Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Lehen auzialdian emandako epaia behin-behinean betearazteko demanda

LEHEN AUZIALDIAN EMANDAKO EPAIA BEHIN-BEHINEAN BETEARAZTEKO DEMANDA

ZEHAZTU ORGANOA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK,auzitegietako prokuradorea, auzitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan; horrela daukat egiaztatuta zuzentzen natzaion epaitegianPROZEDURA-MOTA ETA ZK.zenbakiko autoekin bideratzen ari den prozeduran. Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, DEMANDA jartzen dut, BEHIN-BEHINEAN BETEARAZ DADIN zuzentzen natzaion epaitegiak goian aipatutako autoetan emandako epaia,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK demandatuaren aurka (egoitza:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-DATA(e)an epaia eman zen, etaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jauna/andrea kondenatu zenZEHAZTU KONDENA.

BIGARRENA.- Autoak lehen auzialdian zeudela, demandatuak apelazioko errekurtsoa jarri zuen, garaiz eta forman, lehen auzialdian emandako epaiaren aurka.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- PZLko 524.2 artikuluarekin bat etorriz, betearazpena agintzeko eskuduna da lehen auzialdian eskumena izan duen auzitegia.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ahalorde-emaileak dauka, lehen auzialdian emandako epaian bere aldeko adierazpena eman baita (PZLko 526. art.).

BOSGARRENA.- Prozedura. PZLko 524. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz bideratuko da prozedura.

SEIGARRENA.- Kostuak. Alderdi betearaziari ezarri behar zaizkio kostuak, Prozedura Zibilearen Legeko 539. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala aurkeztutzat BEHIN-BEHINEKO BETEARAZPENEKO DEMANDA, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala autoa,ZEHAZTU BETEARAZPENA.

ZEHAZTU

Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra