Prozedura Kriminalaren Legea. 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretuaren bidez aldarrikatu dena
1882-09-14Itzulpena nork: Aiora Aristondo, Aiora; Lobera Revilla, Gotzon; Urrutia Badiola, Andrés; Urrutia Idoiaga, Esther
Erakundea: Grazia eta Justizia Ministerioa
Argitalpena: Gaceta, 1882/9/17, 260. zk.
1882ko irailaren 14ko Errege Dekretuaren bidez aldarrikatu dena
(Madrilgo Gazeta, 1882. urteko irailaren 17ko 260. zk.tik urriaren 10eko 283. zk.ra artekoak)
Jaun hori: Urte honetako ekainaren 22ko errege-dekretuen bidez bi lege aldarrikatu dira. Bi lege horien betearazpenak berarekin dakartza zenbait aldaketa, besteak beste, zigor-prozeduraren kode berria onestea; Botere Judizialari buruzko 1870. urteko irailaren 15eko Lege Organikoa aldatzea; kide anitzeko auzitegien kopurua eta egoitza zehaztea, horiek auzialdi bakarrean, eta ahoz ko eta jendaurreko epaiketan, euren gain hartu behar dutenean euren lurraldean gertatutako delituen gaineko ardura; eta, azkenik, auzitegi horietako langileria finkatzea, auzitegi horietako presidenteek eztabaidak zuzentzeko eta laburtzeko gaitasun bereziak izan behar dituztela.
Nahikoa da prestaketa-lan hauek aipatzea, epe laburrean gauzatzekoak ez direla ulertzeko; horien mota eta izaerak, bai eta edukiak eta garrantzi bereziak ere, horixe oztopatzen dute.
Hala ere, berau sinatzen duenak atsegin handiarekin iragarri nahi dio Maiestate horri lan horiek guztiak amaitutzat jo daitezkeela, ospe handiko gizonek Gobernuari eskainitako laguntza eskerga dela medio. Gizon horien jakiteak punta- puntakoak dira, bai Zuzenbidearen zientziari dagokionez, bai penintsulako lurraldearen eta inguruko uharteen topografi ari, biztanleria-erroldari, komunikabideei eta estatistika kriminalari dagokienez.
Maiestate Horren Gobernuak, aldiz, ez ditu argitaratuko lan horiek guztiak batera. Alderantziz, Gobernuaren ustez, komenigarri da aurren-aurrenik Prozeduraren Kodea aldarrikatzea. Horrela, arlo kriminaleko audientziak instalatzen diren bitartean, kode hori aztertu eta menderatzeko aukera izango dute magistratuek, epaileek, fiskalek, letraduek, eta, oro har, haren planteamenduan eta aplikazioan zuzen-zuzenean edo eragingarritasunez parte hartu behar duten gainerako pertsonek.
Zernahi gisaz, kode horren azterketa ez da oso zaila izango, ezta sakonegia ere. Berau sinatzen duen ministroak Maiestate Horri aurkezten dio proiektua, Berorrek onets dezan. Proiektuaren oinarria da, izatez, 1879ko urriaren 16ko bilduma orokorra; hala izan behar, Gorteek bozketa bidez emandako baimenaren ariora. Hala eta guztiz ere, proiektu honetan jasotako aldaketak erro-errokoak dira, eta, ondorenez, kodea guztiz berria dela esan daiteke; are gehiago, Europako kontinenteko prozedura kriminalaren koderik aurreratuena bezain liberal eta aurrerakoia.
Zalantzarik gabe, eraldaketa horien artean, garrantzitxikiena dute esperientziaren ondoriozkoek. Horien xedea da, besteak beste, indarreko bildumaren kontzeptu ilunak eta zalantzagarriak ar gitzea, jurisprudentzia bateratzea, edo, azken batean, zenbait errekurtso gauzatzeko bidea erraztea, bereziki, kasazio-errekurtsoari dagokionez; horren inguruan, Auzitegi Gorenak ohar egoki eta zuhurrak egin ditu, eta, zentzuzkoa denez, begirune osoarekin onartu dira, Espainiako magistraturaren burutzan dagoen korporazio bati zor zaion bezala, bera baita, lege-aginduz, doktrina juridikoaren interpretatzaile eta zaintzaile.
Beste eraldaketa batzuek, ostera, benetako garrantzi eta eragina dute. Halakoak dira, lehenengo eta behin, funtsezko hutsuneak betetzen dituztenak, epaitu aurreko arazoetan gertatzen den moduan. Izan ere, halakoetan, erabakimena, sarri, neurrigabea zen oso; edo, neurrigabea baino gehiago, kontraesanekoa, ez zetorrelako bat jurisprudentziarekin. Bide beretik, beste eraldaketa batzuek zuzendu nahi dituzte gure epaitze-sistema tradizionalean atzemandako akats kronikoak. Eta, horren hurrengo, beste eraldaketa batzuek beharrezko bermeak eman nahi dizkiete herritarrei, gizabanakoaren eskubideak hauts ez daitezen, estatuaren interesa gaizki ulertzearen ondorioz.
1812ko Konstituzioak, Justizia Administrazioari buruzko 1835eko Behin- behineko Erregelamenduak eta horren osteko xedapen batzuek nabariro hobetu zuten prozedura kriminala. Hori ahantzi gabe, ausartegia izango litzateke ukatzea indarreko legeriaren arabera sumarioek, maiz-sarri, zortzi urte edo gehiago irauten dutela. Hari beretik, ohikoa da sumarioak bi urte baino gehiago irautea; eta, horren ondorioz, zenbait kasutan, epealdi horretan guztian luzatzen da akusatuen aurreneurrizko espetxealdia. Eta, are gehiago, egoeraren azalpena osatzeko, esan beharra dago, prozesu iskanbilatsu horiek, orain gutxi arte, auzialdiko absoluzioarekin amaitzen zirela eta auzipetuek ez zutela inorengandik jasotzen epealdi luze horretan eurek jasandako irainen ondoriozko kalte-ordainik. Euren bizi osorako egoera deseroso eta desohoragarri horretan geratzen ziren etengabeko mehatxuaren mende, edozein unetan edozein auzotar herratsu eta men dekarik, asmo gaiztoz, haien aurkako prozedura berriro ireki zezakeelako.
Gaur egun ere, gure ohitura judizialetan, abusuzko eginera horrek, gizabanakoaren eskubideei kalte egiten dienak, indarrean irauteko joera du, mozorro horrekin nahiz beste batekin. Horregatik, halako eginerak behin betiko baztertzea komeni da, herri aske bateko herritarrak ez baititu ordaindu behar berak egin ez dituen faltak, ezta estatuaren ezintasunaren edo berekoikeriaren biktima izan behar ere.
Bi akats horiek, bistan denez, oso larriak dira, baina ez dira gure prozedurara agertzen diren akats bakarrak, ezta larrienak ere.
Gure prozeduran okerrena da erruztatuari ez zaiola inolako aukerarik ematen sumarioan esku hartzeko; epaileak sumarioaren instrukzioa egiten du, eta berak ematen du epaia, instrukzioan zehar bere gogoan sortu diren kezka eta aurreiritzi guztiekin. Horrez gain, arlo zibila eta arlo kriminala nahasita, lehen auzialdiko epaileek hainbat eginkizun desberdin burutu behar dituzte, eta, maiz, eginbide asko eskribauaren esku uzten dituzte. Eskribau horrek, auzipetuarekin eta lekukoekin bakarrik, ez du beti egoki interpretatzen bakoitzaren pentsamendua, eta ez ditu beti fideltasunez jasotzen bakoitzaren iritziak, nahiz eta haren ardura eta borondatea handiak eta zuzenak izan. Bestalde, gauzen izaera bera eta sistemaren logika aintzat hartuta, gure epaile eta magistratuen ohitura bihurtu da garrantzi urria ematea plenarioko frogei; ondorenez, euren irizpena eratzen dute, sumarioko eginbideen emaitza aintzat hartuta, ez, ordea, lekukoen berrespenari so eginez, hori formalitate huts bilakatu baita. Erruztatua eta beraren defendatzailea bertan izan ezean, funtzionarioek, sumarioko instrukzioan esku hartzen dutenean, mesfidantzaz eta etsai-espirituarekin jarduten dute, gizartearen zein interes ordezkatu eta interes horrek dakarren arreta aberkoia dela eta. Ildo horretatik, lehentasunez jasotzen dituzte auzipetuaren kontrako datuak, eta, batzuetan, haren mesederako direnak jaso ere ez dituzte egiten. Azken batean, oker horiek guztiak gure epaitze-sistemari dagozkio, eta, beraz, ezin zaizkie egotzi ordena judizial nahiz fiskaleko funtzionarioei. Gainera, okerrok direla medio, zoritxarreko bi ondorio gertatzen zaizkie herritarrei: alde batetik, sumarioak aurrera egiten duen heinean eta ohartarazi gabe, gezurrezko egia eratzen da, eta, geroago, gezurrezko egia hori legezko egia bihurtzen da, nahiz eta egitateen aurkakoa izan eta auzipetuaren kontzientzia asaldatu; eta, beste alde batetik, plenarioa egin eta auzipetuak bere burua defendatu nahi duenean, alferrik dihardu borrokan, lehia horretan sartzen denerako galtzailea baita, edo, behintzat, babes-biderik gabe baitago.
Hori guztia dela eta, liskar juridiko horretan baldintza- berdintasuna berrezarri behar da, gizartearen funtsezko helburuek hori ahalbidetzen duten neurrian.
Beharbada, gehiegizkotzat eta bidegabetzat joko da gure justizia kriminalaren antolaketari buruz egindako kritika hau.
Hobe hala balitz! Nolanahi den ere, berau sinatzen duen ministroak ez du agintzen bere arrazoimenaren gainean, eta Maiestate Horri egia esatera behartuta dago, berak hori sentitzen duen bezala. Arean ere, gizarteko zauriak ez dira osatzen horiek ezkutatuz, ezpada alderantziz, haien hedadura eta sakontasuna neurtuz, eta haien jatorria eta izaera aztertuz, betiere konponbide egokia aplikatu ahal izateko.
Berau sinatzen duenaren aburuz, ohituraren bidez bakarrik azal daiteke Espainiako herriak halako sistema bati eustea, herri zibilizatua eta kulturaduna izanik, eta, mende honetan zehar, zientzian, artean, industrian eta hezkuntza politikoan hainbat aurrerapen lortu ondoren. Ohituraren eraginez ere, ez ditu kontuan hartzen sistemaren akatsak eta arriskuak, edo, behintzat, horiek ez diote axola; atmosfera kutsatuan arnasa hartzera ohituta dagoenak ere ez ditu halakoak atzematen ez neurtzen, eta, are gehiago, ito ere egin daiteke, halakoak igarri barik.
Atzerritarren batek gure justizia kriminalaren antolaketa aztertzen badu, konturatuko da dagoeneko iraungita dagoen sistema bati atxikita gaudela eta sistema horrek Europan nahiz Amerikan ospe osoa galdu duela. Horretaz jabetuta, atzerritarrak ideia bidegabe eta faltsua egingo du Espainiako zibilizazio eta kulturaren inguruan.
Horrenbestez, aztertu behar da ea kodearen proiektuak konpontzen dituen indarreko justizia kriminalaren antola keta-akatsak, guztiak ez bada, garrantzitsuenak bederen bai.
Lehenengo eta behin, ezinbestekoa da egungo prozeduraren ibilera nagi eta geldoaren ordez, beste sistema bat ezartzea. Sistema horrek defentsa zabaldu behar du eta epaitzari arrakastatsu izateko bermeak eman behar dizkio. Baina, horrekin batera, epaiketaren azkartasuna ziurtatu behar du, bi helburu garrantzitsu hauek lortu ahal izateko: bateko, herritarraren patua epe mugagabean zalantzazkoa ez izatea, eta delitua ikertzeko eta benetako delitugilea aur kitzeko beharrez koak diren kalteak bakarrik sorraraztea; eta, besteko, zigorra erruaren hur-hurreko ondorioa izatea, zigor horrek behar bezalako eragingarritasuna izan dezan, eta bera eredugarri izan dadin.
Hortaz, Jaun hori, hona hemen sistema berriak eskaintzen dituen neurriak, emaitza garrantzitsu hori lor dadin: jurisdikzioaren bi mailak kendu, eta, horien ordez, auzialdi bakarra ezartzea; epaiketa ahozkoa izatea; arlo zibila eta arlo kriminala banantzea, auzitegi epai-emaileari dagokionez; banatze bera egitea, instrukzioko epaileei dagokienez, lehen auzialdiko epaile bat baino gehiago eta kriminaltasun handia duten herrietan; gainerako epaileen kasuan, lana arintzea, horiek plenariotik, irizpena ematetik eta epaiaren zioak azaltzetik askatuta geratzen baitira, ekonomia-arrazoiak direla-eta haien kasuan ezin baita banantzea ezarri; xehetasun-erregela asko finkatzea, kode erantsian, eta, bereziki, horren lehenengo bi liburuetan sakabanatuta, instrukzio-epaileek, lekukoak aztertzean eta gainerako ikerketa-neurriak gauzatzean, erabilgarri eta egoki den hori bakarrik azter dezaten; eta, azkenik, auzipetuak sumarioko eginbide guztietan esku hartzea, epailearen ustez jardunaren publizitateak ez badu arriskuan jartzen jendaurreko auzia eta hark ez badu oztopatzen egia aurkitzea.
Erregela orokor gisa, inork ere ez dauka auzipetuak baino interes handiagorik, prozedura sustatzeko, eta, inoiz, auzipetu horren nahia bada prozedura luzatzea, epaileak, eta, batez ere, fiskalak hori eragotziko dio. Izan ere, fiskalari eskubidea ematen zaio, sumarioaren amaiera eta kide anitzeko auzitegian ahozko epaiketaren irekiera eskatzeko.
Helburu horretarako lagungarri izango da, berebat, ikuskapena. Legeak jarraitutasunez eta modu sistematikoan antolatu du ikuskapen hori. Arean ere, arlo kriminaleko audientziak eta Fiskaltzak halakoa burutzen dute, instrukzio-epealdian zehar, bai prozesuen ibileraren gainean, bai instrukzio-epaileen jarreraren gainean.
Ildo horretatik, kontuan hartzekoa da, epaiketaren laburtasunaz denaz bezainbatean, 4. liburua; liburu horretan prozedura berezi eta sumarioak ezartzen dira, ageri-ageriko delituentzat, irain- eta kalumnia-delituentzat eta inprentaren bitartez egindako delituentzat.
Baliteke Kodeen Batzordeak eta Gobernuak kale egitea, prozesuari buruzko zientziaren barruan interes handikoa den puntu honetan, eta, zehatzago, baliabideak aukeratzeko orduan. Alabaina, egia esateko, ez dute beste baliabiderik aurkitu, eta, kode modernoak helburu horrekin arretaz aztertu arren, horietatik ere ez da beste iradokizunik atera.
Otsailaren 11ko Legeak oinarri hartu du aurreneurrizko espetxealdia, eta, arau malguak eman dituen neurrian, nabariro hobetzen du gure legeriaren zati hau. Hori dela eta, ez da beharrezkoa beronen eraldaketa Gorteei eskatzea.
Lege-testua behar bezala aztertuz gero, aise igar daiteke oso malgua dela, eta, ondorenez, haren oinarria, hala nahi izanez gero, norabide sendo eta murrizgarrian gara daiteke, edo bestela, norabide zabal, hedagarri eta liberalean.
Esan beharrik ere ez dago Maiestate Horren Gobernuak azken hori aukeratu duela, eta hala egiteko parada izan du, legea hautsi gabe. Fidantzaren gaiak, jakina denez, lotura estu-estuak ditu aurreneurrizko espetxealdiarekin, eta, fidantzaren gai horretan gertatzen den bezala, hemen ere ahaleginak egin dira justiziaren helburuak auzipetuaren eskubideekin harmonizatzeko. Horretarako, epailearen nahierakeria mugatu da, eta ekitatezko eta zuhurtziazko erregelak ezarri dira, dela fidantzen bideei eta formari begira, dela horien neurriari begira, orain arte baino zabalago jokatu ahal izateko.
Esan gabe doa, halaber, auzialdiaren absoluzioa ohitura gaiztoa dela; ohitura horren eretzean, estatuak ezin zuenean lortu herritarrak bere burua errudun aitortzea, orduan herritar hori bizi guztirako liberto moduko bat bihurtzen zen, kuriaren benetako mendeko; desohorearen estigmarekin markatuta geratzen zen. Hori guztia dela medio, kode berrian beren beregi baztertu eta debekatzen da ohitura hori, aurretiaz zientziak berak, 1872ko Legeak eta indarreko bildumak kondenatu zuten bezala.
Ustez, lege berriaren xedapenak eragingarriak izango dira, praktika hori berriro gerta ez dadin, agerian zein mozorrotuta, gure ohitura judizialetan.
Indarreko prozeduraren gainerako akatsak, zalantzarik gabe, zuzenduta geratuko dira, prozesuko legean ahozko eta jendaurreko epaiketa ezartzean, eta akusazio-sistema onartzean.
1835eko irailaren 26ko Behin-behineko Erregelamenduak eta Maiestate Horren Ama Ohoretsuaren erregealdian zehar geroago argitaratutako xedapenek, lehen aipatu bezala, hobekuntza nabariak egin zituzten prozedura kriminalean, baina ez zuten aldatu hark barne-barnetik zuen inkisizio-izaera.
1870eko irailaren 15eko eta 1872ko abenduaren 22ko legeek aintzat hartu zituzten 1868ko Iraultzak aldarrikatutako askatasun-ideiak, eta, bide horri ekinez, erro-erroko eraldaketa egin zuten gure epaitze-sisteman, ahozko eta jendaurreko epaiketa ezarriz. Nolanahi den ere, inkisizio-printzipioari eutsi zioten, eta instrukzio-fasean zehar prozeduraren sekretu-izaera iraunarazi zuten, Frantzia, Belgika eta Europako kontinenteko beste nazio batzuen ereduari helduta.
Berau sinatzen duen ministroak, bere lankideekin batera, ez du zalantzarik egin Maiestate Horri gomendatu dionean aurrerapenaren bidean aurrerapauso bat emateko. Aurrerapauso horri esker, neurri batean bederen, aku sa zio-sistema sumariora bertara heda daiteke, sumarioa baita epaiketaren eta epaiaren ardatz nagusia.
Aurrerantzean, instrukzio-epaileak, bere ekimenez eta ofizioz, erabaki ahal izango du, edo, hobeto esanda, erabaki beharko du auzipetuari auzi-paperak komunikatzea, publizitateak eta aurkakotasunak dagoeneko arriskurik sortzen ez dutenean, delituak ikertzeko eta errudunak zigortzeko interesa duen gizarte batean.
Hori ez bada berez gertatzen bi hileko epean, auzia hasi zenetik zenbatzen hasita, legeak akusatuari hori eskatzeko eskubidea ematen dio, dela defentsarako osagaiak prestatzeko, dela sumarioaren luzapen mugagabea eragozteko, haren parte-hartze arretatsuari esker eta legezko baliabideak erabilita.
Zernahi gisaz, bi hil horiek baino lehenago eta ondoren ere, norbait, zoritxarrez, prozedura kriminalaren mende badago oraindik, bi eskubide baliotsu izango ditu oso-osorik; zentzuzkoa denez, eskubideok oso estimatuak izaten dira giza nortasuna begirunez jagoten den toki guztietan. Aurrenekoari helduta, subjektu horrek defendatzailea izendatzeko eskubidea izango du, defendatzaile horrek, bere aholkuekin eta zuzendaritza azkarrarekin, hari laguntza eman diezaion, auzipetze-autoa ematen den unetik. Hurrenari eutsiz, subjektu horrek eskubidea izango du, bere kabuz edo behar bezala ordezkatuta, zenbait egintzatara agertzeko; halako egintzak dira, besteak beste, azterketa judizialak, begi-ikuskapenak, autopsiak, analisi kimikoak, eta, oro har, dekretaturiko aditu-eginbide guztiak, baldin eta eginbide horiek eragina izan ahal badute delituaren izaera eta larritasunaren gain, edo ustezko erruduntasunaren zantzuen gain.
Hortaz, sumarioaren sekretuak badirau iraun, baina zenbait helburu betetzeko beharrezkoa den neurrian bakarrik. Halako helburuak dira, kasurako, delituaren aztarnak ez desagertzea, delitua badela egiaztatzen duten datuak jaso eta horien inbentarioa egitea, eta, halaber, gerogarrenean aurkakotasunean erabili eta zurituko diren osagai guztiak biltzea, ahozko eta jendaurreko epaiketetan eztabaida solemneak gerta daitezen.
Lege berriaren espiritua, beraz, defentsarako foru sakratuen aldekoa da. Espiritu hori azken punturaino eramanez, legeak baztertu eta kondenatu egiten du orain arte asko zabalduta egon den kezka. Kezka hori, izatez, barkatzeko modukoa zen, inkisizio-prozedura arrakastatsua zenean. Alabaina, gaur egun, hori onartzeak akusazio-sistemaren izaera eta funtsa urratuko lituzke, horrekin bateraezina baita.
Bestalde, berau sinatzen duenak gure epaile eta auzitegien artean erabat errotuta dagoen ohitura aipatu nahi du. Ohitura horren eretzean, plenarioko frogei baliotxikia ematen zaie, edo baliorik ere ez zaie ematen, eta egia bilatzen da, bakar-bakarrik, akusatuari lepo emanez gauzatutako sumario-eginbideetan.
Ez: gaurtik aurrera, instrukzio-epailearen ikerketak epaiketa prestatzeko baino ez dira izango.
Egiazko epaiketa auzitegian hasten da. Auzitegi horrek ez dauka zerikusirik instrukzioarekin, alderdikeriarik gabe epaituko du, eta lehiakideen artean garaipena aitortuko dio beraren alde arrazoia eta justizia bere alde dituenari.
Behin sumarioa amaituta, akusatzaileak eta akusatuak behin-behineko kalifikazio juridikoa egiten dute epaitu beharreko egitateari buruz eta delitugileari berari buruz. Kalifikazio juridiko horiek prozedura kriminalean, prozedura zibilean gertatzen diren demanda eta erantzuna, akzioa eta salbuespenak izango dira.
Kalifikazio horiek azaltzean, benetan hasten da liskar juridikoa, eta, une horretan, barkaezina izango litzateke legeak baldintza-berdintasuna ez ezartzea akusatzailearen eta akusatuaren artean.
Bata bestearen aurrean dago: herritarra eta Estatua.
Sakratua da, zalantza-izpirik gabe, gizartearen interesa; baina ez dute garrantzitxikiagorik gizabanakoaren eskubideek.
Zinez aske diren herrietan, herritarrak baliabide eragingarriak izan behar ditu eskura, bere bizitza, askatasuna, aberastasuna, duintasuna eta ohorea defendatzeko eta horiek iraunarazteko. Egiatan, lurraldeko biztanleen interesa izan daiteke estatuari laguntza ematea, horrek bere oinarrizko eginkizunetatik bat erabakimen osoarekin bete dezan; eginkizun hori da, izatez, zigor-legearen urratzea zigortzea, eta, horrela, zuzenbidearen harmonia hausten den bakoitzean, hori berrezartzea. Bada, herritarren interesa hori izanik ere, ezin dira inoiz sakrifikatu behar errugabetasunaren foruak. Arean ere, gizarte-ordena ondo ulertuz gero, hori ez da besterik guztien askatasunari eustea eta gizabanakoaren eskubideak elkarrekiko errespetatzea baino.
Gauza ikuspuntu horretatik aztertuta, oinarrizko ideia hau onar daiteke: froga, zabaltasunik handienarekin, ahozko eta jendaurreko epaiketan garatu behar da; bertan, alderdiek, baldintza berdinetan, egozketa- eta zuribide-osagaiak baliatu behar dituzte, eta, bertan ere, magistratuek euren konbikzioa eratu behar dute, berediktua eman ahal izateko, epaiketan errepika daitekeen sumario-zatia aintzat hartu gabe. Hori guztia abiapuntutzat hartuta, berez eta zentzuz, arazo larri eta korapilatsu hau sortzen zen: lekukoak, sumarioan, zenbait adierazpen egiten badizkio instrukzio-epaileari, eta, gero, ahozko epaiketan, haiekin bat ez datorren adierazpena egiten badu, hori berez oinarri nahikoa izango litzateke lekukotza faltsuaren delitua dela-eta lekuko hori prozedura kriminalaren mende jartzeko.
Gobernuak, eztabaida sakona egin ondoren, ezezkoa aukeratu du.
Konponbide hori erabakitzeko, lehenengo eta behin, logikaren eskakizunei men egin die; izan ere, sumariora bildutako datuek epaiketa prestatzeko baino ez dute balio, eta, ondorenez, datu horiei ezin zaie erabateko baliozkotasunik edo eragingarritasunik aitortu, hori akusazio-sistemaren izaera eta muinarekin bat ez datorrelako.
Horrek ez du esan nahi, ordea, instruk zio-epealdian iruzurra eta gezurra baimentzen direnik, eta, are gutxiago, goraipatu. Epaileek askatasunez baloratu ahal izango dute lekukoen adierazpenetan izandako kontraesan hori, eta euren kontzientzien santutegian sartuko da konbikzio-osagai moduan, baldin eta lekukoaren zin faltsua epaitzeko unea iristen bada. Arazo horretan, legearen helburu bakarra da lekukoa lekukotza faltsuaren egile gisa auzipetua ez izatea, sumarioko adierazpenei begira kontraesanetan erori delako. Lekukoa auzipetu ahal izango da, bakarrik, zentzuzko arrazoiak daudenean, epaiketa-ekitaldira egiari lepo eman ziola uste izateko. Egin-eginean ere, epaiketa-ekitaldia bera da, akusatzaile eta akusatuarentzat, armategia; beste modu batera esanda, bertatik hartzen dituzte batak eta besteak borrokarako eta defentsarako armak. Auzitegiak ere bertatik hartzen ditu berediktuaren oinarriak. Horregatik, argi dago izapide horretan bakarrik gerta daite keela lekukoak bidegabe auzipetuaren alde egitea edo horri kalteak sorraraztea, bai eta gizartearekin eta herritar moduan dituen eskubideekin leiala edo traidorea izatea.
Arrazoi hori logika hutsaren bidetik doa, eta beste arrazoi hau gehi dakioke: egia ikertzeko erraztasunak jartzea eta epaitzak egokiak izan daitezen ziurtatzea.
Alferrekoa izango litzateke zientziaren aurrerapenei men egitea, zertarako eta idatzizko inkisizio-prozedura sekretua guztiz baztertu, eta, horren ordez, honako babes-printzipio hauek jartzeko: askatasun-printzipioa, aurkakotasun-printzipioa, alderdi auzilarien arteko baldintza-berdintasunaren printzipioa, eta publizitate-nahiz ahozkotasun-printzipioak. Hori ez litzateke bidezkoa izango, baldin eta instrukzio-epaileak lekukoaren lehenengo iritziak isilpean jaso, eta, fideltasun handiagoarekin nahiztxikiagoarekin, iritzi horiek auzi-paperetara bildu ondoren, lekukoa epaiketa- ekitaldira agertzen bada, auzitegi epai-emailearen aurrean eta eztabaidetara joan den jendearen aurrean, guztiz kikildurik eta eskuak lotuta, sumarioan egin dituen adierazpenak oroitarazi edo irakurtzen zaizkionean.
Lekukoak beldur izango du, edozein kontraesan egiteagatik erantzukizun kriminala eskatu ahal zaiolako. Beldur horren ondorioz, presidentearen, Fiskaltzaren eta defendatzaileen galderei aise eta lasai erantzun beharrean, lekukoak bere adierazpenak berretsi besterik ez du egingo, eta, horrela, epaiketa-ekitaldi solemnean hura aztertzea formalitate hutsa izango da.
Nolanahi ere, gure artean, goi mailako idazle eta juriskontsulto batzuek, inkisizio-prozeduraren baldintzak aztertzean, gogor kritikatu dute sumarioko lekukoei behartzea plenarioan adierazitakoa berrestera; lekuko horiek ziur dakite zin faltsuarengatik zigortuak izango direla, berreste-eginbidean aldentzen badira aurretiaz adierazi duten horretatik. Kritika hori oinarriduna da oso. Zehatz esateko, kritikatzeko modukoa da gure sistema honetan sumarioa prozesuko organismo osoaren arima izatea, prozesu osoarena dela ez esatearren. Gaur egun, ordea, sumarioa epaitze-metodoa besterik ez da. Metodo horretan, sumarioak epaiketa prestatzeko balio du, eta epaiketa horretan argitu beharko dira egitate guztiak, eta epaiketa horretan eztabaidatu beharko dira auzipeko arazo guztiak. Hori dela eta, ezinezkoa da antzinako legeriari eustea, legeria hori zurrun eta zorrotz gertatzen baita. Gainera, legeria horrek lekukoen askatasuna eta berezkotasuna desagerrarazten ditu, haiek pertsegituak izateko arriskupean baitaude, euren pentsamenduaren itzulpen fidegabea gertatuz gero. Gaur egun hori ez dator bat akusazio-sistemaren izaerarekin, ezta jendaurreko eta ahozko epaiketaren muinarekin eta helburu nagusiekin ere.
Askatasun-printzipioaren ondorio horiek guztiak, gure epaile eta magistratu batzuen iritziz, gehiegizkoak izango dira zalantzarik gabe. Alabaina, ondorio horiek ez dituzte asebeteko, ziur asko, muturreko eskolak, eskola horien asmoa baita sumarioari hedatzea, hori hasten den unetik, publizitate-, aurkakotasun- eta berdintasun-erregelak. Kodearen proiektuan, ordea, erregela horiek ezartzen ditu, epaiketa irekitzen denetik epai irmoa eman arte.
Berau sinatzen duenak ez du ukatzen idazle ospetsuek tesi horri eusten diotela sutsu eta fedez; baina orain arte behintzat hori ezin da izan zientziako ideal bat baino. Zinez, herri modernoetako legeria positiboa ezari-ezarian ideal horretara hurbilduko da.
Baina inoiz gertatuko al da hori bete-betean? Berau sinatzen duen ministroak zalantza asko egiten ditu horretan.
Oso zaila da, prozeduraren hasieran bertan, gizabanako eta estatuaren artean, baldintza juridikoen erabateko berdintasuna ezartzea, une kritiko horretan benazko desberdintasuna gertatzen baita bataren eta bestearen artean. Desberdintasun hori nahita eragin du kriminalak berak, eta bera bakarrik da horren erantzule.
Kriminalaren adimenean delituaren ideia sortzen denetik, edo, behintzat, haren kontzientzia nahasita, delitua egiteko guraria sortzen zaionetik, kontu handiarekin aztertzen ditu zenbait arreta, justiziaren akziotik bere burua aldentzeko. Horrenbestez, botere publikoa biktimaren antzeko egoeran jartzen du kriminal horrek, eta botere publikoak ezustean jasaten du kolpea, defentsarik gabe eta oharkabean.
Hori dela bide, borrokan izan beharreko baldintza-berdintasuna berrezarri beharra dago. Izan ere, aipatu idazleen aburuz, prozedura kriminala borrokalari bien arteko bataila orekatua baino ez da izan behar. Horretarako, estatuak zenbait abantaila izan behar ditu lehenengo uneetan, krimenaren aztarnak eta egilearen erruduntasunaren zantzuak jaso ahal izateko.
Edonondik begiratuta ere, egia da etorkizunak esango duela ideal hura betetzen den ala ez.
Bien bitartean, herri bateko patua gidatzeko ohorea dutenak kontu handia rekin ibili behar dira, eta ezin dituzte kodeetan barneratu oraindik propa ganda-aldian dauden ideiak, iritzi horiek ez baitute heldutasunik eskuratu, ez baitaude ohituretan errotuta eta ez baitira esperientziaren bitartez frogatu.
Maiestate Horren Gobernuak uste du bere politikaren espiritu liberalarekin bat datorrela, arrazoizko muga zehatz batzuen barruan, akusazio-sistema sumarioan barneratzea. Hori aurrerakada handia da, 1872ko abenduaren 22ko Legeari begira.
Gainera, Europako kontinentean ez dago nazio bakar bat ere, gai horretan beroni erantsitako kode- proiektuaz harago doanik, ezta Alemania bera ere. Alemanian, prozesuko legeetan, granitozko haitzean bezala, inprimaturik geratu zen indibidualismo germaniarraren zigilua; bertako errege- erreginen agintaritza ahaltsuak ere ezin izan du hori ezabatu, ezta haren militar loriatsuek eta arestian izandako lurralde-zabalkuntza indartsuak ere ez.
Irizpen bera erabili da kode berrian, prozeduraren inguruan gainerako oinarrizko arazoak konpontzeko.
Zigor-arloan beti ageri dira bi interes kontrajarri: batetik, gizartearen interesa, hark zigortzeko eskubidea duela; eta, bestetik, akusatuaren interesa, bere burua defendatzeko eskubidea duena.
Eskubideak, akusazio-sistemaren barruan, izaera indibidualista du, horretan sustraitzen baita gizakiaren nortasunari eta kontzientzia-askatasunari zor zaien begirunea. Ofiziozko inkisizio-prozedurak, aldiz, gizarte-printzipioa barneratzen du, eta horren lehentasuneko helburua da delituaren ondorioz hautsita geratu den ordena juridikoa berrezartzea, aldi berean herritarrengan sorturiko alarma baretuz.
Horrenbestez, justizia kriminalaren antolaketari buruzko arazoa behar den moduan konpontzeko, akusazio- eta defentsa-eskubideak argi eta garbi definitu behar dira, bietatik bat ere sakrifikatu gabe, eta bata bestearen mende jarri gabe; aitzitik, gorengo sintesi batean bi-biok harmonizatuz.
Auzitegiak epaia eman behar duenez gero, auzitegi horrengandik independente den funtzionarioak eratuko du sumarioa, ofizioz edo alderdiak hala eskatuta. Lege-aginduz, instruktore horrek auzipetuaren aldeko nahiz kontrako datuak bilduko ditu, fiskalaren, akusatzaile partikularraren eta, ahal den neurrian, akusatuaren edo beraren letradu defentsariaren, zuzeneko ikuskapenaren mende. Bestalde, akusatzeko akzio publikoa eta herri-akzioa onartu dira, akzioa ofendituari eta beraren jaraunsleei bakarrik eman beharrean. Halaber, Fiskaltzaren existentzia aitortu eta sendetsi da. Fiskaltzari delituen ikerketa eta errudunen zigorra sustatzeko eginkizuna ezartzen zaio, eta, aldi berean, horri kalterik egin gabe, erruztatu errugabea defendatu beharko du. Hori guztia aintzat hartuta, eta interes publikoak eta partikularrak arriskuan jarri gabe, auzitegiak eskumen bakarra balia dezake, alegia, eremu horretako epaile inpartzial gisa epaitza ematea, legeak aldez aurretik tasatutako frogaren mende geratu gabe. Horrela, auzitegiak bere kontzientziaren iradokizunak izango ditu kontuan eta alde batera utziko ditu borrokalariengan lehiak pizten dituen grinak. Gainera, auzitegiak ez du izango instrukzio-epailearengan nork bere buruzaletasunak eragiten duen akuilua, sarritan akusatuak eta akusatzaile pribatuak halako amarruak erabiltzen baitituzte, instrukzio-epailearen ikerketei iseka egiteko. Eta, halako amarruak gertatu ez arren, instrukzioak berak maiz-sarri hainbat zailtasun dakartza berarekin, eta horietatik aske egongo da auzitegia.
Auzitegia goragoko eremu lasai horretan jarri behar da, kode berrian barneratutako akusazio-printzipioa desitxuratu gabe. Horretarako, berau sinatzen duenak uste du Fiskaltzari, edo, hala izanez gero, akusatzaile partikularrari bakarrik dagokiola, akusazio-akta eratzea; akta horretan jasoko dira, jaso ere, geroagoko eztabaidetan aztertuko diren arazoak. Horretan, eredu hartu da Austriako instrukzio kriminalaren kodea; Europako kontinentean indarrean dauden kode guztien artean, beharbada horixe da akusazio- sistema logika eta zabalkuntza handienarekin garatu duena.
Horrela lor daiteke, prozeduran arazo kriminala aztertu edo eztabaidatu eta gero, hori ukitu gabe iristea hura erabaki behar duen auzitegira. Horrela ere, alderdiek, arazo guztien jakitun izanik, behar bezala prestatu ahal dituzte egozketa- eta zuribide- osagaiak. Halaber, alderdiek akusazioak edo defentsak egin ahal dituzte fede eta askatasun osoarekin, derrigortzerik gabe, ezta derrigortze moralik ere. Derrigortze morala gerta daiteke, ordea, epaitza eman behar duenak, neurri batean behintzat, epaitza hori aurretiaz moldatu duenean, ofizioz akusazio-akta eginez. Horrek, nahitaez, etsipena dakar auzilarietatik batengan, horrentzat kaltegarria baita auzitegiak, behin-behinean baina garaia baino lehenago, egindako kalifikazio juridikoa. Hortaz, ofiziozko akusazio-akta onartzeak zailtasun horiek dakartza berarekin.
Baina ez horiek bakarrik; beste batzuk ere badira. Arean ere, behin akta eratuta, Fiskaltza behartu behar da bere iritzien aurka akta horri eustera, bere kontzientzia torturapean jarrita; edo, bestela, Fiskaltzari askatasuna eman behar zaio haren aurka egiteko. Azken kasu horretan, jadanik ez dute euren artean borrokan egingo alderdiek bakarrik. Aitzitik, eztabaidapean jartzen da, soil-soilik, auzitegiaren pentsa mendua, iritzia, hark emandako azalpena. Horrela, auzitegia borroka-zelaian jarri behar da, akusatzaile bihurtuz, eta horrek arrisku nabaria dakar berarekin, epaileen euren buruzaletasunak euren adimena nahas edo oztopa dezakeelako.
Ez; magistratuen jarrera, eztabaidetan, pasiboa izan behar da, ekimenik gabekoa, neutrala, antzinako torneoetako epaileek egiten zuten bezalakoa; eztabaidok lasaitasunez zuzendu besterik ez dute egin behar.
Horregatik, Frantzian eta Alemanian, Fiskaltzari ezarritako betebeharren artean bat da akusazio-akta aurkeztea, kasuan kasuko auzitegiak hori erabaki duenean; haatik, Austriako legeak horretarako askatasuna ematen dio Fiskaltzari. Hori kontuan hartuta, berau sinatzen duenak azken konponbide hori aukeratu du, konponbide horrek hobeto errespetatzen dituelako kontzientzia- foruak eta gizabanakoaren eskubideak, eta akusazio-sistemaren oinarri den oinarrizko printzipioari hobeto egokitzen zaiolako.
Printzipio hori erabat aplikatzeak, alabaina, akats bat du, eta horixe azpimarratu dute Justizia Administrazioan urte luzeak eman dituzten magistratu ospetsu batzuek.
Auzialdiko absoluzioa behin betiko baztertuta, eta, salbuespenik gabe, non bis in idem printzipioa aplikatuta, begi-bistakoa da fiskalak, epaitu beharreko egitatearen kalifikazio juridikoa egitean, okerra eginez gero, horrek berarekin dakarrela delitugilea zigorrik gabe geratzea.
Ondo dago prozesu zibiletan auzitegiak absoluzioa edo kondena ezartzeko betebeharra izatea. Ondo dago, orobat, epailearen epaitza zehatz-mehatz mugatzea alderdiek azaldutako auzi-arazoetara, hau da, demandatzaileak egikaritutako akziora eta demandatuak aurkeztutako salbuespenetara. Izan ere, prozesu horietan konpontzen diren arazoek interes pribatu hutsa dute, eta, horrez gain, ez da arraroa prozesu berri batean guztiz edo zati batez konpontzea akzioa egikaritzean izandako okerra. Hala izan dadin, epaian eskubideak erreserbatu ohi dira kondenatuaren mesederako. Zernahi gisaz, prozesu kriminaletan, ofizioz has daitezkeen horietan, beti daude jokoan gizartearen interesa eta bake publikoa. Gainera, halako prozesuetan, auzitegiak askatasuneko absoluzioa edo kondena ezartzeko betebeharra du, inolako erreserbarik egin gabe; eta ez da zilegi jadanik epaitutako egitate berberari buruz beste prozedura bat irekitzea. Hori guztia dela eta, oso gogorra da auzitegia osatzen duten magistratuen kontzientzia torturatzea, haiei bi aukera hauek bakarrik eskainiz: akusatua kondenatzea, nahiz eta jakin horrekin legea hausten dutela edo deuseztasuna eragiten dutela; eta, gisa bertsuan, akusatua absolbitzea, uste osoz kriminala dela pentsatu arren. Azken kasu horretan, akusatu absolbituak, bere presentzia eta garaipen-jarrerarekin, biktimari eta horren familiari iseka egiten die, eta hori gertatzeko arrazoi bakarra izan da, besterik gabe, Fiskaltzak delitua ez kalifikatzea, horri dagokion izaeraren arabera eta Zigor Kodean ezarritako manuen arabera, hori egiten jakin ez duelako edo ezin izan duelako hori egin.
Edozein modutan ere, ukaezina da, akusazio-sistema mutur horretaraino eramanez gero, eta auzitegiak guztiz pasibo izanez gero, auzitegiok zeregin guztia uzten dutela Fiskalaren esku, alegia, horren esku geratzen da justizia osoa.
Etorkizunean, akusatuen etorkizuneko patua Fiskaltzaren trebetasunaren mende geratuko litzateke, haren onuste edo gaitzustearen mende geratzeaz gain.
Gerta daiteke egunen batean legegilea, logikan oinarrituz, akusazio-sistemaren azken muga horretara iristea. Horregatik, Maiestate Horren Gobernuak uste izan du trantsizioa gogorregia zela herri honentzat. Egin-eginean ere, herri honetan, epaileak orain arte ahalguztidunak izan dira: delituak pertsegitu dituzte euren berezko ekimenarekin; berberak izan dira auzien instrukzioa egin dutenak eta horien gaineko epaitza eman dutenak; erabateko ahalmena izan dute, fiskalaren irizpenak baztertzeko, eta hala egin dute sarritan, auzia gauzatzen dagoela nahiz behin betiko epaia emateko unean; euren iritziaren arabera kalifikatu dute delitua eta halaxe jarri dute zigorra, akusazioaren nahiz defentsaren ondorioak aintzat hartu gabe; eta, azkenik, auzialdiko absoluzioaren formula erabili dute, edo, gauza bera dena, prozedura epe-mugarik gabe irekita utzi dute, baldin eta, kondena ezartzeko frogarik izan ezean, euren aburuz sumarioko eginbide urri batzuek akusatuaren aurkako zantzuak sortu badituzte.
Gizartea eta natura abiada berean joan behar dira: mailaz maila; ez, ordea, jauzika. Hau da, aurrerapen juridikoak pausoz pauso gauzatu behar dira, horrela bakarrik barneratuko baitira herriaren ohituretan.
Hori dela bide, Gobernuak Maiestate Horri proposatzen dio 733. artikuluan jasotako konponbidea, konponbide horrek ez baitu zalantzan jartzen akusazio-printzipioaren eragingarritasuna. Honi erantsitako legeak zein egitura duen aintzat hartuta, behin sumarioa amaitu eta gero, alderdiek behin-behineko kalifikazioa egiten dute epaitu beharreko egitatearen gainean. Ondorio horien gainean egiten dira, epaiketa osoan zehar, frogak; eta, epaiketa amaitzean, fiskalaren txostena eta akusatuaren defendatzailearentxostena besterik geratzen ez direnean, batari eta besteari baimena ematen zaie euren lehenengo kalifikazioa baieztatu, zuzendu edo aldatzeko, frogak begi-bistan izanda.
Izapide horretara heltzean, dena bukatuta dago: epaileek erruduna eta lekukoak entzun dituzte; gainerako konbikzio- piezak aztertu dituzte; eta epaitu beharreko egitatearen izaera zabal eta egoki baloratzeko baldintzak dituzte.
Gerta daiteke une horretan epaileek zalantza gogorrak izatea egitatearen benetako kalifikazio juridikoari buruz. Hala bada, zer-nolako zailtasuna egon daiteke, hipotesi moduan behintzat, behin betiko epaitza itxuratu gabe eta argibideak lortzeko helburu hutsarekin, auzitegiko presidenteak Fiskaltzari eta auzipetuaren defendatzaileari gonbita luza diezaien, berentxostenetan tesi bat gehiago eztabaidatzeko?
Akusazio-printzipioa hautsita geratuko litzateke tesi hori eztabaidatu eta ebatziko ez balitz, jadanik egindako frogak kontuan izanda, horrek ekarriko bailuke beste epaiketa irekitzea edo dagoena luzatzea. Alabaina, epaiketa dagoeneko amaitu da eta debekatuta dago horri buruz berriro jardutea. Horregatik, hauxe baino ezin da gertatu: fiskalak edo letraduak hogeita lau ordu behar izatea, auzitegiaren hipotesiaren inguruan behar besteko prestaketarekin hausnartzeko.
Ahalmen hori, edonola ere, xume eta hertsia da. Horregatik, legeak adierazten du ahalmen hori ezin dela erabili delitu pribatuen kasuan, eta alderdiak hala eskatuta bakarrik pertsegi daitezkeenetan, ezta inguruabar aringarri edo astungarriak kalifikatzean eta auzipetuek krimenaren betearazpenean kasuan-kasuan izan duten parte-hartzea kalifikatzean ere. Ondorenez, ahalmen horrek presazko beharrizana asebete nahi du, beharrizan hori sorrarazi baitute interes publikoak eta gizarte-ordenak.
Nabari denez, ahalmena muga estuen barruan itxuratu da. Berau sinatzen duen ministroak buruan izan du ahalmen horri uko egitea eta akusazio-printzipioa zorrotz-zorrotz aplikatzea; baina ez du hori egin, Europako kontinenteko koderik aurreratu eta askeenek ere ez diotelako horretarako eredurik eskaini. Hala eta guztiz ere, kode hau da auzitegiari epaiketan esku hartzeko aukerarik handiena ematen diona.
Frantzian eta Alemanian, Fiskaltzaren betebeharra da akusazio-akta eratzea, kasuan kasuko auzitegiak hala erabakitzen duenean. Horrez gain, Alemaniako lege berberak eta Austriako legeak ere auzitegiari askatasuna ematen diote, epaitu beharreko egitatea baloratzeko, alderdiek egitate horren gainean egindako kalifikazioa bazter utzita, eta, inolako arretarik gabe, alderdiei arazoaren aurpegi berria erakutsi gabe, berediktua eman aurretik alderdion artean eztabaida zabala izan dadin.
Eztabaida solemne hori ezarrita, eta konbikzio-piezak zabaldu eta eraldatu gabe, legez ezin da esan epaitzak kongruentziarik ez duenik. Legeak, azken finean, fiskalaren ez-egitea ordezteko baliabide bat besterik ez du eskaintzen, fiskalaren eginbeharra baita balizko kalifikazio guztiak bereganatzea, baldin eta egindako frogak ahalbidetzen baditu eta auzitegiak halako kalifikazioak onar baditzake; horiek guztiak bereganatu, eta, beharrezkoa denean, fiskalak idatziko du 732. artikuluan adierazitako hautabidezko uzia;
horrela, auzitegiak, hipotesi moduan eta froga aldaezina oinarritzat hartuta, eztabaidagaia proposatzen du, berediktua eman aurretixeko unean, betiere magistratu bakoitzak jadanik behin betiko erabakita duenean zein boto emango duen.
Hobe da, ondorenez, berediktua ematea, eztabaida izan ondoren, hark bere adimena argitzeko, eta, beharbada, bere iritzia aldatzeko; helburua ez da, ordea, auzitegiari ahalbidetzea epaitza ematean alderdiek eztabaidatutako baldintzetatik aldendu dadin, bere barruko inspirazioak bakarrik kontuan hartuta, aurkakotasunaren argipean horiek erkatu gabe. Hori ahalbidetzen dute, nolanahi ere, Austriako eta Alemaniako kodeek, Europako kontinenteko aurreratuenak izan arren.
Horiexek dira, jauna, honi erantsitako proiektuak gure prozedura kriminalean egiten dituen berrikuntza garrantzitsuenak. Badira beste eraldaketa batzuk ere, garrantzitxikiagoa dutenak; horiek, funtsezkoak izanda, xehetasun-hobekuntza nabariak egiten dituzte, hala metodoan nola idazkeran.
Berau sinatzen duen ministroak jakin badaki, lehenengo urteetan lege berria aplikatu eta betetzean, eragozpen handiak izango direla. Eragozpen horietatik garrantzitsuena izango da, ziur asko, indarreko ohiturak egoki ez gertatzea akusazio- sistema aplikatzeko, eta ahozko eta jendaurreko epaiketa gauzatzeko.
Espainiarrek, mendeetan zehar, inkisizio-prozedura idatzi eta sekretuaren hezkuntza hartu izan dute; ez dute Justiziarengan konfiantza eskuratu; eta, gainera, ez dute partaidetza aktiborik izan justizia behar bezala administratzeko orduan. Ingalaterrako he rritarren kasuan, ordea, Fiskaltzaren era kundea alferrekoa gertatzen da delituak aurkitu eta horiek zigortzeko. Espainiako herritarrek, aldiz, ideia faltsuak eratu dituzte polizia judizialari buruz, eta auzitegietatik gero eta gehiago urrundu dira. Ildo beretik, mesfidantzaz ikusi dute magistratu, epaile, eskribau eta aguazilen jarduna. Eta, horrekin batera, ez zaie batera atsegin egiten prozesuetara lekuko gisa agertzea.
Hala ere, gaitz hori handiagoa izango da denborak aurrera egin ahala. Gaur egungoak ezin du aurrera egin nazioaren eta hori gobernatzen duten botereen desohorerako ez bada. Horregatik, hobe da, noizbait bide horri ekin behar zaiola aintzakotzat hartuta, oraintxe bertan erabakia hartzea, Europa eta Ameriketako herri kultuenen artean Espainia salbuespena izan ez dadin.
Maiestate horren Gobernuak erabateko konfiantza du gure arrazaren gaitasun berezi eta baldintza pribilegiatuetan, eta, ondorenez, uste du ikaskuntza-prozesua ez dela luze joango lege hau aplikatzeko orduan, ezta beste eginkizun zailago batean ere. Eginkizun zailago horren eretzean, herritarrek, epaileekin batera, justizia administratzeko gorengo eginkizuna beteko dute, epaimahaia eratuz. Espainiako herritarrak laster erakutsiko du behar besteko duintasuna duela, atzerritarrek dituzten abantaila berberak izateko.
Helburu hori lortzea garrantzitsu eta erabakigarri da oso. Horretarako, lagungarri izango da, zalantzarik gabe, magistraturaren eta Fiskaltzaren arreta eta prestakuntza. Jaun horrek dakienez, ezinezkoa da makina korapilatsua muntatu eta hori behar den moduan funtzio namenduan jartzea, makina hori erabili behar dutenen adostasun, adore, fede eta abertzaletasunarekin ez bada.
Azaldutako arrazoiak ikusita, berau sinatzen duen ministroak ohorez eskatzen dio Maiestate Horri honekin batera doan dekretu-proiektua onestea.
1 artikulua
Egintza zigorgarriak jurisdikzio arruntaren mendekoak direnean, egintza horiei ez zaie inolako zigorrik ezarriko, kode honetan edo lege berezietan jasotako xedapenen arabera, eta epaile eskudunak emandako epaiaren bidez ez bada.
2 artikulua
Agintari eta funtzionario guztiek, zigor- prozeduran esku hartzen duten neurrian eta betiere bakoitzak bere eskumenaren barruan, ustezko errudunaren aurkako eta aldeko inguruabarrak jaso eta antzemango dituzte, eta, esanbidez ko xedapenik izan ezean, hari argibideak eman beharko dizkiote berak egikari ditzakeen eskubide nahiz errekurtsoei buruz, defendatzailearen laguntzarik ez duen bitartean.
3 artikulua
Oro har, auzitegiek zigor-arloko justiziaren ardura dutenean, euren eskumena zabaltzen da, betiere zigorra ezartzeko ondoreetarako bakarrik, pertsegitutako egitateen ondorioz proposatu diren epaitu aurreko arazo zibilak eta administratiboak ebaztera, baldin eta arazook egitate zigorgarriarekin lotura badute, eta, ondorenez, horiek banantzea zentzuzkoa ez bada.
4 artikulua
Hala ere, epaitu aurreko arazoa erabakigarria bada erruduntasuna edo errugabetasuna ezartzeko, arlo kriminaleko auzitegiak prozedura etengo du dagokionak arazo horren gaineko ebazpena eman arte; baina bi hil baino gehiagokoa ez den epea ezar dezake, alderdiek arlo zibileko edo administrazioarekiko auzien arloko epaile edo auzitegi eskudunarengana jo dezaten.
Epea igaro bada eta interesdunak ez badu horren erabilera egiaztatu, arlo kriminaleko auzitegiak etendura ezerezean utzi eta prozedurak aurrera egingo du.
Epaiketa horietan Fiskaltza alderdi izango da.
5 artikulua
Aurreko bi artikuluetan xedatutakoa gorabehera, ezkontzaren baliozkotasunari edo egoera zibila ezabatzeari buruzko epaitu aurreko arazo zibilak beti igorriko zaizkio arazoon gaineko eskumena duen epaileari edo auzitegiari, eta horien gaineko erabakiak oinarri gisa balioko du arlo kriminaleko auzitegiak hartzen duen erabakiari dagokionez.
6 artikulua
Epaitu aurreko arazo zibila ondasun higiezin baten gaineko jabetza-eskubideari edo beste eskubide erreal bati buruzkoa izanez gero, arlo kriminaleko auzitegiak arazo hori ebatzi ahal izango du, eskubideok titulu kautoan edo edukitza-egintza zalantzagabeetan oinarritzen direnean.
7 artikulua
Arlo kriminaleko auzitegia zuzenbide zibilaren edo administrazio-zuzenbidearen erregelei egokituko zaie, aurreko artikuluen arabera ebatzi behar dituen epaitu aurreko arazoetan.
8 artikulua
Jurisdikzio kriminala luzaezina da beti.
9 artikulua
Auzi zehatz baten gaineko eskumena duten epaileek eta auzitegiek eskumena izango dute, orobat, horren intzidentzia guztietarako, izapideen probidentziak gauzatzeko, eta ebazpenak betearazteko, betiere 801. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
10 artikulua
Jurisdikzio arruntari dagokio arlo kriminaleko auzien eta epaiketen gaineko eskumena; hala ere, salbuespen gisa hartuko dira legeek Senatuari, gerra eta marinako auzitegiei, eta administrazio- nahiz polizia-agintariei erreserbatutako kasuak.
11 artikulua
Delituen ondoriozko auzietara, errudun gisa agertzen badira, aldi berean, jurisdikzio arruntaren mende dauden pertsonak eta beste batzuk, forudunak direnak, orduan auzi horien gaineko eskumena jurisdikzio arruntak izango du, legeak beste jurisdikzio baten eskumenari begira beren beregi salbuespenak ezartzen dituenean izan ezik.
12 artikulua
Aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, jurisdikzio arruntak beti izango du eskumena, forudunek egindako delituen ondoriozko auzietan aurreneurriak hartzeko.
Eskumen horrek lehenengo eginbideen instrukzioa bakarrik barneratzen du; behin eginbideok amaituta, jurisdikzio arruntak jarduna igorriko dio legeen arabera auziaren gaineko eskumena izan behar duen epaileari edo auzitegiari, eta atxilotuak eta okupatutako efektuak horien esku utziko ditu.
Jurisdikzio arruntak lehenengo eginbideak gauzatzeari utziko dio, eskumena duen jurisdikzio bereziak egiaztatu bezain laster delitu berari buruzko auziaren instrukzioa egiten diharduela.
Jurisdikzio arrunteko instrukzio-epaileek eskumena uzteko mota horretako autoak ematen dituztenean, auto horiei gora jotzeko errekurtsoa jar dakieke kasuan kasuko audientzian.
Gora jotzeko errekurtsoa gauzatu eta erabakitzen den bitartean, 22. artikuluaren 2. lerrokadan xedatutakoa beteko da; ondore horretarako eta errekurtsoa gauzatu ahal izateko, lekukotza egokia igorriko da.
13 artikulua
Lehenengo eginbidetzat jotzen dira desager daitezkeen delitu-frogak gordetzea; delitua egiaztatzea eta delitugilea identifikatzea ahalbidetzen duen guztia jaso eta jagotea; hala denean, delituaren ustezko erantzuleak atxilotzea; eta de lituaren ondoriozko ofendituak edo kaltedunak, horien familiakoak nahiz beste pertsona batzuk babestea. Ondore horretarako lege honen 544bis artikuluan ezarritako kautela-neurriak edo 544ter artikuluan jasotako babes-agindua erabaki daitezke.
14 artikulua
Konstituzioak eta legeek beren beregi eta modu mugatuan epaile eta auzitegi jakin batzuei eratxikitzen dizkieten kasuetatik kanpo, eskumena izango dute:
1) Instrukzio-epaileak, falta-epaiketen gaineko ardura izan eta horien epaitza emateko.
Zernahi gisaz, Zigor Kodearen 626, 630, 632 eta 633. artikuluetan tipifikatutako falten ondorioz epaiketak egin eta epaiketa horien gaineko ardura izango du faltok zein tokitan gertatu eta toki horretako bake-epaileak.
Bake-epaileek, berebat, Zigor Kodearen 620. artikuluko 1 eta 2. paragrafoetan tipifikatutako falten ondoriozko epaiketak egin eta epaiketa horien gaineko ardura izango dute, salbu eta ofenditua kode bereko 153. artikuluan aipatutako pertso ne tatik bat denean.
2) Auziaren instrukzioa egiteko, delitua zein epai-barrutitan gertatu eta barruti horretako instrukzio-epaileak; eta, legeak zehaztutako delituetan, instrukzio- epaile zentralak.
3) Delituen ondoriozko auzien gaineko ardura izan eta horien epaitza emateko, delitua zein epai-barrutitan gertatu eta epai-barruti horretako zigor- arlokoak, edo jarduteko berezko eremua duen epaile zentralak, hori ere zigor-arlokoa, baldin eta legeak delitu horientzat ezarritako zigorra bada bost urte baino gehiago irauten ez duen zigor askatasun-gabetzailea edo edozein kopurutako isuna, edo, hamar urte baino gehiagoko iraupena ez duten zigorretatik beste edozein, horien izaera kontuan hartu gabe, bakarka, batera edo hautabidez ezarri arren, eta 801. artikuluan ezarri baldintzen arabera delitua zein tokitan gertatu eta toki horretako guardiako instrukzio-epaileak adostasun-epaia emateko duen eskumenari kalterik egin gabe. Eskumena izango du, orobat, falten ondoriozko auzien ardura izan eta horien epaitza emateko, intzidente-faltak izan zein izan ez, delituon egileei nahiz beste pertsona batzuei egozteko modukoak badira, betiere falta egin izanak edo horren frogak haiekin zerikusia izanez gero.
Nolanahi ere, eskumena zigor-arloko epaileak izan eta delitua zinpeko epaimahaiari eratxikita dauden horietatik bat bada, azken horri dagokio delituaren gaineko ardura izan eta horren epaitza ematea.
4) Gainerako kasuetan, auzien gaineko ardura izan eta horien epaitza emateko eskumena izango du delitua zein mugapetan gertatu eta mugape horretako probintziako audientziak, edo Audientzia Nazionaleko zigor-arloko salak.
Nolanahi ere, eskumena probintziako audientziak izanez gero, eta delitua zinpeko epaimahaiari eratxikita horietatik bat bada, azken horri dagokio delituaren gaineko ardura izan eta horren epaitza ematea.
5) Emakumearen aurkako indarkeria- epaitegiek eskumena izango dute jarraian datozen gaietan, betiere lege honetan jasotako prozedurak eta errekurtsoak aintzat hartuta:
a) Zigor Kodean jasotako giza hilketa-, abortu-, lesio-delituen, fetuari eragindako lesio-delituen, askatasunaren, osotasun moralaren, sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituen, edo indarkeriaz nahiz larderiaz egindako delituetatik beste edozeinen ondorioz zigor-erantzukizuna sortu eta erantzukizun hori eskatzeko prozesuan ins trukzioa egiteko, baldin eta delituok egilearen emaztea den edo izan denaren edo, elkarrekin bizi ez arren antzeko maitasun-harremanak dituen edo izan dituen emakumearen aurka egin badira, eta, orobat, horren edo beraren emaztearen edota bizikidearen ondorengoen aurka egin badira, edo, berarekin bizi diren edo emazteak nahiz bizikideak duen guraso-ahalaren mende, tutoretzapean, kuradoretzapean, egitezko harreraren edo zaintzapean dauden adingabe edota ezgaituen aurka egin badira, betiere genero-indarkeriazko egintza ere gertatu denean.
b) Familia-eskubide eta betebeharren aurkako delituetatik edozeinen ondoriozko zigor-erantzukizuna eskatzeko prozesuan instrukzioa egiteko, biktima aurreko letran aipatutako pertsonetatik bat denean.
c) Biktimen babeserako agindu egokiak emateko, guardiako epaileari eratxiki zaizkion eskumenei kalterik egin gabe.
d) Zigor Kodearen III. liburuko I eta II. tituluetan jaso diren falten berri izan eta horren epaitza emateko, biktima paragrafo honetako a) letran aipatutako pertsonatzat jo denean.
15 artikulua
Falta edo delitua zein tokitan egin eta toki hori ezaguna ez denean, hauek izango dira, hala denean, auziaren edo epaiketaren gaineko ardura edo eskumena duten epaile edo auzitegi eskudunak:
1) Delituari buruzko froga materialak zein udalerri, barruti edo mugapetan aurkitu eta toki horretakoa.
2) Ustezko erruduna zein udalerri, barruti edo mugapetan atzeman eta toki horretakoa.
3) Ustezko errudunaren bizilekua zein tokitan izan eta bertakoa.
4) Delituaren berri izan dutenetatik edozein.
Epaile eta auzitegi horien artean eskumen- arazoa sortuz gero, erabakia hartuko da aurreko zenbakietan adierazitako hurrenkeraren arabera lehenespena emanez.
Delitua zein tokitan gertatu eta toki hori ezaguna izan ondoren, eginbideak mugape horretako epaileari edo auzitegiari igorriko zaizkio, eta beraren esku jarriko dira atxilotuak nahiz okupatutako efektuak.
15bis artikulua
Emakumearen aurkako indarkeria-epaileari badagokio zenbait delituren instrukzioa edo horien gaineko ardura izatea, lurralde-eskumena zehaztuko da biktimak duen egoitzaren arabera; horri kalterik egin gabe, egitateak zein tokitan gertatu eta toki horretako epaileak babes-agindua eman dezake edo lege honen 13. artikuluaren arabera presako neurriak har ditzake.
16 artikulua
Jurisdikzio arruntak eskumena izango du elkarri lotuta dauden delituen errudunak epaitzeko, baldin eta horietako bat jurisdikzio horren mende badago, gainerakoak forudunak izan arren.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa ulertuko da kode honetan edo lege berezietan beren beregi jasotako salbuespenei, eta, bereziki, gerra eta marinako zigor-legeetan jasotakoei kalterik egin gabe, betiere delitu jakin batzuen gain.
17 artikulua
Elkarri lotuta dauden delitutzat hartuko dira:
1) Bilduta dauden pertsona bik edo gehiagok aldi berean egindakoak, baldin eta pertsona horiek epaile edo auzitegi arrunt nahiz berezi desberdinen mende badaude, edo egon badaitezke, delituaren izaera kontuan hartuta.
2) Pertsona bik edo gehiagok toki eta aldi ezberdinetan egindakoak, baldin eta horretarako ados jarri badira.
3) Beste delitu batzuk egiteko edo horien betearazpena errazteko baliabide gisa egindakoak.
4) Beste delitu batzuen zigorgabetasuna lortzeko egindakoak.
5) Pertsona zehatz bati egozten zaizkion delituak, baldin eta beraren aurka auzia hasi bada delitu horietatik edozeinen ondorioz, eta, auzitegiaren iritziz delituon artean analogia eta lotura izateaz gain, ordu arte epaitu ez badira.
17bis artikulua
Emakumearen aurkako indarkeria-epaitegien eskumenak barnean hartuko ditu elkarri lotuta dauden delitu eta falten instrukzioa eta horien gaineko ardura, baldin eta lotura horren jatorria bada lege honen 17. artikuluko 3 eta 4. zenbakietan ezarritako kasuetatik bat.
18 artikulua
1. Elkarri lotuta dauden delituen ondoriozko auzietan, ardura edo eskumena dute, hurrenkera honetan, ondoko epaile eta auzitegiek:
1) Zigor handiagoa duen delitua zein lurraldetan gertatu eta bertakoak.
2) Auzia lehenago hasten duenak, delituek zigor bera dutenean.
3) Arlo kriminaleko audientziak edo Auzitegi Gorenak eurei dagozkien kasuetan izendatzen duenak, auziak aldi berean hasi direnean, edo ezin denean jakin zein hasi zen lehenago.
2. Aurrekoa gorabehera, pertsona bik edo gehiagok toki ezberdinetan elkarri lotuta dauden delituak egin badituzte, horretarako ados jarrita, delitu horien gaineko ardura edo eskumena izango du, aurreko paragrafoan aipatutakoei begira lehentasuna izanik, kasuan kasuko probintziako audientziak zein epai-barrutitan egoitza izan eta barruti horretako epaile edo auzitegiak, baldin eta delitu ezberdinak probintzia bereko lurraldean egin badira, eta horietako bat, gutxienez, probintziako audientzia egoitzari dagokion epai-barrutian egin bada.
19 artikulua
Eskumen-arazoa sustatu eta eskumenari eutsi ahal izango diote:
1) Udal-epaileek, epaiketaren edozein unetan, eta, alderdiek, zitaziotik agerraldi-ekitaldia arte.
2) Instrukzio-epaileek, sumarioak dirauen bitartean.
3) Arlo kriminaleko audientziek, epaiketa egiten den bitartean.
4) Fiskaltzak, auziaren edozein unetan.
5) Akusatzaile partikularrak, behin auzira bertaratuta, eta lehen eskaera egin aurretik.
6) Auzipetuak eta alderdi zibilak, dela auzi-jartzaile gisa dela erantzule gisa zen bada ere, kalifikazioa egiteko auzia komunikatu eta hurrengo hiru egunetan.
20 artikulua
Eskumen-arazoei buruzko ebazpena emateko, hierarkian gorago daude, hurrengo artikuluetan zehaztutakoaren arabera:
1) Barruti berean dauden udal-epaileen artean, instrukzio-epailea.
2) Mugape berean dauden instrukzio- epaileen artean, arlo kriminaleko audientzia.
3) Lurralde berean dauden arlo kriminaleko audientzien artean, lurralde-audientzia osoko bilkuran.
4) Lurralde-audientzien artean, edo, eskumen-arazoa arlo kriminaleko audientziaren eta lurralde-audientzia baten arlo kriminaleko salaren artean izanez gero, Auzitegi Gorena.
1, 2 eta 3. zenbakietan aipatutako epaile edo auzitegietatik edozeinek zuzenean gorago dagoen beste auzitegi erkiderik ez duenean, eskumen-arazoaren gaineko erabakia hartuko du hierarkia-hu rrenkeraren arabera dagokionak, eta, halakoa izan ezean, Auzitegi Gorenak.
21 artikulua
Auzitegi Gorenak ezin izango ditu eskumen-arazoak eratu ez sustatu, eta beraren aurka ezin izango du ezein epaile, auzitegi edo alderdik eskumen-arazorik sustatu.
Gai zehatz baten gaineko eskumena Auzitegi Gorenari erreserbaturik dagoenean, epaile edo auzitegi batek gai horren gaineko ardura bere gain hartu badu, Auzitegi Gorenak ofizioz aginduko dio, Fiskaltzak hala eraginda edo alderdiak hala eskatuta, prozedura orotan abstenitzea, eta aurrekariak bi eguneko epe-mugan igortzea, horiek ikusita ebazpena eman ahal izateko.
Edonola ere, Auzitegi Gorenak, agindu berean eta eskumen-arazoaren gaineko ebazpena eman bitartean, ageriko presa edo beharra duten eginbideek aurrera egitea baimen dezake.
Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.
22 artikulua
Epaile bik edo gehiagok euren burua es kuduntzat jotzen dutenean arazo batean esku hartzeko, lehenengo komunikazioan eskumenaren inguruan ados jartzen ez badira, lekukotza igorriz kontu- arrazoiak emango dizkiote goragoko epaile es kudunari; azken horrek, izapiderik egin gabe eta geroagoko errekurtsorik jartzeko aukerarik eman gabe, haiei ikustaldia eginez erabakiko du instruk zio-epaileen artean zeinek jardun behar duen.
Erabakirik hartzen ez den bitartean, instrukzio-epaile bakoitzak jarraituko du delitua egiaztatzeko beharrezkoak diren eginbideak eta bere ustez presa nabarikoak diren beste guztiak gauzatzen.
Behin goragoko epaile eskudunak gatazka konponduta, jardunari utzi behar dion instrukzio-epaileak gauzatutako eginbideak eta jasotako objektuak igorriko dizkio eskuduntzat jotako epaileari; hori egingo du bi eguneko epe-mugan, goragokoak horren eskumena uzteko agindua ematen dion egunetik zenbatuta.
23 artikulua
Fiskaltzak edo alderdietatik edozeinek, zigor-prozesuaren sumarioan edo instrukzioaren edozein fasetan, ulertzen badu instrukzio-epaileak auzian jarduteko eskumenik ez duela, erreklamazioa egin ahal izango du kasuan-kasuan gorago dagoen auzitegian; auzitegi horrek ebazpena emango du izapiderik egin gabe, geroagoko errekurtsorik jartzeko aukerarik eman gabe eta aurretiaz beharrezkotzat jotzen dituentxostenak eskatuta.
Edozein kasutan ere, aurreko artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoa beteko da.
24 artikulua
Sumarioa amaitu ondoren, sustatzen den eskumen-arazo orok eten egingo ditu prozedurak, hura erabaki arte.
25 artikulua
Epaileak edo auzitegiak, bere burua eskuduntzat jotzen badu, eskumen-arazoa sustatu beharko du.
Orobat, epaile edo auzitegi eskudunaren mesederako eskumena uztea erabakiko du, bere iritziz auziaren gaineko ardura izatea ez dagokionean, nahiz eta interesdunek edo Fiskaltzak aurretik horretarako erreklamaziorik egin ez.
Sustatutako arazoa behin betiko ebatziz edo eskumena onartuz erabaki judizial irmoa ematen ez den bitartean, instrukzio-epaileak eskumena uzteko erabakia hartu badu mota bereko beste baten mesederako, delitua egiaztatu, errudun izan daitezkeenak ikertu eta identifikatu, eta delituaren ondoriozko ofendituak nahiz kaltedunak babesteko eginbideak gauzatzen jarraituko du.
Ondore horretarako, ebazpenak, eskumena uzteko erabakia hasieran ematen duenean, inguruabar hori adieraziko du, eta, horrekin batera, jardunaren lekukotza besterik ez da aurkeztuko.
Behin ebazpen irmoaren bidez arazoa ebatzita edo eskumena onartuta, jatorrizko auzi-paperak eta konbik zio-piezak epaile eskudunari igorriko zaizkio.
Udal-epaileek edo instrukzio-epaileek autoak ematen dituztenean euren eskumena beste epaile edo jurisdikzio baten esku uzteko, auto horiei gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango die; kasu horretan, 12. artikuluaren azken lerrokadan xedatutakoa beteko da.
Audientziek emandako autoen aurka, kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango da.
26 artikulua
Fiskaltzak eta alderdiek eskumen-ara zoak sustatuko dituzte inhibitoria edo deklinatoriaren bidez.
Baliabide horietatik bat erabiliz gero, bestearen erabilera erabat baztertuta geratzen da, bai eskumen-arazoa gauzatzen den bitartean, bai eskumen hori zehaztu ondoren.
Inhibitoria proposatuko zaio bere burua eskuduntzat jotzen duen epaileari edo auzitegiari.
Deklinatoria proposatuko zaio bere burua eskugabetzat jotzen duen epaileari edo auzitegiari.
27 artikulua
Inhibitoriaren proposamena jaso duen udal-epaileak, behin fiskala entzunda, horrek ez duenean inhibitoria proposatu, ebazpena emango du bi eguneko epe-mugan, eskumena uzteko agindeia bidezkoa den edo ez erabakiz.
Agindeia ukatzen duen autoaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke bi ondoreetan kasuan kasuko instrukzio- epaileari.
28 artikulua
Udal-epailearen ustez, eskumena uzteko zsd a bidezkoa bada, ofizioz egitea aginduko du, eta, bertan, bere autoaren oinarriak jasoko ditu.
Ofizioa, zehatz-mehatz, hogeita lau ordutan igorriko da.
29 artikulua
Eskumena uzteko agindua jaso duen udal-epaileak, behin fiskala entzunda, ebazpena emango du bi eguneko epe-mugan, eskumen horretan atzera egiten duen edo horri eusten dion erabakiz.
Lehenengo kasuan, hurrengo hogeita lau orduetan, gauzatutako eginbideak igorriko dizkio epaile agindei-emaileari.
Eskumenari eutsiz gero, epe berean egingo dio horren komunikazioa, eta bere ebazpenaren oinarriak azalduko ditu.
30 artikulua
Epaile agindei-emaileak auzi-paperak jaso ondoren adieraziko du, bestelako izapide gehiagorik gabe eta hogeita lau orduko epean, eskumenari eusten dion edo horretatik aldentzen den.
Lehenengo kasuan, egun berean egingo dio jakinarazpena epaile agindei- hartzaileari, horrek eginbideak igor diezazkion eskumen-arazoa ebatzi behar duen epaile edo auzitegiari, 20. artikuluan xedatutakoari helduta; berak, ordea, bereak igorriko ditu hurrengo hogeita lau orduetan.
Bigarren kasuan, epe berean egingo dio jakinarazpena epaile agindei-hartzaileari, horrek auziaren gaineko ardura izaten jarrai dezan.
Epaile agindei-hartzaileek autoak ematen dituztenean eskumena uztea onartuz, auto horien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio kasuan kasuko instrukzio-epaileari.
Errekurtso hori jarri ahal izango zaie, halaber, agindei-emaileek eskumenean atzera egiteko ematen dituzten autoei.
31 artikulua
Eskumen-arazoa ebazteko deia zein epaitegi edo auzitegiri egin eta eginbideak bertan jaso ondoren, eta behin fiskala bi eguneko epe-mugan entzunda, epaitegi edo auzitegi horrek erabakia hartuko du, Fiskaltzak kopia egin eta hurrengo hiru egunetan.
Epaitegiak edo audientziak hartutako erabakiaren aurka, kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango da.
Auzitegi Gorenak emandako ebazpenaren aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri.
32 artikulua
Deklinatoria udal-epaileari proposatzen zaionean, horrek bi eguneko epe-mugan emango du ebazpena, baina aurretiaz fiskala entzunda, eskumena uzteko erabakia bidezkoa den edo ez erabakiz.
Eskumena uzteari ezetza ematen dion autoari gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke bi ondoreetan, eskumen-arazoa ebatzi behar duen epaitegian; errekurtso hori gauzatuko da aurreko artikuluaren lehenengo lerrokadan ezarritako moduan.
Epaitegiak emandako ebazpenaren aurka, kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango da.
33 artikulua
Arlo kriminaleko auzitegietan eskumena uzteko proposamena idatziz eta letraduaren sinadurarekin egingo da.
Idazkian adieraziko da hori proposatu duenak deklinatoriarik ez duela erabili.
Alderantzizkoa gertatuz gero, hari kostuetarako kondena ezarriko zaio, eskumen- arazoa beraren mesederako erabaki arren edo eskumen hori aurrerantzean bertan behera uzten badu ere.
34 artikulua
Inhibitoria zein auzitegitan proposatu eta auzitegi horrek Fiskaltza entzungo du egun batean edo bitan zehar, auziak duen neurria kontuan hartuta, proposamena Fiskaltzak berak egin ez duenean; orobat, agindeia zein auzitegiri egitea eskatu eta auzitegi horrek aldi berean auziaren gaineko ardura duenean, auzi horretan parte hartzen duten alderdiak entzungo ditu. Ondoren, ikustaldiaren hurrengo bi egunetan aginduko du inhibizio-ofizioa luzatzea, edo, bestela, hori ez dela bidezkoa adieraziko du.
35 artikulua
Eskumena uzteko agindeiari ezetza ematen dion autoaren aurka, kasazio- errekurtsoa bakarrik jarri ahal izango da.
36. artikulula
Eskumena uzteko ofizioarekin batera hurrengoak aurkeztuko dira lekukotzaren bidez: ofizioa zein idazkitan eskatu eta berori, Fiskaltzak, eta, hala denean, alderdiek azaldutakoa, emandako autoa, eta, auzitegiaren iritziz, bere eskumenaren oinarri izateko beharrezkotzat jotako gainerako guztia.
Lekukotza egun batetik eta hiru arteko epe luzaezinean egin eta igorriko da, betiere auziaren neurria aintzat hartuta.
37 artikulua
Agindeia jaso duen auzitegiak berehala adieraziko du jaso-agiria hartu duela, eta autoa emango du, eskumena utziz edo hori egitea bidezkoa ez dela adieraziz, behin Fiskaltza, akusatzaile partikularra, halakoa izanez gero, 118 eta 520. artikuluetan aipatutakoetatik bertaratu direnak eta alderdi zibil gisa agertzen direnak entzunda, bakoitza entzuteko epea hogeita lau ordu baino gehiago ez izanik.
Auzitegiak eskumena uzteko autoaren aurka, kasazio-errekurtsoa baino ezin izango da jarri.
38 artikulua
Auzitegiak zein epaitan eskumena utzi eta epai hori onartu edo betearazi ondoren, auzia hiru eguneko epean igorriko zaio inhibitoria proposatu duen auzitegiari; horrez gain, alderdiak epatu egingo dira, eta auzitegiaren esku utziko dira auzipetuak, delituaren froga materialak eta enbargatutako ondasunak.
39 artikulua
Eskumena uzteari ezetza emanez gero, autoa auzitegi agindei-emaileari komunikatuko zaio, eta, horrekin batera, Fiskaltzak eta alderdiek azaldutakoaren nahiz beharrezkotzat jotako gainerako guztiaren lekukotza aurkeztuko da.
Lekukotza hiru egunetan eman eta igorriko da.
Igortze-ofi zioan auzitegi agindei-emai leari galdatuko zaio berehalakoan erantzutea; orduan, eskumena uzteari eusten ez badio, jardunean jarraituko du, eta, bestelako kasuan, auzia igorri beharko du kasuan-kasuan dagokionari, eskumenaren inguruko erabakia har dezan.
40 artikulua
Aurreko artikuluan adierazi ofizioa jaso ondoren, inhibitoria proposatu duen auzitegiak, izapide gehiagorik egin gabe, autoa emango du bi eguneko epe-mugan.
Eskumena uztean atzera egiteko autoaren aurka, kasazio-errekurtsoa bakarrik jarri ahal izango da.
41 artikulua
Auzitegiak eskumena uztean atzera egin eta horretarako autoa onartu edo betearazi ondoren, hogeita lau orduko epe-mugan hori jakinaraziko dio eskumena uzteko agindeia jaso duenari, eta, aldi berean, burutu duen jardun guztia igorriko dio hori auzira batu dezan.
42 artikulua
Auzitegi agindei-emaileak bere eskumenari eusten badio, hogeita lau orduko epe-mugan hori jakinarazio dio eskumena uzteko agindeia jaso duenari; horrek auzia igorriko dio ebazpena eman behar duen auzitegiari, bertan burututako jardun guztia ere igorriz.
43 artikulua
Auzitegiak eskumenen gaineko erabakia hartuko du, Fiskaltzak irizpena eman eta hurrengo hiru egunetan; Fiskaltzak bi eguneko epe-mugan emango du irizpen hori.
Auto horien aurka kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango da, lurralde-audientziek eman dituztenean halakoak.
Auzitegi Gorenak emandako autoen aurka, aldiz, ezin da inolako errekurtsorik jarri.
44 artikulua
Eskumen-arazoa erabaki duen auzitegiak kondena ezarri ahal izango die eskumen horri ausarkeria nabariarekin eutsi edo berori modu berean aurkaratu duten alderdiei; kondena izango da inhibitorian sortutako kostuak ordaintzea, betiere bakoitzak ordaindu beharreko proportzioa zehaztuta.
Kostuetarako kondena berezia egiten ez denean, eskumen-arazoan sortutakoak ofiziokoak direla ulertuko da.
45 artikulua
Deklinatoriak gauzatuko dira aurretik erabaki beharreko artikuluen moduan.
46 artikulua
Epaile edo auzitegi bi edo gehiagoren esku arteko eskumen-arazoa negatiboa denean guztiak ere auzian eskumena izateari uko egiteagatik, gorago ko epaileak edo auzitegiak erabakiko du arazoa, eta, hala denean, Auzitegi Gorenak; horretarako, gainerako eskumen- arazoen izapide berberak gauzatuko dira.
47 artikulua
Jurisdikzio arruntaren eta pribilegioa duen beste baten arteko eskumen- arazoa negatiboa bada, arruntak emango dio hasiera auziari edo berak jarraituko du auziarekin.
48 artikulua
Indargabetuta, Jurisdikzio Gatazkei buruzko maiatzaren 18ko 2/1987 Lege Organikoaren ondorioz.
