Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako honena: 41/2015 Legea, urriaren 5ekoa, Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen duena, zigor-arloko justizia bizkortzeko eta prozesuko bermeak sendotzeko

2015-10-05

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/12/11, 296. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

13433 Hutsen zuzenketa, honako honena: 41/2015 Legea, urriaren 5ekoa, Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen duena, zigor-arloko justizia bizkortzeko eta prozesuko bermeak sendotzeko.

Hutsak atzeman dira urriaren 5eko 41/2015 Legean (Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen duena, zigor-arloko justizia bizkortzeko eta prozesuko bermeak sendotzeko), zeina Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2015eko urriaren 6ko alean (239. zk.) argitaratu baitzen; beraz, zuzenketa hauek egiten dira:

17.orrialdean, artikulu bakarraren Hemezortzi zenbakian, hau dioen lekuan:

«Bosgarren xedapen gehigarria eransten da, eta honela geratzen da idatzita:

“Bosgarren xedapen gehigarria. Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoa.»;

hau esan behar du:

«Seigarren xedapen gehigarria eransten da, eta honela geratzen da idatzita:

“Seigarren xedapen gehigarria. Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoa.”»

18.orrialdean, artikulu bakarraren Hemeretzi zenbakian, hau dioen lekuan:

«Seigarren xedapen gehigarria eransten da, eta honela geratzen da idatzita:

“Seigarren xedapen gehigarria. Prozedura.»;

hau esan behar du:

«Zazpigarren xedapen gehigarria eransten da, eta honela geratzen da idatzita:

“Zazpigarren xedapen gehigarria. Prozedura.”»

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra