014. ADINGABEAREN LETRADUAREN IDAZKIA, EGINBIDEAK IKUSTEKO ETA AZTERTZEKO AUKERA EMAN DIEZAIOTELA ESKATZEKOA (23-2 ART.)
...hiria+(e)ko...ADINGABEEN FISKALTZARI
Ni, AA,...probintzia+ko...Abokatuen Elkargoko abokatua, MM adingabearen ordezkaritzan ari naiz. Adingabearen datuak jasota daude .../... prozeduran. Adingabeen Fiskaltzan agertzen naiz, eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
Alderdi honi ... zk.ko espedientearen hasiera jakinarazi zitzaion...data+(e)an....Idazki honen bidez, eta urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoko 23-2 artikuluari jarraiki, orain arte jardundakoa ikusteko eta aztertzeko aukera eman dakiola eskatzen da, gehienez ere hogeita lau orduko epean.
Azaldutakoagatik,
ADINGABEEN FISKALTZARI ESKATZEN DIOT: idazki hau eta kopiak aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, erabaki dezala alderdi honi ... zk.ko espedientea ikusteko eta aztertzeko aukera ematea, gehienez ere hogeita lau orduko epean.
...herria+(e)n..., ...data+(e)an...
Letraduaren sinadura