Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Legeria

7/2015 Lege Organikoa, uztailaren 21ekoa, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duena

2015-07-21

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/07/22, 174. zk.

bcl_961291775.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

8167 7/2015 Lege Organikoa, uztailaren 21ekoa, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onartu dutela eta Nik berretsi egiten dudala.

HITZAURREA

I

Gaur egungo gizarteak eraginkortasun eta arintasun maila handia eskatzen du sistema judizialean; izan ere, justizia eraginkorrak denon oinarrizko eskubideak errespetatzea eta, hartara, bake soziala lortzea bermatzen du. Baina, horrez gain, herrialde baten jarduera ekonomikorako elementu estrategiko bat da, eta, segurtasun juridikoa indartzen laguntzeaz gain, auzi kopurua murrizten du.

Ildo horretatik, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren aldaketak Espainiako sistema judizialak dituen zenbait arazori erantzuteko konponbideak bilatu nahi ditu.

Horretarako, erreformak zenbait egituraeta antolamendu-neurri biltzen ditu, eskubide eta interesak defendatzeko jurisdikziora jotzen duten herritarrei erantzun hobea ematera bideratuta daudenak. Legeak artikulu bakar bat du, eta horrek, berriz, ehun eta hamasei zenbaki.

II

Lehenik eta behin, neurri hauek jasotzen dira: jurisdikzio militarrari Botere Judizialean behin betiko lekua ematea, eta Defentsa Ministerioak Kidego Juridiko Militarretik datozen Auzitegi Goreneko Arlo Militarreko Salako magistratuak izendatzeko hirukoak aurkezteko pribilegioa ezabatzea.

Gainera, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean eta haren protokoloetan aitortutako eskubideren bat urratu dela deklaratzen duten Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiei buruzko aurreikuspen bat jasotzen du, eta, zehazten duenez, arrazoi nahikoa izango dira a quo prozesuan emandako epai irmoaren berrikuspen-errekurtsoa jartzeko. Horri esker, handitu egiten da oinarrizko eskubideen babesaren segurtasun juridikoa; oso berezia da sektore hori, ordena politikoaren eta bake sozialaren oinarri baita, Espainiako Konstituzioaren 10.1 artikuluak aldarrikatzen duen bezala.

Halaber, eskubideak are gehiago babesteko xedearekin, orain arte arauketa oso eta eguneraturik ez zuen gai bati heltzen zaio; hain zuzen ere, datuen babesa auzitegien eremuan. Ereduak argi eta garbi bereizten ditu fitxategi jurisdikzionalak eta ez-jurisdikzionalak. Hala, fitxategi jurisdikzionalen arduraduna jurisdikzio-organoa da, eta horiek lege prozesalen mende daude, datuetan sartu, datuak zuzendu eta ezereztu eta datuen aurka egiteko eskubideei dagokienez. Fitxategi horien kontrol-agintaritza Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia izango da. Bestalde, fitxategi ez-jurisdikzionalen arduraduna bulego judiziala da, eta Justizia Administrazioaren letradu bat da horren buru. Mota horretako fitxategiak izaera

pertsonaleko datuak babesteko uneko araudiaren mende egongo dira, eta horien kontrolagintaritza Datuak Babesteko Espainiako Bulegoa izango da.

III

Gainera, erantzun judizialak arinagoak eta espezializatuagoak izatea lortzeko zenbait neurri jasotzen dira, bi helbururekin: batetik, zenbait jurisdikzio-organok dituzten atzerapenarazoak konpontzea eta, bestetik, herritarrei kalitate handiagoko erantzunak ematea. Malgutasun handiagoa lortu nahi da antolamendu judizialean, eta, horretarako, hainbat neurri sartu dira: gaiak epaitegien artean hobeto banatzeko, beren bolumena dela-eta berariazko erantzunak eskatzen dituztenen ebazpen espezializatua emateko, eta kausa konplexuen instrukzioa arintzeko.

Lehenik eta behin, neurriak hartu dira emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegien eremuan. Botere Judizialaren Lege Organikoak zehaztu zuen epaitegi horiek arduratuko zirela emakumearen aurkako indarkeria-gaiez, modu esklusibo eta baztertzailean; nolanahi ere, eta hasierako arauketa gorabehera, legeak esleitzen dizkien gaiez baino arduratzen ez diren epaitegiak eta gaioz gain beste prozedura zibil eta penal batzuk ebazten dituzten beste epaitegi batzuk ditugu gaur egun gure lurraldean: 106 epaitegi esklusibo eta 355 epaitegi bateragarri. Epaitegia biktimarengandik arrazoizko hurbiltasun batera egotearen eta mota honetako prozedurak tratatzeak eskatzen duen erantzun espezializatuaren arteko oreka egokia bilatze aldera, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegien jurisdikzioa bi barruti judizialetara edo gehiagotara hedatzeko aukera sustatu nahi da; hartara, eremu honetan bilatzen zen espezializazioa bermatu ahal izango da eta, aldi berean, probintzia bereko lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegiei, edo instrukziokoei, lan-karga arinduko zaie. Erreformarekin, errege-dekretu bidez adostu ahal izango du Gobernuak jurisdikzioaren hedapen hori, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aurrez proposamena egin ondoren eta tartean dauden administrazioen txostenarekin, Mugape eta Planta Judizialari buruzko Legearen aldaketarik izapidetu behar izan gabe.

Bigarrenik, justizia-administrazio onak beharrezko egiteari buruzko arrazoi klasikoarekin batera, orain, aukera ematen da lan-kargen oreka handiagoa bilatzeko probintzia-eremuko organoen kasuan. Horretarako, aurreikusten denez, gobernu-salek merkataritza-arloko, zigor-arloko, adingabeen alorreko, espetxe-zaintzako, administrazioarekiko auzien arloko edo gizarte-arloko epaitegien banaketa-arauetan behar diren aldaketak adostu ahal izango dituzte, gaien banaketa orekatzeko.

Hirugarrenik, antolamendu-baliabide bat sartzen da, hainbat inguruabar tarteko denbora gutxian auzi ugari sortzen dituzten kausei erantzuteko; izan ere, asko zailtzen da gure epaitegiek erantzun arin eta bakarra ematea, eta berandutu egiten dira gainerako prozesuen izapidetzeak.

Honen bidez aldatzen den Lege Organikoaren 98. artikuluak ahalbidetzen zuen epaitegien espezializazioarekin batera, orain, beste mekanismo bat sartzen da; hain zuzen ere, Botere Judizialaren gobernu-organoari aukera ematen diona organo judizial bat edo batzuk aldi baterako eta modu esklusiboan espezializatzeko, hala erabakitzen bada pilatutako gaien arabera; hartara, zehazten diren berariazko kausak auzitara eraman eta ebazteko. Hala, espezifikoki izapidetuko dira, eta irizpideak bateratzea erraztuko da. Berritasun nagusia da epaitegi espezializatu horiek probintzia-eremukoak izan ahalko direla. Hori horrela izanik, eremu txikiagoko lurralde-barrutiak egoteak sor ditzakeen mugak gaindituko dira. Azken batean, organo espezializatu batek edo batzuek ebatzi ahal izango dituzte gaiok, eta beste epaitegi batzuek ez dute horiez arduratu behar izango, gai arruntei arreta handiagoa jarri ahal izan diezaieten.

Arauak kasu bat uzten du kanpo: bide honetatik ezingo zaie esleitu organo espezializatuei lege-xedapen bidez beste mota batekoei esleitu zaizkien arloei buruzko gaiak, jurisdikzio-ordena berberaren barruan bada ere. Halaber kanpo uzten ditu instrukzioepaitegiak, inork eskua sar ez dezan beren eskumen-araubidean; izan ere, erreforma honek aurreikusten dituen gainerako indargarri-neurriak aplika dakizkieke.

Azkenik, konplexutasun handieneko kausak instruitzea errazteko eta instruktorea laguntzeko asmoz, honako aukera hau sartzen da laguntza-neurri gisa: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak organo instruktoreari Justizia Administrazioko epaile, magistratu edo letradu bat edo batzuk atxiki ahal izatea, funtzio-aldatzearekin edo gabe, hartara, jurisdikzio-funtzioak modu partekatuan egin gabe —beraz, kausan aritzeko aukerarik gabe— eta kausa konplexu horretaz arduratzen den organoaren titularraren zuzendaritzapean, azterketa-, babes-, lankidetzaeta proposamen-lanak egin ahal izan ditzaten.

Laguntza-neurri hori gaur egun indarrean diren erregelamenduzko aurreikuspenetara egokituko da, eta Justizia Ministerioaren adostasuna beharko da.

Erreformak zenbait aldaketa sartzen ditu, gainera, lurralde-atxikipeneko epaileen arauketan, eta horien bitartez malgutasun handiagoko elementuak sartu nahi dira antolamendu judizialean. Hala, lehenik eta behin, nabarmentzen da lurralde-atxikipeneko epaileak Justizia Auzitegi Nagusiaren esku daudela, ordezpeneta indargarrieginkizunetarako, eta presidentearen eskumena dela horiek izendatzea, hargatik eragotzi gabe gobernu-salari jakinaraztea. Aurreikuspen horrekin batera betebehar bat dago; alegia, gobernu-salak atxikipen-epaileek une oro duten egoeraren eta postuen berri eman behar dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari. Bigarrenik, argitzen da atxikipen-epaileak jurisdikzio osoarekin egingo duela bere lana ordezpen-eginkizunetan diharduenean; hartara, izaera horrekin joan ahal izango du epaile-juntetara, bai eta organo judiziala ordezkatzeko beste edozer egintza egin ere, titularra ez dagoenetan. Eta, hirugarrenik, gobernu-salari esleitzen zaio indargarri-helburuak zehaztea eta gaiak banatzea, baldin eta lurralde-atxikipeneko epaileak indargarri-lanak egiten baditu, prozesu horretan entzuera ematea bermatuta.

Azkenik, gardentasunaren eta herritarrek informazio publikorako irispidea izateko duten eskubidearen esparruan, eta legeetan zehaztutako mugen barruan, jarduketa judizialen publikotasunaren eremua azpimarratzen da, eta organo judizialen seinalamendu-agenda argitaratzeko betebeharra arautzen; hartara, aurrez jakin ahal izango da prozedura bat zer egunetan eta zer ordutan egingo den.

IV

Gai berari buruz ebazpen desberdinak izatea segurtasun-juridikorik ezaren sintoma da oraindik ere herritarren ustez. Hori dela eta, organo judizial bereko atalen arteko ebazpen kontrajarriak saihesteko beharra du hizpide testuak; izan ere, ebazpen kontrajarriek erabaki judizialen aurresangarritasunik ezara garamatza, eta, hori, azkenean, gure ordenamenduaren segurtasun juridikoaren mailan proiektatzen da. Horretarako, aldaketak sartzen dira osoko bilkura jurisdikzionalen arauketan, irizpideak bateratzeko, eta aurreikusten da, batetik, desadostasuna sortu duen gaiaz arduratzen diren magistratuak horien parte izatea eta, bestetik, atalek osoko bilkura horietako batean adostutako irizpideetatik zergatik aldentzen diren arrazoitu behar izatea.

V

Ezabatu egiten da epaile eta magistratuen zuzeneko erantzukizun zibila, oso-oso gutxi erabiltzen baita praktikan. Ondorioz, epaileek gainerako enplegatu publikoen erantzukizun berberak izango dituzte, Europako Kontseiluak gai horri buruz emandako gomendioak betez. Erantzukizun-salbuespen horrek, baina, ez du baztertzen Administrazioak epaile edo magistratuaren kontra administrazio-bidean erreklamatu ahal izatea, horren dolo edo erru larriagatik sortutako kalteengatik.

Gainera, karrera judizialeko kideak zerbitzu aktiboan egoteko denbora luzatzea arautzen da, magistratu emerituaren irudia ezabatzearekin bat.

VI

Gure herrialdeko herritarren harreman pertsonalak eta enpresa-harremanak nazioartekotzen ari dira progresiboki, eta, hori dela eta, eguneratu egin behar dira ordena zibileko Espainiako auzitegiei jurisdikzioa esleitzeko irizpideak. Argi dago eguneratze hori beharrezkoa dela; izan ere, indarrean den Botere Judizialaren Lege Organikoaren 22. artikulua idatzi zen unean, Espainiaren nazioartekotze-prozesua hastapenetan zegoen. Are gehiago, Europar Batasunaren eremura erabat sartzeko prozesua ez zegoen amaituta.

Arrazoi horregatik beragatik, komenigarria da legean aipatzea Espainiako epaile eta auzitegiek Batasuneko Zuzenbidearekin duten lotura, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak horri lotuta egiten duen interpretazioan. Paraleloki, eta sistemaren ondorio gisa, Espainiako epailearen eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren arteko elkarrizketabide nagusia gure ordenamenduan prozesalki zer-nola planteatu behar den zehazten da: arazo prejudiziala. Hala, herritarren eskubideak babesteko berme handiagoak bilatzean sakontzen da.

VII

Genero-indarkeriaren kontrako borrokak eremu guztietan eskatzen ditu neurriak oraindik ere, gaitz sozial hori errotik kentzeko. Botere Judizialaren Lege Organikoak ezin du horretatik bereizi; beraz, neurri sorta bat sartzen du legegintza-eremutik generoindarkeriaren kontra gehiago borrokatzeko, irmo eta etengabe. Horren harira, emakumearen kontrako indarkeriaren epaileak eskumen gehiago izango ditu. Lehenik eta behin, emakumearen intimitatearen aurkako, norberaren irudirako eskubidearen aurkako eta ohorearen aurkako delituez ere arduratuko da. Hau da, genero-indarkeria ere agertzen den delituen ondoriozko erantzukizun penala eskatzeko prozesuak instruituko ditu; zehazki, sekretuak agerraraztearen delituak eta irain delituak. Bigarrenik, Zigor Kodearen 468. artikuluak aurreikusten eta zigortzen duen urratze-delituaz ere arduratuko da, baldin eta ofenditua egilearen emaztea bada edo izan bada edo —nahiz elkarrekin ez bizi — antzeko afektibitate-harreman baten ondorioz egilearekin harremana duen edo izan duen emakume bat bada, edo egilearen edo haren emaztearen edo bizikidearen ondorengoak, edo egilearekin bizi diren edo egilearen emaztearen edo bizikidearen ahal, tutoretza, kuradoretza, harrera edo egitatezko zaintzaren mende dauden adingabeak edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonak. Delitu hori instruitzeko arduraren eskumena emakumearen kontrako indarkeriaren epaileari emanda, eraginkorragoa izango da biktimaren babesa, epaile horrek beste edozein epailek baino askoz ere datu gehiago izango baititu arrisku-egoera baloratzeko.

Emakumeen kontrako indarkeria-modu horrek berariazko ezaugarriak dituenez, beharrezkoa da operadore juridiko guztiek prestakuntza espezializatua izatea, agindu dizkieten eginkizunak eraginkortasunez bete ahal izateko, eta hori karrera judizialean sartzeko eta igotzeko hautaprobetan islatzen da; izan ere, emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioaren azterlana jaso behar dute, genero-indarkeriaren kontrako neurriak eta horiek jurisdikzio-funtzioaren eremuan zeharka aplikatzea barne.

Horrez gain, Justizia Administrazioari atxikitako taldeek laguntza tekniko eta profesionala ematea bermatzen da, zehazki, auzitegi-medikuntzako eta auzitegizientzietako institutuen eremuan. Taldeok psikologoek eta gizarte-langileek osatu ahal izango dituzte; hartara, genero-indarkeriaren biktimei laguntza espezializatua ematea bermatzen da, beste eginkizun batzuen artean.

Azkenik, estatistika judizialak sexuaren aldagaia ere aintzat hartzea bermatzen da.

VIII

Erakunde-erreformei buruzko atalean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren araubidearen zenbait aldaketa jorratzen dira lehenik eta behin. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eredu berria orain dela ia urtebete hasi zen funtzionatzen, eta aldaketok denbora horretan bildutako esperientziaren ondorio dira. Horien artean, Batzorde

Iraunkorreko kide kopurua areagotzea dago, bost kidetik zazpi kide izatera igaro baita; beraz, bokal kopuru handi bat ardura daiteke batzordeak dituen eskuduntza garrantzitsuez, dedikazio osoz, gainera.

Auzitegi Gorenaren eremuan, Kabinete Teknikoaren arauketa berri zehaztuago bat sartzen du. Kabinete horrek Presidentetzari eta bere salei laguntzen die onarpenprozesuetan eta azterlanak eta txostenak egiteko garaian.

IX

V. liburuan ere aldaketak sartzen ditu: Idazkari Judizialen Kidegoa Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoa deitzen da orain. Kidegoaren betiko eskaera bati erantzun zaio; izan ere, horren aburuz, «idazkari judizial» izendapenak benetan egiten duen lanari buruzko gaizki-ulertuetara eraman gaitzake.

Kidego horrek egiten dituen funtzioak egokitzearen ildo beretik, berariaz adierazten da kideek bulego judizialaren zuzendaritza dutela; eskumen berriak gehitzen dira, esaterako, bitartekaritza eta izapidetzea eta, hala badagokio, prozedura monitorioak ebaztea, hori dena, arau prozesalek aurreikusten dutenaren esparruan; dekretuak sartzen dira funtzionario horien berezko ebazpen-mota gisa; eta aurreikusten da Justizia Ministerioak urtero onartzea beren eskalafoia. Gainera, Justizia Administrazioaren letraduen eskubide eta betebeharren araubidea ezartzen da, haien funtzionario-estatusa argitzeko, eta klausula bat jasotzen du oro har VI. liburura jotzeko edo, horren ordez, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutura eta funtzio publikoaren gainerako araudira, hargatik eragotzi gabe beharrezko espezialitateak, Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoaren izaerari eta funtzioei berezkoak zaizkienak.

Gaur egun Idazkari Judizialen Kidegoan dauden hiru kategoriei eusten zaie, eta gai honen arauketa argitzeko hobekuntza teknikoak sartzen dira.

Bestalde, ordezpen-sistema bat aurreikusten da, Justizia Administrazioaren arloko aurrekontu-eraginkortasuneko neurriei buruzko abenduaren 27ko 8/2012 Lege Organikoaren printzipioetan inspiratuta —lege horren bidez aldatzen da Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa—, Justizia Auzitegiko letraduen arteko ordezpenak sustatu eta saritzeko. Ezohikoa izango da ordezko letraduak deitzea. Asmoa da justizia eremu guztietan profesionalizatzea eta egungo sistemaren kostu ekonomikoa nabarmen murriztea.

Azkenik, indarrean den legean, idazkari judizialen diziplina-araubidea VI. liburuan (Justizia Administrazioaren zerbitzupeko gainerako langileak) aurreikusitakoa da, eta horrek eragotzi egiten zuen horien egitekoaren berezko berezitasunetara egokitzea. Hori dela eta, berezko diziplina-araubide bat sartzen da Justizia Administrazioaren letraduen liburuan, eta horrek zenbait alderdi barneratzen ditu, besteak beste, isunez zehatzea, ezarri behar diren zehapenen mailaketa errazteko. Gainera, berariaz aipatzen da arauhauste den egitatearen larritasunaren eta aplikatu beharreko zehapenaren arteko proportzionaltasun-printzipioa.

Erreformak dagoeneko izapidetu eta ebatzi diren dokumentu judizialak espurgatzearen eremua ere du hizpide; izan ere, dokumentuok gordetzea ez da beharrezkoa eta kostu bat dakarkio Administrazioari. Lege Organikoak artxibo judizialen espurgatzea aurreikusten zuen arren, eraginkortasun handiagoa ematen zaio prozedurari orain; hartara, prozedura behin betiko amaitu duen ebazpena irmo den unetik sei urte igaro ondoren suntsitu ahal izango ditu Administrazioak auto eta espediente judizialak. Arau orokorretik kanpo gelditzen dira, batetik, zigor-jurisdikzioaren espedienteak, oro har preskripzio-epe luzeagoak dituztenak, eta, bestetik, erregelamendu bidez zehazten diren espedienteak, kultura-, gizarteedo historia-balioa kontuan hartuta.

Nolanahi ere, suntsitzea erabaki baino lehen, entzuera emango zaie alderdiei, eman zituzten jatorrizko dokumentuak banakatu nahi dituzten edo legeak gai honetan ematen dituen eskubideak baliatu nahi dituzten jakiteko.

X

VI. liburuan egiten diren aldaketei helduta, nabarmentzekoa da auzitegi-medikuntzako espezialitatearen eskakizuna barne hartzen dela Auzitegi Medikuen Kidegoan sartzeko. Justizia Ministerioak zehaztuko du noiz izango den efektiboa eskakizuna, egoiliartzasistemaren bidez plaza lortu duten lehen promozioek prestakuntza amaitu dutenean, osasun-prestakuntza espezializatuko plazak lortzeko dagokion urteko hautaproben bitartez. Paraleloki, profesional horien funtzioak eguneratzen dira eta auzitegimedikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuen araubidea egokitzen da, Justizia Ministerioari edo gai horretan eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoei atxikita dauden organo tekniko gisa. Horiek, bada, Justizia Administrazioa lagundu behar dute, bere diziplina zientifiko eta teknikoaren eremuan.

Hona hemen beste berritasun bat: auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuek auzitegi-balorazio osoko unitateak izango dituzte, eta psikologoek eta gizartelangileek osatu ahal izango dituzte unitateok. Beste funtzio batzuen artean, bermatuko dute laguntza espezializatua ematen zaiela genero-indarkeriako eta etxeko indarkeriako biktimei, adingabeei, familiei eta desgaitasuna duten pertsonei. Talde psikosozialetako gainerako profesionalek ere osatu ahal izango dituzte institutuok; alegia, Justizia Administrazioan diharduten psikologoek, gizarte-langileek eta gizarte-hezitzaileek, adingabeen talde teknikoak barne. Horrela, beren jarduera indartu eta bermatzen da.

Garrantzitsua da, halaber, Kudeaketa Prozesalerako Kidegoko kideak agintaritzako agente izango direla dokumentazio-funtzioak egiten dituztenean enbargoetan, egozpenetan eta dokumentatu beharrekoak diren gainerako egintzetan.

VI. liburuaren barruan, gainera, zenbait aldaketa gehigarri sartzen dira Justizia Administrazioan diharduten gainerako funtzionarioen estatutu-araubidean.

XI

VII. liburuan jasotzen denez, lan-harremanetako gradudunak Justizia Administrazioaren kolaboratzaile gisa aritu daitezkeen profesionalak izango dira, lan-arloan ordezkaritza teknikoa egiten baitute.

XII

Artikuluen osagarri gisa, sei xedapen gehigarri, bederatzi xedapen iragankor eta hamar azken xedapen sartzen dira.

Azken xedapenen artetik, laugarrena nabarmentzen da; alegia, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea aldatzen duena, Botere Judizialaren Lege Organikoaren xedapen berrietara egokitzeko, jarduketa judizialen egoerari buruzko informazioari, epaien publikotasunari eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiak betearazteari dagokienez. Bai eta azken xedapenetatik hirugarrena ere; hots, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea aldatzen duena, jurisdikzio-ordena honen kasazio-errekurtsoari dagokionez.

Eremu horretan, eta herritarren eskubideen babesari berme handiagoa emateko, legeak indar handiagoa ematen dio kasazio-errekurtsoari, zuzenbidearen aplikazio judizialean uniformetasuna bermatzeko tresna nagusia izan dadin. Hala, kasazioerrekurtsoa izapidetzeko onartuko da, ordenamendu juridikoaren arau-hauste jakin bat egin bada, dela prozesala, dela substantiboa, edo jurisprudentziarena, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak uste duenean errekurtsoak jurisprudentzia eratzeko kasazio-interes objektiboa duela.

Kasazioa ez dadin hirugarren auzialdi bat izan, baizik eta bere funtzio nomofilaktikoa zorrotz bete dezan, errekurtsoak onartzeko mekanismo bat diseinatzen da; hain zuzen ere, kasazio-interesa izateagatik gai bat Auzitegi Gorenera zer kasutan iritsiko litzatekeen deskribatzen da. Hori horrela, kasazio-salak erabaki ahal izango du zenbait kasutan kasazio-interes objektiboa dagoela, eta berariazko arrazoiak eman beharko ditu onarpenautoan. Kasazio-interes objektiboaren susmoa dagoen kasu jakinetan, onartu egin beharko da errekurtsoa.

Artikulu bakarra. Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, aldatzea.

Botere Judizialaren 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, honela geratzen da aldatuta:

Bat. 3. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Estatuaren Botere Judiziala osatzen duen jurisdikzio militarreko organoek jurisdikzio-batasunaren printzipioan oinarritzen dute beren antolamendua eta funtzionamendua, eta eremu hertsiki militarrean baino ez dute justizia ematen eta, hala badagokio, setio-egoeraren deklarazioak zehazten dituen arloetan, Konstituzioari eta zigor-, prozesueta diziplina-lege militarretan xedatutakoari jarraikiz.»

Bi. 4 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«4 bis artikulua.

1.Epaile eta auzitegiek Europar Batasunaren Zuzenbidea aplikatuko dute, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziari jarraikiz.

2.Auzitegiek arazo prejudizial bat planteatzea erabakitzen dutenean, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziarekin bat egingo dute, eta, hala badagokio, auto bidez, aurrez alderdiei entzuera eman ondoren.»

Hiru. 5 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«5 bis artikulua.

Ebazpen judizial irmo baten kontra berrikuspen-errekurtsoa jarri ahal izango da Auzitegi Gorenean, jurisdikzio-ordena bakoitzaren arau prozesalen arabera, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak deklaratzen duenean ebazpen hori eman izanak Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean eta haren protokoloetan aitortutako eskubideren bat bortxatzen duela, betiere bortxaketa horrek, bere izaeragatik eta larritasunagatik, ondore iraunkorrak badakartza eta haiek geldiarazteko modu bakarra berrikuspena bada.»

Lau. 21. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«21. artikulua.

1.Espainiako auzitegi zibilen ardura dira Espainiako lurraldean sorturiko uziak, Espainiak sinatutako nazioarteko tratatu eta hitzarmenetan, Europar Batasunaren arauetan eta Espainiako legeetan ezarritakoaren arabera.

2.Nolanahi ere, ez dute nazioarteko zuzenbide publikoaren arauei jarraikiz jurisdikzioeta betearazpen-immunitatea duten subjektu edo ondasunekiko egindako uzien ardura izango.»

Bost. 22. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«22. artikulua.

Espainiako auzitegiek honako arlo hauei lotutako uziez arduratzeko eskumen esklusiboa izango dute, beste edozeinen aurretik:

a) Espainian dauden higiezinen eskubide errealak eta errentamenduak. Nolanahi ere, erabilera partikularrerako eta bata bestearen ondorengo sei hilabeteko gehieneko eperako egiten diren ondasun higiezinen errentamendu-kontratuen arloan ere eskumena izango dute Espainiako jurisdikzio-organoek, baldin eta

demandatuak Espainian badu egoitza; betiere, errentaria pertsona fisikoa bada eta berak eta jabeak Estatu berean badute egoitza.

b) Espainiako lurraldean egoitza duten sozietate edo pertsona juridikoak eratzea, baliozkotzea, deuseztatzea edo desegitea, baita haien organoek egindako hitzarmenak eta hartutako erabakiak ere.

c) Espainiako erregistroetan egindako inskripzioen baliozkotasuna edo baliogabetasuna.

d) Patente, marka, diseinu edo marrazki, eredu eta gordailutu edo erregistratu beharreko beste eskubide batzuen inskripzioak edo baliozkotasuna, gordailua edo erregistroa Espainian eskatu edo egin denean.

e) Atzerrian emandako epaiak eta gainerako ebazpen judizialak, arbitrajeerabakiak eta bitartekotza-akordioak Espainian aitortzea eta betearaztea.»

Sei. 22 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«22 bis artikulua.