49 artikulua
Indargabetuta, Jurisdikzio Gatazkei buruzko maiatzaren 18ko 2/1987 Lege Organikoaren ondorioz.
50 artikulua
Indargabetuta, Jurisdikzio Gatazkei buruzko maiatzaren 18ko 2/1987 Lege Organikoaren ondorioz.
51 artikulua
Indargabetuta, Jurisdikzio Gatazkei buruzko maiatzaren 18ko 2/1987 Lege Organikoaren ondorioz.
52 artikulua
Magistratuak, epaileak eta aholkulariak, euren maila eta hierarkia edozein izanda ere, arrazoi legitimoaren ondorioz bakarrik ezetsi ahal izango dira.
53 artikulua
Arlo kriminaleko negozioetan soil-soi lik ezets dezakete:
Fiskaltzaren ordezkariak.
Akusatzaile partikularrak edo horren akzioak eta eskubideak legez ordezkatzen dituztenek.
118 eta 520. artikuluko egoeran diren pertsonek.
Delituaren edo faltaren ondorioz erantzukizun zibila dutenek.
54 artikulua
Botere Judizialaren Lege Organikoak arautuko ditu abstentzioaren eta ezespenaren arrazoiak; eta, Prozedura Zibilaren Legeak, prozedura.
55 artikulua
Magistratuek eta epaileek, aurreko artikuluak adierazten dituen kasuetatik edozeinetan, gaiaren gaineko eskumena utziko dute, eurak ezesteko unearen zain geratu gabe.
Eskumena uzte horren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.
Gisa berean, eskumena utziko diote, inolako errekurtsorik gabe, edozein modutan ezetsiak izan eta alegatutako arrazoia bidezkotzat jotzen dutenean.
Kasu batean zein bestean, euren ordezkoei eginbideak ematea aginduko dute.
56 artikulua
Ezespena proposatu behar da, ezespenaren oinarri den arrazoiaren berri izan bezain laster; bestela, berori ez da horren izapidetza onartuko.
Zehatzago esanda, ez dira ezespenak onartuko:
1. Prozesuaren edozein alditan estreinako agertzean edo parte-hartzean horiek proposatzen ez badira, betiere ezespen-arrazoia ezaguna denean, prozesua hasi baino lehen.
2. Prozesua hasi ondoren horiek proposatzen badira, betiere ezespen-arrazoia ezaguna denean, ezespena proposatu unea baino lehen.
57 artikulua
Ezespena idatziz egingo da, eta idazki hori sinatuko dute letraduak, prokuradoreak eta ezesleak, azken horrek sinatzen badaki eta auzia egiten den tokian badago.
Ezeslea bere horretan berretsi beharko da epailearen aurrean edo auzitegian.
Ezeslea bertan ez dagoenean, letraduak eta prokuradoreak soilik sinatuko dute idazkia.
Edozein kasutan ere, idazkian modu zehatz eta argian adieraziko da ezespen-arrazoia.
58 artikulua
Aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, auzipetuak, inkomunikazioan izanez gero, hitzez proposa dezake ezespena, berari zein ekitalditan adierazpena hartu eta ekitaldi horretan, edo, kartzelako alkaidearen bitartez epaileari dei egin diezaioke berori ezesteko.
Kasu horretan, instrukzio-epailea idazkariarekin batera aurkeztu beharko da; horrela, ezespen-eskaera eta horren oinarri den arrazoia eginbidearen bidez agerraraziko ditu.
Ezespena ukatzen denean, auzipetuari ohartaraziko zaio hori berriro gauza dezakeela, behin inkomunikazioa bukatuta.
59 artikulua
Ezespena onartu edo ukatzen duen autoa oinarriduna izango da, eta nahikoa izango da hori ezeslearen prokuradoreari jakinaraztea, ezeslea auzia zein herritan egin eta, bertan izateaz gain, ezespen- idazkia sinatu badu ere.
60 artikulua
Ezetsiaren ustez bera ez bada sartzen ezesteko alegatu den arrazoiaren barnean, eta, horren ondorioz, eskumena utzi ez badio, pieza banandua eratzeko agindua emango da.
Pieza banandu horretan jasoko dira ezespenaren jatorrizko idazkia eta eskumena uztea ukatzen duen autoa; prozesuan bata eta bestea adierazten dituen oharra geratuko da.
61 artikulua
Pieza banandua egiten den bitartean, ezesleak ezin izango du parterik hartu auzian, ezta intzidentean ere, eta, beraren ordez, legearen arabera kasuan-kasuan dagokiona jarriko da.
Hala ere, instrukzio-epailea ezetsiz gero, horrek bere erantzukizunpean gauzatu beharko ditu atzeratu ezin diren presa-eginbideak, haren ordezkoak instrukzioarekin jarraitzen ez duen bitartean.
62 artikulua
Ezespenak ez du auzia geraraziko.
Salbuespen gisa hartuko da ezespen-intzidentea ez erabakitzea, alderdiei arazo edo intzidente baten ikustaldirako edota ahozko epaiketarako zitazioa egitean.
63 artikulua
Ezespen-intzidenteen instrukzioa egingo dute honako hauek:
a) Auzitegi Gorenaren, auzitegi nagusien edo Audientzia Nazionalaren zigor-arloko salaren burua edo magistratu bat edo gehiago ezesten badira, ezetsia zein salatakoa izan eta horretako magistratu batek, antzinatasunaren araberakotxandaren bitartez izendatuko denak.
b) Probintziako audientziako burua edo magistratu bat edo gehiago ezesten badira, ezetsia zein ataletakoa izan eta beste atal bateko magistratu batek, antzinatasunaren araberakotxandaren bitartez izendatuko denak.
Atal bakarra egonez gero, Prozedura Zibilaren Legean jaso 107. artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera jardungo da.
c) Justizia-sala bateko magistratu guztiak ezesten badira, kasuan kasuko auzitegia zein magistratuk osatu eta magistratu horietatik antzinatasunaren araberakotxandaren bitartez izendatutakoak, betiere ezespenak magistratu hori ukitu ez duenean. Kasuan kasuko auzitegi-salako magistratu guztiak ezesten badira, lurralde-esparru bereko auzitegiek osatzen dituzten gainerako jurisdikzio- ordenetako magistratu guztietatik, zozketa bitartez izendatutako magistratuak.
d) Zigor-epaile zentrala edo instrukzioko epaile zentrala ezesten bada, Audientzia Nazionaleko zigor-arloko salako magistratu batek, antzina ta su naren araberakotxandaren bitartez izendatuko denak.
e) Instrukzioko epailea edo zigor-epailea ezesten bada, probintziako audientzia eskuduneko magistratu batek, antzinatasunean oinarritutakotxandaren arabera izendatuko denak.
f) Bake-epailea ezesten bada, kasuan kasuko epai-barrutiko instrukzioko epaileak, edo, epai-barruti horretan instrukzioko zenbait epaitegi izanez gero, epaile titularrak, antzinatasunaren araberakotxandaren bitartez izendatuko denak.
64 artikulua
Behin pieza banandua eratuta, auzian dagoen beste alderdia edo alderdiak entzungo dira, bakoitza hiru eguneko epe-mugan; epe hori bi egun gehiagotan luzatu ahal izango da, bakarrik auzitegiaren iritziz horretarako arrazoi zuzena badago.
65 artikulua
Aurreko artikuluan zehaztu epe-muga igaro ondoren, luzapena barne, hala denean, eta, auzia eten ondoren ezesleak hori eskatu beharrik ez duela, ezespen-intzidentearen froga egingo da zortzi eguneko epean, betiere arazoa egitezkoa izan denean; epe horretan, alderdiek eskatu eta egokitzat jotako froga egingo da.
66 artikulua
Audientziek edo Auzitegi Gorenak froga zein autotan onartu edo ukatu eta auto horren aurka, ezin izango da errekurtsorik jarri.
67 artikulua
Zuzenbideko arazoa izateagatik ezespen- intzidentearen froga egin ez bada, edo 65. artikuluan emandako epe-muga igaro bada, alderdiei zitazioa egingo zaie, ikustaldirako eguna zehaztuta.
68 artikulua
Ezespen-intzidenteak erabakiko dituzte honako hauek:
a) Botere Judizialaren Lege Organikoaren 61. artikuluan ezarri salak, Auzitegi Goreneko burua, zigor-arloko salaren burua edo sala bereko bi magistratu edo gehiago ezesten badira.
b) Auzitegi Gorenaren zigor-arloko salak, sala horretako magistraturen bat ezesten bada.
c) Botere Judizialaren Lege Organikoaren 77. artikuluan aipatu salak, ezesten badira Auzitegi Nagusiko burua, Auzitegi bereko arlo zibil eta zigor-arloko salaren burua edo autonomia-erkidegoan egoitza duen probintzia-audientziako burua edo probintzia-audientziako sala edo atal bateko magistratu bi edo gehiago.
d) Botere Judizialaren Lege Organikoaren 69. artikuluan aipatu salak, ezesten badira Audientzia Nazionaleko burua, auzitegi horretako zigor-arloko salaren burua edo sala horretako atal bateko magistratu bi baino gehiago.
e) Audientzia Nazionaleko zigor arloko salak, bertako magistratu bat edo bi ezesten badira.
f) Auzitegi Nagusietako arlo zibil eta penaleko salak, bertako magistratu bat ezesten bada.
g) Probintziako audientziako magistratu bat ezesten bada, probintziako audientzia osoak, edo, probintziako audientziak bi atal edo gehiago izanez gero, ezetsia zein ataletakoa izan eta beste atalak, edo ezetsia zein ataletakoa izan eta horren atzetik zenbakizko hurrenkeran dagoen atalak.
h) Epaile zentrala ezesten bada, ezespena erabakiko du,txandaren arabera, Audientzia Nazionaleko zigor-arloko salaren atalak.txanda hori audientzia horretako gobernu-salak ezarriko du, etatxanda horretatik baztertuko da ezetsia zein epaitegitako titular izan eta horrek emandako errekurtsoen gaineko ardura duen atala.
i) Zigor-epailea edo instrukzioko epailea ezesten bada, probintziako audientziak, edo, probintziako audientziak bi atal edo gehiago izanez gero, bigarren atalak.
j) Bake-epailea ezetsi bada, ezespen- intzidentearen instrukzio-epaileak berak emango du ebazpena.
69 artikulua
Ezespena bidezkoa edo bidegabea dela adierazten duten autoak oinarridunak izango dira beti.
Audientziek emandako autoaren aurka, kasazio-errekurtsoa bakarrik jarri ahal izango da.
Auzitegi Gorenak emandakoaren aurka, aldiz, ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.
70 artikulua
Ezespena ukatu duten autoetan, kostuetarako kondena ezarriko zaio ezespen hori sustatu duenari.
Ausarkeriaz edo gaitzustez jardun duela antzematen denean, 200 pezetatik 2 000 pezetarainoko isuna ezarriko zaio, ezetsia instrukzio-epailea izanez gero; 500 pezetatik 2 500 pezetarainoko isuna, audientziako magistratua izanez gero; eta, 1 000 pezetatik 5 000 pezetaraino ko isuna, Auzitegi Goreneko magistratua izanez gero.
Fiskaltza salbuetsi egingo da kostuen eta isunaren ezarpenetik.
71 artikulua
Aurreko artikuluan hurrenez hurren aipatutako isunak ordaintzen ez direnean, isuna jaso duena kasuan kasuko erantzukizun pertsonal subsidiarioren mende geratuko da, ordezte- eta premiamendu- bidearen ondorioz, betiere Zigor Kodeak delituen ondoriozko auzietarako ezarritakoari helduta.
72 artikulua
Falta-epaiketetan, ezespena agerraldi- ekitaldian bertan proposatuko da.
73 artikulua
Ezespena ikusita, alegatutako arrazoia 54. artikuluan adierazitakoetatik bat bada eta egiazkoa, udal-epailea ezetsitzat joko da; ordezkoak bereganatuko du faltaren gaineko ardura.
74 artikulua
Ezetsiaren ustez, ezespena legitimoa ez bada, intzidentearen gaineko ardura ordezkoak bereganatuko du, eta hori aktan agerraraziko da.
Kasu horretan eta aurreko artikuluko kasuan, ezin da inolako errekurtsorik jarri udal-epaileak ebatzitakoaren aurka.
75 artikulua
Udal-epaile ezetsiak ezin izango du eskurik hartu ezespen-piezan, eta falta- epaiketa eten egingo da horren gaineko erabakia hartu arte.
76 artikulua
Ezespen-pieza gauzatzeko ardura duen ordezko epaileak alderdiei aginduko die bere aurrera agertzeko; eta, ekitaldi berean, alderdiek eskaini dituzten eta berak egokitzat dituen frogak jasoko ditu, baldin eta arazoa egitate zehatz bati buruzkoa bada.
Froga ukatzen duen autoaren aurka, birjartzea eskatu ahal izango da, alderdiei hori zein ekitalditan jakinarazi eta ekitaldi horretan.
77 artikulua
Behin froga jasota, edo zuzenbideko arazoa izateagatik hori beharrezkoa ez denean, ordezko udal-epaileak ebazpena emango du, auto oinarridunean, eta, ahal izanez gero ekitaldi berean, ezespena bidezkoa den ala ez adieraziz.
Hori bi eguneko epe-mugan egingo da beti.
Burututako jarduna eta autoa berak egiten duen aktan jasoko dira.
Ezespenari gaitziritzia emanez gero, kostuetarako kondena, eta, 71. artikuluan zehaztu erantzukizun pertsonal subsidiarioarekin batera, 25 pezetatik 100 pezetarainoko isuna, ezarriko dio ezesleari.
Isun-zehapenari aplikatu ahal izango zaio, kasu horretan, 70. artikuluko bigarren lerrrokadan xedatutakoa.
78 artikulua
Ordezko epaileak autoa ematen badu ezespena bidezkoa dela adieraziz, auto horren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.
Ezespena ukatzen duen autoaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio instrukzio-epaileari.
79 artikulua
Gora jotzeko errekurtsoa hitzez eta agerraldi-ekitaldian bertan jarriko zaio ordezko udal-epaileari, baldin eta horrek unean bertan ematen badu ebazpena.
Bi eguneko epe-mugan ematen badu ebazpena, gora jotzeko errekurtsoa jakinarazpenaren egintzan bertan jarriko da, betiere jakinarazpena pertsonala denean; bestela, jakinarazpena egin eta hurrengo hogeita lau orduetan jarriko da.
Kasu horretan, gora jotzeko errekurtsoa hitzez jarriko zaio, berebat, epaitegiko idazkariari, eta, eginbidearen bidez agerraraziko da.
80 artikulua
Gora jotzeko errekurtsoa ez bada jartzen aurreko artikuluan zehaztutako baldintzetan, irmoa izango da ordezko epaileak emandako autoa.
Gora-jotzea garaiz jartzen bada, aurrekariak instrukzio-epaile eskudunari igorriko zaizkio, alderdiei zitazioa eginez eta gora-jolearen kontura.
81 artikulua
Idazkariak, idazkiak onartu gabe, berehalakoan emango ditu kontu-arrazoiak instrukzio-epaitegian, eta alderdiei agerraldirako zitazioa egingo zaie bi eguneko epe-mugan.
Interesdunek edo horien ahaldunek, agerraldi horretan, egokitzat jotako oharrak hitzez egin ahal izango dituzte, instrukzio-epaileak horretarako baimena aurretiaz emanda.
Epaileak egunean bertan edo hurrengo egunean emango du autoa, eta, hartutako erabakiaren aurka ezin izango da errekurtsorik jarri.
Instrukzio-epailearen ustez, 76. artikuluko 2. lerrokadan aipatutako froga ukatzen duen autoa birjarri behar badu ordezko udal-epaileak, horixe adieraziko du, edukiari buruz aipamenik egin gabe, eta eginbideak euren jatorrizko udal-epaitegira bidaltzea aginduko du, bertan proposatutako froga egin eta horrek beste auto bat eman dezan.
Auto horri aplikatu ahal izango zaizkio 78. artikulutik 81.erako xedapenak.
82 artikulua
Autoa berreslea izanez gero, kostuetarako kondena ezarriko zaio gora- joleari.
83 artikulua
Auto irmoak ezespena bidezkoa dela adierazi ondoren, epaiketan ordezko denak izango du eskumena.
Bidegabea dela adieraziz gero, epaile ezetsiak berriro izango du faltaren gaineko ardura.
84 artikulua
Ezesteko modukoak izango dira udal-epaitegietako, instrukzio-epaitegietako, audientzietako eta Auzitegi Goreneko idazkariak.
Ezesteko modukoak izango dira, orobat, salako ofizialak.
85 artikulua
Titulu honetako manuak idazkariei eta salako ofizialei aplikatu behar zaizkie, betiere hurrengo artikuluetan jasotako aldarazpenekin.
86 artikulua
Instrukzio-epaitegietako, eta audientzietako edo Auzitegi Goreneko la - guntzai leak ezesten direnean, ezespen-pieza ren instrukzioa kasuan kasuko ins trukzio-epaileak edo antzinatasun laburreneko magistratuak egingo du, eta epaitza epaile edo auzitegi berak emango du.
Instrukzio-epaile edo magistratuak bere kabuz betearazi ezin dituen eginbideak eskuordetu ahal izango dizkio udal-epaileari edo kasuan kasuko mugapean dauden instrukzio-epaileetatik bati.
87 artikulua
Laguntzaile ezetsiek ezin izango dute auzian jardun auzi horretan halako izaera badute, ezta ezespen-piezan ere; horrenbestez, haien ordez jarriko dira ezespena onartuz gero auziaren edo piezaren gaineko ardura izango dutenak.
88 artikulua
Udal-epaitegietako idazkarien ezespenetan, udal-epaileak egingo du ezespen-piezaren instrukzioa, eta berak emango du horren epaitza ere, baldin eta bertan udal-epaile bat bakarrik badago.
Bi izanez gero, ezetsiari ez dagokion epaitegikoak egingo du hori; eta, hiru edo gehiago izanez gero, zaharrenak.
89 artikulua
Ezespenari gaitziritzia ematen zaionean, kostuetarako kondena ezesleari ezarriko zaio.
90 artikulua
Ezespena onartzen duen autoa irmoa denean, ezetsia bananduko da auzian izan dezakeen esku-hartze orotik, eta, beraren ordez jardun duenak haren lekua beteko du, intzidentea gauzatu bitartean; hala ere, udal- edo instrukzio- epaitegiko idazkaria ezetsia izanez gero, horrek ez du inolako eskubiderik jasoko, ezespena eskatu denetik, edo, alegatutako zioa berarentzat ezaguna izanda ere, gaiaren gaineko ardura izatetik banandu ez bada.
91 artikulua
Auto irmoak ezespenari gaitziritzia ematen dionean, laguntzaile ezetsiak berriro bere eginkizunak beteko ditu; ezetsia udal- edo instrukzio-epaitegiko idazkaria izanez gero, ezesleak ordaindu beharko dizkio idazkari ezetsiari bai eta ezetsiaren ordez egon denari ere auzian egindako jardunaren ondorioz sortu diren eskubideak.
92 artikulua
Laguntzaileak ezin izango dira ezetsi behin alderdiei epairako zitazioa egin eta gero, ezta haien ardurapean dagoen eginbidea gauzatzen den bitartean edo ahozko epaiketa hasi ondoren ere.
93 artikulua
Gaur egungo ganbera-errelatore eta -eskribauei aplika dakieke: 1. Aurreko artikuluetan salako idazkarien ezespenei buruz xedatutakoa, eta 2. 90 eta 91. artikuluetan eskubideak ordaintzeari buruz ezarritakoa.
94 artikulua
Udal-epaileek instrukzio-epaileei dagozkien eginkizunak behin-behinean betetzen dituztenean, udal-epaileen aholkulariak desenkusa daitezke, baldin eta lege honetako 54. artikuluan zenbatutako arrazoietatik bat gertatzen bada eurengan.
Udal-epaileak berak aintzat hartuko du desenkusa, hori onartu edo horri gaitziritzia emateko.
Gaitziritzia emanez gero, aholkulariak kexa-errekurtsoa jarri ahal izango du kasuan kasuko audientzian; azken horrek bidezkotzat jotakoa erabakiko du,txostenak eta aurrekariak eskatuta, beste izapiderik egin gabe eta geroko errekurtsorik onartu gabe.
95 artikulua
Auzian alderdi direnek aholkularia ezets dezakete 54. artikuluan aipatutako zioetatik edozeinen ondorioz.
Ezespena egingo da udal-epaileari zuzendutako idazkiaren bidez.
Udal-epaileak erabakiak hartzen dituenean ezespenari gaitziritzia emateko, erabaki horren aurka ere kexa-errekurtsoa jarri ahal izango da kasuan kasuko audientzian.
96 artikulua
Fiskaltzaren ordezkariak ezin izango dira ezetsi, baina egintza judizialetan esku hartzetik abstenitu egingo dira, baldin eta lege honetako 54. artikuluan aipatutako arrazoietatik bat gertatu bada eurengan.
97 artikulua
Auzitegi Goreneko fiskalaren gain edota audientzietako fiskalen gain arrazoiren bat gertatzen bada, eta, ondorioz, abstenitu behar badira aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera, haien ordez jartzeko fiskalburuordea izendatuko da, eta, halakoa izan ezean, abokatu fiskalak, mailaren eta antzinatasunaren hurrenkera kontuan izanda.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa fiskalburuordeari edo abokatu fiskalei aplikatu ahal izango zaie kasuan kasuko buruaren eginkizunak betetzen dituztenean.
98 artikulua
Auzitegi Goreneko eta audientzietako fiskalburuordeek nahiz abokatu fiskalek euren desenkusa aurkeztuko diote gorago dagoenari; horrek egintza judizialetan esku hartzetik askatuko ditu, eta mendekoen artean egokitzat jotzen duena izendatuko du haien ordezko gisa.
99 artikulua
54. artikuluko arrazoietatik bat gertatu arren, Fiskaltzaren ordezkariak desenkusatzen ez badira, euren kalteduntzat jotzen dutenek kexa-errekurtsoa jarri ahal izango diote zuzenean gorago dagoenari.
Horrek entzungo du kexaren arrazoia izan den mendekoa, eta, bere ustez kexa oinarriduna izanez gero, hura ordeztea erabakiko du.
Beraren ustez ez bada oinarriduna, hark prozesuan esku hartzea erabaki ahal izango du.
Erabaki horren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.
Lurralde-audientzietako fiskalek erabakiko dituzte arlo kriminaleko audientzietako fiskalen aurka zuzendutako kexak.
Auzitegi Goreneko fiskala bada kexa eragin duena, kexa hori Grazia eta Justizia Ministeriora bidali beharko da auzitegi bereko presidentearen bitartez.
Grazia eta Justizia ministroak, betiere beraren iritziz egokia bada, Auzitegi Goreneko gobernu-sala entzungo du, eta, ondoren, bidezkotzat jotzen duena ebatziko du.
100 artikulua
Delitu edo falta ororen ondorioz, errudunari zigorra ezartzeko akzio penala sortzen da; akzio zibila ere sor daiteke, gauza itzultzeko, kaltea konpontzeko eta egitate zigorgarriaren ondoriozko kalteen ordaina lortzeko.
101 artikulua
Akzio penala publikoa da.
Akzio hori espainiar guztiek egikaritu ahal izango dute, lege honetan jasotako manuen arabera.
102 artikulua
Hala ere, aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, ezin izango du akzio penala egikaritu:
1. Eskubide zibil guztiak ez dituenak.
2. Kalumniazko salaketa- edo kereila- delituaren errudun gisa epai irmoaren bidez bi aldiz kondenatua izan denak.
3. Epaileak edo magistratuak.
Hala ere, aurreko zenbakietan aipatutakoek, bestalde, akzio penala egikaritu ahal izango dute euren buruen edo ondasunen aurka, edo, euren ezkontideen, aurrekoen, ondorengoen, odol bidezko edo sabeleko neba-arreben eta ezkontza-ahaideen aurkako delitu edo faltaren ondorioz.
2 eta 3. zenbakietan aipatutakoek akzio penala egikaritu ahal izango dute, berebat, euren legezko zaintzapean dauden horien aurka edo haien ondasunen aurkako delitu edo faltaren ondorioz.
103 artikulua
Era berean, ezin izango dituzte akzio penalak euren artean egikaritu:
1. Ezkontideek, batak bestearen edo horren seme-alaben aurka egindako delitu edo faltaren ondorioz, eta bigamia- delituaren ondorioz izan ezik.
2. Naturaren araberako adopziobidezko edo ezkontza-ahaidetasunaren ondoriozko aurrekoek, ondorengoek eta neba-arrebek, batzuk besteen aurka egindako delitu edo faltaren ondorioz izan ezik.
104 artikulua
Beste pertsona batzuek ere ezin izango dituzte egikaritu estupro-, kalumnia- eta irain-delituen ondorioz sortutako akzio penalak, ezta beste modu batera ere Zigor Kodearen artikuluetan ezarritako pertsonak eta moduak ez badira.
Bizitza pribatuarekin zerikusia duten egitateak edo egitate faltsuak inprentaren bidez iragartzeko faltak, horien bidez partikularrei kalte edo ofentsa egiten bazaie, bai eta irain arinak barneratzen dituztenak ere, ofendituek edo euren ordezkari legitimoek soil-soilik pertsegitu ahal izango dituzte.
105 artikulua
Fiskaltzaren funtzionarioek bidezkotzat jotako akzio penal guztiak egikaritu beharko dituzte, lege honetan jasotako xedapenen arabera, auzietan akusatzaile partikularra izan zein izan ez, Zigor Kodeak kereila pribatuari bakarrik erreserbatzen dizkionak izan ezik.
Akziook egikaritu beharko dituzte, orobat, onestasunaren aurkako delituen ondoriozko auzietan, baldin eta Zigor Kodearen manuei helduta interesdunek aurretiaz salatu behar badituzte delitu horiek, edo Fiskaltzak ere salatu behar dituenean, delituok babesik edo nortasunik gabeko pertsonengan eragina dutelako.
106 artikulua
Delitu edo faltaren ondoriozko akzio penalak ofizioko prozedura eragiten duenean, akzio hori ez da azkentzen ofendituak horri uko egiteagatik.
Hala ere, arrazoi horren ondorioz azkentzen dira alderdiak hala eskatuta bakarrik pertsegi daitezkeen delitu edo falten ondoriozko akzio penalak; eta akzio zibilak ere horiek zein delitu edo faltaren ondoriozkoak diren aintzat hartu gabe.
107 artikulua
Akzio zibilari edo uko egiteko moduko den akzio penalari uko egiteak kalte egingo dio, soil-soilik, uko-egileari. Bestalde, akzio penalaren egikaritzari eutsi ahal izango zaio, auziaren egoera edozein izanda ere, edo berriro egikaritu ahal izango dute horretarako aukera duten besteek.
108 artikulua
Fiskaltzak akzio zibila akzio penalarekin batera jarri beharko du, prozesuan akusatzaile partikularra izan zein izan ez; baina ofendituak bere itzulketa-eskubideari, konponketa-eskubideari edo kalte-ordaina jasotzeko eskubideari beren beregi uko egiten badio, Fiskaltzak errudunen zigorra besterik ez du eskatuko.
109 artikulua
Beharrezko lege-gaitasuna duen ofendituari adierazpena jasotzeko unean, argibideak emango zaizkio prozesuan alderdi izateko eskubidearen gainean, bai eta gauzaren itzulketari, kaltearen konponketari edota egitate zigorgarriaren ondorioz kalte-ordainari uko egitearen gainean ere.
Lege-gaitasunik ez badu, eginbide bera gauzatuko da haren ordezkariarekin.
Aurreko bi lerrokadetan ezarritako kasuetatik kanpo, akzio zibiletan edo penaletan interesa dutenei ez zaie jakinarazpenik egingo jakinarazpen horrek auzia luzatu edo geldiarazten badu; hala ere, epaileak ahaleginak egingo ditu, ofenditu absenteari eskubide hartaz argibideak emateko.
Edozein kasutan ere, Zigor Kodearen 57. artikuluak jaso delituen ondoriozko prozesuetan, epaileak ziurtatuko du biktimari komunikatzen zaizkiola beraren segurtasunaren gain eragina izan dezaketen prozesu-egintzak.
110 artikulua
Delitu edo faltaren ondoriozko kaltedunak, euren eskubideari uko egin ezean, auzian alderdi izan daitezke, baldin eta hori egiten badute delitua kalifikatzeko izapidearen aurretik; horrela, bidezkoak diren akzio zibil eta penalak edo batzuk edo besteak bakarrik egikaritu ahal izango dituzte, eurei komeni zaienaren arabera, eta horrek ez du jarduna atzeratuko.
Kaltedunak auzira alderdi gisa agertzen ez badira ere, horrek ez du esan nahi haiek uko egiten dietenik epai irmoan euren mesederako erabaki daitekeen itzulketa-eskubideari, konponketa- eskubideari edota kalte-ordaina jasotzeko eskubideari; izatez, beharrezkoa da eskubide horri beren beregi eta modu zehatzean uko egitea.
Egindako delitu edo faltaren xedea bada toki-korporazioko kideek euren eginkizun publikoak egikari ditzaten saihestu edo eragoztea, auzira bertara daiteke egitate zigorgarria zein tokitan gertatu eta toki horretako Administrazioa.
111 artikulua
Delitu edo faltaren ondorioz sortzen diren akzioak batera edo bananduta egikaritu ahal izango dira; baina, akzio penala egikaritzeko dagoen bitartean, akzio zibila ez da bananduta egikarituko, harik eta akzio penala epai irmoan ebatzi arte, betiere kode honetako 4, 5 eta 6. artikuluetan xedatutakoa salbu.
112 artikulua
Akzio penala bakarrik egikaritu bada, ulertuko da akzio zibila ere erabili dela, salbu eta minduak edo kaltedunak horri uko egin dionean edo epaiketa kriminala amaitu ondoren egikaritzeko erreserbatu duenean, hori egitea bidezkoa eginez gero.
Akzio zibila soilik egikaritu eta akzio hori kereila partikularraren bidez bakarrik pertsegi daitekeen delituaren ondorioz sortu bada, akzio penala zuzenean azkendutzat joko da.
113 artikulua
Akzio biak beren beregi pertsona berberak edo pertsona desberdinek egikaritu ahal izango dituzte; baina, delitu edo falta baten ondoriozko akzioak pertsona bik edo gehiagok egikaritzen dituztenean, hori prozesu bakarrean egin beharko dute, eta, ahal izanez gero, zuzendaritza eta ordezkaritza beraren mende, auzitegiaren iritzia aintzat hartuta.
114 artikulua
Behin delitua edo falta ikertzeko epaiketa kriminala sustatuta, ezin izango da beste auzirik egin egitate berari buruz; hori eginez gero, ordea, eten egingo da, horren egoera edozein izanda ere, auzi kriminalean epai irmoa eman arte.
Akzio penala egikaritzeko ez da beharrezkoa izango aurretik delitu edo falta beraren ondoriozko akzio zibila egikaritzea.
Artikulu honetan xedatutakoa ulertzen da, liburu honen I. tituluko II. kapituluan epaitu aurreko arazoen inguruan ezarritakoari kalterik egin gabe.
115 artikulua
Akzio penala errudunaren heriotzaren ondorioz azkentzen da; baina, kasu horretan, akzio zibilak haren jaraunsle eta kausadunen aurka dirau eta jurisdikzio zibilean eta arlo zibilaren bidetik soilik egikaritu ahal izango da.
116 artikulua
Akzio penala azkentzeak ez dakar akzio zibila azkentzea, salbu eta akzio penala azkentzeko arrazoia denean epai irmoak adieraztea akzio zibila sor zezakeen egitaterik ez dela izan.
Gainerako kasuetan, akzio zibila duen pertsonak hori egikaritu ahal izango du, gauza itzuli, kaltea konpondu edo jasandako kaltearen ordaina ematera behartuta dagoenaren aurka, betiere jurisdikzio zibilean eta egoki den arlo zibilaren bidetik.
117 artikulua
Akzio zibila azkentzeak ere ez dakar delitu edo falta beraren ondorioz sortutako akzio penala azkentzea.
Akzio zibila egikarituz sustatutako auzian absoluzio-epai irmoa ematen denean, epai hori ez da oztopo izango kasuan kasuko akzio penala egikaritzeko.
Artikulu honetan xedatutakoa ulertzen da liburu honen I. tituluko II. kapitulu, eta 106, 107, 110 eta 112.2 artikuluetan ezarritakoari kalterik egin gabe.
118 artikulua
Norbaiti egintza zigorgarria egozten bazaio, defentsa-eskubidea egikaritu ahal izango du, prozeduran jardunez, egintza horren berri ematen zaionetik, atxilotua izan denean edo beste edozein kautela-neurri ezarri zaionean edo horren auzipetzea erabaki denean; horretarako, eskubide horri buruz argibideak emango zaizkio.
Salaketa edo kereila onartzen bada, edota, edozein prozesu-jardunen ondorioz delitua pertsona zehatz bati edo batzuei egotzi eta jardun hori onartzen bada, horren berri emango zaie berehalakoan ustezko erruztatuei.
Lehenengo lerrokadan emandako eskubidea egikaritu ahal izateko, prokuradoreak interesdunak ordezkatuko ditu, eta letraduak, haiek defendatu; horiek ofizioz izendatuko dira, interesdunek eurak izendatu ez eta hori eskatzen dutenean, eta, beti izendapena egiteko lege-gaitasunik ez dutenean.
Prokuradorea edo letradua izendatu ez badute, hori egiteko agindeia egingo zaie, edo, ofizioz izendatuko dira, agindeia jasota eurak izendatzen ez badituzte, betiere haien aholkua beharrezkoa denean edo errekurtsoa jartzeko haien jarduna nahitaezkoa denean.
118bis artikulua
Aurreko artikuluan bezala jardungo da, egintza zigorgarria diputatu edo senatari bati egozten zaionean; diputatu eta senatariek defentsa-eskubidea egikaritu ahal izango dute aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera, betiere Espainiako Konstituzioaren 71.2 eta 71.3 artikuluetan ezarritakoari kalterik egin gabe.
119 artikulua
Indargabetuta, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen ondorioz.
120 artikulua
Indargabetuta, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen ondorioz.
121 artikulua
Auzian alderdi diren guztiei ez bazaie aitortu doako laguntza juridikoaren eskubidea, euren ordezkari diren prokuradoreen eskubideak, eurak defendatzen dituzten abokatuen zer bitzu-sariak, eurek hala eskatuta informazioa ematen duten adituen zerbitzu-sariak eta eurek aurkeztutako lekukoen kalte-ordainak ordaindu beharko dituzte, adituek nahiz lekukoek, adierazpena egitean, erreklamazioa egin eta epaileak edo auzitegiak erreklamazio horri oniritzia ematen dionean.
Auzian zehar eta auzi hori amaituta ere, ez dute betebeharrik izango prozesuko gainerako kostuak ordaintzeko, horretarako kondena ezartzen zaienean izan ezik.
Auzian alderdi direnek prokuradorea izendatu eta horrek ordezkaritza onartu badu, prokuradore horren betebeharra izango da bezeroek defentsarako erabili dituzten letraduen zerbitzu- sariak ordaintzea.
Doako laguntza juridikoa aitortuta dutenek eurek hautatutako abokatua eta prokuradorea erabili ahal izango dituzte; baina, kasu horretan, euren zerbitzu-sa riak eta eskubideak ordaindu beharko dizkiete, eskubide hori aitortu gabe dutenei buruz ezarri den bezala, salbu eta askatasunez hautatutako profesionalek zerbitzu-sariak edo eskubideak jasotzeari uko egiten diotenean,Doako La guntza Juridikoaren Legeko 27. artikuluan ezarritakoaren arabera.
122 artikulua
Falta-epaiketetan eta auzi kriminaletan, ofizioko papera erabiliko da; horri kalterik egin gabe, kostuetarako kondena ezarriz gero, kasuan kasuko ordainketa egin beharko da.
123.etik 140.erako artikuluak
Indargabetuta, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen ondorioz.
141 artikulua
Epaitegi eta auzitegiek izaera judizialarekin emandako ebazpenak honela izendatuko dira:
Probidentziak, izapidetza hutsekoak direnean.
Autoak, horiek erabakitzen dituztenean auzipetuen, akusatzaile partikularren edo auzi-jartzaile zibilen gain zuzeneko eragina duten intzidenteak edo funtsezko gaiak; epaitegi edo auzitegiaren eskumena; ezespena bidezkoa edo bidegabea izatea; probidentziaren bat birjartzea; birjartzearen ukatzea; espetxeratzea eta askatzea; froga edo doako laguntza onartzea edo ukatzea; eta, azkenik, legeen arabera oinarridunak izan behar direnak.
Epaiak, arazo kriminala behin betiko erabakitzen dutenean.
Epai irmoak, horien aurka ezin denean errekurtso arruntik ez berezirik jarri, berrikuspen- eta birgaikuntza-errekurtsoak izan ezik.
Betearazpen-agindua da epai irmoa jasotzen duen agiri publiko eta solemnea.
Probidentzien formulak epailearen edo auzitegiaren ebazpena besterik ez du jasoko, eta horri gehituko zaizkio, bakar-bakarrik, hori erabakitzeko data, epailearen edo auzitegiko presidentearen izenpekoa eta idazkariaren sinadura.
Autoak idazteko oinarri izango dira ikusizko eta kontuan hartuzko zehatzak; batzuk eta besteak erabaki beharreko arazoari buruzkoak izango dira soil-soilik.
142 artikulua
Epaiak idazteko, erregela hauek aplikatuko dira:
1. Horien hasieran adieraziko dira horiek emateko tokia eta data; auzia eratzea eragin duten egitateak; auzi-jartzaile partikularren izen-abizenak, halakoak daudenetan, eta auzipetuen izen-abizenak; horien izengoitiak edo goitizenak, adina, egoera, jatorria, egoitza, ogibidea edo lanbidea, eta, halakoa izan ezean, auzian adieraz daitezkeen gainerako inguruabar guztiak; eta, horiez gain, magistratutxostengilearen izen-abizenak.
2. Ikusizko zenbakidunetan jasoko dira epaitzan ebatzi beharreko arazoekin zerikusia duten egitateak; beren beregi eta erabat adieraziko dira frogatutzat jo direnak.
3. Akusazioaren eta defentsaren behin betiko ondorioak jasoko dira, bai eta epaileak, hala denean, proposatu duena ere, 733. artikuluan xedatutakoaren arabera.
4. Paragrafo zenbakidunetan ere jasoko dira, kontuan hartuzko hitzarekin hasita:
Lehenengoa. Frogatutzat jotako egitateen kalifikazioari buruzko doktrina- oinarriak eta lege-oinarriak.
Bigarrena. Auzipetu bakoitzak egitateetan izan duen parte-hartzeari buruzko doktrina-oinarriak eta lege-oinarriak.
Hirugarrena. Erantzukizun kriminala arindu, astundu edo salbuesteko inguruabarretan erabakigarri diren doktrina- oinarriak eta lege-oinarriak.
Laugarrena. Frogatutzat jotako egitateen kalifikazioari buruzko doktrina- oinarriak eta lege-oinarriak, erantzukizun zibila dela eta, halakoa badute auzipetuek edo auzian erantzundako beste pertsona batzuek; kostuen gainean eman beharreko ebazpenei buruzko doktrina-oinarriak eta lege-oinarriak, eta, hala denean, kalumniazko kereilaren adierazpenari buruzkoak.
Bosgarrena. Aplikatu beharrekotzat jotzen diren lege-xedapenen aipamena, bukaeran epaitza jasota; horretan, kondena edo absoluzioa ezarriko da, delitu nagusiaren eta horrekin lotuta daudenei buruz; baita auzian aztertu diren intzidente- faltei buruz ere. Intziden te-faltak izango dira auzipetuek delitua egin baino lehen, delituarekin batera edo horren ondoren egin dituztenak, hori burutzeko edo estaltzeko.
Epaian ebatziko dira, orobat, erantzukizun zibilarekin zerikusia duten arazo guztiak, horiek epaiketan eztabaidagi izan badira, eta kereila kalumniatzat joko da, hori bidezkoa izanez gero.
143 artikulua
Betearazpen-aginduak erregearen izenean hasiko dira.
144 artikulua
Absoluzioa aske dela ulertuko da beti.
145 artikulua
Auzitegi Gorenak zein arazoren gaineko ardura izan eta arazo horietan autoak eta epaiak emateko, zazpi magistratu beharko dira, lege honetan ezarri kasuetatik batean kopurutxikiagoa behar denean izan ezik.
Arlo kriminaleko audientziek edo kasuan kasuko lurralde-audientzien salak zein auziren gaineko ardura izan eta auzi horietan autoak eta epaiak eman ahal izateko, hiru magistratu beharko dira; eta epaia emateko bost magistratu beharko dira, auzian heriotza-zigorra, edo biziarteko katea nahiz giltzapealdia eskatu denean.
Ondore horretarako, auzitegiaren salan edo atalean ez badago behar besteko magistratu-kopururik, hori osatuko da lurralde-audientzietan, arlo kriminaleko gainerako ataletan dauden magistratuetatik behar direnekin, eta, halakorik ez dagoenetan, arlo zibileko saletan daudenekin, arlo kriminaleko salako presidenteak edo audientziakoak izendatuta, hurrenez hurren; arlo kriminaleko audientzietan, gainerako ataletan dauden magistratuekin, presidenteak izendatuta; eta, bost magistratu baino gutxiagoko plantila dagoenetan, ordezko magistratuekin, eta, halakorik ez badago, magistratu horiek zein lurraldetakoak izan eta lurralde horretako audientziako presiden teaktxan daren arabera arlo kriminaleko audientziarik hurbilenean dauden magistratuetatik izendatzen dituenekin. Kasua arlo kriminaleko zein audientziatan gertatu eta bertako presidenteak behar besteko aurrerapenarekin egin beharko du horretarako eskaria.
Auzitegi batzuetan zein besteetan probidentziak eman ahal izateko, nahiko izango dira bi magistratu, baldin eta horiek ados badaude.
146 artikulua
Auzi bakoitzean, magistratutxostengile bat egongo da.
Kargualdi horretan auzitegiko magistratuaktxandatuko dira, bertako presidentea izan ezik.
Auzitegietan edo saletan presidentea eta bi magistratu bakarrik badaude, orduan lehenengoa eretxostenetantxandatu egingo da; presidenteari bosttxostenetatik bat egitea dagokio.
147 artikulua
Txostengileei dagokie:
1. Auzitegiari informazioa ematea, alderdien eskariei buruz.
2. Proposatutako frogei buruzko guztia aztertzea eta auzitegiari informazioa ematea horiek bidezkoak edo bidegabeak diren azalduz.
3. Lekukoen adierazpenak jasotzea eta froga-eginbide oro gauzatzea, baldin eta legearen arabera eginbide horiek ez badira gauzatu behar edo ezin badira gauzatu eurak agindu dituen auzitegian, auzitegi hori izaera horrekin zein herritan eratu eta herri horretatik bertatik kanpo gauzatzen direnean eta instrukzio- epaileei edo udal-epaileei horiek gauzatzeko agindua ematen ez zaienean.
4. Auzitegian eztabaidatu behar diren autoak eta epaiak proposatzea, eta erabakitako moduan horiei behin betiko idazkera ematea.
Txostengilea gehiengoaren botoarekin bat ez badator, epaia beste magistratu batek idatziko du; baina, kasu horretan, hark boto berezia eman beharko du.
5. Epaia jendaurreko entzunaldian irakurtzea.
148 artikulua
Edozein inguruabar dela eta, auziaren epaitza ezin bada egun egokian eman, hori ez da oztopo izango geroago ikusi diren beste batzuen gaineko erabakia edo epaia emateko, baina hurrenkera guztiz beharrezkoa denean bakarrik aldaraziko da.
149 artikulua
Ahozko epaiketa egin bezain laster edo hurrengo egunean, bulego-orduak baino lehenago, auzitegiak epaiketaren gai izan diren arazo guztiak, egitezkoak nahiz zuzenbidekoak, eztabaidatu eta horien gaineko botoa emango du.
Onetsitako epaia 203. artikuluan aipatu epe-mugan idatzi eta sinatuko da.
150 artikulua
Epaien gaineko eztabaida eta botazioa, auzitegi guztietan, ateak itxita eta azterketa arrunterako ezarri orduak baino lehenago edo geroago egingo dira.
151 artikulua
Behintxostengileak proposatutako epaia eztabaidatuta, berak emango du botoa lehenik, eta, gero, gainerako magistratuek, euren antzinatasunaren alderantzizko hurrenkerari helduta.
152 artikulua
Eztabaidaren garrantzia aintzat hartuta beharrezkoa bada, presidenteak epaiaren laburpena egin beharko du, botazioa egin aurretik.
153 artikulua
Probidentziak, autoak eta epaiak botoen erabateko gehiengoarekin emango dira, legeak beren beregi kopuru handiagoa eskatzen duenean izan ezik.
154 artikulua
Ikustaldia egin ondoren eta botazioa egin aurretik magistratuetatik edozein ezinduta geratu bada eta ezin bada ekitaldira agertu, bere botoa arrazoituta eta sinatuta emango du, eta zuzenean presidenteari igorriko dio.
Ezin bada idatzi eta sinatu, idazkariaz baliatuko da.
Modu horretan emandako botoa presidenteak epai-liburuan gordeko du, izenpetuta.
Magistratuak modu horretan ere ezin badu botorik eman, auziaren gaineko botoak emango dituzte ikustaldira joan diren ezindu gabekoek, eta, gehiengoa osatzeko behar beste magistratu izanez gero, horiek epaia emango dute.
Gehiengorik ez badago, legeak desadostasunei buruz ezarritakoa beteko da.
155 artikulua
Magistraturen bat lekualdatu, jubilatu, banandu edo beraren jarduna etenda geratu bada, berak zein auzitako ikustaldietan parte hartu eta orduan auzi horien gaineko botoa emango du, auzi horretan oraindik epaitza eman ez bada.
156 artikulua
Behin epaiaren gaineko botazioa hasita, hori ezin izango da geldiarazi, horretarako eragozpen gaindiezinik ez badago.
Probidentzia, auto edo epaiaren gaineko botazioan parte hartzen duten guztiek erabakitakoa sinatuko dute, gehiengoarekin bat etorri ez arren; hala ere, kasu horretan, euren botoari eutsi ahal izango diote, eta, horrela boto hori isilpeko botoen liburuan jasoko da, hurrengo hogeita lau orduetan, oinean haien sinadura duela.
157 artikulua
Auzitegiek epaiei buruz luzatutako ziurtagiri edo lekukotzetan ez dira isilpeko botoak jasoko; hala ere, boto horiek Auzitegi Gorenari igorriko zaizkio, eta jendaurrekoan azalduko dira behin kasazio-errekurtsoa jarri eta onartuta.
158 artikulua
Ezindu gabeko magistratu guztiek sinatuko dituzte epaiak.
159 artikulua
Arlo kriminaleko auzitegi, sala edo atal bakoitzean, epaien erregistro bat eramango da, eta, bertan, behin betiko guztiak luzatu eta sinatuko dira.
Erregistro hori kasuan kasuko presidenteen zaintzapean egongo da.
160 artikulua
Ahozko epaiketa orotan, emandako behin betiko epaiak irakurri eta alderdiei nahiz prokuradoreei jakinaraziko zaizkie, horiek sinatzen diren egunean bertan, edo, gehienez, hurrengo egunean.
Edozein inguruabar edo istripuren ondorioz alderdiak aurkitzen ez badira jakinarazpena egiteko unean, eginbidearen bidez hori agerraraziko da, eta, kasu horretan nahiko izango da haien prokuradoreei egindako jakinarazpena.
Intzidenteak ebazten dituzten autoak prokuradoreei bakarrik jakinaraziko zaizkie.
Auziaren instrukzioa emakumearen aurkako indarkeria-epaitegiari badagokio, epaia berehalakoan igorriko zaio horri lekukotzaren bidez, epaia irmoa den edo ez den aipatuz.
161 artikulua
Auzitegiek ezin izango dituzte eurek emandako epaiak aldatu, behin horiek sinatu ondoren; hala ere, kontzeptu ilunen bat argitu, hutsuneren bat bete edo akats garrantzitsuren bat zuzendu ahal izango dute jakinarazpenaren osteko hurrengo egun baliodunean.
Argibide horiek ofizioz egin daitezke, edo alderdiek nahiz Fiskaltzak hala eskatuta.
162 artikulua
Auzitegiek behar den moduan antolatutako bildumetan gordeko dituzte intzidenteak ebazten dituzten autoen minutak eta eurek emandako epaiak; auzi tegiaren auto- eta epai-liburuetan, idazkun egokiaren bidez aipatuko da horietako bakoitza.
Auzitegien auto- eta epai-liburuetako orriak zenbakidunak izango dira, eta zigilua eramango dute, kasuan kasuko presidenteak izenpetuko dituela.
163 artikulua
Behin betiko epaiaren, autoaren edo probidentziaren gaineko botazioan gehiengoa lortu ez bada, egin behar diren egitezko nahiz zuzenbideko erabakietatik edozeini buruz, edo hartu beharreko erabakiari buruz, orduan berriro eztabaidatu eta botazioa egingo da, boto-emaileen adostasuna izan ez duten gaien inguruan.
164 artikulua
Hurrengo botazioan ere desadostasuna adierazi dutenek euren iritziei eusten badiete, auzipetuarentzat mesedegarrien diren boto biak bakarrik eztabaidatuko dira, eta horien artean aukeratuko dute, hain zuzen ere, boto- emaile guztiek, horietatik edozein onetsiz.
Kasu horretan, epaiaren zati egokian honako hitz hauek jarriko dira: «Botazioaren emaitza ikusi ondoren, legearekin bat erabaki da...» Auzipetuarentzat bi iritzi mesedegarrienak zein diren zehazteko, gehiengoz hartuko da erabakia.
Artikulu honetan eta aurrekoan xedatutakoa ezin zaio aplikatu 153. artikuluko 2. lerrokadak aipatzen duen kasua.
165. artikulula
Ez da desadostasunik egongo Auzitegi Gorenak kasazio- edo berrikuspen- errekurtsoetan ematen dituen epaien inguruan; ondore horretarako, baztertu egingo dira botoen erabateko gehiengoa lortzen ez duten ikusizkoak eta kontuan hartuzkoak.
166 artikulua
Agente judizialak edo salako ofizialak egingo ditu epaitegiko edo auzitegiko auzi-aretoetatik kanpo burutu beharreko jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak, hurrenez hurren.
Auzitegiko epaile edo presidenteak komenigarritzat jotzen badu, horiek posta ziurtatuaren bidez egin ahal izango dira, jaso- agiriarekin batera; kasu horretan, idazkariak auzi-paperetan fede emango du igorritako gutun-azalaren edukiari buruz, eta horri hartu-agiria erantsiko zaio.
Azken prozedura hori ezin izango zaie aplikatu 160, 501 eta 517. artikuluetan ezarritako jakinarazpenei.
Postaz egindako jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak egindakotzat joko dira, jasotzaileak horiek hartu dituela jaso-agirian agerrarazten duenean.
Aurreko lerrokadetan ezarritakoaren arabera bidalitako ziurtagiriek posta- frankizia izango dute; euren zenbatekoa ez da kostuen tasazioan barneratuko.
Auzi-aretoetan egiten direnak, jakinarazpena nori egin eta pertsona horri oso-osorik irakurrita gauzatuko dira; pertsona horri jakinarazpenaren kopia emango zaio ekitaldian bertan, berak eskatu ez arren, eta ebazpena zein eginbidetan luzatu eta horretan bataren zein bestearen aipamena jasota. Idazkariak edo salako ofizialak izenpetuko du, hurrenez hurren, eginbide hori.
167 artikulua
Jakinarazpenak egiteko, auzian esku hartzen duen idazkariak zedula luzatuko du, eta zedula horren edukia hauxe izango da:
1. Auziaren gaia eta auzi horretan parte hartzen dutenen izen-abizenak.
2. Jakinarazi beharreko ebazpenaren hitzez hitzeko kopia.
3. Jakinarazpena jaso behar duen pertsonaren edo pertsonen izen-abizenak.
4. Zedula zein datatan luzatzen den.
5. Idazkariaren sinadura.
168 artikulua
Auzi-paperetan laburtuta agerraraziko dira zedula luzatu izana eta hori betetzeaz arduratu behar den salako ofiziala edo aguazila.
169 artikulua
Zedula jasotzen duenak zenbat pertsonari jakinarazpena egin behar eta horrenbeste kopia egin eta eskuetsiko ditu.
170 artikulua
Jakinarazi beharreko ebazpena oso-osorik irakurtzean datza jakinarazpena egitea; horrela, zedularen kopia emango zaio jakinarazpena jaso behar duenari, eta emate hori jatorrizko zedularen oinean jarritako eginbide laburraren bidez agerraraziko da.
171 artikulua
Eginbidean idatzoharraren bidez jasoko dira emate horren eguna eta ordua, eta eginbide hori sinatuko dute ematea jaso duenak eta jakinarazpena egin duen funtzionarioak.
Emate hori jaso duen pertsonak ez badaki sinatzen, haren eskabidez beste batek egingo du; eta sinatu nahi ez badu, horretarako bilatutako lekuko bik sinatuko dute.
Lekuko horiek ezin izango dute ukatu lekuko izate hori; bestela, 25 pezetatik 100 pezetarainoko isuna ezarriko zaie.
172 artikulua
Bilaketarako lehenengo eginbidea burututa, jakinarazpena jaso behar duena bere bizitokian ez badago, absentzia horren arrazoia eta iraupena edozein izanda ere, zedula emango zaio hamalau urtetik gorako ahaideari, familiakoari edo morroiari, baldin eta bizitoki horretan badago.
Bertan ez badago inor, hurbilen dauden auzokoetatik bati emango zaio.
173 artikulua
Emate-eginbidean agerraraziko da zedularen kopia jaso duenak betebeharra duela jakinarazpena jaso behar duenari, egoitzara itzuli bezain laster, hori emateko; bestela, 25 pezetatik 200 pezetarainoko isuna ezarriko zaio.
174 artikulua
Jakinarazpen ezin bada egin, jakinarazpena jaso behar duenak bizitokia aldatu eta bizitoki berria aurkitzea ezinezkoa delako, edo beste edozein arrazoiren ondorioz, jatorrizko zedulan hori agerraraziko da.
175 artikulua
Zitazioak eta epatzeak gauzatuko dira jakinarazpenak egiteko ezarri moduan, betiere jarraian azaldutako ezberdintasunekin:
Zitazio-zedulak barnean hartuko ditu:
1. Ebazpena zein epailek edo auzitegik eman duen, zein datatan eta zein auzitan adierazita.
2. Zitazioa jaso behar dutenen izen-abi zenak, eta euren bizitokien helbideak; eta, horiek ezagunak ez badira, horiek non dauden jakiteko erabakigarri izan daitezkeen inguruabarretatik beste edozein.
3. Zitazioaren gaia.
4. Zitazioa jaso duena zein toki, egun eta ordutan agertu behar den.
5. Hala denean, lehenengo deialdira joateko betebeharra, bestela, 200 eurotik 5 000 eurorainoko isuna ezarriko dela; edo, bigarren deialdia izanez gero, deialdi horretara joateko betebeharra, Zigor Kodearen 463.1 artikuluan justiziari oztopo egiteko delituaren ondorioz errudun gisa pertsegitua izateko ezarri ohartarazpenarekin.
Epatze-zedulak barnean hartuko ditu zitazio-zedularako aurretik aipatu 1, 2 eta 3. betekizunak, eta, horiez gain: 1. Epatzea jaso duenak zein epe-mugatan egin behar den.
2. Agerraldia egiteko tokia eta hori zein epaileren aurrean edo auzitegitan egin behar duen.
3. Agerraldia egiten ez badu, zuzenbidearen arabera zenbait kalte jasan beharko dituelako abisua ematea.
176 artikulua
Zitazioa jaso duena zehaztutako tokian, egunean eta orduan agertzen ez bada, zitazioa egin duena berriro agertuko da izaera horrekin zedularen kopia jaso duenaren egoitzara, eta jatorriz ko zedulan eginbidearen bidez agerraraziko du agerraldia ez egiteko arrazoia.
Arrazoi hori ez bada legitimoa, zitazioa erabaki duen epaileak edo auzitegiak berehalakoan aurreneurri egokia hartuko du, aurreko artikuluko 5. zenbakian ezarritakoen artetik.
177 artikulua
Jakinarazpenak, zitazioak edo epatzeak Espainiako beste agintaritza judizial baten lurraldean egin behar badira, suplikatorioa, exhortoa edo manamendua luzatuko da, kasuan-kasuan behar denaren arabera, eta, horretan, zedulak jaso behar dituen betekizunak gehituko dira.
Halakoak atzerrian egin behar badira, horretarako itunetan ezarri izapideak beteko dira, ituna izanez gero, eta, halakoa izan ezean, elkarrekikotasun-printzipioari helduko zaio.
178 artikulua
Jakinarazpena, zitazioa edo epatzea jaso behar duenak egoitza ezagunik ez badu, eginbidea gauzatzea erabaki duen epaileak edo auzitegiak agindu egokiak emango dizkie polizia judizialeko agenteei, berak ezarritako epe-muga laburrean agenteek hura bila dezaten.
Hori gertatzen ez bada, agindua eman go da haren azken bizitokia zein probintziatan izan eta bertako Aldizkari Ofizialean eta Madrilgo Gazetan zedula sartzeko, betiere hori beharrezkotzat jotzen duenean.
179 artikulua
Behin jakinarazpena, zitazioa edo epatzea gauzatuta, edo hori eragotzi duen zioa agerrarazita, auzi-paperei batuko zaie jatorrizko zedula edo luzatutako suplikatorioa, exhortoa edo manamendua.
180 artikulua
Deusezak izango dira kapitulu honetan xedatutakoaren arabera gauzatu ez diren jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak.
Hala ere, jakinarazpena, zitazioa edo epatzea jaso duen pertsonak bere burua jakituntzat jotzen badu epaiketan bertan, eginbideak une horretatik aurrera bere ondore guztiak sortuko ditu, lege- xedapenen arabera egin izan balitz bezala; baina horrek ez du esan nahi laguntzailea edo mendekoa salbuetsita geratuko denik hurrengo artikuluan ezarri diziplinako zuzengarritik.
181 artikulua
Laguntzailea edo mendekoa berandutzan jartzen bada kapitulu honen arabera dagozkion eginkizunak betetzean, edo bertan ezarritako formalitateren bat betetzen ez badu, orduan beraren gaineko epaileak edo auzitegiak diziplinako zuzengarria ezarriko dio, 50 pezetatik 500 pezetarainoko isunarekin.
182 artikulua
Jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak alderdien prokuradoreei egin dakizkieke.
Salbuespen gisa hartzen dira:
1. Legearen esanbidezko xedapena dela-eta interesdunei eurei egin behar zaizkien zitazioak.
2. Alderdiak nahitaez agertzeko helburua duten zitazioak.
183 artikulua
Epaileek eta auzitegiek elkarri lagunduko diote auzi kriminalak gauzatzeko beharrezkoak diren eginbide guztietan.
184 artikulua
Eginbide judiziala betearazi behar badu hori agindu duenaz besteko epaile edo auzitegi batek, hark hori betetzea aginduko du suplikatorio, exhorto edo manamenduaren bidez.
Suplikatorio-forma erabiliko du, goragoko mailan dagoen epaile edo auzitegi batengana jotzen duenean; exhortoarena, maila bereko beste batengana jotzen duenean, eta, manamenduarena edota gutun-aginduarena, bere mendeko batengana jotzen duenean.
185 artikulua
Eginbide judiziala gauzatzeko agindua eman duen epaileak edo auzitegiak ezin izango du jo bere mendeko ez den beste batengana, kategoria edo maila beheragokoa izan arren; harremanak zuzenean izan beharko ditu horien goragokoarekin, betiere jurisdikzioa bere maila berean gauzatzen duenean.
Legeak beren beregi bestelakoa xedatzen duen kasuetan, kasuok salbuespen gisa hartzen dira.
186 artikulua
Manamenduaren forma erabiliko da ziurtagiri edo lekukotzen igorpena agintzeko, bai eta edozein eginbide judizial gauzatzeko ere, baldin eta eginbide horien betearazpena badagokie jabetza-erregistratzaileei, notarioei, epaitegi edo auzitegietako laguntzaile nahiz mendekoei eta haien mendeko polizia judizialeko funtzionarioei.
187 artikulua
Epaileek edo auzitegiek beste ordena bateko agintariengana edo funtzionarioengana jo behar dutenean, ofizioen edo azalpenen forma erabiliko dute, kasuan kasuko beharrizana aintzat hartuta.
188 artikulua
Kereila pribatuaren bidez bakarrik pertsegi daitezkeen delituez bestekoen ondorioz auziak egin eta auzi horietan, suplikatorioak, exhortoak edo manamenduak ofizioz egingo dira, eta horiek luzatu dituen epaileak edo auzitegiak zuzenean bideratuko ditu, halakoak bete daitezen.
Kereila pribatuaren bidez bakarrik pertsegi daitezkeen delituen ondorioz auziak egin eta auzi horietan, suplikatorioak, exhortoak edo manamenduak luzatzea eskatu zuen interesdunari edo beraren ordezkariari emango zaizkio, jaso-agiriarekin batera, eta halakoak bete behar dituenari epea ezarriko zaio horiek aurkezteko.
Legeak beren beregi bestelakoa xedatzen duen kasuetan, kasuok salbuespen gisa hartuko dira.
189 artikulua
Agiriak jasotzen dituen pertsonak horiek aurkeztu beharko dizkio, zehaztutako epe-mugan, betearazpenaz arduratzeko agindua hartu duen epaileari edo auzitegiari, eta, berehalakoan, modu horretan egin dela abisatuko dio agiriak zein epaile edo auzitegirenak izan eta horri.
Aurkezpena egitean, kasuan kasuko funtzionarioak eginbidea gauzatuko du suplikatorio, exhorto edota gutun-aginduaren jarraian; bertan ematearen data eta hori aurkeztu duen pertsona adieraziko dira, horri jaso-agiria emanez, eta eginbidea bi-biok sinatuko dute.
Funtzionario horrek, gainera, kontu-arrazoiak emango dizkio epaileari edo auzitegiari, egun horretan bertan, eta, hori ezinezkoa bada, hurrengo egunean.
190 artikulua
Agiriak ofizioz igortzen direnean, horiek jasotzen dituen epaileak edo auzitegiak berehalakoan jaso-agiriak hartu dituela adieraziko dio bidaltzaileari.
191 artikulua
Epaile edo auzitegiak suplikatorioa, exhortoa edo gutun-agindua jaso badu edo halakoa berari aurkeztu bazaio, horren betetzea erabakiko du, beraren ustez dagokion eskumena erreklamatzeari kalterik egin gabe; egokia dena xedatuko du eginbideak garaiz gauza daitezen, baldin eta epe hori exhortoan finkatu bada, edo, bestelako kasuan, ahalik azkarren.
Behin hori beteta, atzerapenik gabe itzuliko dio, berak jaso duen edo berari aurkeztu zaion modu berean.
192 artikulua
Suplikatorioa betetzea atzeratzen bada horretarako zehatz-mehatz behar den denbora baino gehiago, betiere distantzia eta eginbidearen gaia aintzat hartuta, hori luzatu duen epaileak edo auzitegiak abisua bidaliko dio, ofizioz edo alderdiak kasuan-kasuan hala eskatuta, suplikatorioa hartu duen epaile edo auzitegiari.
Betepenean gertatutako atzerapena exhortoari buruzkoa bada, oroitze-abisuaren ordez suplikatorioa bidaliko dio exhorto-hartzailearen gain zuzenean gorago dagoenari, atzerapenaren berri izan dezan.
Premiamendu berbera erabiliko du gutun-agindua luzatu duenak, bere mende dagoen eta berandu ibili den horrek halakoa beteta itzul dezan.
193 artikulua
Atzerriko auzitegietara diplomazia- bidetik zuzenduko dira exhortoak, itunetan ezarritako moduan, eta, itunik izan ezean, Gobernuaren xedapen orokorrek zehaztu moduan.
Beste edozein kasutan, elkarrekikotasun- printzipioa beteko da.
194 artikulua
Aurreko artikuluan ezarritako erregela berberak beteko dira atzerriko auzitegiek emandako exhortoak Espainian betetzeko, baldin eta horien ondorioz eginbide judizialen bat gauzatu behar bada.
195 artikulua
Epaile eta auzitegien mende zuzenean ez dauden agintariak, funtzio narioak, agenteak eta indar armatuko buruak haiekin komunikatuko dira ofizio arretatsuen bidez, salbu eta hori kasuaren presa dela-eta ahoz gauzatu behar denean, eta, hori auzian agerraraziz.
196 artikulua
Epaileak eta auzitegiak Grazia eta Justizia Ministerioaren bidez joko dute kidego legegilekideengana eta Koroaren ministroengana, dela Justizia Administrazioari beraren eginkizunetan laguntzeko, dela haien mendeko agintariei eurei eskatu zaizkien datuak edo zerbitzuak eman ditzaten agintzeko.
197 artikulua
Ebazpen eta eginbide judizialak eman eta egingo dira horietako bakoitzarentzat zehaztu den epe-mugan.
198 artikulua
Epe-muga finkatzen ez denean, ulertuko da atzerapenik gabe eman eta egin behar direla.
199 artikulua
Epaileek eta auzitegiek diziplinako zuzengarria ezarriko diete, hala denean, euren laguntzaile eta mendekoei, eta ez da beharrezkoa izango alderdiak eskaera hori egitea; eta zuzengarria ezarri ezean, eurek ere erantzukizuna izango dute.
200 artikulua
Epe-muga judizialetan justifikatu gabeko atzerapenak gertatu badira, horien ondorioz euren burua kalteduntzat jotzen dutenek kexa aurkeztu ahal izango diote Grazia eta Justizia Ministerioari, eta, horren ustez, kexa oinarriduna bada, kasuan kasuko fiskalari igorriko dio, horrek ofizioz legearen arabera bidezkoa den erantzukizun-errekurtsoa jar dezan.
201 artikulua
Urteko egun eta ordu guztiak baliodunak izango dira, auzi kriminalen instrukzioa egiteko, baliodunak egiteko premiarik gabe.
202 artikulua
Epe-muga judizialak luzaezinak izango dira, legeak esanbidez bestelakoa xedatzen ez duenean.
Hala ere, epe-muga horiek eten edo berriro ireki ahal izango dira, baldin eta arrazoi zuzen eta egiaztatua badago, eta epaiketaren egoera zein izan eta egoera horretan atzera egin gabe epaiketa egin badaiteke.
Arrazoia zuzena dela ulertuko da, ebazpena ematea edo eginbide judiziala gauzatzea ezinezko egiten badu, hori egin behar dutenen borondatea edozein izanda ere.
203 artikulua
Epaiak egin eta sinatuko dira intzidentearen ikustaldia egin edo epaiketa amaitu eta hurrengo hiru egunetan.
Salbuespen gisa hartzen dira falta- epaiketetan emandako epaiak; horiek egun berean edo hurrengo egunean eman beharko dira.
204 artikulua
Autoak eman eta sinatuko dira, horien bidez zein uzi ebatzi behar eta uzi horiek aurkeztu eta hurrengo egunean, edo jarduna auto horiek eman direlako egoerara iritsi eta hurrengo egunean.
Probidentziak eman eta sinatuko dira, horiek emateko beharrizana sortu bezain laster, edo, probindentzia horiek zein uziri buruzkoak izan eta uzi horiek aurkezten diren egunaren biharamunean.
205 artikulua
Aurreko artikuluan xedatu denetik salbuetsiko dira epe-muga laburrean eman beharreko autoak eta probidentziak, horrela egin behar bada epaiketa publikoaren ibilbidea ez geldiarazteko edo atzerapenarekin lege-xedapenen bat ez hausteko.
206 artikulua
Idazkariak idatzizko uzi guztiei buruzko kontu-arrazoiak emango dizkio epaile edo auzitegiari, idazkariari uziok zein egunetan eman eta egun horretan bertan, baldin eta hori gertatu bada entzunaldia baino ordu batzuk lehenago edo entzunaldian zehar; bestalde, entzunaldiaren ostean ematen bazaizkio horiek, kontu-arrazoiak hurrengo egunean emango dira.
Edozein kasutan ere, uziaren oinean ohar laburra jarriko dute, betiere hori jasotzeko egintzan bertan eta uzia ematen duenaren aurrean, uzi hori emateko eguna eta ordua aipatuz, eta, interesdunari, hala eskatzen badu, behar besteko agiria emango zaio, hori egiaztatzeko.
207 artikulua
Epaitegiaren edo auzitegiaren hiriburuan egin beharreko jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak, beranduenez ere, jakinarazi beharreko ebazpena eman, edo horren bidez egin behar den zitazioa nahiz epatzea eman eta hurrengo egunean egingo dira.
208 artikulua
Aipatu eginbideak hiriburutik kanpo gauzatu behar badira, idazkariak zedula emango dio salako ofizialari edo mendekoari; edo kasuan-kasuan, suplikatorioa, exhortoa edo manamendua ofizioz igorriko du, edo alderdiari igorriko dio halakoa, ebazpena eman eta hurrengo egunean.
209 artikulua
Aurreko artikuluan aipatu eginbideak egun bat baino gutxiagoko epe-mugan gauzatuko dira, hiriburuaren eta horiek gauzatu beharreko tokiaren artean 20 kilometro dauden bakoitzeko.
210 artikulua
Gainerako eginbide judizialak horretarako zehaztutako epe-mugetan gauzatuko dira; horiek egitea agintzen duen ebazpena ematean, ebazpen horrek zehatuko du epe-muga.
211 artikulua
Eraldaketa- edo erregu-errekurtsoak jarriko dira, epaiketan alderdi direnei azken jakinarazpena egin eta hurrengo hiru egunetan.
212 artikulua
Gora jotzeko errekurtsoa bost eguneko epean aurkeztuko da, errekurtsopeko ebazpen judizialari buruz azken jakinarazpena aurreko artikuluan adierazitakoei egin zaienetik zenbatuta.
Kasazio-errekurtsoa prestatuko da errekurtso hori zein ebazpen edo autoren aurka jarri behar eta horren azken jakinarazpenaren hurrengo bost egunetan.
Salbuespen gisa hartzen da falta-epaiketan emandako epaiaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa.
Errekurtso horri dagokionez, epe-muga izango da azken jakinarazpena egin eta hurrengo lehenengo eguna.
213 artikulua
Legeak kexa-errekurtsoa jartzeko epe-mugarik zehaztu ez badu, edozein unetan jarri ahal izango da, auzia bidean dagoen bitartean.
214 artikulua
Idazkarien betebeharra izango da, inolako atzerapenik gabe eta euren erantzukizunpean, epe-muga judizialen muga-eguna epaileari edo auzitegiari komunikatzea, hori eginbidearen bidez jasota.
215 artikulua
Legeak edo epaileak nahiz auzitegiak zehaztutako epe-muga igaro ondoren, kasuan-kasuan, prozedurek ofizioz aurrera egingo dute, prozedurok zein egoeratan egon eta egoera horretan.
Prozesua norbaiten esku badago, idazkariaren erantzukizunpean bildu egingo da, probidentziarik eman gabe, eta etetea eragin duenari 25 pezetatik 250 pezetarainoko isuna ezarriko zaio, baldin eta berehalakoan ematen ez badu, edo, irizpen edo uziren bat aurkezteko betebeharra duenean, hori egin gabe ematen badu.
Bigarren kasu horretan, epaileak edo auzitegiak zentzuzko beste epe-muga bat ezarriko du; eta, epe hori igaro bada eta agindutako prozesua itzuli ez badu, artikulu honetan aipatutako pertsona desobeditze-delituaren ondorioz errudun gisa auzipetuko da.
Errudun gisa auzipetuko da, berebat, isunaren premiamendua jaso ondoren ere, espedientea itzuli ez duena.
216 artikulua
Instrukzio-epaileek emandako ebazpenen aurka, eraldaketa-errekurtsoa, gora jotzeko errekurtsoa eta kexa-errekurtsoa jarri ahal izango dira.
217 artikulua
Eraldaketa-errekurtsoa jarri ahal izango da, instrukzio-epaileak emandako auto guztien aurka.
Gora jotzeko errekurtsoa legeak zehaztutako kasuetan bakarrik jarri ahal izango da, eta ondore bietan onartuko da legeak beren beregi xedatzen duenean bakarrik.
218 artikulua
Kexa-errekurtsoa jarri ahal izango da, epaileak eman eta gora jo ezin diren auto guztien aurka, bai eta gora jotzeko errekurtsoaren onarpena ukatzen duten ebazpenen aurka ere.
219 artikulua
Eraldaketa-errekurtsoa eta gora jotzeko errekurtsoa jarriko zaizkio autoa eman duen epaileari.
Kexa-errekurtsoa goragoko auzitegi eskudunean jarriko da.
220 artikulua
Eraldaketa-errekurtsoaren gaineko ardura izango du, errekurtso hori zein epaileri jarri eta horrek, aurreko artikuluaren arabera.
Gora jotzeko errekurtsoaren gaineko ardura izango du, ahozko epaiketan auziaren gaineko ardura zein auzitegik izan eta horrek.
Auzitegi hori izango da eskudun, berebat, kereila onartzen ez duen autoaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen denean.
Kexa-errekurtsoaren gaineko eskumena izango du errekurtso hori zeinen aurrean jarri eta horrek, 219. artikuluko 2. lerrokadaren arabera.
221 artikulua
Eraldaketa-errekurtsoa, gora jotzeko errekurtsoa eta kexa-errekurtsoa beti jarriko dira idatziz, letraduaren sinadurarekin eskuetsita.
222 artikulua
Gora jotzeko errekurtsoa eraldaketa- errekurtsoa egikaritu ondoren baino ezin izango da jarri; hala ere, biak idazki berean jar daitezke, eta, kasu horretan, gora jotzeko errekurtsoa modu subsidiarioan proposatuko da, eraldake ta-errekurtsoari gaitziritzia ematen zaion kasurako.
Eraldaketa-errekurtsoa jarri duenak idazkiarekin batera aurkeztuko ditu gainerako alderdiak zenbat izan eta horrenbeste kopia, eta kopiak alderdi horiei eman beharko zaizkie.
Epaileak errekurtsoa ebatziko du kopiak eman eta bi eguneko epe-mugan, gainerako alderdiek idazkia aurkeztu zein aurkeztu ez.
223 artikulua
Behin gora jotzeko errekurtsoa jarrita, epaileak ondore bakarrean edo bietan onartuko du, bidezkoa zer den aintzat hartuta.
224 artikulua
Errekurtsoa bi ondoreetan onartuz gero, jatorrizko auzi-paperak gora jotzeko errekurtsoaren gain eskumena duen auzitegiari igortzea aginduko da, eta alderdiak epatuko dira hamabost edo hamar eguneko epe-mugan, Auzitegi Gorenean edo audientzian ager daitezen, hurrenez hurren.
225 artikulua
Errekurtsoa ondore batean bakarrik onar badaiteke, epaileak, hori adierazten duen ebazpenean bertan, lekukotza ematea aginduko du 223. artikuluaren arabera; lekukotza hori izango da, lehenengo errekurtsoaren mendeko autoari buruz, eraldaketa-errekurtsoaren gaineko idazkiei buruz, gora jo den autoari, eta, beraren iritziz, barneratu beharreko beste zehaztasunei buruz. Horrez gain, lekukotza zein epe-mugatan luzatuta geratu behar den zehaztuko du; epe horren zenbaketa hasiko da, lekukotza jasotzen duen ebazpena eman eta biharamunean.
Probidentzia horren jakinarazpena jaso eta hurrengo bi egunetako epean, bestelako probidentziarik eman gabe, Fiskaltzak eta gora-joleak epaileari eskatu ahal izango diote, euren ustez bidezkoak diren zehaztasunak lekukotzan barneratzea, hurrengo egunaren barruan, geroko errekurtsorik jarri gabe eta sumarioaren isilpeko izaera aintzat hartuta.
Zenbait alderdik zehaztasun zehatz bati buruzko lekukotza eskatuz gero, hori behin bakarrik sartuko da, eta gaitziritzia emango zaio berriz sartzeari, epaileak ordurako sartzea erabaki duenean.
Artikulu honen lehenengo lerrokadan adierazitakoaren arabera, epaileak lekukotza luzatzeko epe-muga zehaztu behar du, eta epe-muga hori ez da inoiz izango hamabost egun baino gehiagokoa; baina aktuarioak hala eskatuta epe hori luzatu ahal izango da gehieneko eperaino, baldin eta epe laburragoa eman bada. Hala ere, aktuarioak epaileari lekukotzaren inguruan idatzitako ehun folio baino gehiago erakusten badizkio hamabost egunak agortu baino lehen, orduan epaileak zentzuzko luzapena eman ahal izango du, baina inoiz ez da izango hamar egunekoa baino luzeagoa.
Idatzizko ehun folio baino gehiago erakutsi badira, lehenengo epe-muga amaitu aurretik, hori eginbidearen bidez agerraraziko da, eta epaileak nahiz aktuarioak sinatuko dute eginbidea, lekukotzari dagokion toki horretan; alderdiek eskubidea izango dute eginbide hori erakuts diezaieten luzapen-probidentzia eurei jakinaraztean.
226 artikulua
Lekukotza zein zehaztasunei buruz eman behar den finkatzeko, gora-joleak ezin izango ditu ikusi auzi-paperak, horiek isilpekoak badira berarentzat.
227 artikulua
Lekukotza jarri ondoren, alderdiak epatuko dira, 224. artikuluan finkatutako epe-mugan errekurtsoaren gaineko arduradunen auzitegian ager daitezen.
228 artikulua
Goragoko auzitegian auzi-paperak jaso ondoren, epatzeko epe-mugan gora- jolea bertaratu ez bada, ofizioz adieraziko da errekurtsoa ezerezean geratu dela; hori berehala komunikatuko zaio epaileari ziurtagiriaren bidez, eta jatorrizko auzi-paperak itzuliko dira, baldin eta errekurtsoa bi ondoreetan onartu bada.
Goragoko auzitegiak gora jotzea gauzatzeko lekukotza zein egunetan jaso eta egun horretan bertan, edo hurrengo egunean, jaso-agiriarekin hartu duela adieraziko dio instrukzio-epaileari, eta horrek jaso-agiri hori erantsiko dio sumarioari.
Jaso-agiria igorri ez bazaio, epaileak errespetuz erreklamatuko dio hori gora jotzeko errekurtsoaren gaineko ardura duen auzitegiari; eta, agindutako presa horrekin jasotzen ez badu, zuzenean horren berri emango dio Auzitegi Gorenaren presidenteari, bidezko ondoreetarako.
229 artikulua
Gora-jolea bertaratzen bada, hiru eguneko epe-mugan ikusi ahal izango ditu auzi-paperak instrukziorako.
Beraren ostean eta epe-muga berean, bertaratu diren gainerakoek ikusi ahal izango dituzte auzi-paperok, eta, azken tokian, fiskalak ere ikusi ahal izango ditu, baldin eta auzia ofizioko prozedura eragiten duten delituetatik edozeinen ondoriozkoa bada, edo interesedunek aurretiaz salatuta pertsegi daitezkeen delituetatik edozeinen ondoriozkoa bada.
Aurreko lerrokadetan xedatutakoa gorabehera, alderdientzat ez da ikusgai jarriko haientzat isilpekoa den guztia.
230 artikulua
Fiskalak auzi-paperak itzuli ondoren, edo, fiskala auzian alderdi ez bada, horiek jaso dituen azken pertsonak auzi-paperok itzuli ondoren, ikustaldirako eguna zehaztuko da; ikustaldi horretan, fiskalak, alderdi izanez gero, eta, gainerako alderdien defendatzaileek, informazioa emango dute euren eskubidearen arabera egokia denari buruz.
Ikustaldia zehaztutako egunean egingo da, alderdiak bertara joan edo joan ez; zehaztapena egunaren eta ikustaldi- egunaren artean ezin dira hamar egun baino gehiago izan.
Fiskaltza nahitaez joan beharko da, berak esku hartzen duen auzi guztietan.
Eta ezin izango da etendura erabaki inolako zioren ondorioz, eta erabat ezetsiko dira, gerogoko errekurtsorik jarri gabe, aurkeztutako etete-uzi guztiak.
Gora jotzeko errekurtsoaren gaineko ardura duen audientzia edo ataleko presidenteak bere erantzukizunpean zainduko du errekurtsoa ahalik azkarren gauzatzea, betiere bi hil gainditu gabe, gora jotzeko lekukotza audientzian jaso, edo, hala denean, sumarioa jaso eta ikustaldia egin arte.
231 artikulua
Alderdiek, ikustaldia egiteko eguna baino lehenago, euren uziak justifikatzeko egokitzat jotako agiriak aurkeztu ahal izango dituzte.
Ez da beste frogabiderik onartuko.
232 artikulua
Emandako autoa irmoa denean, epaileari komunikatuko zaio hori bete dezan, eta prozesua itzuliko zaio, gora-jotzea bi ondoreetan egin bada.
Gora jotzeko errekurtsoaren gaineko ardura izan duen auzitegiko presidenteak zainduko du, bere erantzuki zunpean, auzi-paperak kasu guztietan instrukzio- epaileari itzultzea, edo, sumarioa oraindik amaitu gabe badago, ebazpenaren komunikazio hori egitea, ebazpena irmoa denetik hiru eguneko epean; horrez gain, erantzukizun egokia eskatuko dio kasuan kasuko idazkariari, baldin eta horrek ez badu igorpenik egin zehaztu epe-mugan.
Epaileak jaso-agiriarekin hartu duela adieraziko du, eta, hori egiten ez badu, horixe erreklamatuko zaio, kasuan kasuko ohartarazpenekin.
233 artikulua
Kexa-errekurtsoa jartzen denean, auzitegiak epaileari aginduko dio horretarako zehaztu epe-muga laburrean informazioa ematea.
234 artikulua
Behintxosten hori jasota, fiskalari emango zaio, baldin eta auzia delituaren ondoriozkoa bada eta fiskalak auzi horretan esku hartu behar badu, idatzizko irizpena eman dezan hiru eguneko epe-mugan.
235 artikulua
Irizpen hori, halakoa badago, eta, epailearentxostena aintzat hartuta, auzitegiak bere iritziz zuzena dena ebatziko du.
Emandako autoak ezin izango du auziaren egoeraren gain eraginik izan, baldin eta errekurtsoa jarri bada gora-jotzeak jartzeko epe-muga arruntetik kanpo, auzitegiak haren gaineko ardura bereganatu, eta, hala denean, erabakitzen duenari kalterik egin gabe.
236 artikulua
Arlo kriminaleko auzitegiek emandako autoen aurka, erregu-errekurtsoa jarri ahal izango da auto horiek eman dituen auzitegian bertan.
237 artikulua
Salbuespen gisa hartzen dira legearen arabera beren beregi beste errekurtso bat izan behar duten autoak.
238 artikulua
Edozein auzitegik emandako autoaren aurka erregu-errekurtsoa jarri eta errekurtso hori gauzatuko da, instrukzio-epaileak emandako ebazpenetatik edozeinen aurka eraldaketa-errekurtsoa jarri eta errekurtso horretarako ze haztu prozeduraren bidez.
239 artikulua
Auziari edo intzidenteetatik edozeini amaiera ematen dioten autoetan edo epaietan ebatzi beharko da prozesuko kostuen ordainketa.
240 artikulua
Ebazpenaren edukia izan daiteke:
1. Ofizioz kostuak adieraztea.
2. Auzipetuei kostuok ordaintzeko kondena ezartzea, horietatik bakoitzak proportzioz ordaindu beharreko zatia zehaztuz, zenbait auzipetu direnean.
Kostuak inoiz ez zaizkie ezarriko absolbitu diren auzipetuei.
3. Kereila-jartzaile partikularrari edo auzi-jartzaile zibilari kostuak ordaintzeko kondena ezartzea.
Horiei kostuak ordaintzeko kondena ezarriko zaie, baldin eta jardunetik ateratzen bada ausarkeriaz edo gaitzustez aritu izan direla.
241 artikulua
Kostuak honako hauek izango dira:
1. Auzian erabili den paper zigiluduna itzultzea.
2. Arantzel-eskubideak ordaintzea.
3. Abokatu eta adituengandik sortutako zerbitzu-sariak ordaintzea.
4. Kalte-ordainak erreklamatu dituzten lekukoei horiek ordaintzea, betiere ordaintzekoak direnean, bai eta auziaren instrukzioan sortutako gainerako gastuak ordaintzea ere.
242 artikulua
Kostuak ofizioz adierazten direnean, ez dira ordaindu behar izango aurreko artikuluaren 1 eta 2. zenbakietan aipatu zenbatekoak.
Alderdietatik edozein ordezkatu eta defendatu duten prokuradoreek eta abokatuek, bai eta alderdiek hala eskatuta adierazpena egin duten adituek eta lekukoek ere, alderdi horri eska diezazkiokete eurei dagozkien eskubideak, zerbitzu- sariak eta kalte-ordainak, betiere alderdi horrek doako laguntza juridikoaren onura izan ez duenean; horiek guztiak auziaren gaineko ardura duen epaileari edo auzitegiari erreklamatuko zaizkio.
Premiamendu-bidean ordainaraziko dira halakoak, baldin eta, behin kasuan kasuko erreklamazioak aurkeztu eta alderdiei horiek jakinarazita, alderdiok ordainketa egiten ez badute epaitegiak edo auzitegiak zehaztu duen zentzuzko epe-mugan, edo haiek ilegitimotzat eta gehiegizkotzat jotzen ez badituzte.
Azken kasu horretan, aurretiaz 244. artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoaren arabera jardungo da.
Epaiaren betearazpenean esku hartzen duen auzitegi edo epaitegiko idazkariak egingo du aurreko artikuluko 1 eta 2. zenbakietan aipatu kostuen tasazioa.
Abokatuen eta adituen zerbitzu- sariak egiaztatuko dira, zerbitzu-sariok sorrarazi dituztenek sinatutako minuten bidez.
Lekukoen kalte-ordainak zenbatuko dira, auzian behar bezala finkatutako zenbatekoa kontuan hartuta.
Gainerako gastuak auzitegiak edo epaitegiak balioetsiko ditu, egiaztagiriak aintzat hartuta.
243 artikulua
Kostuen tasazioa eta balioespena egin ondoren, Fiskaltzari eta ordaintzeko kondena hartu duen alderdiari ikustaldia egingo zaie, egokitzat jotakoa hiru eguneko epe-mugan azal dezaten.
244 artikulua
Fiskaltzak eta aipatu interesdunak azaltzen dutena aintzat hartuta, epaileak edo auzitegiak tasazioa eta balioespena onetsi edo eraldatuko ditu.
Zerbitzu-sarien partidetatik bat ilegitimotzat edo gehiegizkotzat jotzen bada, epaileak edo auzitegiak, ebazpena eman aurretik, bi pertsonaritxostena eskatu ahal izango die; pertsona horiek eta ilegitimotzat edo gehiegizkotzat jotako minuta aurkeztu duenak lan bide bera izango dute. Elkargoak gober nu-batzordeari ere eskatu ahal izango diotxosten hori, baldin eta lanbide hori betetzen dutenak epailearen edo auzitegiaren egoitza non izan eta bertako elkargokideak badira.
245 artikulua
Behin tasazioa eta balioespena onetsita edo eraldatuta, kostuak ordainaraziko dira Prozedura Zibilaren Legean ezarri premiamendu-bidea erabilita, ordainketa egiteko zein ondasunen gaineko kondena ezarri eta ondasun horiekin.
246 artikulua
Zigortuaren ondasunak behar bestekoak ez badira diruzko erantzukizunak estaltzeko, Zigor Kodearen artikulu egokietan ezarritakoaren arabera jardungo da, ordainketaren hurrenkera eta lehenespena ezartzeko.
247 artikulua
Udal-epaileen betebeharra izango da kasuan kasuko lurralde-audientziari hilero-hilero igortzea aurreko hilean egin diren falta-epaiketen laburpena.
248 artikulua
Instrukzio-epaileek arlo kriminaleko sala edo audientziako presidenteari hilero-hilero igorriko diote aurreko hilean hasi eta gauzatzeko dauden edota amaituta dauden sumarioen laburpena.
249 artikulua
Aipatu sala edo audientzien presidenteek lurralde-audientziako presidenteari igorriko diote, hiru hilik behin, instrukzio- epaileengandik hilero jasotako zerrenda-laburpena, baita hiruhileko horretan euren auzitegian gauzatzeko dauden edota amaituta dauden auzien zerrenda- laburpena ere.
Hiruhilekoak urte judiziala hasten denetik aurrera eratuko dira.
250 artikulua
Lurralde-audientzietako presidenteek, hiruhileko bakoitzaren lehenengo hilean, Grazia eta Justizia Ministerioari igorriko dizkiote arlo kriminaleko udal-epai le edo auzitegiengandik jasotako zerrenda laburtuak.
251 artikulua
Auzitegi Gorenaren bigarren eta hirugarren salek Grazia eta Justizia Ministerioari igorriko diote sala horietan gauzatzeko dauden edota epaitza izan duten kasazio-errekurtsoen laburpena.
Edozein lurralde-audientziatako arlo kriminaleko salak, edo Auzitegi Goreneko hirugarrenak, edo auzitegi horrek osoko bilkura eginez, bereziki bere ardurapean dagoen auzi kriminala hasten badu edo horren gaineko epaitza eman, Grazia eta Justizia Ministerioari berehala emango dio horren berri, eta, hala denean, lekukotza igorri.
252 artikulua
Auzitegiek Grazia eta Justizia Auzitegian kokatutako Auzipetuen eta Zigortuen Erregistro Zentralera igorriko dituzte, zuzen-zuzenean, epai irmoei buruz eskuetsitako oharrak, baldin eta epai horiek ondoriozko zigorren bat ezartzen badute; auzipetuen auzi-ihesa adierazten duten autoei buruz eskuetsitako oharrak igorriko dituzte auzitegiek.
253 artikulua
Auzitegiak edozein auzi kriminaletan epai irmo kondentzailea ematen badu, epai horren zati xedatzaileari buruzko lekukotza igorriko dio sumarioa zein tokitan eratu eta toki horretako instrukzio-epaileari.
254 artikulua
Instrukzio-epaile bakoitzak «Zigortuen Erregistroa» izeneko liburua eramango du.
Instrukzio-epaileak eta horren gobernu- idazkariak liburu horren orriak zenbatu, zigilatu eta izenpetuko dituzte.
Aipatu liburuan, aurreko artikuluan adierazitako ziurtagiriak jasoko dira labur- labur.
255 artikulua
Instrukzio-epaile bakoitzak, orobat, «Auzi-ihesean dauden Auzipetuen Erregistroa» izeneko liburua eramango du, zigortuen libururako ezarri formalitateekin.
Auzi-iheslaritzat jotako auzipetu guztien auziei buruzko idatzoharra egingo da liburu horretan; eta, horietako bakoitzari dagokion idazkunean, kasuan kasuko idatzoharra egingo da, auzi-iheslaria bertaratzen denean.
256 artikulua
Arlo kriminaleko audientziak edo salek ere eramango dute aurreko artikuluan adierazitako liburu bera, eta, bertan, idatzoharra egingo dute sumarioa amaitu ostean auzi-iheslaritzat jo diren auzipetuei buruz.
257 artikulua
Titulu honetan xedatutakoari kalterik egin gabe, Grazia eta Justizia Ministerioak, kasuan kasuko erregelamenduen bidez, ezarriko du zentro horretan antolatu beharreko estatistika kriminaleko zerbitzua, bai eta epaileek eta auzitegiek horrekin bat etorriz bete beharreko erregelak ere.
258 artikulua
Lege honek kasu zehatzetarako ezartzen dituen zuzengarri bereziei kalterik egin gabe, Prozedura Zibilaren Legeko I. liburuaren XIII. tituluko xedapenak aplikatuko zaizkie arlo kriminaleko epaiketetan dauden nahiz edozein modutan halako epaiketetan esku hartzen duten pertsonei, funtzionarioak izan zein izan ez; udal-epaileek, arlo kriminaleko auzitegiek eta Auzitegi Gorenak, hurrenez hurren, kasuan kasuko diziplina-zuzengarriak ezarri ahal izango dituzte.
259 artikulua
Edozein delitu publikoren egitea ikusten duenak berehalakoan horren berri eman beharko dio instrukzio-epaile, bake-epaile, eskualdeko epaile edo udal-epaileari, edo, bera zein tokitan izan eta toki horietatik hurbilen dagoen funtzionario fiskalari; bestela, 25 pezetatik 250 pezetarainoko isuna ezar dakioke.
260 artikulua
Aurreko artikuluan ezarritako betebeharrak ez ditu bere barruan hartzen nerabe ez direnak, ezta zentzutasun osoa ez dutenak ere.
261 artikulua
Era berean, ez dute salaketa egiteko betebeharrik izango:
1. Delitugilearen ezkontideak.
2. Delitugilearen odol bidezko nahiz ezkontza bidezko aurrekoek eta ondorengoek, ezta bigarren gradurainoko odol bidezko edo sabeleko nahiz ezkontza bidezko albokoek ere, gradu hori barnean hartuta.
3. Amari dagokionez, naturaren araberako seme-alabek inoiz ez, eta, aitaren kasuan, semetzat edo alabatzat aitortu direnean; eta amak eta aitak inoiz ez, kasu berean daudenean.
262 artikulua
Norbaitzuek, euren kargu, lanbide edo ogibideak direla medio, delitu publiko baten berri badute berehala horren salaketa egin beharko diote Fiskaltzari, auzitegi eskudunari, instrukzio-epaileari, eta, halakoa izan ezean, tokitik hurbilen dagoen udaltzainari edo poliziako funtzionarioari, baldin eta ageri-ageriko delitua bada.
Betebehar hori betetzen ez dutenei 259. artikuluan aipatutako isuna ezarriko zaie diziplina bidez.
Parterik eman ez duena medikuntza, kirurgia edo farmaziako irakaslea bada eta parte horrek beraren lan-jarduerekin zerikusia badu, orduan isuna ezin izango da izan 125 pezeta baino gutxiagokoa, ezta 250 pezeta baino gehiagokoa ere.
Parte hori eman ez duena enplegatu publikoa bada, aurrekoaz gain, horren berri emango zaio zuzenean gorago dagoenari, administrazio-arloan gerta daitezkeen ondoreetarako.
Artikulu honetan xedatutakoa ulertuko da, ez-emate horrek legeen arabera erantzukizuna sortzen ez duenerako.
263 artikulua
Aurreko artikuluaren lehenengo lerrokadan ezarri betebeharrak ez ditu barnean hartuko abokatuak eta prokuradoreak, euren bezeroengandik jasotako jarraibide edo azalpenei dagokienez.
Horrez gain, ez ditu barnean hartuko kultu disidenteetako elizgizonak eta ministroak, euren ministerioaren eginkizunak betetzean ezagutarazi zaizkien berriei dagokienez.
263bis artikulua
1. Instrukzio-epaile eskudunak eta Fiskaltzak, bai eta polizia judizialaren unitate organikoetako buruek ere, direla zentralek direla probintziakoek, eta horien goragoko agintariek baimena eman dezakete, droga toxikoak, sorgorgarriak edo gai psikotropikoak eta debekatuta dauden beste gaiak zaintzapean zirkulatu edo eman ahal izateko.
Neurri hori ebazpen oinarridunaren bidez erabaki beharko da, eta, ebazpen horretan, ahal den neurrian, zaintzapeko baimenaren edo ematearen objektua beren beregi zehaztu beharko da, bai eta gai-mota eta horren kopurua ere.
Neurri horiek hartzeko, kontuan izango da ikerketaren helburuaren arabera zein beharrizan dagoen, delituaren garrantziari eta zaintza-aukerei begira.
Ebazpena ematen duen epaileak horren kopia helaraziko dio bere jurisdikzioko epaile dekanoari; gainera, epaile horrek zaintzapean izango du aipatu ebazpenon erregistroa.
Baimendu ahal izango da, orobat, Zigor Kodearen 371. artikuluan aipatutako ekipo, material eta gaien zaintzapeko zirkulazioa edo ematea, bai eta kode bereko 301. artikuluaren kasu guztietan aipatu ondasun eta irabaziena, eta 332, 334, 386, 566, 568 eta 569. artikuluetako ondasun, material, objektu eta animalia- nahiz landare-espezieena ere.
2. Zaintzapeko zirkulazioa edo ematea izango da Espainiako lurraldean zirkulatu edo bertan sartu edo bertatik ir tetea, betiere agintariek edo euren agenteek inolako eragozpenik jarri gabe, eta euren zaintzapean, droga toxikoen, gai psikotropikoen edo debekatutako beste gai batzuen sorta ez-zilegiak edo susmopeko sortak, aurreko paragrafoan aipatu ekipo, material eta gaiak, lehen aipatutako gaiak ordezten dituztenak, bai eta Zigor Kodearen 301. artikulutik 304.erakoetan nahiz 368. artikulutik 373.erakoetan tipifikatutako delitu-jardueren ondoriozko ondasunak eta irabaziak ere, aipatu droga, gai, ekipo, material, ondasun eta irabaziei buruzko delitua zein izan eta delitu horrekin zerikusia duten pertsonak aurkitu eta identifikatzea, bai eta atzerriko agintariei helburu berberetan laguntzea ere.
3. Zaintzapeko ematearen erabilera kasuan kasukoa izango da, eta, nazioarteko esparruan, nazioarteko itunetan xedatutakoa beteko da.
Polizia judizialaren unitate organikoetako buruek, direla zentralek direla probintziakoek, edo horien goragoko agintariek, berehalakoan kontu-arrazoiak emango dizkiote Fiskaltzari, artikulu honen lehenengo paragrafoaren arabera emandako baimenei buruz; eta, prozedura judiziala irekita izanez gero, kontu-arrazoiak instrukzio-epaile eskudunari emango dizkiote.
4. Posta-igortzeak susmopekoak badira sorgorgarriak izan ditzaketelako, orduan, posta-igortze horietaz jabetu eta irekitzeko, eta, hala denean, haien barruko droga hori geroago ordezteko, une oro errespetatuko dira antolamendu juridikoan ezarritako berme judizialak, lege honen 584. artikuluan jasotakoa salbuetsiz.
264 artikulua
Norbaitek, aipatu bideetatik edozein erabilita, ofizioz pertsegitu beharreko delitu baten berri izanez gero, horren salaketa egin beharko dio Fiskaltzari, auzitegi eskudunari, instrukzio-epaileari edo udal-epaileari, edo poliziako funtzionarioari; horrek ez du esan nahi salatu dituen egitateak frogatzera edo kereila formalizatzera behartuta dagoenik.
Salatzaileak, salaketaren ondorioz edo salaketa dela medio, berak egin dituen delituen gaineko erantzukizuna baino ez du izango.
265 artikulua
Salaketak idatziz edo hitzez egin daitezke, modu pertsonalean edo ahalorde berezia duen mandatariaren bidez.
266 artikulua
Idatziz egindako salaketa salatzaileak sinatu beharko du, eta, ezin badu sinatu, beraren eskabidez beste batek sinatuko du.
Salaketa jasotzen duen agintariak edo funtzionarioak orri guztiak izenpetu eta zigilatuko ditu horiek aurkeztu dituenaren aurrean; azken horrek ere izenpe ditzake, bai bere kabuz, bai beste baten bidez, haren eskabidez.
267 artikulua
Salaketa hitzez egin bada, hori jasotzen duen agintariak edo funtzionarioak akta egingo du; akta horretan, adierazpenaren formarekin aipatuko dira salatzaileak salatutako egitateari buruz eta horren ingurubarrei buruz dakizkien berri guztiak, eta, jarraian, akta sinatuko dute bi-biek.
Salatzaileak ezin badu sinatu, beraren eskabidez beste batek sinatuko du.
268 artikulua
Epaileak, auzitegiak, agintariak edo funtzionarioak hitzezko edo idatzizko salaketa jaso badu, salatzailearen nortasuna agerraraziko du zedula pertsonalaren bidez edo behar bestekotzat jotako beste baliabide batzuen bidez.
Salatzaileak hori galdatuz gero, salaketa formalizatu izanaren egiaztagiria emango zaio.
269 artikulua
Behin salaketa formalizatuta, salatutako egitatearen egiaztapena zein epaile edo funtzionariok egin behar eta horrek berehala jardungo du edo jarduteko aginduko du, salbu eta egitateak delitu-izaerarik ez duenean edo salaketa ageri-agerian faltsua denean.
Bi kasu horietatik edozeinetan, auzitegia edo funtzionarioa prozedura orotatik abstenituko da, salaketari gaitziritzia bidegabe ematearen ondorioz izan dezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe.
270 artikulua
Espainiako herritar guztiek kereila aurkez dezakete, delituaren ondorioz ofendituak izan zein izan ez, lege honen 101. artikuluan ezarritako herri-akzioa egikarituz.
Atzerritarrek ere kereila aurkez dezakete, euren buruen nahiz euren ondasunen aurka edo eurek ordezkatutako pertsonen nahiz horien ondasunen aurka egindako delituen ondorioz; aurretiaz, 280. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute, baldin eta 281. artikuluko azken lerrokadan sartzen ez badira.
271. arikulua
Fiskaltzaren funtzionarioek ere akzio penalak egikarituko dituzte, kereilaren formarekin 105. artikuluan xedatutakoaren arabera horretara behartuta dauden kasuetan.
272 artikulua
Kereila instrukzio-epaile eskudunari jarriko zaio.
Legearen xedapen bereziaren ondorioz kereilapekoa auzitegi zehatz baten mende badago, kereila auzitegi horretan jarriko da.
Gauza bera egingo da delitu beraren ondorioz edo elkarri lotuta dauden bi delitu nahiz gehiagoren ondorioz zenbait kereilapeko badaude, eta horietako bat salbuespenez delituaren gaineko ardura duen auzitegi baten mende badago.
273 artikulua
Aurreko artikuluaren kasuetan, delitua ageri-agerikoa bada, edo delitua gertatu dela erakusten duen zeinu iraunkorrik geratu ez bada, edo ustezko erruduna ezkutatu edo ihes egingo duelako beldur oinarriduna badago, orduan delituaren kereila aurkeztu nahi duen partikularrak berehalakoan jo dezake hurbilen dagoen instrukzio-epailearengana edo udal-epailearengana, edo poliziako edozein funtzionariorengana, egitateen egiatasuna agerrarazteko eta delitugilea atxilotzeko beharrezkoak diren lehenengo eginbideak egin daitezen.
274 artikulua
Kereila-jartzaile partikularra, horren forua edozein izanda ere, kereilaren gaia zein delitu izan eta delitu horren gaineko ardura duen instrukzio-epaile edo auzitegi eskudunaren mende geratuko da, hark sustatutako epaiketaren ondore guztietarako.
Hala ere, edozein unetan bere burua kereilatik bazter dezake, baina aurretik gauzatutako egintzen ondoriozko den erantzukizuna izango du.
275 artikulua
Kereila jarri bada alderdiak hala eskatuta bakarrik pertsegi daitekeen delituaren ondorioz, ulertuko da hori jarri duenak kereila bertan behera utzi duela, baldin eta, epaileak edo auzitegiak erabakitako autoa jakinarazi eta hurrengo hamar egunetan, prozedura eragin ez badu.
Ondore horretarako, kereila-jartzaileak eskatutako azken eginbideak gauzatu direnetik edo auzia berori ez eragiteagatik gerarazi denetik hamar egun igaro ondoren, auzi-paperen gaineko ardura duen epaile edo auzitegiak ofizioz aginduko du hark bere eskubidearen arabera egokia dena eskatzea, aurreko lerrokadan ezarritako epe-mugan.
276 artikulua
Kereila bertan behera utzi dela ulertuko da, orobat, kereila-jartzailea hil bada edo akzioarekin aurrera egiteko ezgaitua geratu bada, eta haren jaraunslerik edo legezko ordezkaririk agertu ez bada akzioari eusteko, ondore horretarako eta kereilaren berri emateko egin zaien zitazioaren hurrengo hogeita hamar egunetan.
277 artikulua
Kereila beti aurkeztuko da behar besteko ahalordea duen prokuradorearen bidez eta letraduak izenpetuta.
Ofizioko paperean egingo da, eta bertan adieraziko da:
1. Kereila zein epaileri edo zein auzitegitan aurkeztu den.
2. Kereila-jartzailearen izena, abizenak eta auzotasuna.
3. Kereilapekoaren izena, abizenak eta auzotasuna.
Inguruabar horiek ezezagunak badira, kereilapekoaren izendapena egingo da, berori modurik egokienean identifikatzeko balio dezaketen ezaugarrien bidez.
4. Egitatearen inguruabarrak zerrendatzea, zein toki, urte, hil, egun eta ordutan egin den, betiere horiek ezagunak direnean.
5. Egitatea egiaztatzeko egin beharko diren eginbideak aipatzea.
6. Honako hauek eskatzea: kereilaren onarpena, aurreko artikuluan aipatu eginbideak, ustezko errudunaren atxiloketa eta espetxeratzea edo behin-behineko askatasunaren fidantza, eta ondasunen enbargoa, betiere bidezkoa den kasuetan eta beharrezkoa den kopuruan.
7. Kereila-jartzailearen sinadura, edo, berak ez badaki sinatzen edo ezin badu sinatu, beraren eskabidez beste batek egindakoa, prokuradoreak kereila egiteko ahalorde berezirik ez duenean.
278 artikulua
Kereilaren gaia bada alderdiak hala eskatuta bakarrik pertsegi daitekeen delitua, bortxaketa- edo bahiketa-delitua izan ezik, kereila-jartzailearen eta kereilapekoaren artean adiskidetze-ekitaldia egin dela edo hori egiteko ahaleginak egin direla egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztuko da.
Dena den, betekizun hori gabe ere gauzatu ahal izango dira egitateak egiaztatzeko edo delitugilea atxilotzeko presako diren eginbideak; gero, auzi-paperen ibilbidea eten egingo da aurreko lerrokadan xedatutakoa bete dela egiaztatu arte.
279 artikulua
Epaiketan gertatutako kalumnia- edo irain-delituetan, aurrekoaz gain, epaiketa horren gaineko ardura izan duen epaile edo auzitegiak lizentzia eman eta hori aurkeztuko da, Zigor Kodean xedatutakoa aintzat hartuta.
280 artikulua
Kereila-jartzaile partikularrak fidantza emango du, epaileak edo auzitegiak epaiketaren ondoriozko kostuak ordaintzeko zehaztu duen mota eta kopuruan.
281 artikulua
Aurreko artikuluan xedatutakoa betetzetik salbuetsita daude:
1. Ofenditua eta horren jaraunsleak edo legezko ordezkariak.
2. Erailketa- edo giza hilketa-delituetan, alarguna, odol bidezko edo ezkontza bidezko aurrekoak eta ondorengoak, bigarren gradurainoko odol bidezko edo sabeleko eta ezkontza bidezko albokoak, biktimaren jaraunsleak, eta 261. artikuluko 3. zenbakian aipatu aitak, amak eta naturaren araberako seme-alabak.
Fidantzaren salbuespena ez zaie atzerritarrei aplikatzen, nazioarteko itunen arabera edo elkarrekikotasun-printzipioaren arabera hori ez badagokie.
282 artikulua
Polizia judizialaren xedea eta hori osatzen duten guztien betebeharra da euren lurralde edo mugapean gertatzen diren delitu publikoak ikertzea; eurek dituzten eskumenen arabera, delituok egiaztatzeko beharrezkoak diren eginbideak gauzatu eta delitugileak atzematea; eta delituaren efektuak, tresnak edo frogak, desagertzeko arriskuan daudenak, jaso eta agintaritza judizialaren esku uztea.
Delitua alderdi legitimoak hala eskatuta soilik pertsegi badaiteke, aurreko lerrokadan aipatu betebehar bera izango dute, baldin eta horretarako galdatuak izan badira.
Salaketarik ez egoteak ez du eragotziko jabetza intelektualari eta industria-jabetzari buruzko delituetan lehen aurreneurriak hartzea eta lehenengo segurtasun-eginbideak gauzatzea.
282bis artikulua
1. Aurreko artikuluan ezarri helburuak lortzeko, eta delitugintza antolatuari dagozkion jarduerak ikertzen direnean, instrukzio-epaile eskudunak, edo Fiskaltzak, epaileari berehala kontu- arrazoiak emanez, baimena eman ahal izango die polizia judizialeko funtzionarioei, ebazpen oinarridunaren bidez eta ikerketaren helburuetarako horren beharrizana aintzat hartuta, nortasun faltsuarekin jarduteko, eta delituaren objektuak, efektuak eta tresnak eskuratu eta garraiatzeko, eta horien konfiskazioa geroratzeko. Nortasun faltsu hori erabiltzeko baimena Barne Arazoetarako
Ministerioak emango du, sei hileko eperako, baina epe bereko aldietan luzatu ahal izango da; ondorioz, baimenaren funtzionario horiek modu legitimoan gaituta geratuko dira ikerketa zehatzarekin zerikusia duten arlo guztietan jarduteko, bai eta nortasun horrekin trafiko juridikoan eta gizartearen trafikoan parte hartzeko ere.
Ebazpenak, halakoa erabakitzen duenean, jaso beharko ditu ebazpenak agentearen benetako izena eta kasu zehatzean jarduteko erabili duen nortasun faltsua.
Ebazpena isilpekoa izan eta jardunetik kanpo gordeko da, behar bezalako segurtasunarekin.
Agente estaliak informazioa eskuratu eta horren berri emango dio, ahalik eta denborarik laburrenean, ikerketa baimendu duenari.
Gisa berean, informazio hori oso-osorik prozesura ekarri beharko da, eta organo judizial eskudunak zentzuz baloratuko du.
2. Polizia judizialeko funtzionarioek, lehenengo paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, nortasun faltsuarekin jardun badute ikerketa zehatz batean, nortasun horri eutsi ahal izango diote eurek zein egitatetan esku hartu eta egitate horien ondoriozko prozesuan lekukotza emateko, betiere horixe erabakitzen denean ebazpen judizial ziodunaren bidez; horrez gain, funtzionario horiei aplikatuko zaie Lekukoak eta Adituak Babesteari buruzko abenduaren 23ko 19/1994 Lege Organikoa.
Polizia judizialeko funtzionarioak ezin dira behartuak izan agente estali gisa jardutera.
3. Ikerketa-jardunak oinarrizko eskubideen gain eragina izan ahal badu, agente estaliak organo judizial esku - du nari eskatu beharko dizkio Kons tituzioak eta Legeak kasuan-kasuan ezarritako bai menak; eta bete beharko dituzte aplikatu beharreko gainerako lege-xedapenak ere.
4. Artikulu honen lehenengo paragrafoan aipatu ondoreetarako, delitugintza antolatutzat joko da, jarraian aipatuko diren delituetatik bat edo batzuk iraunkortasunez edo behin eta berriro egiteko, hiru pertsona edo gehiago elkartzea:
a) Pertsonen bahiketa-delitua, Zigor Kodearen 164. artikulutik 166.erakoetan ezarritakoa.
b) Prostituzioari buruzko delituak, Zigor Kodearen 187. artikulutik 189 erakoetan ezarritakoak.
c) Ondarearen, eta gizarte- eta ekonomia- ordenaren aurkako delituak, Zigor Kodearen 237, 243, 244, 248 eta 301. artikuluetan ezarritakoak.
d) Jabetza intelektualari eta industria- jabetzari buruzko delituak, Zigor Kodearen 270. artikulutik 277.erakoetan ezarritakoak.
e) Langileen eskubideen aurkako delituak, Zigor Kodearen 312 eta 313. artikuluetan ezarritakoak.
f) Arriskuan dauden landare- edo animalia-espezieen trafikoari buruzko delituak, Zigor Kodearen 332 eta 334. artikuluetan ezarritakoak.
g) Material nuklear edo erradioaktiboaren trafikoari buruzko delitua, Zigor Kodearen 345. artikuluan ezarritakoa.
h) Herri-osasunaren aurkako delituak, Zigor Kodearen 368. artikulutik 373.erakoetan ezarritakoak.
i) Dirua faltsutzeari buruzko delitua, Zigor Kodearen 386. artikuluan ezarritakoa.
j) Arma, munizio edo lehergailuen trafiko eta gordailuari buruzko delitua, Zigor Kodearen 566. artikulutik 568 erakoetan ezarritakoa.
k) Terrorismo-delituak, Zigor Kodearen 571. artikulutik 578.erakoetan ezarritakoak.
l) Ondare Historikoaren aurkako delituak, Kontrabandoa Zigortzeari buruzko abenduaren 12ko 12/1995 Lege Organikoaren 2.1.e) artikuluan ezarritakoak.
5. Agente estalia erantzukizun kriminaletik salbuetsita geratuko da, ikerketa garatzeko beharrezko jardunaren ondorioz, baldin eta jardun horren eta ikerketaren helburuaren artean proportzionaltasun egokia badago eta jardunak ez badu delitua egiteko zirikatzen.
Ikerketaren helburuetarako egin den jardunaren ondorioz, bide penala erabili nahi bada, agente estaliaren aurka, auziaren gaineko ardura duen epaileak, agente estaliak auzian parte hartu duela jakin bezain laster, inguruabar horren txostena ematea eskatuko dio nortasun faltsu hori erabiltzeko baimena eman duenari;txosten hori aintzat hartu eta bidezkoa dena ebatziko du epaileak.
283 artikulua
Jarraikoek polizia judiziala eratuko dute, beraiek zigor-arloan eskumena duten epaile eta auzitegien nahiz Fiskaltzaren laguntzaileak izango dira, eta delitua ikertzeko eta delitugileak pertsegitzeko agintari haiengandik jaso jarraibideok bete beharko dituzte: 1. Segurtasun publikoaz eta delitu guztiak edo zenbait delitu berezi pertsegitzeaz arduratzen diren administrazio- funtzionarioek.
2. Segurtasuneko poliziaren enplegatuek edo mendekoek, euren izena edozein izanda ere.
3. Alkateek, alkateordeek eta auzo- alkateek.
4. Gaizkileak pertsegitu behar dituzten Guardia Zibileko edo beste edozein indarretako buruak, ofizialak edo gizabanakoek.
5. Hirizaingo edo landa-poliziako gauzainek, zelariek edo udaleko agenteetatik beste edozeinek.
6. Basoen, zelaien eta soroen zaintzaileek, Administrazioak zin egin eta berretsitakoek.
7. Espetxeko kidego bereziko funtzionarioek.
8. Agente judizialek, eta auzitegi eta epaitegien mendekoek.
9. Trafikoko Burutza Nagusiaren mendeko langileek, istripuen ikerketa teknikoaz arduratzen direnek.
284 artikulua
Polizia judizialeko funtzionarioek delitu publikoaren berri izan bezain laster, edo, eginbideen izapideak aurreneurri moduan gauzatu behar badituzte delitu pribatuaren ondorioz, hori agintari judizialari edo Fiskaltzaren ordezkariari jakinaraziko diote, hori egin ahal badute prebentziorako eginbideak gauzatzeari utzi gabe.
Bestelako kasuan, horixe egingo dute, eginbideok bukatu bezain laster.
285 artikulua
Jardunean dagoen funtzionarioarekin batera, goragoko mailan dagoen funtzionario batek parte hartzen badu, orduan beherago dagoenak egin duen guztiaren berri eman beharko dio, berehalakoan haren esanetara jarriz.
286 artikulua
Instrukzio-epailea edo udal-epailea sumarioa eratzera aurkeztu direnean, bukatu egingo dira edozein agintarik edo polizia-agentek prebentziorako gauzatu dituen eginbideak; agintari edo agente horiek berehalakoan emango dizkiote eginbideok epaileari, bai eta delituarekin zerikusia duten eta eurek jaso dituzten efektuak, eta, atxilotuak ere, halakoa izanez gero, haren esku utziko dira.
287 artikulua
Polizia judizialeko funtzionarioek atzerapenik gabe eta kasuan-kasuan dituzten eskumenen arabera gauzatuko dituzte Fiskaltzaren funtzionarioek delitua egiaztatzeko eta delitugileak nor diren jakiteko agintzen dizkieten eginbideak, bai eta instrukzio-epaileek eta udal-epaileek auzian zehar agindutako gainerako eginbide guztiak ere.
288 artikulua
Fiskaltzak, instrukzio-epaileek eta udal-epaileek polizia judizialeko funtzionarioekin zuzenean izango dituzte harremanak, horien maila edozein izanda ere, titulu honen ondore guztietarako; hala ere, haiek ematen duten zerbitzua dela-eta itxaronaldia onartzen bada, orduan polizia judizialeko funtzionarioaren goragokoarengana jo beharko dute, horren laguntza berehalakoan behar ez badute.
289 artikulua
Polizia judizialeko funtzionarioak edozein arrazoiren ondorioz ezin badu bete Fiskaltzarengandik, instrukzio-epailearengandik, udal-epailearengandik edo eginbideak prebenitu dituen agintari edo agentearengandik jasotako agin deia edo agindua, berehala horren berri emango dio agindei hori egin duenari edo agindua eman duenari, azken horrek beste modu batera agindu dezan betearazpena.
290 artikulua
Arrazoia ez bada legitimoa, agindua eman duenak edo agindeia egin duenak horren berri emango dio berak zeini desenkusa aurkeztu eta hierarkian gorago dagoenari, horrek diziplinaz zuzendu dezan, salbu eta legeen arabera erantzukizun handiagoa izan behar duenean.
Hierarkian gorago dagoenak bere mendekoari begira hartu duen ebazpena komunikatuko dio kexa aurkezten duen agintari edo funtzionarioari.
291 artikulua
Indar publikoetatik edozeinen buruak ematen duenean instrukzio-epaileek edo udal-epaileek edo polizia judizialeko funtzionarioek eskatutako laguntza, 289. artikuluan xedatutakoa ere beteko da.
Agindeia egin duenak horren berri emango dio zein bururi desenkusa aurkeztu eta zuzenean gorago dagoenari, betiere aurreko lerrokadetan adierazitako moduan eta aipatu helburuarekin.
292 artikulua
Polizia judizialeko funtzionarioek eurek gauzatutako eginbideei buruzko atestatua luzatuko dute, dela paper zigiludunean dela paper arruntean; atestatu horretan, zehaztasun handienarekin adieraziko dira eurek ikertutako egitateak, jasotako adierazpen etatxosten guztiak barneratuta, eta delitu-frogak edo -zantzuak izan daitezkeen inguruabar guztien idatzoharra eginda.
Polizia judizialaktxostena igorriko du atestatuarekin batera, eta,txosten horretan, aurretik egindako atxiloketak eta deia egiteko eta bilatzeko errekisitoriak aipatuko dira, haren datu-baseetan hori jasota badago.
293 artikulua
Atestatua sinatuko du bera egin duenak, eta, zigilua erabiliz gero, orri guztietan jarriko du zigilu hori, bere izenpekoarekin batera.
Bertaratuek, adituek eta lekukoek esku hartzen dutenean atestatuarekin zerikusia izan duten eginbideetan, eurei dagokien zatian sinatzeko gonbita luzatuko zaie.
Hori egiten ez badute, arrazoia adieraziko da.
294 artikulua
Atestatua idatzi behar duen funtzionarioak ezin badu hori egin, hitzezko zerrenda arrazoitua egingo da horren ordez, eta, ondoren, atestatua Fiskaltzako zein funtzionariori, instrukzio-epaileri edo udal-epaileri aurkeztu behar eta horrek modu sinesgarrian idatziko du zerrenda, eta ohi be zala ez idazteko zioa azalduko du.
295 artikulua
Ezinbesteko kasuan izan ezik, polizia judizialeko funtzionarioek ezin izango dute hogeita lau ordu baino gehiago egon agintaritza judizialari edo Fiskaltzari haiek gauzatutako eginbideen berri eman gabe.
Xedapen hori urratzen dutenak diziplina bidez zuzenduko dira 250 pezetatik 1 000 pezetarainoko isunarekin, baldin eta ez-egitea delitutzat jotzen ez bada; eta, era berean, aipatu urratzea falta astuntzat joko da lehenengo aldiz egiten denean, eta falta oso astuntzat joko dira hurrengoak.
Funtzionarioak, hogeita lau orduko epea gainditu gabe beharrezkoa dena baino gehiago atzeratzen badira berri emateko, diziplina bidez zuzenduko dira 100 pezetatik 350 pezetarainoko isunarekin, eta, gainera, interesdunaren espediente pertsonalaren ondoreetarako, urratze hori falta arina izango da lehenengo aldiz egiten denean, astuna hurrengo bietan, eta oso astuna gainerakoetan.
296 artikulua
Eginbideak gauzatu badituzte agintaritza judizialak edo Fiskaltzak emandako agindua edo agindeiaren ondorioz, lortutako emaitza komunikatuko dute aginduan edo agindeian finkatutako epeetan.
297 artikulua
Polizia judizialeko funtzionarioek egindako ikerketen ondorioz idatzi dituzten atestatuak eta adierazpenak salaketatzat joko dira lege-ondoreetarako.
Eurek egindako gainerako adierazpenak sinatu behar dira, edo lekuko-adierazpenen balioa izango dute, funtzionarioek eurek ezagututako egitateei buruzkoak diren heinean.
Edozein kasutan ere, polizia judizialeko funtzionarioek lege-formalitate guztiak zehatz-mehatz bete behar dituzte gauzatutako eginbide guztietan, eta euren erantzukizunpean ez dute erabiliko legeak ikerketarako baimentzen ez duen baliabiderik.
298 artikulua
Instrukzio-epaileek eta fiskalek isilpeko erregistroan kalifikatuko dute euren ikuskapenaren mende polizia judizialaren zerbitzuak ematen dituzten funtzionarioen portaera; eta, erregistro horri dagokionez, sei hilik behin, portaeraren kalifikazio arrazoitua komunikatuko diete funtzionario horien goragokoei, ondore egokiak gerta daitezen.
Lege honen arabera polizia judizialeko funtzionarioak diziplina bidez zuzendu behar badira, eta funtzioario horiek falta zein eginbidetan egin eta eginbideon ardura duen agintari judiziala edo fiskala baino goragoko mailan badaude, azken horiek ez dute euren kabuz zuzengarria ezarriko; horren berri emango diote, besterik ez, zuzengarria nori ezarri behar eta horren zuzeneko buruari.
299 artikulua
Sumarioa eratzen dute epaiketa prestatzera bideratutako jardunak eta delituak egin direla ikertu eta age rrarazteko egindakoak, betiere horren kalifikazioan eragina izan dezaketen inguruabar guztiekin batera, bai eta delitugileen erruduntasuna ere, euren buruak eta haien diruzko erantzukizunak ziurtatuz.
300 artikulua
Agintari judizialak sumarioa egingo du, zein delituren gaineko ardura izan eta delitu bakoitzari buruz.
Elkarri lotuta dauden delituak, aldiz, prozesu bakar batean gauzatuko dira.
301 artikulua
Sumarioko eginbideak isilpekoak izango dira ahozko epaiketa ireki arte, lege honetan jasotako salbuespenak aintzat hartuta.
Alderdietatik edozeinen abokatuak edo prokuradoreak isilpeko sumarioa bidegabe ezagutarazten badu, 250 pezetatik 2 500 pezetarainoko isunarekin zuzenduko da abokatu edo prokuradore hori.
Isun bera ezarriko zaie funtzionario publikoa izan gabe falta bera egiten duten guztiei.
Funtzionario publikoak izango du, aurreko lerrokaden kasuan, Zigor Kodean kasuan-kasuan ezarri erantzukizuna.
302 artikulua
Bertaratutako alderdiek, egindako jardunaren berri izateaz gain, prozeduraren eginbide guztietan esku har dezakete.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, delitua publikoa izanez gero, eta Fiskaltzak, alderdietatik edozeinek edo ofizioz hala proposatuta, instrukzio- epaileak auto bidez adierazi ahal izango du hil bat baino gehiagokoa ez den epean isilpekoa dela, erabat edo zati batez, bertaratutako alderdi guztientzat; sekretu hori nahitaez ezagutarazi beharko da sumarioa amaitu baino hamar egun lehenago.
303 artikulua
Sumarioaren eraketa, ofizioz hasi nahiz alderdiak hala eskatuta hasi, instrukzioko epaileei dagokie, euren barrutian edo kasuan kasuko mugapean gertatutako delituen ondorioz, eta, halakoa izan ezean, hiri edo herri bereko gainerako epaileei, edo, haiek eskuordetza emanez gero, udal-epaileei.
Xedapen hau ezin zaie aplikatu lege organikoak bereziki auzitegi zehatz batzuen ardurapean utzitako auziei; auzitegiok, auzi horietarako, instrukzio-epaile berezia izenda dezakete edo epaile arruntari baimena eman diezaiokete, horrek sumarioaren segimendua egin dezan.
Instrukzio-epaile izenda daiteke, bakarrik, auzitegi bereko magistratuetatik bat, edo, aipatu auzitegiaren lurraldean daudenen artetik, jarduneko zerbitzuan dagoen eta ordena judizialekoa den funtzionarioa.
Behin hori izendatuta, jurisdikzio berezko eta independentearekin jardungo du.
Instruktorea magistratua denean, ezinbesteko beharrizana badago, bere eginkizunak eskuordetu ahal izango dizkio eginbideak zein tokitan gauzatu behar eta bertako instrukzio-epaileari.
Delitua, beraren izaeraren ondorioz, goragoko foruaren mende dauden agintariek edo funtzionarioek bakarrik egin ahal badute, instrukzio-epaile arruntek, presako kasuetan, beharrezkoak diren aurreneurriak erabaki ahal izango dituzte, haien ezkutatzea saihesteko; hala ere, eginbideak ahalik eta epe-mugarik laburrenean igorriko dizkiote auzitegi eskudunari, betiere hiru egun gainditu gabe, eta horrek sumarioaren hasierari buruzko ebazpena emango du, eta, garaia denean, agintari edo funtzionario erruztatuak auzipetzea bidezkoa den edo ez erabakiko du.
304 artikulua
Lurralde-audientzietako gobernu-salek ere instrukzio-epaile berezia ere izenda dezakete, baldin eta, auzietan aztertutako delituen ingurabar bereziak aintzat hartuta, edo delitua egiteko tokiari eta denborari buruzkoak aintzat hartuta, edo ofentsagile nahiz ofenditu gisa esku hartu duten pertsonei buruzkoak aintzat hartuta, haren izendapena oinarriduna bada, ikerketa egokiago egiteko edo egitateak seguruago egiaztatzeko.
Gobernu-salek ahalmen berberak izango dituzte, auzien jatorri badira euren mugapearen barruan dauden audientziak ondoriozko auzietara hedatuko dira, eta aurreko artikuluan adierazitako funtzionarioak izendatu beharko dira, lurralde horretan daudenen artetik aukeratuta; kasu horretan, ahal izanez gero, bertako magistratuetatik bat izendatuko da, baldin eta instrukzio- epaile arruntari sumarioaren segimendua egiteko baimenik eman ez bazaio.
Gobernu-salek nahiz auzitegiek erabiltzen badute artikulu honetan eta aurrekoan adierazitako ahalmena, kontu- arrazoi ziodunak emango dizkiote Grazia eta Justizia Ministerioari.
Epaile berezia izendatzeko ahalmen bera izango du Auzitegi Goreneko gobernu- salak, bidezkoa denean; hala izango da, epaile horrek delituaren edo delituen gaineko ardura izan behar duenean lurralde-audientzia bati baino gehiagori dagokion jurisdikzioaren mendeko tokietan, edota egitatearen inguruabarrak direla-medio aipatu salak hori egokitzat jotzen duelako. Betiere, karrera judizialean jarduneko zer bitzuan dauden funtzionarioetatik bat izendatuko da.
Sumarioa amaitu ondoren, prozesua zein audientziaren mende jarri behar eta audientzia horren eskumena lege honen 18. artikuluan jasotako erregelen arabera eratxikiko da.
305 artikulua
Instrukzio-epaile bereziak aurreko artikuluen arabera izendatzen direnean, ulertuko da sumarioaren instrukzioa horren gorabehera guztiekin egiteko bakarrik izendatu direla.
Behin sumarioa amaituta, epaile bereziak hori igorriko dio indarreko xedapenen arabera auziaren gaineko ardura izan behar duen auzitegiari, horrek aurrera egineta zuzenbidearen arabera epaitza eman dezan.
306 artikulua
Aurreko kapituluan xedatutakoarekin bat etorriz aintzat hartuta, instrukzio- epaileek delitu publikoen sumarioak eratuko dituzte, auzitegi eskuduneko fiskalaren zuzeneko ikuskapenaren mende.
Ikuskapena egingo da, bai fiskala bere kabuz izaera horrekin bertan eratuta edo instrukzio-epailearen ondoan beraren laguntzaileen bidez bertan eratuta, bai horrekin zerikusia duten lekukotzen bidez, lekukotza horiek behar besteko adierazgarriak izanik. Azken kasu horretan, instrukzio-epaileak aldizka eta erreklamatzen zaizkion guztietan igorriko dizkio lekukotzak fiskalari, eta horrek begirunez egin ahal izango ditu oharrak eta bere uziak azaldu, horiek ere begirunez egindako agindeien bidez.
Halaber, fiskalak bere eginkizunak eskuorde diezaizkieke udal-fiskalei.
Auzien prozedura zinpekoen epaimahaian hasteko agindua eman bezain laster, Fiskaltzari horren berri emango zaio, eta hori bertaratu egingo da, eta auzitegiaren aurrean egindako jardun osoan esku hartuko du.
Organo judizialetan behar besteko baliabide teknikoak daudenean, fiskalak zigor-prozeduretatik edozeinen jardunean esku hartu ahal izango du, 505. artikuluko bertaratzea barnean hartuta, bideokonferentziaren bidez edo antzeko sistema baten bidez, baldin eta sistema horrek ahalbidetzen badu irudiaren eta soinuaren komunikazioa bi norabidekoa eta aldi berekoa izatea.
307 artikulua
Udal-epaileak sumarioko lehenengo eginbideen instrukzioari hasiera ematen badio, behin presa gehien dutenak eginda eta instrukzio-epaileak eskatutako guztiak gauzatu ondoren, hari auzia igorriko dio, eta ezin izango du hiru egun baino gehiagotan atxiki.
308 artikulua
Instrukzio-epaileek, edo, hala denean, udal-epaileek delitua egin dela jakin bezain laster, horren berri emango diote audientzia eskudunaren fiskalari; horrez gain, instrukzio-epaileek sumarioaren eraketari buruzko parte laburtua emango diote audientziako presidenteari, egitatea, horren inguruabarrak eta egilearenak behar beste adieraziz, sumarioaren instrukzioa egiten hasi eta hurrengo bi egunetan.
Udal-epaileek berehalakoan kontu- arrazoiak emango dizkiote kasuan kasuko instrukzio-epaileari, eginbideen prebentzioari buruz.
309 artikulua
Lege organikoan jasotako xedapen bereziaren bidez, norbait salbuespeneko auzitegi baten mende jarri behar bada eta horren aurka karguak sortu badira, behin lehenengo eginbideak gauzatuta eta prozedura haren aurka zuzendu aurretik, auzitegi eskudunak emandako aginduen zain egongo da, lege honetako 303. artikuluko bigarren lerrokadan eta bosgarren lerrokadaren azken zatian ezarritakoaren ondoreetarako.
Lege honetan xedatutakoaren arabera, delitua aurreneurrizko espetxealdia eragiten duten horietatik bat bada, eta ustezko erruduna ustekabean eta ageri- agerian harrapatua izan bada, berehalakoan atxilotu eta preso sar daiteke, hori beharrezkoa bada, aurreko lerrokadan xedatutakoari kalterik egin gabe.
309bis artikulua
Salaketaren edukia dela medio, edo kereilan egitateari buruz jasotako inguruabarrak direla medio, prozesuko edozein jardun dela medio, zinpekoen epaimahaiak epaitu beharreko delitua egozten bazaio pertsona zehatz bati edo batzuei, epaileak hasiera emango dio beraren lege arau-emailean ezarritako prozedurari; horrela, lege horrek ezarri moduan, berehalakoan emango zaie egozte horren berri ustezko erruztatuei.
Fiskaltzak, bertaratu diren gainerako alderdiek, eta, edozein kasutan ere, egotziak, horixe eragin dezakete, eta epaileak entzunaldi bateko epean ebazpena eman beharko du.
Ez badu hori egiten, edo eskaerari gaitziritzia ematen badio, alderdiek zuzenean kexa-errekurtsoa jarri ahal izango dute probintziako audientzian; audientzia horrek zortzi egun igaro aurretik ebazpena eman beharko du, instruktorearentxostena biderik azkarrenetik lortuta.
310 artikulua
Instrukzio-epaileek udal-epaileei eskuorde diezaiekete lege honek lehenengoei bakarrik erreserbatzen ez dizkien egintza eta eginbide guztien gauzatzea, baldin eta egiaztatutako arrazoiren batek eragozten badu haiek euren kabuz halakoak egitea.
Alabaina, ahalmen hori neurriz erabiltzeko ahaleginak egingo dituzte, eta zuzenean gorago dagoen auzitegiak eragotziko du jardun hori bidegabe eta gehiegi gauzatzea.
311 artikulua
Sumarioaren instrukzioa egiten duen epaileak gauzatuko ditu Fiskaltzak edo bertaratutako alderdietatik edozeinek proposatutako eginbideak, baldin eta alferrekotzat edo kaltegarritzat jotzen ez baditu horiek.
Eskatutako eginbideak ukatzen dituen autoaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da; kasuan kasuko audientzia edo auzitegi eskudunak ondore bakar batean onartuko du errekurtso hori.
Fiskala instrukzio-epailearen herri berean ez badago, gora jotzeko errekurtsoa jarri ezik, kexa-errekurtsoa jarri ko du auzitegi eskudunean; horretarako, beharrezkotzat jotzen dituen su mario-eginbideen lekukotza aurkeztuko du. Lekukotza hori instrukzio-epaileak eman beharko dio, eta, horrentxostena lortu eta gero, auzitegiak bidezkotzat jotzen duena erabakiko du.
312 artikulua
Kereila aurkezten denean, instrukzio- epaileak, behin hori onartuta eta bidezkoa izanez gero, kereila horretan proposatutako eginbideak gauzatzeko agindua emango du, salbu eta bere aburuz legearen aurkakoak direnean, edo kereilaren helbururako beharrezkoak ez direnean edo kaltegarriak direnean; halakoak, ebazpen ziodunean ukatuko ditu.
313 artikulua
Kereilari gaitziritzia emango dio, orobat, baldin eta horren oinarri diren egitateak delitu ez badira, edo, bere burua eskuduntzat jotzen ez badu kereilaren gai den sumarioaren instrukzioa egiteko.
Artikulu honetan aipatutako autoaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, eta errekurtso hori ondore bietan onartu ahal izango da.
314 artikulua
Sumarioan eskatu eta ukatutako eginbideak berriro proposa daitezke ahozko epaiketan.
315 artikulua
Epaileak agerraraziko ditu alderdiak hala eskatuta gauzatutako eginbide guztiak.
Ofizioz agindu direnen artetik sumarioan jasoko dira, bakarrik, sumario horren helburua zein izan eta helburu horrekin zuzeneko lotura dutenak.
316 artikulua
Indargabetuta, abenduaren 4ko 53/1978 Legearen ondorioz.
317 artikulua
Udal-epaileak eta instrukzio-epaileak ahalmen berberak izango dituzte bakoitzak egindako jardunaren berri kereila-jartzaile partikularrari ez komunikatzeko.
318 artikulua
Udal-epaileen eginbeharra da sumarioen lehenengo eginbideen instrukzioa egitea. Eginbehar hori gorabehera, instrukzio- epaileak delitu astun baten berri badu, edo delitua egiaztatzea zaila bada inguruabar berezien ondorioz, edo delituak alarma eragin badu, berehala delitua gertatu den tokira joango da, eta sumarioa eratuko du, udal-epaileak egindako jardunaren gaineko ardura hartuta, eta polizia judizialeko funtzionarioek egindako ikerketak eta datuak jasota.
Toki horretan behar besteko denbora egongo da eginbide guztiak gauzatzeko, eginbideok atzeratzeak oztopoak eragin baditzake.
319 artikulua
Kasuan kasuko audientziako fiskalak jakinez gero aurreko artikuluan adierazitako delituetatik bat egin dela, gertakariaren tokira joan beharko da bera, edo bere mendeko batzuk bertara joateko erabakia hartuko du, eta, ondorioz, instrukzio-epaileari laguntza emango diote egitateak modurik egokienean eta azkarrenean argitzeko, baldin eta larritasun bereko edo gehiagoko beste zeregin batzuek hori eragozten ez badute, betiere egokitzat jotako kasuetatik beste edozeinetan modu berean jarduteari kalterik egin gabe.
320 artikulua
Auzi-jartzaile zibilak sumarioan esku hartuko du, bakarrik, bere akzioa arrakastaz bideratzeko lagungarri izan daitezkeen eginbideak gauzatzeko; instrukzio- epaileak zuhurtziaren arabera balioetsiko ditu eginbideok.
321 artikulua
Instrukzio-epaileek idazkarien aurrean eratuko dute sumarioa.
Presako eta aparteko kasuetan, idazkaririk ez badago, instrukzio-epaileek jardun ahal izango dute notarioaren esku-hartzearekin edo irakurtzen eta idazten dakiten adin nagusiko bi gizon zintzoren esku-hartzearekin; gizon horiek leialtasun eta sekretua gordeko dutela zin egingo dute.
322 artikulua
Sumarioko eginbideak gauzatu behar badira horiek gauzatzeko agindua eman duen instrukzio-epailearen mugapetik kanpo edo udal-epailearen udalerritik kanpo, I. liburuko VIII. tituluan zehaztutako moduan gauzatuko dira; egin bi deok isilpekoak izango dira eginbideotan esku hartu behar ez dutenentzat.
323 artikulua
Aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, sumarioko eginbideren bat gauzatzeko tokia instrukzio-epailearen jurisdikziotik kanpo badago, baina epailea aurkitzen den tokitik hurbil, eta eginbide hura berandutzeko arriskua izanez gero, berak bere kabuz betearazi ahal izango du, epaile eskudunari berehalako abisua emanez.
324 artikulua
Sumarioa hasi denetik hilabete igaro bada eta oraindik ez bada amaitu, epaileak astero-astero haren amaiera eragotzi duten arrazoiei buruzko partea emango die sumarioa hastean nori partea eman eta horiei beroriei.
Parte horietatik bakoitza ikusi ondoren, horiek zein presidenteri igorri eta presidente horrek eta auzitegi eskudunak, eurei dagozkien eskumenen arabera, sumarioa ahalik azkarren amaitzeko egokitzat jotakoa erabakiko dute.
Artikulu honetan xedatutakoari kalterik egin gabe, instrukzio-epaileek audientzietako fiskalei eman behar diete gorabehera horietatik kanpo sumarioen egoera eta aurrerapenari buruz eskatu bezain beste berri.
325 artikulua
Epaileak, ofizioz edo alderdiak hala eskatuta, erabaki ahal izango du agerraldia bideokonferentziaren bidez edo antzeko beste sistema baten bidez egitea, onuragarritasuneko, segurtasuneko
edo ordena publikoko arrazoiak direla medio, edo zigor-prozeduretatik edozeinetara norbait agertu behar denean egotzi-, lekuko- nahi aditu-izaerarekin nahiz beste edozein baldintzarekin, agerraldi hori bereziki larri edo kaltegarria gertatzen bada, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 229. artikuluko 3. lerrokadan xedatutakoari helduta, baldin eta sistema horrek ahalbidetzen badu irudiaren eta soinuaren komunikazioa bi norabidekoa eta aldi berekoa izatea.
326 artikulua
Pertsegitutako delituak bere egiteari buruzko aztarnak edo froga materialak utzi baditu, instrukzio-epaileak edo horren ordez diharduenak horiek jaso eta ahozko epaiketarako gordeko ditu, ahal izanez gero; ondore horretarako, begi- ikuskapena egin, eta egitatearen izate eta izaerarekin zerikusia izan dezakeen guztia deskribatuko da.
Helburu horretarako, auzi-paperetan deskribatuko du delitua zein tokitan gertatu den, toki horretan aurkitu diren objektuak non dauden kokatuta eta zein egoeratan, lurraren gorabeherak edo bizitokien egoera, bai eta erabil daitezkeen gainerako xehetasunak, dela akusaziorako dela defentsarako.
Arrastoak edo aztarnak agertu ondoren, horien analisi biologikoa baliagarria izan badaiteke ikertutako egitatea argitzeko, instrukzio-epaileak polizia judizialari edota mediku forentseari aginduko dio beharrezko diren neurriak hartzea, lagin horiek batu, jaso eta azter daitezen, haien kautotasuna bermatzen duten baldintzetan, betiere 282. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe.
327 artikulua
Egitateak hobeto argitu edo egiaztatzeko komenigarria izanez gero, tokiaren planoa behar beste zehaztuta egingo da, edo delituaren gai izan diren pertsonen erretratua, edo aurkitutako efektu edo tresnen kopia edo diseinua egingo da.
328 artikulua
Lapurreta gertatu bada, edo apurtzearen, eskalatzearen edo indarkeriaren bidez egindako delituetatik beste edozein gertatu bada, instrukzio-epaileak bertan geratu diren aztarnak deskribatu beharko ditu, eta adituen iritzia kontsultatuko du, delitua egiteko modu, tresna, baliabide edo denborari buruz.
329 artikulua
Aurreko artikuluetan xedatutakoa betearazteko, instrukzio-epaileak agindu ahal izango du delitua gertatu den tokian aurkitutako pertsonak bertatik ez joatea deskripzio-eginbidea gauzatzen den bitartean, bai eta toki horretatik hurbil aurkitu direnak berehala agertzea ere, bakoitzaren adierazpen egokia bananduta jasoz.
330 artikulua
Sumarioa eragin duen delituaren arrasto edo aztarnarik geratu ez bada, instrukzio-epaileak ikertu eta agerraraziko du, ahal izanez gero, froga materialak berez, ezustean edo hala nahita desagertu diren, bai eta desagertzea zergatik gertatu den edo zein baliabide erabili den horretarako; jarraian, sumarioan jasoko ditu delitua egitearen inguruan eskura daitezkeen mota guztietako frogak.
331 artikulua
Delitua arrastorik uzten ez dutenetakoa bada, instrukzio-epaileak delitua bera eta horren inguruabarrak agerrarazteko ahaleginak egingo ditu lekukoek egindako adierazpenen bidez eta delitua egiaztatzeko balio duten baliabideen bidez; agerraraziko du, orobat, gauza aurretik bazela ere, baldin eta delituaren helburua gauza hori kentzea izan bada.
332 artikulua
Kapitulu honek barnean hartzen dituen eginbide guztiak idatziz luzatuko dira begi-ikuskapena egiten den ekitaldi berean, eta eginbideok sinatuko dituzte instrukzio-epaileak, fiskalak, ekitaldira agertzen bada, idazkariak eta bertan dauden pertsonek.
333 artikulua
Aurreko artikuluetan aipatutako eginbideak gauzatzeko unean, norbait auzipetu bada egitate zigorgarriaren ustezko egile gisa, eginbideak gauzatzeko unean bertan egon ahal izango da, dela bakarrik dela berak aukeratutako edo ofizioz izendatutako defendatzailearekin batera, baldin eta hala eskatu badu; batak zein besteak egokitzat jotako oharrak egin ahal izango dituzte ekitaldian bertan, eta eginbidearen bidez jasoko dira, horiek onartzen ez badira.
Horretarako, eginbidea gauzatzeko erabakiaren berri emango zaio auzipetuari, eginbidearen izaerak ahalbidetzen duen aurrerapenarekin, eta ez da eginbide hori etengo, auzipetua edo beraren defendatzailea ez agertzeagatik.
Eskubide bera izango du eginbide horien ondorioz askatasunik gabe dagoenak ere.
334 artikulua
Instrukzio-epaileak ahaleginak egingo ditu hasierako uneetan armak, tresnak eta edozein motatako efektuak jasotzeko, baldin eta delituarekin zerikusia izan ahal badute, eta delitua zein tokitan gertatu eta bertan edo toki horretatik hurbil aurkitu badira, edo errudunaren esku badira, edo beste toki ezagun batean; gainera, horiek dauden tokia, denbora eta egoera adieraziko ditu zehatz-mehatz deskribatuta, eta eginbidea luzatuz, horiei eta aurkikuntzaren inguruabarrei buruz ideia zehatza era dezan.
Eginbidea sinatuko du haiek noren esku aurkitu eta pertsona horrek, eta berari jakinaraziko zaio horiek jasotzea zein autotan agindu eta auto hori.
335 artikulua
Delituaren gai den pertsona edo gauza izanda, instrukzio-epaileak ze hatz-mehatz deskribatuko ditu horren egoera eta inguruabarrak, eta, bereziki, egitate zigorgarriarekin zerikusia duten guztiak.
Estatuaren bulegoetan dauden agirien edo efektuen faltsutze-delitua gertatzeagatik ezinbestekoa bada horiek begi-bistan izatea, aditu-ikuskatzea egin dadin, eta epaileak edo auzitegiak halakoak azter ditzan, kasuan kasuko agintariei horiek erreklamatuko zaizkie, eta, behin auzia amaituta, zentro ofizial egokietara itzuliko dira.
336 artikulua
Aurreko bi artikuluetako kasuetan ere, epaileak aditu-azterketa aginduko du, baldin eta hori egokia bada artikulu horietan aipatu toki, arma, tresna eta efektuek delituarekin duten lotura antzemateko; adituaren azterketa etatxostena eginbidearen bidez agerraraziko dira.
Eginbide horretara agertu ahal izango dira, berebat, auzipetua eta beraren defendatzailea, 333. artikuluan adierazitako baldintzetan.
337 artikulua
Delituaren gai den gauza edo pertsona, eta horrekin zerikusia duten tokiak, armak, tresnak edo efektuak deskribatzeko ekitaldian, delitua egiteko moduari edo formari buruz, eta aipatu tokietan armek, tresnek edo efektuek izandako aldaketen arrazoiei buruz, edo horien aurretiazko egoerari buruz adierazpena eman dezaketen pertsonak badaude edo ezagunak badira, orduan deskripzioa egin eta berehala horiek aztertuko dira, eta haien adierazpenak azterketa horren osagarritzat joko dira.
338 artikulua
334. artikuluan aipatutako tresna, arma eta efektuak zigilatu egingo dira, ahal izanez gero, eta horiek kentzea, gordetzea edo organismo egokira bidaltzea erabakiko da.
Hala ere, horiek suntsitzea dekreta daiteke behar besteko laginak utzita, baldin eta beharrezkoa edo komenigarria bada kendutako efektuen berezko izaerarengatik edo horien biltegiratzeak edo jagoletzak eragin dezakeen arriskuarengatik, arrisku hori benetakoa izan nahiz ustezkoa dela; betiere, aurretiaz entzunaldia egingo zaio Fiskaltzari eta jabeari, ezaguna izanez gero, edo suntsitu nahi diren efektuak zeinen esku aurkitu eta pertsona horri.
Droga toxikoen, sorgorgarrien edo gai psikotropikoen kasuan, instrukzio-epaileak, aurretiaz Fiskaltza eta alderdiak entzunda, horiek berehala suntsitzeko agindua emango du, eta gai horien behar besteko laginak gordeko ditu, geroagoko egiaztapenak edo ikerketak bermatzeko. Horri kalterik egin gabe, organo judizialak, zioak azalduz beharrezkotzat jo dezake haiek guztiak oso-osorik gordetzea.
Gorde den guztia beti organo judizialaren zaintzapean geratuko da.
Edozein kasutan ere, eginbide egokia luzatuko da, eta, suntsipena erabakiz gero, auzi-paperetan agerraraziko dira suntsitutako efektuen izaera, kalitatea, kopurua, pisua eta neurria.
Aurretiazko tasaziorik izan ezean, haien balioa ere jaso egingo da, baldin eta suntsipenaren ostean balio hori finkatzea ezinezkoa bada.
Aurreko bi lerrokadetan xedatutakoa aplikatu ahal izango zaie, orobat, jabetza intelektualaren eta industria-ja betzaren aurkako delituak direla-eta kendutako efektuei, behin adituek aipatu efektuak aztertu eta gero.
Objektuak, euren izaeraren ondorioz, ezin badira jatorrizko moduan gorde, epaileak komenigarritzat jotakoa ebatziko du, efektuok modurik onenean gorde daitezen; eta, galkorrak izanez gero, horien salmenta agin dezake, bidezko bermeekin batera, haien balioa aintzat hartuta eta auziaren ondoriozko zenbatekoa gordailututa.
339 artikulua
Komenigarria bada adituak txostena egitea delituaren gorputza desagertzeko erabili diren baliabideei buruz, edo, halakoa izan ezean, jaso diren mota guztietako frogei buruz, epaileak hori berehala aginduko du, titulu honen VII. kapituluan ezarritako moduan.
340 artikulua
Instrukzioa egin bada indarkeriazko heriotzaren ondorioz edo kriminaltasun- susmoa eragiten duen heriotzaren ondorioz, orduan, hilotza ehortzi aurretik edo hori lurretik atera bezain laster, eta 335. artikuluan agindutako deskripzioa egin ondoren, lekukoek, hilotza begi-bistan izanda, horren identifikazioa egingo dute, bera ezagutzen dutelako kontu-arrazoiak emanez.
341 artikulua
Ezagutza-lekukorik ez badago eta hilotzaren egoerak hori ahalbidetzen badu, autopsia egin aurretik jendaurrean erakutsiko da, hogeita lau orduko epean gutxienez; horrez gain, gorputegiaren atean kartela jarriko da, hilotza zein tokitan, ordutan eta egunetan aurkitu zen, eta une horretan sumarioaren instrukzioa zein epailek egin duen adieraziz; horrela, hilotza identifikatzeko edo delitua nahiz horren inguruabarrak argitzeko lagungarri izan daiztekeen datuetatik edozein duenak hori komunikatuko ahal izango dio instruk zio-epaileari.
342 artikulua
Aurreneurri horiek hartu arren, hilotza inork ezagutzen ez badu, epaileak hilotzaren jantzi guztiak jasoko ditu, identifikazioa egiteko lagungarri izan daitezen.
343 artikulua
340. artikuluak aipatu sumarioetan, kanpoko ikuskapena eginda heriotzaren arrazoia zein den uste izan arren, mediku forentseek, edo, hala denean, epai leak izendatutakoek, hilotzaren autopsia egingo dute; horiek, eragiketa zehatz-mehatz deskribatu ondoren, heriotzaren jatorriari eta horren inguruabarrei buruzko informazioa emango dute.
Autopsia egiteko, 353. artikuluan xedatutakoa beteko da.
344 artikulua
Mediku forentse izenarekin, instrukzioko epaitegi bakoitzean, aditu bat egongo da; aditu horrek, beharrezkoa edo komenigarria gertatzen den kasuetan eta jardueretan, laguntza emango dio justizia-administrazioari, eta mugape judizialaren edozein puntutan bere lanbideko zerbitzu guztiak egingo ditu.
345 artikulua
Mediku forentsea zein epaitegiren hiriburutarako izendatu eta bertan biziko da, eta ezin izango du bertatik kanpo egon, epailearen, arlo kriminaleko audientziako presidentearen edo Grazia eta Justizia ministroaren lizentziarik gabe; lehenengo kasuan, gehienez, zortzi eguneko epea du, bigarrenean, hogei eguneko epea, eta, hirugarren kasuan, ministroak egokitzat jotako epea.
346 artikulua
Absentzietan, gaixotasunetan eta lanpostu hutsetan, mediku forentsearen ordezko izango da herri berean kargu berbera duen beste irakasle bat; eta, halakoa izan ezean, epaileak izendatutakoa, arlo kriminaleko audientziako presidenteari kontu-arrazoiak emanez.
Gauza bera gertatuko da, beste edozein zioren ondorioz instrukzio-epaileak mediku forentsea erabili ezin badu.
Eginbehar horren betetzea ukatu edo saihesten dutenei 125 pezetatik 500 pezetarainoko isuna jarriko zaie.
347 artikulua
Mediku forentseak bere lanbideari edo erakundeari dagokion egintza edo eginbide oro gauzatu beharko du, kasuaren izaerak eta justizia-administrazioak behar duten arreta, ardura eta azkartasunarekin.
348 artikulua
Mediku forentsearen esku-hartzeaz gain, epailearen ustez aditu baten edo gehiagoren lankidetza beharrezkoa denean, epaile horrek izendapen egokia egingo du.
Aurreko lerrokadan ezarritakoa gertatuko da, berebat, kasuaren larritasuna dela-eta mediku forentsearen ustez ira kaslekide baten baino gehiagoren lan kidetza behar denean, epaileak horrekin bat egiten badu.
349 artikulua
Justizia ondo administratzearekin bat etorriz gero, epaileak behar besteko epe- muga eman ahal izango dio mediku forentseari, horrek bere adierazpenak eman ditzan,txostenak eta kontsultak egin, eta beharrezkoak diren beste agiri batzuk idatz ditzan; era berean, hilotzen autopsiak eta lurretik ateratzeak egiteko, ordu egokiak izendatu ahal izango ditu mediku forentseak.
350 artikulua
Pozoitzea, zauriak edo bestelako lesioak gertatzen direnean, mediku forentsearen ardura izango da pazienteari osasun-laguntza ematea, salbu eta horrek edo beraren familiak eurek hala hautatutako irakasle baten edo gehiagoren laguntza nahi dutenean; kasu horretan, hark ikuskapenari eta zaintzari eutsiko dio, kasuan-kasuan mediku-zerbitzu forentsea betetzeko.
Auzipetuak irakasle bat izendatzeko eskubidea izango du, eta horrek, instrukzio- epaileak edo alderdi akusatzaileak izendatutakoekin batera, pazienteari laguntza emango dio.
351 artikulua
Mediku forentsea, edo, halakoa izan ezean, instrukzio-epaileak izendatutakoa nahiz izendatutakoak, ados ez badaude pazienteak edo horren familiakoek adituak izendatu eta aditu horiek erabili duten tratamendu edo plan sendagarriarekin, partea emango diote instrukzio-epaile horri, justizian bidezkoak diren ondoreetarako.
Auzipetuak izendatutako adituak ere gauza bera egin ahal izango du.
Halako desadostasuna gertatzen denean, instrukzio-epaileak irakasle gehiago izendatuko ditu, euren iritzia eman dezaten, eta, beharrezko datu guztiak jaso ondoren, horiek guztiak kontuan izango dira, garaia denean auziaren epaitza emateko.
352 artikulua
Aurreko artikuluetan xedatutakoa aplikatu behar da, pazientea kartzelan, ospitalean edo beste establezimendu batean sartu eta bertako adituek laguntza ematen diotenean.
353 artikulua
Autopsiak egingo dira herri edo barruti bakoitzean administrazioak helburu horretarako eta gorputegi gisa jarritako lokal publikoan.
Hala ere, instrukzio- epaileak, komenigarritzat jotzen duenean, xeda dezake ebakuntza beste toki batean edo hildakoaren egoitzan egitea, baldin eta horren familiak hala eskatzen badu eta horrek sumarioaren arrakastari kalterik egiten ez badio.
Instrukzio-epailea ebakuntza anatomikora ezin bada joan, polizia judizialeko funtzionario bati emango dio eskuordetza, eta auziko idazkariak emango du agertze horren fede, bai eta bertan gertatutako guztiarena ere.
354 artikulua
Heriotza gertatzen denean trena abian dagoen bitartean trenbideetan jazo istripuaren ondorioz, tren hori geratuko da, bakar-bakarrik, hilotza edo hilotzak trenbidetik kentzeko behar den denboran; aurretik, beraren inguruabarra eta egoera agerrarazi beharko du polizia judizialeko agintariak edo funtzionarioak, ezbeharraren tokira berehalakoan agertzen bada, edo ausaz trenean bertan daudenek, eta, halako pertsonarik izan ezean, kategoria handieneko enplegatuak, trena bere ardurapean doan heinean; kasu horretan, gobernuko enplegatuak edo agenteak hobetsiko dira.
Era berean, komeni dena ezarriko da, trenak bere ibilbidean aurrera egiteari kalterik egin gabe, agintariari abisua emateko, horrek lehenengo eginbideen instrukzioa egin eta hilotzen altxatzea erabaki dezan; aipatu pertsonek azkar- azkar eta ber-bertan jasoko dituzte beharrezkoak diren datu eta aurrekariak, eta ahalik azkarren komunikatuko dizkiote halakoak agintari eskudunari, horrek lehenengo eginbideen instrukzioa egin dezan, ezbeharraren zioa argitzeko.
355 artikulua
Edozein auzi eratzea eragiten duen egitate kriminala lesioetan badatza, zaurituari lagundu dioten medikuek haren egoerari eta aurrerapenei buruzko partea eman beharko dute, ezarritako epeetan, betiere eta instrukzio-epaileak jakiteko moduko berritasunetatik edozein gertatu eta berehala.
356 artikulua
Prozesu kriminalak gauzatzeko, analisi kimikoen eragiketak egin behar direnean, halakoak egingo dituzte medikuntzan, farmazian, edo fisika- nahiz kimika-zientzietan doktore direnek, edo kimikako espezialitatea egin duten ingeniariek.
Zientzia horietako doktorerik ez badago, aipatu eragiketok egiteko izendatu ahal izango dira behar besteko jakiteak eta praktika dituzten lizentziadunak.
Instrukzio-epaileek, aurreko lerrokadan aipatzen direnen artetik, gaien analisiak egiteko adituak izendatuko dituzte, justizia-administrazioak horiek behar dituenean.
Prozesuaren instrukzioa zein epai-barrutitan egin eta epai-barruti horretan ez badago lehenengo lerrokadak aipatutako adituetatik inor, edo, bertan bizi direnek lege-aginduz edo fisikoki ezin badute analisia egin, instrukzio-epaileak horren berri emango dio arlo kriminaleko sala edo audientziako presidenteari, eta horrek aditua edo adituak izendatuko ditu lurraldean egoitza dutenen artean, lehenengo lerrokadak aipatzen dituenak izanik, aipatu zerbitzua egin dezaten.
Aldi berean, adituen izendapena komunikatuko dio instrukzio- epaileari, aztertu beharreko gaiak bere esku utz ditzan, beharrezkoak diren arreta eta formalitateekin.
Auzipetuak edo auzipetuek aditu bat izendatu ahal izango dute, epaileak izendatutakoekin batera jardun dezan.
357 artikulua
Adierazitako irakasleek aditu titular gisa emango dute zerbitzua, eta ezin izango dute hori egitea ukatu, arrazoi zuzenik izan gabe; osterantzean, 346. artikuluko 2. lerrokadan xedatutakoa aplikatuko zaie.
358 artikulua
Agindu judizialaren ondorioz, aipatu irakasle bakoitzak, aditu gisa informazioa eman duenean, erregelamendue tan zehaztutako zenbatekoa jasoko du, zerbitzu hori ematearen ondoriozko zerbitzu- sari eta gastuen kalte-ordain gisa, eta ez du betebeharrik izango egu nean hiru ordu baino gehiago lan egiteko, presako edo aparteko kasuetan izan ezik; hori gertatuz gero, auzi-paperetan jasoko da.
359 artikulua
Azterketa amaitu eta kasuan kasuko adierazpena sinatu ondoren, irakasleek instrukzio-epaileari edo arlo kriminaleko sala edo audientziako presidenteari sinatutako oharra emango diote, aztertutako objektu eta gaiei buruz, bai eta aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera haiei dagozkien zerbitzu-sariei buruz ere.
Epaitegiak ohar hori, zuzentzat jotako oharrekin batera, arlo kriminaleko audientziako presidenteari bidaliko dio, eta horrek Grazia eta Justizia Ministerioari helaraziko dio edozein analisitan erabilitako ordu-kopurua gehiegizkoa dela antzeman ez badu; kontrakoa gertatuz gero, epaitegiak erabakiko du analisia egin duen irakaslearen hiru irakaslekidek informazioa ematea, eta, horiek emandako irizpena aintzat hartuta, erreklamatutako zerbitzu-sariak baieztatu edo gutxitu egingo ditu, zuzena dena gogoan izanda, eta, beretxostenarekin batera, aipatu ministeriora guztia igorrita.
Audientziako presidenteak gauza bera egingo du, analisia ahozko epaiketan egiten denean.
360 artikulua
Grazia eta Justizia ministroaren iritziz zerbitzu-sariak gehiegizkoak badira, berak ere ordainketa dekretatu baino lehen,txostena, eta, hala denean, tasazio berria eska diezaioke Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Natur Zientzien Akademiari; korporazio horrek azaldutakoa edo egindako tasazio berria ikusita, zerbitzu-sariak baieztatu edo gutxitu egingo dira, zuzena dena gogoan izanda, eta, ondoren, ordainketa dekretatuko da.
361 artikulua
Ordainketa egiteko, Grazia eta Justizia ministroak beharrezkotzat jotako zenbatekoa jasoko du urteko aurrekontuetan.
362 artikulua
Aipatu irakasleek ezin izango dituzte erreklamatu zerbitzu horren ondorioz aurretiaz zehaztutako zerbitzu-sariak baino; eta ezin izango diote epaileari edo auziegiari galdatu laborategiko materialak edo material erreaktiboak ematea, ezta euren zeregina betetzeko mendeko laguntzaileak izendatzea ere.
Aditurik, laborategirik edo erreaktiborik ez izateagatik, ezin bada analisia egin arlo kriminaleko audientziaren mugapean, hori probintziako hiriburuan egingo da, eta, azken tokian, erreinuko hiriburuan.
363 artikulua
Epaitegiek eta auzitegiek analisi kimikoak egiteko agindua emango dute, bakar-bakarrik ikerketa judiziala egiteko eta justizia egoki administratzeko guztiz ezinbestekotzat jotzen direnean.
Hori justifikatzen duten arrazoiak egiaztatuz gero, instrukzio-epaileak susmopekoaren lagin biologikoak eskuratzeko erabakia har dezake ebazpen ziodunean, baldin eta laginok ezinbestekoak badira haren DNA profila zehazteko.
Helburu horretarako, eta proportzionaltasun- eta zentzuzkotasun-printzipioekin bat etorriz, gorputza ikuskatu, aztertu eta horretan esku hartzeko erabakia hartu ahal izango du.
364 artikulua
Lapurreta-, ebasketa- eta maula-delituetan, eta lapurtutako gauzak, ebatsitakoak nahiz maulapekoak lehenagotik bazirela agerrarazi behar denetan, egitatea gertatu den unean lekukorik ez badago, laidotu gisa agertzen denaren aurrekariei buruzko informazioa jasoko da, bai eta horien inguruabar guztiei buruzkoa ere, baldin eta inguruabarrok zantzuak ematen badituzte eta zantzu horiek erakusten badute delitua egiteko unean laidotuak gauza horiek bazituela.
