1/2017 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Zinpekoen Epaimahaiaren maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoa aldatzen duena, desgaitasuna duten pertsonek bazterketarik gabe parte har dezaten bermatzeko
2017-12-13Erakundea: Estatuko Buruzagitza
Argitalpena: EAO, 2017/12/14, 303. zk.
I. XEDAPEN OROKORRAK
ESTATUKO BURUZAGITZA
14689 1/2017 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Zinpekoen Epaimahaiaren maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoa aldatzen duena, desgaitasuna duten pertsonek bazterketarik gabe parte har dezaten bermatzeko.
FELIPE VI.a
ESPAINIAKO ERREGEA
Honako hau ikusten eta ulertzen duten guztiei.
Jakizue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onetsi dutela eta nik berretsi egiten dudala.
ATARIKOA
Espainiako estatuak
Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa 2008ko maiatzaren 3an jarri zen indarrean Espainian, eta honako eskubide hauek jasotzen ditu: berdintasunerako eskubidea, 5. artikuluan; legearen aurreko berdintasunerako eskubidea, 12. artikuluan; justiziara irispidea izateko eskubidea
Desgaitasuna duten pertsona guztiek giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak osotasunez eta berdintasun baldintzetan gozatzen dituztela sustatzea, babestea eta ziurtatzea da nazioarteko tratatu honen helburu aitortua, haren 1. artikuluak xedatutakoarekin bat. Horretarako, desgaitasuna duten pertsonek gizartean
Baina, egun dagoen Zinpekoen Epaimahaiaren maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoak desgaitasuna duten pertsonen parte hartzeko eskubidea mugatu eta murrizten du, eta ez du haien berdintasuna aitortzen. Egoera horrek Konstituzioan aitortutako oinarrizko eskubideak urratzen ditu, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioan ezarritakoa ez du betetzen.
Adierazitakoarekin koherente izateko, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioak estatu kideei exijitzen dielako, besteak beste, ziurtatzeko pertsona horiek justiziara irispidea izango dutela beste guztiek duten baldintza berberetan
Konbentzioaren 2. eta 9. artikuluek definitzen dituzte desgaitasuna duten pertsonen komunikazio- eta
Justiziaren barruan eremu bereziki adierazgarria da 1978ko Espainiako Konstituzioaren
125.artikuluak zinpekoen epaimahaian bermatzen duen
Hain zuzen ere, lege organikoak 8. artikuluaren 5. apartatuan epaimahaikide izateko betekizunen barruan jasotzen du ezingo dela izan ezintasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkorik. Nabardurarik gabeko adierazpen horrek ez du tokirik uzten desgaitasuna duten pertsonei bizitza zibilean benetako
Artikulu bakarra. Zinpekoen Epaimahaiaren maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoa aldatzea.
Zinpekoen Epaimahaiaren maiatzaren 22ko 5/1995 Lege Organikoa aldatzen da.
Bat. 8. artikuluaren 5. apartatua honela geratzen da idatzita:
«5. Zinpekoen epaimahaiaren zeregina betetzeko nahiko gaitasuna izatea. Desgaitasuna duten pertsonak ezingo dira zinpekoen epaimahaitik baztertuak izan arrazoi horrengatik, eta Justizia Administrazioak haiek behar dituzten laguntzak eman beharko dizkie, bai eta arrazoizko egokitzapenak egin ere, zeregin hori normaltasunez bete ahal izan dezaten.»
Bi. Aldatu egiten da 12. artikuluaren 1. zenbakiaren idazkera, eta honela geratzen da idatzita:
«1. Hirurogeita bost urte baino gehiago dituztenak eta desgaitasuna duten pertsonak.»
Hiru. 20. artikulua honela geratzen da idatzita:
«20. artikulua.
Lau. Hirugarren xedapen gehigarria eransten da, honela idatzita:
«Hirugarren xedapen gehigarria.
Administrazio publiko eskudunek hornituko dituzte Justizia Epaitegietan desgaitasuna duten pertsonek zinpekoen epaimahaikide izateko eskubidea gauza dezaten beharrezko diren
Azken xedapenetatik lehena.
Honako lege hau ematen da Konstituzioak 149.1.5.a artikuluan Estatuari esleitzen dion eskumenaren babespean.
Azken xedapenetatik bigarrena. Indarrean jartzea.
Lege organiko hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabete igarota jarriko da indarrean.
Beraz,
Lege organiko hau bete eta betearaz dezaten agintzen diet espainiar guztiei, partikular zein agintariei.
Madrilen, 2017 abenduaren 13a.
FELIPE e.
Gobernuko presidentea,
MARIANO RAJOY BREY