1.Arauak berariaz baimentzen duen arloetan, Espainiako auzitegiek eskumena izango dute baldin eta alderdiak esanbidez edo isilbidez Espainiako auzitegien mende jartzen direnean, alderdien egoitza gorabehera. Eskumena Espainiako auzitegiei esleitzen dieten akordioek eta kontratu batean jasotako antzeko estipulazioek ez dute ondoriorik izango baldin eta 22 quater, 22 quinquies, 22 sexies eta 22 septies artikuluetan zehaztutakoaren kontrakoak badira, edo 22. artikuluan zehaztutakoaren arabera eskumen esklusiboa duten Espainiako organo judizialen eskumena baztertzen badute; kasu horretan, bada, aipatutako manuetan zehaztutakoa beteko da.

22quinquies artikuluaren d) eta e) letretan aipatutako arloetan Espainiako auzitegien mende jarriko dira baldin eta eztabaida sortu ondorengo mendetasunakordio bat sinatzen badute, edo bi kontratatzaileek Espainian badute egoitza edo ohiko bizilekua kontratua sinatzeko unean, edo demandatzailea kontsumitzailea, aseguruduna edo aseguru-hartzailea bada.

2.Esanbidezko mendetasun-akordioaren bidez, alderdiek Espainiako auzitegiei eskumena ematen diete kontratuzko edo ez-kontratuzko harreman juridiko jakin bati lotuta beraien artean sortu diren edo sor daitezkeen eztabaida batzuez edo denez arduratzeko. Esanbidezko mendetasun bidez zehaztutako eskumenak mendetasun-akordioaren balio bera izango du.

Esanbidezko mendetasun-akordioa idatziz jaso beharko da, kontratu batean edo akordio independente batean jasotako klausula batean, edo ahoz, idatzizko konfirmazioarekin, bai eta alderdiek beraien artean zehaztuta dituzten ohiturei egokitzen den moduren batean ere, edo nazioarteko merkataritzan, alderdiek ezagutzen dituzten edo ezagutu behar dituzten erabileren araberakoa den moduren batean eta, aipatutako merkataritzan, alderdiek mota bereko kontratuetan, dagokion merkataritza-sektorean, ondo ezagutzen eta betetzen duten moduren batean. Idatzizko akordioa egongo da bitarteko elektroniko bidez egindako transmisio batean egin bada eta erregistro iraunkor bat eman bada.

Idatzizko akordioa egongo da, halaber, eskeeta erantzun-idatzien truke batean jasotzen bada, Espainian hasitako prozesuaren barruan, baldin eta alderdi batek baieztatzen badu akordioa dagoela eta besteak ez badu hori ukatzen.

3.Bere eskumena beste xedapen batzuen ondoriozkoa den kasuak gorabehera, Espainiako auzitegiek eskumena izango dute demandatua horien aurrean agertzen denean. Arau hau ez da aplikatuko auzitegiaren aurrean agertzearen xedea eskumena aurkaratzea bada.»

Zazpi. 22 ter artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«22 ter artikulua.

1.22., 22 sexies eta 22 septies artikuluetan jasotakoez bestelako arloetan, eta alderdiak ez badira Espainiako auzitegien mende jarri 22 bis artikuluari jarraikiz, auzitegiok eskumena izango dute demandatuak Espainian badu egoitza edo hala zehaztuta badago 22 quater eta 22 quinquies artikuluetan ezarritako fororen batean.

2.Artikulu honen ondorioetarako, pertsona fisiko batek egoitza Espainian duela ulertuko da bertan duenean ohiko bizilekua.

Pertsona juridiko batek egoitza Espainian duela ulertuko da bertan duenean bere egoitza soziala, administrazio-zentroa edo administrazio zentrala edo jarduerazentro nagusia.

3.Demandatu bat baino gehiago badago, Espainiako auzitegiek eskumena izango dute gutxienez batek Espainian badu egoitza; betiere, akzio bakar bat egiten bada, edo batzuk, baldin eta akzio horien artean lotura badago tituluaren ondorioz edo eskatzeko arrazoiaren ondorioz eta pilatzea aholkatzen bada.

4.Nolanahi ere, artikulu honen 1. zenbakian xedatutakoari jarraikiz zehaztutako eskumena baztertu ahal izango da; hain zuzen ere, foroa hautatzeko akordio baten bidez atzerriko auzitegi baten alde egiten bada. Kasu horretan, auzitegiek bertan behera utziko dute prozedura, eta izendatutako atzerriko auzitegiek beren eskumenari uko eginez gero baino ezingo dira uziaz arduratu.

5.Espainiako auzitegien eskumena baztertzeak ez du ondoriorik izango horien mende egon behar ez den arloetan.»

Zortzi. 22 quater artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«22 quater artikulua.

Aurreko irizpideak bete ezean, eskumen hauek dagozkie Espainiako auzitegiei:

a) Absentziaedo heriotza-deklarazioei dagozkienak, desagertutakoak Espainian izan duenean azken egoitza edo nazionalitate espainiarra badu.

b) Pertsonen gaitasunari eta adinez nagusikoak eta haien ondasunak babesteko neurriei dagozkienak, Espainian dutenean ohiko bizilekua.

c) Ezkontideen arteko harreman pertsonalei eta ondarezko harremanei, ezkontza-deuseztasunari, banaketari eta dibortzioari eta horien aldaketei dagozkienak, betiere, atzerriko beste ezein auzitegik ez badu eskumena, demanda egiteko unean bi ezkontideek Espainian dutenean ohiko bizilekua, edo beren azken ohiko bizilekua Espainian izan dutenean eta horietako bat bertan bizi denean, edo Espainia denean demandatuaren ohiko bizilekua, edo bien adostasunez egiten dutenean demanda, ezkontideetako bat Espainian bizi denean edo demandatzaileak urtebete daramanean gutxienez Espainian bizitzen demanda egin zuenetik, edo demandatzailea espainiarra denean eta ohiko bizilekua Espainian duenean gutxienez demanda egin baino sei hilabete lehenago, baita bi ezkontideek nazionalitate espainiarra dutenean ere.

d) Filiazioari eta gurasoen eta seme-alaben harremanei, adingabeen babesari eta gurasoen erantzukizunari dagozkienak, demanda egiteko unean semeak edo alabak edo adingabeak Espainian duenean ohiko bizilekua edo demandatzailea espainiarra denean edo ohiko bizilekua Espainian duenean edo, betiere, demanda egin baino gutxienez sei hilabete lehenagotik.

e) Adopzioari dagozkionak, Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legean araututako kasuetan.

f) Mantenuari dagozkionak, hartzekodunak edo demandatuak Espainian duenean ohiko bizilekua edo, mantenuaren uzia egoera zibilari buruzko auzi baten edo gurasoen erantzukizuneko akzio baten osagarri gisa egiten bada, Espainiako auzitegiek azken akzio horretaz arduratzeko eskumena dutenean.

g) Ondorengotzei dagozkienak, eskubide-sorrarazleak Espainian izan duenean azken bizilekua edo ondasunak Espainian daudenean eta eskubide-sorrarazlea espainiarra bada heriotza gertatu den unean. Gainera, eskumena izango dute alderdiak Espainiako auzitegien mende jarri direnean, betiere, Espainiako legea aplika badakioke ondorengotzari. Atzerriko ezein jurisdikziok ez duenean eskumena, Espainiako auzitegiek Espainian dauden ondorengotza-ondasunen eskumena izango dute.»

Bederatzi. 22 quinquies artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«22 quinquies artikulua.

Halaber, esanbidezko edo isilbidezko mendetasunik ezean, eta demandatuak bizilekua Espainian ez badu ere, eskumen hauek dagozkie Espainiako auzitegiei:

a) Kontratuzko obligazioei dagozkienak, demandaren xede den obligazioa Espainian bete bada edo bete behar bada.

b) Kontratuz kanpoko obligazioei dagozkienak, egitate kaltegarria Espainiako lurraldean gertatu bada.

c) Merkataritzako sukurtsal, agentzia edo establezimendu baten ustiaketari buruzko akzioei dagozkienak, hura Espainiako lurraldean dagoenean.

d) Kontsumitzaileek sinatutako kontratuen arloan, horiek auzitan jardun ahal izango dute Espainian, bertan badute ohiko bizilekua edo beste alderdi kontratatzaileak balu; azken horrek auzitan jardun ahal izango du Espainian, kontsumitzaileak bertan badu ohiko bizilekua.

e) Aseguruen arlokoak, asegurudunak, hartzaileak edo onuradunak Espainian duenean bizilekua; aseguratzaileari ere jar dakioke demanda Espainiako auzitegietan, egitate kaltegarria Espainiako lurraldean gertatzen bada eta erantzukizun-aseguruko kontratu bat edo higiezinei buruzko aseguru bat bada, edo, erantzukizun zibileko aseguru bat izanik, Espainiako auzitegiek eskumena badute kaltedunak asegurudunaren kontra hasitako akzioaz arduratzeko, artikulu honen b) letran xedatutakoa betez.

f) Ondasun higiezinei buruzko eskubide errealei buruzko akzioetan, horiek Espainiako lurraldean badaude demanda egiten denean.

Artikulu honen d) eta e) letretan aurreikusitako kasuei dagokienez, Espainiako auzitegiek eskumena izango dute kontsumitzailea, aseguruduna edo aseguruhartzailea demandatzailea denean eta alderdiek, eztabaida agertu ondoren, Espainiako auzitegien mende egotea adostu dutenean, edo bi kontratatzaileek Espainian badute bizilekua kontratua egiteko unean, edo demandatzailea kontsumitzailea, aseguruduna edo aseguru-hartzailea denean.»

Hamar. 22 sexies artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«22 sexies artikulua.

Espainiako auzitegiek eskumena izango dute Espainiako lurraldean dauden pertsonei eta ondasunei aplikatzen zaizkien eta Espainian bete behar diren behinbehineko neurriak edo segurtamen-neurriak hartu behar direnean. Halaber, neurri horiek hartzeko eskumena izango dute gai nagusiaz arduratzeko eskumena badute.»

Hamaika. 22 septies artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«22 septies artikulua.

Konkurtsoen eta gainerako kaudimengabezia-prozeduren arloan, araudi erregulatzailean xedatutakoa bete beharko da.»

Hamabi. 22 octies artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«22 octies artikulua.

1.Espainiako auzitegiek ez dute eskumenik izango Espainiako legeetan aurreikusitako eskumenen foruetan halako eskumenik jasotzen ez den kasuetan.

2.Espainiako auzitegiek ofizioz edo alderdiak eskatuta aztertuko dute beren eskumena, indarreko arauak eta demanda aurkezteko unean dauden inguruabarrak aintzat hartuta, eta prozesua amaierara arte bideratuko da, arauok eta inguruabarrok ondoren aldatzen badira ere, non eta ez den berariaz kontrakoa zehazten.

3.Espainiako auzitegiak eskumengabe deklaratuko dute beren burua beren eskumena ez bada Espainiako legeen xedapenetan oinarritzen, lege prozesaletan aurreikusitakoarekin bat.

Espainiako auzitegiek ezingo dute abstenitu edo ezingo dute eskumenik ez dutela adierazi auziak loturarik badu Espainiarekin eta auziarekin erlazionatutako hainbat estatutako auzitegiek eskumenik ez dutela adierazi badute. Gainera, ezingo dute halakorik egin atzerriko auzitegiek emandako ebazpen judizialak, arbitrajeerabakiak eta bitartekotza-akordioak aitortu eta betearazi behar direnean.»

Hamahiru. 22 nonies artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«22 nonies artikulua.

Nazioarteko auzibitarteen eta loturen salbuespenak lege prozesalak arautzen dituzten arau orokorrei jarraikiz alegatu eta izapidetuko dira.»

Hamalau. 35. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«35. artikulua.

1.Legez ezarriko da mugape judiziala, eta haren bidez zehaztuko da organo judizialaren lurralde-barrutia. Arau honetan berariaz aurreikusitako kasuetan, baina, errege-dekretuz ezarriko da.

2.Horretarako, autonomia-erkidegoek dagokien lurraldearen mugape judizialaren antolaketan parte hartuko dute, eta Gobernuari igorriko diote, haren eskariz, barruti judizialak zehazteko proposamena.

3.Autonomia-erkidegoen proposamenak ikusirik, Justizia Ministerioak dagokion araudi-xedapena idatziko du, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hari buruzko txostena egingo du bi hilabeteko epean.

4.Aipatutako txostenak bidalirik, Gobernuak araudi-proiektu bat izapidetuko

du.

5.Mugape judiziala bost urtean behin berrikusiko da, edo lehenago, inguruabarren arabera beharrezko ikusiz gero, lehen adierazitako prozeduraren arabera egindako lege baten bidez.

6.Barruti judizialen hiriburuak zein diren autonomia-erkidegoek erabakiko dute, lege bidez, aurrez Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txostena eginik.»

Hamabost. 61 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«61 bis artikulua.

1.Kabinete Tekniko bat egongo da Auzitegi Gorenaren zerbitzura, Presidentetzari eta bere salei laguntzeko beren ardurakoak diren gaiak onartzeko prozesuetan, bai eta eskatzen diren azterlanak eta txostenak egiteko ere. Gainera, sala bereziei ere lagunduko die, beren eskumenekoak diren gaiez arduratzeko.

2.Honako hauek osatuko dute Kabinete Teknikoa: zuzendari batek, karrera judizialeko kideek eta Kabinete Teknikoaren letradu izendapena izango duten beste jurista batzuek.

3.Aurreko horien ondorioetarako, jurisdikzio-ordena adina arlo egongo dira. Arlo bakoitzaren barruan, onarpen-atal bat egon ahal izango da, eta azterlan eta txostenetarako beste bat. Arlo Militarreko Bosgarren Salan, Kabinete Teknikoaren letradu bat egon ahal izango da.

Letraduen espezializazio profesionala zein den, arlo batean edo bestean arituko dira.

4.Arloetako bakoitzean, Kabinete Teknikoaren letradu batek edo batzuek arloan diharduten Kabineteko kideak koordinatzeko lanak egingo dituzte. Auzitegi Goreneko presidenteak izendatuko ditu, ahal dela karrera judizialeko letraduen artean, eta hamar urteko antzinatasuna izan behar dute gutxienez beren lanbidean.

5.Justizia Ministerioak zehaztuko du Kabinete Teknikoaren osaera eta plantilla, Auzitegi Gorenaren Gobernu Sala entzunda, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aurrez txostena egin ondoren eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak aldeko txostena egin ondoren.

Salbuespen gisa, behar bezala justifikatutako arrazoi koiunturalak tarteko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak proposatuta eta Auzitegi Gorenaren Gobernu Sala entzunda, Justizia Ministerioak kide gehiago atxiki ahal izango ditu Kabinete Teknikoaren zerbitzura, aldi baterako, eta urtebeteko gehieneko eperako.»

Hamasei. 61 ter artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«61 ter artikulua.

Auzitegi Goreneko presidenteak Kabinete Teknikoaren goi-zuzendaritza beteko du edo, hori ordeztu behar denean, Auzitegi Goreneko presidenteordeak.»

Hamazazpi. 61 quater artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«61 quater artikulua.

1.Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkurak izendatuko du Kabinete Teknikoaren zuzendaria, Auzitegi Goreneko presidentearen proposamen loteslearen arabera, eta Auzitegi Gorenaren magistratu-kategoria izateko legez eskatutako betekizunak egiaztatu behar ditu. Hain zuzen ere, izendapen hori izango du ordezkaritza-ondorioetarako, kargua betetzen duen bitartean.

2.Kabinete Teknikoan arituko diren letraduak merezimendu-lehiaketa bidez hautatuko dira, eta hautespen-irizpideak deialdiaren iragarkian zehaztuko dira.

Karrera Judizialekoak edo Fiskalekoak ez diren letraduek Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko funtzionario edo administrazio publikoetako edo konstituzio-organoetako funtzionario izan beharko dute, Zuzenbide tituluarekin, eta A1 Azpitaldeko kidegokoak edo parekoetakoak.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorrak deialdia egingo du, Auzitegi Goreneko presidenteak proposatuta. Azken horrek aipatutako auzitegiko Gobernu Sala entzungo du aurrez, hautespen-irizpideak zehazteko.

3.Auzitegi Goreneko presidenteak, Salako presidentea eta Kabinete Teknikoaren zuzendaria entzunda, Gobernu Salari aurkeztuko dio Kabinete Teknikoaren letraduen postuak betetzeko izangaien proposamena, onar dezan.

4.Auzitegi Goreneko presidenteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osoko bilkurari aurkeztuko dio Auzitegi Gorenaren Gobernu Salaren proposamena, Kabinete Teknikoaren letraduen postuak beteko dituzten pertsonak izenda ditzan.»

Hemezortzi. 61 quinquies artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«61 quinquies artikulua.

1.Hautatzen diren letraduak urtebeterako izendatuko dira. Epe hori bete ondoren, Auzitegi Goreneko presidenteak, dagokion salako presidentea eta Kabinete Teknikoaren zuzendaria entzunda, eta hala badagokio, postua luzatzea proposatuko

du, hasierako izendapenerako zehaztutako prozedurari jarraikiz. Letraduak hiru urteko aldietarako luzatu ahal izango dira. Aurrekoari kalterik egin gabe, Auzitegi Goreneko presidenteak kargutik kendu ahal izango ditu letraduak, beren funtzioari dagozkion eginbeharren ez-betetze larriagatik.

2.Kabinete Teknikoaren zuzendaria eta letraduak zerbitzu berezien administrazio-egoeran deklaratuko dira jatorriko karreran edo kidegoan.

3.Karrera Judizialeko antzinatasuna zenbatzearen ondorioetarako, Kabinete Teknikoan letraduen postua betetzen duten epaile edo magistratuei kontuan hartuko zaizkie atxikita dauden Kabinete teknikoaren arloari dagokion jurisdikzio-ordenan emandako zerbitzuak.

Kabinete Teknikoan letraduen postua betetzen duten Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko antzinatasuna zenbatzeko ere aurreikuspen hori aplikatuko da.»

Hemeretzi. 61 sexies artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«61 sexies artikulua.

Gobernu Salak, Auzitegi Goreneko presidenteak proposatuta, Kabinete Teknikoaren funtzionamendu-arauak onartuko ditu.»

Hogei. 73. artikuluaren 6. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«6. Gai kopuruak hala eskatuz gero, sala baten barruan atal bat edo gehiago sortu ahal izango dira, baita arlo penaleko sala bat ere, Auzitegi Nagusiaren beste sala batzuen egoitzak dauden hiriburuetan bere lurralde-barrutia duena, soilik artikulu honen 3. zenbakiaren c) letran adierazitako apelazio-errekurtsoak eta Justizia Auzitegi Nagusiari legez esleitutako bestelako apelazioak ebaztearen ondorioetarako eta ez bestetarako.

Atal horietarako magistratuak izendatzeko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak egingo du proposamena; Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak erregelamendu bidez zehaztutako hautaprobak gainditu dituzten eta, ondorioz, zigor-ordenako espezialista direnetatik, eskalafoian posturik onena dutenak izendatuko dira. Halakorik ezean, deialdiaren egunaren aurre-aurreko hamabost urteetan, zigor arloko jurisdikzio-ordenan hamar urtez zerbitzuak eman dituztenetatik, eskalafoian posturik onena dutenak izendatuko dira. Organo mistoetako antzinatasuna modu berean zenbatuko da ondorio horietarako. Halakorik ere ez bada, eskalafoian posturik onena dutenak izendatuko dira.»

Hogeita bat. 82. artikuluaren 2. zenbakiaren 2. puntua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2.a Merkataritza-arloko epaitegiek lehen auzialdian emandako ebazpenen aurka legearen arabera jar daitezkeen errekurtsoak, salbu lan-arloko auziekin lotutako konkurtso-intzidenteetan emandako ebazpenen aurkakoak. Horretarako, atal bat edo batzuk espezializatu beharko dira, lege organiko honen 98. artikuluan aurreikusitakoarekin bat. Atal espezializatu horiek, gainera, lehen auzialdiko epaitegiek pertsona fisikoen konkurtsoei eta kontratuetako baldintza orokorrei lotutako banakako akzioei buruzko prozeduretan emandako ebazpenen kontra legeak zehaztutako errekurtsoez arduratuko dira.»

Hogeita bi. 85. artikuluari 6. zenbakia gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«6. Enpresaburu ez den pertsona naturalaren konkurtsoak, lege erregulatzailean aurreikusitako moduan.»

Hogeita hiru. 86 ter artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Merkataritza-epaitegien ardura izango dira konkurtso-arloan sorturiko auzi oro, lege erregulatzailean aurreikusitako moduan eta 85.6 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe. Edonola ere, konkurtsoko epailearen jurisdikzioa esklusiboa eta baztertzailea izango da gai hauei dagokienez:

1.a Ondarezko garrantzia duten akzio zibilak, konkurtsopekoaren ondarearen aurkakoak direnean, salbu Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen IV. liburuaren I. tituluan adierazitako gaitasunari, filiazioari, ezkontzari eta adingabeei buruzko prozesuetan erabiltzen diren akzioak. Ardura bera izango du Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen 17.1 artikuluan adierazitako akzioari buruz.

2.a Lan-kontratuen azkentze, aldaketa edo geldiera kolektiboak — konkurtsopekoa enplegatzailea denean— edo goi-zuzendaritzako kontratuen geldiera edo azkentzea helburu duten akzio sozialak. Neurri horiek direla-eta kontratu horiei aplikatzekoa zaien hitzarmen kolektiboan ezarritako baldintzak aldatu behar badira, langileen ordezkarien arteko adostasuna beharko da. Gai horiek epaitzeko orduan, Konkurtso Legearen berariazko arauak aplikatzeaz gain, kontuan izan beharko dira estatutuaren arau-antolaketa eta lan-arloko prozesua bultzatzen duten printzipioak.

3.a Konkurtsopekoaren ondasun eta ondarezko eskubideen aurkako betearazpen oro, zeinahi dela ere betearazpen-agindua eman duen organoa.

4.a Konkurtsopekoaren ondareari eragiten dion kautela-neurri oro, salbu 1. zenbakiaren arabera epaile horien jurisdikziotik kanpo dauden prozesu zibiletan hartutakoak, hargatik eragotzi gabe arbitraje-prozedura batean arbitroek erabaki ditzaketen kautela-neurriak.

5.a Konkurtso-prozeduran doako laguntza juridikoari dagokionez hartu beharreko neurriak.

6.a Konkurtsopekoari prozeduran sorturiko kalteengatik sozietatearen administratzaileei, kontu-ikuskariei edo, hala badagokio, likidatzaileei erantzukizun zibila galdatzeko akzioak.

2.Merkataritza-epaitegien ardura izango dira, orobat, jurisdikzio-ordena zibilaren eskumenekoak diren auziak, gai hauei dagokienez:

a) Lehia desleialari, jabetza industrialari, jabetza intelektualari eta publizitateari buruzko akzioak erabiliz egiten diren demandak, eta, orobat, jurisdikzio-ordena horren barruan, merkataritzaeta kooperatiba-sozietateak erregulatzen dituzten arauen babesean sustatzen diren auzi guztiak.

b) Garraioari buruzko nazio barruko edo nazioarteko araudiaren babesean sustatutako uziak.

c) Itsas Zuzenbidearen aplikazioarekin lotutako uziak.

d) Kontratuetako baldintza orokorrei eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteari buruzko akzio kolektiboak.

e) Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak merkataritzaerregistratzailearen kalifikazioaren aurkako errekurtsoen arloan emandako ebazpenen aurkako errekurtsoak, Hipoteka Legeak prozedura horretarako ezarritakoarekin bat.

f) Europako Erkidegoa Eratzeko Itunaren 81. eta 82. artikuluak eta haren zuzenbide eratorria aplikatzeko prozedurak, eta, orobat, Lehiaren Defentsari buruzko Legeak adierazitako artikuluak aplikatzeko prozedurak.»

Hogeita lau. 87 bis artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Indarreko legeriak mugape eta planta judizialari buruz aurreikusten duenari kalterik egin gabe, Gobernuak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak proposatuta eta, hala badagokio, justizia-arloan eskumenak dituen autonomia-erkidegoak txostena eginda, errege-dekretu bidez zehaztu ahal izango du emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiek beren jurisdikzioa hedatu ahal izatea; hain zuzen ere, probintzia bereko bi barrutira edo gehiagora.»

Hogeita bost. 87 ter artikuluaren 1. zenbakian, a) eta d) letrak aldatzen dira, eta g) letra gehitzen da. Honela geratzen dira idatzita:

«a) Erantzukizun penala eskatzeko prozesuen instrukzioa, Zigor Kodean jasotako delitu hauei dagokienez: giza hilketa, abortua, lesioak, fetuari eragindako lesioak, askatasunaren aurkako delituak, osotasun moralaren aurkako delituak, sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkakoak, intimitatearen eta norberaren irudirako eskubidearen aurkakoak, ohorearen aurkakoak edo indarkeriaz edo larderiaz egindako beste edozein delitu, baldin eta egilearen emazte denaren edo izan denaren kontra edo —nahiz elkarrekin ez bizi— antzeko afektibitate-harreman baten ondorioz egilearekin harremana duen edo izan duen emakumearen kontra egin badira; eta, orobat, egilearen edo haren emaztearen edo bizikidearen ondorengoen kontrako delituak edo egilearekin bizi diren edo egilearen emaztearen edo bizikidearen ahal, tutoretza, kuradoretza, harrera edo egitatezko zaintzaren mende dauden adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen kontrako delituak, baldin eta genero-indarkeriazko egintza bat ere gertatu bada.»

«d)

Legeak esleitzen dizkien delitu arinen gaineko ardura eta epaitza, biktima

zenbaki honen a) letran adierazitako pertsonetako bat bada.»

«g)

Zigor Kodearen 468. artikuluak aurreikusten eta zigortzen duen urratze

delituagatiko erantzukizun penala eskatzeko prozesuen instrukzioa, baldin eta ofenditua —hain zuzen ere, delituaren kondena, kautela-neurria edo segurtasunneurria urratu delako— egilearen emaztea bada edo izan bada edo —nahiz elkarrekin ez bizi— antzeko afektibitate-harreman baten ondorioz egilearekin harremana duen edo izan duen emakume bat bada, eta, orobat, egilearen edo haren emaztearen edo bizikidearen ondorengoak edo egilearekin bizi diren edo egilearen emaztearen edo bizikidearen ahal, tutoretza, kuradoretza, harrera edo egitatezko zaintzaren mende dauden adingabe bat edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona bat bada.»

Hogeita sei. 98. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«98. artikulua.

1.Aurrez gobernu-salek irizpena emanik, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak esku izango du, mota bereko epaitegi bat baino gehiago dagoen barrutietan, epaitegiotako bati edo batzuei ardura esklusiboa emateko gai jakin batzuei buruz erabaki dezaten edo dagokien jurisdikzio-ordenako betearazpenak egin ditzaten, hargatik eragotzi gabe helburu horretarako sortutako zerbitzu erkideek egin ditzaketen laguntza-jarduerak.

2.Justizia Ministerioaren aldeko txostena izanik eta Gobernu Sala entzunda, bai eta, hala badagokio, justizia-arloan eskumenak dituen autonomia-erkidegoa ere, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, salbuespenez eta epe jakin baterako, esku izango du probintzia bereko eta jurisdikzio-ordena bereko epaitegietako bati edo batzuei ardura esklusiboa emateko gai jakin batzuei buruz erabaki dezaten eta, hala badagokio, horietatik datozen betearazpenak egin ditzaten, hargatik eragotzi gabe helburu horretarako sortu diren edo sortuko diren zerbitzu erkideek egin ditzaketen laguntza-jarduerak.

Kasu horietan, organo espezializatuak edo espezializatuek halako espezializazioaren xede diren gai guztiez arduratzeko eskumena hartuko dute beren gain, hasiera batean beste barruti judizial bateko organoei bazegokien ere horiez arduratzea.

Ezingo da akordio hau hartu hala espezializatutako organoei lege-xedapen bidez beste mota batzuetakoei esleituta dauden gaiak esleitzeko. Gainera, instrukzio-epaitegiak ezingo dira bide honen bidez espezializatu, hargatik eragotzi gabe zerbitzuaren beharrak direla-eta hartu behar diren banaketaedo indargarrisalbuespeneko beste neurri batzuk.

