12/2017 Legea, abenduaren 28koa, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea erreformatzen duen urriaren 5eko 42/2015 Legea aldatzen duena Ministerio Fiskalaren komunikazio-egintzen eraginkortasuna bermatzeko
2017-12-28Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2017/12/29, 316. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
15715 12/2017 Legea, abenduaren 28koa, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea erreformatzen duen urriaren 5eko 42/2015 Legea aldatzen duena Ministerio Fiskalaren
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege hau onetsi dutela eta nik berretsi egiten dudala:
HITZAURREA
Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 151.2 artikuluak
Azken manu horrek, orobat,
Estatuko Fiskaltza Nagusiak agerian jarri du justizia digitalaren inplementazio- mekanismo konplexura egokitzeko beharra dagoela. Behar horrengatik, hain zuzen ere, 42/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorrak
Harrezkero igarotako denborak argi utzi du Ministerio Fiskalak esku hartzen duen prozeduren izapidetzea, azterketa eta erabakiak hartzeko modua bereziak direla eta bulego fiskalak zenbait berezitasun dituela; izan ere, bulego fiskalak kudeaketa prozesaleko eta komunikazioko sistema ezberdinak erabiltzen dituzten lurraldeetan jarduten du. Horrek guztiak bidezko egiten du garai hartan
Artikulu bakarra. Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea erreformatzen duen 42/2015 Legea, urriaren 5ekoa, aldatzea.
Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legea erreformatzen duen urriaren 5eko 42/2015 Legearen laugarren xedapen iragankorraren 1. apartatua aldatzen da, eta honela geratuko da idatzita:
«1. 2020ko urtarrilaren 1era arte, Ministerio Fiskalarentzako komunikazio- egintzei dagokienez, hamar egun naturalekoa izango da 151.2 artikuluan ezartzen den epea.»
Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.
Lege hau 2018ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.
Horrenbestez,
Lege hau bete eta betearaz dezatela agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2017ko abenduaren 28an.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY