Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako honena: 15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioarena

2015-07-02

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/09/02, 210. zk.

bcl_846270069.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

9524

Hutsen zuzenketa, honako honena: 15/2015 Legea, uztailaren 2koa,

 

Borondatezko Jurisdikzioarena.

Hutsak atzeman dira Borondatezko Jurisdikzioaren uztailaren 2ko 15/2015 Legean, zeina Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2015eko uztailaren 3ko alean (158. zk.) argitaratu baitzen. Hortaz, zuzenketa hauek egiten dira:

6.orrialdean —aurkibidea—, azken xedapenetatik hirugarrenean, hau dioen lekuan: «Aldatutako artikuluak: 8, 395, 525, 608, 748, 749, 758, 769, 777, 778 bis, 778 ter, 778 quater, 782, 790, 791, 792, 802 eta azken xedapenetatik hogeita bigarrena.»; hau esan behar du: «Aldatutako artikuluak: 8, 395, 525, 608, 748, 749, 758, 769, 777, 778 quater, 778 quinquies, 778 sexies, 782, 790, 791, 792, 802 eta azken xedapenetatik hogeita bigarrena.».

7.orrialdean —aurkibidea—, azken xedapenetatik zortzigarrenean, hau dioen lekuan: «Aldatutako artikuluak: 20, 20 bis, 20 ter, 20 quater, hogeita hirugarren xedapen gehigarria, hogeita laugarren xedapen gehigarria eta azken xedapenetatik bigarrena.»; hau esan behar du: «Aldatutako artikuluak: 20, 20 bis, 20 ter, 20 quater, hogeita laugarren xedapen gehigarria, hogeita bosgarren xedapen gehigarria eta azken xedapenetatik bigarrena.».

65.orrialdean, bosgarren xedapen iragankorraren 1. zenbakian, hau dioen lekuan: «Lege honen azken xedapenetatik bosgarrena indarrean jarri arte, erlijio-ezkontza ebanjelikoari Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legearen 7. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko zaio, 5. zenbakia izan ezik. Zenbaki hori honela geratzen da idatzita:»; hau esan behar du: «Lege honen azken xedapenetatik bosgarrena indarrean jarri arte, erlijio-ezkontza ebanjelikoari Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioaren 7. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko zaio —lankidetza-akordio hori azaroaren 10eko 24/1992 Legearen bidez onartu zen—, 7. artikuluaren 5. zenbakia izan ezik. Zenbaki hori honela geratzen da idatzita:».

66.orrialdean, bosgarren xedapen iragankorraren 2. zenbakian, hau dioen lekuan: «Lege honen azken xedapenetatik seigarrena indarrean jarri arte, erlijio-ezkontza juduari Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 25/1992 Legearen 7. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko zaio, 7. artikuluaren 5. zenbakia izan ezik. Zenbaki hori honela geratzen da idatzita:»; hau esan behar du: «Lege honen azken xedapenetatik seigarrena indarrean jarri arte, erlijio-ezkontza juduari Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioaren 7. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko zaio —lankidetza-akordio hori azaroaren 10eko 25/1992 Legearen bidez onartu zen—, 7. artikuluaren 5. zenbakia izan ezik. Zenbaki hori honela geratzen da idatzita:».

66.orrialdean, bosgarren xedapen iragankorraren 3. zenbakian, hau dioen lekuan: «Lege honen azken xedapenetatik zazpigarrena indarrean jarri arte, erlijio-ezkontza islamikoari Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 26/1992 Legearen 7. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko zaio, 7. artikuluaren 3. zenbakia izan ezik. Zenbaki hori honela geratzen da idatzita:»; hau esan behar du: «Lege honen azken xedapenetatik zazpigarrena indarrean jarri arte, erlijio-ezkontza islamikoari Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioaren 7. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko zaio —lankidetzaakordio hori azaroaren 10eko 26/1992 Legearen bidez onartu zen—, 7. artikuluaren 3. zenbakia izan ezik. Zenbaki hori honela geratzen da idatzita:».

88.orrialdean, azken xedapenetatik hirugarrenaren Hamar zenbakian, hau dioen lekuan: «...778 bis eta 778 quater bitarteko artikulu berriek osatua, honako izenburu

honekin:...»; hau esan behar du: «...778 quater eta 778 sexies bitarteko artikulu berriek

osatua, honako izenburu honekin:...».