3.Erabaki hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta erabakia hartu osteko urtearen hasieratik aurrera izango du indarra, non eta ez den arrazoiz justifikatzen, urgentzia-arrazoiak tarteko, aurreragoko beste une bat.

4.Eraginpeko epaitegiek jarraituko dute ebazkizun dauden prozesuez arduratzen, amaierara arte.»

Hogeita zazpi. 163. artikulua kentzen da.

Hogeita zortzi. 167. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«167. artikulua.

1.Jurisdikzio-ordena bereko bi epaitegi edo gehiago dauden lekuan, aurrez zehaztutako arauen arabera banatuko dira gaiak haien artean. Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Salak onartuko ditu banaketa-arauak, dagokion jurisdikzioordenako epaile-juntak proposaturik. Interesdunaren eskariz, epaile-juntak proposa dezake epaile bat gai-banaketatik libre gera dadila guztiz edo partez, denbora jakin baterako, justizia egoki administratzeko hala behar denean. Erabakia Gobernu Salara eramango da, egoki iritziz gero onar dezan. Banaketa-arauetan egiten diren aldaketek ezingo diete izapidetze-prozesuan dauden prozedurei eragin.

2.Gobernu Salak merkataritza-arloko, arlo penaleko, adingabeen alorreko, espetxe-zaintzako, administrazioarekiko auzien arloko edo gizarte-arloko epaitegien banaketa-arauen aldaketa zehatzak adostu ahal izango ditu, horietako bakoitzari bere motaren arabera dagokien gaien banaketa orekatzeko, beren eskumeneko gaiak probintzia baino beheragoko esparruko barruti bati esleitu badizkiete ere, legexedapen bidez edo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren beraren osoko bilkuraren akordio bidez.

3.Justizia Administrazioaren letraduak banaketa egingo du, eta epaile dekanoak gainbegiratu; epaile dekanoari dagokio, hain zuzen, barne-gobernamendu gisa, sortzen diren arazoak konpontzea eta irregulartasunak zuzentzea, behar diren neurriak hartuz eta, hala badagokio, erantzukizunak eskatuz.»

Hogeita bederatzi. 199. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Auzitegi Nazionalean, sala osatzeko nahikoa magistratu ez badaude, salako edo auzitegiko presidenteak izendaturiko beste magistratu batzuk gehituko dira, txanda baten arabera, zeinean lehentasuna izango baitute seinalamendutik libre daudenek eta, haien artetik, berrienek. Halakorik ezean, ordezko magistratu bati deituko diote, hurrengo artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitakoaren arabera.»

Hogeita hamar. 200. artikuluaren 4. eta 5. zenbakiak ezabatzen dira, eta 2. zenbakia aldatzen da. Honela geratzen da idatzita:

«2. Aurreko artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, karrera judizialekoak ez diren ordezko magistratuen zerrenda bat eduki ahal izango da Auzitegi Nazionalean, justizia-auzitegi nagusietan eta probintzia-auzitegietan, eta zerrenda horretako kideei deitu ahal izango zaie sala osatzeko, izendatuak izan diren

jurisdikzio-ordenaren edo -ordenen barruan ezartzen den lehentasun-ordenaren arabera.

Zerrenda horretako kideei deitzeko, zaindu beharko da aurrekontuaren aldetik aukera izan dadila eta aurreko artikuluan ezarritako lehentasuna gorde dadila, eta inoiz ezin izango da sala bat osatzeko sartu ordezko magistratu bat baino gehiago.»

Hogeita hamaika. 216 bis 3 artikuluari 4. zenbakia gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«4. Salbuespenez, errefortzuaren berezitasunak direla-eta epaile bakar bat nahiko ez denean zerbitzu-eginkizunaz arduratzeko denbora osoan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak baimendu ahal izango du errefortzua behar duen organo judizialaren ordezpen-planetan borondatez parte hartzen dutenek egin dezatela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak berak kideak deitzeko zehaztuko duen sekuentziari jarraikiz.»

Hogeita hamabi. 230. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Epaitegi eta auzitegiek eta fiskaltzek eskura duten edozer bitarteko tekniko, elektroniko, informatiko eta telematiko erabili behar dituzte beren jarduera egiteko eta dagozkien funtzioak betetzeko, titulu honen I bis kapituluak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta aplikagarri diren gainerako legeek bitarteko horien erabilerari buruz ezarritako mugekin.

Nahitaez bete beharko dira teknologia berriak erabiltzeari buruzko jarraibide orokorrak eta bereziak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak edo Estatuko Fiskaltza Nagusiak hurrenez hurren epaile eta magistratuei edo fiskalei zuzentzen dizkietenak, non teknologia horien erabilera zehaztuko baita.

2.Bitarteko horiekin igorritako dokumentuek, euskarria edozein dela ere, jatorrizko dokumentu baten balioa eta eraginkortasuna izango dute, baldin eta haien autentikotasuna eta osotasuna bermatzen bada eta lege prozesalek eskatutako betekizunak betetzen badira.

3.Euskarri digitalean grabatutako eta dokumentatutako ahozko jardunak eta ikustaldiak ezingo dira transkribatu.

4.Euskarri informatikoekin izapidetzen diren prozesuetan, bermatu beharko da identifikazioa eta dagokion organoak baliatzea jurisdikzio-funtzioa, eta, orobat, euskarri horietan jasotako izaera pertsonaleko datuen konfidentzialtasuna, pribatutasuna eta segurtasuna, legeak ezarritako moduan.

5.Eskubide eta interesen babes judiziala eskatzen duten pertsonak harremanetan jarri ahal izango dira Justizia Administrazioarekin, 1. zenbakian adierazitako bitarteko teknikoen bidez, baldin eta bitarteko horiek bateragarriak badira epaitegi eta auzitegiek ezarritakoekin eta prozeduran aurreikusitako berme eta betekizunak gordetzen badira.

6.Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Justizia Administrazioan erabiltzen diren programa eta aplikazio informatikoei buruzko txostena egin beharko du aurrez.

Justizia Administrazioan erabiltzen diren sistema informatikoek bateragarriak izan behar dute elkarren artean, Justizia Administrazio Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoak zehaztutako moduan komunikatu eta integratu daitezen.»

Hogeita hamahiru. 232. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta 3. zenbakia gehitzen da. Honela geratzen dira idatzita:

«2. Organo judizialaren seinalamendu-zerrenda publiko egin beharko da. Justizia Administrazioaren letraduak arduratuko dira zaintzeaz bulego judizialeko funtzionario eskudunek beren organo judizialari dagokien seinalamendu-zerrenda publika dezatela jendeak ikusteko moduko tokian, aste bakoitzeko lehenengo egun

baliodunean, bertan zehaztuta ekitaldiaren data eta ordua, jardun-mota eta prozedura-zenbakia.

3.Salbuespenez, ordena publikoa eta eskubide eta askatasunen babesa dela eta, publikotasuna mugatu eta jarduketa guztiak edo batzuk isilpekoak izan daitezela erabaki dezakete epaile eta auzitegiek, ebazpen ziodun baten bidez.»

Hogeita hamalau. 234. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«234. artikulua.

1.Justizia Administrazioaren letraduek eta bulego judizialeko funtzionario eskudunek interesdunei emango diete jarduketa judizialen egoerari buruz eskatzen duten informazio guztia, haiek aztertu eta ezagutu ahal izan dezaten, salbu eta, legearen arabera, isilpekoak edo erreserbatuak badira edo isilpekotzat edo erreserbatutzat deklaratu badira.

2.Alderdiek eta interes legitimoa eta zuzenekoa egiaztatzen duen pertsona orok eskubidea izango dute autoetan jasotako idatzi eta dokumentuen kopia soilak eskuratzeko, lege prozesaletan eta, hala badagokio, Justizia Administrazioan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea arautzen duen uztailaren 5eko 18/2011 Legean xedatutako moduan; betiere, isilpekotzat edo erreserbatutzat deklaratu ez badira. Gainera, testigantzak eta ziurtagiriak eskuratzeko eskubidea izango dute, lege prozesaletan zehaztutako kasuetan eta moduan.»

Hogeita hamabost. 235 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«235 bis artikulua.

236 quinquies artikuluaren 1. zenbakiaren bigarren paragrafoan zehaztutakoari eta lege prozesaletan zehaztu daitezkeen murrizketei kalterik egin gabe, epaien testuetarako edo haien zati jakin batzuetarako, edo prozesuaren barruan emandako beste ebazpen batzuetarako irispidea soilik erabili ahal izango da aurretiaz disoziatuta haietan dauden izaera pertsonaleko datuak eta erabat errespetatuta intimitaterako eskubidea, babes-behar berezia duten pertsonen eskubideak eta biktimen edo kaltedunen anonimotasunaren bermea, bidezkoa denean.

Nolanahi ere, behar diren neurriak hartuko dira epaiak eta prozesuaren barruan emandako gainerako ebazpenak ez daitezen legeen kontrako xedeetarako erabili.»

Hogeita hamasei. I bis kapitulua gehitzen zaio III. liburuaren III. tituluari, eta 236 bis eta 236 decies bitarteko artikuluak hartuko ditu. Honela geratzen da idatzita:

«I BIS KAPITULUA

Izaera pertsonaleko datuen babesa Justizia Administrazioaren eremuan

236 bis artikulua.

Auzitegiek beren eskumenekoak diren prozesuak izapidetzean eta bulego judizialaren kudeaketaren barruan datuak tratatzen direnean, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzeko araudian xedatutakoa bete beharko da, hargatik eragotzi gabe kapitulu honetan zehaztutako espezialitateak.

236 ter artikulua.

1.Auzitegiek xede jurisdikzionalekin edo ez-jurisdikzionalekin tratatu ahal izango dituzte izaera pertsonaleko datuak. Lehenengo kasuan, tratatu ahal izango dituzten datuak beren ardurakoak diren prozesuen barrukoak izan beharko dira eta datuon xedea zuzenean erlazionatuko da jurisdikzio-ahala baliatzearekin.

2.Auzitegiek behar diren fitxategiak izango dituzte horietan bideratzen diren prozesuak izapidetzeko, baita behar bezala kudeatzeko behar direnak ere, betiere, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko araudian zehaztutako berme eta eskubideak errespetatuz.

Fitxategiok jurisdikzionalak edo ez-jurisdikzionalak izango dira, jasotzen dituzten datuei zer tratamendu eman behar zaien.

236 quater artikulua.

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ez da beharrezkoa izango interesdunak baimena ematea auzitegiek, jurisdikzio-ahala baliatuta, datuak trata ditzaten —dela alderdiek emandakoak, dela auzitegiak berak eskatuta bildutakoak—, ezertan eragotzi gabe arau prozesaletan frogaren baliozkotasunerako xedatutakoa.

Xede ez-jurisdikzionalekin tratatutako datuen kasuan, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa beteko da.

236 quinquies artikulua.

1.Epaile eta auzitegiek, eta Justizia Administrazioaren letraduek, beren eskumen prozesalekin bat, behar diren neurriak hartu ahal izango dituzte alderdiek prozesuaren izapidetzean kontsulta ditzaketen dokumentuetan jasotako datu pertsonalak ezabatzeko, baldin eta ez badira premiazkoak benetako babes judizialerako eskubidea bermatzeko.

Modu berean jokatuko dute alderdiek epaietan eta prozesuaren barruan emandako gainerako ebazpenetan jasotako datu pertsonaletarako irispideari dagokionez, hargatik eragotzi gabe gainerako kasuetan 235 bis artikuluan zehaztutakoa aplikatzea.

2.Edonola ere, alderdiek prozesuaren garapenean jakinarazi dizkieten datuak tratatzen dituztenean, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko legerian xedatutakoa beteko dute.

3.Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari eta Justizia Ministerioari laga ahal izango zaizkie xede jurisdikzionalekin tratatutako datuak, baldin eta beharbeharrezkoak badira lege honetan zehaztutako ikuskaritzaeta kontrol-funtzioak egiteko.

4.Jurisdikzio-organoek elkarri laga ahal izango dizkiote xede ez-jurisdikzionalekin tratatutako datuak, edo organook Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari edo Justizia Ministerioari, baldin eta errekurtso bat jarri delako justifikatuta badago edo legeak ematen dizkien eskumenak erabiltzeko beharrezkoa bada.

236 sexies artikulua.

1.Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako ondorioetarako, fitxategi jurisdikzionalen arduradun izango da jurisdikzio-organoa edo bulego judiziala —fitxategira sartuko diren datuak jasotzen dituzten prozesuak izapidetzen dituena—; horren barruan, herritarrak zer eskaera egin duen kontuan hartuta, indarreko araudiaren bidez eskumena esleituta duenak hartuko du erabakia.

Era berean, fitxategi ez-jurisdikzionalen ardura izango du sartuko diren datuekin erlazionatzen den organo judizialari dagokion bulego judizialak.

2.Aurreko zenbakian xedatutakoak ez du ezertan eragotziko izaera pertsonaleko datuak babestearen arloko arau-hauste bat egin duenak diziplinazko erantzukizuna izatea, zeina abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 46.2 artikuluan aipatzen baita.

3.Nolanahi ere, sortzeko akordioan adierazten den Justizia Administrazioaren letraduak ziurtatu beharko du fitxategi jurisdikzionaletan nahiz ez-jurisdikzionaletan sartutako izaera pertsonaleko datuak aldatzea, galtzea, edo nahi ez bezala tratatu edo sartzea saihesteko neurriak hartzen direla, eta, gainera, bera izango da

segurtasun-arduraduna, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko legerian aurreikusitako ondorioetarako.

236 septies artikulua.

1.Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren akordio bidez sortu, aldatu edo ezabatuko dira auzitegietako izaera pertsonaleko datuen fitxategiak, Auzitegi Gorenaren Gobernu Salak, Auzitegi Nazionalak edo Justizia Auzitegi Nagusiak edo justiziaren arloan eskumena duen Administrazioko organoak proposamena egin ondoren.

Fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko akordioak izaera pertsonaleko datuak babestearen arloan indarrean den legerian xedatutakoa beteko du, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita, hala badagokio, autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan ere.

2.Akordioa argitaratu ondoren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bidali egingo du, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistro Nagusian inskriba dezaten.

236 octies artikulua.

1.Xede jurisdikzionalekin tratatutako datuetan sartu, datuak zuzendu eta ezereztu eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatzeko eskaerak datuak bildu ziren prozesuari aplika dakizkiokeen arauei jarraikiz izapidetuko dira, eta ez dira aplikagarri izango izaera pertsonaleko datuak babestearen arloan indarrean den legerian horretarako zehaztutako xedapenak.

Nolanahi ere, ezingo da xede jurisdikzionalekin tratatuko diren datuetan sartu, informazioa jasotzen duten eginbide judizialak isilpekotzat edo erreserbatutzat jo badira.

2.Xede ez-jurisdikzionalekin tratatutako datuak badira, interesdunek izaera pertsonaleko datuak babestearen arloan indarrean den araudian zehaztutako moduan baliatu ahal izango dituzte datuetan sartu, datuak zuzendu eta ezereztu eta datuen aurka egiteko eskubideak. Horretarako, 236 sexies artikuluaren 1. zenbakiaren bigarren paragrafoan aipatutako fitxategiaren arduraduna den eta indarrean den araudiaren arabera erabakitzeko eskumena duen funtzionarioari zuzendu behar diote eskaera.

236 nonies artikulua.

1.Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari ematen dizkion eskumenak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak erabiliko ditu, xede jurisdikzionalekin egindako tratamenduei eta izaera horretako fitxategiei dagokienez.

2.Xede ez-jurisdikzionalekin egiten diren datu-tratamenduak eta dagozkien fitxategiak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren eskumenekoak izango dira, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak behar duen laguntza emango dio.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak behar dituen erregelamendu-neurriak hartu ahal izango ditu izaera pertsonaleko datuak babestearen arloan indarrean den araudian zehaztutako segurtasun-neurriak betetzen direla bermatzeko, dela datuak xede ez-jurisdikzionalekin tratatzen direnean, dela fitxategi ez-jurisdikzionaletan.

3.Datuen babesari buruzko araudia urratu delako ustearekin lotutako ikerketajarduketak egiten direnean, aurreko zenbakietan aipatutako agintaritza eskudunek uste badute beste agintaritza baten eskumena suposatzen duten zantzuak daudela, berehala helaraziko diote beste agintaritzari horri, prozedura izapidetzen jarrai dezan.

236 decies artikulua.

1.Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, bere eskumenak baliatuta, egiten dituen datu-tratamenduak izaera pertsonaleko datuak babesteren arloan indarrean den legerian xedatutakoaren mende egongo dira. Ez da inola ere ulertuko tratamenduok xede jurisdikzionalekin egin direla.

2.Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren akordio bidez sortu, aldatu edo ezabatuko dira Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta hori osatzen duten organoen izaera pertsonaleko datuen fitxategiak, Idazkaritza Nagusiak proposatuta. Azken hori izango da, bada, datuon tratamenduaren arduraduna.

Akordioa argitaratu ondoren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bidali egingo du, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistro Nagusian inskriba dezaten.»

Hogeita hamazazpi. 264. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«264. artikulua.

1.Sala bereko atal desberdinetako magistratuak batzartu egingo dira irizpideak bateratzeko eta praktika prozesalak koordinatzeko, batik bat sala edo auzitegi bereko hainbat ataletako magistratuek legearen aplikazioari buruzko interpretazioirizpide desberdinak izango balituzte beren ebazpenetan, funtsean berberak diren gaietan. Ondorio horietarako, dagokion salako edo auzitegiko presidenteak, berak erabakita edo kideen gehiengoak eskatuta, osoko bilkura jurisdikzionala deituko du, aipatutako gai horietako batez edo gehiagoz ardura dadin, hartara, irizpidea bateratzeko.

2.Eztabaida sortu duen gaiaz arduratzen diren salako magistratu guztiek osatuko dute osoko bilkura.

3.Atalek modu independentean auzipetuko eta ebatziko dituzte beren ardurakoak diren prozesuak. Nolanahi ere, adostutako irizpidetik zergatik aldentzen diren arrazoitu beharko dute.»

Hogeita hemezortzi. 269. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«269. artikulua.

1.Epaitegi eta auzitegiek ezin izango dute epaiketa edo ikustaldirik egin beren egoitza dagoen udalerritik kanpo, ez badu legeak hartarako baimena ematen.

2.Hala ere, inguruabarrengatik edo Justizia Administrazioaren zerbitzu onerako hala komeni denean, justizia-auzitegi nagusien gobernu-salen eskariz, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak erabaki dezake epaitegiak eta auzitegietako atal edo salak beren egoitza dagoen herritik kanpo eratu behar dutela dagokien barrutiko lurralde-eremu jakin bateko gaiak aztertzeko.

3.Orobat, justizia-auzitegi nagusietako gobernu-salek, auzitegiak beren egoitzatik kanpo lekualdatzea justifikatzen duten kausen kopurua zehaztu ondoren eta lekualdatzea justizia egokiago administratzeak justifikatzen badu, xedatu ahal izango dute arlo penaleko epaileek, Justizia Administrazioaren letraduak lagundurik, ahozko epaiketak egin behar dituztela arlo horretako epaileei dagozkien kausak instruitu dituzten epaitegiek egoitza duten hirietan. Instrukzio-epaitegiek eta haietan lan egiten duten funtzionarioek behar adina laguntza emango dute kasu horietan.»

Hogeita hemeretzi. 276. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«276. artikulua.

Nazioarteko lankidetzaren eskaerak aplikagarri diren nazioarteko tratatuetan, Europar Batasunaren arauetan eta Espainiako legeetan aurreikusitakoari jarraikiz izapidetuko dira.»

Berrogei. 277. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«277. artikulua.

Espainiako epaitegi eta auzitegiek eskatutako lankidetza emango diete atzerriko agintari judizialei beren jurisdikzio-funtzioa bete ahal izateko, Espainiak sinatu dituen nazioarteko tratatu eta hitzarmenetan, Europar Batasunaren arauetan eta gaiari buruzko Espainiako legeetan zehaztutakoari jarraikiz.»

Berrogeita bat. 278. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«278. artikulua.

Espainiako epaitegi eta auzitegiek honako kasu hauetan bakarrik ukatu ahal izango dute nazioarteko lankidetza:

1.a Eskatutako lankidetzaren xedea edo helburua nabarmenki ordena publikoaren aurkakoa denean.

2.a Lankidetza-eskaerari dagokion prozesua Espainiako jurisdikzioaren eskumen esklusibokoa denean.

3.a Egin beharreko egintzaren edukia ez dagokienean errekeritutako Espainiako agintari judizialaren eskudantziei. Kasu horretan, agintari judizial eskudunari igorriko zaio eskaera, eta berri emango zaio errekerimendua egin duen agintari judizialari.

4.a Nazioarteko lankidetzaren eskaerak ez dituenean betetzen legeek izapidetzeko eskatzen dituzten gutxieneko edukia eta eskakizunak.»

Berrogeita bi. 296. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«296. artikulua.

1.Epaile eta magistratuek beren funtzioetan dihardutela eragindako kaltegalerek Estatuaren erantzukizuna ekarriko dute, dela akats judizialagatik, dela Justizia Administrazioaren funtzionamendu anormalagatik. Kaltedunak ezingo dira inola ere haien aurka zuzenean zuzendu.

2.Epaile eta magistratuen dolo edo erru larriagatik sortu badira kalte-galerak, Estatuko Administrazio Orokorrak, kaltedunari kalte-ordaina eman ondoren, epaile edo magistratuari eskatu ahal izango dio, administrazio-bidetik, erregelamendu bidez zehaztutako prozeduraren bitartez, ordaindutakoa itzultzeko, hargatik eragotzi gabe hark izan dezakeen diziplinazko erantzukizuna, lege honetan xedatutakoarekin bat.

Epaile edo magistratuaren dolo edo erru larria Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak emandako epaian edo ebazpenean aitortu ahal izango da, horrek zehaztuko duen prozedurari jarraikiz. Erantzukizun hori eskatzeko, irizpide hauek haztatuko dira, besteak beste: eragindako ondorio kaltegarria eta intentzionalitaterik egon den ala ez.»

Berrogeita hiru. 297. artikulua kentzen da.

Berrogeita lau. 301. artikuluaren 8. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«8. Halaber, deialdian postu hutsen kupo bat gordeko da, ehuneko bost gutxienez, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonek betetzeko, betiere hautaprobak gainditzen badituzte eta desgaitasun-gradua eta dagozkien funtzio eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna egiaztatzen badute erregelamenduz ezartzen den moduan. Desgaitasuna duten pertsonak karrera judizialean eta fiskalean sartzea aukera-berdintasunaren, bereizkeriarik ezaren eta desabantailak konpentsatzearen printzipioetan oinarrituko da, eta, hala badagokio, pertsona horien aparteko beharretara eta berezitasunetara egokituko dira hautaketa-

prozesuak. Horretarako, denborak eta bitartekoak egokitu eta doituko dira hautaprobetan.

Gainera, prozesu horiek gainditu ondoren, edozer motatako desgaitasuna duten pertsonen beharretarako arrazoizko egokitzapen eta doikuntzak egingo dira lanpostuetan eta beren jarduera egingo duten zentro edo bulego publikoko laningurunean.»

Berrogeita bost. 329. artikuluaren 3. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Adingabeen epaitegietako postuak hornitzeko lehiaketetan, magistratukategoria izan eta adingabeen gaian Eskola Judizialak ziurtatutako espezializazioa dutenetatik eskalafoian postu hoberena dutenei esleituko zaie postua. Halakorik ezean, deialdi-dataren aurreko bost urteetan adingabeen jurisdikzioan gutxienez hiru urtez jardun duten magistratuekin beteko dira. Horiekin ere betetzen ez badira, 1. zenbakian ezartzen den antzinatasun-ordenaren arabera beteko dira.

Postua eskuratzen dutenek, eta orobat igoera bidez hornitu beharreko postuak eskuratzen dituztenek, destino berriko postuaz jabetu baino lehen, parte hartu beharko dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ezartzen dituen adingabeei buruzko eta genero-indarkeriari buruzko espezializazio-jardueretan.»

Berrogeita sei. 339. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«339. artikulua.

Auzitegi Nazionaleko presidentea eta justizia-auzitegi nagusietako presidenteak, kargua uzten dutenean, atxikita geratuko dira uzten duten auzitegi edo entzutegira edo azken destinokora, aukeratzen duten moduan, harik eta aukeratu duten postua esleitzen zaien arte. Lehenengo izendapen-aldi osoa agortu badute, kargua utzi eta lehen hiru urteetan, lehentasuna izango dute borondatezko lehiaketa bidez hornitu behar den, lehentasun berezirik ez duen eta espezialistei erreserbatuta ez dagoen kategoria bereko edozein postutan.»

Berrogeita zazpi. 340. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«340. artikulua.

Auzitegi Nazionaleko sala-presidenteak, justizia-auzitegi nagusietako salapresidenteak eta probintzia-auzitegietako presidenteak, kargua uzten dutenean, atxikita geratuko dira uzten duten auzitegi edo entzutegira edo azken destinokora, aukeratzen duten moduan, harik eta aukeratu duten postua esleitzen zaien arte. Lehenengo izendapen-aldi osoa agortu badute, kargua utzi eta lehen bi urteetan, lehentasuna izango dute borondatezko lehiaketa bidez hornitu behar den, lehentasun berezirik ez duen eta espezialistei erreserbatuta ez dagoen kategoria bereko edozein postutan.»

Berrogeita zortzi. 344 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«344 bis artikulua.

1.Errege-dekretu bidez izendatuko dira Auzitegi Gorenaren Arlo Militarreko Salako postuak beteko dituzten Arlo Militarreko Kidego Juridikotik datozen magistratuak, Justiziako Ministroak berretsita eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak proposatuta, zerbitzu aktiboan egonik igotzeko gaitasuna duten jeneral kontseilari togadunen eta jeneral auditoreen artean.

2.Izendapen-proposamena arrazoitzeko, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak merezimenduen azalpen bat eskatuko die aurrez izangaiei, lege honetan adierazitako moduan, eta Defentsa Ministerioari, berriz, beharrezko jotzen duen dokumentazioa.»

Berrogeita bederatzi. 347 bis artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«347 bis artikulua.

1.Justizia-auzitegi nagusi bakoitzean, eta probintziaren lurralde-eremurako, lurralde-atxikipeneko epaileen plazak sortuko dira, Mugape eta Planta Judizialaren abenduaren 28ko 38/1988 Legeak ezartzen dituen bezainbeste.

2.Lurralde-atxikipeneko epaileek hutsik dauden plazetan beteko dituzte beren jurisdikzio-funtzioak, organo judizialei laguntzeko edo titularra edozein arrazoirengatik falta den plazetan.

Mende diren justizia-auzitegi nagusiko presidenteak egingo du funtzio horietarako izendapena, bai eta, ondoren, dagokion gobernu-salari jakinaraziko ere.

Justizia Auzitegi Nagusiaren Gobernu Salak dagokion lurraldeko lurraldeatxikipeneko epaileen egoeraren eta destinoaren berri emango dio Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari.

3.Probintzia bat baino gehiagoko autonomia-erkidegoetan, eta zerbitzuak hala eskatzen duenean, justizia-auzitegi nagusiko presidenteak deialdiak egin ahal izango ditu auzitegi horren lurralde-eremuko beste probintzia bateko organo judizialetarako.

4.Lurralde-atxikipeneko epaileak jurisdikzio osoz egingo ditu ordezpeneginkizunak dagokion organoan. Gainera, epaile-juntetara eta ordezko-lanak egiten dituen organo judizialaren gainerako ordezkaritza-ekitaldietara joan beharko du, titularra ez dagoenetan.

5.Lurralde-atxikipeneko epaileak indargarri-eginkizunak egiten dituenean, Gobernu Salak zehaztuko ditu indargarri-helburuak, eta gaiak behar bezala banatuko ditu, aurretik atxikipen-epaileari eta indartu den organo judizialaren titularrari edo titularrei entzuera emanda.

