PROZEDURA MONITORIOKO HASIERAKO ESKAERA
ZEHAZTU EPAITEGIA
Ni, «PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK» jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea naizen hau, auzitegiaren aurrean agertzen naiz, «ORDEZKATUAREN IZEN-ABIZENAK» jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, horrela egiaztatzen baita «HAUTATU EGIAZTATZEA». Horretarako, «ABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK» letraduaren zuzendaritzapean ari naiz. Letradua «PROBINTZIA»ko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko abokatua da (bulego profesionala: «HELBIDEA», «HERRIA»). Hala, zuzenbidean bidezkoen den moduan DIOT:
Idazki honen bidez, prozedura monitorioko hasierako eskaera aurkezten dut «ZORDUNAREN IZEN-ABIZENAK» aurka,(bizilekua: «HELBIDEA», «HERRIA») idazki honetako azken eskaeran zehaztuko den kopurua erreklamatzeko. Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan oinarritzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.-Nire ordezkatua «EGITATEAK ZEHAZTU»
BIGARRENA.- Agiri gisa aurkezten dira «ZEHAZTU DOKUMENTUAK»
HIRUGARRENA.- Demandatuak ez du zehaztutako diru-kopurua ordaindu, «OSATU»
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 813. artikuluari jarraikiz, zordunaren egoitzari dagokion lehen auzialdiko epaitegia da auzi honetaz arduratzeko eskuduna.
«OSATU MERKATARITZAKOA BALDIN BADA»
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuari dagokio, bera izan baita ez ordaintzeagatik kaltetua, eta legitimazio pasiboa demandatuari dagokio, bera baita zorduna.
SEIGARRENA.- Prozedura. PZLko 814. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako izapideen arabera bideratuko da.
ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.
«OSATU»
ZORTZIGARRENA.- Kostuak. Kostuak zordunari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibileko Legeko 394. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik,
AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat nire ordezkatuaren izenean, eta har dezala aurkeztutzat prozedura monitorioko hasierako eskaera. Eskaeran oinarrituz, errekeri dezala «ZORDUNAREN IZEN-ABIZENAK» jauna/andrea nire ordezkatuari «ZENBATEKOA» euroko kopurua ordain diezaion hogei eguneko epean, eta ohartaraz diezaiola galdatutakoa egin ezean, exekuzio-bidetik galdatuko zaizkiola zor duen kopurua, interesak eta kostuak, exekuzioko legezko izapidea azkeneraino burutuz.
Berebat lehenengoa:Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura