058. ADINGABEAREN LETRADUAREN IDAZKIA, EPAITZAREN BETEARAZPENA ETEN DADILA ESKATZEKOA (40. ART.)
...hiria+(e)ko... ADINGABEEN ... ZK.KO EPAITEGIARI
Ni,AA,...probintzia+ko...Abokatuen Elkargoko abokatua, MM adingabearen ordezkaritzan ari naiz. Adingabearen datuak jasota daude ... zk.ko espedientean. Adingabeen Epaitegian agertzen naiz, eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
...data+(e)an...,prozedura honetan emandako eta...data+(e)an...irmo egindako .../... epaia jakinarazi zitzaion alderdi honi. 5/2000 Lege Organikoko 40. artikuluan xedatutakoarekin bat, alderdi honi eskubidez interesatzen zaio aipatutako epaiko epaitzaren betearazpena eten dadila. Horretarako, ondorengo alegazioak egiten ditut:
ALEGAZIOAK
LEHENENGOA.- .../... epaiaren bidez, urte eta erdiz zentro espezializatuan barneratzeko zigorra betetzera kondenatu da MM adingabea, ... delituaren egile gisa.
BIGARRENA.- Nire ordezkatuak betetzen ditu 5/2000 LOko 40-2 artikuluan kasu hauetarako ezarritako baldintzak, konpromisoa hartu baitu gizartean txertatzeko jarrera eta gertutasuna erakusteko, eta beste arau-hausterik ez egiteko.
Horretarako, gainera, gurasoen laguntza osoa du; izan ere, gurasoek arreta berezia jarriko dute adingabearen heziketan.
HIRUGARRENA.- Alderdi honen ustez, egokia da epaitzaren betearazpena...zehaztu denbora+z... etetea.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki hau eta kopiak aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, erabaki dezala .../... epaiko epaitzaren betearazpena...zehaztu denbora+z...etetea.
...lekua+n..., ...data+(e)an...
Letraduaren sinadura