Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Legeria

15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioarena

2015-07-02

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/07/03, 158. zk.

bcl_1370112865.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

7391

15/2015 Legea, uztailaren 2koa, Borondatezko Jurisdikzioarena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.

Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta Nik berretsi egiten dudala.

AURKIBIDEA

Atariko titulua. Xedapen orokorrak.

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

2. artikulua. Borondatezko jurisdikzioaren arloko eskumena.

3. artikulua. Legitimazioa eta postulazioa.

4. artikulua. Ministerio Fiskalaren esku-hartzea.

5. artikulua. Froga.

6. artikulua. Espedienteak edo prozesuak aldi berean edo geroago izapidetzea.

7. artikulua. Gastuak.

8. artikulua. Prozedura Zibilaren Legearen ordezko izaera.

I. titulua. Borondatezko jurisdikzioko espedienteen izapideen arloko arau erkideak.

I. kapitulua. Nazioarteko zuzenbide pribatuko arauak.

9. artikulua. Nazioarteko eskumena.

10. artikulua. Borondatezko jurisdikzioko espedienteei nazioarteko kasuetan aplikatu ahal zaien legea.

11. artikulua. Erregistro publikoetan inskribatzea.

12. artikulua. Atzerriko agintariek erabakitako borondatezko jurisdikzioko espediente eta egintzek Espainian dituzten ondorioak.

II. kapitulua. Izapidetzeko arauak.

13. artikulua. Kapitulu honetako xedapenak aplikatzea.

14. artikulua. Espedientea hastea.

15. artikulua. Espedienteak metatzea.

16. artikulua. Eskumenik eza eta bestelako akats edo omisio batzuk ofizioz aintzat hartzea.

17. artikulua. Eskaera onartzea eta interesdunei zitazioa egitea.

18. artikulua. Agerraldia egitea.

19. artikulua. Espedientearen gaineko erabakia.

20. artikulua. Errekurtsoak.

21. artikulua. Espedientea iraungitzea.

22. artikulua. Espedientea amaitzen duen ebazpena bete eta betearaztea.

II. titulua. Pertsonen arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak.

I. kapitulua. Ezkontzaz kanpoko filiazioaren baimen edo onespen judiziala.

23. artikulua. Aplikazio-eremua.

24. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

25. artikulua. Izapideak.

26. artikulua. Ebazpena.

II. kapitulua. Judizioan agertzeko gaikuntza eta defendatzaile judiziala izendatzea.

27. artikulua. Aplikazio-eremua.

28. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

29. artikulua. Eskaeraren ondorioak.

30. artikulua. Agerraldia eta ebazpena.

31. artikulua. Defendatzaile judizialak kargua uztea eta judizioan agertzeko gaikuntza.

32. artikulua. Defendatzaile judiziala desenkusatzea eta kargutik enkaitzea eta kontuak ematea.

III. kapitulua. Adopzioa.

33. artikulua. Eskumena.

34. artikulua. Lehentasunezko izaera eta postulazioa.

35. artikulua. Erakunde publikoaren proposamena eta adoptatzailearen eskaera.

36. artikulua. Adostasuna.

37. artikulua. Baiezkoa ematea eta entzunaldia.

38. artikulua. Zitazioak.

39. artikulua. Izapideak.

40. artikulua. Adoptatzailearen tutoretza-eginkizunak salbuesteko prozedura eta adopzioa azkentzea.

41. artikulua. Nazioarteko adopzioa.

42. artikulua. Adopzio soila edo ez-osoa adopzio oso bihurtzea.

IV. kapitulua. Tutoretza, kuradoretza eta egitezko zaintza.

1. atala. Xedapen erkidea.

43. artikulua. Eskumena eta postulazioa.

2. atala. Tutoretza eta kuradoretza.

44. artikulua. Aplikazio-eremua.

45. artikulua. Izapideak, ebazpena eta errekurtsoa.

46. artikulua. Fidantza ematea, kargua onartzea eta karguaz jabetzea.

47. artikulua. Inbentarioa egitea.

48. artikulua. Karguaren ordainsaria.

49. artikulua. Kargutik kentzea.

50. artikulua. Desenkusa.

51. artikulua. Kontuak ematea.

3. atala. Egitezko zaintza.

52. artikulua. Errekerimendua eta kontrol-neurriak.

V. kapitulua. Epaileak emandako emantzipazioa eta adin-nagusitasunaren onura.

53. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

54. artikulua. Eskaera.

55. artikulua. Izapidetzea eta ebaztea.

VI. kapitulua. Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babestea.

56. artikulua. Aplikazio-eremua.

57. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

58. artikulua. Espedientea eskatu, izapidetu eta ebaztea.

VII. kapitulua. Adingabeek edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonek ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako duten eskubidea.

59. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

60. artikulua. Izapidetzea eta ebaztea.

VIII. kapitulua. Adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen ondasunen eta eskubideen xedatzeedo kargatze-egintzak edo bestelakoak burutzeko baimen edo onespen judiziala.

61. artikulua. Aplikazio-eremua.

62. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

63. artikulua. Eskaera.

64. artikulua. Izapideak.

65. artikulua. Ebazpena.

66. artikulua. Kobratutako kopuruaren xedea.

IX. kapitulua. Absentziaeta heriotza-deklarazioa.

67. artikulua. Aplikazio-eremua.

68. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

69. artikulua. Defendatzaile judiziala, desagertze kasuetan.

70. artikulua. Absentzia-deklarazioa.

71. artikulua. Ebazpena ematea eta absentearen ordezkaria izendatzea.

72. artikulua. Behin-behineko neurriak.

73. artikulua. Ondasunen inbentarioa egitea.

74. artikulua. Heriotza-deklarazioa.

75. artikulua. Absentziaedo heriotza-deklarazioaren osteko egitateak.

76. artikulua. Desagertuaren heriotza jasoaraztea.

77. artikulua. Erregistro Zibilari jakinaraztea.

X. kapitulua. Emaile bizien organoen erauzketa.

78. artikulua. Aplikazio-eremua eta eskumena.

79. artikulua. Eskaera egitea eta espedientea izapidetzea.

80. artikulua. Ebazpena.

III.titulua. Familia-arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak.

I. kapitulua. Ezkontzeko eragozpena kentzea.

81. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

82. artikulua. Eskaera.

83. artikulua. Izapidetzea eta ebaztea.

84. artikulua. Lekukotza.

II. kapitulua. Esku-hartze judiziala guraso-ahalari buruz.

1. atala. Xedapen erkidea.

85. artikulua. Izapideak.

2. atala. Esku-hartze judiziala, guraso-ahala egikaritzeko desadostasun kasuetan.

86. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena eta legitimazioa.

3. atala Adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen zaintza-ahala egikaritzean edo haien ondasunak administratzean modu desegokian jokatzeari buruzko babes-neurriak.

87. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena eta legitimazioa.

88. artikulua. Ebazpena.

89. artikulua. Tutoretza-kasuetan jardutea.

III.kapitulua. Esku-hartze judiziala, ezkontideen arteko desadostasun kasuetan eta irabazpidezko ondasunen administrazioan.

90. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena, postulazioa eta izapideak.

IV. titulua. Oinordetza-zuzenbideari buruzko borondatezko jurisdikzioko espedienteak.

I. kapitulua. Albazeatza.

91. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena, postulazioa eta izapideak.

II. kapitulua. Kontulari-banatzaile datiboak.

92. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena, postulazioa eta izapideak.

III. kapitulua. Jaraunspena onartzea eta arbuiatzea.

93. artikulua. Aplikazio-eremua.

94. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

95. artikulua. Ebazpena.

V. titulua. Betebeharren zuzenbideari buruzko borondatezko jurisdikzioko espedienteak.

I. kapitulua. Betebeharrak betetzeko epea ezartzea, bidezkoa denean.

96. artikulua. Aplikazio-eremua.

97. artikulua. Eskumena eta postulazioa.

II. kapitulua. Kontsignazioa.

98. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena eta postulazioa.

99. artikulua. Izapideak.

VI. titulua. Eskubide errealei buruzko borondatezko jurisdikzioko espedienteak.

I. kapitulua. Gozamendunari baimen judiziala ematea gozamenaren osagai diren kreditu mugaeguneratuak erreklamatzeko.

100. artikulua. Aplikazio-eremua.

101. artikulua. Eskumena eta postulazioa.

102. artikulua. Eskaera.

103. artikulua. Izapidetzea eta ebaztea.

II. kapitulua. Inskribatu gabeko finken mugaketa-espedientea.

104. artikulua. Aplikazio-eremua.

105. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

106. artikulua. Eskaera eta izapideak.

107. artikulua. Ebazpena.

VII. titulua. Borondatezko enkanteen espedienteak.

108. artikulua. Aplikazio-eremua.

109. artikulua. Eskumena eta postulazioa.

110. artikulua. Eskaera.

111. artikulua. Izapideak.

VIII. titulua. Merkataritza-arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak.

I. kapitulua. Kontabilitatea eraman behar duten pertsonen liburuak erakustea.

112. artikulua. Aplikazio-eremua.

113. artikulua. Eskumena eta postulazioa.

114. artikulua. Izapideak.

115. artikulua. Liburuak erakusteko modua.

116. artikulua. Hertsapen-isunak.

II. kapitulua. Batza orokorren deialdia.

117. artikulua. Aplikazio-eremua.

118. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

119. artikulua. Izapideak.

III.kapitulua. Erakunde baten likidatzailea, auditorea edo kontu-hartzailea izendatzea eta errebokatzea.

120. artikulua. Aplikazio-eremua.

121. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

122. artikulua. Izapideak.

123. artikulua. Ebazpena ematea eta kargua onartzea.

IV. kapitulua. Kapital soziala murriztea eta partaidetza edo akzioak amortizatu edo besterentzea.

124. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena eta postulazioa.

V. kapitulua. Sozietateen desegite judiziala.

125. artikulua. Aplikazio-eremua.

126. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

127. artikulua. Izapideak.

128. artikulua. Ebazpena.

VI. kapitulua. Obligaziodunen biltzar orokorraren deialdia.

129. artikulua. Aplikazio-eremua.

130. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

131. artikulua. Izapideak.

VII. kapitulua. Bazkide baten balore-titulu bat edo zatien ordezkaritza lapurtu, ebatsi, galdu edo suntsitzea.

132. artikulua. Aplikazio-eremua.

133. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

134. artikulua. Egitatea salatzea, bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartutako baloreen kasuan.

135. artikulua. Izapideak.

VIII. kapitulua. Aseguru-kontratuetan aditua izendatzea.

136. artikulua. Aplikazio-eremua.

137. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

138. artikulua. Izapideak.

IX. titulua. Adiskidetzea.

139. artikulua. Adiskidetzearen bidezkotasuna.

140. artikulua. Eskumena.

141. artikulua. Eskaera.

142. artikulua. Onartzea, eguna eta ordua finkatzea eta zitazioa egitea.

143. artikulua. Onarpenaren ondorioak.

144. artikulua. Adiskidetze-ekitaldian agertzea.

145. artikulua. Adiskidetze-ekitaldia egitea.

146. artikulua. Lekukotza eta gastuak.

147. artikulua. Gauzatzea.

148. artikulua. Deuseztasun-akzioa.

Lehenengo xedapen gehigarria. Legerian jasotako aipamenak.

Bigarren xedapen gehigarria. Adingabeen harrerari aplikatu beharreko araubide juridikoa.

Hirugarren xedapen gehigarria. Atzerriko agiri publikoak erregistro publikoetan inskribatzea.

Laugarren xedapen gehigarria. Notarioen eta erregistroen tarifak.

Bosgarren xedapen gehigarria. Erregelamendu bidezko aldaketa eta garapenak. Seigarren xedapen gehigarria. Gastua ez handitzea.

Lehenengo xedapen iragankorra. Izapidetzen ari diren espedienteak.

Bigarren xedapen iragankorra. Administrazio Publikoaren aldeko abintestato jaraunspenak.

Hirugarren xedapen iragankorra. Borondatezko enkanteen espedienteak. Laugarren xedapen iragankorra. Adopzioeta ezkontza-espedienteak.

Bosgarren xedapen iragankorra. Erlijio ebanjeliko, judu eta islamikoek eta Espainian errotze nabarmenaren aitorpena jaso duten beste erlijio batzuek egindako ezkontzak.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Azken xedapenetatik lehena. Kode Zibilaren artikulu jakin batzuk aldatzea.

Aldatutako artikuluak: 47, 48, 49, 51, 52, 53, 55, 56, 57, 58, 60, 62, 63, 65, 73, 81, 82, 83, 84, 87, 89, 90, 95, 97, 99, 100, 107, 156, 158, 167, 173, 176, 177, 181, 183, 184, 185, 186, 187, 194, 196, 198, 219, 249, 256, 259, 263, 264, 265, 299 bis, 300, 302, 314, 681, 689, 690, 691, 692, 693, 703, 704, 712, 713, 714, 718, 756, 834, 835, 843, 899, 905, 910, 945, 956, 957, 958, 1005, 1008, 1011, 1014, 1015, 1017, 1019, 1020, 1024, 1030, 1033, 1057, 1060, 1176, 1178, 1180, 1377, 1389, 1392 eta 1442.

Azken xedapenetatik bigarrena. Merkataritza Kodea aldatzea.

Aldatutako artikulua: 40.

Azken xedapenetatik hirugarrena. Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen artikulu jakin batzuk aldatzea.

Aldatutako artikuluak: 8, 395, 525, 608, 748, 749, 758, 769, 777, 778 bis, 778 ter, 778 quater, 782, 790, 791, 792, 802 eta azken xedapenetatik hogeita bigarrena.

Azken xedapenetatik laugarrena. Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatzea.

Aldatutako artikuluak: 58, 58 bis, 59, 60, 61, 67, 74, 78, azken xedapenetatik bigarrena, azken xedapenetatik bosgarrena, azken xedapenetatik bosgarrena bis eta azken xedapenetatik hamargarrena.

Azken xedapenetatik bosgarrena. Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legea aldatzea.

Aldatutako artikulua: 7.

Azken xedapenetatik seigarrena. Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 25/1992 Legea aldatzea.

Legearen izenburua aldatzea.

Aldatutako artikuluak: 7. artikulua eta laugarren xedapen gehigarria.

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 26/1992 Legea aldatzea.

Aldatutako artikulua: 7.

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legea aldatzea.

Aldatutako artikuluak: 20, 20 bis, 20 ter, 20 quater, hogeita hirugarren xedapen gehigarria, hogeita laugarren xedapen gehigarria eta azken xedapenetatik bigarrena.

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Aseguru Kontratuaren urriaren 8ko 50/1980 Legea aldatzea.

Aldatutako artikulua: 38.

Azken xedapenetatik hamargarrena. Desgaitasuna duten Pertsonen Ondare Babesari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legea aldatzea eta, xede horrekin, Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta Zerga Araudia aldatzea.

Aldatutako artikulua: 5.

Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legea aldatzea.

VII. titulua. Notarioek espediente eta akta berezietan esku hartzea.

Aldatutako artikuluak: 49, 50, 51, 52, 53, 54, 55, 56, 57, 58, 59, 60, 61, 62, 63, 64, 65, 66, 67, 68, 69, 70, 71, 72, 73, 74, 75, 76, 77, 78, 79, 80,81, 82, 83 eta lehenengo xedapen gehigarria.

Azken xedapenetatik hamabigarrena. Hipoteka Legea aldatzea.

Aldatutako artikulua: 14. artikulua. IV bis titulu berria: Adiskidetzea (103 bis artikulua) .

Azken xedapenetatik hamahirugarrena. Ondasun Higigarrien gaineko Hipotekari eta Edukitzaren Lekualdaketarik gabeko Bahiari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea aldatzea.

Aldatutako artikuluak: 86, 87, 88 eta 89.

Azken xedapenetatik hamalaugarrena. Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bategina aldatzea.

Aldatutako artikuluak: 139, 141, 169, 170, 171, 265, 266, 377, 380, 381, 389, 422 eta 492.

Azken xedapenetatik hamabosgarrena. Anonimoen izaera juridikoa hartu ez duten sozietateen, elkarteen eta bestelako pertsona juridikoen obligazio-jaulkipenak eta obligaziodunen sindikatuaren eraketa arautzen dituen abenduaren 24ko 211/1964 Legea aldatzea.

Seigarren artikulua.

Azken xedapenetatik hamaseigarrena. Noble-tituluen oinordetza-hurrenkeran gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunari buruzko urriaren 30eko 33/2006 Legearen xedapen iragankor bakarra aldatzea.

Xedapen iragankor bakarra aldatzea.

Azken xedapenetatik hamazazpigarrena. Azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina aldatzea.

Aldatutako artikuluak: 19, 141 eta 163.

Azken xedapenetatik hemezortzigarrena. Justizia Administrazioaren arloko eta Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionalaren arloko zenbait tasa arautzen dituen azaroaren 20ko 10/2012 Legea aldatzea.

4. artikuluko 1. zenbakiko e) letra aldatzea.

Azken xedapenetatik hemeretzigarrena. Notarioeta erregistro-espediente jakin batzuen doakotasuna.

Azken xedapenetatik hogeigarrena. Eskumen-titulua. Azken xedapenetatik hogeita batgarrena. Indarrean jartzea.

HITZAURREA

I

Gure ordenamendu juridikoan Borondatezko Jurisdikzioaren Legea txertatzea, duela hamarkada bat baino gehiago zuzenbide pribatua babesteko sistema positiboa modernizatzeko hasitako prozesu orokorraren zati bat da. Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen azken xedapenetatik hemezortzigarrenak Gobernuari agindu zion Borondatezko Jurisdikzioaren Legearen proiektua Gorte Nagusiei bidaltzea. Legeaurreikuspen horrek zerikusia dauka sistema prozesal aurreratua eta beste herrialde batzuetan dagoenarekin homologatzeko modukoa taxutzearekin.

Borondatezko Jurisdikzioaren Legearen bidez, koherentzia sistematiko handiagoa eta arrazionaltasuna eransten zaizkio gure ordenamendu juridiko prozesalari. Hain zuzen ere, Prozedura Zibilaren Legea gure justizia-sistemaren erdigunean dago, prozesu zibila osorik antolatzeaz eta sistema prozesala osorik garatzeaz arduratzen den araua den aldetik. Horren haritik, Prozedura Zibilaren Legearen artikuluen artean nekez mantendu ahal dira lege-trataera ezberdina merezi zuten arlo batzuk, arlo horien gaineko ardura auzitegi zibilena izan arren.

Arlo horietako bat da borondatezko jurisdikzioa, eta hori nahasmendurik gabe onartzen da. Borondatezko jurisdikzioa Espainian Prozedura Zibilaren Legearen barruan arautu da 1855az geroztik, gehienbat gure zuzenbide historikoaren bilduma gisa, eta ez hainbeste kategoria kontzeptual batzuk esparru juridiko-prozesalean aplikatzearen emaitza gisa. Arrazoi horregatik, orain, gure inguruko nazio gehienetan bezala, borondatezko jurisdikzioa prozesu-arauketa arruntetik bereiztearen alde egin da. Bataren eta bestearen artean berezitasunezko eta subsidiariotasunezko harreman naturalak mantenduko dira, edozein sistema juridiko konplexutako arauen artean gertatzen den bezala.

Arlo hori lege independente batean arautzeak, aldi berean, ondorio hau dakar: borondatezko jurisdikzioak kontzeptuen aldetik duen beregaintasuna aintzat hartzea, legearen arabera justizia-auzitegiei esleitzen zaizkien jarduera juridiko eta publikoen barruan.

II

Borondatezko Jurisdikzioaren Legea gure antolamendu prozesal zibila arrazionalizatzeko planaren barruko elementu hutsa baino zerbait gehiago da. Beste nazio batzuekin legegintza aldetik homologatzeko bide hutsa baino zerbait gehiago ere bai. Horrez guztiaz gain, Borondatezko Jurisdikzioaren Legea honako honengatik nabarmendu behar da: gure zuzenbidearen sektore horrek legegileen arreta txikiagoa jaso du jarduera judizialaren beste esparru batzuek baino; hala ere, sektore horretan pertsonen arlo pertsonalean eta ondareari buruzko arloan garrantzi handia duten interesak arriskuan daude. Bada, lege hau sektore hori modernizatzeko ekarpen berezia da.

Beste hitz batzuekin esatearren, lege honen bidez erantzuna ematen zaio borondatezko jurisdikzioa lege aldetik modu egoki, arrazoizko eta errealista batean antolatzeko beharrizanari. Aurreko araudian erraz sumatu ahal ziren denborak utzitako aztarnak: arauketaren akatsak eta arau zaharkituak, zorroztasun tekniko egokirik gabeak. Denbora honetan egindako erreforma partzialak gorabehera, indarreko erakunde organiko eta prozesalik modernoenekin harmonia gutxi zuten xedapenek iraun egin dute, eta hori oztopoa izan zen herritarren eta botere publikoen artean bitartekaritzarako bide izan behar den lege-tresna orori buruz espero den eraginkortasuna lortzeko.

Borondatezko Jurisdikzioaren Legea operadore juridikoen esperientziaz eta auzitegiek nahiz egileek sorrarazitako doktrinaz baliatzen da herritarrei bitarteko eraginkor eta errazak eskaintzeko, bitarteko horiei esker eragin juridiko jakin batzuk laster lortuko dituztelakoan, tartean dauden eskubide eta interes guztiak zainduta.

III

Herritarraren interesa da lege honen helburu nagusietako bat. Legearen artikuluetan tresna erraz eta eraginkorrak ezartzen dira, zein errealitate sozialetan aplikatzen diren, horretarako egokiak diren tresnak, justizia-auzitegiek borondatezko jurisdikzioko egintzetatik edozeinen bidez esku hartu behar dutenerako.

Argudio hori, berez, baliagarria izango litzateke Justizia eta haren organoak ukituko dituen edozein lege-erreforma justifikatzeko; izan ere, organo horien jarduera, eginkizun publiko orotan eskubide subjektiboen existentzia edo eraginkortasuna tartean daudenean gertatzen denez, egokia izan behar da, nahi den emaitza lortu ahal izateko interesdunen artean asegabetasunik edo etsipenik sortuko ez duten bitartekoekin. Horrenbestez, Borondatezko Jurisdikzioaren Legeak herritarrei jurisdikzio horren barruan jasotzen diren espediente batzuen lege-arauketa sistematiko, antolatu eta osoa eskaintzen die. Borondatezko jurisdikzioa izapidetzeari buruzko arauak eguneratzen eta sinpletzen dira, eta, ahal dela, kosturik txikiena dakarren eta azkarrena den bidea hautatzen da, bermeak eta segurtasun juridikoa ahalik eta gehien errespetatuz, eta egintzak eta erakundeak egokiro antolatzeko kontu handiz jokatuz.

Hala, asmoa borondatezko jurisdikzioko espedienteak erregulatzea da. Hala eginez, herritarrak modu eraginkorragoan babestuko dira, egungo gizarteak hala eskatzen baitu; izan ere, herritarrak gero eta kontzienteagoak dira beren eskubideez, eta organo publikoekin gero eta zorrotzagoak dira. Batzuetan, helburu hori lortzeko, nahikoa izaten da espediente jakin bat osatzen duten jardunak eguneratzea. Beste batzuetan, helburu hori betetzearren, lege-aginduak sinpletzen dira, eta arau prozesal edo substantiboetan txertatutako beste agindu batzuekin bateratzen eta harmonizatzen dira. Bereziki, kontu handiz jokatu da borondatezko jurisdikzioko espedienteak Prozedura Zibilaren Legean jasotako printzipio, agindu eta arau orokorretara egokitzeko; hala, interpretazio-arazoak saihestu nahi izan dira, eta lege-hutsune eta bideraezintasun batzuei erantzuna eman zaie.

Lege hau eta beste erreforma batzuk aldi berean egin dira, eta batzuek zein besteek arau berberak ukitu dituzte; besteak beste, haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzeko legeak. Bide horretatik, erregulazio berria txertatuko da hainbat arlotan, hala nola adingabeen harrera eta adopzioan. Horrek guztiak behartuta, lege horien edukia koordinatu behar da.

Halaber, beste helburu bat da desgaitasuna duten pertsonei buruz 2006ko abenduaren 13an Nazio Batuek onartutako Hitzarmenari egokitzea. Hitzarmen horrek terminologia berria aztertzen du: «ezgai» edo «ezgaitasun» terminoen erabilera baztertzen da, eta horien ordez gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonak aipatzen dira.

IV

Kode Zibilean, Merkataritza Kodean eta zuzenbide pribatuko legeria berezian araututako eskubide jakin batzuen jardunerako eta eraginkortasunerako bitarteko gisa jokatzen du borondatezko jurisdikzioak. Horrenbestez, erraz ondorioztatzen da borondatezko jurisdikzio hori adjektiboa edo osagarria dela, baina ezberdintasun esanguratsu batzuk dituela jurisdikzio hutsarekin.

Kasu batzuetan, zuzenbide pribatuaren esparruan borondateari mugak ezartzea justifikatzen da; muga horiek ondorio juridiko jakin bat lortzea eragozten dute, baldin eta auzitan dagoen interesaren izaerak edo interes horrek interesdunen edo ukituen estatutuan duen eraginak hala justifikatzen badute; bada, borondatezko jurisdikzioak kasu horiekin du zerikusia. Kasu horiekin edo, horrez gain, eskubide jakin bat eratzeko edo eraginkor bihurtzeko beharrezkoak diren banakako borondateak pilatzeko ezintasunarekin.

Helburu horiek lortzeko, epaileak jardun behar du, jurisdikzio-ahalaren titularrak legearen behin betiko interprete inpartzial eta independente gisa eta funtsean legearen aurrean aztertzen diren auzietan interes gabeko interprete gisa duen agintaritzari jaramon eginez. Hori aintzat hartuta, epaileak bereziki gai dira subjektuen eskubideen esparrua arriskuan dauden zereginetarako.

Eskubide jakin batzuk orain arte borondatezko jurisdikzioaren eremuan egon dira; eskubide horiek ez dituzte funtsezko eskubideak zuzenean ukitzen, eta adingabeen edo bereziki babestu behar diren pertsonen interesen gainean ez dute eraginik. Arestian esan dena gorabehera, Konstituzioari erreparatuta onargarria da –egokitasun politikoaren edo erabilgarritasun praktikoaren eremuko arrazoien arabera– legeak eskubide horien babesa beste organo publiko batzuei agintzea; alegia, jurisdikzio-organoez bestelako organoei.

V

Hain zuzen ere, gure borondatezko jurisdikzioko sistema aplikatuz metatutako esperientzia oinarri hartuta, eta gure gizartearen errealitatea nahiz gizartean eskubideez baliatzeko dauden tresna batzuk eta besteak haztatuz gero, arlo horretan justiziaauzitegien –eta auzitegi horietako langileen– esklusibotasunari eustea bidezkoa den ala ezaguera hori beste organo eta funtzionario publiko batzuei agintzea egokiagoa den eztabaidatzea ez da gauza berria.

Aurreko galdera horiei erantzun egokia eman nahian, Borondatezko Jurisdikzioaren Legeak, beste herrialde batzuetako esperientziari kasu eginez, baina gure beharrizan zehatzak ere kontuan hartuta, eta erabilgarri dauden baliabide publikoen optimizazioa helburu izanik, tradizioan borondatezko jurisdikzioaren pean zeuden gai ugariren gaineko ardura esleitzen die jurisdikzio-ahalik ez duten operadore juridikoei –besteak beste, idazkari judizialei, notarioei, eta jabetza-erregistratzaileei eta merkataritzako erregistratzaileei–, zeinek, orokorrean, haien gaineko ardura konpartitzen baitute–. Profesional horiek, legelariak zein fede publikoaren titularrak izanik, gaitasun nahikoa dute eraginkortasun osoz eta berme bat ere murriztu gabe orain arte epaileei agintzen zitzaizkien borondatezko jurisdikzioko egintzetako batzuetan jarduteko. Herritarren eskubideak gehien bermatzen dituena epaile baten esku-hartzea da. Hala ere, jurisdikzio arloko edukirik ez duten kasu jakin batzuetan administrazio-izaerako elementuak nagusi dira, eta kasu horiek desjudizializatu dira, baina horrek ez du esan nahi ukitutako eskubide eta interesen babeserako funtsezko bermeak urratuko direnik.

Eman den lege arloko konponbidea bat dator gure Magna Cartaren oinarriekin, eta, gainera, konponbide egokia da hainbat faktore kontuan hartuta. Funtzionarioen kidego horiek urteetan zehar herritarren artean lortu duten prestigioa lagungarria da funtzionario horiek eskubide pribatu jakin batzuen administrazio-babesean esku hartzeko duten gaitasunari buruz zalantza guztiak baztertzeko, gure fede publikoko sisteman protagonista nagusiak baitira, eta, horrez gain, segurtasun juridikoaren berme-emaile ere bai. Bestalde, ez da honako hau ahaztu behar: borondatezko jurisdikzioko egintzetako askoren xedea negozio, egoera edo harreman juridiko jakin batzuen nolakotasunari buruzko ziurtasuna eskuratzea da, eta aipatu profesional horiek ezin hobeto daude gaituta horiek guztiak behar bezala balioesteko.

Aurreko horrekin batera, antolakuntzako baliabideak –langileak eta bitarteko materialak– eskura dituzte; gainera, gaur egun Administrazio Publikoa zeharo modernizatuta, espezializatuta eta profesionalizatuta dago, objektibotasunaren, eraginkortasunaren eta arbitrariotasun-debekuaren printzipioek eraentzen dute, eta Konstituzioaren aginduz legearen eta zuzenbidearen mendean dago. Hori guztia ere kontuan hartuta, bidezkoa da orain arte epaile eta magistratuei esleitzen zitzaizkien gai batzuk desjudizializatzearen aldeko apustua egitea. Azken horrek agerian jartzen du gaur egun indarra galdu dutela borondatezko jurisdikzioa epaileen esku esklusiboki jartzeko justifikazio gisa aspalditik erabili izan diren arrazoietako batzuek; izan ere, gizarte aurreratuek, epaileez gain, gaur egun beste aukera bideragarri batzuk dituzte eskubide pribatuak eraginkorrak izan daitezen, horretarako organo publikoen esku-hartzea edo bitartekaritza beharrezkoa denean.

VI

Beraz, gai jakin batzuk epaile eta magistratuen eskumen-eremutik ateratzea borondatezko jurisdikzioarekin zerikusia duten subjektu guztientzat onuragarria izatea besterik ezin da espero: herritarrentzat, eskubide jakin bat baliatzeko Estatuaren jarduna behar dutenean, beren eskubideak ezinbestean eraginkorrago bihurtuko direlako, bermerik galdu gabe; idazkari judizialentzat, notarioentzat eta jabetza-erregistratzaileentzat nahiz merkataritzako erregistratzaileentzat, dimentsio berria emango zaielako zerbitzari publiko gisa, benetan duten gaikuntza teknikoarekin eta trafiko juridikoan duten zeregin garrantzitsuarekin bat etorrita; eta azkenik,epaile eta magistratuentzat, haiek beren ahaleginen ardatzean Konstituzioak agindu dien funtsezko eginkizuna betetzea jarri ahal baitute, jurisdikzio-ahalaren titular esklusiboak eta pertsonen eskubideak bermatzeko azken eragileak diren aldetik.

Gaiak profesional horien artean banatzean arrazionaltasun-irizpideei jarraitu zaie, eta zerikusia duten taldeekin adostasunik handiena bilatu da hasieratik, denboran irauteko asmoarekin. Gaur egungo gizartearen errealitateari egokitu zaio, eta ukitutako eskubide eta interesak baliatzean berme guztiak zaintzen dira, antolamenduko atal horretan ere justizia modernoago eta eraginkorrago baten erronkari erantzuna emateko.

Hasierako planean ezarritako helburua hau zen: gai bakoitza esleitzea fisikoki hurbil egoteagatik edo herritarrari erantzun azkarragoa bermatzeagatik gomendagarriena zen operadore juridikoari; edo, aztergai den interes edo eskubidea kontuan hartuta, Konstituzioaren arabera gai hori izapidetzea agindu ahal zaion operadoreari.

Hala ere, azkenean, Agintaritza Judizialaren ingurunetik ateratzen diren arlo espezifiko jakin batzuetan, profesional batzuen eta besteen arteko txandakakotasuna erabiltzea erabaki da, oro har. Idazkari judizialen, notarioen edo erregistratzaileen eskumen partekatuak ezartzen dira, eta hori egin ahal da kontuan hartuta funtzionario publikoak direla eta zein eginkizun betetzen dituzten: idazkari judizialak eta notarioak fede publiko judizial edo estrajudizialaren titularrak dira, eta erregistratzaileek ezagutza zuzena eta espezializatua dute jabetza-zuzenbidean eta merkataritza-zuzenbidean, zehazki sozietateen arloan.

Herritarrek, horrela, tradizioz esparru judizialaren barruan geratzen ziren gaietan profesional batzuengana edo besteengana jotzeko ahalmena dute, eta horrek interpretazio bakarra du: lege honek haien eskubideak bermatzeko haien eskura jartzen dituen bitartekoak ugaritu dira. Herritarrentzat bermea dakar. Jasotzen duten arreta hobea da, eta eskaintzen zaizkien aukerak balora ditzakete, beren interesetarako egokiena hautatu ahal izateko. Herritarrei dagokien alderdi batek ere ez du kalterik jasoko. Izan ere, idazkari judizialarengana jo ahal dute, justizia-administrazioak haien esku jartzen dituen bitartekoak erabiliz, edo notarioarengana edo erregistratzailearengana, eta, kasu horretan, tarifa batzuk ordaindu beharko dituzte.

Errekeritzaileak notarioa aske aukeratzeko printzipioari dagokionez, erreformak muga batzuk aurreikusten ditu, zuhurtziazko printzipioari jarraituz, espediente horiek epaitegietatik datozelako. Muga horiek ezartzeko, lurralde-eskumeneko irizpideak finkatzen ditu, espedientearen elementu pertsonal edo errealekin lotuta. Hala ere, aurrerapausoak egiten ari dira esparru judizialean eskumen-erregelak gehiago malgutzeko, gaur egun indarrean dauden erregelekin alderatuta.

VII

Justizia-administrazioan geratzen diren espedienteei dagokienez, Borondatezko Jurisdikzioaren Legeak irizpide honi jarraitzen dio: espedienteen bultzada eta zuzendaritza idazkari judizialen esku uztea, eta espediente horiei buruz eta lege honek espresuki aipatzen dituen gainerako ebazpenei buruz funtsezko erabakiak epaileari edo idazkari judizialari berari esleitzea, kasuan kasukoa. Epaileak edukiaz erabakiko du honako espediente hauetan: interes publikoa edo pertsonen egoera zibila ukitzen dutenetan, arau substantiboak zaintzeko berariazko jarduera eskatzen dutenetan, xedatze-egintzak edo eskubide subjektiboak aintzatetsi, sortu edo suntsiarazteko egintzak ekarri ahal dituzten

espedienteetan, eta adingabeen edo, lehenago aipatu den terminologia berria erabiliz, gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen eskubideak arriskuan dauden kasuetan. Hala, erregela orokor gisa, epaileak du pertsonen eta familiaren arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak erabakitzeko ardura, baita merkataritza-arloko espedienteren bat eta betebeharren eta oinordetzen zuzenbideko espedienteak ere, baldin eta horien ardura ez bazaie idazkari judizial, notario edo erregistratzaileei esleitzen.

VIII

Azaldu denez, idazkari judizialek beren gain hartu duten zeregina bat dator prozesulegeria erreformatu eta bulego judizial berria ezartzeko azaroaren 3ko 13/2009 Legea indarrean jarri ondoren esleitzen zaizkien eginkizun prozesalekin. Horrela, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 456. artikuluko aurreikuspena betetzen da. Artikulu horrek idazkari judizialari borondatezko jurisdikzioaren arloan eskumenak ematen dizkio, prozesulegeek hala aurreikusten dutenean, eta, bide batez, erantzuna ematen dio hainbat agiri ofizialetan jasotzen den gomendioari (Europako Kontseiluaren 1986ko Gomendioa, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 1997an eginiko Justiziaren Liburu Zuria, edo Parlamentuko talde nagusiek 2001eko maiatzaren 28an sinatutako Justiziaren Erreformarako Estatu Ituna) . Dena dela, lege-gaikuntza hori uztartu egin behar da idazkari judizialek dituzten beste eginkizun garrantzitsu batzuekin, hau da, prozedura zibilen prozesu-zuzendaritzarekin eta bulego judizialaren buruzagitzarekin. Horregatik,idazkari judizialei borondatezko jurisdikzioaren arloko eskumenak esleitzean, ahaleginak egin dira legearen arabera idazkari horiei dagozkien beste eginkizun batzuei kalterik ez egiteko, eta kontu handiz aztertu da zer espedienteri buruz erabakiko duten; hori dela eta, herritarren interesen babesari begira ahalik eta zerbitzurik onena eta eraginkorrena eman dezaketen espedienteei buruz erabakiko dute.

Lehenengoz, idazkari judizialak borondatezko jurisdikzioko espedientea bultzatuko du prozesuko zuzendaritza teknikoan dituen eginkizunen barruan, eta, halaber, beharrezkoak diren ebazpen interlokutorioak emango ditu. Zeregin hori betetzeko, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 438. artikuluko 3. eta 5. zenbakietan espresuki aurreikusten den aukera baliatu ahal dute: bulego judizialetako zerbitzu erkideak erabiltzea.

Halaber, eskubide jakin baten edo egoera juridiko jakin baten izaera modu sinesgarrian jakiteko balio duten espediente batzuk erabakitzeaz arduratuko da idazkari judiziala, baldin eta horregatik eskubide subjektibo batzuk aitortzen ez badira: hori betetzen da defendatzaile judizialaren izendapenean edo absentziaeta heriotza-deklarazioetan –pertsonen arloko espedienteen artean–.

Badira gai jakin batzuk zeinetan notarioek, jabetza-erregistratzaileek eta merkataritzako erregistratzaileek, beraien prestakuntza-maila eta esperientzia teknikoa direla eta, laguntzen baitute eskubideak eraginkorrak izan daitezen eta herritarrek erantzunak ahalik eta lasterren jaso ditzaten; bada, hain justu, arlo horien gaineko ardura esleitzen zaie. Notarioen kasuan, organo publiko arduradun gisa parte hartzen dute testamentuak tartean dauden oinordetza arloko egintza gehienetan –adibidez, abintestato jaraunsleen deklarazioan edo testamentuak egiaztarazi eta protokolizatzean–, baina, horrez gain, ordainketa-eskaintzak egitean edo gordailuak onartzean eta gordailututako ondasunak saltzean ere bai.

Idazkari judizialak eta notarioak fede publiko judizial edo estrajudizialaren titularrak direnez, askotan oinordetza-espediente jakin batzuk izapidetzea eta ebaztea eskatzen zaie, baita diruzko zorrak kontsignatzea eta borondatezko enkanteak egitea ere.

Merkataritza-arloan ere horixe eskatzen zaie. Merkataritzako erregistratzaileak eta idazkari judizialak esku hartzea justifikatuta dago, gai berezia duten espediente horietan protagonismo garrantzitsua dutelako.

Zentzuzkoa denez, hainbat operadore juridikoren eskumen konkurrentea ezartzen den kasu guztietan, operadore horietako batek jardun bat hasi edo behin betiko amaitu duenean, ezingo da xede berbera duen beste espediente bat beste operadore baten aurrean hasi edo jarraitu.

Hala ere, borondatezko jurisdikzioaren lege honek espediente batzuk desjudizializatzen ditu, eta notarioen eta jabetza-erregistratzaileen eta merkataritzako erregistratzaileen esku uzten; neurri horretan, bada, aurreikusten da haiengana jo behar duten herritarrek doako justiziarako eskubidea lortu ahal izan dezatela, orain arte doakoa zen eskubide bat baliabide faltarengatik baliatu ezin izatea saihesteko.

IX

Apur bat gehiago hausnartu behar da lege honek eskubide pribatuaren babessistemaren barruan duen lekuari buruz, bai eta bere barne-egiturari buruz ere. Ordenamendu juridikoa arrazionalizatzeko eta modernizatzeko aipatu den plan horren barruan, Borondatezko Jurisdikzioaren Legea arau orokorra da bere arauketa-esparru espezifikoan. Horrek sistemaren osotasuna bermatzen du, baita kasu guztietan aplikatu ahal den arau bat egotea ere; hala, hutsuneak saihesten dira.

Borondatezko Jurisdikzioaren Legean, legeek araututako halako espedienteak izapidetzeko arau erkideak jasotzen dira, baldin eta espediente horien gaineko ardura epaileari edo idazkari judizialari badagokio; horrela, legearen artikuluek barne-koherentzia gordetzen dute. Horrenbestez, lege honek izaera kodegilea du, bere garaian urtarrilaren 7ko 1/2000 Legeak auzibidezko jurisdikzioari buruz –mutatis mutandis– izan zuen izaeraren antzekoa. Arrazoizkoa denez, halaber, arauketa berriarekin justizia-auzitegien eskumeneremutik kanpo geratzen diren egintzak ere lege honen eremutik kanpo arautzen dira, ordenamendu juridikoko beste arau batzuetan; arau horiek azken xedapenetan idazkera berria jasotzen dute.

Ezaugarri bereizgarri orokorrei dagokienez, Borondatezko Jurisdikzioaren Legeak arau erkide batzuen arauketa hartzen du abiapuntu. Arau horiek zerikusia dute legearen aplikazio-eremuarekin, organo judizialaren eta alderdien prozesuko baldintzekin eta espedienteen izapideekin. Arau horiek borondatezko jurisdikzioaren prozedura orokorra taxutzen dute; alegia, arau partikular bakoitzean berariaz ezarrita ez dagoen guztian espediente bakoitzari subsidiarioki aplikatzen zaion prozedura.

Batzuetan, gai batzuen erregulazioan bikoizketak saihesteko, legeak legeria zibila edo merkataritza-legeria aipatzen du espediente jakin bat halako legerian erregulatzen denean. Irtenbide horrek errespetu handiz tratatzen du gure ordenamendu juridikoaren errealitatea. Izan ere, zuzenbide pribatuko instituzio batzuk antolatzean agerian geratzen dira prozeduraren funtsezko ezaugarri batzuk, errealitate horretan hizpide den ondorio juridiko zehatza lortzeko. Irtenbide horrek asaldura gutxiago sortzen du beste batzuek baino, kontuan hartuta kontrako irtenbide batek –arau horiek guztiak lege substantibotik lege honetara lekualdatzea– edukirik gabe utziko lituzkeela Kode Zibilaren agindu ugari edo gure ordenamendu juridikoko beste arau batzuk. Lege-erreforma orotan zuhurtziaz jokatu behar da. Horregatik, arau horietako batzuk gaur egun dauden tokian utzi behar dira; dena dela, etorkizunean, legegintza arloko politikako arrazoiengatik, beste irtenbide batzuk komenigarriak izan daitezke.

X

Borondatezko jurisdikzioko egintzak operadore juridiko batzuen eta besteen artean banatzea lege honen egituran ere agertzen da. Legegintzako sistematikaren arrazoiengatik irizpide honi jarraitzen zaio: justizia-administraziotik kanpo izapidetzen diren espediente guztien erregulazioa bere artikuluetatik ateratzea; ondorioz, lege honen barruan, epailearen edo idazkari judizialaren eskumeneko egintzak soilik erregulatuko dira.

Beste alde batetik, notarioei eta erregistratzaileei agintzen zaizkien espedienteak notariotza-legerian eta hipoteka-legerian arautzen dira hurrenez hurren. Horretarako, lege honen azken xedapenek Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legearen aldaketak txertatzen dituzte, notarioei agintzen zaizkien espedienteen prozedurazko izapideak jasotzeko. Hipoteka Legearen testu bategina (1946ko otsailaren 8ko Dekretuak onetsitakoa) lege honetan ez da aldatzen, salbu eta 14. artikuluari dagokionez, geroago azalduko diren alderdietan; aitzitik, 2013ko ekainaren 21eko Ministro Kontseiluak onetsitako Administrazio

Publikoen Erreformarako Batzordearen txostena praktikan jartzeko arauek egiten dute aldaketa hori, kontuan hartuta zenbateraino diren garrantzitsuak Katastroaren eta Erregistroaren arteko koordinazio atzeraezina eta bi erakunde horien artean norabide biko komunikazio-sistema baten erregulazioaren ezarpena..

Hori zehaztuta, esan behar da Borondatezko Jurisdikzioaren aginduak tituluetan txertatzen direla; aldi berean, titulu horiek kapituluetan antolatzen dira, eta, batzuetan, ataletan.

Atariko tituluan, «Xedapen orokorrak» izenburupean, arau hauek jasotzen dira: aplikazio-eremua, eskumen objektiboa, legitimazioa eta postulazioa, Ministerio Fiskalaren esku-hartzea, eta froga gauzatzeari buruzko irizpide orokorra, lehentasunezkoak diren beste aurreikuspen batzuen artean. Legeak bere aplikazio-eremua guztiz formala den oinarri baten gainean definitzen du, doktrinarismorik gabe. Ulertzen da legearen aginduak borondatezko jurisdikzioko espedienteetan aplikatuko direla, baldin eta espediente horiek legean aurreikusita badaude eta espediente horietan zuzenbide zibileko eta merkataritzazuzenbideko jurisdikzio-organo batek esku hartu behar badu, eta auzibidezko prozesu bat bideratuko duen eztabaidarik gabe. Formula horrek aplikazio-eremua zehaztea errazten du. Eskumen objektiboa orokorrean lehen auzialdiko epaitegiei edo merkataritza-arloko epaitegiei esleitzen zaie, kasuan kasukoa, baina organoaren barruan ebaztea zein subjekturi dagokion, espediente bakoitzaren arau partikularretan zehazten da.

Postulazioari eta defentsari dagokienez, legeak ez du irizpide orokorrik ezartzen, eta abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzearen nahitaezkotasuna kasu zehatz bakoitzean ezartzen du. Era berean, nabarmendu behar da borondatezko jurisdikzioko espediente bat ebazteke egotearen ondorioak arautzen dituen arau orokorra txertatzen dela. Arau horren arabera, xede berbera duten bi espediente edo gehiago aldi berean edo hurrenez hurren izapidetzea eragozten da, eta lehentasuna ematen zaio lehenengoz hasitako espedienteari. Aldi berean, ukatu egiten da espedientearen ebazpenak geroago xede berberarekin planteatzen diren jurisdikzio-prozesuak eragotzi ahal dituenik, eta (baliokidea dena) , egiaztatzen bada borondatezko jurisdikzioko espediente bat ebazteke dagoela, horri buruzko demanda bat aurkeztuta egonda, espedientea artxibatu egingo da.

Ondorio ekonomikoei dagokienez, borondatezko jurisdikzioko espediente batek sortutako gastuak eskatzailearen konturakoak izango dira, legeak beste zerbait xedatzen ez badu. Arrazoizkoa denez, baztertu egiten da irizpide orokor objektiboa edo prozesu zibilaren muga-eguna esparru horretara lekualdatzea. Izan ere, mota horretako eskaeren izaera dela-eta, ez da ulertzen espedientean garaile edo garaiturik egon daitekeenik.

I. tituluko bi kapituluetan arautzen dira hurrenez hurren legearen nazioarteko zuzenbide pribatuko arauak (arau horietan ezartzen da espedienteen gaineko ardura izateko nazioarteko eskumenari buruzko irizpide orokorra, nazioarteko zuzenbide pribatuaren gatazka-arauetara igorpena egitea, bai eta atzerriko agintariek erabakitako borondatezko jurisdikzioko egintzek Espainian dituzten onarpen eta eraginei buruzko arau espezifikoak ere) , eta prozedurazko arau orokorrak, arau espezifikoetan ezarrita ez dagoen guztian lege honetako espediente guztiei aplikatu ahal zaizkienak. Bigarren horri dagokionez, espedientea arautzen da ikuspuntu dinamikotik, hasten denetik erabakitzen den arte, eta arau hauek jasotzen dira: espedienteen metaketa, eskumenaren prozesu-arloko trataera, eskaera onartzea eta interesdunen egoera, ahozko agerraldia egitea, espedientea erabakitzea eta errekurtsoen araubidea. Azken arlo horri dagokionez, legeak Prozedura Zibilaren Legean oro har ezarrita dagoena aipatzen du. Gauza bat nabarmendu behar da: interesdunek aurka egite hutsak ez du espedientea auzibidez gauzatzea ekarriko eta ez du eragotziko espedientea izapidetzen jarraitzea hura ebatzi arte, salbu eta legeak espresuki aurreikusten badu. Legeak ezartzen duenez, tutoretza enkaitzearen edo adopzioaren aurka egiteak prozedura auzibideko bihurtzen du.

II.tituluak pertsonen arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak arautzen ditu: zehazki, ezkontzaz kanpoko filiazioa aitortzen duen baimen judiziala lortzeko espedientea, judizioan agertzeko gaikuntza emateko eta defendatzaile judiziala izendatzeko espedientea –horiek biak idazkari judizialari esleitzen zaizkio–, bai eta adopzioa eta tutoretzari, kuradoretzari eta egitezko zaintzari buruzko gaiak ere. Titulu horretan, espediente hauek

ere sartzen dira: epaileak emandako emantzipazioa eta adin-nagusitasunaren onura, desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteko neurriak hartzea edo adingabeek edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonek ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako duten eskubideei begira esku-sartze legitimoetarako emandako adostasunerako onespen judiziala lortzea. Titulu horren beraren barruan, hauek ere arautzen dira: adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen ondasunen eta eskubideen inguruan xedatzeedo kargatze-egintzak edo bestelakoak egiteko baimen edo onespen judiziala lortzea, eta, azkenik, organo-emailearen adostasun libre eta kontzientea eta emaile bizi baten organoen erauzketa eta transplanterako eskatzen diren gainerako baldintzak aldi berean gertatzen direla jasota geratzeko prozedura, aplikatu beharreko estatuko eta nazioarteko legeriarekin bat etorrita. Adingabeen harrera bereiz arautzen da, prozedura etorkizunean desjudizializatzea aurreikusi baita.

Heriotzaren deklaraziorako gaur egungo lege-sistema aldatu da, espediente kolektibo eta berehalako bat aurreikusteko, egiaztatutako istripu bat jasan duen itsasontzi edo aireontzi batean zeuden pertsona guztientzat. Horren helburua da konponbide hobea ematea Espainiako egoiliarren senideek izaten dituzten arazo eta gorabeherei, egoiliar horiek munduko edozein tokitan istripu bat jasan dutenean eta erabateko ziurtasunarekin hilda daudela ondorioztatu ahal denean. Horretarako legitimazioa Ministerio Fiskalak soilik dauka, kasu horren berezitasuna dela-eta. Gainera, eskumen-araubide ezberdina ezartzen da, istripua Espainian edo kanpoan gertatu den kontuan hartuta.

III.tituluan, familia-arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak jasotzen dira, eta, espediente horien barruan, honako hauek: aurreko ezkontidea doloz hiltzeagatiko eragozpenaren lekapena, orain arte Justiziako ministroari zegokiona, eta ezkontzeko ahaidetasunagatiko eragozpenaren lekapena, guraso-ahala egikaritzearekiko desadostasuna dagoenerako edo adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen zaintzaahala egikaritzean edo haren ondasunak administratzean modu desegokian jokatzen den kasuetarako esku-hartze judiziala, eta, horrez gain, ezkontideen arteko desadostasun kasuetarako eta irabazpidezko ondasunen administraziorako espediente bat. Adinagatiko ezkontza-lekapena ere desagerrarazi da, 14 urtetik 16 urtera igo delako, Justizia Ministerioak eta Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioak egindako proposamenaren arabera.

IV. tituluan, oinordetza-zuzenbidearen arloko jurisdikzio-organoei esleitzen zaizkien borondatezko jurisdikzioko espedienteak arautzen dira: alde batetik, esparru judizialerako erreserbatzen direnak –adibidez, albazeatzaren kontuak ematea, albazeari xedatzeegintzetarako emandako baimenak edo legeak zehaztutako kasuetan jaraunspena onartu edo arbuiatu izana baimendu edo onestea–; beste alde batetik, idazkari judizialaren ardurapean egongo direnak, eskumena notarioekin partekatuta –halakoak dira albazea edo kontulari-banatzaile karguari uko egitea edo kargua luzatzea, albazea edo kontularibanatzailea izendatzea eta kontulari-banatzaile datiboak egindako jaraunspenaren banaketa onestea–. Oinordetza-zuzenbideko gainerako espedienteez notarioak arduratzen dira, lehen ikusi dugunez.

V. tituluan, betebeharren zuzenbideari buruzko espedienteak aurreikusten dira, zehazki, betebeharrak betetzeko epea finkatzeko, bidezkoa denean –epaileak horren ardura izango du–, idazkari judizialak egin beharreko kontsignazio judiziala.

VI. titulua eskubide errealen inguruko borondatezko jurisdikzioko espedienteei buruzkoa da: gozamendunari ematen zaion baimen judiziala gozamenaren osagai diren kreditu mugaeguneratuak erreklamatzeko, eta jabetza-erregistroan inskribatu gabeko finken mugaketa-espedientea, idazkari judizialaren ardurapean egongo dena.

VII. tituluan jasotzen da borondatezko enkanteen erregulazioa, idazkari judizialak elektronikoki egin behar duena.

VIII. tituluan, merkataritza-arloko espedienteak biltzen dira, merkataritza-arloko epaileei esleitzen zaizkien horiek, alegia: kontabilitatea eraman behar duten pertsonen liburuak erakustea eta sozietateen desegite judiziala. Espediente horiekin batera arautzen dira idazkari judizialei esleitzen zaizkienak, adibidez honako hauek: batza orokorren edo obligaziodunen biltzar orokorren deialdia egitea, kapital soziala murriztea, partaidetza edo

akzioak amortizatu edo besterentzea, edo likidatzailea, auditorea edo kontu-hartzailea izendatzea. Espediente horien gaineko ardura merkataritzako erregistratzaileek ere izango dute. Jasota geratzen dira, halaber, espediente hauek: bazkide baten balore-titulu bat edo zatien ordezkaritza lapurtu, ebatsi, galdu edo suntsitzea eta aseguru-kontratuetan aditua izendatzea. Horien gaineko eskumena notarioek ere dute esleituta.

Azkenik, IX. tituluan adiskidetze-ekitaldiaren araubide juridikoa biltzen da osorik, eta orain arte Prozedura Zibilaren Legean ezarrita zegoena lege honetara ekartzen da, eguneraturik. Dena dela, pertsonek, beren borondatearen autonomia baliatuz, aukera dute berentzat interesgarri eta eskuragarri diren gaietan akordioak lortzeko beste bide batzuetatik, beren jardun hutsaren bitartez edo beste bitartekari edo operadore juridiko batzuen (notarioak edo erregistratzaileak, adibidez) esku-hartzearen bitartez.

XI

Bukatzeko, xedapen indargabetzaile orokorrarekin eta lege honek eskatzen dituen erregelamendu bidezko aldaketa eta garapenei buruzko xedapen gehigarriekin batera, azken xedapenetan hainbat legeren aldaketak jasotzen dira. Honako lege hauek aldatzen dira: Kode Zibila, Merkataritza Kodea, Prozedura Zibilaren Legea, Erregistro Zibilaren Legea, Notariotzaren Legea, Hipoteka Legea eta Ondasun Higigarrien gaineko Hipotekari eta Edukitzaren Lekualdaketarik gabeko Bahiari buruzko Legea. Gainera, aldatu egiten dira Administrazio Publikoen Ondareari buruzko Legea, Aseguru Kontratuaren Legea, Kapital Sozietateen Legea, Desgaitasuna duten Pertsonen Ondare Babesari buruzko Legea eta Justizia Administrazioaren arloko eta Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionalaren arloko zenbait tasa arautzen dituen Legea.

Kode Zibilaren aldaketaren xedea da haren aginduetako asko lege honetan jasotako aurreikuspen berrietara egokitzea. Aldi berean, aldaketa batzuk txertatzen dira, zeinek ukitzen baitituzte ezkontzeko baldintzen aldiberekotasuna eta seme-alaba adingaberik gabeko ezkontideak esparru judizialetik kanpo elkarrekin adostuta banantzeko edo dibortziatzeko arauak; horren haritik, orain arte epaileak betetzen zituen eginkizun batzuk idazkari judizialari eta notarioari esleitzen zaizkie. Halaber, aldaketa horien ondorioz erreformatzen dira Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legea, Prozedura Zibilaren Legea eta Notariotzaren Legea.

Halaber, jaraunsle izateko ezduintasun-arrazoien eta testamentuak egitean lekuko izateko ezduintasunen arau berriak txertatzen dira, beharrezkotzat jotzen baita gizartearen errealitate berrira eta zigor arloaren legegintzako garapen berrira egokitzea.

Oso garrantzitsua da ere ezkontza egin aurreko akta edo espedientearen arauketa berria, Kode Zibilean jasotzen dena; hori izapidetzea idazkari judizialari, notarioari, Erregistro Zibilaren arduradunari edo atzerrian Erregistro Zibilaz arduratzen den kontsulari edo funtzionario diplomatiko edo kontsularrari agintzen zaie; ezkontza, berriz, idazkari judizialaren, notarioaren, funtzionario diplomatiko edo kontsularraren, bake-epailearen eta alkatearen edo hark eskuordetzen duen zinegotziaren aurrean egin ahal izango da. Hori guztia, egintza jakin batzuetarako baimena ematen duten pertsonak dibertsifikatzeko prozesuaren barruan sartzen da ere berean. Horri esker, justizia-administrazioak betebetean egin ahalko du Konstituzioak agintzen dion funtsezko zeregina, hau da, epaitzea eta epaitutakoa betearaztea.

Ezkontzaren arloko aldaketen ondorioz hainbat doikuntza egin behar da Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legean, Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 25/1992 Legean eta Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 26/1992 Legean. Gainera, azaroaren 10eko 25/1992 Legeari dagokionez, federazioak egindako eskaerari kasu egin zaio. Hortaz, federazioaren izena aldatuko da eta aurrerantzean Espainiako Komunitate Judutarren Federazioa izango da.

Era berean, Espainiako gizartean dagoen erlijio-aniztasunari arreta emateko, eta gaur egun zenbait erlijiok errotze nabarmenaren aitorpena eskuratu dutela kontuan hartuta,

Kode Zibilean aurreikusten da talde horiek eskubidea dutela ondorio zibilak sortuko dituen ezkontza erlijiosoa egiteko; hala, egoera hori lehenago ere baliatzen zuten gainerako erlijioekin parekatzen dira.

Notariotzaren Legean, notarioari esleitutako ahalmen berrien ondoriozko erreformak aurreikusten dira. Aurreikuspen hauek dira nabarmentzekoak: aurkaratu gabeko diruzko zorrak notario bidez erreklamatzea –horrek borondatezko ordainketa-gutuna lortzea dakar berekin–, edo espediente baten bitartez exekuzio-titulu estrajudizial bat eratzea, zeinaren aurka egiteko zordunak ordainketa jarri ahalko baitu arrazoitzat bide judizialean, eta, horrez gain, Prozedura Zibilaren Legearen 557. artikuluan ezarritako arrazoi guztiak ere bai. Ez da prozedura monitorioa edo kopuru txikikoa. Aitzitik, Aurka egin ez zaien kredituentzat europar exekuzio-titulu bat ezartzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 21eko 805/2004 Erregelamenduaren teknikari jarraitzen zaio. Baztertuta geratzen dira kontsumitzaile batek edo zerbitzuen erabiltzaile batek esku hartzen dueneko erreklamazioak, edo Jabetza Horizontalari buruzko Legearen ondoriozkoak, haietan aldi berean agertzen diren berezitasunengatik, bai eta gaia dela-eta xedaezinak diren gaiak ere. Uste da kopuru mugaeguneratu eta ordaindu gabeak erreklamatzeko bide berri hori oso lagungarria izan daitekeela epaitegietan urtero sartzen diren auzien bolumena nabarmenki murrizteko, zorrak bide judizialetik erreklamatzearen alternatiba baita.

Oinordetzen arloan eta, bereziki, oinordetza-tituluei dagokienez egindako aldaketen ondorioz Kode Zibilean eta Notariotzaren Legean egindako erreformen bidetik, halaber, Administrazio Publikoen Ondareari buruzko Legea aldatu da. Kasu horretan, abintestato jaraunslearen deklarazioa Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoen edo beste erakunde batzuen alde egiteko ahalmena Administrazio Publikoari onartzeko. Gai hori ere desjudizializatu da: jaraunspeneko hartzekoa hiru zatitan banatzeko modu tradizionala baztertu da, eta hiru zati horietako bat altxor publikoan sartuko dela eta beste biak gizarte-laguntzarako erabiliko direla ezarri da. Horregatik justifikatzen da Hipoteka Legearen 14. artikuluaren erreforma, jaraunspen bidezko oinordetzaren titulu gisa hartzeko –testamentuarekin, oinordetza-itunarekin oinordetza-kontratuarekin batera– abintestato jaraunsleak deklaratzeko nabaritasun-akta, abintestato jaraunslea Estatuaren edo Autonomia Erkidegoaren alde izendatzeko administrazio-deklarazioa eta Europako oinordetza-ziurtagiria.

XII

Prozedura Zibilaren Legearen aldaketa baliagarria da, halaber, adingabeak gurasoen eskumenetik ateratzen eta beste estatu batera eramaten diren kasuetan adingabeen itzulerako prozedura azkartzeko, adingabea eta haren eskubideak hobeto babestea helburu dela. Erreforma honek berrikusi egiten du arlo hori borondatezko jurisdikzioaren barruan mantentzeko eta familia-arloko auzi-prozesuen berezko esparrutik kanpo uzteko legegintza-aukera; izan ere, halako prozesuek ez dute zerikusirik borondatezko jurisdikzioari buruzko arauekin. Arrazoi horregatik, orain, berezko izatea duen prozesu berezi gisa arautzen da Prozedura Zibilaren Legearen barruan, ezkontzari eta adingabeei buruzko prozesuen atzetik. Erreformak, gainera, prozedura hori modernizatzen du: hobekuntza nabarmenak txertatzen dira, barnean direla kautela-neurriak eta agintari judizialen arteko komunikazio zuzenak.

