016. KALTETUAREN IDAZKIA, INSTRUKZIOKO FASEAN ADINGABEEN FISKALTZAN PERTSONATZEKOA (25. ART.)
...hiria+(e)ko...ADINGABEEN FISKALTZARI
Ni, JJ jauna/andrea –adin nagusikoa; helbidea: ...; NAN-zk.: ...–, Adingabeen Fiskaltzan agertzen naiz, eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
Idazki honen bidez, eta urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoko 25. artikuluari jarraiki, MM adingabearen aurkako ... zk.ko espedientean pertsonatzen naiz kaltetu gisa.
Azaldutakoagatik,
ADINGABEEN FISKALTZARI ESKATZEN DIOT: idazki hau eta kopiak aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. Pertsonatutzat har nazala MM adingabearen aurkako ... espedientean. Eman dakidala jardundako guztia ikusteko eta aztertzeko aukera, eta jakinaraz dakizkidala eskatu eta erabaki diren eginbide guztiak.
...herria+(e)n..., ...data+(e)an...
Sinadura: JJ