KOPURU BAT ERREKLAMATZEKO DEMANDA
ZEHAZTU EPAITEGIA
Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.
Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA.
Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.
Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.
Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:
Idazki honen bidez, AHOZKO JUDIZIOKO demanda jartzen dutDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.
EGITATEAK
LEHENENGOA.-EGIATATEAK
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.
BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 50. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, demandatuaren egoitzari dagokiona baita.
HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.
LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka zor diren zenbatekoak ordaindu ez izateak berari eragin baitio kaltea. Legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK(e)k dauka,OSATU ARRAZOIA.
SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura ahozko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 250.2 artikuluan.
ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.
Kode Zibileko 1.089 eta 1.091. artikuluetan betebeharrak daude araututa. Artikulu horiei jarraikiz, betebehar oro izaten da zerbait ematea, egitea edo ez egitea, eta kontratuetatik sortzen diren betebeharrek lege-indarra dute alderdi kontratugileen artean.
Kode Zibileko 1.101. artikuluarekin bat etorriz, kalte-galerak ordaintzera behartuta daude obligazioak betetzean doloan, arduragabekerian edo berandutzan erortzen direnak, eta edozein modutan ere, obligazioen izaerari aurka egiten diotenak. Era berean, lege bereko 1.108. artikuluan kalte-galeren ordaina zehazten da, obligazioa diru-kopuru bat ordaintzea denean.
GEHITU OINARRIAK
ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.
Azaldutakoagatik,
AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala jarritakotzat HITZEZKO JUDIZIOKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, eta kondena dezala demandatua nire ordezkatuariDEMANDAN ESKATUTAKOA eta legezko korrituak ordaintzera, kostuak berariaz alderdi demandatuari ezarriz.
Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
HERRIA(e)n,DATA(e)an.
Abokatuaren sinadura
Prokuradorearen sinadura