365 artikulua
Delitua edo horren inguruabarrak kalifikatzeko beharrezkoa bada delituaren gai izandako gauzaren balioa zehaztea edo eragindako kaltearen nahiz eragin daitekeenaren zenbatekoa balioestea, orduan epaileak entzungo du jabeak edo kaltedunak horren inguruan esan beharrekoa, eta, ondoren, adituak egindako azterketa erabakiko du titulu horren VII. kapituluan zehaztutako moduan.txostena egin behar bada zuzenean antzeman beharreko gauza eta osagaiei buruz, epaileak halakoak emango dizkie izendatutako adituei, eta horiek ez badaude beraren esku, kasuan-kasuan lor daitezkeen datu egokiak emango dizkie; kasu horretan, kalteen tasazioa eta arauketa zentzuz egitea ohartaraziko zaie, betiere emandako datuei helduta.
Merkataritzako establezimenduetatik ostutako merkatu-gaien balorazioa finkatzeko, horiek jendeari saltzeko prezioa aintzat hartuko da.
366 artikulua
Kapitulu honetan eta aurrekoan ezarritako eginbideek lehentasuna izango dute, sumarioko beste eginbideei begira, eta haien betearazpena ez da etengo, ustezko erruduna ziurtatzeko edo delituaren ondoriozko laidotuei beharrezko laguntza emateko ez bada.
367 artikulua
Sumarioan zehar ez dira inoiz onartuko erreklamazioak edo hirugarrengotzak, baldin eta horien helburua bada delituaren gorputza eratzen duten efektuak itzultzea, haien mota eta horiek erreklamatzen dituen pertsona edozein izanda ere.
368 artikulua
Kargua pertsona zehatz bati zuzentzen diotenek haren identifikazio judiziala egin beharko dute, baldin eta instruk zio-epaileak, akusatzaileek edo erruz tatuak berak, zioak azalduta, beharrezkotzat jotzen badute eginbidea egitea azken hori identifikatzeko, betiere izendatzaileei begira, inongo zalantzarik izan ez dadin haiek aipatutako pertsonaren inguruan.
369 artikulua
Identifikazio-eginbidea gauzatzeko, identifikatu behar den pertsona eginbide hori gauzatu behar duenaren begi- bistan jarriko da, eta antzeko kanpo inguruabarrak dituzten pertsonekin batera.
Horien guztien aurrean, edo haiek bera ez ikusteko puntu batetik, betiere epailearen ustez egokiena dena aintzat hartuta, identifikazioa egin behar duenak adieraziko du adierazpenetan aipatutako pertsona identifikazio-saioan edo -taldean dagoen; baiezko kasuan, argi eta garbi eta zehatz-mehatz izendatuko du.
Luzatutako eginbidean, ekitaldi horren inguruabar guztiak agerraraziko dira, bai eta identifikazio-saioa edo -taldea osatu duten guztien izenak ere.
370 artikulua
Norbaitzuek pertsona bakarra identifikatu behar dutenean, aurreko artikuluan adierazitako eginbidea bananduta gauzatu beharko da horietako bakoitzarekin, eta euren artean ezin izango dira komunikatu azken identifikazio-saioa egin arte.
Pertsona berberak zenbait pertsona identifikatu behar dituenean, guztien identifikazioa egintza bakarrean egin ahal izango da.
371 artikulua
Ustezko erruduna atxilotu edo atzematen duenak beharrezkoak diren aurreneurriak hartuko ditu, atxilotuak edo presoak bere buruan edo jantzietan inolako aldaketarik egin ez dezan, dagokionari haren identifikazioa zailago eginez.
372 artikulua
Antzeko aurreneurriak hartu beharko dituzte kartzeletako alkaideek eta atxilotuentzako gordailutegietako buruek; eta, euren ardurapeko establezimenduan arauzko jantzia badago, kontu handiarekin gordeko dituzte presoak establezimenduan sartzean eramaten dituzten jantziak, haiek jantziok erabil ditzaten, identifikazio-eginbideak gauzatzeko komenigarri den guztietan.
373 artikulua
Auzipetuaren nortasunari buruz zalantzarik badago, nortasun hori egiaztatzeko ahaleginak egingo dira horretarako erabilgarri diren baliabideen bitartez.
374 artikulua
Epaileak ahalik eta zehaztasun handienarekin agerraraziko ditu auzipetuaren zeinu pertsonal guztiak, eginbidea haren nortasuna frogatzeko baliagarri izan dadin.
375 artikulua
Auzipetuaren adina egiaztatu eta haren nortasuna frogatzeko, sumariora ekarriko da Erregistro Zibilean duen jaiotza-inskripzioa edo bataio-agiria, erregistroan inskribatuta ez badago.
Edozein kasutan ere, ezin denean jakin auzipetuaren jaiotza edo bataioa zein Erregistro Zibiletan edo parrokiatan dagoen jasota, edo, inskripzioa eta agiria ez daudenean; eta, auzipetuak urruti jaio dela adierazteagatik, denbora asko behar denean auzira ziurtagiri egokia ekartzeko, sumarioa ez da geratuko, eta, aurreko artikuluko agiriaren ordez,txostena jarriko da; mediku forentseek edo epaileak izendatutakoektxosten hori emango dute auzipetuaren adinari buruz, haren azterketa fisikoa egin eta gero.
376 artikulua
Auzipetuaren nortasunari buruz zalantzarik ez badago, eta ziurra bada Zigor Kodean galdatutako adina duela hari erantzukizun kriminala osotasu nean eskatzeko, ez da beharrezkoa izango aurreko artikuluan adierazitako justifikazioa, baldin eta hori egiteko oztopoak badaude edo egiteak aparteko atzerapenak sortzen baditu.
Segidako jardunean eta epaiketa bitartean, auzipetua izendatuko da berazein izenekin ezagutua izan eta izen horrekin, edo berak bere izena dela esaten duen horrekin.
377 artikulua
Instrukzio-epaileak egokitzat jotzen badu, auzipetuari buruzkotxostenak eskatu ahal izango dizkie auzipetua zein herritan bizi eta herri horretako edo horietako alkatetzei edo polizia-funtzionarioei.
Txostenok oinarridunak izango dira; eta, ezinezkoa bada oinarridunak izatea, orduan hori eragozten duen arrazoia adieraziko da.
Txostenak ematen dituztenek ez dute inolako erantzukizunik izango, salbu eta doloa edo zabarkeria larria gertatzen denean.
378 artikulua
Horrez gain, epaileak auzipetuaren portaerari buruzko adierazpena jaso ahal izango du, auzipetu hori ezagutzearren azalpenak eman diezaioketen pertsona guztiengandik.
379 artikulua
Auzipetuaren zigor-aurrekariak auzira ekarriko dira, eta, 1878ko urriaren 2an Zigortuen Erregistro Zentrala sortu aurrekoak izanez gero, horiek ustez bilduta izan ditzaketen epaitegiei eskatuko zaizkie; ostekoak, aldiz, Grazia eta Justizia Ministerioari bakarrik eskatuko zaizkio.
Ministerioko erregistro-buruak berari erreklamatzen zaizkion aurrekariak, edo, hala denean, ziurtagiri negatiboa eman beharko ditu, hiru egunetako epe-muga luzaezinean, eskaera jasotzen duen unetik zenbatuta; hori egiten ez badu, hori egitea eragotzi dion arrazoi legitimoa justifikatu beharko du.
Epaitegietan lehenespena emango zaio, orobat, zerbitzu horren betetzeari, eta diziplina bidez zuzenduko dira hori atzeratzen duten funtzionarioak.
380 artikulua
Auzipetuak bederatzi urte baino gehiago eta hamabost urte baino gutxiago baditu, epaileak horren irizpideari buruzko informazioa jasoko du, eta, bereziki, auzia zein egitatek eragin eta egi tate horren kriminaltasuna balioesteko hark duen gaitasunari buruzkoa.
Informazio horretan entzungo dira, euren inguruabar pertsonalak direla eta, egitatea egin baino lehen eta ondoren auzipetuarekin izandako harremanak direla eta, adierazpen egokia egin dezaketen pertsonak.
Halakoa izan ezean, lehen hezkuntzako bi irakasle izendatuko dira, mediku forentsearekin edo horren ordezkoarekin batera, auzipetua azter eta irizpena eman dezaten.
381 artikulua
Epaileak antzematen badu auzipetuak zorotasunaren zantzuak dituela, berehala mediku forentseen behaketaren mende jarriko du auzipetu hori, preso dagoen establezimenduan edo beste establezimendu publiko batean, baldin eta azken hori egokiagoa bada edo hura aske badago.
Kasu horretan, medikuek txostena emango dute, titulu honen VII. kapituluan adierazitako moduan.
382 artikulua
Aurreko artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, epaileak auzipetuaren zorotasunari buruzko informazioa jasoko du, 380. artikuluak ezarri moduan.
383 artikulua
Erotasuna delitua egin ondoren sortu bada, orduan, behin sumarioa amaituta, auzitegi eskudunak auzia artxibatzeko agindua emango du, auzipetuak osasuna berreskuratu arte; horrez gain, bete egingo da egitatea erotasun-egoe ran egiten dutenen kasuan Zigor Kodeak ezarritakoa.
Beste norbait auzipetuta badago delitu bera egiteagatik, baina hori ez badago aurreko artikuluko kasuan, orduan auzia soil-soilik horri begira egin go da.
384 artikulua
Sumarioaren ondorioz kriminaltasunaren zentzuzko zantzua sortu bada pertsona zehatz baten aurka, autoa emango da pertsona hori auzipetutzat adierazita; auto horretan, agindua emango da eginbideak pertsona horrekin burutzeko, titulu honetan eta lege honen gainerakoetan xedatutako moduan.
Auzipetuak, halakoa den unetik, letraduaren aholkua jaso ahal izango du, inkomunikatuta ez dagoen bitartean, eta letradu horretaz balia daiteke, dela sumarioaren amaiera azkarra eragiteko, dela berari interesatzen zaizkion eginbideen gauzatzea eskatzeko, dela bere egoeraren gain eragina duten uziak aurkezteko.
Lehenengo kasuan, kexa-errekurtsoa jarri ahal izango du audientzian; eta, beste bi kasuetan, gora jotze ko errekurtsoa jarri ahal izango du, hori ere audientzian, baldin eta instrukzio-epaileak haren nahiak bete ez baditu.
Gora-jotze horiek ondore bakarrean baino ez dira onartuko.
Artikulu honetan zehaztutakoa betetzeko, instrukzio-epaileak auzipetu adingabeari prokuradorea eta abokatua jarriko dizkio, salbu eta adingabe horrek edo beraren legezko ordezkariak hura ordezkatzeko edo defendatzeko konfiantzazko pertsonak izendatzen dituenean.
Norbaiten auzipetzea dekretatzeko, instrukzio-epaileek autoak ematen dituztenean, auto horien aurka haren ordezkariak eraldaketa-errekurtsoa erabili ahal izango du, ebazpena berari jakinarazi eta hurrengo hiru egunetan; eraldaketa ukatzen duten autoen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ondore bakarrean jarri ahal izango da errekurtsogilearen ordezkariari auto ukatzailea jakinarazi eta hurrengo bost egunetan.
Era berean, gora jotzeko errekurtsoa modu subsidiarioan jarri ahal izango da, ondore batean eta eraldaketa-errekurtsoarekin batera; kasu horretan, instrukzio- epaileak gora jotzeko errekurtsoa onartuko du eraldaketa-errekurtsoa ukatzean.
Eraldaketa gertatzen bada, aurretik erabakitako auzipetzeak ondorerik gabe geratuta, orduan hurrengo lerrokadan agindutakoa beteko da, audientzian auzipetze-eskaria berriro egiteaeri dagokionez.
Auzipetzea ukatzen duten autoen aurka, auto horiek eskatu dituztenek, eta eurek bakarrik, eraldaketa-errekurtsoa erabili ahal izango dute, jakinarazpenaren hurrengo hiru egunetan.
Modu horretan eraldaketa egin eta hori ukatzen duten autoen aurka, ezin izango da gora jotzeko errekurtsoa erabili, ezta beste errekurtsorik ere; hala ere, auzipetze- eskaria zein alderdiri ukatu eta horrek kasuan kasuko audientzian aurkeztu ahal izango du berriro eskari hori, baldin eta, aipatu auzitegira bertaratuta, eskubide hori egikaritzen badu eta lege honen 627. artikuluan aipatu lekualdaketa gauzatzen badu, zehatz-mehatz lekualdaketa hori egiteko eman zaion epe-mugan.
Kasu horietan, auzitegiak 630. artikuluak agindu autoa emango du eta bidezkoa dena modu arrazoituan ebatziko du. Ezin izango du ebazpena instruktorearen nahierara utzi, bidezkotzat jotzen baditu berari eskatutako auzipetze-adierazpenak; aitzitik, horiek egiteko agindua emango dio instrukzio-epaileari.
Instruktorearen ebazpen horietan aipatutako auzipetuek zuzenean erabili ahal izango dute gora jotzeko errekurtsoa ondore bakarrean, aurretik eraldaketa-errekurtsoa erabili gabe.
Auzipetzea ukatzen duen autoaren aurka eraldaketa-errekurtsoa jarri eta errekurtso horren ebazpena errekurtsogilearen mesederako bada, eta, horrenbestez, lehenengo eskatutako auzipetzea erabakitzen bada, orduan, ukitutako auzipetuen ordezkariek erabili ahal izango dituzte artikulu honek auzipetuei zuzenean emandako eraldaketa- errekurtso eta gora jotzeko errekurtso berberak.
384bis artikulua
Behin auzipetze-autoa irmoa izanda eta behin-behineko espetxealdia dekretatuta, auzipetuak delitua egin duelako, banda armatuekin edo gizabanako terrorista nahiz matxinoekin zerikusia izanik edo horretan parte hartuta, eginkizun edo kargu publikoa betetzen ari zen bitartean, eginkizun edo kargu hori modu automatikoan etenaraziko zaio, espetxealdi-egoerak dirauen bitartean.
385 artikulua
Epaileak, ofizioz edo Fiskaltzak nahiz kereila-jartzaile partikularrak hala eskatuta, egitateak aztertzeko beharrezkotzat jotzen dituen adierazpenak eginaraziko dizkie auzipetuei, baina akusatzaile pribatua eta auzi-jartzaile zibila ezin izango dira galdeketan egon, instrukzio- epaileak hori xedatzen duenean.
386 artikulua
Auzipetua atxilotuta badago, hogeita lau orduko epean horren lehenengo adierazpena jasoko da.
Epe hori beste berrogeita zortzi ordu luza daiteke, horretarako arrazoi larria badago; kasu horretan, luzapena erabakitzen duen probidentzian adieraziko da zein den arrazoi hori.
387 artikulua
Auzipetuei ez zaie eskatuko zin-egitea, eta egia esatea bakarrik aginduko zaie; horrez gain, instrukzio-epaileak ohartaraziko die egiten zaizkien galderak zehatz, argi eta egiaren arabera erantzun behar dituztela.
388 artikulua
Lehenengo adierazpenean, auzipetuari galdetuko zaizkio beraren izena, amaren eta aitaren abizenak, izengoitia, halakoa izanez gero, adina, jaioterria, auzotasuna, egoera, lanbidea, artea, ogibidea edo bizimodua; seme-alabak dituen; aurretik auzipetua izan den, eta zein delituren ondorioz, zein epaileren aurrean edo zein auzitegitan, zein zigor ezarri zitzaion eta zigor hori bete zuen; irakurri eta idazten dakien, eta bera auzipetua izateko zioa dakien.
389 artikulua
Eman beharreko adierazpen guztietan, egindako galderen helburua izango da egitateak ikertzea eta auzipetuen nahiz egitateok betearazten edo estaltzen lagundu duten gainerako pertsonen parte-hartzea zehaztea.
Galderak zuzenekoak izango dira, eta inola ere ez dira egingo modu maltzur edo erakargarrian.
Halaber, auzipetuarekin ezingo da erabili inolako derrigortze edo mehatxurik.
390 artikulua
Auzipetuek kontazikuznak nahiz erantzunak ahoz egin eta emango dituzte.
Hala ere, instrukzio-epaileak, betiere auzipetuen inguruabarrak eta auziaren izaera aintzat hartuta, auzipetu horiei ahalbidetuko die azaltzeko zailak diren puntuak bere aurrean idatziz erantzutea, edo zirriborroak nahiz oharrak kontsultatzea.
391 artikulua
Delituaren gorputza eratzen duten objektu guztiak, edo epailearen aburuz komenigarri direnak, auzipetuari erakutsiko zaizkio, objektuok identifika ditzan.
Aipatu objektuen jatorriari, helburuari eta horiek bere esku aurkitzeko arrazoiari buruz galdetuko zaio; orokorrean, beti galdetuko zaio egia argitzeko erabilgarri izan daitezkeen inguruabarrei buruz.
Epaileak auzipetuari agindu ahal izango dio, inolako derrigortzerik erabili gabe, bere aurrean zenbait hitz edo esaldi idaztea, baldin eta neurri hori erabilgarritzat jotzen badu, horri eratxikitako idazki baten legitimitatearen inguruan zalantzak argitzeko.
392 artikulua
Auzipetuak erantzuteari ezezkoa ematen badio, edo ero-, gor- nahiz mutu-itxurak egiten baditu, instrukzio- epaileak ohartaraziko dio, beraren isiltasuna eta itxurazko gaixotasuna gorabehera, aurrera egingo duela prozesuaren instrukzioak.
Idazkariak inguruabar horiek jasoko ditu, eta instrukzio-epaileak aztertuko du ea egia den auzipetuak itxuraz duen gaixotasuna; ondore horretarako, titulu honetako II eta III. kapituluetan xedatutakoa beteko da.
393 artikulua
Auzipetuaren azterketa asko luzatzen bada, edo, hari egin zaion galdera- kopurua handia izateagatik, gainerako guztiari erantzuteko behar den lasaitasuna galdu badu, azterketa eten egingo da, eta atseden hartzeko eta lasaitasuna berreskuratzeko behar duen denbora emango zaio auzipetuari.
Adierazpenean bertan beti jasoko da galdeketa egiteko erabili den denbora.
394 artikulua
Indargabetuta, azaroaren 8ko 16/1994 Lege Organikoaren ondorioz.
395 artikulua
Auzipetua, epaileak eskumenik ez izatearen aitzakiarekin, ezin izango da desenkusatu berari zuzentzen zaizkion galderei erantzutetik; baina haren eskugabeziaren aurka protesta egin ahal izango du eta auzi-paperetan horixe jasoko da.
396 artikulua
Auzipetuari baimena emango zaio berak komenigarritzat jotzen duena adieraz dezan, bere burua errugabetzeko edo egitateak azaltzeko; presaz gauzatuko dira berak egiten dituen aipamenak eta berak proposatutako gainerako eginbideak, baldin eta epaileak horiek bidezkotzat jotzen baditu haren adierazpenak egiaztatzeko.
Auzipetuari ezin izango zaio inoiz kargurik edo errekonbentzioak egin, ezta sumarioaren zatirik irakurri ere; hala ere, auzipetuak hala eskatzen badu, bere aurretiazko adierazpenak irakurriko zaizkio, salbu eta epaileak sumarioaren erabateko edo zati bateko publizitatea baimentzen duenean.
397 artikulua
Auzipetuak bere kabuz egin ahal izango ditu adierazpenak.
Hori egiten ez badu, epaileak egingo du eta ahaleginak egingo ditu, ahal den neurrian, auzipetuak erabilitako hitz berberak jasotzeko.
398 artikulua
Auzipetuak gaztelaniaz ez badaki edo gor-mutua bada, 440, 441 eta 442. artikuluetan xedatutakoa beteko da.
399 artikulua
Epailearen iritziz, komenigarria bada auzipetua aztertzea egitateak gertatu diren lekuan, egitate horien inguruan aztertua izan behar delako edo, egitateokin zerikusia duten pertsona nahiz gauzen hura aztertzea, 438. artikuluan xedatutakoa beteko da.
400 artikulua
Auzipetuak nahi beste aldiz egin ahal izango ditu adierazpenak, eta epaileak berehala jasoko du kasuan kasuko adierazpena, baldin eta adierazpen horrek auziarekin zerikusia badu.
401 artikulua
Adierazpenean oso-osorik jasoko dira galderak eta erantzunak.
402 artikulua
Auzipetuak adierazpena irakurri ahal izango du, eta epaileak eskubide hori egikari dezakeela ulertaraziko dio.
Eskubidea erabiltzen ez badu, idazkariak haren aurrean irakurriko du adierazpena.
403 artikulua
450. artikuluan xedatutakoa beteko da, orban eta zuzenketei dagokienez.
404 artikulua
Eginbidea ekitaldian parte hartu duten guztiek sinatuko dute, eta idazkariak egiletsiko du.
405 artikulua
Auzipetuaren geroko adierazpenak ez badatoz bat hark egin dituen lehenengo adierazpenekin, edo aurretik egindako aitorpenetan auziperatuak atzera jotzen badu, galdeketa egingo zaio beraren kontraesanei buruz eta atzera-egiteko arrazoiei buruz.
406 artikulua
Auzipetuaren aitorpenak ez du instrukzio- epailea askatuko eginbide guztiak egitetik, eginbideok beharrezkoak badira aitorpenari eta delituaren izateari buruzko egia eskuratzeko.
Xede horrekin, instrukzio-epaileak galdeketa egingo dio aitorpena egin duen auzipetuari horrek delituaren inguruabar guztiak azal ditzan eta bere aitorpena egiaztatzeko laguntza eman dezan, betiere egile edo sopikun bada, eta lekuko diren edo egitatearen berri izan duten pertsonetatik zenbait ezagutzen baditu.
407 artikulua
Auzipetuen inkomunikazioari dagokionez, 506. artikulutik 511.erakoetan xedatutakoa beteko da.
408 artikulua
Auzipetuari ez zaizkio irakurriko inkomunikazio-autoaren oinarriak, inkomunikazioa jakinarazten zaionean, ezta horren kopia eman ere.
409 artikulua
Auzipetu adingabearen adierazpena jasotzeko, ez da beharrezkoa izango harentzat kuradorea izendatzea.
410 artikulua
Espainiako lurraldean bizi diren guztiek, direla naziokoak direla atzerritarrak, epaileak egindako deialdira joateko betebeharra izango dute, galdetzen zaienari buruz horiek dakiten guztia adieraz dezaten, baldin eta horretarako zitazioa egiten bazaie legean ezarritako formalitateekin.
411 artikulua
Aurreko artikuluan xedatu den horretatik salbuetsita daude:
Erregea, erregina, kasuan kasuko ezkontideak, Printze oinordekoa eta erreinuko erregeordeak.
Adierazpenak egiteko eginbeharretik salbuetsita daude, berebat, Espainian egiaztagiria duten diplomazia-agen teak, kasu guztietan eta diplomaziako misioetako langile administratiboak, teknikoak edo misio horien zerbitzu pean daudenak, bai eta horien familiakoak ere, baldin eta itunetan ezarritako betekizunak eurengan gertatzen badira.
412 artikulua
1. Epaileak egindako deialdira joatetik salbuetsita egongo dira, baina ez adierazpena egitetik, errege-erreginen familiako gainerako pertsonak; horiek idatziz egin ahal izango dute adierazpena.
2. Epaileak egindako deialdira joatetik salbuetsita daude, baina ez adierazpena egitetik, eta euren kargua dela-eta jakin dituzten egitateei buruzko in formazioa idatziz eman ahal izango dute:
1) Presidenteak eta Gobernuko gainerako kideek.
2) Diputatuen Kongresuko eta Senatuko presidenteek.
3) Konstituzio Auzitegiko presidenteak.
4) Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak.
5) Estatuko Fiskal Nagusiak.
6) Autonomia-erkidegoetako presidenteek.
3. Komenigarria bada aurreko paragrafoan aipatutako pertsonetatik baten adierazpena jasotzea, beraren kargua dela-eta jakin ez dituen arazoei buruz, adierazpen hori haren egoitzan edo bulego ofizialean jasoko da.
4. Artikulu honen bigarren paragrafoan aipatu karguak bete zituztenak ere salbuetsita egongo dira epaileak egindako deialdira joatetik, baina ez adierazpena egitetik; kargua dela-eta jakin dituzten egitateei buruzko informazioa idatziz eman ahal izango dute horiek.
5. Epaileak egindako deialdira joatetik salbuetsita egongo dira, orobat, baina ez adierazpena egitetik, betiere euren bulego ofizialean edo zein organotako kide izan eta organo horren egoitzan adierazpena eginez:
1) Diputatuak eta senatariak.
2) Konstituzio Auzitegiko magistratuak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko mahaikideak.
3) Auzitegi Gorenaren salako fiskalak.
4) Herriaren Defendatzailea.
5) Edozein jurisdikzio-ordenatako agintari judizialak, horien kategoria adierazpena jasotzen duenarena baino goragokoa bada.
6) Autonomia-erkidegoetako legebiltzarretako presidenteak.
7) Estatu-kontseiluko presidentea eta kontseilari iraunkorrak.
8) Kontu Auzitegiko presidentea eta kontseilariak.
9) Autonomia-erkidegoetako gobernu- kontseiluetako kideak.
10) Estatuko idazkariak; idazkariordeak eta berdinetsitakoak; autonomia-er kidegoetan eta Ceutan nahiz Melillan dauden gobernu-ordezkariak; gobernadore zibilak; eta ogasuneko ordezkariak.
6. Karguen ondoriozko eskumena lurraldearen ikuspuntutik mugatuta izanez gero, kasuan kasuko salbuespena aplikatuko da, bakarrik, karguaren lurraldean jaso beharreko adierazpenei dagokienez; autonomia-erkidegoetako presidenteak eta horien legebiltzarretako presidenteak salbuespenak izanik.
7. Kontsulatuetako kideei dagokienez, indarrean dauden nazioarteko hitzarmenetan xedatutakoa beteko da.
413 artikulua
Aurreko artikuluaren hirugarren paragrafoan aipatu adierazpena jasotzeko, epailea kasuan kasuko pertsonaren egoitzara edo bulego ofizialera joango da, aurretiaz egunaren eta orduaren abisua emanda.
Epaileak modu berean jardungo du aurreko artikuluaren bosgarren paragrafoak aipatu pertsonetatik edozeinen adierazpena jasotzeko, baldin eta adierazpena jaso behar bada haren bulego ofizialean edo hura zein organotako kide izan eta organo horren egoitzan.
414 artikulua
412. artikuluaren 3 eta 5. paragrafoetan aipatu pertsonetatik edozeinek trabak jartzen baditu epailea bere egoitzan edo bizileku ofizialean hartzeko, edo sumarioko egitateen inguruan galdetutakoari buruz dakien guztia adierazteko, horren berri emango zaio Fiskaltzari, bidezko diren ondoreetarako.
Artikulu berberaren 7. paragrafoan aipatu pertsonek jartzen badituzte lehen aipatu trabak, epaileak berehala komunikatuko dio hori Justizia Ministerioari, instrukzio-lekukotza igorriz; pertsona horiei begira prozedura guztietatik abstenituko da, ministroak kasuan- kasuan ematen den ebazpena berari komunikatu arte.
415 artikulua
Adierazpena idatziz egiteko gonbita egingo zaie 411. artikuluaren bigarren lerrokadan eta 412. artikuluko zazpigarren paragrafoan aipatutako pertsonei.
Horretarako, galdeketa igorriko zaio Justizia Ministerioari, betiere Kanpo Arazoetarako Ministerioari komunikazioa begirunez eginda; galdeketa horrek erantzun beharreko gorabehera guztiak jasoko ditu, erantzuna diplomazia- bidetik egin ahal izateko.
416 artikulua
Adierazpenak egiteko betebeharretik askatuta daude:
1) Auzipetuari dagokionez, aurrekoenganako eta odorengoenganako zuzeneko lerroan dauden ahaideak, haren ezkontidea, odol bidezko nahiz sabeleko neba-arrebak eta bigarren gradu zibilerainoko albokoak, bai eta 261. artikuluaren 3. zenbakian aipatu naturaren araberako ahaideak ere.
Instrukzio-epaileak aurreko paragrafoan sartzen den lekukoari ohartaraziko dio auzipetuaren aurka adierazpenak egiteko betebeharrik ez duela; hala ere, lekukoak egokitzat jotako adierazpenak egin ahal izango ditu, eta ohartarazpenari ematen zaion erantzuna jasoko da.
2) Auzipetuaren abokatua, auzipetu horrek defendatzaile gisa abokatuari azaldu dizkion egitateei dagokienez.
Lekukoaren aurreko paragrafoetan aipatu harremanak baditu auzipetu batekin edo batzuekin, adierazpenak egiteko betebeharra izango du gainerakoei begira, salbu eta adierazpenak beraren ahaidea edo defendatua arriskuan jar dezakeenean.
417 artikulua
Ezin izango dira behartu lekuko gisa adierazpena egitera:
1) Kultu disidenteetako elizgizonak eta ministroak, euren ministerioko eginkizunetan ezagutarazi zaizkien egitateei buruz.
2) Funtzionario publikoak, direla zibilak direla militarrak, zein motatakoak izanik ere, baldin eta euren kargua dela-eta sekretua gorde behar badute eta ezin badute adierazpena egin sekretu hori bortxatu gabe, edo, zor den obedientziaren arabera jardunez, hierarkian gorago dagoenak baimenik ematen ez badie eurei eskatu zaien adierazpenak egiteko.
3) Ezgaitu fisiko edo moralak.
418 artikulua
Lekuko bat ere ezin izango da behartu galdera zehatza erantzutera, baldin eta galdera horren erantzunak kalte materiala edo morala ekar badezake, zuzen- zuzenean eta nabariro, bai 416. artikuluan aipatu ahaideetatik edozeinen gain, bai haren aberastasunaren gain.
Salbuespen gisa hartzen da delitua oso astuna izatea, estatuaren segurtasunaren aurka, herriaren lasaitasunaren aurka edo Errege-erreginaren nahiz horren oinordekoaren pertsona sakratuaren aurka atentatzeagatik.
419 artikulua
Lekukoa ikuspuntu fisikotik ezinduta badago epaileak egindako deialdira joateko, hari adierazpena jaso behar dion instrukzio-epailea izaera horrekin haren egoitzara agertuko da, betiere galdeketak gaixoaren bizia arriskuan jartzen ez duenean.
420 artikulua
Norbait, ezinduta egon gabe, epaileak egindako lehenengo deialdira agertzen ez bada, 412. artikuluan aipatutako pertsonak izan ezik, edo, norbaitek trabak jartzen baditu berari galdetu zaizkion egitateei buruz dakiena adierazteko, eta aurreko artikuluetako salbuespenek pertsona hori barnean hartzen ez badute, 200 eurotik 5 000 eurorainoko multa ezarriko zaio, eta, trabak jartzeari eusten badio, lehenengo kasuan, agintaritzako agenteek instrukzio-epailearen aurrera eramango dute eta Zigor
Kodearen 463.1 artikuluaren arabera justiziari oztopo egiteko delituarengatik pertsegitua izango da; bigarren kasuan, aurrekoaz gain, agintaritzari desobedientzia larria eragiteko delituarengatik pertsegitua izango da.
Isuna ezarriko da, ez-egitea antzematean edo hura burutzean.
421 artikulua
Instrukzio-epaileak, edo, hala denean, udal-epaileak, lekukoei bere aurrera agertzeko agindua emango die, eta aztertu egingo ditu, salaketan nahiz kereilan, edo beste edozein adierazpen nahiz eginbidetan lekuko horiek aipatu badira; orobat egingo du egitateen edo inguruabarren berri dutenekin edo datu egokiak dituztenekin, horiek komenigarri badira delitua nahiz deitugilea egiaztatu edo ikertzeko.
Bestalde, aipamen desegokiak edo alferrikako aipamenak ez egiteko ahaleginak egingo dira.
422 artikulua
Sumarioaren instrukzioa egin duen epailearen barruti edo udalerritik kanpo bizi bada lekukoa, epaileak ez dio aginduko bere aurrera agertzea, salbu eta delitua egiaztatzeko edo delitugilea identifikatzeko hori erabat beharrezkoa denean; hala gertatuz gero, auto ziodunaren bidez aginduko dio hari bere aurrera agertzeko.
Halaber, epaileak saihestu beharko du epaitegiaren hiriburuaz bestelako toki batean bizi diren zaintza publikoko enplegatuek, geltokiko buruek, makinistek, sugileek, gidariek, telegrafistek, faktoreek, biltzaileek, trenbideetako orratz-zaintzaileek edo antzeko eginkizunak betetzen dituzten agenteek agerraldia egitea; kasu horietan, euren zuzeneko buruen bitartez egingo die zitazioa, haien agerraldia nahitaezkoa denean bakarrik.
423 artikulua
Aurreko artikuluaren lehenengo eta bigarren lerrokadetan jasotako erregelaren kasuan, eta adierazpenaren presa aintzat hartuta, ezin bada atzerapenik izan zuzeneko buruek lekukoari egindako zitazioaren ostean, eta kasuan kasuko enplegatuak ezin badu zerbitzua bertan behera utzi jendearentzat arrisku larria edo enbarazua eragin gabe, orduan auziaren instrukzio-epaileak lekukoa zein udalerritan edo barrutitan izan eta bertako epaileari eskuordetza emango dio adierazpena jasotzeko.
424 artikulua
Lekukoa atzerrian bizi bada, suplikatorioa bidaliko zaio, diplomazia-bidetik, eta Grazia eta Justizia Ministerioaren bidez, adierazpena jasotzeko eskumena duen atzerriko epaileari.
Suplikatorioak beharrezkoak diren aurrekariak jaso behar ditu, eta lekukoari egin beharreko galderak zehaztu behar ditu, betiere aipatu epaileak, zuhurtziara eta tentuz galdera horiek zabaltzeko aukerari kalterik egin gabe.
Lekukoa instrukzio-epailearen aurrera edo auzitegira agertzea ezinbestekoa bada eta ez badu borondatez hori egiten, Grazia eta Justizia Ministerioari jakinaraziko zaio, horrek egokitzat jotako ebazpena eman dezan.
425 artikulua
Adierazpenak egiteko deia nork jaso eta pertsona horrek eginkizun edo kargu publikoak betetzen baditu, orduan, zitazioa egitearekin batera, abisua emango zaio zuzenean gorago dagoenari, horrek ordezkoa izenda dezan hura absente dagoen bitartean, hori beharrezkoa bada interes edo segurtasun publikoaren arabera.
426 artikulua
Lekukoei zitazioa egingo zaie, kode honen lehenengo liburuko VII. tituluan ezarri moduan.
427 artikulua
Lekukoa ez bada instrukzio-epailearen aurrera agertu behar adierazpenak egiteko, kasuan-kasuan luzatutako suplikatorio, exhorto edo manamenduan jasoko dira lekukoa izendatzeko inguruabar zehatzak eta hark erantzun beharreko galderak; horri kalterik egin gabe, adierazpena jaso behar duen epaile edo auzitegiak beste galdera batzuk egin diezazkioke egitateak gehiago argitzeko, horri komenigarri baderitzo.
428 artikulua
Adierazpenaren inguruko baimena eman behar duen epaile eskudunaren idazkariak luzatuko du 175. artikuluan ezarritako zedula, eta bertan adieraziko dira inguruabar guztiak, bai eta adierazpena bera suplikatorio, exhorto edo manamenduaren bidez jaso izana ere.
429 artikulua
Instrukzio-epaileak, egokitzat jotzen badu, aztertu ahal izango ditu jurisdikzio militarraren mende dauden lekukoak, bai eta gainerako lekukoak ere; bestela, epaile militar eskudunak aztertuko ditu.
Lehenengo kasuan, instrukzio- epaileak aginduko du lekukoari egindako zitazioa lekuko hori zein kidegotakoa izan edo bertako buruari jakinaraztea.
Bigarren kasuan, aurreko bi artikuluetan xedatutakoa beteko da.
Jurisdikzio militarraren mendeko lekukoren batek instrukzio-epailearen aurrean agerraldia egiteari uko egiten badio, edo ezetza ematen badio zin egiteari nahiz berari egiten zaion galdeketa erantzuteari, orduan instrukzio-epaileak desobeditzea burutu duen lekukoaren goragokoarengana joko du; goragoko horrek lekukoa zuzenduko du, instrukzio-epaileari horren berri emanez, eta horren aurrera agertzeko agindua emango dio, adierazpena egin dezan.
430 artikulua
Lekukoei zitazioa egingo zaie eurak dauden tokian eta modu pertsonalean.
Lekukoaren azterketa presakoa denean, zitazioa hitzez egin ahal izango zaio ekitaldira ager dadin, 175. artikuluko zedula luzatzeari itxaron gabe; baina auzi-paperetan presaren zioa jasoko da.
Kasu berean, instrukzio-epailea izaera horrekin agertu ahal izango da lekukoaren egoitzara edo lekukoari adierazpena jaso beharreko tokira.
431 artikulua
Instrukzio-epaileak, bere ustez komenigarria bada, poliziako agenteak gaitu ahal izango ditu hitzezko nahiz idatzizko zitazioen eginbideak gauzatzeko.
432 artikulua
Lekukoak egoitza ezagunik ez badu edo non dagoen jakiterik ez badago, instrukzio-epaileak egokitzat jotakoa aginduko die poliziako funtzionarioei, edo ofizioa bidaliko dio kasuan kasuko administrazio-agintaritzari, haren egonlekua aurkitu eta ezarritako epean emaitzaren partea eman diezaioten.
Epe hori igaro ondoren lekukoa non dagoen aurkitu ez bada, zitazio-zedula argitaratuko da epailearen egoitza zein herritan izan eta herri horretako aldizkari ofizialean, eta, halakoa izan ezean, bertan argitaratzen diren aldizkarietatik beste edozeinetan.
Zedula azalduko da, berebat, epailearen iritziz komenigarria bada, lekukoa ustez zein probintziatan edo tokitan egon eta probintzia nahiz toki horretako aldizkari ofizialetan edo berezietan, bai eta «Madrilgo Gazetan» ere.
Halako kasuetan, auzi-paperei erantsiko zaie zitazioa zein aldizkaritan argitaratu eta aldizkari horren alea.
433 artikulua
Adierazpena egitera aurkeztean, lekukoek zitazio-zedularen kopia emango diote idazkariari.
Nerabe diren lekukoek zin egingo dute galdetuko zaienaren inguruan dakiten guztia adieraziko dutela.
Instrukzio-epaileak, nerabe den lekukoaren zin-egitea eta nerabe ez denaren galdeketa jaso aurretik, argibideak emango dizkie egia esateko betebeharraren gainean, eta, hala denean, auzi kriminalean izandako lekukotza faltsuaren delitua egiteagatik kodeak ezartzen dituen zigorren inguruan.
434 artikulua
Zin-egitea Jainkoaren izenean emango da.
Lekukoek zin egingo dute euren erlijioaren arabera.
435 artikulua
Lekukoek bananduta eta isilpean egingo dute adierazpena, eta instrukzio- epailearen eta idazkariaren aurrean.
436 artikulua
Lekukoak lehenengo adieraziko ditu bere izena, aitaren eta amaren abizenak, adina, egoera eta lanbidea; auzipetua eta gainerako alderdiak ezagutzen dituen; horiekin ahaidetasunik, laguntasunik edo beste edozein motatako harremanik duen; auzipetuta egon den, eta, hori gertatuz gero, zein zigor ezarri zaion.
Lekukoa Segurtasun Indar eta Kidegoetako kide bada, eginkizunetan diharduena, hura identifikatzeko nahikoa izango da haren erregistro pertsonalaren zenbakia eta zein administrazio-unitatetan atxikita dagoen jakitea.
Epaileak lekukoari ahalbidetuko dio egitateak geldiarazpenik gabe adieraztea, eta, kontzeptu ilunak edo kontraesanekoak argitzeko, eta horretarako bakarrik, bidezkoak diren azalpen osagarriak eskatuko dizkio.
Hori egin eta gero, egitateak argitzeko egokitzat jo dituen galderak egingo dizkio.
437 artikulua
Lekukoek ozenki egingo dute adierazpena, eta ezin izango dituzte irakurri idatzita duten adierazpenak edo erantzunak.
Hala ere, datu zailak gogoratzeko oharra edo oroitidazkia izanez gero, hori kontsultatu ahal izango dute.
Lekukoak bere kabuz adieraz ditzake erantzunak.
438 artikulua
Instrukzio-epaileak agindua eman ahal izango du lekukoa egitateak gertatu diren tokira eramatea eta lekuko hori bertan aztertzea edo adierazpenean aipatu beharreko objektuak haren aurrean jartzea.
Azken kasu horretan, instruk zio-epaileak lekukoaren aurrean jarri ahal izango ditu objektuak, horiek bakarrik edo antzeko beste batzuekin nahasia; horrez gain, epaileak bere zuhurtziara egoki diren neurri guztiak hartu ahal izango ditu adierazpena zehaztasun handienarekin egin dadin.
439 artikulua
Lekukoari ez zaio galdera maltzurrik edo erakargarririk egingo, eta ez da derrigortzerik, engainurik, hitz ematerik edo beste trikimailurik, erabiliko adierazpena modu zehatz batean ematera behartzeko edo induzitzeko.
440 artikulua
Lekukoak gaztelaniaz ulertzen ez badu edo hitz egiten ez badu, interpretatzailea izendatuko da, eta interpretatzaile horrek haren aurrean zin egingo du kargua egoki eta zintzo beteko duela.
Aipatu moduan egingo zaizkio galderak lekukoari, eta haren erantzunak bide beretik jasoko dira.
Kasu horretan, adierazpena prozesuan jaso beharko da lekukoak erabilitako hizkuntzan, eta, jarraian, gaztelaniara itzuliko da.
441 artikulua
Interpretatzailea aukeratuko da halakoa izateko titulua dutenen artean, horiek herrian badaude.
Halakorik ez badago, kasuan kasuko hizkuntzaren irakaslea izendatuko da, eta, halakorik ere ez badago, hizkuntza hori dakien norbait.
Hala ere, modu horretan ere ezin bada itzulpenik lortu, eta lekukoak egin beharreko ezagutarazpenak garrantzitsuak badira, hari zuzendu beharreko galderen agiria idatziko da, eta Estatuko Ministerioaren Hizkuntzen Interpreta ziorako Bulegora igorriko da; azken horrek, beste lan guztiei begira lehenespena emanez, galderak itzuliko ditu lekukoak hitz egiten duen hizkuntzara.
Behin galdeketa itzulita, lekukoari emango zaio, epailearen aurrean, horren edukiaren berri izan dezan, eta, bere hizkuntzan, kasuan kasuko erantzunak idatz ditzan; erantzunok, galderekin egiten den bezala, Hizkuntzak Interpretatzeko Bulegora igorriko dira.
Epaileek eginbide horiek gauzatuko dituzte ahalik azkarren.
442 artikulua
Lekukoa gorra bada, zeinuen hizkuntzaz dakien interpretatzaile egokia izendatuko da, eta, interpretatzaile horren bidez, galderak egin eta erantzunak jasoko dira.
Izendatutakoak zin egingo du, gorraren aurrean, kargua betetzen hasi aurretik.
443 artikulua
Lekukoak bere kabuz irakurri ahal izango du bere adierazpenaren eginbidea; bestalde, ezin badu hori egin, 440 eta 442. artikuluetan jasotako kasuetatik batean egoteagatik, interpretatzaileak irakurriko dio, eta, gainerako kasuetan, idazkariak.
Epaileak beti ohartaraziko die interesdunei, euren adierazpenak eurenez irakurtzeko duten eskubideari buruz.
444 artikulua
Adierazpenok epaileak eta horietan esku hartu duten guztiek sinatuko dituzte, baldin eta sinatzen badakite eta hori egin badezakete, eta idazkariak eskuetsiko ditu.
445 artikulua
Auzi-paperetan ez dira lekukoen adierazpenak jasoko, baldin eta epailearen ustez, guztiz desegokiak badira sumarioaren gai diren egitateak egiaztatzeko.
Era berean, adierazpen bakoitzean ez dira jasoko lekukoak emandako azalpenak, kasu berean badaude; baina beti jasoko da zama gisa eta zuribide gisa balio dezakeen guztia.
Lehenengo kasuan, eginbidearen bidez adieraziko dira lekukoak egindako agerraldia, eta haren adierazpena ez idazteko zioa.
446 artikulua
Adierazpena amaitu ondoren, instrukzio- epaileak lekukoari jakinaraziko dio berriro agertu beharko dela auzitegi eskudunean adierazpenak egiteko, horretarako zitazioa egiten zaionean. Bestalde, aipatu instrukzio-epaileari jakinaraziko dizkio lekukoak ahozko epaiketara agertzeko zitazioa jaso arte egindako egoitza-aldaketak; hori be tetzen ez badu, 200 eurotik 1 000 eurorainoko isuna ezar dakiokeela ohartaraziko zaio, salbu eta faltaren ondorioz erantzukizun kriminala duenean.
Aurreneurri horiek jasoko dira adierazpenaren eginbidean bertan, horren bukaeran.
447 artikulua
Instrukzio-epaileak, sumarioa auzitegi eskudunari igortzearekin batera, horri komunikatuko dizkio berari lekukoek jakinarazi dizkioten egoitza-aldaketak.
Gauza bera egingo du behin sumarioa igorrita adierazi dizkioten aldaketei buruz, betiere auzia amaitu bitartean.
448 artikulua
Lekukoak adierazten badu, berari 446. artikuluan aipatu prebentzioa egitean, ezin dela agertu penintsulatik kanpora joan behar delako, edo, ahozko epaiketa ireki aurretik zentzuzko eta behar besteko zioa badago haren heriotza edo ezgaitasun fisiko nahiz intelektualarengatik beldur izateko, orduan instrukzio-epaileak errudunari jakinaraziko dio abokatua izendatu behar duela hogeita lau orduko epe-mugan, baldin eta halakorik ez badu; bestela, ofizioz izendatuko zaio abokatua, abokatu horrek gomendioak eman diezazkion lekukoaren adierazpena jasotzeko ekitaldian.
Epe hori igaro ondoren, epaileak zin-egitea jasoko du eta berriro ere lekukoa aztertuko du, auzipetuaren eta horren abokatu defentsariaren aurrean, bai eta fiskalaren eta kereila- jartzailearen aurrean ere, baldin eta azken horiek ekitaldian egon nahi badute; kasu horretan, horiei ahalbidetuko zaie egokitzat jotzen dituzten galderak egitea, salbu eta epaileak galdera batzuei gaitziritzia ematen dienean, ageri-agerian desegoki izateagatik.
Eginbideetan jasoko dira galdera horiei emandako erantzunak; agertutako guztiek eginbide hori sinatuko dute.
Lekukoa adingabea denean, epaileak ebazpen ziodunean erabaki ahal izango du, adituaktxostena egin eta gero, eta delituaren izaera eta lekukoa ren inguruabarrak aintzat hartuta, lekukoak eta erruztatuak elkar ikus dezaten saihestea; horretarako, edozein baliabide tekniko edo ikus-entzunezko edozein baliabide erabiliko du, froga hori egitea ahalbidetzen duena.
449 artikulua
Lekukoa hur-hurreko heriotza-arriskuan badago, adierazpena presa osoz jasoko zaio, aurreko artikuluan aipatu moduan, auzipetuak letraduaren laguntza izan ez arren.
450 artikulua
Sumarioaren eginbideetan ez dira egingo orbanak, zuzenketak, ezta lerroartekoak ere.
Horien bukaeran, kasuan- kasuan egindako errakuntzak jasoko dira.
451 artikulua
Lekukoak edo auzipetuak euren artean, edo haiek hauekin bat ez badatoz sumarioan interesgarri den egitate edo inguruabar bati buruz, epaileak bekaldura gauzatu ahal izango du bat ez datozenen artean; hala ere, erregela orokor gisa eginbide hori ez da gauzatuko bi pertsona baino gehiagoren artean aldi berean.
452 artikulua
Bekaldura epailearen aurrean egingo da, eta idazkariak ekitaldian parte hartu behar duten auzipetu eta lekukoei irakurriko dizkie eurek egindako adierazpenak; epaileak, behin zin-egitea eta lekukotza faltsuaren ondoriozko zigorrak gogorarazita, lekukoei galdetuko die adierazpenok berresten dituzten edo aldaketaren bat egin behar duten.
Epaileak berehalakoan adieraziko ditu adierazpen horietan izandako kontraesanak, eta bekalduran esku hartu dutenei gonbita luzatuko die euren artean bat etor daitezen.
453 artikulua
Idazkariak fede emango du bekaldura- ekitaldian gertatutako guztiari buruz, horretan esku hartu dutenek elkarri egindako galdera, erantzun, eta errekonbentzioei buruz, bai eta ekitaldian zehar haiek izan duten jarrerari buruz ere. Gainera, eginbidea sinatuko du agertzaile guztiekin batera, eta, horietako batek sinatzen ez badu, horretarako azaldu duen arrazoia adieraziko du.
454 artikulua
Epaileak ez du onartuko bekalduran esku hartzen dutenek elkarri irainak edo mehatxuak egitea.
455 artikulua
Bekaldurak ez dira egingo, delitua edo auzipetuetatik baten erruduntasuna egiaztatzeko beste biderik ez dagoenean baino.
Ez da bekaldurarikk egingo lekuko adingabeekin, salbu eta, epailearen iritziz hori ezinbestekoa denean eta lekuko horien interesari kalte egiten ez zaionean, betiere adituak aurretiaztxostena emanda.
456 artikulua
Epaileak adituaritxostena eskatzea aginduko du, baldin eta zientzia- edo arte-jakiteak beharrezkoak edo komenigarriak badira sumarioan egitate edo inguruabar garrantzitsuren bat aurkitzeko edo antzemateko.
457 artikulua
Adituak tituludunak nahiz titulurik gabekoak izan daitezke.
Aditu tituludunek dira Administrazioak araututako zientzia edo arte bateko titulu ofiziala dutenak.
Adituak titulurik gabekoak dira, titulu ofiziala izan gabe, zientzia edo arte zehatz bati buruz jakitea edo praktika bereziak dituztenak.
458 artikulua
Epaileak lehenespena emango die aditu tituludunei, titulurik ez dutenen aurretik.
459 artikulua
Adituen azterketa oro bi adituk egingo dute.
Salbuespen gisa hartzen da tokian aditu bat baino gehiago ez egotea, baldin eta ezinezkoa bada beste bati itxarotea sumarioak eragozpen larririk gabe aurrera egin dezan.
460 artikulua
Izendapena ofizio bidez jakinaraziko zaie adituei, eta ofizio hori epaitegiko aguazilak edo atezainak emango die, lekukoei zitazioa egiteko ezarri diren formalitateekin; 175. artikuluaren ondoreetarako, jatorrizko zedularen ordez, ematearen ardura duen aguazil edo atezainak luzatutako atestatua egingo da.
461 artikulua
Mandatuaren presa dela-eta beharrezkoa bada, deia hitzez egin ahal izango da, epaileak hala aginduta, eta horrela jasoko da auzi-paperetan; hala ere, deiaren agindua betetzeko ardura duenak beti luzatuko du aurreko artikuluan aipatu atestatua.
462 artikulua
Inork ezin izango du ezezkorik eman epaileak berari dei egiten badio, aditu-zerbitzua egiteko, modu legitimoan ezinduta dagoenean izan ezik.
Kasu horretan, horren berri eman beharko dio epaileari, izendapena jaso eta berehalakoan, horrek bidezkoa dena agin dezan.
463 artikulua
Aditua, aitzakia oinarridunik adierazi gabe, epailearen dei horretara agertzen ez bada edotxostena luzatzeari ezezkoa ematen badio, 420. artikuluan lekukoentzat zehaztutako erantzukizunak izango ditu.
464 artikulua
416. artikuluaren arabera lekuko gisa adierazpena egitera behartuta ez daudenek ezin izango dute, orobat, delituari buruzko aditu-txostenik eman, pertsona ofenditua edozein izanda ere.
Aditua, aipatu artikuluaren kasuetatik batean badago eta,txostena ematen badu, bera izendatu duen epaileari aurretiaz inguruabar berririk eman gabe, 200 eurotik 5 000 eurorainoko isuna ezarriko zaio, salbu eta egitateak erantzukizun kriminala sortzen duenean.
465 artikulua
Agindu judizialaren ondorioz aditu gisatxostena ematen dutenek eskubidea izango dute zerbitzu-sari edo kalte- ordain zuzenak erreklamatzeko, aditu gisa ordainsari finkorik jasotzen ez badute estatuaren, probintziaren edo udalerriaren eskutik.
466 artikulua
Adituak izendatu ondoren, berehala jakinaraziko zaio hori auzi-jartzaile partikularrari, halakoa izanez gero, eta auzipetuari, baldin eta azken hori epailearen esku edo instrukzioaren tokian badago, edo, haren ordezkariari, halakoa badago.
467 artikulua
Adituen azterketa etatxostena berriro ere ahozko epaiketan egin ahal badira, alderdiek ezin izango dituzte ezetsi izendatutako adituak.
Ahozko epaiketan ezin bada hori berriro egin, ezespena bidezkoa izango da.
468 artikulua
Adituak ezesteko arrazoiak dira:
1. Kereila-jartzailearekin edo errudunarekin laugarren gradurainoko odol bidezko edo ezkontza bidezko ahaidetasuna izatea.
2. Auzian edo antzeko beste auzi batean zuzeneko edo zeharkako interesa izatea.
3. Laguntasun hur-hurrekoa edo ageriko etsaigoa izatea.
469 artikulua
Auzi-jartzaileak edo auzipetuak ahaleginak egiten baditu epaileak izendatutako aditua edo adituak ezesteko, hori idatziz egin beharko du aditu-eginbidea hasi aurretik, eta bertan adieraziko ditu ezespenaren arrazoia eta eskainitako lekuko- froga, horrekin batera agiri-froga aurkeztuz, edo, bere eskuetan halakorik ez badu, hori zein tokitan dagoen adieraziz.
Idazki hori aurkezteko ez du prokuradorez baliatu behar.
470 artikulua
Epaileak, bere horri eutsiz, ezesleak egindako agiriak aztertu eta ekitaldian aurkeztutako lekukoak entzungo ditu, eta ezespenari buruz zuzentzat jotzen duena ebatziko du.
Ezespena bidezkoa bada, aditu-ekitaldia eten egingo du ezetsiaren ordezkoa izendatzeko, horri izendapenaren berri emateko eta izendatua izaera horrekin kasuan kasuko tokira agertzeko beharrezkoa den epean zehar bakarrik.
Ezespena onartu ezean, ezesteko ahalmena erabili ez balitz bezala jokatuko da.
Ezesleak, agiriak aurkeztu barik, baina horiek zein artxibotan edo tokitan dauden adierazten duenean, instrukzio- epaileak agiriok erreklamatuko ditu, eta aztertuko, horiek jaso ondoren, betiere jarduna geldiarazi gabe; agiri horiek oinarri hartuta ezespenaren arrazoia justifikatuta badago, adituak emandakotxostena deuseztatuko du, eginbide hori berriro gauzatzeko agindua emanez.
471 artikulua
467. artikuluko bigarren lerrokadaren kasuan, kereila-jartzaileak eskubidea izango du, bere kontura aditu-ekitaldian esku hartuko duen aditua.
Eskubide bera izango du auzipetuak.
Kereila-jartzaileak edo auzipetuak bat baino gehiago badira, hurrenez hurren ados jarriko dira, izendapena egiteko.
Aditu horiek tituludunak izan beharko dira, salbu eta barrutian edo mugapean halakorik ez dagoenean; kasu horretan, titulurik gabekoak izendatu ahal izango dira.
Adituaren eginbidea gauzatzeko ezin bada itxaronaldirik izan, inguruabarrek ahalbidetzen dutenaren arabera jokatuko da, auzi-jartzaileak eta auzipetuak eginbide horretan esku har dezaten.
472 artikulua
Alderdiek aurreko artikuluan aipatu ahalmena erabiltzen badute, adituaren izena adieraziko diote epaileari, eta, adierazpen hori egitean, izendatutako pertsonak aditu izateko dituen ziurtagiriak eskainiko dituzte.
Ezin izango dute inoiz ere ahalmen hori erabili, identifikazio-eragiketa hasi ondoren.
473 artikulua
Epaileak aipatu adituen onarpenari buruzko ebazpena emango du 470. artikuluan ezespenetarako ezarri moduan.
474 artikulua
Aditu-ekitaldiari hasiera eman aurretik, aditu guztiek, bai epaileak bai alderdiek izendatutakoek, zin egingo dute, 434. artikuluaren arabera, eragiketetan egoki eta zintzo jokatuko dutela, eta egia aurkitu eta adierazteko helburua baino ez dutela izango.
475 artikulua
Epaileak argi eta garbi eta zehatz-mehatz adieraziko die aditueitxostenaren helburua.
476 artikulua
467. artikuluko 2. lerrokadan aipatu kasuan, aditu-ekitaldira joan ahal izango dira kereila-jartzailea, halakoa izanez gero, bere ordezkariarekin batera, eta auzipetua, hori ere bere ordezkariarekin batera, nahiz eta espetxeratuta egon; kasu horretan, epaileak aurreneurri egokiak hartuko ditu.
477 artikulua
Instrukzio-epaileak zuzenduko du aditu-ekitaldia, edo, eskuordetzaren ondorioz, udal-epaileak.
353. artikuluko kasuan, eskuordetza eman ahal izango dio, orobat, polizia judizialeko funtzionarioetatik bati.
Auzian diharduen idazkaria beti joango da ekitaldi horretara.
478 artikulua
Adituarentxostenak, ahal izanez gero, eduki hau jasoko du:
1.txostenaren gai den pertsona edo gauzaren deskripzioa, hori zein egoera edo modutan dagoen adierazita.
Idazkariak deskripzio hori luzatuko du, adituek esandakoaren arabera eta agertu diren guztiek izenpetuta.
2. Adituek egindako eragiketa guztien zerrenda zehatza eta eragiketa horien emaitza, aurretik aipatu modu berean luzatuta eta eskuetsita.
3. Datu horiek ikusita adituek prestatu dituzten ondorioak, beren zientzia edo arteko printzipio eta erregelen arabera.
479 artikulua
Adituek eurek aztertutako objektuak suntsitu edo aldatu behar badituzte, epailearen esku gorde beharko dira, ahal izanez gero, horietako batzuk, beharrezkoa izanez gero, beste azterketa bat egin ahal izateko.
480 artikulua
Eragiketetara edo azterketetara joan diren alderdiek eurek komenigarritzat jotako oharrak adieraz diezazkiekete adituei, eta horiek guztiak eginbidean jasoko dira.
481 artikulua
Behin azterketa eginda, adituak, eurek hala eskatzen badute, epaileak zehaztutako tokira joan ahal izango dira, guztiz beharrezkoa den denborarako bakarrik, ondorioak eztabaidatu eta idazteko.
482 artikulua
Adituek atsedenaldia behar badute, epaileak edo hura ordezkatzen duen funtzionarioak horretarako beharrezkoa den denbora eman ahal izango die.
Halaber, eginbidea eten ahal izango du beste ordu edo egun bat arte, eginbide horren izaera ainzat hartuta hori beharrezkoa denean.
Kasu horretan, epaileak edo hori ordezkatzen duenak komeni diren aurreneurriak hartuko ditu, aditu-eginbidean aldaketarik gerta ez dadin.
483 artikulua
Epaileak, dela bere ekimenez, dela bertan dauden alderdiek edo horien defendatzaileek hala erreklamatuta, berak egokitzat jotako galderak egin ahal izango dizkie adituei, eta beharrezkoak diren argibideak eskatu ere, haiek ondorioak azaltzen dabiltzan bitartean.
Adituak emandako erantzunak haientxostenaren zatitzat joko dira.
484 artikulua
Adituak bat ez badatoz eta horien kopurua bikoitia bada, epaileak beste aditu bat izendatuko du.
Izendatu berriaren esku-hartzearekin, errepikatu egingo dira, ahal izanez gero, haiek egindako eragiketak, eta egokitzat jotako gainerakoak betearaziko dira.
Ezinezkoa bada eragiketak errepikatzea edo beste batzuk egitea, orduan azken tokian izendatutako adituak besteekin batera eztabaidan esku hartuko du, eta horixe bakarrik, betiere egindako azterketa-eginbideak ikusita; ondoren, bere ondorio arrazoituak egingo ditu berarekin ados dagoenarekin batera, edo, inorekin ados ez badago, bananduta.
485 artikulua
Epaileak beharrezkoak diren baliabide materialak emango dizkie adituei, eurei agindu zaien eginbidea gauza dezaten; eta baliabideok Herri Administrazioari erreklamatuko dizkio, edo aurretiaz abisua bidaliko dio kasuan kasuko agintaritzari, baldin eta horretarako prestatutako materialak badaude, 362. artikuluan bereziki xedatutakoa gorabehera.
486 artikulua
Norbaiti egintza zigorgarria egozten bazaio, zitazioa egingo zaio, bakarrik, bera entzuteko, salbu eta legeak aurkakoa xedatzen duenean edo berehalakoan haren atxiloketa bidezkoa denean.
487 artikulua
Zitazioa jaso duena, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera, agertzen ez bada, eta agertzea eragozten dion arrazoi legitimoa egiaztatzen ez badu, agerraldi-agindua atxiloketa-agindu bihurtu ahal izango da.
488 artikulua
Auziaren instrukzioa egiten den bitartean, instrukzio-epaileak agerraldi- agindua eman diezaieke zein pertsona entzutea komeni eta pertsona horiei, haien aurka erruduntasunaren seinale oinarridunak izateagatik.
489 artikulua
Ezin izango da espainiarrik ez atzerritarrik atxilotu, legeak ezarri kasuetan eta forman izan ezik.
490 artikulua
Edozein pertsonak atxilo dezake:
1. Delitu egiten saiatu dena, betiere delitu hori egiteko dagoen unean.
2. Ageri-ageriko delitugilea.
3. Espetxetik ihes egin duena, bertan kondena betetzen dagoela.
4. Kartzelatik ihes egin duena, epai irmoaren bidez ezarritako kondena zein espetxe edo tokitan bete behar eta bertara lekualdatzeko itxaroten dagoela.
5. Aurreko zenbakian aipatu espetxe edo tokira bidean ihes egin duena.
6. Ebazteko dagoen auziaren ondorioz atxilotuta edo espetxeratuta dagoela ihes egin duena.
7. Auzi-ihesean dagoen auzipetua edo kondenatua.
491 artikulua
Norbait atxilotzen duen partikularrak egiaztatuko du, atxilotuak hala galdatuta, behar besteko eta zentzuzko zioekin jardun duela, atxilotua aurreko kasuetatik batean zegoela uste izateko.
492 artikulua
Polizia judizialeko agintariak edo agenteak hauek atxilotzeko betebeharra izango du:
1. 490. artikuluko kasuetatik edozeinetan dagoena.
2. Delituaren ondoriozko auzipetua, baldin eta kodeak delitu horri zuzenketa- espetxealdiko zigorra baino handiagoa ezartzen bazaio.
3. Zigortxikiagoa duen delituaren ondoriozko auzipetua, baldin eta horren aurrekariak edo egitatearen inguruabarrak direla-medio uste bada ez dela agertuko agintaritza judizialak deitzen duenean.
Aurreko paragrafoan xedatutakotik salbuetsita geratzen da auzipetua, baldin eta berehalakoan fidantza ematen badu, eta fidantza hori atxilotzeko ahaleginak egiten dituen agintariaren edo agentearen iritziz, nahiko bada, epaile edo auzitegi eskudunak deitzean agertuko dela zentzuz uste izateko.
4. Aurreko zenbakian jasotako kasuan dagoena, oraindik auzipetuta ez badago ere, baldin eta hurrengo bi inguruabarrak gertatzen badira:
1) Agintariak edo agenteak behar besteko eta zentzuzko zioak izatea, egitateak delituaren ezaugarriak dituela uste izateko.
2) Behar besteko zioak izatea, orobat, atxilotu nahi den pertsonak delitu horretan parte hartu duela uste izateko.
493 artikulua
Polizia judizialeko agintariak edo agenteak idatziko ditu auzipetuaren edo delitugilearen izena, abizena, helbidea, eta bera bilatu eta identifikatzeko behar diren gainerako inguruabarrak, baldin eta auzipetu edo delitugile hori atxilotzen ez badu, aurreko artikulua ezarri kasuetatik batean ere ez dagoelako.
Ohar hori behar bezala emango zaio auziaren gaineko ardura duen edo izan behar duen epaile edo auzitegiari.
494 artikulua
Epaile edo auzitegi horrek erabakiko du, berebat, 492. artikuluan aipatutakoen atxiloketa, polizia judizialeko agintari eta agenteek ohartarazita.
495 artikulua
Ezin izango da atxiloketarik egin falta soilen ondorioz, salbu eta, atxiloketa egiteko ahaleginak egin dituen agintariaren edo agentearen iritziz, ustezko errudunak egoitza ezagunik ez duenean edo behar besteko fidantzarik ematen ez duenean.
496 artikulua
Aurreko artikuluetan xedatutakoaren arabera, partikular batek edo polizia judizialeko agintari nahiz agenteak norbait atxilotzen duenean, pertsona hori aske utzi beharko du, edo atxiloketa zein tokitan egin eta toki horretatik hurbilen dagoen epailearen esku utzi beharko du, atxiloketa-egintzaren hurrengo hogeita lau orduetan.
Ematea atzeratzen badu, Zigor Kodean ezarri erantzukizuna izango du, atzerapena hogeita lau ordu baino gehiago luzatu bada.
497 artikulua
Atxilotua zein epaile edo auzitegiren esku utzi eta epaile edo auzitegi hori eta auziaren gaineko ardura duena berbera bada, eta atxiloketa egin bada 490. artikuluko 1, 2 eta 6. paragrafoetan, eta, auzipetuaren kasuan, 7. paragrafoan, eta 492. artikuluko 2, 3 eta 4. paragrafoetan xedatutakoaren arabera, epaile edo auzitegi horrek atxi loketa espetxealdi bihurtuko du, edo ondorerik gabe utziko du, hirurogeita hamabi orduko epe-mugan, atxilotua beraren esku geratu denetik zenbatuta.
Epaile edo auzitegiak gauza bera egingo du, epe berean, berak erabakitzen duenean norbaiten atxiloketa.
498 artikulua
Norbait atxilotu bada 490. artikuluko 6. zenbakian xedatutakoaren arabera, edo 7. zenbakiko lehenengo kasuan, edo 492. artikuluko 2 eta 3. zenbakietan xedatutakoaren arabera, eta atxilotu hori utzi bada auziaren gaineko ardura duen epaile edo auzitegiaz besteko baten esku, azken horrek eginbidea luzatuko du, eta aipatuko ditu atxiloketa egin duen pertsona, beraren helbidea, eta hura bilatzeko eta identifikatzeko behar bestekoak diren gainerako inguruabarrak, hark atxiloketa egiteko azaldu dituen zioak, eta atxilotuaren izena, abizena eta inguruabarrak.
Eginbide hori sinatuko dute epaileak, idazkariak, atxiloketa egin duen pertsonak eta parte hartu duten gainerakoek.
Sinatu ez duenaren ordez, bi lekukok sinatuko dute.
Hori egin eta berehala, auziaren gaineko ardura duen epaile edo auzitegiari igorriko zaizkio eginbide horiek, eta horren esku geratuko da atxilotua.
499 artikulua
Norbait atxilotua izan bada 490. artikuluko 1 eta 2. zenbakietan, eta 492. artikuluko 4. zenbakian izateagatik, atxilotua zein instrukzio-epaileren esku geratu eta instrukzio-epaile horrek lehenengo eginbideak gauzatuko ditu, eta atxiloketa espetxealdi bihurtuko du edo atxilotuaren askatasuna dekretatuko du bidezkoa zer den aintzat hartuta, 497. artikuluan zehaztutako epean.
Behin hori eginda, bera ez denean epaile eskuduna, eskudun denari igorriko dizkio eginbideak, eta preso dagoena ere, halakoa izanez gero, haren esku utziko du.
500 artikulua
Norbait atxilotua izan bada 490. artikuluko 3, 4 eta 5. arrazoien ondorioz, eta, kondenatuaren kasuan, 7. arrazoiaren ondorioz, atxilotu hori zein epaileren esku utzi edo atxiloketa zein epailek erabaki eta berorrek agindua emango du berehalakoan kondena bete behar duen establezimendura edo tokira bidaltzeko.
501 artikulua
Atxiloketa espetxealdi bihurtu edo atxiloketa hori ondorerik gabe uzten duen autoa Fiskaltzari jakinaraziko zaio, eta kereila-jartzaileari ere, halakoa izanez gero; eta auzipetuari jakinaraziko zaio, orobat, eta azken horri, gainera, jakinaraziko zaio eskubidea duela autoaren birjartzea hitzez edo idatziz eskatzeko. Jakinarazpenean, hark egindako adierazpenak jasoko dira.
502 artikulua
1. Behin-behineko espetxealdia dekretatu ahal izango du instrukzio-epaileak edo -magistratuak, lehenengo eginbideak eratzen dituen epaileak, eta zi gor-arloko epaile edo auzitegiak, horrek auziaren gaineko ardura duenean.
2. Behin-behineko espetxealdia erabakiko da modu objektiboan beharrezkoa denean bakarrik, ondorengo artikuluetan ezarritakoarekin bat etorrita, eta askatasun-eskubidearentzat astuntasuntxikiagoko beste neurririk ez dagoenean, behin-behineko espetxealdiarekin eskuratzen diren helburu berberak lortzeko.
3. Epaileak edo auzitegiak, behin- behineko espetxealdia erabakitzeko, aintzat hartuko du neurri horrek zer-nolako eragina izan dezakeen egotziaren gain, horren eta jardunaren gai den egitatearen inguruabarrak kontuan hartuta, bai eta ezar daitekeen zigorraren garrantzia gogoan izanda ere.
4. Behin-behineko espetxealdia ez da inoiz ere erabakiko, gauzatutako ikerketen ondorioz zentzuz atera badaiteke egitatea ez dela delitua, edo egitate hori burutu zela justifikatutako arrazoi baten ondorioz.
503 artikulua
1. Behin-behineko espetxealdia dekretatuko da, bakar-bakarrik, jarraiko betekizunak gertatzen badira:
1) Auzian egitate bat edo batzuk agertzea, egitate horiek delituaren ezaugarriak edukitzea eta delitu horren zigorra, gehienez jota, bi urteko edo hortik gorako espetxealdi-zigorra izatea, edo iraupentxikiagoko zigor askatasun- gabetzailea, baldin eta egotziak ezereztu gabeko edo ezereztu ezineko zigor-aurrekariak baditu, dolozko delitua dela-eta kondenatua izateagatik.
Egotzitako egitateak bat baino gehiago badira, zigorrak ezartzeko erregela bereziak beteko dira, Zigor Kodearen I. liburuko III. tituluaren II. kapituluko 2. atalean xedatutakoaren arabera.
2) Auzian behar besteko zioak agertzea, espetxeratze-autoa zein pertsonaren aurka eman eta pertsona horrek erantzukizun kriminala duela uste izateko.
3) Behin-behineko espetxealdiaren bidez, honako helburuetatik bat lortu nahi izatea:
a) Egotzia prozesura agertuko dela ziurtatzea, baldin eta zentzuz atera badaiteke ihes egiteko arriskua dagoela.
Arrisku hori baloratzeko, batera aztertuko dira egitatearen izaera, egotziari jar dakiokeen zigorraren astuntasuna, haren familia-, lan- eta ekono mia-egoera, bai eta ahozko epaiketa egiteko hur-hurrekotasuna, bereziki, bidezkoa denean lege honen IV. liburuko III. tituluan araututako prozedura, azkar epaitzeko ezarritakoa, hastea.
Arrazoi horren ondorioz, egotzitako pertsonaren behin-behineko espetxealdia erabaki ahal izango da, baldin eta, jardunaren ondoriozko aurrekarien begi-bistan direla, aurreko bi urteetan edozein organo judizialek gutxienez bi errekisitoria eman badituzte haren deialdirako nahiz bilaketarako.
Kasu horietan, ezin izango da aplikatu paragrafo honen 1. zenbakiak zigorraren inguruan ezarritako muga.
b) Epaitzeko garrantzitsu diren froga- iturriak ezkuta, alda edo suntsi daitezen saihestea, horretarako arrisku oinarridun eta zehatza dagoenean.
Ez da bidezkoa izango behin-behineko espetxealdia arrazoi horren ondorioz erabakitzea, aipatu arriskua atera daitekeenean, bakarrik, egotziak ikerketan zehar defentsa-eskubidea egikaritzeagatik edo ikerketa horretan laguntzarik ez emateagatik.
Arrisku hori baloratzeko, aintzat hartuko da egotziak bere kabuz edo hirugarrenen bidez froga-iturriak eskuratzeko duen gaitasuna, bai eta beste egotzi, lekuko nahiz adituen gain edo halakoak izan daitezkeenen gain eragina izateko duen gaitasuna ere.
c) Egotziak biktimaren ondasun juridikoen aurka jardun dezan saihestea, bereziki, biktima hori Zigor Kodearen 173.2 artikuluan aipatutako pertsonetatik denean.
Kasu horietan, ezin izango da aplikatu paragrafo honen 1. zenbakiak zigorraren inguruan ezarritako muga.
2. Behin-behineko espetxealdia erabaki ahal izango da, berebat, aurreko paragrafoaren 1 eta 2. zenbakietan ezarri betekizunak gertatuta, arriskua saihestu behar denean, egotziak beste delitu batzuk egin ditzan.
Arrisku hori baloratzeko, aintzat hartuko dira egitatearen inguruabarrak, bai eta kasuan-kasuan egin daitezkeen delituen astuntasuna ere.
Behin-behineko espetxealdia arrazoi horren ondorioz erabaki ahal izango da, bakarrik, delitu-egitatea dolozkoa denean.
Hala ere, aurreko paragrafoaren 1. zenbakian ezarritako muga ezin izango da aplikatu, baldin eta, egotziaren aurrekariak eta polizia judizialak eman edo jardunak ondorioztatzen dituen gainerako datu edo inguruabarrak direla medio, zentzuz atzera badaiteke egotziak beste pertsona batekin edo batzuekin ados jarrita modu antolatuan jardun duela delitu-egitateak burutzeko, edo delitu-jarduera horiek ohikotasunez egiten dituela.
504 artikulua
1. Behin-behineko espetxealdiak iraungo du aurreko artikuluan ezarri helburuetatik edozein lortzeko ezinbestekoa den denbora, eta hura erabakitzea justifikatzen duten zioak dauden bitartean.
2. Behin-behineko espetxealdia dekretatu denean aurreko artikuluaren 1.3 paragrafoko a) edo c) ataletan edo artikulu horretako 2. paragrafoan ezarritakoaren ondorioz, espetxealdi horrek ezin izango du iraun urtebete baino gehiago, baldin eta delituak hiru urteko edo hortik beherako zigor askatasun- gabetzailea badu; ezin izango du bi urte baino gehiago iraun delituari ezarri zaion zigor askatasun-gabetzailea hiru urtetik gorakoa bada.
Hala eta guztiz ere, inguruabar zehatzak gertatuta, inguruabar horietatik atera badaiteke auzia ezin izango dela epe horietan epaitu, epaileak edo auzitegiak, autoaren bidez eta 505. artikuluko baldintzetan, bi urte arteko luzapen bakarra erabaki ahal izango du, baldin eta delituari hiru urtetik gorako zigor askatasun-gabetzailea ezarri bazaio; luzapena sei hil artekoa izango da, betiere zigorrari hiru urteko edo hortik beherako zigor askatasun-gabetzailea ezarri bazaio.
Egotziari kondena ezartzen bazaio, behin-behineko espetxealdia luzatu ahal izango da epaiak benetan ezarri zigorraren erdiraino, epaiaren aurka errekurtsoa jarri bada.
3. Behin-behineko espetxealdia aurreko artikuluaren 1.3.b) paragrafoan ezarritakoaren arabera erabaki bada, espetxealdi horrek ezin izango du iraun sei hil baino gehiago.
Edozein modutan ere, espetxealdi inkomunikazioduna edo sumarioko sekretua dekretatu denean, aurreko paragrafoan ezarritako epea baino lehenago inkomunikazioa amaitu bada edo sekretua ezagutarazi bada, epaileak edo auzitegiak arrazoitu beharko du behin-behineko espetxealdiaren baldintzak irautea.
4. Behin-behineko espetxealdiaren gehieneko epeak igarotzearen ondorioz askatasuna ematen bada, horrek ez du eragotziko espetxealdi berdina erabakitzea, baldin eta egotzia inolako zio legitimorik gabe agertzen ez bada, epaileak edo auzitegiak egindako deietatik edozeinetara.
5. Artikulu honetan ezarri epeak zenbatzeko, aintzat hartuko dira arrazoi berberaren ondorioz egotziak atxilotuta edo behin-behineko espetxealdian egin duen denbora.
Hala ere, zenbaketa horretatik kanpo geratuko da Justizia Administrazioa ri egotzi ezin zaizkion arrazoien ondorioz auzian izandako atzerapenen den bora.
6. Behin-behineko espetxealdia erabaki eta horren iraupenak gehieneko iraupenaren bi herenak gainditzen baditu, auziaren gaineko ardura duen epaileak edo auzitegiak eta Fiskaltzak ere inguruabar hori komunikatuko diete, hurrenez hurren, gobernu-salako presidenteari eta kasuan kasuko auzitegiko fiskalburuari; komunikazio horren helburua da beharrezkoak diren neurriak hartzea, jarduna ahalik bizkorren egin dadin.
Ondore horietarako, prozeduraren izapideek lehenespena izango dute gainerako guztiei begira.
504bis artikulua
Konstituzioaren aurkakoa eta deuseza, Konstituzio Auzitegiak martxoaren 3an emandako 71/1994 epaiaren ondorioz.
504bis 2. artikulua
Indargabetuta, urriaren 24ko 13/2003 Lege Organikoaren xedapen indargabetzaile bakarraren ondorioz.
505 artikulua
1. Atxilotua auziaren gaineko ardura izan behar duen instrukzio-epaile edo auzitegiaren esku uzten denean, epaile edo auzitegi horrek, haren behin- behineko askatasuna fidantzarik gabe dekretatzen duenean izan ezik, entzunaldira agertzeko deialdia egingo dio atxilotuari; entzunaldi horretan, Fiskaltzak edo alderdi akusatzaileek eskatu ahal izango dute egotziaren behin- behineko espetxealdia dekretatzea edo hura behin-behinean aske ustea, betiere fidantza emanez.
Lege honen IV. liburuko III. tituluan araututako prozedura-kasuetan, izapide hori 798. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da, salbu eta entzunaldia lehenago egin denean.
2. Aurreko paragrafoan ezarri entzunaldia ahalik eta denbora laburrenean egin beharko da, betiere atxilotua epailearen esku utzi eta hurrengo 72 orduen barruan; entzunaldi horretarako zitazioa egingo zaio egotziari, berak edo ofizioz aukeratutako letraduaren laguntzarekin agertu behar dela, bai eta Fiskaltzari eta bertaratutako gainerako alderdiei ere.
Era berean, entzunaldia egin beharko da, atxilotu gabeko egotziaren behin- behineko espetxealdia eskatu eta dekretatzeko, edo, hala denean, hura behin-behinean aske uzteko, betiere fidantza emanez.
3. Aipatu entzunaldian, Fiskaltzak edo alderdi akusatzaileetatik edozeinek eskatzen badu egotziaren behin-behineko espetxealdia dekretatzea edo hura behin-behinean aske uztea, betiere fidantza emanez, bertaratutakoek alegazioak egin ahal izango dituzte eta frogabideak proposatu, baldin eta froga horiek unean bertan egin badaitezke, edo aurreko paragrafoan aipatu 72 orduetan.
4. Epaileak edo auzitegiak erabakiko du zer den bidezkoa, espetxealdia edo fidantza ezartzea.
Alderdietatik batek ere ez baditu horiek eskatzen, atxilotutako egotzia berehalakoan aske uztea erabaki beharko du.
5. Edozein arrazoiren ondorioz entzunaldia ezin bada egin, epaileak edo auzitegiak behin-behineko espetxealdia erabaki ahal izango du, baldin eta 503. artikuluko baldintzak gertatzen badira; bestela behin-behineko askatasuna erabakiko du fidantza ezartzearekin batera.
Dena den, hurrengo 72 orduetan, epaileak edo auzitegiak beste entzunaldi baterako deialdia egingo du, eta lehenengo entzunaldia ez egitearen ondoriozko neurriak hartuko ditu.
6. Atxilotua utzi denean auziaren gaineko ardura duen edo izan behar duen epaile edo auzitegiaz besteko baten esku, eta atxilotua ezin bada horren esku jarri 72 orduko epean, azken horrek jardungo du aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera.
Hala ere, behin auziaren epaileak edo auzitegiak eginbideak jaso eta gero, egotzia ahal den azkarren entzungo du, hark abokatuaren laguntza duela, eta bidezkoa den ebazpena emango du.
506 artikulua
1. Egotziaren egoera pertsonalari buruz ebazpenak ematekotan, horiek autoaren forma izango dute.
Behin-behineko espetxealdia erabaki edo hori luzatzen duen autoan adieraziko da zein zio dagoen neurri hori beharrezkotzat eta proportziozkotzat jotzeko, betiere horren helburuei dagokienez.
2. Auziaren sekretua adierazi bada, espetxeratze-autoan adieraziko da autoaren zehaztasunetatik zeintzuk ez diren jasoko jakinarazi beharreko kopian, sekretuaren helburua lortzeko.
Jakinarazpenean ez da inoiz ere jaso gabe geratuko egotzitako egitatearen deskripzio laburra, ezta 503. artikuluan aipatu helburuetatik zein edo zeintzuk lortu nahi diren.
Sumarioaren sekretua ezagutarazten denean, auto osoa berehala jakinaraziko zaio egotziari.
3. Egotziaren egoera pertsonalari buruzko auzi-paperak jakinarazi egingo zaizkie delituaren ondorioz zuzenean ofenditu eta kaltetu gertatu direnei, baldin eta ebazpenak haien segurtasunaren gain eragina izan badezake.
507 artikulua
1. Egotziaren behin-behineko espetxealdia dekretatu, luzatu edo ukatzen duten autoen aurka, edo haren askatasuna erabakitzen duten autoen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da 766. artikuluan ezarritako baldintzetan; errekurtso horrek lehenespeneko izapidetza izango du.
Espetxeratze-autoaren aurkako errekurtsoa, gehienez jota, 30 eguneko epean ebatzi beharko da.
2. Aurreko artikuluko 2. paragrafoaren ondorioz ez bazaio egotziari espetxealdiko autoa oso-osorik jakinarazi, orduan auto osoaren aurkako errekurtsoa jarri ahal izango du, hori jakinarazten zaionean, aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorrita.
508 artikulua
1. Epaileak edo auzitegiak erabaki ahal izango du egotziaren behin-behineko espetxealdia haren egoitzan gauzatzea, beharrezkoak diren zaintza-neurriekin batera, baldin eta gaixotasunaren ondorioz barneratzeak arrisku larria badakar haren osasunarentzat.
Epaileak edo auzitegiak baimena eman ahal izango du egotzia bere etxetik irten dadin, gaixotasunaren tratamendurako beharrezkoak diren orduetan zehar, betiere zaintza egokiarekin.
2. Egotzia tratamendupean badago sorgorgarrietatik desintoxikatzeko edo horiekiko mendekotasuna gainditzeko, eta espetxeratzearen ondorioz tratamendu hori zapuzteko arriskua badago, behin-behineko espetxealdiari buruzko neurriaren ordez, tratamenduari eusteko zentro ofizialean edo legez aitortutako erakundean sartzea ezarriko da, baldin eta prozedurapeko egitateak hura hasi baino lehenagokoak badira.
Kasu horretan, egotziak ezin izango du zentrotik irten, neurri hori hartu duen epaile edo auzitegiaren baimenik gabe.
509 artikulua
1. Instrukzio-epaileak edo auzitegiak salbuespenez erabaki ahal izango du ikertutako egitateetan ustez esku hartu duten pertsonen atxiloketa edo espetxealdi inkomunikatua, betiere horiek justiziaren eskutik ihes egin ez dezaten, pertsona horiek biktimaren ondasun juridikoen aurka jardun ez dezaten, delituarekin zerikusia duten frogak ezkuta, alda edo suntsi ez daitezen, edota beste delitu- egitate batzuk egitea saihets dadin.
2. Aurreko paragrafoan aipatu arriskuak saihesteko, presa-eginbideak gauzatu behar direnez gero, horiek egiteko behar den denbora bakarrik iraungo du inkomunikazioak.
Inkomunikazioa ezin izango da izan bost egunekoa baino luzeagoa.
Espetxeratzea auzian erabaki bada 384bis artikuluan aipatutako delituetatik baten ondorioz, edo bi pertsonak edo gehiagok elkarrekin hitzartuta edo modu antolatuan egindako delituen ondorioz; inkomunikazioa beste epe batez luzatu ahal izango da; epe hori ezin da izan bost egunekoa baino luzeagoa.
Hala ere, kasu horietan berorietan, auziaren gaineko ardura duen epaile edo auzitegiak presoa berriro ere inkomunikatzeko agindua eman ahal izango du, hura komunikazioan jarri eta gero ere, baldin eta, ikerketaren edo auziaren osteko garapena dela eta, horretarako arrazoiak badira izan.
Bigarren inkomunikazio hori ez da inoiz ere izango hiru egunekoa baino luzeagoa.
3. Inkomunikazioa, edo, hala denean, horren luzapena erabakitzen duen autoan adierazi beharko dira neurri hori hartzeko zioak.
510 artikulua
1. Inkomunikatua arreta egokiekin joan ahal izango da lege honen arabera hark zein eginbidetan esku hartu behar eta eginbide horietara, bera bertan egoteak inkomunikazioaren xedea ezerezean uzten ez duenean.
2. Presoari baimena emango zaio berak izan ditzakeen efektuak edukitzeko, horrek, epailearen edo auzitegiaren iritziz, inkomunikazioaren helburuak zapuzten ez dituenean.
3. Presoak ezin izango du komunikazioarik egin, ezta halakorik jaso ere.
Dena den, epaileak edo auzitegiak baimendu ahal izango ditu espetxealdi inkomunikaziodunaren helburua zapuzten ez duten komunikazioak, eta, hala denean, neurri egokiak hartuko ditu.
4. Preso inkomunikatuak hala eskatuz gero, eskubidea izango du mediku forentse batek bera aztertzeko; forentse hori egitateen gaineko ardura duen epaileak izendatuko du.
511 artikulua
1. Espetxeratze-autoa gauzatzeko bi manamendu luzatuko dira: bata, hori betearazi behar duen polizia judizialari edo agente judizialari; eta, bestea, presoa hartu behar duen establezimenduko zuzendariari.
Manamenduan jasoko dira egotziari buruz ezagunak diren datu pertsonalak, prozedura eragin duen delitua, eta espetxealdia komunikazioarekin edo hori gabe izan behar den.
2. Establezimenduetako zuzendariek ez dute inor preso hartuko legez, espetxeratze-manamendua ematen ez zaien bitartean.
3. Presoaren askatasuna erabakitzen duen autoa emanda, berehalakoan manamendua luzatuko zaio establezimenduko zuzendariari.
512 artikulua
Ustezko erruduna ez badago bere egoitzan eta non dagoen jakiterik ez badago, errekisitoria luzatuko zaie hori zein tokitan dagoen susmatu eta toki horretako instrukzio-epaileei: eta, horrez gain, errekisitoria hori beti argitaratuko da Madrilgo Gazetan eta kasuan kasuko probintziako Aldizkari Ofizialean, eta eskuetsitako kopiak ere ediktuaren formarekin ezarriko dira, auziaren gaineko ardura duen epaitegi edo auzitegiko lokalean eta agindeia jaso duten instrukzio-epaileen lokalean.
513 artikulua
Errekisitorian adieraziko dira auzipetu auzi-iheslariaren izen-abizenak, kargua, lanbidea edo ogibidea, halakoak ezagunak badira, eta hura identifikatzeko balio dezaketen zeinuak, zein delituren ondorioz auzipetu den, ustez zein lurraldetan dagoen eta zein kartzelatara eraman behar den.
514 artikulua
Auzira bilduko dira jatorrizko errekisitoria eta horren argitalpena jaso duten aldizkarietatik ale bana.
515 artikulua
Auzipetu auzi-iheslariaren espetxeratzea erabaki duen epaile edo auzitegiak eta errekisitoriak jaso dituzten instrukzio-epaileek kasuan kasuko lurraldeetako polizia judizialeko agintariei eta agenteei komunikatuko dizkiete 513. artikuluan adierazitako inguruabarrak.
516 artikulua
Indargabetuta, Zinpekoen Epaimahaiari buruzko maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoaren ondorioz.
517 artikulua
Indargabetuta, urriaren 24ko 13/2003 Lege Organikoaren xedapen indargabetzaile bakarraren ondorioz.
518 artikulua
Espetxeratzea edo espetxetik ateratzea zein autotan dekretatu edo ukatu eta auto horiei gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaie itzulketa-ondorerako bakarrik.
519 artikulua
Behin-behineko eginbide guztiak pieza bananduan gauzatuko dira.
520 artikulua
1. Atxiloketa eta behin-behineko espetxeratzea egingo dira atxilotuari edo presoari berari, haren ospeari eta ondareari kalte gutxien egiteko moduan.
Aurreneurrizko atxiloketak ezin izango du iraun egitateak argitzeko ikerketek zenbat denbora iraun eta hori baino gehiago.
Lege honetan ezarritako epeetan, eta, edozein kasutan ere, hirurogeita hamabi orduko gehieneko epean, atxilotua aske utzi edo agintari judizialaren esku jarri beharko da.
2. Atxilotuta edo preso dagoen pertsona orori, ulertzeko moduan eta berehala, informazioa emango zaio berari egozten zaizkion egitateei eta askatasunaz gabetzea eragin duten zioei buruz, bai eta hark dituen eskubideei bu ruz ere, bereziki:
a) Isilik egoteko eskubidea, hala nahi badu, adierazpenik egin gabe, berari egiten zaion galdera bati edo batzuei erantzunik eman gabe, edo adierazpena epailearen aurrean bakarrik egingo diola adieraziz.
b) Nork bere buruaren aurka adierazpenik ez egiteko eta nork bere burua errudun ez aitortzeko eskubidea.
c) Abokatua izendatzeko eta hori bertan egotea eskatzeko eskubidea, polizia- eginbideetan epaileei egin beharreko adierazpen-eginbideetan lagundu dezan eta atxilotu edo presoari egin beharreko nortasun-azterketa guztietan esku har dezan.
Atxilotuak edo presoak ez badu abokatua izendatzen, ofizioz izendatuko da.
d) Berak nahi duen familiakoari edo pertsonari atxiloketa bera eta une oro zein tokitan dagoen zainpean komunikatzeko eskubidea.
Atzerritarrek eskubidea izango dute aurreko inguruabarrak euren herriko kontsulatuko bulegoari komunikatzeko.
e) Interpretatzaile baten laguntza doan izateko eskubidea, gaztelaniaz ulertzen edo hitz egiten ez duen atzerrita rraren kasuan.
f) Mediku forentseak edo horren legezko ordezkoak, eta, hala denean, atxilotua zein erakundetan egon eta bertakoak, edo estatuaren nahiz beste herri- administrazioen mendeko beste edozeinek azterketa egiteko eskubidea.
3. Atxilotua edo presoa adingabea edo ezgaitua izanez gero, hori zein agintariren jagoletzapean atxilotuta edo preso egon eta agintari horrek 2.d) paragrafoko inguruabarrak jakinaraziko dizkie horren gaineko guraso-ahala, tutoretza edo zaintza egikaritzen dutenei, eta, pertsona horiek aurkitzen ez badira, berehala kontu-arrazoiak emango dizkio Fiskaltzari.
Atxilotutako adingabe edo ezgaitua atzerritarra izanez gero, atxiloketa horren berri jakinaraziko zaio, ofizioz, haren herriko kontsulatuari.
4. Atxilotua edo presoa zein agintari judizial eta funtzionarioren jagoletzapean egon eta agintari eta funtzionario horiek ez diote aholkurik emango abokatuaren hautaketaren inguruan, eta Abokatuen Elkargoari komunikatuko diote, behar bezala hala ager dadin, hark bere laguntzarako izendatu duen abokatuaren izena, edo, bestela, hori ofizioz izendatzeko eskatuko diote.
Abokatuen elkargoak hautaketa hori jakinaraziko dio izendatuari, horrek onarpena edo uko egitea adieraz dezan.
Izendatuak enkargu hori onartzen ez badu, edo izendatua aurkitzen ez bada, edo agertzen ez bada, Abokatuen Elkargoak ofizioko abokatua izendatuko du.
Izendatutako abokatua lehenbailehen joango da atxiloketa-zentrora, eta, edozein kasutan, zortzi orduko gehieneko epean, komunikazioa aipatu elkargoari egiten zaion unetik zenbatuta.
Abokatuen Elkargoari egindako komunikaziotik zortzi orduko epea igaro bada eta inolako justifikaziorik gabe letradu bat ere ez bada agertzen atxilotua edo presoa dagoen tokira, haren adierazpena jaso edo haren azterketa egin ahal izango da, baldin eta horretarako adostasuna ematen badu, izendatutako abokatuek euren betebeharrak ez betetzeagatik bereganatutako erantzukizunei kalterik egin gabe.
5. Edonola ere, atxilotuak edo presoak letraduaren nahitaezko laguntzari uko egin ahal izango dio, baldin eta atxiloketa eragin duten egitateak trafiko- segurtasunaren aurkako delitu gisa soil-soilik tipifikatu ahal badira.
6. Abokatuaren laguntza hauxe izango da:
a) Hala denean, atxilotuari edo presoari artikulu honen 2. zenbakian ezarri eskubideen inguruko informazioa emateko eta f) paragrafoan zehaztutako mediku- azterketa egiteko eskaera egitea.
b) Abokatuak zein eginbidetan esku hartu eta eginbide hori gauzatu duen agintari judizialari edo funtzionarioari eskatzea, behin eginbidea amaituta, komenigarritzat jotako gorabeherak adierazi eta gehitzea, bai eta aktan eginbidea gauzatzean gertatutako edozein intzidentzia jasotzea ere.
c) Atxilotuarekin isil-gordean elkarrizketa izatea, abokatuak zein eginbidetan esku hartu eta eginbide hori amaitzen denean.
520bis artikulua
1. 384bis artikuluan aipatu delituetatik edozeinen ustezko parte-hartzaile gisa atxilotutako pertsona oro epaile eskudunaren esku utziko da, atxiloketa gertatu eta hurrengo hirurogeita hamabi orduetan.
Hala ere, atxiloketa ikerketa- helburuetarako beharrezko den denbora luzatu ahal izango da, gehienez ere, beste berrogeita zortzi orduko mugarekin, baldin eta, behin luzapen hori komunikazio arrazoituaren bidez atxiloketa egin eta lehenengo berrogeita zortzi orduetan eskatuta, epaileak hori baimentzen badu hurrengo hogeita lau orduetan.
Luzapena baimentzeko edo ukatzeko, ebazpen arrazoitua emango da.
2. Norbait aurreko zenbakian adierazitako zioen ondorioz atxilotu bada, epaileari eskatu ahal izango zaio haren inkomunikazioa dekretatzea, eta epaileak ebazpen arrazoituan horren gaineko erabakia hartuko du, hogeita lau orduko epean.
Inkomunikazioa eskatu ondoren, atxilotua inkomunikatuta geratuko da beti, epaileak ebazpen egokia eman arte, hark duen defentsa-eskubideari, eta 520 eta 527. artikuluetan ezarritakoari kalterik egin gabe.
3. Atxiloketak dirauen artean, epaileak edozein unetan informazioa eskatu eta eskuratu ahal izango du, dela modu pertsonalean, dela atxilotua dagoen barrruti edo mugapeko instrukzio-epailearengan eskuordetuta, atxilotu horren egoerari buruz.
521 artikulua
Atxilotuak, ahal den neurrian, batzuk besteengandik bananduta egongo dira.
Banantze hori ezinezkoa bada, instrukzio- epaileak edo auzitegiak zainduko du sexu ezberdineko pertsonak eta auzi berean errudun direnak espetxe berean ez batzea, eta gazteak eta berrerorle ez direnak helduengandik eta berrerorleengandik bananduta egotea.
Banantze hori egiteko, aintzat hartuko da atxilotuaren hezkuntza-maila, horren adina eta berari egotzi zaion delituaren izaera.
522 artikulua
Atxilotu edo preso orok bere kontura lor ditzake atxiloketaren helburuarekin eta bera zein establezimenduren jagoletzapean egon eta establezimendu horren erregimenarekin bateragarri izan daitezkeen erosotasunak nahiz zereginak, baldin eta erosotasun nahiz zeregin horien sumarioaren segurtasuna edo isil-gordea zalantzan jartzen ez badute.
523 artikulua
Atxilotuak edo presoak nahi duenean bere erlijioko ministroak, medikuak, ahaideek, berarekin interes-harremanak dituzten pertsonek, edota gomendioak eman diezazkiotenek bisita egitea, orduan horretarako baimena emango zaio, betiere espetxeen araudietan ezarri baldintzen arabera, eta horren sumarioaren sekretu eta arrakastaren gain eraginik ez duen neurrian.
Ezin izango zaio eragotzi abokatu defentsariarekin harremanak izatea komunikazioan dagoen bitartean.
524 artikulua
Instrukzio-epaileak baimendu egingo ditu, instrukzioaren arrakastari kalterik egiten ez zaion bitartean, atxilotuak edo presoak posta-baliabideak eta komunikabideak erabiltzea.
Hala ere, atxilotuei edo presoei inoiz ez zaie eragozpenik jarriko, ordena judizialaren goi mailako funtzionarioei askatasunez idazteko.
525 artikulua
Atxilotuaren edo presoaren aurka ez da segurtasun-neurri berezirik hartuko, desobeditze-, indarkeria- edo asaldaketa- kasuan ez bada, edo ihes egiteko ahaleginak edo prestalanak egin ez baditu.
Neurri hori aldi baterakoa izan beharko da, eta beharrezkoa den denbora soil-soilik iraungo du.
526 artikulua
Instrukzio-epaileak astean behin bisitatuko ditu udalerriko espetxeak, aurretiaz abisurik eman gabe eta egun zehatzik jarri gabe. Berarekin batera joango da Fiskaltzako pertsona bat; pertsona hori izan daiteke kasuan kasuko audientziaren fiskalaren eskuordetza ondore horretarako duen udal fiskala. Bestalde, auzitegi hori dagoen tokian, bisita egingo dute audientzia horretako edo beraren arlo kriminaleko salako presidenteak eta magistratu batek, Fiskaltzako pertsona batekin eta instrukzio-epailearen laguntzarekin batera.
Bisitan presoen eta atxilotuen egoerarekin zerikusia duten gorabehera guztien berri izango dute, eta euren eskumenen araberako neurriak hartuko dituzte, antzemandako abusuak zuzentzeko.
527 artikulua
Atxilotua edo presoa inkomunikatuta dagoen bitartean, ezin izango ditu izan kapitulu honetan adierazitako eskubideak, 520. artikuluan ezarritakoak izan ezik, betiere aldaketa hauekin:
a) Edozein kasutan ere, haren abokatua ofizioz izendatuko da.
b) Ez du izango 2. zenbakiko d) paragrafoan ezarri komunikaziorako eskubidea.
c) Ez du izango, orobat, 6. zenbakiko c) paragrafoan abokatuarekin elkarrizketa izateko ezarri eskubidea.
528 artikulua
Behin-behineko espetxealdiak iraungo du hori eragin duten zioek dirauten beste bakarrik.
Atxilotua edo presoa aske utziko da auziaren edozein unetan, haren errugabetasuna antzematen denean.
Prozesuan esku hartzen duten agintari guztiak behartuta egongo dira erruztatuen edo auzipetuen atxiloketa eta behin-behineko espetxealdia ahalik eta gutxien luzatzera.
529 artikulua
Erruztatuaren behin-behineko espetxealdia erabaki ez denean, epaileak edo auzitegiak dekretatuko du, 505. artikuluan ezarritakoaren arabera, erruztatuak fidantza eman behar duen edo ez, behin- behineko askatasunean irauteko.
Auto berean, epaileak edo auzitegiak fidantza dekretatzen badu, eman beharreko fidantzaren kalitatea eta zenbatekoa finkatuko dira.
Auto hori jakinaraziko zaie erruztatuari, Fiskaltzari eta bertaratu diren gainerako alderdiei; eta horren aurka errekurtsoa jarri ahal izango da 507. artikuluan ezarri moduan.
529bis artikulua
Norbaitek ibilgailu motorduna gidatzeko baimena badu, eta, ibilgailua gidatzeagatik egindako delituaren ondorioz, hura auzipetzea dekretatu, eta, ondorioz, auzipetu hori aske egon behar bada, orduan epaileak, bere zuhurtziaren arabera, gidabaimena ken diezaioke aldi baterako, eta hori jasotzen duen agiria prozesura bilduko du; horrez gain, agiria luzatu duen administrazio- erakundeari komunikatuko dio hori.
530 artikulua
Egotzia behin-behineko askatasunean egon behar bada, fidantzarekin edo hori gabe, egotzi horrek apud acta betebeharra eratuko du kasuan kasuko autoak aipatu egunetan, eta deitzen zaion guztietan auziaren gaineko ardura duen epailearen aurrera edo auzitegira agertzeko.
Betebehar horren betetzea bermatzeko, epaileak edo auzitegiak modu arrazoituan erabaki ahal izango du haren pasaportea kentzea.
531 artikulua
Fidantzaren kalitatea eta kopurua zehazteko, aintzat hartuko dira delituaren izaera, auzipetuaren gizarte-egoera eta aurrekariak, eta gainerako inguruabarrak, hark agintari judizialaren eskumenetik kanpo geratzeko izan dezakeen interes handia edotxikia erakusten dutenak.
532 artikulua
Fidantza erabiliko da auzipetuak egin beharreko agerraldiaz erantzuteko, hari dei egiten dionean auziaren gaineko ardura duen epaile edo auzitegiak.
Fidantzaren zenbatekoa erabiliko da fidantza hori eratzeko sail bananduan sortu kostuak ordaintzeko, eta gainerakoa estatuari adjudikatuko zaio.
533 artikulua
Auzipetuak behin-behineko askatasuna lortzeko fidantzak eskaintzen dituenean, fidantza horiei aplikatzen zaie horien izaerari buruz, eta horiek eratu, onartu, kalifikatu eta ordezteko moduari buruz liburu honen IX. tituluko 591. artikuluan eta ondorengoetan, 596. artikulua arte, azken hori barne, zehaztutakoa.
534 artikulua
Epaileak egindako lehenengo deialdira akusatua agertzen ez bada edo agertzeko ezintasuna egiaztatzen ez badu, orduan fidatzaile pertsonalari edo fidantzan emandako edozein motatako ondasunen jabeari adieraziko zaio hamar eguneko epe-muga duela auzi-iheslaria aurkezteko.
535 artikulua
Fidatzaile pertsonalak edo fidantzapeko ondasunen jabeak ez badu auzi-iheslaria aurkezten zehaztutako epe-mugan, fidantza hori diru bihurtuko da, estatuari adjudikatuz eta hurbilen dagoen errenta-administrazioari hura emanez, betiere 532. artikuluaren azken zatian aipatu kostuak kenduta.
536 artikulua
Premiamendu-bidea erabiliko da fidantza oro diru bihurtzeko.
Fidantza pertsonala izanez gero, orduan ere premiamendu-bidea erabiliko da, fidatzaileak dituen ondasunen aurka, aipatu fidantza ordaintzeko zehaztutako zenbatekoa ordaindu arte.
Burtsako agentearen bidez, edo, halakoa izan ezean, artekariaren bidez besterenduko dira burdinbideen eta herri- lanen efektu publikoak, akzioak eta obligazioak, eta gainerako merkataritza- nahiz industria-baloreak.
Auzia zein tokitan egin behar eta toki horretan halakorik ez badago, orduan halakoa dagoen tokitik hurbilen dagoen epaileari edo auzitegiari igorriko zaizkio haiek besteren daitezen.
Bahian emandako bestelako balore higigarriak, bai eta hipotekatutako ondasun higiezinak ere, jendaurreko enkantean salduko dira, aurretiaz tasazioa eginda.
537 artikulua
Fidantzapeko ondasunak auzipetuaren jabetzapekoak badira, fidantza diru bihurtuko da eta estatuari adjudikatuko zaio, auzipetua epaileak egindako deialdira agertu ez edo ezintasuna egiaztatu ez eta berehalakoan.
538 artikulua
Fiskaltzak esku hartuko du fidantzapeko ondasunak besterendu eta horien zenbatekoa Ogasun Publikoaren administrazioei emateko eginbide guztietan.
Audientziako fiskalak bere esku-hartzea eskuordetu ahal izango dio instrukzio- epailea dagoen tokiko udal fiskalari; edo, bestela, behin espedientea eginda, hori berari igortzea erreklamatuko du, eta, ahal izanez gero, bere uziak irizpen bakarrean jasoko ditu.
539 artikulua
Behin-behineko espetxealdi-autoak, behin-behineko askatasuna erabakitzen dutenak, eta fidantza-autoak eraldatu ahal izango dira auziaren une guztietan.
Ondorenez, egotzia espetxera daiteke edo askatasunean utz daiteke bidezkoa den guztietan; eta fidantza aldatu ahal izango da epaiketaren ondorioak ziurtatzeko beharrezkoa den neurrian.
Aske dagoenaren behin-behineko espetxealdia edo behin-behineko askatasuna fidantzarekin batera erabakitzeko, edo jadanik erabakita dagoen behin- behineko askatasunaren baldintzak astunago egiteko, behin-behineko espetxealdia edo behin-behineko askatasuna fidantzarekin batera ezarriz, horren eskaria egingo du Fiskaltzak edo alderdi akusatzaileetatik batek; eta, 505. artikuluan aipatu agerraldia egin ondoren, ebazpena emango da.
Hala ere, epailearen edo auzitegiaren iritziz, 503. artikuluko baldintzak betetzen badira, kautela-neurria eraldatzeko autoa emango du, edo, are gehiago, espetxeratze-autoa emango du, baldin eta egotzia aske badago; baina aipatu agerraldirako deialdia egin beharko du hirurogeita hamabi orduko epean.
540 artikulua
Ezarri epean auzipetuak ez badu fidantza aurkezten edo gehitzen, hura espetxeratu egingo da.
541 artikulua
Fidantza ezereztuko da:
1. Fidatzaileak hori eskatzen duenean, aldi berean auzipetua aurkeztuta.
2. Auzipetua espetxeratzen denean.
3. Largespen-auto irmoa edo absoluzio- epai irmoa ematen denean, edo, epaia kondenatzailea izan arren, errudunak bere burua aurkezten duenean kondena betetzeko.
4. Auzipetua hiltzen denean, auzia amaitu gabe dagoela.
542 artikulua
Kondena-epai irmoa eman bada eta auzipetua lehenengo deialdira agertu ez bada edo agertzeko ezintasuna egiaztatzen ez badu, fidantza estatuari adjudikatuko zaio 535. artikuluan ezarri baldintzetan.
543 artikulua
Behin fidantza adjudikatuta, fidatzaileak itzulketa eskatzeko akzioa izango du; horrek ez dio kalterik egingo berorrek auzipetuaren edo horren kausadunen aurka kalte-ordaina erreklamatzeko duen eskubideari.
544 artikulua
Pieza bananduan gauzatuko dira behin- behineko espetxealdiaren eta behin-behineko askatasunaren eginbideak nahiz fidantzak.
544bis artikulua
Zigor Kodearen 57. artikuluan aipatu delituetatik bat ikertzen denean, epaileak edo auzitegiak, modu arrazoituan eta biktima babesteko beharrezkoa den neurrian bakarrik, erruztatuari kautelaz ezarri ahal izango dio toki, auzo, udalerri edo beste toki-erakunde edo autonomia erkidego zehatz batean bizitzeko debekua.
Baldintza berberetan kautelaz ezarri ahal izango dio toki, auzo, udalerri, probintzia edo beste toki-erankude edo autonomia-erkidego zehatz batzuetara joateko debekua, edo pertsona jakin batzuengana, hurbildu edo horiekin komunikatzekoa, beharrezkoa den heinean.
Neurri horiek hartzeko kontuan izango dira erruztatuaren egoera ekonomikoa eta haren osasunak, familia- egoe rak eta lan-jarduerak dituzten eskakizunak.
Aintzat hartuko da, bereziki, lan-jarduerari eusteko aukera, dela neurria indarrean dagoen bitartean, dela hori amaitu eta gero.
Erruztatuak ez badu betetzen epaileak edo auzitegiak erabakitako neurria, horrek 505. artikuluan araututako agerraldira deituko du erruztatu hori, eta bertan erabaki ahal izango du, behin-behineko espetxealdia 503. artikuluan ezarri baldintzetan, edota 544ter artikuluan ezarri babes-agindua edo askatasun pertsonala gehiago mugatzen duten kautela- neurrietatik beste edozein; horretarako, kontuan hartuko ditu ez-betetzearen eragina, horren zioak, larritasuna eta inguruabarrak, betiere ez-betetze horren ondorioz sor daitezkeen erantzukizunei kalterik egin gabe.
544ter artikulua
1. Instrukzio-epaileak etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua emango du, Zigor Kodearen 173.2 artikuluan aipatu pertsonetatik baten bizitzaren, osotasun fisiko edo moralaren, sexu-askatasunaren, edo askatasun nahiz segurtasunaren aurkako delitua edo faltaren zantzu oinarridunak badaude, baldin eta biktimarentzat arrisku-egoera objektiboa agertzeagatik artikulu honetan araututako babes-neurriren bat hartzea beharrezkoa bada.
2. Babes-agindu hori erabakiko du epaileak ofizioz, edo biktimak nahiz biktimarekin aurreko artikuluan zehaztutako harremanak dituzten pertso netatik edozeinek hala eskatuta, edo Fiskaltzak hala eskatuta.
Lege honen 262. artikuluan salaketa egiteko ezarri eginbehar orokorrari kalterik egin gabe, laguntza-erakunde nahiz -organismoek, direla publikoak direla pribatuak, aurreko paragrafoan aipatu egitateetatik edozein berri badute, berehala komunikatu beharko diote hori guardiako epaileari edo Fiskaltzari, babes-agindua hartzeko prozedura has edo eragin dadin.
3. Babes-agindua zuzenean eskatu ahal izango zaio agintari judizialari edo Fiskaltzari, edo Segurtasun Indar nahiz Kidegoei, biktimentzako arreta-bulegoei, edo herri-administrazioen mendeko gizarte-zerbitzuei nahiz laguntza-era kundeei.
Eskari hori lehenbailehen igorri beharko zaio epaile eskudunari.
Epailearen lurralde-eskumenari buruz zalantzak sortzen badira, eskaera jaso duen epaileak hasi eta ebatzi beharko du prozedura, babes-aginduaren erabakia hartzeko; horri kalterik egin gabe, ondoren jarduna igorriko zaio eskudun gertatzen denari.
Gizarte-zerbitzuek eta lehen aipatu erakundeek etxeko indarkeriaren biktimei laguntza eman behar dietenean, erraztasunak ere emango dizkiete babes- aginduaren eskaria egiteko, eta, horretarako, haien eskura jarriko dituzte informazioa, formularioak, eta, hala denean, Justizia Administrazioarekin eta Fiskaltzarekin komunikatzeko bide telematikoak.
4. Babes-aginduaren eskaria jaso ondoren, guardiako epaileak, artikulu honen 1. paragrafoan aipatu kasuetan, presako entzunaldira deituko ditu biktima edo beraren legezko ordezkaria, eskatzailea eta erasotzailea, hala denean, azken hori abokatuaren laguntzarekin.
Era berean, Fiskaltzari ere dei egingo zaio.
Entzunaldi hori gauzatu ahal izango da, 502bis. 2 artikuluan ezarritako entzunaldiarekin batera, horretarako deialdia bidezkoa denean; lege honen IV. Liburuko III. tituluan ezarri prozeduraren izapidetza duten auzietan, 798. artikuluan araututako entzunal diarekin batera, edo, hala denean, falta-epaiketaren ekitaldiarekin batera.
Salbuespenez, entzunaldia ezin bada guardiako zerbitzuan zehar egin, eskaera jaso duen epaileak ahalik azkarren egingo du entzunaldirako deialdia.
Edozein kasutan ere, entzunaldia hirurogeita hamabi orduko gehiengo epean egin beharko da, eskaria aurkeztu denetik zenbatuta.
Entzunaldian zehar, guardiako epaileak neurri egokiak hartuko ditu erasotzailearen eta biktimaren artean, haien seme-alaben artean eta familiako gainerako kideen artean liskarra saihesteko.
Ondore horietarako, entzunaldi horretan adierazpena bananduta egitea aginduko du.
Behin entzunaldia eginda, guardiako epaileak auto bidez bidezkoa dena ebatziko du, eskatutako babes-aginduari buruz, bai eta erabakitako neurrien eduki eta indarraldiari buruz ere.
Horri kalterik egin gabe, instrukzio- epaileak 544bis artikuluan ezarri neurriak hartu ahal izango ditu, auziaren izapidetzako edozein unetan.
5. Babes-aginduak babes osoko estatutua ematen dio 1. paragrafoan adierazitako egitateen biktimari; esatutu horren barne egongo dira artikulu honetan ezarritako kautela-neurriak, ordena zibilekoak nahiz ordena penalekoak, eta antolamendu juridikoan ezarritako beste neurriak ere, laguntza-neurriak bezala gizarte-babeserakoak.
Babes-agindua edozein agintariren eta herri-administrazioren aurrean gauzatu ahal izango da.
6. Izaera penaleko kautela-neurriak izan daitezke, besteak beste, prozesuko legeria kriminalaren arauketan ezarritakoetatik edozein.
Neurri horien betekizunak, edukia eta indarraldia lege horretan orokorrean ezarritakoak izango dira.
Instrukzio-epaileak neurriok erabakiko ditu, biktimak babes oso eta berehalakoa izateko duen beharrizana aintzat hartuta.
7. Seme-alaba adingabeak edo ezgaituak daudenean, biktimak edo beraren legezko ordezkariak edo Fiskaltzak eskatu beharko ditu izaera zibileko neurriak, baldin eta jurisdikzio-ordena zibileko organoren batek aurretiaz horiek erabaki ez baditu, eta Kode Zibilaren 158. artikuluan ezarri neurriei kalterik egin gabe.
Neurri horiek izan daitezke, besteak beste, familiako etxe bizitzaren erabilera eta luperketa eratxikitzea; seme- alabak zaintzeko, bi si tatze ko horiekin komunikatzeko eta eurekin egoteko araubidea zehaztea; mantenua emateko araubidea ezartzea; eta adingabea arriskutik al dentzeko edo hark izan ditza keen kalteak saihesteko egokitzat jotako xedapenetatik beste edozein.
Babes-aginduak izaera zibileko neurriak jasotzen dituenean, neurri horiek 30 eguneko indarraldia izango dute.
Epe horretan, biktimak edo beraren legezko ordezkariak hala eskatuta, familia- prozesua eragin bada jurisdikzio zibilean, hartutako neurriek indarrean iraungo dute demanda aurkeztu eta hurrengo hogeita hamar egunetan.
Epe horretan, lehen auzialdiko epaile eskudunak neurriok berretsi, aldatu edo ondorerik gabe utzi beharko ditu.
8. Babes-agindua alderdiei jakinaraziko zaie, eta epaileak berehala komunikatuko die agindu hori, lekukotza osoarekin batera, biktimari eta babes-neurriak hartzeko eskumena duten herri-administrazioei, neurriok segurtasunari buruzkoak izan nahiz gizar te-laguntzari, laguntza juridikoari, edo laguntza psi kologikoari, nahiz beste edozein motatakoak izan.
Ondore horietarako, erregelamendu bidez ezarriko da administrazioen arteko koordinazio-sistema osoa, sistema horrek komunika zioak azkar egitea berma dezan.
9. Babes-aginduak berarekin dakar biktimari une oro informazioa ematea egotziaren prozesu-egoerari buruz, bai eta hartutako kautela-neurrien norainokoari eta indarraldiari buruz ere.
Bereziki, biktimari une oro informazioa emango zaio erasotzailearen espetxealdi- egoerari buruz.
Ondore horietarako, babes-aginduaren kontu-arrazoiak emango zaizkio Espetxeetako Administrazioari.
10. Babes-agindua Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Erregistro Zentralean inskribatuko da.
11. Zigor-prozeduraren izapideak egin bitartean, artikulu honen lehenengo paragrafoan aipatu harremanen ondorioz egotziarekin lotutako pertsonetatik edozeinentzat arrisku-egoera sortzen bada, auziaren gaineko ardura duen epaile edo auzitegiak biktima babesteko agindua eman ahal izango du, aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera.
545 artikulua
Inor ere ezin izango da sartu Espainian bizilekua duen espainiar edo atzerritar baten egoitzan, horren adostasunik gabe, salbu eta legean beren beregi ezarritako kasuetan eta moduan.
546 artikulua
Auziaren gaineko ardura duen epaile edo auzitegiak sarrera eta miaketa dekretatu ahal izango ditu bai egunez bai gauez eraikin eta toki publiko guztietan, horiek zein lurraldetan dauden kontuan hartu gabe, baldin eta zantzuen arabera bertan aurki badaitezke auzipetua bera edo delituaren efektuak nahiz tresnak, edo hori bilatu eta egiaztatzeko baliagarri izan daitezkeen liburuak, paperak nahiz bestelako objektuak.
547 artikulua
Kapitulu honetan xedatutakoa betetzeko, hurrengoak eraiki edo toki publikotzat joko dira:
1. Estatuaren, probintziaren edo udalerriaren zerbitzu ofiziala, militarra edo zibila egitera zuzendutakoak, toki horietan aipatu zerbitzuaren arduradunak bizi arren, edo eraikina nahiz tokia artatu eta zaintzeko arduradunak bizi izan arren.
2. Bilera- edo aisia-establezimendu izatera zuzendutakoak, horiek zilegiak izan zein izan ez.
3. Beste edozein eraikin edo toki itxi, partikular baten egoitza ez bada 554. artikuluan xedatutakoaren arabera.
4. Estatuaren ontziak.
548 artikulua
Epaileak kasuan kasuko presidentearen baimena beharko du kidego legegilekideetatik edozeinen jauregian sartu eta hori miatzeko.
549 artikulua
Tenplu eta gainerako erlijo-tokietan sartu eta horiek miatzeko, nahiko izango da abisua ematea horien ardura duten pertsonei.
550 artikulua
Gisa berean, 546. artikuluan aipatu kasuetan, instrukzio-epaileak agindu ahal izango du edozein eraikinetan nahiz toki itxitan edota horietako zatiren batean sartu eta hori miatzea, dela egunez dela gauez, baldin eta presaren ondorioz hori beharrezkoa denean, eta edozein espainiarren edo Espainian bizilekua duten atzerritarretatik edozeinen egoitza bada. Hala ere, aurretiaz interesdunak adostasuna eman beharko du Konstituzioaren 6. artikuluan ezarri moduan, edo, adostasunik izan ezean, auto arrazoituaren ondorioz egin beharko da; autoa berehalakoan komunikatuko zaio pertsona interesdunari, edo, beranduenik ere, auto hori eman denetik hogeita lau orduko epean.
551 artikulua
Interesdunak adostasuna eman duela ulertuko da, baldin eta, sarrera eta miaketa nork egin behar eta horrek hala eskatuta, interesdunak bere kabuz burutu ditzakeen egintzak gauzatzen baditu sarrera eta miaketa eragingarrian izan daitezen, Estatuko Konstituzioak 6. artikuluan egoitzari aitortzen dion bortxaezintasuna inbokatu gabe.
552 artikulua
Miaketak egitean alferreko ikuskapenak saihestu beharko dira, eta interesdunari ez zaizkio sortuko beharrezkoak diren kalte eta enbarazuak baino gehiago; gainera, mota guztietako arretak hartuko dira, haren ospeari kalterik ez egiteko, haren sekretuak errespetatuta, instrukziorako interesgarri ez badira.
553 artikulua
Halaber, poliziako agenteek, euren agintea baliatuz, berehala atxilotu ahal izango dituzte zenbait pertsona, pertsona horien aurka espetxeratze-manamendua eman denean, ageri-ageriko delitua egiten ustekabean harrapatu direnean, delitugilea, agintaritzako agenteek berehala pertsegituta, etxeren batean ezkutatu edo babestu denean, edo salbuespen- nahiz presako beharrizan- kasuetan, baldin eta 384bis. artikuluan aipatu ekintzen ustezko erantzulea bada, ezkutatzeko edo babesteko erabili duen tokia edo egoitza edozein izanik ere; horrez gain, atxiloketa dela eta, aipatu tokiak ere miatu ahal izango dira, eta pertsegitutako delituarekin lotura duten efektuak eta tresnak okupatu, horiek bertan aurkituz gero.
Aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz miaketa egin ondoren, miaketa horren kontu-arrazoiak berehalakoan emango zaizkio epaile eskudunari, hori egitera eragin duten arrazoiak eta horrekin lortutako emaitzak aipatuta, hala denean, atxiloketei buruz aipamen bereziak eginez.
Gisa bertsuan, nortzuek esku hartu duten eta zein gorabehera izan den aipatuko da.
554 artikulua
Egoitzatzat joko dira, aurreko artikuluen ondoreetarako:
1. Errege-erreginen jauregiak, sarrera- edo miaketa-unean Maiestate hori bertan bizi den ala ez aintzat hartu gabe.
2. Eraikina edo toki itxia, edota, horren zatia, betiere edozein espainiarren edo Espainian bizilekua duten atzerritarretatik edozeinen nahiz horien familiaren bizitokia denean.
3. Merkataritza-ontzi nazionalak.
555 artikulua
Epaileak, Maiestate horren Etxezain Nagusiaren bidez, errege-erreginen lizentzia eskatuko du Maiestate horren jauregia miatzeko.
556 artikulua
Miaketa egiteko unean Maiestate hori ez badago errege-erreginen tokietan, beharrezkoa izango da Maiestate horren zerbitzupean eta eraikina zaintzeko ardura duen buruak edo enplegatuak lizentzia ematea, bestela, hala eskatuz gero, horren ordezkoak ematea, hura absente izanez gero.
557 artikulua
Konstituzioaren aurkakotzat adierazi eta indargabetua, urtarrilaren 17ko 10/2002 KAEren ondorioz.
558 artikulua
Partikular baten egoitzan sartu eta miatzeko autoa beti izango da oinarriduna, eta epaileak auto horretan zehatz-mehatz adieraziko du hori zein eraikin edo toki itxitan gauzatu behar den, egunez bakarrik egingo den, eta zein agintarik edo funtzionariok egingo duen.
559 artikulua
Espainiako Gobernuak egiaztaturiko herrialde atzerritarren kasuan, horien ordezkarien bizitoki edo bulegoetako eraikinetan sarrera eta miaketa egiteko, epaileak horretarako baimena eskatuko die ordezkarioi ofizio arretatsuaren bidez; ofizio horretan eskatuko die hamabi orduko epe-mugan erantzuna eman dezaten.
560 artikulua
Epe-muga hori igaro bada hori egin gabe, edo baimena ukatu bada, epaileak berehala komunikatuko dio gertatutakoa Grazia eta Justizia Ministerioari, horretarako telegrafoa erabiliz, halakoa izanez gero.
Ministroak ebazpena komunikatzen ez duen bitartean, eraikinean ez da inor sartuko eta ez da hori miatuko; hala ere, 567. artikuluan aipatu zaintza-neurriak hartuko dira.
561 artikulua
Ezin izango da atzerriko merkataritza- ontzietan sartu eta horiek miatu, kapitainaren baimenik gabe, edo, horrek baimena ukatuz gero, ontzien nazioko kontsulak baimena eman gabe.
Atzerriko gerraontzietan, komandanteak baimenik ematen ez badu, ontzi horien nazioko enbajadoreak edo ministroak emango du baimena.
562 artikulua
Atzerriko kontsulen bizilekuetan eta bulegoetan sartu ahal izango da, aurretiaz abisua emanez, eta Estatuaren Konstituzioan eta legeetan ezarritako formalitateak beteta.
563 artikulua
Eraikina edo toki itxia instruk zio-epailearen beraren lurraldean egonez gero, horrek eraikinean edo toki itxian sartu eta hori miatzeko agindua eman ahal izango dio eraikina edo toki itxia zein lurraldetan egon eta lurralde horretako udal-epaileari, edo agintarietatik nahiz polizia judizialeko agenteetatik edozeini.
Agindu hori udal-epaileak eman badu, horrek agindua eman ahal izango die, orobat, aipatu agintariei edo polizia judizialeko agenteei.
Eraikina edo toki itxia epailearen lurraldetik kanpo badago, horrek eragiketak egiteko agindua emango dio lurralde horretan dagoen eta haren maila berekoa den epaileari, eta, horrek, era berean, agintariei edo polizia judizialeko agenteei eman ahal izango die agindua.
564 artikulua
Eraikina edo toki publikoa 547. artikuluko 1 eta 3. zenbakietan aipatutako horietatik bat bada, epaileak ofizioa bidaliko dio herri berean horren eraikin edo toki horiek zein agintari edo bururen mende egon eta horrexeri.
Horrek ez badu erantzunik ematen ofizioan zehaztu epe-mugan, sarrera eta miaketa jasotzen dituen autoa jakinaraziko zaio sartu eta miatu beharreko erakin nahiz tokia artatzeko edo jagoteko ardura duenari.
Estatuko ontzien kasuan, komunikazioak kasuan kasuko komandanteei egingo zaizkie.
565 artikulua
Eraikina edo tokia 547. artikuluko 2. zenbakian aipatutako horietatik bat bada, jakinarazpena egingo zaio bilera- establezimendua edo aisia-establezimendua zuzentzen duenari, edo horren eginkizunak betetzen ari denari, hura absente dagoenean.
566 artikulua
Sarrera eta miaketa partikular baten egoitzan egin behar badira, autoaren jakinarazpena partikular horri egingo zaio; eta, bilaketarako lehenengo eginbidean ezinezkoa izan bada bera aurkitzea, jakinarazpena egoitza horren arduradunari egingo zaio.
Arduraduna ere aurkitu ez bada, jakinarazpena egingo zaio egoitzan dauden adin nagusietatik edozeini; horretarako, lehenespena izango dute interesdunaren familiako kideek.
Inor ez badago bertan, eginbidearen bidez hori agerraraziko da; eginbide hori luzatuko da, bi auzotar bertan izanik eta horiek sinatuta.
567 artikulua
Epaileak, edozein eraikinetan edo toki itxitan sartu eta hori miatzeko erabakia hartzen duen unetik, komenigarri diren zaintza-neurriak hartuko ditu, auzipetuak ihes egin ez dezan edo miatu beharreko tresnak, delituaren efektuak, liburuak, paperak nahiz beste edozein gauza ostu ez daitezen.
568 artikulua
Behin aurreko artikuluetan ezarri eginbideak gauzatuta, sarrera eta miaketa egingo dira, eta horretarako, beharrezkoa izanez gero, indarra baliatuko da.
569 artikulua
Miaketa interesdunaren aurrean edo legez hori ordezkatzen duen pertsonaren aurrean egingo da.
Interesduna bertan aurkitzen ez bada, edo ez badu agertu nahi, ez ordezkaririk izendatu, haren familiako kide baten aurrean egingo da miaketa, betiere kide hori adin nagusikoa denean.
Halakoa izan ezean, bi lekukoren aurrean egingo da, herri bereko auzotar direnen aurrean.
Miaketa beti egingo da hori baimendu duen epaitegi edo auzitegiko idazkariaren aurrean, edo horren ordezko guardia-zerbitzuko idazkariaren aurrean; idazkariak eginbidearen emaitzari eta horren gorabeherei buruzko egingo du, eta akta bertaratu diren guztiek sinatuko dute.
Hala ere, beharrezkoa izanez gero, idazkari judiziala ordeztu ahal izango da, Botere Judizialaren Lege Organikoan ezarri moduan.
Interesdunak, beraren ordezkariak, familiako kideek eta lekukoek miaketan egoteko eragozpenak jartzen badituzte, Zigor Kodeak agintariari egindako desobeditze larriaren delituan erruztatuei ezartzen dien erantzukizuna sortuko da, eginbidea gauzatzeari kalterik egin gabe.
Bilatu beharreko pertsonak edo gauzak aurkitzen ez badira eta zantzu susmagarririk agertzen ez bada, aktaren ziurtagiria luzatuko zaio alderdi interesdunari, horrek hori erreklamatzen badu.
570 artikulua
Miaketa partikular baten egoitzan egiten bada, eta, eguna igaro ondoren, miaketa amaitzeko badago, miaketa egin duenak interesdunari edo horren ordezkariari eskatuko dio, azken hori bertan izanez gero, miaketarekin gauez jarraitzea.
Horren aurka agertzen bada, eginbidea eten egingo da, 546 eta 550. artikuluetan xedatutakoa izan ezik, eta, miaketa zein lokal edo altzarirekin jarraitu behar eta horiek itxi eta zigilatu egingo dira, baldin eta arreta hori beharrezkotzat jotzen bada bilatzen den pertsonak ihes egin ez dezan edo bilatzen diren gauzak ostu ez daitezen.
Era berean, miaketa egin duenak eginbidearen eraikinean edo tokian aurkitzen direnei ohartaraziko die zigiluak ez kentzeko eta sarrailak ez bortxatzeko, eta beste pertsona batzuei ere hori egin dezaten ez uzteko, Zigor Kodean ezarritako erantzukizunpean.
571 artikulua
Miaketa ez da etengo, horrekin jarraitzea ezinezkoa den denboran baino, eta, etenduran zehar, 567. artikuluan aipatu zaintza-neurriak hartuko dira.
572 artikulua
Toki itxian sartu eta hori miatzeko eginbidean adieraziko dira miaketa hori egin duen epailearen izena, edo beraren ordezkariarena, eta eginbidean esku hartu duten gainerakoena, gertatutako gorabeherak, eginbidea hasi eta amaitzeko orduak, miaketaren zerrenda, hori egiteko hurrenkera aintzat hartuta, bai eta lortutako emaitzak ere.
573 artikulua
Ez da agindurik emango auzipetuaren edo beste norbaiten kontabilitateko liburuak eta paperak miatzeko, salbu eta zantzu larriak daudenean eginbide horren bitartez auziaren egitate edo inguruabar garrantzitsuren bat ezagutarazi edo egiaztatzeko.
574 artikulua
Epaileak delituaren tresnak eta efektuak jasoko ditu, eta jaso ahal izango ditu, berebat, liburuak, paperak edo aurkitu diren bestelako gauzak, hori beharrezkoa bada sumarioaren helbururako.
Epaileak, idazkariak, interesdunak edo horien eginkizunak betetzen dituztenek eta miaketara joan diren gainerakoek ere foliatu, zigilatu eta izenpetuko dituzte jaso diren liburu eta paper guztiak.
575 artikulua
Guztiak behartuta daude, auziarekin zerikusia izan dezaketen eta susmopean dauden objektu eta paperak erakustera.
Horiek atxikita dituenak ez baditu erakutsi nahi, horri 125 pezetatik 500 pezetarainoko isuna ezarriko zaio; eta, ezezko horri eusten badio, eta objektua edo papera garrantzitsua bada eta delitu- motaren ondorioz gomendagarri bada, agintariari egindako desobeditze- delituaren egile gisa auzipetuko da, salbu eta estaltzaile edo errezeptatzailearen legezko kalifikazioa merezi duenean.
576 artikulua
Paperen eta efektuen miaketari aplikatuko zaio 552 eta 569. artikuluetan ezarritakoa.
577 artikulua
Miaketan zenbait gauza aurkitu eta horiek jasotzeko beharrizana zehaztu dadin beharrezkoa bada adituak azterketa egitea, epaileak hori berehalakoan erabakiko du V. tituluko VII. kapituluan ezarritako moduan.
578 artikulua
Miatu beharreko liburua notarioaren protokoloa denean, notariotza-legean xedatutakoaren arabera jardungo da.
Jabetza Erregistroko liburua izanez gero, Hipoteka Legean agindutakoa beteko da.
Erregistro Zibileko edo Merkataritza Erregistroko liburua izanez gero, zerbitzu horiei buruzko legeetan eta erregelamenduetan xedatutakoa beteko da.
579 artikulua
1. Epaileak erabaki ahal izango du auzipetuak igorritako edo jasotako gutuneria pribatua, postazkoa nahiz telegrafikoa, geldiaraztea, bai eta hori ireki eta aztertzea ere, baldin eta zantzuen arabera baliabide horien ondorioz lor badaiteke auziaren egitate edo inguruabar garrantzitsuren bat ezagutarazi edo egiaztatzea.
2. Gisa berean, epaileak ebazpen arrazoituaren bidez erabaki ahal izango du auzipetuaren telefono bidezko komunikazioetan esku sartzea, baldin eta zantzuen arabera baliabide horien ondorioz lor badaiteke auziaren egitate edo inguruabar garrantzitsuren bat ezagutarazi edo egiaztatzea.
3. Modu berean, epaileak ebazpen arrazoituan erabaki ahal izango du, gehienez hiru hileko epean, epe berdinetan luza daitekeen horretan, erantzukizun kriminalaren zantzuak dituen pertsonaren postazko komunikazioak, telegrafikoak nahiz telefono bidezkoak begiratzea, bai eta delituak egiteko baliagarri izan daitezkeen komunikazioak ere.
4. Presa-kasuan, ikerketak egiten direnean banda armatu, terrorista edo asaldatuen jardunarekin zerikusia duten delituak antzemateko, artikulu honen 3. zenbakian ezarritako neurria Barne Arazoetako ministroak agindu ahal izango du, edo, halakoa izan ezean, Estatuaren Segurtasun zuzendariak; berehala, epaile eskudunari komunikatuko zaio hori idazki arrazoituaren bidez, eta epaile horrek, modu arrazoituan ere, ebazpen hori ezeztatu edo berretsi egingo du, gehienez hirurogeita hamabi orduko epean, begiratzea agindu denetik zenbatuta.
580 artikulua
Gutuneriaren geldiarazpenari aplika dakioke 563 eta 564. artikuluetan xedatutakoa.
Eragiketa hori egiteko agindua eman ahal izango zaie, berebat, posta eta telegrafoen administratzaileari, edo gutuneria zein bulegotan aurkitu behar eta bertako buruari.
581 artikulua
Geldiarazpena egiten duen enplegatuak berehala igorriko dio auziaren instrukzio- epaileari geldiarazitako gutuneria.
582 artikulua
Era berean, epaileak Telegrafoen Administrazioetatik edozeini agindu ahal izango dio horrek bidalitako telegramen kopiak ematea, baldin eta kopia horiek baliagarriak badira auziaren egitateak argitzeko.
583 artikulua
Auto arrazoitua eman bada gutuneria geldiarazi eta miatzeko edo bidalitako telegramen kopiak emateko, auto horretan zehaztuko dira geldiarazi edo miatu beharreko gutuneria, edo eman beharreko telegrama-kopiak, betiere zein pertsonaren izenean luzatu duen esanaz edo beste inguruabar zehatz batzuk aipatuta.
584 artikulua
Postazko gutuneria ireki eta miatzeko, interesdunari egingo zaio zitazioa.
Interesdun hori, edo horrek izendatutako pertsona, eragiketa horretan bertan egon ahal izango da.
585 artikulua
Auzipetua auzi-ihesean badago, edo, irekierarako zitazioa jasota, ez badu bertan egon nahi edo beste pertsona bat izendatu nahi bere izenean bertan egon dadin, instrukzio-epaileak, hori gorabehera, gutuneria irekiko du.
586 artikulua
Eragiketa hori burutzeko, epaileak bere kabuz irekiko du gutuneria, eta, behin hori bere buruarentzat irakurri ondoren, auziaren egitateekin zerikusia duena bananduko du, hori gordetzea beharrezkotzat joz gero.
Epaileak beharrezkoak diren oharrak egingo ditu gutuneriaren ondorioz beste ikerketa-eginbide batzuk gauzatu ahal izateko, eta, ondoren, bertaratu diren guztiek izenpetuko dituzte gutuneria horren gutun-azalak eta orriak, eta epaitegiko zigilua ezarriko zaie; jarraian, hori guztia beste gutun-azal baten barruan sartuko da, errotulu egokia jarrita, eta epaileak bere esku eta bere erantzukizunpean gordeko du sumarioan zehar.
Agiri hori epaileak beharrezkotzat jotzen duen guztietan ireki ahal izango da, betiere aurretiaz interesdunari zitazioa eginda.
587 artikulua
Auziarekin zerikusirik ez duen gutuneria auzipetuari edo horren ordezkariari ekitaldian emango zaio berehalakoan.
Hura auzi-ihesean badago, gutuneria itxita emango zaio familiako kideetatik bati, hori adin nagusikoa dela.
Auzipetuaren ahaiderik ezagutzen ez bada, aipatu agiria itxita gordeko da epailearen esku, hori jaso dezakeen pertsona agertu arte, artikulu honetan xedatutakoa kontuan hartuta.
588 artikulua
Gutuneriaren irekiera eginbidearen bidez agerraraziko da, eta eginbide horretan jasoko da gertatu den guztia.
Eginbide hori sinatuko dute instrukzio- epaileak, idazkariak eta bertaratu diren gainerakoek.
589 artikulua
Sumarioaren ondorioz norbaiten aurka kriminaltasun-zantzuak sortu badira, epaileak horri aginduko dio behar besteko fidantza ematea, bidezkotzat jo daitezkeen diruzko erantzukizunak ziurtatzeko; horrez gain, auto berean dekretatuko da aipatu erantzukizunak estaltzeko behar besteko ondasun-enbargoa, baldin eta pertsona horrek fidantzarik ematen ez badu.
Fidantzaren zenbatekoa auto berean zehaztuko da, eta ezin izango da izan diruzko erantzukizunen ustezko zenbateko osoaren heren batekoa bainotxikiagoa.
590 artikulua
Fidantza eta enbargoei buruzko eginbide guztian instrukzioa pieza bananduan egingo dira.
591 artikulua
Fidantza izan daiteke pertsonala, pignorazio-fidantza edo hipoteka-fidantza.
Fidantza era daiteke esku-diruarekin edo kotizazio-prezioaren araberako efektu publikoekin, direla auzipetuarenekin, direla beste pertsona batenekin, helburu hori duen establezimenduan gordailututa.
Onartzeko modukoak izango dira, orobat, epailearen edo auzitegiaren iritziz, burtsa-kotizazioa behar bezala baimenduta duten trenbide eta herri-lanen akzioak eta obligazioak, bai eta gainerako merkataritza- eta industria-baloreak ere; horiek guztiak aurrekoak bezala gordailutuko dira.
Beste edozein ondasun higigarriren gaineko bahien fidantzak ere onartzeko modukoak izango dira, epailearen edo auzitegiaren iritziz, baldin eta aurretiaz horien tasazioa egin bada, eta motaren arabera gordailutuko dira, 600 eta 601. artikuluetan ezarri moduan.
592 artikulua
Fidatzaile pertsonala izan daiteke auzitegiaren lurraldean bizi diren espainiarretatik edozein, baldin eta portaera ona badu, eskubide zibil eta politiko guztiak baditu, eta, hiru urteko aurrerapenarekin, instruktorearen ustez ondasunen jabetzari edo industriaren jardunari dagokion kontribuzioa ordaindu badu, eta hori nahiko bada hura bertan errotuta dagoela eta kasuan-kasuan eska daitezkeen erantzukizunen ordainketarako kaudimena duela egiaztatzeko.
Ez da fidatzaile gisa onartuko beste norbaiten fidatzailea dena, edo izan dena lehenengo fidantza ezereztu arte, salbu eta, epailearen edo auzitegiaren ustez, bi-biontzat ageriko erantzukizuna duenean.
Fidantza pertsonala behar bestekoa dela adierazten denean, fidatzailearen erantzukizunpeko zenbatekoa ere zehaztuko da.
593 artikulua
Hipoteka-fidantzaren ordez jarri ahal izango da eskudirua, efektu publikoak, baloreak eta 591. artikuluan zenbatutako gainerako ondasun higigarriak barneratzen dituen fidantza, betiere honako proportzio honetan: hipotekapeko ondasunen balioa bikoitza izango da, fidantzarako zehaztu den eskudiruaren balioari begira, eta, azken horren laurden bat gehiagokoa izango da kotizazio- prezioaren araberako efektu edo baloreena.
Ordezte hori egiten bada beste edozein ondasun higigarri bahian emanez, horien balioa bikoitza izango da, eskudiruz eratutako fidantzaren balioari begira.
594 artikulua
Auziaren gaineko ardura duen instrukzio- epaile edo auzitegiak izendatutako bi adituk tasatuko dituzte hipo te ka-fidantzapeko eta pignora zio-fi dantzapeko ondasunak, eta Fiskaltzak aztertuko ditu hipotekan eskainitako finkei buruzko jabetza-tituluak; epaileak edo auzitegiak, bidezkoa bada, horiek behar bestekoak direla adieraziko du.
595 artikulua
Hipoteka-fidantza eskritura publikoaren bidez edo «apud acta» bidez egiletsi ahal izango da, eta, azken kasu horretan, Jabetza Erregistroan inskribatzeko manamendua luzatuko da.
Behin erregistratzaileak manamendu itzulita, hori auzira bilduko da.
Auzira bilduko da, berebat, eskudiruaren gordailua egiaztatzen duen egiaztagiria, bai eta efektu publikoen eta gainerako baloreen egiaztagiria ere, fidantza modu horretan eratzen denean.
596 artikulua
Epaileak autoak ematen dituenean fidantzak behar bestekotzat kalifikatzeko, auto horien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da.
597 artikulua
589. artikuluan xedatutakoaren arabera autoa eman, hori jakinarazi eta hurrengo egunean fidantzarik eman ez bada, auzipetuaren ondasunak enbargatuko dira; horretarako, auzipetuari eskatuko zaio behar besteko ondasunak zehaztea, diruzko erantzukizunetarako zehaztu zenbatekoa estaltzeko.
598 artikulua
Auzipetua aurkitu ez bada, agindeia egingo zaie beraren emazteari, seme-alabei, ahaldunari, morroiei edo haren egoitzan daudenei.
Bertan inor aurkitzen ez bada, edo aurkitu direnek, edo, hala denean, auzipetuak edo ahaldunak ondasunak zehaztu nahi ez badituzte, ustez auzipetuarenak direnak enbargatuko dira, betiere Prozedura Zibilaren Legeko 1447. artikuluan ezarritako hurrenkera aplikatuta, lege bereko 1448 eta 1449. artikuluetan ezarritako debekuen mende.
599 artikulua
Ondasunak zehaztu ondoren, enbargoa egin behar duen aguazilak uste badu ondasunok ez direla behar bestekoak, beharrezkoak direnak ere enbargatuko ditu, aurreko artikuluan ezarritakoaren mende.
600 artikulua
Enbargatutako ondasunak eskudirua, efektu publikoak, kotizaziopeko merkataritza- eta industria-baloreak, urrezko nahiz zilarrezko bitxiak edo harribitxiak badira, horiek Gordailuen Kutxan, Espainiako Bankuan edo halako helburua duten establezimenduetatik beste edozeinetan gordailutuko dira, kasuan-kasuan; gainerako ondasun higigarriak inbentariopeko gordailuan emango dizkio enbargoa egin behar duen arduradunak berak izendatutako auzokoari, baldin eta horrek jendaurrean zabalik dagoen etxea badu.
Gordailuzainak jasoagiriaren eginbidea sinatuko du, eta bere gain hartuko du ondasunak auziaren gaineko ardura duen epailearen edo auzitegiaren esku jartzeko, edo, bestelako kasuan, enbargoa zein kopuru ziurtatzeko egin eta kopuru hori ordaintzeko, berak izan dezakeen erantzukizun kriminalari kalterik egin gabe.
Gordailuzainak bere eskuetan jaso eta gorde ahal izango ditu enbargatutako ondasunak, edo, bestela, auzipetuaren egoitzan utzi, bere erantzukizunpean.
601 artikulua
Enbargatutako ondasunak abereak badira, auzipetuari eskatuko zaio berak egindako aukeraketa adieraztea; aukeran du horien besterentzea edo haiek gordailuan eta administraziopean gordetzea.
Horiek besterentzea aukeratzen badu, salmenta jendaurreko enkantean egingo da, zehaztutako zenbatekoa estali arte; zenbateko hori gordailutuko da helburu hori duen establezimendu publikoan.
Gordailuan eta administraziopean jartzea aukeratzen badu, epaileak gordailuzain- administratzailea izendatuko du; horrek inbentariopean jasoko ditu ondasunak, eta behartuta egongo da epaileari gastuen eta produktuen kontu-arrazoi egiaztatuak ematera, baldin eta hori egiteko agindua jasotzen badu.
602 artikulua
Gordailuzain-administratzaileak zainduko du abereek euren motari berez dagozkion produktuak herriko inguruabarren arabera eman ditzaten, eta abere horiek artatu nahiz gehitzeaz arduratuko da.
Gordailuzain-administratzailearen ustez komenigarria bada abere guztiak edo batzuk besterentzea, kasuan kasuko baimena eskatuko dio epaitegiari.
Horiek besterendu egingo dira, auzipetuaren borondatearen aurka eta gordailuzain- administratzailearen iritziaren aurka ere, baldin eta administrazio- eta artatze-gastuak abereok ematen dituzten produktuak baino handiagoak badira, salbu eta aipatu gastuak auzipetuak edo beraren izenean beste norbaitek ziurtatzen dituenean.
603 artikulua
Ondasun higiezinak enbargatzen direnean, epaileak zehaztuko du enbargoak haien fruituak eta errentak barnean hartu behar dituen ala ez.
604 artikulua
Ondasun higiezinen enbargoa dekretatzen denean, manamendua luzatuko da Hipoteka Legean agindu aurreneurrizko idatzoharra egin dadin.
605 artikulua
Ereindako lurrak, ereintzak, landaretzak, fruituak, errentak eta antzeko ondasunak enbargatzen badira, epaileak dekretatu ahal izango du, inguruabarrak aintzat hartuta komenigarritzat jotzen badu, auzipetuak horien administrazioari eustea, bere kabuz edo berak izendatutako pertsona baten bidez; kasu horretan, kontu-hartzailea izendatuko du.
Auzipetuak adierazten badu ez dituela horiek administratu nahi, edo epailearen iritziz, ez bada komenigarria hark halakoak administratzea, orduan administrazioaren gaineko arduraduna izendatutako du, eta, kasu horretan, auzipetuak bere konfiantzako kontu-hartzailea izendatu ahal izango du.
606 artikulua
Epaileak bere erantzukizunpean zehaztuko du administratzaileak karguaren betetze egokia fidantza bidez bermatu behar duen, eta, hala denean, fidantza horren zenbatekoa.
607 artikulua
Administratzaileak ordainketa hauek jasotzeko eskubidea izango du:
1. Fruituen salmentako produktu likidoaren 100eko 1.
2. Administrazioaren produktu likidoen 100eko 5, aurreko paragrafoan aipatu arrazoi horretatik sortu ez direnean.
Ondasunak besterentzen ez badira, edo produktu likidorik ez badago, epaileak zehaztuko du administratzaileak jaso beharreko saria, administrazioa zein herritan burutu eta herri horretako ohitura aintzat hartuta.
608 artikulua
Administratzaileak kontu-hartzaileari komunikatuko dizkio berak betearazi nahi dituen administrazio-egintzak; eta, kontu-hartzailearen ustez ez badira komenigarriak, ohar egokiak egingo dizkio.
Hala ere, administratzaileak administrazio- egintzak betetzeari eusten badio, kontu-hartzailea aurka ageri arren, kontu- hartzaileak horren kontu-arrazoiak emango dizkio epaileari, eta horrek komenigarriena dena ebatziko du.
609 artikulua
Administratzaileak fidantza ematen ez duenean, kontu-hartzaileak lokalaren giltzak, edo fruituak zein kutxatan jagon edo salmentaren prezioa zein kutxatan gordailutu eta kutxa horretako giltzak izango ditu; edo, bestela, epaileak kalte oro saihesteko komenigarritzat jotako neurriak hartuko ditu.
610 artikulua
Alokairuen edo egunsarien, soldaten edo ordainsarien aurka jardun behar bada, Prozedura Zibilaren Legeko 1451. artikuluan ezarritakoa beteko da.
611 artikulua
Epaiketa bitartean behar besteko zioak sortu badira eta, horien ondorioz, uste badaiteke azkenean eskatu beharreko diruzko erantzukizunek gaindituko dutela horiek ziurtatzeko zehaztu den zenbatekoa, orduan fidantza edo enbargoa gehitzeko agindua emango da auto bidez.
612 artikulua
Fidantza eta enbargoa gutxitzeko agindua ere auto bidez emango da, zehaztutako zenbatekoa bainotxikiagoa ezartzeko, baldin eta behar besteko zioak sortu badira, eta, horien ondorioz, uste badaiteke ziurtatu beharreko zenbatekoak gainditu dituela azkenean auzipetuari ezarriko zaizkion diruzko erantzukizunak.
613 artikulua
Titulu honetan aipatu diruzko erantzukizunak betearazi behar direnean, 536. artikuluan ezarritako moduan jardungo da.
614 artikulua
Titulu honetan ezarri ez den guztian, epaileek eta auzitegiak aplikatutako dute fidantza eta enbargoei buruzko legeria zibilean xedatutakoa.
615 artikulua
Sumarioko instrukzioan adierazten bada hirugarren batek erantzunkizun zibila duela, Zigor Kodean hori arautzen duten artikuluen arabera, edo norbaitek parte hartu badu delituaren efektuetatik irabaziak eskuratuz, epaileak, auzi-jartzaile zibilak hala eskatuta, fidantza eskatuko dio erantzukizuna duenari, edo, halakoa izan ezean, beharrezkotzat jotako ondasunak enbargatuko ditu, liburu honen IX. tituluan xedatutakoari helduta.
616 artikulua
Fidantza zein pertsonari eskatu edo ondasunak zein pertsonari enbargatu eta pertsona horrek sumarioan idatziz adierazi ahal izango ditu erantzukizun zibilik ez duela egiaztatzeko arrazoiak, bai eta helburu horretarako eskainitako frogak ere.
617 artikulua
Epaileak idazki hori erakutsiko dio interesdunari, eta horrek hiru eguneko epe-mugan erantzungo du, bere uzia oinarritzeko lagungarri izan daitezkeen frogak ere proposatuta.
618 artikulua
Segidan, epaileak dekretatuko du proposatutako frogak gauzatzea, eta aurkeztutako uziak ebatziko ditu, baldin eta hori egin badezake atzerapenik gabe edo instrukzioaren gai nagusiari kalterik egin gabe.
619 artikulua
Hirugarrenaren erantzukizun zibilarekin, eta haren esku dauden gauzak okupatzearen ondoriozko intzidenteekin, eta, garaia denean, gauzok itzultzearen ondoriozko intzidenteekin zerikusia duen guztirako, pieza banandua eratuko da, baina ez da instrukzioa oztopatuko edo etengo inolako arrazoiren ondorioz.
620 artikulua
Aurreko artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da, orobat, delituaren ondorioz efektu edo tresnetatik bat hirugarrenaren esku izan eta hori jabeari itzultzeko helburua duten uzietatik edozeini dagokionez.
Jabeari ezin izango zaizkio tresnak eta objektuak itzuli ahozko epaiketa egin arte, lege honen 844. artikuluan ezarritakoa gertatzen denean izan ezik.
621 artikulua
Intzidente horietan autoak eman eta auto horien betarazpenari kalterik egin gabe, kaltedun gertatzen diren alderdiek ahozko epaiketan euren uziak aurkeztu ahal izango dituzte, edo, bestelako kasuan, akzio zibil egokia egikaritu ahal izango dute.
622 artikulua
Epaileak, ofizioz edo alderdiak hala eskatuta, dekretatu eginbideak gauzatu ondoren, haren ustez sumarioa amaitu bada, horixe adieraziko du, eta auzi-paperak nahiz konbikzio-piezak delituaren gaineko ardura izan behar duen auzitegi eskudunari igortzeko agindua emango du.
Akusatzaile pribaturik ez badago, eta, Fiskaltzaren iritziz, sumarioan behar besteko osagaiak badaude egitateen kalifikazioa egiteko eta ahozko epaiketaren izapidetzarekin hasteko, orduan instrukzio-epailea jakitun jarriko du, inolako atzerapenik gabe jardun guztia auzitegi eskudunari igortzeko.
Gora jotzeko errekurtsoak ondore bakarrean onartzen direnean, errekurtso horiek gauzatzea ez da inoiz eragozpena izango sumarioa amaitzeko, behin instrukzio- epaileak lege honen 227. artikuluan agindutakoa beteta, eta goragoko auzitegiak kasuan kasuko lekukotzaren jasoagiria emanda.
Halako kasuetan, epaileak audientziari sumarioa igortzen dionean, ondore bakarrean gauzatzeko dauden gora jotzeko errekurtsoak adieraziko ditu.
Audientzian etenda geratuko da 627. artikuluaren eta ondorengoen aplikazioa, gauzatzeko dauden gora-jotzeak ebatzi arte.
Horiei gaitziritzia ematen bazaie, orduan, behin hori erabakitzen duen ebazpena irmoa izanda, auziak aurrera egingo du, aipatu artikuluen arabera; eta gora jotzeko errekurtsoren bat onartzen bada, epailearen autoa izapide gehiagorik gabe ezeztatu egingo da, sumarioa amaitutzat joko da eta epaileari sumario hori itzuliko zaio gora-jotzea ebatzi duen autoaren lekukotzarekin batera, ebazpen horren ondoriozko eginbideak gauzatzeko.
623 artikulua
Kasu batean nahiz bestean, sumarioa amaitzeko autoa jakinaraziko zaie kereila- jartzaile partikularrari, halakoa badago, auzi-jartzaile zibila balarrik bada ere, eta auzipetuari eta erantzukizun zibila duten gainerako pertsonei ere bai. Horiek guztiak epatu egingo dira kasuan kasuko audientziara ager daitezen hamar eguneko epe-mugan, edo hamabost eguneko epean, baldin eta Auzitegi Gorenera agertu behar badira.
Aldi berean, horren berri emango zaio Fiskaltzari, auzipeko delituan esku hartu behar bada.
624 artikulua
Instrukzio-epaileak faltatzat jotzen badu sumarioa eragin duen egitatea, auzia udal-epaileari bidaltzeko agindua emango du, eta erabaki hori jasotzen duen autoa goragoko auzitegi eskudunarekin kontsultatuko du.
625 artikulua
Autoa irmoa bada, aipatu goragoko auzitegiak hori onetsi duelako, edo kasuan- kasuan jarri ahal izan den kasazio- errekurtsoari gaitziritzia eman zaiolako, orduan alderdiak epatuko dira bost eguneko epe-mugan ager daitezen auziaren gaineko ardura izan behar duen udal-epailearen aurrera.
Behin udal-epaileak auzi-paperak jasota, epaiketa egingo da lege honen VI. liburuan xedatutakoari helduta.
626 artikulua
Aurreko bi artikuluetan ezarritako kasuetatik kanpo, auzitegiak auzi-paperak eta konbikzio-piezak jasotzen dituenean, horiek bidali beharko dizkiotxostengileari epatze-epea betetzeko geratzen den denborarako; baina aurretiaz, instrukzio-epaileak igorritako agiriak eta gainerako objektu itxi eta zigilatuak ireki beharko ditu.
Horien irekierari buruz, idazkariak akta egin beharko du, eta akta horretan agertuko da horien egoera zein den.
627 artikulua
Aipatu epe-muga igaro ondoren, Fiskaltzari igorriko zaizkio halakoak horien instrukzioa egiteko, hiru egun baino gehiagoko eta hamar egunerainoko beste epe baterako, baldin eta horrek esku hartu behar badu auzipeko delitua dela eta; ondoren, kereila-jartzailearen prokuradoreari bidaliko zaizkio, baldin eta hori bertaratu bada.
Auziak mila folio baino gehiago baditu, epe-muga luzatu ahal izango da, baina luzapena inoiz ere ezin da izan beste horrenbeste baino luzeagoa.
Auzia itzultzean, horrekin batera idazkia aurkeztuko da, sumarioa amaitutzat jo duen beheragokoak emandako autoa onartuz, edo beste eginbide batzuk gauzatzea eskatuz.
Idazki berean, iritzia sumarioa amaitzeko autoa onartzea bada, orduan Fiskaltzak, bertan esku hartu behar duenean, edo, kereila-jartzailearen prokuzradoreak, halakoa izanez gero, bere eskubidearen arabera komenigarria dena eskatuko du, ahozko epaiketaren irekierari edo edozein motatako largespenari dagokionez.
628 artikulua
Behin auzia itzulita edo hori azkenekoz izan duenarengandik jasota, berehalatxostengileari bidaliko zaio, aurkeztutako idazkiekin batera, hiru egu neko eperako.
629 artikulua
Auzitegiak, auzia ematea agintzean, bere ustez komenigarria dena xedatuko du, fiskalak, edo, hala denean, kereila- jartzaileak gutuneria, liburuak, paperak eta gainerako konbikzio-piezak azter ditzan, euren egoera aldatzeko arriskurik gabe.
630 artikulua
Behin 628. artikuluan ezarri epea igarota, auzitegiak autoa emango du, instrukzio-epaileak emandakoa berretsiz edo ezeztatuz.
631 artikulua
Aipatu autoa ezeztatzen bada, prozesua hori igorri duen epaileari itzultzea aginduko du, gauzatu beharreko eginbideak adieraziz.
Itzuli egingo dira, berebat, auzitegiaren iritziz eginbide berriak gauzatzeko beharrezkoak diren konbik zio-pie zak.
632 artikulua
Sumarioa amaitutzat jotzen duen autoa berresten bada, auzitegiak hirugarren egunean ebazpena emango du, ahozko epaiketaren edo largespenaren eskariari buruz.
633 artikulua
Auzitegiak autoa ematen badu ahozko epaiketa egiteko erabakiz, auto horretan xedatuko da 649. artikuluan aipatu lekualdaketa, titulu honen II. kapituluan zehaztutakoari kalterik egin gabe.
634 artikulua
Largespena askea edo behin-behinekoa izan daiteke, oso-osokoa nahiz zati batekoa.
Largespena zati batekoa bada, ahozko epaiketa irekitzeko agindua emango da, largespen hori zein auzipeturentzat onuragarri izan ez eta horientzat.
Largespena oso-osokoa bada, auzia bera eta jabe ezagunik ez duten konbikzio- piezak artxibatzeko agindua emango da, agindutakoa betearazteko beharrezkoak diren eginbideak gauzatu ondoren.
635 artikulua
Konbikzio-piezen jabea ezaguna bada, piezok atxikita iraungo dute hirugarren batek hori eskatzen badu, kasuan- kasuan jar daitekeen akzio zibila ebatzi arte.
Kasu horretan, auzitegiak atxikitze hori onartzen badu, epea finkatuko du, epe horretan akzioa egikaritu dela egiazta dadin.
Aurreko lerrokadak xedatutakoaren arabera epea finkatu eta epe hori igaro bada akzio zibila egikaritu dela egiaztatu gabe, edo inork ere ez badu erreklamatu konbikzio-piezek atxikita irautea, horiek euren jabeei itzuliko zaizkie.
Jabetzat joko da, instrukzio-epaileak gauza konfiskatzeko unean gauza horren edukitza duena.
Aurreko lerrokadetan xedatutakoa gorabehera, konbikzio-piezen izaera dela eta, gizartearen edo gizabanakoen interesen aurka arrisku larriren bat egon badaiteke, dela pertsonen euren aurka dela haien ondasunen aurka, orduan auzitegiek, arrisku hori saihesteko asmoarekin, araudietan xedatutako destinoa ematea erabaki dezakete, edo, hala denean, baliogabetu egingo dituzte, behin aurretiaz kalte-ordain egokia emanda, halakoa bidezkoa denean.
636 artikulua
Largespen-autoen aurka kasa zio-errekurtsoa jarri ahal izango da bakar- bakarrik.
637 artikulua
Largespen askea bidezkoa izango da:
1. Zantzu arrazoiturik ageri ez denean auzia eratzea zein egitatek eragin eta egitate horiek gauzatu direla susmatzeko.
2. Egitatea delitu ez denean.
3. Egile, sopikun edo estaltzaile gisa auzipetuak erantzukizun kriminaletik salbuetsita agertzen direnean.
638 artikulua
Aurreko artikuluaren 1 eta 2. kasuetan adierazi ahal izango da, largespena dekretatzen denean, auziaren eraketak ez diola kalterik egiten auzipetuen izen onari.
Gainera, auzipetuak hala eskatuta, horrek bere eskubidea erreserbatu ahal izango du kereila-jartzailea kalum nia-eragile gisa pertsegitzeko.
Auzitegiak, orobat, kereila-jartzailearen aurka ofizioz jarduteko agindua eman ahal izango du, Zigor Kodean xedatutakoaren arabera.
639 artikulua
637. artikuluko 2. kasuan, egitatea falta izanez gero, auzia udal-epaile eskudunari igortzeko agindua emango da, kasuan kasuko epaiketa egin dadin.
640 artikulua
637. artikuluko 3. kasuan, largespena gertatuko da, bakar-bakarrik, erantzukizun kriminaletik zalantzarik gabe salbuetsita garatu diren egile, sopikun edo estaltzaileei begira; auziak aurrera egingo du kasu berean ez dauden gainerakoei begira.
638. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie erantzukizunetik salbuetsita geratu diren auzipetuei.
641 artikulua
Behin-behineko largespena bidezkoa izango da:
1. Auzia eratzeko delitua behar bezala egiaztatuta geratu ez denean.
2. Sumariotik delitua egin dela atera arren, behar bezalako zioak ez daudenean pertsona zehatz bat edo batzuk egile, sopikun edo estaltzaile gisa akusatzeko.
642 artikulua
Fiskaltzak largespena eskatzen badu 637 eta 641. artikuluetan xedatutakoaren arabera, eta auzira akusazioari eusteko kereila-jartzaile partikularrik agertu ez bada, auzitegiak erabaki ahal izango du Fiskaltzaren uzia akzio penala egikaritzeko interesa dutenei jakinaraztea, zehaztutako epe-muga egokian horiek ager daitezen euren akzioa defendatzera, hori egokitzat jotzen badute.
Zehaztutako epe-muga horretan agertzen ez badira, auzitegiak Fiskaltzak eskatutako largespena erabakiko du.
643 artikulua
Aurreko artikuluko kasuan, akzio penala egikaritzeko interesa dutenak non dauden jakiterik ez dagoenean, ediktuen bidez dei egingo zaie, eta, ediktuok argitaratuko dira auzitegian, udalerriko aldizkarietan edo probintziako hiriburuko aldizkarietan; horrez gain, Madrilgo Gazetan ere argitaratu ahal izango dira.
Behin epatze-epea igarota interesdunak agertu ez badira, aurreko artikuluan ezarritakoa beteko da.
644 artikulua
Auzitegiak bidegabekotzat jotzen duenean Fiskaltzak largespenari buruz egindako eskaera, eta ez badago kereila- jartzaile partikularrik akzio horri eusteko, orduan auzitegiak, largespena onartu aurretik, zehaztu ahal izango du auzia lurralde-audientziako eskuduneko fiskalari igortzea, baldin eta arlo kriminaleko audientzia batean badago auzia, edo, bestela, Auzitegi Goreneko fiskalari, baldin eta auzia lurralde- audientzian egin bada; hori dela bide, emaitzaren berri izan ondoren, funtzionario batek edo besteak ebatziko du akusazioari eustea bidezkoa den ala ez.
Kontsultatutako fiskalak ebazpenaren berri emango dio auzitegi kontsulta-egileari, eta auzia itzuli egingo zaio auzitegi horri.
645 artikulua
Akzioari eusteko asmoarekin ke rei la-jartzaile partikularra agertzen bada, edo Fiskaltzaren ustez bidez koa bada ahozko epaiketa irekitzea, auzitegiak, hori gorabehera, 637. artikuluko 2. zenbakian aipatu largespena erabaki ahal izango du, hori bidezkotzat jotzen badu.
Bestelako kasuan, ezin izango da epaiketa ireki gabe geratu.
646 artikulua
Instrukzio-epailearen betebeharra da auzien aurrerapenei buruzko lekukotzak audientziako eskuduneko fiskalari zuzentzea. Horiez gain, gora jo daitezkeen probidentzia eta auto guztien lekukotza berezia igorri beharko dio, bai eta aditu-eginbideak edo azterketa- eginbideena ere, baldin eta ezagutzea berarentzat interesgarri bada, bere eskubidea alderdi akusatzaile gisa egikaritzeko ezin badizkio horiek zuzenean jakinarazi. Dena den, ez da eginbide horien gauzatzea etengo, salbu eta fiskalak aurretiaz horietan esku hartzeko eskubidea erreserbatu eta etendurak kalte eragiten ez duenean.
647 artikulua
Fiskala eta instrukzio-epailea toki berean ez badaude, fiskalarentzat gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epe-muga zenbatzen hasiko da, gora jo daitezkeen probidentzia edo autoen lekukotza jaso eta hurrengo egunetik.
Errekurtsoa idazkiaren bidez jarriko da, eta epaileari begirunez komunituko zaio idazki hori.
Edozein kasutan ere, mota horretako lekukotzen jasoagiria igorriko dio instrukzio-epaileari, lekukotza jaso eta egun berean.
648 artikulua
Fiskalek erregistroa eramango dute, eta, bertan, idatz-oharrak egingo dituzte, auzia eratzeko jaso dituzten parteei buruz, instrukzio-epaileek igorritako aurrerapen nabarienen lekukotzei buruz, bereziki, 646. artikuluan adierazitakoak direnean, eta, eurek instrukzio-epaileei emandako erantzunei buruz, edo jarritako errekurtsoei buruz.
DELITUAREN KALIFIKAZIOA
649 artikulua
Ahozko epaiketa irekitzeko agindua ematen denean, auzia jakinaraziko zaio Fiskaltzari, edo akusatzaile pribatuari, baldin eta auzia ofizioz pertsegitu ezin den delituari buruzkoa bada, bost eguneko epe-mugan egitateak idatziz kalifika ditzaten.
Ebazpen hori eman ondoren, publikoak izango dira prozesuko egintza guztiak.
650 artikulua
Kalifikazio-idazkiak, ondorio zehatz eta zenbakidunetan, hurrengoak baino ez ditu zehaztuko: .
1. Sumarioak ondorioztatutako egitate zigorgarriak
2. Egitateon legezko kalifikazioa, horrek eratzen duen delitua zehaztuta.
3. Auzipetuak edo auzipetuek, batzuk badira, egitate horietan izan duten parte-hartzea.
4. Sumarioak ondorioztatu eta delituaren inguruabar aringarri edo astungarri direnak, edo erantzukizun kriminaletik salbuesten dutenak.
5. Auzipetuak edo auzipetuek, batzuk badira, delituan izandako parte-hartzearen arabera, jaso behar dituzten zigorrak.
Hala denean, akusatzaile partikularrak eta fiskalak, akzio zibilari eusten dionean, hurrengoa ere adieraziko dute:
1. Delituaren ondorioz eragindako kalte-galeren zenbatekoa, edo itzuli beharreko gauza.
2. Kalte-galeren ondorioz edo gauza itzultzearen ondorioz erantzukizuna duen pertsona edo pertsonak, eta erantzukizun hori eragin duen delitua.
651 artikulua
Behin fiskalak auzia itzulita, epe-muga eta helburu berarekin emango zaio auzia akusatzaile partikularrari, halakoa izanez gero, eta horrek kalifikazio- idazkia aurkeztuko du, bere abokatuak eta prokuradoreak sinatuta, aurretik aipatutako moduan.
Auzi-jartzaile zibila badago, auzia horri emango zaio, fiskalak edo akusatzaile partikularrak itzuli bezain laster, horrek ere aurreko artikuluetan ezarritako epe-mugan eta formalitate berberarekin, ondorio zenbakidunak aurkez ditzan aurreko artikuluko azken bi puntuei buruz.
652 artikulua
Jarraian auzia komunikatuko zaie auzipetuei eta erantzukizun zibila duten hirugarren pertsonei, horiek ere, epe-muga berean eta euren hurrenkeraren arabera adieraz dezaten, eurei buruzko kalifikazioaren hurrenez hurreneko ondorio zenbakidunetan, horietako bakoitzarekin ados dauden ala ez; ez badaude, desadostasun-puntuak jasoko dituzte.
Ondore horretarako, abokatua edo prokuradorea jarriko zaizkie, halakoak ez badituzte.
653 artikulua
Alderdiek, kalifikatu beharreko puntu bakoitzari buruz, hautabidez aurkeztu ahal izango dituzte bi ondorio edo ondorio gehiago hautabidez, epaiketaren ondorioz horietatik lehenengoa bidegabea dela ateratzen bada gainerakoetatik edozeini epaiak oniritzia eman dakion.
654 artikulua
Auzitegiak, aurreko artikuluetan xedatutakoa bete, eta, horren ondorioz, auzia alderdiei emateko agintzen duenean, bere ustez komenigarri dena xedatuko du, alderdiok gutuneria, liburuak, paperak eta gainerako konbikzio-piezak azter ditzaten, euren izaera aldatzeko arriskurik gabe.
655 artikulua
Alderdi akusatzaileek eskatutako zigorra zuzengarria bada gero, auzipetuaren ordezkaritzak, kalifikazioaren kopia gauzatzean, adierazi ahal izango du erabat ados dagoela, kalifikaziorik astunena izan duen horrekin, bat baino gehiago izanez gero, bai eta eskatutako zigorrarekin ere; horrez gain, letradu defentsariak adieraziko du, hura gorabehera, epaiketarekin aurrera egitea beharrezkotzat jotzen duen.
Auzitegiak bere ustez hori beharrezkoa ez bada, auzipetuaren aurretiazko berrespenarekin, bidezkoa den epaia emango du, izapide gehiagorik gabe, bien adostasunarekin onartutako kalifikazioa aintzat hartuta, eta ezin izango du ezarri eskatutako zigorra baino handiagoa.
Zigor hori ez bada bidezkoa aipatu kalifikazioaren arabera, baizik eta beste zigor handiago bat, auzitegiak epaiketarekin aurrera egitea erabakiko du.
Epaiketak aurrera egingo du, orobat, zenbait auzipetu daudenean eta denek adostasun bera adierazten ez dutenean.
Auzipetua edo auzipetuak bat ez badatoz, erantzukizun zibilari dagokionez soil-soilean, erantzukizun horrekin zerikusia duten puntuen froga eta eztabaida bakarrik gauzatuko dira epaiketan.
656 artikulua
Fiskaltzak eta alderdiek euren kalifikazio- idazkietan adieraziko dituzte baliatu nahi dituzten frogak; horretarako, euren eskariz adierazpenak egin behar dituzten aditu eta lekukoen zerrendak aurkeztuko dituzte.
Aditu eta lekukoen zerrendetan adieraziko dira haien izen-abizenak, izengoitia, betiere horren bidez ezagutzen denean, eta euren egoitza edo bizilekua; gainera, horiek aurkezten dituen alderdiak adierazi beharko du adituek eta lekukoek epailearen zitazioa jaso behar duten edo berak bere gain hartzen duen haiek agerrarazteko ardura.
657 artikulua
Aditu eta lekukoen zerrenden kopiei dagokienez, alderdi bakoitzak aurkeztuko du auzira agertutako alderdiak beste kopia; kopia horien ale bat emango zaio alderdi bakoitzari, horiek aurkezten diren egunean bertan.
Jatorrizko zerrendak auzira bilduko dira.
Alderdiek eskatu ahal izango dute, orobat, berehalakoak froga-eginbide batzuk gauzatzea, baldin eta edozein arrazoiren ondorioz beldurra badago froga- eginbide horiek ahozko epaiketan ez egiteko, edo epaiketaren etendura ger tatzeko.
658 artikulua
Kalifikazio-idazkiak aurkeztu ondoren, edo, auzia bere esku nork izan eta horrek jasota, 649. artikuluan aipatutako epe-muga igaro ondoren, auzitegiak autoa emango du kalifikazioa eginda dagoela adieraziz, eta kalifikazio horitxostengileari emateko aginduko du, horrek, hirugarren egunean, proposatutako frogak azter ditzan.
659 artikulua
Behintxostengileak auzia itzulita, proposatutako frogak aztertuko ditu auzitegiak, eta berehalakoan autoa emango du egokitzat jotakoak onartuta eta gainerakoak baztertuta.
Akusatzaile pribatuak proposatutako frogak baztertzeko, fiskala entzun beharko da, baldin eta auzian esku hartu badu.
Ezin izango da inolako errekurtsorik jarri frogak onartu edo 657. artikuluko 3. paragrafoan jasotako froga egitea agintzen duen auto-zatiaren aurka.
Froga-eginbideak gauzatzea baztertu edo ukatzen duen autoaren partearen aurka kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango da garaiz, baldin eta protesta egokiarekin batera prestatzen bada.
Auto berean auzitegiak aipatuko du ahozko epaiketaren saioak zein egunetan hasi behar diren, eta horretarako aintzat hartuko du beste auzi batzuek izan dezaketen lehentasuna, eta adituei nahiz lekukoei zitazioak egiteko eta agerraldiak gauzatzeko beharrezkoa den denbora ere.
660 artikulua
Auzitegiak exhortoak eta manamenduak luzatzeko agindua emango du, horiek beharrezkoak direnean aditu nahiz lekukoei zitazioa egiteko, eta betiere alderdiak xede horretarako halakoak izendatu dituenean.
Exhortoak edo manamenduak ofizioz igorriko dira horiek betetzeko, salbu eta alderdiak horiek berari ematea eskatzen duenean.
Kasu horretan, zehaztuko da zein epe dagoen horiek beteta itzultzeko.
661 artikulua
Adituen eta lekukoen zitazioak egingo dira lehenengo liburuko VII. tituluan ezarri moduan.
Zitazioa jaso duten adituak eta lekukoak ez badira agertzen, hori egiteko arrazoi legitimorik izan gabe, 175. artikuluko 5. zenbakian zehaztutako isuna ezarriko zaie.
Zitazioa berriro eginda, orduan ere ez badira agertzen, auzipetu egingo dira Zigor Kodearen 463.1 artikuluan justiziari oztopo egiteagatik tipifikatutako delituaren ondorioz.
662 artikulua
Alderdiek ezetsi ahal izango dituzte zerrendetan adierazitako adituak, 468. artikuluan aipatu arrazoietatik edozeinen ondorioz.
Ezespena egingo da, ezetsiaren izena jasotzen duen zerrenda ezesleari noiz eman eta hurrengo hiru egunetan.
Ezespena alegatu ondoren, idazkiaren kopia emango zaio, epe-muga berdinean, aditu ezetsia baliatzeko asmoa duen alderdiari.
Behin epe-muga igarota eta auzi-paperak itzuli edo jaso ondoren, sei egun izango dira froga egiteko, eta, epe horretan, alderdi bakoitzak komenigarritzat jotako froga egingo du.
Froga egiteko epe-muga igaro ondoren, ikustaldia egiteko data zehaztuko da, eta horra joan ahal izango dira alderdiak eta horien defendatzaileak.Jarraian, auzitegiak intzidentea ebatziko du legezko epean.
Autoaren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.
663 artikulua
Aurreko artikuluan zehaztutako epe-mu gan ezetsi ez den aditua ezin izango da geroago ezetsi, salbu eta geroago ezespen-arrazoiren bat betetzen duenean.
664 artikulua
Auzitegiak xedatuko du, era berean, preso dauden auzipetuak epaiketa zein herritan egin behar eta herri horretako
espetxera berehala eramatea, haiei epaiketara joateko zitazioa eginez. Zitazioa egingo zaie, halaber, behin-behineko askatasunean daudenei ere, auzitegiak zehaztutako egunean aurkez daitezen. Era berean, agindua emango du, fidatzaileei edo fidantzapeko ondasunen jabeei autoa jakinarazteko, horretarako beharrezkoak diren exhortoak eta manamenduak luzatuta.
Aurreko artikuluan adierazitako zitazioa ez egitea kasaziorako zioa izango da, baldin eta zitaziorik jaso ez duen alderdia epaiketara agertzen ez bada.
665 artikulua
Kalifikazio-idazkiak aurkeztu eta proposatutako frogak aztertu ondoren, audientziako presidentearen ustez edo arlo kriminaleko salako presidentearen ustez bidezkoa bada herri zehatz batean epaiketa egiteko atala eratzea, horrek horixe erabakiko du, eta horren berri emango dio Grazia eta Justizia Ministeriori.
II. TITULUA
AURRETIAZ ERABAKI BEHARREKO ARTIKULUAK
666 artikulua
Aurretiaz erabaki beharreko artikuluen objektu izango dira, bakar-bakarrik, hurrengo gaiak edo salbuespenak:
1. Jurisdikzio-deklinatoriari buruzkoa.
2. Gauza epaituari buruzkoa.
3. Delituaren preskripzioari buruzkoa.
4. Amnistia edo indultuari buruzkoa.
5. Auzipetzeko administrazio-baimenik ez izatea, hori beharrezkoa denean, Konstituzioaren eta lege berezien arabera.
667 artikulua
Aurreko artikuluan adierazitako gaiak hiru eguneko epe-mugan proposatu ahal izango dira, egitateak kalifikatzeko helburuarekin auzi-paperak ematen direnetik zenbatuta.
668 artikulua
Uzia egiten duenak idazkiarekin batera agiriak aurkeztuko ditu uzi horren oinarri diren egitateak egiaztatzeko, eta, agiri horiek bere esku ez baditu, argitasunez eta zehaztasunez adieraziko du agiriok zein artxibotan edo bulegotan dauden; eta auzitegiari eskatuko dio kasuan-kasuan dagokion pertsonari jatorrizkoak nahiz erkatutakoak erreklamatzea, bidezkoa dena aintzat hartuta.
Bertaratutako alderdiek zenbat ordezkari izan eta beste horrenbeste idazki- eta agiri-kopia ere aurkeztuko ditu.
Kopia horiek aurkezpen-egunean emango zaizkie alderdiei, eta idazkariak horixe agerraraziko du eginbidearen bidez.
669 artikulua
Aipatu kopiak alderdien ordezkariei emanda, ordezkari horiek erantzuna emango dute hiru eguneko epe-mugan, uziaren oinarri diren agiriak ere aurkeztuta, baldin eta agiriok euren eskuetan badituzte, edo, bestela, zein artxibotan edo bulegotan dauden adierazita; kasu horretan, auzitegiari eskatuko diote kasuan-kasuan dagokion pertsonari halakoak erreklamatzea, aurreko artikuluan adierazitako baldintzetan.
670 artikulua
Hiru eguneko epe-muga igaro ondoren, auzitegiak agirien erreklamazioa ri oniritzia emango dio edo berori ukatu egingo du, artikuluaren gaineko epaitza emateko hori beharrezkotzat jotzen duen ala ez aintzat hartuta.
Agiriak aurkezten ez badira, edo ez bada adierazten agiriok zein tokitan dauden, alegatutako salbuespenak ez du ondorio etengarririk sortuko.
671 artikulua
Auzitegiak agirien erreklamazioa onartzen badu, artikulua jasoko du, froga egiteko beharrezkoa den denborarako, eta epe-muga hori ezingo da izan zortzi egunekoa baino luzeagoa.
Auto berean, agiriak zein artxibo edo bulegotan egon eta horien buruei edo arduradunei komunikazio egokiak bidaltzea aginduko du auzitegiak, auto horretan zehaztuz jatorrizkoak edo erkatutakoak igorri behar diren.
672 artikulua
Agiriak erkatuta igorri behar direnean, alderdiei ohartaraziko zaie artxibora edo bulegora bertaratzeko duten eskubidea, erkatu beharreko agiri-zatia zehaztu dezaten, baldin eta agiri osoa erkatzeko beharrizanik ez badago; ohartaraziko zaie, halaber, eskubidea dutela agiri-alderatzean egoteko.
Aurretiaz erabaki beharreko artikuluetan ez da lekuko-froga onartuko.
673 artikulua
Froga egiteko epe-muga igaro ondoren, auzitegiak berehala zehaztuko du ikustaldia egiteko eguna; ikustaldi horretan, alderdiek hori eskatzen badute, alderdion defendatzaileek informazioa eman ahal izango dute, euren eskubidearen arabera komeni zaienari buruz.
674 artikulua
Ikustaldia egin eta hurrengo egunean, auzitegiak autoa emango du, proposatutako gaiei buruz ebazpena emanez.
Gai horietako bat jurisdikzio-deklinatoriari buruzkoa bada, auzitegiak horixe ebatziko du, beste gaiak baino lehenago.
Hori bidezkotzat jotzen duenean, auzi-paperak bere ustez eskumena duen auzitegiari edo epaileari igortzeko aginduko du, eta ez ditu gainerakoak ebatziko.
675 artikulua
666. artikuluaren 2, 3 eta 4. zenbakietako salbuespenetatik edozein bidezkoa dela adierazten bada, largespen askea gertatuko da, eta beste auzi baten ondorioz preso ez dagoen auzipetua edo auzipetuak aske uzteko agindua emango da.
676 artikulua
Auzitegiaren ustez deklinatoria ez badago behar beste egiaztatuta, hori bidegabea dela adieraziko du, delituaren gaineko ardura izateko duen eskumena baieztatuta.
Auzitegiaren ustez beste edozein arrazoi ez badago egiaztatuta, hori onartzea bidezkoa ez dela adieraziko du; eta, horren ondorioz, auziak aurrera egingo du, horren egoera kontuan izanda.
Deklinatoria ebazten duen autoaren aurka eta 666. artikuluaren 2, 3 eta 4. zenbakietako salbuespenak onartzen dituen autoaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke.
Horiei gaitziritzia ematen dien autoaren aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri, salbu eta epaiaren aurka jar daitekeena, betiere 678. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
677 artikulua
Auzitegiak, artikulua bidezkotzat jotzen badu auzipetzeko beharrezkoa den baimena ez izateagatik, akats hori berehala ongitzeko agindua emango du, eta, bien bitartean, auzia etenda geratuko da; auziak aurrera egingo du, horren egoera kontuan izanda, behin baimena eman ondoren.
Baimen hori eskatuta berori ukatzen bada, jardun guztia deuseza izango da, eta auzia askatasun osoz largetsiko da.
Salbuespen horri gaitziritzia ematen dion autoaren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri, eta aurreko artikuluaren 2. lerrokadan xedatutakoa beteko da.
678 artikulua
Alderdiek ahozko epaiketan berriro ere azaldu ahal izango dituzte, defentsa- bide gisa, aurretiaz zein gairi gaitziritzia eman eta gai horiek beroriek, deklinatoriaren gaia izan ezik.
Aurrekoa ezin izango da aplikatu epaimahaiko auzitegiaren eskumeneko auzietan, epaiaren aurkako errekurtsoa jartzean alega daitekeenari kalterik egin gabe.
679 artikulua
Proposatutako gaiei gaitziritzia eman bazaie, auzia berriro komunikatuko zaio, hiru eguneko epe-mugan, hori ukatu duen alderdiari, 649. artikuluan ezarri helburua betetzeko.
680 artikulua
Ahozko epaiketari buruzko eztabaidak jendaurrean egingo dira, deuseztasun- zigorraren mende.
Hala ere, saioak atea itxita egiteko agindua eman ahal izango du presidenteak, baldin eta hori beharrezkoa bada moraltasun-arrazoien ondorioz edo ordena publikoko arrazoien ondorioz, edo delituaren ondoriozko ofendituari edo beraren familiari zor zaion errespetuagatik.
Ebazpen hori emateko, presidenteak, dela ofizioz dela akusatzaileek hala eskatuta, auzitegiari egingo dio kontsulta, eta horrek isilpean eztabaidatuko du; hartutako erabakia auto ziodunean jasoko du, eta auto horren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.
681 artikulua
Erabaki hori irakurri ondoren, bertaratutako guztiek lokala utziko dute.
Salbuespen gisa hartu dira delituaren ondorioz lesioak izan dituzten pertsonak, auzipetuak, akusatzaile pribatua, auzi-jartzaile zibila eta kasuan kasuko defendatzaileak.
682 artikulua
Eztabaiden sekretua erabaki ahal izango da, epaiketa hasi aurretik edo epaiketaren edozein unetan.
683 artikulua
Presidenteak eztabaidak zuzenduko ditu, betiere eztabaida desegokiak eta egia argitzera zuzentzen ez direnak saihestuz, baina defendatzaileei defentsarako beharrezkoa den askatasuna murriztu gabe.
684 artikulua
Presidenteak ahalmen guztiak izango ditu saioen ordenari eutsi edo ordena hori berriro ezartzeko, bai eta auzitegiari eta gainerako agintari publikoei zor zaien errespetua gordearazteko ere; horretarako, ekitaldian bertan 5 000 pezetatik 25 000 pezetarainoko isuna ezarri ahal izango die delitu ez diren arau-hausteei edo legearen arabera zuzen keta berezirik ez duten arau-hausteei.
Presidenteak ohartarazpena egingo die ordena hausten duten pertsona guztiei, eta lokaletik irtenarazteko agindua eman ahal izango die, hori egokitzat jotzen badu, aurreko artikuluan aipatu isunari kalterik egin gabe.
Erabaki ahal izango du, halaber, saioan zehar delitu egin duena bertan atxilotzea, epaitegi eskudunaren esku jarrita.
Ahozko epaiketara bertaratu diren guztiak, horiek edozein motatakoak izanda eta militarrak salbuetsi gabe, presidentearen diziplina-jurisdikzioaren mende geratzen dira.
Ordena hausten badute delitu den egintza baten bidez, lokaletik bota eta agintari eskudunaren esku jarriko dira.
685 artikulua
Pertsona oro zutik hitz egin beharko du, galdeketa egiten zaionean edo berak auzitegiari hitz egiten dionean.
Salbuespen gisa hartu dira Fiskaltza, alderdien defendatzaileak eta presidenteak arrazoi berezien ondorioz betebehar horretatik salbuetsi dituenak.
686 artikulua
Debekatuta daude onespen- edo gaitzespen- erakusgarriak.
687 artikulua
Akusatuak ordena hausten badu portaera desegokia izateagatik, eta portaera horri eusten badio presidentearen ohartarazpenak eta lokala uzteko agindeia jaso arren, auzitegiak epe zehatz baterako edo saioen iraupen osorako lokaletik botatzeko erabakia hartu ahal izango du, eta saioek aurrera egingo dute hura bertan izan gabe.
LEHENENGO ATALA
Auzipetuen eta erantzukizun zibila duten pertsonen aitorpena
688 artikulua
Saioei hasiera emateko zehaztu egunean, auzitegiaren lokalean kokatuko dira jasotako konbikzio-piezak, eta, presidenteak, une egokian, irekitzat joko du saioa.
Auzia delituaren ondorioz egin, eta, delitu hori zigortzeko zuzenketa-zigorra ezartzea eskatzen bada, presidenteak akusatuetako bakoitzari galdetuko dio kalifikazio-idazkian berari egotzitako delituaren errudun aitortzen den, eta gauza itzultzeko edo kalte-galeren ondorioz idazkian zehaztutako zenbatekoa ordaintzeko erantzukizun zibila duen.
689 artikulua
Auzian, fiskalaren kalifikazioa izateaz gain, kereila-jartzaileak beste kalifikazio bat egin badu, edo mota horretako kereila-jartzaileek zenbait kalifikazio egin badituzte, auzipetuari galdetuko zaio delituaren errudun aitortzen den, kalifikaziorik astunena aintzat hartuta, bai eta zehaztutako zenbatekorik handienaren gainean erantzukizun zibila duen ere.
690 artikulua
Kalifikazio-idazkian auzipetuari egotzitako delituak bat baino gehiago badira, galdera berberak egingo zaizkio delitu bakoitzari buruz.
691 artikulua
Zenbait auzipetu badaude, horietako bakoitzari galdetuko zaio eratxiki zaion partaidetzari buruz.
692 artikulua
Kalifikazio-idazkian erantzukizun zibila beste edozein pertsonari egotziz gero, hori ere auzitegira bertaratuko da, eta adieraziko du ea bat datorren kalifikazioaren ondorioetatik berari interesatzen zaizkionekin.
693 artikulua
Presidenteak argitasun osoz eta zehaztasunez egingo ditu aurreko artikuluetan aipatu galderak, eta erantzun kategorikoa eskatuko du.
694 artikulua
Auzian auzipetu bakarra baino ez badago eta horrek baiezkoa erantzuten badu, auzitegiko presidenteak defendatzaileari galdetuko dio ahozko epaike tarekin aurrera egitea beharrezkoa den.
Defendatzaileak ezezkoa erantzuten badu, auzitegiak epaia emango du 655 artikuluan adierazitako baldintzetan.
695 artikulua
Auzipetuak erantzukizun kriminala duela aitortzen badu, baina ez erantzukizun zibila, edo, hori onartuta ere, kalifikazioan zehaztutako zenbatekoarekin bat ez badator, auzitegiak aginduko du epaiketak aurrera egitea.
Alabaina, azken kasu horretan, eztabaida eta frogak mugatuko dira kalifikazioaren ondorioekin bat etorrita auzipetuak erantzukizun zibila onartu ez eta gai horretara.
Behin ekitaldia amaituta, auzitegiak epaia emango du.
696 artikulua
Auzipetuak ez badu aitortzen kalifikazioan eratxiki zaion delituaren erruduna denik, edo beraren defendatzailearen ustez epaiketak aurrera egin behar badu, horixe egingo da.
697 artikulua
Auzi berean zenbait auzipetu daudenean, 694. artikuluan xedatutakoaren arabera jardungo da, baldin eta kalifikazio- idazkietan eratxiki zaien delituaren edo delituen errudun direla aitortzen badute eta, ondorioetan aipatu zaien parte-hartzea onartzen badute, salbu eta horien defendatzaileek epaiketarekin aurrera egitea beharrezkotzat jotzen dutenean.
Auzipetuetatik edozeinek ez badu aitortzen kalifikazioan berari egotzitako delituaren errudun denik, edo beraren defendatzailearen ustez beharrezkoa bada epaiketak aurrera egitea, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera jardungo da.
Desadostasuna erantzukizun zibilari begira bakarrik gertatzen bada, epaiketa 695. artikuluan aipatu moduan egingo da, eta artikulu berean ezarritako ondorioak izango ditu.
698 artikulua
Epaiketak aurrera egingo du, berebat, auzipetuak edo auzipetuek erantzuna eman nahi ez dietenean presidenteak egindako galderei.
699 artikulua
Modu bertsuan jardungo da sumarioan ezin izan bada agerrarazi delituaren gorputza existitzen denik, delitua eginez gero, delituaren gorputza existitzea ezinbestekoa denean, nahiz eta auzipetuak edo auzipetuek eta euren defendatzaileak adostasuna eman arte.
700 artikulua
Auzipetuak edo auzipetuek euren erantzukizuna aitortu badute kalifikazioaren ondorioekin bat etorriz, eta, euren defendatzaileen iritziz, epaiketarekin aurrera egitea ez bada beharrezkoa, baina erantzukizun zibila bakarrik nori eratxiki eta pertsona hori auzitegian aurkeztu ez bada, edo, agertuta, kalifikazio-idazkian berari buruz jasotzen diren ondorioekin bat ez badator, 695. artikuluan xedatutakoaren arabera jardungo da.
Behin bertaratuta, presidenteak egindako galderei erantzuna emateko ezezkoa eman badu, hura aitortutzat jotzeko ohartarazpena egingo dio presidenteak.
Ezezkoari eusten badio, aitortutzat joko da, eta auziaren gaineko epaitza emango da 694. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Gauza bera egingo da, auzipetuak erantzukizun kriminala aitortu eta gero, erantzukizun zibilari buruz erantzuna ematea ukatzen duenean.
2. ATALA
Lekukoen azterketa
701 artikulua
Epaiketak aurrera egin behar duenean, dela akusatuak akusazioarekin bat ez datozelako, dela delitua zigortzeko aflikzio-zigorra eskatu delako, modu honetan jardungo da:
Idazkariak adieraziko du sumarioaren eraketa zein egitatek eragin duen eta zein egunetan hasi zen sumarioaren instrukzioa, bai eta auzipetua espetxealdian edo behin-behineko askatasunean dagoen ere, fidantzarekin edo fidantzarik gabe.
Garaiz aurkeztutako kalifikazio-idazkiak eta adituen nahiz lekukoen zerrendak irakurriko ditu, proposatutako eta onartutako gainerako frogen zerrenda jasota.
Berehalakoan, froga-eginbideak eta lekukoen azterketa egingo dira. Hasteko, Fiskaltzak proposatutakoa egingo da; jarraian, gainerako auzi-jartzaileek proposatutakoa; eta, azkenik, auzipetuena.
Alderdi bakoitzaren frogak egingo dira, kasuan kasuko idazkian proposatutako hurrenkera aintzat hartuta.
Lekukoak aztertuko dira, berebat, euren izenak zerrendetan zein hurrenkeratan azaldu eta hurrenkera horren arabera.
Hala ere, presidenteak hurrenkera hori alda dezake, alderdiak hala eskatuta, bai eta ofizioz ere, hori komenigarritzat jotzen duenean egitateak argitzeko edo egia ziurrago bilatzeko.
702 artikulua
410. artikulutik 412.erakoetan xedatutakoaren arabera adierazpena egin behar duten guztiek auzitegian bertaratuta egingo dute hori, 412. artikuluaren 1. paragrafoan aipatutako pertsonek izan ezik, horiek idatziz egin baititzakete adierazpenok.
703 artikulua
Aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, 412. artikuluaren 2. paragrafoan aipatu pertsonek, euren kargua dela medio, kasuan kasuko egitateen berri izan badute, idatzizkotxostenean jaso ahal izango dituzte euren adierazpenak, etatxosten hori irakurri egingo da, gainerako lekukoen azterketa hasi aurretixe.
Aurrekoa gorabehera, 412. artikuluaren 3 eta 4. paragrafoek ezarri kasuetan, artikulu horietan aipatu pertsonei lekuko gisa zitazioa egin behar zaienean, zitazio hori egingo da, euren kargua egoki betetzeko oztoporik jarri gabe.
704 artikulua
Lekukoek ahozko epaiketan adierazpena egin behar dutenean, lekukook helburu horretarako lokal batean egongo dira, adierazpenak egiteko deia hartu arte, jadanik adierazpena egin dutenekin komunikaziorik izan gabe, ezta beste inorekin ere.
705 artikulua
Presidenteak agindua emango du, adierazpena egin behar dutenak banan- banan sar daitezen, 701. artikuluan aipatutako hurrenkera kontuan izanda.
706 artikulua
Hamalau urtetik gorako lekukoa auzitegian badago, presidenteak zin-egi tea eskatuko dio horri, 434. artikuluan ezarri bezala.
707 artikulua
Zentzutasunik galdu ez duten lekuko guztiak behartuta daude galdetu zaienari buruz dakitena adierazteko, 416, 417 eta 418. artikuluek kasuan-kasuan aipatu adierazitako pertsonak izan ezik.
Lekukoa adingabea denean, epaileak edo auzitegiak, lekuko horren intereserako eta ebazpen ziodunaren bidez, betiere adituak aurretiaztxostena emanda, hari galdeketa egiteko erabakia hartu ahal izango du, erruztatuarekin aurrez aurre egotea saihestuta; horretarako, edozein baliabide tekniko edo ikus-entzunezko erabili ahal izango da, baliabide horrek froga hau egitea ahalbidetzen duen neurrian.
708 artikulua
Presidenteak galderak egingo dizkio lekukoari 436. artikuluaren lehenengo paragrafoan aipatu inguruabarrei buruz, eta, hori egin ondoren, lekuko hori zein alderdik aurkeztu eta alderdi horrek bere ustez komenigarri diren galderak egin ahal izango dizkio.
Gainerako alderdiek ere euren ustez egoki eta bidezko jotzen dituzten galderak egin ahal izango dizkiote lekukoari, hark emandako erantzunak aintzat hartuta.
Presidenteak bere kabuz edo auzitegiko kideetatik edozeinek eraginda, galderak egin ahal izango dizkie lekukoei, adierazpena zein egitateri buruzkoa izan eta egitate horiek argitzeko egokiak badira galderok.
709 artikulua
Presidenteak ez du baimenik emango lekukoak galdera edo birgaldera maltzurrak, erakargarriak edo desegokiak erantzun ditzan.
Gai horri buruz emandako ebazpenaren aurka kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango da garaiz, baldin eta unean bertan kasuan kasuko protesta egiten bada.
Kasu horretan, idazkariak aktan hitzez hitz jasoko du presidenteak zein galdera edo birgalderari erantzutea debekatu duen.
710 artikulua
Lekukoek zer esan eta esandako horren arrazoia adieraziko dute, eta, erreferentzia-lekukoak badira, berriaren jatorria zehaztuko dute komunikazioa nork egin dien azalduta, horren izen-abizenak aipatuz edo identifikatzeko balio duten zeinuen bidez.
711 artikulua
Lekuko gor-mutuak edo gaztelaniaz ez dakiten lekukoak aztertuko dira, 440. artikuluan, 441. artikuluaren 1. paragrafoan eta 442. artikuluan agindutako moduan.
712 artikulua
Alderdiek eskatu ahal izango dute lekukoek delituaren tresnak, efektuak edo beste edozein konbikzio-pieza identifikatzea.
713 artikulua
Lekukoek auzipetuekin edo lekukoek euren artean egindako bekalduretan presidenteak ez du onartuko irainak eta mehatxuak esatea; horrela, eginbidea mugatuko da bekalduran parte hartu dutenek elkarri karguak zuzentzera, eta elkarrekin ados jartzeko nahiz egia aurkitzeko komenigarritzat jotako oharrak egitera.
Ez dira bekaldurak egingo lekuko adingabeekin, salbu eta, epailearen edo auzitegiaren ustez, bekaldura hori ezinbestekoa izateaz gain, lekuko horien interesarentzat kaltegarria ez denean, betiere adituak aurretiaztxostena emanda.
714 artikulua
Lekukoak ahozko epaiketan adieraz pena egin eta adierazpen hori, funtsean, sumarioan egindakoarekin ez badator, alderdietatik edozeinek eska dezake adierazpen hori irakurtzea.
Behin hori irakurrita, presidenteak lekukoari gonbita luzatuko dio horren adierazpenetan ikusitako ezberdintasunak edo kontraesanak azal ditzan.
715 artikulua
Sumarioan adierazpena egin duten lekukoak ahozko epaiketara ere bertaratzen badira egitate berberen inguruan adierazpenak egiteko, orduan horien aurka lekukotza faltsuaren ondoriozko delituaren ustezko egile gisa bakarrik jo ahal izango da, betiere lekukotza hori aipatu epaiketan eman denean.
Aurreko lerrokadan aipatu kasu horretatik kanpo, gainerakoetan lekukoei erantzukizuna eskatu ahal izango zaie, Zigor Kodearen xedapenak aintzat hartuta.
716 artikulua
Lekukoak adierazpena egiteari ezezkoa ematen dionean, 200 eurotik 5 000 eurorainoko isuna ezarriko zaio ekitaldi horretan bertan.
Isuna ezarri arren, ezezkoari eusten badio, haren aurka joko da agintaritzari desobeditze larria egin eta delitu horren egile gisa.
717 artikulua
Polizia judizialeko agintari eta funtzionarioen adierazpenek izango dute lekukoek egindako adierazpenen balioa, eta aintzat hartuko dira arrazoimen- erregelen arabera.
718 artikulua
Lekukoa ez denean agertu ezintasuna dela medio, eta, auzitegiaren ustez, horren adierazpena garrantzitsua bada epaiketaren emaitza onerako, presidenteak auzitegi horretako kide izendatuko du hori, lekukoaren bizilekuan izaera horrekin ager dadin, baldin eta bizileku hori epaiketa egiteko leku berean badago, eta alderdiek egokitzat jotako galderak egin diezazkioten.
Idazkariak eginbidea luzatuko du, lekukoari egindako galderak eta birgalderak, lekukoaren erantzunak eta ekitaldian gertatutako gorabeherak agerrarazita.
719 artikulua
Lekukoak saioan parte hartzeko ezintasuna badu eta haren bizilekua ez badago saio hori egiten den tokian, exhortoa edo manamendua luzatuko da kasuan kasuko epaileak hura azter dezan, atal honetan jasotako aginduen mende.
Alderdiak edo alderdiek hobesten badute exhortoan edo manamenduan galderak eta birgalderak idatziz jasotzea, presidenteak hori onartuko du, betiere maltzurrak, erakargarriak edo desegokiak ez direnean.
720 artikulua
Aurreko artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da, orobat, auzitegiak agintzen duenean entzunaldia zein tokitan egin eta horretatik kanpoko beste toki zehatz batean, lekukoak adierazpena egitea edo edozein identifikazio egitea.
721 artikulua
Aurreko hiru artikuluetako ka suetan, edozein galderari gaitziritzia ematen zaionean maltzurra, erakargarria edo desegokia izateagatik, kasa zio-errekurtsoa prestatu ahal izango da 709. artikuluan agindutako moduan.
722 artikulua
Auzitegira adierazpena egitera bertaratu diren lekukoek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango dute, baldin eta hori erreklamatzen badute.
Auzitegiak zehaztuko du kalte-ordain hori, eta, horretarako, aintzat hartuko ditu, bakarrik, lekukoak adierazpenak egiteko galdu dituen egunsarien zenbatekoa eta bidaia-gastuak.
3. ATALA
Adituaren txostena
723 artikulua
Adituak ezetsi ahal izango dira 468, 469 eta 470. artikuluetako arrazoien ondorioz eta horietan ezarri moduan.
Ezespen-intzidenteak gauzatuko dira, zehatz-mehatz, alderdiek proposatutako frogak onartu direnetik saioak ireki arteko denbora horretan.
724 artikulua
Ezetsi gabeko adituak batera aztertuko dira, egitate berberei buruzko adierazpena egin behar dutenean; eta alderdiek egindako galdera nahiz birgalderei erantzungo diete.
725 artikulua
Horiei erantzuna emateko beharrezkotzat jotzen badute edozein azterketa egitea, hori berehala egingo da, ahal dela, ikustaldia zein lokaletan egin eta lokal berean.
Bestelako kasuan, saioa eten egingo da beharrezkoa den denboran, salbu eta beste froga-eginbide batzuk egin daitezkeenean adituak azterketa egiten dauden bitartean.
4. ATALA
Agiri-froga eta begi-ikuskapena
726 artikulua
Auzitegiak bere kabuz aztertuko ditu liburuak, agiriak, paperak eta gainerako konbikzio-piezak, baldin eta horiek lagungarri badira egitateak argitzeko edo egia ziurrago bilatzeko.
727 artikulua
Saioak ireki aurretik ez bada begi- ikuskapenaren froga egin, eta ikertu beharreko tokia hiriburuan badago, orduan auzitegia bertan eratuko da alderdiekin batera, eta ikertutako toki edo gauzari buruz eginbidea luzatuko du idazkariak; eginbide horretan agerraraziko dira alderdien oharrak eta gertatutako gainerako gorabeherak.
Toki hori hiriburutik kanpo badago, presidenteak auzitegiko kide bat izendatu eta hori bertan eratuko da alderdiekin batera; horrela, eginbideak aurreko lerrokadan ezarritako moduan gauzatuko dira.
Gainerakoan, eta beharrezkoa den neurrian, II. liburuko V. tituluko I. kapituluan xedatutakoa beteko da.
5. ATALA
Aurreko lau ataletarako xedapenak
728 artikulua
Alderdiek proposatutako froga-eginbideak baino ez dira egingo, eta aurkeztutako zerrendetan aipatu lekukoak baino ez dira aztertuko.
729 artikulua
Aurreko artikuluan xedatutakoari begira salbuespen gisa hartzen dira:
1. Lekukoek euren artean, edo auzipetuekin, edo horiek euren artean, egindako bekaldurak, dela presidenteak ofizioz erabakita, dela alderdietatik edozeinek proposatuta.
2. Alderdietatik edozeinek proposatu ez dituen froga-eginbideak, auzitegiak beharrezkotzak jo baditu, kalifikazio-idaz kiaren gai izan diren egitateetatik edozein egiaztatzeko.
3. Edozein motatako froga-eginbideak, baldin eta alderdiek ekitaldian halakoak eskaini badituzte eta froga horiekin inguruabarren bat egiazta badaiteke lekuko baten adierazpenaren froga-balioaren gain eragina izan dezakeena, betiere auzitegiaren iritziz, horiek onartzeko modukoak direnean.
730 artikulua
Alderdietatik edozeinek hala eskatuta irakurri ahal izango dira, berebat, sumarioan gauzatutako eginbideak, ahozko epaiketan ezin badira berriro gauzatu alderdien borondatearekin zerikusirik ez duten inguruabarren ondorioz.
731 artikulua
Auzitegiak komenigarri diren xedapenak emango ditu, behin-behineko askatasunean dauden auzipetuak desager ez daitezen edo saioetara agertzeari utz ez diezaioten, horiek hasten direnetik epaia eman arte.
731bis artikulua
Auzitegiak, ofizioz edo alderdiak hala eskatuta, erabilgarritasunaren, segurtasunaren edo ordena publikoaren arrazoiak direla medio, bai eta edozein zigor-prozeduratan egotzi, lekuko, aditu gisa edo beste izaera batekin norbait agertu behar eta agerraldi hori astun edo kaltegarri gertatzen denean ere, erabaki ahal izango du haren jarduna gauzatzea bideokonferentziaren bidez edo irudiaren eta soinuaren bi norabideko edo aldibereko komunikazioa ahalbidetzen duten antzeko sistemetatik beste edozeinen bidez, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 229. artikuluko 3. paragrafoan xedatutakoa kontuan izanda.
732 artikulua
Froga-eginbideak gauzatu ondoren, alderdiek kalifikazio-idazkien ondorioak aldarazi ahal izango dituzte.
Kasu horretan, idatziz prestatu ahal izango dituzte ondorio berriak, eta, ondoren, horiek auzitegiko presidenteari emango dizkiote.
Ondorioak hautabidez jaso ahal izango dira, 653. artikuluan xedatutakoaren arabera.
733 artikulua
Frogen emaitza aintzat hartuta, auzitegiaren iritziz epaitu beharreko egitatea ageriko okerrarekin kalifikatu bada, presidenteak hurrengo formula erabili ahal izango du:
«Akusazioaren eta defentsaren ondorioei buruzko behin betiko epaitza aurretik eman gabe, auzitegiak nahi du fiskalak eta auzipetuaren defendatzaileek (edo alderdien defendatzaileek, zenbait alderdi daudenean) berari informazioa eman diezaioten, epaitu beharreko egitatea … delitu den jakiteko, edo Zigor Kodearen … artikuluko … zenbakiak erantzukizunetik salbuesteko aipatu inguruabarra dagoen jakiteko».
Auzitegiak neurriz erabiliko du salbuespeneko ahalmen hori, eta ahalmena ez da zabalduko alderdiek hala eskatuta bakarrik pertsegi daitezkeen delituen ondoriozko auzietara, ezta kalifikazio- idazkietan egin daitezkeen okerretara ere, dela inguruabar aringarri eta astungarrien antzemateari dagokionez, dela auzipetu bakoitzak epaiketaren gai den delitu publikoan izan duten parte-hartzeari dagokionez.
Fiskalak edo alderdien defendatzaileetatik edozeinek adierazten badu ez dagoela behar beste prestatuta presidenteak proposatutako gaia eztabaidatzeko, orduan saioa eten egingo da hurrengo eguna arte.
734 artikulua
Informazioa emateko unea iritsita, presidenteak hitza emango dio fiskalari, betiere auzian alderdi denean; eta, ondoren, akusatzaile partikularraren defendatzaileari, halakoa izanez gero.
Horiek eurentxostenetan azalduko dituzte euren iritziz epaiketan egiaztatuta geratu diren egitateak, horien legezko kalifikazioa, auzipetuek egitateotan izandako parte-hartzea eta auzipetuek nahiz beste batzuek bereganatutako erantzukizun zibila, bai eta haren gai diren gauzak, edo horiek neurtzeko kopurua ere, informatzaileek edo horien ordezkatuek akzio zibila egikaritzen dutenean.
735 artikulua
Presidenteak hitza emango dio, ondoren, auzi-jartzaile zibilaren defendatzaileari, halakoa izanez gero, eta horrentxostena erantzukizun zibilarekin zerikusia duten puntuetara mugatuko da.
736 artikulua
Berehalakoan hitza emango die auzipetuen defendatzaileei, eta, horien ondoren, erantzukizun zibila duten pertsonen defendatzaileei, haiekin batera ordezkaritza bakarrarekin defendatzen ez badira.
737 artikulua
Alderdien defendatzaileektxostenak prestatzean,txosten horiek behin betiko aurkeztutako ondorioetara egokituko dira, eta, hala denean, auzitegiko presidenteak egindako proposamenera, 733. artikuluan xedatutakoaren arabera.
738 artikulua
Txosten horiek egin ondoren, alderdiei baimena emango zaie egitateak eta kontzeptuak zuzentzeko bakarrik.
739 artikulua
Behin akusazioa eta defentsa amaituta, presidenteak auzipetuei galdetuko die auzitegiari zerbait adierazi behar dioten.
Horrela, baietz erantzun duenari hitza emango zaio.
Presidenteak zainduko du auzipetuek, hitza erabiltzean, moral eta auzitegiari zor zaion errespetuari kalterik ez egiteko, ezta pertsona orori zor zaion begiruneari ere; bestalde, auzitegiak zainduko du haiek harira datorrena bakarrik adieraztea, eta, beharrezkoa denean, hitza ere kenduko die.
740 artikulua
Alderdien defendatzaileek, eta, hala denean, auzipetuek ere hitz egin ondoren, presidenteak epaiketa amaitutzat joko du, epaia emateko egoeran.
741 artikulua
Auzitegiak bere kontzientziaren arabera balioetsiko du epaiketan egindako frogak, akusazioak eta defentsak azaldutako arrazoiak eta auzipetuek eurek adierazitakoa; horrela, epaia emango du lege honetan zehaztu epe-mugan.
Zigor Kodeak auzitegiari delitua kalifikatzeko edo zigorra ezartzeko ematen dionez gero, erabakimen hori erabiltzen duen guztietan jaso beharko du ea aintzat hartu dituen Zigor Kodearen manu aplikagarriaren arabera kontuan hartu beharreko epaiketa-osagaiak.
742 artikulua
Epaian, epaiketaren gai izan diren auzi guztiak ebatzi eta auzipetuak kondenatu edo absolbituko dira, ez delitu nagusiaren eta horri lotuta daudenen ondorioz bakarrik, baita auzian ezagutu diren intzidente-falten ondorioz ere; eta, egoera horretan, auzitegiak ezin izango du largespenaren formula erabili, bere ustez kondenatu behar ez diren auzipetuekin.
Epaian ebatziko dira, halaber, erantzukizun zibilari buruzko gai guztiak, epaiketaren gai izan diren neurrian.
635. artikuluko 5. paragrafoaren arabera, konbikzio-piezen izaera dela eta, arrisku larriren bat sortzen bada bertan adierazitako interesei begira, orduan konbikzio-pieza horien destinoari buruz ezarritakoa absoluzio-epaiei aplikatzeko modukoa izango da.
743 artikulua
Auzitegiko idazkariak akta luzatuko du egindako saio bakoitzari buruz, eta, akta horretan, labur jasoko ditu gertakari garrantzitsuenak.
Saioa amaitzean akta irakurriko da, eta, bertan, alderdiek erreklamatutako zuzenketak egingo dira, auzitegiak bidezkotzat jotzen baditu.
Aktak sinatuko dituzte auzitegiko presidenteak eta kideek, fiskalak eta alderdien defendatzaileek.
744 artikulua
Behin ahozko epaiketa irekita, horrek amaitu arte aurrera egingo du, elkarren segidan beharrezkoak diren saio guztietan.
745 artikulua
Aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, auzitegiko presidenteak saioen irekiera eten ahal izango du, alderdiek, euren borondatetik kanpoko zioengatik, kasuan kasuko idazkietan eskainitako frogak prest ez dituztenean.
746 artikulua
Horrez gain, ahozko epaiketa kasu hauetan eten ahal izango da:
1) Auzitegiak eztabaidetan zehar intzidente- gairen bat ebatzi behar duenean, oinarrizko edozein arrazoirengatik hori ezin bada berehalakoan erabaki.
2) Kode honen arabera, auzitegiak edo horren kideetako batek saioen lekutik kanpo eginbideren bat gauzatu behar duenean, hori ezin bada egin saio baten eta bestearen arteko denboran.
3) Alderdiek eskainitako egozbi de- eta zuribide-lekukoak agertzen ez direnean, auzitegiaren ustez horien adierazpena nahitaezkoa bada.
Hala ere, kasu horretan, auzitegiak erabaki dezake epaiketak aurrera egitea eta gainerako frogak egitea; eta, behin horiek eginda, epaiketa eten dezake, lekuko absenteak agertu arte.
Lekukoa ez bada agertzen 718. artikuluan aipatu zioarengatik, artikulu horretan eta hurrengo bietan zehaztutako moduan jardungo da.
4) Auzitegiko kideren bat edo alderdietatik edozeinen defendatzailea bat-batean gaixotzen denean eta epaiketan parte hartu ezin duenean, ezin bada ordeztu azken hori interesdunaren defentsari kalte larria egin gabe.
Zenbaki honetan alderdien defendatzaileei buruz xedatutakoa fiskalari ere aplikatu ahal zaio.
5) Auzipetuetako bat, aurreko zenbakiaren kasuan egoteagatik, ezin denean epaiketan egon.
Etetea ez da arrazoi horrengatik erabakiko, ezpada gaixoa aztertzeko ofizioz adituak izendatu eta aditu horiek entzun ondoren.
6) Ustekabeko agerrarazpen edo atzera-jotzeek epaiketetan funtsezko aldaketak eragiten dituztenean, baldin eta, horien ondorioz, froga-osagai berriak edo instrukzio osagarri laburren bat egin behar bada.
Epaiketa ez da etengo, zitazio pertsonala hartu duten auzipetuetatik bat gaixorik dagoelako edo agertu ez delako, baldin eta Auzitegiak uste badu, alderdiei entzunda eta epaiketaren aktan erabakiaren arrazoiak azalduta, osagai nahiko dagoela haiek modu independentean epaitzeko.
747 artikulua
Aurreko artikuluko 1, 2, 4 eta 5. kasuetan, auzitegiak ofizioz dekreta dezake etendura.
Gainerako kasuetan, eta bidezkoa bada, alderdiek hala eskatuta dekretatuko du.
748 artikulua
Emandako etete-autoetan, ahal izanez gero, etenaldiaren iraupena finkatuko da, eta epaiketak aurrera egiteko egoki dena zehaztuko da.
Auto horien aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.
749 artikulua
746. artikuluaren 4 eta 5. zenbakietan ezarri kasuak direla bide, epaiketaren etenaldiak iraupen zehaztugabe edo luzeegia izan behar duenean, egindako epaiketa-zatiak ondorerik ez duela adieraziko da, eta epaiketa berrirako zitazioa egingo da etetearen arrazoia desagertzen denerako edo ordezteko moduko pertsonak ordeztu ahal direnerako.
6. zenbakiaren kasuan, auzitegiak beste horrenbeste erabaki ahal izango du, froga-osagaiak prestatzeko edo instrukzio osagarri laburra egiteko denbora behar bada.
JARDUTEKO MODUA SENATARIA EDO GORTEETAKO DIPUTATUA AUZIPETZEN DENEAN
750 artikulua
Epaile edo auzitegiaren ustez senataria edo Gorteetako diputatua delituaren ondorioz auzipetzeko arrazoiak badaude, prozedura ez du haren aurka zuzenduko Gorteak irekita dauden bitartean, hura zein kidego legegilekidetakoa izan eta horren baimena lortu arte.
751 artikulua
Senataria edo gorteetako diputatua «in fraganti» delitugilea denean, hura atxilotu eta auzipetu ahal izango da, aurreko artikuluan aipatu baimena izan gabe; hala ere, atxiloketaren edo auzipetzearen berri eman beharko zaio kasuan kasuko kidego legegilekideari, halakoa gertatu eta hurrengo hogeita lau orduetan.
Kasuan kasuko kidego legegilekideari jakinarazpena egingo zaio, berebat, baldin eta norbait, auzipetuta egonda, senatari edo Gorteetako diputatu aukeratua izan bada eta horren aurka auzia ebazteko badago.
752 artikulua
Senataria edo Gorteetako diputatua auzipetu bada Gorteetako bilerak geldiarazita daudela, oraindik berriro hasi gabe, auziaren gaineko ardura duen epaile edo auzitegiak berehala emango dio horren berri kasuan kasuko kidego legegilekideari.
Gauza bera egingo da hautatutako senataria edo Gorteetako diputatua auzipetu denean, Gorteak bildu aurretik.
753 artikulua
Edozein kasutan ere, prozedurak eten egingo dira jakinarazpena Gorteei egiten zaien egunetik, horiek irekita egonda edo egon gabe, eta gauzak une hartan zeuden moduan iraunaraziko dira, kasuan kasuko kidego legegilekideak komenigarritzat jotzen duena ebatzi arte.
754 artikulua
Senatuak edo Kongresuak berari eskatutako baimena ukatzen badute, largespena gertatuko da senatariari edo Gorteetako diputatuari begira; hala ere, auziak aurrera egingo du gainerako auzipetuei begira.
755 artikulua
Baimena suplikatorio-formarekin eskatuko da, eta, horrekin batera, isilpean igorriko da senatariaren edo diputatuaren aurkako karguen lekukotza, Fiskalaren irizpenak eta baimena eskatzeko eskaera bereziak gaineratuta.
756 artikulua
Suplikatoria Grazia eta Justizia ministroaren bitartez igorriko da.
757 artikulua
Prozesu berezietarako ezarri denari kalterik egin gabe, titulu honetan araututako prozedura aplikatuko da, bede ratzi urte arteko zigor askatasun-ga betzailea ezarrita duten delituak epaitzeko, bai eta beste edozein izaeratako zigorrak ezarrita dituzten delituak epaitzeko ere, bakarka, batera zein hautabidez ezarri, eta euren zenbatekoa edo iraupena edozein bada ere.
758 artikulua
Aurreko artikuluan aipatu delituak epaitzeko, lege honen arau erkideak beteko dira, titulu honetan jasotako aldaketekin batera.
759 artikulua
Titulu honetan jasotako auzietan, jurisdikzio arrunteko epaitegi eta auzitegien artean eskumen-arazoak sustatzen direnean, eskumen-arazo horiek gauzatuko dira hurrengo erregelak aintzat hartuta:
1) Auzitegiak edo epaitegiak auziaren gaineko ardura izatea ukatzen duenean edo beste baten ardurapeko auzia berarentzat erreklamatzen duenean, eta, horren ondorioz, eskuduna zein den jakiteko zalantzak badaude, eta zio horren ondorioz igorritako lehenengo komunikazioan elkarrekin ados jartzen ez badira, atzerapenik gabe egitatearen berri emango diote hierarkian gorago dagoenari, azalpen arrazoituaren bitartez; hurrengo hogeita lau orduetan, agerraldi horretara bertaratutako fiskala eta alderdiak entzun ondoren, goragoko horrek egintza horretan bertan bidezkoa dena erabakiko du, eta erabaki horren aurka ezin izango da geroago errekurtsorik jarri.
Arazoa instrukzio-fasean sortzen denean, epaitegi bakoitzak jardunari eutsiko dio beti, eztabaida behin betiko erabaki arte, eta delitua egiaztatzera, ustezko errudunak identifikatzera eta delituaren ondoriozko ofendituak edo kaltedunak babestera zuzendutako eginbideak burutuko ditu. Epaitegi biek egindako guztiaren lekukotza elkarri igorri beharko diote eta gauzatutako eginbideak ere elkarri komunikatu beharko dizkiote.
2. Instrukzio-epaileak, zigor-arlokoak, edo instrukzio-epaile zentralak nahiz zigor-arloko epaile zentralak ezin izango dizkiete eskumen-arazoak sustatu kasuan kasuko audientziei; aitzitik, Fiskaltza egun bateko epean entzun ondoren, azaldu egingo diete zein arrazoi duten auziaren gaineko ardura dutela uste izateko.
Auzitegiak azalpenaren eta aurrekarien ikustaldia egiteko aukera emango die Fiskaltzari eta bertaratutako alderdiei, bi eguneko epean; eta, guztiak entzun ondoren, izapide gehiagorik gabe, bidezkotzat jotzen duena ebatziko du hirugarren egunean, eta ebazpen horren berri emango dio azalpena eman duen epaitegiari, horrek ebazpena bete dezan.
3. Instrukzio-epaileak, zigor-arlokoak, edo instrukzio-epaile zentralak edo zigor-arloko epaile zentralak auziaren gaineko ardura izanik, auzi hori kasuan kasuko audientzien eskumenekoa denean, audientziok auzi horren gaineko ardura ukatu eta jarduna igortzeko agindua emango diote hari, behin Fiskaltza eta bertaratutako alderdiak bi eguneko epean entzunda.
760 artikulua
Prozesua titulu honetako arauen arabera hasita, egitatea 757. artikuluko kasuetan ez dela sartzen agertu bezain laster, lege honetako xedapen orokorren arabera aurrera egingo da, eta ez da prozeduran atzera egingo, salbu eta eginbideak gauzatu behar direnean edo jarduna egin behar denean, aipatu lege- manuei helduta.
Alderantziz, prozesua lege honetako arau erkideen arabera hasita, titulu honetan jasotakoen arabera aurrera egingo du prozesu horrek, betiere epaitutako egitatea 757. artikuluko kasuetatik batean sartzen dela egiaztatu ondoren.
Kasu bietan, prozedura- aldaketa gertatzen bada ere, instruktorea ez da aldatuko.
Prozesua lege honetako arauen arabera hasita, egitatea epaimahaiko auzitegiaren eskumenaren mende epaitu beharreko delitua dela agertu bezain laster, 309bis artikuluan xedatutakoa beteko da.
Bete beharreko prozedura erabaki ondoren, berehala hori jakinaraziko zaie Fiskaltzari, egotziari eta bertaratutako alderdiei.
761 artikulua
1. Partikularrek, horiek ofendituak izan zein izan ez, delituaren ondoriozko akzio penal edo zibila egikarituko dute, II. liburuko II. tituluan zehaztu moduan eta bertan jasotako betekizunekin, zein akzio egikaritzen duten adierazita.
2. Aurreko paragrafoan xedatutakoari kalterik egin gabe, delituaren ondoriozko ofendituari edo kaltedunari argibideak emango zaizkio berari dagozkion eskubideen gainean, 109 eta 110. artikuluetan, eta gainerako xedapenetan xedatutakoaren arabera; hura alderdi gisa agertu ahal izango da auzira, kereila egiteko beharrizanik gabe.
762 artikulua
Epaile eta auzitegiek jarraiko erregelak beteko dituzte titulu honetan aipatu auzien izapidetzan:
1) Epailea edo auzitegia, edozein eginbide gauzatzeko agindua ematen duenean, zuzenean harremanetan jarriko da hori egiteko ardura duen epaile, auzitegi, agintari edo funtzionarioarekin, haren zuzeneko mendekoa izan ez arren, edota haren zuzeneko goragokoa izan ez arren.
2) Luzatutako idatzagiriak bideratzeko, beti biderik azkarrena erabiliko da, eta eginbidearen bitartez egiaztatuko dira idatziz eskatu ez diren laguntza- eskaerak.
3) Zitazioa jaso behar duenak egoitza ezagunik ez badu edo polizia judizialak ez badu hura aurkitu horretarako zehaztu epean, epaile edo auzitegiak kasuan kasuko zedula argitaratzeko agindua emango du, betiere interesdunak horren berri izateko biderik egokiena aukeratuz; auzitegiak hura gizarte-komunikabideetatik zabaltzeko erabakia hartuko du, hori ezinbestekotzat jotzen duenean bakarrik.
4) Luzatu beharreko errekisitoriak gordeko dira Segurtasun Indar eta Kidegoek kasuan-kasuan dituzten fitxategi automatizatuetan, eta, komenigarritzat jotzen denean, idatzizko komunikabideetan.
5) Auzian aurkeztutako idazki guztiekin eta agiriekin batera, beste alderdiak eta fiskala zenbat izan eta beste horrenbeste hitzez hitzeko kopia egingo dira, edozein erreprodukzio-bidetatik; horrela, haiei kopiak emango zaizkie, kasuan kasuko idazkiaren gain emandako ebazpena jakinaraztean.
Kopiarik aurkeztu ez bada, orduan idazkariak bakarrik luzatu ahal izango ditu halakoak, horiek egin ez dituenaren kontura, baldin eta azken horrek entzunaldia egiteko epean aurkezten ez baditu.
6) Elkarri lotuta dauden delituetatik titulu honetan sartzen direnak modu independentean epaitzeko, hori modu independentean egiteko osagaiak badaude, eta, orobat, egotzi bakoitza modu independentean epaitu ahal izateko, betiere horiek zenbait direnean, epaileak, prozedura laburtzeko eta aktibatzeko helburuarekin, komenigarri diren pieza bananduak eratzea erabaki ahal izango du.
7) Adierazpenetan aipatuko da horiek egin dituzten pertsonen nortasun- agiria, salbu eta pertsona horiek agintaritzako agenteak direnean; kasu horretan, nahikoa izango da haien lanbide-txartela aipatzea.
Inguruabar horren ondorioz edo beste edozein inguruabarren ondorioz, zalantzarik ez badago egotziaren nortasunari buruz, eta argi badago hemezortzi urte dituela, orduan auzira ez da ekarriko jaiotza- ziurtagiria.
Bestelako kasuan, ziurtagiri hori eta kasuan kasuko daktiloskopia- fitxa ere aurkeztuko dira.
Instrukzioaren amaiera ez da atzeratuko jaiotza-ziurtagiria ez izateagatik; baina, hori jasotzen denean, jardunera ekarriko da.
8) Egotziek edo lekukoek Espainiako hizkuntzaz hitz egiten edo ulertzen ez dutenean, 338, 440 eta 441. artikuluetan xedatutakoaren arabera jardungo da, eta ez da beharrezkoa izango izendatutako interpretatzaileak titulu ofiziala izatea.
9) 364. artikuluan aipatu informazioa egiaztatu egingo da, bakarrik, ostearen edo iruzurraren objektua zein gauza izan eta gauza hori aurretiaz existitzen zen ala ez zalantza egiten duenean instruktoreak.
10) 377 eta 378. artikuluetan aipatu txostenak eta adierazpenak eskatu eta jasoko dira, epailearen ustez ezinbestekoak direnean bakarrik.
11) Epaitutako egitateak ibilgailu motordunen erabilera eta zirkulazioaren ondoriozkoak direnean, gidariek egindako lehenengo adierazpenean aipa tuko dira, halaber, haien gidabaimenak, zirkulazio-baimenak eta nahitaezko aseguruaren ziurtagiria eman ditzaten, bai eta horren indarraldia egiaztatzen duen agiria ere.
Nahitaezko aseguruaren ziurtagiria eta horren indarraldia egiaztatzen duen agiria aipatuko dira, berebat, aseguru-mota berberak estaltzen duenean kasuan kasuko jarduera.
763 artikulua
Epaileak edo auzitegiak atxiloketa edo askatasunaz gabetzen nahiz eskubidea murrizten duten neurrietatik beste edozein erabaki ahal izango du, lege honetako erregela orokorren arabera bidezkoak direnean.
Jardunak neurri horien aplikazioa dakarrenean, jardun hori pieza bananduan jasoko da.
764 artikulua
1. Era berean, epaileak edo auzitegiak kautela-neurriak hartu ahal izango ditu diruzko erantzukizunak ziurtatzeko, kostuak barne.
Neurri horiek auto bidez erabaki eta pieza bananduan formalizatuko dira.
2. Ondore horietarako, Prozedura Zibilaren Legean ezarri kautela-neurrien edukiari, baldintzei eta ordezko kauzioari buruzko arauak aplikatuko dira.
Erabakitako kauzioak Prozedura Zibilaren Legean ezarri moduan emango dira, eta neurria zein pertsonaren aurka zuzendu eta pertsona horren erantzukizun zibila aseguratuta duen erakundeak burutu ahal izango ditu kauzio horiek.
3. Erantzukizun zibilak erabat edo zati batez estalita badaude erantzukizun zibilaren ondoriozko nahitaezko aseguruaren bidez, aseguru-etxeari edo Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoari eskatuko zaio, hala denean, erantzukizun zibil horiek fidantzarekin bermatzea, nahitaezko aseguruaren mugara iritsi arte.
Eskatutako fidantza aipatu muga baino handiagoa izanez gero, zuzeneko arduradunak edo arduradun subsidiarioak bien arteko aldearen ondoriozko fidantza edo abala eman beharko du; bestela, horren ondasunak enbargatuko dira.
Nahitaezko aseguruaren ardura duen erakundea ezin izango da, izaera horrekin, prozesuaren alderdi izan. Horri kalterik egin gabe, defentsa-eskubidea izango du alderdi horrek, betebeharrari dagokionez, eta, ondore horretarako, aurkeztutako idazkia onartuko zaio, eta beraren uzia kasuan kasuko piezan ebatziko da.
4. Ibilgailua berehala bahitu eta ibilgailu horren zirkulazio-baimena kentzeko erabakia hartu ahal izango da, behar-beharrezkoa den bitartean, ibilgailuan ikerketaren bat egiteko edo diruzko erantzukizunak ziurtatzeko beharrezkoa denean, egotziaren edo erantzukizun zibila duen hirugarrenaren kaudimena egiaztatzen ez den bitartean.
Gidabaimena kentzeko erabakia hartu ahal izango da, orobat, egotziari ibilgailu motordunak ez gidatzeko eskatuz, betiere neurriak dirauen bitartean, Zigor Kodearen 556. artikuluan xedatutako ohartarazpenarekin.
Behin aurreko neurriak hartuta, agiriak kenduko dira, eta kasuan kasuko administrazio-organismoei hori komunikatuko zaie.
765 artikulua
1. Ibilgailu motordunak erabiltzearen eta zirkulatzearen ondoriozko prozesuetan, epaileak edo auzitegiak, inguruabarren arabera, behin-behineko pentsioa ordaintzea adierazi eta agindu ahal izango du, bere ustez biktimari eta horren ardurapeko pertsonei laguntzeko beharrezkoa den zenbateko eta iraupenarekin.
Pentsioaren ordainketa aurreraturik egingo da, epaileak edo auzitegiak zuhurtziara zehaztu datetan, aseguratzailearen kontura, halakoa izanez gero eta nahitaezko aseguruaren mugara iritsi arte, edo, bestela, fidantzaren edo Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoaren kontura, betiere horrek erantzukizun zibila duen kasuetan, berari dagozkion xedapenak aintzat hartuta.
Neurri bera hartu ahal izango da, orobat, egitatearen ondoriozko erantzukizun zibila nahitaezko aseguruetatik edozeinekin bermatu bada.
Neurri horrekin zerikusia duen guztia pieza bananduan gauzatuko da.
Errekurtsoak jartzeak ez du etengo pentsioa ordaintzeko betebeharra.
2. Ibilgailu motordunak erabiltzearen eta zirkulatzearen ondoriozko prozesuetan, epaileak edo auzitegiak Espainiatik alde egiteko baimena eman ahal izango die egotziei, baldin eta aurreneurrizko espetxealdian ez badaude eta euren egoitza edo ohiko bizilekua atzerrian badago, betiere aurretiaz fiskala entzunda.
Horretarako, ezinbestekoa izango da egitate zigorgarriaren ondoriozko diruzko erantzukizunak, mota guztietakoak, behar beste bermatuta uztea; haiei egin beharreko jakinarazpenak, zitazioak eta epatzeak jasotzeko, Espainian egoitza finkoa duen pertsona izendatzea; 775. artikuluan jasotako ohartarazpena egitea, epaiketa haiek gabe egiteko aukerari dagokionez; eta pertsonala ez den kauzioa ematea, mota bereko fidantza oraindik erabaki gabe dagoenean, behin-behineko askatasuna eta adierazi datan edo epean haiek aurkeztuko direla bermatzeko.
Eskumen bera izango du, eta baldintza berberekin jardungo du auziaren gaineko ardura izan behar duen epaile edo auzitegiak.
Egotzia agertzen ez bada, estatuari adjudikatuko zaio kauzioaren zenbatekoa, eta hura auzi-iheslaria dela adieraziko da, 843. artikuluan xedatutakoa beteta, salbu eta epaiketa bera gabe egiteko legezko betekizunak gertatzen direnean.
766 artikulua
1. Instrukzio-epailearen edo zigor- arloko epailearen autoak errekurtsotik salbuetsita ez daudenean, horien aurka eraldaketa-errekurtsoa eta gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dira.
Legeak bestelakoa xedatzen ez duen bitartean, prozedura ez da etengo eraldaketa-errekurtsoaren eta gora jotzeko errekurtsoaren ondorioz.
2. Gora jotzeko errekurtsoa modu subsidiarioan jarri ahal izango da eraldaketa-errekurtsoarekin batera edo harengandik bananduta.
Inoiz ez da beharrezkoa izango aurretiaz eraldaketa- erre kurtsoa jartzea, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.
3. Gora jotzeko errekurtsoa idazki baten bidez aurkeztuko da errekurtsopeko autoaren jakinarazpenetik edo eraldaketa-errekurtsoa ebatzi duen autoaren jakinarazpenetik hurrengo bost egunetan; idazki horretan errekurtsoaren zioak adieraziko dira, egin beharreko lekukotzen xehetasunak aipatuko dira, eta horretara bilduko dira, hala denean, egindako eskaerak justifikatzeko agiriak.
Gora jotzeko errekurtsoa onartu ondoren, bertaratutako gainerako alderdiei jakinaraziko zaie, bost eguneko epe erkidean komenigarritzat jotakoa idatziz alega dezaten, lekukotza behar duten beste xehetasun batzuk aipa ditzaten eta euren uziak justifikatzeko agiriak aurkez ditzaten.
Epea amaitu eta hurrengo bi egunetan, aipatu xehetasunen lekukotza igorriko zaio kasuan kasuko audientziari; horrek, izapide gehiagorik gabe, hurrengo bost egunetan ebazpena emango du.
Salbuespenez, audientziak jarduna erreklamatu ahal izango du horren inguruko kontsulta egiteko, baldin eta horrekin haien izapidetza oztopatzen ez badu; kasu horietan, jarduna epaileari itzuli beharko zaio, gehienez hiru eguneko epean.
4. Gora jotzeko errekurtsoa modu subsidiarioan jarri bada eraldaketa-errekurtsoarekin batera, eta horri gaitziritzia eman bazaio erabat edo zati batez, orduan bertaratutako gainerako alderdiei jakinarazpena egin aurretik, errekurtsoa errekurtsogileari helaraziko zaio, bost eguneko epean alegazioak egin ditzan, eta, hala denean, bere eskaerak justifikatzeko agiriak aurkez ditzan.
5. Gora jotzeko errekurtsopean dagoen autoak erabaki badu egotzietatik baten behin-behineko espetxealdia, erabaki horri begira gora-joleak, errekurtsoa jartzeko idazkian, eskatu ahal izango du ikustaldia egitea; kasuan kasuko audientziak ikustaldi horren inguruko erabakia hartuko du.
Errekurtsopeko autoak beste erabaki batzuk jasotzen dituenean kautela-neurriei buruz, audientziak ikustaldia egitea erabaki ahal izango du, baldin eta bere ustez ikustaldi hori komenigarria bada.
Ikustaldia egin beharko da, auzia audientzian jaso eta hurrengo hamar egunetan.
767 artikulua
Pertsona zehatz bat atxilotu bada edo jardunaren ondorioz horri delitua egotzi bazaio, beharrezkoa izango da letraduaren laguntza.
Polizia judizialak, Fiskaltzak edo agintari judizialak berehala eskatuko dio Abokatuen Elkargoari ofizioko abokatua izendatzea, interesdunak jadanik hori izendatu ez badu.
768 artikulua
Defentsarako izendatu den abokatuak ere lege-gaikuntza izango du bere defendatua ordezkatzeko, eta ez da beharrezkoa izango prokuradorearen esku-hartzea, ahozko epaiketa irekitzeko izapidea arte.
Bien bitartean, abokatuak beteko du egoitza zehazteko eginbeharra, bertan jakinarazpenak jaso eta agirien berri emateko.
769 artikulua
Lege honen II. liburuko III. tituluan ezarritakoari kalterik egin gabe, polizia judizialak kapitulu honetan ezarri erregelak beteko ditu, delitu-ezaugarriak dituen egitatearen berri izan bezain laster.
770 artikulua
Polizia judiziala berehala agertuko da egitateak gertatu diren tokira, eta honako eginbide hauek gauzatuko ditu:
1) Osasun-arloko edozein aditu edo langile bertan izatea eskatuko du, ofendituari laguntza egokiak emateko, beharrezkoa izanez gero.
Eskaera ahoz bada ere, jaso duenak ez badu erantzunik ematen, 500 eurotik 5 000 eurorainoko isuna jarriko zaio, hark izan dezakeen erantzukizun kriminalari kalterik egin gabe.
2) Agertze-aktarekin batera, argazkiak edo beste edozein euskarri magnetiko nahiz irudia erreproduzitzeko edozein euskarri aurkeztuko ditu, horiek egitate zigorgarria argitzeko egokiak direnean, eta haren froga-iturriak desagertzeko arriskua dagoenean.
3) Edozein kasutan ere, desagertzeko arriskuan dauden efektuak, tresnak edo frogak jaso eta jagon egingo ditu, horiek agintari judizialaren esku jarri ahal izateko.
4) Norbait hil bada eta hilotza errepidean, trenbidean edo beste pasagune batean badago, hurbilen dagoen toki egokienera lekualdatuko du, inguruabarrak kontuan izanda, geldiarazitako zerbitzua berriz abian jarriz eta agintari judizialari berehala horren berri emanez.
Salbuespeneko kasuetan, presako neurri hori hartu behar denean, aurretiaz hildakoaren egoera adieraziko da, argazkiak aterata eta hildako horrek leku horretan zuen egoera zehatza aipatuta.
5) Egitatea zein tokitan gertatu eta toki horretan aurkitzen diren pertsonen datu pertsonalak eta helbidea hartuko ditu, bai eta haiek identifikatzeko eta baliagarri diren datuetatik beste edozein ere, hala nola, ohiko lantokia, telefono finko edo mugikorraren zenbakiak, fax-zenbakia edo posta elektronikoaren helbidea.
6) Bidezkoa izanez gero, egitatea zeini egotzi eta pertsona horren ibilgai lua bahituko du, eta hari zirkulazio-baimena eta gidabaimena kenduko dizkio.
771 artikulua
Behar-beharrezkoa den bitartean bakarrik, eta, edozein kasutan ere, atxiloketa bitartean, halakoa izanez gero, polizia judizialak hurrengo eginbideak gauzatuko ditu:
1) Indarreko legerian, biktimei informazioa emateko ezarri eginbeharrak beteko ditu.
Bereziki, informazioa idatziz emango die delituaren ondoriozko ofendituari eta kaltedunari, eurei 109 eta 110. artikuluen arabera dagozkien eskubideen inguruan.
Ofendituari argi bideak emango zaizkio kereila egin beharrik gabe alderdi izateko duen eskubideari buruz, eta, ofendituari nahiz kaltedunari argibideak emango dizkie, horiek abokatua izendatzeko duten eskubideari buruz, edo, doako laguntza juridikoaren eskubidearen titularrak izanez gero, ofizioko abokatuaren izen dapena eskatzeko duten eskubideari buruz, eta, behin auzira bertaratuta, jardun osoa ezgutzeko duten eskubideari buruz, 301 eta 302. artikuluetan xedatutakoari kalterik egin gabe, bai eta euren eskubidearen arabera komenigarria dena eskatzeko duten eskubideari buruz ere.
Gisa berean, horiei jakinaraziko zaie, auzira bertaratu ez eta akzio zibilei ukorik egiten ez badiete edo horiek ez badituzte erreserbatzen, Fiskaltzak egikarituko dituela, hori egitea berari dagokionean.
Artikulu honen arabera ofendituari edo kaltedunari informazioa eman behar zaio berak dituen eskubideei buruz, eta, informazio hori jabetza intelektualaren eta industria-jabetzaren aurkako delituei buruzkoa denean, informazioa bera, eta hala denean, prozesuaren izapide ezberdinerako zitazioa edo epatzea, aipatu eskubideen titularren lege-or dezkaritza duten pertsona, entitate nahiz erakundeei egingo zaie.
2) Informazioa modurik ulergarrienean emango dio atxilotu gabe dagoen egotziari, berari eratxikitzen zaizkion egitateak zein diren eta berak dituen eskubideak zer-nolakoak diren azalduta.
Bereziki, argibideak emango dizkio 520.2 artikuluko a), b), c) eta e) letretan aitortutako eskubideen inguruan.
772 artikulua
1. Polizia judizialeko kideek Segurtasun Indar eta Kidegoetako beste kide batzuei laguntza eskatuko diete, hori beharrezkoa denean, lege honen arabera eurei agindu zaizkien eginkizunak betetzeko.
2. Poliziak atestatua luzatuko du lege honen arau orokorrak kontuan izanda, eta atestatu hori epaitegi eskudunari emango dio, atxilotuak horren esku jarriko ditu, halakoak izanez gero, eta Fiskaltzari kopia bat emango dio.
773 artikulua
1. Fiskalak jardunean parte hartuko du akzio zibilak eta penalak legearen arabera egikaritzeko.
Fiskalak zainduko du egotziaren prozesu-bermeak errespetatzea eta delituaren ondoriozko biktimaren eta kaltedunen eskubideak babestea.
Prozedura horretan, Fiskaltzari dagokio, bereziki, prozedura horren izapideak bultzatu eta erraztea, betiere alderdien defentsa-eskubideari eta prozesu horren kontraesan-izaerari kalterik egin gabe; jarraibide orokorrak edo bereziak emango dizkio polizia judizialari, horrek bere eginkizunak modu eragingarrienean bete ditzan; jardunean esku hartuko du, berak dituen frogabideak ekarriz edo instrukzio-epaileari horiek egin ditzan eskatuz; horrez gain, epaile horri eskatu ahal izango dio kautela- neurriak hartu edo horiek ezabatzea eta ikerketarekin amaitzea, bere ustez jadanik egin bada, akzio penalaren egikaritza ebazteko beharrezkoa den jarduna.
Estatuko Fiskal Nagusiak komenigarritzat jotzen dituen aginduak eta jarraibideak emango ditu, fiskalak prozedura horretan izan beharreko jardunari dagokionez, eta, bereziki, 780. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoa aplikatzeari dagokionez.
Zinpekoen epaimahaiaren mende zein auzi izan eta auzi horretarako prozedurarekin hasteko agindu bezain laster, horren berri emango zaio Fiskaltzari, eta hori zinpekoen epaimahaiaren aurrera agertu da, eta bertan burutzen den jardun orotan esku hartuko du.
2. Fiskaltzak itxuraz delitu den egitatearen berri duenean, dela zuzenean dela salaketa eta atestatua berari aurkeztearen ondorioz, orduan berak, edo, beraren aginduz, polizia judizialak gauzatuko ditu egitatea bera edo delitu horretan parte hartu dutenen erantzukizuna egiaztatzeko egoki diren eginbideak.
Fiskalak jardunaren artxiboa dekretatuko du, egitateak delitu- ezaugarriak ez dituenean; inguruabar hori komunikatuko dio kalteduna edo ofenditua dela alegatu duenari, horrek bere salaketa instrukzio-epaileari berrets diezaion.
Bestelako kasuan, instrukzio-epaileari kasuan kasuko prozedura hastea eskatuko dio, eta, horretarako, jardun osoa igorriko dio, atxilotua halakoa izanez gero, eta delituaren efektuak ere haren esku jarriko.
Fiskaltzak edozein pertsona bere aurrean agerrarazteko agindua eman dezake, horren adierazpenak jasotzeko; agindu hori emango du, legeak zitazio judizialerako ezartzen dituen baldintzekin. Adierazpenok jasotzeko beteko dira, lege honek epaileari edo auzitegian adierazpenak egiteko zein berme ezarri eta berme berberak.
Fiskalak eginbideak gauzatzeari utziko dio, egitate berberei buruz prozedura judiziala dagoela jakin bezain laster.
774 artikulua
Titulu honetan jasotako delituei buruzko jardun judizial guztia aurretiazko eginbide gisa erregistratuko da, eta jardun horri 301 eta 302. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko zaio.
775 artikulua
Lehenengo agerraldian, epaileak informazioa emango dio egotziari, modurik ulergarrienean horri egotzi zaizkion egitateei buruz.
Aurretiaz, idazkariak hark dituen eskubideei buruzko informazioa emango dio, Espainian helbide bat edo pertsona bat izendatzea eskatuko dio jakinarazpenak toki horretan egiteko edo pertsona horrek jakinarazpenok haren izenean jasotzeko; horrekin batera ohartarazpena egingo dio aipatu helbidean edo aipatu pertsonari zitazioa egiteak ahalbidetzen duelako, epaiketa bera gabe egitea, 786. artikuluan ezarri kasuetan.
Adierazpena egin aurretik eta ondoren ere, hari ahalbidetuko zaio abokatuarekin isilpean elkarrizketatzea, 527. artikuluko c) paragrafoan ezarritakoari kalterik egin gabe.
776 artikulua
1. Idazkari judizialak informazioa emango die ofendituari eta kaltedunari euren eskubideei buruz, 109 eta 110. artikuluetan ezarri baldintzetan, aurretik polizia judizialak hori egin ez badu.
Bereziki, argibideak emango dira indarreko legerian biktimei laguntzeko ezarri neurriei buruz, bai eta 771. artikuluko 1.a erregelan aipatu eskubideei buruz ere.
2. Polizia judizialak, edo, bestela, idazkari judizialak agerraldian, informazio hori eman ezin badu ere, hori ez da eragozpena izango prozedurak aurrera egin dezan, informazio hori biderik azkarrenetik emateari kalterik egin gabe.
3. Bertaratu direnek, une horretatik aurrera, jardun guztiaren berri izango dute, eta eginbideak gauzatzea nahiz beren eskubideari komeni zaiona burutzea eskatu ahal izango dute; epaileak bidezkoa dena erabakiko du, eginbide horiek gauzatzeari dagokionez.
777 artikulua
1. Epaileak polizia judizialari aginduko dio beharrezkoak diren eginbideak gauzatzea, edo berak gauzatuko ditu, eginbide horiekin zehaztu badaitezke egitatearen izaera eta inguruabarrak, egitate horretan parte hartu duten pertsonak eta epaitzeko organo eskuduna; epaiketaren hasiera eta hori erakarri duten egitateak komunikatuko dizkio Fiskaltzari.
Horretarako, lege honek aipatu baliabide erkide eta arruntak erabiliko dira, titulu honetan ezarri aldaketekin batera.
2. Lekukoaren edo biktimaren bizilekua non dagoen aintzat hartuta, arrazoiz uste denean frogaren bat ezin izango dela ahozko epaiketan egin, edo epaiketaren etendura gertatuko dela, instrukzio- epaileak berehala egingo du froga, eta ziurtatuko du alderdiek aukera izatea nork bere adierazpenak egiteko.
Eginbide hori dokumentatu beharko da, soinua edo irudia grabatzeko eta erreproduzitzeko balio duten euskarrietatik batean, edo, bestela, idazkari judizialak eskuetsitako aktan, bertan parte-hartzaileak aipatuta.
Epaian eginbide hori froga gisa baloratzeko, eginbidearen gain zein pertsonak interesa izan eta pertsona horrek ahozko epaiketan eskatu beharko du grabazioaren erreprodukzioa edo eginbidearen hitzez hitzeko irakurketa, 730. artikuluaren baldintzetan.
778 artikulua
1. Adituarentxostena aditu batek bakarrik eman ahal izango du, epailearen ustez hori nahiko bada.
2. Lesioen kasuan, ez da beharrezkoa izango lesionatua osatu arte itxarotea, artxiboa edo largespena bidezkoa denean.
Beste edozein kasutan, izapidetzak aurrera egin ahal izango du, halako osasun-egoerarik eskuratu gabe, baldin eta akusazio-idazkia aurkez badaiteke.
3. Epaileak erabaki ahal izango du, betiere beharrezkotzat jotzen duenean, mediku forentseak edo beste aditu batek laginak eta aztarnak eskuratzea, horien analisiaren ondorioz egitatea hobeto kalifika badaiteke; eginbideetan, kasuan kasuko laborategira igorri direla egiaztatuko da, eta laborategiak emaitza bidaliko du horretarako zehaztu epean.
4. Epaileak autopsia ez egiteko erabakia hartu ahal izango du mediku forentseak edo horren ordez diharduenak zehatz-mehatz dakienean zein diren heriotzaren arrazoia eta horren inguruabar garrantzitsuak, autopsiarik gabe.
5. Epaileak agindu ahal izango du laguntza ematea zaurituei, gaixoei eta egitateen ondorioz adituen laguntza behar duten pertsonetatik beste edozeini; hala denean, horiek tratatu, barneratu edo ospitaleratzeko tokia agerraraziko da.
6. Epaileak baimena eman ahal izango dio mediku forentseari, bere ordez hilotza altxatzera joan dadin; kasu horretan, jardunaritxostena erantsiko zaio, eta,txosten horretan, deskripzio xehea jasoko da, hilotzaren egoerari, nortasun eta inguruabarrei buruz, eta, bereziki, egitate zigorgarriarekin zerikusia duten inguruabarrei buruz.
779 artikulua
1. Eginbide egokiak berandutzarik gabe gauzatu ondoren, epaileak, auto bidez, honako ebazpen hauek emango ditu:
1) Epailearen ustez egitatea ez bada arau-hauste penala, edo ez bada behar beste justifikatu halakoa gertatu denik, kasuan kasuko largespena erabakiko du, eta ebazpen hori jakinaraziko dio kaltea zein pertsonari egin ahal izan eta pertsona horiei, auzira alderdi gisa agertu ez arren.
Bestalde, egitatea delitua izan daitekeela uste izan arren, eta horren egile ezagunik ez badago, behin-behineko largespena erabaki eta auzia artxibatzeko erabakia hartuko du epaileak.
2) Eginbideen eraketa zein egitatek eragin eta egitate hori faltatzat jo bada, jardun guztia epaile eskudunari igortzeko agindua emango du, hori epaitzea berari ez dagokionean.
3) Egitatea jurisdikzio militarrari eratxiki bazaio, organo eskudunaren mende utziko da.
Egotzi guztiak zigor-arloan adingabeak izanez gero, jardun guztia adingabeen fiskalari helaraziko zaio, hori Adingabeen Erantzukizun Penalari buruzko Legearen izapideak egiten hasi dadin.
4) Egitatea 757. artikuluko delitua bada, hurrengo kapituluan agindutako prozedura aplikatuko da.
Erabaki horretan, egitate zigorgarriak zehaztuko dira, eta horiek zein pertsonari egotzi eta pertsona hori identifikatuko da; alabaina, erabaki hori ezin izango da hartu, egotziari 775. artikuluak ezarri baldintzetan adierazpena jaso gabe.
5) Aurreko uneetatik edozeinetan, egotziak, bere abokatuaren laguntzarekin, egitateak aitortu baditu epailearen aurrean, egitateok delitu badira eta delitu horren zigorra 801. artikuluko mugen barruan badago, berehala deialdia egingo die Fiskaltzari eta bertaratutako alderdiei, akusazio-idazkia akusatuaren adostasunarekin aurkeztuko duten ala ez adieraz dezaten.
Baiezko kasuan, presa-eginbideak hasiko ditu, eta jarduna 800 eta 801. artikuluetan ezarri izapideen bidez gauzatzeko agindua emango du.
2. Lehenengo hiru kasuetan, Fiskaltzako kiderik ez badago eratuta epaitegian, eta alderdiek ere ez badute errekurtsorik jarri, eginbideak audientziako fiskalari igorriko zaizkio. Fiskal horrek, eginbideok jaso eta hurrengo hiru egunetan, epaitegira itzuliko ditu, errekurtsoa jartzeko idazkiarekin batera, edo, bestela, «ikusita» formularekin batera; kasu horretan, segidan betearaziko da ebatzitakoa.
779bis artikulua
1. Eskumena emakumearen aurkako indarkeriaren epaitegiari badagokio, entzunaldiko orduetan gauzatu eta hartu beharko dira aurreko artikuluetan aipatu eginbideak eta ebazpenak.
2. Polizia judizialak emakumearen aurkako epaitegian egin beharko ditu 796. artikuluan aipatu zitazioak, arau bidez ezarritako egun baliodunen artean hurbilenean.
Dena den, atxilotua, halakoa izanez gero, guardiako instrukzio-epaitegiaren esku jarri beharko da, haren egoera pertsonala erregularizatzeko ondoreetarako bakarrik, betiere ezinezkoa denean emakumearen aurkako indarkeriaren epaitegi eskudunaren aurrean hura aurkeztea.
3. Lehen aipatu zitazioak egin ahal izateko, polizia judizialak agerraldiaren eguna eta ordua finkatuko ditu, emakumearen aurkako indarkeriaren epaitegiarekin koordinatuta.
Ondore horietarako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 110. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, koordinazio hori ziurtatzeko araudi egokiak emango ditu.
780 artikulua
1. Instrukzio-epaileak erabaki badu kapitulu honetan ezarri izapidea bete behar dela, ebazpen berean aginduko du aurretiazko eginbideak, jatorrizkoak edo fotokopia bitartez, Fiskaltzari eta bertaratutako akusazioei helaraztea; horiek, hamar eguneko epe erkidean, ahozko epaiketa irekitako eskaera egin dezakete, akusazio-idazkia aurkeztuz, edo auziaren largespena eska dezakete, edo, salbuespenez, eginbide osagarriak gauzatzeko eskaera egin dezakete, hurrengo paragrafoan jasotako kasuan.
2. Fiskaltzak adierazten duenean ezin duela akusazio-idazkirik aurkeztu, egitateak tipifikatzeko funtsezko osagaiak ez dituelako, orduan eskatu ahal izango da, aldez aurretik gauzatzea, akusazioa eratzeko ezinbestekoak diren eginbideak; kasu horretan, eskatutakoa erabakiko du epaileak.
Epaileak bidezkotzat jotzen duena erabakiko du, halako eskaria akusazioak edo bertaratutako akusazioek egiten dutenean.
Edozein kasutan ere, eginbideok gauzatu ahal izateko, zitazioa egingo zaie Fiskaltzari, bertaratuko alderdiei, eta, beti, egotziari, ondoren jarduna berriro helaraziz.
781 artikulua
1. Akusazio-idazkiak bere barnean jasoko du, ahozko epaiketa eskuduntzat jotako organoan irekitzeko eskaera eta akusazioa zein pertsonaren aurka izan eta pertsona horren edo horien identifikazioa; horrez gain, 650. artikuluan aipatu gorabeherak jasoko ditu.
Akusazioa delituaren akusatuari edo beste pertsonei egotz dakizkiekeen faltetara zabalduko da, betiere falta egiteak edo horren frogak delituarekin zerikusia duenean.
Kalte-ordainen zenbatekoa ere bertan adieraziko da, edo, bestela, kalte- ordain hori zehazteko oinarriak eta erantzukizun zibila duten pertsonak finkatuko dira, bai eta gauza nahiz efektuen emateari eta horien destinoari buruzko gainerako aginduak, eta prozesuko kostuen ezarpena ere.
Idazki berean proposatuko dira ahozko epaiketan egiteko interesgarri diren frogak; bertan adieraziko da agirien erreklamazioa edo adituen nahiz lekukoen zitazioak bulego judizialaren bidez egin behar diren ala ez.
Akusazio-idazkian eskatu ahal izango da froga batzuk aurreraturik egitea, froga horiek ezin badira egin ahozko epaiketaren saioetan, eta eska daiteke, orobat, 763, 764 eta 765. artikuluetan aipatu neurriak nahiz bidezkoak direnak nahiz jadanik hartu direnak erabaki, aldarazi edo etetea; horrez gain, akusazioa zein pertsonaren aurka ez zuzendu eta pertsona horiei begira hartutako neurriak ezereztea ere eskatu ahal izango da.
2. Fiskaltzak, hierarkian gorago dagoenari informazioa eman ondoren, eta bertaratutako akusazioek eskatu ahal izango dute, aurreko artikuluan ezarri epearen luzapena, betiere hori justifikatuta.
Instrukzio-epaileak, inguruabarrak kontuan izanda, aipatu epe horren luzapena erabaki dezake, gehienez jota, beste hamar egunez.
3. Fiskaltzak ez badu bere idazkia aurkezten aurreko artikuluan ezarri epean, instrukzio-epaileak hierarkian fiskal jardulea baino gorago dagoenari eskatuko dio hamar eguneko epean bidezkoa den idazkia aurkeztea, garaiz ez aurkezteko izan diren zioak azalduz.
782 artikulua
1. Fiskaltzak eta akusatzaile partikularrak auziaren largespena eskatzen badute 637 eta 641. artikuluetan ezarri zioetatik edozeinen ondorioz, epaileak horixe erabakiko du, Zigor Kodearen 20. artikuluko 1, 2, 3, 5 eta 6. zenbakietako kasuak izan ezik; kasu horietan, akusazioei jarduna itzuliko die kalifikazioa egin dezaten, eta epaiketak aurrera egingo du epaia eman arte, segurtasun- neurriak ezartzeko eta akzio zibila epaitzeko helburuarekin, Zigor Kodean ezarritako kasuetan.
Largespena erabakitzean, instrukzio- epaileak ondorerik gabe utziko ditu espetxealdia eta erabakitako gainerako kautela-neurriak.
2. Fiskaltzak auziaren largespena eskatu badu, eta auzi horretan ez bada bertaratu akusazioari eutsiko dion akusatzaile partikularrik, instrukzio-epaileak hurrengo aukerak izango ditu, largespena erabaki aurretik:
a) Erabaki dezake Fiskaltzaren uziaren berri ematea ofenditu edo kaltedun ezagunei, horiek bertaratu ez badira; horrela, hamabost eguneko epean, horiek euren akzioa defendatzeko bertaratu ahal izango dira, euren ustez hori egokia bada.
Zehaztutako epean hori egin ez badute, Fiskaltzak eskatutako largespena erabakiko da, hurrengo lerrokadan xedatutakoari kalterik egin gabe.
b) Auzia igorri ahal izango dio hierarkian fiskala baino gorago dagoenari, horrek akusazioari eustea bidezkoa den edo ez ebatz dezan; ondoren, horrek bere erabakia komunikatuko dio instrukzio- epaileari, hamar eguneko epean.
783 artikulua
1. Behin Fiskaltzak edo akusazio partikularrak ahozko epaiketaren irekiera eskatuta, instrukzio-epaileak horixe erabakiko du, salbu eta 637. artikuluko 2. zenbakiko kasua gertatzen dela edo akusatuaren aurka kriminaltasunaren arrazoizko zantzurik ez dagoela uste duenean; halakoetan, kasuan kasuko largespena erabakiko du 637 eta 641. artikuluen arabera.
Instrukzio-epaileak ahozko epaiketaren irekiera dekretatzen duenean Fiskaltzaren edo akusazio partikularraren eskabidez bakarrik, orduan berriro helarazpena egingo zaio largespena eskatu duenari, hiru eguneko epean akusazio- idazkia aurkez dezan, salbu eta horri uko egin dionean.
2. Ahozko epaiketaren irekiera erabakitzean, instrukzio-epaileak ebazpena emango du Fiskaltzak edo akusazio partikularrak eskatu dituen neurriak hartu, aldarazi, eten edo ezeztatzeari buruz, dela akusatuari begira dela erantzukizun zibila dutenei begira; azken horiei, hala denean, horien kasuan, fidantza eskatuko zaie, zehaztutako epean akusatuak hori aurkezten ez badu. Ebazpena emango du, halaber, akusatu ez direnen aurka zein neurri hartuta egon eta neurri horiek kentzeari buruz.
Auto berean, instrukzio-epaileak adieraziko du zein den organo eskuduna, auziaren gaineko ardura izateko eta horren epaitza emateko.
3. Ahozko epaiketaren irekiera erabaki duen autoaren aurka ez da inolako errekurtsorik onartuko, egoera pertsonalari dagokionez izan ezik; akusatuak kontuan hartu ez diren eskaerak egin ahal izango ditu berriro epaitze-organoan.
784 artikulua
1. Ahozko epaiketa zabaldu ondoren, egotzia epatuko da, eta, berari akusazio-idazkien kopia emango zaio, hiru eguneko epean auzira bertara dadin, abokatu defentsariarekin eta bera ordezkatuko duen prokuradorearekin batera.
Prokuradorea izendatzeko edo ofizioko prokuradorea eskatzeko eskubidea egikaritzen ez badu, ofizioko prokuradorea izendatuko zaio beti.
Behin izapide hori bete eta gero, jatorrizko jarduna edo horren fotokopia helaraziko zaie akusazio-idazkietan akusatu gisa eta hirugarren erantzule gisa izendatutakoei, hamar eguneko epe erkidean defentsa-idazkia aurkez dezaten, egindako akusazioei begira.
Defentsak ez badu bere idazkia aurkezten zehaztutako epean, ulertuko da akusazioen aurka dagoela, eta, ondorenez, prozedurak aurrera egingo du, Botere Judizialaren Lege Organikoaren V. liburuko V. tituluan ezarritakoaren arabera sor daitekeen erantzukizunari kalterik egin gabe.
Behin bere idazkia aurkezteko izapidea prekluitu ondoren, defentsak proposatu ahal izango du, bakarrik, ahozko epaiketara ekarri duen froga, bera bertan egiteko; horri kalterik egin gabe, aurretiaz beharrezkoak diren komunikazioak egitea eskatu ahal izango du, baldin eta horiek behar besteko aurrerapenarekin eskatu baditu epaiketarako zehaztu datari begira, eta, orobat, 785. artikuluko 1. paragrafoaren 2. lerrokadari kalterik egin gabe.
Gainera, ukituen ustez defentsarik eza sortu bada, horren inguruko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, 786. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoa aintzat hartuta.
2. Defentsa-idazkian organo judizialari eskatu ahal izango zaio agirien igorpena lortzea edo adituei nahiz lekukoei zitazioa egitea, ahozko epaiketaren saioetan froga egokia, edo, hala denean, froga aurreratua egin ahal izateko.
3. Akusatuak ere defentsa-idazkia sinatuko du, eta, bertan, defentsak azaldu ahal izango du akusazioarekin ados dagoela, 787. artikuluan ezarritako baldintzetan.
Adostasun hori eman ahal izango da, orobat, alderdi akusatzaileek eta akusatuak beren letraduarekin batera sinatzen duten kalifikazio-idazki berrian, betiere ahozko epaiketaren saioak egin baino lehenagoko uneetatik edozeinetan, 787.1 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
4. Ahozko epaiketa ireki ondoren, akusatuen egonlekua ezezaguna bada eta akusatu horiek ez badute izendatu 775. artikuluan aipatu egoitzarik, eta, edozein kasutan ere, eskatutako zigorrak 786. artikuluko 1. paragrafoan ezarri mugak gainditzen baditu, errekisitoria luzatzeko agindua emango da haiei deialdia egin eta eurok bilatzeko; hala ere, horiek agertu edo aurkitzen ez badira, auzi-iheslaritzat joko dira, lege honetan ezarritako ondoreekin.
5. Defentsa-idazkia aurkeztu ondoren, edo horretarako epea igaro eta gero, idazkari judizialak jardun guztia organo eskudunari igortzeko erabakia hartuko du, horrek epaitu dezan, eta hori alderdiei jakinaraziko die, salbu eta epaitzea zigor-arloko epaileari dagokionean eta hori instrukzio-epaitegiaren egoitzara aldian-aldian lekualdatzen denean, harengandik datozen epaiketak egiteko; kasu horretan, jarduna epaitegian gordeko da, eta zigor-arloko epailearen eskura jarri.
785 artikulua
1. Jarduna epaitze-organo eskudunaren esku jarri bezain laster, proposatutako frogak aztertuko ditu epaile edo auzitegiak eta berehala emango du autoa, egokitzat jotakoak onartuz eta gainerakoak ukatuz; froga aurreratua egiteko beharrezkoa dena ezarriko du; eta, ahozko epaiketaren saioak zein egunetan hasiko diren aipatuko du.
Ebazpen horretan aginduko da zenbait komunikazio egitea, alderdiek hala eskatu dutenean, eta komunikazio horiek beharrezkoak badira proposatu eta onartutako frogak egingo direla ziurtatzeko.
Frogak onartu edo ez onartzeko autoen aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri; horri kalterik egin gabe froga hori zein alderdiri ukatu eta alderdi horrek bere eskaera egin ahal izango du berriro ahozko epaiketaren saioen hasieran, eta une hori arte auziari batu ahal izango zaizkio Fiskaltzaren eta alderdien aburuz egoki diren eta
epaileak edo auzitegiak onartu dituentxostenak, ziurtagiriak eta gainerako agiriak.
2. Epaiketa egiteko data zehazteko, kontuan hartuko da akusatuaren espetxealdia eta epailearen aurrera hura agertzeko ziurtasuna, proposatutako frogaren konplexutasuna edo inguruabar esanguratsuetatik edozein.
3. Epaiketa egiteko data eta tokiari buruzko informazioa beti idatziz eman beharko zaio biktimari, prozesuan alderdi ez bada ere eta horretan parterik hartu behar ez badu ere.
786 artikulua
1. Ahozko epaiketa egiteko manuzkoa da akusatua eta abokatu defentsaria bertara agertzea.
Hala ere, zenbait akusatu izanik, horietatik bat ez bada agertzen zio legitimorik izan gabe, betiere zio hori epaileak edo auzitegiak baloratuta, epaile edo auzitegi horrek erabaki ahal izango du, behin alderdiak entzunda, epaiketak aurrera egitea gainerakoei dagokienez.
Akusatua justifikaziorik gabe ez bada agertzen, zitazio pertsonala egin zaionean, edo zitazio hori egoitzan nahiz 775. artikuluan aipatu pertsonaren bidez jaso duenean, hori ez da ahozko epaiketa eteteko arrazoia izango, baldin eta, epailearen edo auzitegiaren ustez, Fiskaltzak edo alderdi akusatzaileak hala eskatuta, eta, behin defentsa entzunda, epaitzeko behar besteko osagaiak badaude, betiere eskatutako zigorrak askatasunaz gabetzeko bi urte gainditzen ez dituenean, edo, izaera ezberdina edukiz gero, haren iraupena sei urtetik gorakoa ez denean.
Zitazioa forma egokiz egin bazaio erantzukizun zibila duen hirugarrenari, eta hori justifikaziorik gabe ez bada agertzen, berez hori ez da izango epaiketa eteteko arrazoia.
2. Ahozko epaiketa hasteko, idazkariak akusazio- eta defentsa-idazkiak irakurriko ditu.
Jarraian, alderdiak hala eskatuta, epaileak edo auzitegiak epaiketan parte hartzekotxanda irekiko du; horrela, alderdiek egokitzat jotzen dutena azaldu ahal izango dute, organo judizialaren eskumenari buruz, oinarrizko eskubideren bat hausteari buruz, aurretiaz erabaki beharreko artikuluen existentziari buruz, ahozko epaiketa eteteko arrazoiei buruz, jardunaren deuseztasunari buruz, eta proposatutako frogen edo une horretan bertan gauzatzeko proposatzen diren frogen eduki eta helburuari buruz.
Epaileak edo auzitegiak egintza horretan bertan bidezkoa den ebazpena emango du azaldu diren arazoen inguruan.
Hartutako erabaki horren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri; horri kalterik egin gabe, protesta egokia egin eta arazoa berriro azaldu ahal izango da, hala denean, epaiaren aurka jarritako errekurtsoan.
787 artikulua
1. Froga egiten hasi aurretik, defentsak, bertan dagoen akusatzailearen adostasunarekin, eskatu ahal izango dio epaileari edo auzitegiari epaia ematea, zigorrik astunena jasotzen duen akusazio-idazkiarekin bat etorriz, edo, egintza horretan aurkeztu den idazkiarekin bat etorriz, azken idazki horrek ezin izango du beste egitaterik ezarri, ezta kalifikazio astunagorik jaso ere, aipatu akusazio-idazkian aipatu egitate eta jasotako kalifikazioari begira.
Zigorrak sei urteko espetxealdia gainditzen ez badu, epaileak edo auzitegiak epaia emango du defentsak azaldutakoarekin bat etorriz, ondorengo paragrafoetan ezarritako betekizunak gertatzen badira.
2. Alderdi guztiek egitateen deskripzioa onartu ondoren, epailearen edo auzitegiaren ustez, onartutako kalifikazioa zuzena bada, eta, kalifikazio horren arabera, zigorra bidezkoa bada, kalifikazio horren araberako epaia emango du.
Epaileak edo auzitegiak beti entzungo du aurretiaz akusatua, horrek adostasuna askatasunez adierazi duen eta horren ondorioak ezagutzen dituen ziurtatzeko.
3. Epailearen edo auzitegiaren ustez, egindako kalifikazioa okerrekoa bada, edo eskatutako zigorra ez bada legearen arabera bidezkoa, akusazio-idazkirik astunena aurkeztu duen alderdiari epaileak eskatuko dio idazki hori berresten duen ala ez adieraztea.
Epaileak edo auzitegiak adostasun-epaia eman ahal izango du, noiz eta bakar-bakarrik, eskakizuna jaso duen alderdiak akusazio-idazkia aldatu, eta, horren ondorioz, kalifikazioa zuzena izan, eskatutako zigorra bidezkoa izan, eta, horrez gain, akusatuak berriro adostasuna ematen duenean.
Bestelako kasuan, epaileak agindua emango du epaiketak aurrera egiteko.
4. Behin defentsak bere adostasuna emanda, idazkariak horren ondorioei buruzko informazioa emango dio akusatuari, eta, jarraian, epaileak edo auzitegiko presidenteak horri agindeia egingo dio adostasuna ematen duen ala ez jakiteko.
Epaileak edo auzitegiak zalantzak baditu akusatuak adostasuna askatasunez adierazi duen ala ez jakiteko, orduan epaiketak aurrera egiteko erabakia hartuko du.
Epaiketak aurrera egiteko agindua eman ahal izango du, orobat, akusatua ados egon arren, horren defendatzaileak hori beharrezkotzat jotzen duenean, epailearen edo auzitegiaren ustez eskaera hori oinarriduna bada.
5. Erantzukizun penala mugatzeko babes-neurriak hartzen direnean, horri buruzko adostasunak ez dira lotesleak epaile edo auzitegiarentzat.
6. Adostasun-epaia ahoz eman eta dokumentatu egingo da 789. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera, geroago egingo den idazketari kalterik egin gabe.
Fiskalak eta alderdiek, behin epaitza zein den jakinda, errekurtsorik ez jartzeko erabakia adierazten badute, epaileak, egintza horretan bertan, ahoz adieraziko du epaia irmoa dela, eta, aurretiaz alderdiei entzunaldia eginda, ezarritako zigorraren eteteari edo ordezteari buruz erabakia hartuko du.
7. Adostasun-epaiei errekurtsoa jarri ahal izango zaie, bakarrik, adostasunaren betekizunak edo baldintzak bete ez direnean; akusatuak ezin izango du aurkaratu, funtsaren inguruko zioak direla medio, askatasunez emandako adostasuna.
788 artikulua
1. Froga dena batera egingo da, ondoz ondo beharrezkoak diren saioetan.
Salbuespenez, epaileak edo auzitegiak, 746. artikuluan jasotako kasuetan, erabaki ahal izango du saioa etetea edo atzeratzea, gehienez jota, hogeita hamar egunetan; kasu horretan, burututako egintzen baliozkotasunari eutsiko zaio, salbu eta artikulu horren 4. zenbakia ren kasuan epailea edo auzitegiko kidea ordeztu denean.
Ez da izango epaiketa eteteko arrazoia osasuna ez egiaztatzea, kalteak ez tasatzea edo antzeko beste inguruabarren bat ez gertatzeagatik, baldin eta hori ez bada nahitaezkoa egitateak kalifikatzeko.
Kasu horretan, erantzukizun zibilaren kopuruaren zehaztapena betearazpen- izapidera geroratuko da, eta epaian zehaztuko dira horren oinarriak.
2. Adituarentxostena aditu batek bakarrik eman ahal izango du.
Prozedura horren eremuan, agiri- frogaren izaera edukiko dute laborategi ofizialek gai sorgorgarrien izaera, kopuru eta purutasunari buruz bidalitakotxostenek, horietan jaso deneantxostenok egin direla kasuan kasuko arauek onetsitako zientzia-protokoloen arabera.
3. Froga egin ondoren, epaileak edo auzitegiko presidenteak akusazioari eta defentsari agindeiaren bidez eskatuko die horiek adieraztea hasieran aurkeztutako idazkien ondorioak berretsi edo aldatzen dituzten; agindei horretan eskatuko die, berebat, bidezkotzat jotzen dutena ahoz azaltzea, frogaren balorazioari eta egitateen kalifikazio juridikoari buruz.
Agindei horretan, Fiskaltzari eta letraduei eskatu ahal zaie frogaren egitate zehatzak argitu eta egitateen balorazio juridikoa hobeto argitzea; horretarako, haien eztabaidapean jarriko dira gai zehatz batzuen inguruko galderak.
4. Akusazioak, bere behin betiko ondorioetan, egitateen tipifikazio penala aldatzen duenean, edo parte-hartzearen edota betearazpenaren maila handiagoa dela antzematen denean, edo zigorra astuntzeko inguruabarrak antzematen direnean, epaileak edo auzitegiak saioa atzeratu ahal izango du, gehienez jota, hamar egunetan, betiere defentsak hala eskatuta atzeratzea; horren xedea da defentsak bere alegazioak behar bezala prestatzea, eta, hala denean, komenigarritzat jotako froga-osagaiak eta zuribide- frogak ekartzea.
Defentsak eska dezakeen froga berria egin ondoren, alderdi akusatzaileek ere aldatu ahal izango dituzte euren behin betiko ondorioak.
5. Akusazio guztiek egitateak delitu gisa kalifikatzen dituztenean, delitu horren zigorrak gainditzen badu zigor- arloko epailearen eskumena, orduan horrek epaitzeko eskumenik ez duela adieraziko du, epaiketa amaitutzat joko du, eta jarduna audientzia eskudunari igorriko dio.
Aurreko kasu horretatik kanpo, zigor-arloko epaileak bere ustez egoki dena ebatziko du epaiketak aurrera egin edo hori amaitzeari buruz, baina inoiz ere ezin izango du ezarri bere eskumenari dagokion zigorra baino handiagoa.
6. Ahozko epaiketaren garapenari buruz akta egingo da, eta akta hori sinatuko dute epaileak edo presidenteak eta magistratuek, idazkariak, fiskalak eta akusazioaren nahiz defentsaren abokatuek; akta horretan aipatuko dira egindako frogaren funtsezko edukia, gertatutako gorabeherak eta egindako erreklamazioak eta hartu diren ebazpenak. Akta osatu edo ordeztu ahal izango da erreprodukzio mekaniko, ahozko erreprodukzio edo idatzizko erreprodukziorako balio duten baliabideetatik edozeinekin idazkariak baliabide horren kautotasunari buruz fede emango duela.
789 artikulua
1. Epaia emango da, ahozko epaiketa amaitu eta hurrengo bost egunetan.
2. Zigor-arloko epaileak epaia ahoz eman ahal izango du epaiketa-ekitaldian; epaitza bera eta zioak, laburtuta, dokumentatu egingo dira, idazkariek fede ematearen bidez edo aktaren eranskinean jasota. Horri kalterik egin gabe, gero epaia idatzi beharko da.
Fiskalak eta alderdiek, behin epaitza zein den jakinda, errekurtsoa ez jartzeko erabakia adierazten badute, epaileak, egintza horretan bertan, ahoz adieraziko du epaia irmoa dela, eta, aurretiaz alderdiei entzunaldia eginda, ezarritako zigorraren eteteari edo ordezteari buruz erabakia hartuko du.
3. Epaian ezin izango da ezarri akusazioek eskatutako zigorra baino astunagoa, eta ezin izango da kondenarik ezarri delitu ezberdin baten ondorioz, baldin eta babestutako ondasun juridikoa beste bat denean edo epaitutako egitatea funtsean aldatu denean, salbu eta akusazioetatik edozeinek onartu duenean epaileak edo auzitegiak aurretik azaldutako planteamendua, 788.3 artikuluaren 2. paragrafoan ezarri izapidearen barruan.
4. Epaia idatziz jakinaraziko zaie delituaren ondoriozko ofenditu eta kaltedunei, auzira alderdi gisa agertu ez badira ere.
5. Auziaren instrukzioa emakumearen aurkako indarkeriaren epaitegiari dagokionean, epaia berehala igorriko da epaitegi horretara lekukotzaren bidez.
Modu berean bidaliko zaio irmotasun-adierazpena, eta bigarren auzialdiko epaia ere, horrek aurretiaz emandako epaia erabat edo zati batez ezez tatzen duenean.
790 artikulua
1. Zigor-arloko epaileak emandako epaiari gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke kasuan kasuko probintzia-audientzian; eta zigor-arloko epaile zentralak emandakoari, Audientzia Nazionaleko zigor-arloko salan.
Errekurtsoa jarri ahal izango du alderdietatik edozeinek, epaia berari jakinarazi eta hurrengo hamar egunetan.
Aldi horretan, jarduna idazkaritzan egongo da alderdien eskura.
2. Errekurtsoa formalizatzeko idazkia aurkeztuko da, kasuan-kasuan aurkaratzen den ebazpena zein organok eman eta organo horretan; idazkian behar bezala antolatuta adieraziko dira arauak eta prozesuko bermeak hautsi direla-eta egindako alegazioak, frogak baloratzeari gertatutako okerra, edo antolamendu juridikoaren barruan aurkaratzearen oinarri den arau-haustea.
Errekurtsogileak jakinarazpenetarako egoitza ere finkatu beharko du, audientziak egoitza zein tokitan izan eta toki horretan.
Errekurtsoan epaiketaren deuseztasun- adierazpena eskatzen bada arauak edo prozesuko bermeak haustearen ondorioz, horrekin errekurtsogilearen defentsarik eza gertatu bada, eta defentsarik ez hori ezin badaiteke ongitu bigarren auzialdian, ustez hautsi diren lege-arauak edo konstituzio-arauak aipatuko dira, eta defentsarik ezaren arrazoiak adieraziko dira.
Era berean, egiaztatu egin beharko da lehenengo auzialdian faltaren edo arau-haustearen ongitzea eskatu dela, salbu eta horiek gauzatu direneko unean erreklamazioa egitea ezinezkoa denean.
3. Formalizazio-idazki berean, errekurtsogileak eskatu ahal izango du lehenengo auzialdian proposatu ezin izan dituen froga-eginbideak eta hala proposatuta ere bidegabe ukatu zaizkionak gauzatzea, baldin eta une horretan protesta egokia egin badu; berari egotzi ezin zaizkion arrazoien ondorioz, onartutako froga-eginbide batzuk ez badira gauzatu, horiek gauzatzea ere eskatu ahal izango du.
4. Formalizazio-idazkia jaso ondoren, epaileak errekurtsoa onartuko du, baldin eta eskatutako betekizunak biltzen baditu.
Ongitzeko moduko akatsen bat antzemanez gero, errekurtsogileari askoz jota hiru eguneko epea emango dio hori ongitzeko.
5. Behin errekurtsoa onartu eta gero, formalizazio-idazkia gainerako alderdiei helaraziko zaie hamar eguneko epe erkidean.
Epe horretan gainerako alderdiek alegazio-idazkiak aurkeztu beharko dituzte, eta idazki horietan eskatu ahal izango da froga egitea 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, eta bertan finkatu beharko da jakinarazpenetarako egoitza ere.
6. Alegazio-idazkiak aurkeztu ondoren, edo behin hori egiteko epea prekluituta, idazkariak horietako bakoitza helaraziko die gainerako alderdiei, hurrengo bi egunetan, eta audientziari jatorrizko auzi-paperak helaraziko dizkio, aurkeztutako idazki guztiekin batera.
791 artikulua
1. Formalizazio- edo alegazio-idazkietan froga-proposamena jaso bada, audientziak hiru egunetan emango du proposamena onartu edo ez onartzeari buruzko ebazpena, eta, egintza horretan bertan, ikustaldia egiteko eguna zehaztuko du.
Ikustaldia egin ahal izango da, orobat, ofizioz edo alderdiak hala eskatuta, auzitegiaren ustez hori beharrezkoa denean konbikzio oinarriduna zuzen dadin.
2. Ikustaldia hurrengo hamabost egunetan zehaztuko da, eta bertara agertzeko zitazioa egingo zaie alderdi guztiei.
Biktimari informazioa eman beharko zaio, alderdi gisa agertu ez arren, eta haren esku-hartzea beharrezkoa izan ez arren.
Ikustaldia hasteko, hala denean, froga egingo da.
Jarraian, alderdiek ahoz laburtuko dituzte froga horren emaitza eta euren uzien oinarria.
792 artikulua
1. Gora jotzeko epaia emango da ahozko ikustaldia egin eta hurrengo bost egunetan, edo audientziak jarduna jaso eta hurrengo hamar egunetan, ikustaldia egitea bidezko gertatu ez denean.
2. Gora jotako ebazpena deuseztatzen denean prozeduraren funtsezko formaren bat urratzeagatik, auzitegiak aginduko du, epaitzaren edukian sartu gabe, prozedura berriro jartzea falta egin zen uneko egoeran; horri kalterik egin gabe, faltarik gabe eduki bera izango luketen egintzek euren baliozkotasunari eutsiko diote.
3. Gora-jotzean emandako epaiaren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri, epai irmoen berrikuspenari kalterik egin gabe; halaber, ezin izango zaio kalterik egin hurrengo artikuluan ezarritakoari, akusaturik gabe emandako epai irmoen aurkaratzeaz denaz bezainbatean.
Auzi-paperak epaitegiari itzuliko zaizkio, epaitza betearazteko ondoreetarako.
4. Epaia jakinaraziko zaie delituaren ondoriozko ofenditu eta kaltedunei, auzian alderdi gisa agertu ez arren.
793 artikulua
1. Norbait kondenatua izan bada, bera absente dagoela, 786. artikuluaren 1. paragrafoko bigarren lerrokadan xedatutakoaren arabera, eta edozein unetan agertzen bada edo non dagoen aurkitzen bada, orduan lehenengo auzialdian edo gora-jotzean emandako epaia jakinaraziko zaio, oraindik preskribatu gabe dagoen zigorra bete dezan.
Epaiaren jakinarazpena egiten zaionean, hurrengo paragrafoan aipatu errekurtsoa jartzeko eskubidea duela ere adieraziko zaio, horretarako epea eta organo eskuduna zehaztuta.
2. Akusatua absente dagoela emandako epaiaren aurka, hori gora jo den ala ez aintzat hartu gabe, kondenatuak deuseztasun-errekurtsoa jarri ahal izango du, gora jotzeko errekurtsoan ezarritako epe, betekizun eta ondore berberekin.
Epearen zenbaketa hasiko da, kondenatuak epaiaren berri zuela egiaztatzen den unetik.
794 artikulua
Epaia irmoa izan bezain laster, hori eman duen epaileak edo auzitegiak betearazi egingo du, legearen xedapen orokorren arabera, eta ondorengo erregelak beteta:
1) Epaitzan ez bada zehaztu kalte-ordainaren zenbatekoa, alderdietatik edozeinek epaiaren betearazpenean zehar eskatu ahal izango du zenbateko hori zehazteko egokitzat jotzen dituen frogak egitea.
Uzi hori gainerakoei helaraziko zaie, hamar eguneko epe erkidean euren eskubidearen arabera komeni zaiena idatziz eska dezaten.
Epaileak edo auzitegiak frogak baztertuko ditu frogok ez direnean epaian finkatu oinarriei buruzkoak.
Froga egin ondoren, eta behin alderdiak bost eguneko epe erkidean entzunda, erantzukizun zibilaren zenbatekoa auto bidez zehaztuko da hurrengo bost egunetan.
Zigor-arloko epaileak emandako autoari gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio kasuan kasuko audientzian.
2) Zigorra ezarri bada eta zigor horiek ibilgailu motordunak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubideaz gabetzea badakar, berehala kenduko dira horretarako gaitzen duten baimena eta lizentzia, baldin eta neurri hori oraindik hartu gabe badago; hala bada, agiria auzi-paperetara bilduko da, eta manamendua bidaliko zaio Trafikoko Burutza Zentralari, hori ondorerik gabe utz dezan eta kondena azkendu arte beste bat egin ez dezan.
795 artikulua
1. Gainerako prozesu berezientzat ezarritakoari kalterik egin gabe, titulu honetan arautu prozedura aplikatuko zaie delituen instrukzioari eta epaitzeari, baldin eta delitu horien zigorrek askatasunaz gabetzen badute askoz jota bost urte arte, edo, delitu horien zigorrak beste batzuk izanik, bakarka, batera edo hautabidez, zigor horien iraupena askoz jota hamar urte artekoa bada, zenbatekoa edozein dela, betiere zigor-prozesua polizia-atestatuaren bidez hasi denean, eta polizia judizialak norbait atxilotu eta guardiako epaitegiaren esku jarri duenean, edo, inor atxilotu gabe, norbaiti guardiako epaitegira bertaratzeko zitazioa egin dionean, polizia-atestatuan salatu gisa agertzeagatik, eta, horrez gain, hurrengo inguruabarretatik edozein gertatzeagatik:
1) Ageri-ageriko delituak izatea.
Ondore horietarako, ageri-ageriko delitutzat joko da, delitugilea delitua egiten dagoela edo hori egin berri duela ustekabean harrapatzen denean.
Ulertuko da delitugilea ustekabean harrapatua izan dela, delitua egiten ari den unean atxilotzen denean, baita delitu hori egin eta segidan atxilotzen denean edo pertse gitzen denean ere, baldin eta pertsekuzioak irauten badu edo ez bada eteten delitugilea bera pertsegitzen dutenen eremutik kanpo ez dagoen bi tartean.
Ageri-ageriko delitugiletzat joko da, orobat, delitua egin eta segidan efektuekin, tresnekin edo aztarnekin berehala ustekabean harrapatua izan dena, horiek ahalbidetzen badute delitu horretan parte hartu duela uste izatea.
2) Ondorengo delituetatik bat izatea:
a) Lesioak, derrigortzeak, mehatxuak edo ohiko indarkeria fisikoa nahiz psikikoa, delitu horiek egin badira Zigor Kodearen 173.2 artikuluan aipatu pertsonen aurka.
b) Ebasketa-delituak.
c) Lapurreta-delituak.
d) Ibilgailua erabiltzeko lapurreta- eta ebasketa-delituak.
e) Trafiko-segurtasunaren aurkako delituak.
f) Zigor Kodearen 263. artikuluan aipatutako kalte-delituak.
g) Osasun publikoaren aurkako delituak, Zigor Kodearen 368. artikuluaren bigarren tartekaduran ezarritakoak.
h) Jabetza intelektualari eta industria- jabetzari buruzko ageri-ageriko delituak, Zigor Kodearen 270, 273, 274 eta 275. artikuluetan ezarritakoak.
3) Egitate zigorgarria izatea, betiere horren instrukzioa ustez erraza izango denean.
2. Titulu honetan araututako prozedura ezin izango zaie aplikatu aurreko paragrafoan jasota ez dagoen delituen ikerketari eta epaitzeari, delituok lotuta badaude beste delitu batekin edo batzuekin.
3. Prozedura hau ez da aplikatuko jardunaren sekretua erabakitzea bidezkoa denean, 302. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta.
4. Titulu honetan beren beregi ezarri ez den orori ordezko moduan aplikatuko zaizkio liburu honen II. tituluan prozedura laburtuari buruz jasotako arauak.
796 artikulua
1. II. liburuaren III. tituluan ezarritako guztiari eta liburu honen II. Tituluko II. kapituluaren aginduei kalterik egin gabe, polizia judizialak hurrengo eginbideak gauzatuko ditu, behar-beharrezkoa den denboran, eta, edozein kasutan ere, atxiloketak dirauen artean.
1) 770. artikuluaren 1. zenbakian aipatu laguntzak eskatzeari kalterik egin gabe, osasun-arloko adituari edo langileei eskatuko die, ofendituari laguntza eman diotenez gero,txostenaren kopia ematea, hori poliziaren atestatuari batu ahal izateko.
Gisa berean, polizia judizialak eskatuko du mediku forentsea bertan egotea, betiere aztertu beharreko pertsona ezin denean guardiako epaitegira joan 799. artikuluan ezarri epean.
2) Egitatea nori eratxiki eta pertsona horri informazioa emango dio guardiako epaitegira abokatuaren laguntzarekin agertzeko duen eskubideari buruz, nahiz eta hura atxilotu ez.
Interesdunak ez badu beren beregi adierazten abokatuaren laguntzarekin agertzeko borondatea, polizia judizialak Abokatuen Elkargoari eskatuko dio ofizioko letradua izenda dezan.
3) Zitazioa egingo dio poliziaren atestatuan salatu den pertsonari, hori guardiako epaitegira ager dadin, zehaztutako egunean eta orduan, betiere hura atxilotu ez denean.
Zitazioa jaso duenari ohartarazpena egingo zaio, polizia- zitazioaren arabera guardiako epaitegira ez agertzeak dituen ondorioei buruz.
4) Lekukoei ere zitazioa egingo die guardiako epaitegira ager daitezen, eurei adierazitako egun eta orduan; lekukoei ohartarazpena egingo zaie polizia- zitazioaren arabera guardiako epaitegira ez agertzeak dituen ondorioei buruz.
Ez da beharrezkoa izango zitazioa egitea atestatuan parte hartu duten segurtasun indar edo kidegoetako kideei, euren adierazpena atestatu horretan jasota dagoenean.
5) Egun eta ordu berean agertzeko zitazioa egingo die Zigor Kodearen 117. artikuluan aipatu erakundeei, baldin eta horien nortasuna ezaguna bada.
6) Kendutako gaiak igorriko dizkie Toxikologiako Institutuari, Legezko Medikuntzaren Institutuari edo kasuan kasuko laborategiari, horien analisia beharrezkoa denean.
Erakunde horiek berehala egingo dute eskatutako analisia, eta emaitza biderik azkarrenetik igorriko diote guardiako epaitegiari, betiere aurreko erregeletan aipatu pertsonei zein egun eta ordutarako zitazioa egin eta horiek baino lehenago.
Analisia ezin bada igorri aipatu epean, polizia judizialak bere kabuz egin ahal izango du analisia, horren gaineko kontrol judizial egokiari kalterik egin gabe.
7) Alkoholemia-kontrolak egiteko, bide-segurtasunari buruzko legerian ezarritakoa beteko da.
Dena den, odol-analisia edo antzeko analisiren bat egiten denean, osasun-arloko langileei hori egitea eskatuko zaie, emaitza biderik azkarrenetik igor diezaioten guardiako epaitegiari, betiere aurreko erregeletan aipatu zitazioaren eguna eta ordua baino lehenago.
8) Guardiako epaitegiari ezin bazaio igorri tasatu beharreko objekturen bat, berehala eskatuko da aditua edo kasuan kasuko aditua edo zerbitzua bertara agertzea, hori aztertzeko eta adituaren txostena luzatzeko.
Txosten hori ahoz luzatu ahal izango da guardiako epaitegian.
2. Aurreko paragrafoan aipatu zitazioak egiteko, polizia judizialak agerraldiaren eguna eta ordua jarriko ditu guardiako epaitegiarekin koordinatuta.
Ondore horietarako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 110. artikuluan ezarritakoaren bat etorriz, araudi egokiak emango ditu, instrukzioko epaitegien guardiako zerbitzuak behar bezala antolatzeko, zitazio horiek egiteari dagokionez, betiere polizia judizialarekin koordinatuta.
3. Presakoa izanez gero, zitazioak egin ahal izango dira edozein komunikabideren bidez, baita ahoz ere, horren edukia akta egokian agerrarazteari kalterik egin gabe.
4. Titulu honetan arautu prozedura aplikatzeko ondoreetarako, polizia judizialak jakin badaki 795. artikuluaren 1. paragrafoan ezarri inguruabarretatik bat betetzen duen egitatea gertatu dela, eta, horri dagokionez, ustezko erantzulea atxilotu edo aurkitu ez bada ere, hura azkar identifikatu eta aurkituko dela aurreikus badaiteke, polizia judizialak aurrera egingo du hasitako ikerketekin, eta guztiak ere atestatu bakarrean agerraraziko dira; atestatu hori guardiako epaitegiari igorriko zaio, ustezko erantzulea atxilotu bezain laster edo aurreko paragrafoetan ezarritakoaren arabera hari zitazioa egin bezain laster, eta, edozein kasutan ere, hurrengo bost egunetan.
Kasu horietan, auziaren instrukzioa egin ahal izango du atestatua jaso duen guardia-epaitegiak bakarrik.
Paragrafo honetan xedatutakoari kalterik egin gabe, epaileari eta Fiskaltzari berehala komunikatuko zaie egitatea gertatu dela eta ikerketek aurrera egingo dutela, hori guztia behar bezala jasota gera dadin.
797 artikulua
1. Guardiako epaitegiak, poliziaren atestatua, eta, hala denean, horrekin batera doazen objektuak, tresnak eta frogak jaso ondoren, presa-eginbideak hasiko ditu, hori bidezkoa bada.
Auto horren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.
Guardiako epaitegiak, berari agindu zaizkion gainerako eginkizunei kalterik egin gabe, ondorengo eginbideak gauzatuko ditu Fiskaltzaren parte-hartze aktiboarekin batera, betiere egokiak direnean, eta komenigarriena den edo inguruabarrek gomendatzen duten hurrenkeran.
1) Biderik azkarrenetik lortuko ditu atxilotuaren edo egotziaren zigor-aurrekariak.
2) Egotzitako egitateen kalifikazio juridikorako beharrezkoa izanez gero:
a) Polizia judizialak eskatutako aditu-txostenak eskuratuko ditu, baldin eta horiek jaso ez baditu.
b) Egokia eta proportziozkoa denean, aginduko du mediku forentseak epailearen aurrera agertu diren pertsonak aztertzea, baldin eta aurretiaz hori egin ez badu, eta kasuan kasuko adituarentxostena luzatzeko agindua ere emango du.
c) Atzeman edo kendu ondoren epailearen esku geratu diren ondasunak nahiz objektuak aditu batek tasatzea aginduko du, baldin eta hori aurretiaz egin ez bada.
3) Adierazpena hartuko dio epailearen esku dagoen atxilotuari, edo, atestatuaren arabera egotzia izanik, poliziaren zitaziora 775. artikuluan ezarri baldintzetan agertu denari.
Egotzia poliziaren zitaziora agertzen ez bada guardiako epaitegian, horrek aplikatu ahal izango du 487. artikuluan ezarritakoa.
4) Adierazpena hartuko die polizia judizialaren zitazioa hartu eta horretara agertu diren lekukoei.
Lekukoetatik edozein poliziaren zitaziora agertzen ez bada agertu guardiako epaitegian, horrek aplikatu ahal izango du 420. artikuluan ezarritakoa.
5) Hala denean, 776. artikuluan ezarritako informazioak emango ditu.
6) Egotziaren azterketa egingo du ezagutze-saioan, hori egokia izan eta lekukoa agertu bada.
7) Lekukoen artean, lekuko eta egotzien artean, edo egotzien euren artean, bekaldura egiteko agindua emango du, betiere hori beharrezkotzat jotzen duenean.
8) Bere ustez bere aurrera agertu behar diren pertsonei zitazioa egitea aginduko du, zitazio hori ahozko bada ere.
Ondore horietarako, ez zaie zitaziorik egingo segurtasun indar eta kidegoetako kideei, betiere euren adierazpena atestatuan jasota dagoenean, salbu eta horiek beste adierazpen bat egitea ezinbestekotzat jotzen denean, salbuespenez eta ebazpen arrazoituaren ondorioz, hurrengo artikuluan ezarritako ebazpenetatik bat hartu baino lehenago.
9) Edozein eginbide egoki gauzatzeko agindua emango du, hori gauza badaiteke berehala edo 799. artikuluan ezarri epean.
2. Lekukoaren edo biktimaren bizilekua zein tokitan dagoen kontuan hartuta, edo beste zio baten ondorioz, arrazoiz uste badaiteke frogaren bat ahozko epaiketan ezin izango dela egin, edo horren etetea gertatuko dela eragingo duela, orduan guardiako epaileak berehala egingo du froga hori, eta beti ziurtatuko du alderdien arteko kontraesana sortzeko aukera.
Eginbide hori dokumentatu beharko da soinua eta irudia grabatu edo erreproduzitzeko balio duen euskarrian, edo idazkari judizialak eskuetsitako aktan, parte-hartzaileak bertan adierazita.
Epaian froga gisa baloratzeko, horren gain interesa duen alderdiak ahozko epaiketan eskatu beharko du grabazioa erreproduzitzea edo eginbidea hitzez hitz irakurtzea, 730. artikuluko baldintzetan.
3. Defentsarako izendatu den abokatuak lege-gaikuntza izango du, orobat, bere defendatua ordezkatzeko, guardiako epailearen aurrean egiten den jardun osoan.
798 artikulua
1. Jarraian, bertaratutako alderdiak eta Fiskaltza entzungo ditu epaileak, hurrengo paragrafoan ezarritako ebazpenen artetik bidezko zein den adieraz dezaten.
Horrez gain, alderdi akusatzaileek eta Fiskaltzak edozein kautela-neurri eskatu ahal izango dute egotziari begira, edo, hala denean, erantzukizun zibila duenari begira, aurretik hartu diren kautela-neurriei kalterik egin gabe.
2. Guardiako epaileak ebazpena emango du honako edukietatik batekin:
1) Guardiako epailearen ustez, gauzatutako eginbideak behar bestekoak badira, autoa ahoz emango du; auto hori agirian jasoko da, eta ezin izango zaio inolako errekurtsorik jarri. Halaber, hurrengo kapituluko prozedura betetzeko agindua emango du, salbu eta bidezkotzat jotzen duenean 779. artikuluko 1. paragrafoaren 1 eta 3. erregeletan ezarri erabakietatik bat; hala bada, kasuan kasuko autoa emango du.
Guardiako epaileak faltatzat jotzen badu eginbideen eraketa eragin duen egitatea, orduan berehala epaituko du hura, 963. artikuluan ezarritakoa kontuan izanda.
2) Guardiako epailearen ustez ez badira behar bestekoak izan gauzatutako eginbideak, aginduko du prozedurak prozedura laburtuaren aurretiazko eginbide gisa aurrera egitea.
Epaileak modu arrazoituan adierazi beharko du zein eginbide gauzatu behar den auziaren instrukzioa amaitzeko, edo zein inguruabarrek eragozten duen horren amaiera.
3. Guardiako epaileak autoa ematen duenean 779. artikuluko 1. paragrafoaren lehenengo hiru zenbakietan ezarri aurretiazko erabakietatik bat hartuz, auto horretan bidezko dena erabakiko du, egotziari begira, eta, hala denean, erantzule zibilari begira, hartu beharreko kautela-neurriei buruz.
Epaileak kautela-neurrien inguruan erabakia hartzen duenean, erabaki horren aurka 766. artikuluko errekurtsoak jarri ahal izango dira.
Guardiako epaileak autoa ahoz ematen duenean prozedurak aurrera egitea aginduz, kautela-neurriak hartzeari buruz 800. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoa beteko da.
4. Era berean, kendutako objektuak itzultzeko agindua emango du, baldin eta hori bidezkoa bada.
799 artikulua
1. Aurreko artikuluetan zehaztutako eginbideak eta ebazpenak gauzatu eta hartuko dira, instrukzio-epaitegiaren guardia-zerbitzuan zehar.
2. Xedatutakoa gorabehera, epai-barruti batzuetan guardia-zerbitzua iraunkorra ez bada, eta zerbitzu horrek hogeita lau ordutik gorako iraupena badu, epaileak luzatu ahal izango du aurreko paragrafoan ezarritako epea, beste hirurogeita hamabi ordu gehiagotan, atestatua guardiako zerbitzua amaitu baino lehenagoko berrogeita zortzi orduetan jaso denean.
800 artikulua
1. Guardiako epaileak prozedurak aurrera egitea erabaki duenean, egintza horretan bertan entzungo ditu Fiskaltza eta bertaratutako alderdiak, horiek ahoz ko epaiketa irekitzea bidezkoa den edo hori largetsi behar den adieraz dezaten, eta, hala denean, kautela-neurriak hartzea eskatzeko edo eskaera hori berresteko.
Edozein kasutan ere, Fiskaltzak eta akusatzaile partikularrak, halakoa izanez gero, largespena eskatzen duenean, epaileak beteko du 782. artikuluan ezarritakoa.
Fiskaltzak edo akusatzaile partikularrak ahozko epaiketaren irekiera eskatzen badu, guardiako epaileak beteko du 783. artikuluko 1. paragrafoan ezarritakoa, autoan bidezko dena ebatziz.
Ahozko epaiketa irekitzeko erabakia hartzen denean, ahoz emango du auto zioduna; auto hori agirian jaso beharko da eta ezin izango zaio inolako errekurtsorik jarri.
2. Ahozko epaiketa ireki ondoren, akusazio partikularra eratu ez bada, Fiskaltzak berehala aurkeztuko du akusazio- idazkia, edo akusazio hori ahoz egingo du.
Akusatuak, aurkeztutako akusazioa ikusita, egintza horretan bertan bere adostasuna eman ahal izango du, hurrengo artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.
Bestelako kasuan, berehala defentsa-idazkia aurkeztu edo defentsa hori ahoz egingo du; kasu horretan, guardiako epaileak, izapide gehiagorik gabe, zitazioa egingo die alderdiei, ahozko epaiketa egin dadin.
Akusatuak defentsa-idazkia aurkezteko epea eskatu badu, epaileak zuhurtziara finkatuko du epe hori, hurrengo bost egunetan, egotzitako egitatearen inguruabarrak eta ikerketan ageri-agerian geratu diren gainerako datuak aintzat hartuta; eta, egintza horretan bertan, zitazioa egingo die alderdiei ahozko epaiketa egiteko, eta akusatua, eta, hala denean, erantzukizun zibila duena epatuko ditu, organo eskudunari euren idazkiak aurkez diezazkien, epaiketa egin ahal izateko.
3. Guardiako epaileak ahalik eta datarik hurbilena aukeratuko du ahozko epaiketa egiteko, eta, edozein kasutan ere, hurrengo hamabost egunetan, organo epai-emaile judizialetan helburu horretarako aurretiaz zehaztu egun eta orduetan.
Ondore horietarako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 110. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, araudi egokiak emango ditu, Fiskaltzarekin koordinatuta, guardiako epaitegiek zigor-arloko epaitegietan ahozko epaiketen datak finka ditzaten.
Halaber, Fiskaltzak proposatutako zitazioak egitea erabakiko dira, eta, egintza horretan bertan, egin ahal direnak ere burutuko dira, organo epai-emaileak frogak onartzearen inguruan erabakitakoari kalterik egin gabe.
4. Akusazio partikularra eratu bada, eta horrek ahozko epaiketaren irekiera eskatu badu, eta guardiako epaileak horixe erabaki badu, horrek egintza horretan bertan akusazio partikularra eta Fiskaltza epatuko ditu, euren idazkiak bi egun arteko epe luzaezinean aurkez ditzaten.
Idazki horiek epaitegi berean aurkeztu ondoren, epaitegi horrek beherala beteko du bigarren paragrafoan xedatutakoa.
5. Fiskaltzak ez badu akusazio-idazkia aurkezten 2. paragrafoan ezarri unean edo 4. paragrafoan ezarri epean, hurrenez hurren, epaileak berehala eskatuko dio hierarkian fiskalaren goian dagoenari bidezko idazkia bi eguneko epean aurkez dezan; horri kalterik egin gabe, zuzeneko ofendituak edo kaltedun ezagunak beti epatuko ditu, 782. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako baldintzetan.
Hierarkian gorago dagoenak ere ez badu idazki hori aurkezten, ulertuko da ez duela ahozko epaiketaren irekierarik eskatzen eta largespen askea bidezkotzat jotzen duela.
6. Behin defentsa-idazkia jaso ondoren edo behin hori aurkezteko epea prekluituta, organo epai-emaileak beteko du 785. artikuluko 1. paragrafoan ezarritakoa, jadanik egindako zehaztapen eta zitazioetan ezarritakoari kalterik egin gabe.
7. Alderdiek beti eskatu ahal izango diote guardiako epaitegiari lekuko nahiz adituentzako zitazioa egitea, lekuko edo aditu horiek epaiketa-ekitaldirako proposatzeko asmoa badute; epaitegiak horixe erabakiko du, organo epai-emaileak frogak onartzearen inguruan erabakitakoari kalterik egin gabe.
801 artikulua
1. Prozedura honetan 787. artikulua aplikatzeari kalterik egin gabe, akusatuak bere adostasuna eman ahal izango du guardiako epaitegian, eta horrek adostasun-epaia emango du, ondorengo betekizunak gertatzen direnean:
1) Akusazio partikularrik ez eratzea eta Fiskaltzak ahozko epaiketaren irekiera eskatzea, eta, guardiako epaileak horixe erabaki ondoren, Fiskaltzak berehalakoan akusazio-idazkia aurkeztea.
2) Akusazioaren objektu diren egitateak delitu gisa kalifikatzea, eta horren zigorra hiru urte arteko espetxealdia izatea, edo isun-zigorra izanik, horren zenbatekoa edozein bada ere, edo izaera ezberdina duen beste zigor bat, horren iraupenak 10 urte gainditzen ez baditu.
3) Zigor askatasun-gabetzailearen kasuan, eskatutako zigorrak edo eskatutako zigorren batuketak, heren batean murriztuta, bi urteko espetxealdia ez gainditzea.
2. Aurreko paragrafoan definitutako eremuan, guardiako epaitegiak kontrolatu egingo du 787. artikuluan ezarri baldintzetan emandako adostasuna, eta, hala denean, adostasun-epaia ahoz emango du; adostasun-epai hori agirian jasoko da, 789. artikuluko 2. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz. Epai horretan, eskatutako zigorra ezarriko da, baina heren batean murriztuta, zigor hori Zigor Kodean ezarritako gutxieneko muga bainotxikiagoa izan arren.
Fiskalak eta bertaratutako alderdiek adierazten badute ez dutela errekurtsorik jarriko, epaileak egintza horretan bertan ahoz adieraziko du epaia irmoa dela, eta, ezarritako zigorra askatasun-gabetzailea bada, bidezko dena ebatziko du, zigor horren eteteari edo ordezteari buruz.
3. Hala denean, zigor askata sun-gabetzailea eteteko erabakia hartu behar denean, horretarako nahiko izango da, Zigor Kodearen 81.3 artikuluaren ondoreetarako, akusatuak konpromisoa hartzea, guardiako epaitegiak zuhurtziara zehaztu epean zein erantzukizun zibil sortu eta erantzukizun horiek ordaintzeko.
Gisa berean, Zigor Kodearen 87.1.1 artikuluarekin bat etorriz, nahitaezkoa bada behar den moduan egiaztatuta edo homologatuta dagoen zentro edo zerbitzu publiko nahiz pribatuak ziurtagiri egokia ematea, akusatuak mendekotasuna gainditu duela edo horretarako sendabidean dagoela egiaztatzeko, orduan adostasuna onartzeko eta zigor askatasun-gabetzailea eteteko nahiko izango da akusatuak konpromisoa hartzea, guardiako epaitegiak zuhurtziara zehaztu epean ziurtagiri hori eskuratzeko.
4. Adostasun-epaia eman ondoren, eta behin 2. paragrafoan aipatu jarduna gauzatu eta gero, guardiako epaileak kondenatua aske uzteko edo espetxean sartzeko bidezkoa dena erabakiko du, eta erabaki horren ondoriozko agindeiak egingo ditu; hori egin eta berehala, jarduna epai idatziarekin batera igorriko dio kasuan kasuko zigor-arloko epaitegi eskudunari, eta horrek betearazpenarekin aurrera egingo du.
5. Auzian akusatzaile partikularra badago, akusatuak bere adostasuna eman ahal izango du bere defentsa-idaz kian; eta, aurreko paragrafoetan agindutakoaren arabera, akusaziorik astunenarekin ados dagoela adieraz dezake.
802 artikulua
1. Ahozko epaiketa garatuko da, 786. artikulutik 788.erakoetan ezarri baldintzetan.
2. Zio zuzena dela eta, ahozko epaiketa ezin bada egin zehaztutako egunean edo ezin bada egintza bakar batean amaitu, epaileak ahalik eta egunik hurbilena aukeratuko du epaiketa egiteko edo horretan aurrera egiteko, eta, beti, hurrengo hamabost egunetan, interesdunei horren berri emango zaiela.
3. Epaia emango da ikustaldia amaitu eta hurrengo hiru egunetan, 789. artikuluan ezarri baldintzetan.
803 artikulua
1. Zigor-arloko epaitegiak eman dako epaiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, eta errekurtso hori gauzatuko da 790. artikulutik 792.erakoetan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo zehaztasunekin batera:
1) Formalizazio-idazkia aurkezteko epea bost egunekoa izango da.
2) Gainerako alderdiek, alegazioen idazkia aurkezteko, bost eguneko epea izango dute.
3) Epaia eman beharko da, ikustaldia egin eta hurrengo hiru egunetan, edo, jarduna jaso eta hurrengo bost egunetan, ikustaldia egin ez bada.
4) Lehentasuna izango dute gora jotzeko errekurtso horien izapidetzak eta ebazpenak.
2. Akusatua absente dagoela emandako epaiei dagokienez, 793. artikuluan xedatutakoa beteko da.
3. Epaia irmoa izan bezain laster, hori betearazi egingo da, erregela orokorrak eta 794. artikuluko erregela bereziak aintzat hartuta.
804 artikulua
Ez da onartuko kereilarik, partikularrei egindako irain edo kalumniaren ondorioz, baldin eta ez bada ziurtagiririk aurkezten, kereila-jartzaileak kereilapekoarekin adiskidetze-ekitaldia egin duela frogatzeko, edo ondorerik gabe horretan saiatu dela egiaztatzeko.
805 artikulua
Kereila epaiketan egindako irain edo kalumniaren ondoriozkoa bada, beharrezkoa izango da, aurrekoaz gain, irainak eta kalumniak zein epaile edo auzitegiren aurrean egin eta horiek emandako baimena egiaztatzea.
Baimen hori ez da egozketaren froga nahikoa izango.
806 artikulua
Iraina eta kalumnia idatziz egin badira, halakoa jasotzen duen agiria aurkeztuko da, ahal izanez gero.
807 artikulua
Irainak edo kalumniak idatziz egin badira, eta legezko erantzukizuna duen pertsonak idazki hori identifikatu badu, orduan, behin Zigor Kodearen artikulu egokian aipatu publizitatea egiaztatuta, sumarioa amaitutzat joko da, aurretiaz kereilapekoa auzipetuta.
808 artikulua
Irainak edo kalumniak hitzez egin badira, orduan, behin kereila aurkeztuta, instrukzio-epaileak aginduko du hitzezko epaiketara agertzeko deialdia egin dakien kereila-jartzaileari, kereilapekoari eta egitateak azal ditzaketen lekukoei; orobat, epaiketa egiteko eguna eta ordua zehaztuko ditu.
809 artikulua
Epaiketa egin beharko da epaiketaren gaineko ardura zein instrukzio-epailek izan behar eta kereila aurkeztu eta hurrengo hiru egunetan.
Arrazoi zuzena badago eta idazkariak hori agerrarazten badu ziurtagiriaren bidez, zortzi egun arte luzatu ahal izango da hitzezko epaiketa egiteko epe-muga.
810 artikulua
Aurreko hiru artikuluetan ezarritako erregeletatik salbuetsiko dira funtzionario publikoen aurkako irainak, baldin eta irainok badira haiek karguan burututako egitateei buruzkoak; kalumnia ere salbuetsiko da, akusatuek ahozko epaiketa baino lehenago frogatu nahi dutenean egiazkoa dela egozketa iraingarria edo eurek egotzi duten egitate kriminala.
Kasu batean eta bestean, ezin izango da sumarioa amaitutzat jo, kereila- jartzaileak egozketaren egitateak eta inguruabarrak zehaztasunez eta argitasunez ezarri arte, auzipetuak frogak presta eta ahozko epaiketan froga horiek egin ditzan.
Hori egiten ez badu epaileek zehaztutako epean, sumarioa amaitutzat joko da, eta kontuan izango da haren gabezia edo ez-egitea, akusatuari kalterik ez egiteko.
811 artikulua
Norbaitek kereila jartzen badu irainaren edo kalumniaren ondorioz, kereilaren kopia aurkeztu beharko du, eta kopia hori kereilapekoari emango zaio, epaiketara agertzeko zitazioa egiten zaionean.
812 artikulua
Epaiketa zehaztutako egunean egin ondoren, eta behin kereila-jartzaileak hitzezko irain edo kalumniaren egitateei buruzko frogak aurkeztuta, epaileak egokia dena erabakiko du kereilapekoa auzipetzeari dagokionez, eta jarraian sumarioa amaitutzat joko du.
813 artikulua
Ez dira erreferentzia-lekukoak onartuko, hitzez egindako irainaren edo kalumniaren ondoriozko auzietan.
814 artikulua
Kereilapekoaren absentziak ez du ekarriko epaiketa etetea, ezta hori ebaztea ere, hari zitazioa behar den moduan egin bazaio.
815 artikulua
Epaiketa bakoitzari buruz akta egingo da, jardun guztia argi eta labur-labur jasota; akta hori sinatuko dute sinatzen dakiten agertzaile guztiek.
816 artikulua
Inprimatzearen, grabatzearen edo argitaratzeko beste edozein tresna mekanikoren bidez delitua egin denean, delitu horren sumarioari hasiera eman bezain laster, inprimatutakoaren edo estanparen aleak bahituko dira, horiek dauden tokia edozein izanda ere.
Haren moldea ere bahitu egingo da.
Era berean, berehala ikertuko da nor izan den idazkiaren edo estanparen benetako egilea, idazki edo estanpa horren argitalpenarekin delitua buru denean.
817 artikulua
Idazkia edo estanpa aldizkarian argitaratu bada, dela aldizkariaren testuan bertan dela orri bereizian, orduan, horren egilea zein izan den jakiteko, adierazpena jasoko zaie aldizkariaren zuzendariari edo idazlariei, eta inprimaketa edo grabazioa zein establezimendu tipografikotan egin eta bertako buru edo arduradunari.
Horretarako, jatorrizko idazkia edo estanpa erreklamatuko zaie berori zutenei; pertsona horiek ez badute jatorrizkoa jartzen epailearen esku adieraziko dute hori nori eman dioten.
818 artikulua
Delitua egin bada idazki edo estanpa bakanak argitaratzearen ondorioz, aurreko artikuluan aipatutako adierazpena hartuko zaie inprimaketa edo estanpazioa zein establezimendutan egin eta bertako buruari eta mendekoei.
819 artikulua
Ezinezkoa denean idazkiaren edo estanparen benetako egilea zein den jakitea, edo, hori ezin denean pertsegitu, egoitza atzerrian izateagatik edo Zigor Kodean zehaztutako arrazoietatik beste edozeinen ondorioz, prozedura zuzenduko da erantzukizun subsidiarioa duten pertsonen aurka, aipatu kodearen artikulu egokian ezarritako hurrenkeraren arabera.
820 artikulua
Ustezko egile baten aitorpena ez da nahikoa izango hura halakotzat jotzeko, ezta prozedura beste pertsona batzuen aurka ez zuzentzeko ere, baldin eta egile horren edo delituaren inguruabarren ondorioz behar besteko zantzuak badaude, aitortzailea argitaratutako idazkiaren edo estanparen benetako egilea ez dela ulertzeko.
Hala ere, behin epai irmoa emanda erantzukizun subsidiarioa dutenen aurka, ezin izango da beste prozedura bat ireki erantzule nagusiaren aurka, hori gerogarrenean ezagun gertatu arren.
821 artikulua
Auzian zehar norbait agertzen bada, eta, Zigor Kodearen artikulu egokian ezarritako hurrenkera aintzat hartuta, pertsona horrek delituaren gaineko erantzukizun kriminala izan behar badu auzipetuaren aurretik, auzia largetsi egingo da auzipetuari begira, eta prozedura pertsona horren aurka zuzenduko da.
822 artikulua
Delituaren tresna edo efektu gisa joko dira, bakar-bakarrik, idazkiaren edo estanparen ale inprimatuak eta haren estanparen moldeak.
823 artikulua
Delitua egiteko erabili den inprimakia, grabatua edo argitaratzeko beste edozein tresna mekaniko auzira bildu ondoren, eta behin egilea edo erantzukizun subsidiarioa duen pertsona nor den ikertuta, sumarioa amaitutzat joko da.
823bis artikulua
Titulu honen arauak aplikatuko dira, orobat, soinu- nahiz argazki-baliabideekin egin eta idatziz, irratiz, telebistaz, zinemaz edo antzeko bideez zabaldutako delituak epaitzeko.
Epaileek, prozedura hastean, erabaki ahal izango dute argitalpena bahitzea edo delitu-jarduera egiteko erabili den baliabidea zabal edo proiekta dadin debekatzea.
Ebazpen horren aurka, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, eta errekurtso hori bost eguneko epean ebatzi beharko da.
824 artikulua
Audientzietako fiskalek eta Auzitegi Gorenekoak eskatuko dute, bakoitzak berari dagokionean eta bera dagoen tokian, epaileak edo auzitegiak Gobernuari proposatzea epai irmoaren bidez auzipetu edo kondenatu direnen estradizioa, betiere zuzenbidearen arabera hori bidezkoa denean.
825 artikulua
Estradizioa eskatu edo proposatu ahal izateko, beharrezkoa izango da espetxeratze-auto arrazoitua edo epai irmoa ematea, estradizio horrek aipatzen dituen akusatuen aurka.
826 artikulua
Estradizioa eskatu edo proposatu ahal izango da soil-soilik:
1) Espainiarrek delitua egin eta atzerriko herrialde batean babesa lortu badute.
2) Espainiarrek atzerrian Estatuaren kanpo segurtasunaren aurka atentatu egin eta delitua zein herrialdetan egin eta herrialde horretaz besteko batean babesa lortu badute.
3) Atzerritarrak Espainian epaitu behar badira eta euren herrialdeaz besteko batean babesa lortu badute.
827 artikulua
Estradizioaren eskaera bidezkoa izango da:
1) Indarreko itunetan zehaztu kasuetan, baldin eta itunok egin badira erreklamatutako gizabanakoa zein lurraldetan egon eta herrialde horrekin.
2) Itunik izan ezean, estradizioa bidezkoa denean, estradizioa zein naziori eskatu eta nazio horren lurraldean indarrean dagoen zuzenbidea, idazizkoa nahiz ohiturazkoa, kontuan izanda.
3) Aurreko kasu biak izan ezean, estradizioa bidezkoa denean, elkarrekikotasun- printzipioa aintzat hartuta.
828 artikulua
Errudun absentea atzerriko lurraldean badago, orduan, errudun hori zein auzitan auzipetuta egon eta auzi horren gaineko ardura duen epailea edo auzitegia izango da eskuduna, haren estradizioa eskatzeko.
829 artikulua
Auziaren gaineko ardura duen epaile edo auzitegiak, ofizioz edo alderdiak hala eskatuta, estradizioa eskatzeko erabakia hartuko du, betiere ebazpen oinarridunean, prozesuaren egoera eta emaitza kontuan izanda, 826 eta 827. artikuluko zenbakietatik edozeini helduta hori egitea bidezkoa den unetik.
830 artikulua
Autoak estradizio-eskaera erabakitzen edo ukatzen duenean, auto horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, baldin eta auto hori instrukzio- epaileak eman badu.
831 artikulua
Estradizioaren eskaera suplikatorio- formarekin egingo da, eta Grazia eta Justizia ministroari zuzenduko zaio.
Salbuespen gisa hartzen da auziaren gaineko ardura duen epaile edo auzitegiak estradizioa zuzenean eskatu ahal izatea, auzipetua zein nazioren lurraldean egon eta nazio horrekin indarrean dagoen itunaren bidez.
832 artikulua
Aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera, suplikatorioa edo komunikazioa luzatu behar denean, horrekin batera igorriko da, estradizio-autoa hitzez hitz jasotzen duen lekukotza, eta, horri lotuta, estradizioa eskatu duen uzi edo irizpen fiskala, eta estradizioa bidezkoa dela justifikatzeko beharrezkoak diren auzia-eginbideak ere, 826. artikuluko zenbaki egokiaren arabera estradizio horren oinarria.
833 artikulua
Estradizioa eskatu behar denean Grazia eta Justizia ministroaren bidez, horri suplikatorioa eta lekukotza igorriko zaizkio, kasuan kasuko audientziako presidentearen bidez.
Auzitegi Gorena edo bertako bigarren sala bada auziaren gaineko ardura duena, aipatu agiriak igorriko dira auzitegi horretako presidentearen bitartez.
834 artikulua
Auzi-iheslaritzat joko da, horretarako adierazpena emanda, errekisitorian zehaztu epe-mugan agertzen ez den auzipetua, edo non dagoen jakin ez eta auziaren gaineko ardura duen epailearen edo auzitegiaren aurrean aurkeztu ez dena.
835 artikulua
Errekisitoriaren bidez deitu eta bilatuko da:
1) Edozein ebazpenen jakinarazpena egiteko unean, egoitzan ez dagoen auzipetua, hori absente egon eta non dagoen jakiterik ez badago, bai eta egoitza ezezaguna duena ere.
Eginbidea gauzatzen duenak auzipetua non dagoen galdetuko dio, lege honen 172. artikuluan xedatutakoaren arabera aipatu eginbidea zein pertsonarekin gauzatu behar eta pertsona horri.
2) Atxilotuta edo presoa, horrek establezimendutik ihes egiten duenean.
3) Behin-behineko askatasunean dagoena, baldin eta zehaztutako egunean edo deia egiten zaionean agertzen ez bada epailearen aurrera.
836 artikulua
Auzipetua aurreko artikuluko kasuetatik edozeinetan egonez gero, auziaren gaineko ardura duen epaile edo auzitegiak errekisitoriak luzatzeko agindua emango du, hari deitu eta hura bilatzeko.
837 artikulua
Errekisitorian adieraziko dira 513. artikuluan aipatu inguruabar guztiak, azkena izan ezik, auzipetuaren espetxealdia edo atxiloketa dekretatu ez denean; eta, horiez gain, hurrengoak ere:
1) 835. artikuluko zenbaki egokian aipatutakoa, errekisitoria luzatzea dakarrena.
2) Auzipetu absenteak agertzeko duen epe-muga; agertu ezean, ohartaraziko zaio auzi-iheslaritzat joko dela eta legearen arabera sortutako kaltea jasan beharko duela.
838 artikulua
Errekisitoria epaileei igorriko zaie, aldizkarietan argitaratuko da, eta 512. artikuluan aipatu toki publikoetan finkatuko da; auzi-paperetara bilduko dira jatorrizkoa eta hori zein aldizkaritan argitaratu eta aldizkari bakoitzaren ale bat.
839 artikulua
Errekisitoriaren epea igaro bada abstentea agertu edo aurkeztu gabe, auzi-iheslaritzat joko da, horretarako adierazpena emanda.
840 artikulua
Auzia sumarioan badago, auzi horrek aurrera egingo du epaile edo auzitegi eskudunak hura amaitutzat jo arte; ondoren, haren aribidea eten egingo da, eta artxibatu egingo dira gordetzeko moduko auzi-paperak eta konbikzio-piezak, erantzukizunik gabeko hirugarren batenak ez badira.
841 artikulua
Auzipetua auzi-ihesean dagoela adieraztean, ahozko epaiketa egiteko badago, hori eten egingo da, eta auzi-paperak artxibatu egingo dira.
842 artikulua
Bi auzipetu edo gehiago badaude eta guztiak ez badira auzi-iheslaritzat jo, auziaren aribidea eten egingo da auzi-iheslariei dagokienez, horiek aurkitu arte, eta auziak aurrera egingo du gainerakoei begira.
843 artikulua
Aurreko hiru artikuluetatik edozeinetan, delituaren ondoriozko alderdi ofendituari etete-autoan erreserbatu egingo zaio gauza itzultzeko, kaltea konpontzeko eta kalte-ordaina jasotzeko horri dagokion akzioa, akzio hori bide zibiletik erantzukizuna dutenen aurka egikari dezan, auziaren gain lokabe; ondore horretarako, ez dira enbargoak kenduko, ezta emandako fidantzak ezereztuko ere.
844 artikulua
Auzia artxibatzen denean auzipetu guztiak auzi-ihesean izateagatik, agindua emango da delituaren efektuak nahiz tresnak, edo auzian zehar jasotako gainerako konbikzio-piezak, delituaren ondoriozko erantzukizun zibil eta kriminalik ez duten jabeei itzultzeko; hala ere, itzulketa egin aurretik, idazkariak eginbidea luzatuko du, eta, eginbide horretan jasoko da itzuli den guztiari buruzko deskripzio zehatza.
Halaber, auziak bere aribide arruntean aurrera egingo balu egin beharko litzatekeen aditu-azterketa burutuko da.
Erantzukizunik ez duen hirugarrenari berari dagozkion efektuak eta konbikzio- piezak itzultzeko, 634 eta 635. artikuluetan xedatutakoa beteko da.
845 artikulua
Errudunak, epaiaren jakinarazpena jaso ondoren, ihes egin badu edo ezkutatu bada eta kasazio-errekurtso hori gauzatzeko badago, errekurtsoa gauzatuko da behin betiko bihurtu arte, eta auzi-iheslariari ofizioko abokatua eta prokuradorea izendatuko zaizkio.
Orduan ematen den epaia irmoa izango da.
Gauza bera gertatuko da, epaia jakinarazi ondoren errudunak alde egiten badu edo ezkutatzen bada, eta horren ordezkariak edo Fiskaltzak errekurtsoa jartzen badu, haren absentzia edo ezkutatzea gertatu ondoren.
846 artikulua
840 eta 841. artikuluetako kasuetan auzi-iheslaritzat jo dena agertu edo aurkitzen bada, auzia berriro irekiko da, auzi horrek aurrera egin dezan, zein egoera duen kontuan izanda.
EPAIEN ETA AUTO ZEHATZ BATZUEN AURKA GORA JOTZEKO ERREKURTSOA
846bis a) artikulua
Zinpeko epaimahaiko magistratu-pre sidenteak epaiak ematen dituenean probintziako audientziaren eremuan eta lehenengo auzialdian, epai horiei gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaie kasuan kasuko autonomia-erkidegoaren auzitegi nagusiko arlo zibil eta penaleko salan.
Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaie, berebat, zinpeko epaimahaiko magistratu-presidenteak emandako autoei, betiere auto horiek largespena erabakitzen dutenean, euren mota edozein izanda ere; halaber, hark emandako autoetan konpontzen badira Zinpeko Epaimahaiaren Lege Organikoaren 36. artikuluan aipatu arazoak, horiei ere gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaie, ebazteko ematen direnei, bai eta lege honen 676. artikuluko kasuetakoei ere.
Arlo zibil eta penaleko sala hiru magistratuz osatuko da, errekurtso horren gaineko ardura izateko.
846bis b) artikulua
Errekurtsoa jarri ahal izango dute, bai Fiskaltzak, bai kondenatuak eta gainerako alderdiek, epaiaren azken jakinarazpenetik eta hurrengo hamar egunetan.
Errekurtsoa jarri ahal izango du, orobat, adierazpen egokiaren ondorioz erantzukizun kriminaletik salbuetsita geratu denak, baldin eta segurtasun-neurria ezarri bazaio edo haren erantzukizun zibila adierazi bada Zigor Kodean xedatutakoaren arabera.
Zehaztutako epean alderdiak gora jotzen ez badu, alderdiak gora-jotzea aurkeztu ahal izango du aurkaratze-iza pidean; hala ere, errekurtso hori baldintzapean dago, eta baldintza hori da gora-jole nagusiak bereari eustea.
846bis c) artikulua
Gora jotzeko errekurtsoaren oinarri izan behar da hurrengo zioetatik edozein:
a) Prozeduran edo epaian prozesuko arauak eta prozesuko bermeak urratzea, eta, horren ondorioz, defentsarik eza gertatzea, baldin eta hori konpontzeko erreklamazio egokia egin bada.
Erreklamazio hori ez da beharrezkoa izango, salatutako arau-haustearen ondorioz, Konstituzioan bermatutako oinarrizko eskubideetatik bat urratzen bada.
Ondore horietarako, jarraikoak alegatu ahal izango dira, beste batzuei kalterik egin gabe: 850 eta 851. artikuluetan jasotakoak, azken artikulu horren 5 eta 6. zenbakietan magistratuei buruz egindako aipamenak epaimahaiei egindakoak direla ulertuz; berediktuan akatsak izatea, dela epaimahaiari jarraibideak ematean alderdikeriaz jarduteagatik edo berediktuaren objektua proposatzean akatsa egiteagatik, horren ondorioz defentsarik eza sortzen bada, dela epaimahaiari itzulketa gauzatzeko zioak gertatzeagatik, itzulketa hori agindu ez bada.
b) Epaiak Konstituzioko agindu bat edo legezko agindu bat haustea egitateen kalifikazio juridikoan egitean edo zigorra zehaztean, edo segurtasun-neurriak edo erantzukizun zibila zehaztean.
c) Epaimahaia desegiteko eskaera egitean egozketa-frogarik ez egoteagatik, eskaera horri bidegabe gaitziritzia eman zaionean.
d) Epaimahaiaren desegitea erabaki ondoren, hori ez egitea.
e) Errugabetasun-presuntzioaren eskubidea haustean, epaiketan egindako froga kontuan izanda, ezarritako kondenak arrazoizko oinarririk ez duelako.
a), c) eta d) letretako kasuetan, protesta egokia egin beharko da, salatutako arau-haustea gertatzearekin batera, errekurtsoaren izapidetza onar dadin.
846bis d) artikulua
Idazkiaren bidez gora jotzeko errekurtsoa jartzen denean, idazki hori jakinaraziko zaie gainerako alderdiei, behin errekurtsoa jartzeko epe-muga amaituta; alderdiok bost eguneko epe-mugan jarri ahal izango dute gora jotzeko errekurtso baldintzatua.
Errekurtso hori jartzen badute, gainerako alderdiei hori jakinaraziko zaie.
Bost eguneko epe-muga amaitu bada gora-jotze baldintzatu hori egin gabe, edo, hori aurkeztuta, gainerako alderdiei jakinarazi bazaie, alderdi guztiak epatuko dira auzitegi nagusiaren arlo zibil eta penaleko salara bertara daitezen hamar eguneko epean.
Gora-jole nagusia bertaratzen ez bada edo horrek errekurtsoari uko egin diola adierazten badu, auzi-paperak probintziako audientziari itzuliko zaizkio, eta epaia irmoa dela adierazi eta betearazi egingo da.
846bis e) artikulua
Gora-jolea bertaratu ondoren, errekurtsoaren ikustaldia egiteko eguna zehaztuko da, bertaratutako alderdiei zitazioa eginez, eta, edozein kasutan ere, kondenatuari eta erantzukizun zibila duen hirugarrenari zitazioa eginez.
Ikustaldia jendaurreko entzunaldian egingo da, eta, hasteko, hitza hartuko du alderdi gora-joleak, ondoren, Fiskaltzak, baldin eta horrek gora jo ez badu, eta gora jotzeko gainerako alderdiek.
Gora jotzeko errekurtso baldintzatua aurkeztu bada, alderdi horrek gora-jole nagusiaren ondoren esku hartuko du, eta, gora-jole horrek ukorik egiten ez badu, hari erantzun ahal izango dio.
846bis f) artikulua
Ikustaldia egin eta hurrengo bost egunetan, epaia eman beharko da; epai horrek errekurtsoari oniritzia ematen badio 846bis c) artikuluko a) eta d) letretan aipatu zioetatik edozeinen ondorioz, auzia audientziara itzultzeko agindua emango du beste epaiketa bat egin dadin.
Bestelako kasuetan, egoki den ebazpena emango du.
LEHENENGO ATALA
Errekurtsoa bidezkoa izatea
847 artikulua
Legea hautsi eta forma urratzearen ondorioz, kasazio-errekurtsoa bidezkoa izango da hurrengoen aurka:
a) Auzitegi Nagusiko arlo zibil eta penaleko salek auzialdi bakarrean edo bigarren auzialdian emandako epaien aurka;
b) probintziako audientziek ahozko epaiketan eta auzialdi bakarrean emandako epaien aurka.
848 artikulua
Auzitegi nagusietako arlo zibil eta penaleko salek gora jotzean autoak ematen dituztenean, edo audientziek behin betiko izaerarekin autoak ematen dituztenean, auto horien aurka kasazio-errekurtsoa bakarrik jarri ahal izango da, eta legea haustearen ondorioz soil-soilik, legeak beren beregi hori baimentzen duenean.
Errekurtso hori gauzatzeko, largespen- autoak behin betikotzat joko dira, baldin eta erabakitako largespena askea izan bada, sumarioko egitateak delitu ez direla ulertu delako, eta norbait horien ondoriozko errudun gisa auzipetuta badago.
849 artikulua
Legea hautsi dela ulertuko da, eta, ondorenez, kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango da:
1) Aurreko bi artikuluek jasotako ebazpenetan egitateak egiaztatutzat jo eta egitate horiek aintzat hartuta, zigor- agindu substantiboa edo zigor-legearen aplikazioan izaera berberarekin bete beharreko beste arau juridiko bat hausten denean.
2) Froga baloratzeko orduan okerra gertatu denean, auzi-paperetan jasotako agiriek erakusten badute epai-emailearen hutsegitea eta beste froga-osagai batzuek ez badute horrekin kontraesanik sorrarazten.
850 artikulua
Forma urratzearen ondorioz, kasazio- errekurtsoa jarri ahal izango da:
1) Alderdiek garaiz eta forma egokiz froga-eginbideren bat proposatuta eta hori egokia izanda, ukatu egin denean.
2) Ahozko epaiketaren ekitaldira agertzeko zitaziorik ez zaionean egin auzipetuari, erantzukizun zibil subsidiarioa duenari, alderdi akusatzaileari edo auzi-jartzaile zibilari; salbuespenez, hala ere, alderdiok garaiz agertu badira, ulertuko da horiek zitazioa jaso dutela.
3) Auzitegiko presidenteak ukatu duenean lekuko batek, dela jendaurreko ikustaldian dela ikustaldi horretatik kanpoko eginbidean, galdera bati edo batzuei erantzutea, galderok egokiak izanda eta auzian eragin nabaria edukita.
4) Edozein galderari, maltzur, erakargarri edo desegoki delako, gaitziritzia ematen zaionean, zinez galdera halakoa ez bada eta benetako garrantzia badu epaiketaren emaitzarako.
5) Auzitegiak epaiketa ez eteteko erabakia hartu duenean bertara agertu diren auzipetuei begira, baldin eta akusaturen bat agertu ez bada, eta haiek modu independentean epaitzearen aurka arrazoi oinarriduna badago, eta auzi-ihesaren adierazpenik egin ez bada.
851 artikulua
Arrazoi beraren ondorioz, kasa zio-errekurtsoa jarri ahal izango da, orobat:
1) Epaiak argi eta zehatz adierazi ez duenean zein diren frogatutzat jotzen diren egitateak; edo horien arteko kontraesana agerikoa denean; edo zenbait kontzeptu frogatutzat jotako egitateen artean jasotzen direnean, baldin eta kontzeptuok izaera juridikoa eduki eta epaitza aurretiaz zehaztu dela erakusten badute.
2) Epaian adierazten denean, bakar-ba karrik, akusazioek alegatutako egitateak ez direla frogatu, aldi berean eta beren beregi adierazten ez bada zeintzuk geratu diren frogatuta.
3) Epaian ebazpenik ematen ez denean akusazioaren eta defentsaren gai izan diren puntu guztiei buruz.
4) Akusazioaren gai zein delitu izan eta hori baino astunagoa den delitu baten ondorioz zigorra ezartzen denean, baldin eta auzitegiak aurretiaz jardun ez badu 733. artikuluan zehaztu moduan.
5) Legeak zehaztutako magistratu-ko purua zein izan eta magistratu guxiagok eman duenean epaia, edo legearen arabera zenbat boto epaiaren alde izan behar eta horiek baino gutxiago eman direnean.
6) Magistratu batek epaia ematean parte hartu duenean, horren ezespena garaiz eta forma egokiaz egin, eta legezko arrazoian oinarritu arren, ukatu egin bada.
852 artikulua
Edozein kasutan, kasazio-errekurtsoa jar daiteke, horren oinarri bada Konstituzioaren manuren bat haustea.
853 artikulua
Indargabetuta, 1933ko ekainaren 28ko Legearen ondorioz.
854 artikulua
Kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango dute: Fiskaltzak; arlo kriminaleko epaiketetan alderdi izan direnek; eta, alderdi izan gabe, epaian kondenatu izan direnek; eta batzuen nahiz besteen jaraunsleek ere bai.
Auzi-jartzaile zibilek errekurtsoa jarri ahal izango dute, soil-soilik, errekurtso horrek erreklamatutako itzulketen, konponketen eta kalte-ordainen gain eragina izan dezakeen neurrian.
2. ATALA
Errekurtsoa prestatzea
855 artikulua
Norbaitek kasazio-errekurtsoa jarri nahi badu, behin betiko ebazpena zein auzitegik eman eta horri eskatuko dio ebazpenaren lekukotza, eta erabili nahi dituen errekurtso-mota edo -motak adieraziko dizkio.
Errekurtsogileak errekurtsoaren oinarri gisa erabili nahi duenean 849. artikuluaren 2. zenbakia, orduan, inolako arrazoinamendurik gabe, adierazi beharko du frogaren balorazioan zein oker gertatu den, oker hori zein agirik erakusten duen eta zein diren agiri horren zehaztasunak.
Forma urratzearen ondoriozko errekurtsoa erabili nahi badu, orduan ere, inolako arrazoinamendurik gabe, adierazi beharko du ustez zein hutsegite gertatu den, eta, hala denean, hori ongitzeko zein erreklamazio egin den eta zein datatan.
856 artikulua
Aurreko artikuluan aipatu eskaera egingo da, abokatuak eta prokuradoreak eskuetsitako idazkiaren bidez, errekurtsoa zein epai edo autoren aurka jarri nahi eta horren azken jakinarazpenetik hurrengo bost egunetan.
857 artikulua
Idazki horretan jasoko da, lege honen 875. artikuluaren arabera, gordailua eratzeko zin-egite solemnea.
Errekurtsoa prestatu duen alderdia, osorik edo zati batean, kaudimengabea dela adierazi bada, edotxiroa dela adierazi bada betearazpen-epaiaren ondorioz, horrek auzitegiari eskatuko dio inguruabar hori beren beregi agerraraztea eman beharreko epaiaren ziurtagirian; gainera, haren egoera ekonomikoak hobera egiten badu, kasuan-kasuan eratu beharreko gordailuen zenbatekoaren gain erantzukizuna izango du.
858 artikulua
Auzitegiak, hurrengo hiru egunetan, alderdiak entzun gabe, errekurtsoa prestatutzat jotzen du, erreklamatutako ebazpenari kasazio-errekurtsoa jarri ahal bazaio, eta aurreko artikuluetan ezarritako betekizun guztiak gertatu badira; bestelako kasuan, hori ukatuko du auto ziodunaren bidez, eta auto horren kopia ziurtatua emango dio alderdi errekurtsogileari, horri egiten zaion jakinarazpen-egintzan.
859 artikulua
Errekurtsoa prestatutzat jotzen duen ebazpen berean, agindua emango da errekurtsopeko epai edo autoaren lekukotza hirugarren egunean luzatzeko, eta, behin hori luzatuta, alderdiak epatuko dira Auzitegi Gorenaren bigarren salara ager daitezen, hamabost eguneko epe-muga luzaezinean, baldin eta penintsulako auzitegiek eman badituzte errekurtsopeko ebazpenak; hogei egunetan, baldin eta Balear Uharteetakoek eman badituzte; hogeita hamar egunetan, Kanaria Uharteetakoek eman badituzte; eta, hirurogei egunetan, Afrika espainiarrekoek eman badituzte.
860 artikulua
Errekurtsogilea txiro gisa defendatu denean, edo, osorik nahiz zati batean, kaudimengabea dela adierazi denean, orduan, berak hala eskatuta, auzitegi epai-emaileak zuzenean igorriko dio Auzitegi Goreneko bigarren salari erre kurtsoa jartzeko beharrezkoa den leku kotza, edo, hala denean, hori ukatzen duen autoaren ziurtagiria.
Salak abokatua eta prokuradorea izendatzeko agindua emango du, horiek kasuan kasuko errekurtsoa jar dezaten, baldin eta errekurtsogileak horiek izendatu ez baditu.
Kasu bietan, salak errekurtsoa jartzeko epea zehaztuko du.
861 artikulua
Auzitegi epai-emaileak epai edo autoaren lekukotza zein egunetan eman edo igorri eta egun horretan bertan bidaliko dio Auzitegi Gorenaren bigarren salari boto erreserbatuen ziurtagiria, halakoa izanez gero, edo, halakorik izan ezean, ziurtagiri negatiboa; horrez gain, xedatuko du, errekurtsogileaz gain lekukotza eman dela edo igorri dela auzian alderdi izan direnei jakinaraztea; alderdiok, orobat, epatu egingo ditu, sala horretan ager eta euren eskubidea baliaraz dezaten, 859. artikuluak zehaztu baldintzetan.
Aipatu ziurtagiriarekin batera, auzitegi epai-emaileak bere idazkariaren bidez beste bat igorriko du; horretan labur-labur adieraziko dira auzia, alderdien izenak, delitua eta errekurtsogileari lekukotza eman zaion data, bai eta alderdiak zein datatarako epatu diren.
Igorriko ditu, halaber, auzia bera edo hutsegitea ustez auziaren zein zatitan gertatu eta zati hori, edo agiri kautoa jasotzen duenean, errekurtsoa prestatu denean forma urratzearen ondorioz edo 849. artikuluko 2. zenbakiaren babespean.
Errekurtsoa prestatu ez duen alderdia horri atxiki ahal izango zaio, epatze-epean, edo besteak aurkeztutakoaren instrukzioa egiten denean, berari komeni zaizkion zioak azalduz.
861bis a) artikulua
Epaien aurka kasazio-errekurtsoa jarri ahal denean, epai horiek ez dira betearaziko, errekurtsoa prestatzeko zehaztu epe-muga igaro arte.
Aipatu epe-mugan errekurtsoa prestatzen bada, auzitegiak, auzia bera edo auzi-zatia igortzen duenean, xedatuko du errekurtsopeko ebazpenaren gordekin- lekukotza egitea; eta hori gordeko da, auziaren pieza bananduekin batera, hala denean, ebazpena betearazteko.
Ebazpen berean erabakiko du, berebat, errudunaren edo errudunen egoerak bere horretan irautea edo hori aldatzea; diruzko erantzukizuenei begira egoki dena erabakiko du, eta, horrez gain, pieza horietan erabaki egokiak hartuko ditu errekurtsoaren izapideak egiten diren bitartean, geroenean emango den epaiaren betearazpena beti ziurtatzeko.
Errekurtsopeko epaia absoluzio-epaia bada, eta erruduna preso badago, aske utziko da.
861bis b) artikulua
Errekurtsoa auzipetuetatik batek prestatu badu, epaia berehalakoan burutu ahal izango da gainerakoei begira, 903. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.
861bis c) artikulua
Errekurtsoan atzera egin ahal izango da prozeduraren egoera edozein izanik ere, aurretiaz interesdunak hori berretsiz, edo beraren prokuradoreak horretarako behar besteko ahalordea aurkeztuz.
Alderdiei zitazioa egin bazaie errekurtsoaren gaineko erabakia hartzeko, errekurtso horretan atzera egin duen partikularrak galdu egingo du gordailuaren erdia, baldin eta hori eratu badu, eta bere erruz sortu diren pro zesu-kostuak ordainduko ditu.
3. ATALA
Kasazio-errekurtsoa jartzeko lekukotza eskatu, eta, hori ukatzearen ondorioz, kexa-errekurtsoa jartzea
862 artikulua
Errekurtsogilearen aburuz kalteak izan baditu 858. artikuluan aipatu auto ukatzailearen ondorioz, errekurtsogile horrek kexa-errekurtsoa jarri ahal izango du Auzitegi Gorenaren bigarren salan; hori azalduko dio auzitegi epai-emaileari, autoaren jakinarazpenetik hurrengo bi egunetan, 863. artikuluaren ondoreetarako.
863 artikulua
Auzitegiak xedatuko du auto ukatzailearen kopia ziurtatua Auzitegi Gorenaren bigarren salari igortzea, eta alderdiak epatzeko agindua emango du, sala horretara ager daitezen, 859. artikuluan ezarritako baldintzetan, kasuan-kasuan.
864 artikulua
Aurreko artikuluetan aipatu auto ukatzaileen kopia ziurtatuetan agerraraziko da, berebat, kexa aurkeztu dutenen egoera ekonomikoa, 858. artikuluan ezarritako baldintzetan.
865 artikulua
Indargabetuta, 1949ko uztailaren 16ko Legearen ondorioz.
866 artikulua
Epatzea egiteko epe-muga igaro bada kexa-errekurtsoa jarri duen erre kurtsogilea agertu gabe, salak autoa emango du, errekurtsoa ezerezean geratu dela, eta, horren ondorioz, auto ukatzailea, kostuekin batera, irmo eta adostua dela adieraziz; halaber, hori komunikatuko dio auzitegi epai-emaileari, kasuan kasuko ondoreetarako.
867 artikulua
Errekurtsogilea garaiz agertzen bada, hori egitean, berak kexaren oinarriak azalduko ditu, zehaztasun eta argitasun handienarekin abokatuak eta prokuradoreak sinatutako idazkian.
Idazki horren eta auto ukatzailearen kopia eskuetsiak emango zaizkie auzira bertaratutako gainerako alderdiei, eta kopia horietatik bat Fiskaltzari emango zaio; Fiskaltzak hiru egun izango ditu salari azaltzeko kexa bidezkoa edo bidegabea den, eta, behin epe hori igarota, magistratutxostengileari emango zaio erroilua.
867bis artikulua
Epatutako alderdietatik bat legezko forman eta epatzeko epe-mugan agertzen denean, errekurtsoa eta auto ukatzailea jasotzen dituen idazkiaren kopia emango zaio berari, horrek egoki baderitzo, idazkia aurkaratzeko aukera izan dezan, Fiskaltzari hiru egunetarako emandako epe-muga berean.
868 artikulua
Errekurtsogilea oso-osorik edo zati batez kaudimengabea denean, edotxiro izateagatik defentsa jasotzeko gaituta dagoenean, epatzea egiteko epe-mugan agertzen bada Auzitegi Gorenaren bigarren salara 874. artikuluan ezarri moduan, salak aginduko du haren defentsarako ofizioko abokatua eta prokuradorea izendatzea, eta horiei auto ukatzailearen kopia ziurtatua ematea, hiru eguneko epean kexa-errekurtsoa formaliza dezaten, hori bidezkotzat jotzen badute, edo, abokatuak desenkusa aurkez dezan, errekurtsoa jartzeko arrazoirik aurkitzen ez badu.
869 artikulua
Auzitegi Gorenaren bigarren salak, magistratutxostengilearen aurretiazkotxostenarekin, eta izapide gehiagorik gabe, bidezkoa den ebazpena emango du, aurkeztutako idazkiak ikusita.
870 artikulua
Salaren iritziz, kexa oinarriduna denean, salak auto ukatzailea ezeztatuko du eta auzitegi epai-emaileari agindu ko dio erreklamatutako ebazpenaren ziurtagiria luzatzea, eta 858 eta 861. artikuluetan ezarritako gainerako guztia egitea.
Salaren iritziz kexa bidezkoa ez denean, gaitziritzia emango zaio kexari, kostuekin batera, eta hori auzitegi epai-emaileari komunikatuko dio, kasuan kasuko ondoreetarako.
Kexaren oinarri moduan alegatutako egitateak faltsuak direnean, salak 250 pezeta baino txikiagoa eta 1 000 pezeta baino handiagoa ez den isuna ezarri ahal izango dio partikular errekurtsogileari.
871 artikulua
Auzitegi Gorenaren bigarren salak kexa ebazteko erabakia hartu eta erabaki horren aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.
872 artikulua
Indargabetuta, 1949ko uztailaren 16ko Legearen ondorioz.
4. ATALA
Errekurtsoa jartzea
873 artikulua
Kasazio-errekurtsoa Auzitegi Gorenaren bigarren salan jarriko da, 859. artikuluan zehaztu epe-mugetan.
Epe-muga horiek, edo, hala denean, 860. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, salak emandako epea igaro bada, errekurtsoa jarri gabe, aipatu ebazpena irmotzat eta adostutzat joko da.
Gainerako alderdiak, epe-muga berberetan, errekurtsoari atxiki ahal izango zaizkio, 861. artikuluan xedatutakoa kontuan izanda.
874 artikulua
Errekurtso hori idazkiaren bidez jarriko da, eta idazki hori sinatuko dute behar besteko ahalordearekin eskuetsitako abokatuak eta prokuradoreak; inoiz ere ez da onartuko hori aurkeztearen ondoriozko protesta.
Idazki horretan, paragrafo zenbakidunetan, eta zehaztasun nahiz argitasun handienarekin, jasoko da:
1) Dela forma urratzearen ondorioz dela legea haustearen ondorioz, dela arrazoi bien ondorioz kasazio-errekurtsoa jartzen denean, horretarako zio moduan zein doktrina-oinarri eta lege-oinarri erabili den; goiburuan horien edukiari buruzko laburpen xehe bat jarriko da.
2) Lege honen artikuluetatik zeinek baimentzen duen kasazioaren zio bakoitza.
3) Ustez zein forma urratu den, eta urratze hori ongitzeko zein erreklamazio egin den eta zein datatan, baldin eta urratze horretan beharrezkoa bada betekizun hau.
Idazki horrekin batera aurkeztuko da 859. artikuluan aipatu lekukotza, baldin eta hura errekurtsogileari eman bazaio, bai eta haren hitzez hitzeko kopia eta errekurtsoarena ere, haren ordezkaritzak eskuetsia, epatutako gainerako alderdiei helarazteko.
Kopiak ez aurkezteak berarekin dakar idazkiari gaitziritzia ematea, eta, hala denean, ulertuko da hori 884. artikuluko 4. zenbakian sartzen dela.
Norbait errekurtsoari atxikitzeko, hori aurkeztu beharko du, artikulu honen aurreko paragrafoetan adierazitako moduan.
875 artikulua
Errekurtsogilea akusatzaile pribatua denean, delitua ofizioz pertsegi daitezkeen horietatik bat bada, haren prokuradoreak, errekurtsoa jartzeko idazkiarekin batera, agiria aurkeztuko du; agiri horrek egiaztatuko du 12 000 pezeta gordailutu direla horretarako ezarritako establezimendu publikoan. Akusatzaile errekurtsogileak zenbat izan eta beste horrenbeste gordailu beharko dira, salbu eta horiek guztiak ordezkaritza berberarekin agertu direnean.
Delitua alderdiak hala eskatuta bakarrik pertsegi daitezkeen horietatik bat bada, gordailua 6 000 pezetakoa izango da.
Errekurtsogilea auzi-jartzaile zibila denean, gordailua 7 500 pezetakoa izango da.
Errekurtsoa azken egunean jartzen denean, ulertuko da gordailuaren betekizuna bete dela, baldin eta, idazkiarekin batera, kasuan kasuko zenbatekoa aurkezten bada legezko erabilera duen diruan, eta, hurrengo berrogeita zortzi orduetan, horren ordez, gordekina aurkezten bada, horretarako ezarritako establezimenduan gordailua egin dela egiaztatuz.
Errekurtsogileak aitortuta badu doako laguntza juridikorako eskubidea, edo adierazi bada hura, oso-osorik edo zati batez, kaudimengabea dela, aipatu zenbatekoa ordaintzeko betebeharra izango du errekurtsogile horrek, baldin eta bere egoera ekonomikoak hobera egiten badu, 857. artikuluan xedatutako moduan.
876 artikulua
Epatzea egiten denean edo izendapenaren hurrengo egunean, errekurtsogilearen prokuradoreak adierazten duenean errekurtsoa jartzeko asmoa duela, edo fiskalak hori eskatzen badu, salak aginduko du agiria irekitzea, agiri horrek boto erreserbatuen ziurtagiria jasotzen duela, eta, auzi-paperekin batera, agiri hori alderdiei komunikatzea.
Bestelako kasuan, agiria ez da irekiko errekurtsoa jarri arte, eta alderdiek agiri hori idazkaritzan aztertzeko aukeratu ahal izango dute, ikustaldia egiteko data jartzen denetik ikustaldi hori egin arte.
877 artikulua
Errekurtsoei hurrenez hurreneko zenbakiak jarriko zaizkie, horiek zein hurrenkeratan aurkeztu diren aintzat hartuta, eta errekurtso bakoitzari dagokion zenbakiaren ziurtagiria emango zaio hori eskatzen duen alderdiari.
Zenbaketa orokorraz gain, zenbaketa banandua ezarriko da errekurtso batzuentzat, hala nola, auzietan kondenatuak espetxeratuta badaude edo haiei heriotza- zigorra ezarri bazaie, auzi horietan ebazpena eman eta ebazpen horiei jarritako errekurtsoentzat; eskumenari buruzkoentzat; ageri-ageriko kasuetan emandakoentzat; Ordena Publikoaren Legeko prozedurari buruzkoentzat; eta for ma-urratzea oinarri duten errekurtsoentzat.
878 artikulua
Epatzearen epe-muga igaro bada, lege honek kasuan-kasuan ezarritako moduan errekurtsogilea agertu gabe, Auzitegi Gorenaren bigarren salak autoa emango du, izapide gehiagorik gabe, eta, auto horretan, errekurtsoa ezerezean geratu dela adieraziko du, eta kostuak ezarriko dizkio partikular errekurtsogileari; gainera, hori komunikatuko dio auzialdiko auzitegiari, bidezko diren ondoreetarako.
879 artikulua
Fiskaltzak, errekurtsoa prestatu eta hori jartzeko, beteko ditu 855, 873 eta 874. artikuluetan ezarritako baldintzak eta formak, betiere horiek aplikagarriak diren neurrian.
5. ATALA
Errekurtsoa gauzatzea
880 artikulua
Errekurtsoa jarri ondoren, eta behin epatzearen epe-muga igarota, salaktxanda horretan dagoen magistratutxostengilea izendatuko du, eta idazkariari aginduko dio hamar eguneko epean errekurtsoaren gaineko ohar eskuetsia eratzea.
Ohar horretan hitzez hitz kopiatuko dira errekurtsopeko ebazpenaren zati xedatzailea, eta 874. artikuluko 1. zenbakian ezarri kasazio-zioen laburpena; jasoko dira, orobat, auziaren aurrekariak eta beste edozein zehaztasun, hori beharrezkotzat jotzen bada errekurtsoa ebazteko.
Errekurtsoaren kopiak kasuan kasuko alderdiei helarazteko agindua ere emango du.
881 artikulua
Aurreko artikuluan aipatu probidentzia ematean, salak aginduko du auzipetuaren, kondenatuaren edo epai bidez absolbitu denaren defentsarako abokatua eta prokuradorea izendatzea, hori errekurtsogilea izan ez eta bertaratu ez bada.
Modu horretan izendatutako abokatua ezin izango da auzipetuaren defentsatik desenkusatu, bateraezintasunen bat ez badago behintzat; kasu horretan, beste letradu bat izendatuko da.
882 artikulua
880. artikuluaren arabera oharra eratzeko zehaztu epe-mugan, fiskalari eta alderdiei argibideak emango zaizkie, eta horiek aurkaratu ahal izango dute erre kurtsoaren onarpena edo horri egindako atxikitzea.
Onarpena aurkaratzen badute, aurkaratze-idazkiarekin batera aurkeztuko dituzte beste alderdiak zenbat izan eta horrenbeste kopia, eta idazkariak kopia horiek berehala emango dizkie horiei, hiru eguneko epe-mugan egoki dena azal dezaten.
882bis artikulua
Errekurtsogileak, errekurtsoa jartzeko idazkian, eskatu ahal izango du ikustaldia egitea; gainerako alderdiek ere eskari hori egin ahal izango dute erre kurtsoaren argibideak jasotzean.
883 artikulua
Behin oharra eratu eta gero, ohar hori erroilura bilduko da, eta auzi-paperak magistratutxostengileari emango zaizkio, horrek hamar eguneko epe-mugan instrukzioa egin dezan.
Txostengileaktxostena egin ondoren, salak bidezko ebazpena emango du, errekurtsoa onartzeari edo ez onartzeari buruz.
884 artikulua
Errekurtsoa ez da onartuko:
1.) Hori jarri denean 849. artikulutik 851.erakoetan adierazitako arrazoiez besteko batzuen ondorioz.
2.) Hori jarri denean 847 eta 848. artikuluetan jasotako ebazpenez besteko batzuen aurka.
3.) Epaian egitate batzuk frogatutzat jo eta egitate horiek errespetatzen ez direnean, edo alegazio juridikoak egiten direnean, egitate horiekin kontraesan agerikoa burutuz edo haiekin bat etorri gabe, 849. artikuluko 2. zenbakian xedatutakoa salbu.
4.) Errekurtsoa prestatzeko edo jartzeko legeak ezartzen dituen betekizunak bete ez direnean.
5.) 850. artikuluko kasuetan, alderdiak, errekurtsoa jartzeko asmoa izanik, ez duenean erreklamazioarik egin hutsegite hori ongitzeko, bidezko errekurtsoak edo protesta egokia baliatuta.
6.) 849. artikuluko 2. zenbakiaren kasuan, agiria edo agiriak prozesuan jaso ez direnean, edo errekurtsopeko ebazpenean zein adierazpen jaso eta horren aurka daudenek egindako adierazpenak zehaztasunez aipatu ez direnean.
885 artikulua
Era berean, errekurtsoa ez da onartuko:
1. Modu nabarian oinarririk ez duenean.
2. Auzitegi Gorenak jadanik gaitziritzia eman dienean funtsean berdinak diren beste errekurtso batzuei.
Errekurtsoa ez onartzeak eragina izan dezake erabilitako zio guztien gain, edo, zio horietatik batzuk bakarrik aipa ditzake.
886 artikulua
Indargabetuta, 1933ko ekainaren 28ko Legearen ondorioz.
887 artikulua
Ebazpena emango da ondorengo bi moduetatik baten bidez:
1. Onartuta eta amaituta, ikustaldia egiteko edo epaitza emateko dagoela.
2. Onarpena ez da bidezkoa eta hori auzitegi epai-emaileari komunikatu behar zaio, kasuan kasuko ondoreetarako.
888 artikulua
Ebazpenak errekurtsoaren onarpena ukatzen duenean, ebazpen hori oinarriduna izango da, eta lege-bilduman argitaratuko da,txostengilearen izena adieraziz.
Ebazpenak errekurtsoa onartzen duenean, ez du oinarririk izango, eta ez da argitaratuko.
Ebatzitako arazoaren puntu egokiei buruzkoak bakarrik izango dira erabakien ikusizkoak eta kontuan hartuzkoak.
Ebazpen berean, errekurtsoaren onarpena oinarriren baten ondorioz ukatuta, eta beste batzuei begira hura onartzen denean, edo, interesdun batek aurkeztutako errekurtsoa onartuta, beste bati dagokionez hura ukatzen denean, ebazpenak oinarria izan beharko du zati ukatzaileari begira, eta hori lege-bilduman argitaratu beharko da.
Ebazpenak onarpena ukatzen duenean, ebazpen hori auto forman idatziko da.
889 artikulua
Errekurtsoaren onarpena ukatzeko, beharrezkoa izango da erabakia aho batez hartzea.
890 artikulua
Salak errekurtsoaren onarpena ukatzen duenean, errekurtsogileak gordailua eratuta badu, horri gordailua galtzeko kondena ezarriko zaio, eta gobernu-salak gordailu hori erabiliko du, bakar-bakarrik, horren zenbatekoarekin aurreikusi gabeko beharrizanak asebetetzeko, Justizia Administrazioari, langileriari eta materialei begira.
Errekurtsogileak gordailua eratu ez badu,txiroa delako edo oso-osorik edo zati batez kaudimengabea delako, ebazpen bera emango da, horren egoera ekonomikoak hobera egiten duenerako.
891 artikulua
Indargabetuta, 1949ko uztailaren 16ko Legearen ondorioz.
892 artikulua
Salak ebazpena ematen badu errekurtsoaren onartzea eta atxikitzea onartuz edo ukatuz, ebazpen horren aurka ezin izango da beste errekurtsorik jarri.
893 artikulua
Salaren aburuz errekurtsoa onartzeko modukoa bada, eta, hala denean, horri egindako atxikitzea, izapiderik egin gabe probidentzian erabakia hartuko du, eta ikustaldia egiteko edo epaitza emateko data zehaztuko du.
6. ATALA
Errekurtsoa erabakitzea
893bis a) artikulua
Salak errekurtsoaren funtsari buruzko erabakia eman ahal izango du ikustaldirik egin gabe, epaitza emateko eguna zehaztuz, salbu eta alderdiek ikustaldia egitea eskatu eta ezarritako zigorraren edo ezar daitekeenaren iraupena sei urtetik gorakoa denean, edo auzitegiak, ofizioz edo alderdiak hala eskatuta, uste duenean ikustaldia egitea beharrezkoa dela.
Auzitegiak ikustaldia erabakiko du beti, gertatutako inguruabarrak edo arazoaren garrantzia kontuan hartuta gomendagarria denean eztabaidei publizitatea ematea, edo, zigorra edozein izanda ere, Zigor Kodearen II. Liburuko I, II, IV edo VII. tituluetan jasotako delituak direnean.
893bis b) artikulua
Salak erabiltzen badu aurreko artikuluak ematen dion ahalmena, epaia emango du, 899 eta 900. artikuluetan ezarri baldintzetan.
894 artikulua
Errekurtsoa onartu ondoren, eta behin ikustaldia egiteko eguna zehaztu eta gero, ikustaldi hori jendaurrean egingo da, eta bertan parte hartu dute Fiskaltzak eta alderdien defendatzaileek.
Alderdiok, bidezko arrazoirik izan gabe, ez badira agertzen, horrek ez du ikustaldia etengo, salaren ustez egoki ez bada.
Salak agertu ez diren letraduei ezarri ahal izango dizkie bere ustez merezi dituzten diziplina-zuzengarriak, arazoaren larritasuna eta garrantzia kontuan izanda.
895 artikulua
Salak aginduko du errekurtsoak ikustaldira ekartzea, horiek zein hurrenkeratan onartu eta hurrenkera horretan, eta lehenespenekotxanda bereziak ezarriko zaizkie 877. artikuluan jasotakoei.
Edozein arrazoi dela medio, ikustaldia ezin bada egin zehaztutako egunean, ahalik arinen beste egun bat zehaztuko da, ahal den neurrian ezarritako hurrenkera aldatu gabe.
896 artikulua
Ikustaldia hasiko da, idazkariak arazoaren azalpena emanez.
Informazioa emango du, lehenengo eta behin, errekurtsogilearen abokatuak; errekurtsoari atxiki zaion alderdiaren abokatuak; eta, azkenik, errekurtsopeko alderdiaren abokatuak, hura aurkaratu duenean.
Fiskaltza errekurtsogilea bada, horrek lehenengo tokian hitz egingo du, eta, errekurtsoaren alde agertzen bada, informazioa emango du errekurtsoa nork jarri eta horren ondoren.
897 artikulua
Fiskaltzak eta letraduek zuzenketa laburra egin ahal izango dute, hitz egiteko zein hurrenkera bete eta hurrenkera berberaren arabera.
Presidenteak bere kabuz edo edozein magistratuk egindako agindeiaren bidez, Fiskaltzari eta letraduei eskatu ahal izango die eztabaidatutako arazoa gehiago argitzea; horretarako, zehatz-mehatz azalduko du auzitegiarentzat zalantzagarria den tesia.
Presidenteak ez du onartuko inolako eztabaidarik, errekurtsopeko ebazpenean zein egitate jaso eta egitate horien existentziari buruz, salbu eta errekurtsoa jarri denean 849. artikuluko 2. paragrafoan aipatu zioaren ondorioz; horregatik, presidenteak ohartarazpena egingo dio egitateok eztabaidatzeko ahaleginak egiten dituenari, eta hitza ere kendu ahal izango dio.
898 artikulua
Sala hiru magistratuz osatuko da, salbu eta kasuan-kasuan ezarritako edo ezar daitekeen zigorraren iraupena hamabi urtetik gorakoa denean, alderdi akusatzaileek azaldutako zioek aurrera eginez gero; kasu horretan, sala bost magistratuz osatuko da.
899 artikulua
Jendaurreko entzunaldia amaitu ondoren, salak errekurtsoa ebatziko du, hurrengo hamar egunetan.
Epaia eman aurretik, eta errekurtsopeko ebazpenean zein egitate jaso eta egitate horiek hobeto ulertzeko, salaren iritziz beharrezkoa bada, sala horrek auzitegi epai-emaileari erreklamatu ahal izango dio auzi-paperak igortzea, eta aurreko lerrokadan ezarri epe-muga eten egingo da.
Magistratu txostengileak ere, errekurtsoaren instrukzioa egitean, salari proposatu ahal izango dio auzia berehalakoan erreklamatzea.
900 artikulua
Epaiak horretara idatziko dira:
1. Goiburua. Zati horretan adieraziko da data; auzia zein delituei buruz koa den; auzi horretan parte hartu duten errekurtsogile, auzipetu eta aku satzaile partikularren izenak; auzia zein auzitegitatik datorren; errekurtsoaren objektu zein arazo izan eta arazo hori zehazteko lagungarri diren inguruabar orokorrak; eta, orobat, magistratutxostengilearen izena.
2. Egitezko aurrekariak. Bananduta eta hitzez hitz jasoko dira errekurtsopeko epai edo autoan frogatutzat adierazitako egitateak, nabariro desegokiak direnak izan ezik; bai eta ebazpenaren zati xedatzailea ere.
3. Kasazioaren zioak. Zerrendatu egingo dira alderdi bakoitzak alegatutako kasazio-zioak.
4. Zuzenbideko oinarriak. Bananduta jasoko dira ebazpenaren zuzenbide- oinarriak.
5. Epaitza.
901 artikulua
Salak ontzat jotzen duenean alegatutako kasazio-zioetatik edozein, adieraziko du errekurtsoa bidezkoa dela, eta errekurtso hori zein ebazpeni buruzkoa izan eta ebazpen hori kasaziopean jarri eta deuseztatu egingo du; era berean, gordailua itzuliko zaio hori eratu duenari, eta kostuak ofizioz adieraziko ditu.
Salak gaitziritzia emanez gero, adieraziko du errekurtsoa ez dela bidezkoa, eta errekurtsogileari ezarriko dizkio kostuetarako kondena eta gordailua galtzeko kondena, hori 890. artikuluko arreta zehatzetarako erabiliko dela; edo, osterantzean, beste horrenbeste ordaintzeko kondena ezarriko dio, baldin etatxiro gisa defendatu bada, horren egoera ekonomikoak hobera egiten duenerako.
Fiskaltza salbuetsita geratzen da kostuak ezartzetik.
901bis a) artikulua
Errekurtsoaren oinarria izan bada forma-urratzea, eta, salaren ustez, hala gertatu bada, salak adieraziko du errekurtsoa bidezkoa dela, eta auzia jatorrizko auzitegiari itzultzeko agindua emango du, auzitegi horrek auzia berrezar dezan, hutsegite-unean auziak zein egoera izan eta egoera horretara, eta, horren arabera, auzi hori zuzenbidearen arabera gauza eta amai dezan.
901bis b) artikulua
Forma-urratzea alegatu bada, baina, salaren iritziz, ez bada halakorik gertatu, salak adieraziko du errekurtsoa ez dela bidezkoa eta epaian bertan ebatziko ditu legea haustearen ondoriozko kasazio-zioak.
Edozein kasutan ere, auzia auzitegi epai-emaileari itzultzeko agindua emango du.
902 artikulua
Errekurtsoaren objektu zein ebazpen izan eta ebazpen hori salak kasaziopean jartzen badu lege-hausteren bat oinarri hartuta, orduan, jarraian baina bananduta, zuzenbidearen araberako epaia emango du; horretarako muga bakarra izango da kasaziopeko epaian ezarritako zigorra edo errekurtsogilearen eskaerak aintzat hartuta ezarri beharko litzatekeena baino handiagoa ez ezartzea, kasu horretan zigor handiagoa eskatu bada.
Salaren ustez egokia bada indultua proposatzea, salak hori behar bezala arrazoituko du epaian.
903 artikulua
Errekurtsogilea auzipetuetako bat denean, epai berria gainerakoentzat onuragarria izango da, horiei mesede egiten dien neurrian, baldin eta errekurtsogilearen egoera bera badute eta eurentzat ere aplikagarri badira epaiaren kasazioa adierazteko alegatu diren zioak.
Epai berriak inoiz ere ez die kalterik egingo horien aurkakoa den neurrian.
904 artikulua
Kasazio-epaiaren aurka eta horren ondorioz ematen denaren aurka, ez da inolako errekurtsorik jarriko.
905 artikulua
Lege-bilduman argitaratuko dira kasazio-errekurtsoa bidezkoa edo bidegabea dela adierazten duten epaiak.
906 artikulua
Aurreko artikuluan aipatu epaiak auzietan eman eta auzi horiek onestasunaren edo ohorearen aurkako delituetatik edozeinen ondoriozkoak badira edo, salaren iritziz, inguruabar bereziak gertatzen badira, epaiok argitaratu egingo dira, pertsonen izen bereziak, tokien izenak eta bestelako inguruabarrak ezabatuta, baldin eta horien bidez ezagutu badaitezke akusatzaileak, akusatuak eta prozesuaren epaitza eman duen auzitegia.
Salaren ustez, epaiaren argitalpenak ofentsa egiten badio duintasunari edo segurtasun publikoari, epaian bertan agindua eman ahal izango du epai hori oso-osorik edo zati batez ez argitaratzeko.
907 artikulua
Indargabetuta, 1949ko uztailaren 16ko Legearen ondorioz.
908 artikulua
Indargabetuta, 1949ko uztailaren 16ko Legearen ondorioz.
909 artikulua
Indargabetuta, 1949ko uztailaren 16ko Legearen ondorioz.
910. artikulutik 933. erakoak
Indargabetuta, 1949ko uztailaren 16ko Legearen ondorioz.
934. artikulutik 946. erakoak
Indargabetuta, 1949ko uztailaren 16ko Legearen ondorioz.
947 artikulua
Auzitegi Gorenak edo beraren bigarren salak eman ez dituen epaietan, heriotza-zigorra ezarriz gero, epai horien aurka kasazio-errekurtsoa onartutzat joko da, zuzenbidearen arabera eta erruztatuaren mesederako.
948 artikulua
Arlo kriminaleko auzitegiak, behin 856. artikuluan ezarritako epea amaitu ondoren, eta kasazio-errekurtsoa jarri ez bada ere, auzia helaraziko dio Auzitegi Gorenaren bigarren salari, boto erreserbatuen ziurtagiriarekin batera, halakoa izanez gero, edo ziurtagiri negatiboarekin batera, halakorik ez badago.
949 artikulua
Auzia Auzitegi Gorenaren bigarren salan jaso eta hurrengo bost egunetan, errudunak izendatutako defendatzaileak aurkezten badira, eta horiek ikustaldia egitea eskatzen badute, bertan errekurtsoa bidezkoa dela adierazteko, orduan alderdi gisa hartuko dira, eta hamabost eguneko epe-mugan auzia eurei ematea aginduko da.
Epe-muga horretan aurkeztu ez badira, salak aginduko du erruduna defendatuko duten prokuradorea eta abokatua ofizioz izendatzea, eta prozesua hamabost eguneko epe berean emango zaie horiei.
Auzia itzuli ondoren, errudunaren defendatzaileek azalduko dute errekurtsoa ahalbidetzen duen zioren bat dagoen ala ez, bai legea hausteagatik bai forma urratzeagatik, lege honen xedapenak aintzat hartuta.
950 artikulua
Auzia, epe-muga berean eta helburu berarekin, gainerako alderdiei emango zaie, baldin eta horiek bertaratu badira, baita fiskalari ere.
951 artikulua
Alderdiek auzia itzultzen dutenean, idazki berean alegatuko dituzte epaia kasaziopean jartzeko dauden oinarriak, baldin eta euren ustez halakoak badaude, dela forma urratzeagatik dela legea hausteagatik.
Bigarren salak, izapide arruntak egin ondoren, adierazi ahal izango du errekurtsoa bidezkoa dela, legea haus tearen ondorioz edo forma urratzearen ondorioz, bertaratutako alderdiek eta fiskalak hori bidegabea dela adierazi arren.
Salak adierazten duenean errekurtsoa bidezkoa dela forma urratzearen ondorioz, aldi berean 901bis.a) artikuluan zehaztutakoa aginduko du.
952 artikulua
Alderdiek heriotza-auzietan errekurtsoak jarri eta errekurtso horiek gauzatzeko, kapitulu honetan aipatu erregelak beteko dira.
Izapidetza bera beteko da akusazioek heriotza-zigorra eskatuta eta errekurtsoak jartzen dituztenean, baldin eta errekurtso horiei oniritzia emateak halako zigorra ezartzea ekar badezake.
953 artikulua
Salak adierazten duenean errekurtsoa ez dela bidezkoa inolako arrazoiren ondorioz, aginduko du auzi-paperak jatorrizko auzitegira igortzea. Auzitegi horri epe-muga bat jarriko dio, askoz jota, hogeita hamar egunekoa, aurretiaz fiskala entzunda,txostena eman dezan;txosten horretan auzitegiak azalduko du ea ekitatezko ziorik dagoen ezarri zigorra barkatzea gomendatzen duena.
Behin auzi-paperak itzuli eta gero, horiek fiskalari emango zaizkio, eta, fiskalak azaldutakoaren arabera eta prozesuko merituak ikusita, salak ekitate- zioren bat antzematen badu epai irmoa ez betearaztea gomendatzen duena, zigorra barkatzeko proposamena egingo dio estatuko buruari, Justizia ministroaren bitartez.
954 artikulua
Epai irmoen aurkako berrikus pen-errekurtsoa bidezkoa izango da hurrengo kasuetan:
1. Delitu berberaren ondoriozko kondena bi pertsona edo gehiagori ezarri zaienean kontraesaneko epaietan, pertsona batek bakarrik egin badezake delitu hori.
2. Kondena norbaiti ezarri zaionean giza hilketaren egile, sopikun edo estaltzaile gisa, kondenaren ostean egiaztatzen bada ustez hil zena bizirik dagoela.
3. Epaiaren ondoriozko kondena norbaiti ezarri zaionean, baldin eta kondenaren oinarria izan bada arlo kriminaleko auzian geroago epai irmoaren ondorioz faltsua jo den agiria edo lekukotza, indarkeriaren edo larderiaren bidez errudunari ateratako aitorpena, edo, hirugarrenak betearazitako edozein egitate zigorgarri, betiere gorabehera horiek epai irmoaren bidez adierazita daudenean helburu horrekin egindako auzian.
Helburu horiek aintzat hartuta, auziaren egitate eztabaidagarriak argitzeko beharrezkoak diren frogak egin ahal izango dira; baina aurreratu egingo dira, inguruabar berezien ondorioz epai irmoa emateko oztopo izan daitezkeenak, edo hori ezinezko egin dezaketenak, epai hori berrikuspenaren oinarri izanik.
4. Epaiaren ondoren egitate berriak edo frogaren osagai berriak agertu direnean, horiek, euren izaera dela eta, kondenatuaren errugabetasuna erakusten badute.
955 artikulua
Berrikuspen-errekurtsoa sustatzeko, eta, hala denean, errekurtso hori jartzeko legitimazioa du zigortuak, eta, hori hil bada, bere ezkontideak, edo, ezkontide legezko elkarbizitza harekin egin duenak, aurrekoek eta ondorengoek, hildakoaren oroimena birgaitzeko, eta, hala denean, benetako erruduna zigortzeko helburuarekin.
956 artikulua
Grazia eta Justizia Ministerioak, aurretiaz espedientea eratuta, errekurtsoa jartzeko agindua eman ahal izango dio Auzitegi Goreneko fiskalari, haren ustez hori egiteko behar besteko oinarria dagoenean.
957 artikulua
Salak errekurtsoa jartzea baimendu edo ukatuko du, Fiskaltzari aurretiaz entzunaldia eginda.
Ebazpena eman aurretik, salak bere aburuz egoki diren eginbideak gauzatzeko agindua eman ahal izango du, horri egoki baderitzo, kasuan-kasuan sortutako arrazoizko zalantzak kontuan izanda; ondore horretarako, beharrezkoa den lankidetza judiziala eskatu ahal izango du.
Autoek errekurtsoa jartzea baimentzen edo ukatzen dutenean, auto horien aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri.
Behin errekurtsoa baimenduta, sustatzaileak hamabost egun izango ditu errekurtso hori jartzeko.
958 artikulua
954. artikuluko 1. zenbakiaren kasuan, salak epaien arteko kontraesana adieraziko du, baldin eta benetan halakoa sortu bada, eta biak deuseztatuko ditu; halaber, auziaren instrukzioa berriro egiteko agindua emango dio delituaren gaineko ardura izan behar duen auzitegiari.
Artikulu bereko 2. zenbakiaren kasuan, salak, zein pertsonaren heriotza zigortu eta pertsona hori bizirik dagoela egiaztatu ondoren, epai irmoa deuseztatuko du.
Artikulu horren 3. zenbakiaren kasuan, salak ebazpen bera emango du, agiria faltsua dela adierazi duen betearazpen- agindua aintzat hartuta, eta auziaren instrukzioa berriro egiteko agindua emango dio delituaren gaineko ardura izan behar duen auzitegiari.
Aipatu artikuluaren 4. zenbakiaren kasuan, salak informazio osagarria bilduko du eta fiskalari erakutsiko dio hori; informazio horretan argi geratzen bada kondenatuaren errugabetasuna, epaia deuseztatuko da, eta, hala denean, salak auziaren instrukzioa berriro egiteko agindua emango dio delituaren gaineko ardura izan behar duen auzitegiari.
959 artikulua
Berrikuspen-errekurtsoa gauzatuko da idatziz fiskala behin bakarrik entzunda eta zigortuak ere beste behin soilik; horretarako, horiei zitazioa egin beharko zaie, aurretik agertu ez badira.
Aurrekariak auzi-paperetara biltzeko eskaria egiten dutenean, salak egokitzat jotzen duena erabakiko du zehaztasun horri begira.
Ondoren, errekurtsoak beteko ditu lege-haustearen ondoriozko kasazio-errekurtsoarentzat ezarri izapideak, eta salak epaia emango du, ahozkotxostenarekin edo halakorik izan gabe, kasuan kasuko inguruabarrak ikusita zer erabaki duen aintzat harturik, eta epai hori ezeztaezina izango da.
960 artikulua
Deuseztatutako epai irmoaren ondorioz kondenatuari gorputz-zigorra ezarri zaionean, epai berriak beste zigor bat ezarri badio, orduan zigor hori betetzeko kontuan hartuko dira aurretik ezarri den horren denbora guztia eta haren garrantzia.
Berrikuspen-errekurtsoaren ondorioz absoluzio-epaia ematen denean, horretan interesa dutenek edo euren jaraunsleek eskubidea izango dute, zuzenbide erkidearen arabera bidezkoak diren kalte-ordain zibilak jasotzeko; kalte-ordain horiek estatuak ordainduko ditu, baina, horri kalterik egin gabe, estatuak berreskaera-eskubidea izango du, erantzukizuna duen epaile edo auzitegi epai-emailearen aurka, edo zuzenean erantzuletzat jotako pertsonaren aurka edo azken horren jaraunsleen aurka.
961 artikulua
Estatuko fiskal nagusiak errekurtsoa jarri ahal izango du, hori kasuren batean bidezkoa izanik, kasu horren berri duenean, baldin eta, bere iritziz, hori egiteko behar besteko oinarria badago, gauzatutako informazioarekin bat etorriz.
962 artikulua
1. Polizia judizialak egitate baten berri duenean, egitate horrek faltaren ezaugarriak baditu, Zigor Kodeko 617. artikuluan, 623.1 artikuluaren arabera, betiere ageri-agerikoa izanik, delitua denean edo 620. artikuluaren arabera, eta, azken kasu horretan, ofenditua Kode bereko 173.2 artikuluan aipatu pertsonetatik bat bada, eta atestatua jaso behar duen instrukzio-epaitegiari edo epai-barruti bereko beste epaitegi bati badagokio hura epaitzea, orduan guardiako epaitegian berehala zitazioa egingo zaie ofendituei eta kaltedunei, salatzaileari, salatuari, eta egitateak azal ditzaketen lekukoei.
Zitazio hori egitean, zitazio hori jaso duten alderdiei, ohartarazpena egingo zaie guardiako epaitegira ez agertzeak dituen ondorioei buruz.
Gisa berean, horiei ohartaraziko zaie falta- epaiketa berehalakoan egin ahal izango dela guardiako epaitegian, bertara agertzen ez badira ere, eta epaitegian baliatu nahi dituzten frogabideak aurkeztu behar dituztela.
Salatzaileari eta ofendituari edo kaltedunari euren eskubideei buruzko argibideak emango zaizkie 109, 110 eta 967. artikuluetan ezarri baldintzetan.
2. Salatutako pertsonari informazio laburra emango zaio salaketa horretan jasotako egitateei buruz, bai eta abokatuaren laguntzarekin bertara agertzeko duen eskubideari buruz ere.
Informazio hori beti emango da idatziz.
3. Kasu horietan, polizia judizialak atestatua emango dio guardiako epaitegiari; atestatu horretan jasoko dira gauzatutako eginbideak eta zitazioak, eta, hala denean, ofendituaren salaketa.
4. Artikulu honetan aipatu zitazioak egiteko, polizia judizialak agerraldia egiteko ordua zehaztuko du, guardiako epaitegiarekin koordinatuta.
Ondore horietarako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 110. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, araudi egokiak emango ditu, instrukzio-epaitegietako guardia-zerbitzuak antolatzeko, zitazioak egiteari dagokionez, betiere polizia judizialarekin koordinatuta.
5. Emakumearen aurkako indarkeria- epaitegiari badagokio auziaren gaineko ardura izatea, polizia judizialak hurbilen dagoen egun baliodunean egin beharko ditu, aipatu epaitegian, artikulu honetan adierazi zitazioak.
Aurretik aipatutako zitazioak egiteko, polizia judizialak agerraldia egiteko eguna eta ordua zehaztuko ditu, emakumearen aurkako indarkeria-epaitegiarekin koordinatuta.
Ondore horretarako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 110. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, araudi egokiak emango ditu, koordinazio hori ziurtatzeko.
963 artikulua
1. Behin atestatua aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera jaso eta gero, guardiako epailearen ustez bidezkoa bada falta-epaiketa hastea, berehala erabakiko du epaiketa egitea, baldin eta zitazioa jaso duten pertsonak bertara agertu badira, edo, horietatik batzuk agertu ez arren, epaitegiaren iritziz ez bada beharrezkoa horiek bertan izatea.
Era berean, epaiketa berehala egiteko erabakia har dadin, guardiako epaitegiak aintzat hartuko du ea nahitaezko frogabideren bat egitea azkenean ezinezkoa gertatuko den.
2. Falta-epaiketa berehala egiteko erabakia har dadin, beharrezkoa izango da arazo hori guardiako epaitegiaren esku egotea, eskumenari eta banaketari buruzko arauen ondorioz.
964 artikulua
1. 962. artikuluan jaso ez diren kasuetan, polizia judizialak egitate baten berri duenean, egitate horrek faltaren ezaugarriak baditu eta falta hori tipifikatuta badago Zigor Kodearen III. liburuan edo lege berezietan, berehala kasuan kasuko atestatua eratuko du, eta guardiako epaitegiari igorriko dio inolako atzerapenik gabe.
Atestatu horretan jasoko dira gauzatutako eginbideak, bai eta ofendituari edo kaltedunari eskainitako akzioak ere, eskaintza hori 109, 110 eta 967. artikuluen arabera eginda.
2. Atestatua aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat jaso ondoren, eta, oro har, prozedura hasi denean ofendituak zuzenean organo judizialari aurkeztutako salaketaren ondorioz, guardiako epaitegiak berehala egingo du falta-epaiketa, baldin eta, salatua identifikatuta egonik, zitazioa egin ahal bazaie deialdia jaso behar duten pertsona guztiei, horiek guardiako zerbitzuak iraun bitartean ager daitezen, 963. artikuluan ezarri gainerako betekizunak gertatzen badira.
3. Zitazioak egingo zaizkio Fiskaltzari, salbu eta falta alderdiak hala eskatuta bakarrik pertsegi daitekeenean; kereila-jartzaileari edo salatzaileari, halakoa izanez gero; eta salatuari eta egitateak azal ditzaketen lekukoei eta adituei.
Zitazioak egitean, aipatu pertsonei ohartarazpena egingo zaie guardiako epaitegira ez agertzeak dituen ondorioei buruz; horrez gain, komunikatuko zaie epaiketa egin ahal izango dela, eurak agertzen ez badira ere; eta adieraziko zaie, orobat, epaiketara agertu behar direla baliatuko dituzten frogabideekin.
Gisa bertsuan, salatuarekin batera egingo da 962. artikuluko 2. paragrafoan aipatu jarduna.
965 artikulua
1. Epaiketa ezin bada egin guardiako zerbitzuek dirauten artean, epaitegiak ondorengo erregelak beteko ditu:
1) Epaiketarako eskumena instrukzioko epaitegiari berari badagokio, falta- epaiketa egiteko data zehaztuko du beti, eta zitazio egokiak egingo ditu, hurbilen dagoen egun baliodunerako, helburu horretarako aurretik ezarri diren daten artean, eta, edozein kasutan ere, askoz jota, zazpi eguneko epean.
2) Haren ustez epaiketarako eskumena beste epaitegi bati badagokio, jarduna igorriko dio epaiketaren data zehaztu dezan eta zitazioak egin ditzan, aurreko erregelan xedatutakoa aintzat hartuta.
2. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 110. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, araudi egokiak emango ditu falta-epaiketetarako datak finkatzeko, Fiskaltzarekin koordinatuta.
966 artikulua
Aurreko artikuluaren arabera, falta- epaiketarako zitazioak egin behar dire nean, halakoak egingo zaizkio Fiskaltzari, salbu eta 969. artikuluko 2. paragrafoan aipatutako kasuetan; kereila-jartzaileari edo salatzaileri, halakoa izanez gero; eta salatuari, eta egitateak azal ditzaketen lekukoei eta adituei.
967 artikulua
1. Falta-epaiketa egiteko zitazioak egiten zaizkienean salatzaileari, ofendituari edo kaltedunari eta egotziari, zitazio horietan komunikatuko zaie abokatuen laguntza izan dezaketela, halakoa nahi izanez gero, eta auzian baliatuko dituzten frogabideekin agertu behar direla.
Egotziari egindako zitazioarekin batera, aurkeztutako kereila edo salaketaren kopia emango da.
2. Alderdi gisa zitazioa jaso dutenak, lekukoak edo adituak ez badira agertzen, edo ez agertzeko arrazoi zuzenik alegatzen ez badute, zehapena jarri ahal izango zaie 200 eurotik 2 000 eurorainoko isunarekin.
968 artikulua
Zio zuzenaren ondorioz, ahozko epaiketa ezin bada egin zehaztutako egunean, edo ezin bada egintza bakarrean bukatu, epaileak epaiketa egiteko edo horrek aurrera egiteko hurbilen dagoen eguna zehaztuko du, eta, edozein kasutan ere, hurrengo zazpi egunetan; gainera, horren berri emango zaie interesdunei.
969 artikulua
1. Epaiketa jendaurrean egingo da, eta, horri hasiera emateko, kereila edo salaketa irakurriko da, halakoa izanez gero; jarraian, deialdia zein lekukori egin eta lekuko horiek aztertuko dira, eta, kereila-jartzaileak, salatzaileak eta fiskalak, hori bertan badago, frogak proposatu badituzte, horiek egingo dira, baldin eta epailearen ustez onargarriak badira.
Kereilak 277. artikuluko betekizunak izan beharko ditu, salbu eta horrek ez duenean behar abokatuaren eta prokuradorearen sinadurarik.
Ondoren, akusatua entzungo da, horrek zuribide gisa aurkezten dituen lekukoak aztertuko dira, eta berak eskainitako froga egokiak egingo dira, lege honen aginduak betez, horiek aplikagarriak diren heinean.
Segidan, alderdiek hitzez azalduko dute euren uziak oinarritzeko egokia dena; horretarako, lehenengo fiskalak hitz egingo du, hori bertan badago, ondoren kereila-jartzaile partikularrak edo salatzaileak, eta, azkenik, akusatuak.
2. Fiskala falta-epaiketetara joango da baldin eta horietara joateko zitazioa jaso badu.
Hala ere, Estatuko Fiskal Nagusiak jarraibideak emango ditu herri- interesa aintzat hartuta fiskalak epaiketara joan behar direnerako, betiere falta pertsegitzeko beharrezkoa denean ofendituak edo kaltedunak salaketa egitea.
Kasu horietan, salatzaileak epaiketan adierazpena egiten duenean salatutako egitateak baieztatuz, adierazpen horrek akusazioaren balioa izango du, egitateok kalifikatu ez arren edo zigorra ezarri ez arren.
970 artikulua
Salatua epaitegiaren mugapetik kanpo bizi bada, ez du betebeharrik izango hori epaiketa-ekitaldira agertzeko, eta epaileari idazkia aurkeztu ahal izango dio bere defentsarako komenigarri dena alegatuz; horrez gain, ahalordea eman ahal izango dio abokatuari edo prokuradoreari, ekitaldi horretan alegazioak eta zuribide-frogak aurkez ditzan.
971 artikulua
Akusatua justifikaziorik gabe ez agertzeak ez du epaiketa bera egitea etengo, ezta horren ebazpena ere, betiere jasota badagoenean hari zitazioa egin zaiola lege honetan ezarritako formalitateekin; salbuespen gisa hartuko da, ordea, epailearen ustez, ofizioz edo alderdiak hala eskatuta, akusatuaren adierazpena beharrezkoa izatea.
972 artikulua
Epaiketa bakoitzaren inguruan, eguneroko akta egingo da, eta, bertan, jarduna adieraziko da argitasunez eta laburtuta; akta hori sinatuko dute epaiketara agertu diren eta sina dezaketen guztiek, eta, ondore horretarako, epaileak beharrezko xedapenak hartu beharko ditu, pertsona horiek akta egin arte bertatik joan ez daitezen.
973 artikulua
1. Epaileak, epaiketa amaitzeko ekitaldian, eta, hori ezinezkoa bada hori hurrengo hiru egunetan egitea, epaia emango du, bere kontzientziaren arabera, egindako frogak, fiskalak eta gai nerako alderdiek edo horien defen datzaileek azaldutako arrazoiak, eta akusatuek adierazitakoa aintzat hartuta; Zigor Kodean, falta kalifikatzeko edo zigorra ezartzeko, epaileari erabakimena ematen zaionez gero, erabakimen hori erabiltzen duenean, adierazi beharko du ea aintzat hartu dituen Zigor Kodearen agindu aplikagarriaren arabera kontuan izan beharreko epaiketa-osagaiak.
2. Epaia jakinaraziko zaie faltaren ondoriozko ofenditu edo kaltedunei, horiek prozedurara alderdi gisa agertu ez arren.
Jakinarazpenean agerraraziko dira komunikatutako ebazpenaren aurkako errekurtso bidezkoak, bai eta horiek aurkezteko epea eta horiek zein organotan jarri behar diren ere.
974 artikulua
1. Epaia betearaziko da, 212. artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritako epe-muga igaro bezain laster, baldin eta alderdietatik inork ez badu gora jo, eta, horrez gain, epaiketara agertu ez diren ofenditu eta kaltedunek hori aurkaratzeko duten epea ere igaro bada.
2. Epaian erantzukizun zibila ordaintzeko kondena ezarri bada, horren kopurua zenbateko likidoan ezarri gabe, 984. artikuluan xedatutakoa beteko da.
975 artikulua
Alderdiek, behin epaitza ezagututa, errekutsoa ez jartzeko erabakia adierazten badute, epaileak egintza berean epaia irmoa dela adieraziko du.
976 artikulua
1. Epaiari gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke, horren jakinarazpena egin eta hurrengo bost egunetan.
Epealdi horretan jarduna idazkaritzan egongo da alderdien esku.
2. Errekurtsoa formalizatuko da eta horren izapideak egingo dira 790. artikulutik 792.erakoetan xedatutakoaren arabera.
3. Gora jotzeko epaia jakinaraziko zaie faltaren ondoriozko ofenditu eta kaltedunei, horiek prozedurara alderdi gisa agertu ez arren.
977 artikulua
Bigarren auzialdian emandako epaiaren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri.
Hori eman duen organoak jatorrizko auzi-paperak epaileari itzultzeko agindua emango du, emandako epaiaren ziurtagiriarekin batera, epaileak epai hori betearaz dezan.
978. artikulutik 982. erakoak
Indargabetuta, Prozesua Eraldatzeko Presako Neurriei buruzko apirilaren 30eko 10/1992 Legearen ondorioz.
983 artikulua
Epaiaren ondorioz absolbitu den auzipetu oro berehala aske utziko da, salbu eta errekurtsoak ondore etengarriak sortzen dituenean edo legezko zio batzuk direla-eta beharrezkoa denean espetxetik ateratzeko unea atzeratzea; halako kasuetan, auto ziodunaren bidez aginduko da ateratze hori.
984 artikulua
Falta-epaiketetan epaia ematen denean, epai horren betearazpena dagokio epaiketaren gaineko ardura izan duen organoari.
Organo horrek bere kabuz ezin dituenean gauzatu beharrezko eginbide guztiak, eskuordetza emango dio eginbideok zein mugapetan gauzatu behar eta mugape horretako epaileari, horrek halakoak gauza ditzan.
Instrukzio-epaileak, gora jotzean, falta- epaiketaren gaineko ardura izan duenean jatorrizko auzi-paperak igorriko diz kio, epai irmoaren ziurtagi riarekin batera, eta aurreko lerroka da ren ondoreetarako lehenengo auzialdian epaiketaren gaineko ardura izan duen epaileari.
Epaia betearazi ahal izateko, eragindako kalteak konpontzeari eta kalteen ordaina emateari dagokienez, Prozedura Zibilaren Legeko 927. artikuluan eta ondorengoetan ezarritako xedapenak aplikatuko dira, lege bereko 738. artikuluan xedatutakoa kontuan izanda.
985 artikulua
Delituaren ondoriozko auzietan epaiak ematen direnean, epai horien betearazpena dagokio epai irmoa eman duen auzitegiari.
986 artikulua
Aurreko artikuluan xedatutakoa gorabehera, Auzitegi Gorenaren bigarren salak kasazio-epaiaren ondoren emandako epaia betearaziko du kasaziopeko epaia eman duen auzitegiak; ondore horretarako, aipatu salak ziurtagiria igorriko dio.
987 artikulua
Epaiaren betearazpena burutu behar duen auzitegiak bere kabuz ezin dituenean gauzatu beharrezko eginbide guztiak, eskuordetza emango dio eginbideok zein barrutitan edo mugapetan gauzatu behar eta bertako epaileari, horrek halakoak gauza ditzan.
988 artikulua
Epaia irmoa denean, lege honen 141. artikuluan xedatutakoaren arabera, halakoa eman duen epaile edo auzitegiak horixe adieraziko du.
Adierazpen hori egin ondoren, epaia betearaziko da, erruduna beste auzi baten mende badago ere; kasu horretan, erruduna lekutik aldatuko da, hori beharrezkoa izanez gero kondena zein espetxetan betetzen egon eta espetxe horretatik, auziaren instrukzioa zein tokitan gauzatzeko egon eta toki horretara.
Zenbait arau-hauste penalen ondoriozko erruduna prozesu ezberdinetan kondenatua izan denean egitate zehatz batzuen ondorioz, baldin eta egitate horiek prozesu bakar baten objektu izan ahal badira lege honen 17. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta, orduan azken epaia eman duen epaile edo auzitegiak, ofizioz nahiz Fiskaltzak edo kondenatuak hala eskatuta, ezarritako zigorrak betetzeko muga finkatuko du kodearen 70. artikuluko 2.erregelaren arabera.
Horretarako, orri historiko-penala eta epai kondenatzaileen leku kotza eskatuko dizkio Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralari, eta autoa emango du Fiskaltzaren aurretiazkotxostenarekin, hori eskatzailea ez denean; auto horretan aipatuko dira errudunari ezarritako zigor guztiak, horien gehieneko betetzea ezarriz.
Fiskaltzak eta kondenatuak, auto horren aurka, legea haustearen ondorioz ko ka sa zio-errekurtsoa jarri ahal izango dute.
989 artikulua
1. Erantzukizun zibilari buruzko erabakiak behin-behinean betearazi ahal izango dira, Prozedura Zibilaren Legean xedatutakoaren arabera.
2. Delituaren edo faltaren ondorioz erantzukizun zibila sortzen denean, erantzukizun hori betearazteko, betiere Prozedura Zibilaren Legeko xedapenak aplikatzeari kalterik egin gabe, epaileek edo auzitegiek Zerga Administrazioko Estatu Agentziari, edo, hala denean, foru- ogasunetako zerga-organismoei agindu ahal izango diete ondarea ikertzeko beharrezkoa den jarduna; jardun horri esker jakin ahal izango da kondenatuaren egungo errentak eta ondarea zein diren, bai eta zein diren kondenatu horrek eskuratzen dituenak ere, epaian zehaztutako erantzukizun zibila ordaintzen ez duen bitartean.
990 artikulua
Zigorrak betearaziko dira, Zigor Kodean eta erregelamenduetan ezarritako moduan eta garaian.
Kode honen arabera, epaile edo auzitegi bati ezarri zaionean epaia betearazteko eginbeharra, horri dagokio beharrezko neurriak atzerapenik gabe hartzea, kondenatua horretarako destinatutako espetxean sar dadin; helburu horretarako, epaile edo auzitegiak Administrazioko agintarien laguntza eskatuko du, eta horiek laguntza hori eman beharko diote inolako desenkusa edo aitzakiarik gabe.
Epaileak edo auzitegiak epaia betearazteko eskumena duenean, eskumen horrek gobernuko edozein agintariren eskumena baztertzen du, kondenatua espetxean sartu arte edo hark zein tokitan kondena bete behar eta toki horretara joan arte.
Auzitegiek egikarituko dituzte, orobat, legeek eta erregelamenduek zigorrak betetzeko moduari buruz eratxiki dizkieten ikuskapen-ahalmenak.
991 artikulua
Konfinatuek, ustez behintzat, ero egonez gero, behaketan egongo dira, eta, ondore horretarako, haiek zein presondegitan egon eta bertako komandantziak informazio-txostena eratuko du ustezko erotasun hori eragin duten egitate eta zioei buruz;txosten horretan konfinatuok aztertu eta behatu dituzten adituen lehenengo iritzia, edo, haien ziurtagiria bederen, jaso beharko da.
992 artikulua
Susmoaren larritasuna egiaztatu ondoren, presondegiko komandanteak berehala jakinarazpena egingo dio, eratutako espedientearen hitzez hitzeko kopiarekin batera, konfinatuak zein auzitegi epai-emaileren mende izan eta auzitegi horretako presidenteari; horri kalterik egin gabe, espedientearen berri emango zaio Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari.
993 artikulua
Presidenteak aurreko artikuluan helaraziko dio auzitegi epai-emaileari aipatutako espedientea, eta auzitegi horrek lehenespenez entzungo ditu fiskala eta auziko akusatzaile partikularra, halakoa izanez gero; ondoren, zigortuaren defendatzaileak esku hartu ahal izango du, eta entzunaldia egingo zaio, edo, halakorik izan ezean, ofizioa defendatzailea izendatuko zaio zigortuari kasu horretarako. Gainera, auzitegiak egitateei nahiz pazienteen egoera fisikoari eta moralari buruz instrukzio zabalagoa eta formalagoa egiteko erabakia hartuko du, eta, horretarako, erabiliko dira auzi-intzidentean gertatuta erabiliko liratekeen legezko frogabide berberak. Hori guztia burutzeko, eskuordetza emango dio konfinatuak zein barrutitan egon eta barruti horretako instrukzio-epaileari.
994 artikulua
Aurreko artikuluetan aipatu intzidentea kontraesaneko epaiketan gauzatu ondoren, aurkakotasuna ageri bada, edo modu arruntean hori eginda, aurkakotasunik ez badago, eta osatzeko adi tu direnek, eta, hala denean, Medikuntza eta Kirurgia Akademiak zinpeko adierazpenak egin eta adierazpenok entzun ondoren, bidezko epaitza emango da.
Epaitza hori komunikatuko zaio presondegiko komandanteari, eta, horrek erotasun-adierazpena egin badu, zigortu eroa kasuan kasuko establezimendura eramango du; horri guztiari kalterik egin gabe, guztia Zigor Kodean ezarritakoa beteko da, baldin eta eroak edozein unetan bere zentzumena berreskuratzen badu.
995 artikulua
Indargabetuta, martxoaren 31ko 6/1984 Legearen ondorioz.
996 artikulua
Jabari-hirugarrengotzak edo eskubide hobearen hirugarrengotzak gertatuz gero, horiek gauzatu eta erabakiko dira Prozedura Zibilaren Legean ezarritako xedapenen arabera.
997 artikulua
Epaia betearazteko zenbait eginbide gauzatu behar badira eta gauzatze hori instrukzio-epailearen ardurapean geratu bada, epaile horrek berehala jakinaraziko dio auzitegi epai-emaileari haiek bete dituela; gainera, guzatzeko geratu direnekin batera lekukotza bidaliko dio, eta lekukotza hori auzira bilduko da.
998 artikulua
Aipatu eginbideak artxibatuko ditu eginbideotan esku hartu duen epailearen idazkariak artxibatuko ditu.
Lehenengoa
Zigor Kodearen 572.1.3 artikuluaren arabera, mehatxuak eta derrigortzeak gertatzen direnean, epaileak edo auzitegiak, lehenengo eginbideak hastean, beharrezko neurriak hartuko ditu, datuen isil-gordea bermatzeko, baldin eta halako datuak erregistro publiko ezberdinetan jasota badaude eta mehatxu nahiz derrigortzeen biktimarengan eragina badute; horrela, datuok ez dira informazio gisa baliagarriak izango, pertsona horien aurka terrorismo-delituak egiteko.
Bigarrena
Behin-behineko espetxealdiaren kautela-neurriak, horien gehieneko iraupena eta bukaera, bai eta zigor-prozeduretan hartutako gainerako kautela- neurriak ere, idatzoharren bidez jasoko dira Justizia Ministerioan estatu osorako ezarriko den erregistro zentralean.
Gobernuak, Justizia Ministerioak proposatuta, eta behin Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta Datuak Babesteko Agentzia entzunda, erregistro zentral horren antolaketari eta eskumenei buruzko erregelamendu egokiak emango ditu; zehaztuko du, halaber, erregistro hori zein unetan hasiko den jardunean, bertako idazkunen inskripzio eta ezerezteari buruzko araubidea zein izango den, eta bertan jasotako informazioa nola eskuratuko den, betiere horren isil-gordea ziurtatuz.
Hirugarrena
Gobernuak errege-dekretuaren bidez arautuko ditu, Justizia Ministerioak eta Barne Arazoetarako Ministerioak batera hala proposatuta, eta legearen arabera bidezkoak direntxostenak aurretiaz eskuratuta, DNAren erabilera forentseari buruzko batzorde nazionalaren egitura, osaera, antolaketa eta jardunbidea. Batzorde horrek egiaztagiriak emango dizkie laborategi zehatz batzuei, eta laborategi horiek ahalmena izango dute delituen ikerketan eta pertsekuzioan nahiz hilotzen identifikazioan profil genetikoak egiaztatzeko; batzorde horrek ezarriko ditu laborategiok koordinatzeko irizpideak; protokolo tekniko ofizialak prestatuko ditu, laginak eskuratu, gorde eta analizatzeari buruz; laginok segurtasun-baldintzetan gordetzeko bal dintzak ezarriko ditu; eta, oro har, neurri guztiak finkatuko ditu laginen, analisien eta horietatik eskuratutako datuen behar-beharrezko isil-gordea eta erreserba bermatzeko, betiere legeetan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena
1. Lege honen 544ter artikuluko 1 eta 7. paragrafoei idazkera berria eman die uztailaren 31ko 27/2003 Legeak; lege horrek arautzen du etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua. Bada, paragrafo horietan instrukzio-epaileari eta lehenengo auzialdiko epaileari buruzko aipamenak egiten dira; aipamen horiek, hala denean, emakumearen aurkako indarkeriaren epaileari egin zaizkiola ulertuko da.
2. Lege honen IV. liburuko III. tituluan eta 962. artikulutik 971. erakoetan guardiako epaileari buruzko aipamenak egiten dira; aipamen horiek, hala denean, emakumearen aurkako indarkeria- epaileari egin zaizkiola ulertuko da.
AZKEN XEDAPENA
Indarrik gabe geratzen dira aurreko lege, errege-dekretu, erregelamendu, agindu eta foru guztiak, baldin eta horiek jasotzen badituzte foru erkideko epaile eta auzitegiei arlo kriminalean dagozkien epaitze-erregelak.
Aurreko lerrokadatik salbuetsita geratzen da 1852ko ekainaren 20ko Errege Dekretua, eta kontrabando- eta iruzur- delituen ondoriozko prozedurei bu ruz indarrean dauden gainerako xedapenak.