1/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, honako lege organiko hau aldatzen duena: 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodearena
2015-03-30Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/03/31, 77. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
3439 1/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, honako lege organiko hau aldatzen duena: 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodearena.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onetsi dutela, eta Nik, hemen, berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
I
Erreforma honetan, goitik behera berrikusi eta eguneratzen da azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren bidez onarturiko Zigor Kodea, denboraren joanak eta gizartearen eskaera berriek agerian utzi baitute gure araudi penalean aldaketa jakin batzuk egiteko beharra. Oro har, zigorren araubidea eta horien aplikazioa berrikusten dira, hobekuntza teknikoak egiten dira –sistema penal bizkorragoa eta koherenteagoa eskaintzeko–, eta delitu-figura berriak sartzen dira, edo lehendik zeuden tipo penalak egokitzen, delinkuentzia mota berriei erantzun hobea eman ahal izateko; era berean, kendu egiten dira larritasun txikikoak izateagatik gaitzespen penalik merezi ez duten arau-hausteak. Erreformaren zati handi bat Espainiak nazioartean hartu dituen konpromisoak betetzera dago bideratuta.
Justizia Administrazioarekiko konfiantza sendotzeko beharraren ondorioz, aurreikusteko modukoak diren ebazpen judizialak bermatzen dituen lege-sistema bat jarri behar da haren eskura; gizarteak, gainera, ebazpen horiek bidezkoak direla hauteman behar du. Xede hori betetzeko asmoz, eta Europako inguruko beste herrialde batzuetako ereduari jarraituz, espetxealdi iraunkor berrikusgarria sartzen da Zigor Kodean larritasun goreneko delituetarako, gauzatutako egitatearekiko zigor proportzionala ezar zedila eskatzen ari baitziren herritarrak. Ildo horretan, berrikusi egiten dira giza hilketa, erailketa, legearen aurkako atxiloketa, eta bahitzea eta bahitua desagerraraztea, eta zabaldu egiten dira esparru penalak, auzitegiek esparru horien barruan finka dezaten zigorra, kasu bakoitzaren inguruabarrak aintzat hartuta.
Horrez gain, bi erreforma egiten dira, justizia penalaren eraginkortasuna areagotzeko. Batetik, aldatu egiten da zigor askatasun-gabetzaileak eteteko eta ordezteko erregulazioa, eta sistema berri bat ezartzen da, malguagoa eta eraginkorragoa, hainbat aukera eskaintzen dituen etendura-araubide bakar bat jasotzen duena.
Bestetik, kendu egiten dira historikoki Zigor Kodearen III. liburuan araututa zeuden faltak; haietako batzuk, dena den, Kodearen II. liburuan jasotzen dira, delitu arin gisa. Falten kopurua murrizteko erabakiak –falta horiek delitu arinak dira sartzen den arauketa berrian– gutxieneko esku-hartzearen printzipioan du jatorria. Murrizketa horri esker, nabarmen jaitsiko da garrantzi txikiko auzien kopurua; horrelakoek, izan ere, administraziozehapenen eta zehapen zibilen sistemaren bidez jaso dezakete erantzuna.
Berrikuspen teknikoa egiten da konfiskazioaren erregulazioan eta Zigor Kodearen zati bereziaren zenbait alderditan; zehatz-mehatz, honako hauetan: jabetzaren aurkako delituak, maularen astungarrien katalogoa, administrazio desleiala, jabetza intelektualaren eta industrialaren aurkako delituak, zigortzekoak diren kaudimengabeziak, arlo pribatuko ustelkeria, bidegabeko eralgitzea, atzerriko agente publikoen ustelkeria, atentatu eta desobeditze delituak, ordena publikoa eraldatzea, suteak, legearen aurkako atxiloketa eta
intrusismoa. Bestalde, delitu berri batzuk tipifikatzen dira: norbait ezkontzera behartzea; norbait jazartzea edo zelatatzea; irudi edo grabazio intimoak baimenik gabe zabaltzea, ukitutako pertsonaren adostasunarekin lortu badira ere; eta zigorrak, kautela-neurriak edo segurtasun-neurriak betetzen direla kontrolatzeko gailuen funtzionamendua manipulatzea.
Indartu egiten dira Administrazio Publikoaren eremuan usteltze delituak egiteagatik ezarritako zigorrak. Oro har, handitu egiten dira delitu horietarako zehaztutako desgaikuntza zigorrak, eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza bereziko zigorrak eransten dira. Gainera, delitu-figura berriak sartzen dira, alderdi politikoen legez kontrako finantzaketarekin lotuak.
Azkenik, aldaketa asko nazioarteko konpromisoak betetzeko beharrak eragin ditu. Hori horrela, erreformaren bidez, honako hauen transposizioa egiten da: 2008/913/JAI Esparru Erabakia, Zuzenbide Penalaren bidez arrazakeriaren eta xenofobiaren modu eta adierazpide jakin batzuen aurka borrokatzeari buruzkoa; 2009/52/EE Zuzentaraua, egoera irregularrean dauden beste herrialde batzuetako nazionalak enplegatzen dituztenei aplikatzeko zehapen eta neurrien gutxieneko arauak ezartzeari buruzkoa; 2011/93/EB Zuzentaraua, adingabeen sexu-abusuen, sexu-esplotazioaren eta haur-pornografiaren aurka borrokatzeari buruzkoa; 2011/36/EB Zuzentaraua, gizakien salerosketa prebenitzeari, horren aurka borrokatzeari eta biktimak babesteari buruzkoa; 2013/40/EB Zuzentaraua, informazio-sistemen aurkako erasoei eta komunikazio pertsonalekoak ez diren datu elektronikoen artean esku sartzeari buruzkoa; eta 2014/42/EB Zuzentaraua, apirilaren 3koa, Europar Batasunean delituaren tresnak eta produktua enbargatzeari eta konfiskatzeari buruzkoa. Halaber, aldatu egiten da legearen aurkako immigrazio delituaren egungo arauketa; figura hori argi eta garbi bereizten da gizakien salerosketa delitutik, eta tipo zein zigorrak 2002/90/EE Zuzentarauak eta 2002/946/JAI Esparru Erabakiak ezarritako eskakizunetara doitzen dira. Horrekin batera, DNAri buruzko datu-basean kondenatuen profilak sartzeko aukera gehitzen da; horrela, bete egiten dira Europako Kontseiluak haurrak sexu-esplotazioaren eta -abusuen aurrean babesteko 2007ko urriaren 25ean Lanzaroten egindako hitzarmeneko eskakizunak. Era berean, Espainiako araudi penalean txertatzen dira Europako Kontseiluaren 2014ko apirilaren 28ko Hitzarmenean azaltzen diren jokabideak; zehazki, medikuntza-produktuak faltsifikatzeari eta osasun publikoarentzat mehatxu diren antzeko beste delitu batzuei buruzkoak.
II
Erreformaren bidez, espetxe zigor berri bat sartzen da, espetxealdi iraunkor berrikusgarria, ezohiko larritasun-kasuetan soilik aplikatzekoa: larritasun bereziko erailketetan, estatuburua edo haren oinordekoa hiltzean, atzerriko estatuburuak hiltzean, eta genozidio edo gizateriaren aurkako krimenen kasu larrienak egitean. Horrelakoetan, justifikatuta dago ezohiko erantzuna ematea; hots, mugagabeko espetxe zigorra ezartzea (espetxealdi iraunkorra) . Zigor berrikusgarria izango da, nolanahi ere: kondenaren zati esanguratsu bat bete ondoren –zati horren iraupena egindako delitu kopuruaren eta izaeraren araberakoa izango da–, betiere zigortuaren gizarteratzea ziurtatuta dagoenean, zigortuak baldintzapeko askatasuna lortu ahalko du, baldintza jakin batzuekin (bereziki, delitu-egitate gehiago ez egitea) .
Arautu berria den espetxealdi iraunkor berrikusgarriak ez dio, inola ere, zigortua gizarteratzeari uko egiten: kondenaren gutxieneko zati bat bete ondoren, kide anitzeko auzitegi batek berriro balioetsi beharko ditu zigortuaren eta egindako delituaren inguruabarrak, eta haren egoera pertsonala berrikusi ahal izango du. Zigortuaren egoera pertsonalaren aldizkako berrikuspen judiziala egitea guztiz egokia da zigortua gizarteratzearen aldeko pronostikoa kasuz kasu ziurtatzeko; beraz, ez dago esaterik gizagabetasunik gabeko zigorra dela, askatasun-etorkizuna bermatzen baitio kondenatuari.
Espetxealdi iraunkor berrikusgarrian, zigorraren aurreneko gutxieneko zatia bete ondoren, auzitegiak ebazten badu zigortuak ez dituela betetzen askatasuna berreskuratu ahal izateko eskakizunak, epe bat finkatuko du, zigortuaren egoera berriro aztertzeko. Aitzitik, auzitegiak ebazten badu zigortuak aske gelditzeko eskakizunak betetzen dituela, baldintzapeko askatasunaren epea finkatuko du, eta, epe horretarako kontrol-baldintzak eta -neurriak ezarriko ditu: batetik, gizartearen segurtasuna bermatzeko, eta, bestetik, zigortuari gizarteratzeko azken fase horretan laguntzeko.
Beraz, espetxealdi iraunkor berrikusgarria ez da «behin betiko zigor» moduko bat, non Estatua ahaztu egin den zigortuaz. Alderantziz: zigor horretan, bateratu egiten dira erruduntasunaren astuntasunarekin bat datorren erantzun penala eta espetxe zigor orok eduki beharreko berreziketa-xedea.
Eredu hori hedatuta dago Europako Zuzenbide konparatuan, eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ebatzi du bat datorrela Giza Eskubideen Europako Konbentzioak ezarritakoarekin; izan ere, auzitegiak adierazi du konbentzioko 3. artikuluan xedatutakoa betetzeko, aski dela lege nazionalak iraupen mugagabeko kondena berrikusteko aukera ematea, kondena kommutatzeko, kentzeko, amaitzeko edo baldintzapeko askatasuna ezartzeko xedez (ikus Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren honako epai hauek: 200802-12ko Epaia, Kafkaris Zipreren aurka; 2009-11-03ko Epaia, Meixner Alemaniaren aurka; 2014-11-13ko Epaia, Bodein Frantziaren aurka; 2015-02-03ko Epaia, Hutchinson Erresuma Batuaren aurka) .
Estatu Kontseiluak ere aukera izan du iraupen mugagabeko zigorrak –berrikusgarriak direnak– konstituzionalak diren ebazteko, txostena egin baitzuen Espainiak Nazioarteko Gorte Penalaren Estatutua berretsi behar zuenean; Estatutu horretan, hain zuzen, espetxealdi iraunkorra ezartzeko aukera jasotzen da.
III
Erreformaren bidez, hobekuntza teknikoa egiten da pertsona juridikoen erantzukizun penalaren arauketan –erantzukizun hori ekainaren 22ko 5/2010 Lege Organikoaren bidez sartu zen gure ordenamendu juridikoan–, «behar besteko kontrol»aren edukia behar bezala mugatzeko xedez; izan ere, kontrol hori urratzeak erantzukizun penala funtsatzeko aukera ematen du.
Horrela, amaitu egiten dira aurreko arauketak sortu zituen interpretazio-zalantzak, sektore batzuek bikariotza-erantzukizunaren araubide modura interpretatu baitzuten, eta nazioarteko erakunde batzuek horren harira egindako gomendio batzuk jasotzen dira. Kontrola egiteko betebeharren irismena pertsona juridikoaren dimentsioen araberakoa izango da, oro har.
Halaber, erantzukizun penalaren araubidea Estatuko merkataritza-sozietateetara hedatzen da, baldin eta politika publikoak betearazten edota ekonomia-interes orokorreko zerbitzuak egiten badituzte; halako sozietateei Zigor Kodearen 33. artikuluko 7. zenbakiko a) eta g) letretan aurreikusita dauden zehapenak ezarri ahal izango zaizkie.
IV
Zigorraren betearazpena etetea erregulatzen duten arauak ere berrikusten ditu erreformak; funtsean, araudiari malgutasun handiagoa ematearren eta espetxe zigorrak betearazteko hasierako faseko izapidea bizkortzearren.
Esperientziak erakutsitakoaren arabera, aurrekari penalak izatea ez zen etendura ukatzeko aski arrazoi kasu guztietan; horregatik, egokiagoa zen beste araubide bat sartzea, epaile eta auzitegiei aukera emango ziena, kondenatuaren aurrekari penalen izaera eta inguruabarrak kontuan hartuta, kondenatuaren arriskutsutasuna balioesteko, eta zigorra eteteko onura ematea bidezkoa zen ala ez ebazteko. Ildo horri jarraituz, irizpide hori bera aplikatu behar zen etendura errebokatzeko arauketan. 2008/675/JAI Esparru Erabakiaren transposizioa guztiz gauzatuta egonik, are komenigarriagoa zen etenduraren araubidean malgutasun eta diskrezionalitate judiziala areagotzea, esparru-erabaki horren
bidez erabateko baliokidetasuna ezarri baita Espainiako auzitegiek ezarritako kondenen eta Europar Batasuneko estatuetako edozein auzitegik ezarritako kondenen artean.
Aldi berean, ezabatu egiten da etenduraren arloan zegoen arauketa hirukoitza (etendura arrunta, droga-mendeko delitugileentzako etendura, eta zigorraren ordeztea) ; izan ere, egoera horren ondorioz, jarraikako hiru erabaki sortzen ziren askotan, eta hainbat errekurtso. Eutsi egiten zaie zigorra eteteko eta ordezteko kasuei, baina etenduraren araubide bakarrak eskaintzen dituen balizko aukera edo alternatiba modura. Horrela, ziurtatuta geratzen da epaile eta auzitegiek behin bakarrik ebatziko dutela espetxe zigorra betearazi behar den ala ez; ondorioz, arinago eta eraginkortasun handiagoz betearaziko dira zigorrak.
Helburu horrekin berarekin, aldatu egiten da erantzukizun zibila bete den balioesteko araubidea. Egiaztapena aldez aurretik egiteko gaur egun dagoen sistema ez da nahi bezain eraginkor eta arina, eta horrek eragozpenak sortzen ditu zigorraren etendurari buruzko erabakiak epaia emateko unean bertan hartu ahal izateko. Hori dela eta, gaur egungo sistemaren alderantzizkoa sartzen da: erantzukizun zibila ordaintzea –eta, halaber, epaile edo auzitegiek erabakitako konfiskazioa gauzatzea– beharrezkoa da betearazpena eteteko, baina etendura hori errebokatu egingo da ondasunak ezkutatzen badira, ondasunei buruzko informaziorik ematen ez bada, edo konfiskazioa egiten laguntzen ez bada.
Ordezko aukera gisa, kondena eteteko ezartzen den araubide bakarrean, eutsi egiten zaie honako kasu hauei: delitugileak delitu-egitatea gauzatu izana drogaren edo substantzia toxikoen mendekotasun larria duelako; eta, espetxe zigorraren ordez, isuna edo gizartearentzako lanak ezartzea. Hala ere, aldaketa batzuk sartzen dira, sistema eraginkorragoa izan dadin, eta epaile eta auzitegiek malgutasun handiagoa izan dezaten gerta daitezkeen askotariko egoeretan ebazpen zuzena emateko.
Etenduraren kasuan, askatasuna ematen zaie epaile eta auzitegiei, erabaki dezaten zein egiaztapen egin behar diren lege-eskakizunak betetzen direla ziurtatzeko. Drogamendeko delitugileei ezarritako zigorren betearazpena eteteari dagokionez, baldintza da ezin dutela mendekotasuna gainditzeko tratamendua bertan behera utzi, hura guztiz amaitu arte. Baldintza horri berritasun bat erantsi zaio orain: zigortua tratamenduan dagoen bitartean substantziak berriro hartzen hasten bada, ez da ulertuko tratamendua utzi duenik, non eta horrek ez duen argi eta garbi erakusten tratamendua behin betiko utzi duela.
Bestalde, zigorra ordezteko araubide tradizionala etendura-modalitate gisa arautzen da orain; horren arabera, epaile edo auzitegiak erabaki ahal izango du, ordezko modura, isun zigorra edo gizartearentzako lanak ezartzea. Dena den, ordezte hori ez da automatikoki gertatzen; haren zenbatekoa muga batzuen barruan zehazteko aukera ematen zaie epaile edo auzitegiei. Halaber, etendura onartzeko baldintza posible gisa sartzen da alderdiek bitartekotza-prozesu baten ostean adostutakoa betetzea, legez posible den kasuetan. Sistema arinagoa gertatzen da, gainera, ezarritako ordezko isuna ordaintzen ez den egoeretan, eta, aurreko kasuan bezala, etendura errebokatu egingo da, baldin eta zigortuak ondasunak ezkutatzen baditu, edo haiei buruzko egiazko informaziorik ematen ez badu.
Aldatu egiten da, halaber, espetxe zigorra betearazi beharrean lurralde nazionaletik kanporatzea ezartzeko erregulazioa ere. Beste behin ere, eraginkortasuna areagotzeko eta banakako eskubideak ardura handiz errespetatzeko nahiari erantzuten dio erreformak: atzerritarrei buruzko legeetan jasotako arauetara doitzen da kanporatzea agindu ahal izateko zigor-muga; nolanahi ere, epaile eta auzitegiek zehaztu beharko dute ezarritako zigorraren zer zati bete behar den espetxean bertan, hiru urtetik gorako espetxe zigorrak ezarri direnean; eta, kasu guztietan, neurriaren proportzionaltasunari eutsi beharko zaio ordeztea egitean. Delituak europar herritarrek egiten dituztenean, ezohiko neurritzat hartzen da espetxe zigorren ordez delitugilea lurralde nazionaletik kanporatzea; egilea ordena publikorako edo segurtasun publikorako mehatxu larria den kasuetarako gordetzen da halako neurria. Horretarako, aintzat hartu dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 2004/38/EE Zuzentarauan jasotako irizpideak (Europar Batasuneko herritarrek eta haien familietako kideek estatu kideetako lurraldeetatik aske igarotzeko eta horietan bizitzeko duten eskubideari buruzkoa da zuzentaraua) , bai eta
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentzian bildutako irizpideak ere; epaile eta auzitegiek kontuan hartu beharko dute horietan ezarritakoa, dagokion manua interpretatu eta ezartzean.
Azkenik, nabarmentzekoak dira arauketan egindako hobekuntza tekniko batzuk. Ildo horretatik, etendura-epeak zein unetan hasten diren zehazten da. Horrez gain, betebehar bat ezartzen zaie epaile eta auzitegiei: ahal den guztietan, betearazpenaren etendurari buruzko erabakia epaian bertan ematekoa. Erabakia epaian hartzea ezinezkoa denean, alderdiek entzunaldiaren izapidea izango dute. Izapide hori bera egingo da, halaber, baldintzak aldatzea edo etendura errebokatzea erabaki baino lehen; dena den, bigarren kasuari dagokionez, epaileari berehala errebokatzeko aukera ematen zaio, ihes egiteko arriskurik badago, biktima arriskuan badago, edo delitua berriro egiteko arriskurik badago.
V
Arauketa berrian, bere horretan eta aldaketa barik jarraitzen dute aurreko legeriak baldintzapeko askatasuna emateko jasotzen zituen kasuek. Dena den, aparteko garrantzia duten hiru aldaketa sartzen dira.
Lehenik eta behin, baldintzapeko askatasuna lortzeko kasu pribilegiatu berri bat ezartzen da, lehenengoz zigortuei aplikatzekoa (hots, espetxean lehenengo kondena betetzen dutenei) , baldin eta ezarri zaien espetxe zigorra iraupen laburrekoa bada. Kasu horietan, baldintzapeko askatasuna lortzeko aukera aurreratu egiten da; kondenaren erdia betetakoan lortu ahalko da, hain zuzen ere. Aldaketa hori zigor-sisteman egindako erreformaren ildo orokorraren erakusle da: batetik, askotan berrerortzen diren delitugileei erantzun irmoa emateko xedea duten mekanismo eta instituzioak sartzen dira; eta, bestetik, modu koherentean, askatasuna lortzeko aukera berriak eskaintzen zaizkie lehenengoz zigortuei, gizarteratzearen aldeko pronostikoa dutenean.
Bigarrenik, zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena eteteko modalitate gisa arautzen da baldintzapeko askatasuna. Orain arte ez bezala, baldintzapeko askatasunean emandako denbora ez da zenbatuko kondena betetzen emandako denbora gisa; aitzitik, baldintzapeko askatasuna emateak ekarriko du zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena epe jakin batean etetea: epe horretan, zigortuak ez badu berriz delitu egiten, eta ezarritako baldintzak betetzen baditu, azkendu egingo da betetzeko falta den zigorraren zatia; alabaina, baldintzapeko askatasunaren aldi horretan –edo betetzeko dagoen zigorraren zatiaren betearazpen-etenduran– berriro ere delitu egiten badu, edo ezarritako baldintzak era larrian urratzen baditu, askatasuna errebokatu egingo da, eta betetzeko zegoen zigorraren zati osoa bete beharko du. Hori dela eta, baldintzapeko askatasunaren araubideak, hein handi batean, zigorraren betearazpena eteteko erregulaziora jotzen du.
Eta, azkenik, espetxealdi iraunkor berrikusgarria berrikusteko araubidearen erregulazioa sartzen da, baldintzapeko askatasunaren kasu gisa edo zigorraren betearazpena eteteko kasu modura. Auzitegiak askatasuna emanez gero, betearazpena «eteteko» epea zehaztuko du, eta, epe horretan, zenbait baldintza bete beharko ditu zigortuak. Zigortuak, etendura-epe horretan, ez baditu ezarritako baldintzak betetzen, edo beste delitu batzuk egiten baditu, etendura errebokatu egingo da, eta zigortua espetxera itzuliko da. Espetxealdia berrikusteko, araubide bikoitza ezartzen da. Espetxean hogeita bost eta hogeita hamabost urte arteko epea emateko kondenaren zati bat bete ondoren, auzitegiak, bi urtez behin eta ofizioz, espetxealdiak jarraitu behar duen berrikusi beharko du; hala egingo du zigortuak eskatzen duen guztietan ere, baina, eskaera bat ezesten badu, epe bat ezarri ahal izango du, gehienez urtebetekoa, eta epe horretan ez du beste eskaerarik izapidetuko.
VI
Arauketa berriak parekatu egiten ditu Espainiako aurrekari penalak eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako auzitegiek ezarritako kondenei dagozkienak, honako hauei buruzko ebazpenak hartzeko ondorioetarako: berrerortze astungarriari
buruz, zigorraren betearazpena eteteari buruz –2008/675/JAI Esparru Erabakiarekin bat etorrita–, edota hura errebokatzeko aukerari buruz.
Era berean, Europar Batasuneko estatuen artean aurrekari penalak partekatzeko akordioan oinarrituta, beste estatu kide batzuetako aurrekari penalak prozedura nazionaletan aintzat hartzeak, batetik, eta Espainian ezarritako kondenak beste estatu kide batzuetara igortzeak, bestetik, agerian uzten dute sinplifikatu egin behar dela aurrekari penalak ezerezteko prozedura; hain zuzen ere, Zigor Kodearen 136. artikuluan ezarritako epeak igaro ondoren, Zigortuen Erregistro Zentralean ez daitezen indarrean egon ezereztuta egon beharko liratekeen kondenak. Aipaturiko partekatzea bultzatzen dute 2008/315/JAI Esparru Erabakiak (estatu kideen artean aurrekari penalen erregistroei buruzko informazio-trukearen antolaketari eta edukiei buruzkoa) eta Kontseiluaren 2009/316/JAI Erabakiak, 2009ko apirilaren 6koak (horren bidez, ECRIS Aurrekari Penalei buruzko Informazioaren Europako Sistema ezartzen da) .
Erreformaren bidez, aldatu egiten da Zigor Kodearen 136. artikulua, aurrekari penalak ezerezteko prozedura erraztearren. Horretarako, kendu egiten da epaile edo auzitegi epaiemailearen txosten-eskakizuna, bai eta erantzukizun zibilaren ordainketa edo zigortuaren kaudimengabezia egiaztatzeko eskakizuna ere. Halaber, berrikusi egiten dira delitu astunenak ezerezteko ezarritako epeak, eta hamar urte arte igotzen dira.
Azkenik, delituen erantzule penalak izan daitezkeen pertsona juridikoen aurrekariak eta ezarritako ondorio erantsiak ezerezteko arauketa ezartzen da.
VII
Zigorren preskripzio-epearen zenbaketatik kanpo uzten dira bai izaera bereko beste zigor bat betearazten emandako denbora, bai jada ezarritako kondenaren etendura-epea.
Izaera bereko zigorrak –zigor askatasun-gabetzaileak, batik bat– ondoz ondo betetzen dira, astuntasun-ordenaren arabera (Zigor Kodearen 75. artikulua) . Horregatik, betetzeko dagoen zigorraren preskripzio-epea arautzean, komeni da espresuki kanpoan uztea zigortua izaera bereko beste zigor bat betetzen ematen ari den denbora, zigor hori nahitaez lehenik bete beharrekoa denean.
Era berean, egokia dirudi ohiko interpretazioa legean espresuki jasotzea; interpretazio horren arabera, zigorraren etendura-epea ez da zigorraren preskripzio-epe gisa zenbatzen.
Zigor Kodearen 130. artikuluan zuzenketa tekniko batzuk sartzen dira: batetik, zigorraren betearazpena eteten den kasuetan erantzukizun penala azkentzeko araubidea behar bezala arautzearren; eta, bestetik, laidotuak hala eskaturik bakarrik pertsegi daitezkeen delitu arinen kasuan barkamenaren eraginkortasuna arautzearren.
VIII
Konfiskazioaren arauketan, asmo handiko berrikuspena egiten da, eta aldaketa garrantzitsuak sartzen dira, delituen ondorioz sortutako aktiboak berreskuratzeko eta ekonomikoki kudeatzeko eraginkorragoak diren lege-tresnak eskaintzearren.
Erreformak kontuan hartzen du Europako 2014/42/EB Zuzentaraua, apirilaren 3koa, Europar Batasunean delituaren tresnak eta produktua enbargatzeari eta konfiskatzeari buruzkoa.
Aldaketak honako hiru arlo hauetan egiten dira, batik bat: epairik gabeko konfiskazioan, konfiskazio zabalduan eta hirugarrenen ondasunen konfiskazioan.
Tradizioz, delituaren produktuaren konfiskazioa lotuta egon da egindako delituarengatik aldez aurretik ezarritako kondenarekin (kondena penala) . Abiapuntu horrekin, esaten zen kondenarik gabeko konfiskazio oro errugabetasun-presuntziorako eskubidearen aurkakoa dela, baimena ematen duelako delitua frogaturik egon gabe, eta kondenarik ezarrita egon ez arren, delituaren ondoriozko efektuak konfiskatzeko. Hala eta guztiz ere, konfiskazioaren analisia egitean haren arauketa tradizionalari gehiegi lotzean sortzen da interpretazio hori, eta ez du kontuan hartzen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak adierazitakoa: kondenarik gabeko konfiskazioak ez duela izaera guztiz penala, haren oinarrian ez baitago egitatearekin lotutako erruduntasunaren araberako zigorra ezartzea; aitzitik, «antzekotasun
handiagoa du bidegabeko aberastea itzultzearekin, lege penalaren arabera ezarritako isunarekin baino». Izan ere, «delituaren bidez onuraduna izan denaren (zilegi ez den) aberaste errealera mugatzen denez konfiskazioa, hor ez dago zehapen-araubide bat» (696/2005 Erabakia, Dassa Foundation Liechtensteinen aurka) .
Epairik gabeko konfiskazioa araututa zegoen aurrez (zehazki, indarreko 127. artikuluko
4.zenbakian) , baina egokia zen erreformaz baliatzea, haren arauketan hobekuntza tekniko batzuk egiteko eta, halaber, hura aplikatzeari begira prozesuko arauak sartzeko.
Zuzeneko konfiskazioaren eta ordezte bidezko konfiskazioaren aldean, konfiskazio zabalduak hauxe du bereizgarri: konfiskatzen diren ondasun edo efektuek kondenatuaren zilegi ez diren beste jarduera batzuetan dutela jatorria; hots, kondenaren xede diren egitateez bestelakoetan, oso-osorik frogatu ez direnetan. Horregatik, konfiskazio zabaldua ez da oinarritzen delitu-jardueraren eta aberastearen arteko lotura kausala guztiz egiaztatzean, baizik eta epaileak, zantzu sendo eta objektiboetan oinarrituz, frogatutzat ematean beste delitu-jarduera bat edo batzuk egon direla, subjektuaren kondena eragiten dutenez bestelakoak, eta haietatik datorrela konfiskatu nahi den ondarea. Kontuan hartu behar da, hortaz, froga osoaren bidez ez litzatekeela erabakiko ondasun edo efektuak konfiskatzea, baizik eta itxura guztien arabera haien jatorrian dauden beste delitu-jarduera haiengatik kondena ezartzea.
Konfiskazio zabaldua ez da zehapen penal bat, delitu-jarduerak eragindako ondareegoera ez-zilegia amaiarazteko ezarri den zerbait baizik. Horregatik, konfiskazio zabalduaren oinarriak izaera zibil eta ondarezkoa du gehienbat, eta bidegabe aberastearen figurari hurbiltzen zaio. Europar Batasuneko araudiak indartu egiten du interpretazio hori, espresuki adierazten duelako auzitegiek aukera dutela konfiskazio zabaldua agintzeko, zantzuetan oinarrituta –bereziki, subjektuaren diru-sarrera zilegien eta daukan ondarearen arteko desproportzioan oinarrituta–, bai eta eremu penalekoak ez diren prozeduren bidez ere.
Konfiskazio zabaldua 5/2010 Lege Organikoaren bidez sartu zen gure Zuzenbidean, terrorismo delituei eta talde nahiz antolakunde kriminalek egindako delituei aplikatzeko. Orain, beste kasu batzuetara zabaltzen da haren aplikazioa: denboran segida duen delitujarduerak onura ekonomiko garrantzitsuak ematen dituenetara (dirua zuritzea eta errezibitzea, gizakien salerosketa, prostituzioa, adingabeen esplotazioa eta abusua, dirua faltsifikatzea, zigortzekoak diren kaudimengabeziak, ogasun publikoaren eta gizartesegurantzaren aurkako delituak, sektore pribatuko ustelkeria, delitu informatikoak, funtzionario-eroskeria, bidegabeko eralgitzea edo ondare-delituak, delitu-jarduera jarraitua denean edo berrerortze anizkuna dagoenean) . Konfiskazio zabalduari esker, epaile eta auzitegiek aukera izango dute, normalean diru-sarrera iraunkorrak eragiten dituzten delituengatik kondenak ezartzean (drogak trafikatzea, terrorismoa edo kapitalak zuritzea, besteak beste) , kondenatuaren ondasun eta efektuen konfiskazioa agintzeko, ondasun eta efektu horiek beste delitu-jarduera batzuetan dutenean jatorria; betiere, oinarria duten zantzu objektiboak badaude, konfiskatutako efektuak zilegi ez den moduan eskuratu direla jotzeko. Hortaz, Zuzenbide konparatuan jada jasota zegoen figura bat biltzen du erregulazioak; figura horrek, gainera, aipatutako zuzentarauaren ondorioz, aplikazio orokorra izango du Europar Batasunaren esparruan.
Figura horren aplikazioa errazteko, zantzuen katalogo irekia ezartzen da; horrenbestez, epaile eta auzitegiek, konfiskazioari buruzko erabakia hartzerakoan, kontuan hartu beharko dituzte zantzu horiek –hala dagokionean, bidezko diren beste batzuekin batera–: arestian aipatutako desproportzioa, katalogoan jasotako delituetako baten subjektu erantzulearen ondarearen eta zilegi diren bideetatik lortzen dituen diru-sarreren artekoa; ondarea nahita ezkutatzea, bitarteko pertsona fisiko edo juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko bitarteko erakundeak erabiliz, zein paradisu fiskalak baliatuz; eta justifikazio ekonomikorik gabeko transferentziak egitea, ondarea aurkitzea edo aztertzea oztopatzen duten eragiketen bidez.
Gainerakoan, konstituzio-jurisprudentzia konparatuan adierazi den bezala, arauketa erruduntasun-printzipioaren eta errugabetasun-presuntzioaren araberakoa da, arauketaren xedea ez baita kondenatuari zilegi ez den egitate bat egin izana aurpegiratzea –zigorraren
berezko helburua litzateke hori–, baizik eta ondarea ordenatzea eta delitu baten ondorioz bidegabeki aberasteak sorturiko ondare-egoera ez-zilegia zuzentzea. Konfiskazio zabalduak ez du ekartzen subjektuak egindako delitu-jarduerari dagokion erruduntasundeklaraziorik, konfiskatzeak ez baitu esan nahi subjektua errudun deklaratu denik, eta, berebat, konfiskazioa ez baita zigor. Horregatik, hauxe xedatzen du arauketak: kondenatua lehenago gauzatu dituen antzeko delitu-egitateengatik kondenatzen badute, epaile edo auzitegiak, prozedura berrian konfiskazioari buruzko ebazpena ematerakoan, kontuan hartu beharko duela aurreko aldian erabaki zen konfiskazioaren norainokoa.
Maiz, delitu-jardueren bidez lortutako ondasun eta efektuak hirugarren batzuei transferitzen dizkiete egileek. Gure legerian jada zehaztuta zegoen hirugarrenen esku dauden ondasunak konfiskatzeko arauketa, baina, erreformaren bidez, hobekuntza tekniko batzuk sartzen dira, erregulazioa aplikatzean eraginkortasun eta segurtasun juridikoa areagotzeko.
Arauketa berriaren eraginkortasuna handitzeko asmoz, espresuki ezartzen da, delituaren ondoriozko ondasun edo efektu guztiak edo batzuk konfiskatzea ezinezkoa denerako (non dauden jakitea ezinezkoa delako; auzitegien eskumenetik kanpo daudelako; suntsitu egin direlako; subjektuaren ondarean gehitu zireneko balioarekin erkatuta, balio txikiagoa dutelako, edo beste inguruabar bat dela eta) , epaile edo auzitegiak aukera izango duela, egindako jarduera aztertu eta baloratu ondoren, kopuru bat zehazteko, ondasunen konfiskazioa kopuru horretaraino baimenduta egon dadin. Era berean, atzemandako aktiboen kudeaketa hobetzeko, berrikusi egiten da Prozedura Kriminalaren Legean jasotako araudia, eta Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoa sortzen da. Bulego hori arduratuko da atzemandako ondasunak ekonomikoki ahalik eta modu eraginkorrenean zaintzeko, diru bihurtzeko edo erabiltzeko behar diren kudeaketa-jarduketak egiteaz. Erreformak bertan behera uzten du konfiskazioaren arloan orain arte egon den araubide bikoitza (osasun publikoaren aurkako delituei zegokiena eta bestelako delituei zegokiena) .
IX
2007ko urriaren 25ean, haurrak sexu-esplotazioaren eta -abusuaren aurrean babesteko Hitzarmena onartu zuen Europako Kontseiluak Lanzaroten, eta Espainiak 2010eko uztailaren 22an berretsi zuen; bada, hitzarmen hartako aurreikuspenak jasotzeko, bai eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentzia ere, kondenatuen profilak DNAri buruzko datu-basean sartzeko arauak ezarri behar dira.
DNAren bidez lortutako identifikatzaileei buruzko poliziaren datu-basea arautzen duen urriaren 8ko 10/2007 Lege Organikoak ezartzen du poliziaren datu-basean sartuko direla ikerketa kriminal batean susmagarriaren, atxilotuaren edo egotziaren lagin biologikoak aztertuta aurkitzen edo lortzen diren laginen edo jariakinen DNAren bidez jasotako identifikazio-datuak.
Espainian, gaur egun, delitu jakin batzuengatik susmagarriak, atxilotuak edo egotziak direnen profil genetikoak baino ez dira inskribatzen, eta horrek ez du bermatzen larritasun bereziko delituengatik kondenatutakoen profilak datu-basean sartzen direnik.
Erreformaren bidez, hauxe lortu nahi da: bizitzaren, osotasun fisikoaren, askatasunaren edo sexu-askatasun edo -ukigabetasunaren aurkako delitu astunen kasuan, auzitegiak berresten duenean delitua berriro egiteko arrisku handia dagoela, kondenatuen profil genetikoak poliziaren datu-basean jasotzea. Proposatzen den arauketak bi baldintza horiek ezartzen ditu (bizitzaren, osotasun fisikoaren edo sexu-askatasunaren aurkako delitu astuna egitea, eta delitua berriro egiteko arriskua egotea) , bat etorriz Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziak arlo horretan ezarritako eskakizunekin.
Beraz, erantsitako ondorioak arautzen dituen VI. tituluan 129 bis artikulu berria sartuta, bete egiten da Lanzaroteko Hitzarmenean xedatutakoa, eta gure legeria gehiago hurbiltzen zaio gure inguruko herrialdeek dutenari.
X
Erreformaren bidez, espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezartzen da larritasun bereziko erailketa-kasuetarako. Erailketa horiek Zigor Kodearen 140. artikuluan daude zehaztuta: hamasei urte baino gutxiagoko pertsonak edo bereziki ahulak diren pertsonak erailtzea; sexu-askatasunaren aurkako delitu bat gauzatu ondoren egindako erailketak; antolakunde kriminal baten barruan egindako erailketak; eta bata bestearen atzetik edo elkarren segidan egindako erailketak.
Berrikusi egiten da erailketaren definizioa (astungarririk gabea) , eta, haren barruan sartzen da hirugarren pertsona bat hiltzea beste delitu bat egitea errazteko edo delitua ezagutaraztea saihesteko. Eta zabaldu egiten da auzitegiek bidezko zigorra ezartzeko eremu penala; hala eta guztiz ere, zigorra goiko erdian ezartzen jarraituko da, baldin eta erailketa kalifikatzen duten zenbait inguruabar gertatzen badira.
Koherentziaren izenean, inguruabar horiek giza hilketa delitua ere kalifikatzen dute. Aldi berean, astundu egiten da giza hilketa delitua, agintariak, funtzionarioak eta agintaritzaren agenteak hiltzen diren kasuetan –euren eginkizunetan dihardutenean edo eginkizun horien ondorioz–. Astuntze horren helburua Segurtasun Indar eta Kidegoetako agenteen babesa areagotzea da, bereziki.
XI
Berrikusi egiten dira legearen aurkako atxiloketari edo bahitzeari eta bahitua desagerrarazteari dagozkien zigorrak; zehazki, hain larritasun handiko kasu horietan, egitateak eragiten duen erruduntasunaren astuntasunari behar bezalako erantzun penala emango zaiola bermatzeko. Gainera, astundutako bi kasu gehitzen dira: batetik, biktima adingabea edo babes berezia behar duen desgaitua denekoa; eta, bestetik, delitua sexuhelburuz egin denekoa, edota egileak, ondoren, helburu horrekin jokatu duenekoa.
XII
Sexu-askatasunaren aurkako delituetan aldaketak egiten dira, 2011/93/EB Zuzentarauaren transposizioa egiteko. Zuzentarau hori adingabeen sexu-abusuen, sexuesplotazioaren eta haur-pornografiaren aurka borrokatzeari buruzkoa da, eta Kontseiluaren 2004/68/JAI Esparru Erabakia ordezten du. Zuzentarau horrek adingabeen sexu-abusuen, sexu-esplotazioaren eta haur-pornografiaren aurkako borrokaren arloko zehapen penalak gogortzera behartzen ditu estatu kideak, egitate horiek era larrian bortxatzen dituztelako oinarrizko eskubideak eta, bereziki, haurren eskubideak, babeserako eta ongizatea bermatzeko beharrezko zaintzak jasotzeko. Halaxe ezarrita dago Nazio Batuen Erakundeak 1989an sinatu zuen Haurraren Eskubideei buruzko Konbentzioan, bai eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean ere.
Berrikuntzetan garrantzitsuena hauxe da: sexurako adostasun-adina igo egiten dela; izan ere, hamasei urtekoa ezartzen da. Zuzentarauaren arabera, hauxe da «sexurako adostasun-adina»: «adin jakin bat, zeinaren azpitik, Zuzenbide Nazionalaren arabera, debekatuta baitago adingabeekin sexu izaerako egintzak egitea.» Zigor Kodeak gaur egun zehazten duen adina hamahiru urtekoa da; adin hori Europako gainerako herrialdeetan ezarritakoa baino askoz ere txikiagoa da –gutxieneko adina hamabost edo hamasei urte ingurukoa da herrialde horietan–, eta munduan ezarrita daudenen artean baxuenetarikoa. Hori dela eta, Espainiako Zigor Kodea erreformatzeko iradokizuna egin zuen Nazio Batuen Erakundeko Haurraren Eskubideei buruzko Batzordeak; zehazki, sexurako adostasunadina igotzeko, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioko xedapenetara egokitzearren. Horrela, Espainiak babes hobea eskainiko lieke adingabeei; batez ere, haur-prostituzioaren aurkako borrokan.
Hortaz, hamasei urtetik beherakoekin sexu izaerako egintzak gauzatzea delitu-egitatea izango da, salbu eta harreman horiek adinaren, garapen-mailaren edo heldutasunaren zioz adingabearen pertsona hurbil batekin adostasunez izatean. Eta astungarriak ezartzen dira indarkeria edo larderia ere erabiltzean, edo abusuak baginatik, uzkitik zein ahotik
haragitzen direnean, edo lehenengo bi bide horietako batetik gorputz-adarrak nahiz gauzak sartzen direnean. Adingabeak (hemezortzi urtetik beherakoak, alegia) hamasei urtetik gorakoak badira, sexu-abusutzat hartuko da norbaitek, engainuaren bidez edo karguak biktimaren gainean ematen dizkion konfiantzaz, agintaritzaz edo eraginaz abusatuz, haiekin sexu-egintzak egitea.
Bestalde, espresuki tipifikatzen da hamasei urtetik beherako adingabe bat beste pertsona bati egiten zaion sexu-egintza edo -abusua ikustera behartzea. Horrelako kasuetarako, hiru urte arteko espetxe zigorrak ezartzen dira.
Prostituzioaren aurkako delituetan, argiago bereizten dira jokabideak, biktima zein den: pertsona heldua edota adingabea edo babes berezia behar duen desgaitua. Bigarren kasu horretan, aurreikusitako zigorrak handitu egiten dira, Europako legeriak harmonizatzeko asmoz, eta astungarri berriak sartzen dira, haur-prostituzioaren kasu kaltegarrienei aurre egiteko.
Aldatu egiten da 187. artikulua, beste pertsona batzuen prostituzioaren bidez irabaziak lortzen dituztenak eraginkortasun handiagoz pertsegitzeko. Helburu horrekin, esplotazioa dagoela erakusten duten jokabide zehatz batzuk gertatzen direnean, bereiz zigortzen da prostituzioaren irabazia; izan ere, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziak eskatzen zuen lanjarduera arautuen eremuan ezartzen diren eskakizunen pareko eskakizunak ezartzea eremu horretan ere, eta hori horrela, praktikan, ezinezkoa zen egitatea bide penaletik pertsegitzea.
Arreta berezia eskaintzen zaio haur-pornografiaren zigorrari. Lehenik eta behin, haurpornografiaren lege-definizioa ematen da, 2011/93/EB Zuzentarauak eskainitakoan oinarrituta. Horren arabera, kontuan hartzen dira bai adingabe bat edo desgaitu bat sexujokabide batean parte hartuz erakusten duen materiala, bai adingabeak sexualki esplizituak diren jokabideetan parte hartzen erakusten dituzten irudi errealistak, irudi horiek benetan gertatutako errealitatea islatu ez arren.
Haur-pornografiari dagokionez, ekoizpeneta hedapen-egintzak zigortzen dira, bai eta, jakinaren gainean egonik, adingabeek edo babes berezia behar duten desgaituek parte hartzen duten exhibizionismoedo pornografia-ikuskizunetara joatea ere. Zigortu egiten da haur-pornografia erabiltze soila edo eskuratzea ere, eta atal berri bat sartzen da, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez pornografia mota horretara jakinaren gainean egonik jotzen duena zigortzeko; hain zuzen ere, pornografiaren euskarrietara jotzeko bide nagusietako bat bilakatu direlako teknologia berriak. Zio berarengatik, epaile eta auzitegiei espresuki ahalmena ematen zaie haur-pornografia duten edo hedatzen duten Interneteko web orriak kentzeko behar diren neurriak hartzea agin dezaten, edo, hala dagokionean, orri horietarako sarbidea blokeatzeko.
Interneten bidez edo beste telekomunikazio-bide batzuen bidez egiten diren abusuen aurrean adingabeak babesteko –oso erraza baita Internetera nahiz beste bide horietara jotzea, eta, gainera, anonimatua ematen baitute–, zenbaki berri bat sartzen da Zigor Kodearen 183 ter artikuluan, norbait hamabost urtetik beherako adingabe batekin teknologiaren bidez harremanetan jartzen bada, eta engainatu egiten badu, adingabeak material pornografikoa eman diezaion edo irudi pornografikoak erakuts diezazkion, pertsona horri zehapena ezartzeko.
XIII
Aldatu egiten dira herritarren bizitza pribatuan sartzeari buruzko delituak, tipifikatu gabe zeuden jokabide batzuek sortzen zituzten arazoak konpontzeko. Indarreko 197. artikuluaren arabera, delitu da, batetik, biktimaren gutunak, paperak, posta elektronikoko mezuak edo beste edozein agiri pertsonal harrapatzea; eta, bestetik, biktimaren edozein komunikazioren artean esku sartzea, atzemandako komunikazioaren izaera eta bidea edozein izanda ere. Egintza bien kasuan, beharrezkoa da biktimaren adostasunik ez izatea.
Orain, honelako kasuei ematen zaie erantzuna: norbaitek beste baten irudi edo grabazioak pertsona horren adostasunarekin lortzea, baina, gero, pertsona horren borondatearen aurka hedatzea, baldin eta irudia edo grabazioa eremu pertsonalean jaso
bada, eta ukitutako pertsonaren adostasunik gabe hedatzeak haren bizitza pribatua era larrian lesionatzen badu.
Erreformak abuztuaren 12ko 2013/40/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten du; zuzentarau hori informazio-sistemen aurkako erasoei eta komunikazio pertsonalekoak ez diren datu elektronikoen artean esku sartzeari buruzkoa da.
Proposaturiko aldaketen bidez, gainditu egin nahi dira indarreko arauketak dituen mugak, delitu informatikoei Europako araudiarekin bat datorren erantzuna emateko.
Zuzentarauan ezarritakoaren arabera, argi bereizten dira, batetik, intimitate pertsonalari zuzenean eragiten dioten datuak ezagutaraztea eta, bestetik, pribatutasunean eragina izan arren, intimitate pertsonalarekin lotura zuzenik ez duten bestelako datu edo informazioetan sartzea. Ez da gauza bera kontaktuen zerrenda pertsonala eskuratzea, eta erabiltzen den software-bertsioari buruzko datuak lortzea, edo sistema batean sartzeko erabiltzen diren ataken egoerari buruzkoak. Horregatik, sistema informatikoetan sartze soilarekiko bereiz tipifikatzen da jokabide hori.
Ikuspegi horren beraren arabera, eta zuzentarauaren eskakizunei jarraituta, transmisio pertsonalak ez diren kasuetan sistemen arteko transmisioen artean esku sartzea tipifikatzen da: komunikazio pertsonalen artean esku sartzea tipifikatuta zegoen jada Zigor Kodean; kasu honetan, baina, ekipoen arteko transmisio automatikoak –ez pertsonalak– tipifikatzea da xedea.
Tipifikatu egiten da delitu horiek egiteko bereziki diseinatuta edo egokituta dauden programa informatikoak edo ekipoak eskuratzea edo ekoiztea.
Bereizita arautzen dira, erantzun-maila desberdinak eman ahal izateko, aintzat hartuta egitateen larritasuna, kalte informatikoak eta informazio-sistemetan eragindako interferentziak.
Azkenik, pertsona juridikoen erantzukizuna zehazten da delitu horietan.
XIV
Jabetzaren eta ondarearen aurkako delituen arauketa berrikusi egiten da; nagusiki, berrerortze anizkunak eta kriminaltasun larriak sortzen dituzten arazoei aurre egiteko.
Horregatik, kendu egiten da ebasketa-falta, eta ohiko delinkuentziari aplikatzeko astungarri bat sartzen da. Astuntasun txikiagoko kasuak, lehen falta gisa zehatzen ziren haiek, delitu arin gisa arautzen dira orain; nolanahi ere, ez dira arintzat hartzen inguruabar astungarriren bat daukaten delituak –bereziki, jabetzaren eta ondarearen aurkako delituak behin eta berriz egitea. Horrela, konpondu egiten dira berrerortze anizkunak sortzen zituen arazoak: ohiko delitugileak falta soilengatik kondenatzen ziren lehen; aldaketa honen ondorioz, ordea, tipo astundu baten egile izateagatik ezarri ahal izango zaie kondena, eta urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra jaso ahal izango dute.
Edonola ere, segurtasun juridikoa handitzearren eta deskribapen penalei zehaztasun handiagoa ematearren, eutsi egiten zaio muga kuantitatiboari, argi bereizi ahal izateko ebasketa delitu arin berria eta oinarrizko tipoa.
Ebasketaren astungarri zehatzen katalogoa aldatu egiten da –astungarri horiek aplikatzekoak dira gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta delituetan ere–, eta honako kasu hauek gehitzen dira: biktimaren babesgabezia-egoeraz aprobetxatzea; delituan berrerortze anizkuna egitea; hamasei urtetik beherako adingabeak erabiltzea, eta delitugilea halako delituak egiten aritzen den antolakunde edo talde kriminal bateko kide izatea. Nekazaritzaedo abeltzaintza-ustiategietan egiten diren delituei ere erantzuna ematen zaie, arazo larria baitira eta kalte handiak eragiten baitizkiete ustiategien titularrei. Babes-neurri eraginkorrak nekez har daitezkeen ustiategietan egiten dira halako arauhausteak; hain zuzen ere, inguruabar horretaz baliatzen dira delitugileak, eta kalte bereziki larria eragiten diete jabeei; ostutako produktuen balorazio soilari dagokiona baino askoz ere handiagoa. Horri erantsi behar zaio ekintza horien biktimek sentitzen duten babeseta segurtasun-falta.
Era berean, zerbitzu publikoko eta interes orokorreko sareetatik kobrezko kableak osteak eragindako arazo larriaren ondorioz, egoki iritzi zaio astungarri bat sartzeari, ebasketa edo lapurreta delituek elektrizitatea edo telekomunikazioak hornitzeko
eroanbideei eragiten dieten kasuetan. Astungarri hori bera ezartzen da hidrokarburoen eroanbide edo azpiegiturei dagokienez.
Eta, era berean, tipo astundu bat sartzen da errezibitze delituan, babes bereziko ondasun edo efektuak diren kasuetarako, edo horiek osteak ondarearen aurkako delitu astunagoa osatzen duenerako. Horren bitartez, ahuldu egin nahi da ondasun horiek osteko nahia, bai eta zilegi ez den moduan saltzeko edo trafikatzekoa ere.
Aldatu egiten da indarra erabiliz egindako lapurretaren definizioa; orain, indarra harrapakinarekin ihes egiteko xedez erabiltzea ere jasotzen du –lekuen barnealdetik alarma-sistemak desaktibatzen ziren kasuek sortzen zuten lehen arazoa–. Eta kasu astundu berri bat sartzen da indarra erabiliz egindako lapurretan, bai lapurreta egiteko moduaren arabera (butroiak erabiltzea, erakusleihoa autoa gidatuz apurtzea) , bai eragindako kalteen larritasunaren arabera.
Kasu astundua izango da, berebat, lapurreta egitea jendaurrean irekita dagoen establezimendu batean eta indarkeria erabiliz; lehen ez zen kasu hori biltzen.
Berrikusi egiten da Zigor Kodearen 250. artikuluan araututako maula-kasu astunduen katalogoa, eta, ebasketan bezala, berrerortze anizkunaren kasuen erreferentzia sartzen da. Delituak pertsona askori eragiten dien kasuei ere egiten zaie erreferentzia.
XV
Aldatu egiten da II. liburuko XIII. tituluaren VI. kapituluko 2. atalaren izenburua, eta «Administrazio desleiala» izendatzen da orain. Kapitulu horretan bertan, «Bidegabe jabetzea» izeneko 2.bis atala sortzen da, bidegabe jabetzearen delituak biltzeko.
1995eko Zigor Kodean, administrazio desleiala delitu sozietario gisa zegoen tipifikatuta, nahiz eta, izatez, ondare-delitua den, non edonor izan daitekeen subjektu pasibo.
Erreformaren bidez, erregulazio modernoa ematen zaio administrazio desleialari, ondare-delituen artean; administrazio desleial hori ez da soilik sozietarioa izango, eta gehiago hurbilduko zaie Europan diren legeriei. Delitu sozietarioetatik ondare-delituetara lekualdatzen da, bigarren horien artean egon behar duelako kokatuta besteen ondarea desleialtasunez administratzeak. Delituaren izaerak berak eskatzen du hori: ondare-delitua izanik, edonor izan daiteke biktima, ez sozietate bat soilik. Sistematikarekin lotutako zioek eskatzen zuten, beraz, aldaketa egitea. Delitu horren bidez, oro har ondarea babestu nahi da; gizabanako baten edo sozietate baten ondarea, beste baten esku utzi duenean haren ondarea administratzeko ardura, edota legez edo agintaritza baten erabakiz jarri denean haren ondarea beste baten administraziopean; zehapena jasotzen dute, beraz, hirugarrenen ondarea xedatzeko ahalak egikaritzean mugak gainditzen dituztenek. Horrela, bermatzen da administratzaileak bere kargua beteko duela enpresaburu txukunek berezko duten arretaz, eta ordezkari fidelen leialtasunez, eta administratuaren intereserako, betiere.
Erreformarekin, bidenabar, zehaztasun handiagoz ezartzen dira administrazio desleialaren eta bidegabe jabetzearen tipo penalak. Norbaitek itzuli beharreko ondasun higigarri bat jasotzen badu, baina bere ondareari gehitzen badio, edo beste era batean jabari-ahalak egikaritzen baditu, orduan, pertsona horrek bidegabe jabetzearen delitua egiten du. Baina norbaitek, administratzaile gisa, diruaren, baloreen edo beste gauza suntsikor eta generiko batzuen gaineko xedatze-ahalmenak jasotzen baditu, ez du izango gauza berberak itzultzeko betebeharrik, baizik eta kalitate eta espezie bereko beste hainbeste itzultzekoa. Horregatik, norbaitek beste pertsona batengandik dirua edo baloreak jasotzen baditu, horiek administratzeko ahalekin, eta baimenik gabeko zenbait egintza egiten baditu, eta, egintza horien bidez, administratu beharreko ondareari kaltea eragiten badio, orduan, pertsona horrek administrazio desleialaren delitua egiten du.
Administrazio desleiala era berri horretan arautzean, berrikusi egin behar izan da bidegabe jabetzearen eta bidegabeko eralgitze delituen erregulazioa.
Bidegabe jabetzearen delituak beste atal batean daude araututa, lehen bezala, eta haien eremutik kanpo geratzen da dirua gaizpideratzearen ondoriozko administrazio desleiala, orain administrazio desleialaren tipo penal autonomoan sartzen baita; horregatik, haren arauketa berrikusi egin behar izan da, eta, bide batez, aurreko arautegia sinplifikatu egin da. Orain, argi bereizten dira gauzaren jabearen konfiantza urratuz egindako jabetzeak
–hala denean, administrazio desleialaren eta maularen ondoriozko zigorren baliokidea ezartzen da, orain arte bezala–, eta zaintza-betebeharra urratu gabe beste pertsona batzuen gauza higigarriez jabetzea. Azken horien artean sartzen da okupatu ezin den gauza galduaz jabetzea –kasu horretan, eutsi egiten zaio zigorraren astungarriari, erti-, historia-, kulturaedo zientzia-balioko gauzen jabe eginez gero–, eta akatsez jaso diren gauzez jabetzea.
Bidegabeko eralgitzea, izatez, administrazio desleialaren modalitate bat da; alabaina, gure Zuzenbidean, historikoki, funts publikoak ostearekin egon da lotuta, eta, askoz ere neurri txikiagoan, funts horien xedea desbideratzearekin.
Erreformaren bidez, bidegabeko eralgitzearen tipifikazio berri bat sartzen da: funts publikoen administrazio desleialaren kasua. Era horretan, funts publikoak desbideratzeko eta osteko jokabideekin batera, ondare publikoari kalte egiten dion kudeaketa desleialarekin lotutako beste kasu batzuk sartzen dira arauaren esparruan. Partikularren kasuan bezala, funtzionario bat bidegabe egiten bada ondasunen jabe, orduan, kudeaketa desleialari dagokion zehapenaren baliokidea jasoko du.
Astungarri bat sartzen da, ondare publikoari 50.000 euro baino gehiagoko kaltea eragiten zaion guztietan aplikatzeko, eta zigorra astuntzeko aukera jasotzen da (hamabi urte arteko espetxe zigorrak ezar daitezke) , larritasun bereziko kasuetan.
Larritasun txikiagoko kasuetarako, ondareari eragindako kaltea 4.000 euro baino gehiago ez bada, tipo arinduari eusten zaio; horri dagokionez, esparru penal zabala zehazten da, auzitegiek zigorra kasuaren inguruabarren arabera doitu ahal izateko, eta, edonola ere, egun zehaztuta dauden zigorrak baino handiagoak ezarri ahal izateko.
XVI
Zigortzekoa den kaudimengabeziaren delituen berrikuspen teknikoa egiten da, argi bereizi behar direlako, batetik, betearazpena oztopatzeko edo zapuzteko jokabideak – tradizionalki, ondasunak ostentzearen delitua jokabide horiekin egon da lotuta–, eta, bestetik, kaudimengabezia delituak edo porrot delituak. Delitu multzo horiek kapitulu bereizietan arautzen dira orain.
Betearazpena zapuzteko delituetan, ondasunak ostentzearen delituari beste bi delitufigura eransten zaizkio, betearazpen-prozeduren zaintza penala osatzeko eta, hortaz, kredituarena ere bai: batetik, betearazpen-prozedura judizial edo administratibo batean ondasunak ezkutatzea tipifikatzen da, eta, bestetik, agintaritzak enbargatutako ondasunen gordailuzainak ondasunok baimenik gabe erabiltzea. Figura horiek ohikoak dira Zuzenbide konparatuan.
Zigortzekoa den konkurtsoaren delituaren edo kaudimengabezia delituaren arauketa berriak bi helburu ditu: batetik, subjektu edo enpresa baten krisi ekonomikoaren testuinguruan gertatzen diren jarduerei erantzun penal egokia ematea, jarduera horiek ekonomia-gaien kudeaketan arreta izateko eginbeharraren aurkakoak direnean, eta hartzekodunen interesak zein gizarte eta ekonomiaren ordena arriskuan jartzen dituztenean, edota zuzenean konkurtso-egoeraren kausa direnean; bestetik, zigortzekoak diren jokabideak zehazterakoan, behar besteko ziurtasun eta segurtasuna eskaintzea – zigor daitekeen jokabidetzat hartzen dira ekonomia-gaien kudeaketan arreta izateko eginbeharraren aurkakoak izanik, baimenduta ez dagoen arriskua sortzen dutenak.
Zigortzekoa den konkurtsoaren delitu berria, edo porrot delitua, arrisku-delitu bat da, baina krisi-egoerarekin lotuta dago (zordunaren uneko edo berehalako kaudimengabeziarekin) , eta soilik pertsegitu daiteke konkurtsoa benetan deklaratzen denean edo ordainketen largespena gertatzen denean. Zordunak berariaz eragindako kaudimengabeziaren tipifikazio espresuak bere horretan jarraitzen du.
Segurtasun eta ziurtasuna legezkotasun-printzipioak eskatzen duen moduan bermatzearren, arauak zehatz-mehatz ezartzen du zer jokabide debekaturen bidez gauza daitekeen delitua. Horretarako, ekonomia-gaien kudeaketan arreta izateko eginbeharraren aurkakoak diren hainbat egintza tipifikatzen ditu, hala ondarea bidegabe murrizten dutenak –betebeharrak betetzearen bermea den ondarea, hain zuzen– nola hartzekodunari zordunaren benetako egoera ekonomikoa ezagutzea eragozten edo oztopatzen diotenak.
Arauketa berrian, tipo astundu bat ere gehitzen da, bi kasuotan aplikatzekoa: batetik, larritasun bereziko kalte ekonomikoak eragiten direnean, eta, bestetik, iruzurtu den kredituaren zati handiena Ogasun Publikoari edo Gizarte Segurantzari zor zaizkien kopuruei dagokienean. Era berean, zabaldu egiten da hartzekodunen babesa, tipifikatu egiten baitira konkurtsoa deklaratu aurretik hartzekodun jakin batzuen alde justifikaziorik gabe egindako ekintzak, zorduna jada kaudimengabezia-egoeran bazegoen edo egotear bazegoen.
XVII
Erreforma honetan, berrikusi egiten dira jabetza intelektualaren aurkako delituak ere. Delitu horiek aldatu egin ziren azaroaren 25eko 15/2003 Lege Organikoak egindako erreformaren bidez, zeinak aldatu egin baitzuen Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa. Aldaketa hura egin zenean, hobekuntza tekniko handia egin zen delitu horien tipifikazioan, aintzat hartuta gizartearen egoera, delitu-tipoen konfigurazioa, eta horien eragina ekonomian eta gizartean. Delitu horiek berrikusi egiten dira erreforma honetan ere, babes juridiko-penal egokia emateko. Dena den, kontuan hartu behar da Jabetza Intelektualari buruzko Legea dela arlo horretan babesa emateko tresna naturala, eta behar-beharrezkoa dela honako bi alderdi hauek nolabait orekatzea: batetik, jabetza intelektuala babestea; eta, bestetik, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bidezko erabileraren ondoriozkoa ere babestea.
Lehenik eta behin, beharrezkoa da erantzun penala egindako arau-haustearen larritasunaren baloraziora doitzea. Helburu horrekin, esparru penal zabala ezartzen da, eta horrek aukera ematen dio epaileari, zigorra jokabidearen larritasunera doi dezan. Edonola ere, zigor txikiagoa ezartzen da banaketa ibiltaria edo noizean behingoa den kasuetan. Bestalde, larritasun txikiko egoeretan, errudunaren ezaugarriak eta onuraren zenbateko txikia aintzat hartuta, baztertu egiten da espetxe zigorrak ezartzeko aukera. Pilatu, inportatu eta esportatu egiten direnean, kasuan-kasuan, zigor berberak ezartzen dira.
Bigarrenik, egungo jokabide tipikoari –erreproduzitzean, plagiatzean, banatzean edo jendaurrean zabaltzean oinarritua– beste hau eransten zaio, eman nahi den babesa areagotzeko: jabetza intelektualaren eskubideen titularren baimenik gabe, babestuta dagoen obra edo prestazio bat ekonomikoki edo beste edozein modutara ustiatzea. Gainera, «irabaziak lortzeko asmoa» elementu subjektiboaren ordez, «zuzenean edo zeharka onura ekonomikoa lortzeko asmoa» erabiltzen da; aldaketa horren bitartez, zuzeneko irabazia atera ez arren, zeharkako onura eragiten duten jokabideak ere bildu nahi dira. Espresuki tipifikatzen dira jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituzten arau-hausteak, kalte larriak eragiten dituztenean: aurreko jokabideak egitea erraztea hori ekiditeko erabilitako teknologia-neurriak kenduz edo neutralizatuz; jabetza intelektuala babesteko teknologia-neurriak saihestea edo saihesten laguntzea, hirugarren batzuei neurri horietan baimenik gabe sartzea errazteko, jokabide horren helburua denean zuzenean edo zeharka onura ekonomikoa lortzea; eta, azkenik, Interneten baimenik gabe eskaintzen diren obra edo prestazio babestuetan sartzea edo haiek lokalizatzea erraztea. Kasu horietan, agintaritza judizialak arau-haustearen xede diren obrak edo prestazioak kentzeko agindua ematen duenean, aginduak erreferentzia egingo die bai babestutako obrak edo prestazioak dituzten artxiboei, bai obra edo prestazio horietara eramaten duten estekei edo beste lokalizazio-bideei.
Aurrekoak ez die eragiten bitartekotza tekniko hutseko jarduerak egiten dituztenei; esaterako, eduki-bilatzailearen jarduera neutralari, edo hirugarren batzuen edukietarako estekak noizean behin baliatzen dituztenei.
Indarreko arauketaren berrikuspenaren bidez, bestalde, hobekuntza teknikoak egiten dira, jabetza intelektuala babesteko neurriak neutralizatzen laguntzeko xedea duten baliabideak fabrikatzea eta zirkulazioan jartzea edo merkaturatzeko helburuz edukitzea tipifikatzeari dagokionez, terminologia 2001/29/EE Zuzentarauan erabiltzen den zabalagora doituta, eta hobeto arautzen dira kasu astunduak ere.
Arauketa-eskema horretan, erantzukizun penalaren araubide mailakatua ezartzen da, jokabidearen larritasunaren arabera. Eskema hori bera jabetza industrialaren aurkako delituetara zabaltzen da.
XVIII
Zigor Kodearen II. liburuaren XIII. tituluko XI. kapituluan atal berri bat sortzen da, «Usteltze delituak negozioetan» izenekoa, eta lehia-abantailak lortzeko eroskeria delituak sartzen dira bertan (sektore pribatuko ustelkeria izan zein atzerriko agente publiko baten ustelkeria izan) .
Aldaketa hori baliatuz, hobekuntza tekniko batzuk sartzen dira delitu horien arauketan, bermatzearren manu horiek eroskeria bidez norberaren edo hirugarren baten onerako harreman ekonomikoetan abantaila-posizioak eskuratzen diren kasu guztietan aplikatuko direla. Estatuz haraindiko funtzionario-eroskeriaren arauketan, esparru penala aldatu egiten da, eta konpondu egiten dira arau horren eta Zigor Kodean funtzionario-eroskeria arautzen dutenen arteko konkurrentziak sor litzakeen eragozpenak. Helburu hori betetzearren, zehazten da araua kasu honetan soilik ez dela aplikatuko: egitateak Kodearen beste manu batean zigor astunagoz zigortu daitezkeenean, hain zuzen. Halaber, xedatzen da debeku-zigor hauek ere ezarriko direla: sektore publikoarekin kontratuak egitekoa, diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzekoa, zerga-onurak edo -pizgarriak jasotzekoa, edo eragin publikoko merkataritza-transakzioetan parte hartzekoa.
Arauketan, bestalde, tipo astundu bat sartzen da, eragin berezia duten kasuetan aplikatzeko. Eta, funtzionario-eroskeriaren kasuan, 427. artikulu berrian jasotzen den funtzionario publikoaren definizio funtzional berria erabiliko dela zehazten da.
XIX
Administrazio Publikoaren eremuko usteltze delituak are gehiago zigortzeko, hainbat aldaketa sartzen dira.
Batetik, aurreikuspen berezi bat ezartzen da baldintzapeko askatasunari dagokionez: baldintzapeko askatasuna ukatu egin ahal izango da, baldin eta zigortuak ez baditu kondenan ezarritako diru-erantzukizunak bete, edo ez badu Administrazioari eragindako kalte ekonomikoa ordaindu. Horren bidez bermatu nahi da Administrazio Publikoaren aurkako delituen ondorioz zigor askatasun-gabetzailea jaso dutenek, funts publikoak ostu dituztela edo Administrazioari kalte ekonomikoa eragin diotela egiaztatzen denean, ez dutela baldintzapeko askatasunaren onura lortu ahal izango, dagokion kalte ekonomikoa ordaindu ez badute.
Beste alde batetik, berrikusi egiten dira Administrazio Publikoaren eremuan ustelkeriarekin lotutako delitu guztietarako aurreikusitako zigorrak, gaur egun zehaztutako zigorrak handitzeko. Lehenik eta behin, erreformaren bidez, oro har zabaldu egiten dira enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza bereziko zigorrak. Hala gertatzen da, besteak beste, honako delitu hauen kasuan: prebarikazio administratiboa; desleialtasuna agirien zaintzan eta sekretuak agerraraztea; funtzionario-eroskeria; eragimen-trafikoa; funtzionario publikoaren bidegabeko jabetzea eta administrazio desleiala, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak. Eta, bigarrenik, astunagoak diren delituei dagokienez, jada zehaztuta dagoen enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza bereziko zigorraz gain, zigor gehigarri bat ezartzen da –ez ordezkoa–; zehazki, sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza bereziko zigorra. Kargu publikorako desgaikuntza berezian, delitua egitean betetzen den kargua soilik hartuko da kontuan. Horrela, usteltze delituagatik kondenatua izan denak ezin izango du, kondenak irauten duen denboran, hautapen bidezko kargu bat lortzeko aukerarik izan. Halaxe ezartzen da, besteak beste, funtzionarioeroskeriaren delitua, funtzionario publikoaren prebarikazioa edo eragimen-trafikoaren delitua egiten diren kasuetarako.
Gainera, kasurik astunenetan, luzatu egiten dira preskripzio-epeak; halakoei dagokienez, zehazten da desgaikuntzak gutxienez hamar urteko gehienezko iraupena izango duela. Ondore horietarako, aldatu egiten da 131. artikuluaren araubidea, eta honako
delitu hauen preskripzio-epea luzatu egiten da: prebarikazio administratiboa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak, funtzionarioek debekatuta dituzten negoziazioak eta jarduerak eta euren eginkizunak betetzean egindako abusuak, bai eta epaileen prebarikazioa ere.
Azkenik, erreformaren bidez, XIII bis titulu berria sartzen da, izenburu honekin: «Alderdi politikoen legez kontrako finantzaketaren delituak». Bi artikulu berri biltzen dira bertan: 304 bis eta 304 ter. Titulu horren bidez, erantzun penala ematen zaio delitu-egintza horietarako berariazko tipo penal bat definitzeko beharrari, Espainiako indarreko legerian ez baitago alderdi politikoen legez kontrako finantzaketaren delitu gisa tipifikatutako delitu zehatzik. Aldaketa horren bidez, zigorra ezarriko zaie legez kanpoko dohaintzak onartzen eta jasotzen dituzten pertsonei, bai eta xede nagusitzat alderdi politiko bat legearen aurka finantzatzea duten azpiegitura eta antolakundeetan parte hartzen duten pertsonei ere.
XX
Gure mendiei dagokienez daukagun arazo nagusietako bat baso-suteak dira. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren datuen arabera, larritasun handieneko baso-suteak nahita piztuak izaten dira, eta, askotan, kalte larriak eragiten dizkiete ondare naturalari eta ondasun publiko zein pribatuei, edota arriskuan jartzen dute pertsonen osotasun fisikoa, eta heriotza ere eragin dezakete. Hori dela eta, astuntasun oso handiko delituak dira. Horregatik, 2009ko irailean, Europako Parlamentuak ebazpen bat eman zuen; horren bidez, estatu kideei eskatu zien ingurumena kaltetzen duten delitu-egintzei zehapen penal gogorragoak ezartzeko, eta, bereziki, baso-suteak eragiten dituztenei ezartzeko.
Hori dela eta, segurtasun kolektiboaren aurkako delituetan, aldatu egiten dira basosuteei buruzkoak, kasurik larrienei erantzun penal egokiagoa emateko. Oinarrizko tipoak bere horretan jarraitzen du, baina, 353. artikuluko kasu astunduetan, zehapen autonomoa ezartzen da, loturarik ez duena zigorra goiko erdian ezartzeko kontzeptuarekin, eta sei urte arteko espetxe zigorra jasotzen da. Eta astungarri berriak ezartzen dira ingurumenerako bereziki kaltegarriak diren edo arrisku handia sortzen den kasuetarako. Gainera, suteek naturagune babestuei eragiten badiete, egitate horiek ingurumenaren aurkako delituak zehatzen diren bezala zigortuko dira; hortaz, gradu bat gehiagoko zigorra ezarri ahal izango zaie sute horien egileei. Azkenik, Zigor Kodearen 338.etik 340.era bitarteko artikuluei erreferentzia egiten zaie suteak eragindako kaltea konpontzearekin lotutako arazoei irtenbidea emateko eta hainbat neurri ezartzeko, kaltetutako baso-ekosistema leheneratzeko, bai eta naturaguneak babesteko ere.
Bestalde, horrelako delituek berez duten konplexutasuna aintzat hartuta, eta, ikerketa ahalik eta arinen egiteko beharrak bultzatuta, bidezkotzat jotzen da baso-suteen instrukzioa eta epaiketa auzitegi profesionalen esku uztea. Hori dela eta, indargabetu egiten da maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoak, Zinpekoen Epaimahaiari buruzkoak, zinpekoen epaimahaiari ematen dion eskumena.
XXI
Orain arte indarrean egon den Zigor Kodearen 637. artikuluak jasotzen zituen jokabide batzuk delitu gisa tipifikatu behar dira, eta ez falta soil gisa, argi baitago babestu egin behar dela ikur, uniforme edo intsignia jakin batzuek sortzen duten konfiantza; halakoak bidegabe erabiltzea penalki zigortu behar da, beraz. Horregatik, falta kendu egiten da, eta jokabide hori delitu gisa tipifikatzen da, eginkizun publikoen usurpazioarekin eta intrusismoarekin lotutako tipo penaletan.
Era berean, aldatu egiten da intrusismo profesionalaren arauketa: handitu egiten dira oinarrizko tipoan zehaztutako isun zigorrak, eta hobetu egiten da delitu horiek egun duten idazketa; izan ere, kasu astunduaren barruan, errudunak lanbide jakin bateko berezko eginkizunak egitea sartzen da, ez soilik jendaurrean aldarrikatzen duenean profesionala dela, baizik eta baita eginkizun horiek jendaurrean irekita dagoen establezimendu edo lokal batean egitean, eta, bertan, lanbide horretako berezko zerbitzuak ematen dituela
iragartzean ere. Horren bidez, egungo legerian espresuki jasota ez dauden intrusismokasuei egin nahi zaie aurre; halako iruzurrak askotan gertatzen dira praktikan, eta zehapena jaso behar dute.
XXII
Genero-indarkeriari eta etxeko indarkeriari dagokienez, aldaketa batzuk egiten dira, halako delituen biktimei Zigor Kodeak egun ematen dien babes berezia indartzeko.
Lehenik eta behin, generoa bereizkeria-zio gisa sartzen da 22. artikuluko 4. astungarrian. Izan ere, generoa, Europako Kontseiluaren 210. zenbakiko Hitzarmenean ezarritakoaren arabera ulertuta, sexuari egindako erreferentziak biltzen dituenez bestelako bereizkeriazko ekintzen funts izan daiteke. Zehazki, honela definitzen da generoa Europako Kontseiluko Ministroen Komiteak 2011ko apirilaren 7an Istanbulen onartutako Hitzarmenean: «jendarte batean eraikitako eginkizun, jokabide edo jarduerak eta atribuzioak emakumeei ala gizonei esleitzea, berez emakumeei ala gizonezkoei dagozkienak direlakoan».
Gainera, zabaldu egiten da zaintzapeko askatasunaren neurriaren eremua. Neurri hori ekainaren 22ko 5/2010 Lege Organikoak egindako erreformaren bidez sartu zen Zigor Kodean. Aurrerantzean, neurri hori ezarri ahal izango da bizitzaren aurkako delitu guztietan, bai eta tratu txarren eta lesioen delituetan ere, genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren biktimen kasuan.
Bestalde, faltak ezabatu egin diren arren, eta, ondorioz, tipo penalak egokitu egin behar izan diren arren, eutsi egiten zaio genero-indarkeriarekin eta etxeko indarkeriarekin lotutako delituei ematen zaien tratamendu desberdinari, babes-maila handiagoa izaten jarrai dezaten. Horrela, delitu arinak pertsegitzeko, oro har, kaltedunak aldez aurretik salaketa aurkeztu behar badu ere, eskakizun hori ez da eskatuko genero-indarkeriarekin eta etxeko indarkeriarekin lotutako arau-hausteetan. Ezarri berri den jazarpen delitua pertsegitzeko ere ez da salaketa jartzeko eskakizun hori eskatuko.
Arlo horretan nabarmentzekoa den beste aldaketa bat isun zigorrak ezartzearen esparruan egindako zuzenketa da, isunak familia-eremuan ondorio negatiborik ez eragiteko helburuarekin egina. Oro har, halako delituetan isun zigorrak ezarriko dira soilik ziurtatuta dagoenean erasotzailearen eta biktimaren artean ez dagoela ekonomia-harremanik, jatorria duena ezkontzan, elkarbizitzan, filiazioan edo bion seme-alabak edukitzean.
Azkenik, arazoak sortzen ari dira genero-indarkeriari buruzko kasuetan kautelaneurriak eta urruntze-zigorrak kontrolatzeko helburua duten gailu telematikoekin lotuta; zehazki, egotziak edo zigortuak neurri edo gailu horiek eraginkortasunik gabe uzteko xedez egiten dituen jokabide jakin batzuen kalifikazio penalari dagokionez. Jokabide horiexek aipatzen ditu Estatuko Fiskaltza Nagusiaren 6/2011 Zirkularrak, emakumeen aurkako indarkeria-kasuetan Fiskaltzako jardun-unitate espezializatuak kontuan hartzeko irizpideak jasotzen dituenak. Hori dela eta, egoki da betebeharrak urratzean oinarritutako delituen artean jokabide horiek espresuki tipifikatzea, ez daitezen zigorrik gabe geratu gailuek behar bezala funtzionatzea galarazteko edo eragozteko egintzak.
XXIII
Atentatuaren definizio berri bat sartzen da, eta horren barruan sartzen dira agenteari jazartzea edo erasotzea, agentearen aurka indarkeria erabiltzea edo agenteari indarkeriaren mehatxu larriak egitearen kasu guztiak. Agentearen aurka indarkeria erabiltzea ez da jarkitze pasibo hutsarekin parekatzen, azken horri ezarritako zigorrak desobeditze astunaren kasuei dagokiena izaten jarraitzen baitu. Desobeditze arinek utzi egiten diote penalki zehatuta egoteari; aurrerantzean, Administrazioaren bidez zuzenduko dira halakoak.
Agintariei, euren eginkizunetan dihardutenean, begirunerik eta errespeturik ez izatearen faltak delitu arin gisa jasotzen dira orain, Zigor Kodearen 556. artikuluko bigarren lerrokadan.
Berrikuntza gisa, esplizituki jasotzen da atentatu-egintzatzat hartuko direla osasuneta hezkuntza-funtzionarioen aurkako egitateak, egitate horiek gertatzen direnean funtzionarioak euren karguei dagozkien eginkizunak betetzen ari direla, edo eginkizun horien ondorioz. Horrela, gehiengoaren jurisprudentzia aldarrikatzen ari zena jasotzen da Kodean.
Atentatu delituak jokabide oso ezberdinen bidez egin daitezke, eta horien larritasuna ere oso bestelakoa izan daiteke. Hori dela eta, aldatu egiten dira delitu horiek zigortzeko ezartzen diren zigorrak, ezar daitekeen zigorraren behe-muga murriztuz. Bestalde, erantzun irmoa ematen zaie inguruabar bereziki gaitzesgarrietan gertatutako atentatu guztiei: armak edo objektu arriskutsuak erabiltzean; objektu sendo, likido sukoi edo korrosiboak jaurtitzean; ibilgailu motordunez egitean; edo egitateak matxinada, planto edo gertaera kolektibo baten ondorioz gertatzean, espetxe baten barruan.
Subjektu babestuen artean sartzen dira, agintaritzaren agenteei laguntzera joaten diren herritarrez gain, istripu edo lazeria publiko batean laguntzera joaten diren laguntzaeta erreskate-ekipoetako kideak. Kasu horietarako, egitateak agintaritza, agente edo funtzionario baten aurka gertatzean ezartzen den zigor bera ezartzen da orain. Esparru penala bi arrazoirengatik astuntzen da: batetik, delitu horiek zehatzeko gutxieneko zigorra murriztu egiten delako; eta, bestetik, kontuan hartu delako modu ofizialean esku hartzen dutenei ematen zaien babesaren parekoa eman behar zaiela agintari, agente edo funtzionario bati laguntzera joaten direnei edota, baldintza jakin batzuetan, eginkizun publikoak edo gizartean garrantzi handia duten eginkizunak beren gain hartzen dituztenei.
XXIV
Ordena publikoaren nahasmendua erregulatzen zuen aurreko arauketak – hemeretzigarren mendekoa, jatorrian– ez zuen delitua definitzen; haatik, zigortzekoak diren hainbat jokabide aipatzen zituen. Horrek, baina, tipikotasun-arazoak sortzen zituen batzuetan, eta konkurtso-arazoak besteetan. Arazo horiek «ordena publikoaren nahasmendua» zer den definituz konpontzen dira, subjektu plurala eta gauzen zein pertsonen gaineko indarkeria-egintzak abiapuntu gisa hartuta. Halaber, espresuki zehatzen da indarkeria-egintzetan zuzenean parte hartzen ez dutenen jokabidea, beste pertsona batzuk egintza horiek egitera bultzatzen badituzte, edo haien asmoa indartzen badute. Konkurtso-arau bat ezartzen da, zeinaren arabera batera ezar baitaitezke nahasmenduari eta indarkeria-egintzei edo kalteak eragiteko egitateei dagozkien zigorrak.
Honako hauek kasu astundu gisa tipifikatzen dira: armak eramatea, su-arma simulatuak erakustea, pertsonen bizitzarako edo osotasunerako bereziki arriskutsuak diren ekintza bortitzak egitea, eta harrapakeria-egintzak gauzatzea. Eta kasu arindu gisa arautzen da lokal eta establezimenduetan sartzea haietako jarduera arrunta asaldatuz, nahiz eta indarkeria-egintzarik edo mehatxurik ez egin. Aurreko arauketak desordena bortitzekin parekatzen zuen jokabide hori.
Tipo penal berri bat ere sartzen da: ordena publikoaren nahasmendu delitu astunduren bat egitera bultzatzen duten mezuak zabaltzea. Horrela, zuzenean edo zeharka desordena publikoak egitera bultza dezaketen iruzkinak egite soila oro har zehatu beharrean, desordena bereziki larriak egitera bultzatzen duten egintzak soilik zehatzen dira, horiek bereizteko zailtasunik ez dagoenean.
Gainera, berrikusi egiten da egungo 561. artikuluaren idazkera (bonba-abisu faltsua) , eta honako kasu hauek gehitzen dira: osasunedo larrialdi-zerbitzuak abisu faltsuen bidez abiaraztea.
XXV
Ekainaren 22ko 5/2010 Lege Organikoak Zigor Kodean egindako erreformaren bidez, gizakien salerosketa delitua sartu zen egungo 177 bis artikuluan. Delitu hori tipifikatuta zegoen 2011ko apirilaren 5eko 2011/36/EB Zuzentaraua eman zenerako (gizakien salerosketa prebenitzeari, horren aurka borrokatzeari eta biktimak babesteari buruzkoa) . Zuzentarau horrek ordeztu egin zuen Kontseiluaren 2002/629/JAI Esparru Erabakia. Nahiz
eta 2010eko erreformak kontuan hartu zuen zuzentarau horretan gauzatutako proiektua, badira egungo idazketan islatu ez ziren hainbat alderdi; sartu egin behar dira horiek, Europako araudiaren transposizio osoa egiteko.
Zehatz-mehatz, delitu egiteko moduen artean, honako hauek sartzen dira: ordainketak egitea edo jasotzea, biktimak kontrolatzen dituen pertsonaren adostasuna lortzeko; edota pertsonak salerostea, ezkontzera behartzeko asmoz. Tipifikatu egiten da biktimak esplotatzaileentzako delituak egiteko xedez esplotatzea ere. Ahulezia-kontzeptua mugatu egiten da, Europako zuzentarauaren testuarekin bat. Eta lesio larriak eragiteko arriskua sortzen duten kasuei zigor astunagoa ezartzen zaie.
Bestalde, beharrezkoa da 318 bis artikuluan tipifikatuta dauden legearen aurkako immigrazio delituen arauketa berrikustea. Delitu horiek sartu ziren gizakiak esplotatzeko asmoz egindako salerosketa bereiz tipifikatu baino lehen; hortaz, erantzun penala ematen zitzaien gaur egun 177 bis artikuluan zehatuta dauden jokabide larrienei. Hala eta guztiz ere, gizakien salerosketa delitua bereiz tipifikatu ondoren, legearen aurkako immigrazio delitu guztietarako, zegoen horretan mantendu zen ezohiko moduan astundutako zigorra, kasu askotan desproportzionatua ere bazena. Horregatik, berrikusi egin behar zen 318 bis artikulua, bi helburu betetzeko: batetik, Europar Batasuneko araudiaren irizpideekin bat etorrita, legearen aurkako immigrazio diren jokabideak argi definitzeko –hau da, legearen aurkako immigrazioa eta gizakien salerosketa ongi bereizteko, 2002/90/EE Zuzentarauak ezartzen duen bezala–; eta, bestetik, zigorrak 2002/946/JAI Esparru Erabakian ezarritakoaren arabera doitzeko –esparru-erabaki horrek oinarrizko kasuetarako bakarrik jasotzen ditu gutxienez urtebeteko espetxealdia izango duten gehieneko zigorrak, eta zigorrik astunenak ezartzen ditu antolatutako kriminaltasunarekin lotutako kasuetarako edo etorkinaren bizitza edo osotasuna arriskuan jartzen den kasuetarako–. Horrela, zigortzekoak diren jokabideak zehatz-mehatz mugatzen dira, eta larritasun bereziko kasuetan baino ez dira ezarriko espetxe zigorrak. Zio humanitarioek bultzatuta egiten diren jarduketek, dena den, ez dute zehapen penalik jasoko.
Erreformak, bestalde, 2009/52/EE Zuzentarauaren transposizioa egiten du; zuzentarau horrek gutxieneko arauak ezartzen ditu, egoera irregularrean dauden beste herrialde batzuetako nazionalak enplegatzen dituztenei aplikatzeko zehapen eta neurriei dagokienez.
XXVI
Aldatu egiten da gorrotoa eta indarkeria pizten dituzten jokabideen arauketa, bi zio direla eta: batetik, Konstituzio Auzitegiaren 235/2007 Epaiak, azaroaren 7koak, genozidioa ukatzearen delitua interpretatzean, jokabide horrek gutxiengoen aurkako gorroto edo etsaigoa pizten duen kasuetara mugatzen duelako haren aplikazioa; bestetik, jokabide horiek beste era batean arautzeko beharra zegoelako, gure ordenamendu juridikora ekarri beharreko 2008/913/JAI Esparru Erabakiarekin bat.
Zigor Kodearen 510. eta 607. artikuluak zirenak batera arautzen dira, modu zabalagoan, eta 2008/913/JAI Esparru Erabakian ezarritako eskakizunetara egokituta. Esparru-erabakiaren testuagatik beragatik aldatu da 607. artikuluaren kokapena, eta, halaber, Konstituzio Auzitegiak ezarri duelako genozidioa ukatzeak, delitutzat hartzeko, gorrotoa edo etsaigoa piztu behar dituela. Era berean, genozidioa ukatzea tipifikatzeko agindua ematen du esparru-erabakiak, gutxiengoen aurkako gorrotoa pizteko modu bat denez.
Arauketa berriak bi jokabide multzo tipifikatzen ditu. Alde batetik, eta zigor handiagoekin, talde edo gizabanakoen aurka gorroto edo indarkeria bultzatzen duten ekintzak, baldin eta horiek arrazakeriarengatik nahiz zio antisemitengatik, edota ideologia, erlijio, etniarengatik edo talde minoritarioetako kide izateagatik gertatzen badira, bai eta genozidio delituak ukatzeko edo goraipatzeko egintzak, gizateriaren aurkako delituak, edo, gatazka armatu batean, babesturiko pertsonen edo ondasunen aurkakoak, baldin eta talde horien aurka egin badira, eta, horrela, haien aurkako indarkeria-, etsaigoedo gorroto-giroa sortzen laguntzen bada. Beste alde batetik, haiek umiliatzeko edo gutxiesteko egintzak daude, eta talde horien aurka edo talde horietako kideen aurka egindako delituak gorestea edo justifikatzea, bereizkerian oinarritua daudenean; halako ekintzei, gainera, zigor astunagoa
jarri ahal izango zaie, haien kontrako gorrotoa edo etsaigoa pizten dutenean, edo indarkeria-giroa bultzatzera zuzenduta daudenean.
Era berean, zigor astunagoa ezartzen da delitu horiek Internet bidez edo beste gizartehedabide batzuen bidez egiten direnerako, bai eta, inguruabarrak edo testuingurua aintzat hartuta, jokabideak egokiak direnean bake publikoa nahasteko edota ukitutako taldeetako kideen segurtasun-sentimendua era larrian kaltetzeko ere.
Zenbait neurri jasotzen dira, delitu egiteko erabili diren agiri, artxibo edo materialak suntsitzeko edo haietan sartzea galarazteko.
Azkenik, zigorrak astuntzea ezartzen da delitu-antolakundeak dauden kasuetarako, eta pertsona juridikoen erantzukizun penalaren arauketa ere jasotzen da.
XXVII
Desgaitasuna duten pertsonek babes penal indartua behar dute, haien ahulezia-egoera berezia dela eta. Zigor Kodean xede horretara bideratuta dauden arauak 2006ko abenduaren 13an New Yorken egindako Pertsona Desgaituen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentziora egokitu behar dira. Konbentzio horren bidez, prebenitu egin nahi dira pertsona horiei beren eskubideak baldintza berberetan erabiltzea oztopatzen dieten bereizkeriazko jokabideak. Beharrezkoa da konbentzio horretan jasotakoa gure Zigor Kodera ekartzea, eta, horretarako, eguneratu egin behar dira desgaitasuna duten pertsonak izendatzeko erabilitako terminoak. Zigor Kodearen jatorrizko testuak jasotzen dituen «elbarritasuna» eta «ezgaia» terminoak desegokiak dira. Konbentzioa sinatu zenerako, gure ordenamendu juridikoan zaharkitua zegoen terminologia hori, abenduaren 2ko 51/2003 Legea onartu zenetik (lege hori desgaituen aukera-berdintasunari, bereizkeriarik ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa da) . Horregatik, egokiagoa da honako termino hauek erabiltzea: «desgaitasuna» eta «babes berezia behar duen desgaitua».
Horrenbestez, aldatu egiten da 25. artikulua, bai terminoak eguneratzeko, bai babes penal bereziaren xede diren pertsonen definizio zehatzagoa jasotzeko. Aldaketa hori bat dator Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak adierazitakoarekin. Lege horrek zortzigarren xedapen gehigarrian ezartzen duenaren arabera, arau-testuetan «minusbaliatuak» eta «minusbalia duten pertsonak» aipatzen diren bakoitzean, «ezintasunen bat duten pertsonak» izendatzen direla joko da. Zehaztapen hori gehiago argitzeko eta sendotzeko, erreformaren bidez, zenbaki bat sartzen dena, Zigor Kodean «elbarritasun» hitza erabiltzen den guztietan «desgaitasun» terminoa jartzeko, eta «ezgaia» terminoaren ordez «babes berezia behar duen desgaitua» erabiltzeko.
Era berean, tratamendu hobea ematen zaio organo judizial batek agindutako esterilizazioari, eta babestutako ondasun juridikoen gatazka larria sortzen den ezohiko kasuetara mugatzen da. 156. artikulu berriak prozesu-lege zibiletara igortzen du, horiek arautuko baitituzte esterilizazio-kasuak, ukitutako pertsonen eskubideentzako ahalik eta era egokienean eta berme handienekin. Araudi berri hori onartu arte, indarrean jarraituko du Kodeak aurreikusten duen egungo arauketak.
XXVIII
Espainiak giza eskubideen aurkako delituak pertsegitzeko xedez sinatu dituen nazioarteko konpromisoak betetzeko, ezkontza behartua tipifikatzen da.
Hala, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko apirilaren 5eko 2011/36/EB Zuzentarauak berak (gizakien salerosketa prebenitzeari, horren aurka borrokatzeari eta biktimak babesteari buruzkoa) pertsonak esplotatzea eragin dezaketen jokabideen artean biltzen du ezkontzera behartzea. Era berean, Nazio Batuen Konbentzioak, emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeari buruzkoak –Espainiak berretsita dauka hitzarmen hori–, hauxe ezartzen du 16. artikuluan: «Estatu alderdiek egoki diren neurri guztiak hartuko dituzte, emakumearen aurkako bereizkeria ezabatzeko, ezkontzarekin eta familia-harremanekin zerikusia duten gai guztietan, eta, bereziki, honako hauek ziurtatuko
dituzte, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-baldintzetan: a) Ezkontzeko eskubide bera; b) Ezkontidea askatasunez aukeratu nahiz erabakimenez eta adostasun osoz ezkontzeko eskubide bera».
Aurreko guztiaren ondorioz, abagune egokia zen delitu hori espresuki tipifikatzeko, gure inguruneko beste herrialde batzuetan araututa baitago jada (Frantzian, Danimarkan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Norvegian, kasurako) . Derrigortze-portaera denez, derrigortze gisa tipifikatzen da norbaitek beste pertsona bat ezkontzera behartzearen kasua. Zigortu egiten da, halaber, beste pertsona bat ezkontzera behartzeko asmoz derrigortze-baliabideak erabiltzen dituena, beste pertsona hori Espainiako lurraldetik kanporatzeko edo itzultzea galarazteko.
XXIX
Askatasunaren aurkako delituen artean, halaber, jazarpenaren tipo penal berri bat sartzen da, larritasun ukaezina duten jokabideei erantzuna ematearren; izan ere, jokabide horiek, askotan, ezin dira derrigortze edo mehatxutzat hartu. Honelakoak dira tipo penal horretan biltzen diren kasuak: kalte egiteko asmoa (mehatxuak) esplizituki ez iragarri arren, eta biktimaren askatasuna murrizteko (derrigortzeak) indarkeria zuzenean erabiltzen ez bada ere, zenbait jokabide errepikatu egiten dira, eta, errepikapen horien bidez, biktimaren askatasuna eta segurtasun-sentimendua modu larrian kaltetzen dira, hala nola biktima uneoro esestea edo zelatatzea, behin eta berriro deitzea, edo biktimaren aurkako zirikatzeegintzak etengabe gauzatzea.
XXX
Erreformaren bitartez, bidenabar, zenbait zuzenketa egiten zaizkio indarreko testuari. Arma, munizio edo lehergaien edukitza edo gordailuaren delituen tipifikazio penalean,
XXII. tituluko V. kapituluan, arma nuklearrak eta erradiologikoak sartzen dira.
Ezabatu egiten da indarreko 265. artikuluan pezetei egiten zitzaien erreferentzia, eta gaurkotu egiten da, 1.000 euro zehaztuta.
Zuzendu egiten da 306. artikuluan zegoen hutsunea, ez baitzen aipatzen diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko eta zerga-onurak edo -pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzakoak izateko eskubidea galtzeko zigorra –ezarrita zegoen, baina, Ogasun Publikoaren aurkako gainerako delituetan.
Eta, azkenik, zuzendu egiten dira Koroari buruzko delituen subjektu pasiboei egindako erreferentziak.
XXXI
Gaur egun, Justiziaren zerbitzu publikoaren erabilera arrazionalizatzeari eman behar zaio lehentasuna, epaitegi eta auzitegietara heltzen den auzi-kopuru itzela murrizteko; horretarako, hainbat neurri hartu behar dira, sor litezkeen gatazkei erantzun judizial eraginkor eta azkarra eman ahal izateko. Aldi berean, larritasun bereziko gatazkak konpontzera mugatu behar da Zuzenbide Penala.
Operadore juridiko askok egin dute falta diren arau-hauste penalak kentzeko eskaera: batetik, desproportzio handia dagoelako babesten dituzten ondasun juridikoen eta epaiketa orok denboraren zein baliabideen aldetik eskatzen duen inbertsioaren artean; eta, bestetik, zalantzagarria delako maiz larritasun txikikoak diren jokabideak penalki gaitzetsi behar ote diren. Horren harira, Estatuko Fiskaltza Nagusiak ere sarritan adierazi du Zigor Kodetik kanpo utzi behar liratekeela falta penal diren arau-hausteak, txikia delako haien larritasuna. Iritzi horretakoa da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ere, falta penal gisa tipifikatutako portaera jakin batzuk despenalizatzeko proposamena egin baitu duela gutxi, auzien kopuru handia murriztearren, jurisdikzio-ordena penalean zinez baita handia.
Gure Zuzenbidean, diferentzia kualitatiborik ez dago delituen eta falten artean. Diferentziak formalak baino ez dira, legeak arau-hauste batzuei edo besteei ematen dien izaeraren arabera, edota kuantitatiboak, ezartzen dien zigor motaren arabera. Politika
kriminaleko arrazoiengatik daude jokabide batzuk falta penal gisa tipifikatuta; gaur egun, baina, horrek ez dauka behar bezalako justifikaziorik. Gainera, nolabaiteko distortsioa antzematen zaio Administrazio Zuzenbide zehatzailearekin erkatzean; izan ere, Zuzenbide horrek, askotan, Zigor Kodean jasotako zehapen-erantzuna baino sendoagoa ematen du teorian larriagoak diren jokabideetarako. Hori dela eta, erreformak behin betiko kentzen du Zigor Kodearen III. liburuan araututako falta-katalogoa, eta delitu arin gisa tipifikatzen ditu mantendu beharrekoak diren arau-hausteak.
Falta diren arau-hausteak kentzeak koherentzia ematen dio zehapen-sistemari, arauhauste horietako asko administrazio-eremuan zehapen astunagoekin zigortzen direlako. Beste arau-hauste batzuk, berriz, hobeto zuzentzen dira beste eremu batzuetan; esaterako, familia-harremanen aurkako faltei erantzun egokiagoa ematen zaie Familia Zuzenbidean. Beste kasu batzuetan, berez delitu diren edo espresuki delitu gisa arautu behar liratekeen jokabideak erregulatzen dituzte.
Aldaketa horrek ez du esan nahi jokabideak ezinbestean larritu egiten direnik, ezta egun faltei ezartzen zaizkien zigorrak astundu egiten direnik ere. Orain arte falta gisa tipifikatuta zeuden zenbait portaera kendu egiten dira Zigor Kodetik, eta administraziobidera edo bide zibilera eramaten dira; ez dira, beraz, eremu penalean zehatuko. Zigorgaitzespena merezi duten arau-hausteak soilik mantentzen dira, delituen katalogoan sartuta egoteko modukoak direnak. Gehienak delitu arinak dira, eta isun zigorra dute ezarrita. Asmoa zein den argi dago: gizartearen jokabide larrienak eramatea eremu penalera, haien larritasunaren araberako tratamendua jaso dezaten.
Falta diren jokabideen artean mantendu beharrekoak direnak delitu arinen kategoria berrian sartzen dira. Baina, era berean, arau-hausteei tratamendu desberdindua ematea lortzen da, nahi ez diren ondorio negatiboak sor ez daitezen. Delitu astunetarako eta astuntasun txikiagoko delituetarako ezarritakoaz bestela, delitu arinaren izaera ematen da ezarritako zigorra (zigorraren hedadura) arina eta astuntasun txikiagokoa dela esan daitekeenean. Horren bidez, saihestu egiten da, zigorrerako ezarritako marjina zabala den kasuetan, astuntasun txikiagoko delitutzat jotzeko aukera. Gainera, arau-hauste horien preskripzio-epea urtebetekoa izango dela ezartzen da; horrela, irainekin eta kalumniekin parekatzen da –ondore horietarako, astuntasun txikiagoko delitutzat hartu dira tradizionalki–. Eta espresuki jasotzen da delitu arinak egiteagatik aurrekari penalak izatea ez dela berrerortze astungarri gisa erabiliko.
Oro har, isun zigorrak ezartzen dira, garrantzi txikiko arau-hausteak zehatzeko egokiagoak direlakoan; gainera, irizpen-tarte handiarekin ezartzen dira, epaile edo auzitegiak jokabidearen larritasuna balioetsi ahal izateko. Hala eta guztiz ere, gizartearentzat lan egiteko zigorra eta une oro lokalizatuta egoteko zigorra ezartzen dira genero-indarkeriari eta etxeko indarkeriari buruzko delituak direnean, isun zigorra ezartzeak biktimarengan eragin ditzakeen ondorio negatiboak saihestearren.
Erreformaren bitartez, Zigor Kodearen III. liburua erabat indargabetzen da, eta, beraz, desagertu egiten da falta den arau-hauste penala. Hori dela eta, delitu edo falta dualtasunari erreferentzia egiten dioten artikulu ugari egokitu behar dira, falta penalei egindako aipamena kentzeko. Horregatik da hain zabala erreforma. Dena den, askotan, erregulazioan sistema dualista ezabatzera mugatzen da. Halaxe egin da, adibidez, Zigor Kodearen zati orokorreko artikulu askorekin, bai eta zati bereziko beste manu batzuekin ere: zilegi ez diren elkarteei buruzkoak, epaileen prebarikazioari buruzkoak eta delituak egozteari buruzkoak, kasurako. Bestalde, erreformaren ondorioz, falten artean indargabetuta gelditzen da errezibitze-zigorra.
Zigor Kodearen III. liburuko I. tituluan jasota zeuden pertsonen aurkako faltei dagokienez, jokabide horietako gehienak delitu gisa tipifikatuta daude jada, eta azpitipo arindu gisa sar daitezke, egitatearen inguruabarrek erakusten dutenean larritasun txikiagokoak direla.
Hala, lesio-faltak desagertu egiten dira, eta delitu arinen katalogoan sartzen dira. Larritasun txikiagoko lesioak, medikuntzaedo kirurgia-tratamendurik behar ez dutenean,
147.artikuluko 2. zenbakiko tipo arinduan ezarritakoaren arabera zigortuko dira. Era berean, delitu arin gisa tipifikatzen da «norbaitek beste bat jotzea edo hari egitezko tratu
txarra ematea, lesiorik eragin gabe»; hots, egungo 617. artikuluko 2. zenbakiko falta. Biktimak ahulak izanez gero, 153. artikuluak astundu egiten du, 147. artikuluko 2. zenbakiko lesio arinekin gertatzen den bezala.
Lesioen eta egitezko tratu txarren larritasun txikia kontuan harturik, laidotuak edo haren legezko ordezkariak salaketa aurkezten badu soilik pertsegitu ahal izango dira halakoak. Horrela, egungo egoera saihesten da; izan ere, gaur egun, garrantzi urriko lesioei buruzko mediku-parte soil batek prozesu judizial osoa abiaraztera behartzen du instrukzioko epailea, bai eta lesionatuari dei egitera ere, epaitegira nahitaez joan dadin, bertan kaltedun gisa dagozkion akzioak eskaintzeko. Horrek guztiak eragozpenak sortzen ditu. Egokiagoa dirudi kaltedunak salaketa jartzean jardutea, eta orduan baino ez. Hala eta guztiz ere, genero-indarkeria kasuetan, larritasun txikiagoko lesioak eta egitezko tratu txarrak pertsegitzeko, ez da eskatuko aldez aurretik salaketa jartzea.
Zuhurtziagabekeriazko giza hilketari eta lesioei dagokienez, egokitzat jotzen da zuhurtziagabekeria arinezko giza hilketaren eta lesioen egungo faltak jurisdikzio-bide zibilera bideratzea; horrela, delitu izango dira, soilik, zuhurtziagabekeria astunezko giza hilketa eta lesio larriak (142. artikuluko 1. zenbakia eta 152. artikuluko 1. zenbakia) , bai eta astuntasun txikiagoko zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren eta lesio larrien delituak ere, eta delitu arinen katalogoan sartuko dira (Zigor Kodearen 142. artikuluko 2. zenbakia eta
152.artikuluko 2. zenbakia) . Horrela, delitu-zuhurtziagabekeria modulatu egiten da, astunaren eta astuntasun txikiagokoaren artean. Hartara, erantzukizun penala ere hobeto graduatuko da, gaitzespena behar duen jokabidea zein den, baina, aldi berean, horrek bide ematen du Zigor Kodetik kanpo utzi behar diren zuhurtziagabekeria arinari buruzko kasuak bereizteko. Emaitza kaltegarria eragiten duten erruzko jarduketa guztiek ez dute zertan erantzukizun penala sortu. Gutxieneko esku-hartzearen printzipioa eta zigor-sistema ultima ratio dela kontuan hartuta, zuhurtziagabekeriazko kasu astunak baino ez dira kokatu behar eremu penalean; erruzkoak diren bestelako jokabideak bide zibilera bideratu behar dira, kontratuz kanpoko erantzukizunaren edo Aquilia Legearen araberako erantzukizunaren modalitatean (Kode Zibilaren 1902. artikuluak eta hurrengoak) , eta bide horretara jo beharko du kasu horien ondoriozko erantzukizunak eskatu nahi dituenak.
Kendu egiten dira Zigor Kodearen 618. artikuluko 1. zenbakian eta 619. artikuluan aurreikusitako bertan behera uztearen faltak. Adingabe babesgabe bat edo babes berezia behar duen desgaitu bat bertan behera uztearen kasu larriak sorospen-eginbeharra ez betetzearen delituan bil daitezke. Beste horrenbeste gertatzen da 619. artikuluan jasotako jokabidearekin (adineko pertsona babesgabeei laguntzarik ez ematea) ; horrek ere sorospen-eginbeharra ez betetzearen delitua osatzen du, edo emaitza-delitua, baldin eta jokabidea egiten duena, bermatzaile gisa, adineko pertsonari laguntza bermatzera behartuta badago.
Indargabetu egiten dira, halaber, Zigor Kodearen 618. artikuluko 2. zenbakia eta 622. artikulua, eta ez da delitu-zehapen berririk sartzen, familia-eginbeharrak ez betetzearekin lotutako jokabide larrienak delitu gisa tipifikatuta baitaude jada, 226. artikuluan eta hurrengoetan. Hitzarmen edo epaiak era larrian urratzeak desobeditzeagatiko erantzukizuna eragin dezake. Oztopatze hutsek, betetze akastunek nahiz behar besteko larritasunik gabeko ez-betetzeek Prozedura Zibilaren Legearen 776. artikuluan dute zehapen-araubidea.
Mehatxu eta derrigortze arinak azpitipo arindu gisa zehatzen dira, dagokien delitu bakoitzean, eta eutsi egiten zaio haiek pertsegitzeko lehendik ezarrita zegoen baldintzari: alderdiak hala eskatzea. Alabaina, irain arinak eta zuzenak ez diren isekak eremu penaletik kanpo uzten dira –173. artikuluko 2. zenbakian zehaztutako pertsonetako baten aurka egiten direnean salbu–, izaera pribatuko ofentsak direlako, eta, hortaz, horiek konpontzea jurisdikzio-bide zibilean edo adiskidetze-egintzen bidez eska daitekeelako. Asmoa, beraz, hauxe da: benetan larri eta garrantzitsuak diren jokabideak bideratzea eremu penalera, horiek soil-soilik; eta, betiere, gatazka konpontzeko beste biderik ez badago.
Ondarearen aurkako arau-hausteen kasuan, faltak indargabetu egiten direnez, tipo arindu berriak sartzen dira dagokien erreferentzia-delituetan, eta, astuntasun txikiagoko arau-hausteak zehatzeko, irizpide kuantitatiboari eusten zaio.
Desagertu egiten dira 626. artikuluko faltak, ondasun higigarri eta higiezinak histeari buruzkoak, bai eta kultura-balioa duten ondasunetan kalte txikiak eragiteari buruzkoak ere. Halakoak, garrantzi handi samarra dutenean, kalte-delitura edo beste delitu-figura batzuetara bidera daitezke, edota kalte-ordaina eska daiteke bide zibiletik. Jabari publikoko ondasunak badira, administrazio-zehapenera ere jo daiteke.
Interes orokorren aurkako faltei dagokienez, delitu-figura arinduetara bideratzen dira diru faltsua erabiltzea (386. artikulua) edo posta-zigilu nahiz efektu tinbredun faltsuak banatu edo erabiltzea (389. artikulua) . Eta kendu egiten dira egun 630. artikuluan, 631. artikuluko 1. zenbakian eta 632. artikuluko 1. zenbakian tipifikatuta dauden faltak, jokabide horiek aski ongi –eta modu egokiagoan– zuzentzen baititu Administrazio Zuzenbide zehatzaileak; kasurik larrienetan, gainera, kalteak eragiten direnean, zehapen penala ere ezar daiteke.
Ez dago arrazoi sendorik 630. artikuluan eta 631. artikuluko 1. zenbakian zehaztutako arau-hauste penalei eusteko; kalteak eragiten badira, administrazio-zehapenera jo daiteke, edo beste delitu batzuetara. Egokia dirudi, ordea, etxeko abereak bertan behera uztearen arau-hauste penalari eustea. Arau-hauste hori 631. artikuluko 2. zenbakian zigortzen da, eta, erreformaren bidez, Zigor Kodearen 337 bis artikuluko animalien aurkako tratu txarren tipo arindua bihurtzen da. Bide batez, erreformak areagotu egiten du animalien babesa, delituaren xede direnak definituz eta arauaren aplikazioan segurtasuna indartuz, eta, berebat, berrikusi egiten ditu zigortzekoak diren jokabideak –animalien sexu-esplotazioa jaso du– eta jokabide horiei aplikatzekoak diren zehapenak. Berrikuntza garrantzitsu gisa, larritasunaren araberako espetxe zigorrez edo isunez gain, desgaikuntza bereziko zigorrak ezartzeko aukera aurreikusten da, animaliekin zerikusia duen lanbide, ogibide edo merkataritzan aritzeko eta animaliak edukitzeko.
Ordena publikoaren aurkako faltei dagokienez, nahasmen larriak delitu gisa zigortuta daude jada; hain zuzen ere, atentatu-, jarkitzeeta desobeditze-kasuak bezala. Jarduerak nahitaezko asegururik izan gabe eginez gero, administrazio-bidera jotzen da. Hala eta guztiz ere, norbaitek egoitza sozialean edo lokalean irekiera-orduetatik kanpo jarraitzen badu, pertsona horri zigorra ezarriko zaio, orain arte bezala, 203. artikuluko azpitipo arindu gisa; uniformea janztea edo jendaurrean profesional-izaera aldarrikatzea 402 bis artikulu berrian tipifikatzen da, eginkizun publikoen usurpazioarekin eta intrusismoarekin lotutako tipo penalen hobekuntzaren barnean.
Erreforma osatzeko, Prozedura Kriminalaren Legean zehaztuta dagoen faltaepaiketaren arauketa berrikusten da. Arauketa horrek delitu arinetan aplikatzekoa izaten jarraituko du. Astuntasun txikiagoko arau-hausteen kasuan (delitu arinak) , badira tipikoak izan arren prozesu bat irekitzeko eta zehapen penal bat ezartzeko besteko larritasunik ez duten hainbat jokabide; benetako interes publikorik ere ez dago, gainera, horiek arlo penalean zehatzeko. Kasu horietarako, egokitasun-irizpide bat sartzen da, Zuzenbide konparatuan ohikoa den ikuspegia hartuz: horren arabera, epaileek halako prozedurak largesteko aukera izango dute, Fiskaltzak hala eskatzen duenean, eta egitatea garrantzi txikikoa eta interes publikorik gabea dela ikusten dutenean.
Aldaketa horren bidez, tresna bat ematen zaie epaile eta auzitegiei, oso larritasun txikiko jokabideetan zehapen penalik ez ezartzeko. Horrela, benetan gauzatzen da gutxieneko esku-hartzearen printzipioa, eta horixe da, hain zuen, Zigor Kodearen erreforma alderdi horretan gidatu duena; bestalde, horrek bide ematen du auzitegien jarduna pilatzen duten garrantzi urriko gaien izapidetzea auzitegietatik kentzeko, halakoek murriztu egiten dituztelako jokabide benetan larriak argitzeko, pertsegitzeko eta zehatzeko baliabideak.
Azkenik, ezarri berri diren delitu arinak aplikatzean sor daitezkeen iragankortasunarazoak konpontzearren, arau batzuk sartu dira, indarreko Prozedura Kriminalaren Legea egokitzeko. Horrela, indarreko Prozedura Kriminalaren Legeko VI. liburuan zehaztutako prozeduraren arabera izapidetuko dira delitu arinak –delitu-kategoria berrira egokitzen da prozedura hori–, eta instrukzioko epaitegiek zein genero-indarkeriaren arloko epaitegiek jarraituko dute delitu horiek aztertu eta ebazteko eskumena izaten. Lege hau indarrean jarri baino lehen hasitako falta-epaiketen egoera iragankorra ere arautzen da.
Artikulu bakarra. Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzea.
Bat. Aldatu egiten da 1. artikuluko 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Ez da egiterik zigortuko, ezta ez-egiterik ere, horiek gauzatu baino lehenagoko lege batean delitu gisa ezarrita ez badaude.»
Bi. Aldatu egiten da 2. artikuluko 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Ez da deliturik zigortuko, hori egin baino lehenagoko lege batek ezarritako zigorraz ez bada. Segurtasun-neurriak ezartzen dituzten legeek ere ez dute atzeraeraginik izango.»
Hiru. Aldatu egiten da 7. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Denboran zehar aplikatu behar den lege penala zehazteko, delituak egindakotzat hartzen dira subjektuak ekintza gauzatzen duenean, edo gauzatu behar zuen egintza gauzatzen ez duenean.»
Lau. Aldatu egiten da 9. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Titulu honetako xedapenak aplikatuko zaizkie lege bereziek zigortzen dituzten delituei. Kode honen gainerako xedapenak, ordeztaile gisa, aplikatuko zaizkie lege bereziek espresuki arautzen ez dituzten kasuei.»
Bost. Aldatu egiten da I. liburuaren izenburua; aurrerantzean, honela deituko da:
«Delituei, pertsona erantzuleei, zigorrei, segurtasun-neurriei eta arau-hauste penalaren gainerako ondorioei buruzko xedapen orokorrak.»
Sei. Aldatu egiten da I. liburuko I. tituluaren I. kapituluaren izenburua; aurrerantzean, honela deituko da:
«Delituak»
Zazpi. Aldatu egiten da 10. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Delituak dira legeak zigortzen dituen dolozko edo zuhurtziagabekeriazko egite eta ez-egiteak.»
Zortzi. Aldatu egiten da 11. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Emaitza sortzea den delituak bakarrik joko dira ez-egiteagatik gauzatutzat, emaitza saiheste eza emaitza sortzea bestekoa bada, egilearen eginbehar juridiko berezi bat hausteagatik, legearen testuak duen esanahiaren arabera. Ondore horretarako, ez-egitea egitearekin parekatuko da honako kasu hauetan:
a) Legez edo kontratuz, jarduteko betebehar zehatza dagoenean.
b) Ez-egileak arrisku-egoera sortu duenean zuzenbideak babestutako ondasunarentzat, aurreko egite edo ez-egite baten bidez.»
Bederatzi. Aldatu egiten dira 13. artikuluko 3. eta 4. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:
«3. Delitu arinak dira legeak zigor arinarekin zigortzen dituen arau-hausteak.
4.Zigorra, bere hedadura dela eta, aldi berean artikulu honen aurreneko bi zenbakietan aipaturiko zigorren artean sartu ahal bada, delitua astuntzat hartuko da, edozein kasutan. Zigorra, bere hedadura dela eta, zigor arintzat eta astuntasun txikiagoko zigortzat hartu ahal bada, delitua arintzat hartuko da, edozein kasutan.»
Hamar. Aldatu egiten da 15. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Zigortzekoak dira delitu burutua eta delitu-saiakuntza.»
Hamaika. Aldatu egiten dira 16. artikuluko 2. eta 3. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:
«2. Delitu-saiakuntzaren ondorioz sorturiko erantzukizun penaletik salbuetsita geratuko da delitua burutzea borondatez galarazten duena, bai hasitako delituan atzera eginez, bai eta emaitza sortzea eragotziz ere; horrek ez dio kalterik egingo egintza gauzatuen ondorioz dagokion erantzukizunari, jadanik egintza horiek beste delitu bat badira.
3.Egitate batean subjektu batek baino gehiagok esku hartzen dutenean, erantzukizun penaletik salbuetsita geratuko dira hasitako gauzatzean atzera egin, eta egitatea burutzea benaz, irmotasunez eta etsi-etsian eragozten dutenak edo eragozten ahalegintzen direnak; horrek ez dio kalterik egingo egintza gauzatuen ondorioz dagokien erantzukizunari, jadanik egintza horiek beste delitu bat badira.»
Hamabi. Aldatu egiten da 17. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Konspirazioa dago pertsona bi edo gehiago delitu bat egiteko ados jarri eta delitu egitea erabakitzen dutenean.
2.Proposamena dago delitu egitea erabaki duenak pertsona bat edo batzuk delituan parte hartzera gonbidatzen dituenean.
3.Delitu egiteko konspirazioa eta proposamena legeak espresuki araututako kasuetan bakarrik zigortuko dira.»
Hamahiru. Aldatu egiten da 20. artikuluko 4. zenbakiko lehenengo puntua; honela idatzita geratzen da:
«Lehenengoa. Bidezkoa ez den erasoa. Ondasunak defendatzeko kasuan, bidezko ez den erasotzat hartuko da ondasun horien aurkako erasoa, baldin eta erasoa delitu bada eta ondasunok degradatzeko edo galtzeko arrisku larrian jartzen baditu. Bizilekua edo beraren gelak defendatzeko kasuan, bidezko ez den erasotzat hartuko da bizilekuan edo beraren geletan bidegabe sartzea.»
Hamalau. Aldatu egiten dira 22. artikuluko 4. eta 8. inguruabarrak; honela idatzita geratzen dira:
«4.a Delitu egitea arrazakeria nahiz zio antisemitengatik edo bereizkeriako beste mota batengatik, baldin eta hori biktimaren ideologia, erlijio edo sinesmen, etnia, arraza, nazio, sexu, sexu-orientazio zein sexu-identitate, genero, gaixotasun edo desgaitasunari buruzkoa bada.»
«8.a Berrerorlea izatea.
Berrerortzea dago, errudunak, delitu egiten duenerako, betearazi beharreko kondena jaso badu Kode honen titulu berera bildutako delitu baten ondorioz, baldin eta delitu hori izaera berekoa bada.
Zenbaki honen ondoreetarako, ezereztu diren edo ezereztu beharko liratekeen aurrekari penalak ez dira zenbatuko, ezta delitu arinei dagozkienak ere.
Epaile edo auzitegiek Europar Batasuneko beste estatu batzuetan ezarritako kondena irmoek berrerortze-ondorioak sorraraziko dituzte, salbu eta aurrekari penala Espainiako Zuzenbidearen arabera ezereztu denean edo ezereztu daitekeenean.»
Hamabost. Aldatu egiten da 25. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Kode honen ondoreetarako, desgaitasuntzat hartzen da urritasun fisiko, mental, intelektual edo sentsorial iraunkorrak dituen pertsonak duen egoera, zenbait oztopo
izatean, mugatu edo eragotzi egiten zaionean gizartean gainerakoen baldintza berberetan guztiz eta eraginkortasunez parte hartzea.
Kode honen ondoreetarako, halaber, babes berezia behar duen desgaitutzat hartzen da, urritasun intelektual edo mental iraunkorrak izateagatik, gaitasun juridikoa egikaritzeko eta berari eta bere eskubide edo interesei buruzko erabakiak hartzeko laguntza edo babesa behar duen desgaitua, jarduteko gaitasuna judizialki aldatuta izan zein ez.»
Hamasei. Aldatu egiten da I. liburuko II. tituluaren izenburua; aurrerantzean, honela deituko da:
«Delituei dagokienez erantzukizun kriminala duten pertsonak»
Hamazazpi. Aldatu egiten da 27. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Delituengatik erantzukizun kriminala dute egile eta sopikunek.»
Hemezortzi. Aldatu egiten da 30. artikuluko 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Hedapenerako bide edo euskarri mekanikoak erabiliz egindako delituetan, ez dute modu kriminalean erantzungo ez sopikunek, ez eta euren kabuz edo euren ondasunez delitu horiek faboratu dituztenek ere.»
Hemeretzi. Aldatu egiten da 31. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitek, pertsona juridiko baten egitezko zein zuzenbideko administratzaile gisa, edo beste inoren izenean nahiz horren legezko nahiz borondatezko ordezkaritzari gisa, jarduten badu, orduan, erantzukizun pertsonala izango du, nahiz eta berari dagokion delituaren subjektu aktiboa izateko baldintza, ezaugarri edo harremanak bete ez, baldin eta inguruabarrok gertatzen badira zein erakunde edo pertsonaren izenean nahiz ordezkari gisa jardun eta horrengan berarengan.»
Hogei. Aldatu egiten da 31 bis artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Kode honetan aurreikusitako kasuetan, pertsona juridikoak honako hauen erantzule penalak izango dira:
a) Euren izenean edo kontura egindako delituak, eta euren onura zuzenerako edo zeharkakorako, haien legezko ordezkariek edo pertsona juridikoaren izenean erabakiak hartzeko eskumena dutenek, edo antolaketaedo kontrol-eskumenak dituztenek, banaka edo pertsona juridikoaren barneko organo bateko kide gisa aritzen direnean.
b) Sozietate-jarduerak egikaritzean egindako delituak, euren izenean edo kontura, eta euren onura zuzenerako edo zeharkakorako, aurreko lerrokadan aipaturiko pertsona fisikoen agintaritzaren mende daudenek egindakoak, egitate horiek egin ahal izan badituzte euren ikuskapena, zaintza eta kontrola egikaritzeko eginbeharra era larrian urratu dutelako, kasuaren inguruabar zehatzak kontuan izanda.
2.Delitua aurreko zenbakiko a) letran aipatutako pertsonek egiten badute, pertsona juridikoak ez du erantzukizunik izango; betiere, honako baldintza hauek betetzen badira:
1.a administrazio-organoak, delitua gertatu aurretik, antolaketaeta kudeaketaereduak onartuta eta betearazita izatea, eta ereduok zaintzaeta kontrol-neurri egokiak jasotzea ezaugarri horietako delituak prebenitzeko edo delitu horiek egiteko arriskua nabarmen txikiagotzeko;
2.a pertsona juridikoaren barneko organo batek prebentzio-ereduaren funtzionamendua eta betetzea ikuskatzeko ardura esleituta izatea, eta organo horrek
ekimenak eta kontrola egikaritzeko botere autonomoak izatea, edo pertsona juridikoaren barne-kontrolen eraginkortasuna ikuskatzeko eginkizuna legez ezarrita izatea;
3.a delituaren banakako egileek antolaketaeta prebentzio-ereduak iruzur eginez haustea, eta
4.a bigarren baldintzan aipatutako organoak, ikuskapen-, zaintzaeta kontroleginkizunak egikaritzean, ez-egiteren bat edo jardun eskasa ez egitea.
Aurreko inguruabarrak partzialki baino ezin badira egiaztatu, inguruabar hori aintzat hartuko da, zigorra arintzeko.
3.Dimentsio txikiko pertsona juridikoetan, 2. zenbakiko 2. baldintzan aipatutako ikuskatze-eginkizunak administrazio-organoak hartu ahalko ditu bere gain, zuzenean. Ondore horietarako, dimentsio txikiko pertsona juridikoak dira indarreko legeriaren arabera galera-irabazien kontu laburtua aurkezteko baimenduta daudenak.
4.Delitua 1. zenbakiko b) letran adierazitako pertsonek egiten badute, pertsona juridikoak ez du erantzukizunik izango, baldin eta, delitua gertatu aurretik, mota horretako delituak prebenitzeko edo horrelako delituak egiteko arriskua nabarmen txikiagotzeko antolaketaeta kudeaketa-eredua osatuta eta ezarrita bazuen.
Kasu horretan, artikulu honetako 2. zenbakiaren bigarren lerrokadan zehaztutako aringarria ere aplikatu ahalko da.
5.Aurreko zenbakian eta 2. zenbakiaren 1. baldintzan aipatutako antolaketaeta kudeaketa-ereduek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte:
1.a Prebenitu beharreko delituak zein jarduera-eremutan gerta daitezkeen zehaztuko dute.
2.a Pertsona juridikoaren borondatea osatzeko prozesua zehazteko protokolo edo prozedurak ezarriko dituzte, erabakiak hartzeko eta erabakiak betearazteko.
3.a Finantza-baliabideak kudeatzeko eredu egokiak izango dituzte, prebenitu beharreko delituak gerta ez daitezen.
4.a Prebentzio-ereduaren funtzionamendua eta betetzea zaintzeko ardura duen erakundeari balizko arriskuak eta ez-betetzeak jakinarazteko betebeharra ezarriko diote.
5.a Diziplina-sistema bat ezarriko dute, ereduak ezarritako neurriak betetzen ez direnean behar bezalako zehapenak ezartzeko.
6.a Eredua eta ereduaren balizko aldaketak aldizka egiaztatuko dituzte, ereduaren xedapenak larriki hautsi direla agerian uzten bada, edo antolaketan, kontrol-egituran edo garatutako jardueran gertatutako aldaketak direla eta beharrezkoa denean.»
Hogeita bat. 31 ter artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«1. Pertsona juridikoen erantzukizun penala eskatzeko modukoa izango da, delitu bat gauzatu dela egiaztatzen bada, eta delitu hori aurreko artikuluan aipaturiko karguak edo eginkizunak dituen norbaitek gauzatu badu, pertsona fisiko zehatz horren erantzukizuna bakoiztu ez bada ere, edo prozedura haren aurka zuzendu ahal izan ez bada ere. Egitate berberen ondorioz, bi-biei isun zigorra ezartzen bazaie, orduan, epaile edo auzitegiek egokituko dituzte bakoitzaren zenbatekoak, isunen batura desproportzionatua izan ez dadin, egitateen larritasuna kontuan izanda.
2.Egitateak egin dituzten pertsonengan edo behar besteko kontrola ez egikaritzeagatik, halakoak egitea ahalbidetu dutenengan, akusatuaren erruduntasunari eragiten dioten edo bere erantzukizuna larriagotzen duten inguruabarrak pilatzeak, edo pertsona horiek hil izanak edo justiziaren egintza saihestu izanak ez du pertsona juridikoen erantzukizun penala baztertuko, ezta eraldatuko ere, hurrengo artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.»
Hogeita bi. 31 quater artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«Pertsona juridikoen erantzukizun penalaren inguruabar aringarritzat joko dira, behin delitua egin ondoren, eta beren legezko ordezkarien bitartez, jarduera hauek gauzatzea:
a) Prozedura judiziala beren aurka zuzentzen dela jakin aurretik, agintariei arau-haustea aitortzea.
b) Egitatearen ikerketan laguntza ematea, prozeduraren edozein unetan, eta froga berriak eta erabakigarriak ekartzea, froga horiek erabakigarriak direnean egitateetatik datozen erantzukizun penalak argitzeko.
c) Prozeduraren edozein unetan eta ahozko epaiketa izan aurretik, delituak eragindako kaltea konpondu edo gutxitzea.
d) Ahozko epaiketa hasi aurretik, neurri eraginkorrak ezartzea, etorkizunean pertsona juridikoaren baliabideekin edo haren estaldurapean egin daitezkeen delituak aurretiaz ikusi eta ezagutarazteko.»
Hogeita hiru. 31 quinquies artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«1. Pertsona juridikoen erantzukizun penalari buruzko xedapenak ez zaizkie aplikatuko Estatuari, lurraldeeta erakunde-izaerako administrazio publikoei, erakunde arau-emaileei, agentziei eta enpresa-erakunde publikoei, zuzenbide publikoko nazioarteko erakundeei, ezta subiranotasunedo administrazio-ahal publikoak egikaritzen dituztenei ere.
2.Merkataritza-sozietate publikoei, politika publikoak gauzatzen dituztenean edo interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak ematen dituztenean, 33. artikuluko 7. zenbakiko a) eta g) letretan zehaztutako zigorrak soilik ezarri ahalko zaizkie. Muga hori ez da aplikatuko, baldin eta epaile edo auzitegiak hautematen badu erantzukizun penala baztertzeko asmoz sortu dutela sustatzaile, eratzaile, administratzaile edo ordezkariek forma juridiko hura.»
Hogeita lau. Aldatu egiten dira 33. artikuluko 2., 3. eta 4. zenbakiak; honela geratzen dira idatzita:
«2. Zigor astunak honako hauek dira:
a) Espetxealdi iraunkor berrikusgarria.
b) Bost urte baino gehiagoko espetxealdia.
c) Erabateko desgaikuntza.
d) Bost urte baino gehiagorako desgaikuntza bereziak.
e) Norbaiti enplegu edo kargualdi publikoa etetea bost urte baino gehiagorako.
f) Ibilgailu motordun edo ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzea zortzi urte baino gehiagorako.
g) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea zortzi urte baino gehiagorako.
h) Leku jakin batzuetan bizilekua izateko edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzea bost urte baino gehiagorako.
i) Biktimarengana edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsona batzuengana hurbiltzeko debekua, bost urte baino gehiagorako.
j) Biktimarekin edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsona batzuekin komunikatzeko debekua, bost urte baino gehiagorako.
k) Guraso-ahala kentzea.
3. Astuntasun txikiagoko zigorrak honako hauek dira:
a) Hiru hilabetetik bost urte arteko espetxealdia.
b) Bost urte arteko desgaikuntza bereziak.
c) Norbaiti enplegu edo kargualdi publikoa etetea bost urte arte.
d) Ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzea urtebete eta egun batetik zortzi urte arte.
e) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea urtebete eta egun batetik zortzi urte arte.
f) Animaliekin zerikusia duen lanbide, ogibide edo merkataritzan aritzeko eta animaliak edukitzeko desgaikuntza berezia, urtebete eta egun batetik bost urte arte.
g) Leku jakin batzuetan bizilekua izateko edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzea sei hilabetetik bost urte arte.
h) Biktimarengana edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsona batzuengana hurbiltzeko debekua, sei hilabetetik bost urte arte.
i) Biktimarekin edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsona batzuekin komunikatzeko debekua, sei hilabetetik bost urte arte.
j) Hiru hilabete baino gehiagoko isuna.
k) Proportziozko isuna, horren zenbatekoa edozein izanda ere, artikulu honetako 7. zenbakian xedatutakoa salbu.
l) Gizartearentzat lan egitea, hogeita hamaika egunetik urtebete arte.
4.Zigor arinak honako hauek dira:
a) Ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzea hiru hilabetetik urtebete arte.
b) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea hiru hilabetetik urtebete
arte.
c) Animaliekin zerikusia duen lanbide, ogibide edo merkataritzan aritzeko eta animaliak edukitzeko desgaikuntza berezia, hiru hilabetetik urtebete arte.
d) Leku jakin batzuetan bizilekua izateko edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzea sei hilabete baino denbora gutxiagorako.
e) Biktimarengana edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsona batzuengana hurbiltzeko debekua, hilabetetik sei hilabete baino gutxiago arte.
f) Biktimarekin edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsona batzuekin komunikatzeko debekua, hilabetetik sei hilabete baino gutxiago arte.
g) Hiru hilabete arteko isuna.
h) Une oro lokalizatuta egoteko zigorra, egun batetik hiru hilabete artekoa.
i) Gizartearentzat lan egitea, egun batetik hogeita hamar egun arte.»
Hogeita bost. Aldatu egiten da 35. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Zigor askatasun-gabetzaileak dira espetxealdi iraunkor berrikusgarria, espetxealdia, une oro lokalizatuta egotea, eta isuna ez ordaintzeagatik sortutako erantzukizun pertsonal subsidiarioa. Zigorraren betetzea, bai eta kondena laburtzea dakarten espetxe-onurak ere, legeetan eta Kode honetan xedatutakoari egokituko zaizkio.»
Hogeita sei. Aldatu egiten dira 36. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak, eta 3. zenbaki berria sartzen da. Honela idatzita geratzen dira:
«1. Espetxealdi iraunkorra 92. artikuluan ezarritakoaren arabera berrikusiko da. Auzitegiak, kondenatuaren gizarteratzeari buruzko aurretiazko pronostiko bakoiztua eta aldekoa izanez gero, erabaki dezake kondenatua hirugarren graduan
sailkatzea, betiere Fiskaltza eta Espetxeetako Erakundeak entzun ondoren. Aurretik, ordea, honako hauek bete beharko dira:
a) Hogei urte arteko espetxealdi efektiboa, zigortua Kode honetako II. liburuaren XXII. tituluko VII. kapituluko delituren bat egiteagatik zigortu badute.
b) Hamabost urte arteko espetxealdi efektiboa, gainerako kasuetan.
Kasu horietan, zigortuak ezin izango du irteteko baimenik jaso, espetxean gutxienez hamabi urtean egon arte, a) letran aurreikusitako kasua denean, eta espetxean zortzi urtean egon arte, b) letran azaldutako kasua denean.
2.Espetxe zigorrak, gutxienez, hiru hilabete iraungo du, eta, gehienez, hogei urte, Kode honen beste manu batzuek salbuespen gisa besterik xedatzen dutenean izan ezik.
Ezarritako espetxe zigorrak bost urte baino gehiagoko iraupena duenean, epaile edo auzitegiak agindu dezake kondenatua ez sailkatzea espetxe-tratamendurako hirugarren graduan, ezarritako zigorraren erdia bete arte.
Edozein kasutan, ezarritako espetxe zigorrak bost urte baino gehiagoko iraupena duenean, eta delituak jarraian zerrendatuen artean badaude, orduan, ezin izango da kondenatua espetxe-tratamendurako hirugarren graduan sailkatu, ezarritako zigorraren erdia bete arte:
a) Kode honetako II. liburuaren XXII. tituluko VII. kapituluko antolakunde eta talde terroristei dagozkien delituak eta terrorismo delituak.
b) Antolakunde edo talde kriminal baten barruan egindako delituak.
c) 183. artikuluko delituak.
d) Kode honetako II. liburuaren VIII. tituluko V. kapituluko delituak, biktima hamahiru urtetik beherakoa denean.
Zaintza-epaileak, errudunaren gizarteratzeari buruzko aurretiazko pronostiko bakoiztua eta aldekoa izanez gero, eta, hala denean, haren inguruabar pertsonalak eta berrezteko tratamenduaren bilakaera balioetsiz, erabaki dezake, horretarako arrazoiak emanez, betiere Fiskaltza, Espetxeetako Erakundeak eta gainerako alderdiak entzun ondoren, zigorra betetzeari buruzko araubide orokorra ezartzea, aurreko paragrafoan ezarritako kasuetan izan ezik.
3.Edozein kasutan, auzitegiak edo zaintza-epaileak –nori dagokion– erabaki dezake, Fiskaltzaren, Espetxeetako Erakundearen eta gainerako alderdien txostena jaso ondoren, kondenatua hirugarren graduan sailkatzea, zio humanitarioengatik eta zigortuen duintasun pertsonalarengatik, baldin eta zigortua oso gaixorik badago, sendaezinezko jasankizunekin, edo gutxienez hirurogeita hamar urtekoa bada; eta, batez ere haien arriskutsutasun txikia aintzat hartuta.»
Hogeita zazpi. Aldatu egiten da 39. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Eskubideez gabetzeko zigorrak honako hauek dira:
a) Erabateko desgaikuntza.
b) Enplegu edo kargu publikorako, lanbide, ogibide, industria edo merkataritzarako nahiz Kode honetan zehaztutako beste jarduera batzuetarako desgaikuntza berezia, edota guraso-ahalaren eskubidea edo tutoretza-, zaintzazein kuradoretza-eskubideak, animaliak edukitzeko eskubidea, sufragio pasiboko eskubidea eta beste edozein eskubide egikaritzeko desgaikuntza berezia.
c) Norbaiti enplegu edo kargualdi publikoa etetea.
d) Ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzea.
e) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea.
f) Leku jakin batzuetan bizilekua izateko edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzea.
g) Biktimarengana edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsona batzuengana hurbiltzeko debekua.
h) Biktimarekin edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsona batzuekin komunikatzeko debekua.
i) Gizartearentzat lan egitea.
j) Guraso-ahalaz gabetzea.»
Hogeita zortzi. Aldatu egiten da 48. artikuluko 1. zenbakia; honela idatzita geratzen da:
«1. Leku jakin batzuetan bizilekua izateko eskubideaz edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzen duen zigorrak eragotzi egiten dio zigortuari delitu egin duen lekuan edo, leku bera ez bada, biktimak nahiz beraren familiak bizilekua duen lekuan, bizilekua izatea edo bertara joatea. Desgaitasun intelektual bat aitortu bada, edo nahasmendu mental batengatik sortu den desgaitasun bat, kasu zehatza aztertuko da, ebazpena ematean kontuan har daitezen babestu beharreko ondasun juridikoak eta desgaituen interes gorena. Hala denean, pertsona horrek neurria betetzeko behar diren laguntza eta baliabideak jaso beharko ditu.»
Hogeita bederatzi. Aldatu egiten da 53. artikuluko 1. zenbakia; honela idatzita gelditzen da:
«1. Kondenatuak isuna ordaintzen ez badu, bere borondatez edo premiamenduaren bidez, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du; erantzukizun hori eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik askatasuna egun batez gabetzea izango da, eta, delitu arinen kasuan, une oro lokalizatuta egoteko zigorraren bidez bete ahalko da. Kasu horretan, ez da aplikatuko 37. artikuluko 1. zenbakiak haren iraupenari buruz ezarritako muga.
Epaile edo auzitegiak, zigortua ados badago, erabaki dezake erantzukizun subsidiarioa gizartearentzat lan eginez betetzeko. Kasu horretan, askatasunik gabeko egun bakoitzak eta egun bateko lansaioak balio bera izango dute.»
Hogeita hamar. Aldatu egiten da 57. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Epaile edo auzitegiek, giza hilketa, abortu eta lesio delituetan, askatasunaren aurkako delituetan, tortura delituan, osotasun moralaren aurkako delituetan, gizakien salerosketa delituetan, sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren, bizitza pribatuaren eta norberaren irudirako eskubidearen aurkako delituetan, bai eta egoitzaren bortxaezintasunaren, ohorearen eta ondarearen aurkako delituetan, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkakoetan ere, egitateen larritasuna edo delitugilearen arriskutsutasuna kontuan hartuta, euren epaietan erabaki dezakete
48. artikuluan araututako debekuetatik bat edo batzuk ezartzea, hamar urte baino gehiago iraun ezin duen epealdirako, delitua astuna bada, edo bost urte baino gehiago iraun ezin duen epealdirako, delitua astuntasun txikiagokoa bada.
Aurrekoa gorabehera, kondenatuari espetxe zigorra ezarri bazaio, eta epaile edo auzitegiak debeku horietatik bat edo batzuk ezartzea erabakitzen badu, orduan, debekuok epaian ezarritako espetxe zigorra baino urtebetetik hamar urte arte luzeagoak izango dira, delitua astuna bada, eta urtebetetik bost urte arte luzeagoak, delitua astuntasun txikiagokoa bada. Kasu horretan, kondenatuak aldi berean beteko ditu, nahitaez, espetxe zigorra eta lehen aipatutako debekuak.
2.Artikulu honen 1. zenbakiko lehenengo paragrafoan aipaturiko delituen kasuan, delituok egin badira ezkontidea den edo izan denaren aurka, edota antzeko maitasun-harremanen bidez kondenatuarekin loturik dagoen edo egon izan den pertsonaren aurka, elkarrekin bizi ez arren; edota odol, adopzio nahiz ezkontza bidezko ahaidetasuna dela medio, kondenatuaren nahiz horren ezkontidearen edo harekin bizi denaren ondorengo, aurreko edo neba-arreben aurka; edota kondenatuarekin bizi diren nahiz haren ezkontidearen edo harekin bizi denaren guraso-ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren mende dauden
adingabeen edo babes berezia behar duten desgaituen aurka; edota beste edozein pertsonaren aurka, pertsona hori kondenatuaren familia-elkarbizitzaren gunean sartuta badago edozein motatako harremanen bidez; bai eta, euren ahulezia dela medio, zentro publiko nahiz pribatuetan kondenatuaren zaintza edo jagoletzapean daudenen aurka; orduan, beti erabakiko da 48. artikuluko 2. zenbakian ezarritako zigorra ezartzea, hamar urte baino gehiago iraun ezin duen epealdirako, delitua astuna bada, edo bost urte baino gehiago iraun ezin duen epealdirako, delitua astuntasun txikiagokoa bada, aurreko zenbakiko bigarren lerrokadan xedatutakoari kalterik egin gabe.
3.48. artikuluko debekuak ezarri ahal izango dira, berebat, sei hilabete baino gehiago iraun ezin duen epealdirako, baldin eta artikulu honetako 1. zenbakiaren lehen paragrafoan aipaturiko delituak egiten badira, eta delitu horiek arintzat jotzen badira.»
Hogeita hamaika. Aldatu egiten da 66. artikuluko 2. zenbakia. Honela idatzita geratzen da:
«2. Delitu arinetan eta zuhurtziagabekeriazko delituetan, epaile edo auzitegiek euren sen onaren arabera ezarriko dituzte zigorrak, aurreko zenbakian agindutako erregelak bete gabe.»
Hogeita hamabi. Aldatu egiten da 66 bis artikuluko 2. erregela; honela idatzita geratzen da:
«2.a 33. artikuluko 7. zenbakiaren c) eta g) letren artean aurreikusitako zigorrek iraupen mugatua dutenean, horrek ezin izango du iraun pertsona fisikoak egindako delituentzat aurreikusitako zigor askatasun-gabetzailearen gehieneko iraupena baino gehiago.
c) letratik g) letrara aurreikusitako zehapenak bi urte baino gehiagoko epean ezartzeko, beharrezkoa izango da bi inguruabar hauetatik bat gertatzea:
a) Pertsona juridikoa berrerorlea izatea.
b) Pertsona juridikoa tresna gisa erabiltzea ez-zilegitasun penalak egiteko. Azken kasu horretan dagoela ulertuko da, pertsona juridikoaren legezko jarduerak horren legez kontrako jarduerak baino garrantzi gutxiago duenean.
Baldin eta, 31 bis artikuluko 1. zenbakiaren b) letran zehaztutako kasuetan, pertsona juridikoaren erantzukizuna sortu bada ikuskapen-, zaintzaeta kontroleginbeharrak urratu dituelako, baina urratzea astuna izan ez bada, zigor horiek gehienez bi urte iraungo dute.
b) eta e) letretan aurreikusitako zehapenak modu iraunkorrean ezartzeko, eta
33.artikuluko 7. zenbakiaren e) eta f) letretan aurreikusitakoak bost urtetik gorako epean ezartzeko, beharrezkoa izango da bi inguruabar hauetatik bat gertatzea:
a) 66. artikuluko 1. zenbakiaren 5. erregelan aurreikusitako egitatezko kasuan
egotea.
b) Pertsona juridikoa tresna gisa erabiltzea ez-zilegitasun penalak egiteko. Azken kasu horretan barruraturik dagoela ulertuko da, pertsona juridikoaren legezko jarduerak horren legez kontrako jarduerak baino garrantzi gutxiago duenean.»
Hogeita hamahiru. 70. artikuluari 4. zenbakia gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:
«4. Espetxealdi iraunkorra baino gradu bat gutxiagoko zigorra hogei urtetik hogeita hamar urte arteko espetxe zigorra da.»
Hogeita hamalau. Aldatu egiten da 71. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Delitu bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat gutxiagokoa zehaztean, epaile edo auzitegientzat ez dira muga izango legeak zigor mota bakoitzari ezartzen dizkion gutxieneko zenbatekoak. Alabaina, epaile eta auzitegiek zigor horiek laburtu ahal izango dituzte, erregela egokiaren aplikazioak zehazten duen eran.
2.Dena den, aurreko erregelen aplikazioa dela eta, hiru hilabete baino gutxiagoko espetxe zigorra ezarri behar denean, zigor hori isunak, gizartearentzat lan egiteko zigorrak edo une oro lokalizatuta egoteko zigorrak ordeztuko dute, nahiz eta legeak dagokion deliturako zigor horiek ezarri ez. Espetxealdiko egun bakoitzaren ordez, bi isun-kuota ezarriko dira, edo lansaio bat, edo une oro lokalizatuta egoteko egun bat.»
Hogeita hamabost. e) letra gehitzen zaio 76. artikuluko 1. zenbakiari, eta 2. zenbakia aldatu egiten da. Honela idatzita geratzen dira:
«e) Subjektuari kondena ezarri bazaio delitu bi edo gehiago egiteagatik, eta gutxienez delitu horietatik bati legeak espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezartzen badio, 92. eta 78 bis artikuluetan ezarritakoa bete beharko da.»
«2. Muga hori aplikatu egingo da, nahiz eta zigorrak prozesu ezberdinetan ezarritakoak izan, baldin eta metaketaren xede direnak epaitu baino lehen gertatutako egitateengatik ezarritakoak badira.»
Hogeita hamasei. Aldatu egiten da 77. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Aurreko bi artikuluetan ezarritakoa ez da aplikatuko, egitate bakarra delitu bi edo gehiago denean, edo delitu horietako bat bestea egiteko beharrezko bidea denean.
2.Lehenengo kasuan, arau-hauste astunenari ezarritako zigorra goiko erdian ezarriko da. Zigor horrek ezin du gainditu arau-hausteak bereiz zigortuz gero ezarri beharrekoen baturak dakarren zigorra. Horrela zenbatutako zigorrak muga hori gainditzen duenean, arau-hausteak banaturik zigortuko dira.
3.Bigarren kasuan, kasu zehatz horretan arau-hauste astunenari ezarri beharko zitzaion zigorra baino zigor handiagoa ezarriko da. Zigor horrek ezingo du gainditu delituak bereiz zigortuz gero ezarri beharreko zigorren batura. Muga horien barruan, epaile edo auzitegiak zigorra bakoiztuko du, 66. artikuluan ezarritako irizpideen arabera. Edonola ere, ezarritako zigorrak ezin du gainditu aurreko artikuluan ezarritako iraupen-muga.»
Hogeita hamazazpi. Kendu egiten da 78. artikuluko 3. zenbakia, eta aldatu egiten da
2. zenbakia; honela idatzita geratzen da:
«2. Kasu horietan, zaintza-epaileak, errudunaren gizarteratzeari buruzko aurretiazko pronostiko bakoiztua eta aldekoa izanez gero, eta, hala denean, haren inguruabar pertsonalak eta berrezteko tratamenduaren bilakaera balioetsiz, erabaki dezake, horretarako arrazoiak emanez, eta Fiskaltzak, Espetxeetako Erakundeak eta gainerako alderdiek esan beharrekoa entzun ondoren, zigorra betetzeari buruzko araubide orokorra ezartzea.
Kode honen II. liburuko XXII. tituluaren VII. kapituluko antolakunde eta talde terroristei buruzko delituak edo terrorismo delituak badira, edo antolakunde kriminalen barruan egindakoak, eta, ezarritako zigorren batura osoa kontuan hartuta, aurreko aukera hori aplikatu ahal izango zaio, soilik:
a) Espetxeko hirugarren graduari, baldin eta kondenaren betetzeak duen gehieneko mugatik bostena besterik ez badago betetzeko.
b) Baldintzapeko askatasunari, baldin eta kondenaren betetzeak duen gehieneko mugatik zortzirena besterik ez badago betetzeko.»
Hogeita hemezortzi. 78 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Subjektuari kondena ezarri bazaio delitu bi edo gehiago egiteagatik, eta gutxienez delitu horietatik bati legeak espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezartzen badio, honako hauek bete beharko dira hirugarren graduan sailkatzeko:
a) Espetxean gutxienez hemezortzi urtean egon izana, zigortuari hainbat deliturengatik ezarri diotenean zigorra, baldin eta delitu horietatik bat espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortuta badago, eta ezarritako gainerako zigorren batura bost urte baino gehiago bada.
b) Espetxean gutxienez hogei urtean egon izana, zigortuari hainbat deliturengatik ezarri diotenean zigorra, baldin eta delitu horietatik bat espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortuta badago, eta ezarritako gainerako zigorren batura hamabost urte baino gehiago bada.
c) Espetxean gutxienez hogeita bi urtean egon izana, zigortuari hainbat deliturengatik ezarri diotenean zigorra, baldin eta gutxienez delitu horietatik bi espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortuta badaude, edota delitu horietatik bat espetxealdi iraunkor berrikusgarriarekin zigortuta badago eta ezarritako gainerako zigorren batura hogeita bost urte edo gehiago bada.
2.Kasu horietan, zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena eten ahal izateko, zigortuak honako hauek beteta izan beharko ditu:
a) Gutxienez hogeita bost urteko espetxealdia, aurreko zenbakiko a) eta b) letretan azaldutako kasuetan.
b) Gutxienez hogeita hamar urteko espetxealdia, aurreko zenbakiko c) letran azaldutako kasuan.
3.Kode honetako II. liburuko XXII. tituluaren VII. kapituluko antolakunde eta talde terroristei buruzko delituen eta terrorismo delituen kasuan, edota antolakunde kriminalen barruan egindako delituetan, zigortuak gutxienez honako hauek bete beharko ditu hirugarren graduan sailkatzeko: hogeita lau urteko espetxealdia, lehenengo zenbakiko a) eta b) letretan azaldutako kasuetan, eta hogeita hamabi urteko espetxealdia, lehenengo zenbakiko c) letran azaldutako kasuan.
Kasu horietan, zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena eten ahal izateko, zigortuak gutxienez hogeita zortzi urteko espetxealdia beteta izan beharko du, lehenengo zenbakiko a) eta b) letretan azaldutako kasuetan, eta hogeita hamabost urte, lehenengo zenbakiko b) letran azaldutako kasuetan.»
Hogeita hemeretzi. Aldatu egiten da 80. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Epaile edo auzitegiek, ebazpen ziodunaren bitartez, eten dezakete bi urte baino gehiagokoak ez diren zigor askatasun-gabetzaileen betearazpena, arrazoizkoa denean pentsatzea zigorra betearaztea ez dela beharrezkoa zigortuak delitu gehiago egitea ekiditeko.
Ebazpen hori hartzeko, epaile edo auzitegiak honako hauek balioetsiko ditu: egindako delituaren inguruabarrak, zigortuaren inguruabar pertsonalak, haren aurrekariak, egitatea egin ondoren izan duen portaera –batez ere, egindako kaltea konpontzeko egin duen ahalegina–, familiaeta gizarte-inguruabarrak, eta betearazpena eteteak eta ezarritako neurriak betetzeak izan ditzaketen ondorioak.
2.Zigorraren betearazpena eten ahal izateko, beharrezkoa izango da baldintza hauek betetzea:
1.a Kondenatuak delitu egin duen lehenengo aldia izatea. Ondore horretarako, ez dira kontuan hartuko zuhurtziagabekeriazko delituen edo delitu arinen ondorioz aurretik ezarrita dauden kondenak, ezta 136. artikuluaren arabera, ezereztu diren edo ezereztu beharko liratekeen aurrekari penalak ere. Era berean, aurrekari penalak ez dira kontuan hartuko, baldin eta egindako delituak, haien izaerarengatik
edo inguruabarrengatik, garrantzitsuak ez badira etorkizunean beste delitu bat egiteko aukera balioesteko.
2.a Ezarritako zigorra edo ezarritako zigorren batura bi urte baino gehiago ez izatea; zenbaketa horretan, ez da sartuko isuna ez ordaintzetik eratorritakoa.
3.a Sorrarazitako erantzukizun zibilak ordainduta egotea, eta epaian erabakitako konfiskazioa gauzatuta egotea, 127. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Eskakizun hori betetzat hartuko da zigortuak konpromisoa hartzen duenean erantzukizun zibilak bere ahalmen ekonomikoaren arabera betetzeko, bai eta adostutako konfiskazioa errazteko ere, eta arrazoizkoa denean pentsatzea epaile edo auzitegiak zehaztutako zentzuzko epean beteko duela. Epaile edo auzitegiak, delituaren erantzukizun zibila eta gizarte-inpaktua kontuan hartuta, egokitzat jotzen dituen bermeak eskatu ahal izango ditu, beteko dela ziurtatzeko.
3.Salbuespen gisa, nahiz eta aurreko zenbakiko 1. eta 2. baldintzak bete ez, eta, betiere, zigortua ohiko erruduna ez bada, espetxe zigorrak etetea erabaki ahal izango da, baldin eta zigor horiek, banaka hartuta, bi urte baino gehiagokoak ez badira, eta, errudunaren inguruabar pertsonalak, egitatearen izaera, errudunaren portaera eta, bereziki, egindako kaltea konpontzeko ahalegina kontuan hartuta, egokitzat jotzen bada.
Kasu horietan, zigorraren betearazpena etengo da, baldin eta kaltea era eraginkorrean konpontzen bada edo kalte-ordaina ematen bada, errudunaren egoera fisiko eta ekonomikoen arabera, edota 84. artikuluko 1. neurrian azaldutako akordioa betetzen bada. Halaber, manu horretako 2. edo 3. puntuetan aipaturiko neurrietako bat ezarriko da beti, eta neurriaren luzapena ezingo da izan ezarritako zigorraren bostenari bihurtze-irizpideak aplikatuz lortzen den emaitza baino txikiagoa.
4.Epaile eta auzitegiek inolako betekizunik gabe erabaki dezakete ezarrita dauden zigorretatik edozein etetea, baldin eta zigortuak gaixotasun oso larria badu, sendaezinezko jasankizunekin, salbu eta delitu egitean beste zigor bat arrazoi berberagatik duenean etenda.
5.Zigortuak delitu-egitatea gauzatzen badu 20. artikuluko 2. zenbakian adierazten diren substantziekiko mendekotasunak eraginda, epaile edo auzitegiak erabaki ahal izango du bost urte baino gehiagokoak ez diren zigor askatasungabetzaileen betearazpena etetea, nahiz eta ez gertatu artikulu honen 2. zenbakian ezarritako 1. eta 2. baldintzak, baldin eta behar bezalako egiaztagiria edo homologazioa duen zentro zein zerbitzu publiko nahiz pribatuak behar beste ziurtatzen badu kondenatuak mendekotasuna gainditu duela edo helburu horretarako tratamenduan dagoela etenduraren gainean erabakia hartzeko unean.
Epaile edo auzitegiak behar diren egiaztapenak egitea agindu ahal izango du, aurreko eskakizunak betetzen direla ziurtatzeko.
Kondenatua bere mendekotasuna gainditzeko tratamenduan dagoenean, zigorraren betearazpena eteteko beste baldintza bat izango da tratamendua amaitu arte ez uztea. Zigortua tratamenduan dagoen bitartean substantziak berriro hartzen hasten bada, ez da ulertuko tratamendua bertan behera utzi duenik, non eta horrek ez duen agerian uzten mendekotasuna gainditzeko tratamendua behin betiko utzi duela.
6.Delitua pertsegitzeko bide bakarra ofendituaren salaketa edo kereila denean, epaile edo auzitegiek, zigorraren betearazpena eteteak dituen onurak eman baino lehenago, ofendituak eta, hala denean, beraren ordezkariak ere esan beharrekoa entzungo dute.»
Berrogei. Aldatu egiten da 81. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Bi urte baino gehiagokoak ez diren zigor askatasun-gabetzaileen kasuan, etendura-epea bi urtetik bost urte artekoa izango da, eta hiru hilabetetik urtebete artekoa, zigor arinen kasuan. Epaile edo auzitegiak ezarriko du etendura-epea, 80. artikuluko 1. zenbakiaren bigarren lerrokadan adierazitako irizpideak kontuan hartuz.
Etendura-epea aurreko artikuluko 5. zenbakian ezarritakoaren arabera erabaki bada, hiru urtetik bost urte artekoa izango da epe hori.»
Berrogeita bat. Aldatu egiten da 82. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Epaile edo auzitegiak epaian ebatziko du zigorraren betearazpena eten ala ez, aukera hori dagoen guztietan. Gainerako kasuetan, epaiaren irmotasuna adierazi eta gero, ahalik eta arinen erabakiko du zigorraren betearazpena etetea baimentzen duen ala ez, alderdiei entzunaldia eman ondoren.
2.Etendura erabakitzen duen ebazpenaren egunetik hasiko da zenbatzen etendura-epea. Etendura epaian erabaki bada, epaia irmo bihurtu den egunetik hasiko da zenbatzen etendura-epea.
Zigortua auzi-iheslari egoeran egon den denbora ez da etendura-epe gisa zenbatuko.»
Berrogeita bi. Aldatu egiten da 83. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Epaile edo auzitegiak honako debeku eta eginbehar hauek ezarri ahal izango dizkio errudunari, zigorraren betearazpena eteteko baldintza gisa, delitu gehiago egiteko arriskua ekiditeko beharrezko baderitzo; betiere, betebehar eta eginbehar horiek ez dute gehiegizkoak eta desproportzionatuak izan behar:
1.a Biktimarengana edo epaileak nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsona batzuengana, haien egoitzetara, haien lantokietara edo pertsona horiek sarri joaten diren lekuetara hurbiltzeko edo horiekin edozein bideren bitartez komunikatzeko debekua. Erabakiak eragindako pertsona guztiei emango zaie debeku horren berri.
2.a Pertsona jakin batzuekin edo talde bateko kideekin harremanetan jartzeko debekua, baldin eta zentzuzko zantzuek pentsarazten badute, pertsona horiekin egonez gero, aukera handiagoa izango duela delitu egiteko, edo delitu egitera bultzatuko dutela.
3.a Bizilekua leku jakin batean izateko agindua, eta, epaile edo auzitegiaren baimena izan ezean, leku horretatik joateko edo aldi baterako irteteko debekua.
4.a Leku jakin batean delitu egiteko aukera edo zioa aurkitu ahal badu, bertan bizitzeko edo bertara joateko debekua.
5.a Epaitegira edo auzitegira, polizia-bulegoetara edota adierazitako administrazio-zerbitzura agindutako maiztasunaz bere buruz agertzea, bere jardueren berri emateko eta jarduera horiek frogatzeko.
6.a Heziketa, lan, kultura, bide-hezkuntza, sexu-hezkuntza, ingurumenaren defentsa, animalien babesa, tratu-berdintasuna zein bereizkeriarik ezako programetan eta horien antzekoetan parte hartzea.
7.a Alkohola, droga toxikoak edo substantzia sorgorgarriak kontsumitzeko mendekotasuna gainditzeko zein mendekotasunei lotutako beste joera batzuk tratatzeko programetan parte hartzea.
8.a Kondenatuak bide-segurtasunaren aurkako delitua egin bazuen, eta beste delitu batzuk egiteko aukera saihesteko beharrezko baderitzote, ibilgailu motordunak gidatzeko debekua ezartzea, baldin eta ibilgailu motordun horiek martxan jarri aurretik gidariaren egoera fisikoa egiaztatzeko gailu teknologikorik ez badute.
9.a Zigortua gizartean birgaitzeko, epaile edo auzitegiak egoki deritzen beste eginbeharrak betetzea, baldin eta zigortua ados badago eta eginbehar horiek ez badira zigortuak pertsona gisa duen duintasunaren aurkakoak.
2.Emakumearen aurkako delituetan, delituaren egilea ezkontidea edo ezkontidea izan dena bada, edota antzeko maitasun-harremanen bidez emakumearekin loturik dagoena edo egon izan dena, elkarrekin bizi ez arren, beti ezarriko dira aurreko zenbakiko 1., 4. eta 6. erregeletan adierazitako debeku eta eginbeharrak.
3.Artikulu honetako 1. zenbakiko 1., 2., 3. edo 4. erregeletan ezarritako debeku edo eginbeharretako bat ezarriz gero, horren berri eman beharko zaie Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, eta haiek arduratuko dira betetzen direla ziurtatzeaz. Fiskaltzari eta epaile edo auzitegi betearazleari berehala jakinarazi behar zaie zigortuaren arriskutsutasuna eta etorkizunean beste delitu batzuk egiteko aukera balioesteko garrantzitsua den edozein balizko urratze edo inguruabar.
4.Zigorrak eta neurri alternatiboak kudeatzen dituzten espetxe-administrazioko zerbitzuek izango dute artikulu honetako 1. zenbakiko 6., 7. eta 8. erregeletan aipatutako eginbeharren betetzea kontrolatzeko ardura. Zerbitzu horiek gutxienez hiru hilean behin emango diote epaile edo auzitegi betearazleari zigorra betetzeari buruzko informazioa, 6. eta 8. erregelen kasuan, eta gutxienez sei hilean behin, 7. erregelaren kasuan, eta, edozein kasutan, zigorra amaitzean.
Era berean, zigortuaren arriskutsutasuna eta etorkizunean delitu gehiago egiteko aukera balioesteko garrantzitsua den inguruabar ororen berri emango diote berehala, eta ezarritako betebeharrak urratu edo benetan bete dituen adieraziko diote.»
Berrogeita hiru. Aldatu egiten da 84. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Epaile edo auzitegiak prestazio edo neurri hauetakoren bat betetzea ere galdatu ahal izango du, zigorraren betearazpena eteteko baldintza gisa:
1.a Alderdiek bitartekotzaren bidez adostutako akordioa betetzea.
2.a Isun bat ordaintzea. Isun horren zenbatekoa epaile edo auzitegiak zehaztuko du, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta; zenbateko horrek ezin izango du gainditu espetxealdiaren egun bakoitzeko bi isun-kuotaren zenbatekoa, betiere muga espetxealdiaren bi heren izanik.
3.a Gizartearentzat lan egitea; bereziki, egitatearen eta egilearen inguruabarrak aintzat hartuta, ordain sinboliko gisa egokia denean. Epaile edo auzitegiak zehaztuko du lan horien iraupena, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuta; espetxealdi egun bakoitzeko lanegun bat zenbatuko da gehienez ere, betiere muga espetxealdiaren bi heren izanik.
2.Emakumearen aurkako delituetan, delituaren egilea ezkontidea edo ezkontidea izan dena bada, edota antzeko maitasun-harremanen bidez emakumearekin loturik dagoena edo egon izan dena, elkarrekin bizi ez arren; edo delitua egin bada, odol, adopzio nahiz ezkontza bidezko ahaidetasuna dela medio, kondenatuaren nahiz horren ezkontidearen edo harekin bizi denaren ondorengo, aurreko edo neba-arreben aurka; edota ezkontidearen edo harekin bizi denaren guraso-ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren mende dauden adingabeen edo babes berezia behar duten desgaituen aurka, orduan, aurreko zenbakiko 2. neurrian aipatutako isuna ezarri ahal izateko, beharrezkoa izango da egiaztatzea haien artean ez dagoela ekonomia-harremanik, jatorria duena ezkontzan, elkarbizitzan, filiazioan edo bion seme-alabak edukitzean.»
Berrogeita lau. Aldatu egiten da 85. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Zigorra etenda dagoen bitartean, baldin eta aintzat hartutako inguruabarrak aldatu egiten badira, epaile edo auzitegiak aldatu egin ahal izango du 83. eta 84. artikuluen arabera hartu zuen erabakia, eta erabakitako debeku, eginbehar edo prestazio guztiak edo batzuk kendu edo aldatu ahal izango ditu, edo arinagoak diren beste batzuekin ordeztu.»
Berrogeita bost. Aldatu egiten da 86. artikulua, eta horren idazkera hauxe da:
«1. Honako kasu hauetan, epaile edo auzitegiak errebokatu egingo du etendura, eta zigorra betearaztea aginduko:
a) Zigortuak etendura-epean delitu egiteagatik kondena jasotzen duenean, eta horrek erakusten duenean ezin zaiola eutsi etendura erabakitzeko oinarri gisa hartu zen usteari.
b) Zigortuak modu larrian edo behin eta berriz urratzen dituenean 83. artikuluaren arabera ezarri zitzaizkion debeku eta eginbeharrak, edota ihes egiten dionean zigorrak eta neurri alternatiboak kudeatzen dituzten espetxe-administrazioko zerbitzuen kontrolari.
c) Zigortuak modu larrian edo behin eta berriz urratzen dituenean etendura erabakitzeko 84. artikuluaren arabera ezarri zitzaizkion baldintzak.
d) Ondasunak edo objektuak konfiskatzeko agindua emandakoan, zigortuak ondasun edo objektu horiek non dauden jakinarazteko informazio zehaztugabea edo urria ematen duenean; ezarri zaizkion erantzukizun zibilak betetzeko ordainketakonpromisoa betetzen ez duenean, horretarako ahalmen ekonomikorik ez duenean salbu; edota bere ondareari buruzko informazio zehaztugabea edo urria ematen duenean, Prozedura Zibilaren Legearen 589. artikuluan ezarritako betebeharra urratuz.
2.Debekuen, eginbeharren edo baldintzen urraketa larria edo errepikakorra izan ez bada, epaile edo auzitegiak hauxe erabaki ahal izango du:
a) Zigortuari debeku, eginbehar edo baldintza berriak ezartzea, edo aurrez ezarritakoak aldatzea.
b) Etendura-epea luzatzea; nolanahi ere, luzapen horrek ezin izango du gainditu hasieran ezarri zen epearen iraupenaren erdia.
3.Etendura errebokatuz gero, zigortuari ez zaizkio itzuliko delituak eragindako kaltea konpontzeko egin dituen gastuak, 84. artikuluko 1. zenbakiaren arabera. Dena den, epaile edo auzitegiak zigorretik kenduko ditu 2. eta 3. neurrien arabera egin edo bete diren ordainketak eta lan-prestazioak.
4.Aurreko kasu guztietan, epaile edo auzitegiak Fiskaltzari eta gainerako alderdiei entzun eta gero emango du ebazpena. Hala eta guztiz ere, epaile edo auzitegiak errebokatu egin ahal izango du zigorraren betearazpena eteteko erabakia, eta zigortua berehala espetxeratzeko agindua eman ahal izango du, ezinbestekoa denean delitua berriro egiteko arriskua saihesteko, zigortuaren ihes egiteko arriskua ekiditeko edota biktima babesteko.
Epaile edo auzitegiak beharrezkotzat jotzen dituen egiaztatze-eginbideak egitea erabaki ahal izango du, bai eta ahozko ikustaldia egitea ere, ebazpena emateko beharrezko baderitzo.»
Berrogeita sei. Aldatu egiten da 87. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Behin etendura-epea amaituta, subjektuak ez badu epe horretan deliturik egin –agerian uzten duena etendura erabakitzeko oinarri hartu zen ikuspegia aldatu egin behar dela–, eta, era berean, epaile edo auzitegiak ezarritako jokarauak aski bete baditu, epaile edo auzitegiak zigorra kentzea erabakiko du.
2.Hala eta guztiz ere, zigorra 80. artikuluko 5. zenbakiaren arabera eten bazen, zigorra kendu aurretik, egiaztatu beharko da subjektuak mendekotasuna gainditu duela edo tratamenduan dirauela. Osterantzean, epaile edo auzitegiak zigorra betetzeko aginduko du, salbu eta, txostenak entzun eta gero, tratamenduan irautea beharrezkoa dela uste duenean. Kasu horretan, arrazoiak emanez, etenduraepea luza dezake bi urte baino gehiago iraun ezin duen denboran.»
Berrogeita zazpi. Kendu egiten da 88. artikulua.
Berrogeita zortzi. Aldatu egiten da 89. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Atzerritar bati urtebete baino gehiagoko espetxe zigorra ezartzen bazaio, zigor horren ordez, Espainiako lurraldetik kanporatzea erabakiko da. Salbuespen gisa, ordena juridikoaren defentsa ziurtatzeko eta delituak urratu duen arauaren indarrarekiko konfiantza berreskuratzeko beharrezkoa den kasuetan, epaile edo auzitegiak erabaki dezake zigorraren zati bat betearaztea –zati hori ezingo da izan zigorraren iraupenaren bi heren baino handiagoa–, eta gainerakoa zigortua Espainiako lurraldetik kanporatzeaz ordeztea. Zigortuari, hirugarren graduan sailkatzen denean edo baldintzapeko askatasuna ematen zaionean, zigorraren gainerakoaren ordez Espainiako lurraldetik kanporatzea ezarriko zaio, beti.
2.Bost urte baino gehiagoko espetxe zigorra ezartzen bazaio, edo, metatuta, iraupen hori gainditzen duten zigor batzuk ezartzen bazaizkio, epaile edo auzitegiak zigor osoa edo zigorraren zati bat betearazteko agindua emango du, baldin eta beharrezkoa bada ordena juridikoaren defentsa ziurtatzeko eta delituak urratu duen arauaren indarrarekiko konfiantza berreskuratzeko. Kasu horietan, zigorraren gainerako zatiaren ordez, zigortuari Espainiako lurraldetik kanporatzea ezarriko zaio, zigortuak ezarritako zigorraren zatia betetzen duenean, hirugarren graduan sailkatzen dutenean edota baldintzapeko askatasuna ematen diotenean.
3.Epaile edo auzitegiak epaian ebatziko du zigorra ordeztu ala ez, aukera hori dagoen guztietan. Gainerako kasuetan, epaiaren irmotasuna adierazi eta gero, ahalik eta arinen erabakiko du zigorra ordeztea baimentzen duen ala ez, Fiskaltzari eta gainerako alderdiei entzunaldia eman ondoren.
4.Ez da ordezkatze hori egingo, baldin eta, egitatearen inguruabarrak eta egilearen inguruabar pertsonalak aintzat hartuta –bereziki, zigortuak Espainiarekin duen lotura–, Espainiatik kanporatzea desproportzionatua denean.
Europar Batasuneko herritar bat kanporatuko da, soilik, herritar hori ordena publikorako edo segurtasun publikorako mehatxu larria denean, eta, betiere, kontuan hartuta egindako delituaren izaera, inguruabarrak eta astuntasuna, egilearen aurrekariak eta inguruabar pertsonalak.
Zigortua azken hamar urteetan Espainian bizitzen egon bada, bidezkoa izango da hura kanporatzea, baldin eta:
a) Bizitzaren, askatasunaren, osotasun fisikoaren eta sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delitu bat edo batzuk egiteagatik kondena jaso badu, gehieneko espetxe zigorra bost urte baino gehiagokoa ezarri badiote, eta, zioetan oinarrituz, antzeko delituak berriro egiteko arrisku larria dagoela hautematen bada.
b) Terrorismo delitu bat edo batzuk egiteagatik kondena jaso badu, edota talde edo antolakunde kriminal baten barruan egindako beste delitu batzuengatik.
Kasu horietan, beti aplikatuko da artikulu honetako 2. zenbakian ezarritakoa.
5.Atzerritarra ezin izango da Espainiara itzuli bost urtetik hamar urte arteko epean, kanporaketa-egunetik zenbatuta, ordeztutako zigorraren iraupena eta zigortuaren inguruabar pertsonalak kontuan hartuta.
6.Kanporatzeak berekin ekarriko du administrazio-prozedura guztiak artxibatzea, prozedura horien helburua bada Espainian bizilekua izateko edo bertan lan egiteko baimena lortzea.
7.Kanporatutako atzerritarra judizialki ezarritako epealdia igaro aurretik itzultzen bada Espainiara, ordeztuak izan ziren zigorrak beteko ditu, salbu eta epaile edo auzitegiak, salbuespenez, zigor horien iraupena murrizten badu, horiek betetzea ez delako beharrezkoa ordena juridikoaren defentsa ziurtatzeko eta delituan urratu den arau juridikoarekiko konfiantza berreskuratzeko; guztia ere, kontuan hartuta atzerritarra kanporatu denetik igarotako denbora eta arau juridikoa urratzeko inguruabarrak.
Dena den, atzerritarra mugan harrapatzen bada, gobernu-agintaritzak berehala kanporatuko du, eta sarrera-debekuaren epea zenbatzen hasiko da berriz, osoosorik.
8.Artikulu honetan aurreikusitako edozein kasutan kanporatzea erabakitzen denean, atzerritarra askatasunaz gabeturik ez badago edo askatasunaz gabeturik geratzen ez bada ezarritako zigorra betez, orduan, epaile edo auzitegiak erabaki dezake, kanporatzea ziurtatzeko helburuarekin, atzerritarrak barneratzeko zentro batean sartzea, gobernu-kanporatzearen inguruko legeak ezarritako baldintza, muga eta bermeen arabera.
Edozein kasutan, zigor askatasun-gabetzaileen ordez kanporatzea erabakitzen denean, hori ezin bada burutu, orduan, hasieratik ezarri den zigorra betearaziko da edo, bestela, betetzeko dagoen kondena-epealdia beteko da, edo, hala denean, zigorraren betearazpena etengo da.
9.177 bis, 312., 313. eta 318 bis artikuluetan bildutako delituak egin direnean, zigorrak ezin izango dira ordeztu.»
Berrogeita bederatzi. Aldatu egiten da 90. artikulua, eta honela idatzita gelditzen da:
«1. Espetxe-zaintzako epaileak espetxe zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena etetea erabakiko du, eta baldintzapeko askatasuna ezarriko, zigortuak honako eskakizun hauek betetzen dituenean:
a) Hirugarren graduan sailkatuta egotea.
b) Ezarritako zigorraren hiru laurdenak beteta izatea.
c) Jokabide ona izatea.
Zigorra betetzeko gelditzen den zatiaren betearazpena eteteko eta baldintzapeko askatasuna ezartzeko, espetxe-zaintzako epaileak kontuan hartuko ditu zigortuaren nortasuna, aurrekariak, egindako delituaren inguruabarrak, delitua berriro eginez gero ukituko liratekeen ondasun juridikoen garrantzia, zigorra bete bitartean izan duen jokaera, zigortuaren familiaeta gizarte-inguruabarrak, eta zigorraren betearazpena eteteak eta ezarritako neurriak betetzeak izan litzakeen ondorioak.
Zigorra ez da etengo, baldin eta zigortuak ez badu ordaindu delitua egitegatik sortu den erantzukizun zibila, Espetxeei buruzko irailaren 26ko 1/1979 Lege Organiko Orokorraren 72. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan ezarritako kasu eta irizpideen arabera.
2.Halaber, espetxe zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena etetea erabaki ahal izango du, eta baldintzapeko askatasuna ezartzea, zigortuak honako eskakizun hauek betetzen dituenean:
a) Kondenaren bi heren beteta izatea.
b) Zigorra bete bitartean, lan-, kulturaedo okupazio-jarduerak egitea, bai era jarraituan, bai onura handia eskuratuta, zeinak pentsarazi baitezake iraganeko delitu-jarduerarekin lotutako inguruabar pertsonalak onerako aldatu direla, eta aldaketa handia izan dela.
c) Aurreko zenbakian ezarritako eskakizunak bete dituela ziurtatzea, kondenaren hiru laurdenak beteta izatearena izan ezik.
Espetxeetako Erakundeak hala proposatuta, eta aurretiaz Fiskaltzak eta gainerako alderdiek txostena emanez, behin aurreko zenbakiko a) eta c) letretako inguruabarrak bete eta gero, espetxe-zaintzako epaileak, kondenaren erdia bete ondoren, baldintzapeko askatasunaren ematea aurrera dezake, aurreko zenbakian ezarritako epeari dagokionez, askoz jota, laurogeita hamar egun, kondena benetan betetzen igaro izan den urte bakoitzeko. Neurri horretan, nahitaezkoa izango da zigortua etengabe aritu izatea zenbaki honetako b) letran adierazitako jardueretan, eta, gainera, zigortu horrek egiaztatzea parte hartu duela, egitez eta modu onuragarrian, biktimei eragindako kalteak konpontzeko programetan edo, hala denean, tratamendunahiz desintoxikazio-programetan.
3.Salbuespen gisa, espetxe-zaintzako epaileak espetxe zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena etetea erabaki ahal izango du, eta baldintzapeko askatasuna ezartzea, zigortuak honako eskakizun hauek betetzen dituenean:
a) Espetxe zigorra betetzen ari den lehenengo aldia izatea, eta zigorra hiru urte baino gehiagokoa ez izatea.
b) Kondenaren erdia beteta izatea.
c) 1. zenbakian ezarritako eskakizunak bete dituela ziurtatzea, kondenaren hiru laurdenak betetzekoa izan ezik; eta aurreko zenbakiko b) letran ezarritakoa ere bete duela ziurtatzea.
Araubide hori ez zaie aplikatuko zigorra sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delitu bat egiteagatik jaso dutenei.
4.Espetxe-zaintzako epaileak zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena etetea ukatu ahal izango du, baldin eta zigortuari ondasun edo objektuak konfiskatzeko agindua eman bada, eta zigortuak ondasun edo objektu horiek non dauden jakinarazteko informazio zehaztugabea edo urria ematen badu; erantzukizun zibilak ordaintzera kondenatu bada, eta konpromiso hori bere ahalmenaren arabera betetzen ez badu; edota bere ondareari buruzko informazio zehaztugabea edo urria ematen badu, Prozedura Zibilaren Legearen 589. artikuluan ezarritako betebeharra urratuz.
Halaber, ezarritako zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena etetea ukatu ahal izango du, Kode honetako II. liburuaren XIX. tituluan zehaztutako delituren bat denean, baldin eta zigortuak ez badu diru-erantzukizuna ordaintzeko edo Administrazioari egindako kalte ekonomikoa konpontzeko zigorra bete.
5.Zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena eteteko eta baldintzapeko askatasuna emateko kasuetan, aplikatzekoak izango dira 83., 86., eta 87. artikuluetan ezarritako arauak.
Espetxe-zaintzako epaileak, balioetsitako inguruabarrak aldatu egin direla ikustean, aldatu egin ahal izango du 83. artikuluan ezarritakoaren arabera hartu zuen erabakia; beste debeku, eginbehar edo prestazio batzuk ezarri ahal izango ditu, edo aurrez erabakitakoak aldatu, edota beroriek kendu.
Era berean, espetxe-zaintzako epaileak errebokatu egingo du zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena eteteko eta baldintzapeko askatasuna emateko erabakia, baldin eta etendura emateko inguruabarrak aldatu egin badira eta erabakia oinarritzeko erabili zen arriskutsutasunik ezari buruzko pronostikoari eusterik ez badago.
Zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpenaren etendura-epea bi urtetik bost urte artekoa izango da. Nolanahi ere, betearazpenaren etendura-epea eta baldintzapeko askatasunaren epea ezin izango da zigorra betetzeko falta den denbora baino txikiagoa izan. Etenduraren eta baldintzapeko askatasunaren epea zigortua askatzen den egunetik zenbatuko da.
6.Errebokatu egiten denean zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena eteteko eta baldintzapeko askatasuna emateko erabakia, bete egin beharko da betetzeko dagoen zigorraren zatia. Baldintzapeko askatasunean emandako denbora ez da kondena betez emandako denbora gisa zenbatuko.
7.Espetxe-zaintzako epaileak ofizioz ebatziko du zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena eten edo ez, eta baldintzapeko askatasuna eman edo ez, eskaera zigortuak egiten duen kasuetan. Eskaera baiesten ez bada, epaile edo auzitegiak sei hilabeteko epea ezarri ahal izango du, zioak emanez urtebetekoa izan ahalko dena; epe horretan, zigortuak ezin izango du beste eskaerarik egin.
8.Antolakunde kriminalen barruan delituak egitegatik kondenatu diren pertsonak badira, edo Kode honetako II. liburuaren XXII. tituluko VII. kapituluan araututako delituak egiteagatik, ezarritako zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena eteteko eta baldintzapeko askatasuna emateko, baldintza hauek bete behar dira: zigortuak terrorismo-jardueraren helburu eta bitartekoak bertan behera
uzteko zeinu zalantzaezinak erakustea; eta, gainera, agintaritzekin egitez elkarlanean aritzea, antolakunde edo talde terroristek beste delitu batzuk egin ditzaten eragozteko, dela bere delituaren ondoreak biguntzeko, dela terrorismo delituen erantzuleak identifikatu, harrapatu eta auziperatzeko, frogak lortzeko, edota bera kide edo laguntzaile izan duten antolakunde edo elkarteen jarduna edo garapena eragozteko. Hori egiaztatu ahal izango da, zigortuak bere delitu-jarduerei uko egiten diela, bai eta indarkeria bertan behera uzten duela ere, espresuki aitortuz, eta delituen biktimei espresuki barkamena eskatuz; egiazta daiteke, orobat, txosten teknikoen bidez, horiek frogatzen badute espetxeratuak benetan lotura guztiak hautsi dituela antolakunde terroristarekin, eta hori inguratzen duten legez aurkako elkarte eta taldeen jarduera nahiz ingurunearekin, eta agintariekin elkarlanean aritu izan dela.
Kode honetako II. liburuaren XXII. tituluko VII. kapituluan araututako delituren bat egiteagatik kondenatutako pertsonei ez zaie aplikatuko 2. eta 3. zenbakietan xedatutakoa, ez eta antolakunde kriminalen barruan egindako delituengatik kondenatutakoei ere.»
Berrogeita hamar. Aldatu egiten da 91. artikulua; hona hemen edukia:
«1. Aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, zigortuek, hirurogeita hamar urte bete dituztenean edo kondena betetzen ari direla hirurogeita hamar urte betetzen dituztenean, zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpenaren etendura eta baldintzapeko askatasuna lortu ahal izango dituzte, nahiz eta kondenaren hiru laurdenak, bi herenak edo erdia bete ez, baldin eta aurreko artikuluko gainerako betekizunak biltzen badituzte.
Irizpide bera aplikatuko zaie oso larri dauden gaixoei, sendaezinezko jasankizunak badituzte. Egoera hori espetxe-zaintzako epaileak beharrezko deritzen mediku-txostenen bitartez ziurtatuko da.
2.Espetxe-administrazioak jakin badaki barneratua aurreko lerrokadetako kasuetatik edozeinetan dagoela, baldintzapeko askatasunaren espedientea helaraziko dio espetxe-zaintzako epaileari, kasuan-kasuan beharrezkoa den presarekin; epaile horrek, espedientea ebazteko orduan, inguruabar pertsonalez gain, subjektuak delitu egiteko duen zailtasuna eta arriskutsutasun txikia balioetsiko ditu.
3.Barneratuak duen gaixotasuna edo adina dela eta, haren bizitza arrisku nabarian badago, eta hori egiaztatuta geratu bada mediku forentseak eta espetxeko osasun-zerbitzuek emandako txostenean, orduan, epaile edo auzitegiak, beste inolako eskakizunik betetzen dela egiaztatu beharrik izan gabe, eta zigortuak arriskutsutasun garrantzitsurik ez duela balioetsi ostean, erabaki dezake zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena etetea eta baldintzapeko askatasuna ematea, eta ez da beste izapiderik behar espetxeari azken pronostikoaren txostena eskatzea baino, txosten horren helburua aurreko zenbakiak aipaturiko balioespena izanik.
Kasu horretan, zigortuak behar den informazioa eman beharko dio espetxeko mediku-zerbitzuari, mediku forentseari edo epaile nahiz auzitegiak zehazten duenari, gaixotasunaren bilakaera balioetsi ahal izateko.
Betebehar hori betetzen ez badu, errebokatu egin ahal izango da zigorraren betearazpena eteteko eta baldintzapeko askatasuna emateko erabakia.
4.Artikulu honetan erregulatutako kasuan aplikatzekoak izango dira aurreko artikuluko 4., 5., eta 6. zenbakietan jasotako xedapenak.»
Berrogeita hamaika. Aldatu egiten da 92. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Honako eskakizun hauek betetzen direnean, auzitegiak espetxealdi iraunkor berrikusgarriaren betearazpena eteteko erabakia hartuko du:
a) Zigortuak kondenaren hogeita bost urte beteta izatea; edonola ere, bete egin beharko da 78 bis artikuluan araututako kasuei buruz ezarritakoa.
b) Hirugarren graduan sailkatua egotea.
c) Auzitegiak gizarteratzearen aldeko pronostikoa dagoela erabakitzea, espetxe-zentroak eta auzitegiak zehaztutako adituek bidalitako txostenak, bilakaerari buruzkoak, aztertuta, eta honako hauek kontuan hartuta: zigortuaren nortasuna, aurrekariak, egindako delituaren inguruabarrak, delitua berriro eginez gero ukituko liratekeen ondasun juridikoen garrantzia, zigorra bete bitartean izan duen jokaera, zigortuaren familiaeta gizarte-inguruabarrak, eta zigorraren betearazpena eteteak eta ezarritako neurriak betetzeak izan litzakeen ondorioak.
Zigortuak hainbat delitu egiteagatik jaso badu zigorra, c) letran adierazitako eskakizunak aztertzeko, egindako delitu guztiak batera balioetsiko dira.
Auzitegiak ahozko aurkakotasun-prozeduraren ondoren emango du espetxealdi iraunkor berrikusgarriaren zigorra eteteko ebazpena. Prozedura horretan, esku hartuko dute Fiskaltzak eta zigortuak, abokatuak lagunduta.
2.Kode honetako II. liburuaren XXII. tituluko VII. kapituluko antolakunde eta talde terroristetan egindako delituak eta terrorismo delituak badira, honako baldintza hauek ere bete beharko dira: zigortuak terrorismo-jardueraren helburuak eta bitartekoak bertan behera uzteko zeinu zalantzaezinak erakustea; eta, gainera, agintaritzekin egitez elkarlanean aritzea, antolakunde edo talde terroristek beste delitu batzuk egin ditzaten eragozteko, dela bere delituaren ondoreak biguntzeko, dela terrorismo delituen erantzuleak identifikatu, harrapatu eta auziperatzeko, frogak lortzeko, edota bera kide edo laguntzaile izan duten antolakunde edo elkarteen jarduna edo garapena eragozteko. Hori egiaztatu ahal izango da, zigortuak bere delitu-jarduerei uko egiten diela, bai eta indarkeria bertan behera uzten duela ere, espresuki aitortuz, eta delituen biktimei espresuki barkamena eskatuz; egiazta daiteke, orobat, txosten teknikoen bidez, horiek frogatzen badute espetxeratuak benetan lortura guztiak hautsi dituela antolakunde terroristarekin, eta hori inguratzen duten legez aurkako elkarte eta taldeen jarduera nahiz ingurunearekin, eta agintariekin elkarlanean aritu izan dela.
3.Betearazpenaren etendurak bost urtetik hamar urte arteko iraupena izango du. Etenduraren eta baldintzapeko askatasunaren epea zigortua askatzen den egunetik zenbatuko da. Aplikatzekoak dira 80. artikuluko 1. zenbakiko bigarren paragrafoan eta 83., 86., 87. eta 91. artikuluetan jasotako arauak.
Epaile edo auzitegiak, balioetsitako inguruabarrak aldatu egin direla ikustean, aldatu egin ahal izango du 83. artikuluan ezarritakoaren arabera hartu zuen erabakia; beste debeku, eginbehar edo prestazio batzuk ezarri ahal izango ditu, edo aurrez erabakitakoak aldatu, edota beroriek kendu.
Era berean, espetxe-zaintzako epaileak errebokatu egingo du zigorra betetzeko falta den zatiaren betearazpena eteteko eta baldintzapeko askatasuna emateko erabakia, baldin eta etendura emateko inguruabarrak aldatu egin badira eta erabakia oinarritzeko erabili zen arriskutsutasunik ezari buruzko pronostikoari eusterik ez badago.
4.Artikulu honetako 1. zenbakiaren a) letran edo, hala denean, 78 bis artikuluan aipatutako kondenaren zatia azkenduta, auzitegiak gutxienez bi urtez behin egiaztatu beharko du baldintzapeko askatasunaren gainerako eskakizunak bete diren. Auzitegiak zigortuaren baldintzapeko askatasunaren eskaerak ere ebatziko ditu, baina epe bat ezarri ahal izango du, gehienez urtebetekoa, eta, eskaera baztertu ondoren, epe horretan ez da zigortuaren beste eskaerarik izapidetuko.»
Berrogeita hamabi. Kendu egiten da 93. artikulua.
Berrogeita hamahiru. 94 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Kapitulu honen ondoreetarako, epaile edo auzitegiek Europar Batasuneko beste estatu batzuetan ezarritako kondena irmoek Espainiako epaile edo auzitegiek ezarritakoen balio bera izango dute, salbu eta aurrekariak ezereztu egin direnean edo, Espainiako Zuzenbidearen arabera, ezereztu ahal izango liratekeenean.»
Berrogeita hamalau. I. liburuaren V. tituluaren izenburua aldatu egiten da; aurrerantzean, honela deituko da:
«V. TITULUA. Delituen ondorioz sorturiko erantzukizun zibila. Prozesuko kostuak.»
Berrogeita hamabost. Aldatu egiten da 109. artikuluko 1. zenbakia; honela idatzita geratzen da:
«1. Legeak delitu gisa azaldutako egitatea gauzatzeak behartzen du berak eragindako kalte-galerak konpontzera, legean ezarritakoaren arabera.»
Berrogeita hamasei. Aldatu egiten da 111. artikuluko 1. zenbakia; honela idatzita geratzen da:
«1. Ahal denetan, ondasun bera itzuli beharko da, epaile edo auzitegiak zehazten dituen degradazio eta urripenak ordainduz. Itzulketa egingo da, nahiz eta ondasuna, legez eta onustez eskuratuta, hirugarren batek bere esku eduki. Hala ere, hirugarren horrek pertsona egokiaren aurka berreskaera-eskubidea izango du, eta, hala denean, delituaren ondorioz erantzukizun zibila duenarengandik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ere bai.»
Berrogeita hamazazpi. Aldatu egiten da 116. artikuluko 1. zenbakia; honela idatzita gelditzen da:
«1. Delituarengatik erantzukizun kriminala duen pertsona orok erantzukizun zibila ere badu izan, baldin eta egitateak kalte edo galerak ekartzen baditu. Delituaren ondorioz erantzuleak bi edo gehiago badira, epaile edo auzitegiek ezarriko dute bakoitzari dagokion erantzukizun kuota.»
Berrogeita hemezortzi. Aldatu egiten da 120. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Honako hauek ere erantzukizun zibila dutenak dira, erantzukizun kriminala dutenen lekuan:
1.a Guraso edo tutoreak; hemezortzi urte baino gehiago izan, guraso-ahalpean edo tutoretzapean egon eta horiekin bizi direnek delituak gauzatu eta kalte-galerak eragin badituzte, betiere erantzuleen errua edo zabarkeria dagoenean.
2.a Argitaletxe, egunkari, aldizkari, irratiedo telebista-kateen titularrak edo idatzitako, ahozko edo ikusmenezko beste edozein hedabideren titularrak diren pertsona natural edo juridikoak; euren komunikabideez baliaturik egindako delituengatik, 212. artikuluan xedatutakoa bazterrean utzita.
3.a Establezimenduen titularrak diren pertsona natural edo juridikoak; euren establezimenduetan egiten diren delituengatik, establezimendu horiek zuzendu edo administratzen dituztenek, edo euren mendekoek edo enplegatuek, poliziaren erregelamenduak edo agintaritzaren xedapenak hausten dituztenean, betiere, hautsitako erregelamendu edo xedapen horiek gauzatu eta zigortzekoa den egitatearekin loturik daudenean, aipatutako arau-hausterik gabe egitate hori gertatu ez balitz.
4.a Edozein motatako industria edo merkataritzan aritzen diren pertsona natural edo juridikoak; euren enplegatuek edo menpekoek, ordezkariek edo kudeatzaileek betebeharrak edo zerbitzuak betetzean egin dituzten delituengatik.
5.a Hirugarrenentzat arriskua sor dezaketen ibilgailuen titularrak, pertsona natural edo juridikoak izan; euren mendekoek edo ordezkariek edo baimendutako pertsonek ibilgailu horiek erabiltzean egiten dituzten delituengatik.»
Berrogeita hemeretzi. Aldatu egiten da 122. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitek, irabaziaren truk, delituaren ondoreetan parte hartu badu, pertsona hori gauza itzultzera edo kalte-ordaina ematera behartuta dago, bere partaidetzaren zenbatekoaren neurrian.»
Hirurogei. Aldatu egiten da 123. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Legeak edozein deliturengatik erantzukizun kriminala duten guztiei prozesuko kostuak ezartzen dizkiela ulertzen da.»
Hirurogeita bat. Aldatu egiten da 127. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Dolozko delituarengatik ezarritako zigor guztiek ekarriko dute delitu horren efektuen galera, delitu hori prestatzeko nahiz egikaritzeko erabili diren ondasun, bitarteko edo tresnen galera, eta delitu horretatik datozen irabaziena, edozein transformazio izan badute ere.
2.Zuhurtziagabekeriazko delitu bat egiteagatik legeak urtebete baino gehiagoko zigor askatasun-gabetzailea ezartzen duen kasuetarako, epaile edo auzitegiak erabaki dezake delitu horretatik datozen efektuen galera; halaber, delitu hori prestatzeko nahiz egikaritzeko erabili diren ondasun, bitarteko edo tresnen galera, bai eta delitu horretatik datozen irabaziena ere, edozein direla horiek izan dituzten transformazioak.
3.Edozein inguruabar dela eta, artikulu honetako aurreko zenbakietan aipatutako ondasunak ezin badira konfiskatu, beste ondasun batzuk konfiskatuko dira; horien balio ekonomikoak bat etorri beharko du ondasun haienarekin eta haiengandik lortutako irabazienarekin. Era berean jokatuko da ondasun, efektu edo irabazi jakin batzuk konfiskatzea erabakitzen denean, baina haien balioa eskuratu zirenean zutena baino txikiagoa bada.»
Hirurogeita bi. 127 bis artikulua gehitzen da; hona hemen edukia:
«1. Pertsona bat ondoren zerrendatutako delituetako bat egiteagatik kondenatua izan bada, epaile edo auzitegiak haren ondasun, efektu eta irabaziak konfiskatzeko agindua ere emango du, baldin eta, arrazoitutako zantzu objektiboetan oinarrituta, ebazten badu ondasun edo efektu horiek delitu-jarduera baten bidez lortu direla, eta ez bada egiaztatu jatorri zilegia dutela:
a) Gizakien salerosketa delituak.
b) Adingabeen prostituzioari, sexu-esplotazioari eta galbideratzeari buruzko delituak, eta hamasei urte baino gutxiagokoen aurkako sexu-abusu eta -erasoen delituak.
c) 197. artikuluko 2. eta 3. zenbakietako eta 264. artikuluko delitu informatikoak.
d) Ondarearen aurkako eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delituak, delitu-jarraitutasuna dagoen kasuetan eta berrerortze-kasuetan.
e) Zigortzekoak diren kaudimengabeziei buruzko delituak.
f) Jabetza intelektualaren eta industrialaren aurkako delituak.
g) Usteltze delituak negozioetan.
h) 298. artikuluko 2. zenbakiko errezibitze delituak.
i) Kapitalak zuritzearen delituak.
j) Ogasun Publikoaren eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak.
k) Langileen eskubideen aurkako delituak, 311. eta 313. artikuluen artean jasotakoak.
l) Atzerritarren eskubideen aurkako delituak.
m) Osasun publikoaren aurkako delituak, 368. eta 373. artikuluen artean jasotakoak.
n) Dirua faltsifikatzearen delituak.
o) Funtzionario-eroskeriaren delituak.
p) Bidegabeko eralgitzearen delituak.
q) Terrorismo delituak.
r) Antolakunde edo talde kriminal baten barruan egindako delituak.
2.Artikulu honetako 1. zenbakiaren ondoreetarako, bereziki honako zantzu hauek balioetsiko dira, besteak beste:
1.a Desproportzioa izatea dagozkion ondasun eta efektuen balioaren eta kondenatuak izan dituen jatorri zilegiko diru-sarreren artean.
2.a Ondasun edo efektuen titulartasuna ezkutatzea, edota ondasun edo efektuen gaineko edozein xedatze-ahalmen ezkutatzea; eta, horretarako, bitarteko pertsona fisiko edo juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko bitarteko erakundeak erabiltzea, edo paradisu fiskalak edo zerga-ordainketarik gabeko lurraldeak baliatzea, ondasunen benetako titulartasuna zehaztea zailtzeko edo oztopatzeko.
3.a Ondasun edo efektuak transferitzea, non dauden edo nora bidaltzen diren jakitea oztopatuz edo eragotziz, eta baliozko legeedo ekonomia-justifikaziorik ez duten eragiketen bitartez.
3.Kasu horietan ere aplikatuko da aurreko artikuluko 3. zenbakian ezarritakoa.
4.Kondenatua lehenago egin dituen antzeko delitu-egitateengatik kondenatzen badute, epaile edo auzitegiak, prozedura berrian konfiskazioari buruzko ebazpena ematerakoan, kontuan hartu beharko du aurreko aldian erabaki zen konfiskazioaren norainokoa.
5.Artikulu honetan aipatzen den konfiskazioa ez da aginduko, baldin eta ondasun edo efektuak eskuratzeko egindako delitu-jarduerak preskribatu egin badira edo jada prozesu penal baten xede izan badira, eta prozesu hori absoluzio-epaia emanda edo gauza epaituaren ondoreekin largeste-ebazpena emanda amaitu bada.»
Hirurogeita hiru. 127 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Epaile edo auzitegiak aurreko artikuluetan ezarritako konfiskazioa erabaki ahal izango du, kondena-epairik egon ez arren, zilegi ez den ondare-egoera aurkakotasun-prozesu batean egiaztatu denean eta kasua hauetako bat denean:
a) Subjektua hil delako edo gaixotasun kronikoa duelako, egitateak epaitzea ezinezkoa denean eta egitateak preskribatzeko arriskua dagoenean.
b) Subjektua auzi-iheslaria delako, egitateak arrazoizko epean epaitzea ezinezkoa denean.
c) Erantzukizun kriminalik ez duelako edota erantzukizun kriminala azkendu delako, zigorra ezarri ez zaionean.
2.Artikulu honetan aipatzen den konfiskazioa formalki akusatu denaren aurka soilik zuzendu ahal izango da, edota egotziaren aurka, haren aurka kriminaltasunari buruzko zentzuzko zantzuak badaude, eta prozedura penala gauzatzea ezinezkoa izan bada, aurreko zenbakian ezarritako egoerak direla eta.»
Hirurogeita lau. 127 quater artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Honako kasu hauetan, epaile eta auzitegiek erabaki ahal izango dute hirugarren batzuei transferitu zaizkien ondasun, efektu eta irabaziak konfiskatzea, aurreko artikuluetan aipatutakoak, edota berorien balio baliokidea konfiskatzea:
a) Efektu eta irabazien kasuan, zilegi ez den jarduera batetik datozela jakinda eskuratu direnean; edota pertsona arretatsu batek, inguruabar horietan, ondasun edo efektuen jatorria zilegia ez zela susmatzeko arrazoiak izango zituenean.
b) Bestelako ondasunen kasuan, eskuratu direnean jakinik hori egitean zaildu egiten zela ondasun horiek konfiskatzea; edota pertsona arretatsu batek, inguruabar horietan, konfiskatzea zailtzen zela susmatzeko arrazoiak izango zituenean.
2.Kontrakoa frogatu ezean, joko da hirugarren horrek arrazoiak ezagutu edo eduki dituela ondasunak zilegi ez den jarduera batetik zetozela pentsatzeko, edo konfiskazioa saihesteko transferitzen ari zirela, baldin eta ondasun edo efektuak doan edo merkatuko prezioa baino prezio txikiagoan transferituta jaso baditu.»
Hirurogeita bost. 127 quinquies artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Epaile eta auzitegiek kondenatuaren iraganeko delitu-jardueratik etorritako ondasun, efektu eta irabaziak konfiskatzea ere erabaki ahal izango dute, honako eskakizun hauek guztiak betetzen direnean:
a) Subjektuari Zigor Kodearen 127 bis.1 artikuluan jasotako delituren batengatik ezarri diotenean kondena.
b) Delitua iraganeko delitu-jarduera jarraitu baten testuinguruan egin denean.
c) Behar bezala oinarritutako zantzuak daudenean, zigortuak bere ondarearen zati handi bat iraganeko delitu-jarduera baten bidez eskuratu duela pentsatzeko.
Honako hauek dira zantzu garrantzitsuak:
1.a Desproportzioa izatea dagozkion ondasun eta efektuen balioaren eta kondenatuak izan dituen jatorri zilegiko diru-sarreren artean.
2.a Ondasun edo efektuen titulartasuna ezkutatzea, edota ondasun edo efektuen gaineko edozein xedatze-ahalmenak ezkutatzea; eta, horretarako, bitarteko pertsona fisiko edo juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko bitarteko erakundeak erabiltzea, edo paradisu fiskalak edo zerga-ordainketarik gabeko lurraldeak baliatzea, ondasunen benetako titulartasuna zehaztea zailtzeko edo oztopatzeko.
3.a Ondasun edo efektuak transferitzea, non dauden edo nora bidaltzen diren jakitea oztopatuz edo eragotziz, eta baliozko legeedo ekonomia-justifikaziorik ez duten eragiketen bitartez.
Aurreko lerrokadan ezarritakoa soil-soilik aplikatuko da behar bezala oinarritutako zantzuak daudenean subjektuak delitu-jardueraren bidez 6.000 euro baino gehiagoko onurak eskuratu dituela ondorioztatzeko.
2.Aurreko zenbakiaren ondoreetarako, delitua delitu-jarduera jarraitu baten testuinguruan egin dela ulertuko da, honako hauek betetzen direnean:
a) Subjektua prozedura berean kondenatzea edo kondenatu izana honako delitu hauengatik: zuzeneko edo zeharkako onura ekonomikoak eragin dituzten hiru deliturengatik edo delitu gehiagorengatik; edo delitu jarraitu batengatik, baldin eta, delitu horren barnean, zuzeneko edo zeharkako onura ekonomikoa sortu zioten gutxienez hiru arau-hauste penal badaude.
b) Edo, Zigor Kodearen 127 bis artikuluan aipaturiko delituetako batengatik kondena ezartzeko prozedura hasi aurretiko sei urteetan, honako delitu hauengatik kondenatu izana: onura ekonomikoak eragin dituzten bi deliturengatik edo delitu gehiagorengatik; edo delitu jarraitu batengatik, baldin eta, delitu horren barnean, onura ekonomikoa sortu zioten gutxienez bi arau-hauste penal badaude.»
Hirurogeita sei. 127 sexies artikulua sartzen da. Honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluan ezarritakoaren ondoreetarako, honako presuntzio hauek aplikatuko dira:
1.a Kondenatuak prozedura penala hasi aurretiko sei urteetan eskuratutako ondasun guztiak haren delitu-jardueratik datozela uste izango da.
Ondore horietarako, joko da ondasunak eskuratu zituela ondasun horiek aurrenekoz xedatu zituen egunean.
2.a Zigortuak aurreko zenbakiko lehenengo lerrokadan aipatutako epean egindako gastu guztiak haren delitu-jardueratik etorritako funtsekin ordaindu zituela uste izango da.
3.a 1. zenbakian aipatzen diren ondasun guztiak kargarik gabe eskuratu zituela uste izango da.
Epaile edo auzitegiak erabaki dezake aurreko presuntzioak ondasun, efektu edo irabazi jakin batzuei ez aplikatzea, baldin eta, kasuaren inguruabar zehatzetan, okerrak edo desproportzionatuak badira.»
Hirurogeita zazpi. 127 septies artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Konfiskazioa gauzatu ezin izan bada, oso-osorik edo zati batean, ondasun, efektu edo irabazien egoera, izaera edo beste inguruabar batzuk direla eta, epaile edo auzitegiak, auto bidez, erabaki dezake egitatearen erantzule kriminalen beste ondasun batzuk konfiskatzea, jatorri zilegia dutenak barne hartuta. Beste ondasun horien balioa hasieran erabakitako konfiskazioa betetzeko falta den zatiaren baliokidea izango da.
Era berean jokatuko da ondasun, efektu edo irabazi jakin batzuk konfiskatzea erabakitzen denean, eta haien balioa eskuratzean zutena baino txikiagoa denean.»
Hirurogeita zortzi. 127 octies artikulua sartzen da. Honela idatzita geratzen da:
«1. Konfiskazioaren eraginkortasuna bermatzeko, agintaritza judizialak ondasun, bitarteko, tresna eta irabaziak atzeman edo enbargatu eta gordailuan jarri ahal izango ditu, lehenengo eginbideak egiten diren unetik.
2.Epaile edo auzitegiak erabakiko du, Prozedura Kriminalaren Legean ezarritakoaren arabera, atzemandako ondasun eta efektuekin zer egin: aldez aurretik diru bihurtu edo behin-behinean erabili.
3.Ebazpen irmo baten bidez konfiskatu diren ondasun, tresna eta irabaziak, biktimei kalte-ordainak ordaintzeko erabili behar ez badira, Estatuari adjudikatuko zaizkio, eta lege edo erregelamendu bidez ezarritako xedea emango die Estatuak.»
Hirurogeita bederatzi. Aldatu egiten dira 129. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak; honela idatzita geratzen dira:
«1. Nortasun juridikorik ez izateagatik, 31 bis artikuluan jasota ez dauden enpresa, antolakunde, talde edo beste edozein motatako erakundeen edo pertsonen elkarteen baitan, horien laguntzarekin edo horien bidez edo bitartez egindako delituen kasuan, epaile edo auzitegiak, enpresa, antolakunde, talde, erakunde edo elkarte horiei, zioak emanez, ezarri ahal izango dizkie delituaren egileari dagokion zigorraren ondorio erantsi bat edo batzuk, 33. artikuluko 7. zenbakiaren c) eta g) letren artean ezarritako edukiaren arabera. Edozein jarduera burutzeko behin betiko debekua ere ezar dezake, jarduera hori zilegia izan arren.
2.Aurreko zenbakian aipaturiko ondorio erantsiak bertan aipatutako enpresa, antolakunde, talde, erakunde edo elkarteei soilik aplikatu ahal izango zaizkie, Kode honek espresuki halakoak ezartzen dituenean, edota Kodeak berak pertsona juridikoei erantzukizun penala eskatzea ahalbidetzen duen delituetako bat denean.»
Hirurogeita hamar. 129 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Bizitzaren, pertsonen osotasunaren, askatasunaren eta sexu-askatasun edo -ukigabetasunaren aurkako delitu astuna, terrorismo delitua edo pertsonen bizitza, osasuna edo osotasun fisikoa arrisku larrian jartzen duen beste delitu astun bat egiteagatik kondenatu diren pertsonen kasuan, egitatearen inguruabarrak, kondenatuen nortasuna eta eskuragarri dauden beste datu batzuk aztertuta, delitua berriro egiteko arriskua handia dela pentsa badaiteke, epaile edo auzitegiak erabaki dezake pertsona horien lagin biologikoak hartzea, DNAren identifikatzaileak lortzeko analisiak egiteko eta datu horiek poliziaren datu-basean sartzeko. Analisi hauek egin ahal izango dira soilik: beharrezkoak direnak pertsonaren identitatea eta sexua ezagutzeko informazio genetikoaren identifikatzaileak lortzeko.
Ukitua laginak hartzearen kontra jarriz gero, laginak nahitaez hartu ahal izango dira, ezinbestekoak diren gutxieneko derrigortze-neurrien bidez. Neurri horiek, nolanahi ere, kasuaren inguruabarrekiko proportzionatuak izan beharko dira, eta pertsonaren duintasuna errespetatu beharko dute.»
Hirurogeita hamaika. Aldatu egiten dira 130. artikuluko 1. zenbakiaren 3. eta 5. puntuak; honela idatzita gelditzen dira:
«3.a Zigorra behin betiko kentzea, 87. artikuluko 1. eta 2. zenbakietan xedatutakoaren arabera.»
«5.a Ofendituaren barkamena, laidotuak hala eskaturik pertsegi daitezkeen delitu arinak direnean, edo legeak hala ezartzen duenean. Barkamena espresuki eman behar da epaia eman baino lehenago, eta, horretarako, ofendituak esan beharrekoa entzun beharko du epaile edo auzitegi epai-emaileak, epaia eman aurretik.
Adingabeen edo babes berezia behar duten desgaituen aurkako delituetan, epaile edo auzitegiek, Fiskaltzak esan beharrekoa entzun eta gero, eraginkortasunik gabe utzi ahal izango dute haien ordezkariek emandako barkamena, eta, ondoren, aginduko dute, Fiskaltzaren esku-hartzearekin, prozedurak aurrera egitea edo kondena betetzea.
Aurreko lerrokadan aipatzen den barkamena eraginkortasunik gabe uzteko, epaile edo auzitegiak berriz entzun beharko du adingabearen edo babes berezia behar duen desgaituaren ordezkariak esan beharrekoa.»
Hirurogeita hamabi. Aldatu egiten da 131. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Delituen preskripzio-denbora hauxe da:
Hogei urtekoa, baldin eta delituari ezarririko gehieneko zigorra hamabost urteko edo denbora luzeagoko espetxealdia bada.
Hamabost urtekoa, baldin eta legeak ezarririko gehieneko zigorra hamar urtekoa baino denbora luzeagoko desgaikuntza bada, edo hamar urte baino denbora luzeagoko eta hamabostekoa baino laburragoko espetxealdia bada.
Hamar urtekoa, baldin eta legeak ezarririko gehieneko zigorra bost urte baino denbora luzeagoko eta hamarrekoa baino denbora laburragoko espetxealdia edo desgaikuntza bada.
Bost urtekoa, gainerako delituetan; nolanahi ere, delitu arinen eta irain eta kalumnia delituen preskripzio-denbora urtebetekoa da.
2.Legeak ezarritako zigorra elkartua denean, artikulu honetara bildutako erregelak aplikatzeko, kontuan hartuko da preskripzio-denborarik luzeena behar duen zigorra.
3.Gizateriaren aurkako delituek, genozidio delituek eta gatazka armatuaren kasuan babesturiko ondasun eta pertsonen aurkako delituek, 614. artikuluan zigortutakoek salbu, ez daukate inoiz ere preskripziorik.
Terrorismo delituek ere ez dute inoiz preskripzio-denborarik izango, baldin eta pertsona baten heriotza eragin badute.
4.Arau-hausteen edo euren arteko lotura duten arau-hausteen pilaketa gertatzen den kasuetan, preskripzio-denbora delitu astunenari dagokiona izango da.»
Hirurogeita hamahiru. Aldatu egiten da 132. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Aurreko artikuluan ezarritako epe-mugak zigortzekoa den arau-haustea egin den egunetik zenbatuko dira. Delitu jarraituaren eta delitu iraunkorraren kasuetan, bai eta ohikotasuna behar duten arau-hausteetan ere, epe-muga horiek zenbatuko dira, hurrenez hurren, azken arau-haustea egiten den egunetik, zilegi ez den egoera ezabatu denetik edo jokabidea amaitu denetik.
Giza hilketaren saiakuntzan, eta adostasunik gabeko abortu delituan, lesio delituan, gizakien salerosketa delituan, askatasunaren aurkako delituan, tortura delituan, eta osotasun moralaren, sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren, bizitza pribatuaren eta norberaren irudirako eskubidearen aurkako delituetan, bai eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituetan ere, biktima adingabea bada, epe-mugak zenbatuko dira biktimak adin-nagusitasuna lortzen duen egunetik, edo heriotza-egunetik, adin-nagusitasuna lortu aurretik biktima hiltzen bada.
2.Preskripzio-denbora geldiarazi egingo da, eta igarotako denborak ez du ondorerik izango, prozedura, zantzuen arabera, delituaren erantzulea den pertsonaren aurka bideratzen denean, baina prozedura gerarazten denetik edo prozedura kondena barik amaitzen denetik epe-muga berriz zenbatzen hasiko da, honako erregela hauen arabera:
1.a Prozedura pertsona jakin baten aurka bideratzen dela ulertuko da, auziari hasiera ematen zaion unetik edo ondoren, ebazpen judizial zioduna ematen denetik, ebazpen horrek delitu izan daitekeen egitate batean ustezko parte-hartzea egozten badio.
2.a Aurrekoa gorabehera, kereila baten aurkezpenak edo organo judizial baten aurrean egindako salaketak, horretan pertsona jakin bati delitu izan daitekeen egintza batean ustezko parte-hartzea egozten zaionean, preskripzioaren zenbaketa eten egingo da, gehienez ere sei hilabetez. Epe hori zenbatzen hasiko da kereila aurkezten denetik edo salaketa egiten den unetik.
Epe horren barruan, kereilapekoaren edo salatuaren aurka, edo egitateekin zerikusia duen beste edozein pertsonaren aurka, 1. erregelan aipaturiko ebazpen judizialetako bat ematen bada, preskripzioa geldiarazi egingo da atzeraeraginezko izaerarekin eta ondore guzietarako, eta kereila edo salaketa aurkeztu den data hartuko da kontuan.
Aitzitik, preskripzioaren amaieraren zenbaketak aurrera jarraituko du kereila edo salaketaren aurkezpen-egunetik baldin eta, sei hilabeteko epearen barruan, kereila edo salaketaren izapidetzea ez onartzeko ebazpen judizial irmoa ematen bada, edo ebazpenaren bitartez prozedura kereilapekoaren edo salatuaren aurka ez bideratzea erabakitzen denean. Zenbaketak aurrera egingo du, halaber, baldin eta, aipaturiko epean, instrukzioko epaileak artikulu honetan ezarritako ebazpenetatik bat ere ematen ez badu.
3.Artikulu honen ondoreetarako, prozedura zein pertsonaren aurka bideratzen den behar bezala zehaztuta gelditu beharko da ebazpen judizialean, nahiz haren zuzeneko identifikazioaren bidez, nahiz egitatea egozten zaion antolakunde edo pertsona talde baten barruan identifikazio hori geroago zehazteko aukera ematen duten datuen bidez.»
Hirurogeita hamalau. Gaur egun 134. artikuluak duen edukia 1. zenbakian sartzen da, eta 2. zenbakia gehitzen zaio, honela idatzita:
«2. Zigorraren preskripzio-epea etenda geldituko da:
a) Zigorraren betearazpena etenda dagoen bitartean.
b) Beste zigor batzuk bete bitartean, 75. artikuluan ezarritakoa aplikatzekoa denean.»
Hirurogeita hamabost. Aldatu egiten da 136. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Kondenatuek erantzukizun penala azkendu badute, eskubidea dute Justizia Ministeriotik euren aurrekari penalen ezereztea lortzeko, ofizioz edo kondenatuak hala eskaturik, honako epe hauek igaro badira kondenatuak berriro deliturik egin barik:
a) Sei hilabete, zigor arinen kasuan.
b) Bi urte, hamabi hilabete baino luzeagoak ez diren zigorren kasuan eta zuhurtziagabekeriazko delituengatik ezarritako zigorren kasuan.
c) Hiru urte, hiru urte baino laburragoak diren astuntasun txikiagoko zigorren
kasuan.
d) Bost urte, hiru urte edo luzeagoak diren astuntasun txikiagoko gainerako zigorren kasuan.
e) Hamar urte, zigor astunen kasuan.
2.Aurreko zenbakian aipaturiko epeak zigorra azkendu eta hurrengo egunetik hasiko dira zenbatzen; dena den, zigorra azkentzen bada baldintzapeko kentzearen bidez, epea zenbatuko da, behin betiko kentzea lortu eta gero, onura hori lortu ezean zigorra beteta geratuko zen egunaren hurrengotik aurrera. Kasu horretan, zigorraren iraupena zenbatzeko, hasierako datatzat hartuko da etetea emateko egunaren hurrengoa.
3.Pertsona juridikoei ezarritako zigorrak eta 129. artikuluko ondorio erantsiak dagokien epean ezereztuko dira, artikulu honetako 1. zenbakian zehaztutako erregelaren arabera, desegitea edo jardueren behin betiko debekatzea erabakitzen denean salbu. Kasu horietan, berrogeita hamar urte igarotakoan ezereztuko dira idatzoharrak, epaia irmo bihurtu eta hurrengo egunetik zenbatuta.
4.Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentraleko ataletako aurrekari penalen inskripzioak ez dira publikoak izango. Inskripzioak indarrean dauden bitartean, erregistroaren arau bereziek zehaztutako muga eta bermeak betez emango dira ziurtagiriak, eta legeak ezarritako kasuetan. Edozein kasutan, epaile edo auzitegiek eskatutako ziurtagiriak emango dira, ezereztutako edo ezereztu gabeko inskripzioei buruzkoak badira ere; nolanahi ere, ezereztutako inskripzioa denean, inguruabar hori espresuki agerraraziko da.
5.Artikulu honetan aurrekariak ezerezteko ezartzen diren eskakizunak bete arren, aurrekariok ezereztu ez badira, epaile edo auzitegiak, inguruabar horiek egiaztatu eta gero, ez ditu aurrekari horiek kontuan hartuko.»
Hirurogeita hamasei. Aldatu egiten da 138. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek beste bat hiltzen badu, giza hilketaren errudun gisa, hamar urtetik hamabost urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
2.Honako kasu hauetan, gradu bat gehiagoko zigorra ezarriko da:
a) egitatean 140. artikuluko 1. zenbakiko inguruabarren bat gertatzen denean,
edo
b) egitateak 550. artikuluko atentatu delitu ere badira.»
Hirurogeita hamazazpi. Aldatu egiten da 139. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Hamabost urtetik hogeita bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio beste bat hiltzen duenari, erailketaren errudun gisa, baldin eta inguruabar hauetatik bat gertatzen bada:
1.a Maltzurkeriaz egitea.
2.a Prezio, sari edo hitzematearengatik egitea.
3.a Ankerkeriaren bidez ofendituaren mina nahita eta bihotz-gogorrez handitzea.
4.a Beste delitu bat egiten laguntzeko egitea, edo beste delitu bat ezkutatzeko.
2.Erailketa batean aurreko zenbakian ezarritako inguruabarretako bat baino gehiago gertatzen denean, zigorra goiko erdian ezarriko da.»
Hirurogeita hemezortzi. Aldatu egiten da 140. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarriko da, erailketan inguruabar hauetatik bat gertatzen bada:
1.a Biktima hamasei urte baino gutxiagokoa izatea, edota, haren adina, gaixotasuna edo desgaitasuna kontuan hartuta, bereziki ahula den pertsona bat izatea.
2.a Egileak erailketa egitea biktimaren sexu-askatasunaren aurkako delitua egin ondoren.
3.a Delituaren egilea talde edo antolakunde kriminal bateko kidea izatea.
2.Bi pertsona baino gehiago hiltzeagatik erailketaren errudun gisa kondenatzen denari espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarriko zaio. Kasu horretan, aplikatzekoa izango da 78 bis artikuluko 1. zenbakiko b) letran ezarritakoa, bai eta artikulu bereko
2.zenbakiaren b) letran ezarritakoa ere.»
Hirurogeita hemeretzi. 140 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Titulu honetan bildutako delitu bat edo gehiago egiteagatik kondenatzen direnei zaintzapeko askatasunaren neurri bat ere ezarri ahal izango zaie.»
Laurogei. Aldatu egiten da 142. artikulua, eta honela idatzita gelditzen da:
«1. Norbaitek, zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz, beste baten heriotza eragiten badu, zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren errudun gisa, urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa ibilgailu motorduna edo ziklomotorra erabiliz egiten denean, ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ere ezarriko da, urtebetetik sei urte artekoa.
Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa su-arma erabiliz egiten denean, su-armak eramateko edo edukitzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ere ezarriko da, urtebetetik sei urte artekoa.
Giza hilketa lanbide-zuhurtziagabekeriaren ondorioz egiten denean, lanbide, ogibide edo karguan aritzeko desgaikuntza bereziko zigorra ere ezarriko da, hiru urtetik sei urte artekoa.
2.Norbaitek, astuntasun txikiagoko zuhurtziagabekeriaren ondorioz, beste baten heriotza eragiten badu, hiru hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.
Giza hilketa ibilgailu motorduna edo ziklomotorra erabiliz egiten denean, ibilgailu motordun eta ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ere ezarri ahalko da, hiru hilabetetik hemezortzi hilabete artekoa.
Giza hilketa su-arma erabiliz egiten denean, su-armak eramateko edo edukitzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ere ezarri ahalko da, hiru hilabetetik hemezortzi hilabete artekoa.
Laidotuak edo bere legezko ordezkariak salaketa aurkeztean soilik pertsegitu ahalko da zenbaki honetan zehaztutako delitua.»
Laurogeita bat. Aldatu egiten da 147. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, beste bati lesioa eragiten badio, gorputz-osotasunean, osasun fisikoan edo osasun mentalean kalte eginez, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra edo sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaio, lesio delituaren errudun gisa, baldin eta lesio horrek, objektiboki sendatzeko, medikuntza-tratamendua edo tratamendu kirurgikoa behar badu, adituen lehenengo laguntzaz gain. Adituak lesioaren inguruan egiten duen zaintza edo jarraipen hutsa ez da medikuntzatratamendutzat hartuko.
2.Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, aurreko zenbakian ezarrita ez dagoen lesio bat eragiten badio beste pertsona bati, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.
3.Norbaitek beste bat jotzen badu edo hari egitezko tratu txarra ematen badio, lesiorik eragin gabe, hilabetetik bi hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.
4.Laidotuak edo bere legezko ordezkariak salaketa aurkeztean soilik pertsegitu ahalko dira aurreko bi zenbakietan zehaztutako delituak.»
Laurogeita bi. Aldatu egiten da 152. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz, aurreko artikuluetan ezarritako lesioetako bat eragiten badu, honako zigor hauek ezarriko zaizkio, sortutako arriskua eta izandako emaitza kontuan hartuta:
1.a Hiru hilabetetik sei hilabete arteko espetxe zigorra edo sei hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna, 147. artikuluko 1. zenbakiko lesioen kasuan.
2.a Urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra, 149. artikuluko lesioen kasuan. 3.a Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra, 150. artikuluko lesioen
kasuan.
Egitateak ibilgailu motorduna edo ziklomotorra erabiliz gauzatzen direnean, ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ere ezarriko da, urtebetetik lau urte artekoa.
Lesioak su-arma erabiliz eragiten direnean, su-armak eramateko edo edukitzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ere ezarriko da, urtebetetik lau urte artekoa.
Lesioak lanbide-zuhurtziagabekeriaren ondorioz egiten direnean, lanbide, ogibide edo karguan aritzeko desgaikuntza bereziko zigorra ere ezarriko da, sei hilabetetik lau urte artekoa.
2.Norbaitek, astuntasun txikiagoko zuhurtziagabekeriaren ondorioz, 149. eta
150.artikuluetan ezarritako lesioren bat eragiten badu, hiru hilabetetik hamabi hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.
Egitateak ibilgailu motorduna edo ziklomotorra erabiliz gauzatzen direnean, ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ere ezarri ahalko da, hiru hilabetetik urtebete artekoa.
Lesioak su-arma erabiliz eragiten direnean, su-armak eramateko edo edukitzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ere ezarri ahalko da, hiru hilabetetik urtebete artekoa.
Laidotuak edo bere legezko ordezkariak salaketa aurkeztean soilik pertsegitu ahalko da zenbaki honetan zehaztutako delitua.»
Laurogeita hiru. Aldatu egiten da 153. artikuluko 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, urripen fisikoa edo 147. artikuluko 2. zenbakian zehaztutako larritasun txikiagoko lesioa eragiten badio beste bati, edo norbaitek beste bat jotzen badu edo hari egitezko tratu txarra ematen badio lesiorik eragin gabe, ofenditua egilearen emaztea bada edo izan bada, edo berarekin antzeko maitasun-harremanen bidez loturik badago edo egon bada emakumea, elkarrekin bizi ez arren, edo pertsona hori egoera bereziki ahulean badago eta egilearekin bizi bada, orduan, sei hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edo hogeita hamaika egunetik laurogei egun arte gizartearentzat lan egitea, eta, beti, armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea, urtebete eta egun batetik hiru urte arte, eta, era berean, epaile edo auzitegiak egoki baderitzo adingabearen edo babes berezia behar duen desgaituaren intereserako, guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia-harrera egikaritzeko desgaikuntza, bost urte artekoa.»
Laurogeita lau. Aldatu egiten da 156. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, adostasuna balio osoz, askatasunez, kontzientziaz eta espresuki ematen bada, erantzukizun penaletik salbuesten du, legearen arabera egindako organo-transplanteetan eta adituek egindako antzutzeko eta sexu-aldaketako kirurgiako ebakuntzetan, salbu eta adostasuna akatsen bidez edo prezioaren nahiz sariaren bidez lortu denean, edo adostasuna eman duena adingabea denean edo adostasuna emateko inolako gaitasunik ez duena denean; kasu horietan, ez da baliozkoa izango haiek edo euren legezko ordezkariek emandako adostasuna.
Ez da zigortzekoa izango organo judizial batek agindutako antzutzea egitea, baldin eta antzutzen den pertsonak ezin badu eta ezin izango badu inola ere eman aurreko lerrokadan adierazitako adostasuna; betiere, ezohiko kasuak badira, babestutako ondasun juridikoetan gatazka larria badago, eta xedea ukituaren interes nagusia babestea bada. Guztia ere, legeria zibilean xedatutakoaren arabera.»
Laurogeita bost. 156 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Titulu honetan bildutako delitu bat edo batzuk egiteagatik kondenatuta daudenei zaintzapeko askatasunaren neurria ere ezarri ahal izango zaie, biktima 173. artikuluko 2. zenbakian adierazitako pertsonetako bat denean.»
Laurogeita sei. Aldatu egiten da 166. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Legearen aurkako atxiloketaren edo bahiketaren errudunak ez badu esaten atxilotutako pertsona non dagoen, orduan, errudun horri hamar urtetik hamabost urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio legearen aurkako atxiloketaren kasuan, eta hamabost urtetik hogei urte artekoa, bahiketaren kasuan.
2.Legearen aurkako atxiloketa egiten duenari hamabost urtetik hogei urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, eta bahiketa egiten duenari hogei urtetik hogeita bost urte artekoa, inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Biktima adingabea edo babes berezia behar duen desgaitua izatea.
b) Egileak biktimaren sexu-askatasun edo ukigabetasunaren aurka atentatzeko asmoz egitea legearen aurkako atxiloketa edo bahiketa, edota gerora xede horrekin jokatzea.»
Laurogeita zazpi. Aldatu egiten da 167. artikulua, eta honela idatzita gelditzen da:
«1. Agintari edo funtzionario publikoak, legean baimentzen diren kasuetatik kanpo eta delituaren ondorioz auzirik egon gabe, kapitulu honetan azaldutako
egitateetako bat gauzatzen badu, orduan, egitate horietarako ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko zaizkio, eta gehienez gradu bat gehiagokoak ere ezarri ahal izango zaizkio.
2.Zigor horiek berak ezarriko zaizkie honako hauei:
a) Funtzionario publiko edo agintariari, delituaren ondorioz auzia egon zein ez, baldin eta norbait askatasunaz gabetzea agintzen, gauzatzen edo luzatzen badu eta askatasun-gabetze hori aitortzen ez badu, edota, beste modu batean, pertsona hori nola edo non dagoen ezkutatzen badu, eta, hortaz, pertsona horri konstituzioedo lege-eskubideak gabetzen badizkio.
b) Egitateak Estatuaren edo haren agintarien baimen, laguntza edo oniritziarekin gauzatzen dituen partikularrari.
3.Artikulu honetan aipatutako kasu guztietan, egitateak agintari edo funtzionario publiko batek egiten baditu, zortzi urtetik hamabi urte arteko erabateko desgaikuntzako zigorra ere ezarriko zaio.»
Laurogeita zortzi. 171. artikuluari 7. zenbakia gehitzen zaio, eta horren idazkera hauxe da:
«7. Aurreko kasuetatik kanpo, norbaitek, era arinean, beste bati mehatxu egiten badio, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio. Laidotuak edo bere legezko ordezkariak salaketa aurkeztean soilik pertsegitu ahalko da egitate hori.
Ofenditua 173. artikuluko 2. zenbakian aipatzen den pertsonetako bat denean, une oro lokalizatuta egoteko zigorra ezarriko da, bost egunetik hogeita hamar egun artekoa, biktimarena ez den eta biktimaren egoitzatik urrun dagoen egoitza batean; edo gizartearentzat lan egiteko zigorra, bost egunetik hogeita hamar egun artekoa; edo hilabetetik lau hilabete arteko isuna. Azken zigor hori soilik ezarriko da 84. artikuluko 2. zenbakian adierazitako inguruabarrak gertatzen direnean. Kasu horietan, ez da beharrezkoa izango aurreko lerrokadan aipatzen den salaketa.»
Laurogeita bederatzi. 172. artikuluari 3. zenbakia gehitzen zaio, eta horren idazkera hauxe da:
«3. Aurreko kasuetatik kanpo, norbaitek, era arinean, beste bat derrigortzen badu, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio. Laidotuak edo bere legezko ordezkariak salaketa aurkeztean soilik pertsegitu ahalko da egitate hori.
Ofenditua 173. artikuluko 2. zenbakian aipatzen den pertsonetako bat denean, une oro lokalizatuta egoteko zigorra ezarriko da, bost egunetik hogeita hamar egun artekoa, biktimarena ez den eta biktimaren egoitzatik urrun dagoen egoitza batean; edo gizartearentzat lan egiteko zigorra, bost egunetik hogeita hamar egun artekoa; edo hilabetetik lau hilabete arteko isuna. Azken zigor hori soilik ezarriko da 84. artikuluko 2. zenbakian adierazitako inguruabarrak gertatzen direnean. Kasu horietan, ez da beharrezkoa izango aurreko lerrokadan aipatzen den salaketa.»
Laurogeita hamar. 172 bis artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«1. Norbaitek, larderia larria edo indarkeria erabiliz, beste bat ezkontzera behartzen badu, orduan, pertsona horri sei hilabetetik hiru urte eta sei hilabete arteko espetxe zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaio, derrigortzearen edo erabilitako bideen larritasunaren arabera.
2.Zigor hori bera ezarriko zaio aurreko zenbakian ezarritako egitateak gauzatzeko xedez indarkeria, larderia larria edo engainua erabiltzen duenari, beste bat Espainiako lurraldetik kanpora joatera edo Espainiako lurraldera ez itzultzera behartzeko.
3.Zigorrak goiko erdian ezarriko dira, biktima adingabea denean.»
Laurogeita hamaika. 172 ter artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«1. Hiru hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaio pertsona bati behin eta berriro jazartzen zaionari, legez baimenduta egon gabe, honako jokaera hauetako bat izaten badu, eta jokaera horrek haren eguneroko bizitza era larrian nahasten badu:
1.a Pertsona bat zelatatzea, hari segika ibiltzea edo harengana fisikoki hurbiltzeko aukerak bilatzea.
2.a Edozein komunikazio-bideren bidez edo hirugarren batzuen bidez, pertsona harekin harremanetan jartzea edo jartzen saiatzea.
3.a Pertsona horren datu pertsonalak bidegabe erabiliz, produktu edo salgaiak eskuratzea, zerbitzuak kontratatzea, edo hirugarren pertsona batzuk harekin harremanetan jarraraztea.
4.a Pertsona horren askatasunaren edo ondarearen aurka atentatzea, edota haren pertsona hurbil baten askatasunaren edo ondarearen aurka.
Adina, gaixotasuna edo egoera dela-eta pertsona hori bereziki ahula bada, jazarleari sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
2.Ofenditua 173. artikuluko 2. zenbakian zehaztutako pertsonaren bat bada, urtebetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, edo gizartearentzat lan egiteko zigorra hirurogei egunetik ehun eta hogei egun arte. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango artikulu honetako 4. zenbakian aipatzen den salaketa.
3.Artikulu honetan aurreikusitako zigorrez gain, jazarpen-egintzek osatutako delituei dagozkien zigorrak ere ezarri ahal izango dira.
4.Laidotuak edo bere legezko ordezkariak salaketa aurkeztean soilik pertsegitu ahalko dira artikulu honetan deskribatutako egitateak.»
Laurogeita hamabi. Aldatu egiten da 173. artikuluko 2. zenbakia, eta 4. zenbakia eransten zaio. Honela idatzita geratzen dira:
«2. Norbaitek ohikotasunez indarkeria fisiko edo psikikoa erabiltzen badu ezkontidea denaren edo izan denaren aurka, edota antzeko maitasun-harremanen bidez berarekin loturik dagoen edo egon izan den pertsonaren aurka, elkarrekin bizi ez arren; edota odol, adopzio nahiz ezkontza bidezko ahaidetasuna dela medio, haren nahiz beraren ezkontidearen edo harekin bizi denaren ondorengo, aurreko edo neba-arreben aurka; edota harekin bizi diren nahiz haren ezkontidearen edo berarekin bizi denaren guraso-ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren mende dauden adingabeen edo babes berezia behar duten desgaituen aurka; edota beste edozein pertsonaren aurka, pertsona hori haren familiaelkarbizitzaren gunean sartuta badago edozein motatako harremanen bidez; bai eta, euren ahulezia dela medio, zentro publiko nahiz pribatuetan zaintza edo jagoletzapean daudenen aurka; orduan, pertsona horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, eta hiru urtetik bost urte arte armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetuko da, eta, hala denean, epaile edo auzitegiak egoki baderitzo adingabearen edo babes berezia behar duen desgaituaren intereserako, guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia-harrera egikaritzeko desgaikuntza berezia ere ezarriko zaio, urtebetetik bost urte arte; horrez gain, indarkeria fisiko edo psikikoko egintzek osatutako delituengatik dagozkion zigorrak ere ezarri ahal izango zaizkio.
Zigorrak goiko erdian ezarriko dira, indarkeriazko egintzetatik bat edo batzuk egiten direnean, dela adingabeen aurrean, dela armak erabilita, dela bi-bion egoitzan edo biktimaren egoitzan, dela 48. artikuluan ezarritako zigorretatik bat edo izaera bereko kautela-neurri, segurtasun-neurri edo debeku bat urratuz.
Zenbaki honetan zehaztutako kasuetan, zaintzapeko askatasunaren neurria ere ezarri ahal izango da.»
«4. Norbaitek beste bati iraina edo zuzena ez den iseka arina egiten badio, eta ofenditua 173. artikuluko 2. zenbakian aipaturiko pertsonetako bat bada, orduan,
une oro lokalizatuta egoteko zigorra ezarriko zaio, bost egunetik hogeita hamar egun artekoa; betiere, biktimarena ez den eta biktimaren egoitzatik urrun dagoen egoitza batean; edota gizartearentzat lan egiteko zigorra ezarriko zaio, bost egunetik hogeita hamar egun artekoa; edo hilabetetik lau hilabete arteko isuna. Azken zigor hori soilik ezarriko da 84. artikuluko 2. zenbakian adierazitako inguruabarrak gertatzen direnean.
Irainak pertsegitu ahal izateko, beharrezkoa izango da laidotuak edo laidotuaren legezko ordezkariak salaketa aurkeztea.»
Laurogeita hamahiru. Aldatu egiten da 177. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluetan azaldutako delituen kasuan, osotasun moralaren aurkako atentatuaz gain, biktimaren edo hirugarren baten bizitzan, osotasun fisikoan, osasunean, sexu-askatasunean nahiz ondasunetan lesio edo kaltea gertatzen bada, egitateok bereiz zigortuko dira egin diren delituei dagokien zigorrarekin, salbu eta legeak atentatua espresuki zigortzen duenean.»
Laurogeita hamalau. Aldatu egiten dira 177 bis artikuluko 1. eta 4. zenbakiak. Honela idatzita geratzen dira:
«1. Bost urtetik zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, gizakien salerosketaren errudun gisa, nahiz Espainiako lurraldean, nahiz Espainiatik, edo Espainia iraganbide zein helmuga izanik, indarkeria, larderia edo engainua erabiliz, edota nagusitasunzein beharrizan-egoeraz, nahiz biktimaren –hori nazionala edo atzerritarra izan– ahuleziaz abusatuz, edo biktima kontrolatzen duen pertsonaren adostasuna izate aldera, harengandik ordainketak edo onurak jasoz edo pertsona horri ordainketak edo onurak emanez, biktima atzeman, garraiatu, lekualdatu, hartu, jaso, trukatu edo haren kontrola eskualdatzen duenari, hauetako edozein helbururekin:
a) Bortxazko lanak edo zerbitzuak eginaraztea, esklabotzan aritzera behartzea, edo esklabotzaren, mirabetzaren edo eskaletasunaren antzeko praktikak eginaraztea.
b) Sexu-esplotazioan erabiltzea, pornografia barne.
c) Delitu-jarduerak egiteko esplotatzea.
d) Gorputz-organoak ateratzea.
e) Ezkontza behartuak eginaraztea.
Biktima beharrizanedo ahulezia-egoeran dagoela joko da, pertsona horrek dituen aukeren artean benetakoa edo onargarria den bakarra abusua jasatea denean.»
«4. Artikulu honetako lehenengo zenbakian zehaztutako zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarriko da honako kasu hauetan:
a) Delituaren xede diren pertsonen bizitza edo osotasun fisiko zein psikikoa arriskuan jarri denean.
b) Biktima bereziki ahula denean, gaixotasun, haurdunaldi, desgaitasun edo egoera pertsonalarengatik, edota adingabea denean.
Inguruabar bat baino gehiago biltzen badira, zigorra goiko erdian ezarriko da.»
Laurogeita hamabost. Aldatu egiten da 182. artikuluko 1. zenbakia. Honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, engainuaren bidez edota biktimarekiko duen konfiantzaz, agintaritzaz edo eraginaz abusatuz, hamasei urte baino gehiagokoa eta hemezortzi urte baino gutxiagokoa den pertsona batekin sexu izaerako egintzak egiten baditu, orduan, pertsona horri urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.»
Laurogeita hamasei. Aldatu egiten da II. liburuko VIII. tituluaren II bis kapituluaren izenburua; honela idatzita geratzen da:
«II bis kapitulua. Hamasei urte baino gutxiagokoen aurkako sexu-abusuak eta -erasoak.»
Laurogeita hamazazpi. Aldatu egiten da 183. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek hamasei urte baino gutxiago dituen adingabe batekin sexu izaerako egintzak egiten baditu, pertsona horri, adingabe baten sexu-abusuaren erantzule gisa, bi urtetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
2.Egitateak indarkeriaz edo larderiaz gauzatzen direnean, orduan, erantzuleari, adingabe bati sexu-erasoaren delitua egiteagatik, bost urtetik hamar urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio. Zigor berberak ezarriko dira indarkeriaz edo larderiaz baliatuz hamasei urte baino gutxiagoko adingabe bat behartzean hirugarren batekin edo bere buruarekin sexu-egintzak gauzatzera.
3.Erasoa baginatik, uzkitik zein ahotik haragitzea denean, edota lehengo bi bide horietako batetik gorputz-adarrak nahiz objektuak sartzea denean, orduan, erantzuleari, zortzi urtetik hamabi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, 1. zenbakiaren kasuan, eta hamabi urtetik hamabost urte arteko zigorra, 2. zenbakiaren kasuan.
4.Aurreko hiru zenbakietan jasotako jokabideak dagokien espetxe zigorrarekin zigortuko dira, eta zigorra goiko erdian ezarriko da inguruabar hauetatik edozein gertatzen denean:
a) Biktimak, bere garapen intelektual edo fisiko urriagatik, edota nahasmendu mentala izateagatik, inolako defentsarik izan ez duenean, eta, edozein kasutan, lau urte baino gutxiago dituenean.
b) Egitateak bi pertsonak edo gehiagok taldean gauzatzen dituztenean.
c) Erabilitako indarkeria edo larderia bereziki apalesgarria edo isekagarria denean.
d) Erantzulea, delitu egiteko, nagusitasunedo ahaidetasun-harremanez baliatzen denean, odolez edo adopzioz biktimaren aurreko ahaide edo neba-arreba izateagatik, edota ezkontza bidezko ahaidetasuna izateagatik.
e) Errudunak biktimaren bizitza edo osasuna arriskuan jarri duenean, doloz edo zuhurtziagabekeria astunarengatik.
f) Arau-haustea horrelako jarduerak egiten aritzen den antolakunde edo talde kriminal baten barruan burutu denean.
5.Artikulu honetan aurreikusitako kasu guztietan, erruduna bere agintari, agente edo funtzionario publiko egoeraz baliatu bada, orduan, sei urtetik hamabi urte arteko erabateko desgaikuntzako zigorra ere ezarriko zaio.»
Laurogeita hemezortzi. Aldatu egiten da 183 bis artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitek, sexu-helburuekin, hamasei urte baino gutxiagoko adingabe bat sexu-jokaeretan parte hartzera edo sexu izaerako egintzak ikustera behartzen badu, egileak berak jokaera horietan parte hartu ez arren, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
Sexu-abusuak ikustera behartu badu, egileak abusu horietan parte hartu ez badu ere, urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.»
Laurogeita hemeretzi. 183 ter artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«1. Norbait, Internet bidez, telefono bidez edo informazioaren eta komunikazioaren beste edozein teknologiaren bidez, hamasei urte baino gutxiagoko adingabe batekin harremanetan jartzen bada, eta berarekin elkartzeko proposamena egiten badio, 183. artikuluan eta 189. artikuluan deskribatutako delituetatik edozein
gauzatzeko helburuarekin, eta, betiere, proposamen hori adingabearengana gerturatzera zuzendutako egintzekin batera badoa, orduan, pertsona horri urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaio, eta, edonola ere, gauzatutako delituei dagozkien zigorrak ere ezarriko dira. Zigorrak goiko erdian ezarriko dira, gerturatzea lortzen denean derrigortzea, larderia edo engainua erabiliz.
2.Norbait, Internet bidez, telefono bidez edo informazioaren eta komunikazioaren beste edozein teknologiaren bidez, hamasei urte baino gutxiagoko adingabe batekin harremanetan jartzen bada, eta material pornografikoa lortzera zuzenduta dauden engainuzko egintzak egiten baditu, edo adingabeak irudikatzen edo agertzen dituzten irudi pornografikoak erakusten badizkio, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.»
Ehun. 183 quater artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«Hamasei urte baino gutxiagoko adingabeak adostasuna askatasunez ematen duenean, erantzukizun penaletik salbuetsita geldituko dira kapitulu honetan ezarritako delituak, egilea adingabearen pertsona hurbil bat denean, adinagatik eta garapenedo heldutasun-mailagatik.»
Ehun eta bat. Aldatu egiten da II. liburuko VIII. tituluaren V. kapituluaren izenburua, eta honela idatzita geratzen da:
«V. kapitulua.
Adingabeen prostituzioari, sexu-esplotazioari eta galbideratzeari buruzko delituak.»
Ehun eta bi. Aldatu egiten da 187. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, indarkeria, larderia edo engainua erabiliz, edota nagusitasunzein beharrizan-egoeraz nahiz biktimaren ahuleziaz abusatuz, adin nagusikoa prostituzioan jardutera edo horretan irautera derrigortzen badu, orduan, pertsona horri bi urtetik bost urte arteko espetxe zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio.
Bi urtetik lau urte arteko espetxe zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio inoren prostituzioa esplotatzetik irabaziak lortzen dituenari, nahiz eta prostituzioan ari denak horretarako adostasuna eman. Esplotazioa dagoela joko da inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Biktimaren egoera pertsonal edo ekonomikoa ahula izatea.
b) Jarduteko baldintza astun, desproportzionatu edo abusuzkoak ezartzea.
2.Aurreko zenbakietan ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, kasuankasuan, inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Erruduna bere agintaritza, agente nahiz funtzionario publiko egoeraz baliatu denean. Kasu horretan, gainera, sei urtetik hamabi urte arteko erabateko desgaikuntzako zigorra ezarriko da.
b) Erruduna horrelako jarduerak egiten aritzen den antolakunde edo talde kriminal bateko kidea denean.
c) Errudunak biktimaren bizitza edo osasuna arriskuan jarri duenean, doloz edo zuhurtziagabekeria astunarengatik.
3.Adierazitako zigorrak kasuan-kasuan ezarriko dira, baina horrek ez du kentzen prostituzioa jasan duenaren aurka egindako sexu-eraso edo -abusuei dagozkien zigorrak ezartzea errudunari.»
Ehun eta hiru. Aldatu egiten da 188. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek adingabe bat edo babes berezia behar duen desgaitu bat prostituziora induzitu, hura sustatu, faboratu edo errazten badu, edota horretatik irabaziak lortzen baditu, edo, xede horietarako, adingabea edo desgaitua beste era batean ustiatzen badu, orduan, pertsona horri bi urtetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere.
Biktima hamasei urte baino gutxiagokoa bada, errudunari lau urtetik zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere.
2.Aurreko zenbakian ezarritako egitateak indarkeria edo larderia erabiliz egiten badira, zehaztutako isun zigorrak ezartzeaz gain, bost urtetik hamar urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, biktima hamasei urte baino gutxiagokoa denean, eta lau urtetik sei urte arteko espetxe zigorra, berriz, gainerako kasuetan.
3.Aurreko zenbakietan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira, kasuan-kasuan, inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Adina, gaixotasuna, desgaitasuna edo egoera dela eta, biktima bereziki ahula denean.
b) Erantzulea, delitu egiteko, nagusitasunedo ahaidetasun-harremanez baliatzen denean, odolez edo adopzioz biktimaren aurreko edo ondorengo ahaide edo neba-arreba izateagatik, edota ezkontza bidezko ahaidetasuna izateagatik.
c) Delitu egiteko, erantzulea bere agintaritza, agente nahiz funtzionario publiko egoeraz baliatzen denean. Kasu horretan, gainera, sei urtetik hamabi urte arteko erabateko desgaikuntzako zigorra ezarriko da.
d) Errudunak biktimaren bizitza edo osasuna arriskuan jarri duenean, doloz edo zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz.
e) Egitateak bi pertsonak edo gehiagok taldean gauzatu dituztenean.
f) Erruduna horrelako jarduerak egiten aritzen den erakunde edo elkarte bateko kidea denean, erakunde edo elkarte hori iragankorra bada ere.
4.Norbaitek, ordainsariaren edo hitzematearen truke, adingabe batekin edo babes berezia behar duen desgaitu batekin sexu-harremana eskatu, onartu edo lortzen badu, orduan, pertsona horri urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio. Adingabea hamasei urte baino gutxiagokoa bada, bi urtetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
5.Adierazitako zigorrak kasuan-kasuan ezarriko dira, baina, edonola ere, adingabeen eta babes berezia behar duten desgaituen sexu-askatasun edo ukigabetasunaren aurkako arau-hausteei dagozkien zigorrak ere ezarriko dira.»
Ehun eta lau. Aldatu egiten da 189. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Urtebetetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio:
a) Adingabeak edo babes berezia behar duten desgaituak atzeman edo erabiltzen dituenari erakuts-zalekeriazko edo pornografiazko helburuekin edo halako ikuskizun publiko nahiz pribatuetan, edota edozein motatako pornografiazko materiala egiteko, horren euskarria edozein izanda, bai eta jarduera horietatik edozein finantzatzen duenari, edo horiekin irabaziak lortzen dituenari ere.
b) Pornografiazko materiala egin, saldu, banatu, erakutsi, eskaini edota, edozein bide erabiliz, hori egitea, saltzea, hedatzea edo erakustea errazten duenari; betiere, material hori egiteko adingabeak edo babes berezia behar duten desgaituak erabili direnean, edo helburu horietarako eduki dituenean, nahiz eta materiala atzerrian egin edo jatorri ezezagunetakoa izan.
Titulu honen ondoreetarako, haur-pornografiatzat edo babes berezia behar duten desgaituak erabiliz egin diren materialtzat hartzen dira honako hauek:
a) Adingabea edo babes berezia behar duen desgaitua sexu-jokaera esplizituan, errealean edo simulatuan parte hartuz ikusteko moduan erakusten duen edozein material.
b) Adingabearen edo babes berezia behar duen desgaituaren sexu-organoak nagusiki sexu-helburuz erakusten dituen edozein irudikapen.
c) Adingabea dela dirudien edozein pertsona sexu-jokaera esplizituan, errealean edo simulatuan parte hartuz ikusteko moduan erakusten duen edozein material; edo adingabea dela dirudien edozein pertsonaren sexu-organoak nagusiki sexu-helburuz erakusten dituen edozein irudikapen; betiere, irudiak hartu ziren unean, adingabea dirudien pertsonak hemezortzi urte edo urte gehiago edukitzean salbu.
d) Adingabea sexu-jokaera esplizitu batean parte hartuz edo adingabearen sexu-organoen irudi errealistak, nagusiki sexu-helburuz egindakoak.
2.Bost urtetik bederatzi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie artikulu honetako 1. zenbakian zehaztutako ekintzak gauzatzen dituztenei, inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Hamasei urte baino gutxiagokoak erabiltzean.
b) Egitateak bereziki apalesgarriak edo isekagarriak direnean.
c) Material pornografiko horretan, adingabeak edo babes berezia behar duten desgaituak agertzea, eta, pertsona horiek, hain zuzen ere, indarkeria fisikoaren edo sexu-indarkeriaren biktima izatea.
d) Errudunak biktimaren bizitza edo osasuna arriskuan jarri duenean, doloz edo zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz.
e) Material pornografikoa garrantzi handikoa denean.
f) Erruduna horrelako jarduerak egiten aritzen den erakunde edo elkarte bateko kidea denean, erakunde edo elkarte hori iragankorra bada ere.
g) Erantzulea adingabearen edo babes berezia behar duen desgaituaren aurrekoa, tutorea, kuradorea, zaintzailea, irakaslea edo egitez nahiz zuzenbidez, era iragankorrean bada ere, horretaz arduratzen den pertsona denean; edo erantzulea adingabearekin edo babes berezia behar duen desgaituarekin bizi den edozein senide denean, edo konfiantzaz edo agintaritzaz abusatuz jardun den edonor denean.
h) Berrerortze astungarria gertatzean.
3.Baldin eta 1. zenbakiko lehenengo lerrokadaren a) letran zehaztutako egitateak indarkeria edo larderia erabiliz egiten badira, aurreko zenbakietan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira.
4.Norbait, jakinaren gainean egonik, adingabeek edo babes berezia behar duten desgaituek parte hartzen duten exhibizionismoedo pornografia-ikuskizunetara joaten bada, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
5.Norbaitek, bere erabilera pertsonalerako, haur-pornografia edo babes berezia behar duten desgaituak erabiliz egin den pornografia eskuratzen badu edo halakorik badauka, pertsona horri hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra edo sei hilabetetik bi urte arteko isuna ezarriko zaio.
Zigor hori bera ezarriko zaio, jakinaren gainean egonik, haur-pornografia edo babes berezia behar duten desgaituak erabiliz egin den pornografia eskuratzen duenari informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez.
6.Norbaitek bere ahal, tutoretza, zaintza edo harrerapean adingabe bat edo babes berezia behar duen desgaitu bat badu, eta, adingabe edo babes berezia behar duen desgaitu horren prostituzioedo galbideratze-egoera zein den jakinda, ahal duena egiten ez badu egoera hura utzarazteko, edota egoera hori uzteko
helburu berberarekin agintaritza eskudunarengana joaten ez bada, adingabea edo babes berezia behar duen desgaitua zaintzeko baliabideak ez dituenean, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik sei hilabete arteko espetxe zigorra edo sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaio.
7.Fiskaltzak akzio egokiak sustatuko ditu, aurreko zenbakian ezarritako jokabideetatik bat egiten duenari, hala denean, guraso-ahalaz, tutoretzaz, zaintzaz edo familia-harreraz gabetzeko.
8.Epaile eta auzitegiek behar diren neurriak hartzeko agindua emango dute, haur-pornografia duten edo hedatzen duten web orriak edo Interneteko aplikazioak kentzeko, bai eta babes berezia behar duten desgaituak erabiliz egindakoak kentzeko ere; edota, hala denean, Espainiako lurraldean dauden Interneteko erabiltzaileei web orri edo aplikazio horietarako sarbidea blokeatzeko agindua emango dute.
Neurri horiek kautela-neurri gisa ezarri ahal izango dira, Fiskaltzak hala eskatzen badu.»
Ehun eta bost. Aldatu egiten dira 192. artikuluko 1. eta 3. zenbakiak; honela idatzita geratzen dira:
«1. Titulu honetara bildutako delitu batengatik edo gehiagorengatik espetxe zigorra ezarri zaien kondenatuei zaintzapeko askatasunaren neurria ere ezarriko zaie, eta neurri hori zigor askatasun-gabetzailearen ondoren betearaziko da. Aipatutako neurriak bost urtetik hamar urte arte iraungo du, delituetako bat astuna izanez gero, eta urtebetetik bost urte arte, astuntasun txikiagoko delitu batengatik edo gehiagorengatik bada. Azken kasu horretan, delitua bakarra bada eta pertsona horrek lehenengoz delitu egin badu, auzitegiak zaintzapeko askatasunaren neurria ezarri dezake ala ez, egilearen arriskutsutasun txikiagoa kontuan hartuz.»
«3. Horrez gain, epaile edo auzitegiak, horretarako arrazoiak emanez, gurasoahalaz gabetzeko zigorra edo guraso-ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo harreraren eskubideak egikaritzeko desgaikuntza bereziko zigorra ezar dezake, sei hilabetetik sei urte artekoa, bai eta enplegu edo kargu publikorako edo lanbidean nahiz ogibidean aritzeko desgaikuntza zigorra ere, sei hilabetetik sei urte artekoa. II bis kapituluan edo V. kapituluan ezarritako delituen erantzuleei, edozein kasutan, eta aurreko artikuluetan ezarritakoaren arabera dagozkien zigorrez gain, desgaikuntza bereziko zigorra ezarriko zaie adingabeekin ohiko eta zuzeneko harremana izatea dakarren lanbide edo ogibiderako, hura ordaindua izan zein ez. Desgaikuntza bereziko zigorraren iraupena epaian ezarritako zigor askatasun-gabetzailearena baino hiru urtetik bost urte arte luzeagoa izango da; edo, bestela, bi urtetik hamar urte arte iraungo du, kondenatuari ez bazaio espetxe zigorrik ezarri, eta, horretan, proportzionalki kontuan hartuko dira delituaren astuntasuna, egindako delituen kopurua eta kondenatuen inguruabarrak.»
Ehun eta sei. Aldatu egiten da 197. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, beste baten sekretuak agerrarazteko edo beste horren bizitza pribatuaren aurka joateko, berorren adostasunik gabe, paperak, gutunak, posta elektronikoko mezuak edo beste edozein agiri nahiz efektu pertsonal harrapatzen badizkio, telekomunikazioen artean esku sartzen badio, edo trikimailu teknikoak erabiltzen baditu soinua, irudia edo beste edozein komunikazio-seinale entzun, igorri, grabatu edo erreproduzitzeko, orduan, pertsona horri urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere.
2.Zigor berberak ezarriko zaizkio, baimenik gabe, hirugarren baten kalterako, izaera pertsonaleko edo familiako inoren datu erreserbatuak harrapatu, erabili nahiz aldatzen dituenari, betiere erregistraturik daudenean fitxategi edo euskarri informatiko, elektroniko zein telematikoetan, edo beste edozein motatako artxibo
nahiz erregistro publiko edo pribatuetan. Zigor berberak ezarriko zaizkio edozein bide erabilita datu erreserbatuetan sartzen denari, baimenik gabe jokatzen badu, eta datu horiek aldatzen edo erabiltzen dituenari, datuen titularraren edo hirugarren baten kalterako.
3.Bi urtetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, baldin eta agerrarazitako datu zein egitateak edo hartutako irudiak hirugarrenei hedatu, ezagutarazi edo lagatzen bazaizkie, eta datu, egitate edo irudi horiek aurreko zenbakietan aipatutakoak badira.
Urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio, jatorria zilegia ez dela jakinda eta ezagutarazpenean parte hartu gabe, aurreko lerrokadan azaldutako jokabidea egiten duenari.
4.Artikulu honetako 1. eta 2. zenbakietan zehaztutako egitateak gauzatuz gero, hiru urtetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, honako kasu hauetakoren bat denean:
a) Egileak fitxategi, euskarri informatiko, elektroniko zein telematiko, artxibo nahiz erregistroen arduradun edo erantzuleak badira; edo
b) egitate horietan, biktimaren datu pertsonalak berorren baimenik gabe erabiltzen badira.
Datu erreserbatuak hirugarrenei hedatu, laga edo ezagutarazten badira, zigorrak goiko erdian ezarriko zaizkie erantzuleei.
5.Era berean, aurreko zenbakietan azaldutako egitateek izaera pertsonaleko datuak ukitzen badituzte, eta ideologia, erlijioa, sinesmenak, osasuna, arraza-jatorria edo sexu-bizitza ezagutarazten badituzte, edo biktima adingabea edo babes berezia behar duen desgaitua bada, zigor horiek goiko erdian ezarriko dira.
6.Egitateak irabaziak lortzeko asmoz gauzatzen badira, artikulu honetako 1. zenbakitik 4.era bitartean ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira. Horrez gain, egitate horiek aurreko zenbakian adierazitako datuak ukitzen badituzte, lau urtetik zazpi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da.
7.Norbaitek, ukitutako pertsonaren baimenik gabe, pertsona horren irudi edo ikus-entzunezko grabazioak hedatzen, ezagutarazten edo lagatzen baditu, eta irudi edo grabazio horiek pertsona horren adostasunez lortu bazituen egoitza batean edo hirugarrenen begiradatik urruneko beste edozein tokitan, eta hedapen horrek pertsona horren intimitate pertsonala era larrian kaltetzen badu, orduan, errudunari hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edo sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna.
Zigorra goiko erdian ezarriko da egitateak ezkontideak egin dituenean, edo antzeko maitasun-harremanen bidez loturik dagoen edo egon den pertsona batek, elkarrekin bizi ez arren, edota biktima adingabea edo babes berezia behar duen desgaitua denean, bai eta egitateak irabaziak lortzeko asmoz egin direnean ere.»
Ehun eta zazpi. 197 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, eta eragozteko ezarri diren segurtasun-neurriak urratuz, eta behar bezalako baimenik eduki gabe, informaziosistema bateko datu guztietan edo batzuetan sartzen bada, edo beste bati sartzen laguntzen badio, edo sisteman geratzen bada, berori kanporatzeko eskubide legitimoa duenaren borondatearen aurka, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
2.Norbaitek, behar bezala baimendurik egon gabe, trikimailu edo tresna teknikoak erabiliz, informazio-sistema batetik datozen edo informazio-sistema batera doazen datu informatiko ez-publikoen igorpenen artean –datuen igorpen elektromagnetikoak barne– esku sartzen badu, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edo hiru hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna.»
Ehun eta zortzi. 197 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edo hiru hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna, behar bezala baimenduta egon gabe honako hauetakoren bat ekoizten duenari, berak erabiltzeko eskuratzen duenari edo inportatzen duenari, edota beste edozein modutara hirugarrenei ematen dienari,
197.artikuluko 1. eta 2. zenbakietan edo 197 bis artikuluan zehaztutako delituak egiten laguntzeko asmoz:
a) programa informatiko bat, nagusiki delitu horiek egiteko sortua edo egokitua;
edo
b) ordenagailu-pasahitz bat, sarbide-kode bat edo antzeko datuak, informaziosistema bateko datu guztietan edo batzuetan sartzen laguntzen dutenean.»
Ehun eta bederatzi. 197 quater artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Kapitulu honetan zehaztutako egitateak antolakunde edo talde kriminal baten barruan egiten badira, dagozkienak baino gradu bat gehiagoko zigorrak ezarriko dira.»
Ehun eta hamar. 197 quinquies artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada 197, 197 bis eta 197 ter artikuluetan bildutako delituen erantzulea, orduan, sei hilabetetik bi urte arteko isun zigorra ezarriko zaio. 66 bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.»
Ehun eta hamaika. Aurrerantzean, 203. artikuluko 2. zenbakia 3. zenbakia izango da; horrez gain, 2. zenbaki berri bat eransten da, eta honela idatzita geratzen da:
«2. Hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio pertsona juridiko publiko edo pribatuaren egoitzan, lanbide-idazgelan nahiz bulegoan edota jendaurrean zabalik dagoen merkataritzako establezimenduan zein lokalean, zabalik dagoen orduetatik kanpo, titularraren borondatearen aurka irauten duenari.»
Ehun eta hamabi. Aldatu egin da 208. artikuluko bigarren lerrokada. Aurrerantzean, honela idatzita egongo da:
«Irainak delitu izango dira, bakar-bakarrik, euren izaera, ondore eta inguruabarren arabera jendeak larritzat hartzen dituenean, ezertan eragotzi gabe 173. artikuluko 4. zenbakian ezarritakoa.»
Ehun eta hamahiru. Aldatu egiten da 210. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Irainaren ondoriozko akusatua erantzukizunetik salbuetsita geratuko da, egozpenak egiazkoak direla frogatzen bada, egozpenok funtzionario publikoen aurkakoak diren kasuetan; betiere, funtzionarioek euren karguetan aritzearekin zerikusia duten egitateei buruzkoak edo administrazioko arau-haustea egiteari buruzkoak direnean.»
Ehun eta hamalau. Aldatu egiten da II. liburuko XII. tituluaren III. kapituluaren 3. atalaren izenburua; honela idatzita gelditzen da: «Familia, adingabeak edo babes berezia behar duten desgaituak bertan behera uztea».
Ehun eta hamabost. Aldatu egiten da 234. artikulua, eta honela idatzita gelditzen da:
«1. Norbaitek, irabaziak lortzeko asmoz, beste baten gauza higigarriak hartzen baditu jabearen borondaterik gabe, sei hilabetetik hemezortzi hilabete arteko
espetxe zigorra ezarriko zaio, ebasketaren errudun gisa, baldin eta ostu duenaren zenbatekoa 400 euro baino gehiago bada.
2.Ostutakoaren zenbatekoa 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio, 235. artikuluko inguruabarraren bat gertatzean salbu.
3.Aurreko zenbakietan ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, baldin eta, delitu egiteko, ostu diren gauzetan ezarritako alarmaedo segurtasun-aparatuak neutralizatu, kendu edo deuseztatzen badira, edozein bide erabiliz.»
Ehun eta hamasei. Aldatu egiten da 235. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Ebasketa egiten duenari urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio:
1.a Erti-, historia-, kulturaedo zientzia-balioa duten gauzak osten direnean. 2.a Oinarrizko beharrizanetarako gauzak direnean eta hornidurarik ez izatea
eragiten badu.
3.a Elektrizitatea, hidrokarburoak, telekomunikazio-zerbitzuak edo interes orokorreko zerbitzuak emateko azpiegituren eroanbideak, kableak, ekipoak edo osagaiak direnean, eta horiek era larrian hondatzen direnean.
4.a Nekazaritzaedo abeltzaintza-produktuak direnean, edo produktu horiek lortzeko tresnak edo baliabideak direnean; betiere, delitua nekazaritzaedo abeltzaintza-ustiategietan gertatzen bada, eta ustiategiei kalte larria eragiten bazaie.
5.a Ostutako efektuen balioa kontuan izanik, ebasketa larritasun berezikoa denean, edo astuntasun bereziko kalteak sorrarazten direnean.
6.a Ebasketak biktima edo beraren familia egoera ekonomiko larrian jartzen duenean, edo ebasketa haren inguruabar pertsonalez edo babesgabetasun-egoeraz abusatuz egiten denean; edo, istripua dela eta, edo komunitate osoari eragiten dion arrisku edo arriskubide orokorra dela eta, une horretako egoera aprobetxatzen denean, ofendituaren defentsa ahula delako, edo zigorrik gabeko delitu egitea errazagoa delako.
7.a Errudunak, delitua egiten duenerako, betearazi beharreko kondena jaso badu titulu honetan bildutako gutxienez hiru delituren ondorioz, baldin eta delituok izaera berekoak badira. Ez dira kontuan hartuko ezereztu diren edo ezereztu beharko liratekeen aurrekariak.
8.a Delitua egiteko, hamasei urtetik beherakoak erabiltzen direnean.
9.a Errudunak edo errudunek titulu honetan bildutako delituak egiten aritzen den antolakunde edo talde kriminal bateko kide gisa parte hartzen dutenean egitateetan; betiere, izaera berekoak direnean.
2.Aurreko zenbakian zehaztutako zigorra goiko erdian ezarriko da, bertan aurreikusitako bi inguruabar edo gehiago gertatzen direnean.»
Ehun eta hamazazpi. Aldatu egiten da 236. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Hiru hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaio gauza higigarri baten jabea denari edo jabearen adostasunarekin jarduten duenari, gauza hori ostu badio bere eskuetan bidezko eran daukanari, pertsona horri edo hirugarren bati kalte eginez.
2.Ostutako gauzaren balioa 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.»
Ehun eta hemezortzi. Aldatu egiten da 237. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Lapurreta delitupeko errudunak dira, irabaziak lortzeko asmoz, beste baten gauza higigarriak harrapatzen dituztenak, baldin eta, gauza horiek dauden lekuan sartzeko edo handik irteteko, gauzetan indarra erabiltzen badute edo pertsonen aurka indarkeria edo larderia erabiltzen badute, bai delitua egitean, bai bere ihesa
babesteko, edo indarkeria edo larderia biktimari laguntzeko hurbiltzen direnen aurka edota bere atzetik doazenen aurka erabiltzen badute.»
Ehun eta hemeretzi. Aldatu egiten da 240. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Gauzetan indarra erabiliz egindako lapurretaren errudunari urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
2.Bi urtetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, egitatean 235. artikuluan ezarritako inguruabarren bat gertatzen denean.»
Ehun eta hogei. Aldatu egiten da 241. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Lapurreta etxe biztanledunean, jendaurrean zabalik dagoen eraikin zein lokalean, edota horietako edozein gelatan egiten denean, bi urtetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko da.
Egitateak jendaurrean zabalik dagoen establezimenduan edo establezimenduko edozein gelatan gertatzen badira, baina jendaurrean zabalik egoteko ordutegitik kanpo, urtebetetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko da.
2.Etxe biztanleduntzat hartzen da edozein aterpe, pertsona bat edo gehiagoren bizilekua bada, nahiz eta lapurreta gertatzen denean, edozer dela eta, pertsona hori edo horiek etxebizitzatik kanpo egon.
3.Etxe biztanleduneko edo jendaurrean zabalik dauden eraikin zein lokaleko gelatzat hartzen dira euren patioak eta garajeak, bai eta gainerako atal edo lekuak ere, hesituak badira, eraikinaren ondoan eta barrutik lotuta badaude, eta eraikinarekin batera batasun fisikoa osatzen badute.
4.Aurreko zenbakietan ezarritako egitateak larritasun berezikoak direnean, bi urtetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, delitua gauzatzeko modua eta eragindako kalteak kontuan hartuta, eta, edozein kasutan, 235. artikuluan zehaztutako inguruabarren bat gertatzen denean.»
Ehun eta hogeita bat. 242. artikuluko 2. zenbakia aldatu egiten da, eta honela idatzita gelditzen da:
«2. Lapurreta etxe biztanledunean, jendaurrean zabalik dagoen eraikin zein lokalean, edota horietako edozein gelatan egiten denean, hiru urte eta sei hilabetetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko da.»
Ehun eta hogeita bi. Aldatu egiten da 244. artikuluko 1. zenbakia, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek beste baten ibilgailu motorduna edo ziklomotorra osten badu edo behar bezalako baimenik gabe erabiltzen badu, jabetzeko asmorik gabe, orduan, horri gizartearentzat lan egiteko zigorra ezarriko zaio, hogeita hamaika egunetik laurogeita hamar egun artekoa, edo bi hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna, baldin eta, zuzenean edo zeharka, berrogeita zortzi ordu baino luzeagoa ez den epean itzultzen badu. Edozein kasutan, ezarritako zigorra ezin da izan ibilgailuaz betiko jabetzeari dagokion zigorra bestekoa, ezta zigor hori baino handiagoa ere.»
Ehun eta hogeita hiru. Aldatu egiten da 246. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek herri edo landen mugarteak nahiz mugak aldatzen baditu, edota elkarren ondoko jabetza edo lursail publiko nahiz pribatuen mugak edo demarkazioak zedarritzeko seinaleak edo mugarriak aldatzen baditu, horiek edozein motatakoak direla ere, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.
2.Lortutako onura 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.»
Ehun eta hogeita lau. Aldatu egiten da 247. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, baimenik gabe, erabilera publikoko nahiz pribatiboko urak euren ibilbidetik edo euren urtegi natural zein artifizialetik ateratzen baditu, orduan, horri hiru hilabetetik sei hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.
2.Lortutako onura 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.»
Ehun eta hogeita bost. Aldatu egiten da 249. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Maulapeko errudunei sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie. Zigorra ezartzeko, iruzurraren zenbatekoa hartuko da kontuan, bai eta kaltedunari eragindako galera ekonomikoa, kaltedunaren eta iruzurgilearen arteko harremanak, iruzurgileak erabilitako bideak, eta arau-haustearen astuntasuna balioesteko balio duten beste inguruabar guztiak ere.
Iruzurraren zenbatekoa 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.»
Ehun eta hogeita sei. Aldatu egiten da 250. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Maula delitua urtebetetik sei urte arteko espetxe zigorrarekin zigortuko da, bai eta sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isunarekin ere, honako kasu hauetan:
1.a Oinarrizko beharrizanetarako gauzen, etxebizitzen edo gizarte-onura aitortua duten ondasunetatik beste edozeinen gainekoa denean.
2.a Beste baten sinaduraz abusatuz egiten denean, edo prozesu, espediente, protokolo edota edozein motatako agiri publiko zein ofizial bat oso-osorik edo zati batean ostuz, ezkutatuz edo deuseztatuz.
3.a Erti-, historia-, kulturaedo zientzia-ondarea osatzen duten ondasunen gainekoa denean.
4.a Larritasun berezikoa denean, kontuan izanik kaltearen garrantzia eta biktimari edo beraren familiari uzten dion egoera ekonomikoa.
5.a Egindako iruzurraren balioa 50.000 eurotik gorakoa denean, edo pertsona kopuru handi bati eragiten dionean.
6.a Biktimaren eta iruzurgilearen arteko harreman pertsonalez abusatuz egiten denean, edo iruzurgilea beraren enpresaedo lanbide-sinesgarritasunaz baliatzen denean.
7.a Prozesuko maula egiten denean. Prozesuko maula egiten dute, edozein motatako prozedura judizial batean, euren alegazioen oinarri gisa erabili nahi dituzten frogak manipulatzen dituztenek edo antzeko beste prozesuko iruzur bat egiten dutenek, horren ondorioz epaile edo auzitegiaren errakuntza eragiten badute, eta beste alderdiaren edo hirugarren baten interes ekonomikoei kalte egiten dien ebazpena ematera eramaten badute epaile edo auzitegia.
8.a Errudunak, delitu egiten duenerako, betearazi beharreko kondena jaso badu kapitulu honetan bildutako gutxienez hiru delituren ondorioz. Ez dira kontuan hartuko ezereztu diren edo ezereztu beharko liratekeen aurrekariak.
2.Aurreko zenbakiaren 4., 5., 6. edo 7. puntuetan zehaztutako inguruabarrak zenbaki horren 1. puntuan zehaztutako inguruabarrarekin pilatzen badira, lau urtetik zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere. Zigor hori bera ezarriko da iruzurraren balioa 250.000 euro baino gehiago denean.»
Ehun eta hogeita zazpi. Aldatu egiten da II. liburuko XIII. tituluaren VI. kapituluko 2. atalaren izenburua; aurrerantzean, «Administrazio desleiala» izango du izena, eta 252. artikulua bilduko da bertan.
Ehun eta hogeita zortzi. Aldatu egiten da 252. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Zigortzekoak izango dira, eta 249. artikuluan edo, hala denean, 250. artikuluan zehaztutako zigorrak ezarriko zaizkie, beste inoren ondarea administratzeko ahalak izanik –legean oinarrituak, agintaritzak emanak edo negozio juridiko baten bidez beren gain hartuak–, ahal horiek gehiegikeriaz egikaritu eta urratzen dituztenei, horren ondorioz, administratutako ondareari kaltea eragiten badiote.
2.Ondarean eragindako kaltea 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko da.»
Ehun eta hogeita bederatzi. 2 bis atala eransten zaio II. liburuko XIII. tituluaren VI. kapituluari; «Bidegabe jabetzea» izango da haren izenburua, eta 253. eta 254. artikuluak bilduko ditu.
Ehun eta hogeita hamar. Aldatu egiten da 253. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. 249. artikuluko edo, hala denean, 250. artikuluko zigorrak ezarriko zaizkie –salbu eta Kode honen beste manu batek zigor astunagoa ezartzen dienean–, beste baten kaltean, beraientzat edo hirugarren batentzat diruaz, efektuez, baloreez nahiz beste edozein gauza higigarriz jabetzen direnei, jaso badituzte gordailutzeko, komisioan edo zaintzeko, edota haiek emateko edo itzultzeko betebeharra sorrarazten duen beste edozein tituluren ondorioz, edota jaso dituztela ukatzen dutenei.
2.Bereganatutako zenbatekoa 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko da.»
Ehun eta hogeita hamaika. Aldatu egiten da 254. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Aurreko artikuluan ezarritako kasuetatik kanpo, beste baten gauza higigarri batez jabetzen denari hiru hilabetetik sei hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio. Gauzok erti-, historia-, kulturaedo zientzia-balioa badute, zigorra sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdia izango da.
2.Bereganatutako zenbatekoa 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik bi hilabete arteko isun zigorra ezarriko da.»
Ehun eta hogeita hamabi. Aldatu egiten da 255. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Hiru hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaio beste baten elektrizitatea, gasa, ura, telekomunikazioak edo beste edozein gai, energia zein jariakin erabiliz iruzurra egiten duenari, honako hauetako baten bidez:
1.a Iruzurra egiteko ezarritako mekanismoak erabiliz.
2.a Adierazpenak edo kontagailuak asmo gaiztoz aldatuz.
3.a Bestelako bide klandestinoak erabiliz.
2.Iruzurraren zenbatekoa 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.»
Ehun eta hogeita hamahiru. Aldatu egiten da 256. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek telekomunikaziorako ekipo terminaletatik edozein erabiltzen badu, beraren titularraren adostasunik gabe, eta ekipoaren titularrari kalte ekonomikoa eragiten badio, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik hamabi hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.
2.Eragindako kaltea 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.»
Ehun eta hogeita hamalau. Aldatu egiten da II. liburuko XIII. tituluko VII. kapituluaren izenburua; aurrerantzean, hau izango da:
«Betearazpena zapuztea»
Ehun eta hogeita hamabost. Aldatu egiten da 257. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere:
1.a Hartzekodunen kaltean bere ondasunak ostentzen dituenari.
2.a Helburu berarekin, ondarea xedatzeko edo betebeharrak sorrarazteko edozein egintza gauzatzen duenari, baldin eta egintza horrek luzatu, zailago bihurtu edo eragotzi egiten badu enbargo baten edota betearazpennahiz premiamenduprozedura baten eraginkortasuna; betiere, enbargoa edo epaiketako nahiz epaiketatik kanpoko prozedura edo Administrazioarena hasita egonik edo horren hasiera aurreikusteko modukoa izanik.
2.Zigor hori bera ezarriko zaio xedatze-egintzak egiten dituenari, ondarea txikiagotzeko betebeharrak hartzen dituenari edota bere ondareko elementuak, betearazpen eraginkorraren mendekoak, beste era batean ezkutatzen dituenari, delitu baten ondoriozko erantzukizun zibilak ordaintzea saihesteko, bai delitu egin badu, bai delituaren erantzulea bada.
3.Artikulu honetan xedatutakoa aplikatu egingo da, betetzea edo ordaintzea saihesten ahalegintzen den betebehar edo zorraren izaera edo jatorria edozein dela ere, langileen eskubide ekonomikoak barne daudelarik. Ez da kontuan hartuko hartzekoduna partikular bat edo pertsona juridikoa izatea, dela publikoa, dela pribatua.
Aurrekoa gorabehera, saihestu nahi den zorra edo betebeharra Zuzenbide publikokoa denean eta hartzekoduna pertsona juridiko publikoa bada, edota Ogasun Publikoaren nahiz Gizarte Segurantzaren aurkako delitua egitearen ondoriozko diruzko obligazioak badira, urtebetetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere.
4.Artikulu honetan zehaztutako zigorrak goiko erdian ezarriko dira 250. artikuluko 1. zenbakiaren 5. edo 6. puntuetan adierazitako kasuetan.
5.Delitu hori pertsegitu egingo da, hura egin eta gero konkurtso-prozedura hasi bada ere.»
Ehun eta hogeita hamasei. Aldatu egiten da 258. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra edo sei hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna ezarriko zaio betearazpen judizialaren edo administratiboaren prozedura batean agintaritzari edo funtzionarioei ondasunen edo ondarearen zerrenda osatugabea edo gezurrezkoa aurkezten dionari, hori egitean geroratu, oztopatu edo eragotzi egiten badu hartzekodunari egin beharreko ordainketa.
Ondasunen edo ondarearen zerrenda osatugabetzat joko da betearazpenpeko zordunak hirugarren batzuen ondasunak erabiltzen edo gozatzen baditu, eta gozamen hori babesten duen eskubidea eta bete beharreko baldintzak behar bezala egiaztatzen ez baditu.
2.Zigor hori bera ezarriko zaio zordunari, baldin eta, errekerimendua jaso ondoren, aurreko zenbakian aipaturiko ondasunen edo ondarearen zerrenda aurkezten ez badu.
3.Artikulu honetan adierazitako delituak ezin izango dira pertsegitu, baldin eta, agintaritzak edo funtzionarioak aurkeztu den deklarazioa osatugabea edo
gezurrezkoa dela aurkitu aurretik, deklarazioaren erantzuleak ondasunen eta ondarearen egiazko deklarazio osatua aurkezten badu.»
Ehun eta hogeita hamazazpi. 258 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitek agintaritza publikoak enbargatutako ondasunak, gordailuan utzitakoak, baimenik gabe erabiltzen baditu, orduan, hiru hilabetetik sei hilabete arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edo sei hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna, salbu eta Kode honen beste manu batek zigor astunagoa ezartzen dionean.»
Ehun eta hogeita hemezortzi. 258 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada kapitulu honetan bildutako delituen erantzulea, orduan, honako zigor hauek ezarriko zaizkio:
a) Bi urtetik bost urte arteko isuna, pertsona fisikoak egindako delituari bost urte baino gehiagoko espetxe zigorra ezartzen bazaio.
b) Urtebetetik hiru urte arteko isuna, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko espetxe zigorra ezartzen bazaio, aurreko tartekian zehaztuta ez dagoena.
c) Sei hilabetetik bi urte arteko isuna, gainerako kasuetan.
66 bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.»
Ehun eta hogeita hemeretzi. II. liburuko XIII. tituluan VII bis kapitulua sartzen da; kapitulu horretan, 259. eta 261 bis arteko artikuluak jaso dira izenburu honen pean:
«Zigortzekoak diren kaudimengabeziak».
Ehun eta berrogei. Aldatu egiten da 259. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra eta zortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaizkio, egungo edo hur-hurreko kaudimengabezia-egoeran egonik, honako jokabide hauetako bat egiten duenari:
1.a Konkurtsoa irekitzean, konkurtsoko masan dauden edo egon behar ziren ondasunak edo ondare-elementuak ezkutatzea, kaltetzea edo suntsitzea.
2.a Xedatze-egintzak egitea dirua edo beste ondare-aktibo batzuk entregatuz edo transferituz edo zorrak bere gain hartuz, zordunaren ondare-egoerarekin edo diru-sarrerekin proportziorik ez dutenak, edo ekonomiaren edo enpresaren ikuspegitik justifikaziorik ez dutenak.
3.a Salmentak edo zerbitzu-prestazioak egitea eskuratzeedo ekoizpen-kostua baino prezio merkeagoan, kasuaren inguruabarrak kontuan edukita justifikazio ekonomikorik izan gabe.
4.a Hirugarrenen kredituak dituela simulatzea edo fikziozko kredituak onartzea.
5.a Justifikazio ekonomikorik gabe, espekulazio-negozioetan parte hartzea, eta, kasuaren inguruabarrak eta egindako ekonomia-jarduera kontuan hartuta, ekonomia-gaien kudeaketan arreta izateko eginbeharraren aurkakoak izatea.
6.a Kontabilitatea eramateko lege-betebeharra ez betetzea, kontabilitate bikoitza eramatea, edo kontabilitatea eramatean irregulartasunak egitea, eta irregulartasun horiek ondareedo finantza-egoera ulertzeko oztopo nabarmena izatea. Kontabilitate-liburuak suntsitzea edo aldatzea ere zigortzekoa izango da, baldin eta, hori egitean, ondareedo finantza-egoera ulertzea modu nabarmenean oztopatzen edo eragozten bada.
7.a Enpresaburuak agiriak ezkutatzea, suntsitzea edo aldatzea, legeak agiri horiek gordetzeko agintzen duen epea bukatu baino lehen, baldin eta, hori egitean, zordunaren benetako ekonomia-egoeraren azterketa edo balorazioa oztopatzen edo eragozten bada.
8.a Urteko kontuak edo kontabilitate-liburuak egitea merkataritza-kontabilitatea erregulatzen duen araudiak xedatzen duen moduaren aurka, zordunaren benetako ekonomia-egoeraren azterketa edo balorazioa oztopatuz edo eragotziz, edota balantzea edo inbentarioa epe barruan egiteko betebeharra ez betetzea.
9.a Ekonomia-gaien kudeaketan arreta izateko eginbeharra era larrian urratzen duen edozein jokabide egitea, egitez edota ez-egitez, zordunaren ondarea murrizteko xedez edota zordunaren benetako ekonomia-egoera edo enpresajarduera ezkutatzeko.
2.Zigor hori bera ezarriko zaio aurreko zenbakian ezarritako jokabideren baten bidez bere kaudimengabezia-egoera sorrarazten duenari.
3.Egitateak zuhurtziagabekeriaz egin badira, sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, edo hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna.
4.Delitu hori pertsegitu ahalko da soilik zordunak dagozkion betebeharrak erregulartasunez betetzeari uzten dionean edo haren konkurtsoa deklaratu denean.
5.Delitu hori eta horri loturiko banakako delituak pertsegitu ahal izango dira konkurtsoaren amaiera arte itxaron gabe eta konkurtsoak aurrera egiteari kalterik egin gabe, delitu horiek zordunak edo beraren izenean jardun duenak egin baditu. Delitu horien ondoriozko erantzukizun zibilaren zenbatekoa, halakorik bada, masari erantsi beharko zaio.
6.Konkurtso-prozesuan egindako kaudimengabeziaren kalifikazioak ez du inoiz jurisdikzio penala lotuko.»
Ehun eta berrogeita bat. 259 bis artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«Aurreko artikuluan aipatutako egitateak bi urtetik sei urte arteko espetxe zigorrarekin eta zortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isunarekin zigortuko dira, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
1.a Pertsona askori ondare-kaltea eragin zaionean edo eragin ahal zaionean, edota egoera ekonomiko larrian jar daitezkeenean.
2.a Hartzekodunetako bati 600.000 euro baino gehiagoko kalte ekonomikoa eragiten zaionean.
3.a Konkurtso-kredituen zenbatekoaren gutxienez erdiaren titularrak Ogasun Publikoa (Estatukoa, autonomia-erkidegokoa, tokikoa edo foru aldundikoa) eta Gizarte Segurantza direnean.»
Ehun eta berrogeita bi. Aldatu egiten da 260. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Zordunak, egungo edo hur-hurreko kaudimengabezia-egoeran egonik, hartzekodunetako bati mesede egiten badio, ondarea xedatzeko egintzaren bat eginez, edo galdagarria ez den kreditu bat ordaintzeko betebeharrak sortzeko, edo jaso behar ez zuen berme bat emateko, eta eragiketa horrek, ekonomiaren edo enpresaren ikuspegitik, justifikaziorik ez badu, orduan, zordunari sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaio.
2.Urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere, ondarea xedatzeko edo betebeharrak sorrarazteko edozein egintza gauzatzen duen zordunari, baldin eta egintza hori gauzatzen badu konkurtso-eskabidearen izapidetzea onartu ondoren, epailearen edo konkurtso-administratzaileen baimenik gabe, eta legeak baimentzen dituen kasuetatik kanpo, pribilegioa duen edo ez duen hartzekodun bati edo batzuei ordaintzeko, gainerakoen ordainketa atzeratuz.»
Ehun eta berrogeita hiru. Aldatu egiten da 263. artikuluko 1. zenbakia, eta 6. puntua gehitzen zaio 2. zenbakiari. Honela idatzita geratzen dira:
«1. Norbaitek beste baten jabetzari eragiten badizkio Kode honen beste titulu batzuetara bilduta ez dauden kalteak, orduan, horri sei hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio, biktimaren egoera ekonomikoa eta kaltearen zenbatekoa kontuan harturik.
Eragindako kaltearen zenbatekoa 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.»
«6.a Larritasun bereziko kalteak eragin badira edo interes orokorrei eragin bazaie.»
Ehun eta berrogeita lau. Aldatu egiten da 264. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Edozein bide erabilita, baimenik gabe eta modu larrian beste batzuen datu informatikoak, programa informatikoak edo agiri elektronikoak ezabatu, kaltetu, degradatu, aldatu, kendu edo sartuezin bihurtzen dituenari, eragindako emaitza larria denean, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
2.Bi urtetik bost urte arteko espetxe zigorra eta eragindako kaltea halako hamar arteko isuna ezarriko dira, deskribatutako jokabideetan inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:
1.a Antolakunde kriminal baten inguruan gauzatu denean.
2.a Larritasun bereziko kalteak eragin dituenean edo sistema informatiko askori eragin dienean.
3.a Egitateak funtsezko zerbitzu publikoen funtzionamenduari edo oinarrizko beharrizanetarako ondasunen horniketari kalte larria egin dionean.
4.a Egitateek ezinbesteko azpiegitura baten sistema informatikoari eragin diotenean, edota Estatuaren, Europar Batasunaren edo Europar Batasuneko estatu baten segurtasuna arrisku larrian jarri dutenean. Ondore horietarako, ezinbesteko azpiegituratzat joko da gizartearen, osasunaren, segurtasunaren, babesaren eta herritarren ekonomiaeta gizarte-ongizatearen oinarrizko eginkizunak mantentzeko ezinbestekoa den elementu bat, sistema bat edo berorren zati bat, zeinen nahasmenduak edo suntsiketak eragin garrantzitsua izango bailuke, eginkizun horiek bertan behera utziko liratekeelako.
5.a Delitua 264 ter artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiliz egin denean.
Egitateak larritasun berezikoak izan badira, gradu bat gehiagoko zigorra ezarri ahal izango da.
3.Aurreko zenbakietan zehaztutako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, kasuan-kasuan, baldin eta, egitateak gauzatzeko, beste pertsona baten datu pertsonalak zilegi ez den moduan erabili badira, sistema informatikorako sarbidea errazteko edo hirugarren baten konfiantza irabazteko.»
Ehun eta berrogeita bost. 264 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio beste baten sistema informatikoaren funtzionamendua baimenik gabe eta modu larrian oztopatu edo eteten duenari:
a) aurreko artikuluan azaldutako jokabideetako bat eginez;
b) datuak sartuz edo transmitituz; edo
c) sistema informatiko bat, sistema telematiko bat edo informazio elektronikoa biltzeko sistema bat suntsitu, kaltetu, deuseztatu, ezabatu edo ordeztuz.
Egitateek kalte nabarmena eragin badiote enpresa, negozio edo Administrazio Publiko baten ohiko jarduerari, zigorra goiko erdian ezarriko da, eta gradu bat gehiagoko zigorra ere ezarri ahal izango da.
2.Hiru urtetik zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta eragindako kaltea halako hirutik halako hamar arteko isuna ere, aurreko zenbakian ezarritako egitateekin batera aurreko artikuluko 2. zenbakian zehaztutako inguruabarren bat gertatzen denean.
3.Aurreko zenbakietan zehaztutako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, kasuan-kasuan, baldin eta, egitateak gauzatzeko, beste pertsona baten datu pertsonalak zilegi ez den moduan erabili badira, sistema informatikorako sarbidea errazteko edo hirugarren baten konfiantza irabazteko.»
Ehun eta berrogeita sei. 264 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edo hiru hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna, behar bezala baimenduta egon gabe honako hauetakoren bat ekoizten duenari, berak erabiltzeko eskuratzen duenari edo inportatzen duenari, edota beste edozein modutara hirugarrenei ematen dienari, aurreko bi artikuluetan zehaztutako delituak egiten laguntzeko asmoz:
a) programa informatiko bat, nagusiki aurreko bi artikuluetan ezarritako delituetako bat egiteko sortua edo egokitua; edo
b) ordenagailu-pasahitz bat, sarbide-kode bat edo antzeko datuak, informaziosistema bateko datu guztietan edo batzuetan sartzen laguntzen dutenean.»
Ehun eta berrogeita zazpi. 264 quater artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada aurreko hiru artikuluetan bildutako delituen erantzulea, orduan, honako zigor hauek ezarriko zaizkio:
a) Bi urtetik bost urte arteko isuna edo egindako kaltearen balioa halako bostetik halako hamabi artekoa, azken kopuru hori handiagoa denean, hiru urte baino gehiagoko espetxe zigorrarekin zigortuta dauden delituak direnean.
b) Gainerako kasuetan, urtebetetik hiru urte arteko isuna, edo eragindako kaltearen balioa halako hirutik halako zortzi artekoa, azken kopuru hori handiagoa denean.
66 bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.»
Ehun eta berrogeita zortzi. Aldatu egiten da 265. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitek suntsitu, modu larrian kaltetu edo zerbitzurako deuseztatzen baditu, aldi baterako bada ere, obra, establezimendu edo instalazio militarrak, gerraontziak, aireontzi militarrak, garraiobide edo igorgailu militarrak, gerrarako materiala, hornigaiak edota Indar Armatuen nahiz Segurtasun Indar edo Kidegoen zerbitzupeko bestelako bitarteko edo baliabideak, orduan, pertsona horri bi urtetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, baldin eta eragin duen kaltea mila eurotik gorakoa bada.»
Ehun eta berrogeita bederatzi. 266. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak aldatu egiten dira, eta honela gelditzen dira idatzita:
«1. Urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio 263. artikuluko 1. zenbakian azaldutako kalteak egiten dituenari, baldin eta sutearen bitartez,
leherketak eraginez, horien antzeko ahalmen suntsitzailea edo leherketa gertatzeko arrisku larria eragiten duten bideetatik beste edozein erabiliz edota pertsonen bizitza nahiz osotasuna arriskuan jarriz, egiten badu hori.
2.Hiru urtetik bost urte arteko espetxe zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio 263. artikuluko 2. zenbakian azaldutako kalteak egiten dituenari, aurreko zenbakian aipatutako inguruabarretatik edozeinetan egiten badu hori.»
Ehun eta berrogeita hamar. Aldatu egiten da 268. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Legez zein egitez banandurik dauden ezkontideak, edo banantzeko, dibortziatzeko nahiz ezkontzaren deuseztasuna lortzeko prozesu judizialean daudenak; odolez edo adopzioz aurrekoak, ondorengoak eta neba-arrebak direnak; edota elkarrekin bizi izanik, lehenengo graduan ezkontza bidezko ahaidetasuna dutenak, erantzukizun kriminaletik salbuetsita daude, elkarri eragindako ondaredelituen ondorioz, eta erantzukizun zibila bakarrik dute, baldin eta indarkeria edo larderiarik erabiltzen ez badute, eta, adina dela eta, edo desgaitua dela eta, biktimaren ahuleziaz abusatzen ez badute.
2.Aurreko xedapen hori ez zaie aplikatuko delituan parte hartzen duten kanpokoei.»
Ehun eta berrogeita hamaika. Aldatu egiten da 270. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Sei hilabetetik lau urte arteko espetxe zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio, zuzeneko edo zeharkako onura ekonomikoa lortzeko asmoz, eta hirugarren baten kaltean, jabetza intelektualaren eskubideen titularren edo lagapen-hartzaileen baimenik gabe, oso-osorik edo zati batean, literatura, erti edo zientziako lan edo prestazio bat erreproduzitu, plagiatu, banatu, jendaurrean zabaldu edo beste edonola ekonomikoki ustiatzen duenari; edota, edozein motatako euskarrian edo jendaurrean edozein motatako bide erabilita zabaldurik, lan edo prestazio horren transformazio, interpretazio edo antzezpen artistikoaren inguruan gauza bera egiten duenari.
2.Zigor hori bera ezarriko zaio, zuzeneko edo zeharkako onura ekonomikoa lortzeko asmoz, eta hirugarren baten kaltean, jabetza intelektualaren eskubideen titularren edo lagapen-hartzaileen baimenik gabe, informazio-gizartean zerbitzuak ematean, era aktibo eta ez-neutralean, eta tratamendu tekniko hutsera mugatu gabe, jabetza intelektualeko lanak edo prestazioak Internet bidez eskuratzen edo lokalizatzen laguntzen duenari; eta, bereziki, lehen aipatutako lan edo edukietan sartzeko estekak biltzen dituzten sailkapen-zerrenda ordenatuak ematen dituenari, nahiz eta esteka horiek hasiera batean zerbitzu horien hartzaileek eman.
3.Kasu horietan, epaile edo auzitegiak arau-haustea egiteko erabili diren lan edo prestazioak kentzeko aginduko du. Interneteko atari baten edo informaziogizartearen zerbitzu baten bidez, aurreko zenbakietan zehaztutako jabetza intelektualeko edukiak era esklusiboan edo nagusiki zabaltzen direnean, prestazio hori eteteko agindua emango da, eta epaileak kautela-neurri bat ezartzea erabaki ahal izango du, jabetza intelektualaren eskubideak babesteko.
Salbuespen gisa, jokabideak errepikatzen direnean, eta neurria proportziozko, efiziente eta eraginkortzat jotzen bada, sarbidea blokeatzeko agindua eman ahal izango da.
4.1. zenbakian zehaztutako kasuetan, banaketa edo merkaturatzea ibiltaria edo noizean behingoa bada, sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da.
Dena den, errudunaren ezaugarriak kontuan hartuta, eta lortutako edo lor zitekeen onura ekonomikoaren zenbatekoa txikia bada, eta, betiere, 271. artikuluko inguruabarrik gertatzen ez bada, epaileak hilabetetik sei hilabete arteko isun zigorra
ezarri ahal izango du, edo gizartearentzat lan egitea, hogeita hamaika egunetik hirurogei egunera arte.
5.Aurreko zenbakietan zehaztutako zigorrak ezarriko zaizkie, kasuan-kasuan, honako hauei:
a) Baimenik gabe, artikulu honetako lehenengo bi zenbakietan ezarritako lanen, ekoizpenen edo antzezpenen aleak nahita esportatu edo biltzen dituztenei, horien kopia digitalak barne hartuta, baldin eta erreproduzitzeko, banatzeko edo jendaurrean zabaltzeko egiten badute hori.
b) Hala nahita eta aipaturiko baimenik izan gabe, produktu horiek inportatzen dituztenei, jatorrizko herrialdean produktuon jatorria zilegia izan zein ez, eta xedea produktuok erreproduzitzea, banatzea edo jendaurrean zabaltzea bada; dena den, produktu horiek Europar Batasuneko estatu batetik inportatzen badira, ez da zigorrik ezarriko, zuzenean eskuratu direnean estatu horretan eskubideen titularra denaren eskutik, edo horren adostasunarekin.
c) Artikulu honetako 1. eta 2. zenbakietan zehaztutako jokabideak gauzatzen laguntzen edo errazten dutenei, baldin eta, jabetza intelektualaren eskubideen titularren edo lagapen-hartzaileen baimenik izan gabe, hori egitea eragozteko edo mugatzeko txertatu dituzten teknologia-neurri eraginkorrak kentzen edo aldatzen badituzte.
d) Zuzeneko edo zeharkako onura ekonomikoa lortzeko asmoz, jabetza intelektualaren eskubideen titularren edo lagapen-hartzaileen baimenik izan gabe, hirugarren batzuei literatura, erti edo zientziako lan baten alea edo lan horren transformazio, interpretazio edo antzezpen artistikoa, edozein motatako euskarrian edo jendaurrean edozein motatako bide erabilita zabaldurik, eskuratzen laguntzen dienari, edo hori ez egiteko ezarri diren teknologia-neurriak saihesten dituenari, edo neurriok saihesten laguntzen duenari.
6.Halaber, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edozein bitarteko fabrikatu, inportatu, zirkulazioan jarri edo, merkaturatzeko asmoz, eskuratu duenari, baldin eta bitarteko hori pentsatu, ekoitzi edo egokitu bada ordenagailu-programak edo bestelako lan, interpretazio nahiz antzezpenak artikulu honetako lehenengo bi zenbakietan ezarritako baldintzetan babesteko diseinatu den edozein eragingailu tekniko baimenik gabe ezabatzen edo neutralizatzen laguntzeko.»
Ehun eta berrogeita hamabi. Aldatu egiten da 271. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Bi urtetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta hemezortzi hilabetetik hogeita hamasei hilabete arteko isuna ere, eta, halaber, egindako delituari loturik dagoen lanbidean aritzeko bi urtetik bost urte arteko desgaikuntza berezia, aurreko artikuluko delitua egitean inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Lortu den edo lor zitekeen onurak garrantzi ekonomiko berezia izatea.
b) Egitateak larritasun berezikoak direnean, kontuan hartuta zilegi ez den moduan ekoitzitako objektuen balioa, lanen kopurua, edo zilegi ez den moduan erreproduzitu, banatu edo jendaurrean komunikatu diren lan horien transformazioen, interpretazioen edo antzezpenen kopurua, edota eragindako kalteen garrantzi berezia.
c) Erruduna antolakunde edo elkarte bateko kidea denean, antolakunde edo elkarte hori iragankorra izan arren, baldin eta antolakunde edo elkarte horren xedea jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituzten jarduerak egitea bada.
d) Delitu horiek egiteko, 18 urte baino gutxiago dutenak erabiltzea.»
Ehun eta berrogeita hamahiru. Aldatu egiten da 274. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere, industria edo merkataritzako helburuak izanik, marka-legeriaren arabera erregistraturik dagoen jabetza industrialaren eskubide baten titularraren adostasunik gabe, eta eskubidea erregistraturik dagoela jakinik,
a) zeinu bereizgarri bera edo harekin nahastekoa den zeinu bereizgarria duten produktuak fabrikatu, ekoitzi edo inportatzen dituenari, edo
b) zeinu bereizgarri bera edo harekin nahastekoa den zeinu bereizgarria duten produktuak eskaini, banatu, handizka merkaturatu edo xede horretarako biltegiratzen dituenari, baldin eta erregistratuta dagoen jabetza industrialaren eskubidearen xede diren produktu, zerbitzu edo jarduera berberak edo antzekoak badira.
2.Sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio zeinu bereizgarri bera edo harekin nahastekoa den zeinu bereizgarria duten produktuak, zerbitzuak edo jarduerak eskaini, banatu edo txikizka merkaturatzen dituenari, industria edo merkataritzako helburuak izanik, marka-legeriaren arabera erregistraturik dagoen jabetza industrialaren eskubide baten titularraren adostasunik gabe, baldin eta erregistratuta dagoen jabetza industrialaren eskubidearen xede diren produktu, zerbitzu edo jarduera berberak edo antzekoak badira.
Zigor hori bera ezarriko zaio artikulu honetan zehatutako jokabideak gauzatzearren zeinu bereizgarri bera edo harekin nahastekoa dena erreproduzitu edo imitatzen duenari.
3.Aurreko zenbakietan zehaztutako produktuen salmenta ibiltaria edo noizbehinkakoa egiten duenari sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
Dena den, errudunaren ezaugarriak kontuan hartuta, bai eta lortu den edo lor zitekeen onura ekonomikoaren zenbateko txikia ere, eta, betiere, 276. artikuluan ezarritako inguruabarrik gertatzen ez bada, epaileak hilabetetik sei hilabete arteko isun zigorra ezarri ahal izango du, edo gizartearentzat lan egitea, hogeita hamaika egunetik hirurogei egun arte.
4.Urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, nekazaritza nahiz merkataritzako helburuekin, landare-lorpenerako tituluaren titularraren adostasunik gabe, eta titulu hori erregistratuta dagoela jakinda, landare-materiala ekoitzi edo ugaltzen duenari, ekoizpennahiz ugalketa-helburuekin material hori egokitzen duenari, horren salmenta eskaintzen duenari, edozein modutan saldu edo merkaturatzen duenari, esportatu nahiz inportatzen duenari, edota, aipaturiko helburuetatik edozein lortzeko, hori edukitzen duenari, baldin eta landare-material hori landare-barietate zehatz bat bada, ugaldu edo bikoiztekoa, eta barietate hori babestuta badago landare-lorpenen babesari buruzko nazioko edo Europar Batasuneko legeriaren arabera.
Zigor hori bera ezarriko zaio aurreko lerrokadan deskribatutako egintzetatik edozein egiten duenari, baldin eta, babestutako landare-barietatearen izendapenaz baliatuz, barietate horri ez dagokion landare-materiala erabiltzen badu ugaltzenahiz bikoizte-helburuz.»
Ehun eta berrogeita hamalau. Aldatu egiten da 276. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Bi urtetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta hemezortzi hilabetetik hogeita hamasei hilabete arteko isuna eta egindako delituari loturik dagoen lanbidean aritzeko bi urtetik bost urte arteko desgaikuntza berezia ere, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Lortu den edo lor zitekeen onurak garrantzi ekonomiko berezia izatea.
b) Egitateak larritasun berezikoak izatea, aintzat hartuta zilegi ez den moduan ekoitzitako, banatutako, merkaturatutako edo eskainitako objektuen balioa edo eragindako kalteen garrantzi berezia.
c) Erruduna antolakunde edo elkarte bateko kidea izatea, iragankorra izan arren, baldin eta antolakunde edo elkarte horren xedea jabetza industrialaren eskubideak urratzen dituzten jarduerak egitea bada.
d) Delitu horiek egiteko, 18 urte baino gutxiago dutenak erabiltzea.»
Ehun eta berrogeita hamabost. Aldatu egiten da II. liburuko XIII. tituluaren XI. kapituluaren laugarren atalaren izenburua. Honela idatzita geratzen da: «Usteltze delituak negozioetan». Atal horretan, 286 bis eta 286 quater artikuluen artekoak egongo dira bilduta.
Ehun eta berrogeita hamasei. 286 bis artikulu berria sartzen da. Honela dio:
«1. Bere kabuz edo bitarteko pertsona baten bidez, merkataritza-enpresa edo sozietate bateko zuzendariak, administratzaileak, enplegatuak edo kolaboratzaileak justifikatu gabeko edozein motatako onura edo abantaila jaso, eskatu edo onartzen badu, bere mesedetan edo hirugarren baten mesedetan, eta, horren truke, salgaiak eskuratzean edo saltzean, edo zerbitzuak kontratatzean edo merkataritzako harremanetan beste bati bidegabe mesede egiten badio, orduan, erantzuleari ezarriko zaizkio sei hilabetetik lau urte arteko espetxe zigorra, industrian edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik sei urte artekoa, eta onuraren edo abantailaren balioa halako hiru arteko isuna.
2.Zigor horiek berak ezarriko zaizkio, bere kabuz edo bitarteko pertsona baten bidez, merkataritza-enpresa edo sozietate bateko zuzendari, administratzaile, enplegatu edo kolaboratzaileei justifikatu gabeko edozein motatako onura edo abantaila agindu, eskaini edo ematen dienari, bere mesedetan edo hirugarren batzuen mesedetan, kontraprestazio gisa salgaiak eskuratzean edo saltzean, edo zerbitzuak kontratatzean edo merkataritzako harremanetan berari edo hirugarren bati beste batzuen aurrean bidegabe mesede egiteko.
3.Epaile eta auzitegiek, onuraren zenbatekoa edo abantailaren balioa kontuan izanda, eta errudunaren zereginen garrantziaren arabera, gradu bat gutxiagoko zigorra ezarri ahal izango dute, eta isun zigorra euren sen onaren arabera jaitsi.
4.Artikulu honetan xedatutakoa ezarriko zaie, kasuan-kasuan, kirol-erakunde bateko zuzendari, administratzaile, enplegatu edo kolaboratzaileei, erakundearen forma juridikoa edozein izanda ere, bai eta kirolari, jokozain edo kirol-epaileei ere, jokabidearen xedea bada ekonomiaren edo kirolaren ikuspegitik garrantzi berezikoa den kirol-proba, -topaketa edo -lehiaketa baten emaitza aurretiaz erabakitzea edo nahita eta iruzurrez aldatzea.
Ondorio horietarako, ekonomiaren ikuspegitik garrantzi bereziko kirol-lehiaketa izango da parte-hartzaile gehienek, norgehiagokan parte hartzeagatik, ordainsari, konpentsazio edo diru-sarreraren bat jasotzen duten hura; eta kirolaren ikuspegitik garrantzi berezia duen kirol-lehiaketa izango da dagokion kirol-federazioak onartutako urteko kirol-egutegian kategoria goreneko norgehiagoka ofizial gisa jasota dagoena, dagokion modalitate, espezialitate edo diziplinan.
5.Artikulu honen ondoreetarako, aplikatzekoa izango da 297. artikuluan xedatutakoa.»
Ehun eta berrogeita hamazazpi. 286 ter artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«1. Norbaitzuek, beren kabuz edo bitarteko pertsona baten bidez, eskaintza, hitzemate edo bidegabeko edozein onuraren edo abantailaren emakidekin, horiek diruzkoak zein beste mota batekoak izan, agintari bat edo funtzionario publiko bat usteltzen badute, edo usteltzeko ahalegina egiten badute, haien onurarako nahiz hirugarren baten onurarako; edota norbaitzuek funtzionario horien eskabideak onartzen badituzte, eginkizun publikoak betetzean zerbait egin dezaten edo egin ez dezaten, nazioarteko jarduera ekonomikoak gauzatzean kontratu edo negozio bat
edo bestelako lehia-abantailaren bat lortzeko zein horri eusteko, orduan, halakoei –salbu eta Kode honen beste manu batek zigor astunagoa ezartzen dienean– hiru urtetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere; betiere, irabazitako zenbatekoa handiagoa ez bada, zeren eta, handiagoa izanez gero, onuraren kopurua halako hiru arteko isuna ezarriko baitzaie.
Adierazitako zigorrez gain, erantzuleari sektore publikoarekin kontratatzeko debekua ezarriko zaio, bai eta diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea, eta, halaber, zerga-onurak edo -pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzakoak izateko eskubidea galtzea, eta, horrez gain, eragin publikoa duten merkataritzatransakzioetan parte hartzeko debekua, zazpi urtetik hamabi urte artekoa.
2.Artikulu honen ondoreetarako, funtzionario publikoa izango da 24. eta 427. artikuluetan xedatutakoa betetzen duena.»
Ehun eta berrogeita hemezortzi. 286 quater artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Atal honetako artikuluetan ezarritako egitateak larritasun berezikoak badira, zigorra goiko erdian ezarriko da, eta gehienez gradu bat gehiagokoa ere ezarri ahal izango da.
Honako kasu hauetan, egitateak larritasun berezikoak direla joko da:
a) onuraren edo abantailaren balioa bereziki handia denean,
b) egilearen ekintza noizbehinkakoa ez denean,
c) antolakunde edo talde kriminal baten barruan egindako egitateak direnean,
edo,
d) negozioaren xedeak ondasun edo zerbitzu humanitarioekin zerikusia duenean, edo oinarrizko beharrizanetarako diren beste edozeinekin.
Halaber, 286 bis artikuluko 4. zenbakiaren kasuan, egitateak larritasun berezikoak direla joko da, honako kasu hauetan:
a) haien xedea ausazko jokoen edo apustuen garapenari eragitea denean; edo
b) Estatuko kirol-lehiaketa ofizial profesional batean egiten direnean, edo nazioarteko kirol-lehiaketa batean.»
Ehun eta berrogeita hemeretzi. Aldatu egiten da 288. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluetan ezarritako kasuetan, epaia aldizkari ofizialetan argitaratzeko aginduko da, eta epaile edo auzitegiak, kaltedunak hala eskatuz gero, epaia, oso-osoan edo zati batean, beste edozein hedabidetan erreproduzitzea agindu ahal izango du, kondenatuaren kontura.
Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada kapitulu honetan bildutako delituen erantzulea, orduan, honako zigor hauek ezarriko zaizkio:
1.a 270., 271., 273., 274., 275., 276., 283., 285. eta 286. artikuluetan aurreikusitako delituen kasuan:
a) Lortu den edo lortu ahal izango zen onura ekonomikoa halako bitik halako lau arteko isuna, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko espetxe zigorra ezartzen bazaio.
b) Gainerako kasuetan, lortutako, eragindako edo lortu ahal izango zen onura ekonomikoa halako bitik halako hiru arteko isuna.
277., 278., 279., 280., 281., 282., 282 bis eta 284. artikuluetan eta 286 bis artikulutik 286 quinquies artikulura bitartekoetan zehaztutako delituen kasuan:
a) Bi urtetik bost urte arteko isuna, edo lortu den edo lortu ahal izango zen onuraren balioa halako hirutik halako bost arteko isuna, azken kopuru hori handiagoa
denean, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko zigor askatasungabetzailea ezartzen bazaio.
b) Gainerako kasuetan, sei hilabetetik bi urte arteko isuna, edo lortu den edo lortu ahal izango zen onuraren balioa halako bi arteko isuna, azken kopuru hori handiagoa denean.
2.a 66 bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.»
Ehun eta hirurogei. Kendu egiten da 295. artikulua.
Ehun eta hirurogeita bat. Aldatu egiten dira 298. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:
«1. Norbaitek delituaren erantzule direnei delitu horren efektuez aprobetxa daitezen laguntza ematen badie edo efektu horiek jaso, eskuratu edo ezkutatzen baditu, irabaziak lortzeko asmoz, ondarearen aurka edo gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurka delitu egin dela jakinda eta delitu horretan egile edo sopikun gisa parte hartu gabe, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio.
Urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, honako kasu hauetan:
a) Erti-, historia-, kulturaedo zientzia-balioa duten gauzak direnean.
b) Oinarrizko beharrizanei loturiko gauzak direnean; hots, elektrizitatea, telekomunikazio-zerbitzuak edo interes orokorreko zerbitzuak emateko azpiegituren eroanbideak, kableak, ekipoak edo osagaiak direnean, edo interes orokorreko zerbitzuak egiteko gauzak direnean, edo nekazaritzazein abeltzaintza-produktuak edo produktu horiek lortzeko tresnak edo baliabideak direnean.
c) Egitateak larritasun berezikoak direnean, aintzat hartuta errezibitutako efektuen balioa edo efektu horiek osteak sortuko lituzkeen kalteak.
2.Zigor horiek goiko erdian ezarriko zaizkio, delituaren efektuak trafikagai hartzeko, horiek jaso, eskuratu edo ezkutatzen dituenari. Trafikoa merkataritza edo industriako establezimendu zein lokala erabiliz egiten bada, hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isun zigorra ere ezarriko da. Kasu horietan, epaile edo auzitegiek, egitatearen larritasuna eta delitugilearen inguruabar pertsonalak kontuan izanik, lanbidean edo industrian aritzeko desgaikuntza bereziko zigorra ere ezarri ahal izango diote delitugileari, bi urtetik bost urte artekoa, bai eta establezimendua edo lokala aldi baterako edo betiko ixteko erabaki ere. Itxierak, aldi baterakoa izanez gero, ezin izango du bost urte baino gehiago iraun.»
Ehun eta hirurogeita bi. Kendu egiten da 299. artikulua.
Ehun eta hirurogeita hiru. XIII bis titulu berria sartzen da II. liburuan; bertan, 304 bis eta 304 ter artikuluak bilduko dira, eta hau izango da tituluaren izenburua:
«Alderdi politikoen legez kontrako finantzaketaren delituak.»
Ehun eta hirurogeita lau. 304 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek dohaintzak edo ekarpenak jasotzen baditu, eta alderdi politiko edo hautesle-federazio, -koalizio edo -elkarte bati ematekoak badira, eta, horrela, Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 5.Bat artikuluan ezarritakoa urratzen badu, pertsona horri dohaintza edo ekarpenen balioa halako hirutik halako bost arteko isun zigorra ezarriko zaio.
2.Egitate horiek egiteagatik, sei hilabetetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta balioa edo gehiegizko balioa halako hirutik halako bost arteko isuna ere, honako hauek gertatzen direnean:
a) Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 5.Bat artikuluko a) edo c) letretan zehaztutako dohaintzak direnean, 500.000 eurotik gorakoak, edota dohaintzek manu horretako b) letran ezarritako muga zifra horretan gainditzen dutenean, hori denean urratutakoa.
b) Alderdi Politikoen Finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 7.Bi artikuluan zehaztutako dohaintzak direnean, horien zenbatekoa 100.000 eurotik gorakoa denean.
3.Aurreko zenbakian ezarritako egitateak larritasun berezikoak badira, zigorra goiko erdian ezarriko da, eta gehienez gradu bat gehiagokoa ere ezarri ahal izango da.
4.Kasuan-kasuan, zigor horiek berak ezarriko zaizkio, bere kabuz edo bitarteko pertsona baten bidez, alderdi politiko edo hautesle-federazio, -koalizio edo -elkarte bati zuzendutako dohaintzak edo ekarpenak ematen dituenari, aurreko zenbakietan zehaztutako kasuetako batean.
5.Zigor horiek berak ezarriko dira, Kode honen 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera pertsona juridiko bat denean egitateen erantzulea. 66 bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.»
Ehun eta hirurogeita bost. 304 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Urtebetetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, legean ezarritakoa bete gabe, alderdi politikoak edo hautesle-federazioak, -koalizioak edo -elkarteak finantzatzeko xedea duten egituretan edo antolakundeetan, edozein motatakoak izanda ere, parte hartzen duenari.
2.Egitura edo antolakunde horiek zuzentzen dituzten pertsonei goiko erdian ezarriko zaie zigorra.
3.Aurreko zenbakietan ezarritako egitateak larritasun berezikoak badira, zigorra goiko erdian ezarriko da, eta gehienez gradu bat gehiagokoa ere ezarri ahal izango da.»
Ehun eta hirurogeita sei. Aldatu egiten da 306. artikuluko lehenengo lerrokada; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«Norbaitek, egitez edo ez-egitez, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrei edo Europar Batasunak administraturiko beste aurrekontu batzuei iruzur egiten badie, berrogeita hamar mila eurotik gorako zenbatekoan, eta, 305. artikuluko 3. zenbakian zehaztutako kasuetatik kanpo, ordaindu beharreko kopuruak ordaintzea saihesten badu, lortutako funtsei dagokienaz bestelako aplikazioa emanez edo funtsak bidegabe lortuz, funtsak emateko baldintzak faltsutu dituelako edo funtsak ematea ukatuko zuten baldintzak ezkutatu dituelako, orduan, pertsona horri honako zigor hauek ezarriko zaizkio: urtebetetik bost urte arteko espetxe zigorra, aipatutako kopuru halako sei arteko isuna, eta diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea, eta zerga-onurak edo -pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzakoak izateko eskubidea galtzea, hiru urtetik sei urte arte.»
Ehun eta hirurogeita zazpi. 308 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Titulu honetan araututako delituengatik ezarritako zigorren betearazpena eteteko, Kode honetako I. liburuaren III. tituluko III. kapituluan bildutako xedapenak beteko dira, bai eta honako arau hauek ere:
1.a Ezarritako espetxe zigorraren betearazpena eteteko, beharrezkoa izango da, 80. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, zigortuak zerga-zorra edo Gizarte Segurantzari zor dion kopurua ordainduta izatea, edota bidegabe jaso edo erabili dituen diru-laguntzen edo laguntzen zenbatekoa itzulita izatea.
Eskakizun hori betetzat joko da, zigortuak honako konpromiso hauek bere gain hartzen dituenean: zerga-zorra ordaintzea, Gizarte Segurantzari zor dion kopurua ordaintzea edo bidegabe jaso edo erabili dituen diru-laguntzen edo laguntzen
zenbatekoa itzultzea; erantzukizun zibilak ordaintzea, bere ekonomia-ahalmenaren arabera, eta adostutako konfiskazioa egitea erraztea. Horretarako, konpromisoa beteko duela pentsatzea zentzuzkoa izan behar da. Betearazpena ez da etengo, baldin eta egiaztatzen bada zigortuak informazio zehaztugabea edo urria eman duela bere ondareari buruz.
Epaile edo auzitegiak zigorraren betearazpena etetea erabakitzen badu, ebazpen hori jakinarazi beharko zaio Estatuko, autonomia-erkidegoko, tokiko edo foru aldundiko Ogasun Publikoaren prozesuko ordezkaritzari, Gizarte Segurantzaren prozesuko ordezkaritzari edo diru-laguntza edo laguntza eman duen Administrazioko prozesuko ordezkaritzari.
2.a Epaile edo auzitegiak errebokatu egingo du etendura, eta zigorra betearazteko aginduko, bai 86. artikuluan ezarritako kasuetan, bai zigortuak zergazorra ordaintzen ez duenean, Gizarte Segurantzari zor dion kopurua ordaintzen ez duenean, bidegabe jaso edo erabili dituen diru-laguntzen eta laguntzen zenbatekoa itzultzen ez duenean, edo erantzukizun zibilak ordaintzen ez dituenean, eta, betiere, horretarako ekonomia-ahalmena badu, edota bere ondareari buruz informazio zehaztugabea edo urria ematen duenean. Kasu horietan, espetxe-zaintzako epaileak ukatu egin ahal izango du baldintzapeko askatasuna.
2.125. artikuluko kasuan, epaile edo auzitegiak, aurrez, entzun egingo dituzte Estatuko, autonomia-erkidegoko, tokiko edo foru aldundiko Ogasun Publikoaren prozesuko ordezkaritza, Gizarte Segurantzaren prozesuko ordezkaritza, edo dirulaguntza edo laguntza eman duen Administrazioaren prozesuko ordezkaritza, delituaren erantzuleen ondareari buruzko txostena emateko. Txosten horretan, erantzuleen ekonomiaeta ondare-ahalmen errealak aztertuko dira, eta zatikatzeko proposamen bat jaso ahal izango da, aintzat hartuta ahalmen hori eta zerga-araudia, Gizarte Segurantzari buruzkoa edo diru-laguntzei buruzkoa.»
Ehun eta hirurogeita zortzi. 311 bis artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«Hiru hilabetetik hemezortzi hilabete arteko espetxe zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita hamar hilabete arteko isuna ezarriko zaio, salbu eta Kode honen beste manu batek zigor astunagoa ezartzen dionean, honako hau egiten duenari:
a) lan-baimenik ez duten atzerritarrei behin eta berriz enplegua edo okupazioa eman, edo
b) lan-baimenik ez duen adingabe bati enplegua edo okupazioa eman.»
Ehun eta hirurogeita bederatzi. Aldatu egiten da 315. artikulua, eta horren idazkera hauxe da:
«1. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, edota sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna, askatasun sindikalaren edo grebarako eskubidearen egikaritza eragozten edo mugatzen dutenei, engainuaren bidez edo inoren beharrizan-egoeraz abusatuz.
2.Aurreko zenbakian adierazitako jokabideak derrigortzea erabiliz egiten badira, urtebete eta bederatzi hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, edota hemezortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isun zigorra.
3.Dela bakarka, dela taldeka, baina beste batzuekin ados egonik, beste pertsona batzuk derrigortzen dituztenei greba bat hastera edo greban jarraitzera, urtebete eta bederatzi hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, edota hemezortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isun zigorra.»
Ehun eta hirurogeita hamar. Aldatu egiten da 318 bis artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, hala nahita, Europar Batasuneko estatu bateko herritarra ez den pertsona bati Espainiako lurraldean sartzen laguntzen badio, edo Espainiako
lurraldetik igarotzen laguntzen badio, eta, hori egitean, atzerritarren sarrerari edo igarotzeari buruzko legeria urratzen badu, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaio, edota hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra.
Egitateak ez dira zigortzekoak izango, egilearen helburua dagokion pertsonari laguntza humanitarioa ematea baino ez denean.
Egitateak irabaziak lortzeko asmoz egiten badira, zigorra goiko erdian ezarriko da.
2.Norbaitek, hala nahita, irabaziak lortzeko asmoz, Europar Batasuneko estatu bateko herritarra ez den pertsona bati Espainian egoten laguntzen badio, eta, hori egitean, atzerritarren egonaldiari buruzko legeak urratzen baditu, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik hamabi hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio, edota hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra.
3.Artikulu honetako 1. zenbakian aipatutako egitateengatik lau urtetik zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Egitateak horrelako jarduerak egiten aritzen den antolakunde kriminal baten barruan egiten direnean. Egitateen egileak antolakunde edo elkarte horietako buru, administratzaile edo arduradunak direnean, zigorra goiko erdian ezarriko zaie, eta gradu bat gehiagokoa ere ezarri ahal izango zaie.
b) Arau-haustearen xede diren pertsonen bizitza arriskuan jarri denean, edo lesio larriak eragiteko arriskua sortu denean.
4.Aurreko zenbakian ezarritako zigor berberak, eta, gainera, sei urtetik hamabi urte arteko erabateko desgaikuntzako zigorra ezarriko zaizkie, egitate horiek burutzeko, euren agintaritza-izaeraz edo agintaritza horren agente nahiz funtzionario publiko izaeraz baliatzen direnei.
5.Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada titulu honetan bildutako delituen erantzulea, orduan, bi urtetik bost urte arteko isun zigorra ezarriko zaio, edo lortutako onura halako hirutik halako bost artekoa, azken kopuru hori handiagoa denean.
66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.
6.Auzitegiek, egitatearen larritasuna eta horren inguruabarrak, errudunaren baldintzak eta errudun horrek lortu nahi duen helburua kontuan hartuta, kasuankasuan ezarritako zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarri ahal izango dute.»
Ehun eta hirurogeita hamaika. Aldatu egiten da 319. artikuluaren 3. zenbakia. Honela idatzita geratzen da:
«3. Edozein kasutan, epaile edo auzitegiek, zioak emanez, obra eraisteko agindua eman ahal izango dute, eta aldatutako errealitate fisikoa jatorrizko egoerara leheneratzekoa, egitatea gauzatu duenaren kontura. Horrez gain, hirugarren onustedunei kalte-ordainak ordainarazteko agindua eman ahal izango diote egile horri berari, eta, inguruabarrak aintzat hartuta, eta Administrazio eskudunak esan beharrekoa entzun ostean, obra eraitsi aurretik, ordainketa ziurtatzeko bermeak osatzeko baldintza ezarriko diote. Edozein kasutan, delitutik eratorritako irabaziak konfiskatu egingo dira, horiek jasandako transformazioak edozein izanda ere.»
Ehun eta hirurogeita hamabi. Aldatu egiten da 323. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edota hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna, historia-, erti-, zientzia-, kulturaedo monumentu-balioa duten ondasunetan edo arkeologia-aztarnategietan –lurrekoak zein urpekoak– kalteak eragiten dituenari. Zigor hori bera ezarriko zaie azken horiek espoliatzen dituztenei.
2.Kalteak larritasun berezikoak direnean, edo kaltetu diren historia-, erti-, zientzia-, kulturaedo monumentu-balioa duten ondasunak bereziki garrantzitsuak direnean, aurreko zenbakian zehaztutako zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarri ahal izango da.
3.Kasu horietan guztietan, epaile edo auzitegiek kaltea jasan duen ondasuna, ahal den neurrian, leheneratzeko neurriak hartzeko agindu ahal izango dute, kaltea eragin duenaren kontura.»
Ehun eta hirurogeita hamahiru. Aldatu egiten da 325. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta hamar hilabetetik hamalau hilabete arteko isuna eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, urtebetetik bi urte artekoa, ingurumena babesteko legeak edo bestelako xedapen orokorrak urratuz, igorpenak, isurketak, erradiazioak, erauzketak edo indusketak, lurreztatzeak, zaratak, dardarak, injekzioak edo bilguneak, zuzenean edo zeharka, egiten edo eragiten dituenari eguratsean, lurzoruan, lurpean, lurreko, itsasoko zein lurpeko uretan –itsas zabalean barne–, mugaz bestaldeko guneetan eragina badute ere, edo airearen, lurzoruaren edo uren kalitateari zein animaliei edo landareei kalte larria egin diezaieketen ur-hartzeak berez edo beste batzuekin batera egiten edo eragiten dituenari.
2.Aurreko jokabideek, berez edo beste batzuekin batera, izadiko sistemen orekari kalte larria eragin badiezaiokete, honako zigor hauek ezarriko dira: bi urtetik bost urte arteko espetxe zigorra, zortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna, eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru urte artekoa.
Pertsonen osasunerako arrisku larria sortu bada, espetxe zigorra goiko erdian ezarriko da, eta gradu bat gehiagokoa ere ezarri ahal izango da.»
Ehun eta hirurogeita hamalau. Aldatu egiten da 326. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Aurreko artikuluan ezarritako zigorrak ezarriko zaizkie, kasuan-kasuan, legeak edo bestelako xedapen orokorrak urratuz, hondakinak bildu, garraiatu, baloratu, eraldatu, ezabatu edo erabiltzen dituztenei; edo jarduera horiek behar bezala kontrolatu edo zaindu ez dituztenei, eta, hortaz, kalte larriak eragiten badizkiete edo eragin ahal badizkiete airearen, lurzoruaren edo uren kalitateari zein animaliei edo landareei; edo pertsonen heriotza edo lesio larriak eragiten badituzte edo eragin ahal badituzte, edo izadiko sistemen oreka era larrian kaltetu ahal badute.
2.Aurreko zenbakian ezarritako kasutik kanpo, norbaitek kontuan hartzeko moduko hondakin kopurua lekualdatzen badu, lekualdatze bakar batean edo elkarri lotutako lekualdatze batzuetan, hondakinak lekualdatzeari buruzko Europar Batasuneko Zuzenbidean jasotako kasuetako batean, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edota sei hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna eta ogibidean edo lanbidean aritzeko desgaikuntza berezia, hiru hilabetetik urtebete artekoa.»
Ehun eta hirurogeita hamabost. Aldatu egiten da 326 bis artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«325. artikuluan zehaztutako zigorrak ezarriko zaizkie, kasuan-kasuan, legeak edo bestelako xedapen orokorrak urratuz, jarduera arriskutsua egiten duten instalazioak ustiatzen dituztenei edo substantzia edo prestakin arriskutsuak biltzen diren instalazioak ustiatzen dituztenei, horiek kalte larriak eragiten badizkiete edo eragin ahal badizkiete airearen, lurzoruaren edo uren kalitateari zein animaliei edo landareei; edo pertsonen heriotza edo lesio larriak eragiten badituzte edo eragin ahal badituzte, edo izadiko sistemen oreka era larrian kaltetu ahal badute.»
Ehun eta hirurogeita hamasei. Aldatu egiten da 327. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Aurreko hiru artikuluetan zehaztutako egitateak egiten dituenari gradu bat gehiagoko zigorra ezarriko zaio, eta, edonola ere, Kode honen beste manu batzuetan jasotakoak ere, hala denean, ezarriko zaizkio, aurreko artikuluan ezarritako egitateekin batera honako inguruabar hauetako bat gertatzen bada:
a) Industria edo jarduera modu klandestinoan gauzatzen bada, instalazioek Administrazioaren nahitaezko baimen edo onespena lortu gabe.
b) Aurreko artikuluan tipifikatutako jarduerak zuzentzeko edo eteteko, Administrazioko agintaritzak ematen dituen agindu espresuak desobeditzen badira.
c) Haren ingurumen-alderdiei buruzko informazioa faltsutu edo ezkutatzen
bada.
d) Administrazioaren jarduera ikuskatzailea oztopatzen bada.
e) Degradazio itzulezina edo hondamena izateko arriskua gertatzen bada.
f) Murrizketa-epealdian, ura legearen aurka ateratzen bada.»
Ehun eta hirurogeita hamazazpi. Aldatu egiten da 328. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada kapitulu honetan bildutako delituen erantzulea, orduan, honako zigor hauek ezarriko zaizkio:
a) Urtebetetik hiru urte arteko isuna, edo egindako kaltea halako bitik halako lau arteko isuna, azken kopuru hori handiagoa denean, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko zigor askatasun-gabetzailea ezartzen bazaio.
b) Gainerako kasuetan, sei hilabetetik bi urte arteko isuna, edo egindako kaltea halako bitik halako hiru arteko isuna, azken kopuru hori handiagoa denean.
66 bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.»
Ehun eta hirurogeita hemezortzi. Aldatu egiten da 332. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, legeak edo bestelako xedapen orokorrak urratuz, ebaki, moztu, errotik atera, bildu, eskuratu, eduki, suntsitu edo trafikagai hartzen baditu babestuta dauden basoko flora-espezieak, edota horien zatiak, eratorriak edo propaguluak, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaio, bai eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa. Zigor horiek ez dira ezarriko eragindako ale-kopurua oso txikia denean, eta espeziearen kontserbazioegoerarako ondore garrantzizkorik ez badu.
Zigor hori bera ezarriko zaio haien habitata modu larrian suntsitzen edo aldatzen duenari, legeak edo bestelako xedapen orokorrak urratuz.
2.Zigorra goiko erdian ezarriko da, baldin eta espezie edo subespezie horiek galzorian daudenen taldean katalogatuta badaude.
3.Egitateak zuhurtziagabekeria astunarengatik gertatu badira, hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra edo lau hilabetetik zortzi hilabete arteko isuna ezarriko da, bai eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, hiru hilabetetik bi urte artekoa.»
Ehun eta hirurogeita hemeretzi. Aldatu egiten da 334. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaio, eta, edozein kasutan, lanbidean edo
ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia eta ehizaedo arrantza-eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere bai, bi urtetik lau urte artekoa, legeak edo bestelako xedapen orokorrak urratuz hauetako bat egiten duenari:
a) basoko faunako espezie babestuak ehizatu, arrantzatu, eskuratu, eduki edo suntsitu;
b) horiek, horien zatiak edo eratorriak trafikagai hartu; edo,
c) espezie horien ugalketa edo migrazioa eragozten edo zailtzen duten jarduerak egin.
Zigor hori bera ezarriko zaio haien habitata modu larrian suntsitzen edo aldatzen duenari, legeak edo bestelako xedapen orokorrak urratuz.
2.Zigorra goiko erdian ezarriko da, baldin eta espezie edo subespezie horiek galzorian daudenen taldean katalogatuta badaude.
3.Egitateak zuhurtziagabekeria astunarengatik gertatu badira, hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra edo lau hilabetetik zortzi hilabete arteko isuna ezarriko da, eta, edozein kasutan, lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia eta ehizaedo arrantza-eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere bai, hiru hilabetetik bi urte artekoa.»
Ehun eta laurogei. Aldatu egiten da 335. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek, ehizaren edo arrantzaren bidez, aurreko artikuluan aipaturikoez besteko espezieak harrapatzen baditu, haien ehiza edo arrantzari buruzko arau espezifikoek hori espresuki debekatzen dutenean, orduan, pertsona horri zortzi hilabetetik hamabi hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio, bai eta ehizaedo arrantza-eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, bi urtetik bost urte artekoa.
2.Norbaitek, ehizaren edo arrantzaren bidez edo itsaski-bilketako jarduera garrantzitsuen bidez, aurreko artikuluan aipatutako espezieez bestelakoak harrapatzen baditu lur publikoetan edo inoren lur pribatuetan, lurrok araubide zinegetiko bereziaren mende egonik, eta titularraren beharrezko baimena izan gabe, edo itsaski-bilketarako edo akuikulturarako baimenaren edo emakidaren mende egonik, horretan aritu ahal izateko beharrezko administrazio-titulua eduki gabe, orduan, pertsona horri lau hilabetetik zortzi hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio, bai eta ehizaedo arrantza-eskubidea edo itsaski-bilketan aritzeko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza bereziko zigorra ere, urtebetetik hiru urte artekoa; horrez gain, dagozkion zigorrak ezarriko zaizkio, hala denean, artikulu honetako 1. zenbakian zehaztutako delitua egiteagatik.
3.Aurreko jokabideek kalte larriak eragiten badizkiote araubide zinegetiko bereziaren mende dagoen lurreko ondare zinegetikoari, edo itsaski-bilketarako edo akuikulturarako baimenaren edo emakidaren mendeko esparruetako baliabideen jasangarritasunari, orduan, sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta ehizaedo arrantza-eskubidea eta itsaski-bilketan aritzeko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza bereziko zigorra ere, bi urtetik bost urte artekoa.
4.Zigorra goiko erdian ezarriko da, baldin eta artikulu honetan tipifikatutako jokabideak hiru laguneko edo hortik gorako taldean egiten badira, edo, jokabideok burutzeko, lege edo erregelamendu bidez debekatutako arte edo bitartekoak erabiltzen badira.»
Ehun eta laurogeita bat. Aldatu egiten da 337. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Hiru hilabete eta egun bat eta urtebete arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta animaliekin zerikusia duen lanbide, ogibide edo merkataritzan aritzeko eta animaliak edukitzeko desgaikuntza bereziko zigorra ere, urtebete eta egun bat eta hiru urte artekoa, edozein bide edo modu erabilita, honako hauetako bati
bidegabe tratu txarra ematen dionari, osasuna era larrian kaltetzen duten lesioak eraginez edo sexu-esplotazioa aginduz:
a) etxeko animalia bati edo animalia mantsotu bati,
b) etxekotuta egon ohi diren animalietako bati,
c) aldi batean edo behin betiko gizakien kontrolpean bizi den animalia bati, edo
d) era basatian bizi ez den edozein animaliari.
2.Aurreko zenbakian zehaztutako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Animaliaren bizitzarako arriskutsuak diren arma, tresna, objektu, bitarteko, metodo edo erak erabili direnean.
b) Ankerkeria egon denean.
c) Animaliari zentzumen, organo edo gorputz-atal nagusi bat galarazi edo erabilezin bihurtu zaionean.
d) Egitateak adingabe baten aurrean egin direnean.
3.Animaliaren heriotza eragin bada, sei hilabetetik hemezortzi hilabete arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta animaliekin zerikusia duen lanbide, ogibide edo merkataritzan aritzeko eta animaliak edukitzeko desgaikuntza bereziko zigorra ere, bi urtetik lau urte artekoa.
4.Aurreko zenbakietan zehaztutako kasuetatik kanpo, norbaitzuek etxeko animaliei edo bestelakoei krudelkeriaz tratu txarra ematen badiete legeak baimendu gabeko ikuskizunetan, orduan, halakoei hilabetetik sei hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaie. Epaileak, era berean, animaliekin zerikusia duen lanbide, ogibide edo merkataritzan aritzeko eta animaliak edukitzeko desgaikuntza bereziko zigorra ezarri ahal izango du, hiru hilabetetik urtebete artekoa.»
Ehun eta laurogeita bi. 337 bis artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«Norbaitek aurreko artikuluko 1. zenbakian aipatutako animaliaren bat bertan behera uzten badu, haren bizitza edo osotasuna arriskuan jartzen duten baldintzetan, orduan, pertsona horri hilabetetik sei hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio. Epaileak, era berean, animaliekin zerikusia duen lanbide, ogibide edo merkataritzan aritzeko eta animaliak edukitzeko desgaikuntza bereziko zigorra ezarri ahal izango du, hiru hilabetetik urtebete artekoa.»
Ehun eta laurogeita hiru. 345. artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«1. Norbaitek, legeak edo bestelako xedapen orokorrak urratuz, material nuklearrak edo beste substantzia erradioaktibo arriskutsu batzuk eskuratu, eduki, trafikagai hartu, eman, tratatu, eraldatu, erabili, biltegiratu, garraiatu edo ezabatzen baditu, eta material edo substantzia horiek pertsonei heriotza edo lesio larriak eragin ahal badizkiete, edo airearen, lurzoruaren edo uren kalitateari zein animaliei edo landareei kalte handiak eragin ahal badizkiete, orduan, pertsona horri urtebetetik bost urte arteko espetxe zigorra eta sei hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio, bai eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaikuntza bereziko zigorra ere, urtebetetik hiru urte artekoa.
2.Norbaitek, beharrezkoa den baimenik gabe, horrelako material edo substantziak sortzen baditu, gradu bat gehiagoko zigorra ezarriko zaio.
3.Aurreko zenbakietan aipatutako egitateak zuhurtziagabekeria astunarengatik gertatu badira, orduan, ezarritako zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko da.»
Ehun eta laurogeita lau. Aldatu egiten dira 346. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak, eta honela idatzita geratzen dira:
«1. Norbaitzuek, leherketak eraginez edo horien antzeko ahalmen suntsitzailea duten bideetatik beste edozein erabiliz, aireportu, portu, geltoki, eraikin, lokal publiko, material sukoi edo lehergarrien gordailu, komunikabide edo garraiobide kolektiboak suntsitzen badituzte, ontzia urperatu edo hondarreratzea, uholdeak, meatze nahiz instalazio industrialen leherketa edo burdinbideko errailen kenketa eragiten badute, burdinbidearen zerbitzuan garraiobideen segurtasunerako erabiltzen diren seinaleak asmo gaiztoz aldatzen badituzte, zubia zartarazi edo galtzada publikoa triskatzen badute, oliobideei kaltea eragiten badiete edota edozein motatako komunikazio edo komunikabideri nahasmendu larria eragiten badiote, edota uraren, elektrizitatearen, hidrokarburoen nahiz oinarrizko izadi-baliabideetatik beste edozeinen hornidura nahasi edo geldiarazten badute; orduan, halakoei hamar urtetik hogei urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, kalte handiek pertsonen bizitza edo osotasuna nahitaez arriskuan jartzen dutenean.
2.Halako arriskurik ez dagoenean, lau urtetik zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da.»
Ehun eta laurogeita bost. Aldatu egiten da 353. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Aurreko artikuluan aipatutako egitateen egileari hiru urtetik sei urte arteko espetxe zigorra eta hemezortzi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio, sutea larritasun berezikoa denean, eta honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
1.a Suteak ukitzen duen azalera garrantzi handikoa izatea.
2.a Lurzoruari higadura-ondore handiak edo larriak ekartzea.
3.a Suteak animalia edo landareen bizi-baldintzak nabarmen aldatzea, edo naturagune babestu bat ukitzea.
4.a Sutea biztanleguneetatik edo pertsonak bizi diren lekuetatik hurbil gertatzea.
5.a Sutea sorraraztea baldintza klimatologikoek edo lurzoruaren egoerak sutea hedatzeko arriskua nabarmen handitzen dutenean.
6.a Edozein kasutan, ukitutako baliabideak modu larrian degradatzea edo suntsitzea.
2.Zigor hori bera ezarriko da egileak jarduten duenean suteak dakartzan ondoreetatik onura ekonomiko bat lortzeko asmoz.»
Ehun eta laurogeita sei. Aldatu egiten da II. liburuko XVII. tituluaren II. kapituluko 5. atalaren izenburua, eta 358 bis artikulua gehitzen zaio atal horri. Honela idatzita geratzen dira:
«5. atala. Xedapen erkideak.»
«358 bis artikulua. 338. eta 340. artikuluen artean xedatutakoa kapitulu honetan araututako delituei ere aplikatuko zaie.»
Ehun eta laurogeita zazpi. Aldatu egiten da 361. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitek sendagaiak, gizakiek eta animaliek hartzekoak barne hartuta, legeek eskatutako baimena ez duten eta ikertzen ari diren sendagaiak, edo xedapen orokorrek eskatzen dituzten agiriak ez dituzten osasun-produktuak fabrikatu, inportatu, esportatu, horiez hornitu, horiek merkaturatu, merkatuan eskaini edo sartzen baditu, edo xede horiekin gordetzen baditu, edo horiei lotutako bitartekolanak egiten baditu, edo sendagai nahiz produktu horiek narriatuta edo iraungita badaude, edo haien osaerari, egonkortasunari eta eraginkortasunari buruzko eskakizun teknikoak betetzen ez badituzte, eta, hortaz, pertsonen bizitza edo
osasuna arriskuan jartzen bada, orduan, pertsona horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra eta sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio, bai eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik hiru urte artekoa.»
Ehun eta laurogeita zortzi. Kendu egiten da 361 bis artikulua.
Ehun eta laurogeita bederatzi. Aldatu egiten da 362. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Sei hilabetetik lau urte arteko espetxe zigorra eta sei hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio, bai eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, urtebetetik hiru urte artekoa, honako hauek egin edo ekoizten dituenari:
a) sendagai bat, gizakiek eta animaliek hartzekoak barne hartuta, edo ikertzen ari diren sendagai bat; edota substantzia aktibo bat edo sendagai horren eszipientea;
b) osasun-produktu bat, bai eta haren osotasunerako beharrezkoak diren osagarriak, elementuak eta materialak ere;
halako moldez non honako hauek engainu bidez aurkezten baitira: identitatea, hala denean, ontzia eta etiketa barne hartuta, iraungitze-data, osagaietako edozeinen izena edo osaera, edo, hala denean, horien dosifikazioa; haien jatorria, fabrikatzailea, zein herrialdetan fabrikatu diren, jatorrizko herrialdea, merkaturatzeko baimenaren edo adostasun-agirien titularra; lege-eskakizunei, lizentziei, adostasunagiriei edo baimenei lotutako datuak; historia-txostena, erregistroak eta erabilitako banaketa-kanalak barne hartuta, betiere, kontsumo publikorako edo hirugarren pertsona batzuek har ditzaten egin badira, eta pertsonen bizitza edo osasuna arriskuan jartzen badute.
2.Zigor horiek berak ezarriko zaizkie aurreko zenbakian aipatutako sendagaien, eszipienteen, osasun-produktuen, osagarrien, elementuen edo materialen kopurua, dosia, iraungitze-data edo jatorrizko osaera, baimenduaren edo deklaratuaren araberakoa, aldatzen dutenei, haiek fabrikatu edo egitean, edo geroago, baldin eta, horrela, haien segurtasuna, eraginkortasuna edo kalitatea txikiagotzen bada, eta pertsonen bizitza edo osasuna arriskuan jartzen bada.»
Ehun eta laurogeita hamar. 362 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Sei hilabetetik lau urte arteko espetxe zigorra eta sei hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio, bai eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaitasun berezia ere, urtebetetik hiru urte artekoa, faltsuak edo aldatuak direla jakinda, aurreko artikuluan aipatutako edozein sendagai, substantzia aktibo, eszipiente, osasun-produktu, osagarri, elementu edo material inportatu, esportatu, iragarri edo publizitatean iragarri, eskaini, erakutsi, saldu, eskuratu, zerbitzatu, bideratu, ontziratu, eman –bitarteko-lanak barne hartuta–, trafikagai hartu, banatu edo merkatuan sartzen duenari, baldin eta horrek pertsonen bizitza edo osasuna arriskuan jartzen badu.
Zigor horiek berak ezarriko zaizkio horiek eskuratzen dituenari edo gordailuan dituenari, kontsumo publikora bideratzeko, hirugarren pertsona batzuek erabiltzeko, edo osasun publikoan eragina izan dezakeen edozein modutan baliatzeko.»
Ehun eta laurogeita hamaika. 362 ter artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitek 362. artikuluko 1. zenbakian aipatutako sendagaiei, substantzia aktiboei, eszipienteei, osasun-produktuei, osagarriei, elementuei edo materialei buruz, bai eta haien ontzi, etiketa eta erabiltzeko moduei buruz ere, agiri faltsu edo gezurrezko bat egiten badu, eta, horrela, 362. artikuluan ezarritako delituetako bat egiten badu edo egiten laguntzen badu, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte
arteko espetxe zigorra eta sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio, bai eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaitasun berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa.»
Ehun eta laurogeita hamabi. 362 quater artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«361., 362., 362 bis edo 362 ter artikuluetan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira, delituarekin batera honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
1.a Erruduna agintaria, funtzionario publikoa, aditua, osasun-arloko profesionala, irakaslea, hezitzailea, entrenatzaile fisikoa edo kirol-entrenatzailea izatea, eta bere karguan, lanbidean edo ogibidean diharduela jardutea.
2.a 362. artikuluan aipatutako sendagaiak, substantzia aktiboak, eszipienteak, osasun-produktuak, osagarriak, elementuak edo materialak:
a) zabalkunde handiko hedabideen bidez eskaintzea; edo
b) adingabeei, babes berezia behar duten desgaituei edo, eskainitako produktua zein den, bereziki ahulak diren pertsonei eskaintzea.
3.a Erruduna antolakunde edo talde kriminal bateko kidea izatea, eta antolakunde edo talde horren xedea halako delituak egitea izatea.
4.a Egitateak jendaurrean zabalik dauden establezimenduetan gauzatzea establezimendu horietako arduradun nahiz enplegatuek.»
Ehun eta laurogeita hamahiru. 362 quinquies artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitzuek, justifikazio terapeutikorik izan gabe, lehiatzen ez diren kirolari federatuei, federatu gabeko kirolari izanda kirola atseginagatik egiten dutenei, edo kirol-erakundeek Espainian antolatutako kirol-lehiaketetan parte hartzen duten kirolariei, debekatuta dauden substantzia edo talde farmakologikoak edota arautegiaren aurkakoak diren metodoak agindu, eman, banatu, hornitu, administratu, eskaini edo errazten badizkiete, betiere kirolari horien gaitasun fisikoa handitzera edo lehiaketen emaitzak aldaraztera bideratuak badira, eta, euren edukiagatik, behin eta berriro hartzeagatik edo gertatzen diren beste inguruabar batzuengatik, horien bizitza edo osasuna arriskuan jartzen dutenean, orduan, pertsona horiei sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, sei hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna, eta enplegu edo kargu publikorako, lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia, bi urtetik bost urte artekoa.
2.Aurreko zenbakian ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, delitua egiten denean inguruabar hauetako bat gertatzen bada:
1.a Biktima adingabea izatea.
2.a Engainua edo larderia erabili izana.
3.a Erantzulea laneko edo lanbideko nagusitasun-harremanaz baliatu izana.»
Ehun eta laurogeita hamalau. 362 sexies artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Kapitulu honetako aurreko artikuluetan zehaztutako delituetan, konfiskatu egingo dira 359. artikuluan eta hurrengoetan aipatutako substantzia eta produktuak, bai eta ondasunak, bitartekoak, tresnak eta irabaziak ere, 127. eta 128. artikuluen artean xedatutakoaren arabera.»
Ehun eta laurogeita hamabost. Aldatu egiten da 366. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada kapitulu honetako aurreko artikuluetan bildutako delituen erantzulea, orduan, urtebetetik hiru urte arteko isun zigorra ezarriko zaio, edo 359. artikuluan eta hurrengoetan aipatutako substantzia eta produktuen balioaren edota lortu den edo lortu ahal izango zen onuraren balioa halako bitik halako bost artekoa; horietan handiena den zenbatekoa ezarriko zaio.
66 bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.»
Ehun eta laurogeita hamasei. Aldatu egiten da 374. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«301. artikuluko 1. zenbakiaren bigarren lerrokadan eta 368. eta 372. artikuluen artean ezarritako delituei dagokienez, egindako delituari dagozkion zigorrak ezartzeaz gain, konfiskatu egingo dira droga toxiko, sorgorgarri edo substantzia psikotropikoak, 371. artikuluan aipatzen diren ekipo, material eta substantziak, bai eta ondasunak, bitartekoak, tresnak eta irabaziak ere, 127. eta 128. artikuluen artean xedatutakoaren eta honako arau berezi hauen arabera:
1.a Epaia irmoa denean, baztertutako laginak suntsituko dira, edo, organo judizial eskudunak haiek artatzea agindu badu, konfiskatutako guztia suntsituko da.
2.a Epai bidez behin betiko konfiskatutako ondasun, bitarteko, tresna eta irabaziak ezin izango dira erabili delituaren ondoriozko erantzukizun zibilei aurre egiteko, ezta prozesuko kostuak ordaintzeko ere; Estatuari adjudikatuko zaizkio osoosorik.»
Ehun eta laurogeita hamazazpi. Aldatu egiten da 375. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Atzerriko epaile edo auzitegiek ezarritako kondenek berrerortze-ondoreak sorraraziko dituzte, baldin eta delituen izaera eta kapitulu honetako 361. eta 372. artikuluen artean ezarritako delituen izaera berbera bada, salbu eta Espainiako Zuzenbidearen arabera aurrekari penala ezereztu egin denean edo ezereztu egin daitekeenean.»
Ehun eta laurogeita hemezortzi. Aldatu egiten da 376. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«361. eta 372. artikuluen artean ezarritako kasuetan, epaile edo auzitegiek, epaian horretarako arrazoiak emanez, delitu bakoitzari legeak adierazitako zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoa ezarri ahal izango dute; betiere, subjektuak, bere borondatez, delitu-jarduerak bertan behera utzi baditu, eta agintaritzarekin nahiz horien agenteekin egitez elkarlanean aritu bada, bai delitua gerta dadin eragozteko, bai beste erantzule batzuk identifikatzeko edo harrapatzeko froga erabakigarriak lortzeko, edota bera kide edo laguntzaile izan duten antolakunde edo elkarteen jarduna edo garapena eragozteko.
Era berean, 368. eta 372. artikuluen artean ezarritako kasuetan, epaile edo auzitegiek gradu bat edo bi gutxiagoko zigorra ezarri ahal izango diote errudunari, baldin eta errudun horrek, egitateak gauzatzeko unean droga-mendekoa izanik, behar bezala egiaztatzen badu mendekotasuna gainditzeko tratamendua arrakastaz bukatu duela, eta, betiere, droga toxiko, sorgorgarri edo substantzia psikotropikoen kopurua garrantzi handikoa ez bada edo muturreko larritasunekoa ez bada.»
Ehun eta laurogeita hemeretzi. Aldatu egiten da 378. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Zigortuak ordainketak egiten baditu 361. eta 372. artikuluen artean aipatzen diren delituetatik baten edo batzuen ondorioz, orduan, ordainketok honako hurrenkera honen arabera egotziko dira:
1.a Eragindako kaltea konpondu eta galeren ordaina emateko.
2.a Estatuari dagokion kalte-ordaina emateko, auzian beraren kontura egin diren gastuen zenbatekoan.
3.a Isunerako.
4.a Akusatzaile partikular edo pribatuaren kostuetarako, epaian kostu horien ordainketa ezartzen bada.
5.a Prozesuko gainerako kostuetarako, bai eta prozesatuaren defentsarenetarako ere, interesdunen artean lehenespenik egon barik.»
Berrehun. Aldatu egiten da 386. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Zortzi urtetik hamabi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio eta diruaren ageriko balioa halako hamar arteko isuna:
1.a Dirua aldatzen duenari edo diru faltsua egiten duenari.
2.a Diru faltsua edo aldatua Espainian sartzen duenari edo hori esportatzen duenari.
3.a Faltsua dela jakinda, diru faltsua edo aldatua garraiatu, saldu edo banatzen duenari.
2.Diru faltsua zirkulazioan jartzen bada, zigorra goiko erdian ezarriko da. Diru faltsua edukitzea, jasotzea edo lortzea, diru hori saltzeko, banatzeko edo
zirkulazioan jartzeko, gradu bat edo bi gutxiagokoa den zigorrarekin zigortuko da; horretarako, kontuan hartuko dira diru faltsuaren balioa eta faltsifikatzailearekin, aldatzailearekin, dirua Espainian sartzen duenarekin edo hori esportatzen duenarekin dagoen ados-jartze maila.
3.Norbaitek, diru faltsua onustez jaso, eta, ondoren, faltsua dela jakin duenean, diru hori saldu edo banatzen badu, horri hiru hilabete eta sei hilabete arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edo sei hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna. Nolanahi ere, diruaren ageriko balioa 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.
4.Erruduna sozietate, antolakunde edo elkarte bateko kidea bada, eta sozietate, antolakunde edo elkarte horrek, modu iragankorrean bada ere, halako jarduerak egiten baditu, epaile edo auzitegiak Kode honen 129. artikuluan jasotako ondorioetatik bat edo batzuk ezar ditzake.
5.Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada aurreko delituen erantzulea, orduan, diruaren ageriko balioa halako hirutik halako hamar arteko isun zigorra ezarriko zaio.»
Berrehun eta bat. Aldatu egiten da 387. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluaren ondoreetarako, dirutzat hartzen dira legezko txanpon eta diru-papera, bai eta, aurreikuspenen arabera, legezkoak izango direnak ere. Naziodiruarekin parekatuko dira Europar Batasuneko beste herrialde batzuetakoak eta atzerrikoak.
Diru faltsutzat hartuko da, halaber, legezko azpiegituretan eta legezko materialak erabiliz egin bada ere, jakinaren gainean egonik, agintaritza eskudunak dirua jaulkitzeko ezarri dituen eskakizunak urratuz egiten dena, edo jaulkitzeko agindurik gabe jaulkitzen dena.»
Berrehun eta bi. Aldatu egiten da 389. artikuluko bigarren lerrokada; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«Norbaitek posta-zigilu edo efektu tinbredunak onustez eskuratzen baditu, eta, faltsuak direla jakinda, banatu edo erabiltzen baditu, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik sei hilabete arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edo sei hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna. Dena den, zigiluen edo efektu tinbredunen ageriko balioa 400 euro baino gehiago ez bada, hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.»
Berrehun eta hiru. Aldatu egiten da 400. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Lanabesak, materialak, tresnak, substantziak, datu eta programa informatikoak, aparatuak, segurtasun-elementuak edo aurreko kapituluetan ezarritako delituak egiteko espresuki erabiltzekoa den edozein bitarteko fabrikatzea, jasotzea, lortzea edo edukitzea egileei kasuan-kasuan dagokien zigorrarekin zigortuko da.»
Berrehun eta lau. 402 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitek, baimenik gabe, izaera ofiziala ematen duen uniforme, jantzi edo intsignia bat bidegabe eta jendaurrean erabiltzen badu, pertsona horri hilabetetik hiru hilabete arteko isuna ezarriko zaio.»
Berrehun eta bost. Aldatu egiten da 403. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek lanbide bati dagozkion egintzak gauzatzen baditu, Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera eman edo aintzatetsitako titulu akademikorik eduki gabe, orduan, pertsona horri hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaio. Lanbide-jardueran aritzeko titulu ofiziala beharrezkoa bada, titulu horrek behar besteko gaikuntza egiaztatzen duelako eta lanbidean aritzeko legearen arabera gaitzen duelako, orduan, titulu ofizialik ez duenari sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaio.
2.Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, honako inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) Errudunak, gainera, titulu horrek babesten duen profesionaltasuna berarentzat hartzen badu jendaurrean.
b) Errudunak aurreko zenbakian ezarritako egintzak jendaurrean irekita dagoen lokal edo establezimendu batean egiten dituenean, eta, bertan, lanbide horretako berezko zerbitzuak ematen direla iragartzen denean.»
Berrehun eta sei. Aldatu egiten da 404. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Agintari edo funtzionario publikoak, zuzen jarduten ez duela jakinda, administrazioko gai batean nahierarako ebazpena ematen badu, orduan, pertsona horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, bai eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, bederatzi urtetik hamabost urte artekoa.»
Berrehun eta zazpi. Aldatu egiten da 405. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Agintari edo funtzionario publikoak, bere eskumena erabiltzean, eta legearen aurka jarduten duela jakinda, kargu publiko jakin batean aritzeko edozein pertsona proposatu, izendatu edo karguaz jabetzen badu, eta pertsona horrek legeak ezarritako betekizunak ez baditu, orduan, agintari edo funtzionario publiko horri hiru hilabetetik zortzi hilabete arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa urtebetetik hiru urte arte etengo zaio.»
Berrehun eta zortzi. Aldatu egiten da 418. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Funtzionario publiko edo agintari baten bidez lortutako sekretua edo lehen eskuko informazioa bere onurarako edo hirugarren baten onurarako erabiltzen duen partikularrari isuna ezarriko zaio, lortutako edo emandako onura halako hiru artekoa; halaber, galdu egingo du diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera, bai eta zerga-onurak edo -pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzakoak izateko eskubidea ere, urtebetetik hiru urte arte. Administrazio Publikoarentzat edo hirugarren batentzat kalte larria gertatzen bada, urtebetetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, eta galdu egingo du diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera, bai eta zerga-onurak eta -pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzakoak izateko eskubidea ere, sei urtetik hamar urte arte.»
Berrehun eta bederatzi. Aldatu egiten da 419. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Agintari edo funtzionario publikoak, bere onurarako edo hirugarren baten onurarako, bere kabuz edo bitarteko pertsona baten bidez, edozein motatako emaria, mesedea edo ordainsaria jaso edo eskatzen badu, edota eskaintza edo hitzematea onartzen badu, bere karguan aritzean, kargu horri dagozkion eginbeharren aurkako egintza egiteko, edo gauzatu beharko lukeena ez egiteko edo modu bidegabean atzeratzeko, orduan, pertsona horri hiru urtetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna, eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, bederatzi urtetik hamabi urte artekoa; eta, edonola ere, ordainsariaren eta hitzematearen ondorioz egindako, ez-egindako edo atzeratutako egintzari dagokion zigorra ere ezarriko zaio, egintza hori delitua bada.»
Berrehun eta hamar. Aldatu egiten da 420. artikulua, eta hona nola geratzen den idatzita:
«Agintari edo funtzionario publikoak, bere onurarako edo hirugarren baten onurarako, bere kabuz edo bitarteko pertsona baten bidez, edozein motatako emaria, mesedea edo ordainsaria jaso edo eskatzen badu, edota eskaintza edo hitzematea onartzen badu bere karguari dagokion egintza bat gauzatzeko, orduan, pertsona horri bi urtetik lau urte arteko espetxe zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ezarriko zaizkio, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, bost urtetik bederatzi urte artekoa.»
Berrehun eta hamaika. Aldatu egiten da 423. artikulua. Honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluetan xedatutakoa zinpekoei, arbitroei, bitartekariei, adituei, epaileak izendatutako administratzaile edo kontu-hartzaileei eta konkurtsoadministratzaileei ere aplikatuko zaie, eta, halaber, eginkizun publikoa betetzen duten pertsonetatik edozeini.»
Berrehun eta hamabi. Aldatu egiten da 424. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Partikular batek emaria edo edozein motatako ordainsaria eskaini edo ematen badio agintari, funtzionario publiko edo eginkizun publikoa betetzen duen pertsona bati, horren karguari dagozkion eginbeharren aurkako egintza bat gauzatzeko, egin beharreko egintza ez egiteko edo atzeratzeko, edo bere kargua edo eginkizuna kontuan izanik, kasuan-kasuan, erositako agintari, funtzionario edo pertsonari ezarritako espetxe zigor eta isun berberak ezarriko zaizkio.
2.Partikular batek, agintari, funtzionario publiko edo eginkizun publikoa betetzen duen pertsonak egindako eskaria aintzat hartuz, emaria edo beste edozein motatako ordainsaria ematen badu, orduan, haiei dagozkien espetxe zigor eta isun berberak ezarriko zaizkio.
3.Agintari edo funtzionarioarengandik lortutako edo lortu nahi izandako jarduketak zerikusia badu Administrazioek edo erakunde publikoek iragarritako kontratazioko, diru-laguntzako edo enkanteko prozedura batekin, partikularrari eta, hala denean, partikular horrek ordezkatzen duen sozietate, elkarte edo antolakundeari desgaikuntza zigorra ezarriko zaio, bost urtetik hamar urte artekoa, diru-laguntzak eta laguntza publikoak lortzeko, sektore publikoaren parte diren erakunde, organismo edo antolakundeekin kontratatzeko, eta zerga-onurak edo -pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzakoak izateko.»
Berrehun eta hamahiru. Aldatu egiten da 427. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluetan ezarritakoa aplikatzekoa izango da egitateak honako hauei egozten zaizkienean edo honako hauei eragiten dietenean:
a) Europar Batasuneko herrialde batean edo atzerriko beste edozein herrialdetan legegintzako edo administrazioko kargu edo enplegu batean nahiz kargu edo enplegu judizial batean aritzen den edozein pertsonari, karguan izendapen bidez zein hautaketa bidez jarria izan.
b) Europar Batasuneko herrialde batentzat edo atzerriko beste edozein herrialderentzat –erakunde publikoa edo enpresa publikoa barne hartuta– eginkizun publikoa betetzen duen edozein pertsonari, bai eta Europar Batasunarentzat edo nazioarteko beste antolakunde publiko batentzat eginkizun publikoa betetzen duenari ere.
c) Europar Batasuneko edo nazioarteko antolakunde publiko bateko edozein funtzionario edo agenteri.»
Berrehun eta hamalau. 427 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada kapitulu honetan bildutako delituen erantzulea, orduan, honako zigor hauek ezarriko zaizkio:
a) Bi urtetik bost urte arteko isuna, edo lortutako onura halako hirutik halako bost arteko isuna, azken kopuru hori handiagoa denean, pertsona fisikoak egindako delituari bost urte baino gehiagoko espetxe zigorra ezartzen bazaio.
b) Urtebetetik hiru urte arteko isuna, edo lortutako onura halako bitik halako lau arteko isuna, azken kopuru hori handiagoa denean, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko zigor askatasun-gabetzailea ezartzen bazaio, aurreko hitz-tartean jaso gabe dagoena.
c) Gainerako kasuetan, sei hilabetetik bi urte arteko isuna, edo lortutako onura halako bitik halako hiru arteko isuna, azken kopuru hori handiagoa denean.
66 bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.»
Berrehun eta hamabost. Aldatu egiten da 428. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Funtzionario publikoak edo agintariak, zuzenean edo zeharka, berarentzat edo hirugarren batentzat onura ekonomikoa ekar dezakeen ebazpena lortzeko, beste funtzionario publiko edo agintari bati eragiten badio, bere karguari dagozkion ahalmenen egikaritzaz baliatuz, edota funtzionario publiko edo agintari horrekin edo beste batekin dituen harreman pertsonal edo hierarkikoek eratortzen dituzten egoeretatik beste edozeinez baliatuz, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko
espetxe zigorra eta bilatutako edo lortutako onura halako bi arteko isuna ezarriko zaizkio, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, bost urtetik bederatzi urte artekoa. Bilatutako onura lortzen badu, zigor horiek goiko erdian ezarriko dira.»
Berrehun eta hamasei. Aldatu egiten da 429. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Partikularrak, zuzenean edo zeharka, berarentzat edo hirugarren batentzat onura ekonomikoa ekar dezakeen ebazpena lortzeko, funtzionario publiko edo agintari bati eragiten badio, funtzionario horrekin edo beste batekin dituen harreman pertsonalek eratortzen dituzten egoeretatik beste edozeinez baliatuz, orduan, partikular horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra eta bilatutako edo lortutako onura halako bi arteko isuna ezarriko zaizkio, bai eta sektore publikoarekin kontratatzeko debekua, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzea, eta zerga-onurak eta -pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzakoak izateko eskubidea galtzea ere, sei urtetik hamar urte arte. Bilatutako onura lortzen badu, zigor horiek goiko erdian ezarriko dira.»
Berrehun eta hamazazpi. Aldatu egiten da 430. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitzuek, aurreko bi artikuluetan azaldutako jokabideak egiteko euren burua eskainiz, jokabideok egiteko emariak, esku-erakutsiak edo beste edozein ordainketa eskatzen badiete hirugarren batzuei, edo eskaintza zein hitzematea onartzen badute, orduan, haiei sei hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra ezarriko zaie. Delitua agintari edo funtzionario publiko batek egiten badu, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza bereziko zigorra eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza bereziko zigorra ere ezarriko zaizkio, urtebetetik lau urte artekoa.
Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada kapitulu honetan bildutako delituen erantzulea, orduan, sei hilabetetik bi urte arteko isun zigorra ezarriko zaio.
66 bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.»
Berrehun eta hemezortzi. Kendu egiten da 431. artikulua.
Berrehun eta hemeretzi. Aldatu egiten da 432. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Agintari edo funtzionario publikoak 252. artikuluan zehaztutako ondare publikoari buruzko delitua egiten badu, orduan, horri bi urtetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta kargu edo enplegu publikorako desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, sei urtetik hamar urte artekoa.
2.Zigor hori bera ezarriko zaio 253. artikuluan zehaztutako ondare publikoari buruzko delitua egiten duen agintari edo funtzionario publikoari.
3.Lau urtetik zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta erabateko desgaikuntza ere, hamar urtetik hogei urte artekoa, aurreko bi zenbakietan zehaztutako egitateetan inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
a) zerbitzu publikoari eragindako kaltea edo oztopoak larriak izatea, edo
b) egindako kaltearen edo bereganatutako ondasun edo efektuen balioa
50.000 eurotik gorakoa izatea.
Egindako kaltearen edo bereganatutako ondasun edo efektuen balioa 250.000 euro baino gehiago bada, zigorra goiko erdian ezarriko da, eta gradu bat gehiagokoa ere ezarri ahal izango da.»
Berrehun eta hogei. Aldatu egiten da 433. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluan zehaztutako egitateengatik urtebetetik bi urte arteko espetxe zigorra eta hiru hilabete eta egun batetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko dira, eta, edozein kasutan, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik bost urte artekoa, egindako kaltearen edo bereganatutako ondasun edo baloreen balioa 4.000 euro baino gutxiago denean.»
Berrehun eta hogeita bat. Aldatu egiten da 434. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Kapitulu honetan tipifikatutako egitateen errudunak modu eraginkorrean eta oso-osorik ordaintzen badu ondare publikoan egindako kaltea, edo agintaritzari edo horren agenteei modu aktiboan laguntzen badie froga erabakigarriak eskuratzen beste erantzule batzuk identifikatu edo harrapatzeko nahiz delitu-egitateak guztiz argitzeko, orduan, epaile eta auzitegiek gradu bat edo bi gutxiagoko zigorra ezarriko diote delituaren erantzuleari.»
Berrehun eta hogeita bi. 435. artikuluari 4. puntua eransten zaio, eta honela dio:
«4.a Konkurtso-administratzaileei, konkurtso-masarekin edo hartzekodunen interes ekonomikoekin lotuta. Hartzekodunen interesei eragin zaiela joko da legean kredituak ordaintzeko ezarritako ordena doloz aldatzen denean.»
Berrehun eta hogeita hiru. Aldatu egiten da 436. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Agintari edo funtzionario publikoak, bere karguaren zioz edozein kontratazio publikotako egintzetan edo efektu nahiz hartzeko publikoen likidazioetan esku hartzen badu, eta, edozein erakunde publikori iruzur egiteko, interesdunekin ados jartzen bada, edo beste edozein trikimailu erabiltzen badu, orduan, agintari edo funtzionario publiko horri bi urtetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, sei urtetik hamar urte artekoa. Agintari edo funtzionario publikoarekin itundu duen partikularrari, haiei ezarritako espetxe zigor berbera ezarriko zaio, eta, halaber, desgaikuntza zigorra, bi urtetik zazpi urte artekoa, diru-laguntzak eta laguntza publikoak lortzeko, sektore publikoaren parte diren erakunde, organismo edo antolakundeekin kontratatzeko, eta zerga-onurak eta -pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzakoak izateko.»
Berrehun eta hogeita lau. Aldatu egiten da 438. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Agintari edo funtzionario publikoak, bere karguaz abusatuz, 307 ter artikuluan zehaztutako maula edo iruzur delituren bat egiten badu Gizarte Segurantzako Sistemaren prestazioei lotuta, kasu horietarako ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko zaizkio, eta gradu bat gehiagokoa ere ezarri ahal izango zaio, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik bederatzi urte artekoa, egitate horiei Kode honen beste manu batean zigor astunagoa ezartzen zaienean salbu.»
Berrehun eta hogeita bost. Aldatu egiten da 439. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Agintari edo funtzionario publikoak bere karguaren zioz edozein motatako kontratu, gai, eragiketa edo jardueraren inguruan esku hartu behar badu, eta inguruabar horretaz aprobetxatzen bada negozio edo jardun horretan, bere partehartzea, nahiz zuzenekoa nahiz bitarteko pertsona baten bidezkoa, edozein modutan behartu edo errazteko, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra, hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna, enplegu edo kargu publikorako
desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, bi urtetik zazpi urte artekoa, ezarriko zaizkio.»
Berrehun eta hogeita sei. Aldatu egiten da 440. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Aditu, arbitro eta kontulari-banatzaileek aurreko artikuluan ezarritako jokabidea izaten badute tasatu, banatu edo adjudikatzen dituzten ondasun edo gauzen inguruan, eta tutore, kuradore edo albazeek euren tutoretzapekoen edo euren testamentu bidezko ondasun eta gauzen inguruan, eta konkurtso-administratzaileek konkurtso-masako ondasun eta eskubideen inguruan, orduan, halakoei hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaie eta, kasuan-kasuan, enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibide, zaintza, tutoretza edo kuradoretzarako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei urte artekoa, salbu eta jokabide horri Kode honen beste manu batean zehapen handiagoa dagokionean.»
Berrehun eta hogeita zazpi. Aldatu egiten da 441. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Agintari edo funtzionario publikoak, lege edo erregelamenduek onartzen dituzten kasuetatik kanpo, bere kabuz edo bitarteko pertsona baten bidez, lanbidejarduera edo etengabeko zein lantzean behingo aholkularitza-jarduera egiten badu, erakunde pribatu edo partikularren erakundeen zerbitzupean, betiere jardueron gaien inguruan bere karguaren zioz esku hartu behar izan duenean edo hartu duenean, edota gai horien inguruan izapideak, txostenak edo ebazpenak ematen dituen bulegoan edo zuzendaritza-zentroan destinoa daukanean, edo horren mende dagoenean, orduan, horri sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa bi urtetik bost urte arte etengo zaio.»
Berrehun eta hogeita zortzi. Aldatu egiten da 442. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Agintari edo funtzionario publikoak, bere ogibide edo karguaren zioz dakien sekretua edo lehen eskuko informazioa erabiltzen badu, beretzat edo hirugarren batentzat onura ekonomikoa lortzeko asmoz, orduan, horri isuna ezarriko zaio, bilatu, lortu edo emandako onura halako hiru artekoa, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, bi urtetik lau urte artekoa. Bilatutako onura lortzen badu, honako zigor hauek ezarriko zaizkio: urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra; bilatu, lortu edo emandako onura halako sei arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, lau urtetik sei urte artekoa.
Administrazio Publikoarentzat edo hirugarren batentzat kalte larria gertatzen bada, urtebetetik sei urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia eta sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, bederatzi urtetik hamabi urte artekoa. Artikulu honen ondoreetarako, lehen eskuko informaziotzat hartzen da nork bere ogibide edo kargu publikoaren zioz soil-soilik duen informazioa, informazio hori izaera zehatzekoa bada eta jakinarazi, argitaratu edo zabaldu ez bada.»
Berrehun eta hogeita bederatzi. Aldatu egiten da II. liburuko XIX. tituluaren X. kapituluaren izenburua. Honela idatzita geratzen da:
X. kapitulua «Aurreko kapitulu guztietarako xedapena»
Berrehun eta hogeita hamar. Aldatu egiten da 445. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Titulu honetan zehaztutako delituak egiteko probokatzea, konspiratzea eta proposatzea bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoarekin zigortuko dira.»
Berrehun eta hogeita hamaika. Aldatu egiten da 446. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Epaile edo magistratuak, jakinaren gainean egonik, zuzena ez den epaia edo ebazpena ematen badu, zigor hauetatik bat jasoko du:
1.a Urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra, baldin eta, delitu astunaren edo astuntasun txikiagoko delituaren ondoriozko auzi kriminalean, errudunaren aurka zuzena ez den epaia eman badu, baina epai hori betearazi ez bada; eta, zigor hori bera goiko erdian, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere, epaia betearazi bada. Bi kasuetan, gainera, erabateko desgaikuntzako zigorra ezarriko zaio, hamar urtetik hogei urte artekoa.
2.a Sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isun zigorra, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, sei urtetik hamar urte artekoa, baldin eta delitu arinaren ondoriozko prozesuan, errudunaren aurka zuzena ez den epaia eman badu.
3.a Hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isun zigorra, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, hamar urtetik hogei urte artekoa, zuzena ez den beste edozein epai edo ebazpen eman badu.»
Berrehun eta hogeita hamabi. Aldatu egiten da 456. artikuluko 1. zenbakia. Honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitzuek pertsona bati egitate faltsuak egozten badizkiote, faltsuak direla jakinda edo egia ausartegi mespretxatuz, eta egitateok, egiazkoak izanez gero, arau-hauste penal izango liratekeen horietakoak badira, eta egozpen hori egiten bada egitateok ikertzeko betebeharra duen funtzionario judizial edo administratiboaren aurrean, orduan, honako zigor hauek ezarriko zaizkie halakoei:
1.a Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna ere, delitu astuna egozten badiote.
2.a Hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isun zigorra, astuntasun txikiagoko delitua egozten badiote.
3.a Hiru hilabetetik sei hilabete arteko isun zigorra, delitu arina egozten badiote.»
Berrehun eta hogeita hamahiru. 468. artikuluari 3. zenbakia eransten zaio, eta horren idazkera hauxe da:
«3. Norbaitzuek zigorrak, segurtasun-neurriak edo kautela-neurriak kontrolatzeko ezarri diren gailu teknikoen funtzionamendu arrunta deuseztatu edo nahasten badute, edo gailu horiek berekin eramaten ez badituzte, edo gailuok behar bezala funtzionatzeko eskatutako neurriak betetzen ez badituzte, orduan, halakoei sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaie.»
Berrehun eta hogeita hamalau. Aldatu egiten da 485. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitek Erregea edo Erregina hiltzen badu, edota Asturiasko Printzea edo Printzesa, pertsona horri espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarriko zaio.
2.Norbaitek Erregearen edo Erreginaren edozein aurreko nahiz ondorengo hiltzen badu, edo Erregina-ezkontidea edo Erreginaren ezkontidea, edota
Erregeordea zein Erregeordetzako kide bat, orduan, pertsona horri espetxe zigorra ezarriko zaio, hogei urtetik hogeita bost urte artekoa, salbu eta egitate horiei Kode honen beste manu batean zigor astunagoa ezartzen zaienean.
Delituan inguruabar astungarri bi edo gehiago biltzen badira, hogeita bost urtetik hogeita hamar urte arteko espetxe zigorra ezarriko da.
3.Delitu horiek egiteko saiakuntzaren kasuan, gradu bat gutxiagoko zigorra ezarri ahal izango da.»
Berrehun eta hogeita hamabost. Aldatu egiten da 510. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Honako hauei urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ere:
a) Jendaurrean gorrotoa, etsaigoa, bereizkeria edo indarkeria sustatu, bultzatu edo zirikatzen dutenei talde baten, talde bateko zati baten edo, talde horretako kide izategatik, pertsona baten aurka, zuzenean edo zeharka, arrazakeriarengatik nahiz zio antisemitengatik, edota talde nahiz pertsona horien ideologia, erlijio nahiz sinesmen, familia-egoera, etnia, arraza edo nazio, nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, sexu-identitate, genero, gaixotasun edo desgaitasunarengatik egiten dutenean.
b) Banatzeko, hirugarren batzuei lortzen laguntzeko, hedatzeko edo saltzeko asmoz, idazkiak edo beste edozein motatako material edo euskarri ekoizten, egiten edo edukitzen dutenei, baldin eta idazki, material edo euskarri horiek aproposak badira jendaurrean gorrotoa, etsaigoa, bereizkeria edo indarkeria sustatu, bultzatu edo zirikatzeko talde baten, talde bateko zati baten edo, talde horretako kide izategatik, pertsona baten aurka, zuzenean edo zeharka, arrazakeriarengatik nahiz zio antisemitengatik, edota talde nahiz pertsona horien ideologia, erlijio nahiz sinesmen, familia-egoera, etnia, arraza edo nazio, nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, sexu-identitate, genero, gaixotasun edo desgaitasunarengatik.
c) Genozidio delituak, gizateriaren aurkako delituak edo gatazka armatuaren kasuan babesturiko ondasun eta pertsonen aurkako delituak jendaurrean ukatzen, modu larrian arinki hartzen edo goresten dituztenei, edo delituen egileak goresten dituztenei, baldin eta talde baten, talde bateko zati baten edo, talde horretako kide izategatik, pertsona baten aurka egiten badira, arrazakeriarengatik nahiz zio antisemitengatik, edota talde nahiz pertsona horien ideologia, erlijio nahiz sinesmen, familia-egoera, etnia, arraza edo nazio, nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, sexuidentitate, genero, gaixotasun edo desgaitasunarengatik, eta, horrela, talde edo pertsona horien aurkako indarkeria-, etsaigo-, gorrotoedo bereizkeria-giroa sustatu edo sortzen laguntzen bada.
2.Honako hauei sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ere:
a) Aurreko zenbakian zehaztutako taldeen edo talde horien zati baten edo, talde horietako kide izateagatik, edozein pertsonaren umiliazioa, mespretxua eta izena galtzea dakarten ekintzen bidez, pertsonen duintasuna kaltetzen dutenei, arrazakeriarengatik nahiz zio antisemitengatik, edota talde nahiz pertsona horien ideologia, erlijio nahiz sinesmen, familia-egoera, etnia, arraza edo nazio, naziojatorri, sexu, sexu-joera, sexu-identitate, genero, gaixotasun edo desgaitasunarengatik; eta, banatzeko, hirugarren batzuei lortzen laguntzeko, hedatzeko edo saltzeko asmoz, idazkiak edo beste edozein motatako material edo euskarri ekoizten, egiten edo edukitzen dutenei, baldin eta idazki, material edo euskarri horiek aproposak badira pertsonen duintasuna kaltetzeko, aipatutako talderen bati, talde horien zati bati edo, talde horietako kide izateagatik, edozein pertsonari umiliazio larria, mespretxua edo izena galtzea eragiten diotelako.
b) Talde baten, talde bateko zati baten edo, talde horretako kide izategatik, pertsona baten aurka egin diren delituak adierazpen publikoak egiteko edozein
baliabide edo hedabideren bitartez goresten edo justifikatzen dituztenei, delitu horiek pertsona edo talde horien aurka egin direnean arrazakeriarengatik nahiz zio antisemitengatik, edota talde nahiz pertsona horien ideologia, erlijio nahiz sinesmen, familia-egoera, etnia, arraza edo nazio, nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, sexuidentitate, genero, gaixotasun edo desgaitasunarengatik; eta, halaber, delituak egiten parte hartu dutenei.
Egitate horiengatik urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko da, bai eta sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ere, egitateen bidez, aipatutako taldeen aurkako indarkeria-, etsaigo-, gorrotoedo bereizkeria-giroa sustatu edo laguntzen denean.
3.Aurreko zenbakietan ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, egitateak gizarte-hedabideen, Interneten edo informazioaren teknologien bitartez egiten badira, eta informazioa pertsona askoren eskura jartzen bada.
4.Inguruabarrak kontuan hartuta, egitateak egokiak badira bake publikoa nahasteko edo taldeko kideei segurtasunik ezaren edo beldurraren sentimendu bizia sortzeko, orduan, zigorra goiko erdian ezarriko da, eta gradu bat gehiagokoa ere izan daiteke.
5.Kasu guztietan, gainera, irakaskuntzaren, kirolaren eta aisialdiaren arloetako hezkuntza-lanbide nahiz -ogibiderako desgaikuntza bereziko zigorra ezarriko da; horren iraupena, hala denean, epaian ezarri den zigor askatasun-gabetzailea baino hiru urtetik hamar urte arte luzeagoa izango da; hori zehazteko orduan, proportzionalki kontuan hartuko dira delituaren astuntasuna, egindako delituen kopurua eta delitugilearen inguruabarrak.
6.Epaile edo auzitegiak erabakiko du liburuak, artxiboak, agiriak, artikuluak eta edozein euskarri suntsitzea, ezabatzea edo deuseztatzea, baldin eta aurreko zenbakietan ezarritako delituak egiteko erabili badira, edo delituok egiteko bitartekoak izan badira. Delitua informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez egin bada, edukiak kentzeko aginduko da.
Aurreko zenbakian aipatutako edukiak era esklusiboan edo nagusiki Interneteko atari baten edo informazio-gizartearen zerbitzu baten bidez hedatzen direnean, agindua emango da zerbitzu edo atari horretan sartzeko bidea blokeatzeko, edo atariaren edo zerbitzuaren funtzionamendua eteteko.»
Berrehun eta hogeita hamasei. 510 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Baldin eta, 31 bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat bada aurreko bi artikuluetan bildutako delituen erantzulea, orduan, bi urtetik bost urte arteko isun zigorra ezarriko zaio. 66 bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7. zenbakiaren b) eta g) letren artean bildutako zigorrak ere ezarri ahal izango dituzte.
Kasu horretan, aplikatzekoa izango da Zigor Kodearen 510. artikuluko 3. zenbakian ezarritakoa ere.»
Berrehun eta hogeita hamazazpi. Aldatu egiten da 511. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau hilabete arteko isuna eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, urtebetetik hiru urte artekoa, zerbitzu publiko batez arduratzen den partikularrari, baldin eta pertsona bati, bere ideologia, erlijio, sinesmen, etnia, arraza, nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, familia-egoera, genero, gaixotasun edo desgaitasuna dela eta, prestazio bat ukatzen badio, pertsona horrek prestazio horretarako eskubidea izanik.
2.Zigor berberak ezarriko dira, baldin eta egitateak elkarte, fundazio, sozietate edo korporazio baten aurka edo horietako kideen aurka gauzatzen badira, kideen
ideologia, erlijio edo sinesmenengatik, kideen edo horietako baten etnia edo arrazarengatik, edo euren nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, familia-egoera, genero, gaixotasun edo desgaitasunarengatik.
3.Funtzionario publikoek artikulu honetan ezarritako egitateetako bat gauzatzen badute, zigor berberak ezarriko zaizkie, goiko erdian, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, bi urtetik lau urte artekoa.
4.Kasu guztietan, gainera, irakaskuntzaren, kirolaren eta aisialdiaren arloetako hezkuntza-lanbide nahiz -ogibiderako desgaikuntza bereziko zigorra ezarriko da; horren iraupena, hala denean, epaian ezarri den zigor askatasun-gabetzailea baino hiru urtetik hamar urte arte luzeagoa izango da, proportzionalki kontuan hartuta delituaren astuntasuna eta delitugilearen inguruabarrak.»
Berrehun eta hogeita hemezortzi. Aldatu egiten da 512. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitzuek, lanbideedo enpresa-jarduerak gauzatzean, pertsona bati prestazio bat emateari uko egiten badiote, pertsona horren ideologia, erlijio, sinesmen, etnia, arraza edo nazio, sexu, sexu-joera, familia-egoera, genero, gaixotasun edo desgaitasunaren zioz, eta pertsona horrek prestazio horretarako eskubidea badu, orduan, halakoei lanbidean, ogibidean, industrian edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza bereziko zigorra ezarriko zaie, bai eta irakaskuntzaren, kirolaren eta aisialdiaren arloetako hezkuntza-lanbide nahiz -ogibiderako desgaikuntza bereziko zigorra ere, urtebetetik lau urte artekoa.»
Berrehun eta hogeita hemeretzi. Aldatu egiten da 515. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Zigortzekoak dira zilegi ez diren elkarteak, eta halakotzat hartzen dira:
1.a Delituren bat egitea helburu dutenak edo, eratu ondoren, delituren bat egitea sustatzen dutenak.
2.a Helburu zilegia badute ere, helburu hori lortzeko indarkeriazko bideak edo nortasuna aldarazteko nahiz kontrolatzeko bideak erabiltzen dituztenak.
3.a Izaera paramilitarreko antolakundeak.
4.a Pertsona, talde edo elkarteen aurka, zuzenean edo zeharka, gorrotoa, etsaigoa, bereizkeria edo indarkeria sustatzen, bultzatzen edo zirikatzen dutenak, haien ideologia, erlijio, sinesmenen zioz, edo horietako kideen edo horietako baten etnia, arraza edo nazio, sexu, sexu-joera, familia-egoera, gaixotasun edo desgaitasunaren zioz.»
Berrehun eta berrogei. Aldatu egiten da 550. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Atentatu-errudunak dira agintaritzari, agintaritzaren agenteei edo funtzionario publikoei eraso egiten dietenak edo, larderia larria edo indarkeria erabiliz, modu larrian jarkitzen zaizkienak; edo agintaritzari, agintaritzaren agenteei edo funtzionario publikoei, euren karguari dagozkion eginkizunak betetzen ari direnean, edo eginkizun horiek direla eta, jazartzen zaizkienak.
Edozein kasutan, atentatu-egintzatzat hartuko dira irakaskuntzaedo osasunfuntzionarioen aurka egiten direnak, euren karguari dagozkion eginkizunak betetzen ari direnean, edo eginkizun horiek direla eta gertatzen direnean.
2.Atentatua agintaritzaren aurka egiten bada, urtebetetik lau urte arteko espetxe zigorra eta hiru hilabetetik sei hilabete arteko isuna ezarriko dira; gainerako kasuetan, berriz, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko da.
3.Aurreko zenbakian ezarritakoa gorabehera, atentatua jasaten duen agintaritza Gobernuko kidea bada, autonomia-erkidegoetako gobernu-kontseiluetako kidea, Diputatuen Kongresuko kidea, Senatuko kidea, autonomia-erkidegoetako legebiltzarretako kidea, toki-korporazioetako kidea, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea, Konstituzio Auzitegiko magistratua, epailea, magistratua edo
Fiskaltzako kidea, orduan, urtebetetik sei urte arteko espetxe zigorra eta sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko dira.»
Berrehun eta berrogeita bat. Aldatu egiten da 551. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira, atentatuan inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
1.a Armak edo bestelako objektu arriskutsuak erabili direnean.
2.a Gauzatutako indarkeria-egintza pertsonen bizitzarako arriskutsua izan daitekeenean edo lesio larriak eragin ditzakeenean. Horren barnean daude, bereziki, objektu sendoak edo likido sukoiak jaurtitzea, suteak piztea eta lehergaiak erabiltzea.
3.a Ibilgailu motordun bat erabiliz jazartzean agintaritzari, agintaritzaren agenteari edo funtzionario publikoari.
4.a Egitateak espetxe baten barruan matxinada eginez, planto eginez edo gertakari kolektibo baten bidez egiten direnean.»
Berrehun eta berrogeita bi. Kendu egiten da 552. artikulua.
Berrehun eta berrogeita hiru. Aldatu egiten da 554. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Orobat, 550. eta 551. artikuluetan zehaztutako egitateak artikulu horietan zehaztutako zigorrez zigortuko dira, Indar Armatuetako kide baten aurka egiten direnean, eta kide hori, uniformea jantzita, legez agindu zaion zerbitzu bat egiten ari bada.
2.Zigor horiek berak ezarriko zaizkie agintaritzari, agintaritzaren agenteei edo funtzionarioei laguntzera joaten direnei jazartzen zaizkienei edo pertsona horien aurka indarkeria edo larderia erabiltzen dutenei.
3.550. eta 551. artikuluetan ezarritako zigorrak ezarriko zaizkie, halaber, honako hauei jazartzen zaizkienei, edo haien aurka indarkeria edo larderia larria erabiltzen dutenei:
a) Suhiltzaileei, osasun-langileei edo sorospen-taldeetako kideei, baldin eta horiek esku hartzen ari badira ezbeharra, lazeria publikoa edo larrialdia gertatu delako; eta jazarpenaren, indarkeriaren edo larderiaren bitartez oztopatu nahi bada pertsona horiek euren eginkizunak egin ditzaten.
b) Segurtasun pribatuko langileei; betiere, langile horiek behar bezala identifikatuta badaude, eta segurtasun pribatuko jarduerak egiten ari badira Segurtasun Indar eta Kidegoekin elkarlanean eta haien agindupean.»
Berrehun eta berrogeita lau. Kendu egiten da 555. artikulua.
Berrehun eta berrogeita bost. Aldatu egiten da 556. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra edo sei hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna ezarriko zaie, 550. artikuluko kasuetatik kanpo daudelarik, euren eginkizunak betetzen ari diren agintariei edo agintaritzaren agenteei jarkitzen zaizkienei edo horiei modu larrian desobeditzen dietenei, bai eta segurtasun pribatuko langileei jarkitzen zaizkienei edo horiei modu larrian desobeditzen dietenei ere; betiere, langile horiek behar bezala identifikatuta badaude, eta segurtasun pribatuko jarduerak egiten ari badira Segurtasun Indar eta Kidegoekin elkarlanean eta haien agindupean.
2.Agintaritzari, bere eginkizunak betetzen ari dela, zor zaizkion errespetua eta begirunea galtzen dituztenei hilabetetik hiru hilabete arteko isun zigorra ezarriko zaie.»
Berrehun eta berrogeita sei. Aldatu egiten da 557. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Taldeka edo banaka, baina taldeak babestuta, bake publikoa nahasten dutenei, pertsonen edo gauzen aurkako indarkeria-egintzak eginez, edo beste batzuei hori egiteko mehatxua eginez, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie.
Zigor horiez gain, gauzatu diren indarkeriaedo mehatxu-egintza zehatzei dagozkienak ere ezarri ahal izango dira.
2.Zigor horiek berak ezarriko zaizkie talde bat edo taldeko pertsonak aurreko zenbakian zehaztutako egintzak egitera bultzatzen dituztenei, edo egintza horiek egiteko asmoa indartzen dutenei.»
Berrehun eta berrogeita zazpi. 557 bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluan aipatutako egitateak urtebetetik sei urte arteko espetxe zigorrarekin zigortuko dira, inguruabar hauetako bat gertatzen denean:
1.a Delituan parte hartu dutenetako batek arma edo arriskutsua den beste tresna bat eramaten duenean, edo su-arma simulatua erakusten duenean.
2.a Gauzatutako indarkeria-egintzak pertsonen bizitza arriskuan jar dezakeenean, edo lesio larriak eragin ditzakeenean. Horren barnean daude, bereziki, objektu sendoak edo likido sukoiak jaurtitzea, suteak piztea eta lehergaiak erabiltzea.
3.a Egitateak manifestazio batean edo jende ugariko bilera batean gertatzen direnean, edo manifestazio edo horrelako bilera bat dela eta.
4.a Harrapakeria-egintzak egiten direnean.
5.a) Egitatearen egilea bere agintaritza-izaeraz edo agintaritza horren agente nahiz funtzionario publiko izateaz baliatzen denean.
6.a Egileek aurpegia ezkutatuta egiten dutenean delitua, eta, hortaz, egileak identifikatzea zailago bihurtzen denean.
Zigor horiek ezartzeaz gain, gauzatu diren indarkeria-, mehatxuedo harrapakeria-egintza zehatzei dagozkienak ere ezarri ahal izango dira.»
Berrehun eta berrogeita zortzi. 557 ter artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:
«1. Norbaitzuek, taldeka edo banaka jardunez, baina taldeak babestuta, pertsona juridiko publiko edo pribatu baten egoitza, idazgela, bulegoa, establezimendua edo lokala inbaditu edo okupatzen badute, titularraren borondatearen aurka, azpiegitura hori jendaurrean zabalik egon arren, eta, horrela bake publikoa eta ohiko jarduerak modu larrian nahasten badituzte, orduan, halakoei, hiru hilabetetik sei hilabete arteko espetxe zigorra edo sei hilabetetik hamabi hilabete arteko isuna ezarriko zaie, salbu eta Kode honen beste manu batek zigor astunagoa ezartzen dienean egitate horiei.
2.Egitateei dagokien zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarriko zaie, 557 bis artikuluko 1., 3., 4. edo 5. inguruabarrak gertatzen direnean.»
Berrehun eta berrogeita bederatzi. Aldatu egiten da 559. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Edozein bide erabilita, mezu edo kontsignak jendaurrean banatzen edo zabaltzen dituztenei, horiek bideratuta daudenean Zigor Kodearen 557 bis artikuluan ezarrita dauden ordena publikoaren nahasmenduaren delituetako bat egitera, edo delitu horiek egiteko asmoa indartzera, orduan, halakoei hiru hilabetetik hamabi
hilabete arteko isun zigorra edo hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra ezarriko zaie.»
Berrehun eta berrogeita hamar. Aldatu egiten da 561. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Norbaitek modu faltsuan adierazten badu edo simulatzen badu erkidegoa arriskuan dagoela edo ezbehar bat gertatu dela, eta, ondorioz, beste pertsona bati laguntza eman behar zaiola, eta, horretarako polizia-, laguntzaedo salbamenduzerbitzuak mobilizatu behar izan badira, orduan, pertsona horri hiru hilabete eta egun batetik urtebete arteko espetxe zigorra ezarriko zaio, edo hiru hilabetetik hemezortzi hilabete arteko isuna.»
Berrehun eta berrogeita hamaika. Aldatu egiten da 566. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitzuek agintaritza eskudunak edo legeek baimentzen ez dituzten arma edo munizioak egin, merkaturatu edo gordailuan jartzen badituzte, zigor hauek ezarriko zaizkie:
1.a Gerrarako armak nahiz munizioak badira, edo arma kimikoak, biologikoak, nuklearrak edo erradiologikoak, edo pertsonen kontrako minak edo multzokako munizioak badira, sustatzaileei eta antolatzaileei bost urtetik hamar urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie; horiek osatzen lagundu dutenei, berriz, hiru urtetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie.
2.a Araupeko su-armak nahiz horietarako munizioak badira, sustatzaileei eta antolatzaileei bi urtetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie; horiek osatzen lagundu dutenei, berriz, sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie.
3.a Zigor horiek berberak ezarriko zaizkio, kasuan-kasuan, gerrarako nahiz defentsarako armen, munizioen, arma kimiko, biologiko, nuklear edo erradiologikoen edo pertsonen kontrako minen edo multzokako munizioen trafikoa egiten duenari.
2.Aurreko zenbakiko 1. puntuan zehaztutako zigorrak ezarriko zaizkie arma kimikoak, biologikoak, nuklearrak edo erradiologikoak edo pertsonen kontrako minak edo multzokako munizioak garatu edo erabiltzen dituztenei, edota horiek erabiltzeko prestalan militarrak hasten dituztenei, edo horiek desegiten ez dituztenei, Espainia kide den nazioarteko itun edo hitzarmenak urratuz.»
Berrehun eta berrogeita hamabi. Aldatu egiten dira 567. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak, eta honela gelditzen dira idatzita:
«1. Gerrarako armak gordailuan jartzea da arma horietako edozein fabrikatzea, merkaturatzea edo edukitzea, modeloa edo mota edozein izanda ere, nahiz eta piezetan desmuntatuta egon. Arma kimikoak, biologikoak, nuklearrak edo erradiologikoak, edo pertsonen kontrako minak edo multzokako munizioak gordailuan jartzea horiek fabrikatzea, merkaturatzea edo edukitzea da.
Armak gordailuan jartzeak bere barnean hartzen ditu, horien merkaturatzeari dagokionez, haiek eskuratzea eta besterentzea.
2.Gerrarako armak dira nazio-defentsa arautzen duten xedapenetan gerrarako arma gisa zehaztuta daudenak. Arma kimikoak, biologikoak, nuklearrak edo erradiologikoak, pertsonen kontrako minak nahiz multzokako munizioak dira Espainia kide den nazioarteko itun edo hitzarmenetan halakotzat hartzen direnak.
Arma kimikoen, biologikoen, nuklearren edo erradiologikoen, pertsonen kontrako minen nahiz multzokako munizioen garapentzat jotzen da edozein jarduera, baldin eta jarduera horren bitartez ikerketa edo azterketa zientifikoa edo teknikoa egiten bada, arma kimiko, biologiko, nuklear edo erradiologikoa, pertsonen kontrako mina nahiz multzokako munizio berria sortzeko, edo aurretiaz dagoena aldarazteko.»
Berrehun eta berrogeita hamahiru. Aldatu egiten da 570 bis artikuluko 1. zenbakia, eta honela idatzita gelditzen da:
«1. Norbaitzuek antolakunde kriminal bat sustatu, eratu, antolatu, koordinatu edo zuzentzen badute, horiei lau urtetik zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, baldin eta antolakundearen xede edo objektua delitu astunak egitea bada, eta hiru urtetik sei urte arteko espetxe zigorra, berriz, gainerako kasuetan. Eta norbaitzuek antolakundean modu aktiboan parte hartzen badute, horren partaideak badira edota ekonomikoki edo beste edozein modutan laguntzen badute, horiei bi urtetik bost urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, baldin eta antolakunde horren helburua delitu astunak egitea bada, eta urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra, berriz, gainerako kasuetan.
Kode honen ondoreetarako, antolakunde kriminaltzat hartzen da bi pertsonak baino gehiagok mugagabeko epealdirako osatutako elkarte egonkorra, zeinetan pertsona horiek modu adostu eta koordinatuan hainbat zeregin edo eginkizun elkarbanatzen baitituzte, delituak gauzatzeko helburuarekin.»
Berrehun eta berrogeita hamalau. Aldatu egiten da 570 ter artikuluko 1. zenbakia; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«1. Norbaitzuek talde kriminal bat eratu, finantzatu edo osatzen badute, honako zigor hauek ezarriko zaizkie:
a) Taldearen helburua aurreko artikuluko 3. zenbakian aipaturiko delituak egitea bada, orduan, horiei bi urtetik lau urte arteko espetxe zigorra ezarriko zaie, baldin eta delitu astun bat edo gehiago badira; eta urtebetetik hiru urte arteko espetxe zigorra, baldin eta delituak astuntasun txikiagokoak badira.
b) Sei hilabetetik bi urte arteko espetxe zigorra, baldin eta taldearen helburua beste edozein delitu astun egitea bada.
c) Hiru hilabetetik urtebete arteko espetxe zigorra, baldin eta a) letran zehaztuta ez dauden eta astuntasun txikiagokoak diren delitu bat edo batzuk egiten badira, edo delitu arinak behin eta berriro egiten badira.
Kode honen ondoreetarako, talde kriminaltzat jotzen da bi pertsona baino gehiagoren batasuna, aurreko artikuluan definitutako antolakunde kriminalaren ezaugarrietako bat edo batzuk betetzen ez dituena, zeinaren helburua edo xedea delituak modu adostuan egitea baita.»
Berrehun eta berrogeita hamabost. Aldatu egiten da 605. artikuluko 1. zenbakia. Honela idatzita gelditzen da:
«1. Norbaitek hiltzen badu atzerriko estatuburu bat edo nazioartean itun batek babesten duen pertsona bat, pertsona hori Espainian dagoen bitartean, orduan, horri espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarriko zaio.»
Berrehun eta berrogeita hamasei. Aldatu egiten da 607. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Norbaitzuek, nazio-, etnia-, arrazaedo erlijio-talde bat edota kideen desgaitasunagatik zehaztutako talde bat oso-osorik edo zati batean suntsitzeko asmoz egintza hauetako bat gauzatzen badute, honako zigor hauek jasoko dituzte:
1.a Espetxealdi iraunkor berrikusgarria, taldekide bat hiltzen badute.
2.a Espetxealdi iraunkor berrikusgarria, taldekide baten aurkako sexu-erasorik egiten badute edo 149. artikuluan ezarritako lesioetako bat eragiten badute.
3.a Zortzi urtetik hamabost urte arteko espetxe zigorra, bizitza arriskuan jartzen duten edo osasuna modu larrian nahasten duten bizi-baldintzen mende jartzen badute taldea edo taldeko edozein gizabanako, edota 150. artikuluan ezarritako lesioetako batzuk eragiten badizkiete.
4.a Zigor hori bera, taldea edo taldekideak derrigorrean lekualdatzen badituzte, haien bizimodua nahiz ugalketa eragoztera zuzendutako neurriren bat hartzen badute, edota gizabanakoak talde batetik bestera indarrez eramaten badituzte.
5.a Lau urtetik zortzi urte arteko espetxe zigorra, zenbaki honen 2. eta 3. puntuetan adierazitakoez bestelako edozein lesio eragiten badute.
2.Kasu guztietan, gainera, irakaskuntzaren, kirolaren eta aisialdiaren arloetako hezkuntza-lanbide nahiz -ogibiderako desgaikuntza bereziko zigorra ezarriko da, eta haren iraupena epaian ezarri den zigor askatasun-gabetzailearena baino hiru urte eta bost urte arte luzeagoa izango da; iraupen hori zehazteko, proportzionalki kontuan hartuko dira delituaren astuntasuna eta delitugilearen inguruabarrak.»
Berrehun eta berrogeita hamazazpi. Aldatu egiten dira 607 bis artikuluko 2. zenbakiaren 1. eta 6. puntuak, eta 3. zenbakia eransten da. Honela gelditzen dira idatzita:
«1.a Espetxealdi iraunkor berrikusgarria, pertsonaren baten heriotza eragiten badute.»
«6.a Hamabi urtetik hamabost urte arteko espetxe zigorra, pertsonak desagerraraztean. Desagerraraztea hauxe dela joko da: Estatuko agenteek edo Estatuak baimenduta, lagunduta edo jakinda jarduten duten pertsonek edo taldeek norbait atzematea, atxilotzea, bahitzea edo edozein modutan askatasunaz gabetzea, eta, segidan, ez onartzea desagertu den pertsona hori askatasunaz gabetu duela, edo ez esatea nola eta non dagoen, eta, horrela, desagertutako pertsona legearen babesetik kanpo uztea.»
«3. Aurreko zenbakian zehaztutako kasuetan, gainera, irakaskuntzaren, kirolaren eta aisialdiaren arloetako hezkuntza-lanbide nahiz -ogibiderako desgaikuntza bereziko zigorra ezarriko da, eta haren iraupena epaian ezarri den zigor askatasun-gabetzailearena baino hiru urte eta bost urte arte luzeagoa izango da; iraupen hori zehazteko, proportzionalki kontuan hartuko dira delituaren astuntasuna eta delitugilearen inguruabarrak.»
Berrehun eta berrogeita hemezortzi. Zigor Kodean terminoak ordeztea.
1.Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoan «ezgaia» edo «ezgaiak» terminoak aipatzen diren guztietan, honako hauek erabiliko dira: «babes berezia behar duen desgaitua» edo «babes berezia behar duten desgaituak».
2.Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoan «elbarritasun» terminoa aipatzen den guztietan, «desgaitasun» terminoa erabiliko da.
Berrehun eta berrogeita hemeretzi. Zigor Kodean terminoak ordeztea.
1.Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoan «Erregea» terminoa aipatzen den guztietan, «Erregea edo Erregina» terminoak erabiliko dira.
2.Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoan Koroaren printze jaraunsleari egiten zaizkion aipamen guztietan, «Asturiasko printzea edo printzesa» terminoak erabiliko dira.
Berrehun eta hirurogei. Zigor Kodean terminoak ordeztea.
«Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoan, gaztelaniaz, «comiso» terminoa aipatzen den guztietan, «decomiso» terminoa erabiliko da.»
Lehenengo xedapen gehigarria. Esterilizatzeko baimen judiziala.
Zigor Kodearen 156. artikuluko bigarren lerrokadan aipatzen den esterilizazioa egiteko, epaile baten baimena beharko da. Baimen hori gaitasuna aldatzeko prozedura batean edo ondorengo aurkakotasun-prozeduraren batean emango da, esterilizazioaren xede den pertsonaren legezko ordezkariak hala eskaturik. Ebazpena eman aurretik, bi adituren
irizpena eta Fiskaltza entzun beharko dira, eta epaileak adostasuna emateko gaitasunik ez duen pertsona aztertu beharko du.
Bigarren xedapen gehigarria. Delitu arinak instruitzea eta epaitzea.
Lege hau indarrean jarri ondoren egindako delitu arinak indarreko Prozedura Kriminalaren Legearen VI. liburuan zehaztutako prozeduraren arabera instruitu eta epaituko dira. Lege horretako manuak erreforma honetara egokituko dira, behar den guztian. Prozedura-legeetan faltei egiten zaizkien aipamenak delitu arinei egiten zaizkiela joko da.
Hirugarren xedapen gehigarria. Indultu-grazia egikaritzeko arauak.
Gobernuak, sei hilean behin, emandako eta ukatutako indultuei buruzko txosten bat igorriko dio Diputatuen Kongresuari. Txostena gainbegiratu ondoren, Justizia Ministerioko goi-kargudun batek Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean agertzeko eskatuko du, txosten horretan jasotako datuak aurkezteko.
Lehenengo xedapen iragankorra. Aplikatzeko legeria.
1.Lege hau indarrean jartzen den egunera arte egindako delitu eta faltak egin ziren unean indarrean zegoen legeria penalaren arabera epaituko dira. Aurrekoa gorabehera, lege hau aplikatuko da, indarrean jarri ondoren, baldin eta bertako xedapenak errudunarentzat mesedegarriagoak badira, nahiz eta egitateak legea indarrean jarri aurretik egin.
2.Legerik mesedegarriena zein den zehazteko, kontuan hartuko dira, batetik, aurreko idazketaren araberako Zigor Kodearen arau guztiak aplikatuta, epaitutako egitateari legokiokeen zigorra, eta, bestetik, lege honek eragin duen erreformaren araberako Zigor Kodearen arau guztiak aplikatuta legokiokeena, eta, kasuan-kasuan, segurtasun-neurriak ezartzeko aukera.
3.Errudunak esan beharrekoa beti entzun beharko da.
Bigarren xedapen iragankorra. Epaiak berrikustea.
1.Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 98. artikuluak ematen dizkion eskumenen esparruan, lege hau indarrean jarri aurretik emandako epai irmoak berrikusteko agindua eman ahal izango die arlo penaleko epaitegi bati edo batzuei nahiz probintzia-auzitegietako atal bati edo batzuei, epaitegi edo atalen helburu bakarra epai penalak betearaztea bada.
Epaile edo auzitegi horiek epai irmoak berrikusiko dituzte, zigortua zigorra betetzen ari denean, xedapenik mesedegarriena aplikatuz, zehatz-mehatz hartuta eta epailearen erabakimena erabili gabe. Zigor askatasun-gabetzaileetan, lege hau ez da mesedegarriagotzat hartuko, egitateari aurretik ezarritako zigorraren iraupena, egitatearen inguruabarrak kontuan hartuz, Kodearen erreforma honen arabera ere ezar daitekeenean. Aurrekoa ez da kontuan hartuko, lege honek egitate berbererako askatasun-gabetzailea ez den zigor hautabidezkoa ezartzen badu; kasu horretan, epaia berrikusi beharko da.
2.Epaiak ez dira berrikusiko, beraiek ezartzen duten zigorraren betearazpena etenda badago; dena den, etendura errebokatzen bada, etendako zigorraren betearazpena hasi aurretik, epaia berrikusi ahal izango da.
Erregela berbera aplikatuko da, zigortua baldintzapeko askatasunean badago.
Era berean, Kodearen artikuluek aurrez zuten idazketaren arabera zein erreforma honen arabera, ezarri beharreko zigor bakarra isun zigorra bada, epaia ez da berrikusiko.
3.Epaiak ez dira berrikusiko, baldin eta zigorra bete edo eten egin bada, nahiz eta epaitzaren beste erabaki batzuk betearazteko egon. Erabat bete direnak ere ez dira berrikusiko; edonola ere, berrerortze-ondoreetarako, epaile edo auzitegiak kontuan hartu ahal izango ditu, aldez aurretik aztertzeko zigortu den egitatea lege honen arabera jada delitu ez den edo bere garaian ezarritako zigorra baino zigor txikiagoa dagokion.
4.Epaiak ez dira berrikusiko zatikako indultuaren kasuetan, baldin eta kondenatua betetzen ari den zigorra, lege honen arabera ezarri behar denarekin erkaturik, beheragoko zigor-esparru baten barnean badago.
Hirugarren xedapen iragankorra. Errekurtsoen arloan aplikatzekoa den araudiari buruzko erregelak.
Indargabetzen den legeriaren arabera emandako epaiak irmoak ez badira, horiei buruzko errekurtsoak ebazteke daudelako, honako erregela hauek beteko dira, vacatio epea igarotakoan:
a) Apelazio-errekurtsoa bada, lege berriaren manuak errudunarentzat mesedegarriagoak direnean, alderdiek manu horiek aplikatzea eskatu ahal izango dute, eta epaile edo auzitegiak ofizioz aplikatuko ditu.
b) Kasazio-errekurtsoa bada, eta oraindik formalizatu gabe badago, errekurtsogileak lege berriaren manuak oinarri hartuta adierazi ahal izango ditu lege-hausteak.
c) Kasazio-errekurtsoa jarri ondoren, errekurtsoa izapideetan badago, berriro ere errekurtsogileari emango zaio errekurtsoa, ofizioz edo alderdiak hala eskaturik, zortzi eguneko epe-mugarako, alderdiak, bere ustez bidezko bada, alegatutako kasazio-arrazoiak lege berriaren manuen arabera moldatzeko. Horrela aldatutako errekurtsoa alderdi interesdunei, fiskalari eta magistratu txostengileari jakinaraziko zaie, eta izapideak Zuzenbidearen arabera jarraituko dira.
Laugarren xedapen iragankorra. Izapidetzen ari diren falta-epaiketak.
1.Lege hau indarrean jarri baino lehen hasitako falta-prozesuen izapidetzeek indarreko Prozedura Kriminalaren Legearen VI. liburuan faltak epaitzeko zehaztutako prozeduraren arabera jarraituko dute aurrera, prozesuaren xede diren egitateak lege honetan delitu arin gisa tipifikatuta badaude.
2.Lege hau indarrean jarri baino lehen hasitako falta-prozesuen izapidetzeek normaltasunez bukatu arte jarraituko dute aurrera, baldin eta prozesuaren xede diren egitateak despenalizatu egiten baditu lege honek, edota aurrez salaketa jartzeko baldintza ezartzen badu, eta, betiere, egitate horiek balizko erantzukizun zibila badute atxikita; hala ere, legitimazioa duenak espresuki adierazten badu ez dituela dagozkion akzio zibilak egikaritu nahi, egindakoa artxibatu egingo da, Fiskaltzaren oniritziarekin.
Izapidetzeak aurrera jarraitzen badu, epaileak erantzukizun zibilei eta kostuei buruzko erabakietara mugatuko du epaitzaren edukia, eta betearazi dadila aginduko du, Prozedura Kriminalaren Legean ezarritakoaren arabera.
Xedapen indargabetzaile bakarra.
1.Indargabetu egiten da Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren III. liburua.
2.Indargabetu egiten dira lege organiko honetan zehaztutakoaren aurkako xedapen
guztiak.
Azken xedapenetatik lehena. Indultu Grazia Egikaritzeko Erregelei buruzko 1870eko ekainaren 18ko Legea aldatzea.
Xedapen gehigarri bat eransten zaio Indultu Grazia Egikaritzeko Erregelei buruzko 1870eko ekainaren 18ko Legeari, eta horren idazkera hauxe da:
«Gobernuak, sei hilean behin, emandako eta ukatutako indultuei buruzko txosten bat igorriko dio Diputatuen Kongresuari. Txostena gainbegiratu ondoren, Justizia Ministerioko goi-kargudun batek Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean agertzeko eskatuko du, txosten horretan jasotako datuak aurkezteko.»
Azken xedapenetatik bigarrena. Prozedura Kriminalaren Legea aldatzea; lege hori 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretuak onartu zuen, Prozedura Kriminalaren Legea onestekoak.
Aldatu egiten da Prozedura Kriminalaren Legea, 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretuak onartua. Hona hemen:
Bat. Aldatu egiten dira 14. artikuluko 1. zenbakia eta 5. zenbakiko d) letra. Honela idatzita geratzen dira:
«1. Instrukzio-epaileak, delitu arinen epaiketen ardura izateko eta horien epaitza emateko; betiere, eskumena emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epailearena ez bada, artikulu honetako 5. puntuan ezarritakoaren arabera.»
«d) Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 171. artikuluko 7. zenbakiaren bigarren lerrokadan, 172. artikuluko 3. zenbakiaren bigarren lerrokadan eta 173. artikuluko 4. zenbakian tipifikatutako arau-hausteen ardura izateko eta horien epaitza emateko, biktima zenbaki honetako a) letran aipatutako pertsonetako bat denean.»
Bi. Aldatu egiten da 105. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Fiskaltzako funtzionarioek bidezkotzat jotako akzio penal guztiak egikaritu beharko dituzte, lege honetan jasotako xedapenen arabera, auzietan akusatzaile partikularra izan zein izan ez, Zigor Kodeak kereila pribatuari bakarrik erreserbatzen dizkionak izan ez ezik.
2.Delituak pertsegitu ahal izateko beharrezkoa denean laidotuak eskaera egitea, Fiskaltzak ere salaketa aurkeztu ahal izango du, baldin eta laidotua adingabea, babes berezia behar duen desgaitua edo babesgabea bada.
Salaketarik aurkezten ez bada ere, prebentzio-eginbideak gauzatu ahal izango dira.»
Hiru. Aldatu egiten da 367 ter artikuluko 3. zenbakia; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«3. Aurreko bi zenbakietan xedatutakoa aplikatzekoa izango da, orobat, jabetza intelektualaren eta industrialaren aurkako delituekin lotuta atzemandako efektuei dagokienez. Efektu horiek aldez aurretik suntsitu ahal izango dira, adituek aztertu ondoren, eta, betiere, geroagoko egiaztapen edo ikerketak bermatzeko behar diren laginak gordeko direla ziurtatuz, salbu eta agintari judizialak, ebazpen ziodunaren bidez, guztiak gordetzeko agintzen duenean, suntsitzeko eskaera egin zenetik hilabeteko epean.»
Lau. Aldatu egiten dira 367 quater artikuluko 2. eta 3. zenbakiak, eta honela idatzita gelditzen dira:
«2. Aurreko zenbakian zehaztutako kasuetako bat gertatzen denean, epaileak –ofizioz edota Fiskaltzak, alderdiek edo Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoak hala eskaturik–, interesdunari entzunaldia eman ondoren, efektu judizialak diru bihurtzea erabakiko du, inguruabar hauetako bat gertatzean salbu:
a) Interesdunak ondasun edo efektuak enbargatu edo konfiskatzearen aurka jarri duen errekurtsoa ebazteke egotea.
b) Neurria desproportzionatua izatea, honako hauek kontuan hartuta: neurriak interesdunari eragingo dizkion ondorioak, eta, bereziki, konfiskazioaren kautelaebazpena emateko oinarri hartu ziren zantzuen garrantzi handia edo txikia.
3.Aurreko zenbakietan ezarritakoa gorabehera, Europar Batasunean zigorarloko ebazpenak elkarri aitortzeko Legea aplikatuta, atzerriko agintari judizial batek
emandako erabakia betearazteko enbargatu den ondasuna bada, orduan, ezin izango da diru bihurtu, aurrez atzerriko agintari judizialaren baimena jaso gabe.»
Bost. Aldatu egiten da 367 quinquies artikuluko 3. zenbakia, eta honela idatzita gelditzen da:
«3. Efektu judizialak erregelamendu bidez zehazten den prozedurari jarraituta bihurtuko dira diru. Hala ere, hori erabaki aurretik, Fiskaltzari eta interesdunei entzunaldia emango zaie.
Efektu, ondasun, tresna eta irabaziak diru bihurtzeagatik lortzen den produktua aplikatuko zaie ondasunak gordetzeko eta horiek diru bihurtzeko prozeduran egin diren gastuei; soberakina, berriz, epaitegi edo auzitegiaren kontsignazio-kontuan sartuko da, eta, hala denean, prozeduran deklaratzen diren erantzukizun zibilak eta kostuak ordaintzeari atxikiko zaio. Era berean, Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoari eta antolakunde kriminalen jarduerak erreprimitzeko ardura duten Fiskaltzako organoei ere guztiak edo batzuk behin betiko esleitu ahal izango zaizkie, erregelamendu bidez ezarritako baldintzen eta prozeduraren arabera. Edonola ere, bete egin beharko da drogak zilegi ez den moduan trafikatzeagatik eta horrekin lotutako beste delitu batzuengatik konfiskatutako ondasunen funtsari dagokionez ezarritakoa.
Atzerriko agintari judizial batek emandako aginduz enbargatutako edo konfiskatutako ondasun bat diru bihurtzeko, Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko Legean ezarritakoa beteko da.»
Sei. Aldatu egiten da 367 sexies artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Kautelaz konfiskatu diren ondasun edo efektuak behin-behinean erabiltzeko baimena eman ahal izango da, honako kasu hauetan:
a) 367 quater artikuluko 1. zenbakiaren b) eta f) letren artean adierazitako inguruabarrak gertatzen direnean; eta, efektuak erabiliz gero, Administrazioak lortuko duen etekina efektuak aldez aurretik diru bihurtuta lortuko litzatekeena baino handiagoa denean; edo horiek aldez aurretik diru bihurtzea bidezkotzat jotzen ez denean.
b) Efektuak zerbitzu publiko bat emateko bereziki egokiak direnean.
2.Aurreko zenbakian zehaztutako kasuetako bat gertatzen denean, epaileak –ofizioz edota Fiskaltzak nahiz Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoak hala eskaturik–, interesdunari entzunaldia eman ondoren, efektu judizialak behinbehinean erabiltzeko baimena emango du, 367 quater artikuluko 2. zenbakiaren bigarren lerrokadan ezarritako inguruabarretako bat gertatzean salbu.
3.Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoari dagokio, lege eta erregelamenduetan ezarritakoaren arabera, kautelaz konfiskatu diren efektuen erabileraren adjudikazioari buruzko ebazpena ematea, bai eta hartu beharreko gordetze-neurriei buruzkoa ere. Bulegoak epaileari edo auzitegiari jakinaraziko dio, bai eta Fiskaltzari ere, zer ebatzi duen.»
Zazpi. Aldatu egiten da 367 septies artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Epaile edo auzitegiak –ofizioz edota Fiskaltzak nahiz Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoak hala eskaturik– Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoari esleitu ahal izango dio antolakunde kriminal baten esparruan egin diren delitu-jardueren ondoriozko efektu, ondasun, tresna eta irabaziak lokalizatu, gorde eta administratzeko eginkizuna.
Bulego horren antolaketa eta funtzionamendua erregelamendu bidez arautuko dira.»
Zortzi. Prozedura Kriminalaren Legeko VI. liburuaren izenburua aldatu egiten da, eta honela idatzita geratzen da:
«VI. LIBURUA
DELITU ARINAK EPAITZEKO PROZEDURA»
Bederatzi. Aldatu egiten da 962. artikuluko 1. zenbakia; honela idatzita gelditzen da:
«1. Polizia judizialak egitate baten berri duenean, eta egitate horrek lesioei, egitezko tratu txarrari, ageri-ageriko ebasketari, mehatxuei, derrigortzeei edo irainei lotutako delitu arinaren ezaugarriak baditu, eta atestatua jaso behar duen instrukzioko epaitegiari edo barruti judizial bereko beste epaitegi bati badagokio hura epaitzea, orduan, guardiako epaitegian berehala zitazioa egingo zaie ofendituei eta kaltedunei, salatzaileari, salatuari, eta egitateak azal ditzaketen lekukoei. Zitazio hori egitean, zitazio hori jaso duten alderdiei ohartarazpena egingo zaie, guardiako epaitegira ez agertzeak dituen ondorioei buruz. Gisa berean, horiei ohartaraziko zaie epaiketa berehalakoan egin ahal izango dela guardiako epaitegian, bertara agertzen ez badira ere, eta epaitegian baliatu nahi dituzten frogabideak aurkeztu behar dituztela. Salatzaileari eta ofendituari edo kaltedunari euren eskubideei buruzko argibideak emango zaizkie, 109., 110. eta 967. artikuluetan ezarritako moduan.
Zitazioa egiten zaienean, helbide elektroniko bat eta telefono-zenbaki bat emateko eskatuko zaie, horrelakorik edukiz gero, eta haietara igorriko zaizkie egin beharreko komunikazio eta jakinarazpenak. Horiek ematerik ez badute, edo espresuki hala eskatzen badute, posta arruntez bidaliko zaizkie jakinarazpenak, adierazten duten egoitzara.»
Hamar. Aldatu egiten da 963. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. Atestatua aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera jaso eta gero, epaileak, epaiketa hastea bidezkoa dela uste badu, ebazpen hauetako bat emango du:
1.a Fiskaltzak hala eskatzean, prozedura largestea eta eginbideak artxibatzea erabakiko du, inguruabar hauek aintzat hartuta:
a) Egitatearen ezaugarriak, inguruabarrak eta egilearen inguruabar pertsonalak kontuan hartuta, salatu den delitu arinaren astuntasuna oso txikia izatea, eta
b) egitatea pertsegitzeko interes publiko handirik ez egotea. Ondare-delitu arinak direnean, horiek pertsegitzeko interes publiko handirik ez dagoela joko da kaltea konpondu denean eta kaltedunak salaketarik jarri ez duenean.
Kasu horretan, epaiketa eten egin dela jakinaraziko zaie, berehala, aurreko artikuluko 1. zenbakian ezarritakoaren arabera zitatutako guztiei.
Prozeduraren largespena jakinaraziko zaie delituaren ondoriozko ofendituei.
2.a Epaiketa berehala hastea erabakiko du pertsona zitatuak bertaratu badira edota, haietako bat agertu ez bada ere, epaitegiak jotzen badu ez dela beharrezkoa pertsona hori agertzea. Era berean, epaiketa berehala egiteko erabakia har dadin, guardiako epaitegiak aintzat hartuko du ea nahitaezko frogabideren bat egitea azkenean ezinezkoa gertatuko den.
2.Epaiketa berehala egiteko erabakia har dadin, beharrezkoa izango da arazo hori guardiako epaitegiaren esku egotea, eskumenari eta banaketari buruzko arauen ondorioz.»
Hamaika. Aldatu egiten da 964. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«1. 962. artikuluan jasota ez dauden kasuetan, polizia judizialak egitate baten berri duenean, eta egitate horrek delitu arinaren ezaugarriak baditu, berehala kasuan
kasuko atestatua eratuko du, eta guardiako epaitegiari igorriko dio, inolako atzerapenik gabe. Atestatu horretan, alderdi hauek jasoko dira: gauzatutako eginbideak, ofendituari edo kaltedunari eskainitako akzioak –eskaintza hori 109.,
110.eta 967. artikuluen arabera–, eta helbide elektroniko bat eta telefono-zenbaki bat, horrelakorik edukiz gero, horietara igortzeko egin beharreko komunikazio eta jakinarazpenak. Horiek ematerik ez badute, edo espresuki hala eskatzen badute, posta arruntez bidaliko zaizkie jakinarazpenak, adierazten duten egoitzara.
2.Atestatua aurreko lerrokadan ezarritakoaren arabera jaso ondoren, eta, oro har, prozedura hasi denean ofendituak zuzenean organo judizialari aurkeztutako salaketaren ondorioz, epaileak ebazpen hauetako bat eman ahal izango du:
a) Prozedura largestea eta eginbideak artxibatzea erabakiko du, bidezkoa denean aurreko artikuluko 1. zenbakiaren 1. puntuan ezarritakoaren arabera.
Largespen-ebazpena jakinaraziko zaie delituaren ondoriozko ofendituei.
b) Epaiketa berehala egitea ebatziko du, baldin eta, salatua identifikatuta egonik, zitazioa egin ahal bazaie deialdia jaso behar duten pertsona guztiei, guardiako zerbitzuak iraun bitartean ager daitezen, eta 963. artikuluan ezarritako gainerako betekizunak gertatzen badira.
3.Zitazioak egingo zaizkie Fiskaltzari, salbu eta delitu arina alderdiak hala eskatuta soilik pertsegi daitekeenean; kereila-jartzaileari edo salatzaileari, halakoa izanez gero; eta salatuari eta egitateak azal ditzaketen lekukoei eta adituei. Zitazioak egitean, aipaturiko pertsonei ohartarazpena egingo zaie guardiako epaitegira ez agertzeak dituen ondorioei buruz; horrez gain, komunikatuko zaie epaiketa egin ahal izango dela, eurak agertzen ez badira ere; eta adieraziko zaie, orobat, epaiketara agertu behar direla baliatuko dituzten frogabideekin. Era berean, salatuarekin batera egingo dira 962. artikuluko 2. zenbakian aipaturiko jardunak.»
Hamabi. Aldatu egiten da 965. artikuluko 1. zenbakia; honela idatzita gelditzen da:
«1. Epaiketa ezin bada egin guardiako zerbitzuek dirauten artean, erregela hauek beteko dira:
1.a Epailearen ustez epaiketarako eskumena instrukzioko epaitegiari berari badagokio, eta uste badu ez dela egokia prozedura largestea, 963. artikuluko 1. zenbakiaren 1. puntuan ezarritakoaren arabera, idazkari judizialak epaiketa egiteko data zehaztuko du eta zitazio egokiak egingo ditu, hurbilen dagoen egun baliodunerako, helburu horretarako aurretik ezarri diren egunen artean, eta, edozein kasutan ere, askoz jota, zazpi eguneko epean.
2.a Epailearen ustez epaiketarako eskumena beste epaitegi bati badagokio, idazkari judizialak jarduna igorriko dio epaiketaren data zehaztu eta zitazioak egite aldera, aurreko erregelan xedatutakoa aintzat hartuta.»
Hamahiru. Aldatu egiten da 966. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:
«Aurreko artikuluan zehaztutako epaiketarako zitazioak egin behar direnean, halakoak egingo zaizkie Fiskaltzari, kereila-jartzaileari edo salatzaileri, halakoa izanez gero, salatuari, eta egitateak azal ditzaketen lekukoei eta adituei.
Helburu hori betetzeko, polizia judizialaren edo instrukzioko epailearen aurrean agertzen diren lehenengo aldian, eskatuko zaie helbide elektroniko bat eta telefonozenbaki bat emateko, horrelakorik edukiz gero, eta horietara igorriko zaizkie egin beharreko komunikazio eta jakinarazpenak. Horiek ematerik ez badute, edo espresuki hala eskatzen badute, posta arruntez bidaliko zaizkie jakinarazpenak, adierazten duten egoitzara.»
Hamalau. Aldatu egiten da 967. artikuluko 1. zenbakia; honela idatzita geratzen da:
«1. Epaiketa egiteko zitazioak egiten zaizkienean salatzaileari, ofendituari edo kaltedunari eta egotziari, zitazio horietan komunikatuko zaie abokatuen laguntza izan dezaketela, halakoa nahi izanez gero, eta auzian baliatuko dituzten frogabideekin agertu behar direla. Egotziari egindako zitazioarekin batera, aurkeztutako kereila edo salaketaren kopia emango da.»
Hamabost. Aldatu egiten da 969. artikuluko 2. zenbakia. Honela idatzita geratzen da:
«2. Fiskala delitu arinen epaiketetara joango da, baldin eta horietara joateko zitazioa jaso badu. Hala ere, Estatuko fiskal nagusiak jarraibideak emango ditu, interes publikoa aintzat hartuta, fiskalak epaiketara joan behar ez direnerako, eta
963.1eta 964.2 artikuluetan aipatutako txostenak igorri behar ez dituztenerako; betiere, delitu arina pertsegitzeko, beharrezkoa denean ofendituak edo kaltedunak salaketa egitea. Kasu horietan, salatzaileak epaiketan adierazpena egiten duenean salatutako egitateak baieztatuz, adierazpen horrek akusazioaren balioa izango du, egitateok kalifikatu ez arren edo zigorra ezarri ez arren.»
Hamasei. Aldatu egiten da 973. artikuluko 2. zenbakia. Honela idatzita geratzen da:
«2. Epaia jakinaraziko zaie delitu arinaren ondoriozko ofenditu eta kaltedunei, horiek prozedurara alderdi gisa agertu ez arren. Jakinarazpenean agerraraziko dira komunikatutako ebazpenaren aurkako errekurtso bidezkoak, bai eta horiek aurkezteko epea eta horiek zein organotan jarri behar diren ere.»
Hamazazpi. Aldatu egiten da 976. artikuluko 3. zenbakia. Honela idatzita geratzen da:
«3. Apelazio-epaia jakinaraziko zaie delitu arinaren ondoriozko ofenditu eta kaltedunei, horiek prozedurara alderdi gisa agertu ez arren.»
Hemezortzi. Laugarren lerrokada gehitzen zaio 990. artikuluari. Honela geratzen da idatzita lerrokada hori, eta artikuluaren gainerakoak bere horretan jarraitzen du:
«Ogasun Publikoaren aurkako delituak, kontrabando delituak eta Gizarte Segurantzaren aurkako delituak direnean, Zerga Administrazioko tributu-bilketarako organoek edo, hala dagokionean, Gizarte Segurantzakoek, honako eskumen hauek izango dituzte: agintaritza judizialaren ikuskapenaren mende, delituaren ondoriozko erantzukizun zibilak ordaintzeari atxikita egon daitekeen ondarea ikertzea; zergalegeetan edo Gizarte Segurantzari buruzko legeetan ezarritako ahalmenak egikaritzea; ondare-egoerari buruzko txostenak igortzea; eta epaileari edo auzitegiari jakinaraztea inguruabarren aldaketak, baldin eta inguruabar horien berri badute, eta inguruabarrok garrantzitsuak badira epaile edo auzitegiak zigorra betearazteko, eteteko edo errebokatzeko ebazpenak eman ditzan.»
Azken xedapenetatik hirugarrena. Maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoa, Zinpekoen Epaimahaiari buruzkoa, aldatzea.
Kendu egiten da Zinpekoen Epaimahaiari buruzko maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoaren 1. artikuluko 1. eta 2. zenbakietako e) letra. 1. artikuluko 2. zenbakiaren f) , g) , h) , i) , j) , k) eta l) letrak e) , f) , g) , h) , i) , j) eta k) letrak izango dira aurrerantzean.
Azken xedapenetatik laugarrena. Azaroaren 20ko 23/2014 Legea, Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeari buruzkoa, aldatzea.
Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeari buruzko azaroaren 20ko 23/2014 Legeari laugarren xedapen gehigarria eransten zaio, eta horren idazkera hauxe da:
«Laugarren xedapen gehigarria. Europar Batasuneko kide ez diren beste estatu batzuetako agintariek emandako konfiskazio-ebazpenak betearaztea.
Espainiako epaile edo auzitegiek, Europar Batasuneko kide ez den estatu bateko agintari eskudun batek emandako konfiskazio-ebazpen bat betearaztean, Espainian dauden ondasun, balore edo efektuak konfiskatzea agintzen badute, ondasun, balore edo efektu horiek honela banatuko dira:
1.a Konfiskatu diren ondasun, balore eta efektuen balioa, beroriek lokalizatzeko, administratzeko eta zaintzeko gastuak kenduta, 10.000 euro baino gutxiago bada, Espainiako Estatuari adjudikatuko zaizkio oso-osorik, eta lege edo erregelamendu bidez zehaztutako helburua emango zaie.
2.a Gainerako kasuetan, ondasun, balore eta efektuak lokalizatzeko, administratzeko eta zaintzeko gastuak kenduta, estatu emaileari egotziko zaio konfiskatutako ondasun, balore eta efektuen balioaren 100eko 50, baldin eta konfiskazio-ebazpena eman duen agintari eskudunaren Estatuak Espainiari elkarrekikotasuna bermatu badio.
Konfiskatutako gainerako ondasun, balore eta efektuak Espainiako Estatuari adjudikatuko zaizkio, eta lege edo erregelamendu bidez zehaztutako helburua emango die Espainiako estatuak.
3.a Aurreko zenbakian zehaztutakoa aplikatuko da soilik Espainiako Erresumaren eta estatu eskatzailearen artean akordiorik ez dagoenean.
4.a Konfiskatutako ondasun, balore eta efektuak honela xedatuko dira:
a) Dirua bada, estatu eskatzaileari dagokion zenbatekoa transferituko zaio.
b) Bestelako ondasun, balore edo efektuak badira, dagokion zatia estatu eskatzaileari transferituko zaio, konfiskazio-ebazpenean diru-kopurua jaso denean eta estatu eskatzailea ados ez dagoenean salbu. Ondasun, balore edo efektuak erregelamendu bidez zehaztutako prozeduraren bidez salduko dira, eta, betearazpen-gastuak kenduta, lortutako esku-diruaren dagokion zatia estatu eskatzaileari transferituko zaio. Prozedura horietako bat ere aplikatu ezin bada, legez edo erregelamenduz baimendutako beste edozein prozedura beteko da.
5.a Konfiskazio-ebazpenaren betearazpenak Espainiako ondare historikoa osatzen duten ondasunei eragiten badie, ondasun horiek ez dira inola ere besterenduko, eta ez zaizkio inola ere itzuliko estatu emaileari. Kasu horretan, konfiskazioa berehala komunikatuko zaie Espainiako agintari eskudunei, eta aplikatzekoak izango dira Espainiako Historia Ondareari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeko xedapenak eta lege hori garatzeko arauak.»
Azken xedapenetatik bosgarrena. Erregelamendu bidez garatzea.
Gobernuari ahalmena ematen zaio Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoaren egitura, antolakuntza, funtzionamendua eta jarduera arautzeko behar diren erregelamenduzko xedapenak onar ditzan.
Azken xedapenetatik seigarrena. Europar Batasuneko Zuzenbidea txertatzea.
Lege honen bitartez, honako hauek txertatzen dira Espainiako Zuzenbidean:
a) Kontseiluaren 2008/913/JAI Esparru Erabakia, 2008ko azaroaren 28koa, Zuzenbide Penalaren bidez arrazakeriaren eta xenofobiaren modu eta adierazpen jakin batzuen aurka borrokatzeari buruzkoa.
b) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/52/EE Zuzentaraua, 2009ko ekainaren 18koa; horren bidez, gutxieneko arauak ezartzen dira, egoera irregularrean dauden beste herrialde batzuetako nazionalak enplegatzen dituztenei aplikatzeko zehapen eta neurriei dagokienez.
c) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/93/EB Zuzentaraua, 2011ko abenduaren 13koa, adingabeen sexu-abusuen, sexu-esplotazioaren eta haurpornografiaren aurka borrokatzeari buruzkoa.
d) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/36/EB Zuzentaraua, 2011ko apirilaren 5ekoa, gizakien salerosketa prebenitzeari, horren aurka borrokatzeari eta biktimak babesteari buruzkoa.
e) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/40/EB Zuzentaraua, 2013ko abuztuaren 12koa, informazio-sistemen aurkako erasoei buruzkoa; zuzentarau horrek Kontseiluaren 2005/222/JAI Esparru Erabakia ordezten du.
f) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/42/EB Zuzentaraua, 2014ko apirilaren 3koa, Europar Batasunean delituaren tresnak eta produktua enbargatzeari eta konfiskatzeari buruzkoa.
g) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/62/EB Zuzentaraua, 2014ko maiatzaren 15ekoa, euroari eta beste diru batzuei faltsifikazioaren aurrean babes penala emateari buruzkoa.
Azken xedapenetatik zazpigarrena. Lege arruntaren izaera duten xedapenak.
Lege arruntaren izaera dute lege organiko honetako artikulu bakarreko berrogeita hamalaugarrenaren eta hirurogeita zortzigarrenaren arteko zenbakiek; lehenengo, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriek; hirugarren eta laugarren xedapen iragankorrek, eta azken xedapenetatik lehenengoak, bigarrenak, laugarrenak eta bosgarrenak, bai eta Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 128. artikuluak ere.
Azken xedapenetatik zortzigarrena. Indarrean jartzea.
Lege organiko hau 2015eko uztailaren 1ean jarriko da indarrean.
Horrenbestez,
Lege organiko hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Sevillan, 2015eko martxoaren 30ean.
FELIPE E.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY
w.boe.es |
BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO |
D. L.: M-1/1958 ISSN: 02 |
|
|
|