6.Lurralde-atxikipeneko epailearen lekualdatzeek erregelamenduz ezartzen diren heineko kalte-ordainak izango dituzte zerbitzua dela eta.

7.Hizkuntza ofizial bat baino gehiago edo berezko zuzenbide zibila duten autonomia-erkidegoetan, lege honetan halakoetarako egin diren aurreikuspenak aplikatuko dira plaza horiek betetzean.»

Berrogeita hamar. 386. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta 3. zenbakia gehitzen da. Honela geratzen dira idatzita:

«1. Epaile eta magistratuen adinagatiko erretiroa nahitaezkoa da eta behar adinako aurrerapenarekin aginduko da, hirurogeita hamar urte betetzean funtzioa egiazki uzteko.

Nolanahi ere, une hori baino bi hilabete lehenago, zerbitzu aktiboan jarraitzea eskatu ahal izango dute, harik eta gehienez ere hirurogeita hamabi urte bete arte. Eskaera horrek Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia lotetsiko du, eta honako hauetan baino ezingo du eskaera ukatu: eskatzaileak adin-eskakizuna betetzen ez badu edo eskaera epe horretatik kanpo aurkezten badu.»

«3. Epaile eta magistratuek erretiratzen diren unean zuten kategoriari dagozkion ohoreei eta tratamenduei eutsiko diete.»

Berrogeita hamaika. 411., 412. eta 413. artikuluak kentzen dira.

Berrogeita hamabi. 416. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Falta oso astunek bi urte igarotakoan preskribatzen dute; astunek, urtebete igarotakoan, eta arinek, berriz, sei hilabete igarotakoan.

Preskripzio-epea falta egiten den unetik hasiko da kontatzen. Dena den, 417.5 artikuluan aurreikusitako kasuan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ebazpena edo epaia, epaile edo magistratuaren erantzukizun zibila deklaratzen duena, irmo izaten den unean hasiko da preskripzio-epea.»

Berrogeita hamahiru. 417. artikuluaren 5. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«5. 296. artikuluaren 2. zenbakian jasotzen diren eta eginkizuna betetzean eragin den dolo edo erru larriagatik emandako epai irmo batean edo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ebazpen irmo batean erantzukizun zibilaren deklarazioa ematea ekarri duten egite edo ez-egiteak.»

Berrogeita hamalau. 420. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Falta arinak ohartarazpenarekin edo 500 eurorainoko isunarekin edo biekin zehatu ahal izango dira; falta astunak, 501 eurotik 6.000 eurora bitarteko isunarekin; eta falta oso astunak, berriz, geldierarekin, nahitaezko lekualdatzearekin edo kargutik kentzearekin.»

Berrogeita hamabost. 438. artikuluaren 3. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Justizia Ministerioa eta autonomia-erkidegoak, bakoitza bere lurraldean, eskudun izango dira zerbitzu erkide prozesalak diseinatu, sortu eta antolatzeko, funtzio hauetarako: erregistroa eta banaketa, komunikazio-egintzak, sorospen judiziala, ebazpen judizialen betearazpena, borondatezko jurisdikzioa, bitartekaritza eta prozeduraren ordenazioa. Gobernu-salek eta epaile-juntek zerbitzu erkideak sortzeko eskatu ahal izango diete Ministerioari eta autonomia-erkidegoei, dituzten behar zehatzen arabera.

Orobat sortu ahal izango dituzte zenbaki honetan adierazitakoez bestelako funtzioetarako zerbitzu erkide prozesalak; kasu horretan, aldeko irizpena eman beharko du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak.»

Berrogeita hamasei. 440. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«440. artikulua.

Justizia Administrazioaren letraduak funtzionario publikoak dira, kidego juridiko nagusi bakar eta izaera nazionaleko bat eratzen dutenak, Justizia Administrazioaren zerbitzuan eta Justizia Ministerioaren mende. Gainera, beren funtzioak autoritate gisa betetzen dituzte, eta bulego judiziala zuzentzen dute.»

Berrogeita hamazazpi. 441. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«441. artikulua.

1.Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoari gordetako lanpostuak hiru kategoriatan sailkatzen dira, eta hirugarren kategoriatik egingo da sarrera.

2.Justizia Administrazioaren letradu orok kategoria pertsonal bat izango du. Kategoria pertsonala finkatzeko, gutxienez bost urtez jarraian edo etenik baldin

bada zazpi urtez jardun beharra dago kategoria horretako lanpostuetan.

3.Ez dago goragoko kategoria bat finkatzen hasterik, aurrez haren azpikoa finkatu gabe. Dena dela, goragoko kategoria bateko postu batean aritutako denbora beheragoko kategoria bateko postua finkatzeko ondorioetarako zenbatuko da.

4.Ezingo da denboraldi bera erabili kategoria desberdinak finkatzeko.

5.Hirugarren kategoriako Justizia Administrazioaren letradu batek ezingo du lehen kategoriako postu baterako izangai izan.

6.Finkatutako kategoriak horri dagokion soldata jasotzea bermatuko du, beheragoko kategoria bateko postu bat betetzen denean.

7.Justizia Ministerioak ezarriko ditu Justizia Administrazioaren letraduek betetzeko lanpostuen sailkapeneko hiru multzoak.»

Berrogeita hemezortzi. 442. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Plaza hutsen ehuneko hogeita hamar barne-sustapenez hornitzeko gordeko da, eta oposizio-lehiaketa sistema erabiliko da horretarako, Kudeaketa Prozesal eta Administratiborako Kidegoan gutxienez bi urtez zerbitzuan egiazki jardundako karrerako funtzionarioen artean, aurrez Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak baimena emanda. Ondorio horietarako, justiziaadministrazioko ofizialen kidego batetik etorritakoei kontatu egingo zaizkie hartan emandako zerbitzuak.

Gainerako plaza hutsak, eta, haiekin batera, barne-sustapenean bete gabe gelditutakoak, gelditu badira, txanda librean beteko dira, oposizio bidez edo, hala badagokio, oposizio-lehiaketa bidez; betiere, enplegu publikoaren eskaintzaren arloan indarrean diren aurrekontu-aurreikuspenen arabera.

Enplegu publikoaren eskaintzarik ezean, Justizia Ministerioak, ohiz kanpo eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren aurretiko baimenarekin, berariazko barne-sustapeneko prozesu bat deitu ahal izango du, Justizia Administrazioaren inguruabarrek hala gomendatzen dutenean. Sistema horren bidez deitutako plaza kopuruak ezingo du hutsik dauden plazen ehuneko hamabost gainditu. Kasu honetan, betetzen ez diren plazak ezin izango dira txanda librean betetzeko eskaini.»

Berrogeita hemeretzi. 443. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira:

a) Deialdian eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzea.

b) Hautaketa-prozesuak gainditzea.

c) Izendatua izatea, Justiziako ministroak emandako eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako izendapenez.

d) Zin edo promesa egitea, karguaren betebeharrak leial beteko direla eta Konstituzioa funtsezko arautzat gordeko eta gordearaziko dela.

e) Ezarritako epean kargua hartzea.»

Hirurogei. 443 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«443 bis artikulua.

Justizia Ministerioak Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoaren eskalafoia onartuko du urtero; Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta erregelamendu bidez zehazten diren datu pertsonalak eta profesionalak jasoko ditu.»

Hirurogeita bat. 444. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«444. artikulua.

1.Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko funtzionarioek lege honen VI. liburuan ezarritako eskubide indibidual eta kolektibo berak eta betebehar berak izango dituzte. Osagarri gisa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan eta funtzio publikoari buruzko Estatuko gainerako arauetan xedatutakoa aplikatuko da.

2.Erregelamendu organikoan garatzeari eta zehazteari kalterik egin gabe, honako eskubide profesional hauek aitortzen dira:

a) Librantzak, ordaindu gabeko dedikazioa edo zerbitzua ematen den kasuetan, erregelamendu bidez zehazten den moduan.

b) Espezializazio profesionala, erregelamendu bidez zehazten diren eremu, ordena eta gaietan.

c) Lanbide-elkarteetara askatasunez biltzea.

d) Lanbide-elkarteak beren estatutu organikoari eragiten dioten gai guztietan entzutea.

3.Aurreko zenbakietan zehaztutako araubidea Justizia Administrazioaren ordezko letraduei aplikatuko zaie, eskubidearen izaerak ahalbidetzen duen heinean.»

Hirurogeita bi. 445. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Justizia Administrazioaren letraduek izan ditzaketen egoera administratiboak, eta orobat erretiroa, lege organiko honetan epaile eta magistratuentzat ezarritako berak izango dira; berdinak izango dira, orobat, egoera horiek guztiak deklaratzeko kasuak eta deklaratzearen efektuak.

Nolanahi ere, Europako Parlamentuan, Diputatuen Kongresuan, Senatuan, autonomia-erkidegoen legebiltzarretan edo toki-korporazioetan ordezkaritza-kargu publikoak betetzeko izangai diren Justizia Administrazioaren letraduak beren bulego judizialetan zerbitzu emateaz libra daitezke, aurrez eskatuz gero, hauteskundekanpainak irauten duen bitartean. Justizia Administrazioko idazkari nagusiak eman dezake baimen hori.

Gainera, Erregistro Zibilaren Legean eta hori garatzeko arauetan xedatutakoarekin bat Erregistro Zibileko arduradun izendatzen diren Justizia Administrazioaren letraduak zerbitzu berezien egoeran egon ahal izango dira.»

Hirurogeita hiru. 446. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«446. artikulua.

1.Justizia Administrazioaren letraduek abstenitu egin beharko dute epaile eta magistratuentzat ezarritako kasuetan, eta, abstenitu ezean, errekusatuak izan daitezke.

2.Abstentzioa idazki ziodun bidez formulatu beharko da, eta probintziako idazkari koordinatzaileari zuzendu behar zaio; hark ebatziko du.

Abstentzioa baieztatuz gero, abstenitu den Justizia Auzitegiko letraduaren lekua haren legezko ordezkoak hartuko du; abstentzioa ukatuz gero, berak jarraitu beharko du gaiaz arduratzen.

3.Justizia Administrazioaren letraduen errekusazioari dagokionez, lege honek epaile eta magistratuentzat 223. artikuluan ezartzen dituen preskripzioak aplikatuko dira, salbuespen hauekin:

a) Justizia Administrazioaren letraduak ezin izango dira errekusatu beren ardurapean duten eginbide edo jarduketaren bat betetzen ari diren bitartean.

b) Gobernu-idazkariak ebatziko du errukusazio-pieza.

c) Errekusazio-idazkia aurkeztu denean, alegaturiko arrazoia egiazko eta legitimotzat aitortzen duen edo ez azalduko du Justizia Administrazioaren letradu errekusatuak, idatziz eta xehetasunez.

d) Errekusatuak egiazkotzat aitortzen duenean errekusazioaren kausa, gobernu-idazkariak dekretu bat emango du, betiere kausa legezkoa dela irizten badio. Kausa legean tipifikatuetakoa ez dela irizten badio, errekusazioa onartzen ez dela deklaratuko du. Errekusazioari buruzko dekretuaren aurka ez da errekurtsorik egongo.

e) Errekusazioa funtsatzeko alegaturiko kausaren egiazkotasuna ukatzen badu errekusatuak, instruktoreak, proposatutako errekusazioa izapidetzeko onartzen badu, egokia eta beharrezkoa den froga egitea aginduko du, hamar eguneko epean, eta Ministerio Fiskalari igorriko dio, hiru eguneko epean txostena egin dezan. Epe hori iragandakoan, Ministerio Fiskalaren txostenarekin edo gabe, errekusazioari

buruz erabakiko da hurrengo bost egunen barruan. Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

f) Justizia Administrazioaren letradu errekusatuaren ordez, haren legezko ordezkoa jarriko da errekusazio-idazkia aurkeztu den unetik beretik.»

Hirurogeita lau. 447. artikuluaren 5. zenbakiaren lehen paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«5. Justizia Administrazioaren ordezko letraduek bete duten lanpostuari dagozkion ordainsariak jasoko dituzte.»

Hirurogeita bost. 450. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Lanpostuak hornitzeko, lehiaketa izango da ohiko prozedura. Zuzendaritzako edo erantzukizun bereziko postuak direnean, izendapen askea

izan daiteke prozedura.

Justizia Administrazioaren letraduaren Auzitegi Goreneko lanpostuak izendapen askearen sistemaren bidez beteko dira, baldintza hauek betetzen dituzten izangaien artean: lehen edo bigarren kategoriakoak izatea, gutxienez hogei urteko antzinatasuna izatea horietako batean edo bien artean, eta hamabost urte lan egin izana dagokion jurisdikzio-ordenan.

Justizia Administrazioaren letraduak izendapen askez izendatu behar badira eskumenak bereganatuak dituen autonomia-erkidego baten lurralde-eremuko lanpostuetarako, aurrez irizpena eman beharko du erkidego horretako organo eskudunak. Edozein kasutan, lanpostu-zerrendetan zehaztu beharko da postuak betetzeko prozedura.»

Hirurogeita sei. 451. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«451. artikulua.

1.Absentzia, gaixotasun, geldiera edo hutsaldia dela-eta Justizia Administrazioaren letradua ordeztu behar denean, haren goragoko hurrenak izendatuko du ordezkoa.

2.Izendatua Justizia Administrazioko beste letradu bat izango da, eta ordezko letradu esango zaio. Horretarako, gobernu-idazkariek urteko ordezpen-planetan borondatez parte hartu nahi duten Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoko kideen zerrenda egingo dute. Boluntariorik ezean, aurreko zenbakian aurreikusitakoarekin bat izendatzen den ordezko arrunta izendatuko da ezinbestean. Agindu honetan ezarritakoaren arabera egiten diren deietan ordainsaria zer kasutan eta zenbatekoan eman behar den, erregelamenduz xedatuko da.

3.Salbuespen gisa, Auzitegi Nazionaleko organo bakar batek zenbait leku itxitan aldi berean sarrera eta erregistroak egitea erabakitzen duenean eta horretarako Justizia Administrazioaren letradurik aski ez denean, fede-emaile gisa jardun eta akta jaso ahal izango dute Kudeaketa Prozesal eta Administratiborako Kidegoko funtzionarioek, Justizia Administrazioaren letraduaren ordez.

4.Ordezpena ezin denean 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitakoaren arabera egin, eta aurrekontu-baliabiderik bada, Justizia Administrazioaren ordezko letradu bat izendatu ahal izango da; betiere, Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoan sartzeko betekizunak betetzen baditu.

5.Justizia Administrazioaren ordezko letraduei titularrei aplikatzen zaien araubide juridiko bera aplikatuko zaie, haien izaerak ahalbidetzen duen heinean, eta Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartuko dira.

6.Kudeaketa Prozesal eta Administratiborako Kidegoko funtzionariorik badago dagokion poltsan, Justizia Administrazioaren ordezko letradu gisa deituko dira, eta

lehentasuna izango dute gainerako ordezkoen gainetik. Aplikagarri den Gizarte Segurantzako araubidean sartuta egongo dira, bai eta mutualismo judizialean ere.»

Hirurogeita zazpi. 455. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«455. artikulua.

Justizia Administrazioaren letraduaren erantzukizuna izango da kontu-ematea antolatzea, lege prozesaletan ezarritako moduan.»

Hirurogeita zortzi. 456. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«456. artikulua.

1.Prozesuak aurrera egitea bultzatuko du Justizia Administrazioaren letraduak, lege prozesalek ezarritako moduan.

2.Horretarako, prozesua izapidetzeko behar diren ebazpenak emango ditu, lege prozesalek epaile edo auzitegiei erreserbatzen dizkietenak izan ezik. Ebazpen horiek eginbide deituko dira, eta antolaketazkoak, idazpenezkoak, jakinarazpenezkoak edo betearazpenekoak izan daitezke.

3.Justizia Administrazioaren letraduaren ebazpenari dekretu deituko zaio demanda onartzeko ematen duenean, edo bere eskumen esklusibokoa den prozesu bat amaitzeko ematen duenean, edo erabakia arrazoitzea beharrezko edo komenigarri denean. Dekretua zioduna izango da beti, eta egitatezko aurrekariak eta zuzenbideko oinarriak agertuko ditu, paragrafo bereizi eta zenbakitutan.

4.Antolaketa-eginbideak eta dekretuak errekurritu egin ahal izango dira, lege prozesaletan aurreikusitako kasu eta moduetan.

5.Justizia Administrazioaren letraduen gobernu-ebazpenei akordio deituko

zaie.

6.Lege prozesalek hala aurreikusten dutenean, Justizia Administrazioaren letraduek eskumena izango dute honako gai hauetan:

a) Betearazpena, non eta eskumena ez den epaile eta magistratuei erreserbatua eta horregatik lege prozesalen batek salbuetsia.

b) Borondatezko jurisdikzioa, beren gain harturik auziak izapidetzea eta ebaztea, jar litezkeen errekurtsoei kalterik egin gabe.

c) Adiskidetzea, berei dagokien bitartekaritza eginez.

d) Prozedura monitorioen izapidetzea eta, hala badagokio, ebazpena.

e) Bitartekaritza.

f) Berariaz aurreikusten den beste edozer.»

Hirurogeita bederatzi. 458. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Errege-dekretu bidez ezarriko dira beste izapideren baten zain ez dauden auto eta espedienteak antolatzeko eta artxibatzeko arauak, eta orobat artxibo judizialak espurgatzeko arauak.

Oro har, auto eta espediente judizialak suntsitu egingo dira horiek jartzea ekarri zuen prozedura behin betiko amaitu zuen ebazpena irmo den unetik sei urte igaro direnean. Aurrekotik salbuetsita daude delituagatik abiarazitako auzi penalak instruitzeko jarritakoak, bai eta erregelamendu bidez aurreikus daitezkeen kasuak ere, batik bat artxibatutakoaren kultura-, gizarteeta historia-balioari erreparatuta.

Aurrez, Justizia Administrazioaren letraduak entzuera emango die pertsonaturiko alderdiei, hamabost egunetik beherakoa ez den epe baterako; hartara, eman dituzten jatorrizko dokumentuak banakatzea eskatu ahal izango dute, edo 234. eta 235. artikuluek aitortzen dizkieten eskubideak baliatu.»

Hirurogeita hamar. 461. artikuluaren 3. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«3. Estatistika Judizialaren Batzorde Nazionalak onetsiko ditu Justizia Administrazioaren estatistika-plan orokor eta bereziak; orobat, Espainiako sistema judizialaren estatistika-datuak lortzeko, informatikoki tratatzeko, transmititzeko eta ustiatzeko irizpide berdin eta nahitaez bete beharrekoak, genero-ikuspegia eta sexualdagaia aintzat hartzen dituztenak, ezarriko ditu guztientzat. Hauek osatuko dute Estatistika Judizialaren Batzorde Nazionala: Justizia Ministerioak, gai horretan eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoen ordezkaritza batek, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta Estatuko Fiskaltza Nagusiak.

Estatistika Judizialaren Batzorde Nazionalaren egitura, osaera eta funtzioak erregelamenduz ezarriko ditu Gobernuak, errege-dekretu bidez, aurrez txostena eginik Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Estatuko Fiskaltza Nagusiak, Datuak Babesteko Agentziak eta gai horretan eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoek.

Justizia Administrazioaren kudeaketa prozesaleko sistema informatikoek aukera emango dute beti estatistika-buletinetan eskatutako datu guztiak modu automatizatuan ateratzeko.»

Hirurogeita hamaika. 463. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Hauek dira Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoaren gobernuorgano nagusiak, hierarkia-ordenan:

a) Justizia Administrazioko idazkari nagusia.

b) Gobernu-idazkariak.

c) Probintzietako idazkari koordinatzaileak.»

Hirurogeita hamabi 464. artikuluaren 3. eta 5. zenbakiak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«3. Justizia Ministerioak libreki izendatuko eta kenduko du gobernu-idazkaria. Autonomia-erkidegoko organo eskudunak egingo du hura izendatzeko proposamena, erkidegoak justizia-administrazioko eskumenak bereganatuak dituenean, eta hura kargugabetzeko proposamena ere egin ahal izango du.

Edozein kasutan, gobernu-idazkaria izendatzeko, Justizia Ministerioak izendatu behar duen izangaiari buruzko irizpena eskatuko zaie dagokion auzitegiko Gobernu Salari eta Idazkaritza Kontseiluari. Ceuta eta Melillako hirien kasuan, Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak emango du irizpena.

Ezingo da hamar urtez baino gehiagoz bete gobernu-idazkariaren kargua.» «5. Gobernu-idazkari izendatzen diren Justizia Administrazioaren letraduei

izendapen horren aurretik zuten plaza gordeko zaie, kargua betetzen duten denboran.

Agintaldiaren denboran, zerbitzu-eginkizunen araubidean bete ahal izango da haien plaza.»

Hirurogeita hamahiru. 465. artikuluaren 9. eta 10. zenbakiak aldatzen dira, eta 11. eta

12. zenbakiak gehitzen dira. Honela geratzen dira idatzita:

«9. Baimenak eta lizentziak ematea beren lurraldeko Justizia Administrazioaren letraduei; idazkari koordinatzailea eskuordetu dezakete.

10.Justizia Administrazioaren letraduen errekusazio-intzidenteez arduratzea.

11.Justizia Administrazioaren letraduen urteko ordezpen-planak osatzea, eta Justizia Ministerioari proposatzea zer izangai diren egokiak Justizia Administrazioaren ordezko letradu izateko autonomia-erkidego bakoitzaren lurralde-eremuan.

12.Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoaren erregelamendu organikoan aurreikusiriko gainerakoak.»

Hirurogeita hamalau. 466. artikuluaren 1. eta 4. zenbakiak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Probintzia bakoitzean idazkari koordinatzaile bat izango da, deialdi publikora aurkeztu diren guztien artetik Justizia Ministerioak izendapen askez izendatua, gobernu-idazkariaren proposamenez eta eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoekin ados.

Izendapenaren aurretik, Justizia Ministerioak izendatu behar duen izangaiari buruzko iritzia emango du Idazkaritza Kontseiluak.

Gainera, Balear Uharteetako autonomia-erkidegoan idazkari koordinatzaile bat izango da Menorca eta Eivissa uharteetan; Kanarietako autonomia-erkidegoan, berriz, beste bat Lanzarote eta La Palma uharteetan.

Probintzia bakarreko autonomia-erkidegoetan, gobernu-idazkariak beteko ditu idazkari koordinatzailearen funtzioak, non eta ez den komenigarritzat jotzen, zerbitzu-arrazoiak direla medio, idazkari koordinatzaile bat ere izatea.

Ezingo da hamar urtez baino gehiagoz bete idazkari koordinatzailearen kargua.» «4. Idazkari koordinatzaile izendatzen diren Justizia Administrazioaren letraduei izendapen horren aurretik zuten plaza gordeko zaie, kargua betetzen duten

denboran.

Agintaldiaren denboran, zerbitzu-eginkizunen araubidean bete ahal izango da haien plaza.»

Hirurogeita hamabost. 467. artikuluaren 7. eta 8. zenbakiak aldatzen dira, eta 9. eta

10. zenbakiak gehitzen dira. Honela geratzen dira idatzita:

«7. Bere eremuko Justizia Administrazioaren letraduak nola ordeztu erabakitzea.

8.Bere mende dauden Justizia Administrazioaren letraduen abstentziointzidenteak ebaztea, lege honetan aurreikusitakoari jarraikiz.

9.Bere lurraldeko Justizia Administrazioaren letraduei baimenak eta lizentziak ematea, gobernu-idazkariak eskuordetuta.

10.Legeek eta bere erregelamendu organikoak ezartzen dituen gainerakoak.»

Hirurogeita hamasei. 468. artikuluaren 1., 2. eta 3. zenbakiak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Diziplina-erantzukizunari dagokionez, liburu honek ezartzen dituen kasuak eta printzipioak aplikatuko zaizkie Justizia Administrazioaren letraduei.

2.Ezin izango da zehapenik ezarri falta astun edo oso astun bat egiteagatik, ez bada horretarako diziplina-espedienterik instruitu, lege honen garapenean emango den Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoaren erregelamendu organikoan zehaztutako prozeduraren bitartez.

Falta arinengatik zehapenak ezartzeko, ez da nahitaezko izango aurrez espedientea instruitzea; aski izango da interesdunari entzuera ematearen izapidea.

Egileek ez ezik, haien nagusiek ere diziplina-erantzukizuna izango dute baldin eta, gertaeren berri izanik, utzi badute haiek gertatzen; orobat izango dute diziplinaerantzukizuna falta astun edo oso astunak egitera bultzatu dutenek edo haiek estali dituztenek, egintza horiek kalte larriak ekarri badituzte Administrazioarentzat edo herritarrentzat.

3.Eskumenak berenganatuta dituzten autonomia-erkidegoek beren lurraldeko bulego judizialetako Justizia Administrazioaren letraduen nagusi hierarkikoei jakinarazi ahal izango dizkiete lege organiko honetan ezartzen den autonomiaerkidegoei laguntzeko eginbeharra urratzen duten letraduen jarrerak.

Diziplina-espedienteak ireki eta izapidetzeko eskumena duen agintaritzak erabakien berri emango diete autonomia-erkidegoei.»

Hirurogeita hamazazpi. 468 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«468 bis artikulua.

Faltak oso astunak, astunak eta arinak izan daitezke.

1.Honako hauek dira falta oso astunak:

a) Konstituzioari leialtasuna gordetzeko betebeharra ez betetzea funtzio publikoko jardueran.

b) Diskriminazioa dakarren edozein jarduera, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: jaiotza, arraza edo etnia, generoa, sexua edo orientazio sexuala, erlijioa edo sinesmenak, iritzia, desgaitasuna, adina edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

c) Zerbitzua bertan behera uztea.

d) Nabarmenki legez kontrakoak diren erabakiak edo ebazpenak egitea, horrekin interes publikoari kalte larria egiten zaionean edo herritarren oinarrizko eskubideei kalte egiten zaienean.

e) Justizia Administrazioaren letraduak bere eginkizunak betetzean edo hori dela-eta ezagututako gertakari edo datuak ezagutaraztea edo erabiltzea, horrekin kalte egiten zaiolarik prozesu baten izapidetzeari edo pertsonaren bati.

f) Karguagatik edo eginkizunagatik eskuratu ahal izan den dokumentazioa edo informazioa desegoki erabiltzea.

g) Dokumentuak zaintzean arduragabe jokatzea eta, ondorioz, behar ez bezala hedatu edo ezagutaraztea.

h) Lanpostuari datxezkion eginkizunetan edo eman zaizkion eginkizunetan behin eta berriro berandutzea, arretarik ez jartzea edo horiek ez egitea.

i) Eman zaizkion ahalmenak erabiliz hauteskunde-prozesuetan eragitea, edozein izaera eta eremutakoak direla ere hauteskundeak.

j) Betearazi behar dituen erabaki judizialen ez-betetze larria.

k) Larri edo behin baino gehiagotan desobeditzea, lanpostuari dagozkien eginkizunetan, nagusi batek bere eskumenak baliatuz emandako agindu edo ahozko instrukzioei, non eta ez diren nabarmenki legez kontrakoak.

l) Norberarentzat edo hirugarren batentzat onura bidegabea lortzeko erabiltzea Justizia Administrazioaren letradu-izaera.

m) Legeak bateraezin deklaraturiko jardueretan aritzea.

n) Abstentzio-betebeharra ez betetzea, jakinaren gainean egonik legeak aurreikusiriko kausetakoren bat tartean dela.

o) Oinarrizko eskubideak, askatasun publikoak edo askatasun sindikalak baliatzea eragozten duten egintzak.

p) Greba batean funtsezko zerbitzuak zaintzeko betebeharra ez betetzea.

q) Sexu-jazarpena.

r) Bere eginkizunetako jardunean harremana duen edozein pertsonari larri erasotzea.

s) Arbitrariotasunez erabiltzea autoritatea, horrekin kalte larria eginez mendekoei edo zerbitzuari.

t) Bere jardunean izandako doloagatik edo erru larriagatik epai irmo batean erantzukizun zibila egoztea ekarri duten egite edo ez-egiteak.

u) Falta astun bat egitea, aurrez zehatua izanik irmo gelditu diren beste bi falta astunengatik, zehapen horiek ez badira ezeztatu edo ez badagokio haien idatzoharrak ezeztatzea.

2.Honako hauek dira falta astunak:

a) Espresuki desobeditzea, lanpostuari dagozkion funtzio edo eginkizunetan, nagusi batek bere eskumenak baliatuz emandako agindu edo instrukzioei, non eta ez diren nabarmenki legez kontrakoak.

b) Betearazi behar dituen erabaki judizialak ez betetzea, hori falta oso astuna ez denean.

c) Bere eginkizunetan diharduela arbitrariotasunez erabiltzea autoritatea, hori falta oso astuna ez denean.

d) Dokumentuak zaintzean arduragabe jokatzea, eta orobat dokumentuok edo bere karguagatik dakien informazioa desegoki erabiltzea, jokaera hori falta oso astuna ez denean.

e) Justifikatu gabeko hirugarren asistentzia-falta bat izatea hiru hilabetean.

f) Arduragabekeriaz, zabarkeriaz edo justifikaziorik gabeko atzerapenez aritzea lanpostuari datxezkion eginkizunetan edo eman zaizkion eginkizunetan, falta oso astuna ez denean.

g) Behar den baimena eskuratu gabe edo hura eskatzeko arrazoietan egia esan gabe eskuraturik egitea jardueraren bat, bateragarritasunari dagokionez Administrazio Publikoen Zerbitzuko Enplegatuen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera erabaki beharrekoa.

h) Begiramen-falta larriz tratatzea nagusiak, berdinak edo mendekoak, eta orobat profesionalak edo herritarrak.

i) Kalte larria egitea dokumentuetan edo laneko materialean, eta orobat zerbitzua emateko lokaletan.

j) Baliabide informatiko eta materialak desegoki erabiltzea bere eginkizunak betetzean, eta ez betetzea haiek erabiltzeko emandako instrukzioak; orobat, desegoki erabiltzea sistema informatikoetara sartzeko gakoak.

k) Egite edo ez-egiteen bidez ordutegien kontrola saihestu nahi izatea, edo lanaldiaren ez-betetze justifikaziorik gabeak atzemateko modua galarazi nahi izatea.

l) Bulegoko enplegatuei dagokien diziplina-erantzukizuna eska dakien eragiteari uztea, jakinaren gainean egonik, edo jakin beharrean egonik, dagozkien betebeharren ez-betetze larria gertatzen ari dela.

m) Ikuskaritza-lanak oztopatzea.

n) Abstentzioa modu nabarmen justifikatugabean eskatzea.

o) Lan-ordutegia behin eta berriz ez betetzea, arrazoi justifikaturik gabe.

p) Falta arin bat egitea, aurrez ebazpen irmoz zehatua izanik beste bi falta arinengatik, ez badira ezeztatu falta horiek edo ez badagokio haien idatzoharrak ezeztatzea.

3.Honako hauek dira falta arinak:

a) Begiramen-falta izatea nagusiekin, berdinekin edo mendekoekin, eta orobat profesionalekin edo herritarrekin, hori arau-hauste astunagoa ez bada.

b) Bere karguari edo lanpostuari dagozkion betebeharrak ez betetzea edo arduragabekeriaz betetzea, jokaera hori ez bada arau-hauste astunagoa.

c) Bere funtzioak betetzean, arretarik ez jartzea edo justifikaziorik gabeko atzerapenez aritzea, hori falta astunagoa ez denean.

d) Egun batez lanera ez agertzea, justifikaziorik izan gabe.

e) Lan-ordutegia ez betetzea, justifikaziorik izan gabe, hori ez bada falta astuna.»

Hirurogeita hemezortzi. 468 ter artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«468 ter artikulua.

1.Organo eskudunek zehapenak ezartzen dituztenean, behar den egokitzapen edo proportzionaltasuna gorde behar da arau-hauste den egitatearen larritasunaren

eta aplikatutako zehapenaren artean, eta irizpide hauek hartuko dira kontuan aplikatu beharreko zehapena graduatzeko:

a) Intentzionalitatea.

b) Administrazioari edo herritarrei egindako kaltea.

c) Falta egitean izandako partaidetza-gradua.

d) Araua behin eta berriz haustea edo hartan berrerortzea.»

Hirurogeita hemeretzi. 468 quater artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«468 quater artikulua.

1.Zehapen hauek ezarri ahal izango zaizkie Justizia Administrazioaren letraduei beren karguko jardunean egindako faltengatik:

a) Ohartarazpena.

b) 3.000 eurora arteko isuna.

c) Enplegurik eta soldatarik gabe uztea.

d) Destino-udalerritik kanpo nahitaez lekualdatzea.

e) Zerbitzutik kentzea.

f) Lanpostutik kentzea.

2.Falta astun edo oso astunengatik ezarri ahal izango dira aurreko zenbakiaren

c) eta d) letretako zehazpenak; graduatu egingo da haien iraupena, zehaturiko egintzaren inguruabarren arabera.

Zerbitzutik kentzearen zehapena falta oso astunengatik baino ezingo da ezarri. Falta oso astuna egiteagatik ezarritako funtzio-geldierak ezingo du hiru urte baino gehiago iraun, ezta urtebete baino gutxiago ere. Falta astunagatik ezartzen

bada, ez da urtebete baino gehiagokoa izango.

Nahitaezko lekualdaketarekin zehatzen diren Justizia Administrazioaren letraduek ezingo dute destino berria lortu jatorrizko udalerrian hiru urtean, falta oso astunagatik ezarri denean zehapena, eta urtebetean, falta astunagatik ezarri denean.

Lanpostutik kentzearen zehapena Justizia Administrazioaren ordezko letraduei baino ez zaie aplikatuko, falta astunak edo oso astunak egiten badituzte.

Isuna falta astunak egiteagatik baino ezingo da ezarri. Ohartarazpena falta arinak egiteagatik baino ezingo da ezarri.»

Laurogei. 469. artikuluaren 2. zenbakia ezabatzen da eta 3. zenbakia aldatzen da,

2.a izango baita aurrerantzean. Honela geratzen da idatzita:

«2. Honako hauek ezarri ahal izango dituzte zehapenak:

a) Justizia Administrazioko idazkari nagusia, gobernu-idazkaria eta probintziako idazkari koordinatzailea, horien mendeko direnei egiten dieten ohartarazpenzehapenerako.

b) Justizia Administrazioko idazkari nagusia, isun-zehapenerako.

c) Justiziako ministroa, geldialdiaren, nahitaezko lekualdatzearen, zerbitzutik kentzearen eta lanpostutik kentzearen zehapenetarako.»

Laurogeita bat. 469 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«469 bis artikulua.

1.Falta oso astunek bi urte igarotakoan preskribatuko dute; astunek, urtebete igarotakoan, eta arinek, berriz, sei hilabete igarotakoan.

2.Preskripzio-epea falta egiten den unetik hasiko da kontatzen.

Egitate berak auzi penal bat irekitzeko eta diziplina-prozedura baterako bide ematen badu, diziplina-falta preskribatzeko epeak ez dira zenbatzen hasiko harik eta auzi penala amaitu arte.

3.Preskripzio-epea eten egingo da diziplina-espedientea hasteko akordioa jakinarazten den unean, eta berriro zenbatuko da epea baldin eta prozedura etenda geratzen bada bi hilabete baino gehiago espedientepeko pertsonari egotzi ezin dakizkiokeen kausak tarteko.

4.Falta oso astunengatik ezarritako zehapenek bi urte igarotakoan preskribatuko dute; astunengatik ezarritakoek, urtebete igarotakoan, eta arinengatik ezarritakoek, berriz, sei hilabete igarotakoan. Preskripzio-epea zehapena ezartzen duen ebazpena irmo izan eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen.»

Laurogeita bi. 470. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Liburu honetan zehazten da zer estatutu juridiko dagokien, Espainiako Konstituzioaren 122. artikuluaren arabera, honako kidego hauetako funtzionarioei: Auzitegi Medikuen Kidegoa, Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko Fakultatiboen Kidegoa, Kudeaketa Prozesal eta Administratiborako Kidegoa, Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko Teknikari Espezialisten Kidegoa, Izapidetze Prozesal eta Administratiborako Kidegoa, Sorospen Judizialerako Kidegoa eta Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko Laborategiko Laguntzaileen Kidegoa.»

Laurogeita hiru. 475. artikuluaren b) zenbakiaren hirugarren paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«Auzitegi Medikuen Kidegoa. Kidego horretan sartzeko, Medikuntzako lizentziadun edo gradudun izatea eta Auzitegi Medikuntzako espezialistaren titulu ofiziala izatea eskatuko da.»

Laurogeita lau. 476. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«476. artikulua.

1.Kudeaketa Prozesal eta Administratiborako Kidegoaren zeregina goimailako jarduera prozesalean laguntzea da, eta berari dagozkion zeregin prozesalak betetzea.

Oro har, hierarkia printzipioa gordez, eta betetzen den lanpostuaren funtzio zehatzen kalterik gabe, zera dagokio:

a) Prozeduren izapideak kudeatzea, eta Justizia Administrazioaren letraduari horren kontu ematea, batez ere gaiaren alderdi batzuek lege prozesal bat edo arau prozesalak interpretatu beharra dakartenean; organo judizialaren titularrari ere informazioa eman beharko dio, hala eskatzen zaionean.

b) Organo judizialean eramaten diren prozedurak direla-eta alderdiek egin beharreko agerraldiak gauzatzea eta sinatzea. Ziurtagiriak emateko ahalmena izango du agerraldi horiei dagokienez.

c) Enbargoak, egozpenak eta dokumentatu beharrekoak diren gainerako egintzak dokumentatzea, legeek horretarako aitortzen dioten izaera eta ordezkaritzarekin, non eta Justizia Administrazioaren letraduak ez dion beharrezko irizten berak parte hartzeari. Egintzotan, agintaritzaren agente izango da.

d) Frogatzat aurkeztu gabeko datu edo elementuak prozedurari eransteko oharrak idaztea, elementu horiek behar bezala jaso direla eta izapidetuko direla bermatzeko, eta horren guztiaren kontu ematea agintari nagusiari. Orobat, oharrak prestatzea, direla erreferentziazkoak, direla autoak laburtzekoak edo dagokien izapidea aztertzekoak.

e) Epaitegi eta auzitegietan izapidetzen ari diren auzigaiei buruzko idazki eta dokumentuak erregistratzea, hartzea eta banatzea.

f) Autoetan ageri diren idazki eta dokumentuen kopia soilak egitea, Justizia Administrazioaren letradua jakinaren gainean dela eta interesdunaren kontura, baldin eta autoak isilpeko edo erreserbatutzat deklaratu ez badira.

g) Zuzeneko laguntza emateko unitateen eta zerbitzu erkide prozesalen buruzagitzak hartzea, lanpostu-zerrendetan ezarritakoarekin ados. Eginkizun horretan, postu bakoitzari esleituriko funtzioak betetzearen kalterik gabe, enplegatuen lanak banatzeko modua kudeatuko dute, eta lan horien aurrerabideaz erantzungo dute.

h) Kudeaketa administratiboan eskudun diren organoei laguntzea zerbitzuak ematen dituzten bulego judizialaren unitateko enplegatuak eta baliabide materialak kudeatzeko funtzioetan, funtzio horiek espresuki postu horri esleituak badaude lanpostu-zerrendako deskribapenean.

i) Bulego judizialaren idazkari jardutea bake-epaitegietako idazkaritzen elkarteetan, 7.000 biztanle baino gehiagoko bake-epaitegietan, eta 7.000 biztanle baino gutxiago izanik ere lan-kargak idazkaritza jartzea justifikatzen duen bakeepaitegietan; orobat, Kudeaketa Prozesal eta Administratiborako Kidegoari atxikita dauden aipaturiko destino-zentroetako gainerako lanpostuak betetzea. Hori guztia, dagokion lanpostu-zerrendan zehazten denarekin ados. Era berean, administraziounitateetako lanpostuetan jardutea, unitate horietako lanpostu-zerrendek hala ezartzen dutenean, haietan jarduteko eskatzen den ezagutza eta prestakuntza badute betiere.

j) Biktimak babestu eta laguntzeko behar beste funtzio egitea, bai eta justizia leheneratzaileko jarduketak eta prozesutik kanpoko konponbiderako jarduketak laguntzekoak ere.

k) Legez edo erregelamenduz ezarritako eginkizunak betetzea, eta hierarkiako nagusi organiko edo funtzionalek beren eskumenak erabiliz ematen dieten beste edozein eginkizun, lanpostuari datxekiona eta aurrekoen izaera bertsukoa.

2.Kudeaketa Prozesal eta Administratiborako Kidegoko funtzionarioak Justizia Administrazioaren ordezko letradu izendatu ahal izango dira; betiere, titulaziobetekizunak eta gainerakoak betetzen badituzte, eta prozedurarekin bat eta erregelamendu bidez zehaztutako ordainsariarekin.»

Laurogeita bost. 477. artikuluaren g) letra aldatzen da eta h) letra sartzen da. Honela geratzen dira idatzita:

g) Biktimak babestu eta laguntzeko behar beste funtzio egitea, bai eta justizia leheneratzaileko jarduketak eta prozesutik kanpoko konponbiderako jarduketak laguntzekoak ere.

h) Legez edo erregelamenduz ezarritako eginkizunak betetzea, eta hierarkiako nagusi organiko edo funtzionalek beren eskumenak erabiliz ematen dieten beste edozein eginkizun, lanpostuari datxekiona eta aurrekoen izaera bertsukoa.»

Laurogeita sei. 479. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«479. artikulua.

1.Auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuak organo teknikoak dira, Justizia Ministerioari edo gai horretan eskumenak berenganatuak dituzten autonomia-erkidegoei atxikita daudenak. Institutu horien zeregin nagusia da beren diziplina zientifiko eta teknikoaren eremuan Justizia Administrazioa laguntzea.

2.Justizia-auzitegi nagusi batek egoitza ofiziala duen hiri bakoitzean, auzitegimedikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutu bat egongo da.

Hala ere, Gobernuak, Justizia Ministerioaren proposamenez, gai horretan eskumenak bereganatuak dituen autonomia-erkidego batek aurrez eskaturik, hala

badagokio, baimena eman ahal izango du autonomia-erkidego horren hiriburu administratiboan izan dezan egoitza, beste hiriburu batean dagoenean justiziaauzitegi nagusia.

Era berean, Gobernuak baimena eman ahal izango du, gai horretan eskumenak bereganatuak dituen autonomia-erkidego batek aurrez eskaturik, hala badagokio, dagokion justizia-auzitegi nagusiaren lurralde-eremuko gainerako hirietan ere auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuak jartzeko, erabakitzen den jarduera-eremuarekin.

Madrilen egoitza izango duen auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuak estatuko jurisdikzio-organoei emango die zerbitzua.

3.Errege-dekretu bidez, Justiziako ministroak proposaturik eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eta justizia-administrazioaren funtzionamendurako baliabideen eskualdaketa jaso duten autonomia-erkidegoek irizpena emanik, arau orokorrak ezarriko dira auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuen antolaketarako eta funtzionamendurako eta auzitegi-medikuen eta horiei atxikitako funtzionarioen eta lan-kontratudunen jokaerarako. Arau orokor horiek garatu eta aplikatzeko egoki diren xedapenak eman ahal izango dituzte Justizia Ministerioak eta autonomia-erkidegoko organo eskudunak, bakoitzak bere eskumenen barruan. Nolanahi ere, auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuek auzitegibalorazio osoko unitateak izango dituzte, eta psikologoek eta gizarte-langileek osatu ahal izango dituzte unitateok. Beste funtzio batzuen artean, bermatuko dute laguntza espezializatua ematen zaiela genero-indarkeriako biktimei, eta genero-indarkeria kasuetarako jarduketa orokor eta osoko protokoloak diseinatzen direla. Gainera, Justizia Administrazioari zerbitzua ematen dioten gainerako talde psikosozialak institutuetan sartu ahal izango dira, adingabeen talde teknikoak barne. Taldeotako langileek familian, adingabeetan, desgaitasuna duten pertsonetan, generoindarkerian eta etxeko indarkerian espezializatutako prestakuntza izango dute. Haien prestakuntzak gizonen eta emakumeen berdintasunaren ikuspegia aintzat hartuko du.

4.Auzitegi-medikuak karrerako funtzionarioak dira, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko goi-mailako tituludunen kidego nazional bat osatzen dute.

5.Auzitegi-medikuen zereginak dira:

a) Beren lanbideko gaietan laguntza teknikoa ematea epaitegiei, auzitegiei eta fiskaltzei, eta txostenak eta irizpenak ematea prozesu judizial baten barruan edo haiek eskatzen dituzten ikerketa kriminaleko jarduketetan.

b) Epaitegi, auzitegi eta fiskaltzen jurisdikziopean dauden atxilotu, lesionatu edo gaixoen mediku-asistentzia edo zaintza, legeetan zehaztutako kasuetan eta moduan.

c) Txostenak eta irizpenak ematea, Erregistro Zibilak eskatuta, berariazko legeriak zehaztutako kasu eta baldintzetan.

d) Txostenak eta irizpenak ematea, partikularrek eskatuta, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.

e) Irakaskuntza-, perituedo ikerketa-eginkizunak betetzea, interes orokorreko arrazoiak direla eta, Justizia Ministerioak edo Justiziaren alorrean eskumenak bereganatuak dituen autonomia-erkidegoak ezartzen dituen jarraibideen arabera, balizko akordioen edo hitzarmenen esparruan.

f) Beren funtzioak eskatzen dituen ikerketaeta lankidetza-eginkizunak betetzea, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.

6.Ministerio Fiskalak abiarazitako jarduketa prozesaletan edo edozein eratako ikerketetan, epaileen eta fiskalen agindura egongo dira auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuetako langileak, eta independentzia osoz eta irizpide erabat zientifikoz beteko dituzte beren funtzioak.

7.Auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutu batean edo Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalean izango dute destinoa auzitegi-medikuek. Halaber, lanpostu-zerrendan zehaztutako funtzionarioek auzitegimedikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuetan izango dute destinoa. Psikologoek, gizarte-langileek eta zehazten den gainerako lan-kontratudun langileek ere zerbitzua eman ahal izango dute institutu horietan.»

Laurogeita zazpi. 480. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«480. artikulua.

1.Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionala organo tekniko bat da, Justizia Ministerioari atxikia, zeinaren zeregin nagusia baita Justizia Administrazioa laguntzea eta irizpide zientifikoen batasuna eta analisi-peritutzaren kalitatea hobetzea, eta, orobat, auzitegi-zientziak garatzen laguntzea. Gainera, funtzio hauek beteko ditu:

a) Agintaritza judizialek eta Ministerio Fiskalak eskatzen dituzten txostenak eta irizpenak ematea.

b) Agintaritza judizialek, gobernu-agintaritzek, Ministerio Fiskalak eta auzitegimedikuek, jarduketa judizialetan edo Ministerio Fiskalak egindako aurretiazko ikerketa-eginbideetan, agindutako analisi eta ikerketa toxikologikoak egitea.

c) Organismo edo enpresa publikoek eskatutako analisi eta ikerketak egitea, interes orokorrari eragiten dioten gaietan, Justizia Ministerioaren jarraibideen arabera aurreikusten diren kasuetan edo horretarako egindako akordio edo hitzarmenetako baldintzetan.

d) Partikularrek, prozesu judizialetan edo horiez kanpo, eskatzen dituzten txostenak, analisiak eta ikerketak egitea, zehazten diren baldintzetan.

e) Toxikologiaren arloko ezagutzak hedatzea, intoxikazioak prebenitzen laguntzea eta horiei buruz egiten diren kontsultei erantzutea.

f) Bere jardueraren berezko arloetan erreferentzia-zentro izatea auzitegimedikuntzako institutuentzat, bai eta nazioko edo nazioarteko beste organismo batzuentzat ere.

g) Toxikologiako eta auzitegi-zientzietako azterlanak egitea, erregelamendu bidez zehaztutako baldintzetan.

h) Unibertsitate eta osasun-erakundeekin eta nazioko eta nazioarteko organismoekin batera lan egin ahal izango dute, toxikologia eta auzitegi-zientziak garatzen laguntzen duten arlo guztietan, Justizia Ministerioaren jarraibideei edo horretarako egindako akordio edo hitzarmenei jarraikiz.

2.Justizia Ministerioak antolatu eta gainbegiratuko du Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionala. Madrilen izango du egoitza, eta lurralde nazional osoa du jarduera-eremu.

Bere egitura organikoa errege-dekretu bidez zehaztuko da.

Artikulu honen hurrengo zenbakietan adierazitako kidego berezietako funtzionarioek emango dituzte zerbitzuak bertan. Justizia Administrazioaren zerbitzuko gainerako kidegoetako funtzionarioek eta beste administrazioetakoek ere zerbitzuak eman ahal izango dituzte, lanpostu-zerrendetan ezarritako baldintza eta betekizunen arabera. Orobat, behar izanez gero, lan-araubidez kontratatu ahal izango dira zenbait eginkizunetarako profesional edo adituak, edo ofizio-jarduera edo jarduera instrumental batzuetarako bestelako enplegatuak.

3.Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko fakultatiboak karrerako funtzionarioak dira, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko goi-mailako tituludunen kidego nazional bat osatzen dute. Institutuaren jarduera tekniko eta zientifikoaren arabera, espezialitateak ezarri ahal izango dira kidego horren barruan.

Funtzio hau du Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko Fakultatiboen Kidegoak: laguntza teknikoa ematea, beren lanbide-diziplinetako

gaietan, agintari judizialei, gobernu-agintariei, Ministerio Fiskalari eta auzitegimedikuei, hala jarduketa judizialetan nola aurretiazko ikerketa-eginbideetan. Horretarako, eskatzen zaizkien analisiak eta ikerketak egingo dituzte; aipaturiko agintarien kontsultei erantzungo diete, eta orobat partikularrek prozesu judizialen barruan planteaturiko eta interes orokorrean eragina duten erakunde edo enpresa publikoek planteaturiko kontsultei; eta intoxikazioen prebentzioan lagunduko dute.

Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalean eta auzitegimedikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuetan jardungo dute, lanpostuzerrendetan zehazten diren kasu eta baldintzetan.

4.Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko teknikari espezialistak karrerako funtzionarioak dira, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko laguntza espezializatuko kidego nazional bat osatzen dute.

Funtzio hau du Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko Teknikari Espezialisten Kidegoak: laguntza tekniko espezializatua ematea Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalari dagozkion zientziaeta ikerketa-jardueretan.

Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalean eta auzitegimedikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuetan emango dituzte zerbitzuak, lanpostu-zerrendetan zehazten diren kasu eta baldintzetan.

5.Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko laborategiko laguntzaileak karrerako funtzionarioak dira, eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko kidego nazional bat osatzen dute. Duten prestakuntzari dagozkion laguntzakfuntzioak beteko dituzte, hala Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalaren zientziaeta ikerketa-jardueretan, nola auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuetan, erakundeon lanpostu-zerrendetan zehazten diren forma, betekizun eta baldintzetan.

6.Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko Kidego Berezietako funtzionarioak institutu horren zuzendariaren mende egongo dira hierarkikoki edo, bestela, zerbitzuak ematen dituzten auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako institutuko zuzendariaren mende.»

Laurogeita zortzi. 481. artikuluari 5. zenbakia gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«5. Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioak kidegoan sartu zireneko hurrenkeraren arabera agertuko dira eskalafoian, eta datu hauek aipatu behar dira gutxienez:

a) Nortasun-agiri nazionala.

b) Izen-abizenak.

c) Kidegoan emandako zerbitzuen denbora.»

Laurogeita bederatzi. 482. artikuluaren 5. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«5. Enplegu publikoaren eskaintzetan, kupo bat gordeko da —bete beharreko postuen ehuneko zazpi, gutxienez— desgaitasuna duten pertsonentzat; hain zuzen ere, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko lege orokorraren testu bategina onartzen duen azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren 4. artikuluaren 2. zenbakian definitutakoentzat. Pertsona horiek, betiere, hautaprobak gainditu beharko dituzte, eta, desgaitasun-gradua ez ezik, dagozkien eginkizun eta lanetara egokitu daitezkeela egiaztatu, erregelamenduz ezartzen den moduan.»

Laurogeita hamar. 485. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Hautaketa-prozesuetan, ikastaro teoriko-praktiko bat edo praktika-aldi bat ere egin ahal izango da, eta selektiboa izan ahalko da.

Hartan lorturiko kalifikazioak lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko balioko du. Dena dela, selektiboa bada, gainditzen ez duten izangaiek hurrengoan errepikatu ahal izango dute, promozio berriarekin batera. Hori ere gainditzen ez badute, galdu egingo dute karrerako funtzionario izendatuak izateko eskubidea.»

Laurogeita hamaika. 490. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta 6. zenbakia gehitzen da. Honela geratzen dira idatzita:

«2. 482. artikuluan aurreikusitakoarekin bat Enplegu Publikoaren Eskaintzan langile berriak sartzeko plazez gain, Justizia Ministerioak barne-sustapeneko prozesuak deituko ditu urtero, kidego bakoitzeko enplegu publikoaren eskaintza horren xede diren plaza hutsen ehuneko hogeita hamarraren baliokide den plaza kopurua betetzeko.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, Justizia Ministerioak, ohiz kanpo eta Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren aurretiko baimenarekin, berariazko barne-sustapeneko prozesuak deitu ahal izango ditu, Justizia Administrazioaren inguruabarrek hala gomendatzen dutenean.

Bi kasuetan, barne-sustapeneko txandan deitzen diren eta betetzen ez diren plazek ezingo dituzte txanda askean deitutakoak gehiagotu, eta ezingo dira enplegu publikoaren eskaintzara sartu.»

«6. Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko Teknikari Espezialisten Kidegoko funtzionarioek Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionaleko Fakultatiboen Kidegora sartu ahal izango dute barne-sustapenez; betiere, horretarako betekizunak betetzen badituzte.»

Laurogeita hamabi. 495. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Karrerako funtzionarioek honako eskubide profesional hauek dituzte:

a) Beren funtzionario-izaerari eustea; beren kidegoari dagozkion lan edo funtzioak egiazki betetzea, eta beren lanpostutik ez kentzea, legez ezarritako kasu eta baldintzetan izan ezik.

b) Indarrean den araudian ezarrita dauden zerbitzuaren ordainsaria eta kalteordainak jasotzea.

c) Karrera profesionala egitea, berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publikotasun printzipioen arabera ezartzen diren lanbide-sustapenerako bitartekoen bidez.

d) Behar duten prestakuntza jasotzea Administrazioaren aldetik, hasierakoa eta etengabekoa, beren gaitasun profesionala hobetzeko, hartara lanpostuetara hobeto eta lasterrago egokitu daitezen eta lanbide-sustapenerako aukera izan dezaten.

Koordinazioeta homologazio-neurriak hartuko dira etengabeko prestakuntzaren alorrean; alde batetik, homogeneotasuna segurtatzearren, eta bestetik, enplegatukudeaketan eskumenak dituzten administrazio publikoek ezarritako prestakuntzajardun desberdinek eragozpenik sor ez dezaten Estatuaren lurraldeko justiziaadministrazioaren zerbitzuko enplegatuen lanbide-sustapenerako eta mugikortasunerako.

e) Dagozkien lan eta eginkizunei buruzko informazioa jasotzea buruzagi edo nagusiengandik, eta diharduten unitatearen helburuak lortzean parte izatea.

f) Beren intimitatea errespetatua eta beren duintasuna behar bezala begiratua izatea, laido sexual hitzezko edo fisikoen kontrako babesa barne.

g) Inolako bereizkeriarik ez izateko eskubidea, jaiotza, arraza edo etnia, generoa, sexua edo orientazio sexuala, erlijioa edo sinesmenak, iritzia, desgaitasuna, adina edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal nahiz sozial dela-eta.

h) Opor, baimen eta lizentziak izatea.

i) Laneko segurtasun eta higienearen arloan babesa izatea. Horretarako, administrazio eskudunek behar diren neurriak hartuko dituzte laneko arriskuen eta osasunaren arloan indarrean den araudia egiazki aplika dadin; besteak beste, hasierako arriskuen ebaluazioa egingo dute, larrialdi-planak ezarriko dituzte, eta prebentzio-zerbitzuak eta Segurtasun eta Osasunerako Batzorde Zentral bat sortuko dituzte.

j) Erretiroa izatea.

k) Gizarte-segurantzako araubideren bat izatea. Karrerako funtzionarioen eta praktiketako funtzionarioen kasuan, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorra edo Estatuko Klase Pasiboen Araubidea izango da, izaera hori zer datatan hartu zuten, eta Mutualismo Judiziala, ekainaren 23ko 3/2000 Legegintzako Errege Dekretuak eta hura garatzeko xedapenek arautua.

l) Lege honen 444.2 artikuluan aurreikusitako eskubideak izatea.»

Laurogeita hamahiru. 497. artikuluaren l) letra aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«l) Zuzen eta begirunez tratatzea nagusi hierarkikoak, lankideak eta mendekoak, bai eta abokatuak, prokuradoreak eta lan-harremanetako gradudunak ere.»

Laurogeita hamalau. 498. artikuluaren 3. zenbakiaren b) letra aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«b) Kidego orokorrei dagokienez:

1.a Abokatutzan, prokuradoretzan edo lan-harremanetako gradudunen lanbidean eta abokatu, prokuradore eta lan-harremanetako gradudunen zerbitzuko enpleguetan aritzea, edo epaitegi eta auzitegien aurrean jarduteko gaitasuna ematen duen beste edozein lanbidetan aritzea.

2.a Edozer motatako aholkularitza juridikoa egitea, ordaindutakoa ala ez.

3.a Aseguru-agente izatea eta haien enplegatu edo aseguru-konpainia bateko enplegatu izatea.

4.a Irabazi-asmoa duten enpresetan gerente-, kontseilariedo aholkularikarguak betetzea.

5.a Administrazio-gestoria alorreko zerbitzuetan aritzea, dela titular gisa, dela halako bulego bateko enplegatu gisa.

6.a Auzitegi eta epaitegien aurrean peritu-lan pribatuak egitea.»

Laurogeita hamabost. 500. artikuluaren 4. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«4. Lanaldiaren banaketa eta ordutegiak zehazteko, urtean urteko lan-egutegia onartuko dute Justizia Ministerioko eta eskumenak bereganatuak dituen autonomiaerkidegoko organo eskudunak, bakoitzak bere esparruan, aurrez Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txostena emanik eta erakunde sindikalekin negoziaturik. Urteko benetako lanordu kopuruaren arabera zehaztuko da lan-egutegia. Lanera sartzeko eta lanetik irteteko orduan malgutasuna izatea erabaki daiteke, nahitaez jarraian jardun beharreko ordu kopuru bat segurtaturik betiere.

Ezartzen diren ordutegiek entzunaldi publikorako ordutegia errespetatu beharko dute beti.»

Laurogeita hamasei. 502. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Funtzionarioek eskubidea izango dute urte natural bakoitzean opor ordainduak izateko, Estatuko Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat beren araudian aurreikusitako baldintza beretan.»

Laurogeita hamazazpi. 504. artikuluaren 5. zenbakiaren bigarren eta azken paragrafoak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«Lanera joan ezinaren berri eman beharra daukate funtzionarioek, erregelamenduz zehazten den moduan, ezina gertatzen zaien eguneko lanaldiaren barruan, eta gaixotasun-lizentzia eskatu beharko diote agintari eskudunari, absentzia gertatu zen egunetik ondoz ondoko laugarren egunean.»

«Gaixotasun edo istripuagatik lanera ez joateak ez badakar aldi baterako ezintasun-egoera bat, deskontu bat aplikatuko da nominan, horretarako emango den berariazko araudian zehaztutako baldintzetan.»

Laurogeita hemezortzi. 509. artikuluaren 3. zenbakiaren hirugarren paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«Egoera horretan ematen duten denbora kontatu egingo da hirurtekoetarako, karrerarako eta aplikatu behar zaien Gizarte Segurantzako erregimeneko eskubideetarako. Betetzen zuten lanpostua gutxienez bi urtez gordeko zaie. Epe hori igarotakoan, erreserba hori herri bereko eta ordainsari bereko lanpostu baterako izango da. Funtzionarioek, egoera horretan dauden bitartean, Administrazioak antolatutako prestakuntza-ikastaroetan parte hartu ahal izango dute.»

Laurogeita hemeretzi. 521. artikuluaren 3. zenbakiaren A) letra aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«A) Zentro kudeatzailea. Destino-zentroa.

Lanpostuak antolatzeari eta funtzionarioak haietan kokatzeari dagokionez, zentro kudeatzaile izango dira Justizia Ministerioko organo eskudunak edo autonomia-erkidegoan enplegatuen kudeaketarako eskumena duen organoa; haiei dagokie lanpostu-zerrenda prestatzea, bakoitzak bere lurralde-eremuan.

Destino-zentrotzat honako hauek hartuko dira:

Zerbitzu erkide prozesaletariko bakoitza.

Udalerri berean dauden organo judizialei zuzeneko laguntza emateko unitate prozesalen multzoa.

Erregistro Zibil Zentrala eta hiri bakoitzeko Erregistro Zibil Bakarra, halakorik den hirietan.

Fiskaltzetariko edo fiskaltza-atxikipenetariko bakoitza. Auzitegi-medikuntzaren institutuetatik, sortze-arauak halakotzat ezartzen

dituenak.

Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalean, sortze-arauak halakotzat ezartzen dituenak.

Mutualitate Orokor Judiziala.

Bake-epaitegiei zuzeneko laguntza emateko bulego judizialetariko bakoitza, 7.000 biztanletik gorako bake-epaitegien kasuan, edo 7.000 baino gutxiago izanik ere lan-karga dela-eta funtzionarioak dituztenen kasuan.

Auzitegi Goreneko Kabinete Teknikoa.

Gobernu-idazkaritzak.»

Ehun. 527. artikuluaren 2. zenbakiaren lehen paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«Salbuespen moduan, ordezpen bidez bete ahal izango dira, aldi baterako, hutsik dauden edo titularra falta duten lanpostuak.»

Ehun eta bat. 531. artikuluari 5. zenbakia gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«5. Salbuespen modura, lekualdatze-lehiaketak deitu ahal izango dira aurrerapen nahikoarekin, plaza hutsik utzi gabe, sortu berri diren organo judizialetarako; hartara, langileak izango dituzte, abiarazten direnean.»

Ehun eta bi. 536. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«536. artikulua.

Faltak oso astunak, astunak eta arinak izan daitezke.

a) Honako hauek dira falta oso astunak:

1.Konstituzioari leialtasuna gordetzeko betebeharra ez betetzea funtzio publikoko jardueran.

2.Diskriminazioa dakarren edozein jarduera, edozein dela ere diskriminazioaren zioa: sexua, arraza, erlijioa, hizkuntza, sorlekua edo bizilekua edo beste edozein tasun edo inguruabar pertsonal edo sozial.

3.Zerbitzua bertan behera uztea.

4.Nabarmenki legez kontrakoak diren irizpenak ematea edo halako erabaki edo ebazpenak ateratzea, horrekin interes publikoari kalte larria egiten zaionean edo herritarren oinarrizko eskubideei kalte egiten zaienean.

5.Karguagatik edo eginkizunagatik eskuratu ahal izan den dokumentazioa edo informazioa desegoki erabiltzea.

6.Dokumentuak arduragabe zaintzeagatik dokumenturen batzuk zabaltzea edo haien berri jakitea, hala ez dagokionean.

7.Lanpostuari datxezkion eginkizunak edo eman zaizkion eginkizunak behin eta berriz ez betetzea.

8.Eman zaizkion ahalmenak erabiliz hauteskunde-prozesuetan eragitea, edozein izaera eta eremutakoak direla ere hauteskundeak.

9.Betearazi behar dituen erabaki judizialen ez-betetze larria.

10.Larri edo behin baino gehiagotan desobeditzea, lanpostuari dagozkien eginkizunetan, nagusi batek bere eskumenak baliatuz emandako agindu edo ahozko instrukzioei, non eta ez diren nabarmenki legez kontrakoak.

11.Norberarentzat edo hirugarren batentzat onura bidegabea lortzeko erabiltzea funtzionario-izaera.

12.Legeak bateraezin deklaraturiko jardueretan aritzea.

13.Abstentzio-betebeharra ez betetzea, jakinaren gainean egonik legeak aurreikusiriko kausetakoren bat tartean dela.

14.Oinarrizko eskubideak, askatasun publikoak edo askatasun sindikalak baliatzea eragozten duten egintzak.

15.Greba batean funtsezko zerbitzuak zaintzeko betebeharra ez betetzea.

16.Sexu-jazarpena.

17.Bere eginkizunetako jardunean harremana duen edozein pertsonari larri erasotzea.

18.Arbitrariotasunez erabiltzea autoritatea, horrekin kalte larria eginez mendekoei edo zerbitzuari.

19.Bere jardunean izandako doloagatik edo erru larriagatik epai irmo batean erantzukizun zibila egoztea ekarri duten egite edo ez-egiteak.

20.Falta astun bat egitea, aurrez zehatua izanik irmo gelditu diren beste bi falta astunengatik, zehapen horiek ez badira ezeztatu edo ez badagokio haien idatzoharrak ezeztatzea.

b) Honako hauek dira falta astunak:

1.Espresuki desobeditzea, lanpostuari dagozkion funtzio edo eginkizunetan, nagusi batek bere eskumenak baliatuz emandako agindu edo instrukzioei, non eta ez diren nabarmenki legez kontrakoak.

2.Betearazi behar dituen erabaki judizialak ez betetzea, hori falta oso astuna ez denean.

3.Bere eginkizunetan diharduela autoritateaz abusatzea, hori falta oso astuna ez denean.

4.Dokumentuak zaintzean arduragabe jokatzea, eta orobat dokumentuok edo bere karguagatik dakien informazioa desegoki erabiltzea, jokaera hori falta oso astuna ez denean.

5.Justifikatu gabeko hirugarren asistentzia-falta bat izatea hiru hilabetean.

6.Arduragabekeriaz edo justifikaziorik gabeko atzerapenez aritzea lanpostuari datxezkion eginkizunetan edo eman zaizkion eginkizunetan, haien ez-betetzea nabarmena ez denean.

7.Behar den baimena eskuratu gabe edo hura eskatzeko arrazoietan egia esan gabe eskuraturik egitea jardueraren bat, bateragarritasunari dagokionez Administrazio Publikoen Zerbitzuko Enplegatuen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera erabaki beharrekoa.

8.Begiramen-falta larriz tratatzea nagusiak, berdinak edo mendekoak, eta orobat profesionalak edo herritarrak.

9.Kalte larria egitea dokumentuetan edo laneko materialean, eta orobat zerbitzua emateko lokaletan.

10.Baliabide informatiko eta materialak desegoki erabiltzea bere eginkizunak betetzean, eta ez betetzea haiek erabiltzeko emandako instrukzioak; orobat, desegoki erabiltzea sistema informatikoetara sartzeko gakoak.

11.Egite edo ez-egiteen bidez ordutegien kontrola saihestu nahi izatea, edo lanaldiaren ez-betetze justifikaziorik gabeak atzemateko modua galarazi nahi izatea.

12.Bulegoko enplegatuei dagokien diziplina-erantzukizuna eska dakien eragiteari uztea, jakinaren gainean egonik, edo jakin beharrean egonik, dagozkien betebeharren ez-betetze larria gertatzen ari dela.

13.Ikuskaritza-lanak oztopatzea.

14.Abstentzioa modu nabarmen justifikatugabean eskatzea.

15.Lan-ordutegia behin eta berriz ez betetzea, arrazoi justifikaturik gabe.

16.Falta arin bat egitea, aurrez ebazpen irmoz zehatua izanik beste bi falta arinengatik, ez badira ezeztatu falta horiek edo ez badagokio haien idatzoharrak ezeztatzea.

c) Honako hauek dira falta arinak:

1.Begiramen-falta izatea nagusiekin, berdinekin edo mendekoekin, eta orobat profesionalekin edo herritarrekin, hori arau-hauste astunagoa ez bada.

2.Bere karguari edo lanpostuari dagozkion betebeharrak ez betetzea edo arduragabekeriaz betetzea, jokaera hori ez bada arau-hauste astunagoa.

3.Justifikaziorik gabeko atzerapenez aritzea bere eginkizunak betetzean, hori falta astunagoa ez bada.

4.Egun batez lanera ez agertzea, justifikaziorik izan gabe.

5.Lan-ordutegia ez betetzea, justifikaziorik izan gabe, hori ez bada falta astuna.»

Ehun eta hiru. 538. artikuluaren lehenengo paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«Zehapen hauek jarri ahal izango zaizkie funtzionarioei beren karguko jardunean egindako faltengatik:

a) Ohartarazpena.

b) Enplegurik eta soldatarik gabe uztea.

c) Destino-udalerritik kanpo nahitaez lekualdatzea.

d) Zerbitzutik kentzea.

e) Lanpostutik kentzea.

Falta astun edo oso astunengatik ezarri ahal izango dira b) eta c) letretako zehapenak; graduatu egingo da haien iraupena, zehaturiko egintzaren inguruabarren arabera.

Zerbitzutik kentzeko zehapena falta oso astunengatik baino ezingo da ezarri. Falta oso astuna egiteagatik ezarritako funtzio-geldierak ezingo du hiru urte

baino gehiago iraun, ezta urtebete baino gutxiago ere. Falta astunagatik ezartzen bada, ez da urtebete baino gehiagokoa izango.

Nahitaezko lekualdaketarekin zehatzen diren funtzionarioek ezingo dute destino berria lortu jatorrizko udalerrian hiru urtean, falta oso astunagatik ezarri denean zehapena, eta urtebetean, falta astunagatik ezarri denean.

Lanpostutik kentzeko zehapena bitarteko funtzionarioei aplikatuko zaie soilik falta astunak edo oso astunak egiten badituzte.

Falta arinen kasuan, ohartarazpena bakarrik egin daiteke.»

Ehun eta lau. VII. liburuaren II. tituluaren izenburua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«II. TITULUA

Abokatuak, prokuradoreak eta lan-harremanetako gradudunak»

Ehun eta bost. 544. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«544. artikulua.

1.Jarduera profesionalari ekin aurretik, abokatu, prokuradore eta lanharremanetako gradudunek zina edo promesa egingo dute Konstituzioari eta gainerako ordenamendu juridikoari men egiteko.

2.Abokatu, prokuradore eta lan-harremanetako gradudunek elkargoko kide izan behar dute epaitegi eta auzitegien aurrean jardun ahal izateko, lege honek eta elkargo profesionalei buruzko legeria orokorrak ezarritako moduan, non eta ez diharduten administrazio edo erakunde publikoen zerbitzuan, funtzionario gisa edo lan-harreman bidez.»

Ehun eta sei. 545. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«545. artikulua.

1.Legeak besterik xedatzen ez badu, alderdiek libreki izendatu ahal izango dituzte beren ordezkari eta defentsariak, legeek ezarritako baldintzak betetzen dituzten prokuradore eta abokatuen artetik.

2.Lan-arloko eta Gizarte Segurantzako prozeduren kasuan, lan-harremanetako gradudun batek bete ahal izango du ordezkaritza teknikoa. Lan-harremanetako gradudun horri aplikagarri izango zaizkio bere funtzioari datxezkion betebeharrak, bat etorriz bere ordenamendu juridiko profesionalean, titulu honetan eta bereziki 187, 542.3 eta 546. artikuluetan ezarritakoarekin.

3.Ofizioz izendatuko dira, legeetan ezarritakoarekin bat, inork hala eskatzen badu edo berak izendatzeari uko egiten badio, nahitaezkoa izanik haien partehartzea. Ofiziozko defentsa edo ordezkaritza doakoa izango da legeak ezarritakoaren arabera auzitara jotzeko baliabide aski ez dutela egiaztatzen dutenentzat.»

Ehun eta zazpi. 546. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Botere publikoen betebeharra da abokatuaren defentsa eta laguntza edo lan-harremanetako gradudunaren ordezkaritza teknikoa bermatzea, Konstituzioan eta legeetan ezarritako moduan.

2.Abokatu, prokuradore eta lan-harremanetako gradudunak, beren lanbidean, erantzukizun zibilaren eta penalaren eta diziplina-erantzukizunaren mende daude, zer dagokion.»

Ehun eta zortzi. 551. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Estatuko zerbitzu juridikoan integratutako Estatuaren abokatuei dagokie Estatuaren eta haren organismo autonomoen ordezkaritza eta defentsa, eta orobat barne-arauek araubide berezi propioren bat ezartzen ez dieten konstituzio-organoen ordezkaritza eta defentsa. Estatuaren parte-hartzea duten gainerako organismo eta ente publikoak, estatuko merkataritza-sozietateak eta fundazioak ordezkatu eta defendatu ahal izango dituzte Estatuko abokatuek, Estatuaren eta Erakunde Publikoen Laguntza Juridikoari buruzko azaroaren 27ko 52/1997 Legeak eta hura garatzen duten xedapenek ezarritakoaren arabera.

Legearen arabera Gizarte Segurantzaren Administrazioa osatzen duten erakunde kudeatzaileen, zerbitzu erkideen eta beste organismo edo erakunde publikoen ordezkaritza eta defentsa —ez, ordea, Gizarte Segurantzaren mutualitate kolaboratzaileena— Gizarte Segurantzaren Administrazioaren letraduei dagokie, Gizarte Segurantzaren Administrazioko Zerbitzu Juridikokoei, hargatik eragotzi gabe hartarako bereziki izendatutako abokatu kolegiatu bati agintzea halako funtzioak, erregelamendu bidez zehazten denaren arabera.»

Ehun eta bederatzi. 561. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiak aldatzen dira, eta 4. zenbakia gehitzen da. Honela geratzen dira idatzita:

«2. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak hogeita hamar eguneko epe luzaezinean emango du txostena. Igorpen-aginduan txostena urgentziaz behar dela adieraziz gero, hamabost egun izango da epea. Salbuespen gisa, organo igorleak epearen luzapena eman ahal izango du, kasuaren inguruabarrak direla eta. Luzapenaren iraupena hamabost egun izango da, non eta igorpen-aginduan ez den adierazi txostena urgentziaz behar dela; kasu horretan, bada, hamar egun izango da epea.

3.Txostena ez bada aurreko zenbakian aurreikusitako epeetan eman, izapidea betetzat emango da.

4.Gorte Nagusiei bidaliko die Gobernuak txostena lege-aurreproiektuen kasuan.»

Ehun eta hamar. 567. artikuluari 6. zenbakia gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«6. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bokalak izendatzeko eta Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak eta Auzitegi Goreneko presidenteordea hautatzeko prozeduretan epeak zenbatzeko, egun baliodunak hartuko dira aintzat, epea egunetan adierazten denean, eta biharamunetik aurrera hasiko da kontatzen; aldiz, datatik datara zenbatuko da, epea hiletan edo

urtetan adierazten denean. Muga-hilabetean zenbaketaren hasierako egunaren parekorik ez dagoenean, epea hilaren azken egunean agortzen dela ulertuko da.»

Ehun eta hamaika. 577. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Hautagaitzen behin betiko aldarrikapenaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, argitaratu ondorengo bi egunen barruan. Une horretan bertan aurkeztu behar izango dira egoki iritzitako alegazioak, frogaelementu egokiekin batera.»

Ehun eta hamabi. 579. artikuluari 5. zenbakia gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«5. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak, bokalek eta idazkari nagusiak titular diren ondasun eta eskubideen deklarazioa egin behar dute, bai eta aktibo finantzarioen kontrola eta kudeaketa egin ere, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legearen

17.eta 18. artikuluetan aurreikusitako baldintzetan, Kontseiluaren antolamenduaren egokitzapenekin, horren Antolamendu eta Funtzionamendu Erregelamenduan zehaztuko direnekin.»

Ehun eta hamahiru. 601. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Batzorde Iraunkorra hauek osatuko dute: Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak, bera dela buru, eta zazpi bokalek, haietako lau epaileen txandan izendatuak eta beste hirurak gaitasun-sonaren jabe diren legelarien txandan izendatuak. Diziplina Batzordeko kide direnak izan ezik, bokalak txandakatu egingo dira, ahal dela, urtez urte Batzorde Iraunkorra osatzean, aurrez presidenteak proposamena eginda.»

Ehun eta hamalau. 609. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«2. Ekonomia Gaien Batzordea hiru bokalez osatua izango da.

3.Ekonomia Gaien Batzordeak kide guztiak bertan direla jardun beharko du.»

Ehun eta hamabost. 610. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak urtero aukeratuko ditu, bere bokalen artetik, eta gizon eta emakumeen presentzia orekatuaren printzipioa betez, Berdintasun Batzordeko kideak, bai eta horien artean batzordeko presidentea izendatu ere.

2.Berdintasun Batzordea hiru bokalek osatuko dute.»

Ehun eta hamasei. Hogeita batgarren xedapen gehigarria gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«Hogeita batgarren xedapen gehigarria. Laguntza judiziala kausa konplexuen instrukzioan.

Lege honen III. liburuaren II. tituluaren IV bis kapituluan xedatutakoaz gain, laguntza judizialaren salbuespenezko neurrien barruan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak adostu ahal izango du organo jakin bati beste epaile edo magistratu bat edo batzuk atxikitzea, kausa konplexuak hobeto instruitzeko, aurrez titularrak proposamena eginda. Epaile edo magistratuok, jurisdikzio-funtziorik gabe eta aipatutako organoaren titularraren zuzendaritzapean, lankidetza-, laguntzaedo

aholkularitza-lanak egingo dituzte soilik. Xede bererako eta baldintza berberetan, Justizia Administrazioaren letradu bat edo batzuk atxikitzeko eska daiteke.

Horretarako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak jarduketa-programa zehatz bat proposatuko du, eta hauek zehaztuko ditu: helburua, aplikazio-eremua, iraupena eta funtzio-aldatzeari lotutako eginkizun motak. Hori onartzeko, Justizia Ministerioaren baimena beharko da.

Justizia Administrazioaren letraduak atxikitzeko eskaera egitekotan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Ministerioari helaraziko dio eskaera, dagozkion eginkizunak onar ditzan.»

Lehenengo xedapen gehigarria. Arau zaharragoei egindako erreferentziak.

Lege hau indarrean jartzen denetik aurrera, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoan eta beste arau juridiko batzuetan idazkari judizialei, ordezko idazkari profesionalei, Auzitegi Medikuntzako Institutuari eta Toxikologiaren Institutu Nazionalari egindako erreferentziak, hurrenez hurren, Justizia Administrazioaren letraduei, Justizia Administrazioaren ordezko letraduei, Auzitegi Medikuntzako eta Auzitegi Zientzietako Institutuari eta Toxikologiaren eta Auzitegi Zientzien Institutu Nazionalari egiten zaizkiela ulertuko da.

Bigarren xedapen gehigarria. Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoaren eskalafoia egitea.

Lege hau indarrean jarri eta sei hilabeteko epean, Justizia Ministerioak Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegoaren eskalafoia egin beharko du.

Hirugarren xedapen gehigarria. Espezializazio-probak.

Lege honetan berariaz aurreikusitakoez gain, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak beste espezializazio-proba batzuk deitu ahal izango ditu karrera judizialeko kideen artean, Zuzenbidearen hainbat adarretako berariazko ezagutzak baloratzeko. Gainditutako probak merezimendutzat joko dira antzinatasun-irizpideen arabera esklusiboki ebazten ez diren lehiaketetan. Proben kopurua, edukia eta garapena erregelamendu bidez zehaztuko da, eta lege hau indarrean jarri aurretik egindakoen errekonozimendua eta balorazioa egin ahal izango da. Espezializazioak gastua handitzea badakar, beharrezko izango da aldeko txostena egitea aurrez gastu hori jasan behar duen administrazio eskudunak.

Laugarren xedapen gehigarria. Teknologia berriak nahitaez erabiltzea.

1.Epaile eta magistratuek nahitaez erabili beharko dituzte Justizia Administrazioaren esku jarritako sistema informatikoak.

2.Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, bere eskumenen barruan, nahitaez bete beharreko jarraibideak eman ahal izango ditu, epaitegi eta auzitegiei, beren funtzioak betetze aldera, administrazioek eskaintzen dizkieten baliabide materialak behar bezala erabiltzen direla bermatzeko.

3.Herritar, profesional edo administrazioei ezingo zaie galdatu eskatzen zaien edo erabili nahi den dokumentazioa paperean emateko, non eta ez den beharrezkoa edukiaren autentikotasuna zehazteko edo non eta ez den berariaz baimentzen lege edo erregelamendu bidez.

Bosgarren xedapen gehigarria. Erretiro-pentsioa.

Estatuko Klase Pasiboen Araubidearen barruan dauden epaileei, magistratuei, abokatu fiskalei, fiskalei, Justizia Administrazioaren letraduei, unibertsitateko irakasleei, jabetzaeta merkataritza-erregistratzaileei eta ondasun higigarrien erregistratzaileei 2015erako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 36/2014 Legearen hogeita bosgarren xedapen gehigarria aplikatuko zaie, baldin eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera jaso behar

badute erretiro-pentsioa eta gertaera eragile horren unean gutxienez hirurogeita bost urte beteta badituzte.

Kasu horietan, ehuneko gehigarri bat errekonozituko zaie interesdunei Estatuaren zerbitzura lan egindako urte oso bakoitzeko hirurogeita bost urte bete zituzten egunaren eta pentsioaren gertaera eragilearen artean, eta horren zenbatekoa adierazitako lehen datan egiaztatutako zerbitzu-urteen araberakoa izango da, aurreko paragrafoan aipatutako xedapen gehigarrian aurreikusitako eskalari jarraikiz.

Seigarren xedapen gehigarria. Fiskalen eta Justizia Administrazioaren letraduen zerbitzu aktiboa luzatzea.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 386. artikuluan Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari egindako erreferentzia Justizia Ministerioari egiten zaiola ulertu behar da, Justizia Administrazioaren letraduek edo fiskalek eskatzen dutenean zerbitzu aktiboan jarraitzeko luzapena.

Lehenengo xedapen iragankorra. Hasita dauden prozedura judizialei aplikatu beharreko araudia.

1.Ordena zibilean nazioarteko eskumen judizialeko arauek arautzen dituzten prozedurak, lege hau indarrean sartu aurretik hasitakoak, gero ere, hasi zirenean indarrean zeuden arauen arabera bideratuko dira.

2.Lege hau indarrean jarri aurretik hasitako prozedurak, lehen instrukzio-epaitegien eskumenekoak zirenak eta, horren arabera, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegien eskumenekoak direnak, gero ere, hasi zirenean indarrean zeuden arauen arabera bideratuko dira.

3.Epaile eta magistratuen zuzeneko erantzukizun zibileko prozedurak, lege hau indarrean jartzen den unean izapidetzen ari direnak, gero ere, hasi zirenean indarrean zeuden arau prozesal eta substantiboen arabera izapidetuko dira.

Bigarren xedapen iragankorra. Auzitegi Goreneko Kabinete Teknikoaren araubidea.

1.Auzitegi Goreneko Kabinete Teknikoko kideak izendatzeko lege honetan aurreikusitako prozedura berau indarrean jartzen den unetik aurrera aplikatuko da.

2.Auzitegi Goreneko Kabinete Teknikoko langileek dagokien administrazio-egoera izango dute lege hau indarrean jartzen denetik aurrera.

3.Auzitegi Goreneko Kabinete Teknikoko letradu koordinatzaileen plazak sortzeko, lege hau indarrean jartzen den unean kabinete horretan magistratuentzako zeuden plazak eraldatuko dira. Letradu koordinatzaileen plantillan aldaketak egiteko, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 61 bis artikuluaren 5. zenbakiaren lehen paragrafoan aurreikusitako prozedurari jarraitu beharko zaio.

Unean Kabinete Teknikoko magistratu-eginkizunak betetzen dituztenak letradu koordinatzailetzat joko dira izendatu ziren denborarako.

4.Karrera judizialekoak ez diren Kabinete Teknikoko letraduak Justizia Administrazioaren letraduen estatutu-araubidearen mende egongo dira, aplikagarri denean, harik eta Auzitegi Goreneko Kabinete Teknikoko letraduen oinarrizko estatutua arautzen duen legea indarrean jarri arte.

Hirugarren xedapen iragankorra. Magistratu eta fiskal emerituak.

1.Lege hau indarrean jartzen den unean magistratu emeritu edo Auzitegi Goreneko magistratu emeritu dihardutenek izaera horrekin zerbitzuak ematen jarraitu ahal izango dute bi urtez, lege hau indarrean jartzen denetik aurrera, eta beren uneko ordainsarien araubideari eutsiko diote. Aurrekoa gorabehera, ezingo dute egoera horretan egon hirurogeita hamabost urte beteta badituzte.

Araubide bera aplikatuko zaie lege hau indarrean jartzen denean magistratu emeritu edo Auzitegi Goreneko magistratu emeritu izendatzeko aurreikusitako betekizunak betetzen dituztenei, hala eskatu badute.

2.Aurreko zenbakian deskribatutako egoera beretan dauden fiskalei ere aplikatuko zaie bertan xedatutakoa.

Laugarren xedapen iragankorra. Gobernu-idazkariak eta idazkari koordinatzaileak.

1.Lege hau indarrean jartzen denean, izendatutako gobernu-idazkariak edo idazkari koordinatzaileak plaza lortzeko lehiatu ahal izango dira, hartara lege honetan zehaztutako araubidera sartzeko. Horretarako, erabateko lehentasuna izango dute beren jatorri-hirian edo uneko destinoan plazak eskaintzeko egiten diren lehendabiziko bi lehiaketetan.

Behin plaza lortuta, araubide orokorra aplikatuko zaie.

2.Aurreko zenbakiaren arabera lehiatu ez direnei araubide iragankor hau aplikatuko

zaie:

a) Kargua uzten dutenak edo berritzen ez dutenak jatorri-hiriko edo kargu-uztearen hiriko epaitegiari edo probintzia-auzitegiari atxikita geldituko dira; haiek hautatzen dutena.

b) Kargua utzi edo ez berritzea erabaki eta ondorengo bi urteetan, borondatezko lehiaketa bidez hornitu behar den eta finkatuta duten edozein kategoriatako edozein plazarako izangai izan ahalko dira lehentasunez; hartara, aurreko zenbakian arautzen den behin-behineko atxikipen-egoera amaituko dute.

c) Nahiz eta lehiaketa horietan lanpostuak eskaini atxikipen-hirian, ez badira lehiatu aipatutako epearen barruan eta adierazitako moduan, bi atxikipen-urteak igaro ondoren, hiri horretan hutsik gelditzen den lehen lanpostua esleituko zaie behin betiko. Bi urteen zenbaketa kargua utzi edo ez berritzea erabaki ondoren egiten den lehen lehiaketatik aurrera hasiko da kontatzen.

Ondorengo lehiaketetan, lehen kategoria finkatuta izanez gero, horretan emandako denbora lekualdatze-ondorioetarako zenbatuko zaie, garapen-arauetan edo deialdietan adierazten denari jarraikiz.

3.Lege hau indarrean jartzen denean bigarren agintaldian edo ondorengo batean dauden gobernu-idazkariek eta idazkari koordinatzaileek ezingo dute berriro postu berean jardun.

Bosgarren xedapen iragankorra. Urteko ordezpen-planak.

Honako lege hau indarrean jarri ondoren eta Justizia Administrazioaren letraduen urteko ordezpen-planak onartu artean, gobernu-idazkaria arduratuko da beharrezko ordezpenak eta deialdiak, ahal den neurrian, lege honen irizpideetara egokitzen direla zaintzeaz.

Seigarren xedapen iragankorra. Auzitegi-medikuntzako institutuak.

Auzitegi-medikuntzako eta auzitegi-zientzietako instituturik ez duten autonomiaerkidegoetan eta hiri autonomoetan, harik eta eratzen diren arte, 479. artikuluko arauketa aplikatuko zaie mediku bakarreko auzitegi-elkarteei.

Zazpigarren xedapen iragankorra. Auzitegi Medikuen Kidegora sartzeko auzitegimedikuntzako espezialitatearen betekizuna atzeratzea.

Auzitegi Medikuen Kidegora sartzeko, nahitaezkoa da auzitegi-medikuntzako espezialitatea, hala eskatzen baita lege honen 475. artikuluan; nolanahi ere, eskakizun hori ez da nahitaezkoa izango harik eta Justizia Ministerioak zehaztu arte, gutxienez espezialista horien lehen promozioak egoiliartza-sistemaren bidez prestakuntza amaitzen duenean eta titulu horretara sartzeko bide iragankorra garatzen denean Auzitegi Medikuntzako Kidegoko funtzionario-lanetan gutxienez prestakuntza-programa ofizialak

irauten duena bezainbeste daramatenentzat, uztailaren 25eko 639/2014 Errege Dekretuaren bosgarren xedapen iragankorrean araututako prozeduraren arabera.

Zortzigarren xedapen iragankorra. Erretiro-pentsioa.

2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako erretiro-pentsioen errekonozimenduak, baldin eta onuradunak lege honen bosgarren xedapen gehigarrian zehaztutako betekizunak betetzen baditu, ofizioz berrikusiko dira, xedapen horretan zehaztutakora egokitzeko, eta ondorio ekonomikoak gertaera eragilearen hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrerakoak izango dira.

Bederatzigarren xedapen iragankorra. Zerbitzu aktiboan jarraitzeko luzapena eskatzeko epea.

Zerbitzu aktiboan jarraitzeko luzapena eskatzeko bi hilabeteko epea, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 386. artikuluan aurreikusitakoa, ez zaie eskatuko lege hau indarrean jartzen den egunetik 2015eko abenduaren 1era artean erretiroa hartzen dutenei.

Azken xedapenetatik lehena. Mugape eta Planta Judizialaren abenduaren 28ko 38/1988 Legea aldatzea.

Mugape eta Planta Judizialaren abenduaren 28ko 38/1988 Legea aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. 8. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Lege honen 3. artikuluaren 5. zenbakian aipatutako probintzia-auzitegien atalek, zigor-arloko epaitegiek, administrazioarekiko auzien epaitegiek, gizartearloko epaitegiek, adingabeen epaitegiek, merkataritza-arloko epaitegiek eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiek, probintzia baino gehiagoko edo gutxiagoko lurralde-hedapeneko jurisdikzioa dutenek, dagokion autonomiaerkidegoaren legeak adierazitako barrutiaren hiriburuan izango dute egoitza, eta hori kokatzen den udalerriaren izena hartuko dute.»

Bi. 23. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«23. artikulua.

Auzitegi Goreneko Kabinete Teknikoko letraduen ordainsariak Auzitegi Goreneko Salako Justizia Administrazioaren letraduei dagozkienak izango dira. Nolanahi ere, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 61 bis artikuluaren 4. zenbakian aurreikusitakoari jarraikiz koordinazio-lanak egiten dituzten eta, gainera, karrera judizialekoak diren letraduek 15/2003 Legearen II.2 eranskinean Auzitegi Goreneko Kabinete Teknikoko magistratuentzako aurreikusitakoak jasoko dituzte.»

Hiru. III. eranskina aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«III. ERANSKINA

Auzitegi Nazionala

Auzitegi Nazionaleko presidentea.

Zigor-arloko sala:

Salako presidente 1.

4 atal: 16 magistratuk osatuta.

Apelazio-sala:

Salako presidente 1.

2magistratu. Administrazioarekiko Auzien Sala:

Salako presidente 1.

8 atal: 39 magistratuk osatuta.

Gizarte-arloko sala:

Salako presidente 1. 2 magistratu.

Guztira: 64 magistratu.

Auzitegi Goreneko 4 magistratu; horietako bat salako presidentea izango da.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Prozedura Militarrari buruzko apirilaren 13ko 2/1989 Lege Organikoa aldatzea.

Prozedura Militarrari buruzko apirilaren 13ko 2/1989 Lege Organikoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. 328. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«328. artikulua.

1.Epai irmoen aurkako berrikuspen-errekurtsoa bidezkoa izango da kasu hauetan:

1.a Bi pertsona edo gehiago egitate berberarengatik kondenatuak izan direnean kontraesaneko epaietan, egitate hori pertsona bakar batek baino ezin bazuen gauzatu.

2.a Norbait beste pertsona bat hiltzeagatik kondenatua izan denean, kondenaepaiaren dataren ondoren egiaztatzen bada haren existentzia.

3.a Epaiaren ondoriozko kondena norbaiti ezarri zaionean, baldin eta kondenaren oinarria izan bada arlo kriminaleko auzian geroago epai irmoaren ondorioz faltsua jo den agiria edo lekukotza, indarkeriaren edo derrigortzearen bidez errudunari ateratako aitorpena, edo, hirugarrenak gauzatutako edozein egitate zigorgarri, betiere gorabehera horiek epai irmoaren bidez adierazita daudenean helburu horrekin egindako prozeduran. Helburu horiek aintzat hartuta, prozeduraren egitate eztabaidagarriak argitzeko beharrezkoak diren frogak egin ahal izango dira; baina aurreratu egingo dira, inguruabar berezien ondorioz epai irmoa emateko oztopo izan daitezkeenak, edo hori ezinezko egin dezaketenak, epai hori berrikuspenaren oinarri izanik.

4.a Auzitegiak emandako epaiaren ondorioz norbaiti zigorra ezarri zaionean eta auzitegiko kideren bat epai horretan egindako prebarikazioagatik kondenatu denean, edo kausaren izapidetzean prebarikatu egin bada ebazpenean edo funtsezko izapidean, eta horrek epaitzaren ondorioetarako eragin nabarmena izan badu.

5.a Egitateei berei lotuta bi epai irmo eta ezberdin eman baditu jurisdikzio berak edo jurisdikzio ezberdinek.

6.a Kondena-epaia eman ondoren, zalantzarik gabeko frogarik aurkitzen bada, eta horiek nabarmentzen badute epaitza akastuna dela, probok ezagutzen ez zirelako.

2.Halaber, ebazpen judizial irmo baten aurka berrikuspen-errekurtsoa jarri ahal izango da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak deklaratzen duenean ebazpen

hori eman izanak Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean eta haren protokoloetan aitortutako eskubideren bat bortxatzen duela, betiere bortxaketa horrek, bere izaeragatik eta larritasunagatik, ondore iraunkorrak badakartza eta haiek geldiarazteko modu bakarra berrikuspena bada.

Kasu horietan, berrikuspen-prozesuak Prozedura Kriminalaren Legean gai honi buruz jasotako arauei jarraikiz bideratuko dira, eta ez da aplikatuko 329.etik 333.era arteko artikuluetan eta 335. eta 336. artikuluetan aurreikusitakoa. Legitimazioari buruz aplikatuko diren arauak aipatutako legean mota honetako prozesuetarako aurreikusitakoak izango dira.

Era berean, prozesu horietan ematen diren epaiek Prozedura Kriminalaren Legean kasu honetarako aurreikusitako ondorioak izango dituzte.»

Bi. 336. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«336. artikulua.

Berrikuspen-prozesua lege erkideetan gai honi buruz jasotako arauei jarraikiz bideratuko da, zigortuak eta eskatzaileak deituta, 328.2 artikuluaren azken bi paragrafoetan xedatutakoa salbu.»

Hiru. 504. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«504. artikulua.

1.Auzitegi Goreneko Arlo Militarreko Salak diziplina militarrari buruzko auzierrekurtsoan emandako epai irmoen kontra eta sala horrek emandako auto irmoen kontra —478. artikuluan aipatutakoak—, berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke, kasu hauetan:

a) Epaiaren xedapenetan kontraesanik baldin badago erabakietan.

b) Kontrako ebazpenak eman badira auzilari berei edo egoera berean dauden beste ezberdin batzuei dagokienez, eta funtsean berberak diren egitate, funts eta uziak aintzat hartuta, erabaki ezberdinak hartu badira.

c) Epaia eman eta gero agiri erabakigarriak eskuratzen badira, ezinbesteagatik edo epaia aldeko izan duen alderdiaren jokaeragatik geldiaraziak zeudenak.

d) Baldin eta, epaia emateko garaian, epai hori funtsatu zuten agiriak faltsutzat eman eta hala deklaratu zirela ez bazekien alderdietariko batek, edo gerora aitortu edo deklaratu bada agirion faltsutasuna.

e) Lekuko bidezko frogaren babespean epaia eman bada, eta lekukoak kondenatu egin badira frogaren deklarazioetan lekukotza faltsua eman izanagatik.

f) Epaia irabazi bada, zuzena ez den eran, prebarikazioz, funtzionarioeroskeriaz, indarkeriaz edo iruzurrez.

g) Epaia emateko, 490. artikuluan xedatutakoa urratu bada edo epaian ez bada demandan eta erantzunean planteatutako auziren bat ebatzi.

2.Halaber, ebazpen judizial irmo baten aurka berrikuspen-errekurtsoa jarri ahal izango da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak deklaratzen duenean ebazpen hori eman izanak Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean eta haren protokoloetan aitortutako eskubideren bat bortxatzen duela, betiere bortxaketa horrek, bere izaeragatik eta larritasunagatik, ondore iraunkorrak badakartza eta haiek geldiarazteko modu bakarra berrikuspena bada.

3.Errekurtso horri lotutako legitimazioari, baldintzei eta prozedurei dagokienez, Prozedura Zibilaren Legearen xedapenak aplikatuko dira.

Salbuetsita daude artikulu honen a) , b) eta g) letretan aurreikusitako kasuak; horietan, bada, hilabeteko epean egin beharko da berrikuspen-errekurtsoa, epaia irmoa dela jakinarazten denetik zenbatzen hasita.

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 61. artikuluan aipatutako Auzitegi Gorenaren Salan jarriko da errekurtsoa.»

Lau. 505. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«505. artikulua.

Auzitegi Militar Zentralaren Justizia Salak edo lurralde-auzitegi militarrek emandako epai irmoen kontra berrikuspen-errekurtsoa jar daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Militarreko Salan, aurreko artikuluaren 3. zenbakian adierazitako epe berean eta izapide berak eginda.

Errekurtso hori aurreko artikuluaren 1. eta 2. zenbakietan zerrendatutako arrazoi beretan oinarritu ahal izango da, 1. zenbakiaren a) , b) eta g) letretan jasotakoetan salbu.»

Azken xedapenetatik hirugarrena. Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea aldatzea.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legea aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

Bat. IV. tituluaren III. kapituluaren 3. atala, 86.etik 93.era arteko artikuluak biltzen dituena, honela geratzen da idatzita, eta 94. eta 95. artikuluak ezabatzen dira:

«3. atala. Kasazio-errekurtsoa

86. artikulua.

1.Administrazioarekiko auzien epaitegiek auzialdi bakarrean emandako epaiei eta Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salak edo justizia-auzitegi nagusietako administrazioarekiko auzien salek auzialdi bakarrean edo apelazioan emandakoei kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango zaie Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean.

Administrazioarekiko auzien epaitegiek auzialdi bakarrean emandako epaien kasuan, interes orokorretarako oso kaltegarria den doktrina duten eta ondorioak zabaltzea ekar dezaketen epaiei baino ezingo zaie jarri errekurtsoa.

2.Aurreko zenbakian ezarritakotik salbuetsirik daude biltzeko oinarrizko eskubidea babesteko prozeduran eta hauteskunde-auzietako prozesuetan emandako epaiak.

3.Kasazioa jar dakiekeenak diren eta justizia-auzitegi nagusietako administrazioarekiko auzien salek eman dituzten epaiak Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan errekurritu ahal izateko, ezinbestekoa da Estatuaren edo Europar Batasunaren zuzenbideko arau baten urraketa hartzea errekurtsoaren oinarri, eta urraketa hori epaitzan garrantzizko eta erabakigarri izatea, betiere arauok prozesuan behar bezala alegatuak izan badira edo epaia eman duen salak kontuan hartuak.

Errekurtsoaren oinarria autonomia-erkidegoak emandako arauen urraketa bada, Justizia Auzitegi Nagusian egoitza duen administrazioarekiko auzien salaren atal batek izango du eskumena. Honela osatuko da atal hori: salako presidentea, atalburu; administrazioarekiko auzien gainerako saletako eta, izanez gero, ataletako presidentea edo presidenteak —atalen kasuan, bi gehienera ere—; eta aipaturiko salako edo saletako magistratuak, guztira bost kide osatzeko behar adinbat.

Administrazioarekiko auzien salak edo salek atal bat baino gehiago baldin badute, haietako presidenteek zenbaki honetan arauturiko ataleko presidentetza betetzeko txanda bat ezarriko du justizia-auzitegi nagusiaren gobernu-salak urte judizial bakoitzeko. Orobat ezarriko du salan edo saletan diharduten magistratu guztiena.

4.Kontu Auzitegiak kontabilitate-erantzukizunari buruz emandako ebazpenei kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango zaie haren funtzionamendu-legean ezarritako kasuetan.

87. artikulua.

1.Kasazio-errekurtsoa jarri ahal izango zaie, orobat, Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salak justizia-auzitegi nagusien administrazioarekiko auzien salek emandako auto hauei, aurreko artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan xedatutako salbuespen eta muga berberekin:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa onartzen ez dela deklaratzen dutenak edo errekurtsoak aurrera jarraitzea eragozten dutenak.

b) Geldieran uzteko edo beste kautela-neurri batzuen pieza bananduari amaiera ematen diotenak.

c) Epaia betearaztean emandakoak, betiere epaian zuzenean edo zeharka erabaki gabeko arazoak ebazten badituzte, edo betearazten den epaitzaren kontrakoa esaten badute.

d) Lege honen 91. artikuluan aurreikusitako kasuan emandakoak.

e) Lege honen 110. eta 111. artikuluak aplikatuz emandakoak.

2.Aurreko zenbakian aurreikusitako kasuetan kasazio-errekurtsoa prestatu ahal izateko, nahitaezkoa izango da aurrez erregu-errekurtsoa jartzea.

87 bis artikulua.

1.Lege honen 93.3 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan jarritako kasazio-errekurtsoa zuzenbide-gaietara mugatuko da, egitate-gaiak baztertuta.

2.Kasazio-errekurtsoaren uzien xedea aurkaratutako epaia edo autoa erabat edo partzialki ezeztatzea izango da eta, hala badagokio, autoak auzialdiko auzitegira itzultzea edo auzia Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak ebaztea, eztabaida planteatzen den baldintzen barruan.

3.Auzitegi Gorenaren Gobernu Salak kasazio-errekurtsoen idazkien eta aurkakotza-idazkien gehieneko luzera eta beste barne-baldintza batzuk, bide telematikoz aurkezteari buruzkoak barne, zehaztu ahal izango ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko den erabaki baten bidez.

88. artikulua.

1.Kasazio-errekurtsoa izapidetzeko onartu ahal izango da, ordenamendu juridikoaren arau-hauste jakin bat egin bada, dela prozesala, dela substantiboa, edo jurisprudentziarena, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak uste duenean errekurtsoak jurisprudentzia eratzeko kasazio-interes objektiboa duela.

2.Kasazio-auzitegiak kasazio-interes objektiboa dagoela erabaki dezake, eta onarpen-autoan berariaz arrazoitu beharko du, baldin eta, besteak beste, aurkaratzen den ebazpenak:

a) Funtsean berberak diren auziei dagokienez, epaitzak oinarri dituen Estatuaren edo Europar Batasunaren zuzenbideko arauei buruz egiten duen interpretazioa kontraesankorra bada beste jurisdikzio-organo batzuek zehaztu dutenarekin.

b) Arau horiei buruz ezartzen duen doktrina oso kaltegarria bada interes orokorretarako.

c) Egoera ugariri eragiten dienean, dela berez, dela prozesuaren xede den kasua gainditzen duelako.

d) Lege-mailako arau baten konstituzio-balioa hizpide izan duen eztabaida bat ebazten badu, konstituzio-kontrakotasuneko arazoa planteatzearen desegokitasuna nahikoa argituta ez badago ere.

e) Antza oker interpretatzen eta aplikatzen badu, bere erabakiaren oinarri gisa, konstituzio-doktrina bat.

f) Europar Batasuneko Zuzenbidea antza justizia-auzitegiaren jurisprudentziarekin kontraesanean interpretatzen eta aplikatzen badu, edo baldin eta horrek epaitu aurretik esku hartzea eska badaiteke oraindik.

g) Xedapen orokor bat zuzenean nahiz zeharka aurkaratu zen prozesu bat ebazten badu.

h) Administrazio publikoen artean egindako hitzarmen bat aurkaratu zen prozesu bat ebazpen badu.

i) Oinarrizko eskubideak babesteko prozedura berezi batean eman bada.

3.Kasazio-interes objektiboa dagoela usteko da:

a) Aurkaratutako ebazpenean aplikatutako arauak jurisprudentziarik ez duten arauei buruz erabakitzeko arrazoiaren oinarri direnean.

b) Aipatutako ebazpena nahita bereizi bada uneko jurisprudentziatik, akastuna delakoan.

c) Errekurritutako epaiak nulutzat jotzen duenean xedapen orokor bat, salbu eta horrek nahikoa garrantzirik ez badu argi eta garbi.

d) Organismo erregulatzaileen, gainbegiratze-organismoen edo estatuagentzien egintzen edo xedapenen kontrako errekurtsoak ebazten dituenean, horiek auzipetzea Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Auzien Salari badagokio.

e) Autonomia-erkidegoetako gobernuen edo gobernu-kontseiluen egintzen edo xedapenen kontrako errekurtsoak ebazten dituenean.

Nolanahi ere, a) , d) eta e) letretan aipatutako kasuetan, errekurtsoa ez onartzea erabaki daiteke auto arrazoitu bidez, auzitegiak uste duenean gaiak ez duela jurisdikzioa eratzeko inolako kasazio-interes objektiborik.

89. artikulua.

1.Kasazio-errekurtsoa auzialdiko salan prestatuko da hogeita hamar eguneko epean, errekurritzen den ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Prozesuan alderdi izan direnak edo izan behar dutenak egongo dira horretarako legitimaturik.

2.Prestatze-idazkiek hizpide duenari buruzko epigrafe batekin hasiko diren atal bereiziak izango dituzte, eta honako hauek egin beharko dituzte:

a) Aurkaratzen den ebazpenaren epeari, legitimazioari eta errekurrigarritasunari dagokienez, araututako betekizunak betetzen direla egiaztatzea.

b) Urratutzat jotzen diren arauak edo jurisprudentzia zehatz-mehatz identifikatzea, eta justifikatzea prozesuan alegatu zirela, edo auzialdiko salak aintzat hartu zituela edo horrek gorde egin behar zituela alegatu ez baziren ere.

c) Egiaztatzea, ea inputatutako arau-haustea arauena edo egintza edo berme prozesalei buruzko jurisprudentziarena zen, eta defentsa-gabeziarik ekarri zuen eta auzialdian falta edo urratzea konpontzea eskatzen duen, horretarako prozesu-une egokirik izan bada.

d) Inputatutako arau-hausteak errekurritu nahi den ebazpenean hartutako erabakirako garrantzizkoak eta erabakigarriak izan direla justifikatzea.

e) Justizia-auzitegi nagusi baten administrazioarekiko auzien salak eman badu hori, ustez urratutako araua Estatuko Zuzenbidearen edo Europar Batasuneko Zuzenbidearen parte dela justifikatzea.

f) Bereziki, kasuari erreferentzia eginez oinarritzea kasazio-interes objektiboa dagoela eta Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak erabakitzea egokia dela pentsarazten duen kasuren bat dagoela, aurreko artikuluaren 2. eta 3. zenbakiei jarraikiz.

3.Prestatze-idazkia ez bada hogeita hamar eguneko epean aurkezten, epaia edo autoa irmoa izango da, eta hala adieraziko du Justizia Administrazioaren

letraduak dekretu bidez. Erabaki horren kontra, berrikuspen-errekurtso zuzena baino ezin daiteke jarri, Lege honen 102 bis artikuluan arautua.

4.Epe barruan aurkeztuta ere, ez baditu artikulu honen 2. zenbakian eskatutako betekizunak betetzen, auzialdiko salak, auto ziodun bidez, ez-prestatutzat joko du kasazio-errekurtsoa, eta alderdiak epatzea eta jarduketak Auzitegi Gorenari igortzea ukatuko du. Auto horren kontra, kexa-errekurtsoa bakarrik jarri ahal izango da, Prozedura Zibilaren Legean ezarritako moduan bideraturik.

5.Aipatutako 2. zenbakian eskatutako betekizunak betetzen baditu, sala horrek, egokitasuna behar bezala arrazoituta izango duen auto baten bidez, prestatutzat joko du kasazio-errekurtsoa, eta alderdiak epatzea aginduko du, hogeita hamar eguneko epean Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, bai eta horri jatorrizko autoak eta administrazio-espedientea igortzea ere. Gainera, egoki iritziz gero, errekurtsoak jurisprudentzia eratzeko interes objektiboa duela adieraziko du labur eta arrazoiak emanez, eta igorpen-ofizioari gehituko dio iritzia.

6.Errekurrituriko alderdiak ezingo du inolako errekurtsorik jarri kasazioerrekurtsoa prestatutzat ematen duen autoaren kontra, baina hura onartzearen kontra egin dezake Auzitegi Gorenaren aurrean agertzean, epatze-epearen barruan betiere.

90. artikulua.

1.Jatorrizko autoak eta administrazio-espedienteak jaso ondoren, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren Atalak, hurrengo zenbakian aipatzen denak, entzuera emango die pertsonaturiko alderdiei errekurtsoak jurisprudentzia eratzeko kasazio-interes objektiborik duen jakiteko, hogeita hamar eguneko epean, salbuespen modura eta soilik gaiaren ezaugarriek gomendatzen badute.

2.Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren atal batek —salako presidenteak eta gainerako atal bakoitzeko gutxienez magistratu batek osatuko dute— erabakiko du errekurtsoa izapidetzeko onartzen duen edo ez. Salako presidentea izan ezik, gainerakoen erdia atala lehen aldiz eratu eta urtebetera berrituko da eta, hortik aurrera, sei hilean behin. Horretarako, erabakia egingo du Auzitegi Gorenaren Gobernu Salak, eta aipatutako aldi bakoitzerako kideak zehaztuko ditu. Botere Judizialaren webgunean argitaratuko du erabakia.

3.Errekurtsoa onartzeari edo ez onartzeari buruzko ebazpena honelakoa izango da:

a) 88. artikuluaren 2. zenbakiaren kasuetan, jurisprudentzia eratzeko kasaziointeres objektiborik egon behar duenetan, ebazpena probidentzia bat izango da, ez onartzea erabakitzen bada, eta auto bat, berriz, izapidetzeko onartzen bada. Nolanahi ere, errekurritutako ebazpena eman zuen organoak, 89.5 artikuluak aurreikusten duen izapidean onartu izan balu oinarriduna izateaz gain errekurtsoa onartzeko aldekoa dela, ez-onartzea auto ziodun bidez onartuko da.

b) 88. artikuluaren 3. zenbakiaren kasuetan, kasazio-interes objektiboa dagoela sumatzen denetan, ez-onartzea auto ziodun bidez adostuko da, eta zenbaki horretan zehazten diren salbuespenak ematen direla justifikatuko da.

4.Onartzeko autoek kasazio-interes objektiboa dagoela ulertzen den gaiak zehaztuko dituzte, eta, printzipioz, interpretatuko diren arau juridikoak identifikatuko dituzte, hargatik eragotzi gabe epaia beste batzuetara zabaltzea, hala eskatuko balu errekurtsoan izandako eztabaidak. Ez onartzeko probidentziek kasazio-errekurtsoan egoera hauetakoren bat ematen den baino ez dute adieraziko:

a) aurkaratutako ebazpenaren epeari, legitimazioari edo errekurrigarritasunari buruz araututako betekizunik eza;

b) 89.2 artikuluak prestatze-idazkirako ezarritako eskakizunetako edozein ez betetzea;

c) salatutako arau-hausteak epaitzarako garrantzizkoak eta erabakigarriak ez izatea; edo

d) jurisprudentzia eratzeko kasazio-interes objektiborik ez egotea errekurtsoan.

