Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zigor zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Lurralde-eskumenik ez izateagatik deklinatoria aurkezteko idazkia (20-3 art.)

010. LURRALDE-ESKUMENIK EZ IZATEAGATIK DEKLINATORIA AURKEZTEKO IDAZKIA (20-3 ART.)

...hiria+(e)ko... ADINGABEEN EPAITEGIARI

Ni, AA,...probintzia+ko...Abokatuen Elkargoko abokatua, MM adingabearen ordezkaritzan ari naiz. Adingabe horren datuak jasota daude ... zk.ko espedientean. Adingabeen Epaitegian agertzen naiz, eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, DEKLINATORIA aurkezten dut, garaiz eta forman, lurralde-eskumenik ezean oinarrituta, Prozedura Kriminaleko Legeko –PKLko– 666. artikuluari eta hurrengoei jarraiki eta horiekin lotutako 5/2000 Lege Organikoko 20-3 artikuluari jarraiki. Horretarako, ondorengo alegazioetan oinarritzen naiz:

ALEGAZIOAK

BAKARRA.- Nire defendatuak, MM adingabeak, ... nazionalitatea du, eta...data+(e)an...atxilotua izan zen ustezko ... delituarengatik akusatuta.

Gaur egun...herria+(e)n... bizi da nire defendatua, eta, hortaz,...hiria+(e)ko...Adingabeen Epaitegiak du eskumena.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki hau eta kopiak aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. Eman dezala jarritakotzat lurralde eskumenik ezean oinarritutako deklinatoria. Ondorioz, eman dezala ebazpena, onar dezala deklinatoria, eta deklina dezala eskumena...hiria+(e)ko... Adingabeen Epaitegiaren alde.

...herria+(e)n..., ...data+(e)an...

Letraduaren sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra