Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 3/2013 Errege Lege Dekretua, otsailaren 22koa, Justizia Administrazioaren eremuan tasen araubidea eta doako laguntza juridikoaren sistema aldatzen dituena
2013-02-22Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2013/2/28, 51. zk.
ESTATUKO BURUZAGITZA
2207
Hutsen zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 3/2013 Errege Lege Dekretua, otsailaren 22koa, Justizia Administrazioaren eremuan tasen araubidea eta doako laguntza juridikoaren sistema aldatzen dituena.
Hutsak aurkitu dira Justizia Administrazioaren eremuan tasen araubidea eta doako laguntza juridikoaren sistema aldatzen dituen otsailaren 22ko 3/2013 Errege Lege Dekretuan. Errege Lege Dekretu hori Estatuko Aldizkari Ofizialaren 47. zenbakian argitaratu zen, 2013ko otsailaren 23an, eta honen bidez behar diren zuzenketak egiten dira:
2. orrialdean, hirugarren lerrokadan, 1. lerroan, honako hau dioen lekuan: «… Horrez gainera, egun indarrean dagoen Doako Laguntza Juridikoaren 1/1996 Legearen aldaketa bat egin da…», honako hau esan behar du: «… Horrez gainera, aldaketa bat egin da egun indarrean dagoen Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legean…».
4. orrialdean, zioen azalpenean, VI. atalean, zortzigarren lerrokadan, 1. lerrotik 3. lerrora bitartean, hau dioen lekuan: «Bestalde, aldaketa bat eragin du 9/2012 Legeko xedapen gehigarrietako batek (9/2012 Legea, azaroaren 14koa, kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzkoa). Xedapen gehigarri horrek argitzen du», honako hau esan behar du: «Bestalde, 9/2012 Legean aldaketa bat egin da (9/2012 Legea, azaroaren 14koa, kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzkoa); 36. artikuluaren 4. paragrafoan g) letra gehitzen da, eta bertan xedatutakoak argitzen du».
4. orrialdean, zioen azalpenean, VI. atalean, zortzigarren lerrokadan, 5. lerroan, hau dioen lekuan: «15/2007 Legearen», hauxe esan behar du: «Lehia Defendatzeko uztailaren 3ko 15/2007 Legearen».
10. orrialdean, xedapen gehigarri bakarrean, azken lerrokadan, honako hau dioen lekuan: «Enplegu publikoaren arloan aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 2. eta 3. artikuluen 6. puntuan aipatutako langile publikoei ez zaie aplikatuko aurreko puntuetan xedatutakoa.», honako hau esan behar du: «Enplegu publikoaren arloan aurrekontu-egonkortasuna bermatzeko eta lehiakortasuna bultzatzeko neurriei buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluko 6. paragrafoan eta 3. artikuluko 5. paragrafoan aipatutako langile publikoei ez zaie aplikatuko aurreko puntuetan xedatutakoa.» http://www.boe.es BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO D. L.: M-1/1958 - ISSN: 0212-033X