5.Onartzeko edo ez onartzeko probidentzien eta autoen kontra ezin da errekurtsorik jarri.

6.Salako Justizia Administrazioaren letraduak berehala jakinaraziko dio auzialdiko salari hartutako erabakia eta, ez onartzekoa bada, jasotako jarduketa prozesalak eta administrazio-espedientea bueltatuko dizkio.

7.Kasazio-errekurtsoa onartzeko autoak Auzitegi Gorenaren webgunean argitaratuko dira. Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salak, sei hilez behin, izapidetzeko onartutako kasazio-errekurtsoen zerrenda argitaratuko du aipatutako webgunean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, interpretatuko diren arauak eta ebazpenerako programazioa labur aipatuta.

8.Ez bada izapidetzeko onartzen kasazio-errekurtsoa, kostuez arduratu beharko du alderdi errekurtsogileak, dela kostuen zati batez, dela gehieneko kopuru bateraino.

91. artikulua.

1.Kasazio-errekurtsoa prestatzeak ez du galaraziko errekurrituriko epaia behin-behinean betearaztea.

Epaiak mesedetutako alderdiek hura behin-behinekoan betearazteko eskatu ahal izango dute. Betearazpen horretatik edozein eratako kalteak etor badaitezke, kalte horiek galarazteko edo arintzeko egoki diren neurriak erabaki ahal izango dira. Orobat galdatu ahal izango da kauzioa edo bermea aurkeztea galera horiei erantzuteko. Behin-behineko betearazpena ezin gauzatuko da harik eta kauzioa edo erabakitako neurria eratu eta autoetan egiaztaturik egon arte.

2.Lege honen 133.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eratuko da kauzioa.

3.Auzialdiko auzitegiak behin-behineko betearazpena ukatuko du ezin itzulizko egoerak edo kalte konpongaitzak eragin baditzake.

4.Kasazio-errekurtso bat prestatutzat jo denean, Justizia Administrazioaren letraduak autoen eta errekurritutako ebazpenen behar besteko lekukotza emango du, artikulu honetan aurreikusitako ondorioetarako.

92. artikulua.

1.Errekurtsoa onartu ondoren, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren Onarpen Ataleko Justizia Administrazioaren letraduak antolaketa-eginbidea egingo du. Horretan, batetik, jarduketak izapidetzeko eta erabakitzeko eskumena duen aipatutako salako atalari igortzea xedatuko du eta, bestetik, alderdi errekurtsogileari jakinaraziko dio hogeita hamar eguneko epea duela, jakinarazpenetik zenbatzen hasita, atal horretako idazkaritzan kasazio-errekurtsoa jartzeko idazkia aurkezteko. Epe horretan, jarduketa prozesalak eta administrazioespedientea bulego judizialean egongo dira.

2.Errekurtsoa jartzeko idazkia aurkeztu gabe igaroz gero epe hori, huts deklaratuko du errekurtsoa Justizia Administrazioaren letraduak, eta jarduketak jatorrizko salari itzultzeko aginduko du. Deklarazio horren kontra, lege honen 102 bis artikuluak aurreikusitako errekurtsoak baino ezingo dira jarri.

3.Errekurtso-idazkiek hizpide duenari buruzko epigrafe batekin hasiko diren atal bereiziak izango dituzte, eta honako hauek egin beharko dituzte:

a) Prestatze-idazkian identifikatu ziren arauak edo jurisprudentzia zergatik urratu ziren azaldu, arrazoiak emanez, orduan aintzat hartu ez zirenak aipatu gabe. Gainera, alderdiaren arabera jurisprudentzia horren adierazle diren Auzitegi Gorenaren epaiak aztertu beharko dituzte, ez soilik aipatu, kasuari aplikatzekoak diren edo ez justifikatzeko; eta

b) Alderdiak aurkezten dituen uzien eta eskatzen dituen erabakien zentzua zehaztea.

4.Errekurtso-idazkiak ez badu aurreko zenbakian eskatutakoa betetzen, errekurtsoa ebazteko eskumena duen Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salaren atalak entzuera emango dio alderdi errekurtsogileari, atzemandako ez-betetzeari buruz eta, izapide gehiagorik gabe, errekurtsoa ez onartzeko epaia emango du entzueraren ondoren ulertuz gero ez-betetzea benetakoa izan dela. Epaian aginduko du alderdi errekurtsogileak ordaindu behar dituela eragindako kostuak, dela kostuen zati bat, dela gehieneko kopuru bat.

5.Bestela, errekurtso-idazkia errekurrituriko eta pertsonaturiko alderdiari edo alderdiei igortzea adostuko du; hartara, aurka egin ahal izango diote errekurtsoari hogeita hamar eguneko epean. Epe horren barruan, jarduketa prozesalak eta administrazio-espedientea bulego judizialean egongo dira. Aurkakotza-idazkian ezingo da errekurtsoa ez onartzea eskatu.

6.Epe hori igarota, aurkakotza-idazkiak aurkeztu zein ez, errekurtsoa erabakitzeko eskumena duen atalak, ofizioz edo alderdietako edozeinek berebat bidez errekurtsoedo aurkakotza-idazkietan eskatuta, ikustaldi publikoa egitea adostuko du, non eta ez duen uste ez dela beharrezkoa gaiaren izaera dela-eta; kasu horretan, errekurtsoa epairako prest eta bozketaren eta epaitzaren zain dagoela deklaratuko du. Ikustaldia egiteko eguna edo bozketaren eta epaitzaren ekitaldia egiteko eguna jartzeko, errekurtsoaren antzinatasun handienaren irizpideari lehentasuna emanda ezarri ahal izan den programazioa errespetatuko da.

7.Gaiaren izaerak aholkatzen duenean, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzien Salako presidenteak, ofizioz edo aurrez aipatutako ataleko magistratuen gehiengoak eskatuta, ikustaldi publikoa edo bozketaren eta epaitzaren ekitaldia Salaren osoko bilkuraren aurrean egitea adostu ahalko du.

8.Eskumena duen atalak edo Salaren osoko bilkurak, aurreko zenbakian aurreikusitako kasuan, epaia emango du, bozketaren eta epaitzaren deliberazioa amaitu eta hamar eguneko epean.

93. artikulua.

1.Epaiak Estatuko arauen edo Europar Batasunekoetatik zehaztuta edo argi duenaren interpretazioa egingo du, baldin eta izapidetzera onartzeko autoan beharrezkotzat jo bazen Auzitegi Gorenak haiei buruzko erabakia ematea. Eta horri eta aplikagarri diren gainerako arauei jarraikiz, prozesuan aurkeztutako gaiak eta uziak ebatziko ditu: edo errekurritutako autoa edo epaia baliogabetuko du, guztiz edo partzialki, edo berretsi egingo ditu. Gainera, beharrak justifikatzen duenean, jardueren eragina auzialdiko prozeduraren une jakin batera atzeratzea agindu ahal izango du; hartara, legeak agindutako bidea jarraituko du, harik eta amaitu arte.

2.Administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordenak uzi horiez arduratzeko eskumenik ez duela uste badu, edo auzialdiko organo judiziala eskuduna ez zela, baliogabetu egingo du errekurritutako ebazpena eta, lehen kasuan, eskumeneko jurisdikzio-ordena zein den adieraziko du, lege honen 5.3 artikuluak aurreikusten dituen ondorioekin, eta, bigarren kasuan, horiez arduratu behar zuen organo judizialari igorriko dizkio jarduketak.

3.Prozesuaren xede den eztabaida juridiko jakina ebazteko, auzialdiko salak frogatutzat onarturiko egitateetan beste batzuk sartu ahal izango ditu Auzitegi Gorenak, baldin eta besteok, auzialdiko salak kontuan hartu gabeak izanik ere, aski justifikaturik badaude jarduketen arabera eta kontuan hartu beharrekoak badira ordenamendu juridikoaren arauak edo jurisprudentzia hautsi izana alegatu denean —aginte-desbideratzea barne— hori balioesteko.

4.Aurreko artikuluaren 8. zenbakian aipatutako prozesu-unean ematen den epaiak auzialdiaren kostuei buruz ebatziko du, lege honen 139.1 artikuluan zehaztutakoarekin bat; hori horrela, kasazio-errekurtsoaren kostuei dagokienez,

alderdi bakoitzak berak sortutako kostuak ordainduko ditu, eta kostu erkideak, berriz, erdi bana izango dira. Nolanahi ere, kasazio-errekurtsoarenak alderdietako bakar bati inposatu diezazkioke, epaian adierazten eta arrazoitzen denean fede txarrez edo ausarkeriaz jardun duela; hala, kostuen zati bat edo gehieneko zenbateko bat inposatu ahal izango dio.»

Bi. IV. tituluaren III. kapituluaren 4. eta 5. atalak ezabatzen dira —horren barruan daude 96.etik 101.era arteko artikuluak—.

Hiru. 102. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«102. artikulua.

1.Epai irmo bat berrikusi ahal izango da:

a) Epaia eman eta gero agiri erabakigarriak eskuratzen badira, ezinbesteagatik edo epaia aldeko izan duen alderdiaren jokaeragatik lehenago aurkeztu ez zirenak.

b) Baldin eta, epaia emateko garaian, epai hori funtsatu zuten agiriak faltsutzat eman eta hala deklaratu zirela ez bazekien alderdietariko batek, edo gerora aitortu edo deklaratu bada agirion faltsutasuna.

c) Baldin eta, lekukotza bidezko frogan funtsatu delarik epaia, hura funtsatu zuten deklarazioetan lekukotza faltsua emateagatik kondenatuak izan badira lekukoak.

d) Funtzionario-eroskeria, prebarikazioa, indarkeria edo iruzurrezko beste azpilanen bat tarteko dela eman bada epaia.

2.Halaber, ebazpen judizial irmo baten aurka berrikuspen-errekurtsoa jarri ahal izango da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak deklaratzen duenean ebazpen hori eman izanak Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean eta haren protokoloetan aitortutako eskubideren bat bortxatzen duela, betiere bortxaketa horrek, bere izaeragatik eta larritasunagatik, ondore iraunkorrak badakartza eta haiek geldiarazteko modu bakarra berrikuspena bada, zeinak ezingo dien kalterik egin hirugarrenek fede onez eskuratu dituzten eskubideei.

3.Legitimazioari, epeei, prozedurari eta berrikuspen-prozedura honetan emandako epaien efektuei dagokienez, Prozedura Zibilaren Legearen xedapenek aginduko dute. Hala ere, alderdi guztiek eskatzen dutenean edo salak beharrezko irizten dionean soilik egin ahal izango da ikustaldia.

4.Kontabilitate-erantzukizunari buruzko berrikuspena, berriz, Kontu Auzitegiaren funtzionamenduari buruzko legean ezarritako kasuetan jarri ahal izango da.»

Lau. 3. zenbakia gehitzen zaio 108. artikuluari, eta honela egongo da idatzita:

«3. Epaile edo auzitegiak, higiezin bat eraikitzea araudiaren kontrakotzat jotzeaz gainera, hori eraisteko eta aldatutako errealitate fisikoa jatorrizko egoerara bueltatzeko agintzen duenean arrazoiak emanez, eraitsi aurreko baldintza gisa eta berehalako arriskuren batek eragotzi ezean, fede oneko hirugarrenei ordaindu beharreko kalte-ordainei erantzuteko behar beste berme ematea eskatuko du.»

Bost. 139. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«139. artikulua.

1.Lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean, jurisdikzio-organoak, epaia ematean edo bere aurrean jarritako errekurtso edo intzidenteak auto bidez ebaztean, uzi guztiak baztertu dizkioten alderdiari inposatuko dizkio kostuak, non eta ez duen uste, eta hala arrazoitu, kasuak egitateko edo zuzenbideko zalantza handiak zituela.

Uziak partzialki baiesten edo ezesten diren kasuetan, alderdi bakoitzak berak sortutako kostuak ordainduko ditu, eta kostu erkideak, berriz, erdi bana izango dira, non eta jurisdikzio-organoak ez dizkion horietako bati inposatzen, behar bezala

arrazoituta, fede txarrez edo ausarkeriaz egin duelako ekintza edo jarri duelako errekurtsoa.

2.Errekurtsoetan, errekurtsoa guztiz ezesten bada, errekurtsogileari ezarriko zaizkio kostuak, non eta jurisdikzio-organoak ez duen hautematen, eta egoki arrazoitzen, hari ez ezartzea justifikatzen duen inguruabarren bat.

3.Kasazio-errekurtsoan, 93.4 artikuluan ezarritakoaren arabera ezarriko dira kostuak.

4.Kostu-ezarpena izan daitezke guztizkoa, parte baten gainekoa edo gehieneko kopuru baterainokoa.

5.Partikularrei ezarritako kostuak ordainarazteko, premiamendu bidea erabiliko du hartzekodun den administrazioak, borondatez ordaindu ezean.

6.Kostuak ez zaizkio Ministerio Fiskalari ezarriko ezein kasutan.

7.Autoetan sorturiko kostuak Prozedura Zibilaren Legean xedaturiko moduan arautuko eta tasatuko dira.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, aldatzea.

Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, urtarrilaren 7koa, honela geratzen da aldatuta:

Bat. 45. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«45. artikulua. Lehen auzialdiko epaitegien eskumena.

1.Lehen auzialdiko epaitegiei dagokie, lehen auzialdian, auzigai zibil guztien gaineko ardura, esanbidezko lege-xedapen bidez auzigaiak beste auzitegi batzuei esleitu ez bazaizkie.

2.Epaitegi horiek arduratuko dira, era berean:

a) Botere Judizialaren Lege Organikoak esleitutako auzigaiez, egintzez, arazoez eta errekurtsoez.

b) Enpresaburu ez den pertsona naturalaren konkurtsoez.»

Bi. 115. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«115. artikulua. Errekusazioa. Errekusazio-intzidenteak instruitzeko eta ebazteko eskumena.

1.Idazkarien errekusazioari aplikagarriak izango zaizkio Botere Judizialaren Lege Organikoak epaileentzat eta magistratuentzat ezarritako aginduak, honako berezitasun hauek dituztela:

a) Idazkari judizialak ezingo dira errekusatu beren ardurapeko edozein eginbide edo jardun gauzatzen ari diren bitartean.

b) Kasuan kasuko gobernu-idazkariak ebatziko du errekusazio-pieza, aldez aurretik egokitzen den idazkari koordinatzaileak edo, kasua denean, hark izendatutako idazkari judizialak intzidentea instruituta.»

Hiru. 116. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«116. artikulua. Errekusatuaren txostena.

Errekusazio-idazkia aurkeztuta, idazkari judizial errekusatuak xehetasunez azalduko du, idatziz, egiazkotzat eta legitimotzat aitortzen duen ala ez alegatutako kausa, eta dagokion idazkari koordinatzaileari helaraziko dio idazki hori, hark gobernu-idazkariari aditzera eman diezaion, edo, kasua denean, zuzenean helaraziko dio errekusazioaz arduratu behar duen gobernu-idazkariari.»

Lau. 117. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«117. artikulua. Errekusatuak errekusazioa onartzea.

1.Errekusatuak egiazkotzat aitortzen duenean errekusazioaren kausa, gobernu-idazkariak, izapide gehiago egin gabe eta ondorengo errekurtsorik gabe, dekretu bat emango du, hura errekusatutzat ematen duena, betiere kausa legezkoa dela irizten badio.

2.Kausa legean tipifikatuetakoa ez dela irizten badio, errekusazioa onartzen ez dela deklaratuko du. Dekretu horren aurka ez da errekurtsorik egongo.»

Bost. 118. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«118. artikulua. Errekusatuak aurka egitea, eta errekusazioa bideratzea.

Errekusazioaren oinarri gisa alegatutako kausaren egiazkotasuna ukatzen duenean errekusatuak, proposatutako errekusazio izapidetzea onartuz gero instruktoreak, idazkari koordinatzaileak aginduko du egoki eta baliagarri iritzitako froga eskatua egin dadila hamar eguneko epean, eta Ministerio Fiskalari helaraziko dio, hiru egunerako. Epe hori igarota, Ministerio Fiskalaren txostenarekin edo gabe, gobernu-idazkariari igorriko dio, zeinak intzidentea erabakiko duen hurrengo bost egunen barruan. Ebazpen horren aurka ez da errekurtsorik egongo.»

Sei. 138. artikuluari 4. zenbaki berri bat gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«4. Organo judizialaren seinalamendu-zerrenda publiko egin beharko da. Idazkari judizialak arduratuko dira zaintzeaz bulego judizialeko funtzionario eskudunek beren organo judizialari dagokien seinalamendu-zerrenda publika dezatela jendeak ikusteko moduko tokian, aste bakoitzeko lehenengo egun baliodunean, bertan zehaztuta ekitaldiaren data eta ordua, jardun-mota eta prozedura-zenbakia.»

Zazpi. 140. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:

«1. Justizia Administrazioaren letraduek eta bulego judizialeko funtzionario eskudunek interes legitimoa eta zuzenekoa egiaztatzen duen edozein pertsonari emango diote jarduketa judizialen egoerari buruz eskatzen duen informazio guztia, hark aztertu eta ezagutu ahal izan dezan, salbu eta, legearen arabera, erreserbatuak badira edo erreserbatutzat deklaratu badira. Halaber, hark eskatu ahal izango du, bere kontura, autoetan jasota dauden idazkien eta dokumentuen kopia soila eskuratzea, betiere erreserbatutzat deklaratu ez badira.

2.Aurreko zenbakian aipatutako pertsonak eskatuta, eta haren kontura, Justizia Administrazioaren letraduak egingo ditu eskatutako lekukotzak eta ziurtagiriak, helburuko pertsona adierazita.»

Zortzi. 147. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«147. artikulua. Jardunak dokumentatzea irudia eta soinua grabatzeko eta erreproduzitzeko sistemen bidez.

Auzitegiaren aurrean egindako ikustaldi, entzunaldi eta agerraldietako ahozko jardunak soinua eta irudia grabatzeko eta erreproduzitzeko euskarri egokian erregistratuko dira.

Beharrezkoak diren bitarteko teknologikoak izanez gero, grabatutakoaren edo erreproduzitutakoaren autentikotasuna eta osotasuna bermatuko du idazkari judizialak, sinadura elektroniko aitortuaren bidez edo legearen arabera berme horiek eskaintzen dituen beste segurtasun-sistema baten bidez. Kasu horretan, ekitaldia gauzatzeko, ez da beharrezkoa izango idazkari judiziala aretoan egotea, non eta alderdiek eskatu ez duten ikustaldia egin baino bi egun lehenago gutxienez edo idazkari judizialak, salbuespenez, beharrezko irizten ez dion kontuan hartuta

auzigaiaren konplexutasuna, egin beharreko frogen kopurua eta izaera, eskuhartzaileen kopurua, erregistratu ezin daitezkeen intzidentziak gertatzeko aukera edo hura justifikatzen duten eta era berean salbuespenezkoak diren beste inguruabar batzuk gertatzeko aukera. Kasu horietan, idazkari judizialak akta laburra egingo du, aurreko artikuluan aurreikusitako moduan.

Euskarri digitalean grabatutako eta dokumentatutako ahozko jardunak eta ikustaldiak ezingo dira transkribatu, lege batek horrela ezartzen duen kasuetan izan ezik.

Idazkari judizialak grabazioaren euskarri den dokumentu elektronikoa zaindu egin beharko du. Alderdiek jatorrizko grabazioen kopia eskatu ahal izango dute, euren kontura.»

Bederatzi. 212. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 236 quinquies artikuluaren 1. zenbakiaren bigarren paragrafoan ezarritakoari kalterik egin gabe, edozein interesdunek izango du irispidea epaien testuetara edo haien zati jakin batzuetara. Irispide hori soilik erabili ahal izango da aurretiaz disoziatuta haietan dauden izaera pertsonaleko datuak eta erabat errespetatuta intimitaterako eskubidea, babes-behar berezia duten pertsonen eskubideak eta kaltedunen anonimotasunaren bermea, bidezkoa denean; orobat, epaiak legeen aurkakoak diren helburuekin erabil daitezen saihestuko da.»

Hamar. 266. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«266. artikulua. Kasu berezietan galdatutako dokumentuak.

Demandarekin batera aurkeztu beharko dira:

1.a Mantenua eskatzearen oinarri den titulua behar bezala justifikatzen duten dokumentuak, demandaren objektua hura denean.

2.a Atzera-eskuratzeko demandaren oinarri den tituluaren froga-hastapen diren dokumentuak eta, prezioaren kontsignazioa legez edo kontratuz galdatzen denean, dokumentu bat, egiaztatzen duena atzera-eskuratzearen objektua den gauzaren prezioa kontsignatu izana, ezaguna izanez gero, edota kauzioa eratu izana, prezioa jakin orduko haren kontsignazioa bermatze aldera.

3.a Demandatzailearen aldeko mortis causa oinordetza modu fede-emailean jasotzen duen dokumentua, bai eta zerrenda bat ere, jabe edo gozamendun titulua duen edukitzailerik ez egoteari buruz deklara dezaketen lekukoak biltzen dituena, baldin eta eskatzen bada auzitegiak demandatzailearen edukitzan jar ditzala oinordetza horren bidez eskuratu direla baieztatutako ondasun batzuk.

4.a Demanda onartzeko, lege honek edo beste batek espresuki galdatzen dituen bestelako dokumentuak.»

Hamaika. 403. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«403. artikulua. Demanda onartzea, eta hura ez onartzeko salbuespenezko kasuak.

1.Demandak ez dira onartuko soilik lege honetan espresuki aurreikusitako kasuetan eta kausengatik.

2.Demandak ez dira onartuko haiekin batera aurkezten ez direnean haiek onartzeko legeak espresuki galdatutako dokumentuak, edo adiskidetze-saiakerarik egin ez denean, edota kasu berezietan galdatzen diren errekerimenduak, erreklamazioak edo kontsignazioak egin ez direnean.»

Hamabi. 483. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«2. Kasazio-errekurtsoa ez da onartuko:

1.a Errekurtsoa bidegabea bada, epaia ez delako errekurrigarria edo zuzendu ezin daitekeen beste edozein forma-akats duelako.

2.a Errekurtsoa jartzeko idazkiak ez baditu betetzen kasuan-kasuan lege honetan ezarritako betekizunak.

3.a Auzigaia ez bada iristen errekeritutako muntara, edo kasazio-interesik ez badago jurisprudentzia-doktrinarekiko aurkakotzarik ez dagoelako, kontraesanezko jurisprudentziarik ez dagoelako, edo ustez urratu den araua bost urte baino gehiago indarrean dagoelako edo, salaren iritziz, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia-doktrina dagoelako arau horri buruz edo eduki bera edo antzekoa duen lehenagoko beste bati buruz.

Halaber, errekurtsoa ez da onartuko 477.3 artikuluaren bigarren paragrafoaren kasuetan, egokitzen den justizia-auzitegi nagusiak irizten dionean doktrina ezarri duela eztabaidatutako arauari buruz edo eduki bera edo antzekoa duen lehenagoko beste bati buruz.

4.a Errekurtsoak oinarririk ez badu, argi eta garbi, edo funtsean berdinak diren beste errekurtso batzuk jadanik ebatzi badira funtsari buruz.»

Hamahiru. 510. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«510. artikulua. Zioak.

1.Epai irmo bat berrikusi ahal izango da:

1.a Eman ondoren, dokumentu erabakigarriak berreskuratzen edo lortzen badira, eskueran eduki ezin izan zirenak ezinbesteagatik edo epaia aldeko izan duen alderdiaren eraginez.

2.a Dokumentu batzuetan oinarrituta eman bada, epaia emateko unean alderdietako batek jakin gabe prozesu penal batean faltsu deklaratu zirela edo haien faltsutasuna geroago deklaratu bada zigor-arloan.

3.a Lekuko bidezko edo aditu bidezko frogan oinarrituta eman eta lekukoak edo adituak kondenatuak izan badira epaiaren oinarri gisa balio izan zuten deklarazioetan lekukotza faltsua emateagatik.

4.a Bidegabeki irabazi bada funtzionario-eroskerian, indarkerian edo iruzurrezko azpikerian oinarrituta.

2.Halaber, ebazpen judizial irmo baten aurka berrikuspen-errekurtsoa jarri ahal izango da Giza Eskubideen Europako Auzitegiak deklaratzen duenean ebazpen hori eman izanak Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean eta haren protokoloetan aitortutako eskubideren bat bortxatzen duela, betiere bortxaketa horrek, bere izaeragatik eta larritasunagatik, ondore iraunkorrak badakartza eta haiek geldiarazteko modu bakarra berrikuspena bada, zeinak ezingo dien kalterik egin hirugarrenek fede onez eskuratu dituzten eskubideei.»

Hamalau. 511. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«511. artikulua. Legitimazio aktiboa.

Aurkaratutako epai irmoak kaltetu duen alderdiak eskatu ahal izango du berrikuspena.

Aurreko artikuluaren 2. zenbakiko kasuan, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren aurrean demandatzaile izandakoak soilik eskatu ahal izango du berrikuspena.»

Hamabost. 512. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«1. Inola ere ezingo da berrikuspena eskatu bost urte igaro badira aurkaratu nahi den epaiaren argitaratze-datatik. Errefusatu egingo da epe hori igarota aurkezten den berrikuspen-eskaera oro.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa ez da aplikagarria izango berrikuspenaren zioa Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epai bat denean. Kasu horretan, aipatutako auzitegiaren epaia irmo bihurtzen denetik urtebeteko epean formulatu beharko da eskaera.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Lege arruntaren izaera duten xedapenak eta eskumen-titulua.

1.Bigarren eta bosgarren xedapen gehigarriak eta azken xedapenetatik lehena, hirugarrena eta laugarrena lege arruntak dira.

2.Lege organiko hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.5. artikuluak Estatuari Justizia Administrazioaren arloan ematen dizkion eskumen esklusiboaren babespean eman da, azken xedapenetatik lehenengoa, hirugarrena eta laugarrena izan ezik; xedapen horiek Espainiako Konstituzioaren 149.1.6. artikuluaren babespean eman dira, zeinak legeria prozesala egiteko eskumen esklusiboa esleitzen baitio Estatuari.

Azken xedapenetatik seigarrena. Araudi militarra.

Lege hau indarrean jarri eta bi urteko epean, Gobernuak Jurisdikzio Militarraren Eskumen eta Antolamenduaren uztailaren 15eko 4/1987 Lege Organikoa erreformatzeko lege-proiektua igorriko dio Gorte Nagusiei; erreforma lege honetan xedatutakora doitu beharko da.

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Araudi prozesala.

Lege hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Gobernuak lege prozesalak aldatzeko lege-proiektuak, horretan xedatutakora egokitzeko behar direnak, igorriko dizkio Gorte Nagusiei, eta horiek garatzeko behar diren erregelamendu-mailako arauak onartuko ditu.

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Auzitegi Gorenaren Kabinete Teknikoko letraduen oinarrizko estatutua.

Gobernuak Auzitegi Gorenaren Kabinete Teknikoko letraduen estatutua arautuko duen lege-proiektu bat igorriko die Gorte Nagusiei urtebeteko epean. Nolanahi ere, eta letraduon ordainsarien araubideari dagokionez, Mugape eta Planta Judizialaren abenduaren 28ko 38/1988 Legearen 23. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Erregelamendu bidezko garapena.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 296. artikuluan aipatzen den prozedura garatuko duen erregelamendua egingo du.

Azken xedapenetatik hamargarrena. Indarrean jartzea.

Lege hau 2015eko urriaren 1ean jarriko da indarrean, azken xedapenetatik hirugarrenaren lehen, bigarren eta bosgarren zenbakiak izan ezik, argitaratu eta urtebetera jarriko baitira indarrean.

Horrenbestez,

Lege organiko hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko uztailaren 21ean.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra