurkako Munduko Kodea sinatu duten entitateak, hura betetzea onartu dutenak, kodearen 23. artikuluan ezartzen denaren arabera.

50.Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak ezarritako informazio-sistema: datu-baseak kudeatzeko tresna, webgune batean kokatua; informazioa sartzeko, biltzeko, partekatzeko eta txostenak egiteko erabiltzen da, alderdi interesdunei eta Dopinaren Aurkako Munduko Agentziari dopinaren aurkako lanetan laguntzeko, datuak babesteari buruzko legeria betez.

Sistemari honela deritzo gaur egun: Anti-Doping Administration and Management System (ADAMS).

51.Behin-behineko etendura: ikus «Dopinaren aurkako arauak haustearen ondorioak».

52.Etendura: Ikus «Dopinaren aurkako arauak haustearen ondorioak».

53.Gai espezifikoak: debekatutako gaien eta metodoen zerrendan halakotzat jotzen diren gaiak.

54.Debekatutako gaia: debekatutako gaien eta metodoen zerrendan halakotzat jotzen diren gaiak eta gai-taldeak.

55.Trafikoa: kirolari batek, kirolariari laguntzen dioten langileek edo dopinaren aurkako erakunde baten jurisdikziopean dagoen pertsona batek debekatutako gai edo metodo bat saltzea, ematea, garraiatzea, bidaltzea edo banatzea (fisikoki, baliabide elektronikoez baliatuz zein beste modu batean) hirugarren bati (edo xede horietako baterako edukitzea). Hala ere, definizio horren barruan ez da sartzen osasun-langileek debekatutako gaia edo metodoa onustean erabiltzea xede terapeutiko jator eta legezkoetarako, edo arrazoi onargarri batekin, eta lehiaketaz kanpo baimenduta dauden gai debekatuekin lotutako ekintzak ere ez dira sartzen, kasu honetan izan ezik: inguruabarrek, osotara begiratuta, frogatzen dutenean debekatutako gaiek ez dutela xede terapeutiko jator eta legezkoa edo kirol- errendimendua hobetzeko helburua dutela.

56.Kiroleko Arbitraje Auzitegia: kiroleko gatazkak arbitrajearen edo bitartekaritzaren bidez konpontzen dituen erakunde independentea; kirolaren beharrizan espezifikoetara moldatutako prozedura-arauak aplikatzen ditu.

57.Erabilera: debekatutako gai edo metodo bat erabiltzea, aplikatzea, irenstea, injektatzea edo kontsumitzea, edozein modutan.»

Hogei. II. eranskina («Berrerortzea. Arau-hausteak») ezabatzen da.

Azken xedapenetatik lehena. 2020an Tokion izango diren Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten kirolari espainiarren prestakuntzarako programari aplikatuko zaizkion zerga-onurak.

1.2020an Tokion izango diren Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten kirolari espainiarren prestakuntzarako programa aparteko interes publikoa duen gertakaritzat joko da, abenduaren 23ko 49/2002 Legeak (Irabazi-asmorik gabeko entitateen zerga- araubideari eta mezenasgoaren zerga-pizgarriei buruzkoak) 27. artikuluan xedatzen duenaren ondorioetarako.

2.Programak 2017ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra arte iraungo du.

3.Egindako gastuak programaren helburuekin eta planekin bat datozela egiaztatzeko, 49/2002 Legean xedatzen dena aplikatuko da.

4.Lanen xedea izango da Espainiako kirolariak ondo prestatzea 2020an Tokion izango diren Olinpiar Jokoetarako, bai teknikoki, bai kirol aldetik. Organo eskuduna arduratuko da planak eta jarduera zehatzen programak prestatzeaz eta gauzatzeaz, 49/2002 Legean ezartzen denaren arabera.

5.Programa honen zerga-onurak 49/2002 Legearen 27.3 artikuluan xedatzen diren gehienekoak izango dira. Nolanahi ere, honako hauek kontuan hartuko dira 49/2002 Legearen 27.3 artikuluko lehen zenbakiko bigarren paragrafoan ezartzen den muga kalkulatzeko: babesleek ekitaldietako programak eta jarduerak gauzatzeaz arduratzen diren entitateei (49/2002 Legearen 2. artikuluan zehazten direnei) babes modura ematen dizkieten zenbatekoak.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren zenbatekoak, babes modura emandakoak, ez dira gastu kengarritzat hartuko sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian.

Azken xedapenetatik bigarrena. Erregelamendu bidezko garapena eta arauak emateko gaikuntza.

1.Gobernuari gaikuntza ematen zaio errege lege-dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapen guztiak onartzeko.

2.Errege lege-dekretu hau indarrean jartzen denetik sei hilabete pasatu baino lehen, Gobernuak Kirol Kontseilu Gorenaren eta Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziaren estatutuen aldaketa onartuko du; izan ere, bi erakunde horien eginkizunak eta egitura hemen ezartzen den guztira moldatu behar dira.

Azken xedapenetatik hirugarrena. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2017ko otsailaren 17an.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra