Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kopuru likidoko betearazpen-demanda

KOPURU LIKIDOKO BETEARAZPEN-DEMANDA

HERRIA(E)KO LEHEN AUZIALDIKOZENBAKIAZENBAKIKO EPAITEGIRA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK,auzitegietako prokuradorea naizen hau, auzitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan; ordezkatuaren gainerako datuakPROZEDURA-MOTA ETA ZK. zenbakiko autoetan daude jasota. Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, DIRUZKO BETEARAZPEN-DEMANDA jartzen dutDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra (helbidea:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-ZEHAZTU EGITATEAK

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 545. artikuluari jarraikiz, exekuzioa abiarazteko eskumena dagokion lekuko lehen auzialdiko auzitegiak dauka, PZLko 50. eta 51. artikuluen arabera. Horrela, bada, demanda honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen natzaion auzitegiak dauka, obligazioa bete behar den lekuko auzitegia baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 539. artikuluaren arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazioa nire ahalorde-emaileak dauka, betearazpen-titulu baten hartzekoduna baita, PZLko 538.2 artikuluari jarraikiz.

SEIGARRENA.- Prozedura. PZLko 571. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz bideratuko da prozedura.

ZAZPIGARRENA.- Egikaritutako akzioa; 517. artikuluan jasotakoa da, eta zerikusia duten 571. artikuluan eta hurrengoetan ere.

PZLko 572. artikuluari jarraikiz, betearazpena abiaraz daiteke eskritura publikoan jasotako kontratuetatik eratorritako eragiketetatik sortutako saldoaren zenbatekoan, baldin eta tituluan itundu bada, betearazpena gauzatu behar izanez gero, kopuru galdagarria izango dela alderdiek betearazpen-tituluan itundutakoaren arabera hartzekodunak egindako likidaziotik ateratzen den zenbatekoa.

ZORTZIGARRENA.- Kostuak. Kostuak aurkako alderdiari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 539. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala aurkeztutzat DIRUZKO BETEARAZPEN-DEMANDA, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala autoa,ZENBATEKOA euro ordainaraz daitezela agintzen duena, kostuak eta korrituak barne hartuta.

BEREBAT DIOT: alderdi honek enbargatzeko modukoak diren betearazpenpeko alderdiaren ondasun hauek izendatzen ditu:ZEHAZTU ENBARGAGARRIAK IZAN DAITEZKEEN ONDASUNAK.

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala kontsignatutzat alderdi betearaziaren ondasunak, eta ekin dezala ondasun horien kontra.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra