064. ADINGABEAREN LETRADUAREN IDAZKIA, ADINGABEEN EPAILEAK EMANDAKO EPAIAREN AURKA APELAZIOKO ERREKURTSOA JARTZEKOA (FROGABIDE-PROPOSAMENAREKIN) (41.ART.)
...hiria+(e)ko... ADINGABEEN ... ZK.KO EPAITEGIARI
Ni,...prokuradorea...jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, MMren izenean eta ordezkaritzan ari naiz. Alderdi horren gainerako datuak jasota daude zuzentzen ari natzaion Epaitegian bideratutako .../... prozeduran. Epaitegian agertzen naiz, eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
...data+(e)an...,...data+(e)ko... epaia jakinarazi zaio alderdi honi. Epai horretan, ... neurria betetzera kondenatu da MM adingabea, Zigor Kodeko ... artikuluan tipifikatutako ... delituaren egile gisa. Alderdi honi eskubidez interesatzen zaio aipatutako epaiaren aurka APELAZIOKO ERREKUTSOA jartzea, 5/2000 Lege Organikoko 41-1 artikulua eta horrekin lotutako Prozedura Kriminaleko Legeko –PKLko– 795-2 artikulua oinarri hartuta. Ondorengo alegazioetan oinarritzen naiz:
ALEGAZIOAK
LEHENENGOA.- Entzunaldiko fasean oker baloratu zen alderdi honek eskatu eta egikaritutako frogabidea; izan ere, ... Ondorioz, MM adingabea ... betetzera kondenatu zen, ... delituaren egile gisa.
BIGARRENA.- Alderdi honen ustez, MM adingabeari ezarritako neurria erabat bidegabea da. Gainera, neurri horrek ez dio inolako mesederik egiten ez adingabearen egoerari eta ez adingabea birgizarteratzeari ere.
Azaldutakoa aurrekoarekin lotuta dago zuzenean; izan ere, aipatutako ... frogatik ondorioztatzen denez, ... neurria kaltegarria da adingabearen interesentzat eta portaera onarentzat, ...
Horiek horrela, esan daiteke ez dela bidezkoa neurririk hartzea, ez ikuspegi juridikotik –adingabeak deliturik gauzatu ez duelako– ezta gizarte-heziketaren ikuspegitik ere.
HIRUGARRENA.- Adingabea psikologo espezialista batek aztertzeko froga proposatu zuen alderdi honek prozesuko une egokian, psikologoak adingabearen heldutasun-maila zehatz zezan, ... neurria hartzea komeni den ala ez adieraz zezan, eta neurri hori ezartzeak adingaberengan izango lituzkeen ondorioak azal zitzan.
Froga hori ukatu egin zen, eta erabil zitezkeen baliabide guztiak agortu ziren. Prozesuko une honetan, alderdi honek uste du froga hori egitea oinarrizkoa dela adingabearen interesentzat.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: idazki hau eta kopiak aurkeztutzat eman, eta onar ditzala. Eman dezala jarritakotzat, garaiz eta forman, APELAZIOKO ERREKURTSOA,...data+(e)ko... epaiaren aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, zuzen dezala errekurtsoa Probintzia Auzitegira, .../... epaia ezezta dezan, eta beste epai bat eman dezan, akusatutako delitutik absolbitzen duena nire ordezkatua.
BEREBAT DIOT: alderdi honi eskubidez interesatzen zaio psikologo espezialistak MM adingabea aztertzeko froga onar eta gauza dadila, psikologoak adingabearen heldutasun-maila zehatz dezan, ... neurria hartzea komeni den ala ez adieraz dezan eta neurri hori ezartzeak adingabearengan izango lituzkeen ondorioak azal ditzan.
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: har dezala egindakotzat aurreko adierazpena eta adierazitakoarekin bat erabaki dezala.
...lekua+n..., ...data+(e)an...
Letraduaren sinadura
Prokuradorearen sinadura