Hutsen zuzenketa, honako honena: 13/2015 Lege Organikoa, urriaren 5ekoa, Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen duena, prozesuko bermeak sendotzeko eta ikerketa teknologikorako neurriak arautzeko
2015-10-05Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/11/28, 285. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
12887 Hutsen zuzenketa, honako honena: 13/2015 Lege Organikoa, urriaren 5ekoa, Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen duena, prozesuko bermeak sendotzeko eta ikerketa teknologikorako neurriak arautzeko.
Hutsa atzeman da urriaren 5ko 13/2015 Lege Organikoan (Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen duena, prozesuko bermeak sendotzeko eta ikerketa teknologikorako neurriak arautzeko), zeina Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2015eko urriaren 6ko alean (239. zk.) argitaratu baitzen; beraz, zuzenketa hau egiten da:
26.orrialdean, azken xedapenetatik lehenaren lehenengo paragrafoan, hau dioen lekuan: «Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 57.1, 65, 73.3, 82.1, 87.1, 87 ter. 1 eta 89 bis 2 eta 3 aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:»; hau esan behar du: «Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 57.1, 65, 73.3, 82.1, 87.1 eta 89 bis. 2 eta 3 aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:»