Erreforma honen asmoa jurisdikzioaren kontzentrazioa handitzea da. Horretarako, eskuduna izango da, probintziako hiriburuko lehen auzialdiko epaitegia, familiazuzenbidearen gaian eskumenak dituena, zeinaren muga-barruan lekualdatze edo atxikitze ez-zilegi baten objektu izan den adingabea dagoen, eta, halakorik ezean, banaketatxandaren arabera egokitzen dena. Horrela bultzatzen da kasu horiei buruz sortzen diren arazoak konpontzeko espezializazioa, eta, ondorioz, erantzun judizialaren kalitatea eta eraginkortasuna ere bai.

XIII

Azkenik, noble-tituluen oinordetzaren gaur egungo araubideari dagokionez, Nobletituluen oinordetza-hurrenkeran gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunari buruzko urriaren 30eko 33/2006 Legearen xedapen iragankor bakarraren 3. zenbakia aldatzen da. Xedapen horrek aldi iragankor bat ezartzen du, zeinetan arau horrek azaltzen dituen xedapenak atzeraeraginez aplikatzen baitira legea indarrean jartzeko egunean ebazteke dauden espediente administratibo edo judizialetan. Segurtasun juridikoaren printzipioa indartzeko eta, aldi berean, legegilearen hasierako asmoa ez aldatzeko, eta xedapen iragankor bakarreko 1. eta 4. zenbakietan xedatuta dagoenarekin bat etorrita, beharrezkotzat jo da 3. zenbakiaren idazkera aldatzea, argitu nahi baita legeak aurreikusten duen atzeraeraginak 2005ko uztailaren 27an ebazteko zeuden espedienteak nahiz data hartatik aurrera –nolanahi ere 2006ko azaroaren 20a baino lehen, orduan jarri baitzen indarrean legea azken xedapenetatik bigarrenaren arabera– sustatzen direnak soilik ukitzen dituela.

Borondatezko Jurisdikzioaren Legea onetsi eta indarrean jartzearen ondorioz, ezinbestean eta ia-ia behin betiko indargabetuko da 1881eko Prozedura Zibilaren Legea, zeina urte guzti hauetan indarrean egon baita borondatezko jurisdikzioari eta adiskidetzeekitaldiei dagokienez.

ATARIKO TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea eta aplikazio-eremua.

1.Lege honen xedea jurisdikzio-organoen aurrean izapidetzen diren borondatezko jurisdikzioko espedienteak arautzea da.

2.Lege honen ondorioetarako, borondatezko jurisdikzioko espedienteak dira zuzenbide zibilaren eta merkataritza-zuzenbidearen arloetan eskubide eta interesak babesteko jurisdikzio-organo baten esku-hartzea eskatzen dutenak, auzibidezko prozesu bat bideratuko duen eztabaidarik gabe.

2. artikulua. Borondatezko jurisdikzioaren arloko eskumena.

1.Lehen auzialdiko epaitegiek edo merkataritza-arloko epaitegiek, kasuan kasukoa, borondatezko jurisdikzioko espedienteen gaineko ardura izateko eta espedienteak ebazteko eskumen objektiboa izango dute.

2.Borondatezko jurisdikzioko espedienteetan, lurralde-eskumena kasu bakoitzean egokia den aginduak finkatuko du, eta ezingo da aldatu esanbidez edo isilbidez auzitegiaren eskumendean jarriz.

3.Espedienteen bultzada eta zuzendaritza idazkari judizialen esku uzten da, eta espediente horiei buruz eta lege honek espresuki aipatzen dituen gainerako ebazpenei buruz funtsezko erabakiak epaileari edo idazkari judizialari berari esleitzen zaizkio, kasuan kasukoa.

Eskumena haietariko bati ere espresuki esleitzen ez zaionean, epaileak erabakiko du honako espediente hauetan: interes publikoa edo pertsonen egoera zibila ukitzen dutenetan, arau substantiboak zaintzea eskatzen dutenetan, xedatze-egintzak edo eskubide subjektiboak aintzatetsi, sortu edo suntsiarazteko egintzak ekarri ahal dituzten espedienteetan, edo adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen eskubideak ukitzen diren kasuetan. Gainerako espedienteak idazkari judizialak ebatziko ditu.

3. artikulua. Legitimazioa eta postulazioa.

1.Borondatezko jurisdikzioko espedienteak sustatu ahalko dituzte, baita horietan esku hartu ere, eskubide edo interes legitimoen titularrek edo haien gaineko legitimazioa legearen bidez eskuratu dutenek espedienteen gaiari buruz. Dena dela, espedientea ofizioz edo Ministerio Fiskalak eskatuta hasi ahalko da.

2.Eskatzaileek zein interesdunek abokatu batek defendatuta eta prokuradore batek ordezkatuta jardungo dute lege honek hala aurreikusten duen espedienteetan. Hala ere, legeak eskatzen ez badu ere, alderdiek, hala nahi izanez gero, abokatu batek lagunduta edo prokuradore batek ordezkatuta –hurrenez hurren– jardun ahalko dute.

Nolanahi ere, derrigorrezkoa izango da abokatu batek eta prokuradore batek jardutea, espedientean ematen den behin betiko ebazpenaren aurka berrikuspeneta apelazioerrekurtsoak aurkezteko, bai eta aurka egiten den unetik aurrera ere.

4. artikulua. Ministerio Fiskalaren esku-hartzea.

Ministerio Fiskalak borondatezko jurisdikzioko espedienteetan esku hartuko du, espediente horiek pertsonen egoera zibila edo izaera ukitzen dutenetan edo adingabe baten edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona baten interesa arriskuan dagoenean, eta legeak espresuki hala deklaratzen duen beste kasuetan.

5. artikulua. Froga.

Epaileak edo idazkari judizialak, espedienteaz arduratzeko eskumena zeinek duen, proposatzen zaizkion frogabideak onartzeari buruzko erabakia hartuko du. Orobat, ofizioz froga gauzatzeko agindu ahalko du interes publikoa dagoenean, adingabeak edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonak ukitzen direnean, auziaren inguruko elementu garrantzitsu eta erabakigarriren bat argitzeko komenigarritzat jotzen duenean edo legeak espresuki hala aurreikusten duenean.

6. artikulua. Espedienteak edo prozesuak aldi berean edo geroago izapidetzea.

1.Xede berbera duten bi espediente edo gehiago aldi berean izapidetzen ari direnean, lehenengoz hasitako espedientea izapidetzen jarraituko da, eta geroago hasitako espedienteak artxibatzea erabakiko da.

Zenbaki honetan borondatezko jurisdikzioko espedienteetarako aurreikusten den araubide juridikoa notarioek eta erregistratzaileek izapidetutako espedienteei ere aplikatuko zaie, haien eskumena idazkari judizialei ere esleitu zaien gaietan.

2.Borondatezko jurisdikzioko espedienterik ezingo da izapidetzen hasi edo jarraitu, jurisdikzio-prozesu batean gauzatzen ari den xede bati buruzkoa bada. Demanda aurkeztu dela egiaztatu ondoren, espedientea artxibatuko da, eta egindako jardunak jurisdikzioprozesuaren ardura duen auzitegiari bidaliko zaizkio, hark autoetan txerta dezan.

3.Espedientea etetea erabakiko da espediente hori ukitu ahal duen jurisdikzio arloko auzi-prozesu bat dagoela egiaztatzen denean. Orduan, intzidentea izapidetu beharko da Prozedura Zibilaren Legearen 43. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera.

7. artikulua. Gastuak.

Borondatezko jurisdikzioko espediente batek sortutako gastuak eskatzailearen konturakoak izango dira, legeak beste zerbait xedatzen ez badu.

Lekukoen eta adituen parte-hartzeagatik sortutako gastuak, berriz, proposamengilearen kontura izango dira.

8. artikulua. Prozedura Zibilaren Legearen ordezko izaera.

Prozedura Zibilaren Legearen xedapenak ordezko eran aplikatuko zaizkie borondatezko jurisdikzioko espedienteei, lege honetan araututa ez dagoen guztian.

I. TITULUA

Borondatezko jurisdikzioko espedienteen izapideen arloko arau erkideak

I. KAPITULUA

Nazioarteko zuzenbide pribatuko arauak

9. artikulua. Nazioarteko eskumena.

1.Espainiako organo judizialek eskumena izango dute nazioarteko kasuetan sortutako borondatezko jurisdikzioko espedienteen gaineko ardura izateko, tratatuetan jasotako nazioarteko eskumeneko foroak eta Espainiarentzat indarrean dauden nazioarteko beste arau batzuk aldi berean pilatzen direnean.

Tratu horiek eta nazioarteko beste arau batzuek arautzen ez dituzten kasuetan, eskumena zehaztuko da Botere Judizialaren Lege Organikoan jasotako nazioarteko eskumeneko foroak pilatzen direnean.

2.Nazioarteko eskumeneko arauen arabera Espainiako organo judizialak borondatezko jurisdikzioko espediente bati buruz eskudunak izan baina lurraldeari begira eskumena zeinek duen zehaztu ezin denean lege honen irizpideen arabera, eskuduna izango da borondatezko jurisdikzioko egintzek ondorio nagusiak sortu behar dituzten lekuari edo betearazi behar direneko lekuari dagokiona.

10. artikulua. Borondatezko jurisdikzioko espedienteei nazioarteko kasuetan aplikatu ahal zaien legea.

Espainiako organo judizialek Europar Batasuneko arauek edo nazioarteko zuzenbide pribatuko Espainiako arauek zehazten duten legea aplikatuko diete haien eskumenen barruan sartzen diren borondatezko jurisdikzioko espediente eta egintzei.

11. artikulua. Erregistro publikoetan inskribatzea.

1.Organo judizial batek emandako borondatezko jurisdikzioko atzerriko behin betiko ebazpenak Espainiako erregistro publikoetan inskribatu ahalko dira, baldintza hauekin:

a) Espainian exequatur-izapidea edo intzidente-onarpena gainditu ondoren inskribatuko dira. Ordura arte, ebazpen horiei buruz prebentziozko idatzoharra egingo da, besterik ez.

b) Dagokion erregistroko arduradunak inskribatuko ditu, baldin eta horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen badu.

2.Ebazpena behin betikoa ez bada, prebentziozko idatzoharra egingo da, besterik ez.

3.Artikulu honetan atzerriko organo judizialek emandako ebazpenetarako aurreikusi den araubide juridikoa atzerriko organo judizialetakoak ez diren agintariek borondatezko jurisdikzioaren arloan emandako ebazpenei aplikatuko zaie, baldin eta, lege honen arabera, ebazpen horien ardura organo judizialek izan behar badute.

12. artikulua. Atzerriko agintariek erabakitako borondatezko jurisdikzioko espediente eta egintzek Espainian dituzten ondorioak.

1.Atzerriko agintariek erabakitako borondatezko jurisdikzioko egintza irmoek Espainian ondorioak sortuko dituzte, eta Espainiako erregistro publikoetarako irispidea izango dute indarreko legerian xedatuta dagoenaren arabera onarpena jaso eta gero.

2.Espainiako organo judizialak edo erregistro publiko eskuduneko arduradunak eskumena izango du atzerriko agintariek erabakitako borondatezko jurisdikzioko egintzen onarpena Espainian modu intzidentalean emateko. Ez da beharrezkoa izango aurretiazko prozedura espezifikorik erabiltzea.

3.Atzerriko agintariek erabakitako borondatezko jurisdikzioko egintzak Espainian onartzea ukatuko da kasu hauetan, eta hauetan bakarrik:

a) Egintza erabaki duen atzerriko agintariak modu nabarian eskumenik ez badu. Atzerriko agintaria eskuduna dela ulertuko da baldin eta kasuak lotura arrazoiduna badu egintza hori eman duten agintarien atzerriko estatuarekin. Nolanahi ere, ulertuko da atzerriko agintariek modu nabarian eskumenik ez dutela kasuaren gaiari buruzko eskumen esklusiboa Espainiako organo judizialek edo agintariek dutenean.

b) Egintza erabakitzean, inplikatutako edozeinen defentsa-eskubideak nabarmen urratu badira.

c) Egintza onartzeak Espainiako ordena publikoaren aurkako ondorioak sortzen baditu modu nabarian.

d) Egintza onartzeak gure ordenamendu juridikoko funtsezko eskubide bat edo askatasun publiko bat urratzea badakar.

II. KAPITULUA

Izapidetzeko arauak

13. artikulua. Kapitulu honetako xedapenak aplikatzea.

Kapitulu honetako xedapenak borondatezko jurisdikzioko espediente guztiei aplikatuko zaizkie, jardunak espezifikoki arautzen dituzten arauen aurka ez doan guztian.

14. artikulua. Espedientea hastea.

1.Espedienteak ofizioz hasiko dira, Ministerio Fiskalak eskatuta edo legitimatutako pertsona batek sinatutako eskaera baten bitartez. Eskaera horretan agerraraziko dira eskatzailearen identifikaziorako datu eta inguruabarrak, eta helbide bat jasoko da jakinarazpenetarako.

Jarraian, argiro eta zehatz-mehatz azalduko da zer eskatzen den, eta egitateen azalpena nahiz uziaren oinarri juridikoak jasoko dira. Kasuan-kasuan, halaber, eskatzailearen ustez espedienterako interesgarriak diren agiri eta irizpenak bilduko dira, interesdunak zenbat diren, hainbeste kopiatan.

2.Eskaeran, espedienteari buruzko interesa izan ahal duten pertsonak identifikatzeko datuak eta inguruabarrak jasoko dira, bai eta haien zitaziorako erabili ahal den helbidea edo identifikaziorako erabili ahal diren beste datu guztiak ere.

3.Legearen arabera abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa ez denean, bulego judizialean interesdunari inprimaki normalizatu bat emango zaio eskaera egiteko. Kasu horretan, ez da beharrezkoa izango eskatutakoaren oinarri juridikorik ematea.

Eskaera edozein bidetatik aurkeztu ahalko da, baita herritarrek justizia-administrazioan sarbide elektronikoa izateari buruzko araudian aurreikusita daudenetatik ere.

15. artikulua. Espedienteak metatzea.

1.Epaileak edo idazkari judizialak, espedienteaz arduratzeko eskumena nork duen, ofizioz edo interesdunak nahiz Ministerio Fiskalak hala eskatuta, erabakiko du espedienteak metatzea, espediente baten ebazpenak bestean eragina ahal izan duenean, edo haien artean dagoen loturak ebazpen kontrajarriak sortu ahal dituenean.

Espedienteak metatzea ezingo da erabaki espediente horiek subjektu ezberdinek ebatzi behar dituztenean.

2.Borondatezko jurisdikzioko espedienteen metaketa Prozedura Zibilaren Legeak hitzezko judizioen prozesu-metaketari buruz aurreikusitakoak eraenduko du, honako berezitasun hauekin:

a) Ebazteke dauden espedienteak organo judizial berberaren aurrean metatuko badira, metatzea idatziz eskatuko da lehenengoz adierazitako agerraldiaren aurretik; orduan, egokiak diren alegazioak egingo dira, eta erabakia hartuko da.

b) Espedienteak ebazteke badaude organo judizial ezberdinen aurrean, interesdunek idatziz eskatu beharko dute metatzeko, eskuduntzat jotzen den organoaren aurrean, agerraldia egin aurretik edozein unetan. Errekeritutako organoak espedienteak metatzea onartzen ez badu, desadostasuna kasu guztietan goragoko auzitegi erkideak ebatziko du.

3.Borondatezko jurisdikzioko espedienteak ezingo dira metatu jurisdikzio arloko auziprozesu batekin.

16. artikulua. Eskumenik eza eta bestelako akats edo omisio batzuk ofizioz aintzat hartzea.

1.Espedientea hasteko eskaera aurkeztutakoan, idazkari judizialak ofizioz aztertuko du eskumen objektiboko eta lurralde-eskumeneko arauak betetzen diren ala ez.

2.Idazkari judizialaren ustez ardura hartzeko eskumen objektiborik ez badago, espedientea artxibatzea erabaki ahalko du. Aldez aurretik entzunaldia eskainiko die Ministerio Fiskalari eta eskatzaileari, haien eskumenekoak diren espedienteetan. Bestelako kasuetan, epaileari horren berri emango dio, eta hark bidezkoa dena erabakiko du, Ministerio Fiskalari eta eskatzaileari entzun ondoren.

Eskumenik ez dagoela adierazteko ebazpenean, esan beharko da zein organo judizial den eskuduna espedienteaz arduratzeko.

3.Idazkari judizialaren ustez ardura hartzeko lurralde-eskumenik ez badu, espedientea organo eskudunari bidaltzea erabaki ahalko du. Aldez aurretik entzunaldia eskainiko die Ministerio Fiskalari eta eskatzaileari, haien eskumenekoak diren espedienteetan. Bestelako kasuetan, epaileari horren berri emango dio, eta hark bidezkoa dena erabakiko du, Ministerio Fiskalari eta eskatzaileari entzun ondoren.

4.Idazkari judizialak aurkeztu diren eskaeretan akatsik edo hutsik dagoen ere aztertuko du, eta, bidezkoa izanez gero, bost eguneko epea emango du akats edo huts horiek konpontzeko. Ezarritako epean akatsak edo hutsak ez badira konpontzen, eskaerarik aurkeztu ez dela ulertuko da, eta jardunak artxibatuko ditu bere eskumeneko espedienteetan. Bestelako kasuetan, epaileari horren berri emango dio, eta hark bidezkoa dena erabakiko du.

17. artikulua. Eskaera onartzea eta interesdunei zitazioa egitea.

1.Idazkari judizialak eskaerari buruzko ebazpena emango du, eta eskaera onartzen ez badu, espedientea artxibatzeko dekretua emango du edo epaileari aditzera emango dio, epaileak eskumena duenean, hark bidezkoa dena erabaki dezan.

2.Eskaera onartuz gero, idazkari judizialak agerraldirako zitazioa egingo die espedientean esku hartu behar dutenei, baldin eta honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

a) Legearen arabera, espedientean eskatzailea ez diren beste interesdun batzuei entzun behar bazaie.

b) Epailearen edo idazkari judizialaren aurrean frogak gauzatu behar badira.

c) Epailearen edo idazkari judizialaren ustez, agerraldia egin behar bada espedientea hobeto ebazteko.

Ministerio Fiskalari soilik entzun behar bazaio eta frogak gauzatzea beharrezkoa ez bada, Ministerio Fiskalak idatzizko txostena egingo du hamar eguneko epean.

3.Interesdunei agerraldirako zitazioa egingo zaie gutxienez hamabost egun lehenago, eta ohartaraziko zaie erabili nahi dituzten frogabide guztiekin agertu beharko dutela. Zitazioa Prozedura Zibilaren Legean aurreikusten den moduan egingo da, eta ebazpenaren, eskaeraren eta harekin batera doazen agirien kopia entregatuko da.

Interesdunetako batek aurka egin nahi badu, hori zitazioa jaso eta hurrengo 5 eguneko epean egin beharko du; horiek horrela, espedientea ez da auzibidez gauzatuko, eta ez da eragotziko espedientea izapidetzen jarraitzea hura ebatzi arte, salbu eta legeak espresuki hori aurreikusten badu. Aurka egiteko idazkiaren berri emango zaio eskatzaileari berehala.

18. artikulua. Agerraldia egitea.

1.Agerraldia epailearen aurrean edo idazkari judizialaren beraren aurrean egingo da, espedienteaz arduratzeko eskumena zeinek duen, eskaera onartu eta hurrengo hogeita hamar eguneko epearen barruan.

2.Agerraldia gauzatzeko, Prozedura Zibilaren Legean hitzezko judizioetarako aurreikusitako izapideei jarraituko zaie, honako berezitasun hauekin:

1.a Eskatzailea agerraldian agertzen ez bada, epaileak edo idazkari judizialak, espedientea ebaztea nori dagokion, espedientea artxibatzea erabakiko du, eta atzera egindakotzat joko du. Zitazioa jaso duten gainerakoetako bat agertzen ez bada, egintza gauzatu egingo da eta espedienteak aurrera jarraituko du. Legeak xedatzen dituen zitazio eta jakinarazpenak egingo dira, ez besterik.

2.a Epaileak edo idazkari judizialak, agerraldiko buru zein den, eskatzaileari, zitazioa jaso duten gainerakoei eta legeak xedatzen dituen pertsonei entzungo die, eta, ofizioz edo eskatzaileak edo, bidezkoa bada, Ministerio Fiskalak eskatuta, espedientearen ebazpenak haien eskubide edo interesak ukitzen dituela uste dutenei entzunaldia eskaintzea erabaki ahalko du. Beharrezkoak diren bitarteko eta laguntzen bidez bermatuko da desgaitasuna duten pertsonek esku hartu ahal izan dezatela, haientzat eskuragarri eta ulergarriak diren moduetan.

3.a Espedienteak behar bezala jarraitzea eragotzi ahal duten prozesu-arloko gaiak planteatzen badira, eskumenari buruzko gaiak barnean direla, epaileak edo idazkari judizialak agertutakoei entzungo die, eta gai horiek ahoz ebatziko ditu ekitaldian bertan.

4.a Espedienteak adingabe baten edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona baten interesak ukitzen dituenean, ekitaldian bertan edo, ezin bada, hurrengo hamar egunen barruan, interes horiei buruz, ofizioz edo Ministerio Fiskalak hala eskatuta, erabakitzen diren eginbideak egingo dira.

Epaileak edo idazkari judizialak erabaki ahalko du adingabearentzako edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonarentzako entzunaldia bereizitako ekitaldi batean egin dadila, beste pertsona batzuen interferentziarik gabe. Dena dela, ekitaldi horretan Ministerio Fiskala agertu ahal da. Nolanahi ere, bermatu egingo da behar bezala entzun dakiela, modu ulergarri eta eskuragarrian eta haien adina, heldutasuna eta inguruabarrak kontuan hartuta; beharrezkoa bada, espezialisten laguntza eskatuko da.

Azterketaren emaitzari buruz akta zehatza egingo da, eta, ahal izanez gero, ikusentzunezko euskarri batean grabatuko da. Hori guztia agerraldiaren ostean egiten bada, aktaren berri emango zaie interesdunei, bost eguneko epean alegazioak egin ahal izan ditzaten.

5.a Agerraldian, frogak gauzatu ondoren, interesdunei beren ondorioak ahoz adierazteko aukera emango zaie.

6.a Soinua eta irudia grabatzeko eta erreproduzitzeko euskarri egokian erregistratuko da agerraldia, Prozedura Zibilaren Legean xedatuta dagoenaren arabera.

19. artikulua. Espedientearen gaineko erabakia.

1.Espedientea auto edo dekretu baten bidez ebatziko da –eskumena epaileak edo idazkari judizialak duen– bost eguneko epearen barruan, agerraldia amaitu ondoren zenbatuta, edo, agerraldirik egin ez bada, azken eginbidea egin ondoren zenbatuta.

2.Espedienteak adingabe baten edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona baten interesak ukitzen dituenean, erabakia oinarritzeko, interesdunen alegazioen, frogen edo agerraldiaren ondorioz jakin diren egitateak erabili ahalko dira, eskatzaileak edo interesdunek halakorik ez argudiatu arren.

3.Borondatezko jurisdikzioko espediente bat ebatzitakoan, eta ebazpena irmoa denean, ezingo da xede berbera duen beste espediente bat hasi, baldin eta lehenengo espedientea sorrarazi zuten inguruabarrak aldatzen ez badira. Ebazpen horretan erabakitzen dena loteslea izango da harekin lotura duten beste jardun edo espedienteetarako.

Orobat, hori aplikatuko zaie notarioek eta erregistratzaileek izapidetzen dituzten espedienteei, haien gaineko ardura idazkari judizialek ere baduten gaietan.

4.Borondatezko jurisdikzioko espediente bat ebatzi arren, espediente horren xede berberarekin geroago jurisdikzio arloko prozesu bat hasi ahalko da, eta borondatezko jurisdikzioko espedientean erabakitakoa berretsi, aldatu edo errebokatzeari buruzko ebazpena eman beharko da.

20. artikulua. Errekurtsoak.

1.Borondatezko jurisdikzioko espedienteetan emandako ebazpen interlokutorioen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da, Prozedura Zibilaren Legean aurreikusita dagoenez. Aurkaratutako ebazpena agerraldiaren barruan erabaki bada, errekurtsoa une horretan bertan izapidetu eta ebatziko da ahoz.

2.Epaileak borondatezko jurisdikzioko espedienteetan emandako behin betiko ebazpenen aurka edozein interesdunek apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du, ebazpen horrek kalte egiten diola uste badu, Prozedura Zibilaren Legean xedatuta dagoenaren arabera. Erabakia idazkari judizialak hartu badu, berrikuspen-errekurtsoa aurkeztu beharko da epaile eskudunaren aurrean, Prozedura Zibilaren Legean aurreikusita dagoenaren arabera.

Apelazio-errekurtsoak ez du etete-ondorerik izango, baldin eta legeak espresuki aurkakoa xedatzen ez badu.

21. artikulua. Espedientea iraungitzea.

1.Jardunak ofizioz bultzatu arren interesdunek inolako jarduerarik bultzatzen ez badute azken jakinarazpena egin eta sei hilabeteko epearen barruan, espedientea bertan behera utzi dela ulertuko da.

2.Idazkari judizialak deklaratuko du espedientea iraungi dela.

3.Iraungipena deklaratzen duen dekretuaren aurka berrikuspen-errekurtsoa soilik aurkeztu ahalko da.

22. artikulua. Espedientea amaitzen duen ebazpena bete eta betearaztea.

1.Borondatezko jurisdikzioko espedientea amaitzeko ebazpen irmoaren betearazpena Prozedura Zibilaren Legean ezarrita dagoenak eraenduko du, eta, bereziki,

521.eta 522. artikuluetan ezarrita dagoenak. Nolanahi ere, erabakitakoa eraginkorra izan dadin beharrezkoak diren egintza guztiak egiteko eskatu ahalko da berehala.

2.Lege honetan aipatzen diren espedienteetako batek Erregistro Zibilean inskribatzeko modukoa den egitate edo egintza bat sorrarazten badu, dagokion ebazpenaren lekukotza egingo da, inskribatzeko edo idatzoharra egiteko.

Ebazpena jabetza-erregistroan, merkataritza-erregistroan edo beste erregistro publiko batean inskribatzeko modukoa bada, manamendua bidali beharko da, alderdietako batek eskatuta, erregistroan jasota gera dadin. Baliabide elektronikoen bitartez bidaliko da. Erregistratzaileen kalifikazioan hauek soilik aipatuko dira: epailea ala idazkari judiziala eskuduna den, manamendua eta dagokion espedientea kongruenteak diren, ebazpenaren kanpoko formalitateak zein diren eta erregistroan eragozpenik sortu den.

II. TITULUA

Pertsonen arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak

I. KAPITULUA

Ezkontzaz kanpoko filiazioaren baimen edo onespen judiziala

23. artikulua. Aplikazio-eremua.

1.Kapitulu honetako xedapenak aplikatuko dira legearen arabera ezkontzaz kanpoko filiazioa onartzeko baimen edo onespen judiziala beharrezkoa den kasu guztietan.

2.Eskaera baten bidez baimen judiziala eskatuko da adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren ezkontzaz kanpoko filiazioa aitor dezan legez zehaztutako filiazioa duen gurasoaren neba-arrebak edo zuzeneko odoleko ahaidea den pertsonak.

3.Onespen judiziala eskatuko da adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren ezkontzaz kanpoko filiazioaren aitorpena eraginkorra izan dadin, aitorpena honako hauetariko batek eman badu:

a) Adinaren zioz ezkondu ezin den batek.

b) Legezko ordezkariaren esanbidezko adostasuna edo aitortutakoaren kuradorearen edo legez ezagututako gurasoaren laguntza ez duen batek, baldin eta testamentuan edo jaiotza inskribatzeko ezarritako epearen barruan aitortu ez bada.

c) Aitak, aitorpena jaiotza inskribatzeko ezarritako epearen barruan egin bada eta inskribatzeko egintza amak eskatuta eten bada.

4.Onespen judiziala eskatuko da, halaber, gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona batek egindako ezkontzaz kanpoko aitorpenaren balioa egiaztatzeko.

24. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Espedienteaz arduratzeko eskumena aitortuaren egoitzari dagokion lehen auzialdiko epaitegiak izango du, edo, estatuko lurraldean egoitzarik ez badauka, lurralde horretan duen bizilekuari dagokionak. Aitortuak bizilekua Espainian ez badu, eskumena aitortzailearen gurasoaren egoitzari edo bizilekuari dagokionak izango du.

2.Espedientea sustatu ahalko du aitorpena egin duen gurasoak, bere kabuz edo legezko ordezkariaren, tutorearen edo kuradorearen laguntzarekin, kasuan kasukoa.

3.Espedientea izapidetzean, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

25. artikulua. Izapideak.

Idazkari judizialak eskaera izapiderako onartu ondoren, agerraldirako zitazioa egingo die eskatzaileari eta, bidezkoa bada, aitortuaren guraso ezagunari, legezko ordezkariari edo kuradoreari, eta aitortuari, heldutasun nahikoa badu, eta betiere 12 urtetik gorakoa bada, baita haren ondorengoei ere, halakorik badago eta aitortua hilda badago, eta egokitzat jotzen diren pertsonei nahiz Ministerio Fiskalari ere bai.

26. artikulua. Ebazpena.

1.Epaileak bidezkoa dena ebatziko du aitorpenari buruz. Horretarako, kontuan hartuko ditu gurasoaren zentzutasuna, haren egintzaren egiazkotasuna, ugalketaharremanaren egiantzekotasuna, horretarako froga osorik behar izan gabe, eta aitortuaren interesa, hori adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona bada.

2.Beste gurasoaren neba-arreba edo zuzeneko odoleko ahaidea den pertsona batek adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona aitortu duenean, epaileak filiazioaren zehaztapena baimenduko du soilik adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta

duen pertsonaren intereserako denean. Epaileak filiazioaren zehaztapena baliogabetuko du baldin eta aitortuak horri buruz egindako adierazpena jasotzen duen agiri publiko bat aurkezten bada, eta adierazpen hori gaitasun osoa eskuratu ondoren egin badu.

3.Ebazpen horren lekukotza Erregistro Zibil eskudunera bidaliko da, bertan inskribatzeko.

II. KAPITULUA

Judizioan agertzeko gaikuntza eta defendatzaile judiziala izendatzea

27. artikulua. Aplikazio-eremua.

1.Kapitulu honetako xedapenak aplikatuko dira legearen arabera adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten edo aldatuko zaien pertsonen defendatzaile judiziala izendatzea bidezkoa den kasuetan, eta betiere, kasu hauetan eskatuko da:

a) Gairen batean interes-gatazka dagoenean adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen eta haien legezko ordezkarien edo haien kuradorearen artean, salbu eta beste guraso edo tutorearekin –baterako guraso-ahal edo tutoretza kasuetan– halako gatazkarik ez badago.

b) Arrazoia edozein dela, tutoreak edo kuradoreak bere zereginak ez baditu betetzen, arrazoi hori amaitu arte edo kargua betetzeko beste pertsona bat izendatu arte.

c) Tutoretzaren edo kuradoretzaren mendean jarri behar den pertsonaren ondasunak administratzeko neurriak hartu behar direla jakiten denean, prozedura amaitzeko ebazpen judiziala eman arte.

2.Kapitulu honetako xedapenak aplikatuko dira defendatzaile judiziala gaitzea eta gerora izendatzea bidezkoa den kasuetan. Gaitzeko eskatuko da emantzipatu gabeko adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona, demandatua izanik, edo, demanda sustatu ezean kalte handia harturik, hurrengo kasuetatik batean dagoenean:

a) Gurasoak, tutorea edo kuradorea absente egotea, haien egonlekuaren berririk izan gabe, eta behar besteko ziorik ez egotea horiek laster itzuliko direla uste izateko.

b) Bi gurasoek, tutoreak edo kuradoreak adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona ordezkatzeari edo judizioan laguntzeari uko egitea.

c) Gurasoak, tutorea edo kuradorea judizioan ordezkari izateko edo laguntzeko egitezko ezintasun egoeran egotea.

3.Aurreko zenbakian xedatuta dagoena gorabehera, adingabearentzat edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonarentzat defendatzaile judiziala izendatuko da, aurretiazko gaikuntzarik behar izan gabe, haren gurasoen, tutorearen edo kuradorearen aurka auzitan jarduteko, edo borondatezko jurisdikzioko espedienteak eskatzeko, horretarako legitimatuta dagoenean, edo hura ordezkatzeko Ministerio Fiskalak haren gaitasuna judizialki aldatzeko prozedura eskatzen duenean. Eskaera ez da egingo baldin eta beste gurasoaren edo, halakorik badago, tutorearen interesa adingabeak edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonak duenaren aurkakoa ez bada.

28. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Espedientearen ardura hartzeko eskuduna izango da adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen edo aldatuko zaion pertsonaren egoitzako edo, halakorik ez balego, bizilekuko lehen auzialdiko epaitegiko idazkari judiziala edo, egokia bada, defendatzaile judiziala izendatzea exijitzen duen gaiaz arduratzen den lehen auzialdiko epaitegiko idazkari judiziala.

2.Espedientea ofizioz hasiko da, Ministerio Fiskalak eskatuta, edo adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren ekimenez, edo haren intereserako jarduten duen edozein pertsonak eskatuta.

3.Espedientea izapidetzean, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren edo prokuradorearen esku-hartzea.

29. artikulua. Eskaeraren ondorioak.

Gaikuntza eskatzen denetik defendatzaile judizialak bere kargua onartzen duen arte

edo espedientea ebazpen irmo batengatik artxibatzen den arte, egin beharreko egintzari eragiten dioten preskripzioedo iraungipen-epeen iraupena etenda geratuko da.

Adingabeak edo gaitasuna judizialki aldatuta duen edo aldatuko zaion pertsonak demandatu gisa agertu behar badu edo prozeduran prozesu-ordezkaritza galdu badu, Ministerio Fiskala bere ordezkaritza eta defentsaz arduratuko da defendatzaile judiziala izendatu arte.

30. artikulua. Agerraldia eta ebazpena.

1.Idazkari judizialak agerraldirako deialdia egingo die eskatzaileari, interesdunei – espedientean halakotzat ageri badira–, komenigarritzat jotzen dituenei, adingabeari edo gaitasuna judizialki aldatuta duen edo aldatuko zaion pertsonari, heldutasun nahikoa badute, eta betiere adingabeari, 12 urtetik gorakoa bada, eta Ministerio Fiskalari.

2.Eskatutakoa onartzeko ebazpenean defendatzaile judizial izendatuko da idazkari judizialak kargurako egokitzat jotzen duena, eta zein ahalmen esleituko zaizkion zehaztuko da.

3.Defendatzaile judiziala izendatzeko ebazpenaren lekukotza, 27. artikuluko 1. zenbakiko c) letran aurreikusitako kasuan, Erregistro Zibil eskudunera bidaliko da, bertan inskribatzeko.

31. artikulua. Defendatzaile judizialak kargua uztea eta judizioan agertzeko gaikuntza.

1.Defendatzaile judizialak organo judizialari jakinarazi beharko dio bera izendatzeko arrazoia desagertu dela.

2.Era berean, gurasoetako bat edo ordezkarietako bat edo kuradorea ukituarengatik judizioan agertzeko prest badago, edo gaikuntzarako arrazoi izan zen prozedura amaitzen denean ere, organo judizialari horren berri eman beharko dio.

32. artikulua. Defendatzaile judiziala desenkusatzea eta kargutik enkaitzea eta kontuak ematea.

Defendatzaile judizialari aplikatuko zaizkio inbentarioa egiteko ezarritako xedapenak, eta, hala badagokio, tutoreak desenkusatzeko eta kargutik enkaitzeko eta kontuak emateko xedapenak ere bai, kudeaketa amaitu ondoren. Xedapen horiek eskumena duen idazkari judizialak izapidetu eta erabakiko ditu.

III. KAPITULUA

Adopzioa

33. artikulua. Eskumena.

Adopzioari buruzko espedienteetan, adopziogaiaren babesa aginduta duen erakunde publikoaren egoitzari dagokion lehen auzialdiko epaitegia izango da eskuduna, eta, halakorik ez badago, adoptatzailearen egoitzari dagokiona.

34. artikulua. Lehentasunezko izaera eta postulazioa.

1.Adopzio-espedientea izapidetzea lehentasunezkoa izango da, eta Ministerio Fiskalak esku hartu beharko du.

2.Abokatua edo prokuradorea agertzea ez da nahitaezkoa izango.

35. artikulua. Erakunde publikoaren proposamena eta adoptatzailearen eskaera.

1.Espedientea hasiko da erakunde publikoak egindako adopzio-proposamenaren idazkiarekin, edo adoptatzailearen eskaerarekin, adoptatzaileak horretarako legitimazioa badu.

2.Erakunde publikoak egindako adopzio-proposamenean, hauek azalduko dira bereziki:

a) Esleitutako adoptatzailearen edo adoptatzaileen egoera pertsonal, familiar eta sozialak eta bizi-baliabideak eta adopziogaiarekin dituzten harremanak, adoptatzaileak aukeratzeko arrazoiak xehetasunez egiaztatuta.

b) Adoptatzailearen ezkontidearen edo harekin ezkontzakoaren gisako afektuharremanean lotuta dagoen pertsonaren azken egoitza ezaguna, horrek baiezkoa eman behar badu edo entzun egin behar bazaio, edo adopziogaiaren gurasoen, tutorearen, harrerako familiaren edo zaintzaileen azken egoitza ezaguna.

c) Batzuek eta besteek erakunde publikoaren aurrean edo agiri publiko batean baiezkoa eman duten ala ez.

3.Erakunde publikoaren aurretiazko proposamena beharrezkoa ez den kasuetan, Kode Zibilaren 176. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, adoptatzaileak egindako adopzio-eskaintza idatziz aurkeztuko da. Eskaintza horretan azalduko dira aurreko zenbakietan jasotako aipamenak, horiek aplikatzeko modukoak diren neurrian, baita alegazioak eta frogak ere, adopziogaia legeria horrek eskatutako inguruabarretako batean dagoela frogatzeko.

4.Adopziorako proposamen edo eskaintzarekin batera aurkeztuko dira aurreko zenbakietan aipatzen diren agiriak, erakunde publikoaren aurretiazko deklarazioa, zeinak azalduko baitu adoptatzailea guraso-ahala egikaritzeko egokia dela,, beharrezkoa bada, eta egokitzat jotzen diren txosten eta agiri guztiak.

36. artikulua. Adostasuna.

Espedientean, idazkari judizialak zitazioa egingo die adoptatzaileari edo adoptatzaileei

eta adopziogaiari, 12 urtetik gorakoa bada, adostasuna eman dezaten epailearen aurrean.

37. artikulua. Baiezkoa ematea eta entzunaldia.

1.Epailearen aurrean adopziorako baiezkoa emateko zitazioa egingo zaie Kode Zibilaren 177. artikuluko 2. zenbakian azaltzen diren pertsonei ere.

Ez zaie zitaziorik egingo haien baiezkoa beharrezkoa izan arren egokia den erakunde publikoaren aurrean edo agiri publiko batean lehenago baiezkoa eman dutenei, salbu eta hala egin zutenetik sei hilabete baino gehiago igaro badira.

2.Gurasoek adopziorako beren baiezkoa behar dela badiote, hori agerrarazi beharko dute espedientean. Idazkari judizialak espedientea etetea erabakiko du, eta 15 eguneko epea emango du demanda aurkezteko. Demanda horretaz auzitegi berbera arduratuko da.

Demanda epearen barruan aurkeztu ondoren, idazkari judizialak dekretua emango du adopzio-espedientea auzibidez gauzatzeko, eta Prozedura Zibilaren Legearen 781. artikuluaren arabera izapidetzen jarraitzea erabakiko du.

Demanda epearen barruan aurkezten ez bada, idazkari judizialak dekretua emango du izapidea amaitutzat emateko eta adopzio-espedientearen etendura bertan behera uzteko. Dekretuaren aurka, zuzenean berrikuspen-errekurtsoa aurkeztu ahalko da auzitegiaren aurrean. Ebazpen hori irmoa denean, ez da onartuko gerora subjektu horien erreklamaziorik, adopziorako baiezkoa emateko beharrari buruz.

3.Halaber, epailearen aurrean entzunak izateko zitazioa egingo zaie Kode Zibilaren

177.artikuluko 3. zenbakian azaltzen diren pertsonei.

38. artikulua. Zitazioak.

1.Adopzioaren proposamenean edo eskaintzan ez bada agertzen zitazioa jaso behar dutenen egoitza, idazkari judizialak berehala eginbide egokiak gauzatuko ditu egoitza zein den jakiteko, Prozedura Zibilaren Legearen 156. artikuluak aurreikusten duenaren arabera, eta epailearen aurrean agertzeko zitazioa egingo die hurrengo hamabost egunen barruan, gorde beharreko erreserba bermatuta. Gurasoei egindako zitazioan, bidezkoa bada, jasota geratuko da entzunaldia zergatik den nahikoa.

2.Baiezkoa emateko edo entzunak izateko zitazioetan ohar hau egingo da: zitazio pertsonala egiten bazaie eta agertzen ez badira, izapideak aurrera jarraituko du zitazio gehiagorik gabe. Lehenengo zitazioari erantzuten ez badiote eta zitazioa beraiei entregatu ez badiete, berriro ere zitazioa egingo zaie hurrengo hamabost egunetarako, honako ohar hau eginda: agertu ez arren, espedientearen izapideek aurrera jarraituko dute.

3.Zitazioa jaso behar duen pertsona baten egoitza edo egonlekua zein den jakin ezin denean, edo, zitazioa behar bezala egin arren, eta ohar egokiak eginda, agertzen ez bada, ez da izapiderik egingo eta erabakitako adopzioa baliozkoa izango da. Dena dela, bidezkoa bada, gurasoek Kode Zibilaren 180. artikuluko 2. zenbakiak ematen dien eskubidea baliatu ahalko dute.

39. artikulua. Izapideak.

1.Epaileak bidezkotzat jotzen dituen eginbide guztiak gauzatzea agindu ahalko du, adopzioan adopziogaiaren interesen alde egiten dela ziurtatzeko.

2.Jardun guztietan beharrezko erreserba zainduko da, bereziki jatorrizko familiak adopzioko familia zein den jakitea saihestuko da, Kode Zibilaren 178. artikuluko 2. eta 4. zenbakietan jasotako kasuetan izan ezik, eta 180. artikuluan ezarrita dagoenari kalterik egin gabe.

3.Aurkakotasunik sortzen bada, espedientea auzibidez gauzatuko da eta idazkari judizialak interesdunei ikustaldi baterako zitazioa egingo die; izapideek aurrera jarraituko dute hitzezko judiziorako aurreikusita dagoenaren arabera.

4.Espedientea ebazten duen autoaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal da; errekurtso hori lehentasunezkoa izango da, eta ez du etete-ondorerik izango.

5.Adopzioa erabakitzeko ebazpen irmoaren lekukotza dagokion Erregistro Zibilera bidaliko da, bertan inskriba dadin.

40. artikulua. Adoptatzailearen tutoretza-eginkizunak salbuesteko prozedura eta adopzioa azkentzea.

1.Kode Zibilaren 179. eta 180. artikuluetan aipatzen diren jardun judizialak dagokion judizioaren izapideen bidez gauzatuko dira, Prozedura Zibilaren Legean ezarrita dagoenaren arabera, eta ebazpenak Erregistro Zibilera bidaliko dira, bertan inskriba daitezen.

2.Prozedura gauzatzen ari den bitartean, epaileak, ofizioz eta Ministerio Fiskalari entzun ondoren, babes-neurri egokiak hartuko ditu adoptatutako adingabeari edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonari buruz nahiz horren ondasunei buruz.

3.Adoptatua adin nagusia bada, adopzioa azkentzeko adoptatuaren esanbidezko adostasuna beharko da.

41. artikulua. Nazioarteko adopzioa.

Nazioarteko adopzio kasuetan kontuan hartuko da Kode Zibilaren 9.5 artikuluan eta Nazioarteko Adopzioari buruzko abenduaren 28ko 54/2007 Legean aurreikusita dagoena, baita horri buruz Espainia kide den nazioarteko itun eta tratatuetan ezarrita dagoena ere; bereziki, Hagako 1993ko maiatzaren 29ko Hitzarmenean, zeina haurraren babesari eta nazioarteko adopzioaren alorreko lankidetzari buruzkoa baita.

42. artikulua. Adopzio soila edo ez-osoa adopzio oso bihurtzea.

1.Atzerriko agintari eskudun batek eratutako adopzio soil edo ez-oso bateko adoptatzaileak Espainiako auzitegien aurrean eskatu ahalko du adopzio hori Espainiako zuzenbideak araututako adopzio bihurtzeko, baldin eta honako kasuetako bat gertatzen bada:

a) Adopziogaiak ohiko bizilekua Espainian du adopzioa eratzeko unean.

b) Adopziogaia Espainiara lekualdatu dute edo gutxi barru lekualdatuko dute, haren ohiko bizilekua Espainian ezartzeko.

c) Adoptatzaileak Espainiako nazionalitatea du edo ohiko bizilekua Espainian du.

2.Adoptatzaileak eskaera aurkeztu beharko du, bere burua adopzio osorako eskaintzeko –ez du behar erakunde publiko baten aurretiazko proposamenik–. Eskaera horretan, 35. artikuluan jasotako aipamenak azalduko ditu, horiek aplikatzeko modukoak diren neurrian. Eskaera horrekin batera aurkeztu beharko du atzerriko agintariak adopzioa eratzeko emandako agiria, baita adoptatuak eskatzen diren inguruabarrak betetzen dituela egiaztatzeko frogak ere.

3.Eskaera aurkeztutakoan, aurreko artikuluetan ezarritako izapideak beteko dira, horiek aplikatu behar diren neurrian, eta epaileak aztertu beharko du Nazioarteko Adopzioari buruzko Legean jasotako baldintzak betetzen diren.

4.Betiere, adostasuna adierazi beharko dute epailearen aurrean adoptatzaileak edo adoptatzaileek, eta adopziogaiak ere bai, hamabi urtetik gorakoa bada. Adin horretatik beherakoa bada, haren adina eta heldutasuna kontuan hartuta entzungo zaio.

Baiezkoa eman beharko du adoptatzailearen ezkontideak edo adoptatzailearekin ezkontzakoaren gisako afektu-harremanean lotuta dagoen pertsonak.

5.Adopzio soila edo ez-osoa adopzio oso bihurtzen dela deklaratzeko autoaren lekukotza dagokion Erregistro Zibilera bidaliko da, bertan inskriba dadin.

IV. KAPITULUA

Tutoretza, kuradoretza eta egitezko zaintza

1.atala. Xedapen erkidea

43. artikulua. Eskumena eta postulazioa.

1.Espedientearen ardura hartzeko eskuduna izango da adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren egoitzari edo, halakorik egon ezean, bizilekuari dagokion lehen auzialdiko epaitegia.

2.Tutoretzari, kuradoretzari edo egitezko zaintzari buruzko espediente baten ardura hartu duen organo judiziala eskuduna izango da gorabeheren eta izapideen eta geroago hartutako neurrien gaineko ardura izateko, baldin eta adingabeak edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonak bizilekua barruti berean badu. Hala izan ezean, gorabehera horietako baten gaineko ardura izateko, espedientearen lekukotza osoa eskatu beharko zaio hasieran horren ardura hartu zuen epaitegiari. Epaitegi horrek lekukotza bidaliko du eskaera jaso eta hurrengo hamar egunen barruan.

3.Espedienteotan, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen eskuhartzea, salbu eta tutorea edo kuradorea kargutik enkaitzeari buruzko espedientean; horretan, abokatuaren esku-hartzea beharrezkoa izango da.

2.atala. Tutoretza eta kuradoretza

44. artikulua. Aplikazio-eremua.

Tutoretza eta kuradoretza eratzeko, atal honetan xedatuta dagoena aplikatuko da;

betiere, hura eratzeko eskaera pertsona baten gaitasuna aldatzeko prozesu judizial batean eskatzen ez bada.

45. artikulua. Izapideak, ebazpena eta errekurtsoa.

1.Espedientea hasteko, eskaera bat aurkeztu beharko da. Eskaera horretan azaldu beharko da zein egitatek sorrarazi duen tutoretza edo kuradoretza; espedientea sustatzeko legitimazioa egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, eta tutoretza edo kuradoretza zein pertsonarekin eratu behar den, haren ahaide hurbilenen izenak eta helbideak adierazi behar dira. Era berean, pertsona horren jaiotza-ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta, bidezkoa bada, gurasoen azken nahien egiaztagiria, adingabe diren edo gaitasuna judizialki aldatuta duten seme-alaben tutoretza edo kuradoretzari buruzko xedapenak emateko gurasoek egiletsitako testamentua edo notario-agiri publikoa, edo ukituak berak egiletsitako notario-agiri publikoa, zeinean aurreikusten duen bere tutoretza edo kuradoretza.

2.Agerraldian, hauei entzungo zaie: sustatzaileari; izendatzeko proposatzen den pertsonari –sustatzailea ez den beste bat bada–; tutoretzapean edo kuradoretzapean jarri nahi denari, baldin eta 12 urtetik gorakoa bada –adin horretatik beherakoa bada, berriz, heldutasun nahikoa izan behar du–; ahaide hurbilenei; Ministerio Fiskalari, eta egokitzat jotzen diren pertsona guztiei.

Epaileak nahiz Ministerio Fiskalak ofizioz jardungo dute adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren intereserako, eta horretarako egokitzat jotzen dituzten neurri, eginbide, aditu-txosten eta frogak hartu eta proposatuko dituzte.

3.Epaileak pertsona jakin bat edo batzuk izendatuko ditu tutore edo kuradore, Kode Zibilak aurreikusten duenaren arabera.

4.Tutorea edo kuradorea izendatzea erabakitzen duen ebazpenean, gurasoek testamentuan edo notario-agiri publikoan edo ukituak berak notario-agiri publikoan tutoretza edo kuradoretza fiskalizatzeko ezarritako neurriak hartuko dira, salbu eta ukitutako pertsonaren interesa bestelakoa bada.

Aurreikuspenik ez badago edo aurreikuspen horiek ukituaren intereserako ezartzen ez badira, epaileak, ofizioz edo Ministerio Fiskalak edo eskatzaileak hala eskatuta, tutoretza edo kuradoretza ezartzeko ebazpenean edo geroagoko ebazpen batean, egokiak diren zaintza eta kontrol neurriak erabaki ahalko ditu, tutoretzapean edo kuradoretzapean dagoenaren intereserako; halaber, tutoreari edo kuradoreari adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren egoera pertsonalari eta haren ondasunen administrazioaren egoerari buruzko txostena eskatu ahalko dio. Halakoak geroagoko ebazpen batean hartzen badira, aurretiaz entzungo zaie tutoreari edo kuradoreari, ukituari –heldutasun nahikoa badu–, betiere adingabeari, 12 urtetik gorakoa bada, eta Ministerio Fiskalari.

5.Epaileak, tutoretza edo kuradoretza eratzeko ebazpenean edo geroagoko ebazpen batean, tutoreari edo kuradoreari fidantza bat eratzeko eska diezaioke, betebeharrak beteko dituela ziurtatzeko; kasu horretan, fidantzaren modalitatea eta zenbatekoa zehaztu beharko ditu.

Halaber, geroago, ofizioz edo alderdi interesdunak eskatuta, eman den fidantza osorik edo zati batean ondoriorik gabe utzi edo aldatu ahalko du epaileak. Hori egin baino lehen, entzun egingo die tutoreari edo kuradoreari, ukituari –heldutasun nahikoa badu–, betiere adingabeari, 12 urtetik gorakoa bada, eta Ministerio Fiskalari.

6.Ematen den ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko da, zeinak ez baitu etete-ondorerik izango.

Errekurtsoa gauzatzen ari den bitartean, tutoreak edo hautatutako kuradoreak zainduko du adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona, eta haren ondasunak administratuko ditu, bidezkoa denaren arabera, epailearen iritziz nahikoak diren bermeen pean.

46. artikulua. Fidantza ematea, kargua onartzea eta karguaz jabetzea.

1.Tutoretza edo kuradoretza eratzeko ebazpena irmoa denean, izendatuari zitazioa egingo zaio, hamabost eguneko epean ager dadin ukituaren ondasunak bermatzeko ezarritako fidantza emateko, bidezkoa bada, eta kargua onartzeko edo desenkusa azaltzeko.

2.Fidantza emandakoan, halakorik eskatu bada, epaileak fidantza hori nahikoa dela deklaratuko du, eta ebazpen horretan bertan erabakiko du fidantza eraginkorra izateko eta adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren ondasunak iraunarazteko komenigarritzat jotzen dituen inskripzio, gordailu, neurri edo eginbideak egitea.

3.Erabakitako eginbide guztiak gauzatutakoan, izendatuak idazkari judizialaren aurrean egiletsitako aktan onartuko du bere kargua legeen arabera betetzeko betebeharra. Idazkari judizialak, berriz, karguaren jabetza ematea erabakiko du, izendapena erabakitzeko ebazpen judizialean ezarritako ahalmenak emango dizkio eta ebazpen horren egiaztagiria emango dio.

4.Izendatua tutorearen edo ondasunen administratzailearen kargurako izendatzen bada, errekerimendua egingo zaio, hurrengo hirurogei eguneko epearen barruan ukituaren ondasunen inbentarioa aurkez dezan. Ondasunen inbentarioa onesten den arte, bidezkoa bada, izendatutako pertsonak zainduko du adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona, eta haren ondasunak administratuko ditu, bidezkoa denaren arabera, epailearen iritziz nahikoak diren bermeen pean.

5.Tutoretza edo kuradoretza erabaki duen epaileak lekukotza bidaliko du dagokion Erregistro Zibilera, bai emandako ebazpenari buruz, bai karguaz jabetzeko aktari buruz, egokiak diren ondorioetarako.

47. artikulua. Inbentarioa egitea.

1.Ondasunen administratzaile izendatutakoak eman den epearen barruan aurkeztu beharko du ondasunen inbentarioa. Inbentario horren barruan agertuko dira ukituaren ondasunen zerrenda, baita aurkitzen diren eskriturak, agiriak eta paper garrantzitsuak ere. Jarraian, idazkari judizialak egun eta ordu jakin batean zitazioa egingo die interesdunei, ukitutako pertsonei –heldutasun nahikoa badute–, eta betiere adingabeari, 12 urtetik gorakoa bada, eta Ministerio Fiskalari.

2.Inbentarioan ondasunak txertatzeari edo baztertzeari buruz eztabaidarik sortzen bada, idazkari judizialak interesdunei zitazioa egingo die ikustaldi baterako, eta izapideek aurrera jarraituko dute hitzezko judiziorako aurreikusita dagoenaren arabera. Eztabaida ebatzi arte ez da inbentariorik egingo.

Inbentarioan ondasunak txertatzeari edo baztertzeari buruz ematen den epaiak ez ditu ukituko hirugarrenen eskubideak.

3.Aurkakotasunik ez badago, edo aurkakotasuna ebatzi ondoren, idazkari judizialak inbentarioa onetsiko du. Izendatutako pertsonak inbentarioa administratu beharko du ebazpen judizialean ezarrita dagoenaren arabera.

48. artikulua. Karguaren ordainsaria.

1.Tutoreak edo kuradoreak ordainsari bat ezartzeko eskatzen badu eta hura izendatzeko ebazpenean halakorik finkatuta ez badago, epaileak ordainsaria erabakiko du, baldin eta tutoretzapekoaren edo laguntzapekoaren ondareak horretarako aukera ematen badu. Ordainsariaren zenbatekoa eta jasotzeko modua ezarriko ditu, kontuan hartuta egin beharreko lana eta ondasunen balioa eta errentagarritasuna. Lehenago, entzungo die eskatzaileari, tutoretzapeko edo laguntzapekoari –heldutasun nahikoa badu–, eta betiere adingabeari, 12 urtetik gorakoa bada, Ministerio Fiskalari eta komenigarritzat jotzen dituenei. Epaileak nahiz alderdiek edo Ministerio Fiskalak egokitzat jotzen dituzten eginbide, aditu-txosten eta frogak proposatu ahalko dituzte.

Artikulu honetan aipatu den autoa betearaziko da alde batera utzita apelazioerrekurtsoa aurkeztu den ala ez; errekurtso horrek ez du etete-ondorerik izango.

2.Prozedura horri berari jarraituko zaio ordainsaria aldatzeko edo azkentzeko.

49. artikulua. Kargutik kentzea.

1.Kode Zibilean aurreikusitako kasuetan, ofizioz, edo Ministerio Fiskalak, tutoretzapekoak, kuradoretzapekoak edo beste interesdun batek eskatuta, tutoreari edo

kuradoreari kargua kentzea erabaki ahalko da. Aurretiaz agerraldia egingo da. Agerraldi horretan entzungo zaie tutore edo kuradoreari, hura ordeztuko duen pertsonari eta ukituari –heldutasun nahikoa badu–, eta betiere adingabeari, hamabi urtetik gorakoa bada, eta Ministerio Fiskalari.

Aurkakotasunik sortzen bada, espedientea auzibidez gauzatuko da, eta idazkari judizialak interesdunei ikustaldi baterako zitazioa egingo die; izapideek aurrera jarraituko dute hitzezko judiziorako aurreikusita dagoenaren arabera.

2.Kargua kentzeko espedientea izapidetzen ari den bitartean, epaileak tutorearen edo kuradorearen eginkizunak eten ahalko ditu, eta idazkari judizialak tutoretzapekoarentzat edo kuradoretzapekoarentzat defendatzaile judiziala izendatu ahalko du.

3.Epaileak bidezkoa dena erabakiko du, legeria zibilaren arabera beste tutore edo kuradore bat izendatuko du, eta horri buruzko jakinarazpena Erregistro Zibilera bidali beharko du.

50. artikulua. Desenkusa.

1.Kode Zibilean tutoretzaren edo kuradoretzaren kargutik desenkusatzeko aurreikusita dauden arrazoietako bat gertatzen bada, tutoreak edo kuradoreak arrazoi hori alegatu beharko du hamabost eguneko epearen barruan, izendapenaren berri duenetik aurrera zenbatuta. Desenkusatzeko arrazoia kargua betetzen ari dela gertatzen bada, arrazoi hori edozein unetan alegatu ahalko du, salbu eta pertsona juridikoa bada, eta baldin eta bera ordezteko antzeko ezaugarriak betetzen dituen pertsonaren bat badago.

2.Tutorearen edo kuradorearen desenkusa onartu ahalko da agerraldia egin eta gero. Agerraldi horretan, nahitaez entzungo zaie desenkusatu behar den pertsonari, hura karguan ordeztuko duenari eta ukituari –heldutasun nahikoa badu–, eta betiere adingabeari,

12urtetik gorakoa bada, eta Ministerio Fiskalari.

3.Espedientea izapidetzen ari den bitartean, karguari uko egin dionak eginkizuna betetzen jarraitu beharko du, eta, hala egin ezean, hura ordeztuko duen defendatzaile bat izendatuko da. Desenkusa gaitzesten bada, horregatik sortutako gastu guztiak ordeztutakoaren konturakoak izango dira.

4.Desenkusa onartutakoan, beste tutore edo kuradore bat izendatuko da, eta, kasu horretan, jakinarazpena Erregistro Zibilera bidali beharko da.

51. artikulua. Kontuak ematea.

1.Urtero, kargua onartzen denetik, tutoreak edo kuradoreak epea bete eta hurrengo hogei egunen barruan txostena aurkeztu beharko du adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren egoera pertsonalari buruz, eta haren ondasunen administrazioaren egoerari buruz kontuak eman beharko ditu, bidezkoa bada.

2.Txostenak aurkeztu ondoren, idazkari judizialak epailearen aurrean agertzeko zitazioa egingo die karguaren titularrari, tutoretzapeko edo laguntzapekoari –heldutasun nahikoa badu–, eta betiere adingabeari, 12 urtetik gorakoa bada, interesa dutenei eta Ministerio Fiskalari. Egokitzat jotzen diren eginbide eta froga guztiak proposatu ahal dira ofizioz edo alderdi batek eskatuta.

3.Horren ostean, aurkakotzarik egon zein ez, epaileak urteko txostenei eta kontuemateari buruzko ebazpena emango du.

4.Xedapen horiek aplikatuko dira tutoretza edo kuradoretza azkentzeagatik azken aldiz kontuak ematen diren kasuetan; kasu horretan, kontuak hiru hilabeteko epean aurkeztu behar dira kargua uzten denetik zenbatuta, eta epe hori beharrezkoa den denboran luzatu ahal da arrazoi zuzenen bat gertatu bada. Kasu horietan, bidezkoa bada, tutore edo kuradore berriari eta tutoretzapeko edo laguntzapekoaren jaraunsleei entzungo zaie, kasuan kasukoa.

5.Aurkeztutako kontuen onespen judizialak ez du eragotziko tutoreak edo kuradoreak eta tutoretzapekoak edo kuradoretzapekoak edo haien kausadunek egikaritzea tutoretza edo kuradoretza dela-eta elkarren aurka dituzten akzioak.

3.atala. Egitezko zaintza

52. artikulua. Errekerimendua eta kontrol-neurriak.

1.Ministerio Fiskalak, zaintzapekoak edo interes legitimoa duen edonork eskatuta, egitezko zaintzaile bat dagoela jakiten duen epaileak errekerimendua egin ahalko dio informazioa eman dezan adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen edo hala egon beharko lukeen pertsonaren egoerari eta ondasunei buruz, baita horien inguruan egindako jardunei buruz ere.

2.Epaileak egokitzat jotzen dituen kontroleta zaintza-neurriak ezarri ahalko ditu; dena dela, tutoretza edo kuradoretza eratzeko espedientea sustatu ahalko du. Neurri horiek agerraldia egin ostean hartuko dira. Agerraldi horretarako zitazioa egingo zaie egitezko zaintzak ukitzen duen pertsonari, zaintzaileari eta Ministerio Fiskalari.

V. KAPITULUA

Epaileak emandako emantzipazioa eta adin-nagusitasunaren onura

53. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Adingabearen egoitzako lehen auzialdiko epailea eskuduna izango da gurasoahalaren mendean dagoen 16 urtetik gorakoak Kode Zibilaren 320. artikuluan aurreikusitako kasuetako batean egoteagatik egiten duen emantzipazio-eskaeraz arduratzeko. Zehazki, hona hemen kasu horiek:

a) Guraso-ahala egikaritzen duena beste gurasoa ez den pertsona batekin ezkontzen denean edo horrekin ezkondu-bizimodua egiten duenean.

b) Gurasoak bananduta bizi direnean.

c) Guraso-ahala egikaritzeko oztopo larria den arrazoi bat gertatzen denean.

2.Adingabearen egoitzako lehen auzialdiko epailea eskuduna izango da tutoretzapean dagoen 16 urtetik gorakoak adin-nagusitasunaren onura jasotzeko egiten duen eskaeraz arduratzeko, Kode Zibilaren 321. artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera.

3.Jardun horiek egitean, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren edo prokuradorearen esku-hartzea, salbu eta aurkakotzarik badago; kasu horretan, une horretatik aurrera abokatuaren laguntza nahitaezkoa izango da.

54. artikulua. Eskaera.

1.Espedientea hasteko, 16 urtetik gorako adingabeak epaitegira eskaera bat bidali beharko du; hari gurasoetako batek lagundu beharko dio, baldin eta guraso-ahala kenduta edo etenda ez badu, edo, bestela, tutoreak. Haietariko batek ere laguntzen ez badio, adingabearentzat defendatzaile judiziala izendatuko da espedientea eskatzeko. Ministerio Fiskala haren ordezkaritza eta defentsaz arduratuko da, defendatzaile judiziala izendatu arte.

2.Eskaerarekin batera, egokia bada, Kode Zibilak emantzipazioa edo adinnagusitasunaren onura eskatzeko arrazoia gertatzen dela egiaztatzen duten agiriak aurkeztuko dira, baita egokitzat jotzen den froga-proposamena ere.

55. artikulua. Izapidetzea eta ebaztea.

1.Idazkari judizialak eskaera izapiderako onartu ondoren, epailearen aurrean agertzeko zitazioa egingo die adingabeari, haren gurasoei edo, bidezkoa bada, tutoreari, Ministerio Fiskalari eta interesa izan ahal dutenei; haiei guztiei entzungo zaie hurrenkera horretan. Geroago, proposatu eta erabaki diren froga guztiak gauzatuko dira.

2.Epaileak, emandako justifikazioa kontuan hartuta eta adingabearen interesa baloratuta, ebazpena emango du, eta eskatutako emantzipazioa edo adin-nagusitasunaren onura eman edo ukatuko du.

3.Emantzipazioa edo adin-nagusitasunaren onura eman izanaren lekukotza Erregistro Zibilera bidaliko da, bertan inskriba dadin.

VI. KAPITULUA

Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babestea

56. artikulua. Aplikazio-eremua.

1.Kapitulu honetako arauak aplikatuko zaizkie Desgaitasuna duten Pertsonen Ondare Babesari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legearen I. kapituluan aurreikusitako jardun judizialetako bat xede duten espedienteei, eta, zehazki, hau lortzeko:

a) Desgaitasuna duten pertsonen ondare babestua eratzea edo ondare horri egindako ekarpena onestea, pertsona horren gurasoek, tutoreak edo kuradoreak horretarako adostasuna edo baiezkoa emateari justifikaziorik gabe uko egiten diotenean.

b) Administratzailea izendatzea, hori eraketa-tituluaren arabera egin ezin denean.

c) Desgaitasuna duten pertsonen ondare babestuko ondasun eta eskubideen xedatzeedo kargatze-egintzak edo bestelakoak burutzeko administratzaileak baimen edo onespen judiziala lortzeko betebeharrari buruz salbuespenak ezartzea.

d) Administratzailea ordeztea, administratzeko erregelak aldatzea, fiskalizazio-neurri bereziak ezartzea, kautelak hartzea, ondare babestua azkentzea edo ondare babestua eratu ondoren beharrezkoak diren antzeko beste neurri guztiak.

57. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Espedientearen ardura hartzeko eskuduna izango da desgaitasuna duen pertsonaren egoitzari edo, halakorik egon ezean, bizilekuari dagokion lehen auzialdiko epaitegia.

2.Kapitulu honetan araututako espedienteak sustatzeko legitimazioa Ministerio Fiskalak soilik du. Hark ofizioz edo edozein pertsonak hala eskatuta jardungo du, eta ondare babestuari buruzko jardun judizial guztietan entzun beharko zaio.

3.Interesdunek ez dute abokaturik edo prokuradorerik beharko espediente horretan esku hartzeko.

58. artikulua. Espedientea eskatu, izapidetu eta ebaztea.

1.Espedientea hasteko, Ministerio Fiskalak idatzizko eskaera aurkeztuko du. Eskaera horretan jasoko dira desgaitasuna duen pertsona nahiz haren ordezkariak edo kuradorea (bidezkoa dena) nahiz gaian interesa duten gainerakoak identifikatzeko datuak eta inguruabarrak, bai eta haiei zitazioa egiteko helbideak ere, eta bidezkoak diren egitateak eta gainerako alegazioak.

2.Izapideak lege honetan aurreikusitako izapidetze-arau orokorren arabera egingo dira.

3.Epaileak desgaitasuna duen pertsonaren intereserako ebazpena emango du. Ebazpenak desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestua eratzea xedatzen badu,

ebazpen horretan gutxienez hauek agertuko dira: hasieran ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen inbentarioa; administratzeko eta, bidezkoa bada, fiskalizatzeko erregelak, bai eta administrazio-organoak edo, bidezkoa bada, fiskalizazio-organoak osatu behar dituzten pertsonak izendatzeko prozedurak ere.

4.Ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal da, etete-ondoreekin, salbu eta ondare babestuaren administratzailea izendatzen denean agiri publikoko edo eraketarako ebazpen judizialeko erregelen arabera izendatu ezin izateagatik.

5.Epaileak ondare babestua eratzea ebazten badu eta izendatutako administratzailea ondare horren onuraduna bera ez bada, ebazpen horren berri eman beharko zaio Erregistro Zibilari, bertan inskriba dadin. Halaber, ondare babestuari eta ondare horren administratzaileak izendatu eta aldatzeari buruzko gainerako inguruabarrak ere jaso beharko dira.

Era berean, ebazpenaren lekukotza entregatu beharko zaio alderdiari, dagozkion erregistroetan inskribatzeko, ondare babestua osatzen duten ondasunak erregistragarriak direnean inskripzioa edo idatzoharra egiteko; ondasun horiek partaidetzak edo horien akzioak direnean inbertsio kolektiboko erakundeen edo merkataritza-sozietateen kudeatzaileei entregatu beharko zaie lekukotza hori.

VII. KAPITULUA

Adingabeek edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonek ohorerako,

intimitaterako eta norberaren irudirako duten eskubidea

59. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Kapitulu honetako xedapenak aplikatuko dira Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoaren 3. artikuluak mugatutako babes-esparruan esku-sartze legitimoetarako adostasunerako baimen judiziala lortzeko, Ministerio Fiskalak adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren legezko ordezkariak emandako adostasunaren aurka egiten duenean.

2.Espedientearen ardura hartzeko eskuduna izango da adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren egoitzari edo, halakorik egon ezean, bizilekuari dagokion lehen auzialdiko epaitegia.

3.Espediente hori sustatzeko legitimazioa du adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren legezko ordezkariak, eta abokatuaren edo prokuradorearen esku-hartzea ez da nahitaezkoa izango.

60. artikulua. Izapidetzea eta ebaztea.

1.Espedientea hasteko, eskaera aurkeztuko da, eta horrekin batera aurkeztu beharko dira adostasunerako proiektua, Ministerio Fiskalaren aurkakotzaren jakinarazpena jasotzen duen agiria eta legezko ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak.

2.Idazkari judizialak, eskaera onartu ondoren, agerraldirako eguna eta ordua ezarriko ditu. Horretarako zitazioa bidaliko zaie Ministerio Fiskalari, adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren legezko ordezkariari eta adingabeari berari edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonari berari, epaileak beharrezkotzat jotzen badu. Epaileak, halaber, ofizioz edo Ministerio Fiskalak hala eskatuta, zitazioa beste interesdun batzuei ere bidaltzea erabaki ahalko du, bidezkoa bada.

3.Epaileak ebazpena emango du agerraldia amaitzean edo, gaiaren konplexutasunak justifikatuta, hurrengo bost eguneko epearen barruan, adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren interes gorena aintzat hartuta.

4.Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko da, etete-ondoreekin, eta errekurtso hori lehentasunez ebatziko da.

5.Adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren legezko ordezkariek adostasun judiziala erreboka dadila nahi badute, horren berri emango diote epaileari, eta hark ebazpena emango du adostasuna baliogabetzeko.

VIII. KAPITULUA

Adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen ondasunen eta eskubideen xedatzeedo kargatze-egintzak edo bestelakoak burutzeko baimen edo onespen judiziala

61. artikulua. Aplikazio-eremua.

Kapitulu honetako arauak aplikatuko dira Kode Zibilaren edo Desgaitasuna duten Pertsonen Ondare Babesari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legearen arabera adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren legezko ordezkariak edo ondare babestu baten administratzaileak baimen edo onespen judiziala behar duenean ondasun eta eskubideen edo ondare babestuaren xedatzeedo kargatze-egintzak edo bestelakoak baliozkoak izateko, salbu eta izapide espezifikoak ezarrita badaude.

62. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Espedientearen ardura hartzeko eskuduna izango da adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren egoitzari edo, halakorik egon ezean, bizilekuari dagokion lehen auzialdiko epaitegia.

2.Espediente hori sustatu ahalko dute adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren legezko ordezkariek, egintza juridikoa egiteko, kuradoreak edo defendatzaile judizialak, bidezkoa bada, eta tutoretzapeko edo kuradoretzapekoak, debekatu ez badiote.

Baldin eta ondasun edo eskubide jakin batzuk administratu behar badira –haien gaineko ahalmen zehatzak izanik– eta administratzeko gaitasun hori eskualdatzaileak doan eman badu adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren legezko ordezkari ez den baten alde, edo pertsonaren tutoretza eta ondasunen tutoretza bereiz gauzatu behar badira, eskualdatzaileak izendatutako administratzaileak edo ondasunen tutoreak baimena eskatu beharko du, beharrezkoa bada.

Ondare babestuaren ondasunei buruzko egintza bada, administratzaileak izango du legitimazioa.

3.Espedientearen xede den egintzaren zenbatekoa 6.000 eurora artekoa bada, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren edo prokuradorearen esku-hartzea; bestelako kasuetan, ordea, esku-hartze hori beharrezkoa izango da.

63. artikulua. Eskaera.

1.Eskaeran egintzaren edo negozioaren arrazoia azalduko da, eta egintza edo negozio horren beharrizan, erabilgarritasun edo komenigarritasuna arrazoituko da; zein ondasun edo eskubideri buruzkoa den zehazki identifikatuko da; eta, bidezkoa bada, lortzen den zenbatekoa zertarako erabiliko den azalduko da.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira negozioari buruz judizio zehatza egiteko beharrezko diren agiri eta aurrekariak, eta bidezkoa bada, jaraunspena banatzeko eragiketak edo gauza erkidea zatitzeko egindakoak.

2.Transakzioa egiteko baimena eskatu bada, gainera, transakzioaren oinarriak azaltzeko agiria ere aurkeztuko da.

3.Eskaera xedatze-egintza bat burutzeko egin bada, eskaera horretan eskatu ahalko da baimena zuzeneko salmenta ere egiteko eman dadila, enkanterik egin behar izan gabe edo pertsona edo erakunde espezializatu batek esku hartu behar izan gabe. Kasu horretan, ondasun edo eskubidearen merkatuko prezioa baloratzeko adituaren irizpena aurkeztu beharko da, eta burutu nahi den xedatze-egintzaren gainerako baldintzak zehaztu beharko dira.

64. artikulua. Izapideak.

1.Idazkari judizialak eskaera izapiderako onartu ondoren, agerraldia egiteko zitazioa egingo die Ministerio Fiskalari nahiz legeek kasu batzuen eta besteen arabera eskatzen dituzten pertsonei, eta betiere heldutasun nahikoa duen ukituari eta adingabeari, 12 urtetik gorakoa bada.

2.Adituaren irizpena bidezkoa denean, agerraldia egin baino lehen emango da, eta agerraldi horretarako zitazioa egin beharko zaie irizpena eman duen adituari edo eman duten adituei, hala erabakitzen bada, esku-hartzaileek zein epaileak egiten dizkieten galderei erantzuteko.

65. artikulua. Ebazpena.

1.Epaileak, emandako justifikazioa kontuan hartuta eta adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren interesetarako komenigarria den ala ez baloratuta, ebazpena emango du, eta eskatutako baimen edo onespena eman edo ukatuko du.

2.Ondasunak edo eskubideak saltzeko baimena emango da baldintza honekin: enkante publikoan egin beharko da, ondasun edo eskubide horiek baloratzeko adituaren irizpena egin ondoren, salbu eta enkanterik gabe zuzenean saltzeko edo pertsona edo erakunde espezializatu batek saltzeko baimena eskatu bada, eta epaileak hala baimentzen badu.

Bigarren mailako merkatuetan negoziatzeko onartutako akzio, obligazio edo bestelako tituluen kasuan, merkatu horiek eraentzen dituzten legeen arabera besterendu daitezela erabakiko da.

3.Transakzioa egiteko baimena eskatu bada, gainera, eta baimen hori epaileak eman badu, lekukotza egingo da, eta eskatzaileari emango zaio, dagokion moduan erabil dezan.

4.Adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren jabetzako ondasunen edo eskubideen gainean kargatze-egintzaren bat edo haiei dagozkien eskubide errealak azkentzea baimentzen bada, salmentarako ezarritako formalitate berberei jarraitzea aginduko da, enkantea bazter utzita.

5.Ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko da, zeinak eteteondoreak izango baititu.

66. artikulua. Kobratutako kopuruaren xedea.

Epaileak beharrezkoak diren neurriak hartu ahalko ditu, ziurtatzeko besterentzeedo kargatze-egintzaren bidez nahiz baimendutako negozio edo kontratuaren bidez kobratutako kopurua zertarako baimendu den, horretarako aplikatuko dela.

IX. KAPITULUA

Absentziaeta heriotza-deklarazioa

67. artikulua. Aplikazio-eremua.

Kapitulu honetako arauak aplikatuko zaizkie Kode Zibilaren I. liburuko VIII. tituluan pertsona baten desagertzeari eta absentziaeta heriotza-deklarazioei buruz aurreikusten diren jardun judizialei.

68. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Absentziaeta heriotza-deklarazioan eskuduna izango da absentziaeta heriotzadeklarazioaren xede den pertsonaren azken egoitzari dagokion lehen auzialdiko epaitegia, edo, halakorik ezean, azken bizilekuari dagokiona.

Aurreko hori gorabehera, Kode Zibilaren 194. artikuluko 2. eta 3. zenbakien kasuetako heriotza-deklarazioa bada, ukitutako guztiei dagokienez ezbeharra gertatu den lekuko lehen auzialdiko epaitegia izango da eskuduna. Heriotza Espainiako lurraldean gertatu

bada, espainiarrei eta Espainiako egoiliarrei dagokienez, bidaia hasi den lekuko epaitegia izango da eskuduna; eta bidaia atzerrian hasi bada, ukitu gehienek Espainian duten bizileku edo egoitzari dagokion lekukoa. Aurreko irizpideen arabera eskumena zehaztu ezin denean, eskuduna haietariko edozeinen egoitzako edo bizilekuko lehen auzialdiko epaitegia izango da.

2.Absentziaeta heriotza-deklarazioko espedienteen eskaera aurkezteko legitimazioa dute Ministerio Fiskalak, ofizioz edo salaketa baten ondotik, absentearen ezkontideak, hori legez bananduta ez badago, harekin ezkontzakoaren gisako afektuharremanean lotuta dagoen pertsonak, laugarren gradu arteko odoleko ahaideek eta desagertuaren ondasunen gainean eskubideren bat dutenek, eskubide hori egikari daitekeela, desagertu horren bizitza bitartean edo horren heriotzaren ondorioz. Hala ere, Kode Zibilaren 194. artikuluko 2. eta 3. zenbakien kasuetako heriotza-deklarazioa Ministerio Fiskalak hala eskatuta soilik egingo da.

3.Desagertze edo legezko absentzia kasuetan, hasierako eskaeran azalduko dira absentearen edo desagertuaren laugarren gradu arteko odoleko ahaide edo bigarren gradu arteko ezkontza-ahaide hurbilenen izenak, helbidea eta haiek aurkitzeko gainerako datuak.

4.Halako espedienteak izapidetzean, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

69. artikulua. Defendatzaile judiziala, desagertze kasuetan.

1.Pertsona bat desagertzen den kasuetan, legitimazioa duen pertsona batek edo Ministerio Fiskalak, Kode Zibilaren 181. artikuluaren arabera, eskatzen badu defendatzaile bat izendatzea, agindu horrek ezartzen dituen baldintzak egiaztatutakoan, idazkari judizialak defendatzaile izendatuko du egokia den pertsona, eskaera aurkezten denetik aurrera zenbatuta bost eguneko epearen barruan egin beharreko agerraldiaren ostean. Agerraldi horretarako zitazioa egingo zaie interesdunei eta Ministerio Fiskalari, eta eskatzaileak proposatutako lekukoei entzungo zaie.

2.Premia kasuetan –izendapena egiteko agerraldia egin arte itxaronez gero kaltea sortuko litzatekeelako–, idazkari judizialak berehala defendatzaile izendatu ahalko du egokia den pertsona bat edo eskatzaileak proposatzen duena; halaber, desagertuaren ondarea babesteko premiazko neurriak hartu ahalko ditu, eta gero espedientearen izapide arruntak egiten jarraitu: kasu horretan, espedientea amaitzeko ebazpena emango da. Ebazpen horretan berretsi edo indargabetuko dira izendapena eta hasieran erabakitako neurriak.

70. artikulua. Absentzia-deklarazioa.

1.Kode Zibilaren 182., 183. eta 184. artikuluetan aipatzen den legezko absentziadeklarazioa, eta horren ondorioz absentearen ordezkariaren izendapena, alderdi interesdunak edo Ministerio Fiskalak eskatuko du; horretarako, Kode Zibilak deklarazio hori egiteko eskatzen dituen baldintzak kasuan gertatzen direla egiaztatzeko frogak aurkeztu beharko dira.

2.Idazkari judizialak eskaera onartuko du eta agerraldirako eguna eta ordua ezarriko ditu. Gehienez ere hilabeteko epean egingo den agerraldi horretarako zitazioa egingo die eskatzaileari eta Ministerio Fiskalari, bai eta hasierako eskaeran azaldu diren ahaideei eta espedientean interesdun gisa agertzen direnei ere. Halaber, ediktuen bidez eskaera onartzeari buruzko ebazpena argitaratzea aginduko du. Ebazpen hori bi aldiz argitaratuko da, gutxienez zortzi eguneko tartean, Prozedura Zibilaren Legean ezarritako moduan, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta absenteak azken egoitza izan duen udalerriko udaletxeko iragarki-oholean. Ediktuan agerraraziko da absentzia-deklarazioan interesa duen edonork esku har dezakeela agerraldian.

3.Espediente horietan, idazkari judizialak, ofizioz edo interesdun batek hala eskatuta –eta Ministerio Fiskalak esku hartuta–, bidezkotzat jotzen dituen arakatzeeta ikerketaneurriak hartu ahalko ditu, bai eta desagertuarentzat edo absentearentzat baliagarritzat jotzen dituen babes-neurri guztiak ere.

4.Agerraldian proposatzen bada espedientearen xede den pertsonaren egonlekua aurkitzeko frogabide edo jardun erabilgarri bat egitea, idazkari judizialak agerraldia egin ondoren halakoak egitea erabaki ahalko du.

71. artikulua. Ebazpena ematea eta absentearen ordezkaria izendatzea.

1.Beharrezkotzat jo diren frogak gauzatu eta agerraldia amaitu eta gero, frogaren emaitza kontuan hartuta bidezkoa bada, idazkari judizialak legezko absentziadeklarazioaren dekretua emango du, Kode Zibilaren 184. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera absentearen ordezkaria izendatuko du, zeina arduratuko baita absentea aurkitzeaz, haren ondasunak babestu eta administratzeaz eta bere betebeharrak betetzeaz, eta kode horren arabera bidezkoa dena xedatuko du, kasuan kasukoa.

2.Absentearen ordezkari datiboei aplikatu behar zaizkie, beren ordezkaritza bereziari egokitzen zaion guztian, tutoreak izendatzeari buruz, kargua onartzeari, desenkusatzeari eta enkaitzeari buruz, fidantza emateari buruz eta haien ordainsaria ezartzeari buruz IV. eta VIII. kapituluetan ezarrita dauden manuak, bai eta absentearen ondasun eta eskubideei buruzko egintza jakin batzuk egiteko baimen eta onespenak jasotzeari eta kudeaketa amaitutakoan kontuak emateari dagokion guztia ere. Horiek idazkari judizialak izapidetu eta erabakiko ditu.

72. artikulua. Behin-behineko neurriak.

1.Legezko absentzia-deklarazioaren espedientea hasi aurretik Kode Zibilean desagertze kasuetarako araututako neurrietako bat hartu bada, neurri horiek iraun egingo dute deklarazio hori eman arte, salbu eta idazkari judizialak, interesdunak edo Ministerio Fiskalak hala eskatuta, neurri horiek aldatzea komenigarritzat jotzen badu.

2.Halako neurririk hartu ez bada, idazkari judizialak halakoak behin-behinean hartzea erabaki ahalko du, absentziari buruzko espedientea amaitu arte.

73. artikulua. Ondasunen inbentarioa egitea.

Ordezkariari, kargua onartutakoan, ebazpenaren lekukotza emango zaio, ordezkaritza

egiaztatzeko titulu gisa. Bada, ordezkariak Kode Zibilaren 185. artikuluko lehen zenbakian aipatzen den ondasun higigarrien inbentarioa eta higiezinen deskribapena egingo ditu. Horren barruan jasoko dira absentearen zorrak edo betebeharrak, ordaintzeko edo betetzeko badaude. Hori espediente berean egin beharko da, eta Ministerio Fiskalak nahiz pertsonatutako interesdun guztiek esku hartuko dute.

74. artikulua. Heriotza-deklarazioa.

1.Kode Zibilaren 194. artikuluko 2. zenbakian aipatzen den heriotza-deklarazioa Ministerio Fiskalak eskatuko du ezbeharra gertatu eta berehala. Artikulu horren 3. zenbakian araututako kasua gertatu bada, ezbeharra gertatu eta zortzi egunetara egingo du, gorpuzkiak identifikatu ez badira.

Aipatu diren zenbakiek eskatzen dituzten baldintzak gertatzen direla egiaztatzeko frogak bost eguneko epearen barruan aurkeztu edo gauzatu ondoren, bidezkoa bada bulego diplomatiko edo kontsularren laguntzarekin, idazkari judizial eskudunak egun horretan bertan ebazpena emango du.

Idazkari judizialak emandako dekretuaren bidez, egoera horretan dauden pertsonen heriotza deklaratuko da, eta heriotza gertatu dela ulertzeko eguna ezbeharra gertatu zenekoa izango da.

2.Kode Zibilaren 193. artikuluan eta 194. artikuluko 1., 4. eta 5. zenbakietan aipatzen den heriotza-deklarazioa interesdunek edo Ministerio Fiskalak eskatu ahalko dute, eta kapitulu honetan ezarrita dagoenaren arabera izapidetuko da.

Idazkari judizialak kasu horretan ematen duen dekretuaren bidez, legezko absentziaren egoeraren amaiera deklaratuko da, hala gertatu dela egiaztatuz gero, eta egoera hori

aurretiaz dekretatu bada, eta pertsonaren heriotza ere deklaratuko da, heriotza hori zein datatatik aurrera gertatu den adierazita.

3.Absentearen heriotza-deklarazioa irmoa denean, haren ondasunen oinordetza irekiko da, eta ondasun horiek adjudikatuko dira Prozedura Zibilaren Legean ezarritako izapideak eginez edo estrajudizialki, kasuan kasukoa.

75. artikulua. Absentziaedo heriotza-deklarazioaren osteko egitateak.

1.Absentea edo hildakoa dela dioen pertsona bat agertzen bada, idazkari judizialak aginduko du bitarteko egokien bidez identifika dadila, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta. Halaber, agerraldi baterako zitazioa egingo die agertu den pertsonari, Ministerio Fiskalari eta deklarazio-espedientean esku hartu duten guztiei.

Agerraldia amaitu ondoren, hurrengo hiru egunen barruan idazkari judizialak dekretua emango du. Dekretu horren bidez, absentziaedo heriotza-deklarazioa ondoriorik gabe utzi edo berretsiko da.

2.Pertsona hori agertzen ez bada, baina egonleku ezagun batean uste bada, ustez ukitua den horri berari jakinaraziko zaio bere absentziaedo heriotza-deklarazioa ebatzi dela, eta errekerimendua egingo zaio, hogei eguneko epean bere nortasunaren frogak aurkez ditzan. Epe hori igaro ondoren, froga horiek aurkeztu zein ez, idazkari judizialak aurreko zenbakian azaldu den agerraldirako deialdia egingo du, eta bertan aipatu diren guztiei egingo die zitazioa. Idazkari judizialak egokia den ebazpena emango du hurrengo hiru egunen barruan.

3.Desagertua dela dioen pertsonak hala eskatzen badu eta idazkari judizialaren ustez agiri bidezko identifikazio nahikoa aurkezten badu, absente deklaratu denaren ordezkariaren jarduna etetea dekretatu ahalko da agerraldia egin arte.

4.Desagertua absentziaedo heriotza-deklarazioa eman baino lehen hil dela jakinez gero, idazkari judizialak agerraldirako zitazioa egingo die interesdunei eta Ministerio Fiskalari; agerraldi horretan, heriotza egiaztatzeko bidezkoak diren froga guztiak gauzatuko dira, eta, ondoren, hurrengo hiru egunen barruan, ebazpena errebokatzeari buruz ebatziko du idazkariak.

76. artikulua. Desagertutakoaren heriotza jasoaraztea.

Kapitulu honetako aurreko artikuluetako batean azaldu diren espedienteetako bat

gauzatzen ari den bitartean, edozein unetan egiaztatzen bada desagertua edo absentea hil dela, espedientea artxibatuko da, eta hartutako neurriak ondoriorik gabe geratuko dira.

77. artikulua. Erregistro Zibilari jakinaraztea.

Erregistro Zibilera igorriko dira Kode Zibilaren 198. artikuluan aurreikusten dena agerrarazteko beharrezkoak diren lekukotza guztiak.

X. KAPITULUA

Emaile bizien organoen erauzketa

78. artikulua. Aplikazio-eremua eta eskumena.

1.Kapitulu honetako arauak aplikatuko zaizkie emailearen adostasun libre, kontziente eta eskuzabala nahiz Organoen Erauzketa eta Transplanteari buruzko urriaren 27ko 30/1979 Legeak eta lege hori garatzen duten gainerako arauek emaile bizi baten organoak erauzteko eta transplantatzeko eskatzen dituen gainerako baldintzak egiaztatzea xede duten espedienteei.

2.Halako espedienteen gaineko ardura hartzeko eskuduna izango da erauzketa edo transplantea egin behar deneko udalerriko lehen auzialdiko epailea, eskatzailearen aukeran.

79. artikulua. Eskaera egitea eta espedientea izapidetzea.

1.Espedientea hasteko, emaileak eskaera egin beharko du, edo erauzketa edo transplantea egin behar den osasun-zentroko zuzendariak edo horren eskuordetza duen pertsonak jakinarazpena bidali. Jakinarazpen horretan azalduko dira emailearen inguruabar pertsonal eta familiarrak, organoak ematearen xedea, erauzketa zein osasun-zentrotan egin behar den, transplantearen edo erauzketaren adura duen medikuaren edo horren eskuordetza duen pertsonaren nortasuna; horrekin batera, dagokion araudian xedatuta dagoenaren arabera emailearen osasun mental eta fisikoari buruz egindako medikuziurtagiria aurkeztuko da.

Espediente horietan jarduteko, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea ez da beharrezkoa izango.

2.Agerraldirako zitazioa egingo zaie erauzketa egin behar duen medikuari, aurreko zenbakian aipatu den ziurtagiria sinatu duen medikuari, transplantearen ardura duen medikuari edo horren eskuordetza duen pertsonari eta ebakuntzarako baimena eman behar duen pertsonari, osasun-zentroak edo horren eskuordetza duenak organoak erauzteko jasotako baimen-agiriaren arabera.

3.Agerraldian, organo-emaileak esanbidezko adostasuna eman beharko du epailearen aurrean, erauzketa egin behar duen medikuaren eta ekitaldian agertzen diren gainerako pertsonen azalpenak entzun ondoren. Halaber, epaileak haiei egokitzat jotzen dituen azalpenak eskatu ahalko dizkie, legeak adostasuna emateko eskatzen dituen baldintzak betetzeari buruz.

80. artikulua. Ebazpena.

1.Epailearen ustez organo-emaileak esanbidezko adostasuna ez badu modu libre, kontziente eta eskuzabalean eman, edo legearen arabera ezarritako gainerako baldintzak betetzen ez badira, ez du egingo organoa emateko agiririk.

2.Hala izan ezean eta legezko baldintzak bete direla ulertzen bada, organoa emateko agiria egingo du. Agiri hori sinatuko dute interesdunak, erauzketa egin behar duen medikuak eta agertu diren gainerakoek. Haietariko batek zalantza badu ez dakielako esanbidezko adostasuna modu libre, kontziente eta eskuzabalean eman den ala ez, organoa ematearen aurka egin ahalko du.

3.Organoa emateko agirian agerraraziko da emaileak aukera duela adostasuna errebokatzeko, edozein unetan ebakuntza egin baino lehen. Agiri horren kopia bat emaileari emango zaio.

III. TITULUA

Familia-arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak

I. KAPITULUA

Ezkontzeko eragozpena kentzea

81. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Ezkontideetako edozeinen egoitzako edo, halakorik ezean, bizilekuko lehen auzialdiko epailea eskuduna izango da ezkontidea edo ezkontzakoaren gisako afektuharremanean lotuta dagoen pertsona doloz hiltzeagatiko eragozpena edo albokoen arteko hirugarren graduko ahaidetasunagatiko eragozpena –horiek Kode Zibilaren 48. artikuluan aurreikusten dira– kentzeko eskaeraz arduratzeko.

2.Espediente hori sustatuko beharko du ezkontzeko eragozpena duen ezkontideak.

3.Jardun horiek egitean, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

82. artikulua. Eskaera.

Espedientea hasteko, eskaera igorri behar da epaitegira. Eskaera horretan azalduko dira oinarri hartzen diren arrazoiak, banakakoak, familiakoak nahiz gizartekoak, eta, eskaerarekin batera, Kode Zibilak eragozpena kentzeko eskatzen duen arrazoi zuzena badagoela egiaztatzen duten agiri eta aurrekariak aurkeztuko dira, baita, bidezkoa bada, froga-proposamena ere. Froga hori egitea epaileak erabakiko du. Ahaidetasun eragozpena bada, eskaeran argi azalduko da ezkontideen zuhaitz genealogikoa.

83. artikulua. Izapidetzea eta ebaztea.

1.Idazkari judizialak eskaera izapiderako onartu ondoren, agerraldirako zitazioa egingo die ezkontideei eta interesa izan ahal dutenei, eta haiei guztiei entzungo zaie. Aurreko ezkontidea doloz hiltzeagatiko eragozpena kentzeko, gainera, Ministerio Fiskalari egin beharko zaio zitazioa. Agerraldian, proposatu eta erabaki diren froga guztiak gauzatuko dira.

2.Epaileak, eman den justifikazioa kontuan hartuta, ezkontzeko eragozpena kentzea onartzeko edo ukatzeko ebazpena emango du.

84. artikulua. Lekukotza.

Ezkontzeko eragozpena kentzen bada, idazkari judizialak lekukotza egingo du eta eskatzaileari emango dio, bidezkoa den moduan erabil dezan.

II. KAPITULUA

Esku-hartze judiziala guraso-ahalari buruz

1. atala. Xedapen erkidea

85. artikulua. Izapideak.

1.Kapitulu honetan azaltzen diren espedienteetan, idazkari judizialak, eskaera onartu ondoren, agerraldirako zitazioa egingo die eskatzaileari, Ministerio Fiskalari, gurasoei, zaintzaileei edo tutoreei, bidezkoa denean, gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonari, kasua bada, edo adingabeari, heldutasun nahikoa badu, eta kasu guztietan 12 urtetik gorakoa bada. Guraso-ahalaren titularra emantzipatu gabeko adingabea bada, haren gurasoei ere egingo zaie zitazioa, eta horiek egon ezean, tutoreari. Zitazioa beste interesdun batzuei ere egitea erabaki ahalko da.

2.Epaileak, ofizioz edo eskatzaileak, gainerako interesdunek edo Ministerio Fiskalak hala eskatuta, agerraldian egokitzat jotzen dituen eginbideak egitea erabaki ahalko du. Jardun horiek agerraldiaren ostean egiten badira, interesdunei aktaren berri emango zaie, bost eguneko epean alegazioak egin ahal izan ditzaten.

3.Espediente horiek sustatzeko eta horietan jarduteko, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

2.atala. Esku-hartze judiziala, guraso-ahala egikaritzeko desadostasun kasuetan

86. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena eta legitimazioa.

1.Atal honetako xedapenak aplikatuko dira epaileak esku hartu behar badu bi gurasoek guraso-ahala batera gauzatzen dutenean desadostasuna dagoen kasuetan. Atal honetako xedapenak aplikatuko dira, orobat, guraso-ahalaren titularra emantzipatu gabeko adingabea denean eta haren gurasoen edo tutorearen desadostasun edo ezintasuna dagoenean, baldin eta horretarako baimen edo esku-hartze judiziala legearen arabera aurreikusita badago.

2.Seme-alabaren egoitzari edo, halakorik egon ezean, bizilekuari dagokion lehen auzialdiko epaitegia izango da eskuduna. Hala ere, ebazpen judizialaren bidez ezarri bada

gurasoek guraso-ahala batera gauzatu behar dutela, espedienteaz arduratzeko eskuduna ebazpen hori eman duen lehen auzialdiko epaitegia izango da.

3.Espediente hori sustatzeko legitimazioa dute bi gurasoek, banaka zein batera. Guraso-ahalaren titularra emantzipatu gabeko adingabea bada, haren gurasoek ere izango dute legitimazioa, eta horiek egon ezean, tutoreak.

3.atala. Adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen zaintza-ahala egikaritzean edo haien ondasunak administratzean modu desegokian jokatzeari buruzko

babes-neurriak

87. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena eta legitimazioa.

1.Atal honetako xedapenak aplikatuko dira adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen zaintza-ahala egikaritzean edo haren ondasunak administratzean modu desegokian jokatzeari buruzko neurriak hartzeko, Kode Zibilaren 158., 164., 165.,

167.eta 216. artikuluetan azaltzen diren kasuetan. Hona, zehazki:

a) Kode Zibilaren 158. artikuluan adingabeen eta gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen babeserako ezarritako neurriak hartzeko.

b) Seme-alabak oinordetza bidez eskuraturiko ondasunak administratuko dituen administratzaile judiziala izendatzeko, aita, ama edo bi-biok oinordetza horretan zuzen jaraunsgabetuak izan badira edo ezduintasun-arrazoia dela-bide ezin badira jaraunsle izan, eta kausatzaileak horretarako pertsona bat izendatu ez badu eta beste gurasoak ere eginkizun hori bete ezin badu.

c) Seme-alabak doan eskuratutako ondasunen fruituetatik ekitatez dagokien zatia eskuarterik ez duten gurasoei esleitzeko, xedatzaileak beren-beregi agindu duenean ondasun horiek haientzat izan ez daitezela, bai eta oinordetza bidez eskuraturiko ondasunen fruituetatik dagokiena ere, baldin eta aita, ama edo bi-biok oinordetza horretan zuzen jaraunsgabetuak izan badira edo ezduintasun-arrazoia dela-bide ezin badira jaraunsle izan, eta seme-alabei euren hezkuntza nahiz karrerarako bereziki dohaintzan eman edo utzitako ondasunen fruituetatik dagokien zatia.

d) Beharrezko neurriak har daitezen seme-alaben ondasunak ziurtatu eta babesteko, gurasoek ondasunok administratzen jarraitzeko kauzioa edo fidantza eskatzeko, edo gurasoen administrazioak seme-alaben ondarea arriskuan jartzen duenean administratzailea izendatzeko ere.

2.Adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren egoitzari edo, halakorik ezean, bizilekuari dagokion lehen auzialdiko epaitegia izango da eskuduna. Hala ere, ebazpen judizialaren bidez ezarri bada gurasoek guraso-ahala batera gauzatu behar dutela edo seme-alaben zaintza eta jagoletza esleitu behar dela, eta seme-alabak tutoretzapean badaude, espedienteaz arduratzeko eskuduna hasierako espedienteaz arduratu den lehen auzialdiko epaitegia izango da.

3.Kapitulu honetan azaltzen diren neurriak ofizioz edo ukituak berak, edozein ahaidek edo Ministerio Fiskalak hala eskatuta hartuko dira. Neurriak gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona bati buruz eskatzen badira, halaber, edozein interesdunek hala eskatuta hartu ahalko dira.

88. artikulua. Ebazpena.

Epaileak neurriak hartzea bidezkoa dela uste badu, egokia dena ebatziko du, eta,

horrenbestez, adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona zaintzeaz arduratu behar duen pertsona edo erakundea izendatuko du, kasuan bidezkoak diren neurriak hartuko ditu Kode Zibilaren 158. eta 167. artikuluetan ezarrita dagoenaren arabera, eta, bidezkoa bada, defendatzaile judiziala edo administratzailea izendatu ahalko du.

89. artikulua. Tutoretza-kasuetan jardutea.

Adingabearen edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsonaren tutoretza kasuetan, espedienteaz arduratu den epaileak tutorearen izendapenaz arduratu den epaileari bidaliko dio behin betiko ebazpenaren lekukotza.

III. KAPITULUA

Esku-hartze judiziala, ezkontideen arteko desadostasun kasuetan eta irabazpidezko

ondasunen administrazioan

90. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena, postulazioa eta izapideak.

1.Lege honen arau erkideetan araututako izapideak egingo dira ezkontideek, banaka edo batera, esku-hartze edo baimen judiziala eskatzen dutenean, hau lortzeko:

a) Ezkontideen egoitza ezartzea edo ohiko etxebizitza eta egunero erabiltzen diren objektuak xedatzea, ezkontideen artean desadostasunik badago.

b) Ezkontzaren zametan izan beharreko partaidetza ezartzea, ezkontideetako batek betebehar hori urratzen duenean.

c) Ondasun erkideei buruz administratze-egintzak burutzea bi ezkontideen adostasuna beharrezkoa denean, edo ondasunen gain kostu bidez xedatze-egintzak burutzea, beste ezkontideak adostasuna emateari ezezkoa ematen badio arrazoirik gabe edo adostasun hori emateko ezinduta badago.

d) Ondasun erkideen administrazioa ematea, ezkontideetako bat adostasuna emateko ezinduta dagoenean, familia bertan behera utzi duenean edo egitezko banantzea gertatu denean.

e) Ondasun higiezinen, merkataritza-establezimenduen, objektu baliotsuen eta balore higigarrien gaineko xedatze-egintzak burutzea, salbu eta lehentasunezko harpidetzaeskubidea, baldin eta ondasun erkideen administrazioa eta, hala denean, xedapena ezkontideak bere esku badu, lege aginduz edo ebazpen judizial bidez.

2.Ondasun erkideen administrazioa eta xedapena ezkontide bati bakarrik esleitzeari buruzko espedienteetan, epaileak kautelak eta mugak ere erabaki ahalko ditu ofizioz edo Ministerio Fiskalak –espedientean esku hartu behar badu– hala eskatuta..

3.Aurreko zenbakietan azaldu diren espedienteetan eskuduna izango da ezkontideen azken bizileku edo egoitza denaren edo izan zenaren lehen auzialdiko epaitegia.

Espediente horiek sustatzeko eta horietan jarduteko, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea, salbu eta esku-hartze judiziala 6.000 eurotik gorako balioa duen ondare-izaerako egintza bat egiteko bada. Kasu horretan, beharrezkoa izango da abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

4.Agerraldian epaileak entzungo die eskatzaileari, eskatzaile ez den ezkontideari, bidezkoa bada, eta gainerako interesdunei; dena dela, egokitzat jotzen dituen gainerako froga-eginbideak gauzatu ahalko ditu.

5.Espediente horietan, Ministerio Fiskalari entzunaldia emango zaio adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen interesak arriskuan daudenean.

IV. TITULUA

Oinordetza-zuzenbideari buruzko borondatezko jurisdikzioko espedienteak

I. KAPITULUA

Albazeatza

91. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena, postulazioa eta izapideak.

1.Legeria zibilaren arabera beharrezkoa den kasuetan, kapitulu honetan aurreikusitakoa aplikatu beharko da:

1.a Albazeak karguari uko egiten dionean edo albazeatzaren epea luzatzen denean. 2.a Albazea kargutik kentzeko.

3.a Albazeak kontuak emateko.

4.a Baimena jasotzeko albazeak jaraunspeneko ondasunen xedatze-egintzak burutu ahal izan ditzan.

2.Espediente horietan jarduteko, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren edo prokuradorearen esku-hartzea, jaraunspeneko hartzekoaren zenbatekoa 6.000 eurotik beherakoa denean.

3.Espediente horien ardura hartzeko eskuduna izango da kausatzailearen azken egoitzako edo azken ohiko bizilekuko lehen auzialdiko epaitegia, edo haren ondarearen zatirik handiena egon zen tokikoa, ondare horren izaera edozein dela ere aplikatu beharreko legearen arabera, edo hil zeneko lekukoa, betiere Espainian badaude, eskatzailearen aukeran. Espedienteak izapidetzeko, lege honen arau erkideei jarraituko zaie. Halako bat ere egon ezean, eskatzailearen egoitzaren lekuko lehen auzialdiko epaitegia izango da eskuduna.

4.Espediente horiek epaileak erabaki beharko ditu. Artikulu honen 1. zenbakiko 1. puntuan aurreikusitako kasuak ebaztea, ordea, idazkari judizialari dagokio.

II. KAPITULUA

Kontulari-banatzaile datiboak

92. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena, postulazioa eta izapideak.

1.Kapitulu honetan aurreikusita dagoena aplikatuko da:

a) Kontulari-banatzaile datiboa izendatzeko, Kode Zibilaren 1057. artikuluan aurreikusitako kasuetan.

b) Izendatutako kontulari-banatzaile datiboak karguari uko egiten dion kasuetarako edo agindua betetzeko ezarritako epea luzatzen denerako.

c) Kontulari-banatzaileak egindako banaketa onesteko, hori beharrezkoa denean jaraunsle eta legatu-hartzaile guztiek espresuki berretsi ez dutelako.

2.Espediente horietan jarduteko, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren edo prokuradorearen esku-hartzea, jaraunspeneko hartzekoaren zenbatekoa 6.000 eurotik beherakoa denean.

3.Espediente horiek izapidetzeko eta erabakitzeko arduraduna izango da kausatzailearen azken egoitzako edo azken ohiko bizilekuko lehen auzialdiko epaitegiko idazkari judiziala, edo haren ondarearen zatirik handiena egon zen tokikoa, ondare horren izaera edozein dela ere aplikatu beharreko legearen arabera, edo hil zeneko lekukoa, betiere Espainian badaude, eskatzailearen aukeran. Espedienteak izapidetzeko, lege honen arau erkideei eta Kode Zibilean xedatuta dagoenari jarraituko zaie. Halako bat ere egon ezean, eskatzailearen egoitzaren lekuko lehen auzialdiko epaitegia izango da eskuduna.

III. KAPITULUA

Jaraunspena onartzea eta arbuiatzea

93. artikulua. Aplikazio-eremua.

1.Kapitulu honetako xedapenak aplikatuko dira legearen arabera jaraunspena onartzeko edo arbuiatzeko baimen edo onespen judiziala beharrezkoa den kasu guztietan.

2.Nolanahi ere, baimen judiziala beharko dute:

a) Guraso-ahala baliatzen duten gurasoek, jaraunspena edo legatuak arbuiatzeko haien seme-alaben izenean, 16 urte baino gutxiago badituzte, edo adin horietatik gorakoak izanik, adin-nagusitasunera heldu gabe, adostasunik ematen ez badute.

b) Tutoreek eta, bidezkoa bada, defendatzaile judizialek, edozein jaraunspen edo legatu onartzeko inbentario-onurarik gabe, edo jaraunspen edo legatu horiek arbuiatzeko.

c) Jaraunspenera deitu eta hura arbuiatu duen jaraunslearen hartzekodunek, jaraunsleari haien kalterako dei egin badiote, haren izenean jaraunspena onartzeko.

3.Halaber, onespen judiziala beharko da erosteko gai diren elkarte, korporazio eta fundazioen ordezkari legitimoek jaraunspena arbuiatzen dutenetan, arbuiatze hori eraginkorra izan dadin.

94. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Espediente horien ardura hartzeko eskuduna izango da kausatzailearen azken egoitzako edo, halakorik ezean, azken bizilekuko lehen auzialdiko epaitegia, eta bizileku edo egoitza hori atzerrian badago, Espainian izandako azken egoitzakoa, edo haren ondarearen zatirik handiena egon zen tokikoa, eskatzailearen aukeran. Espedienteak izapidetzeko, lege honen arau erkideei jarraituko zaie.

2.Espediente hori sustatu ahalko dute jaraunspenerako deia jaso dutenen ordezkariek, jaraunspenerako deia jaso dutenek beraiek Ministerio Fiskalak ordezkatuta –adingabeak badira edo gaitasuna judizialki aldatuta badute–, haien defendatzaile judizialak –izendapenean baimena eman ez bazaio– eta jaraunspena arbuiatu duen jaraunslearen hartzekodunek.

3.Ministerio Fiskalaren esku-hartzea beharrezkoa izango da 93. artikuluko 2. zenbakiko a) eta b) letretan ezarritako kasuetan.

4.Espediente horietan jarduteko, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren edo prokuradorearen esku-hartzea, jaraunspeneko hartzekoaren zenbatekoa 6.000 eurotik beherakoa denean.

95. artikulua. Ebazpena.

1.Epaileak, emandako justifikazioa kontuan hartuta eta jaraunspenerako dei egin zaienen interesetarako komenigarria den ala ez baloratuta, ebazpena emango du, eta eskatutako baimen edo onespena eman edo ukatuko du.

2.Jaraunspena inbentario-onurarik gabe onartzeko edo hura arbuiatzeko baimen edo onespena eskatu bada, epaileak baimen edo onespen hori eman ez badu, jaraunspena inbentario-onuraren arabera soilik onartu ahalko da.

3.Ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahal da, zeinak etete-ondoreak izango baititu.

V. TITULUA

Betebeharren zuzenbideari buruzko borondatezko jurisdikzioko espedienteak

I. KAPITULUA

Betebeharrak betetzeko epea ezartzea, bidezkoa denean

96. artikulua. Aplikazio-eremua.

Kode Zibilaren 1128. artikuluaren edo beste edozein legezko xedapenen arabera betebehar baten subjektuetako batek eskatuta betebehar hori betetzeko epea judizialki ezarri behar bada, lege honen arau erkideei jarraituko zaie.

97. artikulua. Eskumena eta postulazioa.

1.Espediente hori izapidetu eta ebaztea zordunaren egoitzako lehen auzialdiko epaileari dagokio. Harremana kontsumitzaile edo erabiltzaile baten eta enpresaburu edo profesional baten artean ezartzen bada eta azken hori prestazioaren zorduna bada, hartzekodunaren egoitzako lehen auzialdiko epailea izan ahalko da eskuduna, hartzekodunaren aukeran.

2.Espedientean jarduteko, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

3.Aurkakotasunik sortzen bada, espedientea auzibidez gauzatuko da eta idazkari judizialak interesdunei ikustaldi baterako zitazioa egingo die; izapideek aurrera jarraituko dute hitzezko judiziorako aurreikusita dagoenaren arabera.

II. KAPITULUA

Kontsignazioa

98. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena eta postulazioa.

1.Kapitulu honetan xedatutakoa aplikatuko da, legearen arabera kontsignazioa bidezkoa izanik, kontsignazio hori organo judizial baten aurrean egiten denean.

2.Betebeharra non bete behar den, leku horretako lehen auzialdiko epaitegia izango da eskuduna, eta, hainbat lekutan bete ahal bada, leku horietako edozeinetakoa, eskatzailearen aukeran. Halakorik egon ezean, zordunaren egoitzari dagokiona izango da eskuduna.

3.Espediente horretan jarduteko, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

99. artikulua. Izapideak.

1.Kontsignazio judiziala sustatzen duenak eskaera batean azalduko ditu kontsignazioa zein betebeharri buruzkoa den, betebehar horretan interesdun direnak identifikatzeko datuak eta inguruabarrak, zitazioa egiteko helbidea, bai eta zitazioa egiteko arrazoiak ere, kontsignazioaren xedeari buruzko guztia, organo judizialaren esku jartzea eta, bidezkoa bada, gordailutzeari dagokionez eskatzen den guztia.

Halaber, egiaztatu beharko du hartzekodunari eta betebeharrean interesa duten gainerakoei ordainketa eskaini diela eta kontsignazioa iragarri diela.

Eskaera egiteaz batera, zor den gauza eskura jarri beharko da; dena dela, gerora sustatzailea bera gordailuzain izendatu ahalko da.

2.Eskaerak beharrezkoak diren baldintzak betetzen ez baditu, idazkari judizialak dekretua emango du hori adierazteko, eta kontsignatutakoa sustatzaileari itzultzea aginduko du.

Hala izan ezean, idazkari judizialak, eskaera onartu eta gero, interesdunei jakinaraziko die kontsignazioa gertatu dela, hamar eguneko epean zor den gauza ken dezaten edo egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten. Era berean, zor den gauza gordailutzeari dagokionez egokiak diren neurriak hartuko ditu.

3.Agertutako interesdunek zor den gauza kentzen dutenean, kontsignazioa esanbidez onartuta, idazkari judizialak dekretua emango du kontsignazioa onartutzat emateko, bidezkoak diren legezko ondoreekin, eta betebeharra eta, bidezkoa bada, bermea indargabetzea aginduko du, sustatzaileak hala eskatzen badu.

4.Epea igarotakoan zor den gauza kentzen ez badute, alegaziorik egiten ez badute edo kontsignazioari uko egiten badiote, sustatzaileari horren berri emango zaio, bost eguneko epean eska dezan kontsignatutakoa itzultzea edo kontsignazioa mantentzea.

Sustatzaileak kontsignatuta dagoena itzultzea eskatzen badu, eskaera horren berri emango zaio hartzekodunari bost egunez, eta kontsignatutakoa kentzea baimentzen badu, idazkari judizialak dekretua emango du espedientea artxibatzeko; orduan, hartzekodunak lehentasun guztia galduko du gauza horren gainean eta sustatzailekide eta fidatzaileak libre geratuko dira. Gauza sustatzailearen borondatez besterik kentzen ez bada, espedientea artxibatu arren betebeharrak bere horretan iraungo du.

Sustatzaileak kontsignazioa mantentzea eskatzen duenean, idazkari judizialak zitazioa egingo die sustatzaileari, hartzekodunari eta interesa izan ahal dutenei, epailearen aurrean agerraldia egiteko. Agerraldi horretan entzun egingo zaie eta proposatutako eta erabakitako froga guztiak gauzatuko dira.

5.Epaileak kontuan hartuko ditu emandako justifikazioa eta betebeharra, eta, horrez gain, kontsignazioak egokiak diren baldintzak betetzen dituela; horrenbestez, ebazpena emango du, kontsignazioa ondo eginda dagoela edo ondo eginda ez dagoela adierazteko.

Ebazpenaren arabera kontsignazioa ondo eginda badago, kontsignazioak bidezkoak diren legezko ondoreak sortuko ditu, kontsignatutako gauza hartzekodunari emango zaio eta betebeharra indargabetzea aginduko da, sustatzaileak hala eskatzen badu. Hala izan ezean, betebeharrak iraun egingo du eta kontsignatutakoa sustatzaileari itzuliko zaio.

6.Kontsignazioaren ondoriozko gastuak hartzekodunaren kontura izango dira kontsignazioa onartzen bada edo ondo eginda dagoela adierazten bada. Gastu horiek sustatzailearen kontura izango dira, aldiz, kontsignatutakoa bidegabea izan dela adierazten bada edo kontsignatutako gauza kentzen badu.

VI. TITULUA

Eskubide errealei buruzko borondatezko jurisdikzioko espedienteak

I. KAPITULUA

Gozamendunari baimen judiziala ematea gozamenaren osagai diren kreditu

mugaeguneratuak erreklamatzeko

100. artikulua. Aplikazio-eremua.

Kapitulu honetako xedapenak aplikatuko dira gozamendunaren asmoa bada gozamenaren osagai diren kreditu mugaeguneratuak erreklamatzea eta bere kabuz kobratzea, fidantza ematetik salbuetsita badago edo fidantza eratu ezin badu, edo eratutako fidantza nahikoa ez bada eta jabearen baimenik ez badu fidantza eratzeko eta, jabearen adostasuna eduki ezean, erreklamazio horrekin lortutako kapitala interesean jartzeko.

101. artikulua. Eskumena eta postulazioa.

1.Espediente horien ardura hartzeko eskuduna izango da eskatzailearen azken egoitzako edo, halakorik ezean, azken bizilekuko lehen auzialdiko epaitegia. Espedienteak izapidetzeko, lege honen arau erkideei jarraituko zaie.

2.Espediente horietan jarduteko, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

102. artikulua. Eskaera.

Espedientea hasteko, gozamendunak eskaera egin beharko du. Eskaerarekin batera, agiri edo frogabideak aurkeztu beharko dira honako hau egiaztatzeko: eskubidea badagoela, erreklamatu nahi den kreditu mugaeguneratua badagoela edo, bidezkoa bada, kreditua egitean kobratu den zenbatekoa, interesean jarri nahi duen hori, eta jabearen baimenik eza. Mugaeguneratutako kreditua kobratu ondoren lortutako kapitala interesean jartzeko baimena eskatzen badu, kredituaren osotasuna mantentzeko berme nahikoak eskaini beharko ditu.

103. artikulua. Izapidetzea eta ebaztea.

1.Idazkari judizialak eskaera izapiderako onartu ondoren, agerraldirako zitazioa egingo die sustatzaileari, jabeari eta kreditua kobratzeko interesa izan ahal dutenei, eta haiei guztiei hurrenkera horretan entzungo zaie. Geroago, proposatu eta erabaki diren froga guztiak gauzatuko dira.

2.Epaileak, emandako justifikazioa kontuan hartuta, eta gozamenaren zati den kreditua kobratzea edo lortutako kapitala inbertitzea komenigarria den baloratuta, ebazpena emango du eskatutako baimena emateko edo ukatzeko.

Baimena gozamenaren zati den kreditu mugaeguneratua kobratzeko eman bada, gozamendunak epaitegiari, aldian-aldian eta ezarritako epeen barruan, egindako gestioen berri eta azken emaitzaren berri emateko betebeharra duela ezarri beharko da.

Ostera, baimena kreditu hori kobratu izanaren ondorioz lortutako kapitala interesean jartzeko bada, gozamendunak kapitalaren osotasuna mantentzeko ezarri behar dituen bermeak jaso beharko dira ebazpenean.

II. KAPITULUA

Inskribatu gabeko finken mugaketa-espedientea

104. artikulua. Aplikazio-eremua.

Kapitulu honetako xedapenak aplikatuko dira jabetza-erregistroan inskribatu gabeko finken mugaketa lortu nahi denean. Inskribatutako finkak direnean, berriz, hipoteka-legerian xedatuta dagoena aplikatuko da.

Ez zaizkie aplikatuko administrazio publikoen titulartasuneko higiezinei ere. Horien mugaketa haien berariazko legeriaren arabera egingo da.

105. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Espedientearen ardura hartzeko eskuduna izango da finka edo horren zatirik handiena dagoen tokiko lehen auzialdiko epaitegiko idazkari judiziala.

2.Espedientea hasteko, eskaera aurkeztu beharko du finkaren jabariaren titularrak, edo, hainbat titular egonez gero, haietariko edozeinek, edo finka horren gaineko erabilera eta gozamenerako edozein eskubide errealen titularrak.

3.Finkaren balioa 6.000 eurotik gorakoa bada, espedientea izapidetzean abokatuaren esku-hartzea nahitaezkoa izango da.

106. artikulua. Eskaera eta izapideak.

1.Espedientea hasteko, idazki bat aurkeztuko da; idazki horretan, mugaketaren helburu den finkaren eta finka mugakideen egoerak jasoko dira, bai eta batzuen eta besteen titularren identifikazio-datuak ere, katastrokoak barne, eta helbidea ere bai, eskatzaileak baldin badaki. Eskatutako mugaketa finkaren perimetro osoaren ingurukoa ez

bada, zein zatiri dagokion zehaztuko da. Jabetza-erregistroan inskribatuta ageri diren finka mugakideei dagokienez, era berean erregistroko ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Mugaketaren eskatzaileak, nolanahi ere, mugaketaren helburu den finkaren eta finka mugakideen katastroko ziurtagiri deskribatzailea eta grafikoa aurkeztu beharko du, bai eta bere helburuaren oinarri diren dokumentu edo justifikazioak ere. Gainera, sustatzaileak adierazten badu katastroko irudikapen grafikoa ez datorrela eskatutako mugaketarekin bat, haren irudikapen grafiko geoerreferentziatua aurkeztu beharko du. Nolanahi ere, irudikapen grafiko alternatiboak errespetatu beharko ditu katastroko kartografiatik ondorioztatzen diren eraginpeko finken gainerako mugak, mugaketaren eraginpean ez dagoen guztian. Irudikapen grafiko horrek behar bezalako geoerreferentzia izan beharko du, eta teknikari eskudun batek sinatuta egon beharko du, mugaketa egin eta gero katastroan sartu ahal izateko.

2.Idazkari judizialak, eskaera onartutakoan, espedientea hasi izanaren berri emango die interesdun guztiei. Interesdun horiek, hamabost eguneko epean, alegazioak egin ahalko dituzte eta bidezkotzat jotzen dituzten frogak aurkeztu. Epea igaro eta gero, idazkari judizialak aurkeztu diren agiri guztien berri emango die interesdun horiei, eta mugaketaren ekitaldirako zitazioa egingo die. Ekitaldi hori hogeita hamar eguneko epean egingo da, haien artean adostasuna lortzeko.

Jabe mugakideetako bat agertu ez arren, mugaketa ez da bertan behera utziko, eta mugaketaren ondorioz jabetzaren bat galduko dutela uste badute, egiten den deklarazioko judizioan jabetza hori eskatzeko eskubidea izango dute. Era berean, agerraldia egin baino lehen, finka mugakideetako baten jabea mugaketaren aurka agertzen bada, espedientea artxibatuko du aurkariaren finkaren mugakidea den finka-zatiari dagokionez –alderdiek eskubidea izango dute deklarazioko judizioan hura baliatzeko–, eta gainerako zatiarekin aurrera jarraituko du.

107. artikulua. Ebazpena.

1.Akordioa lortzen bada interesdun guztien edo haietariko batzuen artean, idazkari judizialak aktan agerraraziko du erabakitzen duten guztia; halaber, azalduko du ekitaldiaren amaieran erabateko edo zatizko adostasuna lortu dela mugetako bati edo batzuei buruz, eta adostasunaren baldintzak ere bai. Akta hori, agertutakoek sinatu beharko dute. Adostasunik lortu ezin bada, ekitaldiaren amaieran abenikorik lortu ez dela agerraraziko da.

2.Ekitaldia amaitu ondoren, idazkari judizialak dekretua emango du. Dekretu horretan jasoko da abenikoa lortu dela edo mugetariko bati edo batzuei dagokienez abeniko partziala lortu dela, edo abenikorik lortu ez dela, eta jardunak behin betiko artxibatzea erabakiko da. Dekretuari akta erantsiko zaio, eta, bidezkoa bada, katastroko ziurtagiri deskribatzailea eta grafikoa aurkeztu beharko du, eta, ziurtagiri horrekin desadostasunik egonez gero, emandako irudikapen grafiko alternatiboa.

3.Idazkari judizialak aktaren eta dekretuaren lekukotza katastrora igorriko du; han, bidezkoa izanez gero, egokiak diren aldaketak egingo dira, araudiaren arabera.

VII. TITULUA

Borondatezko enkanteen espedienteak

108. artikulua. Aplikazio-eremua.

Titulu honetako xedapenak aplikatuko dira, baldin eta premiamendu-prozedura batetik kanpo ondasun edo eskubide jakin batzuk enkantean besterendu behar badira, interesdunak berak hala eskatuta.

109. artikulua. Eskumena eta postulazioa.

1.Eskuduna izango da titularraren egoitzari dagokion lehen auzialdiko epaitegia, eta, titular bat baino gehiago egonez gero, haietariko edozeinen egoitzari dagokiona. Ondasun higiezinak direnean, ondasun horiek dauden lekuko epaitegia izango da eskuduna.

2.Espedientean jarduteko, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

110. artikulua. Eskaera.

1.Espedientea hasteko eskaera egin beharko da, eta ondasunaren edo eskubidearen identifikazioa eta egoera adierazi beharko dira. Eskaera horrekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzaileak kontratatzeko legezko gaitasuna duela egiaztatzen dutenak.

b) Enkantearen xedearen edo eskubidearen gaineko xedatze-ahalmena duela egiaztatzen dutenak. Ondasun edo eskubide erregistragarriak direnean, jabariaren eta zamen erregistroko ziurtagiria ere aurkeztuko da.

c) Enkantea egiteko baldintza partikularren agiria. Agiri horretan jasoko da enkantean jarriko diren ondasun edo eskubideen balorazioa.

2.Besterendu behar den higiezinean errentari edo okupatzailerik egonez gero, eskatzaileak hasierako eskaeran horiek identifikatu beharko ditu. Kasu horretan, Prozedura Zibilaren Legearen 661. artikuluak agintzen duen moduan jokatu beharko da.

3.Eskaeran idazkari judizialari zera eskatu ahalko zaio: ondasun edo eskubidea pertsona edo erakunde espezializatu batek sal dezala erabakitzea. Bidezkotzat jotzen bada, idazkari judizialak Prozedura Zibilaren Legearen 641. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera erabakiko du salmenta, titulu horren xedapenekin bateragarria den guztian.

111. artikulua. Izapideak.

1.Idazkari judizialak, eskaerari buruzko ebazpena eman aurretik, Konkurtsoko Erregistro Publikoa kontsultatuko du, legeria berezian aurreikusita dauden ondoreetarako.

2.Agiriak aztertutakoan, enkantea egiteari buruz bidezkoa dena ebatziko du. Enkantea egitea bidezkoa dela erabakitzen badu, idazkari judizialak Konkurtsoko

Erregistro Publikoari azalduko dio espedientea dagoela, eta berariaz azalduko dio enkantean jarriko den ondasunaren titularraren –pertsona fisikoa edo juridikoa– identifikazio fiskaleko zenbakia. Identifikazio fiskaleko zenbaki horrekin lotuta idazpen bat egiten bada, Konkurtsoko Erregistro Publikoak espedientearen ardura duen epaitegiari horren berri emango dio, konkurtso-legerian aurreikusitako ondoreetarako.

Idazkari judizialak espedientearen amaieraren berri emango dio Konkurtsoko Erregistro Publikoari, amaiera hori gertatzen denean.

3.Enkantea egitea erabaki eta gero, jabetza-erregistroan inskribatutako ondasun higiezin bat edo eskubide erreal bat edo halako ondasunen antzeko erregistroko publizitatearaubide baten mendean dauden ondasun higigarriak badira, idazkari judizialak prozedura elektronikoen bitartez jabariaren eta zamen erregistroko ziurtagiria eskatuko du. Jabetzaerregistratzaileak informazio jarraitudun ziurtagiria egingo du bitarteko berberak erabiliz, eta ondasunaren edo eskubidearen bazterreko oharra eginez azalduko du inguruabar hori. Ondasuna edo eskubidea enkante bidez salgai dagoela azaltzeko balio duen ohar hori datatik sei hilabete igarotzen direnean iraungiko da, salbu eta lehenago idazkari judizialak erregistratzaileari jakinarazten badio espedientea itxi dela edo eten dela; hala eginez gero, epea zenbatzen hasiko da idazkari judizialak berriro hasi dela jakinarazten duenean.

Erregistratzaileak berehala eta bitarteko telematikoak erabiliz idazkari judizialari eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren enkanteen atariari jakinaraziko die hasierako informazioa ukitzen edo aldatzen duen titulu bat edo batzuk aurkeztu izana.

Erregistroak emandako informazioa berehala agertuko da enkanteen atarian, edukia kontsultatuko dutenei erakusteko.

4.Enkantea, kasu guztietan, bitarteko elektronikoak erabiliz egingo da Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren enkanteen atarian, idazkari judizialaren erantzukizunpean. Horregatik, Prozedura Zibilaren Legean horri buruz jasotako xedapenak aplikatu beharko dira, titulu honetan aurreikusita dagoenarekin bateragarriak diren guztian.

5.Enkantearen publizitateari eta enkantea egiteko moduari dagokienez, Prozedura Zibilaren Legean ezarrita dagoena beteko da baldintza partikularren agirian aurreikusita ez dagoen guztian. Ediktuetan baldintza-agiria jasoko da.

6.Enkantea amaitu eta gero, idazkari judizialak, dekretu bidez, errematea onartuko du eskaintzaile bakarraren edo eskaintzailerik onenaren alde, baldin eta horrek estaltzen badu eskatzaileak finkatutako gutxieneko balioa edo onartzeko eskubidea espresuki erreserbatu ez bada; hala izanez gero, espedientea erakutsiko zaio, hiru eguneko epean, interesatzen zaiona eska dezan. Gauza bera jakinaraziko zaio lizitatzaile batek errematea onartzea eskaintzen badio, betiere baldintza batzuk aldatuta.

Eskatzaileak errematea onesten badu edo proposamena onartzen badu, ebazpena emango da eta errematea lizitatzailearen mesederako eginda dagoela ulertuko da.

7.Enkantean eskaintzailerik ez badago edo eskatzaileak proposamena onartzen ez badu, espedientea largetsiko da.

8.Adjudikazio-dekretuan jasoko dira ondasun edo eskubidearen deskripzioa, eskuhartzaileen identifikazioa, adjudikatzeko baldintzak eta, bidezkoa bada, erregistroan inskribatzeko beharrezkoak diren gainerako eskakizunak. Ebazpen horren lekukotza adjudikaziodunari entregatuko zaio, eta titulu nahikoa izango da egokiak diren erregistroko inskripzioak egiteko.

VIII. TITULUA

Merkataritza-arloko borondatezko jurisdikzioko espedienteak

I. KAPITULUA

Kontabilitatea eraman behar duten pertsonen liburuak erakustea

112. artikulua. Aplikazio-eremua.

Liburuak eraman behar dituen pertsonak kontabilitateko liburuak, agiriak eta euskarriak erakustea, legearen arabera hori bidezkoa den kasuetan eta legeek zehazten duten norainokoarekin, halako espedienteen bidez eskatu ahalko da, baldin eta kasuari aplikatu beharreko arau berezirik ez badago.

113. artikulua. Eskumena eta postulazioa.

1.Halakoak erakutsi behar dituen pertsonaren egoitzako edo erakutsi beharreko liburu eta agiriak zein establezimenduri buruzkoak izan eta bertako merkataritza-arloko epaitegia izango da eskuduna.

2.Halako espedienteak izapidetzean, abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango da.

114. artikulua. Izapideak.

1.Eskaera lege honetan araututako arau erkideen arabera izapidetuko da; eskaera horretan, eskatzailearen eskubide edo interes legitimoa agertu beharko da eta aztertu beharreko idazpenak edo haien edukia nahiz eskaeraren xede eta helburua zehaztuko dira, ahalik eta zehatzen.

Idazkari judizialak, eskaera onartu ondoren, epailearen aurrean agertzeko zitazioa egingo die espedientean esku hartu behar dutenei. Epaileak eskaerari buruzko ebazpen zioduna emango du agerraldian bertan –idazkari judizialak ebazpena geroago

dokumentatuko du– edo, bestela, hura amaitu eta hurrengo bost eguneko epean auto bidez ebatziko du.

2.Eskaera onesten bada, aztertzea bidezkoa den liburu eta agiriak ager daitezela aginduko da, eta noraino erakutsi behar diren zehaztuko da. Horretarako, errekerimendua egingo zaio betebeharra duen pertsonari, eta erakusteko eguna eta ordua zehaztuko dira. Errekerituak ordu zehatz batzuk eskatzen baditu bere jarduerei kalterik ez egiteko, epaileak bidezkoa dena erabakiko du interesdunei entzun ondoren. Arrazoiak emanda eta salbuespen gisa, epaileak erreklamatu ahalko du epaitegian liburuak edo haien euskarri informatikoa erakuts daitezela, baldin eta aztertu beharreko idazpenak zehazten badira.

115. artikulua. Liburuak erakusteko modua.

1.Erakusteko betebeharra duen pertsonaren eginbeharra da laguntza ematea eta eskatzen diren agiriak eskuratzeko bidea ematea, eskatzaileak aztertu ahal izan ditzan.

2.Erakusketa idazkari judizialaren aurrean egingo da liburuak eramateko betebeharra duen pertsonaren egoitza edo establezimenduan, edo euskarri informatikoan aurkeztuko dira hala erabaki bada, eta eskatzaileak zehazten diren liburuak, agiriak edo euskarriak aztertu ahalko ditu bere kabuz edo eskaeran zehaztu dituen eta epaileak baimendu dituen adituen laguntzarekin. Idazkari judizialak jardun horien akta egingo du.

116. artikulua. Hertsapen-isunak.

1.Erakusteko betebeharra duen pertsonak arrazoirik gabe uko egiten badio laguntza emateko eta eskatutako agiriak eskuratzeko bidea emateko betebeharrari edo betebehar hori oztopatzen edo urratzen badu, idazkari judizialak errekerimendua egingo dio, eskatzaileak hala eskatuta, betebeharra bete dezan eta berriro urra ez dezan; halaber, ohartaraziko zaio isuna ezarriko zaiola eta agintaritza judizialari desobeditzearen delitu batean eror daitekeela.

2.Betebeharra urratzen jarraitzen badu, idazkari judizialak, errekerituak esan beharrekoa entzun ondoren, agindua bete dadila ziurtatzeko, gehienez ere egunean 300 euroko hertsapen-isunak ezarri ahalko ditu dekretu bidez eta proportzionaltasun-printzipioa errespetatuz. Zenbateko horiek Altxor Publikoan sartuko dira.

Isunaren kopurua zehazteko, idazkari judizialak kontuan hartuko ditu egitate horren inguruabarrak, baita beste interesdunari eragin ahal izan zaizkion kalteak ere.

II. KAPITULUA

Batza orokorren deialdia

117. artikulua. Aplikazio-eremua.

Kapitulu honetan aurreikusitako espedientea aplikatuko da legeek ohiko edo aparteko batza orokor baten deialdia egiteko aukera ematen duten kasu guztietan.

118. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Aipatutako erakundearen egoitza sozialeko merkataritza-arloko epaitegia izango da eskuduna.

2.Deialdia eskatu ahalko du legeek emandako legitimazioa duenak.

3.Espedientean jarduteko, abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango da.

119. artikulua. Izapideak.

1.Espedientea hasteko, batzaren deialdia eskatzeko idazkia aurkeztu beharko da. Idazki horretan azalduko da kasu bakoitzean legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen

direla; halaber, estatutuak aurkeztu beharko dira, baita legitimazio hori nahiz baldintzak betetzen direla justifikatzen duten agiriak ere.

2.Batza ohikoa bada, eskaeraren oinarria izan beharko da bilera legez ezarritako epeen barruan egin ez dela. Aparteko batza eskatzen bada, eskaera egiteko arrazoiak eta eskatzen den gai-zerrenda azalduko dira.

3.Idazkian eskatu ahalko da batzan estatutuen arabera egokiak direnez bestelako buru eta idazkariak egon daitezela.

4.Eskaera onartutakoan, idazkari judizialak agerraldirako eguna eta ordua ezarriko ditu, eta zitazioa egingo dio administrazio-organoari.

5.Eskatutakoa onartzen badu, batza orokorrerako deialdia egingo du eskaera egin eta hilabetera, batza egiteko lekua, eguna eta ordua ezarriko ditu, baita gai-zerrenda ere, eta batzako burua eta idazkaria izendatuko ditu. Ezarritako lekua estatutuetan finkatutakoa izan beharko da, eta lekurik finkatuta ez badago, sozietatearen egoitzari dagokion udalmugartearen barruan egon beharko da.

Ohiko batza eta aparteko batza aldi berean eskatzen badira, batera egin daitezela erabaki ahalko da.

Batza orokorraren deialdia erabakitzeko dekretuaren aurka ezingo da errekurtsorik aurkeztu.

6.Batzako buru izateko izendatutakoak onarpena eman ondoren, batzarako deialdia jakinarazi beharko zaie eskatzaileari eta administratzaileari.

Izendatutakoak onarpena ematen ez badu, idazkari judizialak beste pertsona bat izendatuko du haren ordez.

III. KAPITULUA

Erakunde baten likidatzailea, auditorea edo kontu-hartzailea izendatzea eta

errebokatzea

120. artikulua. Aplikazio-eremua.

Legeak likidatzailea, auditorea edo kontu-hartzailea izendatzea idazkari judizialari eskatzeko aukera aurreikusten duen kasu guztietan, kapitulu honetan aurreikusitako espedientea beteko da.

Izendapenak errebokatzeko edo kargutik kentzeko, hori idazkari judizialak egin behar duenean, espediente berberari jarraituko zaio.

121. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Likidatzailea, auditorea edo kontu-hartzailea izendatzeko, aipatutako erakundearen egoitza sozialeko merkataritza-arloko epaitegia izango da eskuduna.

2.Likidatzailearen, auditorearen edo kontu-hartzailearen izendapena eskatu ahalko du legeek emandako legitimazioa duenak.

3.Halako espedienteak izapidetzean, abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango da.

122. artikulua. Izapideak.

1.Espedientea hasteko, idazkia aurkeztu beharko da. Idazki horretan, likidatzailea, auditorea edo kontu-hartzailea izendatzeko eskatuko da, eta kasu bakoitzean legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen direla azalduko da; halaber, eskaerarako oinarri hartzen diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

2.Idazkari judizialak, eskaera eta aurkeztutako agiriak aztertutakoan, agerraldirako zitazioa egingo die legearen arabera espedientean esku hartu behar duten interesdunei. Espedientea sustatu ez duten administratzaileei agerraldi horretarako zitazioa egingo zaie, eta eskaera-idazkia igorriko zaie.

123. artikulua. Ebazpena ematea eta kargua onartzea.

1.Idazkari judizialak espedientea dekretu bidez ebatziko du. Dekretu hori, agerraldia amaitu eta hurrengo bost eguneko epearen barruan emango du.

2.Erabakiaren berri emango zaie izendatu direnei, kargua onar dezaten. Izendapena onartu ondoren, egokia den akreditazioa emango zaie.

3.Ebazpen horren lekukotza merkataritza-erregistrora bidaliko da, bertan inskriba

dadin.

IV. KAPITULUA

Kapital soziala murriztea eta partaidetza edo akzioak amortizatu edo besterentzea

124. artikulua. Aplikazio-eremua, eskumena eta postulazioa.

1.Legeak kapital soziala murriztea edo partaidetza edo akzioak amortizatzea edo besterentzea idazkari judizialari eskatzeko aukera aurreikusten duen kasu guztietan, lege honetan aurreikusitako espediente orokorrari jarraituko zaio.

2.Aipatutako erakundearen egoitza sozialeko merkataritza-arloko epaitegia izango da eskuduna.

3.Halako espedienteak izapidetzean, abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango da.

V. KAPITULUA

Sozietateen desegite judiziala

125. artikulua. Aplikazio-eremua.

Kapitulu honetan araututako espedientea aplikatuko zaio sozietate baten desegite judizialari, legearen arabera bidezkoa den kasuetan.

126. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Sozietate baten desegite judiziala egiteko eskuduna haren egoitza sozialeko merkataritza-arloko epaitegia izango da.

2.Sozietate baten desegite judiziala eskatzeko legitimazioa administratzaileek, bazkideek eta interesdun guztiek dute.

3.Halako espedienteak izapidetzean, abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango da.

127. artikulua. Izapideak.

1.Espedientea hasteko, idazkia aurkeztu beharko da. Idazki horretan, sozietatearen desegite judizialerako legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen direla azalduko da; halaber, eskaerarako oinarri hartzen diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.

Eskaera administratzailea ez den subjektu legitimatu batek eskatzen badu, sozietateari desegitearen eskaera jakinarazi zaiola egiaztatu beharko da.

2.Idazkari judizialak idazkia administratzaileei igorriko die, espedientea sustatu ez badute, eta agerraldi baterako zitazioa egingo die haiei eta legearen arabera espedientean esku hartu behar duten gainerako interesdunei.

128. artikulua. Ebazpena.

1.Epaileak espedientea auto bidez ebatziko du. Auto hori, agerraldia amaitu eta hurrengo bost eguneko epearen barruan emango du.

2.Epaileak sozietatea desegin dela deklaratzen badu, autoaren barruan izendatuko dira likidatzaile kargua izango duten pertsonak, eta auto horren lekukotza dagokion merkataritza-erregistrora igorriko da, bertan inskriba dadin.

VI. KAPITULUA

Obligaziodunen biltzar orokorraren deialdia

129. artikulua. Aplikazio-eremua.

Kapitulu honetan aurreikusitako espedientea aplikatuko da legeek obligaziodunen biltzar orokor baten deialdia eskatzeko aukera ematen duten kasu guztietan.

130. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Obligazioak jaulki dituen erakundearen egoitza sozialeko merkataritza-arloko epaitegia izango da eskuduna.

2.Deialdia eskatu ahalko du ordenamendu juridikoaren arabera legitimazioa duenak.

3.Espedientean jarduteko, abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango da.

131. artikulua. Izapideak.

1.Espedientea hasteko, biltzarraren deialdia eskatzeko idazkia aurkeztu beharko da. Idazki horretan azalduko da kasu bakoitzean legeak eskatzen dituen baldintzak betetzen direla; halaber, sozietatearen estatutuak aurkeztu beharko dira, baita, bidezkoa bada, sindikatuaren erregelamendua eta legitimazio hori nahiz baldintzak betetzen direla justifikatzen duten agiriak ere.

Idazkari judizialak eskaera onartuko du, eta agerraldirako eguna eta ordua ezarriko ditu. Agerraldi horretarako zitazioa egingo die jaulkipen-eskrituran izendatutako komisarioari eta biltzarraren sustatzaileei.

2.Agerraldia egin ondoren, dekretua emango du. Dekretu horretan, bidezkoa bada, obligaziodunen biltzar orokorrerako deialdia egingo du obligaziodunen sindikatua eratzeko, eta beste komisario bat izendatu ahalko du, biltzarrerako deialdia egiteko betebeharra bete ez duena ordezteko.

Biltzar orokorraren deialdia erabakitzeko dekretuaren aurka ezingo da errekurtsorik aurkeztu.

3.Idazkari judizialak biltzarrerako deialdia egingo du eskaera egin eta hilabetera, biltzarra egiteko lekua, eguna eta ordua ezarriko ditu, baita gai-zerrenda ere, sindikatuaren erregelamenduaren eta eskaeraren edukiaren arabera.

VII. KAPITULUA

Bazkide baten balore-titulu bat edo zatien ordezkaritza lapurtu, ebatsi, galdu edo

suntsitzea

132. artikulua. Aplikazio-eremua.

Kapitulu honetako xedapenak aplikatuko dira merkataritza-arloko legerian aurreikusitako neurriak hartzea eskatzen denean bazkide baten balore-titulu bat edo zatien ordezkaritza lapurtu, ebatsi, galdu edo suntsitzen den kasuetan.

133. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Ordaintzeko lekuko merkataritza-arloko epaitegia izango da eskuduna kreditutitulua denean, gordailua egin den lekukoa gordailu-tituluen kasuan, edo erakunde jaulkitzailearen egoitzako lekukoa, titulu horiek balore higigarriak direnean, bidezkoa denaren arabera.

2.Kapitulu honetan araututako espedientea hasteko legitimazioa izango dute tituluen edukitza galdu duten edukitzaile legitimoek, bai eta tituluak galdu dituztenek edo suntsitu dizkietenek ere.

3.Espedientean jarduteko, abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango da.

134. artikulua. Egitatea salatzea, bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzeko onartutako baloreen kasuan.

1.Aurreko artikuluaren arabera legitimazioa duenak, bere balioa burtsa batean edo bigarren mailako beste merkatu ofizial batean negoziatzeko onartuta badago, erakunde jaulkitzailearen egoitzari dagokion bigarren mailako merkatu ofizialaren sozietate artezkarira jo ahalko du tituluaren lapurreta, ebasketa, galera edo suntsipena salatzeko.

2.Dagokion bigarren mailako merkatu ofizialaren sozietate artezkariak horren berri emango die gainerako sozietate artezkariei, eta haiek iragarki-oholean argitaratuko dute, ukitutako tituluaren edo tituluen eskualdaketa eragozteko. Era berean, salaketa Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta, salatzaileak hala eskatuz gero, berak hautatutako egunkari zabalduenetako batean.

3.Salatzaileak kapitulu honetan araututako espedientea hasteko eskatu beharko du gehienez salaketa egin eta hurrengo bederatzi eguneko epearen barruan.

4.Bigarren mailako merkatu ofizialaren sozietate artezkariari ez bazaio jakinarazten espedientea hasi dela, baloreen debekua kenduko du, gainerako burtsen edo merkatu ofizialen sozietate artezkariei jakinaraziko die eta iragarki-oholean jarriz argitaratuko du.

135. artikulua. Izapideak.

1.Espedientea hasteko, idazkia aurkeztu beharko da. Idazki horretan, interesdunak espedientea sustatzeko legitimazioa duela justifikatuko du. Balorearen edukitza galdu izana salatu bada dagokion bigarren mailako merkatu ofizialaren sozietate artezkariaren aurrean, hori agerrarazi beharko da, eta salaketa aurkeztu den data azaldu.

2.Espedientea hasi ondoren, idazkari judizialak horren berri emango dio baloreen jaulkitzaileari, eta, negoziatzeko onartutako titulua bada, dagokion bigarren mailako merkatu ofizialaren sozietate artezkariari, aurreko artikuluan aurreikusitako ondoreetarako.

3.Idazkari judizialak espedientea hasteari buruzko iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean eta probintzian gehien saltzen den egunkarietako batean argitaratuko du, eta zitazioa xedatuko du, espedientean interesa izan ahal dutenentzat.

4.Agerraldia egin eta gero, idazkari judizialak dekretua emango du. Dekretu horretan, irizpen hauek emango ditu: baloreak negoziatzeko edo eskualdatzeko debekua, kapitalaren, interesen edo dibidenduen ordainketaren etendura, edo salgaien gordailutzea, zein motatako titulua den kontuan hartuta, eta, kasua bada, dagokion bigarren mailako merkatu ofizialaren sozietate artezkariak erabakitako negoziatzeko debekua berretsiko du.

5.Aurreko zenbakian xedatuta dagoenari kalterik egin gabe, tradizio-titulua denean, ez da bidezkoa izango salgaiak gordailutzea, salgai horiek kontserbatzea ezinezkoa, zaila edo oso garestia bada, edo larriki hondatzeko edo balioa nabarmen galtzeko arriskua badago. Kasu horretan, idazkari judizialak, tituluaren ukandunak esan behar duena entzun ondoren, eramaileari edo gordailuzainari eskatuko dio salgaiak eskatzaileari entregatzeko, baldin eta hark salgai gordailutuen baliorako nahikoa den kauzioa eman badu, eta, horrez gain, kalte-galerak tituluaren ukandunari ordaintzeko, gerora egiaztatzen bada eskatzaileak ez zuela entrega jasotzeko eskubiderik.

6.Eskatzaileak hala eskatuta, idazkari judizialak administratzaile bat izendatu ahalko du. Administratzaile horrek batza orokorretara eta balore higigarri diren tituluei dagozkien akziodunen batza berezietara joateko eta horietan botoa emateko eskubideak baliatuko ditu, eta sozietatearen erabakien aurka egin ahalko du. Izendatzen denaren ordainsaria eskatzailearen kontura izango da.

7.Sei hilabete eztabaidarik sortu gabe igarotzen badira, idazkari judizialak espedientea sustatu zuenari baimena emango dio tituluak sortutako etekinak kobratzeko, eta, hark eskatuta, jaulkitzaileari horren berri emango dio, ordainketa egin dezan.

Idazkari judizialak, egokitzat jotzen badu, etekinen hartzaileari fidantza eskatu ahalko dio, bidezkoa bada, etekin horien itzulketa bermatzeko.

8.Urtebete igaro ondoren inor ez bada aurka agertu, idazkari judizialak jaulkitzaileari beste titulu batzuk jaulkitzeko aginduko dio. Titulu horiek eskatzaileari entregatuko zaizkio.

9.Titulua edo tituluak ezeztatzea ez da bidezkoa izango inola ere, aurka agertzen den uneko ukandunak fede onez eskuratu baditu tituluaren beraren zirkulazioari buruzko legearen arabera.

Titulua edo tituluak ezeztatzea bidezkoa ez bada, edukitza galtzeko unean ukandun legitimoa zen horrek dagozkion akzio zibil edo penalak baliatu ahal izango ditu agiria fede gaiztoz eskuratu duen pertsonaren aurka.

VIII. KAPITULUA

Aseguru-kontratuetan aditua izendatzea

136. artikulua. Aplikazio-eremua.

Aseguru-kontratuan, halakoen berariazko legeriaren arabera, aseguratzaileak eta aseguratuak izendatutako adituen artean adostasunik ez badago sortutako kalteak zehazteko, eta aditu horiek beste aditu bat izendatzearekin ados ez badaude, kapitulu honetan araututako espedientea aplikatuko da.

137. artikulua. Eskumena, legitimazioa eta postulazioa.

1.Espedienteaz aseguratuaren egoitzaren lekuko merkataritza-arloko epaitegia arduratuko da.

2.Espedientea aseguru-kontratuko edozein alderdik sustatu ahalko du, edo bi alderdiek batera.

3.Espedientea izapidetzean, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

138. artikulua. Izapideak.

1.Espedientea hasteko, edozein interesdunek idazkia aurkeztuko du. Idazki horretan azaldu beharko da interesdunek kalteak baloratzeko izendatutako adituak ados ez daudela, eta beste aditu bat izendatzeko eskatzen dutela. Idazkariarekin batera, aseguruaren poliza eta adituen irizpenak aurkeztuko dira.

2.Eskaera izapiderako onartu ondoren, agerraldirako deialdia egingo da. Agerraldi horretan, idazkari judizialak interesdunei eskatuko die ados jar daitezela eta beste aditu bat izenda dezatela, eta, adostasunik ez badago, berak izendatuko du, Prozedura Zibilaren Legearen arauen arabera.

3.Izendapena egiaztatu eta gero, izendatuari horren berri emango zaio, kargua onartzen duen ala ez jakiteko. Kargua onartzeko edo ukatzeko, arrazoi zuzena alegatu ahalko du.

4.Kargua onartu eta gero, behar bezala izendatuko da. Irizpena hogeita hamar eguneko epean egin beharko da, eta espedientean sartuko da. Horrenbestez, espedientea amaitutzat joko da.

IX. TITULUA

Adiskidetzea

139. artikulua. Adiskidetzearen bidezkotasuna.

1.Adiskidetzeko ahalegina egin ahalko da titulu honetako aurreikuspenen arabera akordioa lortzeko, auzia saihestea helburu izanik.

Halako espedientea aurreko paragrafoan aurreikusitakoa ez den helburu baterako erabiltzen bada, eta horregatik eskubideaz nabarmen abusatu bada edo lege-maula nahiz prozesu-maula baliatu bada, eskaera erabat ukatuko da.

2.Adiskidetze-eskaerak ez dira izapiderako onartuko, eskaerotan honako gai hauek ukitzen badira:

1.a Adingabeek edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonek euren ondasunak askatasunez administratzeko zein judiziotan interesa izan eta horiek.

2.a Estatuak, autonomia erkidegoek eta gainerako administrazio publikoek, korporazioek edo izaera bereko erakundeek zein judiziotan interesa izan eta horiek.

3.a Epaileen eta magistratuen aurkako erantzukizun zibileko erreklamazio-prozesua. 4.a Orokorrean, transakzioa egiteko edo konpromisoa hartzeko modukoak ez diren

gaiei buruz sustatzen direnak.

140. artikulua. Eskumena.

1.Adiskidetze-ekitaldiez arduratzeko eskuduna izango da errekerituaren egoitzako lehen auzialdiko epaitegiko edo merkataritza-arloko epaitegiko bake-epailea edo idazkari judiziala, zeinek bere eskumeneko gaietan. Egoitza lurralde nazionalean ez badu, Espainian izan zuen azken egoitzakoa hartuko da. Aurrekoa gorabehera, eskaeraren kopurua 6.000 eurotik beherakoa bada eta merkataritza-arloko epaitegiei esleitutako gaiak ez direnean, bake-epaileak izango dira eskudunak.

Errekeritua pertsona juridikoa bada, halaber, eskatzailearen egoitzaren lekuko epailea izango da eskuduna, baldin eta errekerituak leku horretan badu ordezkaritza, sukurtsala, establezimendua edo jendearentzat irekitako bulegoa edo erakundearen izenean jarduteko baimendutako ordezkaria, kasu horretan hori egiaztatu beharko duela.

Bizileku edo egoitzari buruzko ikerketa egin eta gero emaitzarik lortzen ez bada edo adiskidetzerako errekeritua beste barruti judizial batean aurkitu bada, idazkari judizialak dekretua emango du edo bake-epaileak autoa emango du. Horren bidez, espedientea amaitutzat joko da, goiko inguruabarraren berri emango da, eta espedientea berriro epaitegi eskudun baten aurrean sustatzeko eskubidea erreserbatuko zaio adiskidetzearen eskatzaileari.

2.Eskumenedo errekusazio-arazoak sortzen badira, hurrenez hurren, adiskidetzeekitaldia zein epaitegi edo zein idazkari judizial edo bake-epaileren aurrean egin eta haien inguruan, agerraldia saiatutzat joko da, izapide gehiagorik gabe.

141. artikulua. Eskaera.

1.Adiskidetze-ekitaldia gauzatzeko ahaleginak egiten dituenak organo eskudunaren aurrean idatzizko eskaera aurkeztuko du. Eskaera horretan jasoko dira adiskidetzearen eskatzailea eta errekeritua edo errekerituak identifikatzeko datuak eta inguruabarrak, zitazioa egiteko helbidea edo helbideak, lortu nahi den adiskidetzearen xedea eta data, eta argi eta garbi eta zehatz azalduko da zein den abenikoaren xedea.

Eskatzaileak, era berean, adiskidetze-eskaera egin ahalko du, ondore horretarako dauden inprimaki normalizatuak betez; inprimakiok haren esku egongo dira kasuan kasuko organoan.

2.Eskaerarekin batera, eskatzaileak egokitzat jotzen dituen agiriak aurkeztu ahalko dira.

3.Adiskidetze-espedienteetan, ez da nahitaezkoa izango abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea.

142. artikulua. Onartzea, eguna eta ordua finkatzea eta zitazioa egitea.

1.Idazkari judizialak edo bake-epaileak, eskaera aurkeztu eta hurrengo bost egun baliodunen barruan, ebazpena emango du eskaera onartzeari buruz. Halaber, zitazioa egingo die interesdunei, eta adiskidetze-ekitaldia egiteko eguna eta ordua ezarriko ditu.

2.Zitazioaren eta adiskidetze-ekitaldiaren artean gutxienez bost egun igaro beharko dira. Adiskidetze-ekitaldia egiteko inoiz ezin izango da egon hamar egun baino gehiagoko atzerapenik, eskaera onartzen den egunetik zenbatuta.

143. artikulua. Onarpenaren ondorioak.

Adiskidetze-eskaeraren aurkezpenak eta geroko onarpenak preskripzioa geldiaraziko dute, eskuratze-preskripzioa izan zein preskripzio azkentzailea izan, hori aurkezten den unetik, lege honek ezarritako baldintzetan eta ondoreekin.

Preskripzio-epea berriro zenbatuko da idazkari judizialak dekretua edo bake-epaileak autoa ematen duenetik espedienteari amaiera emateko.

144. artikulua. Adiskidetze-ekitaldian agertzea.

1.Alderdiek beren kabuz edo prokuradore batek ordezkatuta agertu beharko dute, eta Prozedura Zibilaren Legearen I. liburuko I. tituluan ordezkaritzari buruz jasotzen diren arauak aplikatu beharko dira.

2.Eskatzailea agertzen ez bada eta ez agertzeko arrazoi zuzena alegatzen ez badu, atzera egin duela ulertuko da eta espedientea artxibatuko da. Eskatzaileak egiaztatzen ez badu arrazoi zuzen batengatik agertu ez dela, errekerituak eskatzaileari eskatu ahalko dio epaitegian agertzeak sorrarazitako kalte-galerak ordaintzeko. Eskatzaileari erreklamazioaren berri emango zaio bost egunez, eta idazkari judizialak edo bake-epaileak ebazpena emango du, kasuan-kasuan dagokion kalte-ordaina ezarrita. Ebazpen horren aurka ezin izango da errekurtsorik jarri.

3.Adiskidetzeko errekeritua agertzen ez bada eta ez agertzeko arrazoi zuzenik alegatzen ez badu, ekitaldiari amaiera emango zaio, eta adiskidetzea saiatutzat joko da, legezko ondore guztietarako. Pertsona bat baino gehiago errekeritzen bada, eta haien artean bakar bat agertzen bada, ekitaldia harekin egingo da eta gainerako errekerituei dagokienez adiskidetzea saiatutzat joko da.

4.Idazkari judizialak edo bake-epaileak, kasuan kasukoak, uste badu eskatzaileak edo errekerituak ez agertzeko emandako arrazoia zuzena dela, beste egun bat eta beste ordu bat ezarriko da adiskidetze-ekitaldia egiteko, ekitaldia bertan behera uzteko erabakia hartu eta hurrengo bost eguneko epearen barruan.

145. artikulua. Adiskidetze-ekitaldia egitea.

1.Adiskidetze-ekitaldian, eskatzaileak bere erreklamazioa azalduko du, eta erreklamazio horren oinarriak adieraziko ditu; errekerituak komenigarritzat jotzen duena erantzungo du, eta esku-hartzaileek euren alegazioak oinarritzeko edozein agiri erakutsi edo aurkeztu ahalko dute. Interesdunak ados jartzen ez badira, idazkari judiziala edo bake-epailea saiatuko dira adostasunera iris daitezen, eta interesdunek erantzun eta berrerantzun ahal izango dute, hori nahi badute eta horrela akordioa lortu ahal bada.

2.Adiskidetze-ekitaldiaren baliozko jarraipena oztopatu ahal duen zerbait alegatzen bada, ekitaldia amaitutzat joko da eta adiskidetzea saiatutzat joko da, izapide gehiagorik gabe.

3.Interesdunen artean adostasuna badago adiskidetzearen xedeari buruz, osorik edo zati batean, akta batean agerraraziko da erabakitzen duten guztia; ekitaldiaren amaieran abenikoa lortu zela azalduko da, eta abeniko horren xehetasunak azalduko dira. Akta hori agertutakoek sinatu beharko dute. Adostasunik lortu ezin bada, ekitaldiaren amaieran abenikorik lortu ez dela agerraraziko da.

4.Ahal bada, soinua eta irudia grabatzeko eta erreproduzitzeko euskarri egokian erregistratuko da agerraldia, Prozedura Zibilaren Legean xedatuta dagoenaren arabera. Ekitaldia amaitu ondoren, idazkari judizialak dekretua emango du edo bake-epaileak autoa emango du. Dekretu edo auto horretan jasoko da abenikoa lortu dela, saiatu eta huts egin dela edo abenikorik lortu ez dela, eta jardunak behin betiko artxibatzea erabakiko da.

146. artikulua. Lekukotza eta gastuak.

Alderdiek adiskidetze-ekitaldiari amaiera eman dion aktaren lekukotza eskatu ahalko dute.

Adiskidetze-ekitaldiak sorrarazi dituen gastuak ekitaldi hori sustatu duenaren kontura izango dira.

147. artikulua. Betearazpena.

1.Prozedura Zibilaren Legearen 517.2.9. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako, aktaren lekukotzak eta, horrekin batera, idazkari judizialaren dekretuak edo bakeepailearen autoak, zeinaren bidez alderdiak adiskidetze-ekitaldian ados jarri direla azaltzen baita, betearazpena dakar.

Beste ondore batzuetarako, hitzartutakoak agiri publiko eta solemne batean jasotako hitzarmen baten balioa eta eragingarritasuna izango ditu.

2.Betearazteko eskuduna izango da adiskidetzea izapidetu zuen epaitegi berbera, epaitegiaren beraren eskumeneko gaiak direnean. Gainerako kasuetan, betearazteko eskuduna izango da demandaren ardura hartu behar izan duen lehen auzialdiko epaitegia.

3.Betearazpenerako, Prozedura Zibilaren Legean epaiak eta judizialki onartutako hitzarmenak betearazteko ezarrita dagoenari jarraituko zaio.

148. artikulua. Deuseztasun-akzioa.

1.Adiskidetze-ekitaldian hitzartutakoaren kontra, kontratuak baliogabetzen dituzten kausengatiko deuseztasun-akzioa soilik egikaritu ahal izango da.

2.Akzio hori egikaritzeko demanda epaitegi eskudunean jarriko da, adiskidetzeekitaldia burutu eta hurrengo hamabost egunetan, eta berori bideratuko da, horren arloari edo muntari dagokion judizioaren izapideen bidez.

3.Deuseztasun-akzioa egikaritu dela egiaztatu denean, adiskidetze-ekitaldian hitzartutakoaren betearazpena etengo da, egikaritutako akzioari buruz behin betiko ebazpena eman arte.

Lehenengo xedapen gehigarria. Legerian jasotako aipamenak.

1.Unekoa baino lehenagoko data bateko legeetan epaileak borondatezko jurisdikzioko gaiei buruz dituen eskumenak aipatzen direnean, aipamen horiek epaileari edo idazkari judizialari buruzkoak direla ulertuko da, lege honen 2. artikuluko 3. zenbakian xedatuta dagoenaren arabera.

Halaber, lege hau baino lehenagoko arauetan Prozedura Zibilaren Legea aipatzen denean borondatezko jurisdikzioko gaiei dagokienez, aipamen horiek lege honi buruzkoak direla ulertuko da.

2.Lege hau baino lehenagoko arauetan banantze edo dibortzio judiziala aipatzen denean, legezko banantze edo dibortzioa aipatzen dela ulertuko da. Horren haritik, «bi ezkontideen adostasunez egitezko banantzea gertatu eta hori sinesgarriro agerrarazi denean» esaten denean, notario bidezko banantzea aipatu nahi dela ulertu beharko da.

3.Lege honetan Kode Zibila edo legeria zibila aipatzen denean ulertuko da foru lege zibilak edo lege zibil bereziak ere –kasuan kasukoa– aipatzen direla, halakoak dauden lekuetan.

Bigarren xedapen gehigarria. Adingabeen harrerari aplikatu beharreko araubide juridikoa.

1.Adingabeen harrera eratzeko espedientea lege honetan ezarritako xedapen erkideek eraenduko dute, honako berezitasun hauekin:

a) Erabaki judiziala beharrezkoa denean, Ministerio Fiskalak edo dagokion erakunde publikoak sustatuko du, eta erakunde publikoak aurkeztutako proposamenean legeria zibilak ezartzen dituen aipamenak jaso beharko dira.

Epaileak adostasuna eskatuko die hauei: erakunde publikoari, espedientearen sustatzailea erakunde publiko hori ez bada; adingabeari harrera egin behar dioten pertsonei; adingabeari, 12 urtetik gorakoa bada; gurasoei, guraso-ahala kenduta edo etenda ez badute, eta, bidezkoa bada, tutoreari.

Gurasoek espedientean ezingo dute alegatu desanparo-kausarik egon dela edo ez dela egon, edo halakorik egon eta geroago errehabilitazioa egon dela.

Adostasunak lortu eta entzunaldiak gorde behar den erreserbarekin egin ondoren, adingabearen intereserako bidezkoa den ebazpena emango du bost eguneko epean.

b) Gurasoen edo tutoreen egoitza edo egonlekua zein den jakin ezin izan bada, Prozedura Zibilaren Legearen 156. artikuluko 1. zenbakian aurreikusitako bitartekoak agortu direnean, edo zitazio pertsonala egin ondoren agertzen ez badira, izapide hori ez da egingo eta epaileak harrerari buruzko ebazpena emango du.

c) Gurasoek espedientearen ardura duen auzitegiari jakinarazten badiote desanparodeklarazioaren aurka egin nahi dutela demanda aurkeztuz, edo prozedura sustatu nahi dutela errehabilitazioaren ondoreetarako, idazkari judizialak espedientea etengo du, eta hogei eguneko epea emango du demanda aurkezteko. Demanda aurkeztu eta gero, auzitegiak espedientea eten ahalko du prozedura horretan ebazpena eman arte. Demanda aurkezten ez bada ezarritako epearen barruan, idazkari judizialak espedientea izapidetzen jarraituko du.

2.Judizialki erabakitako harrera amaitzeko espedientea ofizioz edo adingabeak, haren legezko ordezkariak, erakunde publiko batek, Ministerio Fiskalak edo adingabea harreran duten pertsonek hala eskatuta hasiko da.

Erakunde publikoari, adingabeari, haren legezko ordezkari eta adingabea harreran dutenei entzun ondoren, eta Ministerio Fiskalak txostena egin ondoren, epaileak bidezkotzat jotzen duena ebatziko du hurrengo bost eguneko epearen barruan.

3.Harrera-araubidean dauden adingabeek beren gurasoekin, aitona-amonekin eta gainerako ahaide eta hurkoekin dituzten harremanei buruz planteatzen diren auzien inguruan neurriak hartzeko espedientea adingabearen babesa aginduta duen erakunde publikoaren egoitzako lehen auzialdiko epaitegiak izapidetuko du. Hala ere, harrera ebazpen judizialaren bidez ezarri bada, espedienteaz arduratzeko eskuduna ebazpen hori eman duen lehen auzialdiko epaitegia izango da.

Espediente hori sustatzeko legitimazioa dute adingabeak, bi gurasoek banaka edo batera, aitona-amonek eta bestelako ahaide eta hurkoek.

Epaileak neurriak hartzea bidezkoa dela ulertzen badu, ebazpenean adingabearen egonaldi-araubidea eta adingabearen eta eskatzailearen edo eskatzaileen arteko harremanerako eta komunikaziorako araubidea ezarriko du, bai eta harremanei dagozkien gainerako neurriak ere, kasuan bidezkoak badira.

4.Araubide hori aplikatuko da haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duten legeak indarrean jarri arte.

Hirugarren xedapen gehigarria. Atzerriko agiri publikoak erregistro publikoetan inskribatzea.

1.Zein egitate edo egintzari buruz fede eman eta hori inskribatzeko titulua izango da organo judizial batek agindu ez duen atzerriko agiri publiko bat, betiere baldintza hauek betetzen baditu:

a) Agiria atzerriko agintari eskudun batek eman du, estatu hartako legeriaren arabera.

b) Atzerriko agintariak agiria egiten esku hartu du Espainiako agintariek kasuan kasuko gaian betetzen dituztenen antzeko eginkizunak betez, eta jatorrizko herrialdean ondore berberak edo antzeko ondoreak sortuko ditu.

c) Agirian jasota dagoen egitatea edo egintza baliozkoa da Espainiako nazioarteko zuzenbide pribatuko arauek izendatutako antolamenduaren arabera.

d) Atzerriko agiria inskribatzea ez da nabarmenki bateraezina Espainiako ordena publikoarekin.

2.Atzerriko agintaritza ez-judizialek emandako ebazpenetarako artikulu honetan aurreikusi den araubide juridikoa atzerriko organo judizialek emandako ebazpenei aplikatuko zaie, baldin eta, lege honen arabera, ebazpen horien ardura Espainiako agintaritza ez-judizialek izan behar badute.

Laugarren xedapen gehigarria. Notarioen eta erregistroen tarifak.

Notarioek eta jabetza-erregistratzaileek eta merkataritzako erregistratzaileek lege honetan xedatuta dagoenaren arabera beren eskumenekoak diren gai, akta, eskritura publiko, espediente, egitate eta egintza inskribagarrietan esku hartzeari dagozkien tarifak Gobernuak hiru hilabeteko epean onetsiko ditu, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik aurrera zenbatuta.

Nolanahi ere, notarioek adituak izendatzeari buruzko espedienteen tarifa, asegurukontratuaren araudian aurreikusita dauden hori, peritatutako negozioak izan dezakeen kopurua kontuan hartu gabe jasoko da.

Bosgarren xedapen gehigarria. Erregelamendu bidezko aldaketa eta garapenak.

Gobernuak beharrezkoak diren erregelamendu bidezko aldaketa eta garapenak egingo ditu lege hau aplikatzeko.

Seigarren xedapen gehigarria. Gastua ez handitzea.

Arau honetan jasotako neurriek ezingo dute hornidura-handitzerik eragin, ez eta ordainsarien eta bestelako pertsonal-gastuen handitzerik ere.

Lehenengo xedapen iragankorra. Izapidetzen ari diren espedienteak.

Lege honek ukitzen dituen espedienteak, berori indarrean jartzerakoan izapidetzen ari badira, aurreko legeriaren arabera jarraituko dira izapidetzen.

Bigarren xedapen iragankorra. Administrazio Publikoaren aldeko abintestato jaraunspenak.

1.Lege hau indarrean jartzerakoan Administrazio Publikoaren aldeko abintestato jaraunslearen deklarazioa izapidetzen ari bada, geroago ere ordura arte ardura zuten organo judizialek izapidetuko dute, aurreko legeriaren arabera, ebatzi arte.

2.Estatuko Administrazio Orokorraren aldeko abintestato jaraunspenetan utzitako ondasunen banaketa aurreko legeriaren arabera egingo da baldin eta lege hau indarrean jartzean dagokion deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu bada.

Hirugarren xedapen iragankorra. Borondatezko enkanteen espedienteak.

2015eko urriaren 15era arte egiten diren borondatezko enkanteak 1881eko otsailaren 3ko Errege Dekretu bidez onetsitako Prozedura Zibilaren Legearen xedapenek eraenduko dituzte.

Laugarren xedapen iragankorra. Adopzioeta ezkontza-espedienteak.

1.Haurrak eta nerabeak babesteko sistema aldatzen duen legea indarrean jarri arte hasten diren adopzioak 1881eko otsailaren 3ko Errege Dekretu bidez onetsitako Prozedura Zibilaren Legearen xedapenek eraenduko dituzte.

2.2017ko ekainaren 30a baino lehen hasten diren ezkontza-espedienteak aurrerantzean ere Erregistro Zibilaren arduradunak izapidetuko ditu Kode Zibilaren xedapenen eta Erregistro Zibilaren 1957ko ekainaren 8ko Legearen xedapenen arabera.

Erregistro Zibilaren arduradunak ezkontza-espedientearen aldeko ebazpena eman ondoren, honako hauetariko batek egin ahalko du ezkontza, ezkongaien aukeran:

1.a Erregistro Zibilaren ardura duen epaileak eta horren eskuordetza duten bakeepaileek.

2.a Ezkontza egiten den udalerriko alkateak edo horren eskuordetza duen zinegotziak.

3.a Ezkontideek askatasunez hautatutako idazkari judizialak edo notarioak, ezkontza egiten den lekuan eskuduna bada.

4.a Atzerrian Erregistro Zibilaren ardura duen funtzionario diplomatikoak nahiz kontsularrak.

Adostasuna eman beharko da Kode Zibilean eta Erregistro Zibilaren 1957ko ekainaren 8ko Legean aurreikusita dagoen forman, xedapen honetan ezartzen diren berezitasunekin.

Ezkontza Erregistro Zibilaren arduradunak, bake-epaileak, alkateak edo horren eskuordetza duen zinegotziak edo idazkari judizialak egin badu, aktan jasoko da; notarioaren aurrean egin bada, berriz, eskritura publikoan agerraraziko da. Bi kasuetan sinatu beharko dute ezkondu dituenak, ezkontideek eta bi lekukok.

Behin akta egin edo eskritura publikoa eskuetsi eta gero, ezkontideetako bakoitzari ezkontza egin izana egiaztatzen duen kopia emango zaio. Egun berean, bitarteko telematikoak erabiliz, eskuesleak agiri horren lekukotza edo kopia ziurtatu elektronikoa igorriko du Erregistro Zibilera, bertan inskriba dadin, Erregistro Zibilaren arduradunak kalifikatu ondoren.

Bosgarren xedapen iragankorra. Erlijio ebanjeliko, judu eta islamikoek eta Espainian errotze nabarmenaren aitorpena jaso duten beste erlijio batzuek egindako ezkontzak.

1.Lege honen azken xedapenetatik bosgarrena indarrean jarri arte, erlijio-ezkontza ebanjelikoari Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legearen 7. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko zaio, 5. zenbakia izan ezik. Zenbaki hori honela geratzen da idatzita:

«5. Ezkontza egin eta gero, gurtzako ministroak ezkontza egin izanaren ziurtagiria egingo du, inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzekin. Lekukoen nortasuna azalduko du, baita aurretiazko espedientearen inguruabarrak ere. Alde horretatik, nahitaez jasoko dira ziurtagiria egin duen Erregistro Zibilaren arduradunaren edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren izen-abizenak. Ziurtagiri hori bitarteko elektronikoak erabiliz igorriko zaio, erregelamenduz zehazten den moduan, ezkontza inskribatzeko eskuduna den Erregistro Zibilaren arduradunari, gurtzako ministroaren izaeraren ziurtagiriekin batera. Hori egiteko bost eguneko epea egongo da. Era berean, ebazpenaren bi kopietan, ezkontza egin izanaren eginbidea egingo du. Eginbide horren ale bat ezkontideei emango die, eta bestea ezkontza egin izanaren akta gisa gordeko du zeremoniaburuaren artxiboan edo gurtzako ministro gisa ordezkatzen duen erlijio-erakundearen artxiboan.»

2.Lege honen azken xedapenetatik seigarrena indarrean jarri arte, erlijio-ezkontza juduari Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 25/1992 Legearen 7. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko zaio, 7. artikuluaren 5. zenbakia izan ezik. Zenbaki hori honela geratzen da idatzita:

«5. Ezkontza egin eta gero, gurtzako ministroak ezkontza egin izanaren ziurtagiria egingo du, inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzekin. Lekukoen nortasuna azalduko du, baita espedientearen inguruabarrak ere. Alde horretatik, nahitaez jasoko dira ziurtagiria egin duen Erregistro Zibilaren arduradunaren edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren izen-abizenak. Ziurtagiri hori bitarteko elektronikoak erabiliz igorriko zaio, erregelamenduz zehazten den moduan, ezkontza inskribatzeko eskuduna den Erregistro Zibilaren arduradunari, gurtzako ministroaren izaeraren ziurtagiriekin batera. Hori egiteko, bost eguneko epea egongo da. Era berean, ezkontzeko gaitasunari buruzko aurretiazko ebazpenaren bi kopietan, ezkontza egin izanaren eginbidea egingo du. Eginbide horren ale bat ezkontideei emango die, eta bestea ezkontza egin izanaren akta gisa gordeko du zeremoniaburuaren artxiboan edo gurtzako ministro gisa ordezkatzen duen erlijioerakundearen artxiboan.»

3.Lege honen azken xedapenetatik zazpigarrena indarrean jarri arte, erlijio-ezkontza islamikoari Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 26/1992 Legearen 7. artikuluan xedatuta dagoena aplikatuko zaio, 7. artikuluaren 3. zenbakia izan ezik. Zenbaki hori honela geratzen da idatzita:

«3. Ezkontza egin eta gero, ezkontza hori zein komunitate islamikotan egin den, horren ordezkariak ezkontza egin izanaren ziurtagiria egingo du, inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzekin eta espedientearen inguruabarrak ere azalduz. Alde horretatik, nahitaez jasoko dira ziurtagiria egin duen Erregistro Zibilaren arduradunaren edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren izen-abizenak. Ziurtagiri hori bitarteko elektronikoak erabiliz igorriko zaio, erregelamenduz zehazten den moduan, ezkontza inskribatzeko eskuduna den Erregistro Zibilaren arduradunari, komunitate islamikoaren ordezkariak ezkontzak egiteko gaitasuna duela azaltzen duen ziurtagiriekin batera, 3. artikuluko 1. zenbakian aurreikusita dagoenaren arabera. Hori egiteko, bost eguneko epea egongo da. Era berean, ezkontzeko gaitasunari buruzko aurretiazko ebazpenaren bi kopietan, ezkontza egin izanaren eginbidea egingo du. Eginbide horren ale bat ezkontideei emango die, eta bestea ezkontza egin izanaren akta gisa gordeko du komunitatearen artxiboan.»

4.Erregistro Zibilaren uztailaren 22ko 20/2011 Legearen 58 bis artikulua indarrean jarri arte, Erlijio Erakundeen Erregistroan inskribatuta dauden eta Espainian errotze nabarmenaren aitorpena duten elizek, erlijioek, erlijio-komunitateek edo erlijio-federazioek ezkontza forma erlijiosoan egiteko, ezkontzeko gaitasunari buruzko aurretiazko ebazpena eduki beharko dute. Izapide hori bete eta gero, esku hartu duen Erregistro Zibilaren arduradunak edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularrak ebazpenaren bi kopia egingo ditu. Ebazpen horretan, kasu guztietan jasoko da ezkongaiek ezkontzeko gaitasuna dutela azaltzeko ziurtagiria. Ziurtagiri hori ezkongaiek ezkontza egiteaz arduratzen den gurtzako ministroari eman beharko diote.

Adostasuna eman beharko da gurtzako ministro baten eta bi lekuko adin nagusiren aurrean. Kasu horietan, adostasuna eman beharko da ezkontzeko gaitasunari buruzko ziurtagiria egin eta sei hilabete igaro aurretik.

Ondore horietarako, gurtzako ministro dira gurtzako edo erlijio-laguntzako eginkizunak modu iraunkorrean egiten dituzten pertsona fisikoak. Pertsona horiek baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute Espainian errotze nabarmenaren aitorpena duen eliza, erlijio edo erlijio-komunitate batek egindako ziurtagiriaren bidez, errotzeari buruzko aitorpena eskatu duen federazioaren adostasunarekin.

Ezkontza egin eta gero, zeremoniaburuak ezkontza egin izanaren ziurtagiria egingo du, inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzekin. Lekukoen nortasuna azalduko du, baita aurretiazko aktaren inguruabarrak ere. Alde horretatik, nahitaez jasoko dira ziurtagiria egin duen Erregistro Zibilaren arduradunaren edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren izen-abizenak. Ziurtagiri hori bitarteko elektronikoak erabiliz igorriko zaio, erregelamenduz zehazten den moduan, ezkontza inskribatzeko eskuduna den Erregistro Zibilaren arduradunari, gurtzako ministroaren izaeraren ziurtagiriekin batera. Hori egiteko bost eguneko epea egongo da. Era berean, ezkontzeko gaitasunari buruzko aurretiazko ebazpenaren bi kopietan, ezkontza egin izanaren eginbidea egingo du. Eginbide horren ale bat ezkontideei emango die, eta bestea ezkontza egin izanaren akta gisa gordeko du zeremoniaburuaren artxiboan edo gurtzako ministro gisa ordezkatzen duen erlijioerakundearen artxiboan.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

1.Indargabetuta geratzen dira 1881eko otsailaren 3ko Errege Dekretu bidez onetsitako Prozedura Zibilaren Legearen 4., 10., 11. eta 63. artikuluak, 460.etik 480.era bitartekoak, 977.etik 1000.era bitartekoak, 1811.etik 1879.era bitartekoak, 1901.etik 1918. era bitartekoak, eta 1943.etik 2174.era bitartekoak.

2.Kode Zibilaren 316. artikulua indarrik gabe geratzen da.

3.Kanbio-letra eta Txekeari buruzko uztailaren 16ko 19/1985 Legearen 84. artikulutik 87.era bitartekoak indargabetzen dira.

4.Halaber, Kode Zibilaren 2. artikuluko 2. zenbakiaren arabera, indargabetuta geratzen dira lege honetan xedatutakoaren aurka dauden arau guztiak, bai eta lege honetan xedatutakoarekin bateraezinak direnak ere.

Azken xedapenetatik lehena. Kode Zibilaren artikulu jakin batzuk aldatzea.

Honela aldatuko da Kode Zibila:

Bat. 47. artikulua honela geratzen da idatzita:

«47. artikulua. Era berean, ezin dira elkarrekin ezkondu:

1.(...)

2.(...)

3.Euretatik edozeinen ezkontidea edo ezkontzakoaren gisako afektuharremanean lotuta dagoen pertsona doloz hiltzen parte hartu izanagatik kondenatuak izan direnak.»

Bigarrena. 48. artikulua aldatzen da:

«Alderdiak hala eskatu, eta horretarako arrazoi zuzena izanez gero, epaileak, borondatezko jurisdikzioko espedientean aurretik emandako ebazpenaren bidez, ken ditzake aurreko ezkontidea edo ezkontzakoaren gisako afektu-harremanean lotuta dagoen pertsona doloz hiltzeagatiko eragozpena, bai eta albokoen arteko hirugarren graduko ahaidetasunagatiko eragozpena ere. Gerogarrenean eragozpena kentzeak ezkontza deuseza baliozkotzen du, ezkontza hori egin den unetik, baldin eta alderdietatik batek ez badu ezkontzaren deuseztasuna judizialki eragin.»

Hiru. 49. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Espainiar oro ezkon daiteke, Espainian edo Espainiatik kanpo:

1.a Kode honetan araututako forman.

2.a Legez ezarritako forma erlijiosoan.

Espainiarrak ezkon daitezke, Espainiatik kanpo ere, ezkontza zein tokitan egin eta toki horretako legeak ezarritako formaren arabera.»

Lau. Aldatu egiten da I. liburuko IV. tituluko III. kapituluaren bigarren atalaren izenburua; aurrerantzean, hau izango da:

«Bigarren atala. Ezkontzea»

Bost. 51. artikulua honela geratzen da idatzita:

«51. artikulua.

1.Bi ezkongaiek gaitasun-betekizunak badituztela eta eragozpenik ez dagoela edo eragozpenak edo edozein motatako oztopoak desagertu direla akta edo espediente bidez egiaztatzeko eskuduna izango da ezkongaietako baten egoitzako idazkari judiziala, notarioa edo Erregistro Zibilaren arduraduna, edo Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionario diplomatiko nahiz kontsularra, atzerrian bizi badira.

2.Ezkontza eskuesteko eskuduna izango da:

1.a Ezkontza egiten den udalerriko bake-epailea edo alkatea edo horren eskuordetza duen zinegotzia.

2.a Ezkontideek askatasunez hautatutako idazkari judiziala edo notarioa, ezkontza egiten den lekuan eskuduna bada.

3.a Atzerrian Erregistro Zibilaren ardura duen funtzionario diplomatikoa nahiz kontsularra.»

Sei. 52. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Hilzorian dagoenaren ezkontza eskuets dezake:

1.a 51. artikuluak aipatutako bake-epaileak, alkateak edo horren eskuordetza duen zinegotziak, idazkari judizialak, notarioak edo funtzionarioak.

2.a Kanpainan dauden militarrei dagokienez, horien goiko ofizialak edo buruak. 3.a Itsasontzian nahiz aireontzian egindako ezkontzei dagokienez, horren

kapitainak edo komandanteak.

Hilzorian dagoenaren ezkontza egiteko, ez da beharrezkoa izango aurretiaz ezkontzaren akta edo espedientea izapidetzea; baina, ezkontza egitean, bi lekuko adin nagusi izan behar dira bertan, eta heriotza-arriskua ezkongaietako baten gaixotasunaren edo egoera fisikoaren ondorioa bada, adostasuna emateko gaitasunari eta egoeraren larritasunari buruz mediku batek emandako irizpena aurkeztu beharko da, horretarako ezintasuna egiaztatzen denean izan ezik, kalterik egin gabe 65. artikuluan ezarrita dagoenari.»

Zazpi. 53. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Bake-epaile, alkate, zinegotzi, idazkari judizial, notario edo funtzionarioak ezkontza egin arren, eskugabea bada edo izendapenik ez badu, horrek ez du ukituko ezkontzaren baliozkotasuna, baldin eta ezkontide batek, behintzat, fede onez jardun badu, eta haiek jendaurrean bete badituzte euren eginkizunak.»

Zortzi. 55. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Ezkongaietako bat ahaldunaren bitartez ezkondu ahalko da, baldin eta ezkongaiak ahaldun horri ahalorde berezia ematen badio modu kautoan; nahitaezkoa izango da beti beste ezkongaia bertan izatea.

Ahalordean zehaztuko da norekin egin behar den ezkontza; eta, pertsona horren nortasuna jakin ahal izateko, inguruabar pertsonal zehatzak adieraziko dira. Inguruabar horiek balioetsi beharko ditu ezkondu aurreko akta edo espedientea izapidetzen duen idazkari judizial, notario, Erregistro Zibilaren arduradun edo funtzionarioak.

Ahalordea azkendu egingo da, ahalorde-emaileak hori errebokatzeagatik, ahaldunak horri uko egiteagatik edo horietatik edozein hiltzeagatik. Ahalordeemaileak ahalordea errebokatzeko, nahiko izango da ezkondu aurretik berak hori modu kautoan adieraztea. Errebokazioa berehala jakinaraziko zaio ezkondu aurreko akta edo espedientea izapidetzen duen idazkari judizial, notario, Erregistro Zibilaren arduradun edo funtzionarioari, eta akta edo espedientea amaitu bada, ezkontza egin behar duenari.»

Bederatzi. 56. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Elkarrekin ezkondu nahi dutenek aldez aurretik egiaztatu beharko dute Erregistro Zibilari buruzko legeriaren arabera izapidetutako aktaren edo espedientearen bidez, gaitasun-betekizunak badituztela eta eragozpenik ez dagoela edo eragozpenak desagertu direla, kode honetan aurreikusitakoaren arabera.

Ezkongaietatik edozeinek buru-, adimenedo zentzumen-urritasunak baditu, akta edo espedientea izapidetzen duen idazkari judizialak, notarioak, Erregistro Zibilaren arduradunak edo funtzionarioak medikuei irizpena eskatuko die, pertsona horrek adostasuna emateko duen gaitasunari buruz.»

Hamar. 57. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Idazkari judizialak edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularrak izapidetutako ezkontza idazkari judizialaren edo funtzionarioaren aurrean edo beste baten aurrean egin ahalko da, edo bake-epailearen eta alkatearen edo horren eskuordetza duen zinegotziaren aurrean, ezkongaien aukeran. Erregistro Zibilaren arduradunak izapidetu badu, ezkontza bake-epailearen, alkatearen edo horren eskuordetza duen zinegotziaren aurrean –ezkongaiek izendatzen dutena– egin beharko da.

Azkenik, ezkontza-akta notarioak egin badu, ezkongaiek adostasuna eman ahalko dute aurretiazko akta izapidetu duen notario horren beraren edo beste baten aurrean, edo bake-epailearen, alkatearen edo horren eskuordetza duen zinegotziaren aurrean, haiek aukeratzen dutena.»

Hamaika. 58. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Bake-epaile, alkate, zinegotzi, idazkari judizial, notario edo funtzionarioak, 66.,

67.eta 68. artikuluak irakurri eta gero, ezkongai bakoitzari galdetuko dio beste ezkontidearekin ezkontzeko adostasuna ematen duen eta benetan egintza horretan ezkontza egiten duen; bi-biok baietz erantzunez gero, bake-epaile, alkate, zinegotzi, idazkari judizial, notario edo funtzionarioak bi horiek ezkontza bidez lotuta geratu direla adieraziko du, eta dagokion akta egin edo eskritura baimenduko du.»

Hamabi. 60. artikulua honela geratzen da idatzita:

«1. Ezkontza egiten bada zuzenbide kanonikoaren arauen arabera edo Estatuaren eta erlijioen arteko lankidetza-akordioetan jasotako forma erlijiosoetatik edozeinetan, ezkontza horrek ondore zibilak dakartza.

2.Era berean, ondore zibilak izango ditu Erlijio Erakundeen Erregistroan inskribatuta dauden eta Espainian errotze nabarmenaren aitorpena duten elizek, erlijioek, erlijio-komunitateek edo erlijio-federazioek aurreikusitako forma erlijiosoan egindako ezkontzak.

Kasu horretan, ondore zibilak onartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Ezkontzeko gaitasunari buruzko aurretiazko akta edo espedientea izapidetzea, Erregistro Zibilaren araudiaren arabera.

b) Adostasuna askatasunez ematea behar bezala egiaztatutako gurtzako ministro baten eta bi lekuko adin nagusiren aurrean.

Gurtzako ministro izatea egiaztatzeko, Espainian errotze nabarmenaren aitorpena duen eliza, erlijio edo erlijio-komunitate batek egindako ziurtagiria aurkeztu beharko da, errotzeari buruzko aitorpena eskatu duen federazioaren adostasunarekin.

3.Forma erlijiosoan egindako ezkontzaren ondore zibilak bete-betean aitortzeko, hurrengo kapituluan xedatutakoa bete beharko da.»

Hamahiru. 62. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Ezkontza egin izana akta edo eskritura publiko baten bidez jasoko da. Ezkontza noren aurrean egin den, hark sinatuko du akta edo eskritura hori, baita ezkonberriek eta bi lekukok ere.

Behin akta egin edo eskritura publikoa eskuetsi eta gero, eskuesleak ezkontza egin dela egiaztatzen duen agiria igorriko du Erregistro Zibil eskudunera, bertan inskriba dadin, Erregistro Zibilaren arduradunak kalifikatu ondoren.»

Hamalau. 63. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Espainian forma erlijiosoan eginiko ezkontza inskribatzeko, elizaren edo kasuan kasuko erlijioaren, erlijio-komunitatearen edo federazioaren ziurtagiria aurkeztu behar da; ziurtagiri horrek adierazi behar ditu Erregistro Zibilari buruzko legerian agindutako inguruabarrak.

Idazpenari ezezkoa emango zaio, erregistroan aurkeztutako agiriek edo erregistroko idazpenek agerian jartzen dutenean ezkontzak ez dituela betetzen bere baliozkotasunerako titulu honetan ezartzen diren betekizunak.»

Hamabost. 65. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Ezkontza egiten bada aurretiaz beharrezkoa den espediente edo akta egokiaren izapideak egin gabe, ezkontza egin duen idazkari judizialak, notarioak edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularrak –Erregistro Zibilaren ardura duenak– egiaztatu behar du, inskripziorako jarduna egin baino lehen, ezkontza hori baliozkoa izateko legezko betekizunak badirela. Horretarako, artikulu honetan aipatzen den akta edo espedientea izapidetu beharko du.

Ezkontza aurreko paragrafoan aipatu direnetako bat ez den agintari edo pertsona eskudun baten aurrean egin bada, ezkontza non egin eta toki horretako Erregistro Zibilaren arduradunari igorriko zaio ezkontza horren akta, baliozkotasunerako baldintzak egiazta ditzan, dagokion espedientearen bidez. Egiaztapen hori egindakoan, Erregistro Zibilaren arduradunak ezkontza inskribatuko du.»

Hamasei. 73. artikuluaren 3. puntua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«3.a Bake-epaile, alkate edo zinegotzi, idazkari judizial, notario edo funtzionarioaren aurrean egin behar dena, baldin eta horren edo lekukoen eskuhartzerik gabe egiten bada.»

Hamazazpi. 81. artikuluaren lehenengo paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«Banantzea judizialki dekretatuko da seme edo alaba adingabeak edo gaitasuna judizialki aldatuta dutenak badaude gurasoen mendean, ezkontza edozein formatan egin dela ere.»

Hemezortzi. 82. artikulua honela geratzen da idatzita:

«1. Ezkontideek elkarrekin adostuta banantzea erabaki ahalko dute ezkontza egin eta hiru hilabete igaro eta gero. Horretarako, hitzarmen arauemailea egin beharko da idazkari judizial baten aurrean, edo eskritura publikoa notario batean aurrean. Hitzarmen edo eskritura horretan ezkontideek azaldu beharko dute banantzeko borondate argia dutela, eta 90. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera

banantzeak sortzen dituen ondorioak arautzeko neurriak zehaztuko dituzte. Funtzionario diplomatiko nahiz kontsularrek, esleitu zaizkien notario-eginkizunak betetzean, ezingo dute banantzearen eskritura publikoa eskuetsi.

Ezkontideek banantzea egilestean pertsonalki esku hartu beharko dute; dena dela, jarduneko abokatu batek lagundu beharko die idazkari judizialaren edo notarioaren aurrean adostasuna ematean. Era berean, seme-alaba adin nagusiek edo adingabe emantzipatuek adostasuna eman beharko dute idazkari judizialaren edo notarioaren aurrean, diru-sarrera propiorik ez izateagatik eta familiaren egoitzan bizitzeagatik dagozkien neurriei buruz.

2.Artikulu honetan xedatuta dagoena ez da aplikatuko seme edo alaba adingabe emantzipatu gabeak edo gaitasuna judizialki aldatuta dutenak badaude gurasoen mendean.»

Hemeretzi. 83. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Banantze-epai edo -dekretuak edo banantzea xedatzen duen hitzarmen arauemailearen eskritura publikoaren egilespenak ezkontideen arteko elkarbizitza etetea dakar, eta horrekin amaitu egiten da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasunak lotzeko duen aukera.

Banantzeak ondoreak sortuko ditu hori adierazten duen epaia edo dekretua irmoa den unetik edo bi ezkontideek 82. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera eskritura publikoan adostasuna ematen duten unetik. Epaiaren edo dekretuaren lekukotza edo eskritura publikoaren kopia Erregistro Zibilera igorriko da bertan inskriba dadin. Inskripzioa gertatzen den arte, ez ditu ondore guztiak izango fede oneko hirugarrenei begira.»

Hogei. 84. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Berradiskidetzeak amaiera ematen dio banantze-prozedurari, eta gerogarreneko ondorerik gabe uzten du prozedura horretan erabakitakoa; baina bi ezkontideek, bakoitza bere aldetik, berradiskidetze horren berri eman beharko diote auzia erabakitzen ari den edo erabaki duen epaileari. Hori gorabehera, ebazpen judizialaren bidez, seme-alabei begira hartutako neurriak iraunaraz edo aldaraz daitezke, hori egitea justifikatzen duen arrazoia dagoenean.

Banantzean epaileak esku hartu ez badu, 82. artikuluan aurreikusita dagoen moduan, berradiskidetzea eskritura publikoan edo adierazpen-aktan formalizatu beharko da.

Berradiskidetzea hirugarrenei begira eragingarria izan dadin, dagokion Erregistro Zibilean inskribatu beharko da.»

Hogeita bat. 87. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Ezkontideek dibortzioa elkarrekin adostuta erabaki ahalko dute; horretarako, hitzarmen arauemailea egingo dute idazkari judizialaren aurrean, edo eskritura publikoa egiletsiko dute notarioaren aurrean, 82. artikuluan araututako forma eta edukiarekin, artikulu horretan eskatutako baldintza eta inguruabarren arabera. Funtzionario diplomatiko nahiz kontsularrek, esleitu zaizkien eginkizunak betetzean, ezingo dute dibortzioaren eskritura publikoa eskuetsi.»

Hogeita bi. 89. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Ezkontza dibortzioaren bidez desegiteak ondoreak sortuko ditu hori adierazten duen epaia edo dekretua irmoa den unetik edo bi ezkontideek 87. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera eskritura publikoan adostasuna ematen duten unetik. Dibortzioak ez die fede oneko hirugarrenei kalterik egingo, Erregistro Zibilean inskribatu arte.»

Hogeita hiru. 90. artikulua aldatzen da, eta honako idazkera hau izango du:

«1. 81., 82., 83., 86. eta 87. artikuluetan aipaturiko hitzarmen arauemaileak barnean hartu behar ditu, gutxienez, hurrengo kontuak, betiere aplikatu behar badira:

a) Bi gurasoen ahalpeko seme-alaben zaintza eta zaintza hori egikaritzeko modua zehaztu behar dira, eta, hala denean, seme-alabekin bizi ohi den ezkontideaz bestekoak zein araubide bete behar duen seme-alabokin harremanak izan eta eurekin egoteko.

b) Beharrezkotzat joz gero, aitona-amonek euren lobak bisitatzeko eta eurokin komunikatzeko araubidea ezarriko da, betiere loben interesa kontuan hartuta.

c) Familiaren etxebizitza eta ostilamenduaren erabilera eratxiki behar da.

d) Ezkontzaren zametan eta mantenuan izan beharreko partaidetza zehaztu behar da, eta, era berean, partaidetza horiek eguneratzeko oinarriak eta euron bermeak finkatu behar dira, hala denean.

e) Ezkontzaren ondasun-eraentza likidatu behar da, hori bidezkoa denean.

f) Hala denean, ezkontide batek 97. artikuluarekin bat etorriz ordaindu behar duen pentsioa zehaztu behar da.

2.Ezkontideek akordioak egin badituzte deuseztasun, banantze edo dibortzioaren ondorioak arautzeko eta organo judizialaren aurrean aurkeztu badituzte, epaileak akordio horiek onetsiko ditu, salbu eta seme-alabentzat kaltegarri direnean edo ezkontide batentzat kalte astunak dakartzatenean.

Alderdiek araubide bat proposatzen badute aitona-amonek euren lobak bisita ditzaten eta eurokin komunika daitezen, epaileak araubide hori onetsi ahalko du, aurretiaz aitona-amonei entzun eta horiek adostasuna emanez gero. Akordioei ezezkoa emateko, epaileak ebazpen zioduna eman behar du, eta, kasu horretan, ezkontideek beste proposamen bat aurkeztu behar diote epaileari, horrek onets dezan, bidezkoa izanez gero.

Ezkontideek akordioak idazkari judizial edo notario baten aurrean formalizatu badituzte eta, idazkari judizialaren edo notarioaren iritziz akordioetako batek ezkontideetako batentzat edo ukitutako seme-alaba adin nagusi edo adingabe emantzipatuentzat kalte astunak badakartza, hala ohartaraziko die egilesleei eta espedientea amaitutzat joko dute. Kasu horretan, ezkontideak hitzarmen arauemailearen proposamena onesteko soilik agertu ahalko dira epailearen aurrean.

Hitzarmen arauemailea onesten denetik edo eskritura publikoa egilesten denetik, akordio horiek premiamendu-bidean betearaz daitezke.

3.Judizialki edo epaileak onartutako beste hitzarmen baten bidez aldaraz daitezke akordiorik izan ezean epaileak hartutako neurriak edo ezkontideek eurek judizialki hitzartutakoak, seme-alabek beharrizan berriak dituztelako edo ezkontideen inguruabarrak aldatu direlako komenigarria denean. Idazkari judizialaren aurrean edo eskritura publikoan itundutako neurriak beste akordio baten bidez alda daitezke, kode honetan eskatzen diren baldintza berberen mendean.

4.Epaileak edo alderdiek ezar ditzakete hitzarmena betetzeko beharrezkoak diren berme erreal nahiz pertsonalak.»

Hogeita lau. 95. artikuluaren lehenengo paragrafoa aldatzen da, eta honako idazkera hau izango du:

«Hitzarmen arauemailea formalizatzeko epai irmoak, dekretu irmoak edo eskritura publikoak ezkontzaren ondasun-eraentza desegin edo azkenduko du, ezkontzaren ondasunei dagokienez, eta likidazioa onetsiko du, horri buruz ezkontideen artean adostasunik badago.

Deuseztasun-epaiak ezkontide baten fede gaiztoa adierazten badu, fede onez jardun duenak partaidetza-eraentzari buruzko xedapenak aplika ditzake ezkontzaren ondasun-eraentza likidatzean, eta fede gaiztoko ezkontideak ez du eskubiderik izango bere ezkontideak lortu dituen irabazietan parte hartzeko.»

Hogeita bost. 97. artikuluaren azken paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«Ebazpen judizialean edo idazkari judizialaren edo notarioaren aurrean formalizatutako hitzarmen arauemailean finkatuko dira pentsioaren aldizkakotasuna, ordaintzeko era, pentsioa eguneratzeko oinarriak, iraupena edo amaierako unea eta pentsioa eragingarri izateko bermeak.»

Hogeita sei. 99. artikulua honela geratzen da idatzita:

«97. artikuluaren arabera, judizialki edo hitzarmen arauemaile bidez finkatu den pentsioaren ordez, edozein unetan hitzar daiteke biziarteko errenta bat, ondasun zehatz batzuen gaineko gozamena edo ondasunez nahiz diruz kapital jakin bat ematea».

Hogeita zazpi. 100. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Banantzeedo dibortzio-epaietan, pentsioa eta hori eguneratzeko oinarriak finkatu eta gero, pentsio hori aldaraz daiteke, soilik, ezkontide baten edo bestearen aberastasunean pentsioa aldaraztea komenigarritzat jotzeko moduko aldaketak gertatu direnean.

Idazkari judizialaren edo notarioaren aurrean formalizatutako hitzarmen arauemailean finkatutako pentsioa eta hori eguneratzeko oinarriak beste hitzarmen baten bidez aldatu ahalko dira. Hitzarmen hori kode honetan eskatzen diren baldintza berberen mendean egongo da.»

Hogeita zortzi. 107. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Banantzea eta lege bidezko dibortzioa arautuko dituzte nazioarteko zuzenbide pribatuko arauek, arau horiek Europar Batasunekoak zein Espainiakoak izan.»

Hogeita bederatzi. 156. artikuluaren bigarren paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«Desadostasuna izanez gero, bietatik edozeinek jo dezake epailearengana. Epaileak entzungo die bi-bioi eta semeari edo alabari ere, horrek heldutasun nahikoa badu, eta betiere semea edo alaba hamabi urtetik gorakoa bada; horrenbestez, erabakitzeko ahalmena aitari edo amari eratxikiko dio. Desadostasunak etengabekoak badira, edo beste edozein arrazoik modu larrian oztopatzen badu guraso-ahalaren egikaritza, epaileak guraso bati eratxiki diezaioke ahalaren egikaritza, oso-osorik zein zati batez; edo, bestela, epaileak gurasoen artean bana ditzake guraso-ahalaren eginkizunak. Neurri horien iraupena epaileak berak zehaztuko du; baina iraupen hori ezin da inoiz izan bi urtetik gorakoa.»

Hogeita hamar. 158. artikuluaren azken paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«Neurri horiek guztiak edozein motatako prozesu zibil nahiz penaletan har daitezke, baita borondatezko jurisdikzioko espediente batean ere.»

Hogeita hamaika. 167. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Administrazioa gurasoen esku utzi denean, administrazio horrek arriskuan jartzen badu semearen edo alabaren ondarea, eta, semeak edo alabak, Ministerio Fiskalak nahiz adingabearen ahaideetatik edozeinek hala eskatzen badu, orduan, epaileak bere ustez beharrezkoak diren neurriak har ditzake ondasunak ziurtatu eta babesteko; kauzioa edo fidantza eska dezake administrazioak bere horretan iraun dezan; edo beste administratzaile bat izenda dezake.»

Hogeita hamabi. 173. artikuluaren 3. zenbakiko lehenengo paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«3. Gurasoek edo tutoreak ez badiote harrerari adostasunik eman, edo horren aurka jarri badira, epaileak bakarrik erabaki dezake harrera, adingabearen

intereserako eta Borondatezko Jurisdikzioaren Legearen izapideekin bat etorriz. Erakunde publikoaren proposamenak ere aurreko zenbakian aipaturiko datuak jaso behar ditu.»

Hogeita hamahiru. 176. artikuluaren 2. zenbakiko lehenengo paragrafoa aldatzen da, eta honela idatzita geratzen da:

«2. Adopzio-espedientea hasteko, beharrezkoa da aldez aurretik erakunde publikoak proposamena egitea, adopzio-hartzailearen edo adopzio-hartzaileen mesederako, baldin eta erakunde horrek adierazi badu adopzio-hartzaile horiek guraso-ahala egikaritzeko egokiak direla. Egokitasun horri buruzko adierazpena proposamenaren aurrekoa izan beharko da.»

Hogeita hamalau. 177. artikuluaren 2. zenbakiak honako idazkera hau izango du:

«2. Adopzioari baiezkoa eman behar diote:

1.a Adoptatzailearen ezkontideak edo adoptatzailearekin ezkontzakoaren gisako afektu-harremanean lotuta dagoen pertsonak, salbu eta ezkontideen arteko legezko banantzea gertatu bada.

2.a Emantzipaturik ez dagoen adopziogaiaren gurasoek, salbu eta legearen bidez guraso horiei guraso-ahala kendu bazaie edo gurasook guraso-ahala kentzeko arrazoian badaude. Halako egoerak atzemateko, Prozedura Zibilaren Legean araututa dagoen aurkakotasuneko prozedura judiziala bete behar da.

Ez dago baiezkoa emateko beharrik, baiezko hori eman behar dutenak horretarako ezinduta daudenean; ezintasun hori atzemango du adopzioa eratzen duen ebazpen judizial ziodunak.

Amak ezin du baiezkorik eman, umea erditu eta hurrengo hogeita hamar egunak igaro arte.»

Hogeita hamabost. 181. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Edozein kasutan ere, norbait bere egoitzatik edo bere azken bizilekuari dagokion lekutik desagertu bada, eta pertsona horren inguruan ez bada beste berririk izan, idazkari judizialak defendatzailea izenda dezake, alderdi interesdunak edo Ministerio Fiskalak hala eskatuz gero; defendatzaile horrek desagertua babestu eta ordeztu behar du, judizioan edo kalte astunik eragin gabe atzeratu ezin diren negozioetan. Salbuespen izango dira borondatezko ordezkari legitimoa duten desagertuen kasuak, 183. artikuluarekin bat etorriz.

Bertan dagoen ezkontide adin nagusia ez badago lege bidez banandurik, ezkontide hori da desagertuaren ordezkari eta defendatzaile berezkoa; eta, ezkontiderik izan ezean, laugarren gradu arteko ahaiderik hurbilena, bera ere adin nagusia baldin bada. Ahaiderik ez badago, ahaideak bertan ez badaude edo presa nabaria badago, idazkari judizialak ospe oneko pertsona kaudimenduna izenda dezake ordezkari eta defendatzaile, Ministerio Fiskalak esan beharrekoa entzun eta gero.

Era berean, idazkari judizialak bere sen onaren arabera har ditzake ondarea iraunarazteko beharrezkoak diren neurriak.»

Hogeita hamasei. 183. artikuluaren azken paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«Mandatariaren heriotzak, mandatari horren uko egite justifikatuak edo mandatuaren iraungitzeak legezko absentzia dakar, baldin eta horiek gertatzean desagertuaren egonlekua ezezaguna bada, eta, azken berriak izan zirenetik, edo, azken berririk izan ezean, pertsona hori desagertu zenetik, urtebete igaro bada. Absentzia-deklarazioa Erregistro Zibilean inskribatu eta gero, zuzenbidez azkendurik geratzen dira absenteak emandako mandatu orokor nahiz berezi guztiak.»

Hogeita hamazazpi. 184. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Idazkari judizialak arrazoi larririk atzeman ezean, absentzia-deklarazioa duena ordezkatzea, hori bilatzea, horren ondasunak babestea eta administratzea, eta haren betebeharren betetzea dagokie:

1.a Bertan dagoen ezkontide adin nagusiari, hori ez badago legez nahiz egitez banandurik.

2.a Seme edo alaba adin nagusiari; bat baino gehiago izanez gero, lehenespena dute absentearekin bizi zirenek, eta nagusiak lehenespena du, gazteenari begira.

3.a Lerro bateko nahiz besteko aurrekorik hurbilen eta gazteenari.

4.a Neba-arreba adin nagusiei, horiek familia-giroan bizi izan badira absentearekin, eta nagusiak gazteenari begira lehenespena izanik.

Aipatutako pertsonak izan ezean, idazkari judizialak, bere sen onaren arabera eta Ministerio Fiskalari entzunez, ospe oneko pertsona kaudimenduna izendatuko du, eta horri dagozkio eginkizunak, euren hedadura osoan.»

Hogeita hemezortzi. 185. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Absentzia-deklarazioa duenaren ordezkariak betebehar hauek izango ditu:

1.a Ordezkatuaren ondasun higigarriei buruzko inbentarioa egitea eta haren ondasun higiezinak deskribatzea.

2.a Idazkari judizialak tentuz finkatu duen bermea ematea. Salbuespen gisa har daitezke aurreko artikuluaren lehenengo, bigarren eta hirugarren puntuetan jasotakoak.

3.a Absentearen ondarea iraunarazi eta defendatzea, eta haren ondasunek eman ohi dituzten etekin arruntak jasotzea.

4.a Prozesu zibilari buruzko legeak absentearen ondasunen edukitza eta administrazioari buruz ezartzen dituen arauekin bat jokatzea.

Absentearen ordezkari datiboei aplikatu behar zaizkie, bai tutoretzan aritzea arautzen duten manuak, bai eta tutoreen gaikuntza ez, enkaitze eta desenkusatzeari buruzko arrazoiak ere, horiek guztiak ordezkari datiboen ordezkaritza bereziari egokitzen zaizkion heinean.»

Hogeita hemeretzi. 186. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Absentzia-deklarazioa duenaren ordezkari legitimoak sar badaitezke 184. artikuluaren 1., 2. eta 3. puntuetan, ordezkari horiek absentearen ondarearen gaineko edukitza izango dute aldi baterako, eta eurek bereganatuko dute ondasun horiek ematen dituzten produktu likidoen kopuru zehatz bat. Kopuru hori idazkari judizialak adieraziko du, eta, horretarako, kontuan hartuko du fruitu, errenta eta aprobetxamenduen zenbatekoa; absenteak dituen seme-alaben kopurua eta berak seme-alaba horienganako dituen mantenu-betebeharrak; ordezkaritzak berez dakartzan jagoletza eta jarduna; ondarea ukitzen duten kargak; eta, berebat, izaera bereko beste inguruabar guztiak.

Gainera, aipatutako artikuluaren 4. puntuan sartzen diren ordezkari legitimoek edukitza izango dute aldi baterako, eta eurek bereganatuko dituzte, idazkari judizialak adierazitako neurrian, fruitu, errenta eta aprobetxamenduak; ordezkari horiek ezin dute inola ere atxiki produktu likidoen bi heren baino gehiago, eta gainerako herena absentearentzat erreserbatu behar da, edo, hala denean, horren jaraunsle edo kausadunentzat.

Absentearen ondasunak saldu, kargatu, hipotekatu edo bahi moduan eman ahal izateko, ondasun horien aldi baterako edukitza dutenentzat beharrezkoa da ageriko beharrizana edo onura egotea, eta idazkari judizialak hori aitortu eta adieraztea;

halako egintzak baimentzean, idazkari judizialak zehaztuko du zertan erabili behar den egintzokin lortutako kopurua.»

Berrogei. 187. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Aldi baterako edukitza bitartean edo ordezkaritza datiboa burutzen den artean, inork frogatzen badu lehentasunezko eskubidea duela edukitza hori izateko, oraingo edukitzailea bazterturik geratuko da; hala ere, lehentasunezko eskubidea duenak produktuen gaineko eskubidea izango du demanda aurkezteko egunaz geroztik bakarrik.

Absentea agertuz gero, horri bere ondarea itzuli behar zaio, baina ez zaizkio itzuli behar ordura arte jasotako produktuak, tartean fede gaiztoa izan ez bada; fede gaiztoa izanez gero, itzulketak bere baitan hartuko ditu jasotako fruituak eta jaso beharko ziratekeenak, idazkari judizialaren adierazpenaren arabera agerpena gertatu zen egunetik zenbatuta.»

Berrogeita bat. 194. artikuluaren 2., 3. eta 4. puntuak honela geratzen dira idatzita:

«2.a Itsasoan galdutako ontzian edo itsasoan barneratu eta desagertutako ontzian zeudenei buruz, itsasontzian zeudela egiaztatu bada, edo egiaztatutako istripu bat jasan duen aireontzi batean zeudenei buruz, baldin eta inor ere bizirik atera ez dela ziurtatzen duten arrazoizko ebidentziak badaude.

3.a Itsasoan barneratu eta desagertutako ontzi batean zeudenei edo egiaztatutako istripua jasan duen aireontzi batean zeudenei buruz, itsasontzi edo aireontzi horretan zeudela egiaztatu bada, hori egiaztatu ondoren haien berririk izan ez dela, edo, kasu horietan gorpuzkiak aurkitu badira eta gorpuzki horiek ezin izan badira identifikatu, zortzi egun igaro ondoren.

4.a Ustez itsasoan galdutako ontzian daudenei buruz edo itsasoan barneratu eta desagertu direnei buruz. Ontzia itsasoan galdu edo desagertu dela uste da, baldin eta ontzi hori ez bada helmugara iritsi, edo, iristeko puntu finkorik izan ezean, ontzia ez bada itzuli eta inor ere bizirik atera ez dela ziurtatzen duten arrazoizko ebidentziak badaude; bi kasu horietatik edozeinetan, hilabete igaro behar da, azken berriak jaso direnetik, edo, berririk izan ezean, bidaiaren hasierako portutik ontzia irten den datatik.

5.a Ustez itsasoen, basamortuen nahiz biztanlerik gabeko guneen gain egindako bidaian istripua jasandako aireontzian daudenei buruz. Aireontziak istripua jasan duela uste da, baldin eta aireontzi hori ez bada helmugara iritsi, edo, iristeko puntu finkorik izan ezean, aireontzia ez bada itzuli, eta inor ere bizirik atera ez dela ziurtatzen duten arrazoizko ebidentziak badaude; bi kasu horietatik edozeinetan, hilabete igaro behar da, pertsonen edo aireontziaren azken berriak jaso direnetik, edo, berririk izan ezean, bidaia hasi den datatik. Bidaia etapaka eginez gero, epe horren zenbaketa hasiko da, azken berriak zein aireratze-gunetan izan eta ordutik.»

Berrogeita bi. 196. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Behin absentearen heriotza-deklarazioa irmoa izan eta gero, haren ondasunen gaineko oinordetza irekiko da, eta ondasunok adjudikatuko dira, legean xedatuta dagoenaren arabera.

Jaraunsleek ezin dute dohaineko xedapenik egin heriotza-deklarazioa egin eta hurrengo bost urteak igaro arte.

Epe berbera igaro arte, eta legatuak izatekotan, ezin dira legatuok eman, eta legatu-hartzaileek ez dute legatu horiek eskatzeko eskubiderik, salbu eta testamentugilearen arimaren aldeko erruki-agintzak edo ongintza-erakundeentzako legatuak direnean.

Oinordeko bakarra izateagatik, jaraunspen-banaketa beharrezkoa ez bada ere, oinordekoen betebehar noraezekoa da notario bidez ondasun higigarrien inbentario xehea eratzea eta ondasun higiezinen deskripzioa egitea.»

Berrogeita hiru. Lehenengo liburuko VIII. tituluaren III. kapituluaren izenburua aldatzen da, eta honako idazkera hau izango du:

«Erregistro Zibilean inskribatzea»

Berrogeita lau. 198. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Erregistro Zibilean agerrarazi behar dira desagerpenari, legezko absentziari eta heriotzari buruzko deklarazioak, bai eta erabakitako ordezkaritza legitimoak eta datiboak ere, eta ordezkaritza horien azkentzea.

Halaber, titulu honetan agindutako ondasun higigarrien inbentarioak eta higiezinen deskripzioak jasoko dira, eta, horrez gain, hauek ere bai: absenteen ordezkari legitimoek edo ordezkari datiboek egiten dituzten emakida-dekretuak eta eskualdaketen eta kargen eskriturak, ondasunen deskribapenaren edo inbentarioaren eskritura, eta heriotza-deklarazioaren ondorioz egindako banaketa eta adjudikazioei buruzko eskriturak edo kasuan kasuko banaketa-koadernoak protokoloan jasotzeko aktak.»

Berrogeita bost. 219. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Aurreko artikuluan aipatutako ebazpenen inskripzioa egingo da, Erregistro Zibilaren arduradunari igorri behar zaion lekukotzaren bidez.»

Berrogeita sei. 249. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Kargua kentzeko espedientea izapidetzen ari den bitartean, tutorearen eginkizunak eten ahalko dira, eta tutoretzapekoarentzat defendatzaile judiziala izendatu ahalko da.»

Berrogeita zazpi. 256. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Desenkusari buruzko ebazpena ematen ez den artean, desenkusa hori proposatu duenak eginkizuna gauzatzeko betebeharra du.

Hori egin ezean, defendatzailea izendatuko da haren ordez; desenkusa ezetsiz gero, ordeztuak izango du desenkusa horrek eragin dituen gastu guztien gaineko erantzukizuna.»

Berrogeita zortzi. 259. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Izendaturiko tutorea karguaz jabetuko da idazkari judizialaren eskutik.»

Berrogeita bederatzi. 263. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Idazkari judizialak epe hori luza dezake ebazpen ziodunean, horretarako arrazoia baldin badago.»

Berrogeita hamar. 264. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Inbentarioa idazkari judizialaren aurrean eratu behar da, Ministerio Fiskalaren esku-hartzearekin eta idazkari judizialaren iritziz egoki diren pertsonei zitazioa eginez.»

Berrogeita hamaika. 265. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Idazkari judizialaren ustez tutorearen eskuetan utzi behar ez diren dirua, bitxiak, objektu baliotsuak eta balore higigarriak nahiz agiriak horretarako destinaturiko establezimenduan gordailutuko dira.

Tutoretzapekoaren ondasunekin ordainduko dira aurreko neurriek eratortzen dituzten gastuak.»

Berrogeita hamabi. 299 bis artikulua honela geratzen da idatzita:

«Norbait tutoretzapean edo kuradoretzapean jarri behar dela jakinez gero, eta prozedurari amaiera ematen dion ebazpen judiziala ematen ez den artean, Ministerio Fiskalak bere gain hartuko ditu pertsona horren ordezkaritza eta defentsa. Kasu horretan, eta, pertsona jagoteaz gain, ondasunen zaintza ere beharrezkoa denetan, idazkari judizialak defendatzaile judiziala izenda dezake ondasun horiek administratzeko; administratzaile horrek bere kudeaketaren kontu-arrazoiak eman behar dizkio idazkari judizialari, behin kudeaketa amaitu eta gero.»

Berrogeita hamahiru. 300. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Borondatezko jurisdikzioko espedientean, ofizioz edo Ministerio Fiskalak, adingabeak berak edo judizioan agertzeko gaitasuna duten pertsonetatik edozeinek hala eskaturik, defendatzaile izendatuko dakargu horretarako egokiena dena.»

Berrogeita hamalau. 302. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Defendatzaile judizialak eman zaizkion eskumenak izango ditu; kudeaketa amaitutakoan, defendatzaileak kontu-arrazoiak eman behar ditu.»

Berrogeita hamabost. 314. artikuluak honako idazkera hau izango du:

«Emantzipazioa gertatzen da:

1.a Adin-nagusitasunera heltzean.

2.a Guraso-ahala egikaritzen dutenek hori ematen dutenean.

3.a Epaileak hori ematen duenean.»

Berrogeita hamasei. 681. artikulua honela geratzen da idatzita:

«681. artikulua.

Testamentuetan ezin dira lekuko izan:

Lehenengoa. Adingabeak, 701. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe. Bigarrena. Edukirik gabe.

Hirugarrena. Testamentugilearen hizkuntza ulertzen ez dutenak. Laugarrena. Lekuko-eginkizuna betetzeko zentzutasun nahikorik ez dutenak. Bosgarrena. Notario eskueslearen ezkontidea, laugarren gradu arteko

odoleko ahaideak edo bigarren gradu arteko ezkontza-ahaideak, eta notarioarekin lan-harremanak dituztenak.»

Berrogeita hamazazpi. 689. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Testamentu olografoa protokoloan jaso behar da, eta, horretarako, testamentu hori aurkeztu behar zaio notarioari, testamentugilea hil eta hurrengo bost urteetako epean. Notarioak protokoloan jasotzeko akta egingo du notariotza-legeriaren arabera.»

Berrogeita hemezortzi. 690. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Testamentu olografoa daukan pertsonak notario eskudun bati aurkeztu behar dio testamentu hori, testamentugilearen heriotzaren berri izan eta hurrengo hamar eguneko epearen barruan. Betebehar hori urratzen badu, horren ondorioz sortu diren kalte-galeren gaineko erantzukizuna izango du.

Aurkezpen hori egin dezake, orobat, jaraunsle, legatu-hartzaile nahiz albazea gisa edo beste edozein izaera dela-bide testamentuan interesa duten pertsonetatik edozeinek.»

Berrogeita hemeretzi. 691. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Behin testamentu olografoa aurkeztu eta testamentugilearen heriotza egiaztatu eta gero, testamentua egiaztaraziko da notariotza-legeriaren arabera.»

Hirurogei. 692. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Testamentua egiaztarazi eta testamentugilearen nortasuna egiaztatu ondoren, protokoloan jasoko da.»

Hirurogeita bat. 693. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Notarioak testamentuaren benetakotasuna egiaztatuta dagoela uste badu, testamentu hori protokoloan jasotzeko akta eskuetsiko du. Akta horretan agertuko dira egindako jardunak eta, bidezkoa bada, azaldutako oharrak.

Testamentua egiaztarazi ez bada, egilearen nortasuna behar bezala egiaztatu ez delako, espedientea artxibatuko da testamentua protokoloan jaso gabe.

Testamentu olografoa protokoloan jasotzeko baimena eman zein ez, ados ez dauden interesdunek euren eskubideak dagokion judizioan gauzatu ahalko dituzte.»

Hirurogeita bi. 703. artikuluaren bigarren paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«Testamentugilea epe horren barruan hiltzen denean, testamentua eraginik gabe geratuko da, baldin eta, heriotza gertatu eta hurrengo hiru hilabeteetan, idatziz edo ahoz egindako testamentua ez bada notario eskudunaren aurrean aurkezten, testamentu hori eskritura publiko bihurtzeko.»

Hirurogeita hiru. 704. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«Notarioaren eskuespenik gabe egindako testamentuak eragingabeak izango dira, horiek eskritura publiko bihurtu eta protokoloan jasotzen ez badira, notariotzalegeriak ezarritako formaren arabera.»

Hirurogeita lau. 712. artikulua honela geratzen da idatzita:

«1. Testamentu itxia eskuetan duen pertsonak notario eskudun bati aurkeztu beharko dio testamentu hori, testamentugilearen heriotzaren berri izan eta hurrengo hamar eguneko epearen barruan.

2.Testamentu itxia eskuetsi duen notarioak, testamentugileak berak gordailuzain izendatu duen horrek, testamentua aurkeztu beharko die alargunari, testamentugilearen aurrekoei eta ondorengoei eta, halakorik ezean, laugarren gradu arteko albokoei, testamentugilearen heriotza jakin eta hurrengo hamar egunen barruan.

3.Aurreko bi kasuetan, pertsona horien nortasuna edo egoitza zein den jakin ezean, edo halako pertsonarik dagoen jakin ezean, notarioak notariotza-legerian zehaztutako publizitatea eman beharko du.

Betebehar hori urratzen badu, edo testamentua daukanak edo notarioak testamentua aurkezteko betebeharra urratzen badu, notarioa sortutako kalte-galeren arduradun izango da.»

Hirurogeita bost. 713. artikuluaren lehenengo paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«Norbaitek bere eskuetan testamentu itxia badu, eta doloz ez badu testamentu hori aurkezten aurreko artikuluak finkatutako epean, artikulu horretan zehazten den erantzukizuna izango du, eta, horrez gain, jaraunspenerako eskubidea galduko du, eskubide hori badagokio abintestato jaraunsle gisa edo testamentuzko jaraunsle nahiz legatu-hartzaile gisa.»

Hirurogeita sei. 714. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Testamentu itxia ireki eta protokoloan jasotzeko, notariotza-legerian agindutakoa beteko da.»

Hirurogeita zazpi. 718. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Aurreko bi artikuluen arabera egindako testamentuak lehenbailehen igorri behar dira kuartel nagusira, eta horrek Defentsa Ministeriora igorriko ditu.

Testamentugilea hildakoan, Ministerioak testamentua igorri behar du hildakoaren azken egoitzako notarioen elkargora, eta, egoitza hori ezezaguna bada, Madrilgo notarioen elkargora.

Notarioen elkargoak hildakoaren azken egoitzako notarioari igorriko dio testamentua. Jaso eta gero, notarioak hurrengo hamar egunen barruan testamentuaren berri eman beharko die jaraunsleei eta oinordetzan interesa duten gainerakoei, haren aurrean ager daitezen, testamentua legean xedatuta dagoenaren arabera protokoloan jasotzeko.»

Hirurogeita zortzi. 756. artikuluaren 1., 2. eta 3. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«1. Kausatzailearen, horren ezkontidearen edo berarekin ezkontzakoaren gisako afektu-harremanean lotuta dagoen pertsonaren, ondorengoen edo aurrekoen bizitzaren aurka atentatzeagatik epai irmo bidez edo haiei guztiei lesioak sortzeagatik edo familia-eremuan ohikotasunez indarkeria fisikoa nahiz psikikoa erabiltzeagatik kondenatua izan dena.

2.Askatasunaren, osotasun moralaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituengatik epai irmo bidez kondenatua izan dena, baldin eta ofenditua kausatzailea, horren ezkontidea, berarekin ezkontzakoaren gisako afektuharremanean lotuta dagoen pertsona edo ondorengo edo aurrekoetako bat bada.

Halaber, laidotuaren jaraunspenari dagokionez familia-eskubide eta -eginbeharren aurkako delitu bat egiteagatik epai irmo bidez zigor astun batera kondenatua izan dena.

Epai irmo bidez guraso-ahala kenduta duena edo adingabe baten edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona baten tutoretzaz edo familia-harreraz gabetua izan dena, horren jaraunspenari dagokionez egotzi ahal zaion kausa batengatik.

3.Delituaren kausatzailea delitua egin izanaz akusatzen duena, baldin eta legeak delitu horrentzat zigor astuna ezarri eta akusazioa salaketa faltsua dela adierazten denean.»

Hirurogeita bederatzi. 834. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Ezkontideak ez badaude banandurik, ez legearen bidez ez egitez, euretako bat hiltzean, eta alarguna seme-alaba edo ondorengoekin batera pilatzen bada jaraunspenean, alargun horrek gozamen-eskubidea izango du hobekuntzako herenaren gainean.»

Hirurogeita hamar. 835. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Ezkontide bananduen artean berradiskidetzea gertatu bada, eta, kode honen

84. artikuluarekin bat etorriz, berradiskidetze hori jakinarazi bazaio banantzearen gaineko ardura izan zuen epaitegiari edo banantzearen eskritura publikoa egiletsi zuen notarioari, bizirik dirauenak bere eskubideei eutsiko die.»

Hirurogeita hamaika. 843. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Seme-alaba edo ondorengo guztien esanbidezko baieztapenik izan ezean, idazkari judizialaren edo notarioaren onespena beharko da aurreko bi artikuluek aipatzen duten banaketa egiteko.»

Hirurogeita hamabi. 899. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Kargua onartzen duen albazeak hori betetzeko betebeharra bereganatzen du; baina karguari uko egin diezaioke arrazoi zuzena alegatuta, idazkari judizialaren edo notarioaren sen onaren arabera.»

Hirurogeita hamahiru. 905. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Testamentugileak legezko epea luzatu nahi badu, beren-beregi zehaztu beharko du luzapenaren epea. Ez badu luzapenaren eperik zehazten, ulertuko da epea urtebete luzatzen dela. Luzapen hori amaitu eta oraindik testamentugilearen borondatea betetzeke badago, idazkari judizialak edo notarioak behar den besteko luzapena eman dezake, kasuan kasuko inguruabarrak kontuan izanda.»

Hirurogeita hamalau. 910. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Albazeatza amaitzen da, albazearen heriotza, ezintasun, uko egite edo enkaitzearen ondorioz, eta testamentugileak zehazturiko epemuga agortzearen ondorioz, legearen aginduz, eta, hala denean, interesdunen erabakiz. Enkaitzea epaileak balioetsi beharko du.»

Hirurogeita hamabost. 945. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Aurreko artikuluan aipaturiko deia ez da gertatuko, ezkontidea banandurik badago legearen bidez edo egitez.»

Hirurogeita hamasei. 956. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Aurreko ataletan ezarritakoarekin bat etorriz ez badago jaraunsle izateko eskubidea duten pertsonetatik bat ere, estatua izango da jaraunsle. Estatuak, jaraunspeneko ondasunak likidatu eta gero, ateratzen den kopurua Altxor Publikoan sartuko du, salbu eta, jaraunspeneko ondasunen izaera dela medio, Ministroen Kontseiluak erabakitzen badu jaraunspeneko ondasunei, oso-osorik zein zati batez, beste erabilera bat ematea. Jaraunspeneko ondasunen bi heren gizarte intereseko helburuetarako erabiliko dira, eta Estatuaren Aurrekontu Orokorretan xede horietarako egiten den zerga-esleipenari gehituko zaizkio.»

Hirurogeita hamazazpi. 957. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Estatuak gainerako jaraunsleen eskubide eta betebehar berberak izango ditu; baina jaraunspena inbentario-onuraren arabera onartu dela ulertuko da beti, eta horren inguruan ez da inolako adierazpenik behar 1023. artikuluak aipatzen dituen ondoreetarako.»

Hirurogeita hemezortzi. 958. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Estatua jaraunspeneko ondasun eta eskubideez jabetu ahal izateko, aurretiaz jaraunslearen administrazio-adierazpena egin beharko da, eta ondasunak adjudikatuko zaizkio jaraunsle legitimorik ez izateagatik.»

Hirurogeita hemeretzi. 1005. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Norbaitek interesa badu jaraunsleak jaraunspena onar edo arbuia dezan, notarioarengana jo ahalko du, notario horrek deituari jakinaraz diezaion hogeita hamar egun naturaleko epea duela jaraunspena huts eta soilik edo inbentarioaren ondorioetarako onartzeko, edo arbuiatzeko. Notarioak, gainera, jaraunsleari ohartaraziko dio epe horretan adierazpenik egin ezean jaraunspena huts eta soilik onartutakotzat hartuko dela.»

Laurogei. 1008. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Jaraunspenaren arbuiatzea notario aurrean egin beharko da, agerkari publikoan.»

Laurogeita bat. 1011. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Inbentario-onura erabiltzearen adierazpena notarioaren aurrean egin beharko da.»

Laurogeita bi. 1014. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Jaraunsleak bere esku jaraunspeneko ondasun guztiak edo batzuk izan eta inbentario-onura edo hausnarketa-eskubidea erabili nahi badu, horren berri eman beharko dio notarioari, eta berak jaraunsle dela jakin eta hurrengo hogeita hamar eguneko epean notariotzako inbentarioa egiteko eskatuko du, bai eta hartzekodun eta legatu-hartzaileei zitazioa egiteko ere, horiek inbentarioa ikustera joan daitezen, komeni bazaie.»

Laurogeita hiru. 1015. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Jaraunsleak ez badu bere eskuetan jaraunspenik edo horren zatirik, eta jaraunsle gisa ez badu inolako kudeaketarik egin, aurreko artikuluan adierazitako epearen zenbaketa hasiko da, 1005. artikuluarekin bat etorriz jaraunspena onartu edo arbuiatzeko finkatu den epea agortu eta biharamunetik, edo jaraunsleak jaraunspena onartu duenetik edo jaraunsle gisa kudeaketa egin duenetik.»

Laurogeita lau. 1017. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Inbentarioa hasiko da hartzekodun eta legatu-hartzaileei zitazioa egin eta hurrengo hogeita hamar egunetan; eta amaituko da beste hirurogei egunetan.

Ondasunak oso urrun egoteagatik, asko izateagatik nahiz beste edozein arrazoi zuzen batengatik, hirurogei egun horiek nahiko ez direla ulertzen bada, notarioak epemuga hori luzatu ahalko du beharrezkotzat jotzen duen beste, eta, askoz jota, urtebetez.»

Laurogeita bost. 1019. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Hausnarketa-eskubidea bere buruarentzat erreserbatzen badu jaraunsleak, notarioari adierazi beharko dio, inbentarioa bukatu eta biharamunaren hurrengo hogeita hamar egunetan, jaraunspena onartu edo arbuiatzen duen eta inbentarioonura erabiliko duen ala ez.

Hogeita hamar egunak igarotzen direnean adierazpen hori egin gabe, ulertuko da jaraunsleak jaraunspena onartzen duela huts eta soilik.»

Laurogeita sei. 1020. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Alderdietako batek hala eskatuta, eta inbentarioa egiten den bitartean eta jaraunspena onartu arte, notarioak jaraunspeneko ondasunak administratu eta zaintzeko agindu beharrezkoak diren hornidurak egin ahalko ditu, kode honetan eta notariotza-legerian agindutakoaren arabera.»

Laurogeita zazpi. 1024. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Jaraunsleak inbentario-onura galduko du:

1.a Bera jakinaren gainean egonik, jaraunspeneko ondasun, eskubide edo akzioren bat ez badu inbentarioan sartzen.

2.a Zor eta legatu guztien ordainketa amaitu baino lehen, jaraunspeneko ondasunak besterentzen baditu interesdun guztien baimenik gabe, edo saldutakoaren prezioa ez badu erabiltzen baimena ematean agindutako moduan.

Hala ere, bigarren mailako merkatu batean kotizatzen duten balore negoziagarriak xedatu ahalko ditu merkatu horretan besterenduz, baita gainerako ondasunak ere, aurretiaz interesdun guztiei jakinaraziko zaien notario-enkante publiko batean salduz. Bi kasu horietan, lortutako prezioa zertan erabiliko den zehaztu beharko da.»

Laurogeita zortzi. 1030. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Kredituak eta legatuak ordaintzeko beharrezkoa denean jaraunspeneko ondasunak saltzea, salmenta hori kode honen 1024. artikuluko 2. puntuan ezarritako moduan egingo da, jaraunsle, hartzekodun eta legatu-hartzaile guztiek bestelakoa erabakitzen ez duten bitartean.»

Laurogeita bederatzi. 1033. artikuluaren lehenengo paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«Jaraunspenarekin ordaindu beharko dira inbentarioaren gastuak eta inbentarioonuraren arabera onarturiko jaraunspenaren administrazioak eta eskubideen defentsak zein jardun sorrarazi eta horien gastu guztiak. Salbuespen izango dira dolo edo fede gaiztoarengatik kondena pertsonala jaso duen jaraunsleari egotzi ahal zaizkion gastuak.

Gauza bera ulertuko da hausnarketa-eskubidea erabiltzeagatik sortutako gastuei dagokienez, baldin eta jaraunsleak jaraunspena arbuiatzen badu.»

Laurogeita hamar. 1057. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Testamentugileak, inter vivos edo mortis causa egintzaren bidez, jaraunskideez besteko pertsonetatik edozeinen ardurapean utz dezake bera hil ostean banaketa egiteko ahalmen soila.

Testamenturik izan ezean, testamentuan izendaturiko kontulari-banatzailerik izan ezean, edo kargu hori hutsik izanez gero, idazkari judizialak edo notarioak, jaraunspeneko ondasunen % 50 gutxienez ordezkatzen duten jaraunsle eta legatuhartzaileek hala eskaturik, eta gainerako interesdunei zitazioa eginez horien egoitza ezaguna denean, kontulari-banatzaile datiboa izenda dezake, Prozedura Zibilaren Legeak eta Notariotzaren Legeak adituak izendatzeko ezartzen dituzten erregelen arabera. Modu horretan egindako banaketa idazkari judizialak edo notarioak onetsi behar du, salbu eta jaraunsle eta legatu-hartzaile guztiek hori beren-beregi baieztatzen badute.

Artikulu honetan eta aurrekoan xedatutakoa bete beharko da, nahiz eta jaraunskideetatik bat guraso-ahalpean, tutoretzapean edo kuradoretzapean egon; dena den, halako kasuetan, kontulari-banatzaileak jaraunspeneko ondasunen inbentarioa egin beharko du, pertsona horien legezko ordezkari edo kuradoreei zitazioa eginez.»

Laurogeita hamaika. 1060. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Adingabeek edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonek banaketan legezko ordezkaritza dutenean, ez da beharrezkoa izango esku-hartze ez baimen judizialik, baina tutoreak onespen judiziala beharko du, egindako banaketari buruz. Defendatzaile judiziala izendatzen bada adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona banaketan ordezkatzeko, defendatzaile horrek onespen judiziala lortu beharko du, salbu eta idazkari judizialak, izendapena egitean, bestelakoa xedatzen badu.»

Laurogeita hamabi. 1176. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Ordainketaren eskaintza xedapen arauemaileen arabera hartzekodunari egin eta horrek, inolako arrazoirik gabe, esanbidez edo egitez, onartzen ez badu, edo

ordainketa egin izana justifikatzeko agiria egilesten ez badu edo bermea ezerezten ez badu, zorduna erantzukizunetik aske geratuko da zor duen gauza kontsignatuz.

Kontsignatzeak berez ondore berbera sortuko du, hori egitean hartzekoduna ordainketa egin behar den lekutik absente dagoenean, edo ordainketa egin behar den unean hartzekoduna hura jasotzeko ezinduta dagoenean; eta zenbait pertsonak kobratzeko eskubidea dutela uste dutenean, hartzekoduna ezezaguna denean edo betebeharraren titulua galdu denean.

Edozein kasutan ere, zordunarentzat betebeharra betetzea garestiagoa bada berari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, kontsignatzea bidezkoa izango da.»

Laurogeita hamahiru. 1178. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Kontsignazioa gauzatuko da, zor diren gauzak epaitegiaren edo notarioaren esku utziz, Borondatezko Jurisdikzioaren Legean edo notariotza-legerian ezarrita dagoenaren arabera.»

Laurogeita hamalau. 1180. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Hartzekodunak kontsignazioa onartzen duenean, edo epaileak kontsignazio hori behar bezala egin dela adierazten duenean, betebeharra iraungiko da eta zordunak betebeharra eta, bidezkoa bada, bermea ezeztatzea eskatu ahalko du.

Bitartean, zordunak kontsignatutako gauza edo kopurua ken dezake, eta betebeharrak indarrean iraungo du.»

Laurogeita hamabost. 1377. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Irabazpidezko ondasunen gain kostu bidez xedatze-egintzak burutzeko, nahitaezkoa izango da bi ezkontideen adostasuna.

Ezkontide batek adostasuna emateari ezezkoa ematen badio edo adostasun hori emateko ezinduta badago, epaileak xedatze-egintza bat edo batzuk baimen ditzake, bere ustez egintzok familiaren intereserako direnean. Salbuespenez, epaileak bere ustez komenigarri diren mugapen edo kautelak erabakiko ditu.»

Laurogeita hamasei. 1389. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Aurreko bi artikuluetan xedatutakoaren ondorioz administrazioa jasotzen duen ezkontideak ahalmen osoak ditu horretarako, salbu eta epaileak, kautelak edo mugapenak ezartzen dituenean, bere ustez familiaren intereserako hala komeni delako.

Edonola ere, ondasun higiezinen, merkataritza-establezimenduen, aparteko balioa duten objektuen edo balore higigarrien gaineko xedatze-egintzak burutzeko, nahitaezkoa izango da baimen judiziala, lehentasunezko harpidetza-eskubidea xedatzeko izan ezik.»

Laurogeita hamazazpi. 1392. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Irabazpidezko sozietatea zuzenbide osoz amaituko da:

1.a Ezkontza desegiten denean.

2.a Ezkontza deuseza dela adierazten denean.

3.a Ezkontideen arteko banantzea lege bidez erabakitzen denean.

4.a Ezkontideek beste ondasun-eraentza bat ituntzen dutenean, kode honetan arauturiko moduan.»

Laurogeita hemezortzi. 1442. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Ezkontide bat konkurtsoan dagoela deklaratu eta gero, konkurtso-legeriaren xedapenak aplikatu beharko dira.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Merkataritza Kodea aldatzea.

40. artikulua honela geratzen da idatzita:

«1. Urteko kontuak legearen arabera kontu-auditore den pertsona baten auditoretzapean jartzera behartzen duten beste lege batzuetan ezarrita dagoenari eta kode honen 32. eta 33. artikuluetan xedatuta dagoenari kalterik egin gabe, enpresaburu orok auditoretzapean jarri beharko ditu bere enpresaren urteko kontu arruntak, edo, bidezkoa bada, bateratuak, enpresaburuaren egoitza sozialeko idazkari judizialak edo merkataritzako erregistratzaileak hala erabakitzen duenean, interes legitimoa egiaztatzen duenaren oinarridun eskaera onartzen badu. Eskaera onetsi baino lehen, idazkari judizialak edo merkataritzako erregistratzaileak eskatzaileari eskatu beharko dio auditorearen ordainsaria ordaintzeko beharrezkoak diren funtsak aurrera ditzala.

Sozietateak izendapenaren aurka egin nahi badu, izendapena bidegabea dela azaltzeko agiri bidezko froga aurkeztu beharko du edo eskatzailearen legitimazioa ukatu beharko du.

Merkataritzako erregistratzailearen aurrean egindako eskaera Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan aurreikusita dagoenaren arabera izapidetuko da. Auditorearen izendapenak Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan ezarritako erregelamenduzko txanda beteko du.

Izendapena idazkari judizialaren aurrean eskatu bada, borondatezko jurisdikzioaren legerian ezarritako izapideak egingo dira.

Auditoretza bidezkoa ala bidegabea izateari buruz emandako ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da merkataritza-arloko epailearen aurrean.

2.Txostena egiten duen egun berean, auditoreak txosten hori enpresaburuari eta eskatzaileari emango die, eta kopia bat aurkeztuko dio bera izendatu duenari. Txostenean aurkako iritzia azaltzen bada, idazkari judizialak edo merkataritzako erregistratzaileak erabakiko du enpresaburuak eskatzaileari ordain diezazkiola aurreratutako kopuruak. Txostenean azaltzen den iritziak erreparoak edo salbuespenak baditu, ebazpena emango da. Ebazpen horretan zehaztuko da auditoretzaren kostua nork hartuko duen bere gain, eta zein proportziotan. Txostenean aldeko iritzia azaltzen bada, auditoretzaren kostua eskatzailearen kontura izango da.

3.Idazkari judizialak edo merkataritzako erregistratzaileak auditoretzaren eskaera ezetsiko du, baldin eta eskaeraren data baino lehen merkataritzaerregistroan inskribatuta badago auditorea izendatu dela uneko ekitaldiko kontuak egiaztatzeko edo, merkataritza-sozietateen eta betebeharra duten gainerako pertsona juridikoen kasuan, organo eskudunak auditorea izendatzeko legezko epea amaitu ez bada.

4.Auditoretza-txostena egin arren, kontabilitatea eskuratzeko eskubidea izango dute legearen arabera eskubide hori dutenek.»

Azken xedapenetatik hirugarrena. Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen artikulu jakin batzuk aldatzea.

Prozedura Zibilaren Legea honela geratzen da aldatuta:

Bat. 8. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Pertsona fisikoa aurreko artikuluaren 2. zenbakiko kasuan dagoenean eta judizioan agertzeko legez ordezkatuko edo lagunduko duen pertsonarik ez badago, idazkari judizialak defendatzaile judizial bat izendatuko dio dekretu bidez, ordezkaritza eta defentsa bere gain hartuko dituena, harik eta pertsona hura izendatu arte.»

Bi. 395. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Demandatuak demandari erantzun aurretik amore ematen badio, ez da bidezkoa izango kostuak ezartzea, salbu eta auzitegiak, behar bezala arrazoituz, demandatuari fede gaiztoa antzematen dioenean.

Kasu orotan, ulertuko da fede gaiztoa dagoela baldin eta demanda aurkeztu aurretik demandatuari ordaintze-errekerimendu fede-emailea eta justifikatua egin bazaio, edo bitartekaritza-prozedura hasi bada, edota haren aurka adiskidetzeeskaera zuzendu bada.»

Hiru. 525. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Ezein kasutan ez dira behin-behinean betearazteko modukoak izango:

1.a Aitatasunari, amatasunari, filiazioari, ezkontzaren deuseztasunari, banantzeari eta dibortzioari, gaitasunari eta egoera zibilari buruzko prozesuetan emandako epaiak, ezta nazioarteko oste kasuetan adingabeak itzultzeko edo bueltatzeko neurriei buruzkoetan eta ohorerako eskubideei buruzkoetan emandakoak ere, salbu eta prozesuaren objektu nagusiarekin lotutako ondarezko betebeharrak eta harremanak arautzen dituzten erabakiak.

2.a Borondate-deklarazio bat egitera kondenatzen duten epaiak.

3.a Jabetza industrialeko tituluen deuseztasuna edo iraungitzea deklaratzen duten epaiak.»

Lau. 608. artikulua honela geratzen da idatzita:

«608. artikulua. Mantenua emateko kondenagatiko betearazpena.

Aurreko artikuluan xedatutakoa ez da aplikagarria izango mantenua ordaintzera kondenatzen duen epaia betearazten denean, hura ordaintzeko betebeharra zuzenean legetik sortzen den kasu guztietan, barnean hartuta ezkontideari edo seme-alabei zor zaien mantenuari buruzko erabakiak, deuseztasun-, banantzeeta dibortzio-prozesuetan emandako epaienak edo mantenua ezartzen duen hitzarmen arauemailea formalizatzen duten dekretuenak edo eskritura publikoenak. Kasu horietan, bai eta haiei dagozkien kautelazko neurrien kasuetan ere, auzitegiak finkatuko du enbarga daitekeen zenbatekoa.»

Bost. 748. artikulua honela geratzen da idatzita:

«Titulu honetako xedapenak honako prozesu hauei aplikatuko zaizkie:

1.a Pertsonen gaitasunari buruzkoei eta zarrastelkeria-deklarazioari buruzkoei.

2.a Filiaziokoei, aitatasunekoei eta amatasunekoei.

3.a Ezkontza-deuseztasunekoei, banantzekoei eta dibortziokoei, eta haietan hartutako neurriak aldatzekoei.

4.a Seme-alaba adingabeen zaintzari eta jagoletzari buruzkoak baino ez direnei edo guraso batek seme-alaba adingabeen izenean beste gurasoaren aurka erreklamatutako mantenuari buruzkoak baino ez direnei.

5.a Ezkontzen gaian elizak emandako ebazpenei edo erabakiei eraginkortasun zibila aitortzekoei.

6.a Nazioarteko osteen kasuetan adingabeak itzultzeko neurriei buruzkoei. 7.a Adingabeen babesa gai duten administrazio-ebazpenei aurka egitea

objektutzat dutenei.

8.a Adopzioan baiezkoa emateko beharrari buruzkoei.»

Sei. 749. artikuluaren lehenengo zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Pertsonen gaitasunari buruzko prozesuetan, ezkontzadeuseztasunekoetan, nazioarteko adingabe-ostekoetan eta filiazioa zehaztekoetan

eta aurkaratzekoetan Ministerio Fiskala beti izango da alderdi, nahiz eta haien sustatzailea ez izan eta, legearen arabera, alderdietakoren baten defentsa bere gain hartu behar ez izan. Ministerio Fiskalak prozesu osoan zainduko du ukitutako pertsonaren interes gorena.»

Zazpi. 758. artikuluaren bigarren paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«Hala egin ezean, Ministerio Fiskalak defendatuko ditu, betiere prozeduraren sustatzailea hura izan ez bada. Bestela, idazkari judizialak defendatzaile judizial bat izendatuko die, baldin eta lehendik izendatuta ez badago.»

Zortzi. 769. artikuluaren 1. eta 2. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«1. Espresuki besterik xedatu ezean, kapitulu honetan aipatutako prozedurez arduratzeko auzitegi eskuduna izango da ezkontideen egoitzaren tokiko lehen auzialdiko epaitegia. Ezkontideak barruti judizial desberdinetan bizi diren kasuan, ezkontideen azken egoitzakoa edo demandatuaren bizilekukoa izango da auzitegi eskuduna, demandatzailearen aukeran.

Egoitza edo bizileku finkorik ez dutenak dauden tokian edo beren azken bizilekuan demandatu ahal izango dira, demandatzailearen aukeran, eta, horrela ere eskumena zehazterik ez badago, auzi-jartzailearen egoitzako auzitegiari egokituko zaio hura.

2.Elkarrekin adostutako banantzearen edo dibortzioaren prozeduran -777. artikuluan aipatutakoa-, azken egoitza erkideko epaitegia edo eskatzaileetatik edozeinen egoitzakoa izango da eskuduna.»

Bederatzi. 777. artikuluaren 4. zenbakia aldatzen da, eta 10. zenbaki bat gehitzen da; honela geratzen dira idatzita:

«4. Eskaera bi ezkontideek berretsita, ekarritako dokumentazioa nahikoa ez bada, hura osatzeko hamar eguneko epea emango die eskatzaileei eskuduna den epaile edo idazkari judizialak. Epe horretan gauzatuko dira, kasua denean, ezkontideek proposatutako froga eta Kode Zibilak kasuan-kasuan galdatutako inguruabarrak gertatzen direla egiaztatzeko eta hitzarmen arauemailearen proposamena onestea bidezkoa den ala ez erabakitzeko auzitegiak beharrezkotzat jotako gainerakoa.»

«10. Eskumena idazkari judizialarena bada emantzipatu gabeko edo judizialki gaitasuna aldatu eta gurasoen menpe dauden seme-alaba adingaberik ez dagoelako, hark hitzarmen arauemaileari buruz erabakiko duen dekretua emango du, ezkontideek idazkari judizialaren aurrean berrespena eman eta berehala.

Hitzarmen arauemailearen proposamena formalizatzen duen dekretuak ezkontideen banantzea edo dibortzioa deklaratuko du.

Irizten badio, bere ustez, hitzarmeneko akordioetakoren bat kaltegarria izan dakiokeela edo kalte larriak ekar diezazkiokeela ezkontideetako bati edota ukitutako seme-alaba adin nagusi zein adingabe emantzipatuei, egilesleei ohartaraziko die, eta bukatutzat emango du prozedura. Kasu horretan, ezkontideak epailearengana jo ahal izango dute soilik hitzarmen arauemailearen proposamena onesteko.

Dekretua ez da errekurrigarria izango.

Idazkari judizialak formalizatutako hitzarmen arauemailearen aldaketa artikulu honetan xedatutakoaren arabera bideratuko da horretarako behar diren betekizunak betetzen direnean.»

Hamar. IV bis kapitulu bat gehitzen da IV. liburuaren I. tituluan, 778 bis eta 778 quater bitarteko artikulu berriek osatua, honako izenburu honekin:

«IV BIS KAPITULUA

Adingabeak itzultzeari edo bueltatzeari buruzko neurriak, nazioarteko oste

kasuetan»

Hamaika. 778 bis artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«778 bis artikulua. Aplikazio-eremua. Arau orokorrak.

1.Nazioarteko hitzarmen bat edo Europar Batasuneko xedapenak aplikagarriak izanik adingabe bat itzuli edo bere jatorrira bueltatu nahi bada lekualdatze edo atxikitze ez-zilegi baten objektu izan delako eta Espainian badago, kapitulu honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz jardungo da. Ez da aplikagarria izango adingabeak jatorri duen estatua Europar Batasuneko kidea izan ez eta nazioarteko hitzarmenen bateko partaidea ez bada.

2.Prozesu horietan, eskuduna izango da, halakorik balego, probintziako hiriburuko edo Ceutako edo Melillako lehen auzialdiko epaitegia, familiazuzenbidearen gaian eskumenak dituena, zeinaren muga-barruan lekualdatze edo atxikitze ez-zilegi baten objektu izan den adingabea dagoen, eta, halakorik ezean, banaketa-txandaren arabera egokitzen dena. Auzitegiak ofizioz aztertuko du bere eskumena.

3.Prozedura sustatu ahal izango dute adingabearen zaintza eta jagoletza esleitua duen pertsonak, instituzioak edo erakundeak, edo adingabearekiko egonaldiedo bisita-araubidea edo harremanekoa edota komunikaziokoa duenak, egokitzen den hitzarmenak ezarritako betebeharrak betetzeaz arduratzen den Espainiako agintaritza zentralak, kasua denean, eta, haren ordezkaritzan, agintaritza horrek izendatzen duen pertsonak.

4.Alderdiek abokatuak lagunduta eta prokuradoreak ordezkatuta jardun beharko dute. Estatuaren abokatutzaren esku-hartzea, Espainiako agintaritza zentralak eskatuta egiten denean, amaitu egingo da itzultzeko edo bueltatzeko eskaeraren egilea bere abokatuarekin eta prokuradorearekin prozesuan agertzen den unetik.

5.Prozedurak urgentziazko eta lehentasunezko izaera izango du. Guztira sei asteko epe saihetsezinean egin beharko da, bi instantzietan, halakorik balego, adingabea itzultzeko edo bueltatzeko eskaera aurkezten den datatik kontatzen hasita, salbu eta hura ezinezko egiten duten salbuespenezko inguruabarrak badaude.

6.Ezein kasutan ez da aginduko jardun zibilen etendura prejudizialitate penala egoteagatik, zeinaren zioa adingabe-ostearen gaian akzio penalak egikaritzea izan den.

7.Mota honetako prozesuetan, eta herrialde desberdinetako jurisdikzioorganoen arteko zuzeneko komunikazio judizialak errazteko helburuarekin, posible izanez gero eta epaileak beharrekotzat joz gero, laguntza eskatu ahal izango zaie inplikatutako agintaritza zentralei, existitzen diren nazioarteko lankidetza judizialeko sareei, Hagako Konferentziako Epaileen Nazioarteko Sareko kideei eta loturaepaileei.

8.Epaileak, prozesu osoan zehar, ofizioz, prozeduraren sustatzaileak edo Ministerio Fiskalak eskatuta, 773. artikuluaren arabera egoki irizten dien kautelazko neurri egokiak eta adingabea segurtatzekoak erabaki ahal izango ditu, Kode Zibilaren 158. artikuluan aurreikusten direnez gain.

Modu berean, erabaki ahal izango du adingabeak demandatzailearekin dituen egonaldiedo bisita-eskubideak, harremanarenak eta komunikazioarenak berma daitezela prozesua izapidetzean, baita gainbegiratuta ere, adingabearen interesentzat komenigarria bada.»

Hamabi. 778 ter artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«778 ter artikulua. Prozedura.

1.Prozedura demanda bidez hasiko da, zeinean adingabea itzultzeko edo jatorrira bueltatzeko eskatuko den eta nazioarteko araudi aplikagarriak galdatutako informazio guztia bilduko den, eta, kasu orotan, demandatuaren, adingabearen edo ustez adingabea ostu edo atxiki duen pertsonaren nortasunari buruzkoa, bai eta adingabearen itzulera edo buelta erreklamatzeko oinarri diren zioak ere. Adingabearen lokalizazioari eta ustez harekin dagoen pertsonaren nortasunari buruz eskura duen informazio guztia ere ekarri beharko du.

Demandarekin batera aurkeztu beharko dira, kasua denean, egokitzen den nazioarteko hitzarmenak edo araudiak eskatutako dokumentazioa eta eskatzailearen eskaeraren oinarri den beste edozein.

2.Idazkari judizialak demandaren onarpenari buruz ebatziko du hurrengo 24 orduko epean, eta, ulertzen badu demanda ez dela onargarria, epaileari horren berri emango dio, bidezkoa dena ebatz dezan epe horretan.

Demanda onartzen den ebazpen berean, idazkari judizialak errekerimendua egingo dio adingabea modu ez-zilegian ostu edo atxiki izana egozten zaion pertsonari, zehazten den datan, zeinak ezin izango dituen gainditu hurrengo hiru egunak, adingabearekin ager dadin eta adieraz dezan hura itzultzea edo bueltatzea onartzen duen ala hari aurka egiten dion, kasu horretan alegatuz egokitzen den nazioarteko hitzarmenean edo arau aplikagarrian ezarritako kausetakoren bat.

Errekerimendua egingo da legezko ohartarazpenekin eta egokitzen den nazioarteko hitzarmenaren edo arau aplikagarriaren testua errekerituari entregatuz.

3.Adingabea demandan zehaztutako tokian aurkitzen ez denean eta idazkari judizialak haren egoitzari edo bizilekuari buruz egokitzen diren ikerketak egin ondoren haiek antzuak izan direnean, prozedura behin-behinean artxibatuko da hura aurkitu arte.

Adingabea beste probintzia batean aurkitu badute, idazkari judizialak, Ministerio Fiskalari eta pertsonatutako alderdiei egun bateko epean aurretiaz entzunda, epaileari aditzera emango dio, bidezkoa dena hurrengo egunean ebatz dezan, auto bidez, eta, kasua denean, jarduketak lurralde-eskumena duela deritzon auzitegiari igorriko dizkio eta alderdiak epatuko ditu haren aurrean ager daitezen hurrengo hiru eguneko epean.

4.Eguna iritsita, errekeritua agertzen bada eta onartzen badu adingabea itzultzea edo haren jatorrira bueltatzea, kasuan-kasuan egokitzen dena, idazkari judizialak akta egingo du, eta epaileak autoa emango du egun berean, prozesuaren amaiera eta adingabea itzultzea edo bueltatzea erabakitzen duena eta gastuak, bidaietakoak barne, eta prozesuko kostuak ezartzen dituena.

Demandatua edozein unetan agertu ahal izango da prozedura bukatu aurretik, eta adingabea entregatzea edo jatorrira bueltatzea onartu; zenbaki honetan xedatutakoa izango da aplikagarria.

5.Agertzen ez bada edo agertu baina behar bezala egiten ez badu edo aurka egiten ez badu edota, kasu horretan, adingabea entregatzen edo bueltatzen ez badu, idazkari judizialak egun berean deklaratuko du auzi-ihesean dagoela, prozedurak bera gabe jarrai dezala xedatuko du eta demandatzailea eta Ministerio Fiskala soilik zitatuko ditu, gehienez ere hurrengo bost eguneko epean epailearen aurrean egingo den ikustaldi batera, zeina artikulu honen seigarren zenbakian xedatutakoaren arabera egingo den. Ebazpen hori, dena den, demandatuari jakinarazi beharko zaio, eta, horren ondoren, ez zaio beste jakinarazpenik egingo, prozesuari amaiera ematen dion ebazpenari buruzkoa izan ezik.

Epaileak adingabeari begira egoki irizten dien kautelazko neurriak dekretatu ahal izango ditu, aldez aurretik hartu ez baditu, 773. artikuluaren arabera.

6.Egokitzen den nazioarteko hitzarmenean edo arau aplikagarrian ezarritako kausen babesean errekerituak lehenengo agerraldian aurka egiten badio adingabea

itzultzeari edo bueltatzeari, zeina idatziz egin beharko duen, idazkari judizialak egun berean helaraziko die aurkakotza interesdun guztiei eta Ministerio Fiskalari eta zitazioa egingo die hurrengo bost eguneko epe luzaezinean egingo den ikustaldi baterako.

7.Demandatzailea agertzen ez bada, ikustaldia ez da atzeratuko. Aurka egin duen demandatua bada agertzen ez dena, epaileak aurkakotzan atzera egindakotzat emango du, eta ikustaldiak aurrera jarraituko du.

Hura egiten den bitartean, agertutako alderdiei entzungo zaie, bidezkotzat jotzen dutena azal diezaieten, zehazki, itzulera edo buelta eskatu zuen pertsonari, Ministerio Fiskalari eta alderdi demandatuari, nahiz eta izapide honetan lehenengo aldiz agertu.

Kasua denean, alderdiek edo Ministerio Fiskalak proposatutako froga erabilgarriak eta egokiak eta epaileak ofizioz erabakitakoak gauzatuko dira, zeinak lekualdaketa edo atxikipena zilegia den ala ez erabakitzeko egitate garrantzitsuei eta hartu beharreko neurriei buruzkoak diren, sei eguneko epe luzaezinean. Epaileak, ofizioz edo alderdiak edota Ministerio Fiskalak eskatuta, egoki irizten dien txostenak ere eskatu ahal izango ditu, eta haiek egitea beste edozein prozesu baino urgenteagoa eta lehentasunezkoagoa izango da.

8.Edozein erabaki hartu aurretik adingabea itzultzeko edo jatorrira bueltatzeko bidezkotasunari edo bidezkotasunik ezari buruz, epaileak, prozesuko edozein unetan eta Ministerio Fiskala aurrean egonda, adingabeari bereizirik entzungo dio, salbu eta adingabearen adina edo heldutasun-maila kontuan hartuta hari entzutea komenigarritzat jotzen ez bada; ziodun ebazpenean jasoko da hori.

Adingabea aztertzean, bere interesak babesteko baldintza egokietan entzun dakiola bermatuko da, beste pertsona batzuen interferentziarik gabe, eta, salbuespenez, espezialisten laguntza eskatuko da, beharrezkoa izanez gero. Jardun hori bideokonferentziaz edo antzeko beste sistema batez egin ahal izango da.

9.Ikustaldia eginda eta, kasua denean, froga egokiak gauzatuta, hura amaitu eta hurrengo hiru egunen barruan, epaileak epaia emango du, soilik ebatziko duena lekualdaketa edo atxikipena zilegiak diren ala ez eta erabakiko duena bidezkoa den ala ez adingabea itzultzea zaintza eta jagoletza esleituta duen pertsonari, instituzioari edo erakundeari edo jatorrira bueltatzea, eskatzaileari adingabearekin egonaldi-, komunikazioedo harreman-araubidea baimentzeko, kontuan hartuta adingabearen interes gorena eta egokitzen den hitzarmenean edo Europar Batasunak gai horretan emandako xedapenetan ezarritakoa, kasuaren arabera. Adingabea itzultzea edo bueltatzea erabakitzen duen ebazpenak zehatz-mehatz ezarriko ditu betearazteko modua eta epea, eta adingabearen beste lekualdatze edo atxikitze ez-zilegi bat saihesteko behar diren neurriak hartu ahal izango ditu epaia jakinarazi ondoren.

10.Adingabea itzultzea edo bueltatzea erabakitzen bada, ebazpenean ezarriko da adingabea lekualdatu edo atxiki duen pertsonak ordain ditzala prozesuko kostuak, barnean hartuta eskatzaileak izan dituenak, bidaia-gastuak eta adingabea itzultzeak edo ostua izan baino lehen zuen ohiko bizilekuko estatura bueltatzeak sortutakoak.

Gainerako kasuetan, ofizioz deklaratuko dira prozesuko kostuak.

11.Emandako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa soilik egongo da, etete-ondoreekin, zeina lehentasunez izapidetuko den eta hogei eguneko epe luzaezinean ebatzi beharko den.

Apelazio-errekurtsoa izapidetzean honako berezitasun hauek beteko dira:

a) Hiru eguneko epean jarriko da, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta organo judizialak hura onartu ala ez erabaki beharko du errekurtsoa aurkeztu eta hurrengo 24 orduetan.

b) Errekurtsoa onartuta, gainerako alderdiek hiru egun izango dituzte errekurtsoari aurka egiteko idazkia edo, kasua denean, hura aurkaratzekoa aurkezteko. Azken kasu horretan, apelatzaile nagusiak ere hiru eguneko epea izango du komenigarritzat jotzen duena adierazteko.

c) Horren ondoren, idazkari judizialak aginduko du autoak egun berean bidal diezazkiola apelazioa ebazteko eskumena duen auzitegiari, zeinaren aurrean alderdiek agertu beharko duten 24 orduko epean.

d) Autoak hartuta, auzitegiak bidezkoa dena erabakiko du haren onarpenari buruz, 24 orduko epean. Froga gauzatu behar bada edo ikustaldia egitea erabakitzen bada, idazkari judizialak eguna finkatuko du hurrengo hiru egunetarako.

e) Ikustaldia amaitu eta hurrengo hiru egunen barruan eman beharko da ebazpena edo, ikustaldirik ezean, apelaziorako auzitegi eskudunean autoak hartu diren egunaren biharamunetik kontatuko dira hiru egunak.

12.Prozesuaren edozein unetan eskatu ahal izango dute bi alderdiek hura eten dadila 19.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bitartekaritzapean jartzeko. Epaileak ere edozein unetan proposatu ahal izango du, ofizioz edo alderdietako edozeinek eskatuta, bitartekaritza-konponbide bat, baldin eta, gertatutako inguruabarrak kontuan hartuta, irizten badio akordio batera irits daitezkeela, betiere horrek ez badakar prozesuaren justifikaziorik gabeko atzerapena. Halakoetan, idazkari judizialak prozedura eten dadila erabakiko du bitartekaritza izapidetzeko behar den denborarako. Adingabea babesteko funtzioa daukan erakunde publikoak bitartekari gisa esku har dezake, hala eskatuz gero ofizioz, alderdiek edo Ministerio Fiskalak.

Bitartekaritza-prozeduraren iraupena ahalik eta laburrena izango da, eta haren jardunak ahalik eta saio-kopuru txikienean kontzentratuko dira; prozesua bitartekaritzarako etenda ere, inoiz ezingo da gainditu kapitulu honetan aurreikusitako legezko epea.

Berriro ekingo zaio prozedura judizialari alderdietako edozeinek eskatzen badu edo bitartekaritzan akordio bat lortzen bada, zeina epaileak onetsi beharko duen indarrean dagoen araudia eta haurraren interes gorena kontuan hartuta.

13.Adingabea itzultzea edo jatorriko estatura bueltatzea erabakitzen duen epaiaren betearazpenean, agintaritza zentralak beharrezkoa den laguntza emango dio epaitegiari, hura arriskurik gabe egingo dela bermatzeko, eta, kasu bakoitzean, beharrezkoak diren neurri administratiboak hartuko dira.

Adingabea itzultzera edo bueltatzera kondenatua izan den gurasoak aurka egiten badu edo hura betetzea eragozten edo oztopatzen badu, epaileak epaia berehala betearazteko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko ditu, eta gizartezerbitzuen eta segurtasuneko indar eta kidegoen laguntzaz baliatu ahal izango da.»

Hamahiru. 778 quater artikulua gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:

«778 quater artikulua. Nazioarteko lekualdaketa edo atxikipen bat zilegia ez dela deklaratzea.

Espainian ohiko bizilekua duen adingabe bat nazioarteko lekualdatze edo atxikitze baten objektua denean, egokitzen den nazioarteko hitzarmenean edo arau aplikagarrian ezarritakoarekin bat etorriz, edozein interesdunek jo ahal izango du, haren nazioarteko itzulera eskatzeko hasiko den prozesua alde batera utzita, Espainian auzigaiaren funtsaz arduratzeko eskumena duen agintaritza judizialarengana lekualdatzea edo atxikitzea zilegia izan ez dela zehazten duen ebazpen bat lortzeko helburuarekin, eta, horretarako, IV. liburuaren I. tituluan eskura dauden bide prozesalak erabili ahal izango dira behin betiko edo behin-behineko neurriak, baita 158. artikuluko neurriak ere, har daitezen Espainian.

Adingabea ukitu duen guraso-erantzukizunari buruzko edozein prozesuz Espainian arduratu den azken agintaritza judiziala izango da eskuduna, Espainian, nazioarteko adingabe-ostearen alderdi zibilei buruzko 1980ko urriaren 25eko Hagako Hitzarmenaren 15. artikuluko erabaki edo ziurtagiri bat emateko, zeinak adingabearen lekualdatzea edo atxikitzea ez zela zilegia izan egiaztatzen duen hitzarmenaren 3. artikuluan aurreikusitako zentzuan, betiere hura ematea posible denean. Halakorik ezean, adingabeak Espainian izandako azken egoitzako lehen

auzialdiko epaitegia izango da eskuduna. Espainiako agintaritza zentralak ahal duen guztia egingo du eskatzaileari laguntzeko mota horretako erabaki edo ziurtagiri bat lor dezan.»

Hamalau. 782. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Edozein jaraunskidek edo zati alikuotaren legatu-hartzailek judizialki erreklamatu ahal izango du jaraunspenaren zatiketa, betiere zatiketa hori komisario edo kontulari-banatzaile izendatu batek egin behar ez badu, testamentugileak edo jaraunskideen arteko akordio bidez edota idazkari judizialak nahiz notarioak izendatuak.»

Hamabost. 790. artikulua honela geratzen da idatzita:

«1. Auzitegiak pertsona baten heriotzaren berri izan eta testamentua badela jasota ez dagoen guztietan, ezta hildakoaren aurrekorik, ondorengorik edota ezkontiderik edo antzeko egitezko egoeran dagoen pertsonarik ere, ezta laugarren gradu arteko albokorik ere, ofizioz hartuko ditu hildakoa lurperatzeko neurririk ezinbestekoenak, beharrezkoa balitz, bai eta ostu edo ezkuta daitezkeen hildakoen ondasunak, liburuak, paperak, posta eta efektuak segurtatzekoak ere.

Era berean jardungo du aurreko paragrafoan aipatutako pertsonak absente daudenean, edo haietakoren bat adingabea izan edo judizialki gaitasuna aldatua izan eta legezko ordezkaririk ez duenean.

2.Artikulu honek aipatutako kasuetan, ahaideak agertu orduko, edota adingabeei edo judizialki gaitasuna aldatua duten pertsonei legezko ordezkaria izendatu bezain laster, hildakoaren ondasunak eta efektuak entregatuko zaizkie, eta esku-hartze judiziala amaitu egingo da, hurrengo artikuluan xedatutakoa salbu, eta notarioarengana joan beharko dute jaraunsle-deklarazioaren espedienteari hasiera eman diezaion.»

Hamasei. 791. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta 3. zenbaki berri bat gehitzen da:

«2. Hain zuzen ere, testamenturik egin gabe hil bada eta legeak oinordetzara deitutako ahaiderik gabe, auzitegiak honako hau aginduko du, auto bidez:

1.a Hildakoaren liburuak, paperak eta posta-trukea okupa daitezela.

2.a Ondasunen inbentarioa egin eta gordailutu daitezela, eta haien administrazioari buruz bidezkoa dena xedatuko du, lege honetan ezarritakoaren arabera. Auzitegiak pertsona bat izendatu ahal izango du, jaraunspeneko ondasuntzaren kontura, inbentarioa eta gordailua egin eta berma ditzan.

Ebazpen berean ofizioz aginduko du komunika dakiola egokitzen den Ekonomia eta Ogasuneko Ordezkaritzari, Estatuaren aldeko abintestato jaraunslearen deklarazioa bidezkoa balitz ere, eta helaraz dakizkiola 1. zenbakiaren babesean gauzatutako eginbideen emaitza eta bildutako dokumentazioa.

3.Estatuko Administrazio Orokorrak edo autonomia-erkidego bateko Administrazioak bera abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura bat hasi duela auzitegiari komunikatzen dion unetik, auzitegi horrek erabakiko du hura izenda dadila ondasunen administratzaile. Kasu horretan, Administrazio Publikoari ez zaio galdatuko kauzioa ematea, eta aditu-txostenak egingo ditu, beharrezkoak direnean, zerbitzu tekniko propioen bidez.

Administrazioak auzitegiari komunikatu beharko dio prozedura amaitzen duen ebazpena. Aipatutako ebazpenak ondorioztatzen badu ez dela bidezkoa Administrazioa abintestato jaraunsle deklaratzea, hark ezingo du jarraitu jaraunspeneko ondasuntzaz arduratzen, eta auzitegiari eskatu beharko dio beste administratzaile judizial bat izenda dezala komunikazio hori egin eta hilabeteko epean. Hilabeteko epe hori igarota, kasu orotan, administratzaile-kargua utziko du Administrazioak.

Ebazpen horrek Administrazioa abintestato jaraunsle deklaratzen duenean, jaraunspeneko ondasuntzan esku hartzeaz arduratzen ari den organo judizialak jaraunspeneko ondasuntza osatzen duten ondasunak eta eskubideak entregatzera bideratutako neurriak hartuko ditu hilabete baino lehen.»

Hamazazpi. 792. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Aurreko artikuluaren 2. zenbakian aipatutako jardunak alderdiak eskatuta erabaki ahal izango dira honako kasu hauetan:

1.a Ezkontideak edo oinordetza legitimorako eskubidea dutela uste duten ahaideetatik edozeinek eskatuta, betiere abintestato jaraunsleen deklarazioa notarioaren aurrean sustatu dutela egiaztatzen badute edo jaraunspeneko ondasuntzan esku-hartze judiziala eskatzen bada jaraunsleen notario-deklarazioa sustatzean.

2.a Jaraunspenaren zatiketa judiziala eskatzean edozein jaraunskidek edo zati-alikuotaren legatu-hartzailek eskatuta, salbu eta esku-hartzea espresuki debekatu denean testamentu-xedapen bidez.

3.a Administrazio Publikoak eskatuta, zeinak prozedura bat hasi duen bera abintestato jaraunsle izendatzeko.»

Hemezortzi. 802. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Administratzaileak luzapenik gabe gordailutuko ditu, epaitegiaren esku, bere karguan aritzean bildutako zenbatekoak, eta soil-soilik atxikiko ditu auzien edo notarioen gastuei, kontribuzio-ordainketari eta gainerako betebehar arruntei aurre egiteko beharrezkoak direnak.»

Hemeretzi. Azken xedapenetatik hogeita bigarrena honela geratzen da idatzita:

«Azken xedapenetatik hogeita bigarrena. 2201/2003 (EE) Erregelamendua, Kontseiluarena, 2003ko azaroaren 27koa –ezkontza eta guraso-erantzukizuna gai duten ebazpen judizialen eskumenari, aitorpenari eta betearazpenari buruzkoa– Espainian aplikatzea bideratzeko neurriak.

1.Ezkontza eta guraso-erantzukizuna gai duten ebazpen judizialei buruzko ziurtagiria, 2201/2003 (EE) Erregelamenduaren 39. artikuluan aurreikusitakoa, idazkari judizialak egingo du, bananduta eta eginbide bidez, aipatutako erregelamenduaren I. eta II. eranskinetan dagoen formularioa, egokitzen dena, betez.

2.2201/2003 (EE) Erregelamenduaren 41. artikuluaren 1. zenbakian aurreikusten diren bisita-eskubideari buruzko ebazpen judizialen gaineko ziurtagiri judiziala epaileak egingo du, bananduta eta probidentzia bidez, aipatutako erregelamenduaren III. eranskinean dagoen formularioa betez.

3.2201/2003 (EE) Erregelamenduaren 42. artikuluaren 1. zenbakian aurreikusten diren adingabea itzultzeari buruzko ebazpen judizialen gaineko ziurtagiri judiziala epaileak egingo du, bananduta eta probidentzia bidez, aipatutako erregelamenduaren IV. eranskinean dagoen formularioa betez.

4.Ziurtagiri judizialetako okerrak zuzentzeko prozedura, 2001/2003 (EE) Erregelamenduaren 43.1 artikuluan aurreikusitakoa, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 267. artikuluaren lehenengo hiru zenbakietan ezarritakoaren arabera ebatziko da. Ez da errekurtsorik egongo aurreko bi zenbakiek aipatzen duten ziurtagiri judiziala argitzeari edo zuzentzeari buruz ebazten duen ebazpenaren aurka.

5.Artikulu honen 1., 2. eta 3. zenbakiek aipatzen duten ziurtagiria egiteko ukapena bananduta eta dekretu bidez emango da, 1. zenbakiaren kasuan, eta auto bidez, 2. eta 3. zenbakien kasuan, eta zuzeneko berrikuspen-errekurtsoaren

izapideen bidez aurkaratu ahal izango da, 1. zenbakiaren kasuan, eta berraztertzeerrekurtsoaren izapideen bidez, 2. eta 3. zenbakien kasuan.

6.2201/2003 (EE) Erregelamenduaren 11.6 artikuluan aipatutako igorpenak barnean hartuko ditu 1980ko urriaren 25eko Hagako Hitzarmenaren 13. artikuluarekin bat etorriz emandako ez itzultzeko ebazpen judizialaren kopia bat eta ikustaldiaren aktaren jatorrizko grabazioaren kopia bat, soinua eta irudia grabatzeko eta erreproduzitzeko euskarri egokian egongo dena, bai eta organo judizialak Erregelamenduaren 10. eta 11. artikuluetako eskakizunak bete direla egiaztatzeko kasuan-kasuan eranstea egoki deritzon dokumentuak ere.

7.2201/2003 (EE) Erregelamenduaren 11.7 artikuluan aipatutako erreklamazioa indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legean seme-alaba adingabeen zaintzari eta jagoletzari buruzko prozesuetarako esklusiboki aurreikusitako prozeduraren arabera bideratuko da, baina hartaz arduratzeko eskumen judiziala zehaztuko da nazioarteko osteen kasuetan adingabeak itzultzeari buruzko neurriak arautzen dituen prozesurako aurreikusitakoaren arabera.»

Azken xedapenetatik laugarrena. Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatzea.

Bat. 58. artikuluaren 1., 2., 5., 6., 7., 8., 9., 10. eta 12. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«1. Ezkontza zibila bake-epailearen, alkatearen edo horren eskuordetza duen zinegotziaren, idazkari judizialaren, notarioaren edo Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren aurrean egingo da.

2.Ezkontza egiteko, aldez aurretik ezkongaiek eskatutako akta edo espedientea izapidetu edo bideratu behar da, gaitasun-betekizunak badituztela eta eragozpenik ez dagoela edo eragozpenak desagertu direla egiaztatzeko, Kode Zibilean aurreikusita dagoenaren arabera. Akta izapidetzeko eskuduna ezkongaietako edozeinen egoitzako notarioa izango da. Espedientea bideratu beharko du ezkongaietako baten egoitzako idazkari judizialak edo Erregistro Zibilaren arduradunak.

5.Idazkari judizialak, notarioak edo Erregistro Zibilaren arduradunak bi ezkongaiek esan beharrekoa entzungo du, isil-gordean eta bananduta, ezkontzeko gai direla eta eragozpenik ez dagoela ziurtatzeko. Halaber, bidezkoak diren txostenak eskatu ahalko dira, baita bidezkoak diren eginbideak egin ere, errekeritzaileek proposatu zein ez; hala egiaztatu ahalko dira ezkongaien egoera, gaitasuna edo egoitza, edo haien adostasuna eta ezkontzaren benetakotasuna balioesteko beharrezkoak diren beste alderdi guztiak. Ezkongaietatik edozeinek buru-, adimenedo zentzumen-urritasunak baditu, medikuei irizpena eskatuko zaie, pertsona horrek adostasuna emateko duen gaitasunari buruz.

Jardun horiek egin izana jasoko da akta edo espedientean, eta ezkontzainskripzioa egin aurretiko agiriekin artxibatuko da.

Iragarkiak edo ordezko eginbideak argitaratu direnetik urtebete igaro bada ezkontza egin gabe, hori ezin izango da egin, beste argitalpen edo eginbide batzuk egin ezean.

6.Aurreko eginbide horiek egindakoan, esku hartu duen idazkari judizialak, notarioak edo Erregistro Zibilaren arduradunak akta amaituko du edo ebazpena emango du. Akta edo ebazpen horretan azalduko du ezkongaiek ezkontzeko betekizunak badituztela edo ez dituztela; halaber, aplikatu beharreko ezkontzaren ondasun-eraentza zehaztuko du, eta bidezkoa bada, ezkongaien auzotasun zibila zehaztuko du. Ezkongaiei emango die akta edo ebazpenaren kopia. Jardunean edo ebazpenean arrazoiak azaldu beharko dira, eta, kasuan-kasuan, ezkongaiek gaitasunik ez badute edo eragozpenak badaude, hori argi eta garbi jaso beharko da.

7.Idazkari judizialaren, notarioaren edo Erregistro Zibilaren arduradunaren iritzia aurkakoa bada, akta edo espedientea itxiko da, eta interesdunek errekurtsoa

aurkeztu ahalko dute Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusian. Horrenbestez, lege horretan errekurtsoetarako aurreikusten den araubidearen mendean jarri beharko dute.

8.Idazkari judizialak espedientearen aldeko ebazpena eman eta gero, ezkontza idazkari judizial horren edo beste baten aurrean egin ahalko da, edo bake-epailearen eta alkatearen edo horren eskuordetza duen zinegotziaren aurrean, ezkongaien aukeran. Erregistro Zibilaren arduradunak izapidetu badu, ezkontza bake-epailearen eta alkatearen edo haren eskuordetza duen zinegotziaren aurrean –ezkongaiek izendatzen dutena– egin beharko da. Azkenik, ezkontza-akta notarioak egin badu, ezkongaiek adostasuna eman ahalko dute aurretiazko akta izapidetu duen notario horren beraren edo beste baten aurrean, edo bake-epailearen, alkatearen edo horren eskuordetza duen zinegotziaren aurrean, ezkongaien aukeran. Adostasuna eman beharko da Kode Zibilean aurreikusita dagoen forman.

Ezkontza bake-epaileak, alkateak edo horren eskuordetza duen zinegotziak edo idazkari judizialak egin badu, aktan jasoko da; notarioaren aurrean egin bada, aldiz, eskritura publikoan agerraraziko da. Bi kasuetan sinatu beharko dute ezkondu dituenak, ezkontideek eta bi lekukok.

Behin akta egin edo eskritura publikoa eskuetsi eta gero, ezkontideetako bakoitzari ezkontza egin izana egiaztatzen duen kopia emango zaio. Egun berean, bitarteko telematikoak erabiliz, eskuesleak agiri horren lekukotza edo kopia ziurtatu elektronikoa igorriko du Erregistro Zibil eskudunera, bertan inskriba dadin, Erregistro Zibilaren arduradunak kalifikatu ondoren.

9.Ezkontza Espainiatik kanpo egiteko arduraduna, atzerrian Erregistro Zibilaren ardura duen funtzionario diplomatiko nahiz kontsularra izango da. Ezkongaietako bat atzerrian bizi bada edo biak atzerrian bizi badira, aurretiazko espedientea izapidetuko du Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionario diplomatiko nahiz kontsularrak, ezkongaiak zein kontsul-mugapetan bizi diren, bertan eskuduna den horrek. Hala izapidetutako ezkontza funtzionario horren beraren aurrean edo beste baten aurrean egin ahalko da, edo bake-epailearen eta alkatearen edo horren eskuordetza duen zinegotziaren aurrean, ezkongaien aukeran.

10.Ezkontza egiten bada aurretiaz beharrezkoa den espediente edo akta

egokiaren izapideak egin gabe, ezkontza egin duen idazkari judizialak, notarioak edo Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionarioak egiaztatu behar du, inskripzioa egin baino lehen, ezkontza hori egiteko legezko betekizunak badirela. Horretarako, artikulu honetan aipatzen den akta edo espedientea izapidetu beharko du.

Ezkontza aurreko paragrafoan aipatu direnetako bat ez den agintari edo pertsona eskudun baten aurrean egin bada, ezkontza non egin eta toki horretako Erregistro Zibilaren arduradunari igorriko zaio ezkontza horren akta, baliozkotasunerako baldintzak egiazta ditzan, dagokion espedientearen bidez. Egiaztapen hori egindakoan, Erregistro Zibilaren arduradunak ezkontza inskribatuko du.

12.Ezkongaiek azaldu badute atzerrian ezkontzeko asmoa dutela, ezkontza egin behar den lekuko legeak ezartzen duen formaren arabera edo forma erlijiosoan, eta ezkontza-gaitasuneko ziurtagiria aurkeztea eskatzen bada, ziurtagiri hori egingo du ezkongaietako edozeinen egoitzaren lekuko idazkari judizialak, notarioak, Erregistro Zibilaren arduradunak edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularrak. Aurretiaz, behar bezalako izapideak eginda dituen espedientea edo akta egingo da. Espediente edo akta horretan jasoko da ezkongaiek ezkontzeko gaitasuna dutela ziurtatzen duen eskueslearen iritzia.»

Bi. 58 bis artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Ezkontza Espainiako Estatuak eta Egoitza Santuak gai juridikoei buruz egindako akordioan eta Estatuaren eta erlijioen arteko lankidetza-akordioetan jasotako forma erlijiosoetan egiteko, akordio horietan xedatuta dagoenari jarraituko zaio.

2.Erlijio Erakundeen Erregistroan inskribatuta dauden eta Espainian errotze nabarmenaren aitorpena duten elizek, erlijioek, erlijio-komunitateek edo erlijiofederazioek aurreikusitako forma erlijiosoan egindako ezkontzak egiten badira, ezkontzeko gaitasunari buruzko aurretiazko akta edo espedientea izapidetu beharko da aurreko artikuluaren arabera. Izapide hori bete eta gero, esku hartu duen idazkari judizialak, notarioak, Erregistro Zibilaren arduradunak edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularrak aktaren edo ebazpenaren bi kopia egingo ditu. Akta edo ebazpen horretan jasoko da, bidezkoa bada, ezkongaiek ezkontzeko gaitasuna dutela ziurtatzeko adierazpena. Ziurtagiri hori ezkongaiek ezkontza egiteaz arduratzen den gurtzako ministroari eman beharko diote.

Adostasuna eman beharko da gurtzako ministro baten eta bi lekuko adin nagusiren aurrean. Kasu horietan, adostasuna eman beharko da ezkontzeko gaitasunari buruzko adierazpena jasotzen duen akta edo ebazpena egin eta sei hilabete igaro aurretik. Ondore horietarako, gurtzako ministroak dira gurtzako edo erlijio-laguntzako eginkizunak modu iraunkorrean egiten dituzten pertsona fisikoak. Pertsona horiek baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute Espainian errotze nabarmenaren aitorpena duen eliza, erlijio edo erlijio-komunitate batek egindako ziurtagiriaren bidez, errotzeari buruzko aitorpena eskatu duen federazioaren adostasunarekin.

Ezkontza egin eta gero, zeremoniaburuak ezkontza egin izanaren ziurtagiria egingo du, inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzekin. Lekukoen nortasuna azalduko du, baita aurretiazko espedientearen edo aktaren inguruabarrak ere. Alde horretatik, nahitaez jasoko dira ziurtagiria egin duen idazkari judizialaren, notarioaren, Erregistro Zibilaren arduradunaren edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren izen-abizenak, data eta protokolo-zenbakia, bidezkoa bada. Ziurtagiri hori bitarteko elektronikoak erabiliz igorriko zaio, erregelamenduz zehazten den moduan, ezkontza inskribatzeko eskuduna den Erregistro Zibilaren arduradunari, gurtzako ministroaren izaeraren ziurtagiriekin batera. Hori egiteko bost eguneko epea izango da. Era berean, ezkontzeko gaitasunari buruzko aurretiazko aktaren edo ebazpenaren bi kopietan, ezkontza egin izanaren eginbidea egingo du. Eginbide horren ale bat ezkontideei emango die, eta bestea ezkontza egin izanaren akta gisa gordeko du elizkizunburuaren artxiboan edo gurtzako ministro gisa ordezkatzen duen erlijio-erakundearen artxiboan.»

Hiru. 59. artikuluak honako idazkera hau izango du:

«59. artikulua. Ezkontza inskribatzea.

1.Ezkontzaren betekizunak egiaztatu badira eta ezkontza 58. artikuluan aurreikusita dagoen prozeduraren arabera egin bada, ezkontideen erregistro indibidualetan inskribatuko da.

2.Atzerriko agintaritzaren aurrean egindako ezkontza Espainiako Erregistro Zibilean sartzeko, dagokion ziurtagiria inskribatu beharko da, baldin eta lege honetan aurreikusita dagoenaren arabera ezkontza eragingarria bada.

3.Espainian forma erlijiosoan egindako ezkontza Erregistro Zibilean sartzeko, gurtzako ministroak egindako ziurtagiria inskribatu beharko da, Kode Zibilaren 63. artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera.

4.Inskripzioa egin eta gero, Erregistro Zibilaren arduradunak ezkontide bakoitzaren esku jarriko du ezkontza inskribatu izanaren ziurtagiria.

5.Inskripzioak fede ematen du ezkontzaren egintzari, eta beraren data, ordu eta lekuari buruz, eta ezkontzaren ondore zibilaren aintzatespen osoa sortzen du fede oneko hirugarrenei begira.»

Lau. 60. artikulua aldatzen da.

«60. artikulua. Ezkontzaren ondasun-eraentza inskribatzea.

1.Ezkontza inskribatzeaz batera, ezkontza eraenduko duen legezko edo itundutako ondasun-eraentza inskribatuko da, baita hori ukitu ahal duten itunak, ebazpen judizialak edo gainerako egitateak ere.

2.Ezkontza-itunen eskriturarik aurkezten ez bada, ezkontzaren legezko ondasun-eraentza gisa inskribatuko da aplikatu beharreko legeriaren arabera ordezkoa dena. Erregistro Zibilean inskribatuta dagoen ezkontza bati aplikatu beharreko ondasun-eraentza espresuki agerrarazteko, lehenago ondasun-eraentza hori jaso ez bada eta ezkontza-itunen eskriturarik aurkeztu ez bada, nabaritasunakta izapidetu beharko da.

Notarioaren aurrean ezkontza-itunen eskritura egiletsi ondoren, notario horrek egun berean eskritura publikoaren kopia ziurtatu elektronikoa igorri beharko dio dagokion Erregistro Zibilaren arduradunari, ezkontzaren inskripzioan ager dadin. Ezkontza-itunen eskritura jasotzen den egunean ezkontza egin ez bada, Erregistro Zibilaren arduradunak idatzoharra egingo du ezkontide bakoitzaren erregistro indibidualean.

3.Ezkontza-itunek beste edozein erregistrotan sorrarazten dituzten inskripzioetan eta ezkontzaren ondasun-eraentza ukitzen duten gainerako egitateetan, Erregistro Zibileko inskripzioaren datuak jasoko dira.

4.Kode Zibilaren 1333. artikuluan aurreikusita dagoenari kalterik egin gabe, fede oneko hirugarrenek ondorioak jasango dituzte ezkontzaren ondasun-eraentza edo horren aldaketak inskribatzen diren egunetik aurrera, ez lehenago.»

Bost. 61. artikulua honela geratzen da idatzita:

«61. artikulua. Banantzea, deuseztasuna eta dibortzioa inskribatzea.

Banantze, deuseztasun edo dibortzioaren ebazpen judizial irmoa eman duen epaitegi edo auzitegiko idazkari judizialak egun berean edo hurrengo egun baliodunean eta bitarteko elektronikoak erabiliz ebazpen horren lekukotza igorriko du Erregistro Zibilaren bulegora. Bulego horrek berehala dagokion inskripzioa egingo du. Deuseztasunari, banantzeari eta dibortzioari buruzko ebazpen judizialen idatzoharra egin ahalko da, haiek irmo bihurtu arte.

Betebehar hori izango du banantzearen edo dibortzioaren hitzarmen arauemailea formalizatzeko eskritura publikoa eskuetsi duen notarioak.

Hasieran egindako edo hitzartutako ebazpen judizialak edo eskritura publikoak ere Erregistro Zibilean inskribatu beharko dira.

Aitortutako elizako agintaritza batek ezkontza kanonikoa desegiteari buruz emandako ebazpenak inskribatuko dira ordenamendu juridikoak aurreikusten dituen baldintzak betetzen badira.»

Sei. 67. artikulua. Heriotza inskribatzeko kasu bereziak.

«1. Heriotza inskribatu baino lehen gorpua desagertu edo hobiratu bada, idazkari judizialak ebazpen bidez heriotza deklaratu beharko du, edo agintari judizialak agindua eman beharko du legearen arabera heriotza egiaztatzeko.»

Zazpi. 74. artikuluaren 1. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«1. Erregistro indibiduala eskuratu ahal dute absentearen ordezkariak eta defendatzaile judizialak Kode Zibilaren 299 bis artikuluan aurreikusita dagoen kasuan.»

Zortzi. 78. artikuluari 3. zenbakia eransten zaio:

«3. Absentziaeta heriotza-deklarazioen inskripzioetan Kode Zibilaren 198. artikuluak aurreikusten duen guztia jasoko da.»

Bederatzi. Azken xedapenetatik bigarrenaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Edozein arautan epailea, alkatea edo ezkontza zibila baimentzeko horien ordez diharduen funtzionarioa aipatzen denean, ulertu behar da idazkari judiziala, notarioa, Erregistro Zibilaren arduraduna edo Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionario diplomatiko nahiz kontsularra aipatzen dela gaitasun-betekizunak betetzen direla eta eragozpenik ez dagoela edo eragozpenak desagertu direla egiaztatzeari dagokionez; eta bake-epailea, alkatea edo horren eskuordetza duen zinegotzia, idazkari judiziala, notarioa edo Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionario diplomatiko nahiz kontsularra aipatzen dela haien aurrean ezkontza forma zibilean egiteari dagokionez.»

Hamar. Erregistro Zibilaren Legearen azken xedapenetatik bosgarrena honela geratzen da idatzita:

«Azken xedapenetatik bosgarrena. Udal-tasak.

Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen testu bateratuaren 20. artikuluari 5. zenbakia eransten zaio; hona hemen:

5.Udalek tasa bat ezarri ahalko dute ezkontzak forma zibilean egiteko.»

Hamaika. Azken xedapenetatik bosgarrena bis xedapena eransten da, eta honako idazkera hau izango du:

«Azken xedapenetatik bosgarrena bis. Notarioen tarifak.

Notarioek eskritura publikoak eskuetsi eta aurretiazko ezkontza-aktak izapidetzen izandako esku-hartzeari eta forma zibileko ezkontzak egiteari dagozkion tarifak onetsiko ditu Gobernuak.»

Hamabi. Azken xedapenetatik hamargarrena honela geratzen da idatzita:

«Azken xedapenetatik hamargarrena. Indarrean jartzea.

Lege hau 2017ko ekainaren 30ean jarriko da indarrean, zazpigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak eta azken xedapenetatik hirugarrena eta seigarrena izan ezik, horiek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean jarriko baitira indarrean.

Lege hau indarrean jarri arte, Gobernuak, Justizia Ministerioaren bitartez, erregistro zibilen antolaerari eta funtzionamenduari eragiten dioten neurriak hartuko ditu eta behar diren arauak aldatuko ditu Justizia modernizatzeko prozesuaren barruan.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legea aldatzea.

7. artikuluaren 2. eta 5. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«2. Aurreko zenbakian aurreikusitako moduan ezkondu nahi duten pertsonek ezkondu aurreko akta edo espedientea sustatu beharko dute idazkari judizialaren, notarioaren, Erregistro Zibilaren arduradunaren edo Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren aurrean, Erregistro Zibilaren Legearen arabera.»

«5. Ezkontza egin eta gero, gurtzako ministroak ezkontza egin izanaren ziurtagiria egingo du, inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzekin. Lekukoen nortasuna azalduko du, baita aurretiazko aktaren edo espedientearen inguruabarrak ere. Alde horretatik, nahitaez jasoko dira ziurtagiria egin duen idazkari judizialaren, notarioaren, Erregistro Zibilaren arduradunaren edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren izen-abizenak, data eta protokolo-zenbakia, bidezkoa bada. Ziurtagiri hori bitarteko elektronikoak erabiliz igorriko zaio, erregelamenduz zehazten den moduan, ezkontza inskribatzeko eskuduna den Erregistro Zibilaren arduradunari, gurtzako ministroaren izaeraren ziurtagiriekin batera. Hori egiteko bost eguneko epea izango da. Era berean, aktaren edo ebazpenaren bi kopietan, ezkontza egin izanaren eginbidea egingo du. Eginbide horren ale bat ezkontideei emango die, eta bestea ezkontza egin izanaren akta gisa gordeko du zeremoniaburuaren artxiboan edo gurtzako ministro gisa ordezkatzen duen erlijio-erakundearen artxiboan.»

Azken xedapenetatik seigarrena. Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 25/1992 Legea aldatzea.

Bat. Lege horren izenburua aldatzen da, eta aurrerantzean hau izango da: «25/1992 Legea, azaroaren 10ekoa, Estatuaren eta Espainiako Komunitate Judutarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duena».

Bi. 7. artikuluaren 2. eta 5. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«2. Aurreko zenbakian aurreikusitako moduan ezkondu nahi duten pertsonek ezkondu aurreko akta edo espedientea sustatu beharko dute idazkari judizialaren, notarioaren, Erregistro Zibilaren arduradunaren edo Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren aurrean, Erregistro Zibilaren Legearen arabera.»

«5. Ezkontza egin eta gero, gurtzako ministroak ezkontza egin izanaren ziurtagiria egingo du, inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzekin. Lekukoen nortasuna azalduko du, baita aurretiazko espedientearen edo aktaren inguruabarrak ere. Alde horretatik, nahitaez jasoko dira ziurtagiria egin duen idazkari judizialaren, notarioaren, Erregistro Zibilaren arduradunaren edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren izen-abizenak, data eta protokolo-zenbakia, bidezkoa bada. Ziurtagiri hori bitarteko elektronikoak erabiliz igorriko zaio, erregelamenduz zehazten den moduan, ezkontza inskribatzeko eskuduna den Erregistro Zibilaren arduradunari, gurtzako ministroaren izaeraren ziurtagiriekin batera. Hori egiteko bost eguneko epea izango da. Era berean, ezkontzeko gaitasunari buruzko aurretiazko aktaren edo ebazpenaren bi kopietan, ezkontza egin izanaren eginbidea egingo du. Eginbide horren ale bat ezkontideei emango die, eta bestea ezkontza egin izanaren akta gisa gordeko du zeremoniaburuaren artxiboan edo gurtzako ministro gisa ordezkatzen duen erlijio-erakundearen artxiboan.»

Hiru. Laugarren xedapen gehigarri berria eransten da, eta honako idazkera hau izango du:

«Laugarren xedapen gehigarria. Federazioaren izena.

Alderdiak ados jarrita, Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioa izenaren ordez aurrerantzean Espainiako Komunitate Judutarren Federazioa erabiliko da.

Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko lankidetza-akordio honetan nahiz beste arau batzuetan Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioa aipatzen denean, ulertu behar da Espainiako Komunitate Judutarren Federazioa aipatzen dela.»

Azken xedapenetatik zazpigarrena. Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 26/1992 Legea aldatzea.

7. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiak honela geratzen dira idatzita:

«2. Aurreko zenbakian aurreikusita dagoen forman egindako ezkontza inskribatu nahi duten pertsonek aurretiaz egiaztatu beharko dute ezkontzeko gaitasunak badituztela. Horretarako, idazkari judizialak, notarioak, Erregistro Zibilaren arduradunak edo Erregistro Zibilaz arduratzen den funtzionario diplomatiko nahiz kontsularrak egindako aurretiazko aktaren edo ebazpenaren kopia aurkeztu beharko dute Erregistro Zibilaren Legearen arabera. Akta edo ebazpen horretan jasoko da, bidezkoa bada, ezkongaiek ezkontzeko gaitasuna dutela ziurtatzeko adierazpena. Akta horren datatik edo dagokion ebazpenaren datatik sei hilabete igaro ondoren ezkontza egin bada, inskripzio hori ezingo da egin.

3.Ezkontza egin eta gero, ezkontza hori zein komunitate islamikotan egin den, horren ordezkariak ezkontza egin izanaren ziurtagiria egingo du, inskribatzeko beharrezkoak diren baldintzekin eta aurretiazko espedientearen edo aktaren inguruabarrak ere azalduz. Alde horretatik, nahitaez jasoko dira ziurtagiria egin duen idazkari judizialaren, notarioaren, Erregistro Zibilaren arduradunaren edo funtzionario diplomatiko nahiz kontsularraren izen-abizenak, data eta protokolo-zenbakia, bidezkoa bada. Ziurtagiri hori bitarteko elektronikoak erabiliz igorriko zaio, erregelamenduz zehazten den moduan, ezkontza inskribatzeko eskuduna den Erregistro Zibilaren arduradunari, komunitate islamikoaren ordezkariak ezkontzak egiteko gaitasuna duela azaltzen duen ziurtagiriekin batera, 3. artikuluaren 1. zenbakian aurreikusita dagoenaren arabera. Hori egiteko bost eguneko epea izango da. Era berean, ezkontzeko gaitasunari buruzko aurretiazko aktaren edo ebazpenaren bi kopietan, ezkontza egin izanaren eginbidea egingo du. Eginbide horren ale bat ezkontideei emango die, eta bestea ezkontza egin izanaren akta gisa gordeko du komunitatearen artxiboan.»

Azken xedapenetatik zortzigarrena. Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legea aldatzea.

Bat. 20. artikuluaren 6. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«6. Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoen oinordetza legitimoa eraenduko dute lege honek, Kode Zibilak eta horren arau osagarriek edo aplikatu beharreko foru-zuzenbideko edo zuzenbide bereziko arauek.

Zuzenbide zibil erkidearen edo foru-zuzenbide zibilaren arabera beste jaraunsle legitimorik ez dagoenean Estatuko Administrazio Orokorrari edo autonomiaerkidegoari dei egiten bazaio, kasu bakoitzean jaraunsteko dei egin zaion Administrazioak administrazio-bidean egin beharko du abintestato jaraunslearen deklarazioa. Aurretiaz, zein pertsonaren oinordetza izan eta horren heriotza behar bezala justifikatu beharko da, eta testamenturik gabeko oinordetza irekitzea bidezkoa dela ere bai; halaber, beste jaraunsle legitimorik ez dagoela egiaztatu beharko da.»

Bi. 20 bis artikulua eransten da:

«20 bis artikulua. Estatua abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura.

1.Administrazioa abintestato jaraunsle deklaratzeko prozedura hasiko da ofizioz, organo eskudunak bere kabuz edo goiko agindu baten ondorioz hartutako erabakiz, beste organo batzuek egindako eskaera arrazoituagatik edo salaketa batengatik, edo Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 791.2 artikuluan eta Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legearen 55.4 artikuluan azaltzen diren jakinarazpenen arabera.

Deialdia egitea Estatuko Administrazio Orokorrari badagokio, hasiera erabakitzeko organo eskuduna Estatuko Ondarearen zuzendari nagusia izango da.

2.Espedientea kausatzaileak Espainiako lurraldean izandako azken egoitza ezagunari dagokion Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzak bideratuko du. Kausatzaileak Espainian egoitza inoiz ere izan ez badu, haren ondasun gehienak egon diren lekuari dagokion ordezkaritza izango da eskuduna.

Espedientea izapidetzea Estatuko Administrazio Orokorrari ez dagokiola ulertzen bada, horretarako eskuduna den autonomia-erkidegoko Administrazioari igorriko zaio.

3.Prozedura hasteko erabakia doan argitaratuko da Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta, izapideak Estatuko Administrazio Orokorrak egiten baditu, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak; hala ere, zabalkunderako beste bitarteko batzuk ere erabili ahalko dira. Erabakiaren kopia bat igorriko da, kausatzailearen azken egoitza ezaguneko, hil den lekuko eta haren ondasun gehienak zeuden lekuko udaletako iragarki-oholetan argitaratzeko. Ediktuak hilabetez agertu beharko dira jendaurrean.

Interesdunek alegazioak aurkeztu ahalko dituzte eta agiriak edo bestelako datuak ekarri, prozedura hasi baino lehen.

4.Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzak beharrezkoak diren egintza eta egiaztapenak egingo ditu Estatuko Administrazio Orokorraren oinordetza-eskubideak bidezkoak diren ala ez zehazteko, eta espedientean sartuko ditu kausatzaileari eta haren ondasun eta eskubideei buruz lortu ahal dituen datu guztiak.

Ondore horietarako, agiri horiek organo judizialak edo notarioak igorri ez baditu, agintari edo funtzionario publikoei erregistroak eta bestelako artxibo publikoak eskatuko dizkio, baita kausatzaileari eta haren titulartasunpeko ondasun eta eskubideei buruzko informazioa ere, baldin eta espedientea hobeto bideratzeko beharrezkotzat jotzen bada. Informazio hori, 64. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera, doan emango da.

Halaber, herritarrei 62. artikuluan azaltzen den laguntza eskatu ahalko zaie.

5.Probintzian den Estatuaren abokatutzak txostena egin beharko du Estatuko Administrazio Orokorra abintestato jaraunsle deklaratzeko egindako jardunen egokitasun eta nahikotasunari buruz.

6.Espedientea ebaztea eta, bidezkoa bada, Estatua abintestato jaraunsle deklaratzea Estatuko Ondarearen zuzendari nagusiari dagokio, Estatuaren Abokatutza Orokorra-Estatuko Zerbitzu Juridikoko Zuzendaritzak txostena egin ondoren. Abintestato jaraunslearen deklarazioan, jaraunspeneko ondasun eta eskubideen administrazio-arloko adjudikazioa agertuko da.

Prozedura ebazteko epea urtebetekoa izango da gehienez. Hala ere, kausatzailearen ondasunen inbentario judiziala administrazioari jakinarazi ez bazaio prozedura hasi eta hamar hilabete igaro baino lehen, ebazteko epea hori jaso eta bi hilabete geroagora arte luzatu dela ulertuko da.

7.Ematen den ebazpena eta espedientea hasteko erabakia leku berean argitaratu beharko dira; bidezkoa bada, jaraunspeneko ondasunetan esku hartzen ari den organo judizialari jakinarazi beharko zaio ebazpen hori. Administrazioa jaraunsle deklaratzea bidegabea dela adierazteko ebazpena, gainera, jaraunsteko eskubidea duten pertsonei jakinarazi beharko zaie.

8.Atal honetan aurreikusitako prozeduran ematen diren administrazio-egintzen aurka errekurtsoak aurkeztu ahalko dira soilik administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, eskumenari eta prozedurari buruzko arauak hausteagatik, administrazio-bidea agortu ondoren. Abintestato jaraunslearen deklarazioarengatik edo ondasunak Administrazioaren alde adjudikatzearengatik jaraunspenerako eskubide hobeari edo bestelako eskubide zibilei dagokienez kaltea jasan dutela uste dutenek bidezkoak diren akzioak egikaritu ahalko dituzte jurisdikzio zibileko organoen aurrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VIII. tituluko arauen arabera administrazio-bidean erreklamazioa aurkeztu ondoren.»

Hiru. 20 ter artikulua eransten da:

«20 ter artikulua. Abintestato jaraunslearen deklarazioaren ondorioak.

1.Abintestato jaraunslearen administrazio-deklarazioa egiteak esan nahi du jaraunspena inbentario-onuraren arabera onartu dela. Bada, jaraunslearen administrazio-deklarazioa egin ondoren, jaraunslea kausatzailearen ondasun eta eskubideez jabetu ahalko da, eta, bidezkoa bada, agintari judizialari eskatu ahalko zaizkio bere zaintzapean dituen ondasun eta eskubideak.

2.Kausatzailearen ondasun eta eskubideen artetik inbentario judizialean ez daudenak Estatuko Administrazio Orokorra abintestato jaraunsle deklaratu eta jaraunspeneko ondasun eta eskubideak adjudikatu ondoren identifikatzen badira, jaraunspeneko ondasunetan sartuko dira eta Estatuko Ondarearen zuzendari nagusiaren ebazpenez adjudikatuko dira, 47. artikuluan arautzen den ikerketaprozeduraren bitartez.

Hala ere, kausatzailearen jabetza-eskubidea erregistro publikoetan edo kontuko idatzoharren sistemetan agertzen bada, edo bankuko kontuen, tituluen, baloreen, gordailuen titulartasunaren ondoriozkoa bada, eta orokorrean, eskubide hori zalantzarik gabea denean titulartasun formal batean oinarrituta egoteagatik, ondasunak Ekonomia eta Ogasuneko ordezkariaren erabakiz sartuko dira.

3.Ikerketa-jardun horiek egiteko, agintariek eta funtzionarioek, erregistroek eta gainerako artxibo publikoek kausatzailearen ondasun eta eskubideei buruz duten informazioa doan eman beharko dute. Zerga Administrazioko organoek ere laguntzeko eta informazioa emateko betebeharra izango dute.

4.Hipoteka Legearen 14. eta 16. artikuluetan aurreikusita dagoenerako, jaraunspeneko ondasunen adjudikazioa jasotzen duen abintestato jaraunslearen administrazio-deklarazioa edo, bidezkoa bada, Estatuko Ondarearen zuzendari nagusiak edo Ekonomia eta Ogasuneko ordezkariak jaraunspeneko ondasun eta eskubideak jaraunspeneko ondasunetan sartzeko eta adjudikatzeko gerora emandako ebazpenak titulu nahikoa izango dira kausatzailearen izenean agertzen diren higiezinak edo eskubide errealak jabetza-erregistroan Administrazioaren alde inskribatzeko. Higiezinak edo eskubide errealak aurretiaz inskribatuta agertzen ez badira, titulu hori nahikoa izango da halakoak immatrikulatzeko.

5.Jaraunspeneko ondasunen barruko ondasun eta eskubideen titulartasunarengatik Estatuko Administrazio Orokorrak ez du erantzukizunik izango organo judizialak ondasun eta eskubide horiek entregatzen dizkion arte edo horien jabetza benetan hartzen duen arte.»

Lau. 20 quater artikulu berria gehitzen da:

«20 quater artikulua. Jaraunspeneko ondasunak likidatzea.

1.Jaraunspenaren jabetza duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak jaraunspeneko ondasun eta eskubideak likidatuko ditu, eta lortutako kopurua Kode Zibilaren 956. artikuluan aurreikusita dagoen moduan banatuko da.

2.Hala ere, Ministroen Kontseiluak, jaraunspeneko ondasunen barruko ondasun eta eskubideen ezaugarriak kontuan hartuta, horiek likidaziotik eta banaketatik bazter utzi ahalko ditu, guztiak edo horien artetik batzuk.

3.Halaber, Estatuko Ondarearen zuzendari nagusiak likidaziotik kanpo utzi ahalko ditu Estatuko Administrazio Orokorraren ondarean kontserbatzea komeni den ondasunak, bere organoen edo mendeko erakunde publikoen xede eta zerbitzu propioei lotu edo atxikitzeko. Kasu horretan, ondasun horien balioa Estatuko Administrazio Orokorrari dagokionaren herena baino handiagoa bada, geldikina gainerako ondasunekin konpentsatuko da, aurrekontuan dagokion aldaketa eginez.

4.Abintestatoaren likidazio-kontua onetsi eta dagozkion kopuruak Altxorrean sartu ondoren, Estatuaren Aurrekontu Orokorretan kreditua sortuko da, kontsignatutako partidan jaraunspeneko ondasunen balioaren bi herenen baliokidea

den zenbatekoan, gizarte-intereseko xedeetarako transferentziak artatzeko. Partida hori pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota osotik eratorritako zergaesleipenarekin zuzkitzen da.»

Bost. Hogeita hirugarren xedapen gehigarria eransten da:

«Hogeita hirugarren xedapen gehigarria. Zaragozako Nuestra Señora de Graciako Ospitalearen abintestato oinordetza.

Zaragozako Nuestra Señora de Graciako Ospitalea abintestato jaraunsle deklaratuko du Aragoiko Diputazio Nagusiak.»

Sei. Hogeita laugarren xedapen gehigarria eransten da:

«Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Euskadiko lurralde historikoetako forualdundien abintestato oinordetza.

Euskadiko lurralde historikoetako foru-aldundiak abintestato jaraunsle deklaratuko ditu dagokion foru-aldundiak.»

Zazpi. Azken xedapenetatik bigarrenaren 1., 2. eta 5. zenbakiak aldatzen dira:

«1. Lege honen honako xedapen hauek Konstituzioaren 149.1.6 artikuluaren arabera Estatuak prozesu-legeriaren arloan duen eskumen esklusiboaren babespean eman dira, eta orokorrean aplikatu beharrekoak dira 20 bis artikuluaren

8.zenbakia; 43. artikulua, eta 110. artikuluaren 3. zenbakia.

2.Lege honen honako xedapen hauek Konstituzioaren 149.1.8 artikuluaren babespean eman dira, eta orokorrean aplikatu beharrekoak dira, kalterik egin gabe foru-zuzenbide zibilei edo zuzenbide zibil bereziei, halakoak dauden lekuetan: 4. artikulua; 5. artikulua, 1., 2. eta 4. zenbakiak; 7. artikulua, 1. zenbakia; 15. artikulua;

17. artikulua; 18. artikulua; 20. artikulua, 2., 3. eta 6. zenbakiak; 22. artikulua; 23. artikulua; 30. artikulua, 1. eta 2. zenbakiak; 37. artikulua, 1., 2. eta 3. zenbakiak; 38. artikulua, 1. eta 2. zenbakiak; 39. artikulua; 40. artikulua; 49. artikulua; 53. artikulua;

83. artikulua, 1. zenbakia; 97. artikulua; 98. artikulua; eta 99. artikulua, 1. zenbakia.» «5. Konstituzioaren 149.1.18 artikuluak agintzen duenaren arabera, oinarrizko legeria dira lege honen xedapen hauek: 1. artikulua; 2. artikulua; 3. artikulua; 6. artikulua; 8. artikulua, 1. zenbakia; 20 bis artikuluaren 1.etik 6.era bitarteko zenbakiak; 20 ter artikulua; 27. artikulua; 28. artikulua; 29. artikulua, 2. zenbakia; 32. artikulua, 1. eta 4. zenbakiak; 36. artikulua, 1. zenbakia; 41. artikulua;

42. artikulua; 44. artikulua; 45. artikulua; 50. artikulua; 55. artikulua; 58. artikulua;

61. artikulua; 62. artikulua; 84. artikulua; 91. artikulua, 4. zenbakia; 92. artikulua, 1., 2., eta 4. zenbakiak; 93. artikulua, 1., 2., 3. eta 4. zenbakiak; 94. artikulua; 97. artikulua; 98. artikulua; 100. artikulua; 101. artikulua, 1., 3. eta 4. zenbakiak; 102. artikulua, 2. eta 3. zenbakiak; 103. artikulua, 1. eta 3. zenbakiak; 106. artikulua, 1. zenbakia; 107. artikulua, 1. zenbakia; 109. artikulua, 3. zenbakia; 121. artikulua, 4. zenbakia; 183. artikulua; 184. artikulua; 189. artikulua; 190. artikulua; 190 bis artikulua; 191. artikulua; lehenengo xedapen iragankorra, 1. zenbakia; bosgarren xedapen iragankorra; hogeita hirugarren xedapen gehigarria eta hogeita laugarrena.»

Azken xedapenetatik bederatzigarrena. Aseguru Kontratuaren urriaren 8ko 50/1980 Legea aldatzea.

38. artikuluaren seigarren paragrafoak honako idazkera hau izango du:

«Adituen artean adostasunik ez dagoenean, bi alderdiek hirugarren aditu bat izendatuko dute, elkarren artean adostuta. Adostasunik ez badago, espedientea sustatu ahalko da Borondatezko Jurisdikzioaren Legean edo notariotza-legerian

aurreikusita dagoen moduan. Kasu horietan, adituaren irizpena alderdiek seinalatzen duten epean emango da, edo, horrelakorik ezean, hogeita hamar eguneko epearen barruan, hirugarren adituak bere izendapena onartzen duenetik zenbatzen hasita.»

Azken xedapenetatik hamargarrena. Desgaitasuna duten Pertsonen Ondare Babesari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legea aldatzea eta, xede horrekin, Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta Zerga Araudia aldatzea.

5. artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honako idazkera hau izango du:

«2. Gainerako kasuetan, eraketa-agiri publikoan ezarritako administrazioerregeletan aurreikusi beharko da baimen judiziala nahitaezkoa dela tutoreak tutoretzapekoaren ondasunei dagokienez baimen hori behar duen kasu berberetan, Kode Zibilaren 271. eta 272. artikuluen arabera, edo, bidezkoa bada, aplikatu beharreko foru-zuzenbide zibileko edo zuzenbide zibil bereziko arauen arabera.

Aurreko paragrafoan xedatuta dagoena gorabehera, baimena ez da beharrezkoa izango onuradunak jarduteko behar besteko gaitasuna badu.

Ondare babestua osatzen duten ondasun eta eskubideak besterentzeko, enkante publikoa ez da inola ere beharrezkoa izango.

Nolanahi ere, eta ondare babestuen xedea titularren bizi-beharrizanak ondareko ondasun eta eskubideekin nahiz haien fruitu, produktu eta etekinekin asetzea denez, ondare babestuaren barruko dirua gastatzea eta ondasun suntsikorrak kontsumitzea ez dira xedatze-egintzatzat joko, baldin eta onuradunaren bizi-beharrizanak asetzeko egin badira.»

Azken xedapenetatik hamaikagarrena. Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legea aldatzea.

Bat. VII. titulu berria eransten da; hona hemen edukia:

«VII. TITULUA

Notarioek espediente eta akta berezietan esku hartzea

I. KAPITULUA

Arau orokorrak

49. artikulua.

Notarioek espediente berezietan esku hartuko dute aktak edo eskritura publikoak eskuesten:

1.a Espedientearen xedea bada espediente hori eskatu duenaren borondatedeklarazioa egitea edo adostasuna eskatzen duen egintza juridiko bat egitea, notarioak eskritura publikoa eskuetsiko du.

2.a Espedientearen xedea bada egitate bat nahiz egitate horren epai edo kalifikazioak agerrarazi, egiaztatu edo hautematea, notarioak akta egin eta baimenduko du.

50. artikulua.

1.Urte bakoitzeko urtarrilean, notarioen elkargoko, lanbide-elkargoetako, antzeko erakundeetako nahiz aditu-lanaren xedeari dagozkion gaiak aztertzen dituzten kulturaeta zientzia-arloko akademia eta erakundeetako dekanoek aditu gisa jarduteko prest dauden elkargokide edo elkartekideen zerrenda bat eskatuko dute. Zerrenda hori notarioen esku egongo da notarioen elkargoan. Era berean, zerrenda horretan sartzeko eskatu ahalko dute dagokien arloan beharrezko ezagutzak dituztela egiaztatzen duten profesionalek, lanbide-elkargo bateko kide

izan zein ez. Zerrenda bakoitzeko lehenengo izendapena egiteko, zozketa egingo da notarioen elkargoko dekanoaren aurrean. Lehenengo izendapen horretatik aurrera, elkargoak hurrengo izendapenak hurrenez hurren egingo ditu, elkargoko notarioek eskatu ahala.

2.Titulu ofizialik ez duen pertsonaren bat izendatu behar bada aditu, gaian trebe edo jakitun delako, orduan, alderdien aurretiazko zitazioa egin ondoren, izendapena egingo da, aurreko zenbakian zehaztutako prozeduraren bitartez. Halakoetan, urtero-urtero sindikatu, elkarte eta erakunde aproposei eskatutako zerrenda erabiliko da, eta zerrenda horretan bost pertsona agertuko dira gutxienez. Irizpenaren gaia zein izan eta horren berezitasuna dela eta, pertsona trebe edo jakitun bakar baten izena baino ez badago, alderdiei eskatuko zaie euren adostasuna, eta alderdi guztiak ados daudenean bakarrik izendatuko da pertsona hori aditu gisa.

II. KAPITULUA

Ezkontza-arloko aktak eta eskritura publikoak

1.atala. Ezkontza-akta eta ezkontza egin izanaren eskritura publikoa

51. artikulua.

1.Ezkontza egiteko, bi ezkongaiek gaitasun-betekizunak badituztela eta eragozpenik ez dagoela edo eragozpenak edo edozein motatako oztopoak desagertu direla egiaztatzen duen akta beharrezkoa bada, ezkonduko direnek akta hori haietariko edozeinen egoitzan bizilekua duen notarioaren aurrean izapidetzea eskatu beharko dute aurretiaz.

2.Akta eskatu, izapidetu eta baimentzeko, Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legearen 58. artikuluan xedatuta dagoenari jarraituko zaio, eta, bertan aurreikusita ez dagoen guztian, lege honetan xedatuta dagoenari.

52. artikulua.

1.Akta hori ezkontza egitearen aldekoa bada, ezkontza egingo da akta izapidetzen esku hartu duen notarioaren aurrean. Horretarako, eskritura publikoa egiletsiko da, eta eskritura horretan jasoko dira Erregistro Zibilaren Legean eta horren erregelamenduan ezarritako inguruabar guztiak.

2.Ezkongaiek, hasierako eskaeran edo akta izapidetu bitartean, adostasuna bake-epailearen, alkatearen edo horren eskuordetza duen zinegotziaren edo beste notario baten aurrean ematea eskatu badute, aktaren kopia igorriko zaio aukeratutako zeremoniaburuari. Pertsona horrek besterik gabe ezkontza egingo du, eta akta egingo du edo eskritura publikoa egiletsiko du, bidezkoa dena, legeak eskatzen dituen betekizun guztiekin.

3.Hilzorian dagoenaren ezkontza egiteko, notarioak eskritura publikoa egiletsiko du. Eskritura horretan jasoko da ezkontzarako adostasuna eman duela, mediku batek adostasuna emateko gaitasunari eta egoeraren larritasunari buruz irizpena eman ondoren, heriotza-arriskua ezkongaietako baten gaixotasunaren edo egoera fisikoaren ondorioa bada, horretarako ezintasuna egiaztatzen denean izan ezik. Gero, notarioak ezkontza baliozkoa izateko betekizunak egiaztatzeari buruzko akta izapidetuko du.

2. atala. Ezkontzaren legezko ondasun-eraentza agerrarazteko nabaritasun-akta

53. artikulua.

1.Erregistro zibilean ezkontzaren legezko ondasun-eraentza espresuki agerrarazi nahi dutenek, lehenago ondasun-eraentza hori jaso ez bada, nabaritasunakta izapidetzeko eskatu beharko diote lehenago ezkontideen egoitza izan den

herriko notarioari, edo ezkontideetako baten egoitzako edo ohiko bizilekuko notarioari, edo haien ondarearen zatirik handiena egon den tokiko notarioari, edo haien lanedo enpresa-jarduera egiten duten lekuko notarioari, errekeritzailearen aukeran. Aurreko horien alboko barruti bateko notario bat ere aukeratu ahalko du.

2.Akta hasteko eskaerarekin batera, errekeritzailearen nortasuna eta egoitza egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko dira. Lehenago ondasuneraentzarik inskribatuta ez dela egon egiaztatu beharko da Erregistro Zibilaren informazioarekin.

Eskatzaileek aktaren oinarri izango diren egitate positiboak eta negatiboak egiazkoak direla egiaztatu beharko dute, komenigarritzat jotzen dituzten agiriak aurkeztuko dituzte egitateak zehazteko, eta ezkontzeko unean duten auzotasun zibila egiaztatzen duten agiriak ere bai, eta, hala ezin badute egin, gutxienez bi lekukok azaldu beharko dute egiazkoak direla ezkontzaren ondasun-eraentza aplikatzeko arrazoi gisa aipatu diren egitateak.

3.Eginbide horiek bukatu ondoren, notarioak osotasunari buruzko iritzia emango du, egitateak nabaritasunagatik egiaztatuta geratu diren ala ez azaltzeko; ezkontzaren ondasun-eraentza behar bezala egiaztatuta dagoela uste badu, egun berean eta bitarteko telematikoak erabiliz aktaren kopia elektronikoa igorriko du dagokion Erregistro Zibilera. Hala izan ezean, notarioak era berean akta itxiko du, eta ados ez dauden interesdunek beren eskubidea dagokion judizioan gauzatu ahalko dute.

3.atala. Ezkontideen banantzearen edo dibortzioaren eskritura publikoa

54. artikulua.

1.Ezkontideek, beren mendean ez badute seme edo alaba adingabe emantzipatu gaberik edo gaitasuna judizialki aldatuta duenik, elkarrekin adostutako banantzea edo dibortzioa erabaki ahalko dute. Horretarako, hitzarmen arauemailea egin beharko da eskritura publikoan. Adostasuna eman beharko dute azken egoitza erkideko notarioaren aurrean edo eskatzaileetako edozeinen ohiko bizilekuko edo egoitzako notarioaren aurrean.

2.Eskritura publikoa egilestean, ezkontideei jarduneko abokatu batek lagundu beharko die.

3.Eskritura publikoa eskatu, izapidetu eta egilesteko, Kode Zibilean eta lege honetan xedatuta dagoena bete beharko da.

III. KAPITULUA

Oinordetza-arloko espedienteak

1. atala. Abintestato jaraunsleen deklarazioa

55. artikulua.

1.Abintestato jaraunsleen deklarazioa eskatu ahalko dute hildako pertsona baten abintestato oinordeko izateko eskubidea dutela uste dutenek, baldin eta haren ondorengoak, aurrekoak, ezkontidea edo harekin ezkontzakoaren gisako afektuharremanean lotuta egon den pertsona badira, edo albokoak badira. Deklarazio hori izapidetuko da kausatzailearen azken ohiko bizilekuan edo azken egoitzan edo kausatzailea hil zen lekuan jarduteko eskuduna den notarioak edo kausatzailearen ondarearen zatirik handiena egon zen tokikoak baimendutako nabaritasun-aktan, betiere Espainian badaude, eskatzailearen aukeran. Aurreko horien alboko barruti bateko notario bat ere aukeratu ahalko du. Halako bat ere egon ezean, errekeritzailearen egoitzaren lekuko notarioa izango da eskuduna.

2.Akta hasiko da notarioaren iritziz interes legitimoa duen edozein pertsonak hala eskatuta, eta lege honetan eta notariotzaren araudian aurreikusita dagoenaren arabera izapidetuko da.

56. artikulua.

1.Akta hasteko errekerimenduan, errekeritzailearen ustez jaraunspenerako deituak diren pertsonen izendapena eta haien identifikaziorako datuak jaso behar dira. Errekerimenduarekin batera, jaraunsle izendatutako pertsonek hildakoarekin duten ahaidetasunaren egiaztagiriak nahiz kausatzailearen nortasunaren eta egoitzaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Edozein kasutan ere, egiaztatu beharko da kausatzailea hil dela eta heriotza hori oinordetza-titulurik gabe gertatu dela. Horretarako, Erregistro Zibilaren eta Azken Nahietako Egintzen Erregistro Nagusiaren informazioa aurkeztu beharko da, edo, bidezkoa bada, notarioaren iritziz zalantzarik gabe testamenturik edo oinordetzako kontraturik egon arren abintestato oinordetza bidezkoa dela egiaztatzen duen agiri kautoa, edo oinordetza-titulua edo jaraunsle-izendapena baliogabea dela deklaratzeko epai irmoa. Aurkeztutako agiriak edo horien lekukotza aktan sartuko dira.

Errekeritzaileak aktaren oinarri izango diren egitate positiboak eta negatiboak egiazkoak direla egiaztatu beharko du, eta lekuko bidezko informazioarekin, egiaztatu beharko du oinordetza zein pertsonarena izan eta pertsona hori azken nahiaren xedapenik gabe hil dela, bai eta izendatzen diren pertsonak jaraunsle bakarrak direla ere.

Interesdunetako edozein adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona bada eta legezko ordezkaririk ez badu, notarioak horren berri emango dio Ministerio Fiskalari, defendatzaile judiziala izendatzea eska dezan.

2.Aktan nahitaez agertuko da, gutxienez, bi lekukoren deklarazioa, lekuko horiek azaltzen badute nabaritasun-adierazpena zein egitate positibo eta negatibori buruzkoa izan eta egitate horien berri dutela eurenez edo nabaritasunaren ondorioz. Lekuko horiek hildakoaren ahaideak izan ahal dira, odolekoak edo ezkontzaahaideak, baldin eta oinordetzan interes zuzenik ez badute.

Notarioak, edozein interesduni entzunaldia eskaintzeko, errekeritzaileak proposatutako frogez gain, egokitzat jotzen dituenak gauzatuko ditu, eta bereziki haren nortasuna, egoitza, nazionalitatea eta auzotasun zibila eta, bidezkoa bada, aplikatu beharreko atzerriko legea egiaztatzeko balio dutenak.

Interesdunetako baten nortasuna edo egoitza jakiterik ez badago, notarioak ofizioz eskatuko du organo, erregistro, agintari publiko eta kontsularren laguntza, baldin eta, haien eskumenaren zioz, pertsonen nortasunari edo haien egoitzari buruzko artxibo edo erregistrorik badute, ahal izanez gero hala eskatzen den informazioa emango dutelakoan.

Interesdunetako baten nortasuna edo egoitza jakiterik lortzen ez bada, notarioak aktaren izapidea argitaratu beharko du Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarkia jarriz; halaber, komenigarritzat jotzen badu, komunikatzeko beste bide batzuk erabili ahalko ditu. Aktaren iragarkia kausatzailearen azken egoitzako, hil den lekuko –bere egoitza ez den beste leku batean hil bada– edo haren ondasun gehienak zeuden lekuko udaletako iragarki-oholetan ere argitaratuko du.

Edozein interesdunek uziaren aurka egin ahalko du, bai eta alegazioak aurkeztu edo agiriak edo bestelako irizpide-elementuak ekarri ere. Horretarako, hilabeteko epea izango du, iragarkia argitaratzen den egunetik aurrera edo, bidezkoa bada, jendaurrean egon den azken egunetik aurrera.

3.Eginbide horiek bukatu eta hogei egun balioduneko epea igarotakoan, hasierako errekerimendutik edo iragarkia argitaratuz gero alegazioak egiteko emandako epea amaitzen denetik zenbatuta, notarioak osotasunari buruz duen iritzia azalduko du, jaraunsle-deklarazioaren oinarri diren egitate eta presuntzioen nabaritasunaren ondoriozko egiaztapenari dagokionez. Notarioaren iritzia edozein dela ere, akta amaituko da eta protokoloan jasoko da.

Iritzia aldekoa bada, kausatzailearen abintestato jaraunsle zein ahaide diren adieraziko du, eta haien nortasunaren inguruabarrak azalduko ditu, bai eta legearen arabera jaraunspenean zein eskubide dagozkien ere.

Aktan agerraraziko da notarioaren iritziz jaraunspenerako eskubidea egiaztatu ez dutenek eta aurkitu ezin izan direnek haien uzia epaitegietan aurkezteko eskubidea dutela. Haien eskubideari dagokionez kaltea jasan dutela uste dutenek ere kasuan kasuko deklarazio-prozesura jo ahalko dute.

Abintestato jaraunslearen deklarazioa egin eta gero, bidezkoa bada, agintari judizialari eskatu ahalko zaio zaintzapean dituen ondasunak entrega ditzala, salbu eta jaraunsleetako batek jaraunspenaren zatiketa judiziala eskatzen badu.

4.Interesdunei zitazioa egin zitzaienetik bi hilabete igarotakoan inor ere agertu ez bada edo jaraunspena erreklamatzera agertu direnek eskubiderik ez dutela deklaratu bada, eta notarioaren iritziz deitua izateko eskubidea inork ere ez badu, jardueren aktaren kopia igorriko da dagokion Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzara, abintestato jaraunslearen administrazio-deklarazioa egin beharko balitz ere. Deklarazio hori Estatuko Administrazio Orokorrak egin behar ez badu, Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzak horren berri emango dio horretarako eskuduna den autonomia-erkidegoko administrazioari.

2.atala. Testamentu itxiak aurkeztu, egiaztarazi, ireki eta protokolizatzea

57. artikulua.

1.Testamentu itxiak aurkezteko, egiaztarazteko, irekitzeko eta protokolizatzeko arduraduna izango da kausatzailearen azken ohiko bizilekuan edo azken egoitzan jarduteko eskuduna den notarioa, edo haren ondarearen zatirik handiena egon zen tokikoa, ondare horren izaera edozein dela ere aplikatu beharreko legearen arabera, edo hil zeneko lekukoa, betiere Espainian badaude, eskatzailearen aukeran. Aurreko horien alboko barruti bateko notario bat ere aukeratu ahalko du. Halako bat ere egon ezean, errekeritzailearen egoitzaren lekuko notarioa izango da eskuduna.

2.Egileslea hil denetik hamar egun igaro eta gero testamentua Kode Zibilean aurreikusita dagoenaren arabera aurkeztu ez bada, edozein interesdunek notarioari eskatu ahalko dio errekerimendua egin diezaiola testamentu itxia eskuetan duen pertsonari, bere aurrean aurkez dezan. Kausatzailearen identifikazio-datuak egiaztatu beharko dira, bai eta, Erregistro Zibilaren eta Azken Nahietako Egintzen Erregistro Nagusiaren informazioa aurkeztuz, egileslea hil dela ere, eta bestelako testamentu-xedapenik egiletsi duen ala ez. Hildakoaren familiaz kanpokoa bada, gainera, eskaeran azaldu eta egiaztatu beharko du zein arrazoirengatik uste duen testamentuaren aurkezpenean interesa duela.

3.Testamentu itxia bere esku duen norbait Kode Zibilaren 712. artikuluan ezarritako betebeharra betetzeko notarioaren aurrean agertzen bada eta adierazten badu testamentua egiaztarazteko eta protokolizatzeko interesik ez duela, notarioak jaraunspenean interesa izan ahal dutenei errekerimendua egingo die, agertutakoak esan duena kontuan hartuta, eta, nolanahi ere, haren ezagunak badira, testamentugilearen alargunari, ondorengoei eta aurrekoei, eta, halakorik egon ezean, laugarren gradu arteko albokoei, notario eskudunaren aurrean espedientea susta dezaten, interesa badute.

Interesdunetako edozein adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona bada eta legezko ordezkaririk ez badu, notarioak horren berri emango dio Ministerio Fiskalari, defendatzaile judiziala izendatzea eska dezan.

4.Pertsona horien nortasuna edo egoitza jakiterik ez badago, notarioak espedientea argitaratuko du kausatzailearen azken egoitzako edo azken ohiko bizilekuko, hil den lekuko –bere bizilekua ez den beste leku batean hil bada– eta haren ondasun gehienak zeuden lekuko udaletako iragarki-oholetan; hala ere, zabalkunderako beste bitarteko batzuk ere erabili ahalko dira. Iragarkiak hilabetez agertu beharko dira jendaurrean.

5.Errekerimenduak egin zirenetik edo iragarkia jendaurrean agertzeko epea amaitu zenetik hiru hilabete igaro ondoren testamentua aurkeztu ez bada errekerimendua egin arren, edo interesdun batek ere espedientea sustatu ez badu, espediente hori artxibatu egingo da; dena dela, berriro hasi ahalko da edozein interesdunek hala eskatzen badu.

58. artikulua.

1.Testamentua aurkeztu duenak edo beste interesdun batek notarioari eskatu ahalko dio testamentugilea hil dela egiaztatu ostean ahal den egunik hurbilenerako zitazioa egin diezaion testamentua eskuetsi duen notarioari –hori beste notario batek egin badu– eta, bidezkoa bada, testamentua egitean esku hartu duten lekuko instrumentalei.

2.Zitazioa jaso duten lekukoak, ezarritako epean agertu badira, aztertu egingo dira eta agiri itxia emango zaie, azter dezaten eta zin egin edo hitzeman dezaten legitimotzat jotzen dituztela euren izenarekin agiri horretan ageri diren sinadura eta izenpea, eta orain duen egoera euren sinadura jarri zuten momentuko berbera dela.

3.Zitazioa jaso dutenetako bat edo batzuk agertzen ez badira, besteei galdetuko zaie ea ikusi zuten haiek sinadura eta izenpea jarri zituztela. Notarioak, bidezkotzat jotzen badu, letrak erkatzea eta beste eginbide batzuk egitea erabaki ahalko du, agertu ez direnen eta hildakoaren sinadurak egiazkoak diren jakiteko.

59. artikulua.

1.Aurreko artikuluan azaldu diren eginbideak egin ondoren, eginbide horien emaitza bada testamentua egitean legeak agintzen dituen solemnitateak zaindu direla, notarioak agiria irekiko du eta ozen irakurriko du testamentuko xedapena, salbu eta testamentugilearen xedapen batek agintzen badu klausula bat edo batzuk garai jakin batera arte gordeta edo sekretupean gelditu behar direla; hala bada, testamentuko xedapenaren gainerako klausulak soilik irakurriko dira.

2.Agiriaren irekiera eta testamentuaren irakurketa ikusi ahal izango dute, komenigarri izanez gero, testamentugilearen ahaideek eta beste pertsona batzuek, uste bada horretan interesa dutela; ez zaie baimenduko, alabaina, eginbidea gauzatzearen aurka jartzea inolako arrazoien ondorioz, geroagoko beste testamentu bat aurkeztu arren.

60. artikulua.

1.Aurreko izapide horiek bete ondoren, notarioak protokolizazio-akta egingo du, lege honen eta berori betearazteko erregelamenduaren arabera.

2.Notarioak ondorioztatzen badu testamentuak ez dituela betetzen legeak agindutako solemnitateak edo, bere iritziz, agiriaren benetakotasuna egiaztatuta geratu ez bada, hala jasoko du, akta itxiko du eta ez du baimenik emango testamentua protokolizatzeko.

Protokoloan jasotzeko baimena eman edo ez, ados ez dauden interesdunek euren eskubidea dagokion judizioan gauzatu ahalko dute.

3.atala. Testamentu olografoak aurkeztu, egiaztarazi, ireki eta protokolizatzea

61. artikulua.

1.Testamentu olografoak aurkezteko, egiaztarazteko, irekitzeko eta protokolizatzeko arduraduna izango da kausatzailearen azken ohiko bizilekuan edo azken egoitzan jarduteko eskuduna den notarioa, edo haren ondarearen zatirik handiena egon zen tokikoa, ondare horren izaera edozein dela ere aplikatu beharreko legearen arabera, edo hil zeneko lekukoa, betiere Espainian badaude, eskatzailearen aukeran. Aurreko horien alboko barruti bateko notario bat ere

aukeratu ahalko du. Halako bat ere egon ezean, errekeritzailearen egoitzaren lekuko notarioa izango da eskuduna.

2.Egileslea hil denetik hamar egun igaro eta gero testamentua Kode Zibilean aurreikusita dagoenaren arabera aurkeztu ez bada, edozein interesdunek notarioari eskatu ahalko dio errekerimendua egin diezaiola testamentu olografoa eskuetan duen pertsonari, bere aurrean aurkez dezan. Kausatzailearen identifikazio-datuak egiaztatu beharko dira, bai eta, Erregistro Zibilaren eta Azken Nahietako Egintzen Erregistro Nagusiaren informazioa aurkeztuz, egileslea hil dela ere, eta bestelako testamentu-xedapenik egiletsi duen ala ez. Hildakoaren familiaz kanpokoa bada, gainera, eskaeran azaldu beharko du zein arrazoirengatik uste duen testamentuaren aurkezpenean interesa duela.

3.Testamentu olografoa duen norbait Kode Zibilaren 690. artikuluan ezarritako eginbeharra betetzeko notarioaren aurrean agertzen bada eta adierazten badu testamentuak egiaztarazteko eta protokolizatzeko interesik ez duela, notarioak 57. artikuluko 3. zenbakian ezarrita dagoenaren arabera jokatuko du.

4.Testamentugilea hil eta bost urte igaro ondoren aurkezten diren eskaerak ez dira onartuko.

62. artikulua.

1.Testamentu olografoa aurkeztu ondoren, hura aurkeztu duenak edo beste interesdun batek hala eskatuta, notarioak errekerimendua egin beharko du, ezarritako egunean eta orduan bere aurrean ager daitezen testamentugilearen alarguna, halakorik badago, ondorengoak eta aurrekoak, eta, halakorik egon ezean, laugarren gradu arteko albokoak.

2.Pertsona horien nortasuna edo egoitza jakiterik ez badago, notarioak espedientea argitaratuko du kausatzailearen azken egoitzako edo bizilekuko, hil den lekuko –bere bizilekua ez den beste leku batean hil bada– eta haren ondasun gehienak zeuden lekuko udaletako iragarki-oholetan; hala ere, zabalkunderako beste bitarteko batzuk ere erabili ahalko dira. Iragarkiak hilabetez agertu beharko dira jendaurrean.

3.Pertsona horietako edozein adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duen pertsona bada eta legezko ordezkaririk ez badu, notarioak horren berri emango dio Ministerio Fiskalari, defendatzaile judiziala izendatzea eska dezan.

4.Eskatzaileak notarioari eskatu badio lekukoak ager daitezela testamentuaren egiazkotasunari buruz deklaratzeko, notarioak lekuko horiei zitazioa egingo die, ezartzen duen egunean eta orduan bere aurrean ager daitezen.

5.Ezarritako egunean, notarioak testamentu olografoa irekiko du agiri itxian badago, orri guztietan izenpetuko du eta lekukoak aztertuko dira. Testamentugilearen letra eta sinadura ezagutzen duten hiru lekukok gutxienez deklaratzen badute aipatutako agiria inongo zalantzarik gabe testamentugileak idatzi eta sinatu duela, falta diren lekukoen deklarazioak baztertu ahalko dira.

Lekuko egokirik ez dagoenean edo azterturikoek zalantzak dituztenean, kaligrafiari buruzko aditu-froga gauza daiteke testamentugilearen nortasuna egiaztatzeko, notarioak horri egoki baderitzo.

6.Eginbideak gauzatzen diren bitartean, interesdunak bertan izan daitezke, eta, egintza horretan bertan, testamentuaren kautotasunari buruz ohar egokiak egin ditzakete. Bidezkoa bada, notarioak ohar horiek aktan jasoko ditu.

63. artikulua.

Notarioaren iritziz testamentua kautoa bada, protokolizazio-akta baimenduko du

eta akta horren kopia egingo du hala eskatzen duten interesdunentzat.

Kautoa ez dela uste badu, berriz, hala jasoko du, akta itxiko du eta ez du baimenik emango testamentua protokolizatzeko.

Testamentua protokololizatzeko baimena eman edo ez, ados ez dauden interesdunek euren eskubidea dagokion judizioan gauzatu ahalko dute.

4.atala. Ahoz egindako testamentuak aurkeztu, egiaztarazi, ireki eta protokolizatzea

64. artikulua.

1.Ahoz egindako testamentuak aurkezteko, egiaztarazteko, irekitzeko eta protokolizatzeko arduraduna izango da kausatzailearen azken ohiko bizilekuan edo azken egoitzan jarduteko eskuduna den notarioa, edo haren ondarearen zatirik handiena egon zen tokikoa, ondare horren izaera edozein dela ere aplikatu beharreko legearen arabera, edo hil zeneko lekukoa, betiere Espainian badaude, eskatzailearen aukeran. Aurreko horien alboko barruti bateko notario bat ere aukeratu ahalko du. Halako bat ere egon ezean, errekeritzailearen egoitzaren lekuko notarioa izango da eskuduna.

2.Edozein interesdunek notarioari eskatu ahalko dio ahoz egindako testamentua protokolizatzeko akta eman dezala.

3.Kausatzailearen identifikazio-datuak egiaztatu beharko dira, bai eta, Erregistro Zibilaren eta Azken Nahietako Egintzen Erregistro Nagusiaren informazioa aurkeztuz, egileslea hil dela ere, eta bestelako testamentu-xedapenik egiletsi duen ala ez. Hildakoaren familiaz kanpokoa bada, gainera, eskaeran azaldu beharko du zein arrazoirengatik uste duen testamentuaren aurkezpenean interesa duela.

Eskaerarekin batera ohar, memoria edo euskarri bat aurkeztuko da. Bertan, testamentugilearen azken xedapenak grabatuta agertuko dira ahotsean edo audioan eta bideoan, betiere erreproduzitu ahal bada eta testamentua egitean grabatu bada.

Era berean, notarioaren zitazioa jaso behar duten lekukoen izenak jasoko dira, egilespenaren ondoreetarako notarioaren aurrean ager daitezen.

65. artikulua.

1.Notarioak, eskaera onartu ondoren, eskatzaileak aipatu dituen lekukoei zitazioa egingo die, ezarritako egunean eta orduan bere aurrean ager daitezen. Lekuko gisa zitazioa jaso duena agertzen ez bada eta absentzia justifikatzeko arrazoirik alegatzen ez badu, notarioak zitazioa berriro egingo du eta beste agerraldi horretarako eguna eta ordua ezarriko ditu.

Testamentugilearen nahia ohar, memoria edo euskarri magnetiko edo digital iraunkor batean gorde bada, lekukoei azalduko zaie, horiek esan dezaten eurei irakurritako edo grabatutako bera den, eta kasuan kasuko sinadurak eta izenpeak legitimotzat hartzen dituzten, halakoak jarri diren kasuan.

2.Aurreko artikuluetan ezarritako xedapenak aplikatuko dira jardun horiek egiteko interesa duten pertsonei zitazioa egiteari eta pertsona horiek agertzeari dagokienez.

3.Notarioak jardun guztiak aktan jasoko ditu, eta testamentua protokolizatzeko baimena emango du, hirugarrenei kalterik egin gabe, lekukoen deklarazioetatik ondorioztatzen bada argi eta erabat egiaztatu direla honako inguruabar hauek:

1.a Testamentua ahoz egiteko legezko arrazoi bat gertatu zela.

2.a Testamentugileak bere azken xedapena benaz eta hala nahita egiteko asmoa zuela.

3.a Lekukoek aldi berean entzun dituztela, testamentugilearen ahotik, horren azken nahitzat hartu beharreko xedapen guztiak, ahoz, irakurriz, edo haren nahia barnean hartzen duen oharra edo oroitidazkia irakurraraziz.

4.a Lekukoak legeak agindutako kopuruan agertu direla, testamentua zein lekutan eta denboran egin, horren inguruabarrak kontuan hartuta; eta testamentuan lekuko izateko ezarritako ezaugarriak betetzen dituztela.

4.Lekukoen deklarazioak euren artean bat ez badatoz, hala jasoko da aktan, eta protokoloan testamentu gisa jasoko dira soilik horien artean bat datozen

deklarazioak. Deklarazio batean ere ados ez badaude, espedientea artxibatuko da protokoloan jaso gabe.

5.Azken nahia jaso bada egilespen-egintzan aurkeztutako ohar, memoria edo euskarri magnetiko edo digital iraunkor batean, testamentutzat hartuko da ohar, memoria edo euskarri horretatik sortutakoa, baldin eta lekuko guztiak ados badaude kautotasunari buruz, horietako norbaitek xedapenen bat gogoratu ez arren. Hala jasoko da protokolizazio-aktan, zeinari lotua geratuko den ohar, memoria edo euskarri magnetiko edo digital iraunkor hori.

6.Notarioaren iritziz testamentuaren kautotasuna justifikatuta ez badago, hala jasoko du, akta itxiko du eta ez du baimenik emango testamentua protokoloan jasotzeko.

Testamentua protokoloan jasotzeko baimena eman edo ez, ados ez dauden interesdunek euren eskubidea dagokion judizioan gauzatu ahalko dute.

5.atala. Albazeatza eta kontulari-banatzaile datiboak

66. artikulua.

1.Notarioak kasu hauetan eskuetsiko du eskritura publikoa:

a) Arrazoi zuzenen bat gertatzeagatik albazeak karguari uko egiten dionean edo albazeatzaren epea luzatzen denean.

b) Kontulari-banatzaile datiboa izendatzeko Kode Zibilaren 1057. artikuluan aurreikusitako kasuetan. Izendapena 50. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo da.

c) Izendatutako kontulari-banatzaileak karguari uko egiten dion kasuetarako edo agindua betetzeko ezarritako epea luzatzen denerako.

d) Kontulari-banatzaileak egindako banaketa onesteko, hori beharrezkoa denean jaraunsle eta legatu-hartzaile guztiek espresuki berretsi ez dutelako.

2.Eskuduna izango da kausatzailearen azken ohiko bizilekuan edo azken egoitzan bizi den notarioa, edo haren ondarearen zatirik handiena egon zen tokikoa, ondare horren izaera edozein dela ere aplikatu beharreko legearen arabera, edo hil zeneko lekukoa, betiere Espainian badaude, eskatzailearen aukeran. Aurreko horien alboko barruti bateko notario bat ere aukeratu ahalko du. Halako bat ere egon ezean, errekeritzailearen egoitzaren lekuko notarioa izango da eskuduna.

3.Notarioak albazearen kargutik desenkusatzeko edo kargua onartzeko eskritura publikoa ere eskuetsi ahalko du, hala eskatzen badiote.

6 atala. Inbentarioa egitea

67. artikulua.

1.Jaraunsteko dei egin zaienek jaraunspena onartu edo arbuia dezaten, kausatzailearen ondasun eta eskubideen inbentarioa egiteko eskuduna izango da kausatzailearen azken ohiko bizilekuan edo azken egoitzan bizi den notarioa, edo haren ondarearen zatirik handiena egon zen tokikoa, ondare horren izaera edozein dela ere aplikatu beharreko legearen arabera, edo hil zeneko lekukoa, betiere Espainian badaude, eskatzailearen aukeran. Aurreko horien alboko barruti bateko notario bat ere aukeratu ahalko du. Halako bat ere egon ezean, errekeritzailearen egoitzaren lekuko notarioa izango da eskuduna.

2.Inbentarioa egitea eskatzen duen jaraunsleak jaraunspen bidezko oinordetzaren titulua aurkeztu beharko du, eta egileslea hil dela eta testamentuxedapenak daudela egiaztatu beharko dio notarioari. Bestela, notarioak berak egiaztatuko du hori Erregistro Zibilaren eta Azken Nahietako Egintzen Erregistro Nagusiaren informazioa erabiliz.

3.Errekerimendua onartutakoan, notarioak zitazioa egingo die hartzekodunei eta legatu-hartzaileei, inbentarioa egiten den bitartean bertan egon daitezen, komeni

bazaie. Pertsona horien nortasuna edo egoitza jakiterik ez badago, notarioak espedientea argitaratuko du kausatzailearen azken egoitzako edo azken ohiko bizilekuko, hil den lekuko –bere bizilekua ez den beste leku batean hil bada– eta haren ondasun gehienak zeuden lekuko udaletako iragarki-oholetan; hala ere, zabalkunderako beste bitarteko batzuk ere erabili ahalko dira. Iragarkiak hilabetez agertu beharko dira jendaurrean.

68. artikulua.

1.Inbentarioa hasiko da hartzekodun eta legatu-hartzaileei zitazioa egin eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan.

2.Inbentarioan, kausatzailearen ondasunen zerrenda jasoko da, bai eta ondasun higigarriei eta higiezinei buruz aurkitzen diren eskriturak, agiriak eta paper garrantzitsuak ere. Jabetza-erregistroan inskribatutako ondasun higigarrien jabariari eta zamei buruzko ziurtagiriak ekarri edo jasoko ditu notarioak. Finantzaerakundeetan gordailututako eskudiruari eta balore higigarriei buruz, finantzaerakunde horrek egindako ziurtagiria edo agiria ekarriko da, eta, balore horiek kotizazio ofizialekoak badira, data jakin batean izan duten balorazioa jasoko da. Interesdunen ustez adituek ondasunen balorazioan esku hartu behar badute, ondasun horien izaerak hala eskatzen duelako, aditu horiek notarioak izendatuko ditu lege honetan xedatuta dagoenaren arabera.

3.Pasiboan zorren eta betebeharren zerrenda zehatza jasoko da, horiek betetzeko epeak azalduta. Hartzekodunei eskatuko zaie esan dezatela zor eta betebehar horien zenbateko eguneratua, eta baten bat mugaeguneratuta eta ordaindu gabe dagoen. Hartzekodunek erantzunik ez badute ematen, zorraren edo betebeharraren kopuru osoa jasoko da.

4.Inbentarioa hirurogei eguneko epean amaitu beharko da, hasten denetik aurrera zenbatuta. Arrazoi zuzenagatik hirurogei eguneko epea nahikoa ez dela uste bada, notarioak epe hori urtebetera arte luzatu ahalko du. Inbentarioa amaitutakoan, akta itxi eta protokoloan jasoko da. Nolanahi ere, hirugarrenen eskubideak kalterik gabe geratuko dira.

IV. KAPITULUA

Betebeharren arloko espedienteak

1. atala. Ordainketaren eskaintza eta kontsignazioa

69. artikulua.

1.Ondasunen ordainketaren eskaintza eta ondasunen kontsignazioa notarioaren aurrean egin ahalko dira.

2.Espedientea sustatzen duenak azalduko ditu ordainketaren eskaintza eta kontsignazioa zein betebeharri buruzkoak izan eta betebehar horretan interesa dutenen identifikaziorako datuak eta inguruabarrak. Halaber, azalduko du interesdun horiek zein helbidetan aurkitu ahal diren, bai eta jarduna egiteko arrazoiak eta ordainketaren edo kontsignazioaren xedeari eta notarioren esku jartzeari buruzko guztia ere.

3.Kontsignatutako ondasunak dirua, baloreak eta finantza-tresnak direnean, halakoak esangura zabalean hartuta, notarioak nahitaez Justizia Administrazioari laguntzen dion finantza-erakundean gordailutuko ditu.

Aurreko zenbakian azaldu direnez bestelakoak badira, notarioak xede horretarako egokia den establezimendu batean gordailutuko ditu edo zain ditzala aginduko dio establezimendu horri. Horiek kontserbatzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezela ziurtatuko du, eta hori guztia behar bezala justifikatuta geratuko da aktan eginbide baten bitartez.

4.Notarioak interesdunei jakinaraziko die ordainketaren eskaintza edo kontsignazioa dagoela, hamar egun balioduneko epean ordainketa onar dezaten, zor den gauza ken dezaten edo egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Hartzekodunak errekerimenduari erantzutean epearen barruan ordainketa edo kontsignatutako gauza onartzen badu, notarioak ondasuna entregatuko dio, aktan horren berri jasoko du, eta espedientea amaitutzat joko du.

Epe hori igarotakoan gauza kentzen ez badu, alegaziorik egiten ez badu edo gauza jasotzeari uko egiten badio, kontsignatutako gauza itzuliko da izapide gehiagorik egin gabe, eta espedientea artxibatuko da.

2.atala. Aurkaratu gabeko diruzko zorrak erreklamatzea

70. artikulua.

1.Diruzko zor zibil baten edo merkataritza-arloko diruzko zor baten ordainketa jaso nahi duen hartzekodunak, zor horren kopurua eta jatorria edozein direla ere, eta likidoa, zehaztua, mugaeguneratua eta galdagarria bada, zorra egiaztatzeko agirian jasotako zordunaren egoitzan bizi den notarioari edo agiri bidez frogatutako helbidean bizi den notarioari edo zordunaren ohiko bizilekuan edo zorduna aurkitu ahal den lekuan bizi denari eskatuko dio ordainketarako errekerimendua egin diezaiola zordunari, zor hori agiri bidez notarioaren iritziz zalantzarik gabeko modu batean egiaztatuta badago. Zorrean nahitaez banakatu beharko dira printzipala eta aplikatutako ordain-interesak eta berandutze-interesak.

Espediente horren bidez ezingo dira erreklamatu:

a) Enpresaburu edo profesional baten eta kontsumitzaile edo erabiltzaile baten arteko kontratu batean oinarritzen diren zorrak.

b) Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 21. artikuluan oinarrituta daudenak.

c) Mantenuagatiko zorrak, horietan interesa badute adingabeek edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonek, ezta gai xedaezinei edo baimen judizialaren mendeko eragiketei buruzkoak ere.

d) Administrazio publiko batekin zerikusia duten erreklamazioak.

2.Horretarako, notario-akta eskuetsiko da, honako inguruabar hauek jasotzeko: hartzekodunaren eta zordunaren nortasuna; bien egoitzak, erreklamazioaren xede den agirian jasota dauden moduan, salbu eta agiri bidez egiaztatzen bada egoitza aldatu dutela; hala izanez gero, biak jaso beharko dira, baita zorraren jatorria, izaera eta kopurua ere. Erreklamazioaren titulu den agiria edo diren agiriak ere aktarekin batera jasoko dira.

Notarioak ez du eskaera onartuko erreklamazioa salbuetsita dauden horietako erreklamazioetako bat bada, aipatutako datu edo agiriren bat falta bada edo bera eskuduna ez bada.

3.Hartzekodunaren eskaera onartu ondoren eta aurreko zenbakietan aurreikusitako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, notarioak zordunari errekerimendua egingo dio, hogei egun balioduneko epean eskatzaileari ordain diezaion.

Zorduna aktan jasotako egoitzetako batean ere aurkitu ezin bada edo errekerimendua entregatu ezin bazaio, notarioak bere jarduna amaitutzat joko du, inguruabar hori agerraraziko du eta hartzekodunak bere eskubidea bide judizialetik baliatu ahalko du.

5.Zordunari errekerimendua egin zaiola ulertuko da zorduna aurkitzen bada eta notarioak benetan errekerimendua egin badio, errekerimenduarekin batera doazen agiriez arduratzeari uko egiten badio ere. Hain zuzen ere, agiri horiek zordunaren esku geratuko dira notariotzan. Zordunarekin bizi den edozein enplegatu, ahaide edo pertsonari errekerimendua egitea ere baliozkoa izango da, baldin eta

adin nagusia bada eta haren egoitzan badago. Notarioak errekerimendua jaso duenari ohartarazi beharko dio errekerimendua hartzaileari entregatu behar diola, edo abisua eman behar diola, non dagoen badaki. Errekerimendua hartzailearen lantokian egin bada, betiere hori noizbehinkakoa ez denean, eta leku horretan hartzailea ez badago, agiriak edo objektuak jasotzeko aretoaz arduratzen den pertsonari egingo zaio errekerimendua.

Hartzailea pertsona juridikoa bada, notarioak eginbidea arestian aipatutako agiriko egoitzan dagoen pertsona adin nagusiarekin konponduko du, baldin eta administrazio-organoko kide bada, ahalmen nahikoak dituen ordezkaria dela egiaztatzen badu edo notarioaren iritziz pertsona juridikoaren aginduz haren intereserako errekerimenduak edo jakinarazpen fede-emaileak jasotzen jarduten badu nabarmenki.

71. artikulua.

1.Errekerimendua egin ondoren, zorduna notario errekeritzailearen aurrean agertzen bada eta zorra osorik ordaintzen badu hurrengo hogei egun balioduneko epearen barruan, hala agerraraziko da aktan jasotako eginbidearen bitartez. Eginbide hori ordainketa-gutun gisa hartuko da. Kasu horretan, notarioak ordaindu den kopurua berandutu gabe entregatuko dio hartzekodunari, horrek eskatu duen forman.

Zordunak hartzekodunari zuzenean ordaintzen badio, eta ezarritako epean hala egin duela egiaztatzen badu, hartzekodunak hori espresuki berretsita, notarioak akta itxiko du, eta jarduna amaitutzat joko du.

Hartzekodunak halakorik berresten ez badu ordainketarako aurreikusitako epean, notarioak era berean akta itxiko du, eta bide judiziala irekita geratuko da.

2.Zorduna notarioaren aurrean agertzen bada aurka egiteko, aurkaritza horren arrazoiak jasoko dira, eta eginbide baten bitartez agerraraziko da. Horren berri hartzekodunari eman ondoren, notarioaren jardunari amaiera emango zaio, eta hartzekodunak zorra bide judizialetik erreklamatzeko eskubidea izango du.

Errekerimendua hainbat zorduni egin zaienean zor bakar batengatik, haietariko batek aurka egiten badu, notarioaren jarduna amaitu ahalko da zordun guztiei dagokienez, baldin eta guztiak badaude kausa horren barruan, eta haietariko batek ordainketarik egin badu, hori agerraraziko da.

3.Ezarritako epean zorduna agertzen ez bada edo aurka egiteko arrazoirik alegatzen ez badu, notarioak inguruabar hori agerraraziko du.

Kasu horretan, akta izango da betearazpena dakarren agiria, Prozedura Zibilaren Legearen 517. artikuluko 2. zenbakiko 9. puntuaren ondoreetarako. Betearazpen hori exekuzio-titulu estrajudizialetarako ezarrita dagoenaren arabera izapidetuko da.

V. KAPITULUA

Notario-enkantearen espedientea

72. artikulua.

1.Notarioaren aurrean lege-xedapen bat betetzeko egiten diren enkanteak hurrenez hurren enkante horiek ezartzeko arauek eraenduko dituzte, eta, halakorik ezean, kapitulu honetako arauek.

Halaber, kapitulu honetako arauek eraenduko dituzte notarioaren aurrean ebazpen judizial bat edo administrazio-ebazpen bat, kontratu bateko edo testamentu bateko klausula bat betetzeko edo arbitraje-laudo bat edo bitartekaritza-akordio bat betearazteko edo tresna publiko batean egindako itun baten bidez egiten diren enkanteak, edo borondatezko enkanteak..

2.Kasu guztietan, ordeztaile gisa aplikatuko dira prozesu-legerian enkante elektronikoetarako ezartzen diren arauak, bateragarriak badira.

3.Ezer ere xedatuta ez badago, eta enkantea ebazpen judizial bat edo administrazio-ebazpen bat betetzeko egiten bada, interesdun guztiak ados jarrita agintaritza judizial edo administratiboaren eskumen-esparruan bizi diren notarioen artean bat ere izendatzen ez bada, eskuduna izango da enkantean jarritako ondasun edo eskubidearen titularrak edo, titular bat baino gehiago egonez gero, ondasun edo eskubide horren zatirik handienaren titularrak notario eskudunen artean izendatzen duen hori. Hainbat titular badaude eta titulartasuna hainbanatuta badute, lehenagotik titular denak aukeratuko du notarioa. Notarioa izendatzea nori dagokion zehaztu ezin bada, edo agintari judizial edo administratiboari jakinarazi behar dionak hori ez badu egiten bost eguneko epean, hori egiteko errekerimendua egiten zaionetik zenbatuta, notarioa izendatuko da eskudunak direnen artean, erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera.

Gainerako kasuetan, notario eskuduna interesdun guztiek libreki izendatu duten hori izango da. Halakorik ezean, eta horri buruz aurreikuspenik ez badago, eskuduna izango da errekeritzaileak askatasunez izendatzen duena, enkantean jarritako ondasun edo eskubidearen titularra bada. Titularra ez bada, eskuduna izango da titularraren edo titularretako edozeinen –bat baino gehiago badira– ohiko bizileku edo egoitzan gai den notarioa, edo ondasuna edo ondasunaren zatirik handiena zein lekutan egon eta bertako notarioa, errekeritzailearen aukeran. Aurreko horien alboko barruti bateko notario bat ere aukeratu ahalko du.

73. artikulua.

1.Notarioak, ondasun higigarri edo higiezin baten edo eskubide jakin baten salmenta eskatzeko legitimazioa duen pertsonak hala eskatuta, enkantearen deialdia egingo du, eskaera aztertu ondoren, eta sustatzailearen nortasunari eta gaitasunari nahiz deialdia eskatzeko legitimazioari buruz fede emango du.

Enkantea elektronikoa izango da, eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren enkanteen atarian egingo da. Nolanahi ere, notarioari dagokio enkantearen funtsezko inguruabarrak eta emaitza agerraraziko dituen akta baimentzea eta, bidezkoa bada, salmentaren eskritura publikoa baimentzea.

2.Eskatzaileak notarioaren aurrean egiaztatuko du enkantean jarri beharreko ondasun edo eskubidearen jabetza, edo ondasun edo eskubide hori xedatzeko legitimazioa duela, ondasun edo eskubidea libre dagoela edo bere kargak zein egoeratan dauden, errentamenduen eta jabetzen egoera, egoera fisikoa, bete gabeko betebeharrak, enkanterako balorazioa eta bere balioan eragina duten inguruabar guztiak, eta, bidezkoa bada, norbaiten ordezkari gisa jarduten duen ala ez.

3.Notarioak, aurreko alderdi horiek betetzen diren egiaztatutakoan, eta legeria berezian aurreikusitako ondoreetarako Konkurtsoko Erregistro Publikoari kontsultatu ondoren, errekerimendua onartuko du, bidezkoa bada. Enkantea egitea bidezkoa dela erabakitzen badu, notarioak Konkurtsoko Erregistro Publikoari azalduko dio espedientea dagoela, eta berariaz azalduko dio enkantean jarriko den ondasunaren titularraren –pertsona fisikoa edo juridikoa– identifikazio fiskaleko zenbakia. Identifikazio fiskaleko zenbaki horrekin lotuta idazpen bat egiten bada, Konkurtsoko Erregistro Publikoak espedientearen ardura duen notarioari horren berri emango dio, konkurtso-legerian aurreikusitako ondoreetarako.

Notarioak espedientearen amaieraren berri emango dio Konkurtsoko Erregistro Publikoari, amaiera hori gertatzen denean.

4.Enkantea egitea erabaki eta gero, jabetza-erregistroan inskribatutako higiezin bat edo eskubide erreal bat bada edo halako ondasunen antzeko erregistroko publizitate-araubide baten mendean dauden ondasun higigarriak, notarioak prozedura elektronikoen bitartez jabariaren eta zamen erregistroko ziurtagiria eskatuko du. Erregistratzaileak informazio jarraitudun ziurtagiria egingo du bitarteko berberak erabiliz, eta finkaren edo eskubidearen bazterreko oharra eginez azalduko du inguruabar hori. Ondasuna edo eskubidea enkante bidez salgai dagoela azaltzeko balio duen ohar hori datatik sei hilabete igarotzen direnean iraungiko da,

salbu eta lehenago notarioak erregistratzaileari jakinarazten badio espedientea itxi dela edo eten dela; hala eginez gero, epea zenbatzen hasiko da notarioak berriro hasi dela jakinarazten duenetik.

Erregistratzaileak, berehala eta bitarteko telematikoak erabiliz, notarioari eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren enkanteen atariari jakinaraziko die hasierako informazioa ukitzen edo aldatzen duen titulu bat edo batzuk aurkeztu izana.

Erregistroak emandako informazioa berehala agertuko da enkanteen atarian, edukia kontsultatuko dutenei erakusteko.

74. artikulua.

1.Enkantearen deialdiaren iragarkia espedientearen sustatzaileak ezarritako lekuetan argitaratuko da, eta, horiez gain, Estatuko Aldizkari Ofizialean ere bai.

Enkantearen deialdia eskaintzak aurkezteko epea ireki baino 24 ordu lehenago iragarri beharko da gutxienez.

Iragarkian jasoko dira data, enkanteaz arduratzen den notarioaren izenabizenak, bizilekua eta aktaren irekierari esleitutako protokolo-zenbakia, eta enkanteen atarian enkanteari dagokion helbide elektronikoa. Enkanteen atarian azalduko dira enkantearen eta enkantean jarriko diren ondasunen baldintza orokorrak eta partikularrak, bai eta datu eta inguruabar garrantzitsuak eta kasu bakoitzean lizitaziorako onar daitekeen gutxieneko kopurua ere. Erregistroko ziurtagiria, erregistroko publizitatearen mendean dauden ondasunak direnean, enkanteen atarian kontsultatu ahalko da. Atari horretan informazioa emango da titulartasun-aldaketa guztiei edo kargen egoerari buruz. Kasuan-kasuan, enkantearen xede den higiezinean bisita egiteko edo ondasun higigarria edo kredituaren egiaztatze-tituluak behar bezalako bermeekin aztertzeko aukera dagoen azalduko da, bidezkoa bada.

2.Notarioak ondasun edo eskubidearen titularrari jakinaraziko dio espedientea hasi dela, salbu eta titularra eskatzailea bera bada; halaber, iragarkiaren edukia eta enkantearen tasa ezartzeko jarraitutako prozedura ere jakinaraziko dizkio. Errekerimendua ere egingo dio, bere interesak defendatzeko aktan ager dadin.

Eginbidea aurrez aurre egingo da, erregistroaren arabera ezarritako egoitzara gutun ziurtatu hartu-agiriduna igorriz, edo bestela, agiri publiko bidez; erregistratu gabeko ondasunak direnean, egiaztatutako ohiko egoitzara igorriko da. Egoitza ezezaguna bada, jakinarazpena ediktuen bitartez egingo da.

Eginbidea aurrez aurre egingo da, erregistroaren arabera ezarritako egoitzara gutun ziurtatu hartu-agiriduna bidaliz, edo, bestela, notariotza-legerian aurreikusitako formetako edozeinetan. Erregistratu gabeko ondasunak direnean, egiaztatutako ohiko egoitzara igorriko da. Egoitza ezezaguna bada, jakinarazpena ediktuen bitartez egingo da.

Notarioak, bidezkoa bada bitarteko berberak erabiliz, jakinaraziko die enkantea egingo dela jabariari buruzko ziurtagirian agertzen diren eskubide eta kargen titularrei, bai eta eskaeran identifikatuta agertzen diren errentari edo okupatzaileei ere. Horiek aurkitu ezin badira, enkanterako aurreikusi den publizitate berbera emango dio.

3.Balorazioa kontratuaren arabera ezarrita ez badago edo eskatzaileak halakorik eman ez badu, bere kabuz egiteko gai izan arren, balorazio hori notarioak izendatutako adituak ezarriko du lege honetan xedatuta dagoenaren arabera. Aditua notarioaren aurrean agertuko da bere irizpena entregatzeko eta irizpen hori berresteko. Balorazio hori izango da lizitazioaren tasa. Tasa horretatik beherako eskaintzak ez dira onartuko.

4.Ondasunaren titularra edo eskubidea duela uste duen hirugarren bat agertzen bada eta enkantea egitearen aurka badago, notarioak aurkaritza hori jasoko du, eta horretarako azaldu dituzten arrazoiak eta agiriak ere bai, betiere bidezkoak diren ekintzak egiteko aukerarekin. Demanda aurkeztu dela justifikatzen

denean, notarioak espedientea etengo du, eta demanda onartzen ez bada, espedientea berriro hasiko da.

75. artikulua.

1. Erregela hauek bete behar dira enkante elektronikoa egiteko:

1.a Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren enkanteen atarian egingo da. Notarioak atari horren kudeaketa-sistemara konektatuta egongo dira Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren sistema informatikoen bidez. Notarioen eta enkanteen atariaren artean egin behar diren informazio-truke guztiak bitarteko telematikoak erabiliz egingo dira.

2.a Enkantea irekiko da gutxienez 24 ordu igarotzen direnean iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, enkantea hasteko beharrezkoa den informazioa enkanteen atarira igorri ondoren.

3.a Enkantea irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak soilik egin ahalko dira gutxienez hogei egun naturaleko epearen barruan. Enkantea egiteko, kapitulu honen aurka egiten ez duen guztian, aplikatu behar zaizkion Prozedura Zibilaren Legean ezarritako arauei jarraituko zaie. Nolanahi ere, enkanteen atariak eskaintzarik dagoen eta eskaintza horien zenbatekoaren berri emango du enkantea egiten ari den bitartean.

4.a Enkantean parte hartzeko, beharrezkoa izango da hartan esku hartzeko egiaztagiri egokia edukitzea, eta, aurretik, ondasun edo eskubideen balioaren % 5 elektronikoki kontsignatzea.

Eskatzaileak enkantean parte hartu nahi badu, ez zaio eskatuko kontsignazio hori egitea. Enkantean jarriko den ondasun edo eskubidearen jabekide edo titularkideei ere ez zaie hori eskatuko.

2.Enkantea ixteko egunean eta enkantea itxi ondoren, enkanteen atariak irabazle izan den eskaintza telematikoari buruzko informazio ziurtatua igorriko dio notarioari, bai eta eskaintzaren erreserba aukeratu duten gainerako guztiei buruzko informazioa ere, zenbatekoaren beheranzko hurrenkeran, eta, zenbatekoa berbera izanez gero, hurrenkera kronologikoan.

Notarioak eginbidea egingo du, eta bertan jasoko ditu garrantzi juridikoa duten alderdiak; aurkeztu diren erreklamazioak eta Justizia Auzitegien aurrean baliatu beharreko eskubideen erreserba; eskaintzailerik onenaren nortasuna eta hark eskainitako prezioa, eskaintzarik onenaren ondokoak eta eskaintzaileen nortasuna; notarioak emandako iritzia, enkantea arautzen duten lege-arauei jarraitu zaiela azaltzeko, bai eta eskatzaileak enkantean jarritako ondasun edo eskubidearen adjudikazioa ere. Notarioak akta itxiko du, eta aktan horretan agerraraziko du enkantea amaitu dela eta ondasun edo eskubidea adjudikatu dela; horrenbestez, protokoloan jasoko du.

Eskaintzailerik ez badago, notarioak hala agerraraziko du, enkantea huts deklaratuko du, eta espedientea ixtea erabakiko du.

3.Ondoz ondoko eginbideetan, bidezkoa bada, hauek jasoko dira: adjudikaziodunak hamar egun balioduneko epean prezioaren gainerako kopurua ordaindu duela enkanteen atariari atxikita eta notarioaren eskura dagoen erakunde batean; notarioak adjudikaziodunarengandik jaso dituen kopuruak eskatzaileari entregatu dizkiola edo gordailutu dituela, epailearen esku edo interesdunen alde; eta adjudikazioa lortu ez duten pertsonek enkantean parte hartzeko egindako kontsignazio elektronikoak itzuli direla.

Adjudikazioa lortu ez duten pertsonek enkantean parte hartzeko egindako kontsignazio elektronikoak ez dira itzuliko adjudikazioaren prezioa osorik ordaintzen ez den arte, eskaintzaileek hala eskatu badute.

Adjudikaziodunak bere betebeharra hausten badu eta kontsignatutakoaren eta benetan errematatuaren prezioaren arteko aldea entregatzen ez badu, kontsignazioaren erreserba eskatu duen bigarren eskaintzaileari edo ondoz ondoko

eskaintzailearen alde egingo da adjudikazioa. Betebeharra hautsi dutenek kontsignazioak galduko dituzte, eta kontsignazio horiek Prozedura Zibilaren Legean ezarrita dagoen xederako erabiliko dira.

Hala ere, errematea edo adjudikazioa behin-behinean etengo da, bazkideek edo, bidezkoa bada, sozietateak lehentasunez eskuratzeko eskubidea baliatzeko ezarritako epea igaro arte.

4.Legeak eskualdaketaren baliorako edo eragingarritasunerako betekizun gisa agiri publikoa eskatzen duen kasu guztietan, ondasuna edo eskubidea enkantean jarri ondoren, titularrak edo bere ordezkariak notarioaren aurrean salmentari buruzko eskritura publikoa emango du adjudikaziodunaren alde, adjudikaziodunak prezioaren ordainketa burutzen duenean. Titularrak edo bere ordezkariak salmentari buruzko eskritura egilesteari uko egiten badio, auzitegi eskudunari eskatuko dio auto egokia eman dezala borondate-deklarazioa emantzat jotzeko, Prozedura Zibilaren Legearen

708. artikuluan aurreikusita dagoenaren arabera. Hori eskatzeko, enkantearen akta titulu nahikoa izango da.

Gainerako kasuetan, errematatzaileak aktaren kopia ziurtatua erabil dezake titulu gisa.

76. artikulua.

1.Nahitaezko salmenta bat sorrarazten duen notario-enkantea eteteko eta, horrenbestez, espedientea ixteko arrazoiak honako hauek soilik izango dira:

a) Notarioari ebazpen judiziala aurkeztea, ebazpen irmoa ez izan arren, bermatutako betebeharra ez dagoela edo amaitu dela ziurtatzeko, eta ondasun eta kreditu erregistragarrien kasuan, dagokion erregistroko ziurtagiria, karga ezeztatu dela edo ordainketa-gutunaren eskritura publikoa aurkeztu dela edo finkaren titulartasun edo kargen egoera aldatu dela egiaztatzeko.

Betearazleak esanbidez ados egon beharko du jarraipenarekin, kargen egoera erregistroan aldatu arren.

Akzioak, sozietatearen partaidetzak edo orokorrean sozietate-zatiak direnean, sozietateko administratzaileak edo kontseiluko kide ez den idazkariak jarritako eta notarioak legitimatutako sinadura duen ziurtagiria, eskubide errealaren ezeztapenari edo bazkidearen eskubideen gaineko enbargoari buruzko idazpena egiaztatzeko.

b) Agiri bidez egiaztatzea zigor-arloko auziren bat dagoela eta horregatik jarduteko erabili den titulua faltsua izan daitekeela, edo salmenta-prozedura baliogabea edo legez kanpokoa izan daitekeela. Etendurak prozesua amaitu arte iraungo du.

c) Notarioaren aurrean justifikatzea zordunaren konkurtsoa deklaratu dela edo betearazpen-ekintzak geldiarazi direla, konkurtso-legerian aurreikusitako kasuetan, ondasunaren enkantearen iragarkiak jada argitaratuta egon arren. Kasu horretan, etendura amaitutzat joko da konkurtsoko epailearen ebazpenaren lekukotzaren bidez egiaztatzen denean ondasun eta eskubideak lotuta ez daudela edo zordunaren lanbideedo enpresa-jardueraren iraupenerako beharrezkoak ez direla. Etendura amaitutzat joko da, halaber, lortutako akordioa homologatzen duen ebazpen judiziala edo espedientea ixteko eskritura publikoa edo ziurtapena aurkezten denean, epaile eskudunari eta Konkurtsoko Erregistro Publikoari jakinarazteaz batera.

d) Jabari-hirugarrengotzaren demanda aurkeztea, horrekin batera enkantearen oinarri den titulua baino lehenagoko jabetza-titulua aurkeztuta. Etendurak hirugarrengotza ebatzi arte iraungo du.

e) Ondasun edo eskubide horiei buruz enkante-prozedura hasi dela egiaztatzea. Egiaztapen hori notarioarena bada, kopia ziurtatua edo Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren sistema informatikoen jakinarazpena erabiliko da. Egitate horien berri eman ahalko zaio egokia den epaitegiari, notarioak hori bidezkoa dela uste badu.

2.Aurreko kasuetan, etenduraren arrazoiak salmenta estrajudizialaren barruan dauden ondasun edo eskubideen zati bat soilik ukitzen badu, prozedurak aurrera jarraitu ahalko du gainerakoei dagokienez, baldin eta hartzekodunak edo prozeduraren sustatzaileak hala eskatzen badu.

3.Mailegu edo kreditu pertsonalen kasurako, edo hipoteka finantzazioko edo hipoteka-arlokoa ez den finantzazioko beste edozein tresnaren kasuan, horien araudi berezian aurreikusitakoari kalterik egin gabe, salmenta estrajudiziala etengo da, epaile eskudunaren aurrean egiaztatzen bada salmenta estrajudizialaren oinarri diren klausuletako bat edo eskatutako zenbatekoa zehaztu duen klausuletako bat abusuzkoa dela edo gardena ez dela planteatu izana. Auzia bideratu ondoren, eta dagokion ebazpen judizialaren arabera, betearazpenaren oinarrian abusuzko klausula bat edo gardena ez den klausula bat ez badago, notarioak salmenta estrajudizialarekin jarraitu ahalko du hartzekodunak edo sustatzaileak horixe eskatuta.

4.Enkantea 15 egun baino gehiagoko epean eteten bada, kontsignazioak askatuko dira edo emandako abalak itzuliko, eta egoerak atzera egingo du iragarkia argitaratu baino lehenagoko unera arte. Enkantea berriro hasteko, iragarkia berriro argitaratuko da eta erregistroko informazioa berriro eskatuko da, enkante berria balitz bezala.

5.Ondasun erregistragarriak direnean, hartzekodunaren erreklamazioa eta salmenta estrajudiziala ez badira hasi epea mugaeguneratzeagatik edo zordunak interesak edo beste edozein prestazio ez ordaintzeagatik, prozedura hori etengo da, betiere enkantea egin baino lehen jabetza-erregistroan edo ondasun higiezinen erregistroan agerrarazi bada deklarazioko judizioan horren aurka egin dela. Ondore horretarako, epaileak, demandaren prebentziozko idatzoharra egitea agintzen duen aldi berean, emandako ebazpena notarioari jakinaraztea erabakiko du.

77. artikulua.

Borondatezko enkanteen deialdiak baldintza-agiriaren barruko baldintza

partikularren pean egin ahalko dira. Baldintza horiek enkanteen atarian kontsignatu behar dira. Horregatik, eskatzaileak, baldintza partikularren agirian, aurretiazko kontsignazio elektronikoa handitu, txikitu edo ezabatu ahalko du, eta adierazitakoaren antzeko beste edozein erabaki hartu.

Gainerako guztian, borondatezko enkanteei kapitulu honetan bildutako arau orokorrak aplikatuko zaizkie, 74. artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoari lotu gabe.

VI. KAPITULUA

Merkataritza-arloko espedienteak

1.atala. Balore-titulua lapurtu, ebatsi, galdu edo suntsitzea

78. artikulua.

1.Tituluen jabe legitimoek, titulu horien edukitza galdu badute edo horien suntsipena edo galera jasan badute, bazkide baten balore-titulu bat edo zatien ordezkaritza lapurtu, ebatsi, galdu edo suntsitzen den kasuetan legitimazioa izango dute notarioari eskatzeko merkataritza-arloko legerian aurreikusitako neurriak har ditzala.

2.Espediente horiez arduratzeko eskuduna izango da ordainketaren lekuko notarioa, kreditu-titulua denean, gordailua egin den lekukoa, gordailu-tituluen kasuan, edo erakunde jaulkitzailearen egoitzako lekukoa, titulu horiek balore higigarriak direnean, kasu bakoitzean bidezkoa dena.

3.Notarioak, legitimazioa duenaren eskaera aztertu eta onartu ondoren, sustatzailearen nortasunaren fede emanda eta hark eskaera egiteko legitimotasuna duela aintzat hartuta, horren berri emango dio, errekerimendu bidez, tituluen

jaulkitzaileari, eta titulu kotizagarria bada, dagokion burtsako sozietate artezkariari, eta Estatuko Aldizkari Ofizialeko atal egokian eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietako batean argitaratzea eskatuko du. Errekerimenduan nahiz iragarkietan zitazioa egingo zaie prozeduran interesa izan ahal dutenei, notariotzan ager daitezen ezarritako egun eta orduetan.

4.Agertzen badira, notarioak agerraldia egin izanaren akta egingo du, eta, eskatutakoarekin bat etorriz, espedientearen sustatzaileari eta tituluen jaulkitzaileari eskatuko die ez negoziatu edo ez eskualdatzeko, eta tituluan dokumentatutako ordainketaren betebeharra eteteko edo kapitalaren, interesen edo dibidenduen ordainketa eteteko, edo salgaiak gordailutzeko, zein titulu den kontuan hartuta.

5.Aurreko zenbakian xedatuta dagoenari kalterik egin gabe, tradizio-titulua denean, ez da bidezkoa izango salgaiak gordailutzea, salgai horiek kontserbatzea ezinezkoa, zaila edo oso garestia bada, edo larriki hondatzeko edo balioa nabarmen galtzeko arriskua badago. Kasu horretan, notarioak, tituluaren ukandunak esan behar duena entzun ondoren, eramaileari edo gordailuzainari eskatuko dio salgaiak eskatzaileari entregatzeko, baldin eta hark salgai gordailutuen baliorako nahikoa den kauzioa eman badu, eta, horrez gain, kalte-galerak tituluaren ukandunari ordaintzeko, gerora egiaztatzen bada eskatzaileak ez zuela entrega jasotzeko eskubiderik.

6.Eskatzaileak hala eskatuta, notarioak administratzaile bat izendatu ahalko du. Administratzaile horrek batza orokorretara eta balore higigarri diren tituluei dagozkien akziodunen batza berezietara joateko eta horietan botoa emateko eskubideak baliatuko ditu, eta sozietatearen erabakiaren aurka egin ahalko du. Izendatzen denaren ordainsaria eskatzailearen kontura izango da.

7.Sei hilabete eztabaidarik sortu gabe igarotzen badira, notarioak espedientea sustatu zuenari baimena emango dio tituluak sortutako etekinak kobratzeko, eta, hark eskatuta, jaulkitzaileari horren errekerimendua egingo dio, ordainketa egin dezan.

8.Urtebete igaro ondoren inor ez bada aurka agertu, notarioak jaulkitzaileari errekerimendua egingo dio, beste titulu batzuk jaulki ditzan. Titulu horiek eskatzaileari entregatuko zaizkio.

9.Titulua edo tituluak ezeztatzea ez da bidezkoa izango inola ere, baldin eta aurka agertzen den uneko ukandunak fede onez eskuratu baditu tituluaren beraren zirkulazioari buruzko legearen arabera.

10.Titulua edo tituluak ezeztatzea bidezkoa ez bada, edukitza galtzeko unean ukandun legitimoa zen horrek dagozkion akzio zibil edo penalak baliatu ahalko ditu agiria fede gaiztoz eskuratu duen pertsonaren aurka.

2. atala. Merkataritza-arloko gordailuak eta gordailututako ondasunen salmenta

79. artikulua.

1.Lege-xedapen edo itun baten bitartez ondasun higigarriak, baloreak edo merkataritzako efektuak gordailutu behar direnean, hori notarioaren aurrean egin ahalko da gordailu-aktaren bitartez, lege honetan eta berori betearazteko erregelamenduan xedatuta dagoenaren arabera.

2.Kanbio-letrak edo onartzeko edo ordaintzeko data jakin batzuetan ez aurkezteagatik kaltea jasan dezaketen beste efektu batzuk gordailutzen badira, notarioak, gordailugileak hala eskatuta, aurkezpena egin ahalko du. Zenbatekoa ordaintzen bazaio, efektuen gordailua efektu horien diruzko zenbatekoak ordeztuko du.

3.Merkataritza-arloko legeriaren arabera gordailututako ondasun edo efektuak saltzea baimenduta dagoen kasu guztietan, notarioak ondasunen salmentaren deialdia egin eta salmenta bera egin ahalko du, gordailugileak edo gordailuzainak berak hala eskatuta. Horretarako, lege honetan enkanteen notario-aktetarako aurreikusita dagoenaren arabera jokatuko da, eta lortutako zenbatekoa merkataritzaarloko legerian ezarrita dagoenerako erabiliko da.

3. atala. Aseguru-kontratuetan adituak izendatzea

80. artikulua.

1.Aseguru-kontratuan, berariazko legeriaren arabera, aseguratzaileak eta aseguratuak izendatutako adituen artean adostasunik ez badago sortutako kalteak zehazteko eta aditu horiek beste aditu bat izendatzearekin ados ez badaude, artikulu honetan araututako prozedura aplikatuko da.

2.Aseguratzaileak eta aseguratuak elkarrekin adostuta zein notariorengana jo duten eta hori izango da adituak izendatzeko eskuduna. Akordiorik egon ezean, aseguratuaren ohiko bizileku edo egoitzan edo baloratu beharreko objektua dagoen lekuan bizi direnetako edozein, errekeritzailearen aukeran. Aurreko horien alboko barruti bateko notario bat ere aukeratu ahalko du.

3.Espediente hau aseguru-kontratuko edozein alderdik sustatu ahalko du, edo bi alderdiek batera.

4.Espedientea hasteko, edozein interesdunek idazkia aurkeztuko du. Idazki horretan azaldu beharko da kalteak baloratzeko izendatutako adituak ados ez daudela, eta beste aditu bat izendatzeko eskatuko da. Idazkariarekin batera, aseguruaren poliza eta adituen irizpenak aurkeztuko dira.

5.Notarioak, eskaera izapiderako onartu ondoren, agerraldirako deialdia egingo du, interesdunak ados jar daitezen beste aditu bat izendatzeko; akordiorik egon ezean, 50. artikuluan xedatuta dagoenaren arabera izendatuko da.

6.Izendapena egiaztatu eta gero, izendatuari horren berri emango zaio, izendapena onartzen duen ala ez adieraz dezan. Izendapena onartzen ez badu, arrazoi zuzena alegatu beharko du. Onartu eta gero, izendapena ebatziko da; alderdiei errekerimendua egingo zaie, hiru eguneko epean beharrezkotzat jotzen den funts-hornidura egin dezaten. Adituak irizpena egin beharko du alderdiek aurreikusitako epean, eta, hala izan ezean, hogeita hamar eguneko epean, izendapena onartzen duenetik aurrera zenbatuta. Irizpena eman eta gero, aktan jasoko da eta amaitutzat joko da.

VII. KAPITULUA

Adiskidetze-espedienteak

81. artikulua.

1.Notarioaren aurrean egilesleen interesen arteko adiskidetzea egin ahalko da akordio estrajudiziala lortzeko.

2.Adiskidetzea kontratu, merkataritza, oinordetza edo familia arloko edozein eztabaidari buruz egin ahalko da, baldin eta gai xedaezin bati buruzkoa ez bada.

Konkurtso Legean aurreikusitako auzien inguruko adiskidetzea ezingo da egin izapide honen bitartez.

Xedaezinak dira:

a) Adingabeek edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonek euren ondasunak askatasunez administratzeko zein auzitan interesa izan eta horiek.

b) Estatuak, autonomia-erkidegoek eta gainerako administrazio publikoek, korporazioek edo izaera bereko erakundeek zein auzitan interesa izan eta horiek.

c) Erantzukizun zibileko judizioak, epaile eta magistratuen aurka.

d) Orokorrean, transakzioa egiteko edo konpromisoa hartzeko modukoak ez diren gaiei buruz egin nahi diren akordioak.

82. artikulua.

1.Interesdunen arteko abenikoa formalizatzeko edo, bidezkoa bada, saiatu eta huts egin dela edo abenikorik lortu ez dela azaltzeko eskritura publikoa notariotzalegerian ezarritako baimen-betekizunen mendean egongo da.

2.Interesdunen artean adostasuna badago adiskidetzearen xedeari buruz, osorik edo zati batean, eskritura publikoan agerraraziko da erabakitzen duten guztia; ekitaldiaren amaieran abenikoa lortu zela azalduko da, eta abeniko horren xehetasunak azalduko dira. Adostasunik lortu ezin bada, ekitaldiaren amaieran abenikorik lortu ez dela agerraraziko da.

3.Itundutako edukiaren aldaketa, halaber, notarioaren eskritura publikoan agertu beharko da, betiere betearazpen judiziala hasi ez bada.

83. artikulua.

1.Adiskidetzea formalizatzen duen notarioaren eskritura publikoak orokorrean tresna publiko baten eragingarritasuna izango du, eta, bereziki, betearazpenari dagokionez, Prozedura Zibilaren Legearen 517. artikuluko 2. zenbakiko 9. puntuan ezarrita dagoenez. Betearazpen hori exekuzio-titulu estrajudizialetarako aurreikusita dagoenaren arabera egiaztatuko da.

2.Alderdietako edozeinek notarioari kopia ziurtatua eskatu ahalko dio. Kopia hori betearazlea izango da, salbu eta jatorrizko eskrituran ohar bat agertzen bada edukiaren edo betearazpenaren aldaketari buruz.»

Bi. Xedapen gehigarri bat eransten da; honako idazkera hau izango du:

«Lehenengo xedapen gehigarria. Kode Zibilaren aipamenak.

Lege honetan Kode Zibila aipatzen denean ulertuko da foru-lege zibilak edo lege zibil bereziak ere –kasuan kasukoa– aipatzen direla, halakoak dauden lekuetan.»

Azken xedapenetatik hamabigarrena. Hipoteka Legea aldatzea.

Bat. 14. artikuluko lehenengo paragrafoak honako idazkera hau izango du:

«Erregistroaren ondoreetarako, jaraunspen bidezko oinordetzaren titulu gisa har daitezke testamentua, oinordetza-kontratua, abintestato jaraunsleak deklaratzeko nabaritasun-akta, Estatuaren aldeko abintestato jaraunslearen administraziodeklarazioa eta, bidezkoa bada, Europako oinordetza-ziurtagiria.»

Bi. IV bis titulu berri bat eransten da, eta honako idazkera hau izango du:

«IV BIS TITULUA

Adiskidetzea

103 bis artikulua.

1.Erregistratzaileak eskudunak izango dira higiezin, hirigintza eta merkataritza arloko edozein eztabaidari buruzko adiskidetze-ekitaldiez edo jabetza-erregistroan, merkataritza-erregistroan edo beste erregistro publiko batean inskribatzeko modukoak diren egitate edo ekitaldien arloko eztabaidari buruzko adiskidetzeekitaldiez arduratzeko, baldin eta gai xedaezin bati buruzkoa ez bada, akordio estrajudiziala lortzeko. Eztabaida horien ziozko adiskidetzea notarioaren edo idazkari judizialaren aurrean ere egin ahalko da, interesdunen aukeran.

Konkurtso Legean aurreikusitako auzien inguruko adiskidetzea ezingo da egin izapide honen bitartez.

2.Adiskidetze-ekitaldia egindakoan, erregistratzaileak interesdunen arteko abenikoa egiaztatuko du edo, bidezkoa bada, saiatu eta huts egin dela edo abenikorik lortu ez dela.»

Azken xedapenetatik hamahirugarrena. Ondasun Higigarrien gaineko Hipotekari eta Edukitzaren Lekualdaketarik gabeko Bahiari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea aldatzea.

Bat. V. tituluko I. kapituluaren bigarren atalak izen hau izango du:

«Bigarren atala. Salmenta estrajudiziala»

Bi. 86. artikulua honela geratzen da idatzita:

«86. artikulua.

Salmenta estrajudizialaren prozedura aplikatu ahal izateko, honako hau izango da beharrezkoa:

1.a Hipoteka eratzeko eskrituran zordunak edo zordun ez den hipotekatzaileak –kasuan kasukoa– bere garaian hipotekatutako ondasunen salmentan bera ordezkatuko duen mandataria izendatzea. Mandatari hori hartzekoduna bera izan ahalko da.

2.a Halaber, interesdunek ondasunak zein preziotan tasatu dituzten agerraraztea. Enkantearen tasa ezingo da izan, kasuan-kasuan, prozedura judizialerako ezarrita dagoenaz bestelakoa.

3.a Zordunak edo zordun ez den hipotekatzaileak –kasuan kasukoa– helbide bat ezartzea errekerimenduetarako eta jakinarazpenetarako. Helbide elektroniko bat ere ezarri ahalko da; kasu horretan, errekerimenduak eta jakinarazpenak helbide horretan ere egingo dira.

Lege honetan bereziki araututa ez dagoen guztian, higigarrien gaineko hipotekatik eta lekualdaketarik gabeko bahitik eratortzen den nahitaezko salmenta estrajudizialari ordezko eran aplikatuko zaizkio prozesu-legerian enkante elektronikoari buruz jasota dauden arauak.»

Hiru. 87. artikulua honela geratzen da idatzita:

«87. artikulua.

Prozedura estrajudizialak nahitaez erregela hauek bete beharko ditu:

1.a Hipotekatutako ondasunak dauden lekuan edo horren alboko barruti batean eskuduna den notarioaren aurrean bakarrik egin ahalko da prozedura.

2.a Prozedura hasteko, hartzekodunak notarioari errekerimendua egin beharko dio; notarioari eskatuko dio, artikulu honetako betekizunak bete ondoren, ondasunak enkante publikoan sal ditzala.

Errekerimenduan, hartzekodunak agerraraziko du erreklamatzen den kopuru zehatza, printzipala gehi interesak, eta mugaeguneratzearen arrazoia. Notarioari kredituaren titulua edo tituluak entregatuko dizkio, Prozedura Zibilaren Legeak eskatzen dituen baldintza guztien arabera, betearazleak izan daitezen.

Errekerimendu hori aktan agerraraziko da.

3.a Hartzekodunak hala eskatuta, notarioak ordainketa eskatuko dio zordunari, eta, bidezkoa bada, zordun ez den hipotekatzaileari edo hirugarren edukitzaileari, eta mugaeguneratzearen arrazoia eta erreklamatutako kopuru osoa azalduko ditu. Halaber, azalduko du ordainketarik egin ezean hipotekatutako ondasunen enkantea egingo dela, jakinarazpen edo errekerimendu gehiagorik egin behar izan gabe.

Errekerituek, errekerimendua egin eta hurrengo bost eguneko epearen barruan, hipotekatutako ondasunak ordaindu beharko dituzte edo ondasun horien edukitza hartzekodunari edo hipoteka eratzeko eskrituran izendatutako mandatariari entregatu beharko diote.

Zordunak ondasunen edukitza entregatzearen betebeharra hausten badu, notarioak ez du aurrera jarraituko salmenta-prozedurarekin, hartzekodunak hala eskatzen badu. Hartzekodunak, kreditua burutzeko, edozein prozedura judizial erabil dezake; dena dela, bidezkoak diren ekintza zibil eta kriminalak egikaritu ahalko ditu.

4.a Hartzekodunak eskaera egingo du, eta eskaera horrekin batera ordainketaren errekerimendua aurkeztuko da. Eskaera hori eginda, erregistratzaileak hipotekaren idazpenaren hitzez hitzeko ziurtagiria egingo du. Ziurtagiri horretan azalduko da hipoteka ezeztatu gabe eta indarrean dagoela, edo, halakorik bada, erregistroan ezereztatzeak eta aldaketak daudela, eta geroko idazpenak azalduko dira.

Erregistratzaileak, hipotekaren idazpenaren bazterrean, ziurtagiria egin duela agerraraziko du, eta ziurtagiriaren data, prozeduraren hasiera eta zein notarioren aurrean egin den, horren izena jarriko ditu.

Erregistroko ziurtagirian hipoteka inskribatu eta geroko idazpenen bat agertzen bada, zordunari eta titularrari prozeduraren berri emango zaie, komeni bazaie enkantean esku har dezaten edo errematea egin baino lehen kredituaren zenbatekoa, interesak eta kostuak ordain ditzaten. Azken kasu horretan, hartzekodunak auzi-jartzailearen eskubideetan subrogatuko dira, eta hartzekodun horiek zein hipotekatan subrogatu diren eta horren inskripzioaren nahiz idazpen egokien bazterrean ordainketa eta subrogazioa jasoko dira. Horretarako, erregistroan aurkeztuko da zor diren kopuruak entregatu izanaren notario-akta edo, bidezkoa bada, manamendu judiziala.

5.a Errekerimendua egin eta bost egun igaro ondoren, enkantea egingo da. Enkantearen deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarriko da. Enkantea elektronikoki egingo da Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren enkanteen atarian. Enkantean eskaintzak onartuko dira gutxienez hogei egun naturaletan, irekitzen denetik, eta ez da itxiko azken eskaintza egin eta ordubete igaro arte, nahiz eta horregatik artikulu honek aipatzen duen hogei eguneko hasierako epea gehienez ere 24 ordu luzatu.

6.a Ondasunaren balioa diru bihurtzeko, enkante bakarra egingo da, eta, hipoteka eratzeko eskrituran ezarritako tasazio-balioa erabiliko da bertan. Nolanahi ere, ondasuna enkantean atera den balioaren ehuneko 70eko edo gehiagoko eskaintzak aurkeztuz gero, finka eskaintzarik onena aurkezten duenari esleituko zaio.

Aurkeztutako eskaintzarik onena enkanterako zehaztutako tasaren ehuneko 70etik beherakoa denean, zordunak hamar egun izango ditu eskaintza hobetzen duen hirugarren bat aurkezteko; horrela, hirugarren horrek tasazio-balioaren ehuneko 70eko zenbatekoa edo handiagoa eskaini beharko du, edo, zenbateko hori baino txikiagoa izanik ere, nahikoa izan beharko du hartzekodunaren eskubidea guztiz ordaintzeko.

Epe hori igaro eta zordunak edo ondasunen jabariaren erregistroko titularrak aurreko paragrafoan aurreikusita dagoena egin ez badu, hartzekodunak bost eguneko epean ondasunaren edo ondasunen adjudikazioa eskatu ahalko du, enkantean jarri den balioaren % 70ean, edo kontzeptu guztiengatik zor zaion kopuruan, baldin eta kopuru hori tasazio-balioaren % 60 baino handiagoa eta eskaintzarik onena baino handiagoa bada.

Hartzekoduna ahalmen horretaz baliatu ezean, ondasun-errematea eskaintzarik onena aurkeztu duenaren alde egingo da, betiere, eskaini duen zenbatekoa tasaziobalioaren ehuneko 50 baino handiagoa bada edo, txikiagoa izanik ere, kontzeptu guztiengatik eskatutako zenbatekoa gutxienez estaltzen badu.

Enkantean eskaintzailerik ez badago, hartzekodunak, hamar eguneko epean, adjudikazioa eskatu ahalko du, tasazio-balioaren % 50ean edo handiagoan, edo kontzeptu guztiengatik zor zaion kopuruan.

7.a Hartzekodun betearazleak enkantean lizitatzaile gisa parte hartu ahalko du, baldin eta beste lizitatzaile batzuk badaude, eta ez du kopuru bat ere kontsignatu beharko. Gainerako lizitatzaile guztiek, enkantean parte hartzeko, tasazio-balioaren

%5 gordailutu beharko dute. Kontsignazioa egiteko, kontsignazio horren erreserba onartu ahalko da hurrengo erregelaren ondoreetarako.

8.a Enkantea amaitzean eskaintzailerik onenari adjudikatu bazaio, hark bigarren egunean notarioaren esku jarriko du aurretiazko gordailuaren eta adjudikazio-prezioaren arteko aldea, eta gainerako lizitatzaileei itzuliko zaie eratu duten gordailua. Adjudikaziodunak kopuru hori kontsignatzen ez badu, ondasuna eskaintzen hurrenkeran hurrengoa den eskaintzaileari adjudikatuko zaio, baldin eta bere kontsignazioaren erreserbarekin ados badago. Aldea ordaintzera agertu ez diren eskaintzaileen kontsignazioak prozeduraren gastuak ordaintzeko erabiliko dira, eta geldikina, halakorik badago, kreditua eta interesak ordaintzeko erabiliko da.

Adjudikazioduna hartzekoduna bera bada, erreklamatutako kopuruaren eta adjudikazio-prezioaren arteko aldea kontsignatu beharko du, eta, hala egiten ez badu, egindako enkantearen gastuez eta beharrezkoak izan ahal diren hurrengo enkanteen gastuez arduratu beharko du.

9.a Enkantean lortutako kopurua, prozeduraren gastu guztiak ordaindu ondoren, kreditua ordaintzeko erabiliko da; hau da, printzipala eta interesak ordaintzeko.

Notarioak geldikina hipotekatzaileari edo hirugarren edukitzaileari entregatuko dio, haien gainean enbargorik egin duen edo erreklamazio judizialik aurkeztu duen beste pertsonarik ez badago, eta, halakorik badago, haien eskura gordailutuko da horretarako ezarritako establezimendu publiko batean.

10.a Ondasunen adjudikazioa eskritura publikoan jasoko da. Eskritura hori egiletsiko du adjudikaziodunak eta zordunak, edo zordun ez den hipotekatzaileak edo hirugarren edukitzaileak, bidezkoa dena, edo hurrenez hurrengo kausadunak, eta, azken horiek agertu ez badira, haien izenean egiletsiko du horretarako izendatutako mandatariak.

Eskritura publiko horretan agerraraziko dira egindako izapideak, adjudikazioaren prezioa, adjudikaziodunak hori ordaindu izana, hartzekodunari egindako ordainketa eta geldikinaren erabilera, halakorik egon bada.

Adjudikazioduna hartzekoduna bera bada, eta, gainera, mandatari izendatu bada, eskritura publikoa egiletsi ahalko du adjudikaziodun nahiz mandatari gisa, eta, gainera, lehenago esan dena agerraraziko da.

Adjudikazioaren eskritura publikoa titulu nahikoa izango da ondasunen jabetza egiaztatzeko eta hipoteka nahiz geroko idazpenak ezeztatzeko, bertan agertzen badira hartzekodunari egindako ordainketa eta geldikinak izandako erabilera, geldikinik izan bada.

Errematatzailea enkantean jarritako ondasunen jabekidea edo hirugarren edukitzailea bada, errematearen zenbatekoa kontsignatu ondoren, notarioak adjudikazioa mugatuko du betearazten diren gainerako partaidetza zatitugabeetara edo, egiaztatu gabe, prozedura amaitutzat joko du, kasuan kasukoa. Adjudikaziorik ez dagoenean ere, enkantearen aktaren kopia bat titulu nahikoa izango da ondasunen jabetza egiaztatzeko eta hipoteka nahiz geroko idazpenak ezeztatzeko, bertan agertzen badira hartzekodunari egindako ordainketa eta geldikinak izandako erabilera, geldikinik izan bada.

11.a Enkantea huts geratzen bada eta hartzekodunak adjudikazioa eskatzen ez badu, prozedura ondorerik gabe amaitutzat joko da, eta hartzekodunaren eskubidea zabalik geratuko da, dagokion prozedura judizialean baliatzeko.

Errematatutako ondasunen prezioa nahikoa ez bada hartzekodunaren kreditu osoa ordaintzeko, hartzekodunak eskubidea kontserbatuko du aldearen gainean.

12.a Prozeduraren izapideak, ondasunen adjudikazioaren eskritura bazter utzita, eginbideen bitartez agerraraziko dira bigarren erregelan aipatu den hasieraaktaren ondotik.

Akta hori protokoloan txertatuko da, egindako azken eginbideari dagokion egunean. Adjudikazioaren eskritura publikoa egiletsi eta gero, akta horretan idatzoharra eginez jasoko da.

13.a Ondasunen adjudikaziodunari ondasun horien jabetza emango dio jabetza hori duen pertsonak, hirugarren erregelaren arabera. Ondasunak entregatzen ez bazaizkio, edukitza judiziala eskatu ahalko du Prozedura Zibilaren Legearen arabera; dena dela, zehapen zibil edo penalak baliatu ahalko ditu ondasunak entregatzeari arrazoirik gabe uko egin dionaren aurka.»

Lau. 88. artikulua honela geratzen da idatzita:

«88. artikulua.

Salmenta estrajudizialaren prozedura honako arrazoi hauetako batengatik soilik etengo da:

Lehenengoa. Hipoteka ezeztatu dela edo ordainketa-gutunaren edo hipotekaren ezeztapenaren eskritura publikoa aurkeztu dela egiaztatzeko erregistroko ziurtagiria aurkezteagatik.

Bigarrena. Agiri bidez egiaztatzen denean zigor-arloko auziren bat dagoela delitu-itxurako egitateren baten inguruan eta, horregatik, jarduteko erabili den titulua faltsua izan daitekeela, edo salmenta-prozedura baliogabea edo legez kanpokoa izan daitekeela.

Hirugarrena. Notarioaren aurrean agertzen bada zordunaren konkurtsoa deklaratu dela, nahiz eta ondasunaren enkantearen iragarkiak jada argitaratuta egon. Kasu horretan, etendura amaitutzat joko da bakar-bakarrik konkurtsoko epailearen ebazpenaren lekukotzaren bidez egiaztatzen denean ondasun eta eskubideak lotuta ez daudela edo zordunaren lanbideedo enpresa-jardueraren iraupenerako beharrezkoak ez direla.

Laugarrena. Jabari-hirugarrengotzaren demanda aurkeztea, eta, horrekin batera, ezinbestean, hipotekaren eskrituraren data baino lehenagoko jabetza-titulua. Erregistro batean inskribatu ahal diren ondasunak badira, titulu horrek ere hipoteka eratu baino lehenago egon beharko du inskribatuta. Etendurak hirugarrengotzajudizioa amaitu arte iraungo du.

Bosgarrena. Dagokion erregistroko ziurtagiriaren bitartez egiaztatzen bada ondasun horiek ondasun higigarrien gaineko hipoteka baten edo ondasun higiezinen gaineko hipoteka baten mendean daudela, Hipoteka Legearen 111. artikuluaren arabera, baldin eta hipoteka horiek prozedura sorrarazi duen hipoteka baino lehenago indarrean bazeuden edo orduan inskribatuta bazeuden. Egitate horien berri emango zaio dagokion epaitegiari, Kode Zibilaren 1862. artikuluan aurreikusita dauden ondoreetarako.

Aurreko bi kasuetan, etenduraren arrazoiak ondasun higigarrien gaineko hipotekaren barruan dauden ondasunen zati bat soilik ukitzen badu, prozedurak aurrera jarraitu ahalko du gainerakoei dagokienez, baldin eta hartzekodunak hala eskatzen badu.

Salmenta estrajudiziala etengo da alderdietako edozeinek egiaztatzen badu epaile eskudun baten aurrean salmenta estrajudizialaren oinarri diren hipotekamaileguaren klausuletako bat edo eskatutako zenbatekoa zehaztu duen klausuletako bat abusuzkoa dela planteatu izana. Auzia bideratu ondoren, eta dagokion ebazpen judizialaren arabera, betearazpenaren oinarrian abusuzko klausula bat ez badago, notarioak salmenta estrajudizialarekin jarraitu ahalko du hartzekodunak horixe eskatuta.

1.eta 2. zenbakietan aurreikusitako inguruabarretako bat egiaztatutakoan, notarioak prozedura etetea erabakiko du harik eta prozedura kriminala edo erregistro-arloko prozedura amaitzen den arte, hurrenez hurren faltsutasuna deklaratzen ez bada edo hipotekaren ezeztapena inskribatzen ez bada.

Enkantea 15 egun baino gehiagoko epean eteten bada, kontsignazioak askatuko dira edo emandako abalak itzuliko, eta egoerak atzera egingo du iragarkia argitaratu baino lehenagoko unera arte. Enkantea berriro hasteko, iragarkia berriro argitaratuko da eta erregistroko informazioa berriro eskatuko da, enkante berria balitz bezala.

Hartzekodunaren erreklamazioa eta salmenta estrajudiziala ez badira hasi epea mugaeguneratzeagatik edo zordunak interesak edo beste edozein prestazio ez ordaintzeagatik, prozedura hori etengo da, betiere enkantea egin baino lehen erregistroan agerrarazi bada deklarazioko judizioan horren aurka egin dela. Ondore horretarako, epaileak, demandaren prebentziozko idatzoharra egitea agintzen duen aldi berean, emandako ebazpena notarioari jakinaraztea erabakiko du.»

Bost. 89. artikuluaren lehenengo paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«Merkataritza-establezimenduen hipotekan, lehenago ezarri diren erregelez gain, honako hauek ere beteko dira:»

Azken xedapenetatik hamalaugarrena. Uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kapital Sozietateen Legearen testu bategina aldatzea.

Bat. 139. artikuluaren 3. eta 4. zenbakiak eta 141. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen dira idatzita:

«139. artikulua.

3.Sozietateak besterentzeko epea amaitu eta hurrengo bi hilabeteen barruan kapital soziala murriztu ez badu, edozein interesdunek kapitala murrizteko eskatu ahalko dio egoitza sozialeko idazkari judizialari edo merkataritzako erregistratzaileari. Administratzaileek kapital sozialaren murrizketa epaitegian edo erregistroan eskatu behar dute batzaren erabakia murriztearen aurkakoa denean edo halako erabakirik lortu ezin denean.

Espedientea idazkari judizialak izapidetuko du Borondatezko Jurisdikzioaren Legean ezarrita dagoenaren arabera. Merkataritzako erregistratzaileari igorritako eskaera Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan aurreikusita dagoenaren arabera izapidetuko da.

Aldeko edo aurkako erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da merkataritza-arloko epailearen aurrean.

4.Sozietate nagusiaren partaidetzak edo akzioak idazkari judizialak edo merkataritzako erregistratzaileak besterenduko ditu, alderdi interesdunak eskatuta, idazkari judizialentzat Borondatezko Jurisdikzioaren Legean eta merkataritzako erregistratzaileentzat Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan aurreikusita dagoen prozeduraren arabera.»

«141. artikulua.

2.Partaidetzak azaldutako epean besterentzen ez badira, sozietateak berehala horiek amortizatzea eta kapitala murriztea erabaki beharko du. Sozietateak ez baditu neurriok betetzen, interesdunetatik edozeinek eskatu ahalko dio egoitza sozialeko idazkari judizialari edo merkataritzako erregistratzaileari neurri horiek har ditzan. Sozietate eskuratzailearen administratzaileek neurri horiek hartzeko eskaera egiteko betebeharra dute, arrazoia edozein dela ere ezin denean hartu kapitala amortizatzeko eta murrizteko erabakirik.

Espedientea idazkari judizialak izapidetuko du borondatezko jurisdikzioaren arabera. Merkataritzako erregistratzaileari igorritako eskaera Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan aurreikusita dagoenaren arabera izapidetuko da.

Aldeko edo aurkako erabakiaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da merkataritza-arloko epailearen aurrean.»

Bi. 169., 170. eta 171. artikuluak honela geratzen dira idatzita:

«169. artikulua. Deialdia egiteko eskumena.

1.Estatutuetan aurreikusitako batza orokor arrunterako edo batza orokorretarako deialdia legezko edo estatutuen araberako epean egiten ez bada, deialdia egoitza sozialeko idazkari judizialak edo merkataritzako erregistratzaileak egin ahalko du edozein bazkidek eskatuta, administratzaileei entzunaldia eskaini eta gero.

2.Administratzaileek behar bezala ez badiote jaramon egiten gutxiengoak egindako batza orokorraren deialdi-eskaerari, deialdia egoitza sozialeko idazkari judizialak edo merkataritza-erregistratzaileak egin ahalko du, administratzaileei entzunaldia eskaini eta gero.

170. artikulua. Deialdiaren araubidea.

1.Idazkari judizialak batza orokorraren deialdia egingo du borondatezko jurisdikzioaren legerian ezarrita dagoenaren arabera.

2.Merkataritzako erregistratzaileak batza orokorrerako deialdia egin ahalko du eskaera egin eta hilabetera, batza egiteko lekua, eguna eta ordua ezarriko ditu, baita gai-zerrenda ere, eta batzako burua eta idazkaria izendatuko ditu.

3.Batza orokorraren deialdia erabakitzeko ebazpenaren aurka ezingo da errekurtsorik aurkeztu.

4.Erregistroaren deialdiaren gastuak sozietatearen kontura izango dira.

171. artikulua. Deialdia, kasu berezietan.

Administratzaile bakarra, administratzaile solidario guztiak, administratzaile mankomunatuetako bat, edo administrazio-kontseiluko kide gehienak hiltzen badira edo haiek kargua uzten badute, eta ordezkorik ez badago, edozein bazkidek egoitza sozialeko idazkari judizialari edo merkataritzako erregistratzaileari eskatu ahalko dio batza orokorraren deialdia egin dezala, administratzaileak izendatzeko.

Gainera, karguan diharduen administratzaileetako edozeinek batza orokorraren deialdia egin ahalko du xede horrekin.»

Hiru. 265. eta 266. artikuluak honela geratzen dira idatzita:

«265. artikulua. Auditorea izendatzeko eskumena.

1.Batza orokorrak ez badu auditorerik izendatu auditoretzapeko ekitaldia amaitu baino lehen, horretarako eginbeharra izanda, edota izendatutako pertsonak ez badu kargua onartzen edo ezin baditu bete eginkizunak, administratzaileek eta edozein bazkidek eskatu ahalko diote egoitza sozialeko idazkari judizialari edo merkataritzako erregistratzaileari auditoretza egin behar duen pertsona edo egin behar duten pertsonak izendatzea.

Sozietate anonimoetan, obligaziodunen sindikatuaren komisarioak ere egin ahalko du eskaera.

2.Sozietatearen urteko kontuak auditore batek nahitaez egiaztatu behar ez baditu, kapital sozialaren ehuneko 5 gutxienez ordezkatzen duten bazkideek egoitza sozialeko idazkari judizialari edo merkataritzako erregistratzaileari eskatu ahalko diote kontu-auditore bat izendatzeko, sozietatearen kontura; auditore horrek ekitaldi jakin bateko urteko kontuak berrikusi behar ditu, baldin eta hiru hilabete igaro ez badira ekitaldi hori itxi denetik.

3.Merkataritzako erregistratzaileari igorritako eskaera Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan xedatuta dagoenaren arabera izapidetuko da.

Izendapena idazkari judizialaren aurrean eskatu bada, borondatezko jurisdikzioaren legerian ezarritako izapideak egingo dira.

4.Merkataritzako erregistratzaileak izendapena erabakitzeko edo ukatzeko emandako ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduaren aurreikuspenen arabera. Idazkari judizialaren ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da merkataritza-arloko epailearen aurrean.

266. artikulua. Auditorea errebokatzea.

1.Arrazoi zuzena izanez gero, auditoreen izendapena eskatzeko legitimazioa duten pertsonek eta sozietatearen administratzaileek idazkari judizialari edo merkataritzako erregistratzaileari eskatu ahalko diote haiek edo batza orokorrak egindako izendapena errebokatzeko eta beste pertsona bat izendatzeko.

2.Merkataritzako erregistratzaileari igorritako eskaera Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan xedatuta dagoenaren arabera izapidetuko da.

Errebokazioa idazkari judizialaren aurrean eskatu bada, borondatezko jurisdikzioaren legerian ezarritako izapideak egingo dira.

3.Auditorea errebokatzeari buruz emandako ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da merkataritza-arloko epailearen aurrean.»

Lau. 377. eta 380. artikuluak honela geratzen dira idatzita:

«377. artikulua. Lanpostu hutsak betetzea.

1.Likidatzaile bakarra, likidatzaile solidario guztiak, batera jarduten duten likidatzaileetako bat edo kidego-organo gisa jarduten duten likidatzaile gehienak hiltzen badira edo haiek kargua uzten badute, eta ordezkorik ez badago, edozein bazkidek edo interes legitimoa duen edonork egoitza sozialeko idazkari judizialari edo merkataritzako erregistratzaileari eskatu ahalko dio batza orokorraren deialdia egin dezala, likidatzaileak izendatzeko. Gainera, karguan diharduen likidatzaileetako edozeinek batza orokorraren deialdia egin ahalko du xede horrekin.

2.Aurreko zenbakiaren arabera deitutako batzan likidatzaileak izendatzen ez badira, edozein interesdunek likidatzaileak izendatzeko eskatu ahalko dio egoitza sozialeko idazkari judizialari edo merkataritzako erregistratzaileari.

3.Merkataritzako erregistratzaileari igorritako eskaera Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan xedatuta dagoenaren arabera izapidetuko da. Eskaera idazkari judizialaren aurrean egin bada, borondatezko jurisdikzioaren legerian ezarritako izapideak egingo dira.

4.Izendapena erabakitzeko edo ukatzeko emandako ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da merkataritza-arloko epailearen aurrean.»

«380. artikulua. Likidatzaileak kargutik banantzea.

1.Batza orokorrak edozein unetan erabaki dezake batzak berak izendatutako likidatzaileak euren karguetatik banantzea, hori gai-zerrendan agertu ez arren. Likidatzaileak sozietatearen estatutuetan izendatu badira, erabakia gehiengoz hartu beharko da, eta sozietate anonimoak izanez gero, quorumez, hori baitago ezarrita estatutuak aldatzeko.

Sozietate anonimoko likidatzaileak kargutik banandu ahalko dira egoitza sozialeko idazkari judizialak edo merkataritzako erregistratzaileak erabakita, arrazoi zuzena izanez gero, kapital sozialaren hogeirena ordezkatzen duten akziodunek hala eskatuta.

2.Idazkari judizialak edo merkataritzako erregistratzaileak izendatutako likidatzaileak kargutik banantzeko erabakia horiek izendatu dituenak soilik hartu ahalko du, interes legitimoa duela egiaztatzen duen batek hala eskatzen badu, bidezko arrazoiak emanda.

3.Likidatzaileak kargutik banantzeari buruz emandako ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da merkataritza-arloko epailearen aurrean.»

Bost. 381. eta 389. artikuluak honela geratzen dira idatzita:

«381. artikulua. Kontu-hartzaileak.

1.Sozietate anonimoak likidatzen badira, kapital sozialaren hogeirena ordezkatzen duten akziodunek egoitza sozialeko idazkari judizialari edo merkataritzako erregistratzaileari eskatu ahalko diote likidazio-eragiketak fiskalizatuko dituen kontu-hartzaile bat izendatzea.

Sozietateak obligazioak jaulki baditu eta obligazio horiek zirkulazioan badaude, obligaziodunen sindikatuak ere kontu-hartzailea izendatu ahalko du.

2.Merkataritzako erregistratzaileari igorritako eskaera Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan xedatuta dagoenaren arabera izapidetuko da. Eskaera idazkari judizialaren aurrean egin bada, borondatezko jurisdikzioaren legerian ezarritako izapideak egingo dira.

3.Izendapena erabakitzeko edo ukatzeko emandako ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da merkataritza-arloko epailearen aurrean.»

«389. artikulua. Likidatzaileak ordeztea likidazioaren iraupen luzeegiagatik.

1.Likidazioa irekitzen denetik hiru urte igaro ondoren batza orokorrak likidazioaren azken balantzea onetsi ez badu, edozein bazkidek edo interes legitimoa duen edonork egoitza sozialeko idazkari judizialari edo merkataritzako erregistratzaileari eskatu ahalko dio likidatzaileak kargutik banantzeko.

2.Idazkari judizialak edo merkataritzako erregistratzaileak likidatzaileei entzungo die, eta, gehiago luzatzea justifikatzen duen arrazoirik ez badago, likidatzaileak kargutik banantzea erabakiko du, eta komenigarritzat jotzen duen pertsona edo komenigarritzat jotzen dituen pertsonak likidatzaile izendatuko ditu, bai eta haiek jarduteko araubidea ezarri ere.

3.Auditorea errebokatzeari buruz emandako ebazpenaren aurka errekurtsoa aurkeztu ahalko da merkataritza-arloko epailearen aurrean.»

Sei. 422. artikulua honela geratzen da idatzita:

«422. artikulua. Biltzarrerako deialdia egiteko ahalmena eta betebeharra.

1.Sozietatearen administratzaileek zein komisarioak egin dezakete obligaziodunen biltzar orokorrerako deialdia. Gainera, komisarioak nahitaez egin behar du deialdia, baldin eta hala eskatzen badute jaulkita baina amortizatzeke dauden obligazioen hogeirena ordezkatzen duten bazkideek.

2.Komisarioak eska dezake sozietatearen administratzaileak biltzarrera joateko, eta horiek joan daitezke, deituak izan ez arren.

3.Komisarioak behar bezala ez badio jaramon egiten obligaziodunek egindako biltzarrerako deialdi-eskaerari, 1. zenbakian aipatzen den horri, deialdia egoitza sozialeko idazkari judizialak edo merkataritzako erregistratzaileak egin ahalko du, komisarioari entzunaldia eskaini eta gero.

Idazkari judizialak obligaziodunen biltzar orokorraren deialdia egingo du borondatezko jurisdikzioaren legerian ezarrita dagoenaren arabera.

Merkataritzako erregistratzaileak biltzar orokorrerako deialdia egingo du Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan aurreikusten den moduan.

Obligaziodunen biltzar orokorraren deialdia erabakitzeko dekretu edo ebazpenaren aurka ezingo da errekurtsorik aurkeztu.»

Zazpi. 492. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Batzetarako deialdiak ez badira egin 2157/2001 (EE) Erregelamenduak edo estatutuek ezarritako epeen barruan, Kontrol Kontseiluak egin dezake deialdi hori, edota, bazkideetarik edozeinek hala eskatuz gero, egoitza sozialeko merkataritzako erregistratzaileak, lege honetan batza orokorren inguruan ezarritakoaren arabera.»

Azken xedapenetatik hamabosgarrena. Anonimoen izaera juridikoa hartu ez duten sozietateen, elkarteen eta bestelako pertsona juridikoen obligazio-jaulkipenak eta obligaziodunen sindikatuaren eraketa arautzen dituen abenduaren 24ko 211/1964 Legea aldatzea.

Seigarren artikulua honela geratzen da idatzita:

«Seigarren artikulua.

Anonimoen izaera juridikoa hartu ez duten sozietateek eta elkarteek eta bestelako pertsona juridikoek, edozein motatako obligazioak jaulkitzen badituzte, obligaziodunen sindikatua eratu beharko dute eta komisarioa izendatu. Komisario horrek jaulkipen-eskritura egilesten parte hartuko du tituluen ukandun izango direnen izenean.

Erakunde jaulkitzaileek aurreko paragrafoan azaldu den obligaziodunen sindikatua eratzen ez badute, aurrea hartu ahalko dute, bai eta eratzeko eskatu ere, gutxienez seriearen edo jaulkipenaren kopuru osoaren ehuneko hogeita hamar ordezkatzen duten obligaziodunek, erakunde jaulkitzailearen egoitzako merkataritzako erregistratzailearen aurrean eskaera bidez egindako amortizazioak kendu ondoren, Merkataritzako Erregistroaren Erregelamenduan aurreikusita dagoenaren arabera. Erabaki horiek hartzeko egingo den biltzarrera erakunde jaulkitzailea eta jaulkipen-eskrituran izendatutako komisarioa deituko dira.»

Azken xedapenetatik hamaseigarrena. Noble-tituluen oinordetza-hurrenkeran gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunari buruzko urriaren 30eko 33/2006 Legearen xedapen iragankor bakarra aldatzea.

Xedapen iragankor bakarraren 3. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«3. Xedapen iragankor honetako 1. zenbakiak aurreikusten duena gorabehera, lege hau aplikatuko zaie 2005eko uztailaren 27an administrazioedo jurisdikzio-arloan auzialdian nahiz errekurtsoaren bidetik ebazteke zeuden Espainiako handikiei eta noble-tituluen gaineko espediente guztiei, bai eta jatorrizko lege-proposamena Diputatuen Kongresuan aurkeztu zeneko data haren eta lege hau indarrean jarri zeneko 2006ko azaroaren 20aren artean sustatu diren espedienteei ere. Espedientea edo prozesua administrazioedo jurisdikzio-arloko zein agintariren aurrean bideratu den, agintari horrek pertsonatutako alderdiei izapidea emango die ofizioz, lege berriaren arabera eskubidez komeni zaiena alega dezaten bost eguneko epe erkidean.»

Azken xedapenetatik hamazazpigarrena. Azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina aldatzea.

Bat. 19. artikuluaren 2. zenbakia honela geratzen da idatzita:

«2. Hargatik eragotzi gabe hurrengo zenbakietan xedaturikoa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen interes ekonomiko eta sozial legitimoak babesteko, enpresaburuek kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat egiten dituzten merkataritza-jarduerak lege honetan, Lehia Desleialari buruzko Legean eta Txikizkako Merkataritza Arautzeko Legean xedaturikoari atxiki beharko zaizkio. Ondorio horietarako, enpresaburuek kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat egindako jardueratzat hartuko dira hauek: egintza, ez-egite, jokaera, adierazpide edo merkataritza-komunikazio oro, publizitatea eta merkaturatzea barne, zuzeneko lotura duena ondasun edo zerbitzu bat –ondasun higiezinak, eta eskubide eta betebeharrak barne– kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat sustatzearekin, saltzearekin edo hornitzearekin, dela merkataritzaeragiketa baten aurretik, dela hura egin bitartean, edo dela hura egin ondoren.

Ez dira merkataritza-jardueratzat hartzen kontratuzko izaera duten harremanak; halakoak 59. artikuluan xedaturikoari atxikiko zaizkio.»

Bi. 141. artikuluaren a) letra honela geratzen da idatzita:

«a) Kalte materialen kalte-ordainaren zenbatekotik, 500,00 euroko frankizia kenduko da.»

Hiru. 163. artikulua honela geratzen da idatzita:

«163. artikulua. Kontratuzko erantzukizunaren bermea.

1.Bidaia konbinatuen antolatzaile eta xehekarien betebeharra da berme bat eratzea eta etengabe indarrean edukitzea, turismo-administrazio eskudunak erabakitzen duen moduan. Berme hori baliatuko da bidaia konbinatu bat kontratatzen dutenei zerbitzuak emateak dakartzan betebeharrak betetzeko, eta, bereziki, kaudimengabezia-kasuan bidaiariek egindako ordainketa guztiak itzultzeko, egokiak diren zerbitzuak egin ez diren neurrian, eta garraioa ere barnean hartu behar bada, herriratze-gastuak ordaintzeko. Berme hori eskatzean Merkatu Batasuna Bermatzeari buruzko abenduaren 9ko 20/2013 Legean ezarrita dagoenari jarraituko zaio.

2.Agerikoa denean bidaia konbinatua egitea arriskuan dagoela antolatzaile eta xehekarien likidezia-faltarengatik, bidaia egiten ez bada edo zati batean soilik egiten bada edo zerbitzu-emaileek bidaiariei zerbitzu horiek ordaintzeko eskatzen dietenean, bidaiariek babes bermatua modu errazean baliatu ahalko dute, izapide gehiegi egin gabe, behar ez den atzerapenik gabe eta doan.

3.Bermea betearazten bada, hamabost eguneko epean jarri beharko da berriz, hasierako kopuru osoa berdindu arte.»

Azken xedapenetatik hemezortzigarrena. Justizia Administrazioaren arloko eta Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionalaren arloko zenbait tasa arautzen dituen azaroaren 20ko 10/2012 Legea aldatzea.

4. artikuluaren 1. zenbakiko e) letra aldatzen da, eta honako idazkera hau izango du:

«e) Kontsumoko arbitraje-batzordeek edo garraioko arbitraje-batzordeek emandako laudoak betearazteko demanda aurkeztea, azken kasu horretan betearazpena 2.000 eurotik beherako kopuru baterako eskatzen bada, bai eta aurkaratu gabeko diruzko zorra erreklamatzeko notario-akta aurkeztea ere.»

Azken xedapenetatik hemeretzigarrena. Notarioeta erregistro-espediente jakin batzuen doakotasuna.

1.Onartuko dira doako laguntza juridikoaren araudian aurreikusitako prestazioen artean notarioen eta erregistroen tarifak murrizteari, argitalpenen doakotasunari eta, bidezkoa bada, espediente jakin batzuetan adituek esku hartzeari buruzkoak; hona hemen espediente horiek:

a) Oinordetzen arloan: Abintestato jaraunsleen deklarazioa; testamentuak aurkeztu, egiaztarazi, ireki eta irakurtzea, eta protokolizatzea, eta Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legeko inbentarioa eratzea.

b) Eskubide errealen arloan: inskribatutako finkak mugatzea eta mugarriztatzea; inoren alde inskribatuta ez dauden finkak immatrikulatzeko jabari-espedientea; etendako segidako traktuari berrekitea; immatrikulazio bikoitza edo anizkoitza konpontzea eta Hipoteka Legea preskribatzeagatik, iraungitzeagatik edo ez erabiltzeagatik azkendutako karga edo zamak erregistro-arloan askatzea.

2.Aurreko zenbakian azaldu diren prestazioetarako eskubidea onartzeko betekizunak egiaztatuko dira, Doako Laguntza Juridikoaren Legean xedatuta dagoenaren arabera, egokia den notarioen elkargoan edo erregistroan. Elkargo edo erregistro horiek lege horretan aurreikusitako ahalmenak izango dituzte eskatzaileek emandako datu ekonomikoak zehatzak eta egiazkoak diren ala ez egiaztatzeko.

Notario aurreko banantzeedo dibortzio-kasuetan abokatuaren laguntza izateko eskubidea onartzea eskatzen denean, egiaztapena Doako Laguntza Juridikoaren Legean aurreikusita dagoen moduan egingo da.

Azken xedapenetatik hogeigarrena. Eskumen-titulua.

Lege hau Konstituzioaren 149.1.6 artikuluan aurreikusitakoaren babesean ematen da, zeinak Estatuari esleitzen baitio prozesu-legeriaren arloko eskumena.

Aurreko horretatik salbuetsita geratzen dira azken xedapenetatik lehena, laugarrena, bosgarrena, seigarrena, zazpigarrena, zortzigarrena, hamargarrena, hamalaugarrena eta hemezortzigarrena; izan ere, xedapen horiek ematen dira Konstituzioaren 149.1.8 artikuluaren arabera Estatuari legeria zibilaren arloan dagokion eskumenaren babesean. Halaber, laugarren xedapen gehigarria eta azken xedapenetatik hamaikagarrena, hamabigarrena eta hamahirugarrena salbuetsita geratzen dira, Konstituzioaren 149.1.8 artikuluaren arabera Estatuari erregistro eta tresna publikoen antolamenduaren arloan dagokion eskumenaren babesean ematen baitira. Azkenik, azken xedapenetatik bigarrena, bederatzigarrena, hamabosgarrena eta hamaseigarrena, Konstituzioaren 149.1.6 artikuluaren arabera Estatuari merkataritza-legeriaren arloan dagokion eskumenaren babesean ematen baitira.

Azken xedapenetatik hogeita batgarrena. Indarrean jartzea.

Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hogei egunera jarriko da indarrean, hauek izan ezik:

1.Lege honen II. tituluko III. kapituluko xedapenak, adopzioa arautzen dutenak. Horiek indarrean jarriko dira Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema Aldatzen duen Legea indarrean jartzen denean.

2.Lege honen VII. tituluko xedapenak, idazkari judizialek egindako borondatezko enkanteak arautzen dituztenak, eta Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legearen VIII. tituluko V. kapitulukoak, azken xedapenetatik hamaikagarrenean jasotakoak, notarioenkanteen araubidea ezartzen dutenak. Horiek 2015eko urriaren 15ean jarriko dira indarrean.

3.Kode Zibilaren 49., 51., 52., 53., 55., 56., 57., 58., 62., 65. eta 73. artikuluen aldaketak, azken xedapenetatik lehenean jasotakoak, bai eta Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 22ko 20/2011 Legearen 58. eta 58 bis artikuluen, azken xedapenetatik bigarrenaren eta azken xedapenetatik bosgarrena bisen aldaketak ere, azken xedapenetatik laugarrenean jasotakoak, ezkontza zibila izapidetu eta egiteari buruzkoak. Horiek 2017ko ekainaren 30ean jarriko dira indarrean.

4.Estatuaren eta Espainiako Erlijio Erakunde Ebanjelikoen Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legearen 7. artikuluaren aldaketak; Estatuaren eta Espainiako Komunitate Israeldarren Federazioaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 24/1992 Legearen 7. artikuluaren aldaketak; eta Estatuaren eta Espainiako Batzorde Islamikoaren arteko Lankidetza Akordioa onartzen duen azaroaren 10eko 26/1992 Legearen 7. artikuluaren aldaketak, hurrenez hurren azken xedapenetatik bosgarrenean, seigarrenean eta zazpigarrenean jasotakoak. Horiek 2017ko ekainaren 30ean jarriko dira indarrean.

5.Notariotzaren 1862ko maiatzaren 28ko Legearen VII. tituluko II. kapituluko 1. ataleko xedapenak, azken xedapenetatik hamaikagarrenean jasotakoak, ezkontza-aktaren eta ezkontzaren eskritura publikoaren arauak ezartzen dituztenak. Horiek 2017ko ekainaren 30ean jarriko dira indarrean.

Horrenbestez,

Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.

Madrilen, 2015eko uztailaren 2an.

FELIPE e.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra