13/2015 Lege Organikoa, urriaren 5ekoa, Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen duena, prozesuko bermeak sendotzeko eta ikerketa teknologikorako neurriak arautzeko
2015-10-05Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2015/10/06, 239. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
10725 13/2015 Lege Organikoa, urriaren 5ekoa, Prozedura Kriminalaren Legea aldatzen duena, prozesuko bermeak sendotzeko eta ikerketa teknologikorako neurriak arautzeko.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onetsi dutela eta nik berretsi egiten dudala.
HITZAURREA
I
Prozedura Kriminalaren Legearen testu artikulatua prestatzeko Erakunde Batzordeak, zeina Ministro Kontseiluaren 2012ko martxoaren 2ko Erabakiaren bidez sortu baitzen,
Gai horien artean daude
II
Gai horiek arautuz, lege honek zuzenean eragiten die Espainiako Konstituzioaren 18. eta 24. artikuluei, lege organikoaren eremu propioan eragina duten aldaketa juridikoak
Urte guztiotan zehar, ez da egon oinarri gisa balia zitekeen irizpide erkiderik zehaztu ahal izateko Prozedura Kriminalaren Legearen zein edukik egon behar zuen lege organikoaren erreserbaren mende eta, aldiz, zein beste edukiren erregulazioa gauzatu behar zen lege arruntaren bitartez. Askotan igo izan dira mailaz prozedurei buruzko arauak: batzuetan, Konstituzio Auzitegiak «elkarri lotutako gaiak» deitu dituenen aplikazioan, hau da, «lotura tematikoari, sistematikotasunari edo
Are gehiago, oso kontuan hartzekoa da oinarrizko eskubide batzuen
ezinbestean, eragina izan dutela, beren edukiak direla medio, Konstituzioaren 81.1 artikuluaren erreserban sartu beharrekoak diren erregulazioetan.
Orain bultzatzen ari den Prozedura Kriminalaren Legearen erreformak barnean hartzen ditu bai oinarrizko eskubideak garatzen dituzten neurriak, bai
Horregatik guztiagatik, lege honek xede dituen izaera organikoko aurreikuspenetan (auzipetuen eta atxilotuen edo presoen
18.artikulua mugatzen duten
III
Beharrezkoa da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urriaren 22ko 2013/48/EB Zuzentarauaren transposizioa egitea
Horregatik, Prozedura Kriminalaren Legearen oraingo 118. artikulua
Aipamen berezia eskatzen du ikertu edo auzipetuaren eta abokatuaren arteko komunikazioen konfidentzialtasunaren aitortzari dagokion auziak, zeina mugatua izan ahalko baita inguruabar jakin batzuk biltzen diren kasuan, hala nola ikertutako delitu- egitatean abokatuak parte hartu duelako zantzu objektiboak egotea.
Ikertu edo auzipetuaren eskubide guztiak hizkera ulergarrian eta hartzailearen inguruabar pertsonaletara egokituta jakinaraziko zaizkio, hau da, adina,
Atxilotutako edo askatasunaz gabetutako pertsonak direnean, eskubide horiek Prozedura Kriminalaren Legearen 520. artikuluan jasotzen dira, zeina zorrozki egokitzen baita Europako araudiaren eskakizunetara; izan ere, aipamen berezia egiten dio, beste eskubide batzuen artean, atxilotuak abokatua izendatzeko duen eskubideari eta harekin isilpeko elkarrizketa izateari, baita poliziak, fiskalak edo agintaritza judizialak haren deklarazioak jaso aurretik ere. Geografikoki urrun egoteagatik letraduaren laguntza
berehala jaso ezin bada, atxilotuari telefono bidezko komunikazioa edo bideokonferentzia erraztuko zaio, komunikazioa ezinezkoa den kasuetan izan ezik. Araututa geratzen dira, orobat, askatasunaz gabetua izan dela familiako bati jakinarazteko eskubidea, berak hautatutako hirugarren batekin telefonoz komunikatzeko eskubidea eta agintari kontsularrekin komunikatzeko eskubidea, atxilotua edo presoa atzerritarra denean.
Arau honetan, atxilotutako ikertuaren estatutua osatze aldera, xedatzen da polizia- atestatuak atxiloketa non eta zer ordutan izan den jaso behar duela nahitaez, eta epailearen esku edo aske non eta zer ordutan utzi den ere bai. Konstituzioan jasota dauden atxilotuaren
«Espetxeratze inkomunikatua» deitzen dena ere berrikusten da erreforma honetan, berori Europar Batasunaren Zuzenbidearen eskakizunetara egokitzeko helburuarekin. 527. artikuluaren erregulazio berriak atxilotzeko modalitate hori aplikatzea ahalbidetzen du legez aurreikusitako oinarriak biltzen direnean, 509. artikuluari emandako idazketa berriaren arabera. Gainera, ahalmena ematen zaio epaileari eskubide batzuk muga ditzan, kasu bakoitzaren premien arabera
Adingabeei dagokienez, zer gertatu den eta non zainduta dauden jakinaraziko zaie, ahalik eta azkarren, haien
Gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen kasuan, haien tutoretza edo egitezko zaintza egikaritzen dutenei emango zaie informazioa, eta egitate horren berri emango zaio Fiskaltzari.
Azkenik, arau espezifiko bat gehitzen da Espainiako lurraldetik urrun dauden itsas eremuetako atxiloketen kasurako, halako kasuetarako
IV
Prozedura Kriminalaren Legeak ezin izan du saihestu denboraren iragana. Teknologia berrien erabilpenarekin zerikusia duten delinkuentzia modu berrituek agerian utzi dute ez dela inondik ere nahikoa orain arteko
batera jotzearekin. Horrela baizik ezingo da eragotzi orain bizi dugun egoera sortzen ari den eragin negatiboa
Korrespondentzia idatzia eta telegrafikoa geldiaraztea eta irekitzea 579. artikulu berri batean eguneratzen da, non bere
Ikerketa teknologikorako gainerako neurriak izan dira
Egoki ikusi da Konstituzio Auzitegiak
Erreformak egoki irizten dio gaikuntza egiten duen ebazpen judizialaren eskaeraren eta edukiaren alderdi formalak bertan behera ez uzteari. Auzitegietako praktikan gertatu ohi da poliziaren eskaerek eta geroagoko ebazpen judizialek argudiatze laburra izatea, eta horrek zioak emateko betebehar konstituzionala urra dezake. Efektu hori ekiditea du xede eskaera horren edukia halako xehetasunez erregulatzeak, bai eta, kasua hala bada, injerentzia- neurria gaitzen duen ebazpen judizialarena ere. Xedapen erkideak, era berean, gainerako
Komunikazio telefonikoak eta telematikoak intertzeptatzeari dagokionez, aplikazio- eremu materiala erabaki behar denean, lehen azaldutako irizpide berberari jarraituko zaio igorpen bidez, baina delituen zerrendara gehitzen dira tresna informatikoen edota informazioaren edo telekomunikazioaren beste zeinahi teknologiaren bitartez egindako delituak.
Erregulazio berrian garrantzi propioa ematen zaie
Epailearen eskura jarritako euskarrien benetakotasuna eta osotasuna segurtatze aldera, beharrezkoa da sistema zentraletik hustutako informazioa bermatuko duen
Prozedurari amaiera ematen zaionean, jatorrizko grabazioak ezabatzeko eta desagerrarazteko baldintzak eta moduak finkatzea xede duen arau batekin osatzen da erregulazioa. Neurri horrekin, bere edukiaren kariaz, ukituaren intimitatea konpondu ezinezko eran kaltetu lezakeen materialak zabaltzea eragotzi nahi da.
Zenbait
Esperientziak erakusten du, delitu jakin batzuen ikerketan, ezinbestekoa gerta daitekeela gailu elektronikoak erabiltzea ahozko komunikazio irekiak jasotzeko eta grabatzeko. Orain arte
Segimendu eta lokalizaziorako gailu teknikoen erabilpenaren erregulazioari ere heltzen dio erreformak. Pertsona baten intimitatean botere publikoek haren kokapen espazialaren ezagutza izateak izan dezakeen eragina kontuan hartuta,
Legearen asmoa araudiko beste hutsune bat betetzea da. Biltegiratze masiboko gailu informatikoen miaketaz eta ekipamendu informatikoen urruneko miaketaz ari gara. Lehenengoari dagokionez, erreformak zalantzarik gabe argitzen du komunikaziorako eta, kasua hala denean, informazioa biltegiratzeko erabiltzen diren tresna horiek konbikzio- pieza soilak baino zerbait gehiago direla. Horrela ulertzen da berorien edukirako irispideari buruzko erregulazio zorrotza. Urruneko miaketari dagokionez
Azkenik, ikerketa teknologikoaren arloko eginbideei dagokienez, erreformak segurtatze- neurri gisa begiesten du datuak kontserbatzeko agindua, zeinaren helburua sistema informatiko batean biltegiratuta dauden mota guztietako datu eta informazio zehatzak babesten direla bermatzea baita, harik eta berorien lagapena egiteko baimen judiziala lortzen den arte. Era horretan, gerora frogabide gisa gehitzea edo, kasua hala bada, haien auzitegiko analisia ez da ezerezean geratuko, berez hain hegakor diren elementuak desagertu, aldatu edo narriatu direlako. Arau honek 2001eko azaroaren 23ko Ziberdelinkuentziari buruzko Hitzarmenaren
Alferrikakoa da azaltzea agente estaliak izan dezakeen garrantzia zenbait delitu- modalitate pertsegitzeko orduan. Horrela bada, ikerketa teknologikorako aurreko neurri horiei estuki lotuta, erreformak eguneratu egiten du agente estaliak esleituta dituen zereginetan baliabide horiek erabiltzeko modua. Zehazki, alde batetik, agente estaliek irudiak lortzeko eta elkarrizketak grabatzeko aukera izatea aurreikusten da, betiere horretarako berariazko baimen judiziala lortzen badute; eta, bestetik, agente informatiko estaliaren figura erregulatzen da, zeinak baimen judiziala beharko baitu
V
Erreformaren xedea da, orobat, Prozedura Kriminalaren Legearen hizkera gaur egungo garaietara egokitzea eta, bereziki, legean bereizkuntzarik gabe eta inolako zehaztasun kontzeptualik gabe erabiltzen diren zenbait adierazpide ezabatzea, hala nola egotzi terminoa, hitz horrekin izendatzen baita susmo soil batzuk
VI
Lege honetan aurreikusitako arauak berau indarrean jarri ostean abian jartzen diren
Artikulu bakarra. Prozedura Kriminalaren Legea aldatzea.
Prozedura Kriminalaren Legea honela geratzen da aldatuta:
Bat. 118. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«118. artikulua.
1.Egitate zigorgarri bat egozten zaion edozein pertsonak egikaritu ahal izango du
a)Egozten zaizkion egitateen berri izateko eskubidea, bai eta ikerketaren eta egotzitako egitateen xedean gertatutako aldaketa esanguratsuen berri ere. Ahalik eta informaziorik zehatzena eman beharko zaio,
b)
c)Legean xedatutakoaren arabera, bere
d)Abokatua askatasunez izendatzeko eskubidea, 527. artikuluaren 1 a) zenbakian xedatutakoa aintzat hartuta.
e)Doako laguntza juridikoa eskatzeko eskubidea, horretarako prozedura eta hura lortzeko baldintzak.
f)Doako itzulpena eta interpretazioa izateko eskubidea, 123. eta 127. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
g)Isilik egoteko eskubidea eta, nahi ez badu, deklaraziorik ez egitekoa, eta egiten zaion galdera bati edo gehiagori ez erantzutekoa.
h)Nork bere buruaren aurka deklaraziorik ez egiteko eta nork bere burua errudun ez aitortzeko eskubidea.
Zenbaki honetan aditzera ematen den informazioa hizkera ulergarrian eta hartzailearentzat eskuragarri den moduan emango da. Ondorio horietarako, informazioa egokitu egingo zaie hartzailearen adinari,
2.
3.Prozesuan jardun ahal izateko, prokuradoreak pertsona ikertuak ordezkatuko ditu, eta abokatuak, haiek defendatu; horiek ofizioz izendatuko dira, ikertuek izendatu ez eta hori eskatzen dutenean, eta, beti, horretarako
Prokuradorea edo abokatua izendatu ez badute, horretarako errekerimendua egingo zaie
4.Ikertu edo auzipetuaren eta abokatuaren arteko komunikazio guztiak konfidentzialak izango dira.
Elkarrizketa edo komunikazio horiek jaso badira edo haietan esku sartu bada lege honetan araututako eginbideren bat egikaritzen zen bitartean, epaileak aginduko du grabazioa ezabatzeko edota geldiarazitako korrespondentzia hartzaileari entregatzeko, eta inguruabar horiek jasota geratuko dira jarduketetan.
Lehenengo paragrafoan xedatutakoa ez da aplikatzekoa izango frogatzen bada badirela ikertutako
5.Salaketa edo kereila onartzen bada, edota, edozein
Bi. 6. eta 7. zenbaki berriak gehitzen zaizkio 282 bis artikuluari, eta honela geratzen dira idatzita:
«6.
delituren bat edo 588 ter a artikuluan aurreikusitako beste edozein delitu argitzeko xedez.
Agente informatiko estaliak, horretarako baimen espezifikoarekin, beren edukia
7.Agente estaliaren bitartez aurrera eramaten ari den ikerketa batean, epaile eskudunak agentearen eta ikertuaren artean aurreikusitako elkartzeetan irudiak hartzea eta berorietan egon daitezkeen elkarrizketak grabatzea baimendu ahalko du, baita etxe baten barruan gertatzen diren kasuan ere.»
Hiru. 509. artikuluan, 1. eta 2. zenbakiak aldatzen dira eta 4. zenbaki berri bat gehitzen da. Honela geratzen dira idatzita:
«1.
a)pertsona baten bizia, askatasuna edo osotasun fisikoa arriskuan jar dezaketen ondorio larriak ekiditeko presako beharrizana, edo
b)
2.Aurreko zenbakian aipatutako arriskuak saihesteko presazko eginbideak gauzatu behar direnez gero, horiek egiteko behar den denbora bakarrik iraungo du inkomunikazioak. Inkomunikazioa ezin izango da izan bost egunekoa baino luzeagoa. Espetxeratzea kausan erabaki bada 384 bis artikuluan aipatutako delituetako baten ondorioz, edo bi pertsonak edo gehiagok elkarrekin hitzartuta edo modu antolatuan egindako beste delitu batzuen ondorioz; inkomunikazioa luzatu ahal izango da bost egun baino luzeagoa izango ez den epe batez.»
«4. Ezin izango zaie atxilotze inkomunikaturik ezarri ezein kasutan hamasei urtez azpiko adingabeei.»
Lau. Idazketa berria ematen zaie 520. artikuluaren 1., 2., 3., 4., 5. eta 6. zenbakiei, eta 2 bis, 7. eta 8. zenbaki berriak gehitzen dira artikulu horretan, eduki hau izango dutenak:
«1. Atxiloketa eta
Prebentziozko atxiloketak ezin izango du iraun egitateak argitzeko ikerketek zenbat denbora iraun eta hori baino gehiago. Lege honetan ezarritako epeetan, eta, edozein kasutan ere, hirurogeita hamabi orduko gehieneko epean, atxilotua aske utzi edo agintari judizialaren esku jarri beharko da.
Atestatuan adierazi beharko da atxiloketa non eta zer ordutan izan den, eta agintari judizialaren esku edo, hala bada, aske non eta zer ordutan utzi den ere bai.
2.Atxilotuta edo preso dagoen pertsona orori, hizkera erraz eta ulergarrian, berehala eta ulertzen duen hizkuntza batean, informazioa emango zaio idatziz, berari egozten zaizkion egitateei eta
a)Isilik egoteko eskubidea, hala nahi badu, deklaraziorik egin gabe; egiten zaion galdera bati edo batzuei ez erantzuteko eskubidea; edo deklarazioa epailearen aurrean bakarrik egingo duela adierazteko eskubidea.
b)Nork bere buruaren aurka deklaraziorik ez egiteko eta nork bere burua errudun ez aitortzeko eskubidea.
c)Abokatu bat izendatzeko eskubidea, 527. artikuluaren 1.a) zenbakian xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, eta haren laguntza jasotzeko eskubidea justifikatu gabeko atzerapenik gabe. Geografikoki urrun egoteagatik letraduaren laguntza berehala jaso ezin bada, atxilotuari telefono bidezko komunikazioa edo bideokonferentzia erraztuko zaio, komunikazio hori ezinezkoa den kasuetan izan ezik.
d)Atxilotzearen edo
e)Berak nahi duen familiakoari edo pertsonari, justifikatu gabeko atzerapenik gabe, askatasunaz gabetuta dagoela eta zer lekutan daukaten zaintzapean jakinarazteko eskubidea. Atzerritarrek eskubidea izango dute aurreko inguruabarrak beren herrialdeko bulego kontsularrari jakinarazteko.
f)Berak aukeratutako hirugarren batekin telefonoz komunikatzeko eskubidea, justifikatu gabeko atzerapenik gabe. Komunikazio hori poliziako funtzionario baten aurrean egingo da, edo, hala badagokio, epaileak edo fiskalak izendatzen duen funtzionarioaren aurrean, 527. artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe.
g)Bere herrialdeko agintari kontsularren bisita jasotzeko, haiekin komunikatzeko eta korrespondentzia izateko eskubidea.
h)Doako interpretea izateko eskubidea, baldin eta gaztelania edo kasuko jarduketaren hizkuntza ofiziala ulertzen edo hitz egiten ez duen atzerritarra bada, edo gorra,
i)Mediku forentseak edo haren legezko ordezkoak aztertua izateko eskubidea; edo, bestela, atxilotuta dagoen erakundekoak; edo Estatuaren nahiz beste administrazio publiko baten mendeko beste mediku batek.
j)Doako laguntza juridikoa eskatzeko eskubidea, horretarako prozedura eta hura lortzeko baldintzak.
Argituko zaio, halaber, zein den gehienezko epea atxiloketa egiten denetik agintaritza judizialaren esku utzi arte, eta zein den atxiloketaren legezkotasuna aurkaratzeko prozedura.
Ezinezkoa bada atxilotuak ulertzen duen hizkuntza batean eskubideen deklarazioa izatea, interprete baten bidez emango zaio
Kasu guztietan izango du atxilotuak
2 bis. Aurreko zenbakian aditzera ematen den informazioa hizkera ulergarrian eta hartzailearentzat eskuragarri den moduan emango da. Ondorio horietarako, informazioa egokitu egingo zaie atxilotuaren adinari,
3.Atxilotua atzerritarra denean, haren herrialdeko kontsulari atxiloketaren eta dagoen
4.Adingabea baldin bada, Fiskaltzako adingabeen atalen esku utziko da, eta zer gertatu den eta haren
Baldin eta atxilotuak bere gaitasuna judizialki aldatuta badu, artikulu honetako 2. zenbakian aurreikusitako informazioa haren tutoretza edo egitezko zaintza egikaritzen dutenei komunikatuko zaie, Fiskaltzari ere horren berri emanez.
Atxilotutako adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta duena atzerritarra bada, atxiloketaren berri emango zaio, ofizioz, haren herrialdeko kontsulari.
5.Atxilotuak askatasunez izendatuko du abokatua; hala ez bada, ofiziozko abokatu batek lagunduko dio. Ezein agintari edo agentek ez dio abokatuaren izendatzeari buruzko inolako gomendiorik egingo, bere eskubidearen berri ematetik harago.
Atxilotua zaintzapean daukan agintaritzak berehala jakinaraziko dio Abokatuen Elkargoari atxilotuak bere laguntzarako izendatu duen abokatuaren izena, hura lokaliza dezaten eta enkargu profesionala eman diezaioten, edota, kasua hori bada, ofiziozko abokatua izendatzeko eskatuko dio.
Atxilotuak ez badu abokaturik izendatu, edo hautatuak enkarguari uko egin badio, edo aurkitu ez badute, Abokatuen Elkargoak, berehala, ofiziozko txandako abokatua izendatuko du.
Izendatutako abokatua ahalik eta azkarren joango da atxilotua dagoen zentrora, betiere enkargua jaso duenetik hiru orduko gehieneko epearen barruan. Esandako epearen barruan agertuko ez balitz, Abokatuen Elkargoak ofiziozko txandako beste abokatu bat izendatuko du zeina ahalik eta azkarren joango baita atxilotuarengana, betiere adierazitako epearen barruan; horrek ez du ezertan eragotziko agertu ez denari legokiokeen
6.Abokatuaren laguntza honako hau izango da:
a)Kasua hala denean, atxilotuari edo presoari artikulu honetako 2. zenbakian adierazitako eskubideen inguruko informazioa emateko eskatzea, eta, beharrezkoa bada, i) letran zehaztutako
b)Atxilotuak egiten dituen
c)Eskatzen dizkioten eginbideak gauzatzeko onespena emateak edo ukatzeak izan ditzakeen ondorioei buruzko informazioa ematea atxilotuari.
Atxilotuak aurka egiten badio
d)Atxilotuarekin isilpean elkarrizketatzea, baita poliziak, fiskalak edo agintaritza judizialak haren deklarazioak jaso aurretik ere, 527. artikuluan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe.
7.Ikertu edo auzipetuaren eta abokatuaren arteko komunikazio guztiak konfidentzialak izango dira, 118. artikuluaren 4. zenbakian aurreikusten den bezalaxe eta salbuespen berberekin.
8.Atxilotuak edo presoak, hala ere, uko egin diezaioke abokatuaren arauzko laguntzari, baldin eta atxiloketaren egitateak
Bost. 520 ter artikulu berria gehitzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«520 ter artikulua.
Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 23.4.d) artikuluan aurreikusten diren delituak ustez egin izanagatik itsas eremuetan atxilotu diren pertsonei kapitulu honetan onartutako eskubideak aplikatuko zaizkie, atxiloketa egin den itsasontzian edo hegazkinean existitzen diren bitarteko pertsonal eta materialekin bateragarri gertatzen diren neurrian, eta aske edota agintaritza judizial eskudunaren esku utzi beharko dira ahal den bezain azkar, betiere ezingo delarik gainditu gehieneko hirurogeita hamabi orduko epea. Atxilotua epailearen esku jartzea itsasontziak edo hegazkinak dituen bitarteko telematikoen bidez egin ahal izango da,
Sei. 527. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«1. 509. artikuluko kasuetan, atxilotua edo presoa eskubide hauez gabetu ahalko da, kasuaren inguruabarrek hala justifikatzen badute:
a)Bere konfiantzako abokatu bat izendatzea.
b)Komunikatzeko eskubidea duen pertsona guztiekin edo haietako batekin komunikatzea, agintari judizialarekin, Fiskaltzarekin eta mediku forentsearekin izan ezik.
c)Bere abokatuarekin isilpean elkarrizketatzea.
d)Berak edo bere abokatuak jarduketetarako irispidea izatea, atxiloketaren legezkotasuna aurkaratu ahal izateko funtsezko elementuetarakoa izan ezik.
2.Inkomunikazioa edo aurreko zenbakiko beste eskubide baten murrizketa auto bidez erabakiko da. Eskubideen murrizketa Polizia Judizialak edo Fiskaltzak eskatzen duenean, 1. zenbakian aurreikusitako neurrietatik eskatu direnak erabakita daudela ulertuko da hogeita lau orduko gehieneko epe batez, zeinaren barruan epaileak iritzia eman beharko baitu, bai egindako eskaerari buruz, bai jarduketen sekretua erabakitzearen egokitasunari buruz. Inkomunikazioa eta atxilotuari edo presoari aurreko zenbakian aipatutako salbuespenen bat aplikatzea auto bidez erabaki beharko dira, eta araubide orokorraren salbuespen bakoitza ezartzea justifikatzen duten zergatiak arrazoitu beharko dira, 509. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Epaileak kontrolatuko ditu egiatan inkomunikazioaren baldintzak, eta, horretarako, informazioa eskatu ahal izango du atxilotuaren edo presoaren egoera eta haren eskubideak errespetatzen direla egiaztatzeko.
3.Komunikatzeko eskubidea duen pertsona guztiekin edo haietako norbaitekin komunikatzeko eskubidea murriztu zaion atxilotuari maiztasun honekin egingo zaizkio
Zazpi. II. liburuko VIII. tituluaren izenburua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«VIII. TITULUA
Konstituzioaren 18. artikuluan onartutako eskubideak mugatzen dituzten
Zortzi. 545. artikulutik 572.era artekoak II. liburuko VIII. tituluko I. kapitulu berri batean biltzen dira, izenburu honekin:
«I. KAPITULUA
Toki itxian sartu eta hori miatzea»
Bederatzi. 573. artikulutik 578.era artekoak II. liburuko VIII. tituluko II. kapitulu berri batean biltzen dira, izenburu honekin:
«II. KAPITULUA
Liburuak eta paperak miatzea»
Hamar. 579. artikulutik 588.era artekoak II. liburuko VIII. tituluko III. kapitulu berri batean biltzen dira, izenburu honekin:
«III. KAPITULUA
Korrespondentzia idatzia eta telegrafikoa geldiarazi eta irekitzea»
Hamaika. 579. artikulua aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«579. artikulua. Korrespondentzia idatzia edo telegrafikoa.
1.Epaileak erabaki ahalko du ikertuak bidaltzen edo jasotzen duen korrespondentzia pribatua, posta bidezkoa eta telegrafikoa, geldiaraztea, faxak, burofaxak eta igorpenak barne, bai eta haiek ireki edo aztertzea ere, baldin eta zantzuen arabera bitarteko horien ondorioz kausaren egitate edo inguruabar garrantzizkoren bat ezagutarazi edo egiaztatzea lor badaiteke, betiere ikerketaren xedea delitu hauetakoren bat bada:
1.a Dolozko delituak, gutxienez hiru urteko espetxealdiko gehieneko muga duten zigorrarekin zehatuak.
2.a Talde edo antolakunde kriminal baten barruan egindako delituak.
3.a Terrorismo delituak.
2.Epaileak ebazpen ziodunean erabaki ahalko du, gehienez hiru hilabeteko epean, zeina aldi berdinetan edo laburragoetan luzatu ahalko den, hemezortzi hilabeteko gehieneko epea osatu arte, ikertuaren postazko komunikazioak eta telegrafikoak begiratzea, bai eta delituak egiteko baliagarri izan dakizkiokeen gainerako komunikazioak ere.
3.Urgentziako kasuan, talde armatuen edo elementu terroristen jarduketarekin lotura duten delituak bilatzeko ikertzen denean eta artikulu honen aurreko zenbakietan aurreikusitako neurria ezartzea ezinbestekoa egiten duten arrazoi funtsatuak daudenean, Barne ministroak edo, haren faltan, Segurtasuneko estatu- idazkariak agindu ahal izango du neurria. Neurri hori epaile eskudunari jakinaraziko zaio berehala, edozein kasutan ere hogeita lau orduko gehieneko epearen barruan, eta neurria hartzea justifikatu duten arrazoiak, egindako jarduketa, zer eratan gauzatu den eta haren emaitza jaso beharko dira. Epaile eskudunak, berak ere zioak emanez, jarduketa errebokatu edo berretsi beharko du, hirurogeita hamabi orduko gehieneko epean, neurria agindu zenetik zenbatuta.
4.Ez da baimen judizialik beharko kasu hauetan:
a)Posta bidezko igorpenak, beren kanpoko ezaugarriak
b)Komunikazio irekiaren
c)Ikuskapena aduanetako arautegiarekin bat etorririk egiten den kasuetan, edota mota jakin bateko igorpenak arautzen dituen
5.Eskaera eta eskatutako neurriari dagozkion geroko jarduketak pieza banandu eta sekretuan gauzatuko dira, kausaren sekretua berariaz erabaki beharrik gabe.»
Hamabi. 579 bis artikulu berria sortzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«579 bis artikulua. Beste prozedura batean lortutako informazioaren erabilpena eta ustekabeko aurkikuntzak.
1.Korrespondentzia idatzia eta telegrafikoa geldiarazi eta irekitzearen emaitza ikerketarako bitarteko edo frogabide gisa erabili ahal izango da
2.Ondorio horretarako, injerentziaren zilegitasuna egiaztatzeko behar diren xehetasunen lekukotzak hartuko dira. Ezinbesteko aurrekarien artean sartuko dira, edozein kasutan ere, neurria hartzeko hasierako eskaera, hura erabakitzen duen ebazpen judiziala eta jatorrizko prozeduran emandako
3.Ustekabean aurkitutako delituaren ikerketarako neurri honekin jarraitzeko, beharrezkoa izango da epaile eskudunaren baimena, eta, horretarako, epaileak jarduketaren eginbidea egiaztatuko du, ustekabeko aurkikuntza egin zeneko esparrua eta bere garaian hura barnean hartzeko neurria eskatzearen ezintasuna ebaluatuz. Era berean, jakitera emango da ea eginbideak sekretuak izaten jarraitzen duten, deklarazio hori
Hamahiru. II. liburuko VIII. tituluan IV. kapitulu berri bat sortzen da, izenburu eta eduki hauekin:
«IV. KAPITULUA
Xedapen erkideak: komunikazio telefonikoak eta telematikoak intertzeptatzea; gailu elektronikoak erabiliz ahozko komunikazioak jasotzea eta grabatzea; segimendurako, lokalizaziorako eta irudiak jasotzeko gailu teknikoak erabiltzea; informazioaren biltegiratze masiboko gailuen miaketa, eta ekipamendu informatikoen urruneko miaketa.
588. bis a artikulua. |
Printzipio gidariak. |
1.Kausen instrukzioak irauten duen artean, kapitulu honetan araututako
2.
3.
4.Salbuespen- eta
a)ikerketaren ezaugarriak kontuan hartuta, eskura ez daudenean ikertuaren edo auzipetuaren oinarrizko eskubideei begira hain astunak ez diren eta egitatea argitzeko berdin balio lezaketen beste neurri batzuk, edo
b)ikertutako egitatearen aurkikuntza edo egiaztapena, egilearen edo egileen zehaztapena, haren egonlekua zein den jakitea, edo delituaren efektuen lokalizazioa larriki zailduta gertatzen denean aipatutako neurri horretara jo gabe.
5.Kapitulu honetan araututako
588 bis b artikulua. Baimen judizialaren eskaera.
1.Epaileak ofizioz edo Fiskaltzaren edo Polizia Judizialaren eskariz erabaki ahal izango ditu kapitulu honetan araututako neurriak.
2.Fiskaltzak edo Polizia Judizialak
1.a Ikerketaren xede den egitatearen deskribapena eta ikertuaren edo neurriak ukitutako beste edonoren identitatea, datu horiek ezagutzen badira.
2.a Neurria ezarri beharra justifikatzen duten arrazoien azalpen xehatua, 588 bis a artikuluan ezarritako printzipio gidarien arabera. Era berean, injerenzia- egintzarako baimena eskatu aurreko ikerketan agerian geratu diren kriminaltasun- zantzuak azaldu beharko dira.
3.a Ikertuaren edo auzipetuaren
4.a Neurriaren hedapena, haren edukia espezifikatuta.
5.a
7.a Eskatzen den neurriaren iraupena.
8.a Neurria aurrera eramango duen subjektu behartua, ezagutzen bada.
588 bis c artikulua. Ebazpen judiziala.
1.
2.Aurreko artikuluetan adierazitako baldintzaren bat betetzen den edo ez ebazteko beharrezkoa den guztietan, epaileak, aurreko zenbakian aipatutako epe hori etenda, eskaeran adierazitakoa are gehiago sakontzea edo argitzea eskatu ahalko du.
3.Neurria baimentzen duen ebazpen judizialak, gutxienez, honako hauek zehaztuko ditu:
a)Ikerketaren xede den egitate zigorgarria eta bere kalifikazio juridikoa, neurriak oinarritzat dituen arrazoizko zantzuak adierazita.
b)Ikertuen identitatea eta neurriak ukitutako beste edonorena, ezaguna baldin
bada.
c)
d)
e)Neurriaren iraupena.
f)Nola eta zenbatetik behin emango dion eskatzaileak epaileari neurriaren emaitzei buruzko informazioa.
g)Zer helburu bilatzen den neurriarekin.
h)Neurria aurrera eramango duen subjektu behartua, ezagutzen bada, laguntzeko eta sekretua gordetzeko eginbeharra berariaz aipatuta, bidezko denean; horrela egin ezean, desobeditze delitua egingo lukeela ohartaraziko zaio.
588 bis d artikulua. Sekretua.
Eskaera eta eskatutako neurriari dagozkion geroko jarduketak pieza banandu eta sekretuan gauzatuko dira, kausaren sekretua berariaz erabaki beharrik gabe.
588 bis e artikulua. Iraupena.
1.Kapitulu honetan araututako neurriek haietako bakoitzarentzat zehaztutako iraupena izango dute, eta ezingo dute gainditu egitateak argitzeko behar- beharrezkoa den denbora.
2.Epaile eskudunak neurria luzatu ahalko du auto ziodunaren bitartez, ofizioz edo aldez aurretik eskatzaileak eskaera arrazoitua eginda, betiere hura eragin zuten arrazoiak mantentzen badira.
3.Behin neurriarentzat emandako epea igaro denean haren luzapena erabaki gabe edo, kasua hala bada, luzapena amaituta dagoenean, neurria etenda geratuko da ondorio guztietarako.
588 bis f artikulua.
1.
a)Neurriaren emaitzaren txosten xehatua.
b)Neurriaren jarraipena justifikatzen duten arrazoiak.
2.Eskaera aurkeztu ondorengo bi eguneko epean, epaileak, auto ziodun baten bidez, neurriari amaiera ematea edo hura luzatzea ebatziko du. Ebazpena eman aurretik, argibideak edo informazio gehiago eskatu ahal izango du.
3.Behin luzapena emanda, haren zenbaketa erabakitako neurriaren epea amaitu zen datatik hasiko da.
588 bis g artikulua. Neurriaren kontrola.
Polizia Judizialak neurriaren garapenaren eta emaitzen berri emango dio
588 bis h artikulua. Hirugarren pertsonei eragitea.
Ondorengo kapituluetan araututako
588 bis i artikulua. Beste prozedura batean lortutako informazioaren erabilpena eta ustekabeko aurkikuntzak.
Beste prozedura batean lortutako informazioen erabilpena eta ustekabeko aurkikuntzak 579 bis artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko dira.
588 bis j artikulua. Neurria etetea.
Epaileak neurria etetea erabakiko du hura abian jartzea justifikatu zuten inguruabarrak desagertzen direnean edo bistakoa denean haren bitartez ez direla lortzen bilatzen zituzten emaitzak eta, edozein kasutan, behin neurriarentzat baimendutako epea igaro denean.
588 bis k artikulua. Erregistroak suntsitzea.
1.Ebazpen irmoaren bitartez prozedurari amaiera ematen zaionean, esandako neurria betearaztean erabilitako sistema elektroniko eta informatikoetan jasota egon daitezkeen jatorrizko erregistroak ezabatzeko eta desagerrarazteko aginduko da. Kopia bat gordeko da idazkari judizialaren zaintzapean.
2.Gordetako kopiak suntsitzea erabakiko da
3.Auzitegiek behar diren aginduak emango dizkiote Polizia Judizialari, aurreko zenbakietan aurreikusitako suntsiketa gauza dezan.»
Hamalau. II. liburuko VIII. tituluan V. kapitulu berri bat sortzen da, izenburu eta eduki hauekin:
«V. KAPITULUA
Komunikazio telefonikoak eta telematikoak intertzeptatzea
1.atala. Xedapen orokorrak
588 ter a artikulua. Baldintzak.
Komunikazio telefonikoak eta telematikoak intertzeptatzeko baimena kasu honetan soilik eman ahal izango da: ikerketaren xedea lege honetako 579.1 artikuluan aipatutako delituren bat denean, edo tresna informatikoen edota informazioaren, komunikazioaren edo
588 ter b artikulua. Eremua.
1.
2.Judizialki erabakitako
Esku sartu ahal izango da biktimaren terminaletan edo komunikabideetan ere, haren bizitzarako edo osotasunerako arrisku larria aurreikus daitekeenean.
Artikulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, trafikoko datu elektronikoak edo haiei lotutakoak izango dira komunikazio elektronikoen sare baten bidez komunikazioa bideratzearen ondorioz sortzen diren guztiak, hura erabiltzailearen
eskura jartzetik sortzen direnak eta
588 ter c artikulua. Hirugarrenari eragitea.
Hirugarren pertsona baten terminaletatik edo komunikazio telematikoko bitartekoetatik igorritako komunikazioen
1.a frogatuta badago ikertutako subjektua hartaz baliatzen dela informazioa igorri edo jasotzeko, edo
2.a titularra pertsona ikertuarekin elkarlanean ari bada haren xede
Delako
588 ter d artikulua. Baimen judizialaren eskaera.
1.Baimen judizialaren eskaerak, 588 bis b artikuluan aipatutako betekizunak ez ezik, beste hauek ere barnean hartu beharko ditu:
a)
b)
c)kontrolatu nahi den
datuak.
2.Neurriaren hedadura zehazteko, baimen judizialaren eskaerak hauetakoren bat izan ahalko du xedetzat:
a)Komunikazioaren edukiaren erregistroa eta grabazioa, eraginpean izango diren komunikazio erak edo motak adierazita.
b)Haren jatorria edo jomuga ezagutzea, komunikazioa gauzatzen ari den
unean.
c)Komunikazioaren jatorriaren edo jomugaren kokapen geografikoa.
d)Trafikoko beste datu batzuk
3.Urgentziako kasuan, talde armatuen edo elementu terroristen jarduketarekin lotura duten delituak bilatzeko ikertzen denean eta artikulu honen aurreko zenbakietan aurreikusitako neurria ezartzea ezinbestekoa egiten duten arrazoi funtsatuak daudenean, Barne ministroak edo, haren faltan, Segurtasuneko estatu- idazkariak agindu ahal izango du neurria. Neurri hori epaile eskudunari jakinaraziko zaio berehala, edozein kasutan hogeita lau orduko gehieneko epearen barruan, eta neurria hartzea justifikatu duten arrazoiak, egindako jarduketa, zer eratan gauzatu den eta haren emaitza jaso beharko dira. Epaile eskudunak, berak ere zioak emanez, jarduketa errebokatu edo berretsi beharko du, hirurogeita hamabi orduko gehieneko epean, neurria agindu zenetik zenbatuta.
588 ter e artikulua. Laguntzeko eginbeharra.
1.
esku sartzeari buruzko autoak betetzea errazteko beharrezkoa den laguntza eta lankidetza ematera.
2.Laguntza eskatu zaien subjektuek agintariek eskatutako jarduerei buruz sekretua gordetzeko obligazioa izango dute.
3.Aurreko eginbehar horiek betetzen ez dituzten subjektu behartuek desobeditze delitua egin ahalko dute.
588 ter f artikulua. Neurriaren kontrola.
588 bis g artikuluan xedatutakoa betetzeko, Polizia Judizialak juezaren eskura jarriko ditu, honek zehazten duen maiztasunarekin eta euskarri digital desberdinetan, interesekoak jotzen dituen pasarteen transkripzioa eta egindako grabazio osoak. Haietako bakoitzaren jatorria eta jomuga adieraziko dira eta,
588 ter g artikulua. Iraupena.
588 ter h artikulua.
Ebazpena eman aurretik, epaileak argibideak edo informazio gehiago eskatu ahal izango du, grabatutako elkarrizketen eduki osoa barne.
588 ter i artikulua. Alderdiek grabazioetara irispidea izatea.
1.Behin sekretua ezagutarazi eta
2.Behin grabazioak aztertu direnean eta epaileak zehaztutako epean, euskarrietan jasotako informazioaren bolumena kontuan hartuta, alderdietako edozeinek eskatu ahalko du kopietan jaso daitezela kanpoan utziak izan diren eta berak garrantzizkoak jotzen dituen komunikazioak.
3.
2.atala. Trafikoko datu elektronikoak edo haiei lotuak prozesura gehitzea
588 ter j artikulua.
1.Komunikazio elektronikoei dagozkien datuak atxikitzeari buruzko legeria betetzeko, edo arrazoi komertzialak edo beste mota batekoak tarteko direla,
2.Datu horiek ezagutzea ikerketan aurrera egiteko ezinbestekoa den kasuetan, baimena eskatuko zaio epaile eskudunari
3.atala. Erabiltzaileak, terminalak eta konektagarritasunerako gailuak identifikatzeko behar diren datuetarako irispidea
588 ter k artikulua. IP zenbaki bidezko identifikazioa.
Interneten egindako delituen prebentzio- eta
588 ter l artikulua. Terminalen identifikazioa aparatuaren edo haren osagaien
1.Ikerketa baten esparruan ezinezkoa izan baldin bada
2.Behin aparatuaren edo haren osagairen baten identifikazioa ahalbidetzen duten kodeak lortu dituztenean, Polizia Judizialeko agenteek eskatu ahalko diote epaile eskudunari komunikazioetan esku sartzeko baimena, 588 ter d artikuluan ezarritakoaren arabera. Eskaeraren bidez,
Auzitegiak ebazpen zioduna emango du esku sartzeko baimena emateko edo ukatzeko, 588 bis c artikuluan ezarritako epearen barruan.
588 ter m artikulua. Titularren edo terminalen edo konektagarritasunerako gailuen identifikazioa.
Fiskaltzak edo Polizia Judizialak, bere eginkizunak betetzean,
ematen dituztenetara, eta azken hauek eskatzen zaiena betetzeko obligazioa izango dute; horrela egin ezean, desobeditze delitua egingo luketela ohartaraziko zaie.»
Hamabost. II. liburuko VIII. tituluan VI. kapitulu berri bat sortzen da, izenburu eta eduki hauekin:
«VI. KAPITULUA
Gailu elektronikoak erabiliz ahozko komunikazioak jasotzea eta grabatzea
588 quater a artikulua. Ahozko zuzeneko komunikazioen grabazioa.
1.Ikertutako pertsonak, bide publikoan edo beste eremu ireki batean, bere bizilekuan edo beste zeinahi toki itxitan, izaten dituen ahozko zuzeneko komunikazioak jasotzea eta grabatzea ahalbidetuko duten gailu elektronikoak ipintzea eta erabiltzea baimendu ahal izango da.
Entzuteko eta grabatzeko gailuak bizilekuaren kanpoko aldean zein barruko aldean edota toki itxian ipini ahal izango dira.
2.Ikertuaren bizilekuan edo pribatutasuna egikaritzeko beste espazioren batean sartzea beharrezkoa den kasuan, esandako toki horietara sartzearen bidezkotasuna adierazi beharko du horretarako gaikuntza ematen duen ebazpenak bere zioetan.
3.Elkarrizketa pribatuen entzuketa eta grabazioa irudien lorpenarekin osatu ahal izango da, neurria erabaki duen ebazpen judizialak
588 quater b artikulua. Baldintzak.
1.Aurreko artikuluan aipatzen diren gailuen erabilpena ikertuak beste pertsona batzuekin izango dituen elkartze batean edo gehiagotan gerta daitezkeen komunikazioetara lotuta egon beharko da, eta, horretarako, ikerketan hori aurreikustera daramaten zantzuak agerian geratu behar izan dira.
2.Honako baldintza hauek biltzen direnean soilik baimendu ahal izango da:
a)Ikerketapean dauden egitateek delitu hauetakoren batekin lotura dutenean:
1.a Dolozko delituak, gutxienez hiru urteko espetxealdiko gehieneko muga duten zigorrarekin zehatuak.
2.a Talde edo antolakunde kriminal baten barruan egindako delituak.
3.a Terrorismo delituak.
b)Zentzuz aurreikus daitekeenean gailuen erabilpenak datu funtsezkoak eta froga gisa garrantzia dutenak ekarriko dituela egitateak argitzeko eta berorien egilea identifikatzeko.
588 quater c artikulua. Ebazpen judizialaren edukia.
Neurria baimentzen duen ebazpen judizialak, 588 bis c artikuluan araututako betebeharrez gainera, zaintzapean jarriko den lekuaren edo lokalen aipamen zehatza jaso beharko du, bai eta ikertuaren zein elkartze zainduko diren ere.
588 quater d artikulua. Neurriaren kontrola.
588 bis g artikuluan xedatutakoa betetzeko, Polizia Judizialak agintaritza judizialaren esku utziko du grabazio eta irudien jatorrizko euskarria edota benetako kopia elektronikoa eta, harekin batera, interesekoak jotzen dituen elkarrizketen transkripzioa ere aurkeztu beharko du.
Txostenean, neurriaren egikaritzan eta segimenduan parte hartu duten agente guztiak identifikatuko dira.
588 quater e artikulua. Etetea.
588 bis j artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik neurria eten denean, beste elkartze batzuetan sor daitezkeen elkarrizketen grabazioak egiteko edo une horietako irudiak jasotzeko, baimen judizial berri bat beharko da.»
Hamasei. II. liburuko VIII. tituluan VII. kapitulu berri bat sortzen da, izenburu eta eduki hauekin:
«VII. KAPITULUA
Irudiak jasotzeko, segimendurako eta lokalizaziorako gailu teknikoen
erabilpena
588 quinquies a artikulua. Leku edo espazio publikoetan irudiak jasotzea.
1.Polizia Judizialak, zeinahi bitarteko tekniko erabilita, pertsona ikertuaren irudiak lortu eta grabatu ahal izango ditu, berau toki edo espazio publiko batean dagoenean, beharrezkoa baldin bada hura identifikatzeko, delituaren tresnak edo efektuak lokalizatzeko edota egitateak argitzen lagunduko duten datu garrantzizkoak lortzeko.
2.Neurria aurrera eraman ahal izango da ikertuak ez diren beste pertsona batzuei eragiten dienean ere, betiere, hala egin ezean, modu garrantzitsuan murrizten bada zaintzaren erabilgarritasuna, edota pertsona horien, ikertuaren eta ikerketaren xede diren egitateen arteko erlazioen zantzu funtsatuak badaude.
588 quinquies b artikulua. Segimendurako eta lokalizaziorako gailu edo bitarteko teknikoen erabilpena.
1.Premiazko arrazoi egiaztatuak biltzen direnean eta neurria proportzionatua denean, epaile eskudunak baimendu ahal izango du segimendurako eta lokalizaziorako gailuak edo bitarteko teknikoak erabiltzea.
2.Baimenak zer bitarteko tekniko erabiliko den zehaztu beharko du.
3.588 ter e artikuluan aipatzen diren
4.Segimendurako eta lokalizaziorako gailua edo bitarteko teknikoa berehala abian jarri ezean ikerketa zapuztuko delako arrazoizko beldurra izateko urgentziako arrazoiak biltzen direnean, Polizia Judizialak halakoak ipini ahal izango ditu, baina ahalik eta azkarren eman beharko dio egindakoaren berri agintari judizialari, edozein kasutan ere hogeita lau orduko gehieneko epearen barruan, eta epaileak hartutako neurria berretsi edo eten dezake epe berean. Azkeneko kasu horretan, ezarritako gailutik lortutako informazioak ez du prozesuan inolako ondoriorik izango.
588 quinquies c artikulua. Neurriaren iraupena.
1.Aurreko artikuluan aurreikusitako segimendu eta lokalizaziorako gailu teknikoak erabiltzeko neurriak hiru hilabeteko gehieneko iraupena izango du, baimena eman den datatik zenbatuta. Salbuespen gisa, epaileak aldi berdineko edo laburragoko hurrenez hurrengo luzapenak erabaki ahalko ditu, hemezortzi hilabete osatu arte gehienera, neurriarekin lortutako emaitzek hala justifikatuko balute.
2.Jasotako informazioa barruan duten jatorrizko euskarriak edo benetako kopia elektronikoak entregatuko dizkio Polizia Judizialak epaileari, hark eskatzen dituenean, eta beti, ikerketak amaitzen direnean.
3.Aurreko artikuluetan aipatutako segimendu eta lokalizaziorako gailu teknikoen bidez lortutako informazioa behar bezala zaindu eta jagon beharko da haren bidegabeko erabilpena eragozteko.»
Hamazazpi. II. liburuko III. tituluan VIII. kapitulu berri bat sortzen da, izenburu eta eduki hauekin:
«VIII. KAPITULUA
Informazioaren biltegiratze masiboko gailuen miaketa
588 sexies a artikulua. Zioak
1.Etxebizitza baten miaketa egitean, ordenagailuak, komunikazio telefoniko edo telematikorako tresnak edota informazio digitalaren biltegiratze masiboko gailuak atzematea edo datuen gordailu telematikoetarako irispidea aurreikusita dagonenean,
2.Aurreko zenbakian aipatzen diren gailuetako edozeinen konfiskatze soilak
588 sexies b artikulua. Ikertuaren etxetik kanpo konfiskatutako gailu elektronikoetako informaziorako irispidea.
Aurreko artikuluaren 1. zenbakian aurreikusitako betebeharra aplikatzekoa izango da, orobat, ordenagailuak, komunikaziorako tresnak edota datuen biltegiratze masiboko gailuak, edo datuen gordailu telematikoetarako irispideak, etxebizitza baten miaketarekin zerikusirik ez duen beste eginbide batean konfiskatzen badira ere. Horrelakoetan, agenteek epaileari jakinaraziko diote gisa horretako gailuak konfiskatu dituztela. Epaileak irizten badio ezinbestekoa dela haiek gordetzen duten informaziora irispidea izatea, horretarako baimena eman beharko du.
588 sexies c artikulua. Baimen judiziala.
1.Atal honetan aipatzen diren gailuetan jasotako informaziora irispidea izatea baimentzen duen
2.Delituaren xedea edo tresna direnean edo hori justifikatzen duten beste arrazoi batzuk daudenean salbu, datu edo artxibo informatikoak dituzten euskarri fisikoak konfiskatzea ekidingo da, horrek kalte larria eragin diezaiokeenean haren titularrari edo jabeari eta haien kopia bat lortu daitekeenean datuen benetakotasuna eta osotasuna bermatzen diren baldintzetan.
3.Kapitulu honetan xedatutakoaren arabera, miaketa egiten ari direnek edo
jarduketa gauzatu den, zer eratan egin den eta zer emaitza izan duen. Epaile eskudunak, berak ere zioak emanez, jarduketa errebokatu edo berretsi beharko du, hirurogeita hamabi orduko gehieneko epean, intertzeptazioa agindu zenetik zenbatuta.
4.Artikulu honen aurreko zenbakietan aurreikusitako neurria ezinbestekoa egiten duen interes konstituzional legitimo bat hautematen den urgentziako kasuetan, konfiskatutako gailuan gordetako datuen zuzeneko azterketa egin ahalko du Polizia Judizialak, eta berehala jakinaraziko dio
5.Ikerketaz arduratzen diren agintariek eta agenteek agindu ahalko diote sistema informatikoaren funtzionamendua edo hartan gordetako datu informatikoak babesteko aplikatutako neurriak ezagutzen dituen edozein pertsonari eman dezala beharrezkoa den informazioa, betiere horretatik ez bada harentzat zama neurrigabea eratortzen; horrela egin ezean, desobeditze delitua egingo lukeela ohartaraziko zaio.
Xedapen hau ez zaie aplikatuko ikertuari edo auzipetuari, ahaidetasun- arrazoiengatik deklaratzeko obligaziorik ez duten pertsonei eta, 416.2 artikuluaren arabera, sekretu profesionalaren kariaz deklaraziorik egin ezin dutenei.»
Hemezortzi. II. liburuko VIII. tituluan IX. kapitulu berri bat gehitzen da, izenburu eta eduki hauekin:
«IX. KAPITULUA
Ekipamendu informatikoen urruneko miaketak
588 septies a artikulua. BALDINTZAK.
1.Epaile eskudunak baimendu ahal izango du
a)Antolakunde kriminalen barruan egindako delituak.
b)Terrorismo delituak.
c)Adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen kontra egindako delituak.
d)Konstituzioaren aurkako delituak, traizio delituak eta
e)Tresna informatikoen bidez edota informazioaren beste zeinahi teknologia, telekomunikazio edo
2.Miaketa baimentzen duen ebazpen judizialak honako hauek zehaztu beharko ditu:
a)Neurriaren xede diren ordenagailuak, gailu elektronikoak, sistema informatikoak edo haien parteak, datuak biltegiratzeko bitarteko informatikoak edo
b)Neurriaren norainokoa, kausarako garrantzitsuak diren datuak edo artxibo informatikoak nola eskuratu eta atzemango diren eta informazioa kontrolatzeko erabiliko den softwarea.
c)Neurria betearazteko baimena duten agenteak.
d)Kasua hala denean, datu informatikoen kopiak egiteko eta kontserbatzeko baimena.
e)Biltegiratutako datuen osotasuna babesteko beharrezkoak diren neurriak, bai eta atzitutako sistema informatikoa eskuraezin egiteko edo esandako datuak ezabatzeko neurriak ere.
3.Urruneko miaketa egiten ari diren agenteek arrazoiak baldin badituzte uste izateko bila dabiltzan datuak beste sistema informatiko batean edo haren parte batean biltegiratuta daudela, epaileari horren berri emango diote, eta epaileak miaketa hedatzea baimendu ahal izango du.
588 septies b artikulua. Laguntzeko eginbeharra.
1.
2.Ikerketaz arduratzen diren agintariek eta agenteek agindu ahalko diote sistema informatikoaren funtzionamendua edo hartan gordetako datu informatikoak babesteko aplikatutako neurriak ezagutzen dituen edozein pertsonari eman dezala beharrezkoa den informazioa eginbidea ongi burutzeko.
Xedapen hau ez zaie aplikatuko ikertuari edo auzipetuari, ahaidetasun- arrazoiengatik deklaratzeko obligaziorik ez duten pertsonei eta, 416.2 artikuluaren arabera, sekretu profesionalaren kariaz deklaraziorik egin ezin dutenei.
3.Laguntza eskatu zaien subjektuek agintariek eskatutako jarduerei buruz sekretua gordetzeko obligazioa izango dute.
4.Artikulu honetako 1. eta 2. zenbakietan aipatzen diren subjektuak 588 ter e artikuluaren 3. zenbakian araututako erantzukizunaren pean egongo dira.
588 septies c artikulua. Iraupena.
Neurriak, gehienera, hilabeteko iraupena izango du, eta aldi berdinetan luzatu ahal izango da, hiru hilabeteko gehieneko epera heldu arte.»
Hemeretzi. II. liburuko VIII. tituluan X. kapitulu berri bat sortzen da, izenburu eta eduki hauekin:
«X. KAPITULUA
588 octies artikulua. Datuak kontserbatzeko agindua.
Fiskaltzak edo Polizia Judizialak edozein pertsona fisiko edo juridikori eskatu ahalko dio bere eskura dagoen biltegiratzeko sistema informatiko batean jasota dauden datu edo informazio zehatzak kontserbatu eta babes ditzala harik eta haiek laga ahal izateko dagokion baimen judiziala lortzen den arte, aurreko artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Datuak laurogeita hamar eguneko gehieneko epe batez kontserbatuko dira, eta epe hori behin bakarrik luzatu ahalko da lagapena baimentzen den arte edo ehun eta laurogei egun betetzen diren arte.
Errekeritua behartuta egongo da laguntza ematera eta eginbide horren garapenari buruzko sekretua gordetzera, 588 ter e artikuluaren 3. zenbakian azaldutako erantzukizunaren pean.»
Hogei. 967. artikuluaren 1. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«1. Epaiketa egiteko zitazioak egiten zaizkienean salatzaileari, ofendituari edo kaltedunari eta ikertuari, zitazio horietan jakitera emango zaie abokatuen laguntza izan dezaketela, hala nahi izanez gero, eta auzian baliatzen saiatuko diren frogabideekin agertu behar direla. Ikertuari egindako zitazioarekin batera, aurkeztutako kereila edo salaketaren kopia emango da.
Aurreko paragrafoan xedatutakoa ezertan eragotzi gabe, gutxienez sei hilabeteko gehieneko mugako isun zigorra berekin dakarten delitu arinak epaitzeko orduan, defentsa eta ordezkapeneko arau orokorrak aplikatuko dira.»
Hogeita bat. Terminoak ordeztea.
1.120., 309 bis, 760., 771., 775., 779., 797. eta 798. artikuluetan, «egotzi» substantiboaren ordez «ikertu» idatziko da, singularrean edo pluralean, nola dagokion.
2.325., 502., 503., 504., 505., 506., 507., 508., 511., 529., 530., 539., 544 ter, 764., 765., 766. eta 773. artikuluetan, «egotzi» substantiboaren ordez «ikertu edo auzipetu» idatziko da, singularrean edo pluralean, nola dagokion.
3.141. artikuluan «egotziak edo prozesatuak» dioen tokian «ikertuak edo auzipetuak» idatziko da.
4.762., 780. eta 784. artikuluetan, «egotzi» substantiboaren ordez «auzipetu» idatziko da, singularrean edo pluralean, nola dagokion.
5.503 eta 797. artikuluetan «egotzi» adjektiboaren ordez «ikertu» idatziko da.
Lehenengo xedapen gehigarria. Kostuen aurreikuspena.
Arau honetako neurriek ez dute
Bigarren xedapen gehigarria. Erreferentziak ordeztea.
Beste
Xedapen iragankor bakarra. Aplikatzekoa den legeria.
1.Lege hau aplikatuko zaie berau indarrean jarri ondoren abiarazitako
2.Legea indarrean jarri ostean erabakitzen diren poliziaren eta fiskalaren eginbideei, ebazpenei eta jarduketa judizialei ere aplikatuko zaie lege hau, izapidetzen ari diren zigor- arloko prozeduretan.
Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.
Indargabeturik geratzen dira Prozedura Kriminalaren Legearen 387. eta 395. artikuluak eta lege honetan ezarritakoaren aurkako xedapen guztiak.
Azken xedapenetatik lehena. Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzea.
Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 57.1, 65, 73.3, 82.1, 87.1, 87 ter. 1 eta 89 bis 2 eta 3 aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:
Bat. 5. puntu berri bat gehitzen zaio 57. artikuluaren 1. zenbakiari.
«5.a Delituen ondoriozko konfiskazio autonomoaren prozedurak, haietaz arduratzeko eskudun baldin badira.»
Bi. 7. puntu berri bat gehitzen zaio 65. artikuluari, oraingoaren ordez, zeina 8.a izango baita aurrerantzean:
«7.a Delituen ondoriozko konfiskazio autonomoaren prozedurak, haietaz arduratzeko eskudun baldin badira.
8.a Legeek esleituriko beste edozein.»
Hiru. e) letra berri bat gehitzen zaio 73. artikuluaren 3. zenbakiari, eta honela geratzen da idatzita:
«e) Delituen ondoriozko konfiskazio autonomoaren prozedurak, haietaz arduratzeko eskudun baldin badira.»
Lau. 82. artikuluaren 1. zenbakian 2. puntuko bigarren paragrafoa aldatzen da eta 6. puntu berri bat gehitzen da. Honela geratzen dira idatzita:
«2.a Probintziako
«6.a Delituen ondoriozko konfiskazio autonomoaren prozedurak, haietaz arduratzeko eskudun baldin badira.»
Bost. 87. artikuluaren 1. zenbakian b) letra aldatzen da eta h) letra berri bat gehitzen da. Honela geratzen dira idatzita:
«b) Orobat dagokie legeak ezarritako kasuetan eta dekretu bidezko prozesuetan epaia ematea, akusazioaren araberakoa.»
«h) Delituen ondoriozko konfiskazio autonomoaren prozedurak, haietaz arduratzeko eskudun baldin badira.»
Sei. 89 bis artikuluaren 2. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«2. Legeak zehaztutako delituen ondoriozko kausak auzipetuko dituzte zigor- arloko epaitegiek.
Emakumearen kontrako indarkeriaren epaitegiek instruitutako auzien ardura hartzeko xedearekin, eta gai kopurua kontuan izanik, probintzia bakoitzean epaitegi bat edo batzuk espezializatu beharko dira, lege honen 98. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Zazpi. 89 bis artikuluaren 3. zenbakia aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«3. Madrilgo hirian,
Azken xedapenetatik bigarrena.
Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.6. artikuluak
Azken xedapenetatik lehena Espainiako Konstituzioaren 149.1.5. artikuluan jasotako
Azken xedapenetatik hirugarrena. Europar Batasuneko Zuzenbidea txertatzea.
Lege honen bitartez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko urriaren 22ko 2013/48/EB Zuzentaraua Espainiako Zuzenbidean txertatzen da; zuzentarau hori
Azken xedapenetatik laugarrena. Indarrean jartzea.
Lege hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete igarotakoan jarriko da indarrean, artikulu bakarraren bat, hiru, lau, bost eta sei zenbakiak izan ezik, zeinak 2015eko azaroaren 1ean jarriko baitira indarrean.
Horrenbestez,
Lege organiko hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2015eko urriaren 5ean.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY