336. PROZEDURA MONITORIOKO HASIERAKO ESKAERARI AURKA EGITEA
EPAITEGIARI
Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: YY, SA (egoitza soziala: ...). Horrela egiaztatzen da idazki honekin batera aurkezten dudan ahalordearen kopiaren bidez. Bide batez, kopia hori itzul dakidala eskatzen dut, autoetan lekukotza jaso ondoren beste erabilera batzuetarako behar izateagatik. AA abokatuaren zuzendaritzapean, bera...herria+(e)ko... Abokatuen Elkargokoa delarik eta bulegoa...herria+(e)n... duelarik, epaitegian agertzen naiz eta, hala, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:
Idatzi honen bidez, legeak ezarritako epean eta moduan, aurka egiten diot XX, SA entitateak YY, SA entitateari (egoitza soziala: ...) egindako prozedura monitorioko hasierako eskaerari, ondorengo egitate eta zuzenbideko oinarriak direla eta:
LEHENENGOA.- Ados nago aurkako alderdiaren idazkiko lehenengo egitateekin.
BIGARRENA.- Ez nago ados aurkako alderdiaren bigarrenarekin. Egia da nire ordezkatuak aurrekontuei buruzko dokumentuak sinatu zituela, baina ez da egia zerbitzuak itundutako epeen barruan egin zirenik. Zerbitzu horiek epez kanpo eman ziren eta inola ere ez adostutako moduan.
HIRUGARRENA.- Ez nago ados aurkako alderdiaren hirugarrenarekin. Aurkako alderdiak ez du emandako zerbitzuen ordainketa erreklamatu, hasierako eskaera aurkeztu aurretik.
Ados nago aurkako alderdiak azaldutako I-etik VI-ra bitarteko zuzenbideko oinarriekin.
VII.- Auziaren funtsa.Ez nago ados aurkakoak azaldutakoarekin, izan ere, esaten baitu nire ordezkatuaren ordaintzeko obligazioa izan zela bete ez zena.Zerbitzua ez bazen burutu ez zen izan nire ordezkatuak ez ordaintzeagatik, hori geroagokoa baita. Zerbitzua ez zen burutu aurkako alderdiak ez zuelako hasieratik zerbitzuak ezarritako epe eta moduan emateko betebeharra bete. Auzi-jartzaileak ez zituen bete Kode Zibileko –KZko– 1.544. artikuluan ezarritako betekizunak.
VIII.- Kostuak. Kostuak aurkako alderdiari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 394. artikuluari jarraiki.
Azaldutakoagatik,
EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat nire ordezkatuaren izenean, eta har dezala aurka egindakotzat prozedura monitorioko hasierako eskaera, XX, SAk YY, SAren aurka jarritakoa. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, aurkakoak aurkeztutako eskaera ezetsiz eta nire ordezkatua absolbituz; halaber, ezar diezazkiola berariaz kostuak aurkako alderdiari, izan duen ausarkeria eta fede gaiztoagatik.
...herria +(e)n..., ...data +(e)an...
Abokatuaren sinaduraProkuradorearen sinadura
Prokuradorearen sinadura