88.orrialdean, azken xedapenetatik hirugarrenaren Hamaika zenbakian, hau dioen

lekuan:

«Hamaika. 778 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

“778 bis artikulua. Aplikazio-eremua. Arau orokorrak.”»;

hau esan behar du:

«Hamaika. 778 quater artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

“778 quater artikulua. Aplikazio-eremua. Arau orokorrak.”»

89.orrialdean, azken xedapenetatik hirugarrenaren Hamabi zenbakian, hau dioen

lekuan:

«Hamabi. 778 ter artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

“778 ter artikulua. Prozedura.”»;

hau esan behar du:

«Hamabi. 778 quinquies artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

“778 quinquies artikulua. Prozedura.”»

91.orrialdean, azken xedapenetatik hirugarrenaren Hamahiru zenbakian, hau dioen

lekuan:

«Hamahiru. 778 quater artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

“778. quater artikulua. Nazioarteko lekualdaketa edo atxikipen bat zilegia ez dela deklaratzea.”»;

hau esan behar du:

«Hamahiru. 778 sexies artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

“778 sexies artikulua. Nazioarteko lekualdaketa edo atxikipen bat zilegia ez dela deklaratzea.”»

95. orrialdean, azken xedapenetatik laugarrenaren Bi zenbakian, hau dioen lekuan:

«Bi. 58 bis artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:»;

hau esan behar du:

«Bi. 58 bis artikulua gehitzen da; hona hemen edukia:

«58. bis artikulua. Forma erlijiosoan egindako ezkontza.»

100.orrialdean, azken xedapenetatik zortzigarrenaren Bi zenbakian, eransten den 20 bis artikuluaren 1. zenbakiaren lehenengo paragrafoaren azken-aurreko lerroan, hau dioen lekuan: «...Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legearen 55.4 artikuluan...»; hau esan behar du: «...Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legearen 56.4. artikuluan...»

103.orrialdean, azken xedapenetatik zortzigarrenaren Bost zenbakian, hau dioen

lekuan:

«Bost. Hogeita hirugarren xedapen gehigarria eransten da.

“Hogeita hirugarren xedapen gehigarria. Zaragozako Nuestra Señora de Graciako Ospitalearen abintestato oinordetza.”»;

hau esan behar du:

«Bost. Hogeita laugarren xedapen gehigarria eransten da:

“Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Zaragozako Nuestra Señora de Graciako Ospitalearen abintestato oinordetza.”»

103.orrialdean, azken xedapenetatik zortzigarrenaren Sei zenbakian, hau dioen

lekuan:

«Sei. Hogeita laugarren xedapen gehigarria erasten da:

“Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Euskadiko lurralde historikoetako forualdundien abintestato oinordetza.”»;

hau esan behar du:

«Sei. Hogeita bosgarren xedapen gehigarria eransten da:

“Hogeita bosgarren xedapen gehigarria. Euskadiko lurralde historikoetako forualdundien abintestato oinordetza.”»

132.orrialdean, azken xedapenetatik hamazazpigarrenaren Bat zenbakian, 2. zenbaki aldatuaren barruan, hau dioen lekuan: «...ondasun edo zerbitzu bat –ondasun higiezinak,...»; hau esan behar du: «...ondasunak edo zerbitzuak –ondasun higiezinak,...».

134.orrialdean, azken xedapenetatik hogeita batgarrenaren 2. zenbakian, hau dioen

lekuan: «...Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legearen VIII. tituluko...»; hau esan

behar du: «…Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legearen VII. tituluko...».

134.orrialdean, azken xedapenetatik hogeita batgarrenaren 4. zenbakian, hau dioen

lekuan: «4. Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legearen 7. artikuluaren aldaketak; Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legearen 7. artikuluaren aldaketak; eta Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 26/1992 Legearen 7. artikuluaren aldaketak, hurrenez hurren azken xedapenetatik bosgarrenean, seigarrenean eta zazpigarrenean jasotakoak. Horiek 2017ko ekainaren 30ean jarriko dira indarrean.»; hau esan behar du: «4. Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioaren 7. artikuluaren aldaketak —lankidetzaakordio hori azaroaren 10eko 24/1992 Legearen bidez onartu zen—; Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioaren 7. artikuluaren aldaketak —lankidetza-akordio hori azaroaren 10eko 25/1992 Legearen bidez onartu zen—; eta Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioaren 7. artikuluaren aldaketak —lankidetza-akordio hori azaroaren 10eko 26/1992 Legearen bidez onartu zen—, hurrenez hurren azken xedapenetatik bosgarrenean, seigarrenean eta zazpigarrenean jasotakoak. Horiek 2017ko ekainaren 30ean jarriko dira indarrean.».

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra