Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Prozesatuaren (erailketa frustratuaz akusatuaren) defendatzailearen idazkia, kalifikaziokoa eta froga proposatzekoa

089. PROZESATUAREN (ERAILKETA FRUSTRATUAZ AKUSATUAREN) DEFENDATZAILEAREN IDAZKIA, KALIFIKAZIOKOA ETA FROGA PROPOSATZEKOA

3136/95 erroilua

1/95 sumarioa

...herriaren izena+ko/go...5 zk.ko Instrukzio Epaitegia

PROBINTZIA AUZITEGIARI (3.Sek.)

Ni, Jaione...abizenak... andrea, auzitegietako prokuradorea, Xabier…abizenak… jaunaren izenean eta ordezkaritzan ari naiz, goian azaldutako auzian prozesatua baita. Salan agertzen naiz eta DIOT:

Egindako helarazpenari erantzunez, ondoren ematen ditudanbehin-behineko konklusioak egiten ditut.

LEHENA.- 1995eko urtarrilaren 15ean,...herriaren izena+ko/go... …zehaztu… tabernan, nire ahalorde-emaile Xabier…abizenak… jaunak Iker…abizenak… jauna droga-trafikoko delitua egiten ari zela uste izan zuen okerki eta atxilotzen saiatu zen.

Xabier…abizenak… jaunak bere ustez aurrean zuen egoera Prozedura Kriminalaren Legeko –PKLko– 490-1 eta 2 artikuluan jasotzen dena da, eta hor “edozein pertsonari” ematen zaio baimena “delitua egiten saiatzen ari dena, egitera doan unean” edo “delitugilea infraganti” atxilotzeko.Xabier…abizenak… jauna segurtasuneko zinpeko jagolea zen, eta une horretan aldean zeraman legez baimenduta zeukan arauzko arma.

Aipatu Iker…abizenak… jaunak aurka egin zion atxilotzeari, tabernako bezeroak ohartu ziren eta gaur prozesatua dena etsaiki inguratu zuten atxiloketa eragozteko. Nire ahalorde-emaileak ez zuen etsi eta bere burua mehatxatua ikusi zuenez, arauzko arma atera zuen, erabiltzeko asmorik gabe. Orduan istilua sortu zen, Xabier...abizenak... jauna astintzen hasi ziren eta armak, besoan eta eskuan hartutako kolpe batek eraginda, tiro egin zuen ustekabean, Iker…abizenak… jaunari bala-zauria eraginez lepoaren ezkerraldean, azalaren azpian.

BIGARRENA, HIRUGARRENA eta LAUGARRENA.- Ezusteko kasuen doktrina eta Zigor Kodeko –ZKko– 5 eta 10. artikuluak aplikatuz, ez da deliturik izan eta, beraz, ez dago akusatuaren parte-hartzerik eta erantzukizunik eta ez da bidezkoa inguruabar aldarazleez hitz egitea.

BOSGARRENA.- Bidezko da akusatua absolbitzea eginbeharreko adierazpen guztiekin.

FROGA-PROPOSAMENA

Ahozko judizioko ekitaldirako:

a) Akusatuari galdeketa egitea.

b) Lekuko bidezko froga: Gainerako alderdiek proposatua, haiek uko egingo baliete ere.

c) Peritu bidezko froga: Gainerako alderdiek proposatua, haiek uko egingo baliete ere.

d) Dokumentu bidezko froga: jarduketak.

Azaldutakoagatik,

SALARI ESKATZEN DIOT, idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat hartuta, erantzundakotzat eman dezala behin-behineko kalifikazioa egiteko helarazpena, eta FROGA proposatutzat hartu ondoren, onar dezala eta erabaki dezala burutzea. Justizia eskatzen dut,...herriaren izena +(e)n..., 1996ko abenduaren 24an.

Letradua:…izen-abizenak…andrea / jauna

Prokuradorea: Jaione...abizenak… andrea

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra