009. ESKUMEN OBJEKTIBORIK EZ IZATEAGATIK DEKLINATORIA AURKEZTEKO IDAZKIA
...herria+(e)ko... INSTRUKZIOKO ... ZK.KO EPAITEGIARI
Ni, AA,...probintzia+ko...Abokatuen Elkargoko abokatua, MM adingabearen ordezkaritzan ari naiz. Adingabe horren datuak jasota daude ... zk.ko espedientean. Adingabeen Epaitegianagertzen naiz, eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
Idazki honen bidez, eta Prozedura Kriminaleko Legeko –PKLko– 666. artikuluari eta hurrengoei jarraiki, DEKLINATORIA aurkezten dut, garaiz eta forman, eskumen objektiborik ezean oinarrituta. Horretarako, ondorengo alegazioetan oinarritzen naiz:
ALEGAZIOAK
LEHENENGOA.- Nire defendatuak, MM adingabeak, ... nazionalitatea du, eta...data+(e)an...atxilotu egin zuten ustezko ... delituarengatik akusatuta.
Nire defendatuak ez zuen inolako identifikazio-dokumenturik, baina adingabea zela adierazi zuenez, beharrezko frogak egin zitzaizkion, eta hain zuzen ere hamazazpi urte zituela ondorioztatu zen.
BIGARRENA.- Instrukzioko Epaitegiak, azken datu horren berri izandakoan, Adingabeen Fiskaltzara helarazi behar zuen espedientea, Adingabeen Fiskaltzak auzia instruitzeari ekin ziezaion.
Instrukzioko Epaitegiak ez du horrelakorik egin oraingoz, eta, horretarako eskumenik izan ez arren, egitateak ikertzen jarraitzen du.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki hau eta kopiak aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. Eman dezala jarritakotzat deklinatoria, eskumen objektiborik ezean oinarrituta. Ondorioz, eman dezala ebazpena, onar dezala deklinatoria, eta deklina dezala eskumena...hiria+(e)ko... Adingabeen Epaitegiaren alde.
...herria+(e)n..., ...data+(e)an...
Letraduaren sinadura