021. KALTETUAREN ALEGAZIO-IDAZKIA (25.ART.)
...hiria+(e)ko... ADINGABEEN ... ZK.KO EPAITEGIARI
Ni, AA,...probintzia+ko...Abokatuen Elkargoko abokatua, JJ jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz. JJ jaunaren/andrearen datuak jasota daude .../... prozeduran. Epaitegian agertzen naiz, eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
Idazki honen bidez, alegazio-idazkia aurkezten dut urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoko 25. artikulua eta horrekin lotutako 31. artikulua oinarri hartuta. Ondorengo alegazioak egiten ditut:
ALEGAZIOAK
LEHENENGOA.- Orain arte burututako frogek erakusten dute MM adingabea Zigor Kodeko –ZKko– 234. artikuluan tipifikatutako ebasketa-delituaren egilea dela. Izan ere, TT jaunak/andreak egindako lekuko bidezko frogaren bidez, egiaztatuta geratu da MM adingabeak...herria+(e)ko...... kaleko merkataritza-establezimenduan irrati bat ostu zuela.
BIGARRENA.- Hala ere, alderdi honen interesak oso-osorik defenda daitezen, aipatu merkataritza-establezimenduan begi-ikuskapeneko froga egin dadila eskatzen da, adingabearen defentsak zalantzan jarri baitu adingabea lokalaren atzealdeko horman dagoen zulotik sartzen denik.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki hau eta kopiak aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eta...herria+(e)ko... merkataritza-lokaleko begi-ikuskapeneko froga –idazki honen bidez eskatutakoa– burutu ondoren, eman dezala epaia, eta kondena dezala MM adingabea ebasketa-delituaren egile gisa.
...lekua+n..., ...data+(e)an...
Letraduaren sinadura